Kapitulu
honetan saiatuko gara erakusten Baztango Herriaren egoera 1440.
urtera artio, eta Herria hitzarekin erran nahi dugu jende arrunta,
baztandarrak, andreak eta gizonak, gure sorlekuak, herriak eta
auzoak, gure mendiak eta larreak.
Gure historian, baita denen historietan, dokumentuetan lehenik agertu ziren erregeak, beraien nobleak , eliza eta bere jerarkia eta azkenean, hauen azpian zirenak, Herria.
Sistema
fiskala bizkortu artio, pagatzailea, Herria, ez da agertzen eta
“Hacienda Foral” (he, he) martxan jarri artio, XIII. mendean, ez
dugu berririk izanen gure Herriendako. Hala ere...
1004/1035
Antso Gartzia III.a,Haundia, Iruindarren erregea
Sasoi
honetan agertuko da , leienda ez bada bederen, Baztan
entitate polikoa bezala gure lehen jaunarekin, Semen
Otsoanizekin.
Eta erran dugunez, orduko sozietate klasistan gure jauna Erregearen
Kontseilukoa zen,
senior.
Argi dago bakarrik ez zagoela, bere inguruan baztandarrak , jende
arrunta, zeudela, eta zein klasekoak?
Artikulu
honen hondarrean ikusiko dugunez, baztandarrek diote betiko
aitonen semeak/infantzonak
izan direla eta hola agertuko gara beti historian, libreak,
zeren hori erran nahi du infantzona edo aitonen semea izateak eta
aldi berean adierazten zapatzen duten lurra haiena dela ez bertze
inorrena:
Baztan baztandarrena da, kitto.
1035/1054
Gartzia Santxez III.a, Iruindarren erregea
Lehenago
(Elizako kapituluan) ikusi dugunez, Baionako dokumentu batean
agertzen da:
...”En
Semen
Garciez,
fil
(semea) En
Garcie Semeniz de Irurite
(1040/51),
seiner de Bastan
et
de Mayer
“ .
Prezisoak
ezin gara izan baina honek erran nahi du 1040. urtearen ondoren
Iruñeko erregeak emana ziola Garcie Semeniz-i Baztango “tenentzia”,
horrekin adierazten Baztango herri guziak batera gaten zirela eta
berak han agintzen zuela bere “seinoria”-ri/erregeari
zegozkion zergak kobratzeko. Momentu horretan guti ziren zerga horiek
zeren Baztan ez baitzen realengo/errege-dermioa, infantzonak
baitziren, eta kobratzen zituen zergak ziren justiziari lotuak
zirenak, errege-sigilua (ziurtagiriak edo paper ofizialak), isunak,
eta batez ere, goxoena, “peage”-a,
hau da Nafarroan Baionatik sartzen ziren merkanziek ordaintzen
zutena. Non
kobratu “peage” hori? Amaiurren,
han non zagoen bere gaztelua
“peage”-a zaintzeko. Hortaz, uste dugu proklamatzen da Amaiurko
Jauna, zeren gaztelu gehienak erregerenak ziren.
Auzi
honetan Irurita
ere agertzen zaigu, Baztango jaunak han baitzuen bere jauregia:
Jauregizarrea.
Eta
holaxen ditugu Baztango bi herrien izenak.
Urteak
pasa ziren Herriarendako berririk utzi gabe ( edo ez gara gauza izan
arpatzeko).
1054/1076 Santxo
Gartzes, Peñalen, Iruindarren erregea
1076/1094 Santxo
V.a Aragoiko eta Iruindarren erregea
1094/1104
Pedro I.a .Aragoiko eta Iruindarren erregea
1104/1134 Alfontso
I.a Borrokalaria.Aragoiko eta Iruindarren erregea.
1134/1150
Gartzia Ramirez,Berrezarlea,Iruindarren erregea
Urte
guzi hauetan naski gauzak gertatu zirela eta saiatu gara kontatzen,
baina jende arrunta ez da agertzen zuzenki paperetan baina bidenabar
bai, edo gaur egun erraten denez “lerro artean”. Ikusi dugunez
urte hauetan Done
Jakue
Bidearen
garapena suertatu dela.
Codex Calixtinus |
Fraile
honek hasteko, ez
zuen batere/batre
maite euskaldunak edo nafarrak. Horrek ez dio egia kentzen egia
duelarik eta guk zoritxarrez ez dugu bertsione gehiagorik bere egia
kontrastatzeko. Bidenabar, beretako iparraldekoak dira
“baskoak/bascli”
eta hegoaldekoak “nafarrak/navarri”.
Honek du mugalaria izatea: Baztandarrak espiritualki baskoak eta
politikoki nafarrak. Ez
gara libratuko frailearen aiherretik !
Kodize
horretan, V. Liburuan eta 7. Kapituluan : Gure lagunak, Aimeric
Picaud, Gaskuinatik zetorrelarik hala eskribitzen du, ...”
gero Baskoen lurraldea dator... Baiona kostaldean... Lurralde honek
mintzaira basa du...mendi aunitz badira baita oihanak ere, ogia eta
ardoa faltan dituzte baino sagarrak, sagardoa eta esnea dauzkate...
Lurralde
hortan, hau da, Garaziko Bortuaren ondoan, Ostabat (Ostabat = Irura,
hemen batzen dira Frantziako hiru
bide)
deitzen den herrian eta Donibane Garazin badira kobratzaile gaizto
batzuk... erromesen bidera ateratzen direla, kobratzen bortxaz
egokiak ez diren zergak... (Euskaldunak)
basak dira eta beraien lurraldea basa ere: beraien aurpegien
basakeriak eta beraien mintzairaren orro basek iziarazten dituzte
topatzen dituztenen bihotzak. Merkatariei bakarrik zergak kobratzea
zilegi izan arren, erromesei ere kobratzen dizkiete.... hortaz
eskatzen dugu... dirua bere sakelerako biltzen duten kobratzaile
hauek... Aragoiko
erregeak ...
Raimundo Solis-ek edo
Viviano de Agramont-ek...
baita egoera hau onartzen duten apezek...
eskomulgatuak izan daitezela... ez bakarrik beraien elizbarrutietan
baita Konpostelako Santiagon ere... publikoki damutu artio...
kobratzen obolo bat bi gizonengatik aberatsak balira eta ... deus
pobrea balitz.
Iruñeko Biblia, 1200: Gizonen soinekoa. |
Baskoen
lurraldeetan Bidea
mendi arront garai batetik iragaten da, Portus Cicere (Garaziko
Bortuak)...
Mendi honen kaskoan bada leku bat deitzen dena Crux Caroliquia (Karlo
(Magno)ren Gurutzea)...
Mendi horretan ... nafar eta basko infidelek ez bakarrik ebasten
zieten erromesei baita haien gainean arrikonko jarri eta hil ere ...
Gero etortzen da Orreaga... Hau iragana etortzen da nafarren
lurraldea... Nafarrek eta baskoek dute antza haundia bazkarietan,
arropetan eta mintzairan. Baskoek nafarrek baino larrua argiago dute.
Nafarrek arropa beltza eta motza, belaunetaraino daramate eskoziarrek
bezala eta oinetarako abarkak
erabiltzen dituzte... jaunzten dute artileko kapa beltz bat, saia
deitzen diotena... nafar baten etxean denak elkar bazkaltzen dute,
nagusia eta mutila, etxekoandrea eta neskatoa... ez dute kuxeta
erabiltzen, eskuz jaten dute... Jaungoikoari “Urcia”
deitzen diote eta Jaungoikoaren Amari “Andrea
Maria”...
eta Sanctum Jakobum “Iaona
Domne Iacue”.
Lehenbiziko
euskal hiztegia agertuko da : 15 hitz beraien latinezko
itzulpenarekin.
...“
Herri basa da, denengandik diferenteak/dissimilis,
gaixtokeriez beteak, eite beltzakoak, arruntak, txarrak, faltsuak,
lizunak, mozkorrak, kazkarrak, zakarrak, krudelak, erasokorrak.. sos
batengatik nafar edo basko batek , ahal badu, akabatzen du frants
bat. Beraien dermio batzuetan, Bizkaian edo Araban, nafarrek ,
gizonak eta andreak, suaren aitzinean berotzen ari direlarik beraien
“parteak” erakusten dizkiete elkarri... borrokarako ausartak
kontsideratuak dira eta hamarrenak puntualki pagatzen dituzte... hor
nonbait dabiltzatelarik bi edo hiru azkona (lantza
motzak)
daramatzate...
barrandan dagoelarik , lagunei abisatzeko edo ziztu egiten du hontzek
bezala edo ululatzen otsoek bezala....”
(Gehiago:
Codice
Calixtino.Libro V Cap. VII (traduccion) Codex Calixtinus.
Interneten)
Zertaz
holako aiherkundea? Argi dago esperienzia txar bat izanen zuela
euskaldunekin. Dirudienez diferentea izatea beti gaizki ikusia izan
dela, hala ere interesatzen zaiolarik onak gara, hau da borrokarako
(noren alde?) eta hamarrenak , hau da Elizari zegozkion zergak,
pagatzeko.
Espezialistek
diote politika-urrina dariola Codex-i eta momentu horretan
(noizpait?) euskaldunak ez zirela politikoki zuzenak. Hala ere,
betikoa, datu falta eta batek daki, holakoak ginen? Sexuari buruz
diona denbora haietan topikazo bat zen eta errepikatzen zen etsai
guziekin. Hala ere, ez dut uste euskaldunak hain “liberatuak”
ginela, he, he.
Kodizea
leitzean imajinatzen ahal dugu nolakoak izanen ziren orduko
baztandarrak: ikusten ahal dugu autorea euskaldunekin topatu dela,
baskoak/bascli eta nafarrak/navarri, eta holakoak izanen ziren
baztandarrak, ez zutela erromantzeraz mintzatzen euskaraz baizik,
Baztango gizonek “saia motza” eramanen zutela, hau ez zen hain
arraroa, eguraldi txarrarekin “kapusaia”
erabiltzen zutela eta oinetan abarkak.
Mendian zebilenak armatuak ganen zirela, kristauak zirela zeren
hamarrena (ehunetik hamar) pagatzen zioten Elizari, organizatuak
zeren “erregea” dute, bazekiten Bidean zirela, mundu bat pasatzen
ari zela haien parean baita erromesengandik probetxu ateratzen ere
eta politikoki Iparraldetik agertzen ari ziren indarrak, Akitaniako
Dukea edo Ingalaterrako Erregea ez zutela maite.
Kapusaia eta abarkak, holako zerbait. |
Bidenabar, bitxikeri bat. Urte hauetan, 1157.ean prezeski, Siziliako nagusiendako, Roger II, lan egiten ari zen geografo batek, Al-Idrisi, halako orduko ezagutzen zen munduko mapa (gure ikuspuntutik buruz behera !!! ) egin zuen. Mapa horretan ikusten ahal denez Pirineoak zeharkatzeko badira lau pasabide edo "burt"(bortu,lepo)
eta guri dagokigunak argi agertzen dira: "burt Xizaru"/Garazi, Orreaga eta azkena "burt Baiuna" eta haiei dagokien hiriak: Baiuna/Baiona eta bertze aldean Banbluna/Iruñea. Eta zein da erdian dagoen "Burt Baiona" ?
Guretako, ene uste ustelean, BAZTAN (Belate+Otsondoko lepoak).
(Interneten: Tabula Rogeriana)
1150/1194
Santxo VI.a, Jakintsua, Nafarroako erregea
Euskaldunen
kontrako iritziak ez ziren kodize batean bakarrik geratu. Bai to!
1179. urtean, Letrango hirugarren Kontzilioan hala erabaki zuten: “
... Elizak gerra
saindua deklaratu
zuen brabantinarren kontra,
nafar eta baskoen kontra...
hauek dena kasatzen dutelakotz eta ez dute inor barkatzen, adina edo
generoa kontutan izan gabe...”.
Berriz,
argi dago Iparraldekoak baskoak direla eta Hegoaldekoak nafarrak eta
hor nonbait orduko euskaldunak zerbait ez ari ziren ongi edo
norbaiten interesaren arabera egiten.
Aurreko
kapituluan ikusi genuen nola 1169. urtearen inguruan Amaiurko
elizaren afera konpontzeko bildu zirela Baionan lekuko batzuk, eta
han agertu ziren lehen izen , nolabait, arruntak: baditugu Don
Garcie, Baztango artzedianoa, apezpikua izanen zena, gero Don
Gonzalvo, Artzediano ere baino hau eskomikatua akitu zen ( zer egin
ote zuen? ), Don Johan Amaiurkoa, apeza, Don Galin Aradzukoa, apeza
ere, gero Sanz Naasekoa, diakonoa, Don Caubet Jasekoa... Denak Don
, edo elizarekin zerbait ikusibehar, azkena ezik eta dokumentua
akitzeko Baionak dio nola “quartas” bereak zirela eta gehitzen du
“ita
quod ecclesia vel habitadores
de Maier
(ezta
elizak edo Amaiurko biztanleek ere)
nihilum unquam juris ibi habuerunt (ez
zuten inolako eskubiderik han)...Testes
(lekukoak
dira) ...
sunt omnes probi homines (elite/gizon
on guziak)
de Labort, et ... de
Bastan”.
Bidenabar,
1192. urtean bada karta bat, Santxo VI Jakintsuak sigiluatua
...“Ego Sancius... rex Nauarre (nik
Nafarroako erregeak) facio
istam cartam (
karta hau egiten dut ) ad
illos de Aniz
de confirmamento (
ziurtatzen Anizkoei
) de
foro quod dono ad illos (
ematen diodan foroa)”.
Agertzen
den Aniz
hori ez da Baztango, Ziraukiko baizik.
Aniz
bezala , Nafarroan badira errepikatzen diren izenak eta normala da
konfunsionean nahastea. Berroeta
, Oharriz
eta
Irurita baziren
Baztangoak ez zirenak.
Baziren
hiru Berroeta Baztandik kanpo: bat Atezen, bertze bat Izan eta
hirugarrena Ultzaman.
Bazen
Irurita bat, eliza, hiria eta gaztelua zena Sakanan.
Hortaz
Iruritako gaztelua
ez zagoen Baztanen!
Eta
Oharriz
bat bazen Markalain ondoan, Txulapainen.
1194/1234
Santxo VII.a, Azkarra, Nafarroako erregea
Aurreko
adierazpenari lotua:
1208.
urtean
Orreagako liburuetan agertzen da nola Don Gil de Ezperun-ek
ematen dio Orreagari ”4
collazos en Arrayoz,
con censo de 1 robo de trigo y 2 de habas traydos
a su costa a la cassa de Atarrauia”.
Notizia
arraroa. Egia balime da, erraten ari da Baztanen “collazoak”,
ia esklaboak, bazirela, bertze hitzekin sistema feudala bazela,
bederen Arraiozen.
Diogu
“arraroa” zeren Ezperun Iruñearen ondoan dago, ez da gure artean
izen hori aditzen, baztandarra izatekotan Baionako elizari emanen
zizkion “collazo” horiek eta ez Orreagari/Iruñeari, gainera Don
Gil horrek Atarrabian duela etxea dio, eta guretako esplikazione
bakarra da izena gaizki eskribitu zuela eskribanoak, Arrayoz
paratu zuen Larrayoz
baten ordez. Larrayoz
herria bada eta Atarrabiatik
16
kilometrotara dago , Arraioz
Atarrabiatik
42
kilometro Belate igan ondoren.
Hala
ere eta bada ezpada, dugun datua “Arraiozen lau kollazo bazirela”
da.
1234/1253
Thibalt I.a, Nafarroako erregea
1248.
Ainhoako bakea.
Kontatu dugu nola urte honen inguruan, 1248, Nafarroa eta Ingalaterra
elkar joka ibiliak zirela eta nola momentu batean elkarri trukatu
zizkieten beraien kexak erreklamatzen konpensazioneren bat. Ez
dugu jakin norbaitek zerbait lortuko zuela baina kexak geratu dira
historiarendako .
Estos
son los clamos que a el Rei de Navarra del Rei d'Anglaterra et
de su gent. (Otsaila-Martxoa, 1249)
Estos
son los clamos de los ombres de Maye(r)
( hauek dira Amaiurko gizonen erreklamazioneak)
Claman
se los de Maya
de XL bueyes e vacas (
Amaiurkoek erreklamatzen dituzte 40 idi eta behi)
que li han preso los ombres de Labort de Lana (Labort
de Lana-en gizonek bahitu dituztenak) et
IX vetzeros e XXVI esquilas e XIIII
arrovos
de trigo (
baita 9 aratxe, 26 ardi eta 13 erregu gari)
e I capa d'Estanfor (Stanford-eko
kapa bat... ) e
otra capa de sayal II. ss.e.
V
dineros de morlans con la bolsa e IIII saquos (
5 libera diru eta 4 zaku...)
que costaron VI ss de sanchetes e II lanças e II açcones (
2 lantza eta 2 azkon)
e I cotel que valia bien V. ss.e. del seinor d'Aribileta que remedio
un ombre de Maya de XV. ss de morlans e de los ommes de don Brasc
d'Armendariç, de un venable e de don Oger de Salt que lis tiene II.
bestias sotz fianza per CC. ss. de monrlans (..
Don Oier de Salt-ek bahitu dizkiela 2 abere 200 solidoen bermean).
Don
Remir Peritz de Sarasa (Don
Remirrek dio...)
se clama de los ombres de Bayona de XX puerquos que prisieron los
millores de C e I (baionesek
bahitu zizkiotela 101 zerri Baztanen) puerco
que prisieron en Batztan e eyl fitzo sus clamos a los ombres de
Bayona e eillos prisieron los millores XX (erreklamatu
zuela eta baionesek 20 hoberenak txiki zituztela beraiendako)
e toyllieron a los porqueros las lanças e las açquonas
( eta zerrizainei ebatsi zizkietela lantzak, azkonak , nabalak,
uhalak baita bragak ere)
e los cutiellos e las coreias e los despuillaron ata las bragas, e (
eta lapurra Bernat Pes zela) el
robador fue Bernat Pes.
Ekonomia
pixkat: ikusten dugu azienda baztandarren aberastasuna zela. Gaur
egunekoarekin konparatuz, ikusgarria zerriak/urdeak zuen
inportantzia. Aldi berean
erraten
duen kopuruak, 101 zerri, adierazten du auzoko zerritaldea zela eta
zerrizainak armatuak gaten zirela, gauza bera erraten ahal da behi,
idi edo aratxendako, 49, auzo behitaldea edo elia izan behar, argi
dago ez zirela etxez etxe ibiliko azienda ebasten. Bertze hitzekin,
herrietako azienda oro elkar zaintzen zen, hau da herri bakoitzak
izanen zituela beraien behitaldeak edo zerritaldeak, eliak, batera
bilduak.
Bidenabar,
ikusi dugu nola akitu zen Azkar gazteluaren historia ofiziala: “..E
se
clama ... del Senescal (Nicolas
de Meules/Molis/Moels) que
li abbatio su castieillo d'Arçar,
priso por fuerça e lo derroco e fitzo
matar todos los ombres qui eran dentro e tayllar pieça a pieça ,
e todas estas cosas devanditas li fizo el senescal ..”.
Herrian
baziren bertsione gehiago eta denak sorginei lotuak: Laburra eta
sinplena, Mitxeto, Josepha de Sokoaren senargaia frailek preso zuten
gazteluan. Orduan , Josephak , sorgin kastakoa, bere ahizpe sorginei
deitu eta gazteluaren kontra jo zuten, han zagoena dena kizkaltzen.
Eta ako leienda.
Bertze
bertsionean, hamar zaindari zituen gazteluak, egunez bakoitza bere
lanean eta gauez gaztelua zaintzen, haien artean Mitxeto, mutil puska
bat. Honen andregaia, Sokoako Josepha, neska perxenta baita sorgina
ere, eta bien artean amodio beroa. Neskak mutilari akelarrera gan
behar zutela, mutilak ezetz, baino hondarrean harat gan, eta Mitxetok
ikustean hango orgia, asaldatua, neska hartu eta handik alde.
Neskaren “ahizpak” Deabruerengana kontuarekin eta Deabrua,
koleratua, gazteluara gan, zaindariak nolapaiteratu, baita amotina
arazi ere eta hurrengo akelarrea gaztelu ber berean : orgia
kaotikoaren erdian denari sua eman eta gaztelua kizkaldu zen.
Holaxen funditu zen gaztelua, eta ordutik betirako sorgindua gelditu
dira gaztelaren honddarrak.
Bertze
leienda batek dio nola izan zen gazteluaren azken eguna: gazteluko
zaindariak egiten ari ziren gaixtokeriengatik Zugarramurdiko sorginek
konjuroa bota zieten eta behin errana, izigarrizko zimizta batek
gaztelua funditu zuen, betirako.
Hala
ere , elexaharrak izorratzeko, badira gaixtoak diotenak lur ikara
ttipi batek gaztelua erorarazi zuela.
Dakigunez,
1238. urtean Baztango jaunak erregeari Ainhoako “peage”-a saldu
ziola. Gero , 1249. urtean Ainhoako itunan, Ingalaterrako erregeari
emateko. Hala ere beranduago agertuko da Ainhoa berriz Nafarroan
beraien zergak pagatzen. Ez dugu daturik , monastegia bi aldiz erre
da, baino suposatzen ahal da Urdazubiko frailek han zerbait zutela
zeren hango eliza haien menpean baitzagoen. Gainera “peaje” bat
han zagoen... Zer lotura zuen Ainhoak Baztanekin? Hala ere dirudienez
1289. urtean definitiboki Lapurdin geratuko zela.
Amaiurko Pilarreko Ermita, aduana? |
Peajez
ari garenez, hor nonbait leitua baino konfirmatu gabe: Amaiurko
Pilarreko
Ermita ermita baino lehenago “aduana”
bulegoa zen, han non kontrolatzen zen handik pasatzen ziren
merkantziak eta aldi berean peage/tolta/bidesaria kobratzen.
1253/1270
Thibalt II.a Nafarroako erregea
±
1264 Done
Jakuaren Bideak ez zuen bakarrik garapen erlijiosoa ekarri
Nafarroara, ekonomikoa ere. Done
Jakue Bidea
segitzen momentuko erregeek ekarri zuten Iparraldetik jendea hiriak
sortzeko edo populatzeko:frankoak.
Haien ofizioa printzipalki merkatariak, jende libre hortaz frankoak =
libreak, eta aldi berean Frantziatik etorriak, gehien bat
Okzitaniatik. Jende hauek babesteko erregeek ematen zizkieten
“foru/eskubide” bereziak gisa honetan esperantzarekin erresumari
garapena ekarriko ziotela. Bazeukaten bere interesa, noski, kasu
batzuetan azkartzen Nafarroako mugak, Zangotza,
Laguardia, San Vicente de la Sonsierra ... baino kasu guzietan
erregeen boterea indartzeko balio zuten, zeren hiri hauek
“erregerenak” ziren, ez apezpikuarenak Iruñea bezala edo nafar
noble batena bertze lekuetan bezala. Mugetan jarri zirenak aparte,
bazen interes bat Done Jakue Bidea
bizkortzeko zeren hortik zetozten erromesak eta merkatariak. Hortaz
Orreagatik
zetorren Bidean
topatzen ditugu: Auritz, Iruñeko San Zernin eta San Nicolas, Gares,
Lizarra, edo Vianako hiriak.
Jakatik
zetorren Bidean
Zangotza eta Elo, eta interesatzen zaiguna, Baionatik
zetorrena.
Bai,
Baionatik. Badakigu 1264. urtean erregeak Lantzi
eman ziela Iruñeko San Zernin Burgoko forua han jarri ziren
frankoei.
Amaiur |
Urtea
ez dakigu, 1264.aren inguruan izan behar zen baino gauza bera egin
zuen Amaiurrekin, hala diote baztandarrek 1439. urtean “et
esta villa de Mayer-ek badu holako muga Baztanen barnean / ha cierta
limitacion de tierra dentro en el termino de Baztan, ... eta han,
Seinoriak (erregeak)
badu
errota
eta eskubide bat, et son
aforados al fuero de San Cernin de pamplona et..
“. Hau
da, Amaiur frankoen “villa” bat zen.
Argi
dago helburua, gaur eguneko “polo de desarrollo” bat. Kasu
batzuetan funzionatu zuen, Lizarra edo Zangotza konparazionez, eta
bertzeetan ez, Lantz edo Amaiur.
Amaiurrekin
segitzen,”villa” izateagatik “Buenas Villas”-en artean
kokatzen zen Korteetan , bederen 1399. urtean hola agertzen zen, hala
ere Baztan izaten segitu zuen 1665. urtera artio, orduan bereizi
baitzen. Urte horietan, zer zen erregerena/hiria eta zer Herriarena,
Baztanena? Ez dugu lortu nola jakin, sentitzen dugu.
1266.
urteko dokumento bat.
Orduko Hacienda Foral (he,he):
Compotus
(kontuak)
don Creste et de don Miguel d’Undiano.
Anno
60º 5º et anno 60º 6º: (1265/1266)
Primerament,
de sanchetz per los morabetinos de la compra de la moneda:
De
la terra de Baztan, 190 lib. 4 s. per la compra de la moneda,
de 200 lib. que deuian.
Hemen
dugu erregeak kobratzen zuen bertze zerga: moneta
ez debaluatzeagatik/compra de la moneda
el
pueblo del regno de Nauarra pagatzen
zion dirutza bat errege berriari. Kasu honetan Baztani, Herriari, 190
libera 4 sueldo tokatu zitzaizkion.
Thiobalt II.ren sosa. Oboloa? |
Espezialistek
diote Nafarroako etxe
bakoitzak,
fiskalki SUak
deituak, 15 sueldo/solidi/s. pagatu behar zituela kasu honetan.
Kalkuluak egiten, 190 liberek ( 1 £ = 20 s.) suposatzen zituzten
3.800 s. Zatitzen baditugu eta suposatzen etxe bakoitzean ±
5
pertsona biziko zirela espezialistek diotenez, dugu Baztanek urte
honetan ±
1.300
biztanle zituela, hau da, ±
260
etxe edo su. Guk sinetsi behar.
1268.
urtea: Gure Herria historia ofizialean
1268.
urtean gaude eta gure erregeak, Thibalt II.a, gurutzadara gan nahi
duela Jerusalem liberatzera bere osaba Luisekin, Frantziako erregea
ezizenez
Saint Louis de France,
eta ekintza finantziatzeko Nafarroako Elizak agintzen du “redezme”
bat biltzea Nafarroa guzian erregeari emateko. Eta hola egin zuten:
Nafarroako herri gehienek “espezietan” egin zuten, hau da, garia,
oloa, garagarra, ardoa, bildotsak... eta abarrekin pagatu zuten.
Baztanek sosetan.
Zer
zen “redezme”-a?
Hamarrenaren hamarrena, %1.
Eta
holaxen Baztango herri gehienak lehen
aldiz
agertzen direla , uste dugu oraingoz, historia
ofizialean
1268.
urtean:
En
Baztan
En
Arizcun,
7 s.
Ibi
de primicia 2 s.
En
Yrurita,
5 s.
Ibi
de primicia 15 d.
Ibi
dels vezins, 4 s.
Ibi
de Johun Semenez, 12 d.
En
Errazcun,
7 s.
Ibi
de primicia, 2 s.
Ibi
de Pere de Lesquila, 5 s.
En
Garçan,
de primicia, 2 s.
Arizpilcueta,
de primicia, 15 d.
En
Lecaruz
e Arrayuz
11 s. 21 v.
Ibi
de primicia, 3 s.
En
Sancta
Cruz (Elbete),
8 s. con primicia
En
Hurdays
(Urdazubi),
29 s.
En
Maya
(Amaiur),
es la abbadia del bispe de Bayona.
Ibi
de primicia, 3 s.
En
Anitz,
es de don Pero Garceiz de Vergara.
Ibi
de primicia, 15 d.
L'abbat
de Ciga
es cruzat.
Ibi
de primicia, 18 d.
De
Almandotz,
12
d. de primicia
Suma
: 4 £. 18 s. 3 d.
Kuriositate
bat:Del
hespital de Bidarray,
56 s.
(
£
=
libra s
= sueldo d
= dinero)
Nafar
moneta sistema Frantzian eta nolabait Europako Mendebaldean
erabiltzen zena da:
Libera
bat
( 1 £)
= 20
sueldo/solidi (20 s.)
sueldo/solidus
bat
(1 s.) = 12
dinero ( 12 d.)
dinero
bat
( 1 d.) =
2
obolo (2 ob.)
Ofizialki
lehen aldiz agertzen direla Baztango herrien izenak. Urdazubi
eta Amaiur barnean daude oraindik. Falta
dira Elizondo eta Berroeta. Zertaz? Oraindik
elizarik
ez zutelakotz? Kuriosoa Elizondokoa, zeren agertzen delarik ehun
urte beranduago Baztango herri populatuena bezala agertuko da.
Ez
gara historialariak kontalariak baizik baino erraten ahal dugu
Bergarako jauna Anizeko elizaren “patronoa”
zela, edo Zigako apeza “cruzat”
dela gurutzadara gan behar zelakotz eta hortaz ez zuen pagatzen.
Ikusten
ahal dugu nola izen batzuk erromatarren denboretarik mantentzen
direla, hau da, Lekaroz, Arraioz, Aniz, Almandoz, Oronoz edo Urdaiz/Urdazubi, Gartzain ?, bi mila urteko izenak direla . Euskal izena dituztenak ez
du erran nahi “berriago” direla, bakarrik izen hori hartu zutela
agian alde batera erromatarra uzten, batek daki. Bai erraten ahal
dela Baztanek beti bere jendea izan duela eta ez batzuek suposatzen
dutela hustua egon zela inbasionen denboretan (frankoak, musulmanak,
bikingoak…).
Gu ( ni) kontatzen ari gara harpatu duguna.
1271/1274 Henrike
I.a Nafarroako erregea
1274/1305 Joana
I.a Nafarroako erregina
Kontatua
dugu nola Erregin honekin Nafarroako nobleziaren parte bat saiatu zen beraien influentzia inposatzen eta dena alderantziz suertatu zitzaiela eta ikusi ere nola
gure Baztango jaunen jaunak ihes egin behar bere burua bere lekuan txikitzeko.
Hala
ere, “Hacienda Foraleko” edo hobekio errana, Comptoseko makinariak martxan segitzen zuen.
1279.aren
urte fiskala:
Est
es el libro de las contas de Merinos et de Baylles de Navarra... (hau
da kontu-liburua)
Bakarrik
Baztanekin ikusi behar duten berriek jarriko ditugu. Bidenabar, testu
honetan agertzen dira orduko neurri batzuk:
K
= kafiza/cahiz , ±110
litro kapazitatea edo
±88
kg gari, ±72
kg garagarra ±64
kg olo
kafiza
1 = 4 robo/erregu (ar.)
robo/erregu bat 1 =
4 quartal/gaitzeru (q.)
Laboreak:
frumentum
=
garia
advena
= garagarra
ordio/um
= oloa
millo
= arto ttikia
A.D.
millessimo CCºLXXº nono.(1279)
Compotus
de Guichardon, alcayet de Maya
Recepit
denarios (Dirua
hartzen du)
De
cens de Maya,
CXVIII s. (188
s.)
De
cens de Aynnoa...
LXVI s. VIII d. (66
s. 8d.)
Peita
de Arizcuyn,
II s. (2
s.)
Por
IIIc
k.
(300
k.) de
ordio vendido, XLV lib. (45
l.)
Expendit
denarios (Dirua
ematen du)
Por
despens de XVIII omnes (18
gizonen gastuak)
que catan (zaintzen
dutenak)
el camino de Maya, IIIIxx XL lib. VII s. (91
£.
7 s.)
Por
compra de los guavillanes (
kabrinak/gabiraiak erosteagatik) et
de levarlos de Maya ata Sant Iohan (eta
Amaiurtik Donibanera eramateagatik),
los quales guavillanes levo Domingo, caver salvage, en França,
XXXVIII s. (38
s.)
Por
fer pomada (sagardoa
egiteagatik),
que ovo Guichardon por bever con su compaynna l'aynno passado y en
est aynno, VI lib. XVII s.
Recepit
frumentum (garia
hartu)
De
molendura del molino de Irurita
(Iruritako
errotan ehotzeagatik),
IIII k.
I ar.
De
molendura del molino de Maya
(Amaiurko
errotan ehotzeagatik),,
XXXIII k.
I ar.
En
Ciaurre
(Zigaurren),
de diezmo, I ar.
......
Expendit
frumentum (garia
eman)
Por
despens de XVIII omnes que guardavan el camino de Maya
(
18 gizonen gastua Amaiurko bidea zaintzeagatik),
por V meses et mayo ata el primero dia de genero, IIIIxx XIII k. II
ar. (93
k. 2 ar.)
Por
despens de Guichardon et de su compaynna (Guichardon
& Konpainiaren gastuengatik),
por annum, VIIxx V k. II ar. (145
k. 2 ar.)
Recepit
ordeum et advenam
(garagarra eta
oloa hartu)
De
molino de Maya,
V k.
II ar.
De
molino de Irurita,
III k.
II ar.
millo
De
molino de Aynnoa,
V k.
II ar.
millo
De
Ciaurre,
I k.
millo, diezma.
De
Arizcun
Achicunea,
II q.
millo
De
Almendoz,
de peita,(zergaz)
III q.
millo, III q.
avena
Por
el compto don Sancho de Vilava (
Iruñeko erregearen funtzionario bat),
L k.
De
la cevada que fue levada por Orçorroz (gaztelu
bat) en
Sant Esteban, IIIIc L k.
(450
k.)
Expendit
ordeum (garagarra
eman)
Por
ordio vendido, que los dineros ha puesto en su recepta, IIIc k. (300
k.)
Por
despens de Guichardon,per annum,VIIxx X k. (150
k.)
Ekonomia
pixkat: Kontu hauetan ikusten ahal dugu zein labore ekoizten zen
Baztanen, garia/ogia eta arto-ttikia. Gero jakinen dugu bakarrik urte
erdirako zutela. Ikusten ahal da ere Amaiurko gazteluaren
goarnizionea 18 gizonekoa zela eta beraien funtzioa Bidea
zaintzea zela. Nondik noraino ez dakigu baino dirudi Ainhoatik
Almandozeraino zela.
Hiru
errota agertzen dira: Amaiur, Irurita eta Ainhoa. Erregerenak? Ez zen
gehiagorik?
Ikusten
da ere peajearena, zensoa. Zer pagatzen zen Amaiurren eta zer
Ainhoan? Zertaz diferentzia?. Ez dakigu. Gauza bera “peita”-rekin,
errege-zerga. Zer zuen erregeak Arizkunen eta Almandozen?
Zergatik Zigaurrek, berez eliza ez duena, ematen dio hamarrena erregeari ?
Zigaurre |
Zergatik Zigaurrek, berez eliza ez duena, ematen dio hamarrena erregeari ?
Baino Herriaren historian ez zen dena lan eta ordaindu, gauza txarragoak baziren.
Segiduan
kontatuko duguna nahasia da eta saiatuko gara, posible baden,
kronologia jarraitzen baino jakinarazten saiatu garela aferak
nolabait bilduak, paketetan bezala, kontatzea.
Nafarroak
bere inguruko erreinu guziek bezala bazituen “barneko arazoak”
eta ahal zuen gisan saiatzen zen “konpontzen”. Arazoak? Lapurrak,
ebasketak, botere abusuak, barneko gerrak, gosea, izurriteak,
eguraldi txarra ere eta Herioa eta bere amorantea, Heriotza.
Ez
da zaila imajinatzea nork pagatzen zituen arazo horiek, Herriak.
Lapurrak
edo
kanpoko indarkeria:
Data bat emateagatik Castillak Gipuzkoa konkistatu zuelarik: 1200.
urtean arazoak hasiko ziren eta akitu Castillak Nafarroa konkistatu
zuelarik, 1512. urtean. Protagonistak ? Gehienak, etxekoak.
Castillak
Gipuzkoa konkistatzekotan muga bat ekarri zuen gure aldera eta
muga horrekin lehenago zeuden interesak nolabait nahasten dira.
Nafarroak galdu zuen bere atea itsas aldera eta Gipuzkoako mugetako
herriek ezin aprobetxatu Nafarroan zituzten bazkalekuak (Urbasa,
Aralar...) .
Horri
lotua, orduko pobrezia endemikoa, deus galtzeko ez zutenak, lapurrak
bihurtuak.
Aski
zuen batek bertze aldera pasatzea, barrabaskeriaren bat egin eta
buelta etxera, salbo.
Eta
holakoetan muga hori bihurtu zen “frontera
de malfechores”.
1281. urteko inkesta batean diote erran duguna, nola ia ehun urte lehenago hasi zela egoera hau eta nola “jaun” baten inguruan biltzen zirela lapurrak kuadrila antolatzeko: hau sistematikoa da "jauna + koadrila".
1281. urteko inkesta batean diote erran duguna, nola ia ehun urte lehenago hasi zela egoera hau eta nola “jaun” baten inguruan biltzen zirela lapurrak kuadrila antolatzeko: hau sistematikoa da "jauna + koadrila".
Kasua
bada bi aldeetako “malfechores”
horiek ados biltzen direla, gehitzen “ukitu” politiko bat
aferari.
Zer
ba? Zeren “lapur-jaunek” baitzituzten interes propioak eta
mugetako egoera nahasi honek ematen zien oportunitatea beraien
barneko aferak garbitzeko. Errateko, Baskongadetako Ahaide Nagusiak
bi bandoetan banatuak zirela: Oñaz eta Ganboa, eta
bakoitzak aldi berean bazeuzkaten aliantzak Nafarroa eta Lapurdiko
Ahaide Nagusiekin. Kontutan izaten lapurren buruzagiak hauen
menpekoak zirela, azkenan nori eskatu kontuak? Eta ganantzia,
norendako?
Bidenabar,
nomenklatura pixkat: momentu honetan erregeek Nafarroa
merinia/merindadeetan banatu dute eta han agintzen
duena merina/merinoa da eta bere azpian sozmerinak
eta balleak ditu. Merinien artean Mendialdekoa, gurea.
Gipuzkoak
hasieran Ipuzkoa izena zuen eta bere jendea iputzak,
hortaz Baztanen baditugu etxeak “Iputzenea” izenarekin.
“La
frontera de los malhechores/Gaizkileen muga”:
pasarte batzuk.
1284.
urtean Garriz, Mendialdeko merina, Gipuzkoara gan zen behi batzuen
“bila” eta hangoekin tratatzera.
1285.
Garriz berriz Andia aldean , lapur iputzen gibeletik, baita ere gan
behar zuen Malerrekara “por causa de los
de Fuenterrabia y de Lope de Vergara”. Iputz
historialariek diote “Vergara” hori iputza zela, baino gure ustez
Arizkungo Bergara Hondarribikoekin aliatua.
1291.
Garcia de Onaederra, sozmerina, Gipuzkoara gan zen “bakea
egitera inter homines de Guipuzcoa et montanearum Navarre”.
1300.
Lizarrako merina Amezkoa eta Lana herrietan lau egunez “Baztango
eta alios multos latrones et bannitos”-en gibeletik 20
zaldun eta 100 oinezko troparekin.
Hemen
dugu “bannito/lapurra” baten goitizena “Baztango”.
Nongoa zen, argiago ezin, Baztangoa.
Eta
erran duguna, aski zuten muga iragatea hango Nagusi batengatik
babestua izateko.
Bertze
kasu batean, 3 egunez eta gauez Marañongo mendietan Juan Vilamont,
famosum latronem, gibeletik
ibilia, bideetan merkatariei lapurtzen zielakotz “eta
erat de comitiva Johanis
Ferrandi de Baztan”.
Are gehiago, igorria zuela abisu bat “inork
ez zuela Juan Fernandez de
Baztan atertu/babestu nec
aliquem de sua familia aut eius comitive”.
Vilamont? Urkatua Lizarran.
Hemen
bertze lapur baten izen osoa: Joanes Ferrandiz de Baztan. Argi dago,
jauna eta baztandarra.
1305.
Orain merina Juan Martinez de Necuesa. Urte honetan 120 gizonekin
Hondarribiraino Enecum
de Urtalcoa,
latronem pessimum et bannitum bila,
haren gibeletik Malerrekatik ebatsitako zerriak berreskuratu artio
Gipuzkoan sartu baino lehen.
Hemen
bertze lapur bat: Eneko Urtalkoa. Espezialistek diote
balitekela Hondarribikoa izatea, baino izen hori bakarrik Baztanen agertzen da dokumentuak sinatzean: Arnaldo Ramon de Urtalco, zalduna eta bere anaia Aner de Urtalco. Aintzialden dagoen bere jauregia, denborarekin izen "moldatzen", Urtalkoa Utalkoa bihurtzen eta
denborarekin haren jabea Urtsuako jauna izan zen, "señor de Ursua, Utalcoa y Nas". Izena segi zen aldatzen eta gaur egun Dutelka dugu eta Aintzialden segitzen du xutik.
Holakoetan,
gan izan behar zuen Burundara contra
bannidos y malhechores de Alava, vasallos del noble Señor de Vizcaya
(Castilla).
Lehenago erran duguna, ez ziren ebasketak bakarrik, politika ere,
Bizkaiko Jauna, kastelauen neskatoa, negozioan sartua !!.
Berriz
Juan Fernandez de Baztan, sartu zen Lana eta Labraza
herrietan saqueando y destruyendo a los
labradores del rey baino merinak kanporatu zuen. Hurrengo
urtean, 1306, merinak berriz J.F.B.-ren gibeletik, ez zuen
harpatu baino bai bere osaba, Aretza, eta urte honetan, bere kontra
atera zen Juan Corbaran de Lete cum multis
aliis.
Berriz
Urtalkoa. 1306. urtean , merina, Mtz Necuesa, Urtalkoaren
gibeletik 60 behi ebatsi zituelakotz eta Lapurdira eramaten ari
zelarik, lortu zuen behiak berreskutatzea.
Bertze
aldetik, Garriz merina, Belaten barna Labaiena gan zen Urtalkoa
harpatzeko. Borrokan bi lapur hilak suertatu ziren, bat Legasakoa.
Eta
hirugarren merinak, Lopez de Arbizu, 130 gizonekin lortu zuen
berreskuratu “in camino regis
mercatores-ei
ebatsi
zizkietena, haien gibeletik gaten Hondarribiraino.
Argi
izan, koadrilak nahasiak zirela: iputzak eta nafarrak.
1309.
Los de Oñaz y otros gipuzkoanos sartu
ziren azienda “biltzera”. Hemen garbi ikusten da Ahaide Nagusiak
lapur hutsak zirela ere.
1321.
Sartu ziren nafarrak, ± 1000 gizon, Gipuzkoan eta Berastegi eta
Gaztelu erre ondoren, bueltan Nafarroara giputzak esperoan
Beotibarren: merinak eta konpainiaren parte haundia , hilak: bertsoak
eta denatarik ditugu.
Mila
urte igarota
ura
bere bidean
Gipuzcoarrok
sartu dira
Gazteluko
etxean
Nafarrokin
batu dira
Beotibarren
pelean.
1328.
Merina, Garcia de Yaniz, Maiatzaren hasieran egon zen bi egunez eta
gau batez barruntean contra los ypuzcoanos
malfechores, hauek Malerrekan eta Baztanen sartzeko
asmoarekin baino iputzek fueron sabidores
que el merino seya a eyllos acaytando eta ez ziren agertu.
Ekainak
4, 10 zaldun eta 30 oinekoekin, ultra su
gent y ultra los cien hombres que tiene en defensa de la tierra,
contra los ypuzcoanos, zeren
Lope Onaren koadrila eramaten ari baitziren Baztango 50
behor eta pottoko. Merinak haien gibeletik lortu zituen behorrak
berreskuratzea.
Ekainak
27. 10 zaldun eta 100 oinekoekin, bere jendea eta betiko ehun
lagunekin gan zen malfechores que venian de
Ypuzcoa a Navarra, que levavan el ganado de la tierra de Lerin
(Malerreka)
e Baztan. E fue en alcance d'eyllos ata los yermos de Bidasso,
hondarrean azienda berreskuratzeko.
Malerreka : Valle San Esteban de Lerin |
Argi
dago prinzipalki nafar bertsione ematen ari garela (giputzek
kontrakoa diote, haiek nafarrak etxe barnean zituztela dena
kizkaltzen eta “garbitzen”) baina ikusten ahal da nola
baztandarrak mugatik urrun egon arren jasan egiten zituzten ebasleen
(iputzen? etxekoen?) ekintzak. Eta beti jaunaren bat saltsan zipetua,
ez badira Ahaide Nagusi berak, eta izenei erreparatzen badiegu, bat
baino gehiago baztandarra. Lapurketak baino gehio dirudi jaunak eta
gerra gizonak krisian daudela.
Holakoetan
1329.
urtean mugetako nafarrek eta iputzek sinatu zuten “Hermandad
de Frontera”
itun bat: Hau da, Herria ( nafar eta iputz arruntak) aspertua,
aliantza bat egiten bi aldetako jendeen artean: Gipuzkoako aldetik
Segura, Donostia, Hondarribia, Tolosa... eta nafar aldetik inbitatzen
zaie Mendialdeko haran guziei, Arakil, Ultzama, Malerreka baita
Baztani ere. Bortz urtetarako sinatzen dute, bakea lortzeko
esperantzarekin.
Honen
azpian ikusten dena da nola Herria ari da antolatzen Jaunen kontra :
historia luze izanen da.
Badakigu
1349.ean Arbizuko jauna, nafarra, eta Lazkanokoa, iputza,
elkartzen direla, ebasteko naski.
Are
nahasiagoa: Errege berak, Carlos II, kontratatzen zituen Gipuzkoako
Ahaide Nagusiak mugak zaintzeko, lehenik Oñaz bandakoak eta gero
Ganboakoak aprobetxatzen haien arteko “kariñoa”.
1369.
urtean berriz sinatzen dute aliantza eta sinatzaileen artean Baztan:
“Hermandat
contra malhechores de la parte de Ipuzcoa et Alava”.
1375.
urtean berriz baino inguruko jaunak gerran ari dira. Epea?
“Por
cien e un aynos e un dia
( ehun ta bat urte eta egun batez) ”,
eta lekukoen artean Don
Miguel Sanchiz , Senior d'Ursua.
Baina
gauzak gaiztotu ziren, 1379.
urtean,
Castillak atakatu eta Erregea behartua Briones-eko Bakea sinatzera
eta biztartean muga zaintzeagatik kobratzaileen artean Juan Periz de
Iturbide,
Martin de Ursua
eta Pedro Miguel de Iturbide.
Dirudienez “Hermandat....-ek”
iraun zuela hurrengo mendera artio baino 1429.
urtean, gure erregina, Blanca, ezkondu zelarik Aragoiko Don Juanekin,
gauzak berriz nahasiko ziren. Sobera politika Nafarroatik kanpo,
Castillan, Aragoian...
1305/1316
Luis I.a, Hutin/Tematia, Nafarroa eta Frantziako erregea.
Botere
abusuak edo
barneko indarkeriak:
Nafarroako historian, edozein lekuetan bezala, denetarik izan zen eta
noizpait eta hor nonbait beti bazen jendea ez zagola kontent zituzten
buruzagiekin. Zer egin? Bildu, Junta
bat (biltzarra, batzarrea?) antolatu eta bere kabuz justizia egin.
Nafarroan Junta famatuena Obanos,
konjuratuak
hortxen biltzen zirelakoz, Mihilutze
zen
bertze bat edo Lizarra
edo Tutera
errateko.
Kasu batzuetan, hasieran batez ere, Erregearen “ongi-ikusia”
zuten, zeren bera ausartzen ez zen jendearekin, noblezia gorena,
Juntakoak ez ziren bildur.
Inkesta
batean (1281. urteko dokumentua) diote nola Junta/Batzarrea
biltzen zirela “justizia
egiteko gaizkileekin eta gisa horretan gizon
pobreak babestuak
ziren, Seinoria (erregea)
defenditua eta Lurra
(Nafarroa)
bakean
zagoen”.
Diote ere Santxo Azkarraren denboretan hasi zirela biltzen (± 1200).
Juntak/Batzarreak
Nafarroako edozein lekutan baziren eta biltzen ziren lekuaren izena
hartzen zuten, erran dugunez famatuena Obanosekoa,
Obanosen
biltzen zirelakotz. Hasieran erregea alde zuten baino denborarekin
kontra. Mihilutzeko Batzarrea urkatua akitu zen Mihilutzeko Zubian,
bere leiendarekin: mihi/mingain
luze
= Mingainluzeen/Urkatuen Zubia.(Ez dakienarendako, mihilua
landare anis usaintsua da. Baztanen ez da ematen.)
Obanosen sigilua |
Famatua
da Obanoseko Juntaren leloa:”Pro
libertate Patriae, gens libera, state”.
Herriaren
libertateagatik, jende librea, zutik !
izaten ahal zen itzulpen hurbil bat.
Inkesta
horretan kontatzen dute nola “...
Don Pero Sanç, abbat de Yçurieta... galdegina nola egiten zuten,
erran zuen nola don Johan
Periç de Baçtan-ek
hartu zituen ardi batzuk Lope Çuria de Larumberenak zirenak bortxaz,
eta etorri ziren Mihilutzeko Juntakoak, aitonen semeak eta
nekazariak, eta atera arazi zioten don John Periç-i haragia
kazpelatik hura jatekotan zagoelarik eta behartu zioten bermea
ematera eta nekazariak irabazi zuen alkatearen epaiketan....” .
Bertze
hitzekin, posible bazen,jende arrunta ez zagoen aguantatzeko jaunen nagusikeriak,
gure Johan Perez de Baztan (1208-1253) Senior zen, Rico
Ome, ia seguru erregearen kontseilukoa, goitiago ezin eta ardiak
ebasten. Hau Gulinako Haranean suertatu zen, Iza ondoan.
(Gehiago:
La
Junta de Obanos hasta 1281,
Raquel García Arancón,
Interneten).
Lehenago
erran dugunez , urteekin erregea baita eliza ere kontra izan zuten,
hala ere Herria ahal zuen moduan defenditzen zen, bon, gizonak eta
andreak, jende arrunta apartez apez franko eta jaunen bat ere biltzen
ziren.
Ez
du ematen Baztan aldean antolatua zagoela baina 1314. urteko
kontuetan, edo gaizki leitzen ari gara edo ia Baztan guzia konjuratua
zagoen:
188 baztandar
zigortuak izan ziren. Bakoitza etxe bat izanen zen, hau da 188 etxe
, gehitzen badugu “jauregiak”, eta azkenean agertzen direnak, 200
etxe baino gehiago ditugu. Urte haietan ez ziren familia aski gehiago
biziko Baztanen !
1314
Anno Domini Mo CCCo XIIIIo
CONDEPNATIONES/Kondenak
DE LA JUNTA MAYOR ET DE ALGUNOS OTROS
........
De
188 personas de la tierra de Baztan,
120 lib. Pagar 60 lib. a la primera Navidat, et las otras 60 lib.
de la Navidat en un ayno...
La
Junta Mayor de Ovanos,
5.000 libras a la primera Sant Miguel anno XIIII 1.500 lib......
........
Todos
estos que se siguen son obligados a la primera Sant Miguel, por mano
de Semen Garcia, notario:
La
merindat de las Montaynas
.........
Diago
Chipia;
.........
Miguel
Sanç de Çuviria;
Johan
d’Arrayoç;
.........
Miguel
de Berroeta;
et Johan.
........
Aznar
d’Eliçaondo,
20 s.
Pagatu
pagatuko zuten baino ez dugu konprenitzen zertaz dio “188
personas” ikusten dugularik gero izen partikularrak ematen dituela.
1316/1322
Felipe II.a, Nafarroako eta Frantziako erregea
1328/1349
Joana II.a Nafarroako erregina
Berriz
lapurrak, kasu honetan, xuxen,
lapur-jaunak.
Holako
karta dugu 1334. urtean :
“...
...seinnor don Henrric, ...gouernador de Nauarra, pone por goarda
del castieillo de Maya et la tierra de Baztan
ad Arnalt Santz, seinnor de Haxa,(Amaiurko
gaztelu eta Baztango lurraren zaintza Arnalt Santzek hartzen du)
segunt .... la dita carta seyelada con el sieilo de la Cort de
Nauarra ...: Seppan quantos esta present carta veran et hodran que
como por la grant clamor del pueblo de
la tierra de Baztan
fuesse demostrado (jakin
dugulakotz)
a nos Henrric, ... que
los fijosdalguo andariguos los roban et les tiran lures guanados et
bestiares et los lures bienes por fuerça de noches et de dia (
jaun ibilkariek ebasten eta kentzen dizkietela bortxaz azienda eta
abereak baita ondasunak ere, gauez eta egunez)
en manera que apenas ossan andar de huna villa a la otra, et roban el
camino de Bayona en manera que los mulateros et viandantes no ossan
passar de miedo de ser robados (
eta gisa honetan mandazainak eta bidaiariak ez dira ausartzen
Baionatik honat bildurrez ebatsiko dietela).
Et assi, el rey nuestro seinnor pierde et menoscaba en sus peages et
muchos domages uienen al regno por l’enbarguo de las mercaderias
que non pueden passar.... et de partes de los de la dita tierra de
Baztan nos sea suplicado (Baztanen
partetik beraien prokuradoreek,
Iturbide,
Aroztegi eta
Etxebeltz,
eskatu digute nahi dutela ongi zainduak izatea eta gaizkileak
punituak) por
Pero Miguel de
Yturuide,
Iohan Bertran d’Arroztegui
et Sancho Martiniz (Etxebeltz)
de la abbadia d’Erraçu,
lures
procuradores,
con procuracion abastant que por que eillos sean bien defendidos et
la tierra goardada et los malfechores escarmentados, que nos les
demos por goarda de la dicha tierra Arnalt Santz, ...Nos, a la dita
lur suplicacion inclinado, queriendo que la tierra sea agoardada et
defendida et los malfechores sean puynnidos et escarmentados
deuidament et goardar los drechos del seinnor rey et que el
pueblo menudo
pueda viuir ius el gouernamiento del seinnor rey et de nos qui
tenemos su logar (baita
erregearen eskubideak zaintzeko eta herri
arrunta
bizi ahal izateko ere)
... establedemos goarda del castieillo de Maya et de la tierra de
Baztan quanto plaziere al rey (erabakitzen
dugu zaintza jartzea Amaiurko gazteluan eta Baztango lurraldean)
.... Mandantes por tenor de las presentes al tresorero de Nauarra
...pague la retenencia acostumpbrada al dicho castieillo a los
terminos acostumbrados(
Nafarroako tesoreroari agintzen diogu ordain dezala betiko moduan).
Otrosi mandamos a todos los de la dicha tierra ... que al dicho
seinnor de Haxa caten por goarda del dicho castieillo et de la dicha
tierra de Baztan (
eta hango guziei onar dezatela Haxako jauna )...
Et en testimonio d’esto mandamos poner el sieillo de la Cort
de Nauarra
pendient en esta present carta (eta
hau jakinarazteko Nafarroako Kortearen sigilua jartzen dugu)
....
....
Data en Pomplona dominguo primero dia del mes de mayo anno Domini Mº
CCCº tricessimo quarto.”
Fijosdalguo
andariguos
? Etxeko produkto bat. Zaldunak edo eskuderoak, bideetan dirua
“eskatzen” handik pasatzen zen jendeari. Nafarroan kasu bakarra
(oraingoz) gurea da baino Gipuzkoan purrustaka : hango ordenantzetan
diote “
especialmente porque los omes fijosdalgo et andariegos de la dicha
tierra (
batez ere lurralde honetako infantzon ibilkariak) ...
llamandose de algunos Cavalleros y Escuderos (erraten
Zaldunak eta Eskuderoak direla)
.... piden a los tales omes algo de lo suyo (
eskatzen diote jeandeari haiena zerbait dena),
et fasen dar contra su voluntad de lo suyo (
eta eman arazten diete haien nahiaren kontra..)”.
Ongi
definituak gelditzen dira.
1348/49
Grant mortaldat / Herio Beltza / Black Death / Peste Negra / Helderi
Beltza / Peste Noire.
Herioa
eta bere amorantea, Heriotza.
Espezialistek
diote mende honetan Nafarroa jendez lepo zagoela eta bere
kapazitatearen mugara iristen ari zela. Noizen behinka zitu eskasak
baziren edo helderieren bat baino honetan, 1346.
urteko zitua arront txarra izan zen eta Gosea
etorri zen, jende xumea gosez hiltzen, herrietarik ihes egiten
bazkariaren bila, 1347.ean
guti biltzeko por
el fuert tiempo (eguraldi
txarrarengatik) et
por la grant pobreza de la gent eta
1348.
urtean
Grant
Mortaldat-az
edo
ingelesek
diotenez
Herio Beltzaz.
Europara etorri zen 1347. urtean eta hurrengo urtean, 1348, Nafarroan zagoen. Errax hedatu zen, portuetatik, gure kasuan Baiona edo Hondarribiatik, Done Jakuaren Bidea segitzen barnekaldera eta ahulak zirenak , gehienak pobreak, hil egiten ziren.
Europara etorri zen 1347. urtean eta hurrengo urtean, 1348, Nafarroan zagoen. Errax hedatu zen, portuetatik, gure kasuan Baiona edo Hondarribiatik, Done Jakuaren Bidea segitzen barnekaldera eta ahulak zirenak , gehienak pobreak, hil egiten ziren.
Badakigu
1348.eko Uztailaren hasieran Doneztebeko olagizonek lanari utzi
zioten, hiltzen ari baitziren, hilabete horretan ailegatuko zen
Baztanera.
Baztan-Bidasoa
aldean kalkulatzen dute espezialistek familien %35 desagertu/hil
zirela urte horretan. Halako zerbait izan zen Nafarroa osoan, %40.
Honek ekarri zuen ez zela erein eta landatu urte horretan eta
hurrengo urtean ez zuten deus biltzeko, berriz Gosea
etorri zen.
Hor
ez zen akitu helderia. Sistematikoki itzuli zen 1361/62.,
1373/74., 1382/83., 1387., 1395., 1400., 1426. urteetan Herio Beltzak
berriz jo zuen Nafarroa. Horrek suposatu zuenarekin, lan egiteko
langileen falta, gosea, eta dena nahastua zitu txarrekin, lapurrak
(desesperatuak) hor nonnahi eta errege bat, goitizenez, Txarra.
Orohar,
urte hauetan bederen Nafarroako populazio erdia
desagertu zen.
1349/1387
Carlos II.a,Txarra,Nafarroako erregea
Herioak
ekarri zuena: jende gutiago, langile gutiago, zergak eskasagoak:
biziraun zutenek soldata gehio lortu zuten, beheko klasekoak,
mezkinoak edo kollazoak, abandonatu zituzten beraien herriak eta
egoera sozial hobeago zuten lekuetara lekutu ziren. Argi dago zein
izan zen ”patronalaren” erantzuna ( erregea, noblezia eta
monastegiko abadeak): “soldata maximoa” zein izaten ahal zen
agintzen.
1365.
urtean erregeak, Karlos Txarra (edo Gaiztoa ?), adierazi zuen
langileek kobratzen zutela“grandes
desordenados logueros/soldatak”
eta hortaz jabeak eta nagusiak zirela “en
grant mengoa et pobredat”.
Hau zinismoa ! Horren ondorioz soldata maximoak sasoin arabera
fijatu zituen, ez uzten haundiki batek langileak akaparatzea, 10
langile egunez eta etxez gehienez enpleatzen, “todos
end sean proveidos”
izateko. Fenomeno hau Europa osoan gertatu zen eta hortaz herri ttiki
aunitz abandonatuak izan ziren, Nafarroan sasoi honetan 200en bat
izan ziren, Baztanen ez.
Zagoen
insekuritateak bulkatzen zuen jendea bertze leku bat bilatzera:
soldatak, prezioak, gerrak, lapurrak , jaunak edo jaunen arteko
bandak. Jendea mugitzen zen.
Honek
ekarri zuen gutiago landatu edo erein egin zela eta orokorki
Nafarroko produktibitatea aunitz jautsi zen.
Jaunek,
batez ere sistema feudala edo antzekoa mantentzen zutenek, galdu
zuten , beraien sistemaren gainberakada hasia zen : historiaren
kapritxoa, Grant Mortaldat-ek hasi zuen jaunen akabailera. Baino
urteak pasako dira...
Ez
genuke utzi nahi inpresionea Nafarroako mundua kaos batean zebilela:
Justizia bazen, baita tribunalak ere. Ikusi dugu nola “Gazkileen
muga ” horretan Erregearen gizonak, merinak , ibili
direla lapurren gibeletik eta nola sistematikoki mini-armadak
antolatzen zituzten haien kontra gateko. Ikusi dugu nola “Hermandat”
tratuak egiten zirela herri artean bakea erdiesteko.
Testuetan
ikusi ditugu notarioak et prokuradoreak
bazirela, ikusi dugu ere nola “Comptos/Haciendak”
kobratzen du, zigortzen du eta pagatzen die Erreinuaren funtzionariei
.
Eta
badira prozesuak: Lehenago ikusi dugu Arizkunen suertatu zena
Azpilkueta jaunarekin. Dokumentu horretan ikusten ahal da nola
funtzionatzen zuen kasu batzuetan orduko Justizia.
Anno
domini 1359. Uztailak 5.
Garchot,
Sancho Martiniz d'Arraiozeko
semea, eskuderoa Miguel Ibañez
d'Azpilcuetaren kontra auzi bat paratu zuen zeren egun
horretan bere aita “en treguas”
izaten, Arizkunen barna zebilelarik trankil, Azpilkuetako Miguel
Ibañezek atakatu zion “con armas
esmoladas (arma zorroztuekin) et
le sacastes sangre et lo matastes” hortaz traizioa izan
zelakotz, justizia eskatzen zuen.
Autoritateak
deitu zien interesatuei baina akusatua ez zen agertu, “guarnida
en la Cort de ricohombres et caballeros, segunt fuero, (legearen
arabera Cort-en bilduak rico-hombres eta zaldunak)
leida en juicio dicha citacion et clamando por el notario (notarioak
hiru aldiz zitazionea leitzen) ... por tres
veces alta voz... ellos por ni escusados non parescio (akusatua
ez zen agertu)... Et fechos salir a la
puerta mayor de los palacios de San Gregorio...... erabaki
zuten eta deklaratu zuten condenamos a
Miguel & compañia por traidores
(Azpilkuetako Migel traidorea) et
mandamos que los bienes sean confiscados
(bere ondasunak bahitzen)...”
Eta
sinatu zuten Gil Asiainek, Guillem d'Agramontek...
Hurrengo
urtean Miguel Ibañezen ondasunak konfiskatuak izan ziren.
Ikusten
denez, gaur eguneko auzi bat dirudi: bada tribunal bat, ricos-hombres
eta zaldunak, badira prokuradoreak , akusatuarenak ez dira agertzen,
bada protokolo bat, notario hiru aldiz uhiukatzen du akusatuaren
izena, dio ere non publikatzen duten ebazpena, San Gregorioren
elizaren atean, eta zein den ebazpena bera. Hau da, Nafarroan baziren
posibilitateak aferak tribunal baten aitzinean xuritzeko, eta
justizia lortzeko. Eta hori ikusiko dugu kapitulu honen akitzean.
1366.Eta
erregeak dirua behar du:
Karlos...
rey de Nauarra: ...salut... como por la gran evident necessidat
(behar
haundia dugunagatik)
que nos a present auemos por defension de nuestro regno et por otras
muchas... cargas... (gure
erreinua defenditzeko)
los del dicho nuestro pueblo (gure
Herriak)...
nos ayan otorgado quaranta
mil florines (
eman digu 40.000 florin) ...
la meytad por abril et la otra meatat por Sant Miguel... E por a esta
taxar (
eta zerga egokitzeko)...
el mas podient (
aberatsenak eginen dute..)..
quatro florines... empues (gero)
tres florines et el meyano
( erdikoa) dos
florines et el menor (gutiena)
vn florin... en manera que respondan el uno con otro...
segun la taxa (zergaren
arabera)...
de dos florines et medio por cada uno (
bakoitzak 2 ½ florin)...
Dat en Esteilla 3º dia d'abril l'aynno mil CCC LX seys.
Apeo
1366
Arizqun
(22
su)
Garcia
Andjeora, 3
florines et meyo
Martin
Bergara, 2
florines et meyo
Johanche
el
del palatio de
Uergara,
3 florines et meyo
Johanche
d'Iriuarren,
2 florines et meyo
Petri
de
Barateçaual
2 florines et meyo
Machin
d'Indaco
3 florines et meyo
Sancho
d'Iturralde,
3 florines et meyo
Michel
Gorrtayrico,
2 florines
Martin
Sanchiz Goyenecheco,
2 florines
Garcia
Sanz
del Palatio, 2 florines et meyo
doyna
Espayna d'Ormat,
2 florines et meyo
Martin
Yturralde,
2 florines
Johan
Periz Arandico,
1 florin
Peruch
d'Iriuarren,
1 florin
Petri
Laster,
1 florin
don
Miguel
Sanchiz
d'Urrsua,
4 florines
la
amiga
de
Garcia Sanchiz d'Urrssua, 3 florines et meyo
Ychuste
de
Echeuetea,
1 florin et meyo
Sancho
Ycaçatea,
2 florines et meyo
Gracia
Martiniz d'Ordoquia,
3 florines et meyo
Johaneco
Gorostarrçu,
2 florines
Johan
Periz d'Echanoyz,
2 florines
Ayzpilkoeta
et
Urrassum
(7
su)
Pero
Miguel d'Apayoa,
3 florines et meyo
Pero
Martiniz d'Apayoa
2 florines et meyo
Xemen
d'Aguirre,
2 florines et meyo
Machin
d'Iriuarren,
2 florines
Johanche
de
Goyenechea,
1 florin
Petri
d'Urrassun,
2 florines et meyo
Machin
d'Urrassun,
3 florines et meyo
Erraçu
(11
su)
Guillemo
Garcia,
2 florines
Garcia
Arciz,
3 florines
Gracia
de
la
Abadia,
3 florines et meyo
(Abadia
= Apeztegia)
Johan
Periz Ganbaraco,
3 florines et meyo
Peroch
d'Urrarin,
1 florin
Maria
Periz Gorostapalo,
1 florin
Sancho
d'Irigoyen,
2 florines et meyo
Ernal
del
Trillar,
2 florines et meyo
Johan
de
Bitaondo ,
2 florines et meyo
Johan
Garcia Goyenechea,
3 florines et meyo
Ychusco
Barrenco
2
florines et meyo
Yrurita
(10
su)
Miguel
Sanchiz,
1 florin
Yenego,
el ferrero,
2 florines et meyo
Machin
d'Olaregaray
3
florines
et meyo
Machin,
1 florin
Martin
Andia
3 florines
et meyo
Machin
d'Iturregui,
2 florines
et meyo
Remona,
3 florines
et meyo
Johan
Miguel,
2 florines
et meyo
Garcia
Çapatero,
1 florin
et meyo
Miguel
de
Egozcue,
3 florines
et meyo
Arrayoz
(4
su)
Johanche
2
florines
et meyo
Sancho
Miguel
2 florines
et meyo
Machin
Garayco
2 florines
et meyo
Machin
2 florines
et meyo
Çigua
(11
su)
Martin
Garcia,
3 florines
et meyo
Pero
Sanchiz 3
florines
et meyo
Machin
del
Camino,
2 florines
et meyo
Miguel
Periz Echaondoco,
2 florines
et meyo
Miguel
Sanchiz,
1 florin
Sancho
Martiniz,
3 florines
et meyo
Garcia
de
Çiga,
1 florin
et meyo
Garcia
Martiniz Indaberrico,
1 florin
Domingo
Martiniz,
2 florines
et meyo
Pero
Mayoraco,
3 florines
et meyo
Johan
Periz,
2 florines
et meyo
Araz
?/ Aniz
(8
su)
Miguel
Martiniz,
2 florines
et meyo
Sancho
Sanchiz,
3 florines
doynna
Gracia,
4 florines
Martin
de
Maria Aznariz,
2 florines
et meyo
Ochanda
Martiniz,
3 florines
Johan
Martiniz
1 florin et meyo
Elvira
d'Iriuarren,
1 florin
Maria
Sagardico
2 florines
et meyo
Berroeta
(12
su)
Sancho
Yuaynnes,
3 florines
Johan
Miguel,
4 florines
Martin
Periz d'Açoayn,
3 florines
Miguel
Iniguiz,
2 florines
et meyo
Gracia
Yuaynnes,
2 florines et meyo
Ochoa
Yndaco,
3 florines
Gazte,
madre de Puyach, 1 florin
et meyo
Machin,
el mulatero,
1 florin
et meyo
doynna
Gracia
d'Arrechea,
3 florines
Domingo
Gondauico,
2 florines
Miguelche
Goyena,
2 florines
Muxil,
2 florines
Eliçaondo
(24
su)
Sancho
Arreche,
3 florines
Miguel,
el
pelegero,
2 florines
Perisco
el peillitero,
3 florines
Martin
Periz,
3 florines
Michelco
Golesme,
2 florines
Michelot
d'Iturriaga,
2 florines
Sancho
Echayde,
2 florines
Machin,
yerno de Garcia, 2 florines
Garcia
d'Aguirre,
3 florines
Yenego
Çapatero,
2 florines
Miguel
Çapatero,
3 florines
Michelot,
notario,
3 florines
Johanet
el escolar,
3 florines
Maria,
muger de Martin Sanchez, 2 florines
Garcia
Martiniz de
Bergara,
2 florines
Johan
Periz,
mulatero,
3 florines
Machin
Cabeça,
2 florines
Machin
Ferrero,
2 florines
Johanche
Pelitero
3 florines
con Mariona
Peruch
Arçaya,
2 florines
Miguel
Sanchiz,
2 florines
Joahanet
el capero,
3 florines
Ysuste
Mulatero,
3 florines
Peroch
Yrurita,
3 florines
Santa
Cruz
(Elbete) (6
su)
Martin
Miguel,
3 florines
et medio
Johan
Periz d'Asco,
3 florines
et medio
Martin
Martiniz
seynor d'Iuarrola, 1 florin
et medio
Machin
el carpentero,
1 florin
et medio
Johaneco,
1 florin et medio
Miguel
Guaztellu,
3 florines
et medio
Almandoz (9
su)
Miguel
Miqueleyz,
3 florines
et medio
Johan
Periz d'Urrutia,
3 florines
et medio
Garcia
Yuaynnes,
1 florin
dona
Maria
Sanchez del
Pallaçio, 2 florines
et medio
Martin
Yuaynnes,
2 florines
et medio
Pero
Sanchiz,
3 florines
et medio
Maria
Garcia d'Iriart,
1 florin
Johan
Dominguiz d'Echenique,
2 florines
et medio
Johan
Periz Guaraycoecheco,
2 florines
et medio
Oronoz
(2
su)
Johan
Miguel
2 florines
et medio
Johan
Periz,
2 florines
et medio
Guarçayn
con sus paroquias
(18 su)
Machin
Samurr,
1 florin
et medio
Garcia
Yuaynnes,
3 florines
et medio
Machin
Larralde,
3 florines
et medio
Machin
d'Iriar,
1 florin
et medio
Sançonet,
3 florines
et medio
Garcia
Yuaynnes Guaraycoechecoa,
1 florin
et medio
Sancho
d'Echeuerria,
3 florines
et medio
Pero
Miguel d'Iturruide,
3 florines
et medio
Sancho
Marco,
2 florines
et medio
Garcia
Yuaynnes Mutilçuri,
1 florin
et medio
Semen
Lapiçeco,
3 florines
et medio
Garcia
Erraçuco,
2 florines
et medio
Johanguo
el çapatero,
1 florin
et medio
Garcia
d'Iriguoyen
2 florines et medio
Machin
d'Iriguoyen Vereco,
2 florines
et medio
Sancho
Guarraça,
2 florines
et medio
Pero
Guoyenecheco,
2 florines
et medio
Martin
Lapiçeco,
1 florin
et medio
Lecaroz
(16
su)
Martin
Garcia,
3 florines
et medio
Pero
Martiniz,
2 florines
et medio
Johan
Periz,
2 florines
et medio
Martin
Martiniz Echeuerteco,
2 florines
et medio
Johan
Martiniz d'Oarriz,
2 florines
et medio
Gracia
Martiniz,
1 florin
et medio
Machin
d'Iriuarreneche,
3 florines
et medio
Gilet
d'Aroztegui,
3 florines
et medio
Gracia
Sanchiz d'Iriart,
3 florines
et medio
Domingo
Martiniz,
2 florines
et medio
Martin
el maestro,
2 florines et medio
Johan
Dominguiz d'Indarteco,
2 florines
et medio
Pero
Miguel d'Irigoyen,
3 florines
et medio
Adam
d'Anezquaten,
1 florin
et medio
Johanech
d'Istilarte,
1 florin
Garcia
Miguel d'Olareco
1 florin
Summa:
CLX (160)
fuegos
que ualen a florines contando II florines et meo por fuego, IIIIc
(400).
Baztan
En
Baztan
el
abbat d'Urdax,
4 florines
Item
el abbat
de Lecaroz,
1 florin
Item
el abbat
d'Arizcun,
2 florines et medio
Item
el
abbat de Berroeta,
2 florines et medio
Summa
de toda la recepta de florines de los fidalgos de las merindades de
las Montaynas con los fidalgos
de Bera y de Baztan....
con doce clerigos del obispado de Bayona... XIII
sueldos por florin..
Nork
egin zuen lan hori?
...
don Garcia Remiriz III a cauayllo, dos escuderos, 4 moços. Garcia
Yuaynnes con un moço, el notario con un moço. Item el portero. Los
quales han andado XIX dias.
1366.eko
Apeo-a, hau da errolda, da Grant Mortaldaten (1348) ondoren lehena.
Apeo honetan jaunak sartuak ziren Herriarekin: denek jakinarazten dute
aitonen semeak/alabak direla, ez dira “petxeroak”.
Erroldan
agertzen da zenbat su/fuegos
(supazterra edo lurrekosua = etxea) diren.
Arizkun 22 Aitzpilkoeta
& Urrasun
7
Erratzu 11 Santa
Cruz (Elbete) 6
Elizondo 24 Lekaroz 16
Gartzain 18 Irurita 10
Arraioz 4 Oronoz 2
Ziga 11 Aniz 8
Berroeta 12 Almandoz 9
Zertarako
egin zuten errolda hau? Apeoaren hasieran ikusi dugunez, Nafarra
osoak Erregeari 40.000 florin emateko; erreinuaren su bakoitzak 2 ½
florin ordaindu behar. Florin? Urrezko sos bat urte haietan, baino
kalkulatzen zuten “sueldo navarro”-etan, hau da
florin 1 = 13 sueldo momentu honetan eta hala ere diru puska bat . Dirudienez , berez moneta hori ez zen esistitzen, erdaraz moneda-de-cuenta, gainera ez du ematen jende arruntak urrea erabiliko/ikusiko zuenik.
florin 1 = 13 sueldo momentu honetan eta hala ere diru puska bat . Dirudienez , berez moneta hori ez zen esistitzen, erdaraz moneda-de-cuenta, gainera ez du ematen jende arruntak urrea erabiliko/ikusiko zuenik.
Historialariek
kalkulatzen dute urte horietan zerri batek 20 sueldo balio zuela,
bertze hitzekin, etxe bakoitzak zerri eta zerrikume bat eman behar?
Kuriosoa
pagatzeko sistema. Erregeak nahi du bakoitzak
2 ½ florin pagatzea baina dakienez bere menpeko batzuk pobreak direla, iradokitzen du daukatenek, mas podient, ez daukatenen parte bat egitea eta hola ikusten da Baztango herrietan, batzuek 3 ½ pagatzen, bertze batzuek 1 edo 1 ½ edo 3 edo 2, baino azkenean eta hondarrean 2 ½ batez bertzeko suertatzen dela Baztango herri bakoitzean. Errateko Elizondoko kasua, herri erdiak 3 pagatzen ditu eta bertze erdiak 2: bakoitzak 2 ½ pagatuko balu bezala. Nola erabaki zuten nork zenbat ordaintzea? Solidarioak ?
2 ½ florin pagatzea baina dakienez bere menpeko batzuk pobreak direla, iradokitzen du daukatenek, mas podient, ez daukatenen parte bat egitea eta hola ikusten da Baztango herrietan, batzuek 3 ½ pagatzen, bertze batzuek 1 edo 1 ½ edo 3 edo 2, baino azkenean eta hondarrean 2 ½ batez bertzeko suertatzen dela Baztango herri bakoitzean. Errateko Elizondoko kasua, herri erdiak 3 pagatzen ditu eta bertze erdiak 2: bakoitzak 2 ½ pagatuko balu bezala. Nola erabaki zuten nork zenbat ordaintzea? Solidarioak ?
Biltzen
badira su guziek 160
ateratzen dira. Espezialistek diote urte haietan
su batek
suposatuko zuela ± 5 pertsona (diskutigarria naski). Horrek ematen
du 1366. urtean ±
800
pertsona biziko zirela Baztanen.
Ia
mende bat lehenago , 1268. urtean, kalkulatzen zen 1.300 biztanle
zituela Baztanek, ehun urte beranduago 500 gutiago, Herio Beltzak
eraman zituenak.
Zer
erraten ahal dugu apeo honendako? Alde batean uzten eskribanoak taxuz
eskribitu zuena, erraten ahal dugu azkenean eta hondarrean baztandar
arruntak historian agertzen direla. Baditugu beraien izenak, andreen
artean Gracia, Maria, Espaynia !, Ochanda, Gazte?, Mariona,
Elvira,... gizonen artean Johan, Johanet, Garcia, Martin/Mattin,
Pero/Petri.. .. baditugu goitizenak, La amiga, Laxter, Haundia,
Xamur, Mutilxuri edo Garratza.
Andreak,
argi dago, alargunak zirela, txokantea Basaburuko herriek, hortan
agertzen baitira andreen erdia. Anizen erdia alargunak dira baino
Zigan bat ere ez. Gure ustez Herio Beltza han gustoz ibili zelakotz.
Txokante ere andreen artean lau “doyna”
direla, hau da, jauregikoak eta hauetarik hiru Basaburuakoak.
Bidenabar,
Gartzia izena da oraindik Nafarroan, Otsoa edo Xemen bezala,
ez dira abizena, apellido edo deitura.
Apellidoekin
garenez, orain arte ikusi dugu nola hasieran pertsona batek bere
izena propio zuela, Sancho, eta gero bere aitarena, Garcia: Sancho
Garcia. Denborarekin ikusi dugu batek zuela bere izen propioa, Semen,
gero bere aitarena, Ochoaniz eta gero nongoa , Baztan: Semen Ochoaniz
de Baztan. Apeo honetan ikusten dugu bertze forma bat, eta Baztanen (
eta Euskal Herriko leku aunitzetan) gaur egungo arruntena, izen
propioa, Machin, eta nongoa, zein
etxekoa,
etxea Larralde ?: Machin Larralde.
Azken
forma arruntena Euskal Herri “berdean”, Euskal herri “gorrian”
arruntena “nongoa” herria
izatea : Gorka Iraizoz, Iker Muniain, Miguel Indurain ... eta Euskal
Herriatik kanpo arruntena, aitarena, Pedro Sanchez.
Eta
deitzeko sistema horri esker agertzen dira etxeen izenak: Indartea,
Urrarin, Irigoien, Goienetxe, Etxeberria, Larraldea, Etxenike,
Iribarren, Inda, Indaberria, Lapitz, Etxebertz, Istilartea... gaur
egun zutik irauten dutenak.
Eta
akitzeko, Elizondoko agerpena. Ez esistitzeatik (paperetan bederen)
Baztango herri haundiena izateraino eta gainera erakusten bertzen
herriengandik bereizten dion aktibitate ekonomiko diferentea, hor
baditugula bi zapatari, larrua lantzen dituztenak (pelitero,
pelegero), administrazioarekin erlazionatuak (notario, eskolar...)
komertzio eta garraioari lotuak ( bi mandazain), baita harotz bat
ere: gaur egun erranen genuke “hiri”
bat zela, hau da, bertze herrietan gehienak nekazariak (lehen
sektorea) baino Elizondon industria eta zerbitzuak (bigarren eta
hirugarren sektoreak). Hurrengo mendean ikusiko dugu ere nola
politikoki Baztango zentroa izanen dela ere zeren han bilduko baitzen
Baztandarren Biltzarra.
1371.
Kuriositate bat.
Ekonomia
pixkat. La saca del vino de 1371. Sagardoa Baztango
edari alkoholdun bakarra izan arren, hemendik kanpo ardoa
eguneroko elikagaia zen Erdi Aroan. Nafarroak ekoizten eta babesten
zuen ardoa eta edateko etxekoak lehentasuna zuen eta nolabait eskasia
ez izateko, ardoa ez zen esportatzen ahal, baino uzta edo zitu ona
zutelarik, soberakina bai: hori zen saca. Kontabilitate
berezia zuen eta peajeko zaintzaileak apuntatzen zituen izena, noiz
eta zenbat. Kasu honetan, 1371, diote zenbat ordaindu behar karga
batengatik: 15 karlines negros , horietarik 6 zaintzailearendako eta
bertze bederatziak Hacienda Foralendako, bon, Erregearendako.
Epe
bat dute, Apirilak 7etarik Uztailak 26etara artio:
50
mugimendu apuntatuak daude eta 250 karga pasatu dituzte, hau da,
karga bat = 140 litro, 250 karga = ± 35.000 litro.
Batez
bertzekoa 5 karga egunero. Berez “carga” zen mando batek eramaten
ahal zuena, eta ardoa zenez zahagietan ( xahato haundiak )
garraiatzen zituzten. Noizpait bat bakarrik pasatzen zen baino
gehienetan mandozainak elkartzen ziren hortaz egun batean 32 pasa
ziren suposatzen sekuritatez izanen zela.
Zenbat
balio zuen , seguru ezin, baino aitzineko urteetan karga batek 40
sueldo balio zuen eta zergak suposatzen zuen merkantziaren ± %
2,50.
Kuriositate
moduan:
Anno
Domini M CCC LXX primo (1371)
Conto
.. de la saca del vino....de Castieyllo
de Mayer.
Es a saber: por cada carga ... 15 karlines negros de los qoales la
guarda del... castieyllo 6 karlines negros et de los 9 karlines ... a
Tesoreria.
- Primeramente lunes VII d'abril passo Johan d'Arizmendi 2 cargas de vino a 15 karlines negros. Valen 2 s. 6 d.
- Item en el dicho dia Johan d'Arçaval, 2 cargas...
- Item Pericho d'Arreche 5 cargas...
- Item XI dia... passaron Johan de Heugi eta Martin Conte, 6 cargas...
- Item XIII dia... passo Miguel Gaztelu, 3 cargas et el mulatero de Urdays, 3 cargas...
- Item XXV dia... passo Chanco, 4 cargas...
- Item XXVII dia... passo Pasco d'Arreche, 12 cargas
- Item Chanico , 11 cargas...
- Item Martin Belç d'Aynoa et Menon 3 cargas...
- Item Johanco, 6 cargas...
1387/1425
Carlos III.a, Noblea, Nafarroako erregea
Lehenago
errana dugu, orduko gizartea klasista zen eta bere inportantzia zuen,
gero eta goitiago eskala sozialan gero eta gutiago pagatu behar eta
posibilitate gehiago mailaz igateko. Hortaz denbora haietan aitonen
seme edo infantzon izatea ia hil ala biziko afera zen.
Ez
dugu dokumentua lortu baino 1397.
urtean , maiatzaren 22an, Carlos III-k agindu zuen “sean
e finquen guadados e mantenidos en lur condiciones de fidalguia
e infançonia
(izan
dadila zainduak eta mantenduak beraien noblezian),
en que dezian haber estado a perpetuo (erraten
zutenez betiko
izan direnez)”
Elizondoko
herriari.
Eta
hau izan zen baztandarren leloa edo uhiua:
Gu
betiko nobleak gara!
1425/1441
Blanca I.a, Nafarroako erregina
Segitzen
dugu ekonomiarekin. 1427. urtean izan zen bertze apeo bat: ez
dugu lortu dokumentua ikustea baino bai bidasotar batek eskribitu
duena Bortziriendako eta berak komentatzen duenak , uste dugu,
balioko duela, nolabait, Baztanendako. Dio nola Bidasoa aldean
gehien ereiten zena arto ttikia/millo zela. Jakinarazteko: gaur
eguneko artoa ez zen ezagutzen, Amerikatik ekarria baita. Izen
horrekin, artoa euskaraz,
bazen labore bat millo erromantze
nafarraz, mijo erromantze
kastelauaz eta millet erromantze
frantsaz, deitzen dena. Dituen pikorrak ttiki ttikiak dira, quinoa
edo sesamoaren antzekoak, baina landareak badu holako artoaren itxura
eta hortik hartu zion izena. Gaur egun euskara batuan artatxiki edo
artoxehea deitzen zaio.
Dokumentu
horretan diote ere, lur txarra zutela, “muy
esteril y no cogen pan ni vino”... garia eta arto-txikia
dira lantzen ziren laboreak eta diote bakarrik urte erdirako zutela.
Baztango egoera antzekoa izanen zen.
Ardoaren
ordez, sagardoa edo pomada (poma = sagarra) izanen da. Azienda
artean ZERRIA edo URDEA zen inportantena gure artean. Inguruko
haranetan auto-kontsumorako zuten baino Baztanen saltzeko ere.
Ardiak
badira baita behiak eta idiak ere eta komunala oinarrizkoa da
azienda alatzeko eta aktibitate gehiena “lehen sektorean” datza.
Bortzirian,
Baztanen ez, baziren olak burnia lortzeko. Olagizon guti
izanen ziren baina industria mantentzeko haren inguruan mugitzen zen
jende aunitz: ikazkinak, zamalariak, mandoak edo idiak. Seguru
Baztango ikazkinek han zerbait zutela.
Hortik
aparte baziren lanbide batzuk: pelegero, mandozain, zurginak,
harotzak, larruz lantzen zutenak, eskolarrak, notarioak,
eskudero/milites, apezak, ikazkinak , ostalariak...baita Etxalarkoek
zioten bezala “vivian
alogandose (soldatapean)
a Pamplona como brazeros” ere.
Baztanen
ez zen izanen diferentea.
Iruñeko Biblia, 1200: Deizten.. Andreen soinekoa. |
Diote
ere mendietan bazirela sarioiak haziendarendako, normalki Sanjuanetan
igaten zirela harat eta ez ziren itzultzen San Martin edo San
Migelen egunera artio, Baztanen gaur egun ardiekin egiten den bezala.
Hori bai, denbora haietan azienda, eliak, dena elkar gaten zen
larreetara.
Eta
behi gasna ezin egin, “desde Santa Cruz de
Mayo hasta Nuestra Señora de Agosto.” Gauza
bera Baztanen?
Kapitulu
honetan erabili den materiala:
"Noticias
históricas... de Baztan". Manuel
Irigoyen y Olondriz. Interneten
“Encuesta
cuatrilingüe de 1249...” Ricardo
Cierbide.Interneten.
“La
Biblia del Rey Sancho...”, Soledad
de Silva.Interneten.
“Diccionario
de antigüedades...”,
Yanguas y Miranda.Interneten.
Archivo
General de Navarra, AGN, Eusko Ikaskuntza.
AGN
Seccion de Comptos ,Eusko Ikaskuntza.
AGN
Documentacion de Carlos II, Eusko Ikaskuntza
AGN
Comptos y Cartularios reales,Eusko Ikaskuntza
AGN
Documentación Real, Eusko Ikaskuntza
Cartulario
Magno T.III, transk. Eloisa Ramirez & Susana
Herreros. Interneten.
“Documentacion
Real de Carlos II”, transk.
M.Teresa Ruiz.Interneten.
“Colección
de documentos...” , Mariano
Aregita.Interneten.
“Hacienda
y poder real.....”
Eloisa Ramirez. Interneten.
“Algunos
recursos económicos....” Emilio
Castillejo. Interneten
“Aproximación
a la historia .... del Bidasoa”
J.L. Jiménez de Aberasturi.Interneten.
“El
acoso guipuzcoano.... “
Javier Zabalo. Interneten
“La
administración de justicia...”
Francisco Salinas.Interneten
“La
frontera de los malechores”,
Diaz de Durana & Fernandez de Larrea. Interneten
“La
hermandad de frontera... “
J.L.Orella. Interneten
“Contribución
al estudio de la Iglesia... - II”,
Roman Felones.Interneten
“La
población de Navarra en el siglo XIV”.
Juan Carrasco Perez. (Apeo 1366)
Liburutegietan
Badira
artikulu gehio baino ez asperrazteko, gainekoekin aski.
Baita
ere artikulu motz pila bat nonnahi/wikipedian harpatuak .
Foto
gehienak Internetetik ateraiak.
Itzulpenak,
eneak, libre eta laxoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario