Kapitulu
honetan saiatuko gara erakusten Baztango
Elizaren egoera 1440. urtera artio, eta Eliza
hitzarekin erran nahi ditugu, apezak, abadeak eta
haiekin dauden elizak eta monastegiak, baita Done
Jakue Bidea eta zertaz ez, zimitorioak ere.
Elizaren egoera 1440. urtera artio, eta Eliza
hitzarekin erran nahi ditugu, apezak, abadeak eta
haiekin dauden elizak eta monastegiak, baita Done
Jakue Bidea eta zertaz ez, zimitorioak ere.
Ikusi
dugu Arsiusen kartan, ± 980. urtekoa, nola agertzen
da Baztan ( herri guziak batera) Baionako elizaren
menpean. Datu guti dugu, bon kartaren bat, eta gehio
izatekotan Baionako Katedraleko artxiboetan izanen dira
eta guk, nik, ez ditugu jakin nola ikusi edo bederen
kuskuseatu. Hala ere, eta logikaz, Baztanen herriak
bazeuden eta herri bakoitzak herria izateko eliz bat
izanen zuen , seguru. Argi dago ez zirela gaur egun
ikusten ditugun elizak; txikiagoak eta aise xumeagoak
zeren hasieran jende guti biziko baitzen Baztanen eta
hori bai, jakin badakigu gaurko eliz gehienak XVI.
mendean berrituak eta handituak izan zirela.
da Baztan ( herri guziak batera) Baionako elizaren
menpean. Datu guti dugu, bon kartaren bat, eta gehio
izatekotan Baionako Katedraleko artxiboetan izanen dira
eta guk, nik, ez ditugu jakin nola ikusi edo bederen
kuskuseatu. Hala ere, eta logikaz, Baztanen herriak
bazeuden eta herri bakoitzak herria izateko eliz bat
izanen zuen , seguru. Argi dago ez zirela gaur egun
ikusten ditugun elizak; txikiagoak eta aise xumeagoak
zeren hasieran jende guti biziko baitzen Baztanen eta
hori bai, jakin badakigu gaurko eliz gehienak XVI.
mendean berrituak eta handituak izan zirela.
Erran dugu
Baionako eliz barrutia |
ere nola
1027.
urtean
Iruñeko
elizbarrutia
“ ... sine
nulla
dubitatione
(dudarik
gabe)...
usque
ad portum
de Velate/
Belateko
leporaino
ailegatzen
zela.
Argi dago
Baztan ez
zagoela Iruñeko apezpikuaren menpean eta Belate muga
zela Baiona eta Iruñea artean erromatarren denboretan
bezala vascones eta tarbelli bereizten.
Eta
honek, eliz mugak finkatzea, bi helburu zituen, bederen: zer
kontrolatzen zuen apezpiku bakoitzak eta nondik kobratzen zuen
zegozkien hamarrenak.
Norbaitek
ez badaki, Eliza katolikoak bazuen jarria obligazione bezala
kristauen artean, urtero haien ondasunaren hamarrena
(%10) elizari ematea honen antolakuntza mantentzeko.
Detxema
edo hamarrena, hasieran dirudienez (ez dago batere argi) hiru
pusketan banatzen zela, tercias/herenak,
bat apezpikuarendako, bertze bat elizako apezarendako eta azken
herena bertako elizarendako. Hala ere XI. mendean , dirudienez
berriz, hamarrena argiago definitzen da , denek ordaindu behar,
apezek barne, eta ematen dena lau zatietan, cuarto
decimal/ hamarraren laurdena, banatzen da, azken laurdena
izaten pobreendako, orduko RGI.
Honi lotua, elizako Patronatoa edo
jabegoa dugu.
Eliza
Katolikoa hedatzen ari zelarik, bazen jendea laguntzen ziola
elizak/eraikuntzak egiten. Batzuek lurra uzten/ematen, bertze batzuek
dirua jartzen eraikuntza egiteko. Eskerrak emateko “laguntzaileari”
, elizak/apezpikuek ematen zizkioten eskubide batzuk eliz berri
horretan : kasu batzuetan hamarrena kobratzea edo horko parrokoa
izendatzea. Eskubide horiei Patronatoa deitzen zieten.
Gehienetan saldukeri hutsa, negozioa.
(Gehiago:
“El Derecho de Patronato”, Fr. Sabino Alonso. Interneten
Código
de Derecho Canónigo.Cánones 1448-1471: Del derecho de patronato.
Interneten)
Eta
hola izan zen Amaiurko elizaren historia.
1168.
urtearen inguruan gertatu zen. Orduko Baztango jaunen jaunak,
Pedro Fortuniz, onartu zuen ebazpen bat zeinean Amiurko elizaren
“hamarrenaren laurdena /cuarto decimal”
Baionako apezpikuarena baitzen.
Kontua
hasi zen 1095. urtean guti goiti beheiti.
Semen
Garciez-ek,(1051/98), Baztango jaunen jauna, doikebe bere arrebaren
semea akabatu zuen. Zertaz hil bere iloba? Ez dakigu baino zahartu
zelarik damutu zen eta 1095.
urtearen inguruan eman zion Baionako apezpikuari eta haren
katedralari Amaiurko
eliza, lortzeko
bere bekatuen baita bere ilobaren hilketaren barkamena:
“ En Semen
Garciez,
fil
(semea) En
Garcie Semeniz de Irurite,
seiner de Bastan et de Mayer (Amaiur)
damutu baitzenez bere bekatuetaz eta bere iloaren heriotzaz.... eman
zion Sancta
Maria de Maier
(Amaiurko
Donamaria/Santa Maria/Sente Marie)
... a
Sente Marie de Baione.....
eta
ez
zuen deus bere ahaideendako erreserbatzen...”,
hala dio Baionako Livre
d'Or-ek.
Amaiurko elizaren atea: ± 1200.Protogotikoa |
Hiru
gauza segitu baino lehen: alde batetik Baztango lehenbiziko
elizaren
baita herriaren
notizia dugu, Amaiur
eta
bidenabar,
Irurita.
Horrek ez du erran nahi urte horretan, 1095,
eliza eraiki izan zutela, aise lehenago izanen zen egina baina afera hau tratatzen ari garen momentuan
, Amaiurko eliza esistitzen zen baita herria ere eta historia
ofizialean agertzen dira.
Bigarren
gauza. Ez erran arren, Semen Garciez elizako patronoa zen eta
hamarrenaren kobratzen zuen partea, gure ustez cuarto
decimal/hamarrenaren laurdena, Baionako elizari/apezpikuari ematen
dio, hau da, ordura artio beretako hartzen zuen puska.
Hirugarren
gauza, nolakoak ziren orduko “jaunak”, eskualdun
odol bero... etxeko aferak nola konpontzen zituzten...
Dokumentuak
segitzen du kontatzen nola ...”
De Sente Marie de Maier fo
tiedor
(atxiki
izan zuen)
l'archidiagne En Garcie (baztandarra)...
e l'archidiagne En Garcie fo (izan
zen) abesque
de Baione.... Eta
hauen ondoren,
fo En Gonzalvo, archidiagne de Bastan, tiedor de Sente Marie de
Maier. Eta ikusia nola En Gonzalvok no
ao (ez
du)
bone captience (kondukta)...
escomuniau (eskumikatu)
eta bota izan zen Amaiurko elizatik...”
Hemen
ditugu apez ona eta apez txarra, biak baztandarrak doikebe.
Lehena,
Gartzia Jauna ( En = Don = Jauna) Baionako apezpikua izatera ailegatu
zen : ± 1120-1122. Lehen apezpiku baztandarra.
Oroitarazteko,
Gartzia izena zen, ez apellidoa.
Bigarrena,
Gonzalvo jauna, artxidiakonoa edo artziprestea. Zer eginen zuen eskomulgatua izateko?
Segitzen
du dokumentuak : ...”eta denborarekin
ikusia nola En Arnaud Lup apezpikuak eta l'archidiagne En Felip-ek
aberastu zutela le log (lekua)
de Sente Marie de Maier, eta
aberastasun horren bekaizkeriaz , si forsa
(bortxaz)
En Pedro Fortun,
lo seiner de Bastan... et si meto son fil Pedro Pedritz ab so force..
(
Pedro Fortun jaunak bortxaka paratu zuen bere semea)
apezpikuak escominian (eskomulgatu
zituen) Pedro Pedritz eta bere
aita Pedro Fortuino eta Amaiurko eliza. E a estad en l'escominie
XXX (30
urte eman ditu eskomulgatua)
urte baino gehiago.”
Bertze
hitzekin, Pedro Fortun, Baztango jaunen jauna, bere aitetxik eman
izan ziona Baionako apezpikuari, beretako hartzen du bere semeari
emateko.
Apezpikuak
bere armak erabili, Baztango jauna eta semea, eskomunikatuak 30
urtez: kalkulatzen da 1135. urtetik 1168. urtera artio izan zela.
Dokumentuak
dio ere: “ De son fon auditors eta
bededors (lekukoak)
En Johan
de Maier, apeza eta fil de
Bastan
terretient
(etxaldekoa?)
, et En Galin d'Aradzu,
apeza, Baztango semea e terretient e estadger (biztanlea),
Sanz
de Nas, diakonoa eta
biztanlea, En Caubet de Jase,
fil de Bastan, adinekoa...eta mouts d'autres... com aquest dizen et
saben...”
Hemen
duguna zera da, lekukoak hiru eliz gizon direla, bi apez, Johan
Amaiurkoa eta Galin Aradzukoa (Erratzu?). Hortaz biak En = Don
= Jauna dira. Hirugarrena diakonoa, Naaseko Sanz.
Apeza ez denez ez da En. Bertze bat Jaseko (Jase?) Caubet, En/Don ere
bai. Dirudienez ari dira erraten ere zein klase sozialekoa diren: bi
dira terretient, etxaldekoak? Bertzea ,
Naas, estadger da, biztanlea. Baina
hondar hau “Jauregia” bezala agertuko da historian urte horietan: bere ahaideak "jaunak" zituen.
Dirudienez
Pedro Fortunezek ezin egoera jasan eta
azkenean
eta ondarrean, 1168. urtean afera konpontzeko edo xuritzeko ...”
controversia agitata inter Baionensem ecclesiam et Pedro Fortuin,
vicecomitem de Bastan, propter quartas
de Bastan... auditis
allegationibus ... decreverunt .... dictas
quartas ab antiguo ex integro Boionensis ecclesia possederat (laurden
horiek betiko eta osoak Baionako elizarenak izan ziren)
ita quod ecclesia vel habitadores de Maier nihilum unquam juris ibi
habuerunt...Testes (lekukoak)
... sunt omnes probi homines (
gizon-on guziak) de Labort, et
de Arberoe et de Bastan”.
Gizon
onak? Elitea.
Eta
hola izan zen “cuarto decimal /
hamarrenaren laurdena” ordainketa: 1168. urtetik
1712.eko otsailera artio, 544 urtez, Baztango
apezpikuaren partea, hamarrenaren laurdena, Baionara gan zen, zeren
han baitzagoen Baztango apezpikua.
Eta
Baionarekin Baztanek lotura estua zuen. Espiritualki Baionako
elizbarrutian zagoen Baztan, komertzialki Baiona/Iruñeko bide erdian
dago Baztan eta geografikoki Baztandik (Urdazubitik errateko) Baionara, 34
kilometro.
Baiona: Gure katedrala kasatua izan zena (esistitzen
baldin bazen) bikingoen inbasioneetan , berreraiki izan
zen 1.056. urtean, apezpikua Raymond Bazas izana.
Beranduago hasi ziren katedrala eguneratzen eta 1140-
1141 urteetan Arnaud Loup de Bessabat-ek , Baionako eta
Baztango apezpikua, agindu/ordaindu zuen katedral
berria. Bidenabar, 1199. urtean baita 1224.ean eta 1258.
urteetan erre zen, hala ere zutik dirau gaur egun, ahaztu
gabe baztandarrek, baita bidasotarrek, beraien “quartas”-
ekin lagundu zutela katedrala goratzen eta edertzen,
hortaz gure katedrala.
Done
Jakue Bidea
Berez
Bidea betikoa izan dela erraten ahal da, erromatarren
denboretarik: Baiona-Iruñea, Iruñea-Baiona. Funtzioa? Komunikatzeko
naski, baita armadak iragateko, komertzioa posiblea izateko eta
momentu honetan, milenioaren inguruan, pelegrinak Santiagora
bideratzeko. Eta afera honetan Elizak bere garrantzia du,
“peregrinatio” hori erosoago, goxoago egiteko. Nola? Bidean
“aterpeak/ostatuak” eraikitzen: monastegiak, ermitak eta
ospitaleak (hospital = hos...tal = ostatua). Honek esfortzu ekonomiko
haundi bat behar du estruktura horiek mantentzeko.
Orreaga |
Historia pixkat.
XI. mendeko hasieran (± 1.000) Nafarroako Antso Nagusiak eta Leongo Alfontso VI-ak erabaki zuten Done Jakue Bidea haiek kontrolatzen zuten lurralde kristauak zeharka zitzala, eta horrek ekarri zuen gure dermioetara jende aunitz Europako herrialde guzietarik. Baina Pirineoko mendiak , nondik pasa? .
Pasabide
(lepoak/bortuak) famatuenak Somport Huescan eta Orreaga
Nafarroan ziren. Azkenean eta hondarrean Orreagakoa inportantena eta
famatuena bihurtuko zen. Argi dago peregrinak erromatarren
denboretako bideak erabiltzen ari zirela eta zabalenak eta hoberenak
aitzineko bi horiek ziren.
Bide baztandarra |
Honekin
lotua, bada ere bertze bide bat, xumeagoa , eta baliteke fantasiosoa
, etortzen zena Sorde Abadiatik, Irisarri ospitalearen ondotik,
Makean barna eta hortik Bidarrairat. Behin Bidarrain, Baztan erreka
segi eta Urbakuran Baztanen sartzen zen, Urritzate korritu Meakaraino
eta hortik kaltzada segi Erratzurat Arizkunen elkartzeko Baionatik
etortzen zen bidearekin.
Badira
diotenak Urritzate ordez Aritzakunen barna Itzulegiraino, gero Naas
eta handik Arizkunen elkartu Baionako bidearekin.
Naski
bide gehio bazirela Iberiako penintsulara pasatzeko: Erronkari,
Zaraitzu, Irun...
Eta
hemen elizak zuen bere inportantzia. Nola? Lehenago errana, Bidea
bizkortzen, jendeari laguntzen eta beraien influentzia indartzen,
errateko monastegiak eta ospitaleak eraikitzen Baztanen.
Kronologikoki agertu ziren bezala deskribituko ditugu. Horrek ez du
erran nahi hala izan zela baina ditugun datu eskasek hola adierazten
dute.
Santiagoko Ermita. Baztanek Ultzamarekin duen mugan, literalki, dago Santiagoko Ermita, orain guti berreraikia zeren botaia baitzagoen. Diotenez XI. eta XII. mende tartekoa dela (1.000/1.100 urtetan egina), basilika ere deitzen zioten eta han, omen, Santiagora gaten ziren erromesek ostatua hartzen zuten.
Santiago ermita eta Belateko monastegia |
Eraiki
zuteneko data egokia balitz, Belate eta Urdazubiko monastegiak baino
zaharrago izanen zen.
Belateko monastegia |
Belateko
Santa Maria. 1160. urtearen inguruan fundatua izan zen.
1165. urtean Alexander III-ak, aita saindua, dio dagoela Iruñeko
elizbarrutiaren ondasunaren artean. Handik Araxuri(ara
xuri)
erreka pasatzen da ( ara = latinez
aldarea, erromatarren denboretakoa leku
sakratua?).
Iruñeko
katedralak prioratoa bihurtu zuen lekua eta bertze lekuetako
errentekin mantenitu. Bazen “Prior de
Belate” kargu bat eta monastegi-ospitalea zen. Bertze
hitzekin, Done Jakue Bideko ospitale/ostatu bat. Hasieran fraileak
eta monjak zituen, lau ohatze zituen eta doikebe ez zen inoiz ogia
eta sagardoa falta handik pasatzen ziren peregrinendako. Gaur egun
kanpotik ikus daiteke, bakarrik lau pareta eta teilatua gelditzen
dira.
"Politikoki”
Ultzaman dago eta Iruñeko apezpikuarena zen baino berari laguntzeko
ondasunen artean Almandoz, Lekaroz eta Elbeteko elizak
bere menpean zituen Baionakoak izan arren.
(Gehiago
: El camino de Peregrinación jacobea. P.German de Pamplona.
Interneten)
Urdazubiko
monastegia. Leiendako pertsonai batek egina,
Antso/Sanctius Mitarra. Omen, monastegia IX. mendekoa zen.
Nola ? Bai, Mitarraren hilarria elizan zagoelakotz, abside aldean.
Doikebe han leitzen ahal zen “Comes
Sanctius M ” hilarri batean. M
? Mitarra. Lehenik etxe xume bat
izanen zen eta poliki polikitto gaur egun dugun eraikuntza bihurtuko
zen.
Urdazubiko monastegia |
Pena
1526.ean kizkaldu zela , ez monastegia bakarrik baita bere
liburutegia ere eta han galdu zen gure historiaren puska bat.
Zugarramurdi Hiria, pro uno cavallo |
Dirudienez
“domus” horrek, “etxea” latinez, konbentu edo monastegi
bateko egitura izanen zuela, hau da, fraile batzuk elkartuak otoiz
egiteko eta haien artean abade bat aukeratua izanen zuten
leku/etxe/domus horretan.
1194.
urtean Zelestinus III. aita sainduaren bula batean agertzen da “
domus eleemosynaria de
Urdax”,
“elemosina =limosna, karitatea”, hau da, urte horretarako
ospitalea/ostatua bihurtua zagoen
.
Premonstratensen fundatzailea: Sant Norbert (♰1134). |
1210.urtean
Premonstratense fraileek hartu zuten Urdazubiko “domus
eleemosynaria” hori abadia
bilakatzen
eta
1221. urtean fraileek erosten diote Calvet de Sotes-i patronatoaren
eskubidea eta Zugarramurdiko”hiria”, 2.200 solidoetan (teorian
solido = urrezko sosa). Sobera
dirudi.
Leireko
monastegian holako dokumentoa zuten:
“In
nomine Domini... notum .. quod Calvet de Sotis pro salute animae
suae.. renuntiavit .. sui Patronatus, quod habebat supra domun de
Urdax... etiam ... villam de Zugarramurdi cum suis
montibus, silvis...
Hau
da, Calvet de Sotes-ek , Urdazubiko “patronoa” eta Zugarramurdiko
jabea, ematen/saltzen die frailei “patronato-aren” eskubidea.
Fidejusores...
Aner de Berrueta,
miles, Fortunius de Bergara,
miles, Santius Joanes de Lecaroz,
Ossando de Aycenoa.... Santius,
Prior domus de Urdax et frates... dederunt Calvet in
recompensationem... duo militia solidorum eta ducentes solidos
(2.200).
Fidejusores
& testes = lekukoak.
Facta
est... A.D. MCCIII (1203)..
regnante Rege Santius in Navarra, R.
episcopus in diocesi Bayonensi.
Testes:
Michael de Sotes... Yoanes de Arizcum,
Santius de Lecaroz,
P.Aizanoa praesbiter... Henricus de Yarbil
subdiaconus...
Ego
Yoanes de Elizondo,
notarius publicus... in terris Baztani et Lerini... testibus Domino
de Elizalde... Santio Yoane de Elizondo.
Espezialistek
diotenez testua faltsua omen. Naski, beranduago faltsifikatua:
data , izen batzuk eta apellidoak. Urte horietan izenarekin beti
erabiltzen zen aitaren izena, errateko Petro Santxez, Santxo Petriz,
ez nongoak ziren.
Egiazkoa
baldin bada, izanen zen lehen aldiz Berroeta, Lekaroz,
Arizkun edo Elizondo historia ofizialean agertzen
direla baita Yarbil ere = Iñarbil auzoa, Erratzu herria baino
lehenago. Batek daki.
Fraile
Premonstretarrak Gaskuinatik etorriak ziren eta Galiako Probintzian
kokatu ziren .
Aldi
berean, Urdazubiko monastegia Baztanen kokatua zagoen eta bazuen
“derecho de vecindad”, hau da , etxedunen eskubideak, eta
kontrolatzen zituen elizak “bikaria” deitzen ziren. Zeinek ziren
bikaria horiek? Elizondo, Gartzain, Arraioz , Aniz eta
Ainhoa eta Erratzu eta Almandoz erdizka. Baztango bertze elizek bikarioren ordez errektoreak
zituzten.
Bidenabar, soineko zuria jaunzten zuten.
(Gehiago:
“El Monasterio premonstratense de San Salvador de Urdax”.
Mª
Teresa Lopez de Guereño.Interneten
“El
monasterio premonstratense de Urdax...” Jose Goñi.Interneten)
Ikusi dugunez, 1245-1249 tarte horretan Nafarroak gerra egin zion
Ingalaterrari eta azkenean tratua edo ituna bi erresumen artean
sinatu zen. Itun horretan agertzen dira alde bakoitzaren
erreklamazioneak. Eta haien artean, Urdazubiko fraileena. Urtea ,
1249.a.
Estos
son los clamos que (h)a
el Rei de Navarra del Rei d'Anglaterra et de su gent.
(Otsaila-Martxoa,
1249)
L'abat
d'Urdais se clama (
erreklamatzen du) de Guillem Arnalt de Guissen qui
entra en sa casa d'Aynoa por fuerça e preso de los bienes de
la casa por fuerça valia de XX. ss. (solido)
VI. diners de morlans (morlan
= moneta).
Ainhoa
(Añoa
baztandarrendako) gerra hau gertatu artio Baztangoa zen eta Joanes
Petriz de Baztan haren jabea zen eta han zagoen “peagea” berak
biltzen zuen. Gainera Ainhoako eliza Urdazubiko abateak kontrolatzen
zuen.
Monastegiko
“ostatuak” debaldekoak zirenez mantentzeko esfortzu ekonomiko
izigarria egin behar zen, hortaz monastegitako ondasunak haundiak
ziren hartzen zituzten donazionei esker.
Iruñeko Biblia, 1200: Infernuko ahoa. |
Orduko
gizartea arront erreligiosoa zen eta “bertze mundua” erosteko
tentaldia beti zuten eta hori zen frailek “saltzen” zietena,
esperantza hil ondoren San Pedro ongi portatuko zela haiekin. Nola erosi "zerua"?Zituzten ondasunak frailei uzten, donazioneak.
Hala ere onartu behar da fraileek pobreei eta erromesei laguntza ematen zietela, zinez, “donazione “ horiek bazuten ere berezko funtzio soziala .
Hala ere onartu behar da fraileek pobreei eta erromesei laguntza ematen zietela, zinez, “donazione “ horiek bazuten ere berezko funtzio soziala .
Hemen
barkatuko didazue jauzi kronologikoa baino lehenago ikusi dugun
bezalako kasu gehiago badira non arimaren osasunaren truke jendeak
Urdazubiko monastegiari beraien ondasunaren puska bat ematen ziola.
Bidenabar
abisatu behar da denbora haietan arrunta zela dokumentuak
faltsifikatzea/xuritzea: kasu batzuetan tratuak ahoz egin zirelakotz
eta denborarekin paperetan jarri behar , bertzeetan dokumentuak
ondatuak zeudelakotz eta berritu behar edo nahita, interes bat
zutelakotz egia aldatzeko, baino hala ere testuetan agertzen ziren
izen gehienak, lekuak baita “tratuak” egiazkoak ziren. Datak dira
susmagarrienak.
Gure
informantea Jose de Moret jesuita nafarra da. Historialari honek
Iruñeko artxiboak arakatu zituen 1665. urtearen inguruan.
1.188 “Hay
un pergamino antiguo por el cual Garcia Arnalt de Gissen-ek
( lehenago ikusi dugunez 60 urte beranduago, 1248, frailei ebatsiko zizkiena
Ainhoako ondasunak persona bera da, faltsukeria?) ematen die “fratribus
et domui de Urdais/Urdazubiko etxeari eta frailei...
armentaria/azienda de
Zurzuete (?)
et Spelete... receptis
/hartzen ...420 solidis pro
recompensatione. Factum publice Baione... anno MCLXXX VIII (1.188)
festibitate apostolorum Simonis et Iude.”
1.230
Bertze pergamino bat: barkatuko didazue
baina erratzuarra naizenez osoa jarriko dut:
“Ai
otro pergamino antiguo por el cual Ego
Ioanes Periz de Bastan, Gonzalbo filio meo concedente, dono adque
literis meis confirmo Domno Abbati Urdacii A.B. omnique combentui
eiusdem eclesia Palacium meum de Ratzu
cum heridate sua cuntisque pertinentiis in perpetuum preter
Bustalitios pro salute anima mea et Parentum meorum etta , dice
que da por fiadores a
Anerio
de Urtalco, Dominico Garces de Hugald(e)a, Arnaldo Gorria de
Echeberria. Son testigos Arnaldo Ramon de Urtalco caballero, D.
Garcia de Sotes caballero, Garcia Navar
(?) d'Arraioz, Pedro Arnaldo de Yrurita, Pedro Sanchez de d'Oarriz,
Fortuño de Huhart, Beltran de Dotar, Sancho Juanis de Lecaroiz,
Pedro de Scarat, Beltran Sanchez de Santamaria, Sancho Ratzu clerigo,
(Ocho) Otchoa de Hariscum, Aner de Yharbil, Dominco Duraniz de
Ariscum,
et multi alii. han
donationem et firmationem feci ego Ioanes Peris de Bastan cum filio
meo Gonzalbo spontanea mea voluntate in villula de Ratzu
in presentia omnium proborum hominum de Bastan anno ab incarnatione
domini M.CC.XXX. (1.230),
III idus iulii Regnante Rege Sancio in Nabarra existentibus Epiis
(apezpikua)
Pedro Remir in Pampilonia et R. in Baiona.
Testu
bitxia. Latinez dio nola Joanes Periz de Baztanek bere semearen
onarpenarekin ematen diola Urdazubiko monastegiari Erratzun duen
“eclesia palatium”, hau da, eliza eta jauregia, dauzkan ondasun
guziekin saroiak ezik. Hori da itzulpen posible bat, bertze itzulpen batean
bakarrik “palatium”, jauregia, ematen dio. Argi dago gaurko
Erratzuko “Apeztegia” dela, batez ere jakitean Apeztegiko
jauregiak Erratzuko elizaren patronoa izan dela XIX. mendera artio.
Biribiltzeko,
in
villula de Ratzu,
Erratzuko herrixkan.
Bidenabar,
Iruñeko eskribauek erromantze nafarra erabiliko dute eta Baionakoek
erromantze gaskoina. Noizpait latinez, naski. Iruñekoek noizpait euskal
hitzen hasierako E
kentzen dute : Rekarte, Rekalde, Rekondo, Lizondo, Lizarazu, eta kasu
honetan Ratzu. Baionakoek euskal hitzen akitzeko E
kentzen dute: Uhart, Scarat, Istilart. Eta kasu batzuetan biak,ErRekartE.
Testu
honetan eskribaua euskalduna izanen zen zeren bereizten baitu tz
baita tch
(ts) ere.
Erraten
dugu testu bitxia zeren 130 urte beranduago andre bat agertuko da
jauregiko nagusia bezala : Gracia
de la Abadia/Apeztegia,
herrikoen artean gehien pagatzen duelarik. Kostatzen zaigu sinistea
Urdazubiko monastegikoek salduko zutela elizaren
patronatoa
guk jakitean nola mantendu zuten eskumen hori Baztango bertze
herrietan baita Baztandik kanpo ere.
Dokumentuan
agertzen dira, gure ustez, Baztango jaun eta haundiki gehiago:
Erratzuko Hugalde,
Arizkungo Urtalko...
hala ere agertzen diren izen gehienak herri/auzo izenak (Oharriz,
Arraioz, Irurita, Iñarbil, Azkarate, Santamaria/Donamaria, Uharte,
Erratzu, Arizkun...) dira, ez etxe batekoak. Faltsukeria?
Hala
ere, susmoak susmo, lehen aldiz Erratzu
historian agertzen dela. Biba gu! Gora Erratzu!
1.231 Moret-ek dio :“Hay
otro instrumento partido por el cual Jimeno de Zabalegui batek
ematen dio Urdazubiko monastegiari bere arimaren osasunaren alde
Etxaiden zuen guzia 300 sueldoen truke. Etxaide hau dirudienez Anue
haranean dago eta kuriosoa da lekukoen artean berriz Don Anerio de
Urtalco, zalduna, Juanis de Lecaroiz, Pedro de Scarat, Pedro Arnaldo
de Yrurita, hau da , aitzineko kartan agertzen zirenak. Badira lekuko
gehio eta haien artean baztandar gehiago: Miguel de Zozaia eta Pedro
Arnaldo de Luat. Luat ? EluatE
= Elbete. Lehen aldiz ere Elbete eta Zozaia historian, susmoak susmo.
1.264 Hau ere harpatu zuen Moret-ek :“Ytem
hay un pergamino antiguo algo maltratado
batean Don Teobaldo el segundo-k (Tiobalt II) dona
al monasterio de Urdais el ius
patronato
de la iglesia de Lanz,..
en Ustariz anno Domini M CC sexagesimo cuarto (1.264).
Dice estaba con el sello de el Rey y se ve que estaba y se
cayo.
Esta pegado un testimonio del obispo de Baiona Pedro testificando
dicha donación
... en Baiona..ano Domini MCCC decimo septimo (1317).
Hola
dio Moret-ek testu ikusi zuelarik orain dela 400 urte. Baino benetan,
noiz pasa zen hau dena? Lehena faltsua eta bigarrena egia?
1.288 Moret berriz: “Hay
tambien un instrumento antiguo original
non
Garcia Garcesek eta Maria Juaniz de Elizondok, bere emazte, eman
baitzizkioten Fray Pedrori, Urdazubiko abatea, saroi batzuk
Azpilkuetan hiru italdia edo golde-lurraren truke Elizondoko
ospitaleko
“ceillero/biltokiaren
gibelekoaldian zirenak, “entre
el camino real y el agua mayor”
(errege bidea eta Ur haundiaren artean). Fiadores
Yenego de Lizarazu y Don Beltran y Garcia Perez alcalde y los jurados
de la tierra de Baztan y el abad y monasterio ponen sus sellos...
Karta eskribitua izan zen leku batean deitua Hariscoroso
eta bertze leku batean deitua “ Hospital
de Hosco”/Askoa.
(Ematen
du leku bera direla).
Año
MCC LXXX VIII (1.288).
Ez bada
sobera erratea, ematen du Askoko zubi ondoan bildu zirela, han non
ikusiko dugunez baztandarrek egiten baitzuten beraien biltzarrak.
Aitzinekoarekin
lotua,
diote bazirela Baztanen bi ospitale
pelegrinendako, bat pobre edo erremexendako
(argi
dago erremex = erromes) Elbetean, Santa
Cruz de Asko, eta bertze bat Elizondon "zerbait"
zutenendako eta gaur egun Ospitalenea bezala
Elizondoko karrikan ezagutzen den etxean. Naski, dituen paretak ez direla
ordukoak! Biak Urdazubiko fraileek mantentzen zituzten.
Año
MCC LXXX VIII
(1.288).
Segitzen duen irudian, Elizondoko plano batekoa da, 1783. urtean egina. Plano horrek erakusten du Urdazubiko Monastegiaren indarra Baztanen.
Segitzen duen irudian, Elizondoko plano batekoa da, 1783. urtean egina. Plano horrek erakusten du Urdazubiko Monastegiaren indarra Baztanen.
Elizondo 1783. urtean |
Bertze exenplu bat ikusteko nondik lortzen zuten dirua. Hau Compteseko kontuetan agertzen da:1270.ko
Azaroan. Tibalt II.a erregearen testamentuan:
Item
mandamus quaranta sueldos al monasterio
de Urdax
en el peage de Maya,
por fer pitança/bazkaria
prestatzeko
al conuento al dia que celebraren nuestro anniversario, e que beuan
vino en aquel dia. Item mandamus a la obra de la ecclesia mil
sueldos.
Item
mandamus ... al hospital de Velat cinquenta sueldos; al
hospital de Sant Pedro de Stella....
Actum
anno Domini MCCLXX (1270)
mense novembris apud portum Cartaginis/Cartago
in Tunicio /Tunisia.
Azken
partea ez da broma, Gurutzada batean zagoen gure Thibalt, Tunisian ,
hondarrean han hiltzeko eta hil baino lehen aitzineko karta sinatu
zuen.
1310.
urtean Avignongo apezpikuarekin arazo bat izan zuten Eugiko elizari
buruz eta han agertzen da nola Urdazubiko monastegiak zituela
Elizondo, Gartzain, Arraioz,Aniz eta
Ainhoako elizak bere menpean.
1268.
urtean
“hespital de Bidarray” agertzen
da dokumentu batean. Badakigu Orreagako enkomienda/sukurtsala bat
zela eta erabilia izan zela Orreagako monastegiko azienda inguruetan
alatzeko. Baztandik kanpo, Belatekoa bezala, baino Nafarroako
erresuman eta gure interesei lotua. Bidarrai da Baztango ate naturaletako bat iparraldera
gateko, Meaka pasa ondoren, naski.
"Hespital” zen, hau da , ostatua erromesendako baita eliza ere, XII. mendekoa,
eta harat ailegatzeko erdi aroko zubi elegantea du. Hala ere gutietan
agertzen da paperetan eta hortaz diote agian ez zagoela zinez Bidean.
Kuriositate
bat. Bidarraiko bide honetan, Meaka aldera, Utzalketako bordan, Erratzu-Bidarraiko kaltzadaren
ondoan, halako gurutze misteriotsua dugu: itxuraz Thibalt-ek bere
sosetan jartzen zuen bezalakoa. Orduko izanen da gurutzea, Bidea
markatzeko, gaur egun egiten den bezala? Edo sinpatiko batek pasa den
urtean, iaz, han zizelkatua?
Utzalketako gurutzea |
Lehenago
azaldu dugunez, Elizak Nafarroaren Korteetan estadu bat zen eta
apezpikuak eta monastegiko abadeek eskubidea zuten han egoteko, eta
han agertuko da Urdazubiko abadea. Belatekoa ez. Kategoria gutikoa?
Hamar
urte beranduago Freire Pedro, Urdazubiko abatea, Iruñeko Korteetan
agertuko zen bere jarlekua okupatzen 1298.eko Abuztuaren 23an. Testu
hori ez dugu ikusi baino bai 30 urte beranduago, Johana erreginak
foruak zin egiteko Korteetan berriz ikusiko dugu Urdazubiko abatea
:“In
Dei nomine, amen.... 1.328 , domingo cinqueno dia del mes de março,
en la ... cathedral de Santa Maria de Pomplona... e
donna Johana,
... reyna
de Navarra ...por
fer la jura a los del regno de Navarra .... e seyendo presentes
..don Arnalt ...obispo de Pomplona, ...e los honrados religiosos
...don Arnalt, abat del monasterio de Urdax,...”
Momentuko foto (he, he) honetan ikusten ahal denez, abateak erregearen ondoan |
Baionako
elizbarrutia apezpikua eta Baionako katedraleko kalonjeen artean
gobernatzen zen, baztandarrak barne, eta anekdota moduan
Mendebaldeko Zisma
denboretan ( bi Papa, biak aldi berean, 1378 eta 1416 artean, bat
Avignon/Frantzian eta bertzea Erroma/Italian) zortzi kalonje
Avignon/Frantziakoaren alde eta bertze zortzi Erromakoaren alde.
Baztan ? Ingelesek kontrolatzen zuten
lurraldea, Lapurdi eta Baiona, Erromakoarekin. Nafarrak Avignongoarekin ziren. Zismatikoak ginen ?
Eta
hemen bitxikeria:
1294.
Anno Domini Mº CCº nonagesimo quarto. Compotus Didaçi Sançi de
Garriç merini merinie Pampilone.
RETENENCIA
CASTRORUM.
Martino
Michaelis de Naso pro retinencia castri de Maya, per annum ut supra,
12 lib....
RETENENCIA
CASTRORUM.
A
Martino Michael de Naso por retinencia castri de Maya
a festo beate
Marie mediantis augusti
usque ad festum Candelarie anno nonagesimo quoarto per medium annum,
30 k.
Besta, besta ! 725 urte beranduago |
Akitzeko:
Hunetaraino paperetan agertzen diren datuak; orain pareperetan ez
dagoena.
Amaiurko eliza. Norabide egokia |
Barka
zozokeria baina Baztango elizak bere lekuan dira: Aldarea edo absidea
Iduzki aldera dituzte, eta jakina, atea/sarrera Mendebalderat,
dolmenek bezala . Preziso prezisoa ez da izanen baina hala da,
Jerusalem aldera begiratzen, Ekialdera, Almandozkoa, Elizondokoa eta
Iruritakoa ezik. Lehenbiziko biak XX. mendekoak dira . Iruritakoa
berria ere?
Gero
dugu elizeen eraikuntzak, hau da, ateak, paretak , teilatuak, bon,
arkitektura. Baztango gaur eguneko elizak XVI.
mendean berreraikiak izan ziren , den denak,
kuriosoa noiz: 1570, 1582, 1568, 1598.... mendearen hondarrean eta
denak estilo berekoa, errenazentista.
Bidenabar, dirudienez Oronozko eliza 1606. urtearen ingurukoa
dela, lehenago ez zen elizarik eta Oieregira, Bertiz aldera, joaten
ziren. 1587. urteko zensoa “parrokiez” egina dago eta
Oronozkoak Oieregiko zensoan dira. Sentitzen dugu baino ez dugu
informazione gehiago lortu.
Zigako eliza, errenazentista (1598/1603). |
Baino
lehenago, nolakoak ziren eliz horiek? Pista bat ematen ahal dute
Almandoz , Amaiur edo Bidarraiko elizek. Almandozko eliza abandonatua
izan zen 1950. urtearen inguruan, eta 1956 bertze berri bat inaguratu
zuten. Zaharra, orain pusketua dagoena, espezialistek diote 1200.
urte ingurukoa izan zitekela eta gelditzen diren honddarrengatik
estilo protogotikoa da bertze
mendeko konponketekin, atea errateko, XVI. mendekoa da eta
gaur egun berriaren sarrera bezala duguna da.
Hau
da, elizak etxeak bezala sistematikoki egon dira aldatzen,
konpontzen, hobetzen eta momentuko gustuetara/modara egokitzen.
Gauza
bera erraten dute Amaiurko elizarendako, sarrerako atea
protogotikoa dela, XIII . mendekoa, bertze guzia berregina
1556. urtean, XVI. mendean, Baztango eliz guziak bezala.
Amaiurko elizaren atea: ± 1200.Protogotikoa |
Protogotikoa?
Lehen gotikoa: arkua goratzen da, mokodun bihurtzen, ez erromanikoa
bezala, erdi-borobila.
Eta
are argiago Bidarraiko eliza, XII. mendekoa ere., protogotikoa.
Lehenago
adierazi dugunez eliz batzuek bazuten “patronoa”, hasteko
Urdazubiko monastegiren menpean zirenak: Elizondo, Gartzain, Arraioz
eta Aniz, eta Belateko Priorato menpekoak: Almandoz, Lekaroz eta
Elbete. Nola biltzen eta banatzen zen hamarrena ez dugu jakin. Ez
dugu ahaztu behar Baztanek, hau da eliz guziek, “quarta decimal”
Baionari pagatzen ziola.
Bada
bertze kasu bat, guk dakigunez, Erratzukoa.
Erratzuko
eliza Apeztegiko jaunarena zen, eta oraindik 1850. urtean! Erratzuko
elizan San Pedro egunean biltzen zen ofrenda beretako zen !!!
Apeztegia, Erratzu |
Patronoak
hamarrena bildu aparte, bazuen eskubidea presentatzeko nor
izan behar zen hurrengo parrokoa, bere armarria elizan
jartzeko eskubidea eta ofizioetan , lehentasuna . Erratzuko
eliza barnetik birmoldatu artio lehen jarlekua Apeztegiko zen,
baranda batekin, ezker aldean Ebanjeliorenean, armarria bere
parean zuen paretan oraindik dago, funtzionetan, lehenbizikoa Apeztegiko
andrea zen (edo bere ordezkoa) eta erran dugunez 1850. urtean
oraindik ofrenda batzuk beretako. Sobran erratea aberatsa zela.
Hala
ere, badira historialariak diotenak denbora haietan eliz guziak
“patronatokoak” zirela. Agian Erratzuko historia bertze herrietan pasatzen zen ere: (oraingoz) datuen falta.
Diote
espezialiste batzuek, mende ilunetan, herrietan eliza baino lehenago
zimitorioa /hilerria /kanposaindua (cæmeterium,
latinez) zagoela, bertze batzuek kontrako diote, batek daki.
Non
zagoen zimitorioa, hilerria, cæmeterium-a
? Dirudienez eta lekuaren arabera, elizaren inguruan zagoen edo ate
aitzinean edo kasu batzuetan elizaren hegoaldean.
Erratzuko zimitorioa |
Leku
horri, elizako inguruari, Baztanen denetarik erraten zaio:
zimitorioa, hilerria, eliz-atea,
eliz-ilerria,
atrioa , procesionario, pórtico ... .
Horrekin
lotua bazen lehor/legor bat zimitorioaren aldera eta lehor hori
aprobetxatzen zen han herriko batzarreak eta bilkurak egiteko.
Honendako informazione gutti lortu dugu, baino orduko hilerriek ez
zuten deus ikusi behar gaur egunekoekin: morbo aparte, legor hori
izaten zen herriko leku publiko bakarra non jendea egoten ahal
baitzen kanpoan busti gabe eta publiko zen guzia han suertatzen zen:
batzarreak, tratuak, merkatuak, bestak, dantzak, harremanak eta dela
delako.
Are
gehiago, elizek bezala zimitorioek bazuten asilo-eskubidea ere, han
babeste ahal ziren persegituak...
Nolakoak ziren zimitorioak? Hilak lur azpian ehortzen zituzten, dirudienez maindire batean bilduak, kasu batzuetan harri luze batzuekin lau aldeetan kutxa moduan eta lauzeekin estaliak. Erraten dugu "dirudienez" zeren bertze lekuetan hola agertzen baitira (Baztanen behar zen ikerketa arkeologiko bat egitea). Eta hilobia, pausalekua edo sepultura markatzeko hilarri bat. Hilarri horri batzuek "estela" deitzen diote, eta Euskal Herriko kasu gehienetan ( Euskal Herritik kanpo ere ikusten ahal dira) disko itxura dauka, hau da, borobila oin batekin lurrean finkatzeko. Denek, hilobi guziek, bazuten hilarria? Ez dakigu, ez du ematen, baina hala ere, dirudienez, arrunta ziren Baztango zimitorioetan.
Elbeteko hilarri/estela bat. |
Baziren/badira gehio? Naski baietz, baina horretarako "arkeologia" egin behar.
Jendea elizetan ehortzen hasi zelarik, XVI mendean, Baztango "hilarriak" baztertuak izan ziren, lurpean sartuak edo puskatuak paretetan paratzeko "birziklatuak".
(Interesatuak "Estelas discoidales del Valle de Baztan", interneten.)
Herriko
ostatuak eraiki artio ( XVIII. mendean) herrietako jendea han biltzen
baitzen beraien aferak tratatzeko.
Erratzuko
paperetan agertzen da nola 1578. urtean Baztango alkatea Erratzura
etorri zela testamentu bat argitzeko eta nola bildu zirela “en
el cimiterio
de la yglesia”.
Oraindik
1727. urtean Baztango Apeoa/Zensoa biltzen ari zirelarik Arraioz eta
Gartzain herrietakoek diote “se juntaron
en el cimenterio
de su Parroquial”.
Erratzuko kanpusaindua |
Badakigu
nola gero poliki polikitto hasi ziren elizen barnean
lurperatzen, lehenik apezak, gero jaunak eta aberatsak eta moda
segitzen momentu batean denak, elizak bihurtzen Herriko hobiak, hori
bai, kanpoko ehorzketak utzi gabe. Baino hau beranduago pasako zen,
espezialistek diote XVI. mendean hasi zela moda hori, ez
guk kontatzen ari garen denboretan.
Eta
afera, betikoa, sentitzen dugu, ez dugu jakin non bilatu datuak,
izatekotan, zeren temak merezi du zerbait gehio.
Baztango
elizen artean, erran dugunez, historikoki /ofizialki zaharrena
Amaiurkoa da, 1095. urteko paperetan agertzen da, Sancta Maria
izenarekin. Gaur egun La Asuncion de Nuestra Señora. Beti
izan du izen bera ? Suposatzen dugu baietz, hala ere badakigu
Elizondokoa hasieran San Pedro zen bere izena, gaur egun eta
aspalditik Santiago, horrek erran nahi duenarekin, izenak/patroiak
aldatzen ahal zirela...
Gaur
egun baditugu San Lorenzo bat
Zigan, San Bartolome
Lekarozen, Santa Cruz Elbeten,
Santiago Elizondon, San
Juan Arizkunen, San Andres
Azpilkuetan, bi San Salbador,
Iruritan eta Urdazubin, bi San
Martin, Gartzainen eta Berroetan, bi San
Pedro, Erratzun eta Almandozen, eta bortz Asuncion
de Santa Maria, Arraiozen, Amaiurren, Anizen, Oronozen eta
Zugarramurdin. Santu izen horiek, zerbait altxatzen dute? Betikoak
dira?
Begiratzen
badugu inguruko herrietan, ikusten ahal dugu errepikatzen direla,
batez ere Santa Maria (Bidarrai, Heleta,Donamaria), San
Martin (Sara, Donamartiri, Lesaka ) San Juan ( Donibane,
Oieregi) eta San Esteban (Doneztebe, Baigorri, Ezpeleta, Bera).
Roldan
Jimenok artikulu batean “Hagionomía histórica..." (interneten) komentatzen du nola Izagaondoko haranean hango elizek eta herriek
izan dute halako moztu gabeko historia/segida bat erakusten nola
elizak eta herriak (baita han zagoen monastegia ere) aspaldikoak
direla. Suposatzen da dermio horretan , Izagaondoan, V. edo VI.
mendean agertuko zirela lehenbiziko elizak eta monastegia VIII.
mendean. Izagaondoak Baztanek bezainbertze herriak ditu/zituen eta
elizeen izenak? Santa Maria (5 herrietan) San Martin ( 3 herrietan)
San Pedro (2 herrietan) San Juan (2 herrietan) eta San Esteban ( 2
herrietan). Ikusten dugunez izenak errepikatzen dira eta onartzen da
betikoak direla eta hortaz izenak zinez zaharrak direla ere.
Dirudienez Nafarroako Mendialdean elizak zerbait beranduago agertuko
zirela baina hala ere Baztango elizek dituzten izenak ikusia, erraten
ahal da Baztango elizak eta herriak aspaldikoak direla,
dokumentuetako datetan baino lehenagokoak.
Hau
da, Arsius apezpikuak bere karta eskribitu zuelarik, Baztango eliz
(eta herri) gehienak esistitzen ziren, naski baietz, aise lehenago.
Bidenabar,
Baztango inguruetan baditugu DONE/DONA-ekin hasten diren herrien izenak
gure artean ez bezala: DONostia, DONeztebe, DONAmaria, DONibane,
DONEpetiri...? DONE eta SAN gauza bera da. Suposatzen dugu hola dela
zeren leku horietan elizek ematen baitzioten izena herriari eta
Baztanen kontra, herriak elizak baino lehenago zirelakoz, Elizondo
ezik.
Eta
bon, topatu ditugun datuen arabera eta gure ustez ustelekin, holako
zerbait izanen zen elizaren egitura Baztanen 1.440. urtera artio.
Kapitulu honetan erabili den materiala:
"Noticias históricas... de Baztan". Manuel Irigoyen y Olondriz. Interneten
“Encuesta cuatrilingüe de 1249...” Ricardo Cierbide.Interneten
."Papeles de Moret, II" (or.365/366) AGN
“La Biblia del Rey Sancho...”, Soledad de Silva.Interneten.
“Diccionario de antigüedades...”, Yanguas y Miranda.Interneten.
Archivo General de Navarra, AGN, Eusko Ikaskuntza.
AGN Seccion de Comptos ,Eusko Ikaskuntza.
AGN Documentacion de Carlos II, Eusko Ikaskuntza
AGN Comptos y Cartularios reales,Eusko Ikaskuntza
AGN Documentación Real, Eusko Ikaskuntza
Cartulario Magno T.III, transk. Eloisa Ramirez & Susana Herreros. Interneten.
“Documentacion Real de Carlos II”, transk. M.Teresa Ruiz.Interneten.
“Colección de documentos...” , Mariano Aregita.Interneten.
“El
monasterio premonstratense de Urdax...” Jose Goñi.
Interneten
“La
vallée d'Ossès” Urzaiz lantaldea. Interneten
“El
camino de peregrinación jacobea” P.German de Pamplona.
Interneten
“Contribución
al estudio de la iglesia navarra ... 1268” Román
Felones. Interneten
“Relaciones...
la diocesis de Pamplona y de Bayona”; J.L.Orella.
Interneten
“Hagionimia
histórica.... Izagaondoa” Roldan Jimeno. Interneten
“Le
livre d'Or de Bayonne. Textes gascons” J. Bidache.
Interneten
“El
monasterio premonstratense...” M.Teresa Lopez de
Guereño. Interneten
“Chemins
pavés au Pays Basque” Jakes Casaubon. Interneten
"Estelas discoidales del Valle de Baztan".Vidal Perez de Villarreal. Interneten
Badira artikulu gehio baino ez asperrazteko, gainekoekin aski.
Baita ere artikulu motz pila bat nonnahi/wikipedian harpatuak .
Foto gehienak Internetetik ateraiak.
Itzulpenak, eneak, libre eta laxoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario