jueves, 29 de mayo de 2014

Baztan eta Frantzestea. 5.Kapitulua: 1812

Baztan eta Frantzestea

5. Kapitulua : 1812      



Europa: 1812

1812: Urte honetan gerra luze hau gehiago zakartuko da. Ameriketan independentistak bere ametsa aitzinat eramaten ari eta bizkitartean, Europan,  Napoleonek ikusiko du bere izarra histen. 





Errusiaren kontra gerra egiteko 50,000 soldadu atera zituen Penintsula Iberiarretik eta horrek arnasa eman zion Wellingtoni (aliatuak = ingelesak eta portugesak). Honek eraso egin zuen eta momentu batean Espainako bi heren libratu zituen, frantsak Espainiako iparraldera bulkatzen. Abuztuan Wellington Madrilen zen baino  ezin zuen Burgosetik pasa eta gibelatu zen berriz Portugal aldera. Napoleonek Errusia utziko zuen neguan 500.000 soldadu galdu ondoren.



Nafarroan Espoz y Mina jaun ta jabe. Bortz batailon ditu, armak eta muniziona egiteko fabrikak, ospitaleak, sekretario bat, Hazienda ministro bat eta inprenta ibiltaria!!! Bere boluntarioek kobratzen dute egunero (egia izanen da?) erreal de vellon bat, libera bat aragi, bi libera ogi eta  pinta erdi bat ardo. Ofizialek doblea. Espoz & Minaren helburua, Iruñea itotzea blokeo bitartez eta lortzen ari da. Bidenabar, frantsek badituzte nafarrak berendako borrokatzen: “Voluntarios del Rey” edo “Miqueletes de Navarra”. Hauekin Espoz ez da urrikaltzen, lepoa moztu. Orain artio, gerra, borrokak, batailak, tiroketak, erreketak, afusilatuak,  hilak... Nafarroako zoko guzietan, bon, den denetan ez, konparazionez Baztanen ez, baino  urte honetan lehenbiziko tiroak eta hilak  hasiko dira aditzen eta ikusten gure dermioetan.

1812.01.01           Erratzu. Urte Berri On ! Urtetsak alkate jaunarendako: “Bihar, goizeko zortzietarako, Elizondoko herrira behi bat , 140 liberakoa, eraman behar… bertzenazSinatua: J.B.Urrutiak, alkate jauna (frantsendako suposatzen da).





1812.01.12           Batzar Nagusia. Tropak badatoztela eta belarra bildu behar. Mandatua pasa behar Gartzaini goizeko bederatzietarako lau karga ikatz ekar ditzatela o mas si quisiesen/ edo gehio nahi balute”. Bertze mandatua J.J.Echeniqueri, “Maestro de primeras letras”, gatekoa la Tabla”  zeren han pikatzen da frantsendako eraman behar zuten haragia. Zertako? Kontuak egiteko.                                                           Urte hauetan lau maistru baziren Baztanen, horrek erran nahi du lau eskola bazirela, naski, erdara ikasteko eta bidenabar eskolatua izateko.

1812.01.17 Berriz Amaiurko parrokoa, Libro de Difuntos : “Año del señor de 

1812, 17 de enero fue enterrado en esta iglesia... de la Villa de Maya 

Francisco Xavier (frantsa) 30 urtekoa, 20º Regimiento de Infanteriako 

sarjentua, Manuel eta Juana Bera-ren semea, Tallaide Le Petit-ekoa, 

Normandian, hila izan zena behitiko ostatuko atetik ateratzen ari zelarik, 

gaueko 7etako inguruan, bertze lagunekin, haietako bi zaurituak izan ziren, 

hiru tiroz que dispararon los voluntarios de Navarra... no recibió 

sacramento alguno, eman zitzaion meza bere nocturnorekin. “Villa” honetan 

zagoen 240 gizoneko destakamentu bateko partaidea zen.”

1812.02 (??).11 Frantsen mendekua, Amaiurko Libro de Difuntos:” Juan 

Ramon Oyeregui, Josefa de Navarro-ren senarra, 27 urtekoa, sarjentu 

frants baten heriotzarengatik behitiko ostatuko atean suertatu zena, han 

non Juan Ramon bizi baitzen, hura preso hartu zuten eta Elizondoko 

kartzelera eraman handik ekartzeko hilabete honetako 11an eta segidoan 

urkatua izateko Jauregitxipiko kaleriatik ; ez zioten utzi sakramenturik 

hartzen, se le hicieron entierro, honras y cabo de año acostumbrado y para 

que conste, firmé

D. Pedro Josef Zelayeta.” Gerrako legea, zakurren legea.



1812.03.09           Batzar Nagusia. Lau mila peztako isuna Arizkungo barrideei (vecinos, mazterrei ez?) jarri dion Ms Goguet jeneralak, Baztango herri guzien artean eginen dela, banatzean tokatzen zaion partea  “a proporción del rendimiento de su Primicia” izanen da, hau da, bakoitzaren ondasunaren arabera pagatuko da.                                         
Louis Antoine Vaste Vite Goguet jeneralak (Général de Brigade), ezkondua, Elizondon izanen du bere erresidenzia.






1812.07.09           Udaletxea. Juan Francisco de Echeverriak, Elizondokoa, dio: Nola hilabete honetako 6an, Miserikodiaren parean, zubi berriaren “guardia frants batektiro batez/ de un balazo”  bere astoa hil zuela, eta arront pobre denez, eskatzen du, urrikal ditzatela , lau peso “por su valor” ( astoaren saria)...  Udalak, “no ha lugar”.


Orduko Miserikordia zagoen ustezko lekua: Kuartelekozelaia






Askoa (Elbete)

1812.07.10           Udaletxea. Juan Agustin de Ytceak, Elbetekoa, dio: Nola berak bazuen mando bat 60 peso fuerte balio zuena eta atzoko egunean (1812.07.09) mendi aldera atera zuen eta urbildu zenez Askoa jauregiko Hospital  Militarraren ateetara, hango guardiak “tiro batez/ de un balazo”  mandoa hil zuen, eta pobre denez eskatzen du… Udalak, “No ha lugar” zeren bertze kasuetan gauza bera egin baitute.



1812.08.00           Dirudienez, frantsak Nafarroako kontrola galtzen ari dira. Gure dermioetan Donezteben, Berroetan, Elizondon, Amaiurren eta Urdazubin dituzte beren kasernak, eta lehenago erran dugunez Askoa jauregian (Elbete) ospitalea.

1812.08.06 Amaiurko parroko kontalaria: “En el año del Señor de 1812 el dia 6 de Agosto fue enterrado en esta Iglesia parroquial de la Villa de Maya soldadu frants bat zeinaren izena, gurasoena eta nongoa zen, hirian dagoen komandanteak ezin zizkidan eman zendua bertze erreximentukoa izateagatik; bertze eri batzuekin Elizondoko ospitaletik Baionara zeramaten eta herritik atera bezain fite hil zen... era catolico romano...
soldadu honek Juan de Cabanac zuen izena eta Somul de la Gironda-koa zen.”
1812.08.31 Eta berriz Don Pedro Josef, ikasiko zuena : “El dia ultimo de Agosto eraman zituzten Elizondoko ospitaletik Baionakoarat 60 eri inguru; hemendik Urdazubira dagoen mendian garraiatzen zituen destakamentua boluntarioek atakatu eta akabatu zuten gutti batzu salbo, salbatu ziren mendiko sasietan altxatu izan zirenak zeren boluntariek bertze guziak hil edo preso hartu baitzituzten. Bi egun beranduago...

En el año del Señor de 1812 el dia 2º de Septiembre fue enterrado en esta 

Iglesia parroquial de la Villa de Maya un granadero frances catolico 

apostolico romano , informatu didaten bezala 117º erreximentukoa, zeinaren 

izena, gurasoenak eta sorterriarena ez zizkidaten eman bertze 

erreximentukoa zelakotz.

Zendua kolpatua ailegatu zen eta hortaz hil egin zen.

No recibió sacramento alguno y para que conste firmé yo el rector...D. Pedro 

Josef Zelayeta.”



1812.09.09           Batzar Nagusia.  Alkate jauna, Pedro Juaquin Echandi. Gaurko batzarrean fiskalitatea zen afera. Frantsek kaserna Elizondon dute eta Udalari igorri diote mandatua non jakin nahi dute zenbat jende baden haranean/ballean eta Baztanek zenbat ekoizten duen, gero haiek eskaerak/errekisak egiteko. Ez zen bakarki Baztanek pagatu behar zuena   “ a las Tropas Ymperiales”, Masak baizik: hau da , Baztanek, Bertizaranak eta Santesteban de Lerinek elkar. Cuyo contesto traducido en Castellano y esplicado en el Ydioma Bulgar Bascongado”: trilingüe izan behar Baztango eskribaua. Baina eguneko afera ez zen hizkuntza edo mintzoarena edo Masa bai ala ez, baizik nola ordaindu, zeren arabera: Apeosen arabera ala primiziaren arabera. Batzarre gorra izan omen zen, bi ordu baino gehio eman zuten kalakan eta azkenean eta hondarrean, botaketa: 13 boto apeoen alde eta 17 primiziaren alde. “… y por exceso de cuatro Botos…” primizien arabera ordainduko zuten. Dirudienez, apeoa, etxearengatik pagatuko zen: nolabait etxe guziek gauza bera edo fijo bat, eta primizia, ondasunarengatik: Gehio zutenek gehio paratu.(Sinadurak: alkate eta eskribau)

1812.09.15           Erratzu. Elizondotik ailegatu den korreioan adierazten diote Erratzuko herriari nola Sr Durana batek (Boluntarioen aldekoa) eskatzen dio Baztani 1.500 razion ogi, 3.000 razion haragi eta 400 razion garagar, hau da, Erratzuk 417 r. haragi, 208 ½ r.ogi eta 56 r. garagar paratu behar ditu. Non? Lehenik Elizondon eta hortik Garesa. (Gares, erdaraz Puente La Reina).



Berroetako eliza/kaserna

1812.09.20 


Sarasa kapitanak hola adierazten dio Ezpoz y Minari: “Ene jenerala: Nere konfidenteren batek ziurtatu zatan 50 frantsa Berroetatik Elizondora astero behin gaten zirela janarien bila, eta Ilzarbe kapitanarekin harremanetan jarri ondoren, erabaki genuen harat gatea 19ko gauan. Gau guzia barrandan egonak, goiz goizean etsaien esperoan. Ongi suertatu zen afera eta kontent ginen zeren gure eskuetan 32 preso, 3 kolpatu eta oficial bat erori baitziren, bertze guziak, erresistentzia geiho erakutsi zutenak, hilak geratu ziren, eta gure bozkarioarendako ez izan genuen ez hilik ez kolpaturik. Gorestu nahi nizuke Matias Ilzarbe kapitana eta Saldias sarjentua, “prodigios” egin zituztelakoz , emaitzengatik ikusten denez. Jinkoak … = Feliz Sarasa = Sr D.Francisco Espoz y Mina.”

1812.09.29           Udaletxea. Juan Fermin de Echeniquek, Azpilkuetakoa, Urrasungo Iputzeneko nagusia, dio:  Nola borda bat konpontzeko 6 haritz behar ditu eta eskatzen du, usadioaz den pagatu ondoren…… Udalak, baietz.

1812.09.29           Udaletxea. Nicolas Friasek, farmazilariak, dio: Nola ez du kobratzen Udaletxetik, bere kabuz hasi dela kobratzen herriz herri, 8 peso fuerte barrideei eta 4 maizterrei.

1812.09.29           Udaletxea. Juan Cruz de Casajus, Pedro Josef Arocena eta Eugenio Goñik, Elizondoan bizi direnak, diote : Nola pasa den urtean, 1811.ean, alkatearen aginduz, 17 egun Domingonea etxean lan egin zutela frantsendako (Dn Luis Desbeslatour troparendako) zapatak egiten eta ez dutela oñik kobratu. Eskatzen dute zor zaiona edo bederen, beren kontribuzionetatik zorra deskontatzea. Udalak, gateko zakurrein purdire, barka, acudan estas partes a donde les combenga…” zeren afera ez dagokio udalari.


1812.11.04         Erratzu. Herriko alkatea ( egun hauetan Tomas  de Otondo) .”Karta hau hartu bezain fite, eramaleei, 50 ogi/haragi/ardo razion … emanen dizkiezu. Espero dut agindu hau beteko duzula bertzenaz militarki  eskua sartuko dut. Jinkoak lagun zaizula aunitz urtez. Campo de Honor (Nafarroako nonnahi) 1812.ko Azaroak 4.  Sinatua: Martin Saldias. Sobrean edo karta azalean, E.P.M. (En Propia Mano).   


1





812.11.27           Batzar Nagusia. Afera aunitz. Ardoaren zerga. “Sisa (erdaraz = honddarren ebasketa) de la entrada de Vinos”, ardoak Baztanen sartzeagatik pagatzen zuen zerga. Horretaz arduratzen zirenak, enkante baten bitartez aukeratzen ziren: kandela bat piztu eta berez itzali artio “posturak egiten ahal ziren, kasu honetan lehena 2.700 pesos fuertesekoa zen eta hamarnaka igaten zen. Inok ez zuen “errematatu” zeren lehenengo postura altuegi iduritu zitzaien. Heldu den urterako utzi zuten, Urtarrilaren 3an, eta lehenbiziko postura 2.000 pesoetako izanen zen.                                                                           

Bertze afera bat: Jose Matias de Zugarramurdik, Arizkungoa, Ifurrenako nagusiak, sobera gastu izan duela Frantzian preso egoteagatik (1811.01.04/04.04, hiru hilabete) eta eskatzen du egin dituen gastuak nolabait berreskuratzeko, ez dezala zerga ordain heldu den Ekainera artio, eta Arizkungo herriak aitzinatu dioen dirua, Udalak eman diezaiola herriari ardoaren sisarekin aterako duen dirutik.                                                   






Bertze afera bat: Pobreak: Baztan dago “pobrez lepo/inundado de pordioseros”, eta haietako franko “alferruntzi galantak/ verdaderamente araganes” dira. Nola konpondu afera? Herrietako parrokoek zertifikadoa/agiria “para que puedan pedir limosna” emateko beren herriko pobrei eta arrotzak baldin badira, lehen aldiz abisatu Baztandik kanpora gateko; bigarren aldiz, kartzelara eta haien egoeraren abisua alkateari eta bere kargodunei eman.                                                                            

Bertze gauza bat: Kontuak .Pasa den Maiatzeko hondar egunetik herrietako alkateek ez dituzte kontuak erakutsi, urte erdi batez! eta hori arazoak sortzen ahal ditu. Hortaz eskatzen zaio Don Fermin de Gamiori, eskarmetu haundiko gizona, lan hori ia betetzen ahal duen, hau da, herrietako kontuak errebisatu jakiteko zein den Udalaren egoera.                                        

Bertze gauza bat: gertatu izan da frantsek erabilitako zamari batzu edo kolpatuak edo lehertuak izan direla por balazos que les ha surtido los encuentros que han tenido con los Voluntarios como de haberlas reventado por sobre carga…” Zamarien jabeek uste dute Masak pagatu behar diela zamarien prezioa baina honek, Masak, dio erdia bakarrik eginen duela. Hemen Haranak/Balleak dio kaltea egiten zaiola zeren pagatzen ari baita erdiaren erdia gehi laurden bat, hau da zortzi partetik bortz, 5/8, eta ez zen hola izan behar, Masako bertze herriek gehio pagatu behar zuten. Gaineratzen dute jendeak ez duela zamariekin gan nahi zeren afera arriskugarria eta lanjerosa bihurtu baita, bizia galtzen ahal delakotz.




Erratzuko herriko Ostatua
1812.12.05        Arizkun. Gerra ez hain  ixil honetan ez da dena tiro. Arizkunen biltzen dira, dirudienez eskribaua (Antonio Josef Zelayeta) han bizi zenez. Alde batetik Erratzuko errepresentanteak, por junta de Bazarre : Juan Tomas Echenique, Xisperrikoa, M.T.Otondo, alkatea eta M.J. Yrigoyen, kargoduna eta bertze aldetik Amaiurko erretorea, Don Pedro Jose de Zelayeta, eta adierazten dute nola 1772.ean  orduko Amaiurko parrokoak, F.G. de Gorosarretak,  utzi egin zizkion Juan Tomas  Echeniqueri  80 dukat, %3 interesarekin (sos hauek ez ziren apezarena, Amaiurko elizarena baizik). Denborarekin, J.T. Echeniquek Erratzuko herriari utzi zizkion 100 peso fuertes 1811.eko Maiatzako kontribuzioa pagatzeko eta nola herriak ezin izan zuen zor hau kitatu, Ekainaren 24an negoziatu zituzten bi zorrak (Echeniquerena Amaiurko elizarekin, eta Erratzurena Echeniquerekin) eta erabaki zuten Erratzuk pagatuko zuela Echeniquek Amaiurri zor ziona, interesak (% 3) barne. Erreditoak pagatzeko eguna, San Juan Eguna (Ekainean) eta asegurantza moduan “hipotecan su casa concejil … (OSTATUA!!! nere sortetxea!) ..en la plaza del vaile… (limita) con ella (el) Rio y (la) casa de Cardorena.”                                                                   

Noiz kitatu zen kontu hau? Hamabortz urte beranduago. 1827.aren Apirilaren 30ean. Izenak aldatuko dira. Alde batetik Amaiurko apez erretorea, Don Pedro Ceferino de Yrivarren, bertze aldetik Don Juan Josef Zozaya, Erratzuko alkatea, eta eskribaua,Don Josef Antonio Echeverz. Ordainketa “en buena moneda de oro y plata, usual y corriente en este Reino”. Lekukoak? Hipolito Chatelain, arizkundarra, eta Pedro Antonio Aguirre, erratzuarra.



Otsondo
1812.12.24           Otsondo. Matias Ilzarbe eta bere konpainia (± 200 mutil) Otsondo aldean frantsen barrandan, dena elurrez estalia, tiro bat ere ez bota gabe “ zeren bainekien gure fusilak baita etsaienak ere, ustelak zirela izotza eta lainoaren mospeltasunarengatik eta ezina baitzen su egitea”. Hamaika preso, bertzeak “ … muertos a culatazos… baten batek lainoaz probesten ihes egitea lortuko zuen...”. Noche de Paz, Noche de Dios… Eguberri On!





Iriartekobordako kisulabea, Erratzun
1812.12.27           Udaletxea. Martin Jose Gamiok, Oronozkoa, Burratea etxekoa, dio: Nola kisua egin nahi duela ongarritzeko Orobidean dituen landak, baimena eskatzen du bere bordatik Garzieneko bordaraino dagoen egur karga erabiltzeko. Udalak, baietz, Oronozko alkateak beha dezala.






1812.12.31           Herri guziek beren kontuak zituzten eta han ikusten da zertan gastatzen zuten dirua. Erratzuk, konparazionez, errekisen aparte, bazuen bere zirujanua (medikua ez) eta bere maistrua. Batak 2.000 erreal fuerte urtero eta bigarrena 712 erreal fuerte.(Erreal fuerte = 2 real de vellon)


1812.eko prezioen zerrenda,Erratzun:
             rv = real de vellón
              mrv = maraVedi  
              1 rv = 38 mrv (Nafarroan!!)


mutila/morroia                                                                     2 rv egunero

mutila lurrak neurtzen                                                          2 rv egunero 

mutila zalditeriarekin                                                           3 rv egunero 

zamaltzain Elizondora                                                           2 rv             

zamaltzain Amaiurra                                                             2 rv             

zamaltzain Ainhoara/Añoara                                                12 rv ( neguan 16 rv )                     
zamaltzain Baionara                                                            30 rv                                                  
zamaltzain Baionara korreioarekin                                       40 rv                                                 
zamaltzain Lesakara                                                            35 rv                                                       
zamaltzain Berara                                                               35 rv                                                 
zamaltzain Uztaritza                                                          30 rv                                                 
oilo bat                                                                               4 rv                                                           
dozena bat arraultze                                                           1 rv                                                           
libera bat oilaki                                                                1 ½  rv  (libera =± 0,4 kilo)                             
libera bat ahunzki                                                            2 ½  rv                                             
libera bat behiki                                                              2 ½ rv                                                     
libera bat ardiki                                                     
         2 ½ rv                                               
libera bat magra                                                                2 rv                                                     
libera bat gurina                                                               2 rv    19 mrv                   

izara/sabana bat                                                             10 rv (batez bertzekoa)                         
cabecera bat                                                                    3 rv                                       
burko/almoada bat                                                           9 rv                           

maindira                                                                          14 rv                                           
serbileta bat                                                                    6 rv                                                     
lastaira bat                                                                     10 rv                                               
koltxoi bat                                                                      20 rv                                           
koltxoi erdia                                                                   10 rv                                                     
atorra josteagatik                                                            2 rv                                     

esku ohial bat                                                                  7 rv                                          
manta bat                                                                      20 rv                                         
toaila bat                                                                        1 rv                                 

colchilla bat                                                                  12 rv                           

sobrecama bat                                                               30 rv                                         
kintal bat belar                                                               6 rv  (kintal bat = ± 45 Kg)   

erregu bat arto                                                               6 rv  (erregu bat = ± 28 l.)*  

erregu bat gari/ogi                                                       26 rv                                  

karga bat lasto                                                               1 rv                                    

almute bat ilar/babarruna                                              1 rv (almute bat = ± 1,7 l.)*      

karga bat egur                                                               5 rv                                                  
kantara bat ardo                                                          14 rv (kantara bat = ± 12 l.) 

dozena bat plater                                                          7 rv     19 mrv.                            
untzi bat                                                                       1 rv                                       

azpil bat                                                                       6 rv                                 

zareto bat                                                                     1 rv                                          
botil bat                                                                       2 rv                                      

pala bat                                                                        3 rv                                      

aitzur bat                                                                     3 rv                                          
8 pikete                                                                        0          51 mrv.                     

ehun ladrilo                                                                   8 rv                                     

200 teila                                                                     18 rv                                          
behi larru bat                                                              30 rv                                         
ukondo bat zura/ohol                                                     1 rv


(* Dirudienez  erregu batek 4 gaitziru zituen eta honek 2 laka eta laka batek 2 almute zituen, eta kutxa batekin neurtzen zen , hortaz “litroak” ez “kiloak”. Erabiltzen ziren aleak/pikorrak neurtzeko: garia/ogia, artoa, ilerrak/babarrunak…)


Eta biziak darrai gerra batean bizi arren: 47 ume sortu, 28 pertsona hil eta 3 bikote ezkondu Erratzun urte honetan.