lunes, 27 de septiembre de 2021

Erratzuko kontuak - 3 : Pakita

 



                                      

Pakita Ormart-ek, Urritzateko Oxinto Bordako alaba eta gaur egun Martikoteneko (Iparla Ostatua) etxeko-andrea, bere momentuan (2005) Maite Lakar inbestigatzaileak eginiko grabaketa batean kontatzen duena:


                Urritzate


Bidea? Gure bidea zen Etxorian goiti, kaltzada, Azkaratekoa hor goiti, kaltzada goiti, Izpitzera eta Izpitzetik pasatzen ginen Meakara eta Meakatik Urritzatera.



Denek, bai, kaltzadatik, normalki gure bidea kaltzadatik goiti, hemen, Etxoriatik hasi. Zen bide bakarra. Batzen bertze bat Martikoten Borda ondotik baina ez zen ibiltzen.

Bidarraira? Gu ez, beheitikoak bai. Bidegorrietatik-eta handik ganen ziren, hurbil zuten handik. Aritzakunera? Gu ez, jendea gelditzen zen bakarrik beren tokian. Momentu hartan Erratzukoak, Aritzakungoak eta Urritzatekoak gutti nahasten ziren elkarrekin, orain bai.


Auzoa? Ez dut uste sentimentua bazela, bizi baiziren urrun bat bertzearengandik, urrun oinez ibiltzeko, ez zen autorik, oinez ibiltzeko urrun ziren. Zerri puskak han ez ziren, hemen gure etxean Martikotenean, bai, baino Urritzaten ez.


Auzolanak? Bakotxak bere lekuen, Aritzakungoak Aritzakunen eta Urritzatekoak Urritzaten. Abisatzeko? Bat bertzeari solastuz, ez zen bertze modurik, gaten ziren mandatuekin etxe batera eta bertzera mandatuekin pasatzera. Gero bistan zenuen etxei paratzen zenuen trapu bat, baina hura aitzinetik solastu eta erraten zenuen “honetan zerbait behar...” bazuten zerbait pasatuko zela, orduan paratzen zuten trapu xuri bat, etxeak bistan balime ziren. Orduan bazakiten etorri behar zirela etxe hortara... Hori zen gure telefonoa.


Urritzateko etxeak/bordak normalki , denak, itxura bera: kuadra, bizitegia eta belartegia. Hor egoten ziren bero bero, beheitian ziren animaliak, erdian jendea eta goitian belarra, ez zen hozten sabaitik, bero bero, bueno bero xamar.

Utzalketa

Etxe guziek ondoan baratzea: orduan paratzen zen patata, artoa, ilarrak, porruak, tomate guti, orain paratzen ditugu tomateak-eta baina orduan ez zen tomateak eta hola, paztan batzu ere bai, babak ez ditut ikusi gure etxean, litxuak eta ilar biribilak ere bai.

Landetan egiten zen artoa. Nik ez dut ezagutu ogia. Arto pila bat egiten zen.

Azienda zen ardi eta behia, eta zerri batzu hiltze egiteko.

Ardia? Etxe ttikia balime zen ardi guti. Ez dakit, ehun eta hiruretan hogei, holaxen izaten zen. Hori zen gure bizimodua.


Negozioa? Aratxeak saldu, bildotsak saldu, gasna egin eta gasna saldu, hori zen beren bizitzeko forma, ilea ere bai. Ilea (artilea) ekartzen zuten herrira, Erratzura, ekartzen zuten.


Erosketak? Astean behin, astoarekin.


Medikua eta apeza? Etortzen zen mando edo zaldi zautena herrira eske, zaldigainean gaten ziren medikua eta apeza. Ez ziren oinez gaten, zaldigainean gaten zituzten.


Non jarri elizan? Bakotxak bere silla bazeukaten Erratzuko elizan. Bakotxa paratuko zen bere izeneko etxean. Senpereko Bordakoa paratuko zen Senperenearen lekuan. Bakoitza bere etxe zenean.


Propietatea? Gu maixterrak ginen baino normalki berenak zituzten. Gu , Oxinto, ez, baino Utzalketa eta horiek denak berena zen.


Martikotenea /Iparla ostatua

Herria? Herriarekin diferentzia haundia zagoela. Handik, Urritzatetik, etortzen ginelarik gu ginen... baztertuak. Baztertuak egoten ginen, bai, etortzen ginen urtean bi edo hiru aldiz herrira eta ez genuen ezagutzen herria eta egoten ginen hemen arrotza batzu bezala, ez zen normal guretako eta gu sentitzen ginen baztertuak, guk geroik baztertuak, jendea ez, gu, guretako zen mundu haundi bat bezala.


Eskola? Bai, eskola bazen hemen, herrian, baino guk ez genuen eskolik han, Urritzaten. Ni nintzelarik zazpi urte ez nuen eskolik, etorri behar zen herrira baina ez ginen etortzen. Hamabi urte artio ez nintzen etorri eskolara. Eskola orduan hasi nintzen, zailago zen neretako, bertze denek bazekiten irakurtzen eta erdara eta nik ez nekien deus. Zaila da hori, gu han ginelarik ez ginen etortzen eskolara, gu herrira bizitzera etorri artio.

Orduan, han, hamar haur ginen denetan eta ez zen eskolik hortako. Zen eskax han paratzeko irakasle bat, eskolik ere ez, non bildu, ez zen deus ere eta orduan, holaxen...

Eta gu etorri herrira eta ikasi , bueno, pixkat ikasi genuen. Bertzeek ez dute ikasi, hori triste da, eskola gabe, deus jakin gabe, baditut hango lagunek nonnahi gan eta ez dakite, pixkat erdara egiten dute baino ez dakite letra bat zer den, hor zer jartzen duen, numeroan zer jartzen du, zaila da, nik uste, arront zaila da berendako.


Meza? Igandetan, kozkortu ginelarik, bai. Goizeko mezara etortzen ginen handik. Etxetik ateratzen ginen argiekin, holako bela batzuekin eta katxarro batzuekin, eta etortzen ginen holaxen, haurrak ginelarik.


Distantzia ? Nere etxea , Oxintoko Borda, zen hurbilena, ordu bat eta erdi edo hola izanen da nere etxera, hurbilena. Bertzeak gehiago, aise gehiago, igual bi ordu edo holaxen baziren.

Beti etortzen zen haundi bat gurekin, gure gurasoak edo bertzeen gurasoak es-ke haurrak etortzea bakarrik... beti etortzen ginen norbaitekin. Mezara etorri, hemen zerbaitere gosaldu eta etxera berriz. Espreso zen mezarengatik.


Neguan ? Orduan etortzen ginen argiarekin ere, hurbileraino kasi kasi argiarekin. Meza bederatzietan izanen zen, ez da argitzen. Argia zen holako aparato lau kantoinekoa eta horren barnean bela bat. Ez dakit nolako izena zuen. Nik orain nahiko nuke aparatu holako bat altxatzeko etxean.


Bestak? Herriarekin batera. Han ez zen besta egiten. Izaten zen mezara bezala baino kozkortu zirelarik, etortzen ziren herrira.



Inauteriak bai, zerbait egiten zuten. Biltzen zuzten gauzak etxe batean eta jaten zuten. Bai, eskean ibiltzen ziren eta etxe batera biltzen ziren,


Uztalketako ateak eta gurutzea

Utzalketan
. Nere anaia zaharragoa zen eta oroitzen zen gaten zela eta etxe batean jaten zuten. Nik uste dut ere akordiolaria izaten zutela, zerbait izanen zen, ez dakit zer.


Mozorratu? Ez, gu ez, haurrak ez, haundiak ez naiz oroitzen igual bai, guk ez genuen hori egiten.


Eguberrietan. Errege bezperan bai. Erregeak izaten ziren guretako. Ez dakit zer edo nola gaten ziren baina bai pasatzen ziren erregeak. Caramelo pakete bat edo hola utziko zakuten.

Olentzero ez zen tenore hartan baino erregeak bai pasatzen zirela etxe bakoitzean.


Aste Saintua: Gure etxean izaten zen berezia. Behar zen etorri Bazko egunean mezara, eta hori sakratua zen, eh, hori bai, mezara etorri behar zen. Gure etxean mezara zen, eta Bazko egunean ere mezara eta bazkari berezia bazen ere bai Bazko egunean, bildotsa jaten zen, hori zen berezia orduko.


Janaria: Jaten zen gaizki, bueno gosea ez baino ez gaurko kapritxoak. Denetarik jaten zen, salda eta etxeko zerriarena eta ez zen orain bezala. Orain egiten duzu bazkari ona egunero baino orduan bazen plater bat, salda, eta harekin gasna pixka bat. Ni ttikia nintzelarik oroitzen naiz eta ezagutu dut nere auzo lagunek egiten zuten etxean taloa. Gure etxean ez ziren gauza horiek egiten. Haiek afaltzeko egiten zuten beren taloak, beti, baino nik ez dut ezagutu hori, nere gurasoek bai. Bagenuen labea ogia egiteko, astean behin. Artoa ez genuen egiten.


Denbora librean, zaila? Ez, nola gure bizilagunen etxean, Utzalketan, baziren hiru haur, Paulino, Mª Pilar eta Josefina, eta egiten genuen elkarrik bildu, egiten genuen altxapeka, solasean, kukuka erraten genuen guk. Kukuka eta gero sokarekin, soka-saltoka. Entretenitzen ginen nahiko ongi. Nola ez dugu bertzerik ezagutu, harekin konforme ginen.

Kukukan ez zen kantatzen. Bat gelditzen zen paretara begira, begiak tapatuak eta bertzeak altxatzen ziren hor nonbait, denak altxatzen ginen eta egin behar zuen denak arrapatu. Bazen numero bat, zuk kontatu behar zenuen hogei, hogeitamar, ez dakit zein zen eta kontatu bitartean egin behar zuten denek altxatu. Eta gelditzen zinen bidean eta zu mugitzen bazinen zure lekutik eta zure lekura agertzen bazen bat, harek irabazten zuen. Politak ziren joko horiek denak.

Gero sokarekin ere bai. Ez genuen kantatzen. Gero bazen bertze bat egiten zela gurutzeak lurrean, gateko saltoka, “Sorgin marra”. Gehienak ginen neskak, eta jokoak subeagoak ziren.


Helduen jolasak igandetan? Gure gurasoak ari ziren punttuan, kartekin punttuan. Biltzen ziren beren lagunak, beren etxetakoak. Musean denek ez zakitela, jendea kartetan nahiago musean baino haiek aritzen ziren punttuan. Egoten ziren berandu jokatzen, hola egiten zuzten beren partidak.

Emakumeak? Ere bai, orduko ya emakumeak sartu ziren doike jokoan pixkat.

Nere aita , Matias , zen Elizondokoa, orduan ya gana zen beheiti goiti, harek ez zaukan bordako joko batzu, hemengoak ya, herrikoak.


Musika? Ez dakit zein urtetan, lehen lehen omen zuten Urritzaten plaza bat eta harat biltzen ziren. Ez dakit dantzatzen ziren batere, izanen zuten xulubite bat, han pasatzen omen zuten atsaldea. Baino ya ni oroitu orduko, ya kendu ziren. Nik ez dut ezagutu hori.


Onddo beltza

Onddoak. Gure etxean, afizione haundia. Nere anaiak badu afizione haundia ere baino bakarrik onddo beltzarekin, bertzeak ez ditut ezagutzen, onddo beltza bakarrik, onddo beltza eta gorringoa baino hainbertze badira mendian, hainbertze... ez ditut ezagutzen bertzeak. Onddo beltza bai, ni hemendik Urritzateraino gaten ondo bila eta ibili eta ibili, eta ibili baino orain.

Lehenago? Bai aise geihago bazen. Guk arrapatzen genuen onddoak nonnahi. Orain gaten zara eta badago onddo bilari gehiago, aise , lehen ez zen inor, orain denak onddo biltzen ari dira.


Onddoekin erraten zakuten ez zela moztu behar bere anka, ez zela moztu behar gero handik ateratzen zelakotz onddo berria. Bai, onddo izatean moztu azpitik eta han utzi behar zen ipurdia hazia bezala, utzi behar zela. Gu nabal ttiki batekin ibiltzen ginen beti eta onddoren ipurdia uzten.


Haunditzen? Hori da gauza bat sekulan ez nik ulertu. Guri erraten zakuten etxean onddoak zu ikusten bazuen ez zela gehio haunditzen hura, eta bueno, gu ibiltzen ginen altxatzen, ikusi gabe. Hori ez dakit egia den, ez dira haunditzen gehiago.

Proba? Bai, tapatu eta utzi onddoa eta lasterrago usteltzen da onddoa haunditu baino, ez da haunditzen.

Nik pentsatzen dut onddoa doike hazten denean egiten du “prost !”, haunditu, por-ke nik egin dut proba, igual txikia, ez du balio hartzeko, “utzi behar dugu”, utzi, tapatu iratzekin pixkat, utzi, utzi, utzi egunak eta azkenean usteltzen da onddo hori haunditu baino . Egia da hori. Doike bada sorginkeri bat nonbaiten...


Jakiteko onak diren? Onddoa arpatzen duzunean eta ez bazara seguro, puxka bat kendu eta puxka hura ez bada egiten berdatu , da ona eta berdatzen bada, jada ez da ona. Arpatzen baduzu egin behar diozu proba, kendu zimiko bat txapelari, pixka bat eta ez bada ona egiten zaio berde-berdea, ilun iluna, eta hura ez da ona. Badira batzu direla igual iguala, azpiko forroa igual iguala, anka pixkat mehexago, ez da ona, Neri erakutsi zataten hori, egin koxka bat ia berdatzen den.


Onddoak nola jan? Xehatu eta frixitu. Lehen lehenago gure etxean ikusi dut egiten plantxan, hanka kendu, paratu gatza edo zerbaitere, utzi plantxan egiten. Guk egiten duguna dena xehatu eta dena frixitu. Hain guti direla orain, ez da jateko denendako. Eta baratxuriekin edo piperrarekin edo, puskak paratu, goxoak dira.


Anekdota? Bai, nik arrapatu ditut onddoak , hola den dena hogei kilo onddo, denak batera, behin, ez gehiago, behin. Gan ginen Urritzatera, nere anaia eta biek, eta bera zagoen aspertua, aspertua onddo bile eta “goazen goiti, goazen goiti”. Ikusten dugu holako trozo batean den dena onddo , ze gozada.

20 kilo baziren han, onak, batzu ez ziren sobera frexkoak eta ez genuen ekartzen ahal. Hartu genuen hoberenak-ta, ze gozada holako onddo pila.


Urritzateko oihana


Arbolek onddoak ekarri? Normalean bai, normalean arbolen tokian, edo haritza edo bagoa. Gaztainondoetan guti. Hori sasoinak egiten du. Ateratzen da sasoin batean bagoan, handik hamar egunez aterako da hariztian, edo igual dena al-reves, lehenik hariztian eta gero bagoan. Batzuetan ateratzen da lehenik goiti eta gero ateratzen da beheitian, bertze aldian al-reves baino denetan batean ez da ateratzen. Auserki akaso badelarik aterako da baino bertzenaz ez.

Arbolik gabe? Guti, bat edo bertzea, guti ateratzen da.

Zer behar? Umedadea, umedadea eta beroa. Orain ez du euririk egiten (grabaketaren momentuan , 2005.ren Irailean) , ez da aterako aise onddo orain.

Sasoina ? Orain, Irailatik Urrira da onddo beltza, berriz Ekain aldean ere bai, baina hoberena da orain, Iraila, Urria. Ia badugun suerte pixka bat.

Erleak? Erregina ez da erosten. Eman zakuten erregina, orain ez dugu hola egiten baino nere xaharrei nik aditua, egiten zuten hola kojoin haundi batean, hura untatzen zuten astomenta eta ardoarekin, naski ongi ongi untatu eta hasten ziren “andderea bil, andderea bil” eta andderea etortzen zen, txin, txin, txin, txin eta gero egiten zuten erregina hura barnera eta erregina sartzearekin, ikusten omen bazuen barna eta berari gustatzen bazitzaion , ya etortzen ziren denak bertzenaz gaten ziren airean.

Andderearen lekuak ez zuen behar xilorik . Xilorik ez balime zen gelditzen ziren beren etxean eta ez balime zaion gustatzen berari, erreginari, gaten zen , airetzen ziren berriz.

Erregina hiltzen bazen, hiltzen ziren denak naski, bai, uste dut hala erraten zutela.

Orain berriki bagenuen erleak etxean. Batek errana ”kasu erreginarekin por-ke hilko dira denak” . Eta hortaz bazuen erreginak zerbaitere. Bueno ez naiz hurbiltzen, naiz alerjika eta erleak utzi behar.

Lehenago baziren kojoin haundi batzu, topatzen zenuen buruz beheiti nonbaitere, losa baten gainean. Baino lehenago nahi bazenuen eztia bildu, egiten zen ito denak, paratzen zuten sufrea edo zerbait sutan eta denak ito. Baino orain ez da hola, orain kentzen da eztia erregina hil gabe.

(Nomenklatura: Eskuaraz Andderea da erleen burua, erdaraz Reina)


Kojoina

Nola egin kojoina? Zumea baita, eta gero askerosoa, desde luego, behi-kakarekin egiten zuen forratu, bueno dena etxi, argia ez ikusteko erreginak bertzenaz eskapatzen baitziren. Behi-kakarekin, ze urdikeria behi-kakarekin hori egiten, bai nik ikusi dut etxean, hartu behi-kaka eta taka taka taka.


Mintzatu ? Bai, erlei hitz egiten zaion “zuketan”, bai beti zuketan. Han zakurrari beti “zuka”. Aitaren mintzaira zen gehio “hika” baino erleekin “zuka”, erlea zen gauza bat saindua bezala berendako, o-sea gauza sakratuak, erleak, beti zuka eta beti ongi egiten zioten, ez zioten berarei mina egin nahi eta holaxen. Erleek ezagutzen zuten, baietz zeren haiei ez zioten inoiz atsiki egiten eta nik, hurbiltzekotan, aditzen nuen neeeeeeee, doike usaina diferentea edo ez dakit zer.


Atsiki ematen badute , guri lehenago egiten zakuten bildu hiru belar klase, egin zapatu zapatu eta untetu zure atsiki hura. Batzen osto xabal baten bat, trebolea eta bertzeak edozein. Astomentakin ez. Astomentakin egiten zenuen berezia untetu usain goxoa egiteko doike.


Orraxa

Eztia? Orraxa atzaparrekin zapatu-ta egiten zuten lehenago. Hartu eskuekin eta zapatu, erleak eta dena...




Sobrarekin? Egiten zen argizeria, urtzen zen eta gero ez dakit nola egiten zuten argizeria.

Urtzen zen eta gero holako plantxa batzu izaten ziren eta gero etxean muebleak untatzeko eta holako plantxak izanen ziren.

Kandelak egiteko ere bai. Gaten zuten kandelak egiten ziren tokira ze ikusi dut etxean eramaten nonbaitere egiteko bertze batzu, hola “zera” egiteko, entzeratu ere bai.

Noizbait erremedioak egiteko erabiltzen zen baina ez dakit nola.


Urritzateko eskuara iparraldekoarekin nahasi da pixkat. Hango jendearekin harreman gehio daukagu hemengoekin baino, bai, beheitiko etxeak muga dute, hamar minutu dute beren artean. Beheitiko etxeak honat dute hiru ordu.

Hemen “kaja bat” han “kexa bat”, hemen “antzarrastelua” dugu han berriz da “xispa”. Eskuara da baino arront diferentea, guk “tenedorea” han erraten da “furxeta”,kuxeta” han “kuiera”, guk “platera” haiek “asieta”.


Nik hango eskuara segitzen dut ongi baina alabak ez. Hemen Baztanen Mugaireraino da berdina, Mugairetik beheiti, ez.


                Erremedioak


Begarriko mina genuenean, bagenuen belar bat, bueno orain ere badugu oraindik. Hartarik ematen genuen tanta batzu hemen begarrira, tan, tan,tan,tan, paretan ateratzen da, hura zapatu ongi eta bota tanta begarrira eta holaxen sendatzen genuen gure begarriko mina. Oraindik badugu belar hori hemen baino badugu altxatua.


Kalitza? Kalitza ateratzen denean, ez dakit ze izena duen , bada lore hori bat, holako borobila hori bat, hura moztu eta ateratzen da esne bat eta esnearekin paratzen duzu eta gaten da .


Kalitzendako erraten ziguten gorostia ekarri behar zela mendi batetik, erreka gurutzatu gabe. Erreka paztu behar zenuen nonbaitetik baino zu gurutzatu gabe erreka hori, nonbaitetik egin behar zen baino erreka pasatu gabe. Gero zure buruaren parean edo nonbaiten paratu zure kuartoan eta kentzen zirela kalitza horiek. Nik aditu dut hori, konprobatu gabe, baino aditua.


EZ  BEGIRATU !!!


Kalitzak ateratzen ziren izarrak kontatzen, nik ez dut kontatu por-si-acaso ateratzen baziren... Etxean aditua, “ez kontatu izarrak por-ke ateratzen ahal zaizkizu zenbat izar kontatu baduzun , horrenbertze kalitza zuri.”




Zintzurreko mina? Zintzurreko mina nuelarik gure etxean jartzen zakuten hautsa, trapu xuri batean inguratu, hautsa, eta jarri lepoan, beroa, bai, hauts beroa, ohatzerakoan eta gero biharemunerako pentsatzen dut ganen zela.


Haginako mina koñakarekin. Orain ere koñakarekin, gargarak egin behar da eta gero bota, teorikamente ez da edan behar, ez dakit, badu bere gauza.


Pittorrak? Naski erraten zen biuda baten anilloarekin egin behar zela frotatu, untatu ongi-ongi emakume alargun baten anilloarekin.


Tripako mina? Tripako minendako guri igual anis pixka bat ematen zakuten, kontsolatzen ginen harekin baino anisarekin gaten zaikun gure mina.


Zangoa bihurritzekin bada belar bat , holako zain lodi batzu dira, eta ematen da baratzetan, hori egin behar zen, zapatu ongi ongi arroltze xuringo batekin egin, batitu, patu trapu batean eta trapu hura zure ankan inguratua harekin, anka edo zer zenuen bihurtua, inguratu eta lotzen zen dena, txikitzen zen eta handik hiru lau egun-ta egiten zen harrotu. Egiten zen arras ona, egiten zen ielso bezala jartzen zen hori, gor-gorra egiten zen.


Nik izan dut gangarabilak.... baino etxean holako olioa, egiten zuten untatu olio beroakin, nere amak ez zekien zer egiten zuen, igual oliorekin .


Zizarendako paratzen zakuten baraxuriak denak orratz batekin paztuak aldi batean, egin gargantila bat bezala, koilarra bezala egin. Gaten ginelarik ohatzera, hori lepoan jarri-ta eta ematen zuen sendatzen zela, ez dakit ...ze usaina !


Zauriak? Nik uste dut egiten zakutela horretarako baraxuri frixitu olioarekin, olio horrekin garbitu mina, o-sea, olioak balio zuen denetako.


Zornea? Tipula jartzen zuten, infektatua balime zen, tipula jarri eta tapatu gau guzia igual eta ateratzen du zornea, bai, tipula erdi gordina, potxatua.


Odola sudurretik ? Ura lepora bota edo zerbait fresko lepora bota , ez dakit gelditzen zen ala ez...



Heridetan armiarma sarea? Bai, armiarma bildu paretatik eta jarri sare hori, jarri bai. Hori ikusi dut egiten. Nik ez dut egiten por-ke iduritzen zait arront zikina dela, ez dela garbia. Paratu behar zen odola gelditu artio eta gero egiten zen tapatu eta ya bazenuen ongi odola, kendu artio.


Barea? Horrendako uste dut hartu behar harri bat lurretik eta bota behar zen begiak txikitzen urrun urrun, ez zen ikusi behar non gelditzen zen harria, bai.


            Bertze aldeko mundua


Zingirioa. Zingirioa genuelarik gure etxean , bazen emakume xahar bat, harek egiten zuen: bela bat piztu eta zerbait olio batzuekin sua egiten zuen eta eke hartan eta berak erraten zituen hitz batzu baina apal apala, ez genuen aditzen zer erraten zuen , berak hitz batzu erraten zituen eta sendatzen zen zingirio hura. Han ibiltzen zen suaren gainean, ekearen gainean eskua holaxen....., belar batzu-ta erretzen zituen eta hori izanen zen igual belar bedeinkatua, Sanjuanetan bedeinkatzen direnak, bere belarrak ziren ez gureak , eta zingirio hura sendatzen zen.


Paratzen zuen untzi batean olio pixka bat zerbaitere, halako untzi ttiki batetik botatzen zuen eta gero belar hura paratzen eta egiten zuen eke bat eta berak erraten zituen bere hitz horiek, pasatzen zenuen zure eskua han, szra, szra, szra, szra eta ya-esta, gaten zen hura, zingirioa.

Bai, andre harek gainera bazuen podere haundia. Bai, harek bazuen. Orain berriki hila da . Etxe batean, Azkarateko Errekaldean, omen ziren ardi batzu botaiak, etzantak, ezin xutitu, zerbaitere bazuten, eta hango nausia, Paulino, gan omen zen andrearengana, Ramona zuen izena, Ramonarengana gan omen zen “Nere ardiak dautzi botaiak eta ezin dira xutitu” eta erran omen zion “Segizak, segizak, hire etxera (ailegatu) orduko, ardiak xutituko (di)tuk” eta xutitu ziren ardiak bera etxera ailegatu orduko, sendatu ziren bere ardi haiek. Zen brujeria, ez dakit nola...


Gaten zena bere etxera , Estebaneako Borda, sendatzen zen, hola zingirio eta horietarik. Zen arront bruja.

Ramona . Ez zuen inori erakutsi, inori. Ni egoten nintzen nere aizparekin berari aditzen eta “galdegin behar diot zer erraten duen”, ez zen inoiz aditzen, mur, mur, mur baina deus, bakarrik murmurio hori.


harpeko Saindua



Arpeko Sainduara gan ? Ni bai, ni izan nintzen handik ibilia eta zuen izen haundia... Ni orain gaten naiz HArpeko Saindura, ni sendatu naiz HArpeko Sainduan.




Sorginak eta lamiak tximinitik beheiti sartzen zirela erraten zuten gau erdietatik goiti, orduan behar zela gatza, bota sura berak izitzeko, bera ez etortzeko beheiti eta ya ni beti lamiekin ibiltzen nintzen bueltaka , bai , por-ke nere sistema hura, zen lamiak aditu, nik gatza bota.


Neretako lamiak eta sorginak gauza bera da, ez dakit baden diferentzia . Hemen, Erratzun, erraten zidaten Xorroxinen han bazirela lamiak , uraren azpian eta gaten baginen harat, egin behar zen urean zarta bat eman eta hasten zela guri berekin gateko baino ni gaten nintzelarik harat, ni txikia nintzen harat gateko, itotzen ahal nintzen, errax ademas eta orduan gu beti beldurra “ez gara gan behar harat” por-ke han badira lamiak. Han sartzen zinen urean, xarta bat eman , ura edeki eta sartzen zakutela guri harat .

Nolakoak? Beti haundiak eta itsusiak, itsusi guziak ziren lamiak, irudia guretako, beldurra emateko.


Oilarra kukurrukuka ah, sorginak heldu dire”, ya-esta, berriz sorginak, bota gatza sura.

Pentsatzen dut gurutzea egiten zutela beraiek (helduek) eta errezatu ere bai, klaro gu ttikiak ginenez ez genuen errezatzen.



Sorginak gatu bihurtu, hori bai aditu dut eta katua etxean sartu, sorgina sartu dela, hori ere bai aditu dut, gatua sartzen da etxean. Beti katu beltza.





Harrizko Zubia

Non ziren? Urritzaten, zubi batean erraten zakun amak han bizi zirela, klaro betiko historia, gu harat ez gateko.

Harrizko Zubia izena zuen, zubi hartan altxatzen zirela, bai xoko batean, han gu pasatzeko beti lasterka.



                    Addio


Ni 1952.koa naiz eta ezagutu ditut 16/17 etxe, denak bizitzen baina orain ez daude hiru, lau baizik, eta lau horiek dira : batean famili bat baino bertze hiruak etxe bakoitzan jende bakoitza daude. Denetara ez da zazpi, zortzi lagun baino gehiago Urritzate guzian (2005).


Jendea gan zen. Jende pila gan zen Ameriketara, bertze batzu jautsi ziren herrira, bertze batzu Frantziara, Iparraldera gan zen jende pila bat. Normalki neskak gaten ziren neskato Frantziara eta han gelditu ziren, ez zen bertze lanik. Han gelditzen ziren.

Mutilak normalki Ameriketara baino bazen bertze gauza bat, gaten ziren ohianetara, mendira, “mendire” erraten zuten, es-ke han ez zagoen deus eta gaten ziren.


Urritzateko dermioa



                            Urritzate 1822


                        Urritzate 1910




                                                   Eskar mile aunitz, Pakita