Ez
da gure helburua Nafarroako historia kontatzea, Baztangoa baizik
(hobekio errana, ideia batzuk azaltzea) baino biak lotuak daude eta
Nafarroarena garatzen den neurrian modu berean Baztanena hortaz ,
printzipioz, Nafarroan gertatu ziren gauzen arabera holaxen kontatuko
ditugu Baztanenak.
Nomenklatura:
Etxeak Baztanen artominten, aspaldi gabe, izena eta izana ematen
zizkien baztandarrei, eta etxeen etxea, Baztan: BAZTAN
baztandarren ETXEA da. Baztan erraten dugularik Baztan ibaiak
edo ur-haundiak biltzen duen arroa da, hau da, Auza, Gorramendi,
Atxuela, Unboto, Legate, Larrazu, Abartan, Saioa, Artesiaga,
Argintzu, Argibel, Urruska... mendietarik etortzen diren erreka
guziek egiten dutena: Baztan Harana edo Ballea.
Hortik
aparte badira erreka batzuek ez dutela jotzen Baztan ibaira.
Urritzate eta Aritzakun aldeko errekak Urbakuran elkartzen dira
Baztan Erreka sortzeko, Bidarrairat gaten eta han Errobi (Nive)
ibaiari lotzeko.
Urdazubin
Orabideatik etortzen den errekak Ugaran (Nivelle) ibaia sortuko du
Donibane Lohitzunen itsasoarekin elkartzeko.
Bertze
hitzekin, Baztan erraten dugularik ez da bakarrik berezko Baztan
Harana, iparraldera gaten diren dermio horiek ere: Urritzate,
Aritzakun, Orabidea, Urdazubi, Zugarramurdi baita Añoa ere.
Gaur egun Urdazubi, Zugarramurdi eta Ainhoa entitate apartekoak dira
baino gu kontatzen ari garen denboretan Baztango Dermioa / Terra de
Baztan, holakoa zen.
Poliki
polikitto datu gehiago daukagunez, Baztango historia argitzeko, edo
nahasteko, hiru multzoetan banatu ditugu gure kontuak: Jaunak,
Eliza eta Herria Baztanen 1441. urtera
artio.
Eta jaunekin hasiko gara.
Nomenklatura: Jaunak, ene ustez aitzineko mendeetako gure gerra gizonak/gudariak ziren, jendaki/ahaide artean Nagusiak eta denborarekin Cabos de Armeria baita “Palacianos” deituak izanen direnak, gaixtoendako “jauntxoak”. Beraien etxeak “jauregia” izanen dira, “palacio” erdaraz.
1004/1035 Antso Gartzia III.a,Haundia, Iruindarren erregea
1025.
urtean Antso Gartzia Handiak, Iruñeko erregea, Baztango “tenentzia”
sortuko OMEN zuen eta “tenente”-tako
Semen Ochoaniz , Iruritako
Jauregizar dorreko jabea, izendatu zuen. Bertze hitzekin, politikoki
nafarrak (bon, iruinxemeak
edo
pamplonicas) bezala agertzen gara
lehen aldiz.
Erregeak
norbaiti ematen zion honor/ohore
bat, hau da, dermio bat ( hiria, herriak edo harana), tenentzia,
non harek, norbait horrek, tenenteak,
betetzen zuen erregearen funtzionario baten lana: justizia egin,
petxak/zergak kobratu ( zergaren/petxen erdia Erregearendako eta
bertze erdia Tenentearendako) , afera militarrak burutu, hau da,
kontrol “polizial” bat eduki eta gerra
izatekotan errege armadaren partaidea izaten.
Baina
ohore hori ematen zion bezala,
erregeak kentzen ahal zion, hortaz zintzo zintzo ibili behar gure
tenentea.
Bidenabar,
batzuendako “tenente” hitza, baita “tenent” edo “teniente”,
“vicecomes/ bizkondea”
da ( holaxen idazten dute iparraldeko eskribauek ) eta hortaz Baztan
bizkonterri/bizkondado bat bihurtzen. Uste dugu ez dela egokia
hitz hori zeren titulo hori nafar Nafarroan ez baitzen ia
erabiltzen eta agertzekotan kuriositate modukoa, “Baigorriko
bizkondea” errateko.
Gure
Semen Otxoanizek hartzen du “Baztan” izena, baino horrek ez du
erran nahi Baztan harena zela, haranaren jabea zela, kontra,
Baztanek ematen dio izena zeren bera bezalako “jaun” gehiago
baitziren Baztanen.
Ehun
urte beranduago, 1191. urtean, Cartulario batean agertzen dira urte
berean...” Garssia de
Baztan,
tenente Diacastelum...
Garcia de Oriz tenente
Baztan...Fortunio de
Baztan tenente Ergam...”.
Hau
da, bi Baztan Baztandik kanpo tenenteak eta Baztango tenentea
kanpokoa. Berriz diogu, tenentea kargu bat zen erregeak emana.
Bakarrik
zagoela gure Semen Otxoaniz, bertze izenez Otxoiz edo
Otxoaiz ? Bai to! Bere inguruan
“milites”-ak izanen zituen. “Milites”: gerra-gizonak,
gudariak, armatuak, zaldi eta kasko batekin. Momentuan ez dakizkigu
izenak baino agertzekotan ikusiko ditugu milites horiek gure
Ahaide Nagusiak/Cabos de Armeria izanen direla, los palacianos,
jauregikoak .
arabera , eta
dena
leienda ez bada,
gure Semen,
leienda ez bada,
gure Semen,
Iruritako Jauregizar jauregiko nagusia izaki,
1.000. urtearen inguruan ezkondu
zen Doña Munia-rekin, Castro Urdiales, Soba eta
Ruesgako Anderea, Baztandik 200 kilometroetara eta
autopistarik gabe.
Nola
da posible, hala izatekotan ? Badakigu momentu
horretan Iruñeko
Erregeak Bizkaia eta Castro Urdiales
kontrolatzen zituela. Alta
política dirudi. Ibiliko ziren
gure Semen eta Munia Erregearen
kortean? Elkar ikusi
eta “amodio beroa” sortu haien artean? Pasa
zioten
“mandatue”
Doña Muniari? Ez dakigu eta zozokeri
galantak erraten ahal ditugu
baina pentsatzea gure
Semen Baztango “tenentzia” sortu baino lehen
Semen Baztango “tenentzia” sortu baino lehen
lanean/borrokatzen ari zela Iruñeko erregearendako eta
ez Ipar
Waskoniako Dukearendako ez da idei zozo bat.
Hala
ere, badira historialariak diotenak aitzineko
kapituluan ikusi dugun Santxo Willelmus-ek ,Waskoniako
Dukea, Baztan eman ziola Iruñeko erregeari saria bezala
momentu batean Akitaniako Dukearen kontra ari zelarik
Iruñeko erregeak eman zion laguntzarengatik. Betikoa,
datuen falta, baina argi dago Iruñeko menpekoak bihurtu
zirela orduko baztandarrak.
Zer
gehio dakigu Semen Otsoaniz de Baztanendako?
Iruñeko
Erresuma, eta gero Nafarroakoa, inguruko
erresumak bezain klasista
zen. Goi goitian, noblezia
altuena, seniores
edo barones ziren, Nagusiak,
gero
milites/zaldunak , segidoan
infantzonak/aitonen semeak,
libreak
, jende libre arrunta, frankoak, ruanoak,
merkatariak, denen azpian
petxeroak
eta azkenak eta
hondarrak mezkinoak
edo
collazoak,
ia esklaboak. Bon,
eskala honetan gure Baztangoa Semen Otsoaniz la
crème
de la crème , senior
edo baron, goitiago
ezin.
Tradizioak
dio Iruñeko eta gero Nafarroako Erregeak
bihurtuko direnak hamabi
kontselari zituztela beraien
inguruan, hamabi
seniores/nagusi, horien artean,
Baztan.
Baina argi izan, honore/ohore hori Erregeak ematen
zuen/zien, ez
Baztanek. Urteekin “seniores” edo
“barones”-en ordez “ricos
omes” hitza erabiliko da.
Doikebe,
baron/senior izatea hereditarioa suertatzen zen, gure kasuan izena
Baztan izanen da eta Baztan saga edo ahaide bat dugu:
Ikusiko dugunez, denek hartzen dute deitura edo apellidoa beren
aitaren izenetik IZ edo EZ gehitzen , hau da , aita Semen, semea
SemenIZ, aita Fortun, semea FortunEZ eta gehituko diote
“de Baztan”. Hortaz dakigu Semen Otsoanizen aita Otsoa
deitzen zela.
(
Norbaitek gehiago jakin nahi badu, “Baztan:
Señores de Baztán”-Auñamendi. Baita
“La Vasconie” –
J.Jaurgain ere.
Interneten. Bidenabar, izenak nafar erromantzez agertzen ahal dira ,
gazteleraz edo latinez: hortaz hainbertze bariante izen berarekin)
Semen
Otsoaniz 1025
Gartzea
Semeniz 1040
Semen
Garceiz 1051
Maria
Semeniz
+
Furtun Ennekonez 1098
Semen
Fortunez 1119
Hil
zen ondorengorik gabe
Pedro
Furtunez 1120
Pedro
Pedriz 1135
Santxo
Pedriz 1140
Petrus
Santxez 1190
Joanes
Petriz 1208
Gonçalvo
Ibañez/Juanez 1254/76
Eta
berri hauekin lotua, oraingoz, lehen izen baztandarrak : Otsoa,
nolakoa bertzenaz gerra-gizon
izanez, eta bere semearena, Semen,
omen Baztango lehen tenentea.
Lehen
tenenteari, nola deituko zion bere amak ?
Semen/Xemen/Jemen/Jimeno/ Eximinio?
.
Eta
lehenbiziko andere baztandarra? Oraingoz, Maria.
Bidenabar,
zerrenda horretan agertzen direnak dira senior/baron/rico-ome tituloa
dutenak, horrek ez du erran nahi “Baztan” gehio ez direla,
badituzte jendakiak, ahaideak naski eta izen bera hartzen dute:
Garssia de Baztan, Furtun de Baztan, Rodroric de
Baztan ...
1032.
urtean
Santxo Guillermo, Vasconiako
dukea, hil zen semerik gabe eta Elizaren konplizitatez, omen
Bordeleko eta Auch-eko apezpikoarena , Austindo, Vasconia
Citerior/Bertze-aldeko Vasconia
Akitaniako
dukearen azpian
geratu zen. Gero Wasconia hori Gaskoinia
(Gasconha
gaskoineraz , Gascogne frantsesez eta Gascuña erdaraz)
bihurtuko da.
Ez
da ahaztu behar : uaskon = waskon = gaskon = kaskoin.
Horrek
Baionako elizbarrutia politikoki bitan banatzen du, alde batetik
Baiona eta haren ingurua eta bertze aldetik Iruñeko erreinuan
agertuko diren dermio berriak: Donostia aldea, Oiartzun, Bortziri,
Malerreka, Baztan, Baigorri, Ortzaize, Arberoa eta Garazi. Bi
“zonalde” hauek politika diferentea daramate. Akitaniako
dukearen menpean geratuko dena Lapurdi
bihurtuko da eta Akitaniako historia jarraituko du.
Eta
iruindarren erresumaren historiak aitzinat darrai:
1035/1054
Gartzia Santxez III, Iruindarren erregea
1054/1076 Santxo Gartzes, Peñalen, Iruindarren erregea
Peñalengo erroitza edo amildegia |
Hala
ere Erregea “zendu” baino lehen, 1066. urtean, bada konstantzia
Baztan dela Iruñeko “tenentzia” bat:
“Senior
Eximinio Garceiz in Baztan, testis/lekukoa”,
hala
zion Leireko kronika batek, 1066.eko Ekainaren 25ean. Eta
orain bai, orain erraten ahal da seguru historikoki Baztan Iruñeko
erregearen menpean zagoela.
Iruñeko Biblia, 1200: Erregearen nobleak, Baztan eskuinean. |
Iruñeko Biblia, 1200. Milites/gudariak. |
Bi
erranaldi hauetan laburbiltzen ahal da nola zen orduko Nafarroako
estruktura politikoa eta militarra: Buruak, errege Sancius,
badituela bere inguruan jaun potenteak, barones edo seniores,
eta hauek aldi berean haien inguruan beraien gudariak,
soldaduak: hau zen Erregearen
armada, Iruindarren erresuma
defenditzen zuena, zeren etsaiez inguratuak baitzagoen, aragoiarrak
ekialdean, musulmanak hegoaldean, kastelauak mendebaldean eta
gaskonak (frantsak edo ingelesak) iparraldean; batez ere kastelauak
eta aragoiarrak, zeren noiznahi bazen pakturen bat Nafarroa haien
artean partekatzeko.
Eta
historiak darrai, erregea erroiztu ondoren, baztandarrak “mañoak”
bihurtuko gara.
1076/1094 Santxo
V.a Aragoiko eta Iruindarren erregea
1094/1104
Pedro I.a .Aragoiko eta Iruindarren erregea
1104/1134 Alfontso
I.a Borrokalaria.Aragoiko eta Iruindarren erregea.
Eta
1076. urtetik aitzinat Aragoiko erregeen menpean bizi ziren
irunsemeak baita baztandarrak, eta gisa honetan 1104. urtean gure
erregetako Alfontso I , Borrokalaria, izan genuen. Honek
espansionista zenez lurralde gehio konkistatu zuen, haien artean
1119.urtean gaur egun Nafarroako
Erribera dena, eta dermio horiek birpoblatzen
borrokalarien arteko jendearekin, etorkinekin (Aragoikoak? nafarrak?)
eta Al-Andalusetik etorritako kristauekin.
Urte
berean, dokumentu batean, Erregeak, Alfontso/Adefonsi, donazione bat
egiten du eta azkenean:
Signum
Adefonsi regis.(erregearen
sigilua) Testes huius
donationis (
donazionaren lekukoak):.....
senior
Semen Fortuniones de Baztan.
Denbora
aitzina doa eta 1132. urtean Zangozan Alfontsok dio : "Regnante
me, Dei gratia, in Aragone et in Pampilona, et in Superarbi et in
Rippacurcia et in Pallares, sive in Arande sive in Alava et in
Baztan".
Zer
interesa zuen markatzeko Baztango erregea zela ere? Ez dakigu,
dirudienez aurreko urteetan (1131) Baiona setiatzen ibilia zen eta
Baztanek bere balorea erakutsi omen zuen: geopolikoa? militarra? Edo mezu bat Akitaniako Dukeari adierazteko nork agintzen zuen Baztanen? Ez
dakigu.
1134/1150
Gartzia Ramirez,Berrezarlea,Iruindarren erregea
Baino
errege Alfontso Borrokalaria hil zelarik bi urte beranduago , bere
erresuma guzia frailei herenziaz uzteak ekarri zuen erreakzione bat
hori gerta ez zedin eta Iruñeko apezpikua, Leireko abadea baita
Iruñeko “seniores” bildu ziren eta Gartzia Ramirez,
Tuterako eta Monzon aldeetako magnatea, Iruñeko erregetako “elevatus
fuit/ goititu zuten
ezkutuaren gainean. ”Pampilonenses eta
navarri ... elegerunt super
se regem nomen Garsian Ramiri”.
Hala
ere, Ramirezen denboretan, 1134/1150, Iruindarren Erreinua
izan zen Castillako protektorado” bat, eta “emperadoren”
menpean jarri zen. Enperadorea? Alfonso VII, Castillakoa. Berez,
Erromako Elizarendako Gartzia Ramirez ez zen REX/erregea , DUX/dukea
baizik eta Nafarroa Castillako dominio bat.
1150/1194
Santxo VI.a, Jakintsua, Nafarroako erregea
Baino
enperadoreak eta erregeak ere hiltzen dira eta Ramirezen semea Antso
VI.ak, Jakintsua (edo Abila?), lortu zuen , aprobetxatzen Castillako
eta Aragoiko errege berriak gazteegi zirela, berriz Erregea izatea,
Elizak onartua (lehenago Erromako Elizarendako bakarrik “Dux”
zen, ez “Rex”) eta nomenklatura aldatu: Nafarroako
erregea izendatuko du bere burua, horrekin markatzen ez zela
“baronen/jaunen” arteko nagusia baizik nafar guzien erregea,
“Rex Navarre”.
Urtea
? 1162.a. Eta baztandarrak iruindarrak, iruinxemeak,
pamplonicas izatetik nafarrak
izatera pasa ginen.
Dena
den, dena ez zen izan hain polita, barones-en artean batzuek taldez
aldatu ziren eta Castilla edo Aragoirekin ganak ziren. Momentuko
ricos omes, noblezia
garaiena, hamabidak, nagusiak,
Almoravid, Lehet, Gebara,Urroz, Rada, Bidaurre,
Cascante, Monteagudo, Mauleon , Aibar, Subiza eta Baztan...
erregearen alde eta ondoan edo inguruan agertzen dira, hamabi,
apostoluak , hilabeteak eta Frantziako Pareak bezala, leiendako
soinuarekin.
Ez
dugu Iparraldea ahaztu behar. Mende honetan Elionor,
Akitaniako Dukesa baita Lapurdiko
Anderea ere , 1137. urtean Frantziako erregearekin ezkondu
zen, beranduago dibortziatzeko eta 1152.an Ingalaterrako
erregearekin ezkontzeko . Ta ? Ordura artio Baztanek Lapurdi aldean
izan zuen muga Frantzia izatetik Ingalaterra izatera pasako da eta
hirurehun urtez ingelesak gure barrideak izanen ziren.
Ehun Urteko
gerra akitu artio 300 urte beranduago, 1451, Baiona, Lapurdi baita
Zuberoa eta inguruko konterriak ingelesen eskuetan egon ziren.
Imajinarioa: Richard, errege farfaila |
Ingalaterrako
erregea hil ondoren, Elionorren seme zaharrena, Richard Lion-Heart
/Lehoi-Bihotza /Corazon de Leon/Coeur de Lion bihurtu zen
Ingalaterrako erregea baita
gure iparraldeko inguruko jaunen jauna ere. Doike, iparraldeko jaun
horiek ez ziren fidagarriak eta 1177. urtean Richard Lion -Heart Lapurdin agertu,
Baiona setiatu eta konkistatu, hiria Lapurdiko konterritik bereizten,
eta Garaziko lurraldetaraino ailegatu non Donezaharreko gaztelua
kasatu baitzuen inguruko jaunak “baretzeko”.
Hemen
erran behar, doikebe, jende berria etorri zela Baionara Gaskoinatik
batez ere eta hiri kaskoina bihurtu zen ordura artio “euskal
lurraldearen hiria” izan zena. Eta erran dugunez, ez bakarrik
kaskoin, baita ingelesa ere bihurtu zen ere.
Thomas Walsingan-ek, XII. mendean zioena, "basclos ut
terram Basclorum, cui caput / zeinen hiriburua est civitas
Bajonae", iragana bihurtu zen.
Segitzen
dugu gure Iparraldearekin. Datuak ez dira
argiak. Doikebe Santxo Jakintsuak ezarri zuen Garazin
(Garazi = Size = Cisa) “tenente” bat, Martin Ttipia, 1189.
urtean eta gero bere alaba Berengelaren dotean
Donibane Garaziko gaztelua sartu zuen. Norekin
ezkontzeko bere alaba ? Ingalaterrako erregearekin. Bai ,
1191. urtean esposatuko zen gure Berengela Richard
LionHeart/Lehoi-Bihotzarekin, Ingalaterrako erregea
eta Akitaniako Dukea Limasol-en, Txipren ! gurutzadara
joaten ari zirelarik.
argiak. Doikebe Santxo Jakintsuak ezarri zuen Garazin
(Garazi = Size = Cisa) “tenente” bat, Martin Ttipia, 1189.
urtean eta gero bere alaba Berengelaren dotean
Donibane Garaziko gaztelua sartu zuen. Norekin
ezkontzeko bere alaba ? Ingalaterrako erregearekin. Bai ,
1191. urtean esposatuko zen gure Berengela Richard
LionHeart/Lehoi-Bihotzarekin, Ingalaterrako erregea
eta Akitaniako Dukea Limasol-en, Txipren ! gurutzadara
joaten ari zirelarik.
Pixkat beranduxago, 1196. urtean Amikuze-Oztibarreko
jaunek onartu zuten Iruñeko erregearen senioria ,
Richarden eskua?
Eta
urte horietan lehenago erran dugunez, 1191.ean, Garssia
de Baztan, tenente Diacastelum... Garcia de Oriz tenente
Baztan...Fortunio de Baztan tenente Ergam...
Eta
historiak darrai.
1194/1234
Santxo VII Azkarra, Nafarroako erregea
1200. urtean,
Castillak Gipuzkoa konkistatu zuen, ziztuz
jaun iputzak haren alde jartzen eta horrek itsas aldeko
ate gabe utzi zion Nafarroari.
jaun iputzak haren alde jartzen eta horrek itsas aldeko
ate gabe utzi zion Nafarroari.
Nola
konpondu afera? Baiona. Baiona bihurtuko da Nafarroako portua eta
erromatarrek erabili zuten bidea orduko merkatari nafarrek segituko
dute erabiltzen, Iruñetik Baztanen barna, Amaiurren peajea pagatu,
berriz Ainhoan eta Baionarat.
Bertze
kapituluan erran genuen bezala, Baionako portua
ibai-portua zen, ez itsasokoa edo kostaldekoa. Kontatzen
ari garen urteetan Aturri ibaia ez zen gaur egun
itsasoratzen den lekuan akitzen, Baionatik 40 kilometro
inguru iparralderago baizik.
ibai-portua zen, ez itsasokoa edo kostaldekoa. Kontatzen
ari garen urteetan Aturri ibaia ez zen gaur egun
itsasoratzen den lekuan akitzen, Baionatik 40 kilometro
inguru iparralderago baizik.
Berez,
Aturri ibaiak behin
Baiona hiria gibelean hiru
kilometrora uztean ,
iparralderat biratzen zuen
eta 15 kilometro inguruz
kostaldetik paraleloki
zihoan, eta behin
Capbreton iragana
ezkerrera jo eta urak
Bizkaiko Golkoan
isurtzen zituen. Momentu
batean , 1517. urtean, are
iparralderago gana zen ibaia,
Baiona hiria gibelean hiru
kilometrora uztean ,
iparralderat biratzen zuen
eta 15 kilometro inguruz
kostaldetik paraleloki
zihoan, eta behin
Capbreton iragana
ezkerrera jo eta urak
Bizkaiko Golkoan
isurtzen zituen. Momentu
batean , 1517. urtean, are
iparralderago gana zen ibaia,
Labrit aldera, eta horrek
ibaiaren nibela jautsi arazi zuen. Nola konpondu afera?
Kanal bat egin Baionatik itsasora, Bokale, eta hola egin
zuten 1578, Urriaren 25ean. Eta hau da guk gaur egun
ezagutzen duguna.
ibaiaren nibela jautsi arazi zuen. Nola konpondu afera?
Kanal bat egin Baionatik itsasora, Bokale, eta hola egin
zuten 1578, Urriaren 25ean. Eta hau da guk gaur egun
ezagutzen duguna.
1203.
eta urtean, Agramonteko jaunak bere menpeko 27
zaldunekin, milites, Iruñeko senioria onartzen du haien
artean Sanz Arnalt de Baztan...” et jurauerunt cum
Bibiano de Agramont supra librum et crucem
zaldunekin, milites, Iruñeko senioria onartzen du haien
artean Sanz Arnalt de Baztan...” et jurauerunt cum
Bibiano de Agramont supra librum et crucem
XX et VII (27) milites... (haien artean) Sanz Arnalt de
Baztan ... in castello de Agramont.”
Agramont?
Nafarroako iparraldeko puntaren punta.
Gipuzkoa
galdu ondoren, ezagutzen dugun Nafarroa definitzen ari da:
Ultrapuertos/Tierra de Vascos (
gaurko Nafarroa Behera), Nafarroa
nuklearra (Iruñerria, Lizarra, Sakana, Zangoza, Tafalla,
Pirineoetako Haranak, Sonsierra) , Bidasoa
(Baztan, Malerreka, Bortziria)
eta Erribera.
Eta
historia eta denbora beti aitzinat. 1212. urtean, Gurutzada Saindua
konbokatu Erromako Papak mairuen kontra eta Santxo
Azkarrak adixkidetu behar bere etsai kristauekin Miramolinen kontra
gateko, arras gogo guttirekin. Kronikek diotenez (kastelauek
eskribituak) Nafarroako erregeak bakarrik 200 zaldun eraman zituela
berarekin, “el sequito del Rey
Fuerte”. Nor ziren zaldun hauek?
Argi dago momentu honetako tenenteak eta “milites”-ak izan behar
zirela. Suposatzea han zirela Rodericus de Baztan, Xemen de Baztan,
Furtun de Baztan, Joanes Perez de Baztan edo Martin de Ugalde ez da
idei ero bat. Bon, hola dio Altadillek, batek daki.
Navas
de Tolosan topatu ziren bi armadak. Eguna kristauenena izan zen,
harrapaketa ere, Nafarroako erregea izigarriz aberastu zen eta
pentsatzekoa, bere “sequito-a” ere.
Dirudienez
han borrokan egon zirenei, beraien armarrian San Andreseko gurutzeak
armarriaren inguruan jartzen ahal zituztela. Eta holakoa da Baztan
sagako Jauregizarreko armarria.
Markes Santa Cruz |
(Gehiago:
“El sequito del Rey Fuerte”. Julio
Altadill, Interneten)
Eta historiak darrai, geldiezina: 1230/31 urtetako dokumento batzuk badira non jendeak Urdazubiko monastegiari donazioneak egiten dizkio eta lekukoen artean zaldun baztandar batzuk agertzen dira: Arizkungo Urtalko/Utalko, Erratzuko Ugalde eta Basaburuko Zozaia.
Egonak ziren Navas de Tolosan? Batek daki.
Egonak ziren Navas de Tolosan? Batek daki.
Erregea hil, semerik ez, eta bere iloba erregea. Champagnekoa
zen. Izena Thibalt, Theobald, Teobaldo.
1234/1253
Thibalt I.a, Nafarroako erregea
Nafarroara
ailegatu eta nafarrek behartu zioten foruak zin egiteari: Fuero
Antiguo: “... los fueros que ha el rei de
nauarra con sus nauarros et los nauarros con el rei.../Nafarroako
erregeak dituen foruak bere nafarrekin eta nafarrek erregearekin...”,
denboretarako Europako errege konstituzionalena. Foruak? Legeak.
Hala ere, holako modernitateak ekarri zuen, hasteko eta inportantena, Erresumako kontuak argi eta garbi izatea eta lehenago “tenenteak” zirenak orain “merinak” eta “balleak/baileak” izanen dira Nafarroa meriania/merindadetan antolatzen. Honek ekarri zuen aitzineko kasta goihenaren arrenkura zeren postu inportantenak berak bere herritik , Champagne, ekarritako funtzionariendako, seneskalak, izanen ziren.
Thibalten sanchetea. 1234. |
Hala ere, holako modernitateak ekarri zuen, hasteko eta inportantena, Erresumako kontuak argi eta garbi izatea eta lehenago “tenenteak” zirenak orain “merinak” eta “balleak/baileak” izanen dira Nafarroa meriania/merindadetan antolatzen. Honek ekarri zuen aitzineko kasta goihenaren arrenkura zeren postu inportantenak berak bere herritik , Champagne, ekarritako funtzionariendako, seneskalak, izanen ziren.
Kuriositate
bat: 1234: “Et Petrus
Remigii episcopo in Pampilona. Et eius fatre (haren
anaia) , Johanni Petri de
Baztan alfferis in Nauarra, pro manu nostra tenente Lagardiam.”
Hau
da, Nafarroako alfereza, Baztan eta bere anaia Iruñeko apezpikua!
Etorri
den erregea, Thibalt, hasiko da zirikatzen gure barride ingelesak.
Horretarako gazteluak ornitu : Baztanen ba ziren bi gaztelu, Amaiur
eta Azkar
eta parean baino muga berean, Ingalaterrako erregeak bazuen bere
gaztelua, Mondarrain.
Eta hemen kuriositate bat: Urdazubiko fraileek “zaintzen” dute Lapurdiko muga zeren Azkar gaztelua haiena baitzen eta naski, soldaduak abadeak pagatuak: 1234. urtean “Item vna carta sieyllada ...del abbat de Urdays (Urdazubi) non Urdazubiko abate horrek eta konbentu osoak ... onartu zuten ... que como el rey don Thibalt lis ouiese dad por ... deposito su castieyllo que dicen Arzquer (Azkar) a goardar/zaintzeko... el dicho castieyllo sin contradicion ...
Sangossam
(Zangoza) anno domini
mºccºxxxºiiijº (1234).”
1238
Sepan
todos que... io Johan Perez de Baztan vendo a vos, (nik
Johan..de Baztan saltzen diot) mi
seynor don Tibalt... rey de Nauarra el peage d'Aynoa (Ainhoako
peajea nere nagusiari)
por quaranta milia sueldos de sanchetes (
40.000 sueldotan)
...
Datum
apud Pontem Regine
(Garesen emana), mense aprilis A.D. milessino
duocentesimo tricesimo octavo.
Baino
Nafarroako iparraldeko dermioak ez ziren ongi finkatuak oraindik.
Urte
hauetan Ultrapuertoseko nafarrak nerbiostuak daude. Hango jaunak
baita Nafarroako erregea inguruko lurraldeetan , ingelesen
dermioetan, interesak zituzten ere: Lapurdin, Landeetan eta Zuberoan,
batzuk ingelesen alde, bertze batzuk kontra. Holakoetan Ingalaterrako
interesak, Baiona batez ere, talka egiten du Nafarroakoarekin eta
gerra lehertu zen Ingalaterra eta Nafarroaren artean, ingelesek
itsasuntzi nafarrak erre ondoren eta ingelesen seneskalak Urdazubiko
gaztelua, Azkar, atakatzen. Thiobalt Iparraldean sartu zen, Baiona
eta Lapurdi zigortu, ingelesek Urdazubi eta Amaiur atakatu, azkenean
eta hondarrean bakea sinatzeko: Ainhoako
Ituna, 1248. urtean, Azaroak 6, Ainhoan elkartu ziren Thibalt , nafarren erregea, eta Simon de Monfort, Leicesterreko Kontea, ingelesen partetik.
Momentu
honetan erraten ahal dugu Nafarroa historikoaren mugak finkatu
zirela, komertzialki Baionak Nafarroako itsas-portua segituko du
izaten eta Ainhoa bi erresumen artean "partekatua". 1369. urtean oraindik ari da Comptos-i pagatzen baino dirudienez Lapurdiko inglesena izanen da frantsak han sartu ziren artio 1.451. urtean. Bidenabar, Montferrant/Mondarraingo gaztelua Nafarroarendako pasako zen, prezeski,
Baztanendako.
Mondarrain?
Ezpeletaren gainean. Berez bere izena Montferrant zen: Burnizko
(ferrant) mendia. Erromatarren denboretako minak badira. Monte
Ferrandi, Montferrant, Mont-errant
hortik Mondarran eta gaur egun
Mundarrain/Mondarrain.
Mondarin ere deitu diote eta
azken aldian puristaren batek Arranomendi
deitzen dio.
Poesia
pixkat: Ezpeletar batek Ameriketara gana , hala kantatu zuen
Mondarrain Lapurditik ikusia |
Mundarrain-mendi,
nihondik ezin naiteke
Bizi
munduan zu maiz aiphatu gabe.
Hor
diren ithurri lore
Guziez
orhoitzen gare
Hemen
hiltzen banaiz-ere
Azken
hatsa nik zure
Data
ez dago garbi, dirudienez Ainhoako paktu ondoren liskar batzuk izan
zirela Nafarroa eta Ingalaterra artean eta parteek elkar-trukatu
zituzten beraien “eskaerak” konpentsazione bat lortzeko. Suposatzen
da 1249.eko Otsaila/Maiatza bitarte horretan nafarrek Lapurdin egin
zutenari buruz dela. Datak nahasiak.
Iste
sunt petitiones comitis Leycestrensis. (
Simon de Monfort, Leicester-reko Kontearen eskaerak, ingelesa)
Proponit
etiam comes (konteak
dio) quod durantibus dictis treugis (tregua
horietan) occupavit Rex Navarre (Nafarroako
erregea hartu zuela) castrum de Monte Ferrandi
(Mondarraingo
gaztelua), quod est domini Regis Anglie
(Ingalaterrako
erregerena dena) et adhuc quod detinet illud (eta
oraindik atxikitzen duena).
Han
zagoen jauna, Garro, bandoz aldatu zen eta Nafarroako erregearena
hartu zuen.
Item
dictus comes (baita
ere konte horrek dio) quod tempore guerre quam Rex
Navarre iniuste movebat, idem Rex combussit domum d'Espeleta (
Nafarroako Erregeak Ezpeleta erre zuela ) et
desvastavit pomaria (sagardiak
kasatu), combussit molendina et domos (errotak
eta etxeak erre) et intulit alia dampna (kaltea).
Precium V. milia sol.(5.000
sol.)
Nafarren
“razzia” Lapurdin. Baztandarrak lagun? Seguru.
Hec
est querela comitatis Baionensis...(Hau
da Baionesen eskaera)
Item
dicunt maior et communitas Baionensis
(Baionako alkateak eta komunitateak diote ere) quod
Rex Navarre supercepit de mala tolta quam posuit apud Maier
(Nafarroako
erregeak kobratzen zuela peage txarra
Amaiurren)
ab ipsis et mecatoribus suis XX mile sol. morl. que petunt sibi
restitui.(eskatzen
dute 20.000 sol.)
Kontra-erran
ederra. Baionarekin duten komertzioa mantentzen da gerra izan arren,
baino, gaur egun bezala “aranzelak” goratzen dituzte etsaia
izorratzeko, “mala tolta”. Zer eskatzen ari dira? Aranzel horiek
lehenago bezala txikitzea eta diferentzia itzulia izatea.
Estos
son los clamos que a el Rei de Navarra (
hauek dira Nafarroako erregeak dauzkan eskaerak) del
Rei d'Anglaterra et de su gent.
E
adu se clama el Rei (Erregea
kexatzen da) del Senescal que li abbatio su
castieillo d'Arçar, (seneskalak
hartu zuela Azkar gaztelua) priso por fuerça e lo
derroco (indarrez
eta kasatu zuela) e fitzo matar todos los ombres qui
eran dentro (eta
barnean ziren gizon guziak hilarazi zituen) e
tayllar pieça a pieça (eta
puskeka ebaki) , e todas estas cosas devanditas li
fizo el senescal antes que el Rey entridies en su tierra (eta
hori dena seneskalak egin zuen Erregea Lapurdin sartu baino lehen)
e quando vio el Rei que estos tuertos li eran feytos (eta
erregeak ikustean egiten zizkioten gaixtokeriak)....
se movio el Rei por ir sobre la tierra del Rey d'Anglaterra.
(Ingalaterrako
erregeren lurraldean sartu zen)... car todas estas
cosas li fueron feytas en tregoa. (zeren
hau dena tregua denboran egin baitzioten) ...
Urdazubi eta Azkar |
Dokumentua
luzeagoa da eta “clamos/eskaerak” gehiago ditu, bakarrik
Baztanekin ikusi behar duena komentatu dugu. Ikusten da
zein da “eskusa” gerra hasteko, Azkar gazteluaren suntsiketa,
baita han ziren soldaduekin egin zutena ere ,“e
tayllar pieça a pieça” (tayllar = ebaki, gaur egun
“tajar” erdaraz) . Sobera basa dirudi, akaso gazteluko harresia
izanen zen, baino lehenago “lo
derroco” dio eta horrek bai
erran nahi duela paretak eta antzekoak botatzea. Ufa. Batek daki.
Mondarrain Azkar kaskotik ikusia: 9 km. xori batendako |
Errege
honek ,Thibalt I.a, gerra eta kontu argiak aparte, poesia maite
zuen ere, “Trovadorea”
deitzen zioten. Eta hil zen eta bertze errege berria, bere semea.
1253/1270
Thibalt II Nafarroako erregea
“Nos,
don Thibalt,
por la gracia de Dios rei de Nauarra, de Campainna et de Bria
...juramos por Dios ... que a todo el pueblo
del regno de Nauarra... a la Eglesia
et a...los ricos hommes,
et a ...los cauailleros,
et a ...los infançones,
et a ... los francos,
... que tienga cascunos a lures fueros
(haien
foruak) et en
lures franquezas .. entegrament...”
Hemen
dugu errege berria agurtzen Nafarroako gizartea edo Hiru
Estaduak : Eliza, Noblezia
eta Hiriak. Hiru estadu hauek
erregearekin batera osatzen dute Nafarroako Cort/Korteak.
Lehenagotik ziren antolatuak eta urtekin hobekiago artikulatuko dira
eta denek dakigunez, Hiriak Cort-ean sartzekotan, jotzen zela gaur
egungo Nafarroako Ereserkia edo Himnoa dena.
Eta
nor da nor? Elizaren
estaduan edo besoan Iruñeko apezpikua eta monastegiko abateak:
Orreaga, Leire, Oliva, Iratxe, Irantzu , Urdazubi...
Gero
Noblezia: Ricos hommes eta zaldunak.
Ricos
hommes? 1255.“Ytem
... don Gonçaluo Yuaynnes de
Baztan,
alferiz
de Navarra,... juro al rey Thibalt que lo obedeçeria et seruiria...
en el mes de diciembre, en el ayno de mil et doszientos et cinquanta
et cinquo.” Lehenago
erran dugunez, goitiago ezin. Rico-homme eta gainera alferiz, hau da,
bere armadaren burua.
Cabailleros?
Zaldunak, gerra gizonak. Jaunak edo jauregikoak/palacianos.
Eta
gero Hiri
Onak edo
Buenas
Villas: San
Cernin, Lizarra, Zangoza, Hiriberri, Los Arcos, Gares, Viana,
Laguardia, Donibane Garazi, Tutera, San Vicente de la Sonsierra,
Corella.... Momentu
batean Amaiur
ere.
Lehenago
adierazia, erregearen kontuak, argiak:
1266.
urtekoak dira eta apunteen artean , ikusten ahal ditugu
dagozkigunak, Baztangoak:
Compotus/Kontuak
de Pero Garceiz lo peager/kobratzailea...
per lo peage de ... Maya...
A
Sancho de Baztan, per son gages mentre que guardaua los
cauals del senescal
(seneskalaren zaldiak zaintzen zituen biztartean),
per 8 dias et per mision del cauals 8 s. 9 d.
Amaiurren
erregeak zergak kobratzen zituen, beretako, eta diru horrekin
beretako lan egiten zuten bi jaun zaldun/caualleiros
baztandarren soldata pagatzen: Baztan eta Bergara.
Mesnaders
pagatz, anno 60º 5º (1265)
Rodrigo
Yuaynes de Baztan, 40 lib. Per litteras senescalli
Ferrant
Yuaynes de Baztan,
40 lib.
ermano
don Guonçaluo Yuainnes .
Haurrideak.
Expenderunt
tornes. Anno 60º 5º (1265)
et
anno 60º 6º (1266)
A
Miguel Periz de Baztan, 7 lib. 10 s. per eodem per litteras regis
Ikusten
ahal denez , Baztan familia/ahaide haundia zen. Dena den, rico-omme
bat eta bakarra zen, urte hauetan Gonçalvo Yuaynes/Ibañez de
Baztan.
(1266)
Esta es la
valença/balioa
del peage... de Maya...
A
don Jenego de (E)Liçaraçu
et don Sancho, son frayre (anaia),
per 5 dias per lur espenses, 50 s.
(1266)
Lo que lo rey a rendut (eman
diena) als ricx ommes per
las honors que lis fueri
A
Gonçaluo Yuaynes
(
de Baztan) 500
lib. per eodem (rendutz per la honor que'l preni lo rey)
Hemen
ikusten duguna rico-homme baten saria, 500 libera.
Dona
data
A
don Jenego de (E)Liçaraçu,
por gardar los camins,10
lib.
Compotus/Kontuak
don Johan Arnalt
Expendit
frumentum (gastatu
zen garia)
A
don Jenego et a don Sancho de (E)Liçaraçu,
20 k. per metre el castel de Montferrant
(Mondarrain), per litteras regis
Item,
eidem, per lur espenses
(beraien gastuak) 18 k. que firen en Maya.
Al
vezcomte de Baygerr /Baigorri,
per sa espensa (gastua)
mentre
que estiren en Maya
(Amaiurren egon zen bitartean),
per 92 dias, 75 k. 2 ar.
A
don Pero Garceiz de Vergara, per son despens en Maya, 56 k.
Expendit
vinum/ardoa
emana
A
don Jenego de (E)Liçarazu,
4 cargas
A
don Jenego de (E)Liçaraçu,
por retenença (tenentea izateagatik) de
Montferrant
(Mondarrain),
6 lib per demey an/urte
erdiz.
Hemen
agertu dira Baztango bi jaun/ahaide gehio: Elizarazu eta
Bergara, biak Arizkungoak eta erregeren/Nafarroaren bi
gaztelu: Amaiur eta Mondarrain.
Bidenabar:
Gure ustez, Lizarazu Elizarazu
da, gaur egun Elizartzua dugu
Arizkunen.
Holakoetan,
gure erregea Gurutzadara doa bere aitagiarrebarekin, Luis IX.a
Frantziako erregea (hil ondoren San Luis) Tunisiara, eta itzultzeko
bidean zagoelarik hil zen Sizilian.
Eta
historiak darrai.
1271/1274 Henrike
I Nafarroako erregea
1274/1305 Joana
I Nafarroako erregina
Urte
nahasiak. 1275. urtean Gonçalvo Yuaynnes de
Baztan alfferiz de Nauarra... Gehiago ezin baino...
1276.
Navarreria. Expanta.
Eguna
ez dakigu, urtea bai, 1276.a, eta hilabetea , Iraila.
Urte honetako Nafarroako erregina, Joana Lehena , nini bat,
Frantzian dago zeren Nafarroa ez da leku segurua beretako, hitzez
hitz. Iruñeko hiru auzo/burgo gerran lotuak dira: Nabarreria
(nafar nekazariak dirudienez) alde batetik eta San Zernin eta
San Nikolas (merkatari frankoak, ofizialak doike ) bertze
aldetik.
Bakoitzak
ditu bere aliatuak, Nabarreriakoek Iruñeko apezpikoa, erreinuko
noblezi garaia (ricos omes) eta Castillako erregea, Alfonso X.
Bertze
auzokoen laguna, Philip III.a, Frantziako erregea.
Erreinuko
noblezi garaia? Bai, ricos omes, Monteagudo, Almoravit
eta Baztan, Gonçalvo Yvainez ( Juanes/Ibañez) de Baztan
Nabarreriaren barnean setiatuak. Momentuko lekukoa En Guillem
Anelers dugu, Okzitaniako trovadore bat eta bere poema batean
(deitzen diote “Guerra de la Navarreria”)
kontatzen du han pasa zena. Deskribatzen du Baztango jaunen jauna,
...
”...E
don Gonçalvo Hyvaynnes (de
Baztan) ap
pendos escaçatz
(bandera kuadrokariarekin)”, gero burlaire errateko
...”En la Navarreria.... trobet (topatu
dut don Gonzalbo) don
Gonçalvo
que sap may que Merlis (
Merlin-ek (aztia) baino gehio dakiena) ..”.
Castillako
armada Erreniegaraino ailegatuko da, frantsena dagoeneko Iruñean
dago, Nabarreria setiatzen.
Eguna
ez dakigu, Irailaren hondarrean. Atakearen bezperako gauan
Almoravid-ek erran omen zien setiatuei Castillako armada Iruñeko ate
parean zagoela, jendeak besta egin libratzen zirelakotz eta besta
aprobetxatzen, Almoravit-ek, Gonçalvo Yvainnez de Baztan-ek eta
honen semeak, Juan, Arga ibaia zeharkatu Magdalena zubiaren gainetik
eta Castillara. Hala kontatu zuen bere poeman Gillem Anelers-ek,
aferaren lekukoa : “ E z a la
Magdalena foro
lo pont passar”...
Expanta
(edo erdarazko espantada ?) gure
Baztango jaunen jauna. Han eta orduan akituko zen Baztanen ahaide edo
sagaren historia, buruak Castillara ihes egin eta han bere
semea “mejoratu”, Castillako erregearen Camarero Mayor
izateraino, lurrak Valladoliden emanak izan, hori bai, izena
“gazteleratu” ondoren: Baztan = Bazán (erdaraz ez
da “ Z T ” soinua esistitzen), eta denborarekin Marqueses
de Santa Cruz, Grandes de España eta ez dakigu zer gehio.
Madalenako zubia.Iruñea |
Iruñean
utzi zuen kaka? Anelers-ek eskribitua:
“E
quant cels de la vila les ne vigo anar
lay auziratz dolor
e playnner e plorar
e ferir per las
caras e pels cabels tirar
e dir:
“Sancta Maria, sias nos en enpar”.
Sarraskia
erabatekoa, totala. 50 urtetan Iruñeko Nabarrerian ez
jenderik (oro hilak, bortxatuak eta urkatuak) ez etxerik, katedrala
bakarrik tente.
Eta
lehenago aipatu dugunez, errege/erreginak ematen zuen ohorea, rico
ome, berak kendu. Goçalvoren ondasunak konfiskatu zituztelarik ez da
inon agertzen Baztan edo Baztanekin deus ikusi behar duenik. Kentzen
dizkioten lurrak Gesalaz, Allin, Berrueza, Lezaun, Markalain...
aldeetan daude eta biltzen zituen petxak/zergak Bidaurre, Muez,
Galdeano, Mendavia... aldeetan ziren. Bertze hitzekin, Baztanek eman
zion izena berari eta bere familiari, ez berak Baztani.
Hori
bai, bere ahaidea/klana ez da desagertuko, izena orain Jauregizar.
Gure
azken Baztango jaunen jaunak, Gonzalo Ibañez de Baztan, Calahorra/Castillan
hil baino lehenago testamentua egin zuen 1280. urtean: Kronista batek
dio:“Testamentua egiaztatzeko badauka
dilinden sigilu eder haundi bat eskuko ahurraren neurrikoa, pixkat
hautsia, alde batean armarri kuadrokari/escaçatz
bat dauka... eta bere inguruan eskribitua “Sigillum
Gonçalvo
Yuanis de Baztan”.
“Sigillum Gonçalvo Yuanis de Baztan”. |
Bertze aldean zaldiz, gizon bat armatua ezkutu eta ezpata goratuekin. Zaldia, armadura eta ezkutua jauntziak polita den estali kuadrokari batekin eta beraien inguruan “Sigillum Gonçalvo Yuanis de Baztan”.
Baztango
armarria deskribitzen ari da.
BAZTANGO
ARMARRIA
Modu
sinple batean errateko Baztango armarria xake taula bat da, erdaraz
diotenez un jaquelado de plata y sable,
taula kuadrokari bat edo escaçatz
trovadoreak
zioenez. Nondik dator? Leiendak.
Bata:
Antso Abarka (970/994) Iruñeko erregea izaten, kaskoinek hor nonbait
preso hartu. Orduan nafarrek komando bat prestatu, preso zagoen
gaztelura gan eta erregea libratu. Komando horretan baztandarrak
baziren eta sari moduan baztandarrei xake taula ikur edo seinale
bezala eman zien adierazteko borrokatu zutela beraien biziak jokoan
jartzen xake partida batean balitz bezala.
Hemen
erran behar, xakea beti kontsideratu izan dela joko bat estrategia
militarrari lotua.
Bida:
1212. urtean , ekainean, Antso VII.a , Antso Azkarra, ikusi dugunez,
penintsulako errege kristauekin bildu zen Navas de Tolosa/Muradal-en,
Jaen, mauruen kontra borrokatzeko eta ikustean nola borrokatu zuten
baztandarrek sari moduan baztandarrei xake taula ikur edo seinale
bezala eman zien adierazteko borrokatu zutela beraien biziak jokoan
jartzen xake partida batean balitz bezala.
Hirua:
Hor nonbait irakurria, zinez. Berriz Antso VII.a, Azkarra ezizenez,
Navas de Tolosan, armada kristaua beraien dendetan. Baztandarrak
beraien dendan xake partida jokoan guziz lotuak behereko irudian bezala.
Momentuko fotoa: baztandarrek jokoan (he,he) |
Bapatean “Arma,
arma!”, partida utzi zagoen bezala, armak hartu, mauruak zafratu,
Muhammad an-Nasir/Miramolin-en dendako kateak puskatu eta
erregeari, Antso Azkarrari (Azkarrarena zioten doikebe Motela
zelakoz) kateak eman gero Nafarroako armarrian jartzeko eta itzuli
dendara xake partidarekin segitzeko. Gure erregea gauza guzi hauetaz
hauteman zelarik, sari moduan baztandarrei xake taula ikur edo
seinale bezala eman zien adierazteko borrokatu zutela beraien biziak
jokoan jartzen hainbertze maite zuten jokoan bezala.
1573.
urtean Baztan eta Iruritako Jauregizarreko jaunaren artean auzi bat
izan zen ia norena zen gaur egun Baztango armarria bezala ezagutzen
duguna. Epaiek onartzen zuten Jauregizarreko etxea izan zela Nafarroan
“ una de las Doce antiguas Cassas de
Nobleza” eta bere armarria zela escaqueados
plateados y negros
( bere inguruan, San Andreseko gurutzeak) eta Baztango
Herriaren armarria escaqueados blancos
y negros zela, xake taula.
Leienda
gehio onartzen dira.
1305/1316
Luis I.a, Hutin/Tematia, Nafarroa eta Frantziako erregea.
Segitzen
dugu gure jaunekin.
Artxiboetan
holako karta dago:
“Item
vna carta publica ... de lo que Yenego d'Iriart de d'Osses
(Ortzaize) disso et manifesto de roberias
(ebasketak) . Requerido por
Martin de Nas,
alcayt de Maya et baylle de Baztan,
facta anno domini mº cccº sexto /1306.”
Naas jauregiko atea, XIII mendeakoa? |
Hemen
ikusten dugu erregeren zaldunen bertze funtzio bat: ordena
publikoarena. Ortzaize aldean lapurrak badirenez, Amaiurko gazteluko
alkaidea eta aldi berean Baztango ballea, sherifa, gauzak
argitu behar.
Bertze
jaun bat gehiago: Arizkungo Naas.
Bidenabar,
ez nahasi “ballea” eta erdarazko “el
valle”. Frantsezko “bailif”,
erdaraz “baile”-tik dator (“sheriff”
ingelesen artean) eta momentu honetan erregearen autoritate
exekutiboa dermio batean da, kasu honetan Baztanen.
1316/1322
Felipe II.a, Nafarroako eta Frantziako erregea
1328/1349
Joana II.a Nafarroako erregina
1329.Urte
honetan erreginari zin egitekotan biltzen da Nafarroako Cort bere
hiru estatuekin/tres estados. Baztandik
dirudienez ez da inor agertu. Bakarrik gurekin loturaren bat dutenak,
Urdazubiko abatea eta Garaziko gazteluaren momentuko buruzagia,
Naaseko Bernart, dira.
“In
Dey nomine, amen. Seppan quantos esta present carta ... de mil
trecientos et vint ocho, domingo cinqueno dia del mes de março, en
la ylgesia cathedral de Santa Maria de Pomplona... principes sennores
don Phelipe,... rey (esposatua)
de Navarra, conte d’Evreux,..e donna Johana,
... reyna de Navarra ...por fer la jura a los del regno de
Navarra en la forma e manera que por la universsidat de los del
regno ...e seyendo presentes (ELIZA)...don
Arnalt por la gracia de Dios, obispo de Pomplona, .....e los honrados
religiosos ...don Arnalt, abat del monasterio de Urdax,...
(NOBLEZIA:
Ricos omes) Los nobles don Johan Corbaran de Leth,
alferiz,..... ricosombres del dicho regno. (NOBLEZIA:
Jaunak/Zaldunak) De los caballeros don Martin
Ferrandiz de Sarassa....(HIRI
ONAK :
Herria) .......Karitat por los de la ciudat de
Pomplona, ... e Bernart de Nas por los de la villa de Sant
Johan de Pie del Puerto, ...
1349/1387
Carlos II.a,Txarra,Nafarroako erregea
1351,
martxoak 19, Iruñean, holako
karta dugu:
“..:
Karlos por la gracia de Dios rey de Nauarra, conte d’Eureus. A
todos ... salut. Saber fazemos que nos oydo el bono testimonio de
Sancho Yeniguitz de (E)Lyçaraçu,
seynor del palaçio d’Echayde, et por los...
seruiçios que el dicho Sancho Yeniguitz ha fecho ..., auemosle dado
... la goarda del ...castieyllo de Orçorroz...”
Eta
hemen Etxaide, bertze Baztango jaun baten jauregia/izena. Eta
jabea? (E)lizarazu, bertze jauregiko semea. Argi eta garbi , haien
artean ezkontzen ziren gure jaunak, beraien kasta iraunarazteko.
1355.
Bertze karta bat, Breteuil-etik
(Baztandik 900 kilometrotara) Frantziako iparraldean.
“Karlos
... rey de Nauarra, conte de Eureus. A quantos las presentes letras
veran et oyran, salut. Como Sancho Martiniz
(Santxo Martinizek), sennor de la casa d’Echebelce
d’Erraçu en la tierra de Baztan, nos aya humilmente suplicado que
la dicha casa (eskatzen
digu bere etxea), la quoal es franca e infançona (
libre eta aitonen-seme batena denez) et non debe
fazer seruicios ningunos a nos ni a otro sennor, nos quisiessemos de
nuestra gracia fazer palacio (ia
jauregia
izaten ahal den.)... fazemos saber
que al dicho Sancho Martiniz ... ottorgamos
(jakinarazten dugu) que la dicha casa d’Echebelce
sea d’aqui adelant a perpetuo palacio,
(Etxebeltzea
izan dadila gaurtik aitzinat betirako jauregia)
e de nuestra ... auctoridat real la fazemos e queremos que ella sea
et alla el nombre e las libertades, franquezas (eta
nahi dugu izan ditzala eskubideak eta libertateak)
que han los otros palacios de la tierra de Baztan (Baztango
bertze jauregiek dauzkaten bezala).
Et
mandamos por thenor de las presentes... non los enbarguen ni lleven
algunos seruicios non deuidos por razon de la dicha casa. Et en
testimonio d’esto mandamos poner nuestro siello pendient en esta
present carta....
Gaur eguneko Etxebeltzea |
Data
en Bretuyll XXVIº dia de deziembre, anno Domini Mº CCCº Lº
quinto. Por el sennor rey en su conseio...
Dokumentu
honen asuntua, jauregia/palacio izendatua izatea, bakarra da
Nafarroako artxiboetan, baina holakoak gehio izan behar ziren non
ikusten baitzen nola erregeak ematen zion norbaiti ohore hori. Kartan
dio “los otros palacios...”,
eta bertze jauregi horiek holako dokumentorik izanen zuten.
Guri
interesatzen zaiguna, bertze jaun bat: Etxebeltze
(Etxebertze?), Erratzukoa. Berak “jauregia” izan nahi zuen, hau
da "palaciano", bertze jaunen eskubideak eta libertateak izateko. Zein
ziren eskubide horiek?
Ez
zuten “cuartel-ak”
pagatzen, hau da, errege zergak. Urteko zerga lau alditan pagatzen
zen, hiru hilabetero, hortaz “cuartel”= ¼
, eta nafar guziek pagatu behar.
Ez
zuten ere “donatiboak,
repartimientos”
pagatzen,
ez
zuten beraien etxeetan erregearen soldaduak aterpetu behar eta
gainera Nafarroako Korteetan
bazuten (jar)leku bat. Bon azken hau ez dago hain garbi. Baino ikusi
dugunez, ohore hori ez zion Baztanek ematen, Erregeak baizik.
Beraien
betebeharrak? Erregearen armada ziren eta berak eskatzekotan
berarekin gerrara gan behar.
Gerra
ez zagoelarik “lan” egiten zuten erregearendako (merina, baile,
tenente...) eta hortik kobratzen zuten, baino, berriz, Erregeak
pagatuak.
Denborarekin
“Cabos de Armería” bihurtuko
dira gure jaunak. 1628. urtean bere “Historia...
del Reino de Navarra-n” G. de Gongorak dio “
en nuestros fueros no se usa ni se halla esta voz de cabos
de armería (gure
foruetan ez da erabiltzen ez harpatzen hitz hau: cabos de
armeria)..En Vizcaya y Guipuzcoa se
llaman Parientes Mayores (Bizkaian eta Gipuzkoan Ahaide
Nagusiak deitzen zaie).
Castillak
Nafarroa konkistatu ondoren, gure “jaunak” beren funtzio
militarra galtzen dute eta geratzen zaiona “tituloa”
(eta benefizioak) da eta Tituloarekin “Armarria
edo Escudo”. Hortaz hauek diote “No porto de
otro”,
zer ez dute bertze batena eramaten? Armarria.
Hortaz gure “jaunen” armarriak baztandar arruntengandik diferenteak
dira, gaizoek ez zuten nahi Herriarekin konfundituak izatea.
Bidenabar, denborarekin Tituloa erosten ahal zen.
Erratzuko jauregi bat: Apeztegia, |
Zenbat
ziren? Ez da zerrendarik esistitzen. 1726.eko zensoan badira 27
baino hor nonbait bertze batzuk agertzen dira eta 34 zenbatzen ahal ditugu. Batzuk desagertu dira, bertze batzuk titulo
erosiak eta bertze batzuk batek daki, agian faltsuak. Hala ere ez
diegu beren inportantzia kendu behar eta Baztango historian bere
papera bete zuten.
Gaur egun, gehienak salduak edo salgai eta beren ondorengoak hor nonbait.
Gaur egun, gehienak salduak edo salgai eta beren ondorengoak hor nonbait.
Baztango jauregiak (balizko zerrenda)
Almandoz Galtzaga/Beola (Tituloa erosia)
Jauregia
Amaiur Arretxea
(Tituloa erosia)
Borda
(Tituloa erosia)
Aniz Jauregia
Arizkun Arizkun
(Desegina)
Bergara
Urtsua
Goihenetxe/Lamiarrita (Tituloa
erosia)
Naas
Urtalkoa/Utalkoa/Dutelka
Lizarazu/Elizartzua
Arraioz Bikuña
Jauregizarrea
Zubiria
Azpilkueta Azpilkueta
(Desegina)
Elbete Askoa
Jaurola/Jarola
Elizondo Datue
Arretxea
Etxaide
Arizkunenea (Tituloa erosia, 1731)
Arozarena
(Tituloa erosia)
Erratzu Etxenikea
(Tituloa erosia)
Etxebeltzea
Ugaldea
Apeztegia
Gartzain Iturbide
Irurita Jauregizar
Jauregixuria
Lekaroz Aroztegia
Oharriz
(Tituloa erosia)
Oronoz Arretxea (Tituloa erosia, 1675)
Zozaia
Ziga Egozkue
Maiora
Ingurukoak:
Bertiz, Baigorriko Etxauz eta Lizarazu, Ezpeleta, Zabaleta,
Azkaingo Urtubia, Alzate, Donamaria, Senpere.
Elkar zanpaka hasten zirelarik, iputzak (Lazkano, Amezketa)
ere sartzen ziren.
1356.
Ço
fo feyt en la viele de Sent Iohan dou Pe dou Port XXXI die de may,
anno Domini Mº CCCº Lº sexto. Testes son .... Iohan
Erratçu,
escuder, e io, Guillem Arnalt de Saut, notari public par tot lo regne
de Nauarre....
Kuriositate
bat, Erratzu behar den bezala eskribitua.
1357.
Normandiako gerra eta nola gure erregea han interesak zituenez,
harat Nafarroako armada:
Numero
de las compaynas que fizieron muestra tanto en ... Fontarrabia como
en Sant-Johan de Luyx, por yr por mai en Normandia en servicio del
seynor Rey, l'ayno Domini M 0 CCC° L° septimo.
Konpainien
artean,
§
Machin de Vergara : un nombre d'armas et XXV (25)
hombres a pie, en los quoales ay XX paveses et XX baçinetes .
Argi
dago etxean ez bazuten gure jaunek “lana”, bertze nonbaitera
lekutzen zirela.
Eta
poliki polikitto datu gehio agertzen dira eta hurrengo
urteetan ikusiko ditugu nor dira “los
otros palacios de la tierra de Baztan.”
1359.
Dokumentu hau Iruñetik dator,
frantzeseraz.
“Sepan
todos que ... Charles
(Carlos II-k) ...roy de Nauarre ... A tous... salut.
... en recompensacon des ... seruices que (eskerrak
emateko)...Michiel Sanchis d’Ursue
(Urtsuako
Mixeli) en Nauarre nous a faiz en noz guerres (gure
alde egin dituen gerrengatik),... en la ville de
Meleun sur Saine ... donnons (ematen
dizkiogu )... les moulins et tous les cens que
nous auons en la ville de Maye (Amaiurren
ditugun errotak eta zensoak), otrairen et les
autres bustalizes et herbages que nous auons ou troir de Bastan
(Baztanen
ditugun saroiak eta belaiak), la disme de
Çurauire et les cens et deuoirs a nous appartenants en trois
maisons ou pais de Bastan (eta
Baztanen ditugun hiru etxe), ... sur notre
tresorerie de Nauarre, moitie au Nouel (erdia
Eguberrian), moitie a la Nativite Saint Iehan
Baptiste (
bertze erdia San Juanen).
Urtsua |
Hemen
dugu bertze jaun bat: Urtsua. Eta sartuko da potente. Ikusten
denez jaunen estamentua mugitzen zen. Denborarekin ikasiko dugu nola
Urtsuako jaunak dio hiru jauregitako jauna dela: Urtsua, Naas eta
U(r)talkoa/Dutelka.
Urte
hauetan, agian lehenago, nobleziaren
artean hasi da holako gerra ixila, bandoak, nor-ni-baino-gehiagoka.
Bizkaiatik hasi, edo haratago, Gipuzkoa, Araba, Bidasoa , Lapurdi eta
Ultrapuertos-eko jaunak aliantzak haien artean egiten gero zanpaka hasteko. Hortik
“eskualdun,
odol bero”?
Exenplu
bat: Anno domini 1359. Uztailak 5.
Garchot,
Sancho Martiniz d'Arraiozeko
semea, eskuderoa, Miguel Ibañez
d'Azpilcuetaren kontra auzi bat paratu zuen Iruñean zeren egun
horretan bere aita “en treguas”
izaten, Arizkunen barna zebilarik trankil, Miguel Ibañezek atakatu baitzion “con armas esmoladas et le sacastes
sangre et lo matastes”, hortaz traizioa izan zelakotz,
justizia eskatzen zuen...
Benetan
mokoka ibiltzen ziren gure jaunak, giro beroa.
Horrekin lotua, 1361. urtean badakigu nola Carlos II-ak igorri zizkien kartak eskuderoei qui sont principales de banda Mendialdean, haien artean Zozaia , Ursua et pluribus aliis montaneis et de Baztan.
Berriz, Zozaia, honetan, liskarretan.
Eta historiak darrai.
1362,
septiembre 9, Orreaga. “...Karlos ...
rey de Nauarra (Nafarroako erregeak)
.... A todos ... salut. Fazemos uos saber que nos, fiando de
(jakinarazten dizue) ... Pero
Miguel, seynnor d’Ituruide,
(Iturbideko Pero Migeli)
...damos la goarda (ematen diogula zaintzeko)del
nuestro castyeillo de Mondarran
(Mondarraingo
gaztelua), en logar de Lope
d’Ituruide
( Iturbideko Loperen ordez)...
Data en Ronçesuailles en l’ospital, IXº de setiembre, l’aynno
de gracia mil CCC LX et dos.
Hemen
bertze ahaide bat, Iturbide, Gartzaingoa. Dirudienez ahaide
edo klan osoa saiatu zela Erregeren serbitzian sartzea.
1362,
febrero 14, Gares. “... Charles ... roy de
Nauarre
A
touz ... salut. Comme il soit acoustume auoir en notre Court huit
notaires ( ohitura zortzi notari izatea)...
les troiz, c’est a sauoir, Pascal Periz de Sangossa, Iohan d’Urssue
et Iohan Yniguiz de Liçaraçu,
et ou lieu de lui di ceulx troiz... ... Donne a notre ville du Pont
la Roynne XIIIe iour de feurier, l’an de grace mil trois cens
soixante et deux.
Eta
Baztango jaunak ez bakarrik gerra aferetan dabiltza,
administrazionean ere, ikusiko dugunez, beren influentziaren sarea
hedatzen.
1363,
febrero 18, Gares. Berriz Urtsua:
“Karlos
... rey de Nauarra ... salut. ... don Miguel Sanchis, seynnor
d’Urssua, cauayllero,
tenga de nos quoaranta libras de mesnada
por aynno ( 40
libera urtero mesnada/tropak agintzeagatik)
et mas quoaranta libras de dono
a vida ( 40 libera
urtero bizi guzian) por
aynno et las veynte libras le sean assignadas por nos por otras
sobre las rientas de los
molinos et censes que nos auemos en la villa de Mayer (Amaiurren
ditugun errotak eta errentak...),
otamen et bustaliças et herbages nuestros de Baztan (...belarrak
eta sarioak) et del diezmo de
Çuranies et de los censses et deueres nuestros de tres casas (eta
hiru etxe...) de la tierra de
Baztan, segunt por nuestras
letras de dono et gracia a eill fecho se contiene. ... tenemos por
bien que a eill sean assignadas las dichas sexanta libras a su vida
sobre el emolument del dicho
peage de Mayer (...Amaiurko
peajea) et sobre el tributo del
baillio de Baztan (
eta Baztango zerga)....
En testimonio d’esto damos al dicho cauayllero esta nuestra carta
sieyllada con nuestro sieyllo en pendient. Data en la nuestra villa
de la Puent de la Reyna XVIIIº dia de febrero, l’aynno de gracia
mil CCCos sessanta et dos.
Ez
badugu gaizki konprenitu, Erregea erraten ari da nondik lortzen du
bere dirua: Alde batetik, bere patrimonio pertsonaletik: Amaiurko
errota eta errentak, edo Baztanen dituen etxeak eta saroiak, eta
bertze aldetik: Amaiurko peajea eta Baztango zonaldeko (baillio)
zergak edo quartelak.
Eta
zertaz holako “amodioa” Urtsuarekin? Doikebe Erregeak 500 urrezko
sos zor zizkiolakotz.
(Gehiago:
El Capitan Pedro de Ursua...Eulogio
Zudaire, Interneten)
Hurrengo informazionea “Solidaridades nobiliarias y conflictos políticos en Navarra: 1387-1464” Eloisa Ramirez Vaquero-ren liburutik ateraia gure jaunen izenak erakusteko. Batzuk errepikatuko dira, bertze batzuk berriak izanen dira eta bertze batzuk ez dira ezta adituko.
1383.
Zazpi urte lehenago Larraun aldeko merina izan zena, Ugaldeko
Gartzia Ibañezek auzi bat izan zuen bere etxearen barnean, hiru
titulu zituenez , Ugalde, Bertiz eta Azpilkueta, nola
banatu bere bi semen artean.
1386.
Urte honetan, Martin Gartzia, Iruritako Jauregizaharreko
jauna, izan zen Baztango ballea.
Erregea
hil, Biba erregea ! eta bertze bat bere lekuan.
1387/1425
Carlos III.a, Noblea, Nafarroako erregea
1410.
urtean Erregeak agintzen die Bergarako jendeari eta bere
lagunei, Irurita, Zozaia eta Jarola jaunei
, ez mugitzeko Aragoi aldera. Gauza bera Azpilkuetako
jaunari. Bi bando.
Arizkun : Elizartzua/ Liçaraçu |
1413.ean
Elizarazu eta Bergara, biak arizkundarrak, elkar joka
ari dira.
1414.Urte
honetan, maiatzean, Alzate (Bera) eta Elizarazu (Arizkun)
desafiatzen dira eta bakea sinatu uztailean baino lehenago. Abuztuan
berriz borrokan lotzen dira Lizarazu eta Bergara, biak
arizkundarrak.
1418.
urtean,
Karlos III.ak lege bat atera zuen
“contra
los hombres de bando, partido o linaje” ... “item manifiesta
algunas gentes de bandos, partidos y linajes... van ensemble en
grant numero (elkar,
multzo ederretan) a
las ferias, mercados, vigilias, votaciones de iglesias y otras
congregaciones de gente... do suelen acaerse roncas, escandalos et
periglos entre bandos... establecemos por fuero... no vayan
asembleados en las tales ferias, mercados, vigilias...”.
Hola
akitzen ari ziren gure jaunak: koadriletan, harroputz galantak, elkar
zirikatzen eta bandoetan: nor ni baino gehioka.
1425/1441
Blanca I.a, Nafarroako erregina
1428.
Iruñean muturkatzen dira Elizarazu eta Bergara
“a
causa de la coronacion de los reyes”. Inkesta bat egin
zuten eta Elizarazuk berarekin Arizkun eta Etxaide
eraman zituen lekukoetako eta Bergarak,
Zozaia, Bertiz eta Azpilkueta.
1441.
Blanca Erregina hil zen urte honetan eta bere semea Carlos, Vianako
Printzea, erregea izan behar baina bere aitak, Juan II,
Aragoiko erregea, boterea hartu zuen baztertzen bere semea. Nafarroako nobleziak noren alde aukeratu behar.
Eta
hemen akituko nahi genuen gure Baztango historia oraingoz.
Hala
ere ez dugu historia moztu nahi erran gabe zer pasako zen hurrengo
urteetan, batez ere ikusten nola Baztango jaunen izen gehienak agertzen baitira kronika horretan.
1450/1462,
urte horietan Nafarroan gerra zibilia izan zen, Don Juan, alde
batetik, errege kontsortea, eta bertze aldetatik, bere semea, Don
Carlos, Vianako Printzea.
Noblezia
bi bandoetan banatu zen: Agramont
buruzagipean Don Juanekoak, frantsen
zalea
eta
Beaumont, ingeles eta kastelauen
zalea,
Don
Karlosenak.
Baztango jaunen postura urte horietan:
1450.
Pedro Garcia de Ugalde, Luzaideko alkaidea, Don Juan
alde.
1451
Abuztuak 21 : Baiona, ingelesa, errenditzen da Frantziako Dunois
jeneralari.
Karlos, Vianako Printzea |
1452.
Martin de Iturbide, notario de Comptos, pasatzen da
Printzearen aldera.
1452.
Migel de Azpilkueta, ezkutaria eta Sadako kapitaina, hartzen
du Gandulain Don Juanen eskutik.
1452.
Garcia de Arizkun, Iruñeko guarnizionaren burua, Printzearen
alde.
1452.
Sancho de Arraioz kobratzen du Iruñean, Printzearen
alde.
1452.
Carlos de Olondriz, Etxebeltzeko
nagusia, Printzearen alde.
1452.
Amaiurko gaztelua Don Juanen eskuetan zagoen baino setiatu
zuten beaumontarrek , eta hondarrean eskuratua. Printzearen
alde.
1452.
Martin de Iturbide, oidor de Comptos, con
bienes confiscados, kobratzen du Printzearen
aginduz.
1452.
Migel de Egozkuek zergak biltzen ditu Printzearen
alde.
1453.
Margaritari, Urtsuako anderea, ordaintzen zaizkio 10 cahiz de
trigo Bergara dorreak jasan
zuen setioarengatik. Printzearen
alde.
1453.
Etxaideko jaunak, Joanes, Amaiurko gazteluaren “retenencia”
hartzen du Printzearen eskutik.
1454.
Martin de Iturbide hiltzen da, procurador patrimonial eta
Sancho Datue notarioa izanen da bere ordez. Printzearen
alde.
Borrokak
izan ziren, Baztanen dirudienez ez, Don Juanek irabazi, Beamontarrek
galdu eta Printzea exiliora. Gero bakea sinatu.
Baztango
ia jaun guziak Beaumontarrak, Don Karlos Vianako Printzearenak,
kastelau zaleak, eta 50 urte
beranduago gerra berriz lehertuko delarik, gure jaunak Castillarekin.
Baino hori bertze historia da.
Labur
biltzen: Baztango jaunak eta jauregiak gure gerra
gizonak/gudariak izan ziren. Gure ustez, Erroma imperioa desegin
ondoren agertuko zen holako “kasta”.
Waskonesen saltsa guzietan ibiliko ziren nahastuak , nolabait Baztan egituratuko zuten oreka bat mantentzen bertze baztandarrekin eta nola ez, Herriaren alde noizpait borrokatzen ere. Influentzia zuten Kortean eta uste dugu , gure ustez ustelean, aprobetxatu zutela zuten indarra Herriaren interesak han, Iruñean, defenditzeko.
Waskonesen saltsa guzietan ibiliko ziren nahastuak , nolabait Baztan egituratuko zuten oreka bat mantentzen bertze baztandarrekin eta nola ez, Herriaren alde noizpait borrokatzen ere. Influentzia zuten Kortean eta uste dugu , gure ustez ustelean, aprobetxatu zutela zuten indarra Herriaren interesak han, Iruñean, defenditzeko.
Gure
uste ustelean, Baztanen ez zen feudalismoa suertatu, gure jaunak ez
ziren jaun feudalak, ez zen izanen mundu idiliko bat, naski beren
indarrez noizpait aprobetxatuko zirela baino mende horietan
espezialistek diote Baztango lurra %99 komunala zela, hau da, Baztan
baztandarrena zela , hortaz zaila egiten zaigu Baztan jaun batena ,
edo batzuena, izan zela onartzea.
Historian
lehenbizikoak agertzen dira, bai, baina “jaun-ohore” hori
erregeek ematen zieten, ez Baztanek: Baztanen denak berdinak ; Baztan
= Bat han (leiendan eta teorian).
Kapitulu
honetan erabili den materiala:
“Los
dos significados de la hidalguía universal según el modelo baztanés”
J.M. Imizcoz.Interneten.
“Palacios
Cabo de Armería”, J.J.Martinena.Interneten.
“Origen
y difusión de las armas de Baztan”, Andoni
Esparza.Interneten.
“La
violencia en Gascuña y los enfrentamientos anglo-navarros”,
Susana Aparicio.Interneten.
“Encuesta
cuatrilingüe de 1249...”
Ricardo Cierbide.Interneten.
“La
Biblia del Rey Sancho...”, Soledad de Silva.Interneten.
“La
nobleza navarra”, Iñigo Mugueta.Interneten.
“Diccionario
de antigüedades...”, Yanguas y Miranda.Interneten.
“El
capitán ...., señor de Ursúa..”, Eulogio
Zudaire.Interneten.
Archivo
General de Navarra, AGN, Eusko Ikaskuntza.
AGN
Seccion de Comptos ,Eusko Ikaskuntza.
AGN
Documentacion de Carlos II, Eusko Ikaskuntza
AGN
Comptos y Cartularios reales,Eusko Ikaskuntza
AGN
Documentación Real, Eusko Ikaskuntza
Cartulario
Magno T.III, transk. Eloisa Ramirez & Susana
Herreros.Interneten.
“Documentacion
Real de Carlos II”, transk. M.Teres Ruiz.Interneten.
“Colección
de documentos...” , Mariano Aregita.Interneten.
"Baztan solasean" Maite Lakar & Ana Telletxea.
“La
ciudad y puerto de Bayona”, Bocacha &
Arizaga.Interneten.
“Navarra
e Inglaterra a mediados...”, Raquel Garcia Arancón.
“Tres
linajes navarros”, Raquel
Garcia Arancón.Interneten.
“Armarria.Heráldica
baztanesa”
Vidal Perez de Villareal.Interneten.
“Fuero
General de Navarra”,
transk., Pablo Ilarregui.Interneten.
Badira
artikulu gehio baino ez asperrarazteko, gainekoekin aski.
Baita ere artikulu motz pila bat nonnahi/wikipedian harpatuak .
Foto
gehienak Internetetik ateraiak.
Itzulpenak,
eneak, libre eta laxoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario