viernes, 17 de abril de 2015

Baztan eta Frantsestea. 9.Kapitulua: 1814. Eta ako!

Baztan eta Frantzestea.
9. Kapitulua : 1814 . Eta ako!

Kontu  militarrak


Jakinarazteko:     Baigorriko aferak kontatzen ditugu hemen zeren Erratzu izanen da atake horien erretaguardia edo babeslekua eta datu guti izan arren, Baztandik edo Erratzutik (Aldudetik ere) aterako dira Baigorriarren desgraziak. Aldudeak aliatuen eskuetan ziren.




1814.01.03              Espoz & Mina Baigorritik Jaca (Huescan)  konkistatzera  gaten da. Frantsek Jaca dute eta  espainiarrek Baigorri .

1814.01.12             Egun honetan, frantsek diote ….
Harizpe bere herrian, Baigorrin. “Les soldats de Harispe excités par leur général… berreskuratzen / reprierent Baïgorry.. “ Harizpek berriz Espoz & Minaren jendea Aldude  eta Erratzu aldera kanporatzen. Dirudienez, bertze aldeko eskualdunak berarekin zituen; Wellingtonek zioen errua espainiarren astokeriengatik zela eta bronka Murillo eta Minari. “Berak (Wellintong-ek) ez ditu milaka gizon galdu, frants herritarrak harpilatzeko edo gaizki tratatzeko/he had not lost thousands of men to pillage & ill-treat the French”. Erranaldi polita, gero meatxu egiteko euskaldun frantsei erraten eta proklamatzen baretzen ez badira, herriak kizkaldu eta jende guzia urkatuko duela.

Egun honetan, Division de Navarra-ko. 3º Rgto.-koek  diote...  




nola Harizpe jeneralak bildu zituela Nafarroa Behereko jendea baita Garaziko guarnizionea ere eta gauez Baigorri gainean jarri zela eta eguerdian atakatu, behartzen Boluntarios de la Division de Navarra-ri  (1º, 2º eta 3º Rgto)  Izpegi eta Buztanzelai aldera erretiratzea eta hortik Erratzura eta Arizkuna (frantsek diote Aldudera). 1º Rgto-koek diote nola Erratzun gelditu zirela Otsailaren 12ra artio.





Eta Erratzuko mutilak?  Mandatuak egiten Division de Navarra rendako. Erdaraz propio , eta euskaraz mezularia . Urtarrila eman dute gure mutilek “con pliegos/paperekin” inguruko herrietara gaten : Aldude, Añoa, Bera, Orreaga, Bidarrai, Ezpeleta, Zugarramurdi, Sara, Doneztebe, Elizondo edo Goizueta. Saria, 10 erreal fuerte.

1814.01.28              Kuriositate bat. Wellington eskuaraz !

                               To Marshall Sir W.C.Beresford
My dear Beresford                                   St.Jean de Luz, 28th January,1814
                …. Regarding the people of Bidarry. We have been very unfortunate.. Mina’s troops were there and plundered the country completely and the people …against us, both there and at Baigorry, and have done us really more mischief than the  French army…. If…   I will totally destroy them (villages) and hang up all the people belonging to them…
                                           
PROCLAMATION

“Baigorritar eta  Bidarraitarren egiteko moldeac penaric handiena egin darot: Bertce herritacoac ez beçala comportatcen dira, çucen ez dutelarik horla egitecotz, bijoaz frances armadara.
Ez dut permetituco içan ditecen gaur gerlari, eta bihar jende bakezco Geldiric badaudez bere Etchetan, nihore ez ditu bilhatuco ez penatuco: aitcitic lagunduac içanen dira bertce herrietacoac beçala. Jakin beçate complitu ditudala herriari agindu diotçadan guciac, ordean niri gerla nahi badautet egin , egin bitez soldadu, har betçate armac, eta utz bere Etcheac.                           
                                      Cartier Géneralean,
                                      28 Urthehastearen, 1814.
                                     WELLINGTON

* Transkripzioa moldatua : gu = g .  qu = k. Bertze guzia zagoen bezala










1814.02.14              Momentu honetan gerraren frentea Baionatik Donibane Garaziraino gaten den bidea izanen zen, hor nonbait. Egun honetan, hamalauan, Wellington eta bere armada martxan jarriko dira Orthez aldera. Horrek erran nahi du bere bazterrak zaindu behar dituela, bere eskuinean, Baigorri eta Garazi.


                               To Earl Bathurst
                                         St.Jean de Luz  February 1814
My Lord,
        …. On the 14th … I made the detachment of … Mina’s troops in the valley of Baztan advance  … upon Baygorry and Bidarry and the direct communication of the enemy with St. Jean Pied de Port being cut off…”    WELLINGTON


“Sali de Errazu el dia 14…” dio Josef Gorriz kapitainak, Division de Navarra-ko. 1º,2º eta 3º Rgto.-koekin.  Berriz hartzen dute bertze aldeko bidea eta Baigorri eta batez ere Donibane Garaziren kontra doazte, hiria setiatzera, naski, Baigorri eta bere inguruak garbitu ondoren. Bidenabar, Harizperen etxea, Etxauz Jauregia, erre zuten. Orain bai, orain han, Baigorrin, geldituko dira.

Eta Erratzuko mezulariak, atakearen hurrengo egunean, 15ean, hasiko dira Baigorrira gaten, baino ez “con pliegos”, “con maletas y mochilas de oficiales” baizik.




1814.02.16               Donibane Garazi setiatua, gerra akitu artio.




1814.02.19               Baiona setiatua, gerra akitu artio.


Tropa gehienak Baztandik gana dira, Quarto Ejercito de Reserva de Andalucia Gares eta bere inguruko herrietan (Artaxona, adibidez),  Aliatuak Frantzian daude eta Division de Navarrakoak Nafarroa Beherean. Hala ere soldaduren bat, zaurituak eta kolpatuak batez ere, gure artean gelditu dira.




Iriarteko borda

Konparazionez, Hospital de Portugueses : Erratzuko Iriarteko  Bordan.
Goiko paperan ikusten denez denetarik ematen zieten: pertzak, kazpelak, pisuntxiak, platerak…4 dozena= 48 plater. Horiek baino gehiago ez ziren izanen.








Bakarrik gauza horiek? Ez, sabanak bendak egiteko, ozpina zauriak sendatzeko eta aragia salda bero bat prestatzeko.





1814.04.06              Apirilak  6 , Napoleon errenditzen.

1814.05.03              Maiatzak 3. Luis XVIII. errege Frantzian.

1814.05.04              Maiatzak 4. Deusestatzen da Espainiako Konstituzioa.               

Adio Nafarroako Probintzi Espainiarra!!!                          

Biba Nafarroako Erresuma (Reyno de Navarra)!!!


1814.5.13           Maiatzak 13 : Fernando VII “El Deseado “  Madrilen.


Alegoria: Fernando Erregea Madrilen sartzen.                                                                   

Eta Herria?

1814.01.31           Batzar nagusia (Konstituzionala)

Bilduak Haran  honetako lau udaletxeak Batzar Nagusian… herrietako alkateek tomaron posesion,

Elizondo: Juan Horganvide                 Erratzu : Miguel Felipe Aguirre
Arizkun: Miguel Jose Yrigoyen           Azpilkueta: Juan Felipe Arrizaleta
Elbete: Juan Bautista Laurnaga           Lekaroz: Juan Jose Argemola
Gartzain: Juan de Hualde                   Irurita: Ambrosio Larramendi
Arraioz: Domingo Aleman                  Oronoz: Juan Bautista Baleztena
Ziga: Pedro Manuel Garbalena           Aniz: Antonio Urrutia
Berroeta: Juan Fco.Maritorena      Almandoz: Juan Lorenzo Argain

… eta katadera nagusia como alcalde, Juez, Capitan a Guerra de este Valle…a.. Juan Jose Echenique,…
(kuriosoa, eskribauak ez du euskaraz deus adierazten).

Katadera Nagusia: Baztango alkatearen jarlekua



Aferak?

* Udaletxeak ordena du Ospitaletan gelditu diren      Reserva de Andalucia ko soldaduak Lantz aldera eramatea eta horretarako behar diren zamariak Elizondo, Ereberea eta Basaburuako herrietatik atera behar ditu Udalak.

* Hortik aparte, zer? Edozein administrazionek beti egiten duena: zorren ordainketa luzatzea. Baztango kasuan Senosiain jaunarekin duen “emprestito/zorra ” berritu. Ez dakigu ez kopurua ez interesa.


* Zer gehio egiten du administrazione tipiko batek? Komisioneak antolatu.  Kasu honetan batzorde bat  sortu behar dute kuartel bakoitzetik errepresentante banarekin. Zertarako?  Kalkulatzeko zein izan diren kalteak eta galerak “en la retirada (  frantsen ) y estancia de los ejercitos ( aliatuak ) ”.


1814.4.12           Batzar Nagusia (Konstituzionala)

* Bilduak: Hala nola bada escasia que esperimenta en el Valle eta lortzeko aziendaren prezioen beherapena, proposatzen dute berriz merkatu egunak aldatzea eta oraingoan bida egitea hilabetero, hamabortzero, ortzegunetan, behiek eta zaldiek erreal-de-vellon bat ordaintzen, ardiek 4 marabedi eta zerriek bederatzi, Elbeteko zubitik Merkatuzelairano eta hortik Pilotalekuraino.


Merkatuzelai


* Zer gehiago? Gobernuak Nafarroari dirua eskatzen ari denez, bada ez bada, Udala hasiko da dirua biltzen, eskaria etortzekotan, zerbait bildua izateko. Saiatuko dira 1.000 erreal fuerte biltzen.

* Herrietan agertzen den jende “sospechosa/susmagarrien “ gastoak, udalak eginen ditu. Nor dira susmagarri horiek? Desertoreak? Exiliatuak?


1814.05.31                       Batzar Nagusia. ( Nafarra )

Oroitarazteko: Hilabete honetako lauan (1814.05.04) Espainiako Konstituzione berria deusestatu/abolida izan zela eta Sistema Zaharra berriz indarrean jarri zuten.

Afera  aunitz zuten tratatzeko:

* Gaixtokeri aunitz egiten omen ari dira azienda salerosketetan, hortaz norbaitek erosten badu abereren bat merkatuan, egiaztatu behar du nondik ekarri duen abere hori, ez daiela ebatsia izan.

* Medikuaren dirua betiko moduan bilduko dela, denen artean diru-biltzez.

* Pobre aunitz dabiltza herrietan eskean. Erabakitzen da pobreek beren herrietatik kanpo ezin dutela eskatu, bertzenaz zigortuak izanen direla.

* Ardoa eta gariaren prezioak apaldu dira aunitz eta hortaz ardo pinta batek 1 ½ erreal balioko du eta ogi libera batek 14 marabedi (Erratzun 19 balio zuen ???).

* Iruñeko “Governador de la Plaza de…” eskatzen dio haran honi 49.000 erreal, alde batetik, eta bertze aldetik, Espoz y Minak 150 razione ogi eta aragi eta 25 garagar egunero. Baztanek igorriko ditu errepresentante batzuk pertsona hauei jakinarazteko nolako egoera txarrean daudela eta faborez, berrikusi dezatela eskaria. Hala ere, segituko dute dirua biltzen.


Pittika

* Ahuntzak ( eta pittikak ta akerrak) sobera direla gure dermiotan eta solastu ondoren erabakitzen dute, gehiengoz, Baztandik lekutu behar direla/dituztela. Epea, Santiago eguna.










* Berriz merkatu eguna aldatzen. Bida hilabetero sobera iduritzen zaie eta hortaz  erabakitzen dute gaurtik aitzinerat bat bakarrik hilabetero izan daitezela eta merkatuan sartzeko pagatuko dutela gauza bera kanpoko zein etxeko aziendek.

1814.06.22              Batzar Nagusia . ( Nafarra )





Bilduak… erabakitzen dute ardo arruntako karga guziek 5 erreal fuerte pagatuko dituztela eta hortaz ardoaren trafikoaren expedientea enkantean atera dezatela “en candela viva desde 1 de Julio hasta 31 de Diciembre bajo postura..”. Baimentzen zaio Alkateari enkantea 2 egunetan egitea, bi argizeri/candela  pizten, lehena Balleko Etxean , atsaldeko lauetan, 26an, eta bigarrena leku eta ordu berean, 30ean, eta argizeri hau itzali ondoren, ez da onartuko “mejora”. Hala ere, ez bada agertzen “rematante” bat, Alkateak egiten ahal du bere ustez hoberena dena.





1814.08.16                       Batzar Nagusia . ( Nafarra )

“Y estando juntos y congregados…” Alkateak kontatzen du nola Division de Navarra ko partida bat etorri dela kobratzera Maiatzaren 23an Nafarroako Haziendako Ministroak (Baltasar Sainz) Baztani agindu ziona: 150 racione egunero. Hurrengo egunean, 14an, partidako komisionatuak, Sebastian Armendariz, ofizio bat pasa ziola Alkateari erraten “que se le autoriza que bajo prisión de los alcaldes, Justicias y pudientes de los pueblos mosoros, se haga exacción de dichas raciones…  lau egunetan. Hortaz Alkateak Batzar Nagusira deitu du gaur. Alkateak, politikoki xuxena, dio beti izan nahi dutela Armada mantenitzea baino zaila ikusten duela Baztanek jasaten ahal duela zor hau, zeren “sus abitantes en general reducidos a un total retraso y miseria por los incalculables daños que han padecido en las dos retiradas del enemigo  y estancia de la numerosas tropas aliadas” , hala ere, erabakitzen dute denen arteko diru biltze bat egin eta herri bakoitzak paga dezala bere kuota por todo el dia Martes veinte del corriente…” Pagatu dutenek ez zutela hartu behar beraien herrietan etorri den partida eta karga hori zordunek jasan dezatela. Behin dirua bildua, eramana izan daiela “al Ministerio de Hacienda”  errezibo baten kontra, naski.

* Erabakitzen dute ere, aduanetan dabiltzen partidek peseta (16 cuarto) baten ordez, 14 cuartos kobra ditzatela o la racion de etapas (bazkaria/rancho). Ez dute erraten non diren aduana horiek ezta nor diren “partida ” horiek edo norendako egiten dute lan.

*Adosten da ere Zugarramurdiko alkatea ager daiela Batzar Nagusiko lau bilkuretan.

1814.09.24              Batzar Nagusia . ( Nafarra )



Muruzabal - Iltzarbeko Ibarran
Y estando asi juntos erran zuten nola Alkate jauna, D.Juan Jose Echenique, eramana izan zela al Quartel General de Muruzabal por la partida de exacción de las raciones del 23 de Mayo… por falta de cubrir estas…  Balleko komisionatuak, D.Fermin de Gamio eta D. Bernardo Perochena harat gan eta se le ha puesto en libertad… bajo la garantía de ellos.”
Afera xuritzeko, enkargatzen diete eskribanoari eta J.L.Mutuberriari Biserreiarekin solastea afera konpontzeko, erabiltzen bilduak dituzten 1.500 peso  eta ez bakarrik hori, aldi berean, dakitenez etorri behar direla “ para completar lo que falta del millón y medio de reales impuestos a todo el Reino ”, ia zer egin zezaketen.


1814.10.16               Batzar Nagusia . ( Nafarra )

*Ahuntzendako ordenantzak mantentzen dira eta igurainek/guardamontes betearaziko dituzte .

*Oronoz, Aniz, Gartzain, Erratzu, Azpilkueta eta Lekarozeko herriek eskatzen dute “los repartos” egin daitezela “por la Primicia”. Proposamena onartzen da Eguberriko batzarrera artio eta orduko ez bada “katastroa egin, Eguberritik aitzinat … errepartoak por becindaria”.  Hau da, por la primicia-k erran nahi du ondasunaren arabera eta “por becindaria” denek, nolabait, gauza bera.

* Hala ere, erabakitzen dute igurainei (lau dira) urteko soldataren erdia Eguberrian ordaintzea , eta bakante dagoen plaza, hala segitzea.

* Feria berehala izanen denez, segitzen dion merkatu eguna suspenditzen da.

* Ostatuen/tabernen arriendoen egoera Eguberritik aitzina tratatzeko, Alkate jauna bilduko da konbeni zaion jendearekin eta haiek erabakiko dutena eginen da.

1814.11.24                      Batzar Nagusia . ( Nafarra )

Politika. Eskribauak azalten die han bilduak direnei, nola dituzten karguak utzi behar dituztela zeren obratzen ari baitira “con arreglo a lo dispuesto en la abolida Constitucion Española”, eta nola dekretoz agindu dutela 1.808.ean alkateak izan zirenak , berriz izan daitezela alkateak. Denak ados, hori bai, herriko kontuak ekarri ondoren, con la debida claridad. Nola denek zakiten proposamena hau egin eta onartu behar zela, “con habiso anticipado/aitzinetik abisatuak salan esperatu  zieten  1.808.eko alkateei (justicias)  eta hauek sartu zirelarik aretoan “levantandose el insinuado Don Juan Josef de Echenique de su silla preferente/katadera nagusia , entregó inmediatamente la vara e insignia de Alcalde de este Valle a Dn Josef Manuel de Yrigoyen, quien la recibió en sus manos y se sentó y volvió a tomar su posesión  y el de la silla preferente como Alcalde, Juez, Capitan a Guerra de este Valle eta gauza bera bertze kargodun guziek “mediante juramentos”.



Baztango Balleko Etxearen Sala Nagusia




Eskribauak sinatu ondoren atera ziren salatik ordu artio izan zirenak herriko alkateak eta barnean bakarrik 1.808. urtekoak. Gelditu direnak ikusten ez dakitela gauza aunitz “retrasados que han quedado a causa de la ultima rebolucion”, erabakitzen dute aparteko akta bat egitea tratatu beharko duten gauzekin.
Oroitarazten dute nola, Alkatea, betidanik, inmemorial, hiru urtetako izan zela, entrando en su desempeño la antevíspera del dia de Corpus Christi (asteartea) de cada tres años… la terna (hirukotea) le despacha el Exmo. Señor Virrey y Capitan General de este Reino”.
Ohitura da “hiru urtetako alkatetza para los catorce pueblosere baina honek “insoportable carga” denez, behartzen die aldatzera kostunbre hau, hiru urtez alkatea izatearena, eta erabakitzen dute denek batera hamalau herriko alkateak urte baterako izatea, hasten Urtarrilaren lehenean eta akitzen urte bereko Abenduaren hogeita hamaikan.
Hau martxan jartzeko, proposatzen dute hurrengo batzarrendako , Abenduaren 26an, ekar dezala herri bakoitzak beren alkatearen izena eta hola izan daiela urte honetatik  aitzinerat y que den libro de él el 31 de Diciembre. Hortaz eskatzen dute al Real y Supremo Consejo de este Reino se sirva confirmar y aprobar esta resolución”.
Ez dugu erantzuna ikusi, baina Baztanen hala izan da ordutik orain artio.

1814.12.27                      Batzar Nagusia . ( Nafarra )


Zugarramurdi
Erabaki dute nor izanen dira alkateak hamalau herrietan datorren urterako, haien zina/juramentos hartu ondoren .
Halaber, Zugarramurdiko alkateak“en obserbacion de la costumbre ere bai zin egiten du bere betebeharra beteko duela, eta hola egin zuen Pedro de Mendiburuk, Bizkarrondoa bere etxea, eta nola honek “erran zuen autatua izana zela lan hori betetzeko… eta errege eskribauak fedea ematen du Alkateak zina hartu ziola sobre la cruz de su bara y palabras de los Santos Quatro Evangelios, zainduko zituela balle honetako saroiak eta landaketak , edozein kalte berriaz abisatuko zuela eta agertuko dela en las cuatro Juntas Generales”.


Zer gehio gertatu zen Baztanen? Eguneroko aferak.

Konparazionez, Josef Maria Arenas batek, Capellan del Ejercito de Infantería, zertifikatzen du nola Elizondoko zirujauak, Martin Josef Elizalde, sendatu dio “una fracsion completa del gueso femur del muslo derecho”.
Noiz? 1814.eko Martxoren 24an.  


Edo bertze batek, Mª Catalina Goldaracena, Baztango mediku zenaren alarguna, eskatzen duela bere senarrari zor zitzaion kontua, 800 peso baino gehiago. Alkateak dio ados dagoela eskaerarekin eta eginen dutela.
Noiz? 1814.eko Apirilaren 12an.

Edo korreioz etorri zaien karta, eskatzen Elizondon diren “galletaseta toneles de ron” Reserva de Andaluciarena zirenak, Irunera garraiatzeko eta nola Alkateak dio igorri dizkiola 1.020 arroba gaileta eta 155 karga ron.
Noiz? Maiatzaren 22aren ondoren.

Zenbat pagatzen du ardoaren arriendoak?  4.680 erreal; hau izanen zen hondar postura. Eta pagatzailea, Mortalena. Noiz ordaindu zuen? Abenduaren 31an.

Eta zirujauak, M.J.Elizalde, Erratzura egin  zuen bidaiarengatik zauritu bat sendatzeko eta a fin de libertarme del peligro que en aquel tiempo ocurria” lagundu zion soldaduarenagatik eskatzen duena: 32 erreal fuerte. Noiz? Ekainaren 8an.

Eta nola zirujau honek berriz eskatzen dio Udalari 34 erreal, kasu honetan J.M.Arenas capellana (lehenago aipatu duguna) sendatzeagatik. 62 egun kostatu zitzaion sendatzea. Hau ere Ekainaren 8an.



Elbete
Edo nola Juan Francisco Latasak, Elbetekoa, kontatzen du nola aitzineko urteko frantsen erretiradan, hauek bere zaldia eraman zutela herriak hala erabakia eta nola mando ustel bat itzuli ziotela zeren berehala hil baitzitzaion eta hortaz eskatzen du , kontutan izaten zaldiak 65 peso balioko zuela eta bueltan eman zioten mandoak 30 peso, 35 pesoko diferentzia suertatzen den hori berak ken ahal dezala (bere kontutik,naski) Elbeteko herriak Udalari pagatu beharko dion dirutik. Noiz? Urriaren 11an.






Edo nola Alkate jaunak ordaindu dizkio 40 peso fuerte andre bati. Nori? Dominica Echeverriari, Erratzuko ostalaria.  Ematen du Dominica hau Baztango lehenbizietako andre enpresaria izan dela !!   Zertaz? 1810.urtean lau kupela ardo (quatro botas de vino) errekisatu zizkiotelakotz baina errekisa hori Baztan guziari (Baztango boltsari) zegokion pagatzea.  Noiz? Urriaren 12an.





Edo nola Pedro Paulino Otondok, Erratzukoa, eskatzen dio Udalari zegokion dirusaria lau otso harpatzeagatik. Nola Udalak dio baietz, erdia eskaria hartu duen momentuan eta bertze erdia Eguberriko egunean. Zenbat? Hogei peso fuerte. Peso fuerte 8 zilar errealeko sosa zen. Noiz? Urriaren 16an.

Edo nola mezulari batek korreioa eramateagatik “que lleva sobre… y pago el sello”,  3 erreal kobratzen du. Zer zioen karta horrek?Que cesen los de Republica… y entren los del año 1808”. Doikebe, los de Republica Constituzionalistak ziren.
Noiz? Azaroaren 18an.

Edo nola Manuel Bubea baten haurrideek, Oronozkoak, eskatzen diote Udalari paga diezaizkiela 40 peso fuerte beren anaiaren elizkizunak ordaintzeko. Haien anaia, Manuel, 1803.ean boluntario bezala joan zen Espainiako erregea zerbitzatzera eta orain dela sei urte, Alburquerquen, erretirada batean tiro batez frantsek hil zutela.

Zozaia , 1813an


Lekukoa J.M.Ermigarate, Zozaiakoa, eta Division de Navarra ko boluntarioa.
Udalak, baietz. Noiz? Abenduaren 2an.










Edo nola Francisco Esteban de Urrutiak, Lekauzkoa, kontatzen du nola aliatuek berak zuen mandoa  eraman zutela baino berak ez zuela deus erran bere momentuan eta nola berriki erosi zuen astoa  Reserva de Andalucia koek eraman dutela ere, ez berea bakarrik baita bertze batena ere bai, “que todo es publico y notorio”,  Udalari eskatzen dio ia baden konpensazioneren bat.
Udalak ezetz, no ha lugar.

Zer gehio? Udaletxe batek normalki gastatuko lukena gaur egun baino orain dela 200 urte.

Kartzela. Kartzela mantenitzea eta horrekin barnean diren presoak, zeren presoak baitziren: Ez dakigu zertaz baino batzuk denbora luzekoa dira, 143 edo 77 edo 107 egunekoak . Erreal bateko bazkaria ematen zieten. Nor ziren? Juantorenaren semea, Oronozkoa, edo Ilintxi Etxalarkoa edo Arraiozko “sillero-ren semea, edo bikote bat “ preso y presa” (hemen dakigu zertaz, gizona espia omen, Andrea la mujer qe le seguía” ) edo bertze bat, Artikakoa, Txolinen boluntarioa izana zena.




Eta kartzelak mantenitzea, zeren presoei grillos/girgiluak jartzen baitzizkieten eta horretarako behar ziren tresnak erosi edo konpondu behar. Edo kartzelako atea konpontzeko, zeren ihes egiteko, modu errexena atetik baita, eta hortaz, noizpait, atea que deshicieron los presos”  konpondu behar.  Ihes egitea lortuko zuten? Presoak Iruñera eramaten zituzten eta norbaitek lagundu behar zituen, norbait horrek ere 
kobratzen zuen.





Edo Merkatuzelaiko paretak eta atekak konpontzea. Edo Alorburu bati Balleko etxea zarteatzeagatik edo amanuense-ren lana egiteagatik pagatzea edo erostea linterna para la ronda de noche” (hori non ez dute erraten, baina doikebe gauez egiten zen zerbait zen).

Edo bazkariak pagatu. Gure alkate jaunak (ematen du) ez zuen etxean jaten eta beti zuen norbait ondoan, ez bazen Baztango Sekretarioa (lehenago eskribaua deitzen zioten, zerbait aldatu da?) , izanen dira herrietako alkateak, edo juradoak, edo jende inportantea (Don Jose… Yrigoyen, Don Juan… Echenique… ) edo bere mutila eta mutilarekin bere zaldia y un almud de cebada para su caballeria”.




Kasu batzuetan, batez ere “kandela” piztu behar zutelarik ardo edo aragiaren “arriendoa” tratatzeko, hiru lekuko agertzen dira baita bi “baile” ere. Bidenabar, baztaneraz erdarazko “baile”, “balle”-a erraten zen. Zer ziren “baile/balle” horiek? Antzineko denboretan baile/ballea “exekutiboa” zen, hau da, zergak kobratu, justizia eman, jendea kartzelaratu eta holakoak egiten zuena, sheriff bat, baina denborarekin funtzio guzi horiek galdu ziren/zituen. Dirudienez Baztango historiaren momento honetan  bida ziren eta alkatearen laguntzaileak bezala agertzen dira ardoaren eta aragiaren arriendorako kontuetan. Beraien saria, bazkaria. 
(Ez nahasi balle hauek Baztango Balleko Etxearekin, baile valle erdaraz)



Eta herrietan? Proporzionalki gauza bera. Konparazionez, Erratzu.    Bere kontuetan ikusten ahal dugu herriko “gastos de funcionamiento”.

Erratzuko alkateak, Pedro Miguel de Arozarena, bere kargoa betetzen gastatu duena: 218 erreal fuerte, Batzar Nagusietara gaten zelarik, herriko kontuak konpontzeagatik, edo “Sastrea”, Miguel Josef de Yrigoyen, Donazarra (Donezahar) erreziboak (han ziren Garazi sitiazen Div. de Navarrakoak) kobratzera gana zelarik, informazionegatik (espionage?) que tomo el dueño de Zubietea, ehortzailearen soldata, 176 erreal, serorarena, bi erregu ogi/gari, ezkila jotzailearena , 120 erreal, aitzurra, barra eta pala bat konpontzeagatik ehortaileak behar zituenak sepulturak egiteko edo zirujano zenari zor zioten soldata, 943 ½ errealekoa eta akitzeko el maestro de niños”-ren 8 hilabeteko soldata, 480 erreal eta 19 marabedi.





Dena den, jendea zorpetu da, zorrez josiak daude , ez zorriez, zorrez. Pentsatzekoa Erratzun pasatzen zena Baztango eitea izanen zela. Erratzun, zerrenda batean , 103 “que deben” eta 39 “que alcanzan” agertzen dira.
Zenbat zor dute?  124.261 erreal 23 marabediko zorra, 1808.etik 1814.ra artio.

Kuriosoa da,”que alcanzan” artean agertzen direla 12 pertsona, ez etxeak, unitate fiskala bezala. Pena ez dutela adierazten zer ogibide zuten… Horien artean bida bertze aldekoak dira, Cadet de Bidarrai eta Garaicochea de Baigorri eta bortz andre ¡!! Merexi du beraien izenak emateak: Mª Ursula Linzuain, Francisca Ibarrola, Paula Irazelaia, Mª Angeles Gonzalez eta Mª Josefa Alarburu.

Eta prezioak?
                                         1813                        1814

Ogia (libera bat)               19 mrb                     19 mrb
Oilo bat                           4 erreal                     10 erreal
Aragia(libera bat)             4 err.                          4 ½ err.
Garia(erregu bat)              20 err.                     30 err.
Artoa(erregu bat)             13 err.                     26 err.

Arraroa da ogiak prezio bera izatea, kontraerrana, zeren laboreak, hau da gariarena  %50 igan baitzen eta artoarena %100 !
Oiloarena ere igate ederra, % 150.
Eta honekin, zer? Gosea eta Heriotza. Erratzuk 82 bizitanle galdu zituen, ia Konbentzioko Gerran bezain bertze. Pentsatzea aitzineko  urteetan, gerra ixilean eta frantsei & boluntarioei pagatu arren, bakarrik hamabosten bat hiltzen zela urtero…


Eta Erratzuko Berroako krimenarendako, zerbait berri? Iraborroa etxeko kontuetan holakoa agertzen da.




Zer adierazten da paper horretan? Hiltzailea, doikebe, Reserva de Andalucia-ko soldadu bat zela, Iraborroan aterpetua eta bere epaiketan Iraborroako etxeko jaunak deklaratu izan behar zuela.


Non? Artaxonan/Artajonan, Gares ondoan. Urte honetako lehenbiziko hilabeteetan Reserva de Andaluciako Armada Garesen eta inguruko herrietan egona zen. Norbait nahasten baden Gares Puente La Reina da erdaraz. Epaia ? Ez dakigu. Morboa aparte, interesgarria izanen zen zein egoeran zeuden soldaduak Baztanen. Bederen badakigu etxeetan egoten zirela gero etxeetako paperetan hori ez agertu arren.






Eta biziak darrai, bakean orain. Erratzun, 12 ezkontza izan ziren urte honetan, baino 27 haur bakarrik sortu eta 82 erratzuar hil  gerra madarikatu hau gure dermioetan akitua izan arren.






Uraren gainean
Bakea eta Osasuna