(Testu
osoa: Noticias
Históricas y datos estadísticos del Noble Valle y Universidad de
Baztan. Manuel
Irigoyen y Olondriz. Interneten)
Orijinala Udaletxean.
Orijinala Udaletxean.
De
la Tierra de Baztan
”Año
de mil quinientos y
treinta
y ocho años,
..
hola
hasten da auzia Baztan eta Nafarroako erregeen artean. Testuan
kronologia saltoka doa, berez urte bat lehenago hasi zen , 1437.ean,
eta gure ustez hobekio da kronologia egokiena segitzea , ez
testuarena.
1437.07.22
1437.eko Uztailaren 22.an. Iruñean.
Salaketa
: “A
los muy honorables... oidores de Comptos...Don Joan, Jaungoikoaren
graziaz Nafarroako erregea, Infant d'Aragon... e Doña
Blanca,
grazia berberagatik Nafarroako erregina
propietaria
del dicho Regno... Osasuna!
Jakinarazten
dugu Baztango jendeek izan dituzte Baztango larreak/montes yermos eta
erabili dituztela hango belarrak... jabegoa
izaten Gure Erreginarena/de Nos Reina...
baztandarrek
partea eta eskubidea izan gabe... eta 20 urtez auzian izan dutela.
...eskatzen dugu ...ordaindu behar dutela la
quinta de los puercos/zerrien kintoa
baita belarrarena
ere... eillos saben la causa porque han
estado aliados como
rebelles et desobedientes usurpando nuestro drechos, hortaz agintzen
dugu biltzea zor
diren
sumas et quantas de dineros, ... saltzen... haien ondasunak... zorra
kitatu artio. Dado en Pamplona XXII de Julio l'ayno 1437.”
1437.07.25
Eta orduan Comptoseko “oidores-ek” agintzen diote Joan Lopi de
Ataondo-ri, erreginaren porteroa, agindua bete araztea...”
de parte de la Señoria... agintzen dugu... executades... el
mandamiento... hasten 1410. urtetik 1437. urtera artio, urte bakoitza
150 libera, moneda fuert, egiten dutela 27 urte
eta ateratzen da 4.050 libera. Fecho en Pamplona 1437.eko Uztailaren
25an.”
1437.07.28
Hiru
egun beranduago “
yo el dicho portero, Juan Lopiz de Ataondo, gan nintzen pertsonalki
Elizondora eta han ... bahitu nituen ... 200
idi...
eta queriendo hacer... vendida de los dichos bueyes... zorra ordain
arazteko... etorri ziren nigana Miguel Perez de Iturbide, Baztango
alkatea, Martin Sanz , Arizkun jauregiko jauna eta Joanot, Arretxeko
etxekojauna, hiruak
Baztango prokuradoreak bezala... eta kaltetuak zirenez, eskatu zidaten
adiamiento/errekurtsoa , erraten haiek demostratuko zutela zergatik
ez zuten ordaintzen... eta nik veyendo el debat/afera ikusten...
bideratu ditut Comptoseko Ganbarara... En Elizondo, 1437.eko
Uztailaren 28an”.
1437.09.29
“Jakin
dezaten karta hau leituko dutenek, 1437.eko Irailaren 29an...
alkateak, juradoek eta Baztango jende gehienak, bilduak
Askoko zubi ondoan/cabo el puent de Asco, non
usadioa da biltzea
batzarrea egiteko...
aukeratu zituzten ... beraien prokuradoreak, ministroak eta
mezulariak... han zirenak presente Miguel Periz de Iturbide, alkate
jauna, Joan Periz, Etxaide jauregiko jauna, Garcia Arnaut, Zozaia
jauregiko jauna, Martin Periz Jauregizarreko jauna, Pedro Periz,
Irurita jauregiko jauna, Joan Miguel, Aniz jauregiko jauna, Pero
Miguel de Arreche Berroetakoa, Joanes Garcia de Ciga, Pedro Martinez
de Oyargoien, Joan Martinez d'Asco, Joan Martinez d'Arrechea
Elizondokoa, Pere Joanes de Barreneche Ordokikoa, vecinos
y habitantes/etxedunak eta biztanleak...
eta
han ez
zirenak, Mosen Guillen Arnaut de Santa Maria, Mosen Perez de Vergara,
zaldunak, Martin Sanz, Arizkun jauregiko jauna, Garcia Martinez,
Jarola jauregiko jauna, Martin Periz de Irigoyen, Garcia d'Orondriz
Etxebelzeko jauna eta Joan Miguel d'Ualde, Apaioako Iriarteko
etxekojauna, Baztango vecinos y habitantes... pertsonalki edo
ordezkari gisan Iruñera
gateko... en razon de ciertos mandamientos por la Señoria/ agindu
batengatik... non ematen da... nola pasa diren hondar 27 urteetan
Unibertsitateak
ez du pagatu.... 4.050 libera fuert por causa
de quinta/kintoarengatik...
eta auzia segitu ata fin/hondarretaraino.
Eta
afera hau tratatzeko, lehenago zerrendatu jendea konprometitzen da
onartzea haien kontra etortzen ahal zen guzia.
“Lekukoak...
el reberent Padre de Dios Don Fray Joan de Echaide, Urdazubiko San
Salbadorreko abatea, Ienego de Echaide, notarioa eta vecino y morador
Amaiurko hirian edo lekuan, eta ni, Martin Iñiguez de Asco, notario
publico et jurado por autoridad real en todo el Regno de Navarra.”
Hemen
dugu lehen konstanzia Baztandarren Biltzarrarena: non? Cabe
el puent d'Asco, Askoko zubi ondoan. Han
biltzen zen baztandarren “pleno baçarre”. Nola erranen zuten
eskuaraz? Biltzarra, Batzarre Orokorra, Xunta, Junta Jenerala,
Juntas? Ez dakigu.
Askoko zubia, orain dela.... |
1.900.
urtean , Baztango Udaleko sekretarioak, Manuel Yrigoyen y Olondriz,
dio nola oraindik Askoko zubian zagoela Baztango alkatearen harrizko
jarlekua zubiko
petrilean, egoera txarrean hori bai eta nola espero zuen momentuko
alkate jaunak, Plaza arkitektoa, konponduko zuela. 1913. urteko urak
gure historiaren puska ttiki bat eraman zuen, alkatearen jarlekua,
baita Askoko zubia ere.
Diogu
“Biltzarra” zeren denbora haietan baztandar guziek
zuten eskubidea han egoteko eta parte hartzeko, naski baietz.
Imajinatzea 200 etxekojaun zubi ondoan ez da asmakeria. Diogu
etxekojaunak
zeren denbora haietan gizonak bakarrik gaten ziren,
mundu maskulinoa zen,
andre alargunek semeak igortzen ahal zituzten beraien ordez, eta
diogu etxeko jaunak zeren ez balime zuten etxe propioa, ez zuten
eskubiderik han egoteko. Hau da, klaseak baziren, jaunak
(erregerenak) etxekojaunak (etxedunak /etxaldekoak) eta biztanleak ( maisterrak, apezak, pobreak...) : etxe propiorik ez zutenak.
Lekukoen
artean ikusten dugu nahasiak jaunak eta etxekojaunak, denak batera
zeren berez interesa bera zuten, denak etxedunak zirenez, hala ere
jaunak agertzeak “ukitu” politiko bat ematen zion auziari.
Bidenabar,
nomenklatura
pixkat: Testu guziak erdaraz daude. Badira bi hitz denborako arront
inportanteak: vecino
eta habitante.
Bereizten zuten: vecino-k etxe propioa zuen, nekazaria/abelzaina/ofizialea, eta eskubide osoak zituen:
batzarrean parte hartzen ahal zuen eta komunala erabiltzen ahal zuen.
Gure (nere) ustez gaur egun oraindik erabiltzen den hitza,
etxaldekoa edo etxeduna,
egokiak izaten ahal ziren.
Habitante:
ez zuen teorian etxe propiorik, izaten ahal zen herriko apeza edo handik pasatzen ari zen zirujaua baino batez ere maisterrak, pobreak, baita agotak ere: alokairuan bizi zirenak . Ez zuten eskubiderik batzarretan egoteko ezta komunalaz
aprobetxatzeko ere. Nik, neronek, erabiltzen dudan hitza, euskara
batuatik hartua, biztanlea
da. Norbaitek baldin badaki zein zen orduko hitz egokia eskertuko
nioke bere informazionea.
1438.05.10
Copia
”Año de mil quinientos y treinta y ocho años, Maiatzak 10,
Iruñeko hirian, Comptos Realesen Ganbaran, epaiketan ... zagoen
Johan Burges de Elizondo, Baztangoa,... Baztango Unibertsitateko
prokuradoreak... erakuktsi zuen ebazpen bat... Ganbararen
sigiluarekin... baita Don Carlos printzearen onarpenarekin ere...
bere eskuz sinatua eta Txantzileriaren sigilu haundiarekin, argizeri
berdez eta zetazko zinta berdez... erraten : “ ... oidores de
Comptos... salud! Ante Nos en juicio, por adiamiento dado por Joan
Lopiz de Athaondo, portero del Rey y de la Reina, Joan Miguel de
Eraso, notario regidor (fiskala)
eta Arnalt de San Vicent, notarioa baztandarrek
jarria
segitzeko dugun aferarekin... laket zitzaien Errege eta Erreginari...
afera Comptoseko Ganbarara igorria izatea”, jarraitzen
hurrengo kartarekin:
1438.07.09
“Don Juan...Rey de Navarra, Infant de Aragon... e Doña Blanca
... Reina et propietaria del dicho Regno... salut. “ (Mundu
maskulinoa: Lehenik gizona, gero andrea, kasu honetan berezko
Nafarroako Erregina.)
Jarraitzen
du kontatzen nola erregeek dute Baztango mendiak eta larreak
beraienak bezala baina hala ere, Baztan ez dagoenez konforme
“igortzen dugu dicho pleito... a la dicha Cambra... et toda
sentencia... Nos... las abremos por buenas/guk onartuko ditugu”.
Dada en Olit... XX dia de Julio l'ayno 1438.”
1439.07.31 Eta
epaiketa hasi zen.
“Arnalt
San Vicent, parte defendiente-k ..
erraten du fiskalaren eskaera “arront
iluna/muy oscura, orokorra eta nahasia dela, que no meresce..
respuesta/arrapostua ez duela merexi.”
Hasteko,
Baztango mendiek ez dute beti zitu bera, badira urteak guti ematen
dutela eta ezin zela gizendu edo mantendu zerririk han, hortaz
“demandantes... deben declarar los dichos años/salatzaileek erran
behar dute zein urteetan.”
Gero,
salatzaileek ere erran beharko zuten zenbat zerri “axerezados
de estrangeros/arrotzak”,
eta norenak dira... “eta
baimena Baztanek ala partikularraren batek emana... zeren
partikularrek egiten dutena ezin du Unibertsitateak pagatu behar...
eta Foruetan erraten den bezala, Baztango biztanleak ... izan ziren
lurren konkistatzaileak, eta lur hau hartu zutenak izan ziren aitonen
semeak, infantzonak, libreak... Nafarroako foru orokorrean
aforatuak... eta denek dutela dermio propio bat, eta dela
solariego/infantzona eta ez erregerena. Eta beraien arbasoek ...
egin zituztela elizak, jauregiak, etxeak, bordak, dolareak, errotak,
landak, sagardiak, baratzeak, harrizko gazteluak eta erein, landatu
egin eta luberriek atera... sin que sean tenidos a la Señoria
pecha/gauza horietaz Seinoriari petxarik ordaindu gabe... eta
Jaungoikoari ematen dizkiotela beraien hamarrenak eta premiziak eta
beraien aziendak alatu direla Baztango dermioetan baita beraien
zerriak, etxean haziak edo alatzera gan baino lehen erosiak... kintoa
pagatu gabe.”
Gaixto
batzuek diote afera guzia “urde
zikin batzuengatik”
izan zela. Baztango ekonomian inportantzia haundia zuten urde horiek.
Hemen argi deskribitzen dute sistema, zitu ona? Erosi zerri-kumeak
saltzeko gizendu ondoren. Zitu txarra? Etxerakoekin konformatu behar.
“Egia
da... saroi batzuetan Erregeak eta Erreginak, gure Anderea, badutela
cierta part o suert/partzuer eta gainera dauzkatela bi gaztelu
Baztango dermioetan, bat deitua Mondarran (Mondarrain)
eta bertzea Mayer (Amaiur)
,
et
esta villa de Mayer-ek badu holako muga Baztanen barnean, ha cierta
limitacion de tierra dentro en el termino de Baztan, ... eta han,
Seinoriak badu
errota
eta cierto drecho, et son aforados al fuero de San Cernin de pamplona
et...
Baztango Unibertsitateak eta bere biztanleek erabili dituztela bere
dermioetan dauzkaten ohianak arbolak ebakitzeko etxeak egiteko...
infantzonek egiten ahal duten bezala en el Regno de Navarra.
Lehenago
errana dugu nola Amaiur Baztan izan arren “Buena
Villa”
zen, nolabait errege-hiria zen eta hortaz erreginak “cierto
drecho/nolabaiteko eskubidea”
zuen han.
...ukatzen
dugu inoizko denboretan Nafarroako erregeek hartu zutela... kinto
hori.. eta si algunos quinteros oficiales reales-ek eskatu edo
kobratu diote .. baztandarraren bati zerri “axerizado”-engatik,
izanen dira zerriak baztandarraren batek ekarria Alduden edo
Eugiaranean sartzeko edo bertze errege-mendietan... edo ez
jakiteagatik ordaindu dutela edo erregearen ofizialeek behartuak.
Kasu
hauek ez dira Baztan osoari pasatu behar.
Eta
berriz errepikatzen dute : “la
antigua fundazion et figalguia de ... Baztan, fueron fundados como
fijos-dalgo/aitonen semeak, infantzon libreak, et libres y libertados
por su propio esfuerzo... Nafarroako foruetan agertzen den bezala.”
Jarraitzen
du errepikatzen balitekela norbaitek noizpait ordaindu ahal izan
zuela baino horrek ez du erran nahi erregearen deretxoa edo eskubidea
bihurtu dela. Eta behin eta berriz errepikatzen dute jende libre
direla eta izan direla: “...
los montes de Baztan son solariegos, et los habitantes.. son en
posesion de la propiedad de ellos, sin part de la Señoria Baztango
mendiak baztandarrenak direla, kitto,
zeren Nafarroako aitonen semeak eta infantzonak ez dira bizi
erregearen diren mendietan... eta Baztango aitonen seme infantzonak
Nafarroaren Koroari hain zerbitzu seinalatuak nola egin baitzizkioten
Francia, Nafarroa eta Castillako gerretan, ez zuketen onartuko bizi
en tierra del Rey pechera, beraiek lurren partitzaileak izaten, eta
Erregearekin foruen eta arauen egileak izaten: gaurkoek ez dute
onartzen ezta onartuko holako onarpena, bai lehenago dermio hauek
utziko zituztela eta joanen zirela bertze leku batera bizitzera. Eta
aitzineko erregeek txiki dituzte beraien foruetan, libertatean... et
beraien fidalguia.”
..............
“...
eta Baztango dermioak son inclusos/bere barnean ditu etxeak, landak,
mendiak... universalmente et en comun lur guzia, sin que hayan
terminos propios/dermio partikularrak izan gabe... etxeak, baratzeak,
saroiak baizik, eta erregeren
proposamena ateratzen bada jauregiak,
etxeak, baratzeak, sagardiak, errotak, saroiak eta Baztango dermioa
Erregerena bihurtuko ziren et se farida mayor injusticia, violencia
et fuerza inoiz egin izan dela Nafarroan infantzonen kontra.
Eta
berriz errepikatzen dute nola norbaitek pagatu baldin badu, haren
kontua dela eta horrek ez duela “deretxoa” sortzen Baztan osoari
aplikatzeko. Kuriositatez, dio ere “hondar
16 urte hauetan ez da gertatu zeren mendi hauek ez dira aski kargatu
hemengo zerriak gizentzeko”.
Hainbertze urte ezkurrik eta gaztainik gabe?
Eta
prokuradoreak akitzen du erraten “me
ofrezco probar...”
Honetaraino
Baztango prokuradorea, segiduan Erreginarena; “...
ante Vos... oidores de los Comptos Reales... nos ofrecemos probar...”
eta
segitzen du bere temarekin: Baztango
mendiak eta larreak Erregerena
direla, bertze gauza guziak ( etxeak, baratzeak,...) ez, eta hortaz
“deber
pagar quinta por los puercos axerizados/ordaindu behar zerri
arrotzengatik eta haber
pagado fast aqui/orain
artio pagatu duten
bezala”...
zeren “todos
pagan quinta et por esto non pierden su fidalguia/denek pagatzen dute
kintoa eta hortaz ez dute beraien noblezia galtzen.”
Dio
ere nola
“Rey Don Carlos-ek... fezo fazer.. pesquisas a causa de la quinta
de los... montes de Baztan... et empues... vistas por los señores
Rey y Reina et por su... Conseillo... erran
zuten ser
quinteros e deber pagar quinta... kontutan
izaten
Seinoria horrek badauzkala bi gaztelu, errotak eta saroiak Baztango
dermio eta larreetan” eta
erregeek zin egiten balime dute babestuko dituztela foruak eta
libertateak...
ez da konprenitzen nola subditos/menpekoek beraien jauna izorratuko
dutela...!
Larreak Saioa aldean. Xabiaram-ek |
Baztango
txanda:
“et yo ... Arnalt de San Vicent, seguidor de ... Miguel Periz de
Iturbide, alcalde de ... Baztan.. eta negando/denari ezetz..”
berriz
errepikatzen auzia “confusa/nahasia
dela, et non declara (fiskalak)
qui,
ni quales pagaron/nork pagatu zuen ... eta tal paga no seria drecho
adquirido a la Señoria...”, berriz
tematia,
Baztango Unibertsitatekoak baita habitantes et moradores ere,
infantzonak, aitonen semeak, libreak bezala eta liberatuak
beraien berezko libertatez eta naturaz / liberados por virtud de su
propia libertad et naturaleza”
egiten
dute nahi dutena beraien mendietan, larreetan baita ohianetan ere.
Argudioek
segitzen dute behin eta berriz errepikatzen gauza bera eta modu
zailean ez baduzu mintzaira hori erabiltzen, gure kasua.
Azkenean
eta hondarrean parteek beraien argudio eta konklusioneak,
eskribituak,
presentatu zituzten.
Epaiketaren
lehen partea akitua, Ganbarak agindu zien prokuradorei “vayades
personalmente a ... Baztan../ personalki Baztanera gan... que vos
presenten todos sus testigos, escripturas... et libros
argumentuak justifikatzeko
examinades los testigos bien/ongi galdegin lekukoei... zin egiten
Gurutze eta Ebanjelioen gainean..” Datum en Pamplona, postremero
(31)
dia de Junio año 1439.”
1440.04.15
Urte bat beranduago.
“...
presentes los oidores de Comptos... M. d'Iturbide, S. d'Iturbide, M.
de Raxa, J. d'Atheondo, Y. d'Egurbide...” diote
nola komisione bat Baztanera etorri dela lekukoekin solasteko, baita
dokumentuak aztertzeko ere, Comptoseko liburuak ikusi...”segunt
corso de Cort et practica... de Comptos,” txostenak
igorriak izan ziren sobre etxi batean Comptoseko Ganbarara eta honek
bi parte interesatuak deitu zituen. Joan Miguel de Erasok, fiskalaren
prokuradorea, kopia bat eskatu zuen eta Baztango prokuradoreak,
Arnalt de San Vicent-ek gauza bera. Eta hola egin zuten, bakoitzari
kopia bana, eskatzen bi partei presentasen
sus contradichos et impugnaciones eta
hola egin zuten bi parteek, hauek gehitzen ez zutela gehiago gehitu
nahi prozesoari.
“Onde Nos Comptos ..eskaera aditua... eta ikusia eta prozeso hau
ongi eta diligenteki aztertu ondoren..... kartak, dokumentuak,
kontu-liburuak... hobido deliberacion entre Nos, pronunciamos et
declaramos Joan Miguel de Erasok, prokuradore patrimoniala
(erregerena) ez duela frogatu ez lekukoekin ezta dokumentuekin deus
Baztandarren interesen kontra... declarando:
Baztango
vecinos et moradores/etxedunak eta biztanleak... direla aitonen
semeak/fijos-dalgo, libreak/francos eta zernahi petxa edo
morrontzatik libre/indepnes de toda pecha et servitud... baita
Baztango mendiak eta larreak kondizione berekoak izaten ere/los
montes y yermos de Baztan ser de la misma condicion...
et por ende, agintzen
dugu “porteroak” itzultzea bahitu zituen ondasunak (200 idiak).
Datum
en Pamplona XV dia de Abril l'aino 1440. Por la Cambra... de Comptos,
M. d'Iturbide, sellada.
Munduak
1948.aren Abenduaren 10 artio (nere sorteguna) esperatu izan behar
zuen adierazteko auzi honetan Iruñean erabaki zena: denak, jende
oro, libreak garela: Giza Eskubideak. Hala onartu zuten Apirilaren
15ean 1440. urtean: BAZTANDAR
ORO,
etxedunak eta biztanleak , JAUNAK
eta
MAIXTERRAK,
aitonen semeak /alabak garela, LIBREAK
eta bada ezpada, nobleak.
1441.10.06 Urte
bat eta erdi beranduago “Nos,
Carlos, Principe de Viana... et Gobernador General de Navarra, ikusia
ebazpena Comptosek emana eta egokia eta ona denez, lo
ratificamos, aprobamos y confirmamos.. Datum en el Monasterio de
Santa Maria de Irach, seiseno dia de Octubre... l'ayno mil
quoatrocientos e quoarenta uno. Charles.”
Zertaz
izan behar zuen hain denbora luzea ebazpena sinatzeko Vianako
Printzeak? Alta política? Baztango jaunak bere alde izan artio?
Nork-nor erosi behar zuen? Hala ere, noblezia Unibertsala Baztanek
lortu zuen gisa honetan erregeren/erreginaren petxa ez zuen ordaindu
behar eta momentuko mundu klasistan posizione onean jarri ziren baztandarrak, bere
kontra-erranekin, batzuk etxean maixter eta baztertua, baina
Baztandik kanpo, noblea.
Eta
historiak darrai.
Gaizki erranak
barkatu,
ongi erranak
bertze bati
kontatu.
Gaizki erranak
barkatu,
ongi erranak
bertze bati
kontatu.
Kapitulu
honetan erabili den materiala:
".Noticias
Históricas y datos estadísticos del Noble Valle y Universidad de
Baztan.
". Manuel
Irigoyen y Olondriz. Interneten
“El
palacio de Asco...”
Manuel
Irigoyen y Olondriz. Interneten
“El
noble Valle y Universidad de Baztan”,
Juan Cruz Alli. Interneten
“Los
dos significados de la hidalguía universal según el modelo
baztanés” J.M. Imizcoz. Interneten.
Foto
gehienak Internetetik ateraiak.
Itzulpenak,
eneak, libre eta laxoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario