viernes, 15 de abril de 2016

Baztan eta 1.Karlistada : 1835 - 5.kap. Addio ta kusi artio!

Baztan eta 1.Karlistada: 1835.
5.kap. Addio Baztan!


              Apirila

Eta Minak, zer? Ikusi dugunez, Iruñera itzuli baina Gobernu Zentralarendako
ez zen nahikoa egin zuena, are gehiago, Minak Lekaroz kizkaltzeak eta Etxarri Aranatz galtzeak, Zumalakarregiren fama, bere etsaia,  haunditu zuen.

Apirilak 08.                Espoz & Minak Nafarroa utziko du, betirako. Gerónimo Valdés de Noriega bere ordezkoa . Honek gerra metodikoagoa eraman nahi zuen
eta aldi berean postura defentsiboagoa zuen. Oráa jeneralak Baztan bere aginpean
hartuko du .


Apirilak 12.          Konboia Alduden dago. Aldi honetan Baztanen barna pasako da. Batailon batek lagunduko du, eta bidean ziren tropa guziek aldizkatzen zaindu behar zuten: 100 zamari Alduden, hortik Elizondora eta hemendik Irurita eta Belatera, han bi batailon esperoan eta hauen konpainiarekin Iruñera.
Zer garraiatzen zuen? Janaria: arroza eta gailetak.





Apirilak 14           Elizondoko kasernatik Erratzu eta Arizkungo alkateei... biharko goizeko bederatzitarako agertu behar dira Alduden (!!!) 30 zamariekin con lazos y sogas de esos dos pueblos...

Egun berean Urdazubitik, Oraá Jeneralaren sekretarioak igortzen die karta bat Erratzu, Arizkun eta Amaiurreko alkateei azaltzen nola Urdazubiko gotorlekua (aduana) indartu nahi dutenez, harat igortzeko biharko goizeko bortzetarako hainbertze zurgin, hargin, harotz eta mutil .



Apirilak 22                Diote nola hiru batailon faccioso ari dira Urdazubi blokatzen. Hemen kaserna bat (lehenago erran dugun aduana) zuten liberalek eta Elizondotik ekarria konpainia (± 100 lagun) batekin (Regimiento de Orense) defenditzen zuten. Hango goarnizioneak bizpahiru atake jasan zituzten. 
Bizkitartean Sagastibelzak Bidasoa aldea kontrolatzen du.

Apirilak 28                 Kontrabandoa.Francisco Asura (Capitan de Tiradores de Isabel 2ª) gauez Elizondotik atera zen eta Luzaidera pasa zen non zamaltzain espainiar batzu atzeman baitzituen 31 fardelekin, eta fardel hauetan, gauza debekatuak garraiatzen zituztela Frantziatik. Karlistendako, naski.



Presoen trukaketa.
Egun berean Elliot Ituna: Gerra hau orain artio, zakurren gerra izan da. Baztanen kasua penagarria izan arren, bertze lekuetan gertatzen ari zenarekin konparatuz irrigarria. Normalki, hala liberalek nola karlistek preso guziak garbitzen zituzten, Baztanen ikusi dugunez: Argudioa? justa represalia” aldiero. Ingelesak erdian sartu ziren eta lortu ere itun bat ( Lord Elliot inspiratzailea, hortaz izena) : presoak elkar trukatzea edo bederen ez hilaraztea.



                 Maiatza

Elizondon eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… Junta General Extraordinaria…
a 4 de Mayo de 1835… bildu ziren…

urte honetako kuarteleko eta herrietako alkateak eta junteroak , Lekarozkoa ezik, Hau afusilatu zutenez, bere partez Bartolome Biguria agertu zen. Zer tratatu? Beren karguetan mantentzen zirela eta jendearen eskaerak...  

Eskaerak:


Mariskonea/Maxkonea. Erratzu


* Antonio Iturburua jaunak, Erratzuko Marisconea etxeko nagusia, dio nola Iñarbeyn (Iñarbegi) borda bat erre zitzaiola eta Burga aldeko 4 haritzondo eskatzen dituela konpontzeko debalde, zeren kasu hauetan (erreketan) hala izaten ohi baita. Udalak lau haritzondo baietz baina ohikoaren erdia pagatzen, pezta bana.







* Manuel Tomas Yribarren jaunak , Arizkungo Zapatonea bere etxea, dio nola Elizondoko kasernatik ateraia partida batek erre zion Orabidean zuen borda eta txabola eta hortaz eskatzen du usadioa denez , ia ematen dioten zura/arbolak debalde. Udalak arbolak baietz baina pezta bat ( hau da , ohikoaren erdia) arbola bakoitzarengatik. Kasu hau arraroa da, zeren Udalak bere eskaera tramitatuko baitu eta onespena emanen baitio hurrengo urteko Apirilan.

Eta gerra? Laburbilduz: Karlistak nonahi Bidasoa aldean, ez bada Igantzin, izanen da Etxalarren edo bertzenaz Urdazubin edo Lesakan. Oraá jenerala hemendik harat eta bere gibeletik karlistak, manduliak bezala.
Hala ere,  gauzak aldatzera doazte: liberalen taktika aldaketa, Bidasoa eta Baztan abandonatzea, uztea deliberatzen dute.

Maiatzak 22            Bi agindu hartzen ditu Oraá jeneralak Elizondon: bata, erreserbatua, agintzen Iruñera igorri gehar dituela Elizondoko (baita Doneztebeko eta Urdazubikoak ere) fortinean diren gauza guziak (armak, munizioneak, janaria... ) eta bida, kontra-errana, egun berean non Valdes jeneralak agintzen baitio Baztango eta ondoko haranak kontrola ditzala. Oraak baietz baina Doneztebe eta Elizondon artean ia 400 kolpatu, bon, eri dituela eta ia nola garraiatzen ahal duen holako kopurua...

Maiatzak 23             Oraá inguratua zagoen, ia Bidasoa guzia karlisten eskuetan dago. Hala ere aginduak bete zituen (militarra zen , naski ).

Maiatza 25             Konboia Elizondotik kasernaren materialarekin atera zen eta 26an Iruñean zagoen arazorik gabe.
Baina honek Elizondoko jendea, liberalak naski, asaldatuko du. (Suposatzen da Elizondora itzuli zela) Oraá saiatuko da jendea baretzen baina 28an Valdesek agintzen dio Lekunberri aldera gatea.


Maiatzak 29              Argiastean, Oráak Iruritatik Donezteberako bidea hartuko zuen eta hortik Ultzamara, ustez errexagoa izanen zela. Eguraldi txarra, euria, hotza, lohia eta lohia, errekak gainezka eta karlistak, barrandan, bere esperoan. Larraitzarren (bertzeek diote Labeaga aldean, Larremiarren ondoan) borrokan lotu ziren, desastrea liberalendako, erretirada, ibaia gainezka, soldaduak ito. Hala hola Eltzaburun elkartu, 30ean gan ziren Markulaina lo egitera eta Ekainaren 1ean, Iruñean. Han, soldaduak zigortuak borroka galtzeagatik !, egun berean armada guzia ardorik eta pattarrarik gabe, ofizialak zaldi gabe, banderak altxatuak...
Hala ere aginduak bete behar: Doneztebe, Oieregi, Elizondo eta Urdazubiko (hiru?) fortinetatik eta ospitaletatik lekutu behar zen, inpedimenta guziarekin.

Maiatzak 30             Gerrako miseriak, alboko kalteak/daños colaterales, Agustin de Labaqui, Arizkungoa, Pedro Phelipe de Labaqui eta Xabierra de Iribarrenen semea, herri honetako Gortari etxekoa , 36urtekoa, que el dia 29 … marchó de bagage con la división del Sr. Oráa, jakin izan dugu hurrengo egunean, Maiatzak 30, en el encuentro que tubo éste con los carlistas se halló muerto en los montes de Elzaburu y Ulzama, ... y fue enterrado allí mismo....

Liberalak hilak ehortzen, biluzik.

Gerra honetan denak ez ziren/zuten hiltzen kanpusainduaren ondoan. Non dira lurperatuak? Batek daki . Hondar kasuan bederen erraten dute zer egin zuten. Bertze kasuetan ez, baina susmoa da gure dermioetan "hobi komuna" franko badela.
Ez hasi "altxorrak" bilatzen. Biluzik lurperatzen zituzten gorpuak. Bakean egon bitez.

                 Ekaina




Ekainak 01              Liberalen azken eskaera, lekutu baino lehen, despensa bete nahian. Arraroa data, Ekainak 1, zeren egun horretan uste dugu Iruñean egon behar baitzirela, ez Iruritan."Carne en vivo" eskatzen dute, baita garagarra ere. Hondar hau ez dirudi Baztanen bazela.

















Ekainak 02                  Iruñea.Ekainaren 2an Iruñetik Oráa atera zen Baztan aldera bi dibisionekin hango soldaduak Iruñera eramateko eta Lantzen zagoelarik jakin zuen Biadasoa aldeko kaserna guziak Sagastibelzaren mehatxupean zirela.

Ez zekiena zen Elizondon egun horretan gertatzen ari zena .

Hemen erran behar da nor zagoen momentu honetan Elizondoko kasernan: bi motako tropak,
  • regularrak, Regimiento de Orense, gallegoak ziren , (ofiziala: Mayor/Komandante Jose Mª Cid) soldaduak, kintoak, 200 inguru, (bertze 100  geiho Urdazubin ziren)
  • eta tropas francas ( ofizialak Asura eta Apezteguia), baztandarrak doikebe : Tiradores de Isabel 2ª (txapelgorriak), Urbanos de Baztan eta Guias,        130 inguru.
  • Denen burua , Gobernadorea, Don Ramon Zugarramurdi.

Karlistek lehenbizikoei Elliot Ituna aplikatzen zieten: presoak errespetatu, baino bigarrenei, lepoa moztu.


Ekainak 01                Elizondo. Coronel D. Jose Mª Cid, del Regimiento de Orense :  ” Gaueko hamarretan hilabete honetako lehenbiziko egunean, jakin nuen D.Ramon Zugarramurdi – Teniente Koronelak , kaserna honetako Gobernadorea, berak errana nola etsaien bi batailon Sagastibelzaren aginpean gaua pasatzen ari zirela, bat Iruritan eta bertzea Arraiozen, eta hortaz hasi nintzen erronda puestoz puesto, bijilantzia 


Antxitonea/Txokotoko zubi zaharra.
bikoiztea agintzen. Pasatzekotan herri erdian dagoen zubiko ate ondotik (Antxitoneko Zubiak ate bat bazuen), ikusi nuen D. Francisco Asura, Txapelgorri konpainiaren komandantea, zubia ezker aldera pasatzen (Txokototik zetorren, ibaiaren eskuin aldetik) bere tropa  alojatzera eta niregana hurbiltzen erran zidan beharrezkoa zela ofizialen junta konbokatzea, aztertzeko gure egoera eta deliberatzeko zer neurri hartu behar zen, eta erantzun nion gaizki ikusiak zirela junta horiek eta kaserna honetan Nagusiak agintzen zuela eta hori errana, gan nintzen nere kuartora. Gaueko orduetan edo, (Ekainak 2), agertu zitzaidan Exgobernadorea... eta erran zidan Txapelgorriak (Tiradores) eta Urbanoak sublebatuak zirela eta plazan formatuak, hemendik gateko zeren ez baitzuten etsaiei esperatu nahi, eta orduan kontatu nion Gobernadoreari Txapelgorrien komandantearena, Asurarena, eta gehitu nuen horrek zuen kulpa guzia eta komeniko zuela hau, Asura, afusilatzeak baino esperatzen ari nintzelarik nere printzipioak onartuko zituela, erran zidan haiekin lekutzen ari zela !!! ...Plazara (nere ustez Miserikordiako barneko patiora) gan nintzen non ziren Chapelgorriak eta Urbanoak, lehenbizikoen komandantearekin mintzatu nuen, erraten nolako krimena ari ziren egiten … eta atetatik aterako zena traidorea izanen zela... gero D. Pedro Miguel Apezteguiarengana, Giden komandantea, ... ez zidan kasurik egin... Nere kontra saiatu ziren txapelgorri batzuk eta ez nuen nere erreximientoa haien kontra paratu zeren barraiatuak baitziren fortifikazioneko zabalera babesten...
Muga aldera ikusi nituen gaten... Goizeko bortzetan (gaur eguneko 7etan) hasi ziren karlistak atakatzen baina Urbanoek defenditzen zituzten postuak nere soldaduekin bete nituen... lortu genuen etsaiak erretiratzea eta inguruko gainekaldetatik gana ziren...
Atsaldean... familia batzuk artileriaz eta hurrengo egunerako esperatzen zenaz bildurtuak atera nahi ziren... agindu nuen ateak edekitzea eta nahi zuen jendea atera zedila... atera zirenak gero etsaiek preso hartu zituzten....
Iluntzean (karlistak) Lekaroz aldera gan ziren  eta hortik Doneztebera... naski, bazekitelakotz laguntza zetorrela...”.

Bertzealdeko egunkarietan hola kontatuko da.

Añoa/Ainhoa
Figaro frants egunkariak dio nola ...” le 2 Juin le colonel Zugarramurdi est arrivé d'Elisondo (Elizondotik) a la tête de cent (100) chapelgorris, de quelques urbains (urbanoak) et de quelques paysans compromis (konprometituak) ... buruzagi honek muga zeharkatu du eta Ainhoan entregatu da...dirudienez Zugarramurdik ez duela adierazi zertaz sartu den Frantzian eta dagokioni erranen diola... dena den zurrumurruak dio ..buruzagi giristino hau , Elizondo inguratzen zuten karlisten nagusitasuna ikusiz, behartua izan da ( Ainhoara) ihes egitera bildurrez bere tropa propioak bera errendi araziko zuela ....





Eta hemen bitxikeri bat Karlistendako. Egunkariak dio nafar batailonek badute bandera beltz bat... gainekaldean GLORIA idatzia eta erdian une tête (burua) de mort avec cette inscription MUERTE.

Guias de Navarra : Ez ziren nafarrak, boneta gorria eta bandera pirata!


Don Ramon Zugarramurdiren azken gaua Elizondon, bere abokatu-defentsoreak errana: Maiatzean gara. 
Exmo Sr. General D. Jeronimo Valdes-ek agindu zuen gure dermioetako eta ingurutakoetako kasernak abandonatzea. 

           Maiatzak 16,  Sr. General Oráari erretirada prestatzea agindu zioten , kasernak desmantelatzen, Iruñera janaria eta zituzten armak eta munizionea eramaten, eta hori egin zuten Maiatzaren 26an, Elizondon momentuz bakarrik utzi zuten 20.000 razione gailleta, 4.000 irin, 6.000 zingar, 80.000 arroza, 13.000 kartutxo, 15 bonba kainon bakoitzarendako, kintal bat bolbora baino balak eta sukarriak (piedras de chispa) batere ez.

           Maiatzaren 29an Oráaren brigada gan zen Ultzama aldera eta Labeagan karlistekin borrokan lotu ziren. Izigerriko zafraldia hartu zuten liberalek. Hau jakina, Don Ramonek abisatu zion Iruñeko kuartel Nagusiari zein egoeran gelditzen zen Elizondoko kaserna. Horretan zirelarik, Aldudeko komandante frantsak mandatua pasa zion erraten ez ziola igortzen ahal ez munizionik ez sukarririk eta gainera karlistek, honetaz jabetuak, atakatu behar ziotela. 

                Mandatua Ekainaren 1an, gaueko bederatzitarako ailegatu zitzaion. Hau jakin bezain fite abisua pasa zion Asura kapitanari...  “Txokoto auzoan zagoena , kasernatik kanpo, gotorlekuren barnean sar zedila bere konpainiarekin eta han geldi zedila. Segiduan Orense Erreximentuko Mayorrengana gan zen eta agindu zion bijilantzia bikoiztea. Hau egin ondoren, bere kuartora gan zen mezu bat Sr. General Biserreiri (Valdes-i) igortzeko. Bizkitartean Asura kapitaina eta bere konpainia kasernan sartu ziren baino han alojatu ordez, plazan (gure ustez kasernako patio haundian) gelditu ziren.”
Mezua eskribitzen akitu zuelarik Asura bere aitzinean agertu zen eta honek galdegin zion zer egin behar zuten. “Defenderse hasta el último trance edo hil artio”, izan zen Don Ramonen erantzuna, eta berriz agindu zion tropek haien kuartoetara gan behar zutela. Honi Asurak erran zion ez zela bere konpainiaz fidatzen, zeren errenditzen balime ziren, consecuencias desastrosas.

Hala ere, gaueko orduetan (Ekainak 2) gan zen Don Ramon Orenseko Mayorren kuartora pezetero ofizialekin (Asura, Apezteguia, Eyaralar eta Frias). Hauek kanpoan gelditu ziren eta bera sartu zen eta egoerari buruz mintzatu ziren.
Hasieran pentsatu zuten edo denek batera ihes egitea edo bakarrik Gobernadoreak pezeteroekin, Orenseko Mayorra bere tropekin “compuesto de quintos de débil complexion y natural pesadez para la marcha...” han geratzen. Azken neurria onartu zuten. Ordu bat eman zuten afera tratatzen.
Ordu bat beranduago prest ziren Gobernadorea eta tropas francas Elizondo abandonatzeko.
Norat? Urdazubira. Han liberalek kaserna ttiki bat zuten mugatik “ a menos de un tiro de fusil”, Orenseko konpainia batekin, hau da 100 soldadu inguru, defenditua.


Ihes bidea: marra horixka.


Prozesuan, Asura kapitainak ukatu zuen Mayorrekin solastu zela Txokototik etorri zelarik proposatzen ofizialen bilkura egitea.
Saiatu zela txapelgorriren bat Mayorra zanpatzen? Bai to, txapelgorriak nerbiostuak ziren zeren haiendako kapitulazionearen ondorioa lazgarria izanen zela eta hortaz gehienek armak erabiltzeko prest zituzten , baino ez Mayorraren kontra.

Eta hola egin zuten. Elizondo utzi, lasterka batean Urdazubiko kasernaraino eta gure Don Ramon gelditu gabe, Ainhoara.
Bere argudioa? Karlistak bere gibeletik gana zirela Elizondoko kaserna bakean uzten eta hola denak salbatu ziren, bera, bere tropa frankak eta Elizondon gelditu zirenak. Artista bat.

Hemen bitxikeri bat. Gracian Echegoyen, Tirador de Isabel 2ª/txapelgorria, gelditu zen kasernan, loarkatua/loakartua. Iratzarri zelarik (bakarrik utzia, lagunak ganak) eraman zuten Mayorrengana eta proposatu zioten “que se quitara los vigotes, bere erreximentuko (de Orense) arropak emanen zizkiotela eta holaxen facciosoek ez zuten hilko baino ez bazuen fite hori egiten, ez zuen astirik izanen porque iban a capitular/errenditu behar baitziren”.
Bi gauza, bat, argi zagoen karlistek pezeteroak/txapelgorriak garbitzen zituztela eta bida, txapelgorriek bigotea zutela distintibo moduan.

Frantsek diote errebeldeek ez zutela Elizondo hartu Zugarramurdiren erretiradak suposatzen ahal zuen bezala. Buruzagiaren ihesaldiaren ondoren, goarnizioneko puska haundi batekin , 160 gizon (lehenago 200 ziren), batailoneko nagusi batek erabaki zuen borrokatzea azkeneraino inguruan zituen karlisten kontra.
Holako ekintzak emaitza ona izan zuen zeren Oraá jenerala agertu zen eta Elizondoko kaserna azken eta hondar aldiz libratu zuen.

Eta Don Ramon? Zugarramurdi koronelak erran du intentzioa zuela Espainian sartzeko Urdazubin barna (?) eta epaile militar baten aitzinean aurkeztea.

Eta hola izan zen . Ekainaren 10ean gerra kontseilu bat Iruñean antolatu zen Zugarramurdi koronelaren jarrera epaitzeko. Ongi atera zen eta denborarekin “Juez Militar” izanen zen.

Ekainak 05                           Gure dermioetako liberaleak elkartzeko eguna   Ekainak 5, lekua, Irurita. Ekainaren 5ean, eguerdian, denak elkartuak, bi dibisionen laguntzarekin, Belaterako bidea hartu zuten.

Addio liberalak Baztandik, addio, 
gerra hau akitu artio !!

Bidenabar, karlistek lortu ez zutena, sute batek 77 urte beranduago, 1912.eko Irailaren 30 ean, burutu zuen. Fotoa beranduago atera zuten.


Elizondoko kasernaren honddar erreak, 1913. urtean, uholdearen ondoren, zubia gana.




                                                                          Ekainak 07 Liberalak ganak, karlistak beren despensak bete nahian. 

















Ekainak 18 Junta General

Elbeteko ostalariak dio, nola berak 556 razione ardo emanak zituela Elizondoko kasernarendako eta ia ordaintzen ahal zioten. Udalak, egun bereko juntan, dio bera bezala gehio badirela eta eskaera guziak bilduko dituela ikusteko nola egin.

                 Uztaila

Uztailak 05                Anizko ostalariak dio nola las tropas de la Reyna errekisatu zizkioten Belateko lepoan 30 kantara ardo. Eskatzen du ia Udalak pagatzen dion...


Uztailak 13           Badakigu 13an Junta-de-Navarra -koak Elizondon zirela, nola momentu horretan 5 batailon karlista baziren edo nola Don Andres Borda, baztandarra, izanen da karlisten komandantea, zeren orain Miserikordiako kaserna izanen da karlisten kuartela edo nola pasa dituzte 25 zaldi kontrabandoz Lizarrara igortzeko.

Uztailak 18 Junta General

Uztailak 20               Honetan errekisatu dutena pattarra da : bi pinta. Nork?
                         Exto Rl de Navª 5º Baton 5ª Compª-k.

Teorian liberalek Elizondoko kaserna hutsik utzi zuten, baino Elizondoko “Libro de Defunciones”-en helduko diren egunetan Orenseko soldaduen izenak agertzen dira: Alvaro Cacenavis, Tomas Lopez, Francisco Rodriguez, Manuel Alvarez,                   en el Hospital Militar. Larri kolpatuak edo eriak utziko zituzten...


Zumalacarregui, Zegamako bidean, hilzorian.

Eta el Tio Tomas, Amezkoako Otsoa? Bilbaora, bere halabeharrarekin elkartzera, hilabete honetako 24an hilko zen zangoan hartutako zauri batengatik.










Liberalak gan eta karlistak Baztango nausiak izanen dira gerra akitu artio. Oraindik aunitz falta da gerra hau akitzeko, bai, lau urte. Zer dakar honek? Bederen gerra haundia, gerra zakarra ez dela ikusiko Baztanen. Hortik aparte  karlisten kontrola, bortxaz alistatuak, gerra txikia, errekisak, afusilamentuak, zorrak, borroka ttipiak, ebasketak , bahiketak eta antzekoak, eta hola lau urtez, azken hilabetera artio.


                 Abuztua

Abuztuak 07               Badakigu Junta Ayuntamiento bat izan zela. Zer tratatu, ez.

                 Iraila

Elizondon eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… Junta General Extraordinaria…
a 18 de Septiembre de 1835… bildu ziren…

urteko udalbatza edo kargodunak. Lekarozek Juan Martin Yrivarren igortzen du. Burua teniente alkalde izanen da, Miguel Marcos de Zelaieta por indisposición del alcalde. Diote dituzten aferak konpontzeko laguntza behar dutela eta hori betetzeko komisionatzen dituzte : Don Jorge Mayora Arizkungoa, Don Juan Nicolas Echeverria, herri honetako (Elizondoko) bikarioa, Don Joaquin Antonio Echenique, Elbeteko bikarioa eta Don Jose Domingo Echenique, Arizkungoa, tratatzeko alkate laguntzarekin haran honetako aferak, “raciones”, bagajeak eta abar sin limitación alguna.

Ytem, jakitean bildua duten ogia/garia almazenean eguneroko “raciones” egiteko aski ez dela, deliberatzen dute gaurtik , bil daitezela 250 erregu gari Baztango herri guzien artean.

Eskaerak:

Bartolome de Viguria jaunak, Lekarozko Gortaria etxeko nagusia, dio nola bazuen borda bat Alsu aldean eta nola Frantzestean erre zioten handik pasatzen ziren tropek, eta han ondoan bazuen lur puska bat eta nahi zuela permuta egin komunaleko bertze lur sail batekin. Baino permuta horretan ematen zuen landak izan behar zituen 20 arbol “prendidos en tres hojas” (ez dugu ulertzen ez konprenitzen. Baten batek balime daki...). Berak dio nola berak”hori” egin zuela baino norbaitek izorratu zizkion planta horiek , denak errotik ateratzen. Berak komisionatuekin hitz egin zuen eta hauek erran zioten berriz plantatzeko. Berak dio nola momentu honetan entregatzen ahal ditu 20 arbol horiek “no prendidos en tres hojas sino en disposicion de poder ingertar” eta gisa honetan permuta behingoz burutzeko. Ez dakigu Udalaren erantzuna

Juan Martin de Larrachea eta Jose Fco Michelena, biek diote nola  eman zieten jateko a 25 personas en clase de presos en la caserna el año pasado, haien artean Don Juan Nicolas Echeverria, vicario de este pueblo, Don Joaquin Yrigoyen, Don Juan Baupt. Meoqui, Don Juan Martin de Latadi, apez arizkundarra, eta bertze batzuk hogei egunez eta nola orain  ikatza egiteko egurrarengatik ordaindu behar dioten Udalari, ia bata bertzearekin zerbait konpontzen ahal den. Ez dakigu erantzuna.

                  Urria

Urriak 07                    Egunkariek diote  Errazu 7 de Octubre: Erratzuko 125 gaztek nola ez zuten borrokatu nahi Don Carlosekin eta Frantzia aldera pasa direnez, haien gurasoak, 53, preso hartuak izan dira eta Iturralderen koartel Nagusira eramanak izan direla. Erratzuko bizitanleak denak konstituzionalak dira.

Berri honetan bakarrik Erratzu ateratzen da baina nolabait erakusten ditu bi gauza, bata nola hornitzen zen karlisten armada, bortxaz, eta bida, desertoreak. Naski borrokan ari diren bi armadek, liberalak eta karlistak , bortxaz alistatzen dituzte bere soldaduak, liberalak kintekin eta diruarekin, eta karlistak “boluntarioekin” kasu batzuetan zinezkoak eta bertze aunitzetan bortxaz, Erratzuko kasuan bezala.
Desertoreak? Biek zituzten, soldata ez bazuten kobratzen edo ideologiaz edo borrokatu nahi ez zutelakotz ( gaurko intsumisoak).

Honekin lotua, errepresaliak desertoren familien kontra. Hau errepikatuko da hurrengo urtetan baino ez dugu informazione zehatza lortu honendako, kasu batzuetan multak, bertzetan kartzela baino norendako, zenbat edo noiz modu arront nahasian agertzen da.

Elizondon eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… … el 8 de Octubre de 1835… bildu
ziren… San Migeleko batzarraren ordez…

Pedro Antonio Aguirre, Alcalde, Juez y Capitan a Guerra…., dio
nola jende aunitz kexatzen ari da zeren beren zamariak erabiliak izan baitira “bagages”-endako eta lan honetan hondatu baitira por habérseles desgraciado. Deliberatzen dute jendeak aurkez diezateztela “memoriales”/txostenak eta eskribauak bil ditzala denbora hobeagoan tratatzeko.

Ytem ostatuak arriendoan hartu dituztenak , ikustean nolako arazoak dituzten ardoa lortzeko, eskatzen duten horren prezioa haiek paratzea.

Eskaerak:
Arraioz. Ostatua.

Juan Francisco Gortari jaunak, Arraiozko ostalaria, dio bere izenean eta Baztango ostalari guzien izenean, nola ari dira kobratzen 22 marabedi pinta bakoitzarengatik eta ez zaiola errentagarrria izaten. Hortaz eskatzen dute baimena prezioa igateko. 
Ez dakigu Udalaren erantzuna.
Pinta bat = ± 0,74 L.






Maria Micaela Arizcun andreak, Elizondoko Arozanea bere etxea, dio nola Txokotoko Etxeberria ondoan bazuen sagardi bat Lekaroz-larre aldean. Kasernako tropek sagardi hori moztu zuten egurra egiteko. Sagardi horrek kontribuzionea Elbeten egiten zuen eta hortaz eskatzen du Elbeteko kontuetan bere alde agertzeko egur hori.
Ez dakigu Udalaren erantzuna.

Juan Hualde y consorte-ek, Gartzaingoak, diote nola “beren zamariekin ibili direla ogia/garia garraiatzen Frantziako erresumatik en contrabando en beneficio de este Valle ikusten ahal denez de las notas del Sr.Alcalde... diote ere arrisku haundiak izan dituztela eta bakarrik 3 ½ erreal fuerte ematen dizkietela “por cada viage”. Eskatzen dute “lo que tengan conveniente”. Udala ados, “por cada carga de trigo 4 reales fuertes”.
Bertze hitzekin senar-emazteak kontrabandistak, Udala, patroia.

Martin Tomas Zugarramurdi jaunak dio Elizondoko ardo arriendoa hartu zuela eta nola prometitu zioten ere etxe bat en donde suplir, baina ez zela hola suertatu eta hortaz behartua izan zen etxe bat alokatzera, horrek suposatzen duen gastuarekin. Udalari eskatzen dio ia laguntzen ahal zaion … eta Udalak erraten dio gan daiela Elizondoko herriarengana eta haiekin konpon zezala afera.


Urriak 20        Junta Ayuntamiento Ez dakigu zer tratatu zuten.

Urriak 21                  Exto Rl de Navª 5º Baton 4ª Compª: Martin Zugarramurdi batek eman dizkiola 2 kantara eta 6 pinta ardo Elizondon, eta diote Udalak egin dezala.

Urriak 23                 Exto Rl de Navª 5º Baton 4ª Compª: Juan Pedro Nuin batek eman dizkiola 11 kantara ardo Erratzun eta diote Udalak egin dezala.

Urriak 27          Exto Rl de Navª 5º Baton 4ª Compª: Bertze 11 kantara Erratzuri dagokion kontuan. Udalak egin dezala. Sinatua: Pedro Llanos.

Kantara = 16 pinta.



Elizondoko Eliz liburuetan partida guziak Juan Pedro Escartin edo Jorge Santesteban sinatuak agertzen dira Por ausencia de mi, azpian sinatzen duen bikarioa, que fue conducido en calidad de rehen a la ciudad de Pamplona. 8 Julio de 1835. : Don Juan Nicolas Ambrosio de Echeverria. Ez du sinatzen 1834.eko Urriaren hamekatik 1835.eko Urriaren 26ra artio.







Gauza pare bat gure Juan Nicolas apezarendako: Iruñean sortua, gurasoak Berroetakoak eta Konbentzioneko gerran Iruñera ihesiak, hortaz bera han sortua. Familia itzuli zen Berroetara eta bere haurride artean, Martin Luis, Baztango Alkatea gerra hasi zelarik eta karlisten konjuratuen artekoa. Hortik susmatzen ahal da bere pentsamoldea. Eta bigarren gauza: Cristau-doctrina / Aita Gaspar Astetec erdaraz / escribitua eta orai / Escuaraz publicatzen due- / na, cembait gauza aumentaturic, Baztango Valleco / Parroco batec Cristau / Fielen instruccionearen deseyuz. Bearden licenciarequin / Iruñean: / Gadearen Impretan / 1826 urtean '. Nor zen parroko hori? Gure Juan Nicolas Ambrosio, Berroetako Etxeberriako semea. Agur eta ohore. Baztandar bat ausertu zen zerbait eskuaraz publikatzen denbora haietan!


                 Azaroa

Azaroan, Madrilgo prentsak dio nola D. Joaquin Antonio Yrigoyen y Gamio, Arizkungo monjen kapellana, facciosoekin ari dela gerra hau hasi zenetik eta hala ere puntualki biltzen duela bere pentsionea. Nola? Bere apoderatuaren bitartez Arizkungo Convento de las Mercedeseko monjek sinatzen dioten agiriaz erraten bere lana betetzen duela. Diru hau Baionatik libratzen da eta gobernuak ez du deus egiten!! komentatzen du periodikoak.

Azaroak 08        Junta Ayuntamiento. Tratatu, ez dakigu zer tratu zuten baina bazkaldu zutela, bai. 28 kargodun bildu ziren.

Azaroak 28 Junta General de candelas

Aldekoa (Landa Etxea) / Ziga.

Zigako Aldekoa etxeko nagusiak, Jose Francisco Michelena, dio nola urte honetarako alkatea izateko hirukotean/ternan sartu dutela eta berak dio nola pasa den urtean Baztango alkatea izan zela desde el 16 de Octubre de 1834 hasta el 8 de Enero de 1835. Horretarako argudiatzen du kargu bat hartu ondoren, bi urteko grazia zuela 63. legearen arabera. Hortaz suplica se sirva exonerar del servicio... Ez dakigu Udalaren erantzuna.


Anizko Gantxitonea etxeko nagusiak, Pedro de Ernet, dio nola orain dela urte bat etxea erre zitzaiola eta berregiteko 50 haritzondo nahi dituela , debalde. Udalak baietz baina pagatzen ohiko prezioaren erdia.

Juan Miguel Alberro jaunak, Elizondoko Apezenea etxean egoliar, eta garegilea lanbidez dio nola bere labea/fragua eramana izan zen a la caserna o Misericordia eta berriz berregiteko, Miserikordian gelditu diren teila eta kaprio batzuk hartu nahi zituela.
Udalak, no ha lugar.
Berri hau kuriosoa da, zeren horren arabera ematen du Misericordia kasatua zagoela baino pasa den mendeko fotoetan zutik ikusten da... Berrituko zuten beranduago?

Juan Miguel Domingo de Iturralde jaunak, Oronozko alkateak, dio nola Sagastibelza Koronelaren aginduz preso izan ziren bera eta bere kargodunak eta Ultzamako Arraiza eramanak, 8 egunez non egon baitziren a su costa por haber llevado raciones a la Tropa Cristina en la caserna de Elizondo. Eta gero, berriz preso izan zela Minaren aginduz, bera eta bere kargodun bat, Agustin Francisco Garaicoechea, en las carceles reales de Elizondo, non egon baitziren lehena 9 egun eta bigarrena 14, beraien kostura. Hortaz laguntzaren bat eskatzen diote Udalari. Honek baietz, pezta bana egun bakoitzarengatik baino Oronozko kontuetan apuntatzeko eta lehenbiziko errebisionean abonatuko zaizkiela.

Azaroak 28            Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Arraioz, Oronoz, Irurita eta Gartzaingo alkateek diote nola kaserna Elizondon zagoelarik, Apirilean, Sagastibelzak agindu zien ez ziezaiela inolako laguntzarik emanen kasernakoei “bajo la pena capital” eta nola aldi berean kasernakoek pena berberarekin mehatxu egiten zieten, Sagastibelzarengana komisione bat igorri zuten grazia eskatzeko eta lortu ere. Baino lan honek 68 erreal fuerte suposatu zuen eta diru hori eskatzen dute udalari. Udalaren erantzuna? Baietz, dirua dagoenean.


Azaroaren 28an prentsa liberalaren arabera, Baztanen halako nahasmena izan zela zeren erran omen baitzuten Erreginaren 300 tiradore/txapelgorri Baztan aldera hurbiltzen ari zirela. Denak iheska, soldaduak, aduaneroak, hoken familiak eta gehitu zuten partida karlistak soldadu baino gehiago lapurrak bezala zabiltzala.

Prentsa liberala holakoetan ibiliko da behin eta berriz, azkenean berria beti bera da, giristinoak Baztan aldera keinu bat egin eta Baztanen diren facciosoak , asaldatu eta ihes egin oilo galduak bezala eta hondarrean dena gezurra. 

                Abendua

Abenduaren 9an, Elbeteko Libro de Defuncionesen agertzen da Manuel Villanueva bat, Vibriescakoa, soldado del 1er Batallon de Castilla, Orain artio, karlistak nafarrak ziren. Kasu hau, anekdota bat?

Elizondon eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… Junta de Tablas… a 27 de Diciembre
de 1835… bildu ziren… eta diote...

Nola ez da dirurik gelditzen diren lau igurainendako, hasta nueva resolución quedan despedidos.

Ytem nola aitzineko batzarrean  Fermin Urdaniz jaunak, Lekarozkoa , eskatu zuela arbol batzuk berregiteko Martxoaren 14an erre zioten etxea,  Martinenea, bertze batzuei bezala eta hau guzi hau  kontutan izaten, udaletxeak deliberatzen du a él y demás vecinos... se les dé de gratis a veinte arboles para ayudar a la reedificación de sus casas quemadas baino bakarrik horretarako, erraten non nahi duten moztu , kontutan izaten, zein den haiendako leku errezena zura garraiatzeko. 
Badutela ere hamar urteko epea arbolak mozteko, baino onborrak bakarrik erabiltzen ahal dutela, onddarrak, hau da, adarrak eta abarrak, Udalarendako direla  eta bizkitartean, arbolak moztu artio, ezkurrak ere Udalarendako.

Ytem ere nola pasa den urtean Urrasungo Etxeberriko nagusiak etxi nahi zuen  lur sail bat Alkurruntz aldean. Peritoak ikusi dute leku hori Baztango saroi zahar bat zela eta hortaz zegozkien mugarriak paratu zituztela han, jakinarazten bederatzi mugarri badirela, como son ocho en sus extremos y uno en el centro resultando su cabida en largo 70 estados y en ancho 40 siendo su nombre común “Alcurrunz vajo” conservando en esa calidad perpetuamente.
 Jakinarazteko, Nafarroan: zazpi oin ( ± 0,26 mt.) = estado bat ( ± 1,83 mt.)

Kobrantza eguna ere: Cuenta del cuartel de Baztangoiza, mindeitzak eta arbolen salmentak, al año 1835.
Mindeitzak: Badira 8 mindeitz Urritzate, Aritzakun, Orobidea eta Zapitorron . Udaberrian eta udan 288 y medio (?) mutil erabili dira jorratzen eta plantatzen mila gaztainondo eta 674 haritzondo mindeitzetatik ateratzen, 22 egunetan: 2 erreal bakoitzaren  egumeko jornala.
Zer gehio? Hamar haritzondo saldu dituzte obrendako (bakoitzak 4 erreal ).


Haltza 


Haltzen azala saldu dute tinta egiteko Erratzuko marrageroarendako (marrageroak = ehuleak ziren, artilekin maindire latzak egiten zituztenak).






Arbol zahar batzuk, saldu dituztela ikatza egiteko.
Salmentak eta gastuak batera, 525 ½ erreal zor zaizkio Martin Gortariri, Azpilkuetakoa.

  • Juan Tiburcio Almandozek, maestro de primeras letras, Erbereko kuartelean, urteko saria, 25 ducados, hartzen du.
Ducados? Dukat? Dukat bat = 10 erreal fuerte 13 ½ marabedi !!
  • Juan Antonio Garayk, maestro de primeras letras, Arizkunen, urteko saria, 15 dukat, hartzen du.
  • Martin Echeverriak, maestro de niños, Elizondon, azken lau hilabeteko saria, 40 erreal fuerte 12 marabedi, hartzen du.
  • Juan Francisco Barberenak, Elbeteko maistrua, suplente izanez bortz hilabeteko saria , 3 dukat, hartu du.

Hemen dugu Baztango andre enpresari bat : Luisa Arozarena. Udaletxeko bazkal gastuak aurkezten ditu. Bere zerrendan ikusten ahal da urteko sei hilabetetan noiz eta zenbat bildu diren . Kasu batzuetan alkatearen bazkariak, bertzeetan teniente alkatearena barne edo ballearena ere eta batez ere Juntan biltzen delarik:

Ekainak18 Junta General 34 lagun
Uztailak 18 Junta General 20 lagun
Abuztuak 7 Junta Ayuntamiento 22 lagun
Irailak 18 Junta Ayuntamiento 22 lagun
Urriak 8 Junta General 28 lagun
Urriak 20 Junta Ayuntamiento 18 lagun
Azaroak 8 Junta Ayuntamiento 21 lagun
Azaroak 28 Junta Gral. de candelas 36 lagun
Abenduak 27 Junta General 44 lagun
(Un gitano que estuvo preso 5 erreal fuerte)

Zenbat gastatzen zuten? 3 ¾ err.f. kargodun bakoitzak, Alkatea eta Tenente Alkateak, 5 ½ er.f. Sei hilabete hauengatik, oro har, 3.035 erreal fuerte 29 marabedi eskatzen du Luisa Arozarenak.

Egun berean ere pagatzen diote Pedro Bertizberea bati, Urdazubi eta Zugarramurdiko aldean larean ari den iguraina, bere urteko saria, 200 erreal fuerte.

Baino dena ez da pagatzea. Mendiko komisioneak dio nola 720 erreal bildu dituzte 48 bago , Urritzaten moztuak, saltzeagatik. Baita ikatza egiteko egurretik 2.231 erreal bildu dutela ere. Oro har, 2.291 erreal fuerte.

Naski, batzarretara gateagatik alkateek kobratzen zuten. Zenbat? 2 dukat urtean.

Honek, guzi honek zer erran nahi du? Funtzionario batzuek kobratzen zutela eta bertze batzuek etxera, eskolak bazirela eta haur batzuk eskolara egunero gaten zirela, arbolak plantatzen zirela, baita mozten ere, kargodunek biltzen baita bazkaltzen zutela ere ( ez dakigu menua, pena),  Erratzuko ehulea tinte naturala zebilela, ikatza egiten zela, jendea lanean, azienda zaintzen eta Lekarozen etxeak berregiten . Norbait kontrabando pasatzen (udaletxearendako!), gazteak gerran edo deserrian, gurasoak preso eta jendea izialdura batean baina bizirauten. Bertze hitzekin, gerran segitu arren eta Herria gorriak ikusten,  Baztanen biziak darrai. Errateko, Erratzun 27 haur sortu ziren, 22 lagun hil ziren eta 6 pareja ezkondu ziren urte hontan.