jueves, 30 de junio de 2016

Baztan eta 1.Karlistada: 1837- 7.kap.Herlainoa

Baztan eta 1.Karlistada: 1837
7.kap.Herlainoa

          1837

Zaharrak berri.
Orokorki karlistak oraindik zerbait dira. Batailaren bat irabazi, errateko Oriamendi, ingeles eta gubernamentalen kontra. Baita Expedición Real bat antolatu : Pretendientea Bascongadetatik atera, Aragoian Cabrerarekin elkartu eta handik Madril aldera. Madrilen ateetan gelditu, dirudienez “supuestas nogociaciones” gerra akitzeko, deus ez lortu eta itzuli Hego Euskal Herrira. Karlistek uste zuten Espainiako herriek beren erregea ikustean , Don Carlos, haren alde eginen zutela baina inor ez zen mugitu . Honek guzi honek karlisten artean zatiketa ekarri zuen, lau urte ondoren hasierako lekuetan baitziren.


Expedición Real: Maiatzak 15-Urriak 24

Gu? Baztan. Egoera? Pasa den urtean bezala, berri gutti. Gerra zuzena, gerra zakarra ez zuten gure baztandarrek ikusi, beharrik, baina ondorio guziak, naski baietz. Afusilamentuak ez dira geldituko ezta lebak (odol zerga) eta errekisak ere ez . Poliki poliki, ezarian ezarian, Herria pobretzen ari da.

Ilbeltza                   Prentsa liberaleko zurrumurruak, berez propaganda : Tiradores de Isabel II partida bat 21ean Aldudera ailegatu omen zela, con una comision del servicio, eta Baztango karlistek honetaz enteratu zirelarik nerbiostu ziren eta eguerdian Elizondoko ateak etxi zituztela, zeren Elizondo gotortua baitzagoen. Egun berean , ilbeltzaren 21ean, Añoan bederatzi soldadu beren armekin desertatu ziren.

Hilabete berean komentatzen dute  muga pasatzeko zergak bikoiztuko dituztela Frantzia aldean eta hortaz tratanteak ari dira gauza aunitz erosten bertze aldean neurri berria martxan hasi baino lehen.
Diote ere Carlos V.-ek agindu duen leba orokorra ez dabilela ongi zeren alde batetik denendako fusilik ez dutelakotz eta bertze aldetik, nahi dutelakotz leba hori herriko milizia bat izan dadila.


Otsailean prentsa liberalak zurrumurru berarekin segitzen du. Baionatik diote Sarsfield jenerala, 21ean, atera zela Iruñetik dibisione batekin, 9.500 gizon, Ultzama aldera Larraintzar eta Iraizoz dermioetan lo egitera. Eta pasa den hilabetean bezala notizia honek nahasmen izigarria sortu zuen Baztanen, batez ere Elizondon, nondik familia batzuk eskapatu baitziren bertze aldera.

Komentatzen dute ere nola Don Carlosen gobernuak ez daki zer egin desertoren gurasoekin zeren argi baitago desertatu direnak ez direla itzuliko gerra akitu artio eta hortaz karlisten Juntak erabaki du libre uztea preso zituzten desertoren gurasoak edo lan behartuetan zirenak baino egunero ordaindu behar 2 erreal-de-vellon seme bakoitzarengatik eta hortaz igorri dituzte komisionatu batzuk Baztanera eta karlistek okupatzen dituzten herrietara agindu hau betearazteko.
Diote ere Martxoarean 27tik aitzinat, Nafarroan, herri guzietan zerrendak egin behar direla 17 eta 50 urte bitarteko gizon guziekin, jakiteko nork ordain dezake 120 erreal-de-vellon , zeren kasu horretan fusil & baioneta emanen baitzaio bere lurraldea defenditzeko edo deitzen badiote, batailon batekin gateko. Bertze hitzekin, herrietan milizia karlistak sortzea.

Lehen karlistadako fusila eta baioneta

Martxoak 03
Elizondon ... Udaletxeko etxean eta salaren barnean… bildu ziren…

Alkatea Miguel Marcos Zelaieta

Erratzu Pascual de Gamio                     Arizkun Gregorio Inda
Almandoz Pedro Joaquin Echandi         Aniz Martin Lorenzo Urrutia
Berroeta Pedro Martin Maritorena      Oronoz Juan Bautista Urrutia
Ziga Miguel Antonio Meoqui                 Arraioz Juan Jose Suquilbide
Gartzain Geronimo Elizalde                  Elbete Juan Bautista Barreneche
Azpilkueta Juan Bautista Chamarrena  Elizondo Juan Bautista Equioz
Irurita Juan Jose Sotillarena               Lekaroz Pedro Esteban Iribarren

Lehenbizi tratatzen dute bi memorial/txosten, eskeintzen botikarioaren postua zeren ordu artio zagoena, Nicasio Frias, zendu baitzen. Alkateak dio badakitenez batek baino gehiagok postu hori nahi duela, deliberatzen dute epe bat edekitzea interesatuek beraien meritoak aurkezteko. Alkate jaunak eta ondoan izanen duen komisione batek erabakiko dute nor izanen den aukeratua. Halaber, deliberatzen dute bere saria 6.000 erreal fuerte izanen dela, Baztan ( Arizkungo monjak barne) guziaren artean banatua, biztanlen arabera .
Eta bertzerik gabe batzarrea akitu zen.



Almandoz
Martxoak 27 Juan Miguel Iturri jaunak, Almandozkoa, dio nola orain dela 5 urte 39 egun guardian en la regata de Marin eman zituela Almandozen zeuden soldadu batzuekin eta orduan prometitu ziotela bi erreal eta erdi eguneko soldatako herriko alkateak hala manatua. Hala ere ez zuela deus kobratu eta viendose casi en la mendicidad, zor zaion diru hori eskatzen du.
*Udala ados.


Egun berean, Almandozko alkateak, Pedro Joaquin Echandi, dio herriaren izenean, nola armadarendako behiak entregatu behar direlarik, larrua herriarendako izan behar arren, hau ez dela egiten eta eskatzen du gaurtik aitzinerat hola izan dadila zeren kalte haundia jasaten ari baitira dirurik ez izateraino oinetakoak erosteko beraien familiendako. Bertze hitzekin, jendeak larrua behar zuen abarkak egiteko!
*Udalak ados.



Ekainak 18                Alta política.               Constitución Española: Madrilgo gobernuak (Reina Gobernadora) 1836.ko abuztuan 1812.ko Konstituzionea berriz martxan jarri zuen baino politikarien eraginez konstituzione berri bat idatzi zuten eta egun honetan proklamatu. Batean zein bertzean, Espaina bat eta bakarra. Foruak (euskaldunen soberaniaren onddarrak) ezta mentatu ere.











Abuztuak 21 Berri kuriosoa eta agian egiazkoa. Paueko prentsak dio nola karlistak (Elizondoko kasernakoak) mugak zeharkatzen ari direla eta Bankan eta Baigorrin sartzen zirela azienda bahitzera, batez ere behiak edo ardiak.
Hemen tratua: norbaitek berreskuratu nahi bazuen bere azienda, 12 franko behi batengatik eta franko bat ardi bakotxarengatik. Pagatzen ez duena, addio azienda.


Irailak 12       Karlistak Madrilen ateetan. Egun guzia atakatu gabe, atsaldeko zortzietan Pretendienteak erretiratzeko agindua eman zuen. Diote gerrako egun erabakigarriena.


Karlistak Madrilen parean.



Junta General de Tabla del dia 29 de septiembre de 1837… Elizondon ... Udaletxeko etxean eta salaren barnean… bildu ziren…


Ytem Alkateak kontatzen die nola Junta Gubernativa de este Reynok eskatu dion hainbertze gauza para acudir a la subsistencia del exercito existente en el mismo y provincias vascongadas.... bertzenaz bortxaz eginen dutela. Erabaki zen denen artean , bakoitzak dagokiona eman dezala seinalatuak daude lekuetan con exclusion unicamente de la cantidad mensual en dinero que se pide. Hemen herrietako alkateek diote diruaren kobrantza ia ezinezkoa dela, zeren ez baita deus saltzen eta hortaz ezin dituztela “arbitrioak” bildu.

Ytem, alde batetik Fermin Urdaniz jaunak, Lekarozkoa eta Martinenea bere etxea, dio nola berak Udalari 2.000 peso fuerte %5ko errentan utzi ziola eta orain bere alaba eskontzen denez, bere dotearendako bederen 700 peso behar dituela. Holako zerbait ere eskatzen du Juan Thomas Aicinena jaunak, Zigakoa, Udalari. 400 peso fuerte utzi zizkionak ia bueltatzen dizkiote beharrean dagoelakotz. Alkateak dio Udalako boltsa hutsik dagoela eta holakoetan zerbait egiteko baimena eskatzen du 2.000 peso fuerteko kopurua %5-ko errentan nonbait lortu , ipotecando los expedientes y arbitrios de este valle.

Orabidea



Ytem nola jendea ari da baimena eskatzen Aritzakun eta Orabideko gaztaneriak erauzteko, komisioneak (Domingo Echenique, Arizkungoa, eta Martin Gortari, Azpilkuetakoa) lan hori bete dezala, kobratzen naski.







Ytem Erratzuko batek dio nola bere arbolen artean badirela nahasiak komunalekoak direnak eta egoera hala izaten, eskatzen dio Batzarrari ia saltzen ahal dizkiote arbol horiek edo bertzenaz arbol batzuk trukatzea. Mendiko peritoak dio kasu hori bertze erratzuar geihagorekin pasatzen ari zela eta bere ustez hobea zela arbolak saltzea. Juntak ados.
Eta hola akitu zen batzarra.




Ospitalenea/Elizondo
Azaroan gaude eta orduko prentsak erranen du nola egun horietan karlistak Elizondon ahalik eta lasterren ari direla etxe bat prestatzen Pretendienteak han ostuta izateko (ez zen etorri!) eta diote ere etxe hori lehenago kristinoen ospitalea izana zela eta izan zela Probintzietara etorri zelarik Carlos V-ek erabili zuen lehen etxea. Beti suposatu da etxe hori Arizkunenea zela. Gauzak nahasteko, Arizkunenearen aldean bada ere etxe bat Ospitalenea deitua. Noizpait Done Jakuaren Bideko ospitalea izana zena. Segituko zuen ospitalea izaten tratatzen ari garen sasoian? Gaur egun bitan bereiztua dago eta zati batek holako inskripzioa du: Se compro y reedifico en 1811. Eta afera borobiltzeko Miserikordiari Ospitalea ere deitzen zioten. Bon, non zagoen ospitalea? Gure ustez, Miserikorian bertan. Berri hau nahasia da.



Urrian gaude. Prentsa liberalak dio (propaganda) Charandajak , Urriaren 17ko goizean Larrasoaña atakatu zuela 2.000 soldaduekin eta topatu zela Guergué-ren 
5. Batailonarekin. Karlistek kolpea hartu eta erretiratu, eta kolpatu aunitz Olaguera, Ultzamara eta Elizondora eramanak izan direla.
Hori dio prentsa liberalak baina kontrakoa izan zen, liberalak zanpatuak eta zapatuak suertatu ziren, gainera Charandaja egun horietan Iruñean zagoen motin baten erdian.




Bozate
Egun berean nigarra Bozaten, 1837. urteko Urriaren 17an hil zen, herido de bala de fusil Larrasoañako mendietan sakramenturik hartu gabe Juan Esteban Echeverria, Arizkungoa, Danboliñenea bere etxea, Bozaten, perteneciente al Bat. de Navarra, Gabriel eta Mª Paula Sanchotenaren semea... bere gorpua hango mendietan lurperatua izan zen... eta eliza honetan (Arizkunen) tres misas vestidas kantatu zaizkio...







Urriak 28                   Akitua zirudiena, afusilamenduak, berriz Elizondoko plazan. Fue afusilado en este pueblo después de... Miguel Moriones, sargento 1º de la 1ª Cia del Batallon... de Navarra, Yesakoa, bere aita Juan eta bere ama Josefa Redin. Parrokia hontan lurperatua izan zen non bi meza segituak zelebratu baitziren …. Sinatua Juan M.Echeverria. Hogeita hirugarrena. Zer egin zuen gaizoak bere lagun propioek hilarazteko ?


Azaroak 16     Aldeko ixtorio bat: Urte honetan, Leon Iriarte koronela, bertze izenez Charandaja, Lekarozko su-emailea ( eta harakina) eta bere tiradores/pezeteroak Zizurren ondoan zeuden, azken hiru hilabeteko soldata kobratu gabe. Tropa, asaldatua, Iruñera gan Abuztuaren 26an, Gobernuko burua eta aldi berean Nafarroako Biserreia, Sarsfield jenerala, atzeman, Udaletxera eraman, udalbatzari behartu/bortxatu tratua egitera eta handik karrikara ateratzekotan txapelgorri gehiagorekin topatu, hauek jenerala hartu, baionetaz hil eta gorpua herrestan erakutsi.
Espartero jenerala agertu zelarik bi hilabete beranduago, gerra-kontseilua, Tiradoresen sarjentuak “diezmados eta errebueltaren buruekin gauza bera: hondarrean Charandaja, komandante bat eta lau sarjentu (bertzeak “ausentes”) afusilatuak . 
Eguna, Azaroaren 16a.
Argudioak afusilatzeko?

1.Errebelatzeagatik ...
3.…se comprometieron a proclamar la independencia de Navarra. Sinestekoa?



Taconeran, atsaldeko ordu bietan, Lekaroz funditu zuenak, Charandaja, bere halabeharrari so egin zion.





Enekonereako borda.Landa etxea
Abenduak 01hil zen de muerte natural , Iratxeko Hospitalean Juan Jose Iribarren, ezkongabea, arizkundarra, aita D. Antonio eta Fca Antonia Echeberz bere ama, Enekoreneako maizterrak, del 12º Bat. de Navarra... hospitaleko kanpusainduan lurperatua...




Orain arte hiltzen ziren karlista baztandarrek Batailonekoak ziren. Juan Joserekin 12º Batailonekoak hasten dira agertzen.



Karlisten gazeta

Abenduak 26              Karlistek bere prentsa ere dute eta liberalek bezala ez dira motz gelditzen ixtoriak kontatzekotan bere aldeko propaganda egiteko. Adibibe bat Baztango mugetan: “... jakin izan ditugu los asesinatos cometidos por el revolucionario (liberala) Gamio, Zugarramurdin sartu zena 16eko gauan. Han sido asesinados con la mayor inhumanidad D. Rafael Ibarrola, ohatzean eri zagoena, eta bertze bat handik zebilela. D. Gregorio Abinzanok lehiotik ihes egitea lortu zuen baita ere un benemerito eclesiastico, Ibarrolaren koinatua. Gamiok errealista (karlista) batzuk preso hartu zituen Zugarramurdin, dirudienez, lau afusilatu izan zirela eta bertzeek gauza bera jasan behar zuten non bapatean Zugarramurdiko 20 soldadu, gureak zirenak , agertu ziren baita Berako gobernadorea ere 200 gizonekin.
Los asesinos huyeron, hilak geratzen Gamio eta 8 pezetero. Seinalatu behar dugu nola Gamiok “le imploró auxilio” hil baino lehen hainbertze insultatu izan zion apezari.
Ixtorio krudela . Hala izan zen?



Zugarramurdi

Barojak, bere nobela batean, “Memorias de un hombre de acción, nº13” dio “ Gamio partida liberal baten buruzagia zen eta holako batean Zugarramurdin, Don Rafael Ibarrola karlisten koronela hil zuen. Egun berean, etxera bueltatu zelarik (Bera?), partida karlista batek ikusi zuen bere baserriko ate ondoan eta deskarga batez hil zuten.”
Ixtorio bera, bi estilo ezberdin kontatzeko. Ikusten denez gure muga “zilotue”, naski, bi aldetara.



Abenduak 26       Batzarrea baino lehen, eskaerak.

Miguel Jose de Elizalde jaunak, Zugarramurdiko Etxegia bere etxea, dio nola baduela ardiborda bat Lokiagan, Baztango komunaletan, leku arront mospela eta bustia eta kasu batzuetan ura sartzen zaiola. Hortaz eskatzen du ia uzten dioten borda hori mugitzea 70 pauso goitixagora, han sartzeko bere “rebañito”. Udalak baietz. Baimena hurrengo urtean emanen diotela erraten zuena egia zela ziurtatu ondoren.

Martin Ignacio Yrungaray eta Pedro Antonio Aguirre jaunek, biak Erratzukoak, diote nola 1834. urtean Junta Gubernatiba de Navarrak eskatu zizkion 8.000 duro Udalari eta nola haiek beraien partea eman zuten %3ko interesarekin baino nola berehala itzuli behar omen zietela ez zuten egin prestamoaren eskritura . Momentu honetan eskatzen zuten, ez dirua , zeren suposatzen baizuten udalak ez duela sosik baina bai eskritura bat adierazten zor zaiona , hori bai, %5 interesarekin, bertze batzuekin egin den bezala.
Udalak, no ha lugar.

Sebastian Eugui jaunak, Erratzukoa, dio nola Urrian gana zela de bagage bere mandoarekin, nola ibilia zen Etulain aldean 5. Batailonarekin Larrasoañaraino eta nola mandoa eritu zitzaiola. Etxera ailegatzekotan hil zitzaion eta nola badaki udalak bertze kasuetan kontuan izan du holako egoera, laguntzaren bat esperatzen duela.
Udalak kontuetan izanen duela, baino geroko.

Junta General del dia 27 de Dic. de 1837…
Elizondon ... Udaletxeko etxean eta salaren barnean… bildu ziren…

Ytem … diote nola Francisco Fort jaunak, Baigorrikoa, eskatzen du zor zaion dirua de los trigos que alargó a este valle para hacer suministro a la tropa, eta nola ez duten deus emateko oraingoz, deliberatzen dute gaurtik pagatu artio %5 kredito batekin pagatuko zaiola haciendo un papel de obligacion.

Ytem erran zuten gaur eguneko gerra honetan erre edo kizkaldu dituzten bordak konpontzeko,  eskatzen dutenei lau haritzondo emanen zaizkiela komunaletik hartuak eta bakarrik horretarako erabiltzen ahal direla.

Ytem han presente zagoen Martin Gregorio de Ballarena jaunak, Zugarramurdiko juradua eta zin eginez, erran zuen ez zuela ikusi kalterik Baztango mendietan eta bakarrik baten batek lur berri ttiki bat egin zuela eta akitzeko, aurkeztu zuen bere ordezkoa helduko den urterako.



Gerra honek dagoeneko lau urte bete ditu. Baten batek galdegin dezake, oro-har eta kontatu dugun arabera, non dira gure mutilak, Baztango mutilak?
Lau multzotan banatzen ahal ditugu: Deserrian, karlistekin, liberalekin eta etxean.


* Deserrian, desertoreak edo gaurko intsumisoak, exiliatuak, Frantzian, bertze aldean, seguraski arront hurbil, Baigorrin, Saran, Garazin, …. Libro de Defuncionesetan agertzen dira hogeita piko urteko bi mutil erratzuar Baigorrin hilak eta Oronozko bat Saran. Argi dago han babestu zirelakotz. 





Zenbat ziren? Batek daki, baino liberalen arabera Erratzutik kolpe batez 1835.eko Urrian 125 mutil lekutu zirela bertze aldera. Sobera iduritzen zaigu baino mutil frankok ihes eginen zuela, seguru.








* Karlistak: Bertze batzuk karlisten armadan ziren, batzuk bortxaz, gehienak nahitaz, bereziki bi batailonetan : 5º de Navarra eta 12º de Navarra. Zer dakigu batailon hauendako?

5º Batallon de Navarra gerra hasieran antolatua izan zen, 1833. urtean. Konpainia bat, bortzgarrena, baztandarrez osatua, Baztanera igorria izan zen eta Sagastibelzaren aginpean Nafarroako bertze lekuetako mutilekin batailon bat
(± 800) gorpuztu zuten. Omen, karlistek hauntu egiten zituzten zenbakiak, zeren konpainia batek 100 izan behar zituen eta baztandarrena 80 zituen, hortaz diote, omen, karlisten batailonek (8 konpainia) bakarrik ± 500 boluntario zituztela.
Informazione guti dugu baina karlistek diote nola Sagastibelza hil ondoren (1836) gure alkate ohia, Martin Luis Echeverria, izanen zela haren buruzagia. Hau hila ere, Juan Bautista Aguirre izanen da hondar komandantea. 









Bere ofizialen artean badakigu Luis Pedro Arreche/Arrache Arguin "Bertatx” zagoela, Almandozkoa  eta Bertatxea bere etxea, 1815. urtean sortua, hortaz arront  gazte ofiziala izateko: sub-teniente,  eta Pio Barojaren arabera gobernuaren "sator" bat zen, Avinareta konspiradoraren infiltratua. Barojaren zenbait nobeletan agertzen da, Bertache izenarekin, batez ere "Las mascaradas sangrientas"-en non protagonista baita: zakur ero bat.









Batailonaren bitxikeria, boneta urdina, azula izatea.
Batailon honetan, zenbat ziren baztandarrak? Batek daki baina argi dago puska bat bakarrik. Guk topatu ditugun bajek ez dute erran nahi bakarrik horiek izan zirela hil zirenak, seguraski gehiago izanen ziren eta non hil ziren gure mutilak adierazten du nondik ibiliak ziren gure heroiak, batzuendako, gure gaizoak, bertzendako.

           Almandozko Juan Antonio, 1833. urtean, Asarta bere pausalekua.
           Lekarozko Martin Francisco, 1834. urtean, Gulinan .
           Elizondoko Leon, 1834. urtean, Bergaran/Gipuzkoa .
           Elizondoko Francisco Ignacio, 1836. urtean bere herrian.
           Arizkungo Juan Esteban, 1837. urtean Larrasoañan.
           Berroetako Martin Luis, 1838. urtean Legardan .


12º Batallon de Navarra. Karlistek diote 1835. urtean antolatu zela. Bere fundatzailea, Don Jose Hermosilla komandantea, Expedición Realean gaten zelarik, Huescan, hil zen (bon, bere soldadu propiek hil zuten ustekabean (¿?)) eta hondar urteetan Don Emeterio Celedonio Iturmendi bere komandantea izan zen. Batailon honek boneta xuria zeraman.
Lehenendako galdera, zenbat baztandar haien artean? Batek daki, konpainia bat? Hala ere, “ Haustura egunerako” orduko alkateak 300 mutil prometitu zituen. Horrenbertze izanen ziren?
Bere ibilbidean, anekdota gisa, Madrileraino ailegatu ziren baina 5º Batailon bezala normalki Nafarroan edo bertzenaz Baskongadesetan ibilia zen.
Bere bajen pausalekuek erakusten dute nondik ibiliak ziren:

          Oronozko Miguel Mª, 1835, Campo de Honor bere pausalekua.
          Almandozko Juan Jose, 1837, Huesan/Huesca (Expedicion Real)
          Arizkungo Juan Jose, 1837, Iratxen(Ospitalea)
          Almandozko Juan Pedro, 1837, Expedicion Real (Gra?/Aragoi)
          Oronozko Miguel Jose, 1838, Bargotan
          Almandozko Juan Urbano, 1838, Elon
          Elizondoko Juan ignacio, 1838, Elon

Ofizialki badira hiru baja gehio baino ez dute adierazten zein batailonetan ziren:
         Arizkungo Jose Mª Ardanz, 1835, Mendigorrian.
         Elizondoko Jose Enrique Mayora, 1836, Teniente kapitain de Escolta de la Junta.
         Oronozko Juan Jose, 1838, Bilbaon.

* Liberalak. Baziren ere Gobernuaren alde borrokatzen zutenak: Urbanos eta Tiradores .
Badakigu Elizondoko Miserikordia gotortu zutelarik, egun beretan Baztango liberalek bi konpainia eratu zituztela, bata Tiradores de Isabel II eta bertzea Urbanos Movilizados de Baztan . Beren ofizialen artean, Francisco Asura eta Pedro Miguel Apesteguia.
Tiradores de Isabel II-ren insignia.




Tiradores-ek zapel gorria zeramaten eta hortaz txapelgorri” izena ematen zieten. Urbanoak ez dakigu nola jaunzten ziren.
Zenbat ziren? Tiradores 56 eta Urbanoak 50. Eta bajak ere izan zituzten.
            Arizkungo Pedro Vicente, 1834, Elizondoko                      ospitalean.
            Arizkungo Pedro Jose, 1835, Elizondoko                         ospitalean.
            Elizondoko Leon Jose, 1835, Elizondoko                           inguruetan.


Baztandik gan ondoren, dirudienez, haien bizia goxoago izan zela, bederen ez ziren hilak suertatu.






* Herrian : Naski batzuk etxean gelditu zirela. Jendea gazte ezkontzen zen eta jendea esposatzen ari da gerra izan arren. Gainera mutikoak mutilak bihurtzen ziren... Batek daki zein portzentaietan gelditzen ziren Herrian. Badugu Erratzuko zerrenda (egoera kaxkarrean), multzo ederra idurikatzen du. Pentsatzekoa da, bertze herrietan proportzionalki, gauza bera izanen zela.






Hau dena errana, gaixtoren batek galdeginen du: Eta neskak, andreak ? Anekdotak aparte, gizonen mundua zen hura. Ia ez dira agertzen ez badira alargunak (edo ez dugu jakin non begiratu).


Eta gerrak lau urtez iraun arren, Baztanen, ikusi dugunez, biziak darrai. Errateko, Erratzun, 28 haur sortu ziren, 13 lagun hil eta 2 ezkontza zelebratu ziren.