domingo, 18 de septiembre de 2016

Baztan eta 1.Karlistada. 1839/40. 9.kap. Armistizioa

1839: Armistizioa


Urte honetako lehenbiziko hilabeteetan dirudi gerra bere zakarkerian loakartua dagoela, ez da gauza haundia gertatzen gure inguruetan ; Muñagorri saiatuko da berriz Otsailaren 17an gure dermioetan sartzen baina orain bere soldaduek , doikebe asaldatuak, su eman bere egoitzari eta lekutu behar .



Egun bat beranduago, Otsailak 18, Lizarran, Marotok kontra zituen jeneral eta ofizial nafarrak (Guergué, Garcia, Sanz...) Puyko Ama Birjinaren Santutegi ondoan afusilatu zituen, bizkarra emana, traidoren seinalea. Zer pasa da?


Karlisten desegitea, usteltzea: Apostólicos (gogorrak) eta marotistas/transaccionistas (bakezaleak). Holaxen bereizi ziren karlistak. Eta haien arteko ezin-ikusiarena, muturrekoa zen. Maroto sekretupean harremanetan zagoen Esparterorekin. Jeneral nafarrak kontra zituen eta afera konpontzeko, etsaiak akabatu eta molestatzen zituztenak, deserrira, haien artean 5º Batallon de Navarrako kapitaina, Aguirre.
Bertze aldetik, bere sokakoak zirelakotz preso egon zirenak, beraien karguetan jarri berriz: Elio eta Zaratiegi jeneralak adibidez. Hala ere, Karlisten artean, ezpatak eta baionetak zorrozten.


Otsailean, ez dakigu data finkoa baino Avinareta jaunak, Gobernuaren Serbitzu Sekretukoa, karlisten artean ezin-ikusiak sortzeko panfleto bat publikatu zuen baskongadoen eta gaztaluen artean ikamikak sortzeko, erdaraz eta euskaraz. Kuriositate gisan, euskarazko bertsionea:



Martxoak 25      Gauza bera , lau bertsione eta baigorriarrek ziotenez, ORO SORI,zernahik balio du.

Frontera, 26 de Marzo. 200 pezetero, 25ko goizean, Luzaidekoak, Aldude zeharkatzen Erratzun eta Arizkunen sartu dira. Erratzun 14 soldadu karlista eta ofizial bat preso hartu dituzte, etxeak harpilatuz. Arizkunen Don Jorge Mayora, propietario, preso hartu eta 14 karlistekin Luzaidera eraman.



Liberalen El Guardia Nacional, Madrilgo egunkariak dio “Fronteras de Navarra, 25 de Marzo.... Doscientos peseteros-ek Luzaidetik ateraiak 25eko goizean atakatu zuten Erratzu eta gero Arizkun, non 20 lagun preso atzeman baitzituzten, haien artean ofizial bat, Juan Y Medio deitua eta Arizkungo errealisten komandantea. Hondar hau elizan preso hartu dute zeren harat gana baitzen konfesatzera. Hiru pertsona hilak suertatu dira. Urdazubitik eta Elizondotik konpainia (karlista) bana atera ziren laguntzeko eta hauen presentziak behartu zien pezeteroei handik lekutzea gaueko 8etarako.

Hau ez da bertsione bat, hau gerra honetako madarikazioa : Libro de Defunciones de Arizcun baizik. Nola kontatu ez dakigu, gainera afera zakartzeko orduko euskaldun fededunendako konfesionerik gabe !! xuxen infernurat... zuen adinarekin : Arizkun.....25 de Marzo de 1839 fue pasado por las armas sin recibir ningun sacramento Bartolomé Ystilart, herri honetakoa, Dorreako maizterra , 76 urtekoa, Azpilkuetakoa Mª Antonia Echeniquerekin ezkondua, bere gorpua lurperatua izan zen parrokia hontan funeralak egin ondoren .....Hogeita laugarrena. Zertaz ? Ze kalte egiten ahal zien 76 urteko xahar batek?

Karlisten Boletin de Navarra y Vascongadas-ek dio “Correspondencia particular de Bayona: Ayer (25 de marzo/astelehena) a las seis de la mañana Luzaideko 200 pezetero inguru Erratzu eta Arizkuneraino ailegatu ziren, lehenbiziko herrian 20 boluntarioko destakamentua sorpresaz atzematen. Arizkunen jendea mezan harpatu zuten eta handik atera arazi zituzten eta banan bana ebasten zieten, baita preso eraman dute ere D. Jorge Mayora, maltratando a su señora.
Elizondotik atera ziren boluntarioek bidea moztu zieten eta ... pezeteroak behartuak izan ziren berriz Frantzia aldera gatea eta Bankako herrian la autoridad francesa reclamó la libertad de Mayora y los 20 voluntarios.... Donibane Garazira eramanak izan dira handik berriz Espainiara igortzeko.”

Baionako La Sentinelle-k dio nola ...” Arizkunen sartu ziren “francos”-ek Alduden barna pasa nahi zuten Luzaidera baina jendarmek behartu zizkieten presoak eta botina uztera aitzinerat gateko. Preso karlistak “deposito” batera eramanak izan ziren.

Laburbilduz, kasu honetan frantsak neutralak bezala portatu dira, tropa liberala pasatzen uzten baino ez bere “botina”.
Arizkungo Libro de Defuncionesen hilarazi bat eta bakarra agertzen da. Periodikoak dio hiru.Zoritxarrez, guk bat, eta sobera, dugu.
Ebatsi, dirudienez, ostatuetan ebatsi zuten bakarrik zeren , ikusiko dugunez, herri horietako ostalariek erreklamatzen baitituzte beraien galerak.
Deposito”horiek Baigorrin, Garazin, Saran eta Baionan ziren eta han biltzen zituzten desertoreak eta kasu honetan karlistak ere, edo bertze gisaz errana, paperik gabe muga zeharkatzen zuen nornahik.

Eta gerra honetako urte guzietan ikusi dugunez, Baztan bere baitan.
Apirilak 02         En el lugar de Elizondo dentro de la casa y sala del ayuntamiento del Valle y Universidad de Baztan se juntaron...

      Alkatea Miguel Jose Iturralde

      Erratzu Eugenio Larralde                  Gartzain Jose Apezteguia
      Ziga Domingo Echandi                        Irurita Ignacio Alcarena
      Aniz Juan Cruz Juanacorena             Azpilkueta Geronimo Arraztoa
      Arizkun Fermin Istillart                    Elizondo Miguel Antonio Vicondoa
      Oronoz Lorenzo Indabere                 Arraioz Antonio Elizalde
      Berroeta Juan Bautista Barberena    Lekaroz Tiburcio Bicondoa
      Elbete Jose Meoqui                           Almandoz Juan Pedro Aguerrebere

Eskaerak: Balio dute ikusteko zertan ari ziren gure baztandarrak.

Ballenea/Erratzu:landa etxea

Elizondoko Miguel Ignacio Echenique jaunak dio nola alcaide edo balle nagusiaren plaza libre dagoela zeren orain artio zagoena zendu baitzen eta hortaz plaza hori beretako eskatzen du, alkateak bere pertsona egokia konsideratzen badu. Ongi irakurri duzue: ballea funtzionario mota bat zen. Aspaldiko denboretan Udaletxearen ejekutiboa zen baina denborarekin bere funtzioak apaldu ziren aunitz . Hitza, ballea (bailea batuaz ?) berez frantsatik eta erdaratik dator bailif/baile eta Baztanen /balle/ ahozkatzen zen. Hortik gure familiako abizena: ballearena = ballarena = ballenea, Erratzuko etxea, landa etxea gaur egun.

Simon Felix Barreneche jaunak, Elbetekoa, ogibidez Valle (balle/baile) Menor, ikusten Valle Mayorren plaza libre dagoela, eskatzen dio Udalari plaza hori, bere pertsona egokia iduritzen bazaien...

Juan Cruz Otondo jaunak, Erratzukoa, dio nola berak Udaleko ordenanza bezala lan egin zuela hiru urtez kanporatua izan artio. Hala ere, berak con un animo indecible de querer proseguir, eskatzen du ia berriz bera kontratatzen ahal duten lan hori betetzeko.

Geronimo de Dorregaray jaunak, Iruritakoa eta Gernuzarrea bere etxea, dio nola berak barride batzuekin batera Zokoa aldean nahi dute zubi bat egin zeren handik pasatzeko bidea errekak eraman baitu eta zubirik gabe ezin da pasa. Hortaz, zubia egiteko han ondoko lau gaztainondo eskatzen dituzte afera konpontzeko.
Udalak baietz, baina bagoak izan daitezela gaztainondoen partez.

Francisco Cortea jaunak, Elizondokoa, dio nola baditu bete gabe eskritura batzuk ikatza egiteko Baztango mendietan baita ere bere eskubidea Nafarroatik kanpo ikatz hori saltzeko. Hortaz eskatzen du Udaletxeak komisione bat antola dezala berarena baita “otros traficantes en carbon”-en afera xuritzeko.
Udalak baietz, J.Echenique & J.D.Echenique Baztanen izenean.


Juan Martin de Jaimerena jaunak, Lekarozkoa eta Matiñenea bere etxea, dio nola orain dela 4 urte Mendabio aldean zura erosi zuen 8 peso fuertetan oholak eta latak egiteko. Eta nola lan hori egin baino lehenago 1835.eko Martxoaren 14eko Lekarozko erretzea izan zenez, ezin izan zuen ordaindu dirua ez zuelakotz, hala ere zura hori landu zuen . Orain zorra kendu nahi du eta hortaz eskatzen du ia beherapenaren bat edo grazia egiten dioten hala bertzenaz ia pagatzen ahal duen ohol eta latetan.
Ez dakigu udalaren erantzuna.



Pedro Francisco Istilart jaunak, Erratzukoa eta Iñabidea bere etxea. Dio nola 1813. urtean gure dermioetan Aliatuak eta Morilloren Dibisionea hemendik ibili zirela eta nola Frantzia aldean sartu zirelarik lehenbiziko egunetan Itsasuko dermioetan, Manuel Garcia sarjentuak 34 ardi kendu zizkiola eta bertze aldera eraman. Dio ere puede acreditar las certificaciones del alcalde de ychasu. Berak badaki herriek badituztela orduko kontuak eginak baino bere galera Erratzuko kontuetan ez dagoela sartua. Hortaz eskatzen du ia kontribuzionetan Erratzuko herriari deskontatzen ahal zaion ardien kostua gero herriak berarekin gauza bera egiteko.
Udalak no ha lugar.



Arizkun.Ostatua
Hemen dugu lehenago aipatu dugun Luzaideko 200 pezeteroen afera :Martin Jose Machinena ( Erratzuko ostalaria) eta Tomas Iribarren (Arizkungo ostalaria) jaunek diote nola pasa den Martxoaren 25ean, Luzaideko indar armatuek inbaditu zituzten herri biak... han sido saqueados de los muebles de ropa blanca y del uso de vestir, à más con los reales (sosak) que tenían. Egoera penagarri honetan, errekursorik gabe direnez , berriz galdu dutena ornitzeko eta aldi berean behartuak direnez zerbitzu erregularra ematera... eskatzen dute ia Udaletxeari pagatu behar duteneko parte batez barkatzen ahal zaien.
Udalak, hor konpon, no ha lugar.

Eta aitzineko aferarekin lotua : Maria Juana Echeverria andreak, Arizkungoa eta Etxeberria bere etxea Bergarako auzoan, dio nola Martxoaren 25eko goizean bere semea, militar, fue maltratado y pasado con un balazo por la fuerza armada de Balcarlos. Andreak dio ez duela baliabiderik bere semeari jatera emateko ohatzean emanen duen egonaldian eta hortaz eskatzen dio Udalari ia zerbait egiten ahal duten.
Udalak, baietz, egunero eta bi hilabetez ogi eta haragi razione bat emanen zaiola.

Juan Martin Goyeneche jaunak, Elizondoko ostalaria, berean eta bertze ostalari guzien izenean, dio nola azken aldi honetan ardoaren prezioa igan dela saltzen duten lekuetan .Hortik aparte, gainera zamaltzainek 3 erreal fuerte zerga gisa boluntarioei (karlistei) pagatu behar dizkietela edo 2 erreal giristinoei (liberalei). Gisa honetan bere irabaziak arront ttikiak dira eta ez zaie negozioa egiteak merezi. Hortaz eskatzen dute Udalari afera tratatzea eta egokiena erabaki dezatela. Ez dakigu erantzuna.

Fermin Urdaniz jaunak, Lekarozkoa eta Martinenea bere etxea, dio nola 1835. urtean utzi ziola 2.000 peso fuerte udalari %5ko interesarekin bi urterako. Denbora pasa da eta ez du zorra kobratu. Onartzen du dagoenekoz, 300 peso itzuli dizkiotela bere familia atenditzeko baino bere alaba ezkonduko denez Bernardo Loperenarekin, cirujano conducido en el lugar de Ostiz ,alabaren dotea egiteko 300 peso fuerte gehiago eskatzen ditu.
Ez dakigu Udalaren erantzuna.

Apirilak 03                    Gauzak nahasten ari dira. Marotok Baionara “desterratu” izan zuen 5º Batailoneko buruzagia, Aguirre, baina holako batean erraten dio itzultzen ahal dela bere jendearekin. 5. Batailona? Gure baztandarrak han eta saltsa guzietan lehena.



Gotorlekua, fotoko dorre ondoan zagoen
Maiatzak 19 Gatz pixkat “... goizeko hamarretan Arizkunen nintzelarik, abisatu zidaten .... Urdazubiko Olaburua gotorlekua tropa batek hartu zuela eta guarnizionea preso egin... jakin gabe nor ziren... Harremanetan jarri nintzen Elizondoko kasernarekin eta bi konpainien laguntzarekin Urdazubira abiatu nintzen. Han enteratu nintzen que la fuerza que ocupaba aquel... era del rebelde Muñagorri... gotorlekua inguratu genuen... con solo intimidarles que en el termino de una hora desocupasen.... bertze aldera gan ziren.... uzten gure eskuetan presoak eta haien arma eta gauza guziak... Dios guarde a V.E. aunitz urtez. Urdax a las nueve horas de la noche del dia 19 de Mayo de 1839. Joaquin Mendoza”


Eta Baztan bere baitan.
Maiatzak 21 En el lugar de Elizondo dentro de la casa y sala del ayuntamiento del Valle y Universidad de Baztan se juntaron...

Lehenbizi behar haundia dutela herrietako kontuak errebisatzeko, jakiteko zein den bakoitzaren egoera zeren azken lau urteetan lan hori ez baita egin. Horretarako alkateak komisione bat garatuko du lan hori burutzeko.

Ytem Udalak momentu honetan ez du botikendako presupuestorik eta proposatzen diote orduko botikarioari herriek bera kontrata dezatela 6.000 erreal fuerten, bi epeetan pagatzeko, erdia Eguberrietan eta bertze erdia Sanjuanetan. Honek, botikarioak, ez badu nahi, erran dezala bertze botikario bat bilatzeko zeren eriak ezin baitira egon erremediorik gabe.

Eta eguneko eskaerak.

Baztangoiza: etxiturak nonahi
Santiago Aitcinena jaunak, Almandozkoa, dio berean eta herrian etxiturak dituztenen izenean nola egin zituzten etxitura hauek lan haundiz eta diru franko gastatzen con orden expresa de los comisionados. (Hondar honek ez du zentzurik). Hortaz eskatzen dute etxiturak dauden bezala uztea dagokiena pagatzen zeren komunalari ez diote kalte egiten.
Udalak, no ha lugar.

Berriz Maria Juana Echeverria andrea, Arizkungoa. Dio nola bere semea arront gaizki gelditu zela Martxoan Luzaideko liberalak sartu zirelarik eta nola bere semea ez da hobetu ia segitzen ahal diote ogi eta haragiko razionea ematen. Udalak baietz, hilabete bat gehiagoz.

Juan Leon Iriarte jaunak, Almandozkoa, dio nola azken Batzar Nagusian deliberatu zutela ahuntzak kentzea. Bai, ahuntzak. Berak dioenez, gerran gaudenez ahuntzak mantendu behar direla zeren forma bakarra baita herritar aunitzendako beraien zergak pagatzeko.(??) Udalak, ezetz.

Ekainean gaude.El Guardia Nacionalek holako berria dakar “ ... 24 soldaduko partida batek bi mutil harpatu ditu mugako borda batean altxatuak azken, kintan ez zutelakotz egon nahi  eta Elizondora eraman dituzte.”



Goizueta
Ekainak 11 Ez dakigu aitzinekoarekin lotua dagonez baina segitzen duen Pedro Josek, ama bazuen ere eta ez zuten hil behar. Dia once de junio de 1839 fue pasado por las armas en este pueblo de Elizondo Pedro Jose Huici, 18 urteko eta ezkongabea , Goizuetakoa, hijo legitimo de Esteban y Mª Josefa Escudero naturales del mismo. Su cadáver fue sepultado en esta parroquia con oficio de sepultura y se celebró una misa…por su alma. Hogeita bortzgarrena.



Ekainak 16                         Baztango Realista Boluntarioak biltzen dira Idiazabal/Idazabal/Irazabal/Iriazabal deitzen den leku batean, gaur egun Irazabal/Irezabal Arraioz aldean. Nor biltzen da han? Dakigu Jorge Mayora jaunak, aitzineko urtean Baztango alkatea izan zena eta urte honetako Martxoan Arizkunen (bere herrian) bahitua izan zena, harat konbokatu ziela. Gartzaindik 50 lagun, Lekaroztik 45, Arraioztik 31, Elbetetik, Zigatik 54, Arraioztik 59... ez ditugu denak.
Berri arraroa da. Zer dira Baztango Realista Boluntario hauek? Milizia bat? Etorriko den Partido Carlistako militanteak? Noiztik esistitzen dira? Ze funtzioa dute? Dakigun gauza bakarra, Irazabalen bildu zirela, ogi eta ardo hartu zutela eta kontua Abenduan, gerra akitu ondoren, egin zutela eta doikebe bederatzi herrietakoak zirela.















Uztailan gaude.              Gerra. Bi armadak elkar begira, ekintza gutti. Espartero Bizkaia eta Araba aldetik bulkeka, eta Nafarroako Hegoaldean Diego León. Azken honek, zakur amorratu bat, ezin badu irabazi, landak erretzen ditu, baita herriren bat ere: Allo eta Dicastillo. Jarrera honek karlista nafarrak sutan jarri zituen eta gerra honetako azken batailan, Zirauki ondoan, nafarrek muturra berotu zioten Diego Leoni. Bidenabar, su-emaile honek Madrilen badu bere Avenida eta Metro geltokia.

Uztailak 8             Gerra. Altube pasabidea , Bizkaiko atea, zeharkatzen dute Esparteroren tropek, Marotok deus egin gabe. Afera honek geihago haserrazten ditu Nafarroako batailonak .

Uztailak 9            Matxinada! Berriz 5º Batallon de Navarra (bere baztandarrekin), Etulainen zagoena, Baztan aldera gana zen, lau konpainia, burua D. Jose Suescun, uhiukatzen Viva el Rey, muera Maroto y viva el obispo Leon”. Maroto? Karlisten buruzagia. El obispo León? Apostolikoa eta Marotok desterratua. Elizondora ailegatu baino lehen, hango “gobernadoreak” fortineko ateak (La Miserikordia) etxi zizkien. Orduan matxinatuak Etxalarko bidea hartu eta hemendik Berara gan. Bidean Frantziatik etorritako apostolikoak elkartu zitzaien. Beran zagoena 11º Bat. de Navarrako konpainia bat elkartu zitzaien eta Bera kontrolatu. Karlista buruzagi batzuek saiatu zuten altzamentua baretzea eta kontrolatzea.
Avinaretak erranen du bere zirikatzaileak (Bertatx barne?) nahaste honetan zirela!
Segiduan, Baionako Espainiako Konsulak Esparterori igortzen dion mandatua:




Uztailak 11                       Gerra. Elio jeneral karlistak 9º Batailoneko bi konpainiekin Elizondora ailegatu zen zeren bertze batailon nafarrak geiho amotinatu baitziren, 3º, 10º eta   12º Batallon de Navarrakoak (baztandar gehio) Marotoren kontra . Eta tropa hauek agintzen apostoliko amorratuenak: Echeverria kalonjea, D.Basilio Garcia, Aguirre edo hemendik kanpo mandatuak igortzen , Baionatik, Leon apezpikua, Arias Tejeiro, Lamas Pardo...

Maroto enteratu zelarik, saiatu zen afera kontrolatzen, Elio jenerala, erran dugunez, Bidasoa aldera igortzen eta aldi berean Negri jenerala erregearen gana. Honek, Pretendienteak, matxinada hau probokatu zuenez, gaizki hartu zuen Negriren presentzia eta hortaz , Negri, 11an, berriz aurkeztu zen haren aitzinean bi batallonekin eta erran zion gan zaiela errebeldengana eta adiera diezaiela nola aginduak, Marotorenak, bete behar zituztela. 11an, Don Carlos Tolosatik ateratzen, Goizuetan Printzesa Beira eta bere semea uzten (ez zen fidatzen matxinatuez), Lesakara gan zen. Han Elio zuen esperoan. Sartzekotan soldadu batzuek “Viva el rey , muera Maroto” uhiukatu zuten. Erregea saiatu zen konbenzitzen Echeverria eta D.Basilio Garcia kartaz, itxura emateko zeren bera alde baitzagoen, baina hauek erran zioten “ez bazen urruntzen Marotorengandik, ez zituztela armak utziko eta traidoren kontra erabiliko zituztela”.

Abuztuak 08                      Berri arraroa: Egunkari batek “Fronteras 8 de Agosto”
... azkenaldi honetan karlista desertore baten aita, salatua D. Carlos gobernuaren kontra algunas expresiones errateagatik, Eratzon-dik Urdazubira eramana izan da hango koronelarengana (epaitua izateko) ... Gaizo hura kondenatua izan zen berriz Eratzoura eramana izatera bere etxeko atearen aitzinean afusilatua izateko bere familia presente.”
Eratzou/Eratzon = Erratzu? Honek zerbait ikusi beharko du bi aste beranduago Erratzun gertatuko zenarekin?

Abuztuak 09            Marotozaleen proklama bat : “Bastaneses, en el momento en que nos preparabamos a castigar ... a los incendiarios (Diego Leon) de la Solana, Allo, Dicastillo ... algunos voluntarios han desertado... .. a vosotros padres y hermanos de los soldados seducidos toca destruir su error... la patria lo exige, el Rey os mira...
Cuartel General de Etulain, 9 de Agosto de 1839. Zaratiegui.
Nor da Zaratiegi? Elio bezala nafarren jeneral bat eta Elio bezala Marotozalea, sekretupean, saiatzen matxinada kontrolatzea.

Abuztuak 13            Gerra. Don Carlos saiatzen da Echeverria jauna “konbenzitzen”: parean Elioren 5 konpainia Gipuzkoakoak, 4 konpainia 7º de Navarrakoak, bi konpainia 9º de Navarrakoak eta 11º Batailoneko puska bat, hau da matxinatu ez ziren nafarrak. Ikusten denez kaosa, anabasa nafarren artean! Echeverria apez jaunak baietz baino hurrengo egunean Echeverriak berriz kontra egin zuen.

Abuztuak 15            Gerra. Bada ez bada, Eliok Pretendientea Lesakatik atera eta hemendik Doneztebera.

Abuztuak 16            Gerra. Erregeak bere printzesa eta semea bildu Goizuetan eta Tolosara berriz.

Abuztuak 17            Gerra. Sekretupean , eta dakigunez, aspalditik, Espartero eta Maroto tratoan dira, Lord John Hay-ren laguntzarekin. Bai, Gobernu ingelesa ere aspalditik saltsan sartua. Esparterok Arlaban pasabidea, Gipuzkoako atea, hartu erreztasun guziekin; karlistak tirorik bota gabe erretiratzen dira. Ekintza honek are gehiago haserraratzen ditu batailon nafarrak. Errebelatu direnak Bidasoa guzia kontrolatzen dute: Bera , Elizondo, Zugarramurdi eta Urdazubi. Zirikatzile nagusia “el obispo Leon”, Getariatik.

Espartero eta Diego Leonen mugimenduak


Abuztuak 18                     Gerra. Maroto Lenizen/Gipuzkoan zagoen eta Carlos V-rekin Zumarragan topatu zen. Bakoitzak bere antzerkia egiten.



Juan Manuelen etxea: Kordoba/Kordoa. Gaur egun, Landa Etxea.
Abuztuak 23 Erratzuko plazan, ez ziren odolaz asetzen, bai to! Zer pasa da? Ez dakigu. Zerbait ikusi behar du lehenago komentatu dugunarekin? 
23 Agosto 1839 konfesatu ondoren ,
a los 38 años, 7 meses y 16 días fue fusilado en la plaza publica de este lugar por los voluntarios carlistas, 
Juan Manuel Linzoain, ezkongabea eta herri honetakoa, hijo legitimo de Pedro y Mª Felisa Irigoyen dueños de la casa Cordoba de este lugar. Egun berean bere gorpua kanposaindura eraman izan zen non lurperatu baizuten. Se le hicieron los sufragios, el entierro y honras. Y para que conste, firmé D. Pedro José Nuin  Hogeita seigarrena.



Abuztuak 25                      Gerra. Elgeta, Gipuzkoan. Azken aldiz Maroto eta bere erregea, Don Carlos V, elkar egonen direla. Denek dakite “transacción/pacto” egina zagoela, azken ukittuak falta (naski, inportantena, foruak onartu ala ez) baina han, denen aitzinean, zagoen Pretendienteak, Don Carlos, oraindik esperantzarekin zegokion halabeharra ez zela suertatuko. Eskatzen du han diren tropei hitz egitea, ... bla, bla, bla, ... ¡Viva el Rey!” uhiukatu zuen Eguia jeneralak, apostolikoa... “¡Viva Maroto!” erantzun zuten soldaduek. Orduan Erregek, “Voluntarios,donde esté vuestro rey no hay general! ¿Quereis seguirme?.... Ixiltasun sakon bat izan zen erantzuna. ¿Qué es esto?¿No me oye nadie? erran zuen Pretendienteak... Orduan Iturbe brigadierrak... erran zion “Señor, es que no entienden castellano.” “Pues díselo en vascuence!” erran zion Don Carlos-ek... Orduan (Iturbek) soldaduengana hurbiltzen erran zien “Pakia nahi dezute, mutillak?” Eta denek batera “Bai, jauna!”
Ulertu ez arren, Don Carlosek jakin zuen galdua eta saldua zagoela eta Ordiziara bere kortearekin erretiratu zen.



Bergarako besarkada
Abuztuak 31      

Armistizioa. 

Bergaran (Gipuzkoan) elkartzen dira bi armadak, liberala eta karlista, Espartero eta Maroto, eta besarkatzen dira. Foruak eta amnistia: El Convenio de Vergara edo Abrazo de Vergara. Goizean batailon giputzek uzten dituzte armak eta atsaldean bizkaitarrek eta gaztelauek. Don Carlos Tolosatik Andoainera gan zen.

Bizkitartean Bidasoa/Baztan guzia, Beratik Urdazubiraino, karlista matxinatuen eskuetan zagoen eta hemen anarkia nagusia zen.

Los primeros dias del mes de setiembre, mundu guziaren aitzinean ikusi ziren beraien basakeriaren erakustaldiak... Echeverria apezaren jarraitzaileak.... entregados a todo genero de escesos, al pillage, al asesinato y a las más horrendas obscenidades.... azkenean lehertu zen jende hoken kolera eta bere amorruan y en su delirio ... ez zuten barkatzen ezta beren taldekideak... a todos los que rehusaron el Convenio que pasaban por el boquete de Vera a Francia...” dio Esparterok bere memorietan.

Norbaitek Pio Baroja maite badu, Las Mascaradas sangrientas irakur dezala.

Irailak 01                Erratzuko plaza berriz gorriz...
1 Septiembre 1839 konfesatu ondoren fue fusilado en la plaza publica de este pueblo por una partida de voluntarios carlistas, existente a la sazón en este lugar D. Ramón Ger, alarguna eta Aragoi erresumako naturala, no testó, pues dijo que no tenía de qué disponer eta egun berean bere gorpua eraman zen kanpusaindura non lurperatu baizuten. Se le cantó el nocturno y se le hizo oficio de sepultura.
Y firmé D. Pedro Jose Nuin. Hogeita zazpigarrena.



Nor zen Ramon Ger? Erratzuko historian lehenago agertu zen.
16 urte, 3 hilabete eta 26 egun lehenago, gaizo hau Erratzuko plazan egona zen, errealisten 1er Batallon del Alto-Aragoneko Komandante bezala, harrotua, bere soldaduekin. Gerra honetako hasieran badakigu karlisten Teniente Koronela zela. Aragoi aldea korritua zuela partida karlistak antolatzen baino gerrako azken urteetan bere arrastroa desagertzen da. Eta hara! Erratzun agertu armistizioaren hurrengo egunean eta bere lagun propioek hiltzen dute! Norbaitek eginen zion nigar?


Irailak 04                         Gerra. Falta ziren Gipuzkoako batailonek, lau, armistizioa onartzen dute. Bizkitartean, batailon nafarrak, amotinatuak, barrabaskeriak egiten.



Irailak 06                     Urdazubi. Moreno, jeneral karlista. Tiro batez hila eta gero baionetaz josia bere emaztearen aitzinean. Nafar batailonak erotu dira, diotenez bakarrik “odola eta urrea” nahi dute.







Egun berean... entraron en los Alduides 50 jefes, 60 oficiales y 8 personas de la corte del pretendiente y muchas señoras.

Karlisten nafar armada urtzen ari da.

El Batallon roba, asesina y saquea, se ha convertido en una banda de salteadores, oraindik ez dakigu ia nafarrek Esparterorekin tratatu nahi duten ala gerrarekin jarraitu. Iheslari aunitz eskoltarekin Frantziara doaztenak, son robados por ésta por el camino.

Irailak 07               Gerra. Espartero Tolosara eta Carlos 5º Elizondora.

El Eco de Comercio. Luzaide 7 de setiembre... karlista berek kontatzen digute haber sido robados y privados de sus caballos en la frontera por las partidas del 5º batallon Echeverria apezak agintzen duena.... entre los emigrados el único navarro era Gambarte y apenas media docena de vascongados, siendo todos de las provincias del interior (de España).

El Constitucional 7 de sept.
Elizondo eta Urdazubiko aduanak harpilatuak izan dira.... andreak, haurrak, zaharrak todos son maltratados. La ferocidad de los disidentes de Navarra hace temblar a sus mismos jefes. Elizondoko paisano batzuk, que escaparon de milagro de la carnicería, cuentan atrocidades, que la pluma se resiste escribir.
Kefe nagusi batzuk, beraien izenak oraindik ez dakizkigu, han sido asesinados por los mismos.

Irailak 08                     Gerra. Pretendientea, Elizondon, bere Guardia Real eta arabar eta nafar batailon batzuekin, 2.500 boluntario. Non egon zen (Arizkunenean?) , nola, norekin, ez dakigu. Mamu bat etorri izan balitz...
Eta batez ere, nork agintzen du Baztanen? Erregeak, aho-haundiek, aho-beroek, sarjentuek edo herrietako alkateek? Berriak nahasiak dira eta gehienak liberalek hauspotuak. Dena gezurra? Kontatzen dutena egietan kasu aislatuak izan ziren? Alde bateko informazionea dugu bakarrik.

Noticias de la frontera. 8 de septiembre . Lelo bera: Echeverria ocupa Satisteban y ha tomado el título de Comandante General de la Frontera. Don Basilio García está con él. Tienen a sus ordenes el 5º, 11º y 12º Batallones de Navarra, verdadero conjunto de bandidos, que emboscados en las encrucijadas no hacen más que robar, violar y asesinar a las victimas que les han asignado. Hase formado una lista de proscripción en la que van los nombres de todos los jefes y oficiales que no pertenecen a Navarra y provincias.Esto es una horrible reacción contra los castellanos y el partido extranjero.


Irailak 11                    Gerra. Espartero eta Diego Leon Oskozen, Ultzaman, Don Carlos Elizondon. Gure ingurua soldadu eta boluntarioz lepo. Eta kontra-erranak: periodiko liberalek diote Elizondo matxinatuen eskuetan zagoela eta aldi berean eta leku berean Carlos V eta matxinatuak ez ziren batailonak. Ezin da berria jan. Hala ere momentu hauek bortitzak, izigarriak izanen ziren, ikara nonahi, batez ere errege bidean ziren herriendako: Elizondo, Arizkun, Amaiur,,, Zer ikusi zuten? Ez dakigu, ez zuten kontatu. Hala ere , Udaletxean norbait lanean ari zen:

Egun berean eta kuriositate gisaz. Udaletxeko recibi bat non Josef Mª de Campos eskribauak, dio nola Baztango teniente alkate jaunak pagatu dizkion 34 erreal fuerte urte honetako Urtarrilaren 24an por las diligencias que practiqué bi kitok bi behor ebatsi zituztelakotz Iribaseko aldean. Zer ba? Doikebe kito horietako bat, Mariano, Arraiozkoa zela, bai kito baztandar bat. Lekukoak? 5. Batailoneko Gregorio Goñi eta Agustin Inda. Baztandarrak?


Eta berriz egun berean, eskribau berak, J.M.Campos, bertze recibi batekin, 15 errealekoa. Berriz kitoak. Honetan un jumento, asto bat ebatsia. Nork? Bi kitok. Nori? Clemente Ezpeleta jaunari, Iruritakoa. Bi lekuko ez ziren agertu eta dagoeneko kitoak kartzelean ziren.


Sabatenea/Urdazubi, gaur egun "La Koska" ostatua
Irailak 13                         Gerra. Pretendientea bildur zagoen berarekin ziren jeneralek (Elio eta Zaratiegui, berez Marotozaleak) salduko ziotela Esparterori. Hortaz, egun honetan Urdazubira gan zen, atsaldeko hiruetan han zagoen bere familiarekin eta Sabatanea etxean ostatua hartu zuen. Berarekin 2.500 mutileko tropa zihoan, bertze batek dio 8 batailon, multzo haundia, armada bat erretiradan.
Atsaldea eman zuten nola muga zeharkatuko zutela eta konferentziatu ondoren, frantsek erran zieten onartuak izanen zirela bertze aldean. Honek Don Carlos lasaitu zuen.
Presaka gana ziren Elizondotik non utzi baitzituzten ez bakarrik zernahi motako armamentua sino tambien algunos precioso sables en fundas de tafilete con las iniciales de Carlos V.
Bera gana eta Espartero Elizondon sartzen. Hemen bere tropak (mileka) pixkat pausatu ziren eta berehala jarraitu zuten aitzinat.


Irailak 14                 Gerra. Atsaldeko orduetan Esparteroren tropak Otsondo ziren non topatu ziren partida karlista (kantabroak) batzuekin “guerrilla” gisan hauek gero erretiratzeko Urdazubi aldera. Urdazubin zirenak, nerbiostuak, Dantxarineara ziztuz. “...a las tres de la tarde... Don Carlos azorado montó en su caballo y penetró a galope en el vecino reino de Francia...acompañado de su esposa y de sus hijos y escoltado por...”


Don Carlosen ihesa

Pasa ziren boluntarioak, 2.500, desarmatuak izan ziren eta ondoko herrietan geratu ziren konfinatuak , Carlos 5º Baionara.
Espartero ordu erdi beranduago Urdazubin sartuko zen.

Armada karlistak 40 bataillon zituen, hauetarik 21 Bergaran entregatu ziren. Batailon nafarrak hasi ziren errenditzen bai herri haundietan, Lizarran adibidez, edo bertze aldera pasatzen.

Irailak 15                Igandea Gerra. Bayona se había convertido en una especie de campamento carlista, 3.000 carlistas desarmados... Zenbakiak taxuz.

Irailak 18                Gerra . El Constitucional...
Noticias correo de Francia ... con fecha 18 sep Frantzian sartu dira lau batailon que son el 2º, 3º, 5º y 12º que estaban asesinando y robando...Echeverria eta Basilio ere bai sartu dira baino nahi zuten berriz Espainiara itzuli... llevando unas cargas, los cogieron y van presos a Bayona... Frantziako autoritateak se vieron obligados a arrestar a los individuos procedentes del 5º de Navarra para libertarlos de los malos tratamientos con que en castigo de sus atrocidades los amenazaban los demás refugiados...

Irailak 26                Gerra. Parte telegrafico del 26 de sept. Han entrado en Francia por los Alduides los 3 batallones que quedaban del ejercito del pretendiente en aquella provincia...

Irailak 27                Gerra. No quedan ya en las provincias vascongadas mas que partidas de rebeldes de los cuales pronto dará cuenta Espartero.

      Bakea eta Osasuna


Ofizialki gerra hau, Zazpi (edo sei) Urteko Gerra, Hego Euskal Herrian Bergarako Besarkadarekin akitu zen. Hala ere, denek ez zuten onartu armistizioa eta Katalunia, Aragoi eta Valentzia aldean datorren urtera artio (1840) iraunen du gerra honek.



Eta biziak darrai, naski, gerra akitu ondoren.
Urriak 05           En el lugar de Elizondo dentro de la casa y sala del ayuntamiento del Valle y Universidad de Baztan se juntaron... (Udalbatza zaharra, teorikoki karlista)

Lehenbiziko eta hondar afera: diote nola en este Valle ya está establecido el Hospital Militar eta han suertatzen diren gastoak Baztanek egin behar dituela. Hortaz alkateak deliberatzen du lehenago egiten zuten bezala egin: MASA konbokatu eta denen artean gastuak partekatu.
MASA ? Baztan + Bertizaran + Malerreka + Bortziria. Hala egin zuten aurreko gerran.

Eta Baztan bere baitan, eskaerak:


Infernuko Errota (J.R.Torralbak egina)
Jose Mendiburu (Lekarozkoa) eta Sebastian Laurnagaray (Gartzaingoa) jaunek adierazten dute nola beraien gurasoek, batena Agerrea bere etxea eta bertzearena Lizardia, Etxalarko Tomas Iribarrenekin batera orain dela urte franko, eraiki baitzutela errota bat Domiku edo Infernuko Erreka dermioan eta diote ere, nola errota horrek gaur egun konponketa batzuk behar dituela, partikularki hura jasaten duten zutabeek edo petralek. Diote ere, nola errota hau egina zuten beraien bordak arront urrun zirelakotz baita diote ere, nola Udalari 5 peso fuerte ematen zizkioten kontribuzionez. Halaber diote, errota konpontzeko diru aunitz behar dela eta duten irabaziekin errotariaren saria justu pagatzen ahal dutela batez ere udan ur eskasia badelakotz, (hemen ez dugu ulertzen) ere bai porque este Valle construyó después que se hizo la de los suplicanates (bi errota dermio berean?).
Bon, motz eta labur, ia “rebaja”-ren bat egiten diete. Udalak, no ha lugar.Hor konpon.

Francisco Cortea jaunak, Elizondon bizi dena, dio nola Ardandegia etxean bazituela 500 kintal belar eta belar hori Reyna Gobernadoraren tropek erabili zutela Elizondon egon direlarik. Hortaz eskatzen du ia nola eta nork pagatuko dion belar horren balorea. Ez dakigu Udalaren erantzuna.


Argibel


Pedro Martin Irigoyen, Juan Tomas Garzaron, Francisco Echenique eta Javier Chatalain jaunek, baztandarrak, diote nola 1833. urtean egon zirela Argibel aldean “cordon sanitario”-a bezala. Egia dela beraien soldataren parte bat kobratu zutela baina parte bat falta dela eta bertze batzuekin egin den bezala, faltatzen dena kobratu nahi dutela eta Udalak ez badu dirua momentu honetan, ez zaie inport “ el concederles algun trozo de monte”.
Ez dakigu udaletxearen erantzuna.



Elbeteko ostatua



Pedro Garaicochea ( Elbeteko ostalaria) eta Juan Martin Goyeneche ( Elizondoko ostalaria) jaunek diote nola azken hilabetean beraien egoera gaiztotu dela aunitz. Alde batetik el escesivo número de alojados por la llena de tropas, eta bertze aldetik, tropek dituzten kantineroak baita partikular batzuk ere, ardoa saltzen ari direlakotz, horrek suposatzen duen kaltearekin. Hortaz eskatzen dute “se les haga alguna rebaja. Udalak, no ha lugar.

Agustin Iriarte jaunak, Arizkungoa eta Juambercenea (?) bere etxea, eta Juan Martin Irigoyen jaunak, Arizkungoa eta Ikatzatea bere etxea, ardiborda bana eraikitzeko baimena eskatzen.Udalak baietz, dagokiona pagatzen. Edo Eugenio Martingorena jaunak, Arizkungoa eta Bozateko Echeberria bere etxea, lau gizelurreko iratzelekua gehitu nahi diola borda bati. Baimena... udala baietz, dagokiona pagatzen.

Urriak 07                                Congreso Diputados
Proposición de ley : 1º Se confirman los fueros de las provincias vascongadas y                                                   Navarra, sin perjuicio de la unidad constitucional.


Urriak 14                        Alta política, Alkate eta kargodun berriak : Certifico yo el esno real del Ayuntamiento Constitucional de este Valle y Universidad de Baztan...


                Alkatea Tiburcio de Larramendi

   Elizondo Pedro Mª Maritorena            Erratzu Cosme Yrigoyen
   Arizkun Mario Fco de Anchorena        Azpilkueta Francisco Garaicoechea
   Irurita Josef Aguirre                         Elbete Juan Agustin Echenique
   Lekaroz Martin Arraztoa                    Almandoz Antonio Indabere
   Arraioz Agustin Garaicoechea            Oronoz Juan Miguel Iturralde
   Aniz Miguel Norberto Iturralde         Berroeta Miguel Francisco Zozaya
   Gartzain Juan Miguel Yrungaray         Ziga Josef Fco Michelena

ser sumiso y obediente a la Reyna Dª Isabel Segunda y a la Constitución Española...

zin egin zuten herriko alkate berriek Alkate makilaren gurutzearen gainean eta Saindu Ebanjelioen hitzetan.

Azaroak 14              Gauzak aldatzen: Udaleko recibi batean ikusten ahal dugu nola “kristalero” batek 120 errealeko lana egin duela en la pieza habilitada en el fuerte. Hau da, La Miserikordia, orduko Miserikordian, armada gubernamentalaren Cuartel General bihurtuko da eta honek izena aldatuko dio etxeari: Kuartela.

Azaroak 17              Bertze recibi bat. Hemen agertzen da La Miserikordia bertze funtzio gehio batekin: Ospitale militarra. Baita ere ikusten ahal ditugu orduko prezioak ospitalea hornitzeko:
                      Esne pinta bat                 0 erreal fuerte      8 marabedi
                      Libera bat arroza            0                           32       “
                      Libera bat azukrea          1 erreal fuerte       0        “
                      Argizeri bat                    0                            12       “
                     Itsas bat                          0                             3       “
                     Libera bat ogi                   0                             8       “
                     Arroltze bat                     0                             5       “
                     Libera bat garbantzu        0                           28       “

(Oroitarazteko Nafarroan erreal bat = 38 marabedi, libera bat = 0,37 kg, pinta bat= 0,7 L)

Urriak 19               Gerra. Todos los refugiados carlistas que habitaban la comuna de Aldudes (exiliatuak), etxera bueltatu dira bi apez ezik.

Abenduak 11                    Gerra. Gerra akitu zela erran dugu? El G. Nacionalek dio...Elizondo 11 de Diciembre: “La autoridad militar mandó prender ayer noche a dos ex-oficiales carlistas Frantziatik etorriak, bata komandantea eta bertzea tenientea .... dirudienez dicho arresto ha tenido lugar a consecuencia de un aviso de Bayona. Iruñera eramanak izan dira.
Herri batzuetan saiatu dira de escitar a la rebelion a los gritos de viva Carlos V pero sus partidarios no han encontrado simpatías.



Ziga
Abenduak 15 
Se nos ha asegurado que el 15, algunos jovenes de Ciga, en el valle de Baztan, se reunieron tumultuosamente y recorriendo las calles a los gritos de “Viva Carlos V y Muera la constitución” . Informadas las autoridades de Elizondo de tan escandaloso suceso mandaron inmediatamente una partida a dicho pueblo, que prendió a algunos de los amotinados y los condujeron a la carcel de Elizondo para ser juzgados.



Abenduak 16            En el lugar de Elizondo dentro de la casa y sala del ayuntamiento del Valle y Universidad de Baztan se juntaron..


Lehenbizi komisione bat antolatu ikusteko nola dagoen Udaleko zorra/obligación sei urteko gerra ondoren. Halaber D.Isidro Yaguarekin duten prestamoa eta “brigaderos” afera. Brigadero? Armadarendako zamaltzain bezala lan egiten zutenak.Zein zen afera? “... el servicio que suponen haber prestado en nombre del mismo” jakitea,

Ytem alkateak dio nola gaizki kalkulatu baitzuten ardoa ekartzeko balioa eta kandela piztu zutelarik 4.000 pesoetan paratu zutela lehen postura eta hortaz ez zen inor postura horretan sartu. Gero, alkateak dio, etorri zitzaiola lagun bat 3.100 peso eskaintzen. Hortaz alkateak proposatzen du berriz ardoa ekartzeko enkantean lehen postura 3.100 pesoetan jarri eta kandela piztu hiru egunetan, hau da, helduko ziren asteazkenean (Abenduak 18) Ortzilarean (Abenduak 20) eta Igandean (Abenduak 22). Batzarrak ados.
Norbaitek ez badaki, Udaletxean kandela bat pizten zen eta irauten zuen bizkitartean posturak egiten ahal ziren. Holakoak ziren Baztango enkanteak.

Eta Baztan bere aferekin.

Pedro Bertizberea jaunak, Azpilkuetakoa eta Garatea bere etxea, dio nola iguraina dela, Orabidea zaintzea bere betebeharra eta aurten herriko alkatea izateko ternan dagoela. Udalari komunikatzen dio bera alkatea suertatzekotan, ordezko bat jarriko duela bere lana betetzeko.

Pedro Auriche/Aurisse jaunak, estañero ogibidez, dio nola 1835. urtean ornitu zuen ospitalea en generos de su oficio por 160 erreal fuerte ( 160 erreal fuerte = 320 erreal de vellon = urrezko ontza bat). Eskatzen du bere deplorable estado ikusia, ia dagokion ontza hori pagatzen ahal diezaioten. Udalak baietz, ahal den bezain fite.

Don Jose Frias jaunak, Elizondokoa eta profesor de farmacia, dio nola Baztango herri batzuek bera kontratatu baitutela baina ikusten duenez Haranak/Balleak bere zerbitzua behar duela, proposatzen dio Udalari ia herrien partez Udalak ordain deizaioken, hori bai hiru hilabetero.
Udalak dio ez duela dirurik, no tiene fondos, baino helduko den urtean herriek 6.000 erreal fuerte ordainduko dutela, bi epeetan, Sanjuan eta Eguberriko egunetan. Diote ere kinina eta gainerakoak (erremedioak?) barne egon behar zirela.


Azkenean eta hondarrean, Baztango tesoreroak, Juan Jose Echenique, urte honetako kontuak aurkezten ditu (ez ditugu denak jarriko zeren luzeak baitira) : Zer diote kontu hauek? Baztanek bizirik irauten zuela, behin eta berriz errepikatu dugunez, hori bai, gerra izan arren. Udaletxeak dirua bildu du: ardoa (egin eginahal guziei esker! ) ekartzen, ostatuak alokatzen (doikebe ardoaren monopolioa zuten), harakindegia errentan jartzen, egurra eta zura saltzen (bertze aldekoei ere!) ikatza edo bordak egiten, komunaleko gaztainak saltzen, pattarra, bai patarra baino ez dakigu nongoa, ekartzen ere, baita etxe eta errota batzuk alokatzen (Udal Etxea, Otsondokoa, Bakiola, Orabideako errota... ), baimena ematen borda berriak eraikitzeko edo luberriak egiteko : 33.610 erreal fuerte 22 marabedi.



Eta honek guzi honek zer erran nahi du? Jendeak edaten zuela (ze sinplikerie), ez bakarrik ardoa, baita pattarra ere, mendietan ibiltzen zirela arbolak mozten,ikatza egosten, txondorrak nonahi, haragia jaten zutela (baten batek bederen), ardiborda berriak gure mendietako zokoetan harginak eta zurginak eraikitzen, belai, baratze edo iratzeleku berriak ixten... izigarriko lana.

Eta gastatu, gastatu ere egin zuen udalak, Udal baten funtzionamentua: alkateak eta herrietako alkateek bazuten bere saria batzarretara etortzeagatik, baziren tramiteak egin behar zutenak, batzuk penagarriak: haur bat inklusara, edo ostalariek Udalaren izenean gastatu zutena, edo errekak garbitzeagatik, maistruen paga ere! (eskola bazen Erratzun, Arizkunen, Elbeten, Lekauzen, Iruritan, Gartzainen, Zigan eta Elizondon), igurainen paga gure mendiak zaintzeko, komisionatuak lurra negurtzeko edo markatzeko, mindaitzeko lanak betetzeko Eskiraioen, Urritzaten, Aritzankunen edo Mandabietan..., arbolak plantatzeko edo saltzeko, otsoak harrapatzeagatik (bat San Pablon(?), arra eta bertze bat Artxalutan (?) emea ), botikarioaren saria, MASAren partea, abokatu baten minutan genero krimen bateko afera (1833. urtekoa) tramitatzeagatik, inklusarendako donatiboak (bon, en virtud de ocho vales o reconocimientos), vaile menorren soldata, tesoreroren soldata (724 erreal 27 marabedi), eskribauaren (JoseAntonio Echeverz) soldata, alkateen bazkariak (4.266 erreal!) eta kobratzailea? Andre bat, Luisa Arozena.



Honek guzi honek kontatzen digu Udala biltzen zela, herrietako alkateak hemendik harat eta Elizondon bazkaltzen, haurrak (batzuk) eskolan tiroak izan arren, otsoak gure mendietan, arbolak plantatzen eta birplantatzen ari zirela, baten batek bere haurra utzi behar barneko minez, eta gizonak beraien negozioetan.
Zenbat pagatu? 36.547 erreal fuerte 22 marabedi. Bertze hitzekin biziak darrai.
Bidenabar, Udalak urte honetan 2.937 erreal 7 marabideko defita izan zuen.



Azkenean eta hondarrean gerra akitu da gure dermioetan baina azken ostikadak nabarituko dira helduko den urtean. Eta Baztanen, ikusi dugunez, biziak darrai. Urte honetan Erratzun 37 haur sortu ziren, 25 lagun hil eta 6 bikote esposatu ziren.

              1840

Gerra. Karlistak , Cabreraren aginpean, Katalunian eta Beheko Aragoian irauten, Morellan. Gure mugetan, partidaren bat.


Martxoak 23             El Eco de Comercio Elizondo 23 de Marzo de 1840.

El alcalde constitucional de Elizondo…. a los regidores … de los pueblos de Baztan.
Algunos jefes carlistas y un puñado despreciable de oficiales… ven agotado el manantial de donde saciaban sus codicias a expensas del honrado y pacífico labrador bla, bla, bla…. Agintzen du:
  1. karlisten partidaren bat agertzen balime da … ezkilak joko dute sua balitz bezala baino ez konfunditzeko, hiru dzanbada ondoren ixiltasuna eginen da…
  2. luze iraun behar du… landetan direnak aditzeko.
  3. ezkila jotzekotan, 18 eta 60 urte tarteko gizon guziek, etxaldekoek baita maizterrek ere, alkatearengana gan behar dute.
  4. Jendea bildu ondoren, ganen dira: Basaburukoak Berroetara Erberekoak Iruritara Elizondokoak Elizondora Baztangoizekoak Lamiarritara
  5. Adierazitako lekuetan armak eta munizionea emanen zaizkie
  6. Erabaki guzi hauek herrietan adieratziko dira, llamando a Bazarre general…

Elizondo, 23 de Marzo de 1840:
Francisco Dolegaray, Alcalde Constitucional del Valle de Baztan.

Notizia bera, bertsione franko, zenbakiak taxuz.

Gerra. El Guardia Nacional Apirilak 30, Doneztebe ondoan agertu da 40 gizoneko partida karlista bat… eta Zaragoza Regimientoko konpainia batzuek sakabanatu dituzte… zazpi preso hartzen eta gero afusilatzen, partidaren bertze lagunek Frantzia aldera ihes egin dute…

Ainhoatik eskribitzen digute (Maiatzak 2) nola Bera ondoan (lehenago Doneztebe zioten) atzemanak izan direnak Elizondora eraman dituztela non deliberatuko da zer egin, ez bere halabeharrarena: afusilatuak, baizik non izanen da haien exekuzionea. Presoak zazpi dira, hiru kapitan eta lau teniente.






Maiatzak   06              Gerra. De Santisteban con fecha 9 de Mayo… gerra kontseiluak zortzi karlista epaitu zituen Maiatzaren seian. Hurrengo egunean zazpi afusilatuak izan ziren….

Maiatzak 07                       Gerraren azken ostikada Baztanen .

Elbete En 7 de Mayo de 1840 habiendo precedido consejo de guerra, fueron sentenciados y pasados por las armas a las tres y media de la tarde del mismo dia, en la jurisdicción de este lugar (Elbete) y enterrados en el cementerio de esta iglesia los sujetos siguientes:

  • Capitan con grado de Teniente Coronel, Don Abdon Lopez, natural de Muniain de la Solana.
  • Capitan con grado de Teniente Coronel, Don Martin Oteiza de Cirauqui.
  • Capitan con grado de Teniente Coronel Don Jose Aldaz de Mendigorria.
  • Capitan Don Xavier Diaz de Mendigorria de Muniain de la Solana.
  • Subteniente Don Felipe Urra de Morentin.
  • Subteniente Don Santos Villazon de Mendigorria.
  • Subteniente Don Francisco Astiz de Aldaz.Hogeita hamalaugarrena.

En cuya verdad firmé, Don Joaquin Antonio de Echenique.

Hogeita hamalau afusilatuak gerra hontan, asetuak geratuko ziren gure jinko ttipi militarrak!


Elbeteko kanposaindua: Pareta hauetan hilko zituzten?
Ez zen akabailera polita. …kondenatuak supliziora (exekuziora) balore haundiarekin gan ziren... piketearen komandantearen inprobisazioagatik izan zen de que 4 de aquellos infelices hayan padecido mucho. Había mandado formar la tropa en una sola fila sin designar previamente la víctima a la cual debían tirar cada uno. Hortaz bakarrik 3 suertatu ziren hilak eta bertzeak horriblemente heridos. Por piedad suplicaron que se les acabase de matar. Los soldados volvieron a cargar las armas y les tiraron a boca de jarro… Hau dena Elbeten, kanpusaindaren ondoan?
Zortzigarren presoa, Zabala tenientea, 10 urtetako presoaldia…



Maiatzak 13                         Gerra.…Ondorioak ... el cura abad de Lekunberri, Legarra, y un capitán que ignoro su nombre, han sido condenados a 10 años de presidio por el Consejo de Guerra que se celebró en Elizondo



Morella

Gerra. Karlistak, Cabrera jenerala, Morellan irauten, baina Morella liberalen eskuetan erortzen delarik ,Uztailak 06, Cabrerak Frantziako muga zeharkatuko du. Gerra akitua. Partidaren bat geldituko zen baina gerra, orain bai, ako.



Eta historia honekin finitzeko, burutazio pare bat.

Kuriositate bat. Erratzuko kasuan erran dugunez , denak liberalak omen ziren. Baten batek galdeginen du , seguru ?



Iriartea/Erratzu
Ez, bazen karlista bat (eta bakarra ?) . Badakigu bere izena, eta bere sortetxea: Luis Gonzaga Gaston de Iriarte, Iriarteko semea. Gaizoa ( hau abilezia! ) Mariscal de Campo zen karlisteekin, amnistia onartu, eta “conservó el empleo”: Mariscal de Campo y medalla Orden de San Hermenegildo.
Honen grazia, bere familia Erratzuko liberalena zela, eta bere ilo guziak militar liberalak!



Bertze galdera bat. Zertaz irabazi zuten liberalek?
Honi buruz lan franko eta mardulak badira, jende prestuek eta jakintsuek eginak, eta ez dira ados jartzen, eta gu ez gara inor aferan sartzeko. Baina argi dago ez zutela irabazi onak edo modernoak edo abilagoak edo politagoak zirelakotz.
Gure ustez indar gehiago zutelakotz.
Ia Espainia eta kolonia guziko indar produktiboa gibelean zuten; soldadu liberalek, normalki, paga eta janaria zihurtatuak zituzten. Karlistek bakarrik Baskongadako eta Nafarroako puska batena, beti gose eta soldatarik kobratu gabe.
Armamentua gehio eta hobeagoa zituzten liberalek, gainera inguruko estatuak beraien alde ziren. Karlistek beti armeen eta munizionen falta eta politikoki aisolatuak.
Hego Euskal Herrian karlistek 44 batailon zituzten Esparteroren arabera baino egietan gutiago ziren (Nafarroan 12 batailon , ez 13 berak dioenez ) jakina gainera batailon horiek ez zutela zegokien soldadu kopurua, hau da 800 lagun. Diote 500 eta 600 ingurukoak zirela. Liberalek kalkulatzen zuten boluntario karlistak Hego Euskal Herrian oro-har 25.000 zirela.




Derecha: Baldomero  Espartero / Izquierda: Diego León




Liberalek tropa gehiago zuten. Espartero eta Diego Leonek 50.000 soldadu baino gehiago eta kontrolatzen zituzten lekuetan ( Iruñea, Bilbao, Donostia, Gasteiz, Logroño... ) bertze 23.000 soldadu gehio leku horiek zaintzeko.

Politika eta ideiak aparte, argi zagoen azkenean eta hondarrean partida honek noren alde joko zuela. Irabazi ala pausa ?            
32 urte beranduago partidak jarraituko du.