domingo, 28 de diciembre de 2014

Baztan eta Frantsestea. 8.Kapitulua: 1813, azken hilabeteak.

Baztan eta Frantzestea

8.Kapitulua: 1813, azken hilabeteak: Eta Anddara ez zen bildu Baztanera

Kontu  militarrak

1813.08.04              Abuztuan gaude eta gerrako frentea finkatu da gure mendietan. Soldaduak, milaka, nonnahi, espainiarrak, ingelesak eta portugaldarrak Baztanen eta inguruko haranetan. Donostia eta Iruñea dira Frantsen eskuetan bakarrik gelditzen diren hiriak Hego Euskal Herrian.


Frentea, 1813.ko Abuztuan


Gerra baretu da pixka bat baina Baztango egoera eta batez ere Baztangoizakoa, lurralde okupatuena da. Soldaduak nonnahi. Hala ere Wellington-ek bere armada antolatzen ibiliko da , Bidasoa aldean tropak pilatzen. Wellington segurola bat zen eta dena kontrolatu artio ez du eraso eginen. Gisa honetan hilabeteak pasako dira, Abuztua, Iraila, Urria eta Azaroak 10, argiastean, bere armada osoak, ± 90.000 mutil, seinalea aditu ondoren ( hiru kainokada Arxuriatik) Frantziarako bidea hartuko du.

Eta bizkitartean, hilabete horietan, zer? Batez ere Erratzuko kasua kontatuko dugu zeren horretarako materiala baitugu. Hala ere , Erratzuko egoera Baztangoiza osoaren pareakoa izanen zen.

1813.08.10              Head Quarters.   Lesaka


The Quarter General to
                Liut.Gen. Sir Thomas Picton, commanding the troops in the Valleys of Maya and Baztan.
                                                       Lesaca, 10th August 1813
…..Lord Wellington has directed that… the 6th Division shall occupy the Puerto de Maya (Otsondo)… and the 3rd Division… in Arizcun… (to) support … Maya (Amaiur) and also guard the passes which communicate by Errazu with Baigorry…
One brigade to be upon the heights …. near the road… from … the Puerto de Maya (Otsondo) to Elizondo.
… the 7th Division is … between the Puerto de Maya and the Puerto de Echalar… (the 2nd Division in Les Alduides).
Lord Wellington considers it essential that the division which occupies the Puerto de Maya should have a piquet in the village of Urdax….

Holaxen kokatu ziren aliatuak gure dermioetan.
Wellingtonek, igortzen du 6th Division (6.700 soldadu) Otsondora eta bere inguruetara (Amaiur), eta 3rd Division  (7.500 soldadu) Baztanera, Arizkuna, prezeski.
Sir Thomas Picton  izanen da inglesen buruzagia Baztanen.                      3rd Division , Arizkundik, guard the passes which communicate by Errazu with … Baigorry.
Bridaga batek zaindu beharko du Otsondotik Elizondora kaskoz kasko gaten den bidea. Lord Wellington considers essential  izan behar dutela a piquet in Urdazubi.

Zenbat ziren? Sobera. Aliatuen dibisionetan ingelesak eta portugesak elkar gaten ziren, bi heren (2/3) ingelesak eta heren bat (1/3) portugesak, konparazionez, 6th Division-ean 4.700 ingeles eta 2.000 portugaldar,     3th Division-ean 5.000 ingeles eta 2.500 portugaldar. 


Light Dragoons
Hauei gehitu behar zaie tropa espainiarrak , Division de Morillo (±4.500 espainiar) , Espoz y Minaren Voluntarios de Navarra  (± 2.000) baita The 14th Light Dragoons  ere, Amaiurren parean akanpatua: ± 700 zaldi.






Baztangoizan bakarrik  21.000 soldadu momentu honetan ? Hor nonbait. Elizondo eta Iruritarendako ez dugu topatu daturik baina seguru Dibisione hauen Kuartel Nagusia hauetarik batean egonen zela zeren Oronozetik Iruneraino joaten baitzen bidea, Bidasoa, tropa aliatuez lepo zagoen. Pentsa Wellingtonek Lesakan eta Beran emanen zuela denboraldi hau.

Jakinarazteko: “Division“ hitza nahasia da. Division-ek erran nahi du multzo haundia (ingelesendako ± 7.000, espainiarrendako ± 3.000 eta portugesendako ± 2.000). Division/Dibisionea banatzen da errejimentuetan, brigadetan edo batailonetan eta hauek konpainietan. Espainiarren kasuan dibisione batzuk Armada (ejército) bat betetzen dute. Guri dagokiguna: 4º Ejercito: 1ª Division de Morillo, 2ª Division, 3ª Division, 4ª Division, 5ª Division, 6ª Division de Longa, 7ª Division, 8ª Division de Espoz y Mina, 1ª de Caballeria, 2ª de Caballeria, Artilleria, oro har   ± 50.000 soldadu. Kopuru edo numero zehatz emateko, ezina guretako.

Jakin badakigu Erratzun Division de Morillo, espainiarrak, egona zela: 6 egun, 4.500 soldadu.

Morillo jenerala ( Pablo Morillo y Morillo, gero Conde de Cartagena) bere buruzagia eta dibisione honi izena ematen diona. Helduko diren urteetan Cartagena de Indias-en (Colombia) fama hartuko duena.



Herriko kontuetan bere egonaldia lehena agertzen da, hortaz suposatzen ahal dugu lauan (1813.08.04) etorriko zirela eta bederatzian (1813.08.09) gana zirela.

Hauek gan ondoren, 2ª Division de Portugueses  etorri zen. Bortz egun,  hau da, hamarrean ailegatu eta hamabortzean adio (1813.08.10/15).
Silbeira jenerala (Francisco da Silveira Pinto da Fonseca Teixeira, conde de Amarante) 4 edecan, auditore bat, 3 mediku, koronel bat, 2 teniente koronel, 2 maior, 75 ofizial eta 2.000 soldadu. Hau izan ziteken Dibisione portugesa baten estruktura edo antolakuntza arrunta. Nabaritzeko, tropa hauek etxeetan aterpetuak egon zirela.



  • Erratzuko paperetan 1ª,2ª,3ª,4ª,5ª Division agertuko dira, baina hori ez zen beraien izena, Erratzun zein ordenean agertu ziren baizik.

Hauek ganak eta Division 3ª de Portugueses  agertu. 46 egun.
Pober jenerala (Sir Manley Power) 2.000 soldaduekin eta aitzineko antolakuntzarekin: auditorea, 3 mediku, 75 ofizial eta abar. Portugesak izan arren, buruzagia ingelesa izaten oi zuten.

Hau da, Abuztuko hondar bi asteetan eta Iraila osoa.

Ondorazten ahal dugu beti dibisione bat Erratzun kokatua zagoela. Baztango bertze herrietan egona zirela jakiteko ez ditugu datuak oraingoz lortu. Ingelesen zalditeri konpainia bat ere egon zen Erratzun, ±150 zaldi 36 egun, baina data ez dute zehazten.


1813.08.31 Abuztuak 31. Donostia funditua. Irailak 8, frantsak errenditzen dira.


Ingeles-portugesak
harturik herriya,
biyak egin digute
zenbait pikardiya.
Biolatu eta hil,
sakiatu guztiya,
eta gero ondoren
erre Donostiya.


1813.09.00      3º Regimiento Division de Navarrakoek               (± 1.000 voluntario) bere paperetan diote nola Irailan Erratzu aldera gana zirela 15 egunez . Erratzuko paperetan ez da deus agertzen.

1813.09.10             Portugesek diote  Combate nas alturas de Errazu, 10 setembre 1813.(Arietan?) Han zagoen portugesen Rgto. Infanteria nº 21, eta capitâo Palhares 176 gizonekin.

1813.09.15- 10.09Rolde de guiones con Portugueses
Tropak gidatzeko leku batetik bertze leku batera, aliatuek, Erratzuko kasuan portugesek, herriko jendea kontratatzen zuten gida/guiones bezala. Hauek noretaraino gaten ziren tokiek erakusten dute non zagoen frentea edo zer lurralde kontrolatzen zuten. Aldude aliatuen eskuetan zagoenez, bidaien destinoak Orreagatik Zugarramurdirainoko lerro guzia zen: Orreaga, Aldude, Elorrieta (gure Elorta), Izpegi, Buztanzelai, Añoa!, Urdazubi, Zugarramurdi eta azken egunean, atakearen egunean, Senpere.     


                   
Saria? Hamar erreal egunero egun guzirako balime zen edo 4 erreal herriko lepoetara kasuan.


1813.10.00             Urrian gaude. Aliatuen dibisioneak, lehenago erran dugunez, aldizkatzen ari dira Erratzun. Dirudienez, Urriaren baten (1813.10.01) portugesen 3ª Division-a Erratzutik lekutzen da eta Division 4 de Portugueses  etortzen da, 2.000 soldadu 25 egunez (1813.10.02/24) eta hauek gaten direnean,  Division 5 de Portugueses,  hiru egunez (1813.10.25/28) agertuko dira.
Amilton jenerala (Sir John Hamilton), 2.000 soldadu eta portugesen sekito arruntarekin.



(Ingelesek diote) 2nd Division-eko brigada bat Orreagatik Otsondora igorriko dute. “Our brigade returned to the Maya Pass and we had the pleasure of looking down the French….

Antton papagorria

October ailegatu zen and with it the SNOW/ELURRA !!!  estali gintuena denbora batez… nere asto hoberena hil zen elurrean eta nere mandoa ebatsia gau batez kanpoan guardia ari nintzelarik… mandoak 60 dollar balio zituen eta astoak 40… 






hiriak, herriak eta auzoak of white canvass/oihal xurizkoak (kanpaina dendak) ikusten ahal ziren nonnahi, denak bizirik kasaka azul eta gorriekin”…

Towns of white canvass/ oihal xurizko hiriak
Bertze hitzekin errana, kapamentuek ematen zuten hiriak, herriak … zirela, soldaduz beteak:Otsondo eta Amaiurko zoko horretan 15.000 soldadu akanpatuak zeuden!
Beharrik eguraldi honek ez zuela luze iraun eta berriz gure mendi berdeak ikusi zituen gure kronistak.

1813.10.27              Head Quarters.   Bera.
Iruñean diren frantsak ari dira errendizioa prestatzen. Iruñea edozein momentuetan aliatuen eskuetan geratuko da eta hori gertatzekotan, Wellingtonek nahi du Minaren tropak Alduden sartzea, eta han direnak, Ashworth-en portugesak eta Morillo-ren espainiarrak , Otsondora gatea. Dena den “ two battalions of General Morillo  … in Errazu & Hamilton’s Portuguese… to… the pass of Maya… Cln. Grant’s brigade of cavalry (zalditeria) & 4th Regiment of Portuguese cavalry .. to Baztan”



1813.11.01              Azaroak 1, Iruñea errenditzen da.








1813.11.00              Azaroan gaude. Aliatuak Donostia eta Iruñea hartu ondoren, Frantziako inbasioa prestatzen ari dira hilabete honen lehenbiziko egunetan egiteko baina eguraldia arront txarra izaten ari zuenez, erasoa gibelatu izan behar zuten. Beren tropa guziak pilatzen ari dira mugetan. Erasoa Baiona aldera izanen da, Lapurdi aldera baina Nafarroa Behera , nolabait, alde batera uzten. Erratzun egon ziren azken portugesak haien buruzagiarekin, Marshall William Beresford-ekin, etorri ziren, Quartel Genl. del Mariscal Beresfort: bederatzi egunez, (1813.11.01/09).
General en Jefe, Beresfort (Sir William Carr Beresford), 300 personeko komitibarekin, Vicario Generala barne, 2.200 soldadu.




Dibisione hauek , kasu batzuetan , herriko jendea kontratatzen zuten mutilak bezala, konparazionez, Portugesek, Pedro Goñi, Felipe Gragitena, Juan Usoz eta Juan Pedro Burcaicea Irailaren 19etik, Azaroaren 9ra artio “ordenanzas” bezala hartu zituzten. Saria? Bortz erreal egunero.

Portugesak Frantziara/Lapurdira gan ondoren, espainiarrak etorriko dira: Ejercito de Reserva de Andalucia, 43 egunez (1813.11.13-12.26 artio).Gero ikusiko dugu zertaz.
Mariscal de Campo Creac (Tenente Coronel Michael Mac Creagh), bi brigadier, Clarc (Diego O’clark) eta Americ ( Jose Aymerich)  3 capellan, 3 cirujano, 115 ofizial eta 2.800 soldadu. Reserva de Andaluciak ± 8.000 soldadu zituen. Erratzura etorri ez zirenak ondoko herrietan egonen ziren.





Herriak, soldaduei, zerekin hornitu behar zien? Aurreko kapituluan adierazi dugunarekin: Ofizialei ohatzea, argizeria eta egurra. Soldaduei olioa (argia emateko, ez frixitzeko!!!) eta egurra. Dirudienez, soldaduak etxeetan aterpetzen ziren “alojados en las casas”  baino gero herriko kontuetan hau ez da agertzen.
Ohatze bat, 19 marabedi zen, libera bat argizeri, 5 erreal, karga bat egur, 3 erreal eta arroba bat olio (pisuka neurtzen zuten) 3 erreal.

Zenbat gastatu zuten?
        Division de Morillo                                  5.169 erreal fuerte
        2ª Division Portuguesa                            1.812    “          “
        3ª     “               “                                17.298
        4ª     “               “                                 9.869
         5ª    “               “                                2.923  “         “
        H.Q. Beresford                                   7.341   “        “
        Reserva de Andalucia                         30.308 “         “
                                                                ________________
                                                              74.720 erreal fuerte

Nork ordaindu zuen? Nork hartu zuen diru hori? Ez da ikusten inon. Bon, ez dugu jakin non dagoen.

Laburpen moduan:

Aliatuak  Erratzun:

Abuztua      04     Division de Morillo (± 4.500 mutil)
                            Division de Morillo
Abuztua      09      Division de Morillo
Abuztua      10      Silveira’s Portugese Division (±2.100 mutil)
                            Silveira’s Portuguese Division
Abuztua      15      Silveira’s Portuguese Division
Abuztua      16      Power’s Portuguese Division (±2.100 mutil)
Abuztua      31      Power’s Portuguese Division

Iraila          01      Power’s Portuguese Division
Iraila          30     Power’s Portuguese Division

Urria          01      Power’s Portuguese Division
Urria           02     4th   Portuguese Division (±2.100 mutil)
                            4 th Portuguese Division th
Urria           24     4 th Portuguese Division th
Urria           25     Hamilton’s Portuguese Division (±2.100 mutil)
                            Hamilton’s Portuguese Division
Urria           28     Hamilton’s Portuguese Division

Azaroa        01      Beresford’s Head Quarters. (±2.500 mutil)
Azaroa        09     Beresford’s Head Quarters (Portugesak)
…………………………………………………………………………………………………
Azaroa        13      Reserva de Andalucia (±2.900 mutil)
Azaroa        30     Reserva de Andalucia

Abendua      01      Reserva de Andalucia
Abendua      25     Reserva de Andalucia

Imajinatzeko Erratzuko plaza egunero, erratzuarrak baino bizpahiru aldiz gehiago ziren arrotzak !!
         
1813.11.05              Head Quarters . Bera.                                 Morilloren soldaduak Erratzun egotea Baigorri aldeko lepoak zaintzeko zen. Wellingtonek nahi du Minaren tropak Erratzura gatea eta  Morilloren han direnak Otsondora.

1813.11.09              Bezpera eguna: Frantzia inbaditzeko tenorea. Frantsek dakite Wellingtonek erabaki duela Frantzian sartzea. Azken egunetako eguraldia arront txarra izan zen eta horrek geldiarazi zuen atakea. Hala ere, frantsek ere beren defentsak prestatu dituzte eta tropak mugitu. Foy jenerala Bidarraira aitzineko egunean ailegatu zen, eta bere helburua Ezpeletan zagoen D’Erlon jeneralari  laguntzea zen. Honek Mondarrain atxikitzen zuen eta ia bere parean , Gorospilen, ingelesak akanpatuak  egoten ziren baina justu gau honetan , espainiarrekin , Division de Morillo eta Minaren bi batailonekin aldizkatuz ziren. Badator atakea.

Bezpera eguna. (Ingelesek diote) 14th Light Dragoons –en zaldunak , Amaiurren zirenak,  jautsi ziren Frantzia aldera gauez ilargiaren argiarekin by moonlight” lehen piketeetaraino eta han argiastearen esperoan, ixil ixilik. Nola ixilarazi zaldiak?

Bezpera eguna. Cadell-ek, 38th Regiment-ekoa, kontatzen du nola Otsondotik Lapurdi aldera gan direla. Gaueko hamarretan atera zen desideratzen genuen ilargia eta bere argiarekin we marched… adio erran genion /farewell to the Peninsula , han non hainbertze borrokatu genuen eta non utziak baitkenituen hainbertze gallant comrades.”

Bezpera eguna. Aliatuek Baztanen zituzten tropak , 25.000 soldadu baino geihago, Otsondon barna, ixil ixilik pasarazi zituzten Urdazubi aldera.

1813.11.10   Azaroak 10. Ugarana/Nivelle-ko bataila. Aliatuen partitzeko tenorea.




Eraso eguna. Zer pasa zen egun honetan? Argiastean, justu gauzak ikusten hasten direnean, Wellington bere armada guziarekin, ingelesak , portugesak eta espainiarrak , 90.000 soldadu (Baztango aldetik 25.000) , Frantzian, guretako Lapurdin, sartu zen eta armada frantsa Ugarana (Nivelle) ibaiaraino (Ainhoa-Senpere-Donibane Lohizun) bulkatu zuen, hori bai, beren eskuin aldea nolabait baztertzen, hau da Nafarroa Behera bere kasara uzten, edo bertze gisara errana, Baigorri eta Garazi ukitu gabe.

Hau dena Baztandik kanpo. Eta Baztanen? Surprise, surprise Armada aliatua Lapurdin sartzen zen bizkitartean, Otsondoko eskuin aldeaz (Baztandik ikusia), Lizartzu, Gorospil, Mondarrain, ez ziren aunitz arduratu eta…



( Foy jeneral frantsak  dio)         Combat de Gorospile :                    Goizeko zazpiak ( gaur eguneko zortziak) ziren ekintza hasi zelarik, espainiarrek (Morilloren eta Minaren tropak) ongi defenditu dute beren posizioa  (Gorospil)baina … baionetaz atakatu genuen, bulkatuak izan ziren…  gu adore izigarri batekin .. espainiarrek ez zuten astirik gelditzeko edo organizatzeko ezta Gorospilen, Antsestegin edo Amaiurren… bulkatu genituen Erratzutik haratago… ingelesen ekipajea  Amaiurren zagoen… ingelesek zaindua… Ekipaje hau hartu genuen, nere “avant-gardes” abantzadak gaten ari ziren Erratzura non zagoen Sir Hillen ekipajea…  baino enteratu nintzelarik zer gertatzen ari zen gure armadarekin , nere tropak bildu nituen.. Hil eta kolpatu egin ditugu etsai aunitz … ehun preso hartu ditugu eta 150 zamari… eta Frantzia /Bidarrai aldera gana zen.

3º Regimiento Division de Navarrakoek (Santos Ladron bere kapitaina) beren paperetan diote nola Irailan Erratzu aldera gana zirela eta nola egun honetan , lau konpainia gehi 4º Regimiento-rekin Otsondora eta Urdazubira (Gorospilera) gana zirela eta nola 7.000 frantsa haien gana etorri zirela. Erretiratu behar, naski.

Egun berean:            Rolde de guiones/gidak de los 3º y 4º batallones de la Division de Navarra.   

Erratzuko paperetan bada “rolde” bat baino geiho, hau da zerrenda bat non agertzen dira nolako lana herriko mutilek egiten zuten soldaduendako. Kasu honetan, noiz, norekin eta noraino Erratzuko mutila gidak bezala ibiliak ziren. Egunak atake ondorengoak dira, batez ere 10tik 16ra artio edo beranduago. Norekin? Division de Navarrako (hau da Espoz y Minaren soldaduak – bera personalki Aragoian zagoen) 3. Batailon  eta 4.Batailonekin (Asura beren buruzagia). Noraino? Lehenbiziko egunetan Itzulegi eta Itsasu aldera eta ondorengoak Erratzuko lepoetara eta frentera: Ezpeleta, Senpere edo Donibane Lohitzunera.

1813.11.12              (Ingelesek diote) Batailako egun berean Frantzia aldean (Lapurdin berez) sartu ziren espainiar tropek , harpilatzera eta jendea hiltzera “ pillaged it and murdered several …”    jo zuten baita Minaren tropak Heletaraino sartu zirelarik ere, batzu amotinaturik, in state of mutiny , ebasten , plundering and murdering… Hau ikusia , borroka  gehiagoren esperoan egon arren, Wellingtonek gibelerat igorri zituen espainiarrak, baten bat afusilatzen, errebelatuak desarmatzen, Giron’s Andalusians to Bastan, Freyre’s Gallicians to Irun and Ernani and Longa’s over the Ebro. Bakarrik Murilloren Dibisionea atxiki zuen berarekin.
       
(Espainiarrek diote) erabaki zuen (Wellingtonek) espainiarrak itzul zitezen beren herrira, (al) no (ser) ayudados por la administración publica… por huir de futuros y terribles daños eta ere bai haien laguntza behar ez zuelakotz.”


                          To General Giron
                                                               à St.Pé.ce 12 Nov.1813
                                                               à 3 heures de l’après midi
Mon cher Général,
                Comme le temps parait être très incertain… vous ferez bien de vous mettre en cantonnements… une brigade dans chacun des villages de Elizondo, Errazu,Arizcun et Irurita. Ces sont les meilleurs villages du pays….. vous ferez bien d’entrer … demain/bihar.
Agréez, &, WELLINGTON

Wellingtonek bazekien frantzesera arras ongi eta ofizial espainiarrekin holaxen komunikatzen zen.Aldi berean erakusten digu non egon ziren Ejercito de Reserva de Andalucia-ren 8.000 soldadu  akanpatuak: Elizondon, Arizkunen, Iruritan eta Erratzun.

                               To General Wimpffen
                                                               à St.Pé ce 12 Nov.1813
                                                               à 4 1/2 heures du soir
Mon cher Général,
        Je vous prie d’envoyer ordre au Général Longa de quitter Ascain demain matin /bihar goizean et de marcher avec sa division… à Medina de Pomar
        Le Général Mina m’a fait dire que le régiment de Caramena (Cariñena) avait mutiné à Roncesvalles…je leur avais promis de l’habillement…… donner ordre au Général Mina de faire désarmer … le regiment Caramena (Cariñena)….
                               Agréez, &c. WELLINGTON


Armada aliatuek badituzte beren ospitalak. Erratzuko kasuan , paperetan agertzen da Iriarteko Bordan bat bazela, Reserva de Andaluciarena. Zenbat eri? Guti ematen du zeren momento batean 24 ogi eramaten dizkiete, 34 pinta ardo baita 6 libera txokolate ere. Soldadu baten “razionea” ogi eta pinta bana egunerokoa balime zen…




Bertze paper batean eskatzen dituzte 624 erreal fuerte, “pª el hospital de la Borda de Gaston”.  Norendako zen ospitala, ez dute erraten.


Rolde peones/mutilak egurra pikatzeko eta barrakak konpontzeko. Bortz egun. Norendako ?: Regimiento 3º de Division de Navarra, Minaren 3. Batailona, burua Fco. Gorriz.

1813.11.12               20 mutil, iratzea mozteko eta barrakak egiteko Elorrietan.
1813.11.13              10 mutil, barrakak konpontzeko Elorrietan. Egun berean, 25 mutil Buztanzelain, egurra pikatzeko eta barrakak eraikitzeko.
1813.11.13/14     40 mutil, Ariete eta Buztanzelaiko bideak konpontzeko.
1813.11.15          17 mutil, Izpegin barrakak egiteko.
Saria? 5 erreal egunero. Azken kasuan, 4 erreal.



1813.11.15

To General Wimpffen
                                                               à St.Pé. ce 15 Nov.1813
                                                               à 11 heures du matin
Mon cher Général,
                …. Si vous voulez faire dire au Général Mina que, le Général Giron etant dans… Baztan avec la reserve d’Andalousie, il peut en retirer à Aldudes…  et dit lui que je le prie d’avoir un poste d’observation des… Errazu dans le port d’Ispegui.
                               Agréez &c. WELLINGTON

1813.11.15                     Rolde de guiones para Reserva de Andalucia.(15 Nov.-31 Dic.) 

Ikusi dugunez, Wellingtonek Reserva de Andalucia Baztanera igorri zuen haietaz fidatzen ez zelakotz, hala ere segituko du erabiltzen dibisione hau bere erretaguardian baita Baigorri aldean jotzeko ere. Erratzuko gidek eramanen dituzte Reservako konpainiak frente (erretaguardia?) guzietara: Donibane Lohitzune, Itsaso, Añoa, Ezpeleta, Senpere, Bastida, Ganbo, Sara eta  Ustaritz aldeetara eta Abenduaren 9an hasiko dira Baigorri aldera gaten ere, bon, atakatzen.


1813.11.30             (Frantsek diote) “un corps de 4,000 Espagnols et Portugais “ sartu zirela Baigorriko aldean baina Baigorriko herriak, Etcheverry bere burua, kontra egin ziela eta eskaparazi inbasoreak.
Frantsek diote hala ere, Baigorrikoa gauza puntuala izan zela. Zer ba? Egia da alde batetik espainiar aunitz desertatzen ari direla, gosez, baino bertze aldetik frants soldadu berriak “ils desertaient par centaines/ zientoka”. Kontraerran haundia. Desertore frants hauek ..”biltzen dira à des bandes de contrebandiers, de malfaiteurs/gaizkileak, ou même d’espagnols…”.  Momentu honetan Frantziako Armada  arront gaizki dago, beren lurralde propioa harpilatzen ari baitira  eta moralarendako zer erran !

1813.12.10/13         Errobi-Nive bataila.
Aliatuek berriz bultzaka, Wellingtonek aitzinerat jotzen du, eta Errobi –Nive ibaiak gurutzatuko du bere armadekin. Baiona setiatua utziko du eta Orthez eta gero Tolosa aldera joko du. Bidenabar Donibane Garazi ere utziko du setiatua pixkat beranduxago.




Valençay: Napoleon eta Fernando VII
1813.12.11               Abenduak 11.Alta política,  Valençay Ituna : Napoleonek onartzen du Fernando VII Espainiako erregetako, baino gerra ez da akituko.






1813.12.16              Egun honetan, Division de Navarrako 1º,2º eta  3º Regimientokoek diote nola manatu zieten bertze aldera joatea atakatzera, Baigorrira, eta nola baigorriarrek eta Garaziko soldaduek jasan eta sufritu izan behar zuten beren atakea. Espainiarrek diote “Egun guzia borrokan baina gauerako los Boluntarios (de Navarra ) señores de sus casas (baigorritarrenak).”  Honetan bai, Voluntarioak Baigorrin sartu ziren.

Ingelesek diote “Mina ( bere tropak) invaded the Val de Baigorri and the Val des Osses (Orzaize) where his men committed the greatest enormities, plundering and burning, and murdering men, women and children,” hau da,  basarena egiten, ingelesek diote.

Frantsek diote “les Espagnols descent … dans Baigorry pour venger de l’affront.. ils se livrent à tous les excès.”  Gaizoa Baigorri. Atakea Aldudetik izanen zen.

Espoz y Mina ez zagoen hemen, Huescan, Jacako ziudadela setiatzen ari zen  baina berak dionez Abenduan Baigorrira gana zela eta bere Kuartel Nagusia han jarri, handik Donibane Garaziko gaztelua zirikatzeko. Bizkitartean, bere soldaduak lurralde “garbitzen”, constantemente volviamos con algunas reses gure soldadu gaizoendako. Urte Zaharra Baigorrin pasako zuen.

1813.12.23
                                       To C.Dalrymple Esq.
                                                       St.Jean de Luz 23rd Dec.1813            
…. The … reserve of Andalusia, at Itsassu… ordered to Urdax and Maya, and on the 26th to Elizondo..                    I have the honor to be &c. WELLINGTON


Erratzuarren lanen laburpena:

             Guiones/Gidak Portugesendako
                                   Iraila              15etik
                                   Iraila              30

                                   Urria              01
                                   Urria              09 artio

                        Guiones/Gidak Division de Navarrarendako
            Azaroa           10etik
            Azaroa           16 artio

Peones/mutilak  3º Batallon Div.Navarrarendako
       Azaroa           12etik
            Azaroa           15 artio

Guiones/Gidak Reserva de Andaluciarendako
            Azaroa           15etik
            Azaroa           30
           
Abendua        01
            Abendua        25 artio
        

Orain artio kontatu duguna militarren aferak ziren. Betiko galdera , eta bizkitartean Herria zer? Ordaindu, pagatu, okupazioa jasan eta zaukaten apurra , pitte hori eman eta eman , guti bildu eta exkasa jan. Eta postretarako, politika franko. Frantzestearen sei urte hauetan, Cadizen konstituzione bat prestatzen diputatu batzuk (baztandarrik ez) bilduak ibili ziren, erregeren botereak kontrolatzeko eta Espainiako monarkia bertze modu batera arautzeko. Eta horrek zer ekarri zuen? La Constitucion Española.




1813.09.09           Elizondo. Batzar Nagusia.

Espoz y Minak Baztango Udalari Gares herritik  igorri dio

“… la savia constitucion de la Monarquia Española  pa su publicacion … Elizondoko herriko plaza nagusian eta egun horretan bil daitezela balleko/haraneko barride guziak hala nola aitzineko urteetan biltzen baitziren armen alardea edo reseña egiteko…. Hala ere , hastekotan eta akitzekotan fusil deskarga egin eta ezkilak jo para mayor solemnidad…”

Eta hau, noiz egin behar zuten?
Irailaren 12an, igandea zen urte horretan, Baztango herri bakoitzean Herriko alkatea aukeratu eta aldi berean nor izan behar diren herriko diputaduak.
Hauek ,diputaduak, astelehenean, 13an, Baztango Alkatea aukeratuko dute ( hau berria da: ez dago hirukotea edo terna) zuzenean eta biharemunean,
Irailaren 14an, asteartea urte horretan, Konstituzioa proklamatu: kargu hauek iraunen dute Abendura artio. Abenduan ikusiko da nola eginen diren alkatetzarako auteskundeak. Labur bildu,Adio Nafarroako Erresuma (Reyno de Navarra), Biba Nafarroako Probintzi Espainiarra!!

Erratzuko kasuan, uzten duen alkateak (Miguel Pedro Hugalde) bere kontuak azaltzen ditu. Ez bakarrik etorri diren tropei emandakoarekin, baita bere gastu propioekin ere: Eguberriko autaketan gastatu den ogi eta ardoa, 43 erreal fuerte eta 6 marabedi; bere lana betetzeko gastuak,Urtarrilan , konparazionez, 89 err.f. eta 34 mrb, eta hola hilabete guzietan Irailara artio; Ostatuko ostalariak aitzinatu duena (bere izena dakigu, la Dominica”, andre bat !!). Gehienetan “como consta por bones”. Bon = tropek ematen zuten erreziboa. Eta kasu batean ematen dute olioa (argi emateko!) sin bon a la guardia del Portugues que estubo en Capilla…  Non afusilatuko zuten gaizoa? Edo bizitza barkatu izanen zioten?

Baina kontabilitatea aparte, egietan, zein zen Baztango egoera?
1813.11.30      Egun honetako datarekin  Baztango Udalak
Diputazioneri kexa bat igorriko dio. Hondar bortz urteetan batez bertzekoa kontutan izaten, hala diote:

“Urtero biltzen zen / baziren
              23.377 erregu gari/ogi,    aurten 14.690,    (-8.687 )
               2.718 karga sagar,              aurten  480,    (-2.238 )                                                            
             45.559 erregu arto,           aurten 5.956,   (-39.603 )     
             16.891 libera liho,             aurten 3.670,   (-13.221)
              3.556 behi,                         aurten 443,      (-3.113 )
         

Anddara/Andderea

4.048 kojoi,                        
aurten  deus,   -4.048                   

Anddara ez zen bildu gure dermioetara,                                      
  


              222 behor,                    aurten      88,         (-134 )
           34.302 ardi,                      aurten 5.854,   (-28.448 )
             7.907 erregu gaztain,     aurten 1.690,      (-6.217 ) 
        3.697 zerri,                     aurten    137,       (-3.560 )    
               427 zamari,                  aurten batere ez.    (-427 )

Arbolak moztuak, bordak botaiak, etxe batzu erre. Tal es el deplorable estado de… los infelices havitantes del Valle de Baztan”.

Uztaila ogi/garia biltzeko sasioa da Baztanen eta juxto hilabete horretan Gerra gure dermioetara etorri zen. Ez ziren bakarrik errekisak izan, armadak landa guzietan sartzen ziren eta dena zapatu edo ebatsi egiten zuten, baita kanpamentuak han jartzen ere. Dirudienez, gari/ogi zerbait bildu zuten baino artoa eta gaztaina ia guzia galdu, aziendarena kontatu gabe. Eta honek ondorioa ekarriko du, eriotzak biderkatuko dira urte honetan, gaizki/guti jan, Erioa atean. Normalki urtero 15en bat hiltzen zen Erratzun, aurten 68.


Amaiur eta bere dermioa


Amaiurko egoera ez da hobeagoa izanen, bai to, aise txarragoa. Hauek beranduxago kexatuko dira baina Diputazioneri igortzen dioten kartan Amaiurrek dio:
…  nola Uztailaren 7an aliatuen tropa aunitz akanpatu zela bere dermioetan eta nola , ironikoki, ez zuten deus eskatzen, se los tomaron por su propia mano  !!!  baita belaietan sartzen eta dena zapatzen ere:  Santiago egunetarako belaiak xehatuak. Nola, egun horretan, frantsek eraso egin, baino 31an erretiratu ziren. Aliatuak berriz etorri zirela Amaiurra akanpatzera eta ogi/garia biltzeko sasoia zenez, lehenago belarrarekin egin zutena orain ogiarekin egin zuten, dena xehatu. Bizpairu egunetan urteko zitu guzia desegin. Hau dena haien kefien eta komisarioen aitzinean, a vista y ciencia de sus mismos Gefes y Comisarios eta hauek itxura emateko zertto bat pagatzen zieten, kaltearen el uno por mil/milaren bat… “.  Eta egoera gehiago izorratzeko, artoarekin gauza bera! Gainera,  Herriko bederatzi etxe ospitaletako erabiliak izan ziren, sei ingelesendako, bida portugesendako eta bat frantsendako, eta etxe hauen zura gehiena egurra bihurtu zutela berotzeko edo bazkaria prestatzeko. Ezin kalkulatu kalteak. Bordak eta ardiborda gehienak, kasatuak edo kizkalduak.”  Zer jan zuten negu horretan?

Irailaren 5ean, Amaiurko apeza , D. Pedro Josef de Zelayeta, kexatuko da daukan lanagatik, “había ocho(¿ez ziren 9?) casas de hospitales y ningún capellán”  berak ez zuen dena egiten ahal zeren herrian ere “ corrian enfermedades”. Kontatzen du ere, nola berari abisatu gabe lurperatu dituztela bi ingelesa eta nola gero errana ziotela irlandar katolikoak zirela, nola ez zuela hori jakiten ahal zeren “con el desorden y confusión que reinaba “  herrian eta inguruetan akanpatuak baitziren hiru dibisione, bi ingelesa eta bat portugesa, bakoitzak 10.000 soldaduekin .
Esajeratzen du baino lehenago erran dugun bezala Amaiur eta bere dermioa kanpainako dendez eta soldaduez josia zagoen.


Amaiurko zimitorioa/kanposaindua elizaren inguruan zagoen


Gure Amaiurko apeza kontalari da. Holako batean kontatzen du nola  “la tropa inglesa lurperatu egin izan zuela eliz honetako zimitorioan 55 soldados… eta honek arazo (teologiko)a sortzen diola zeren  a lo menos estaba prohibido por las leyes de la Iglesia Romana que los protestantes se entierren en cementerio de los Catolicos….  Berak uste du ingelesek ikusten zutela portugesek beren hilak kanposantuan lurperatzen eta nola ez zuten nahi haiek baino gutiago izan, los enterraban (soldadu arruntak) sin pompa alguna, gauez ekartzen zituzten, oihal batean eta sartzen zituzten “en el oio” (ziloan) baino ofizial bat hiltzen zelarik, bizpairu egun lurperatu gabe egon ondoren , gorpua kutxa eder batean eramaten zuten ofizial aunitzez inguratua con una musica lugubre muy a despacio… lurperatzekotan ofizial batek sacaba del bolsillo un libro, denek kentzen zituzten zapelak edo bonetak, otoitz egiten zuten eta ofizialak le echaba tres puñados de tierra  eta orduan estaltzen zuten kutxa.                    
Afera honengatik arduratua , Apezpikuari eskribitu nion si el cementerio quedó violado y si necesitaba bendición, no me respondió … eta hola utzi nuen asuntua. Pedro Josef Zelayeta
                                        
1813.12.16              Kuriositate batzu :                                  

Money, money. Kalkuloak egin ondoren, gure Wellingtonek dio:
1 franko =  3 erreal  24 marabedi
20 erreal de vellon (piastra bat ?)  = 5 franko eta 8 sos
1 ginea ingelesa = 83 erreal de vellon eta 12 marabedi edo    
                            25 franko eta 4 sos.

Guinea

Frankoa

8 erreal = 20 erreal vellon


Jakinarazteko: 1 Guinea urrezkoa zen eta 20 shilling(zilarrezkoa) zituen.    1 Franc zilarrezkoa zen eta 20 sos zituen ( sos bat = 5 zentimo). 20 reales de vellón , 8 zilarrezko erreal ziren. Nafarroan erreal bat = 38 maravedi.

Urte honetako prezioak Erratzun ?
Pasa den urtekoak bezalakoak ziren, baina interesgarrienek gorapena izan zuten : jatekoek.


           1812          1813              1813
                     ( Urtarrila/Iraila)            (Urria/Abendua)

Ogia(libera)         16 mrb            19 mrb            32½ mrb
Aragia(libera)         2 ½ err.           3 err.                4 err.
Garia (erregua)                          20 err.             36 err.
Artoa(erregua)       6 err.            13 err.             20 err.
Ilarrak/(erregua)
Babarrunak         16 err.          24 err.          Desagertuak
Oiloak                  4 err.             4 err.
Belarra (Kintala)     6 err.            6 ½ err.
Otso bat            --                 56 err.

Oroitarazteko: Libera =± 0,37 kg . Erregu bat = ± 28 l. Kintal bat = ± 45 Kg.
                 Erreal bat = 38 marabedi

Bertze bitxikeri bat bataiatuen kasua da: Soldadu aliatuek emazteak ekartzen zituzten beraiekin eta hauekin sortu berriak ere . Uztailaren 10ean, Pedro, aita soldadu inglesa, Carlos, eta ama portugesa, Joaquina Guimara. Egun berean, Josef Dolvera, aita soldadu portugesa. Eta Iraila eta Urriaren kasuetan, aitak soldadu ingelesak dira, gurasoak, hau da aita eta ama, holandarrak izan arren. Sortu berrien izenak? Ana Neille, “… en la actualidad acampados con su regto en las inmediaciones de la borda de Elizondoberria de este lugar… Maria Ana Hutindill, Jorge Larllech eta Juan Fermin Huarte (???). Besoetakoen aitetxi eta amatxi holandarrak ere.


Holakoa izanen zen kanpamentu ingelesa


1813.12.23                       Eta Baztango kexendako, nolako erantzuna?
Conde de La Bisbal, General en Jefe del 3º Ejercito a la Diputación de Navarra:
        Exercito de Reserva de Andalucia. Exmo Señor.   

        Ulertzen dut Baztani dagokion justizia… bla, bla, bla… baino la imperiosa necesidad hará siempre que sea gravosísima a los Pueblos del Valle de Baztan…( bertze hitzekin, Baztanek paga dezala eta ixil daiela ! ).
Dios que a V.E.ms as. Quartel General de Elizondo.
23 de Diciembre de 1813 = El Conde del Abisval


1813.12.26                      Atzo, 25ean, Reserva de Andalucia  Erratzutik lekutu zen.  Gaur  Erratzuko Berroan,  (Partida de Defuncion  nº 63) ….    se encontró una muger muerta a mano ayrada a la orilla del rio en las immediciones de Berroa, se ignora de qe pueblo es, Kanpusainduan lurperatua izan da eta egieztatzeko,              D.Thomas Fernando Michoak (Parrokoa)
Soldadu batek hila? Hala ematen du.

Egun berean Elizondon, Baztar Nagusia. Aplikatzen ari dira La Constitucion Española :Ordenantza berriak. Baztan bereizi behar da lau udaletan/en cuatro ayuntamientos. Heldu den hilabetean, 1814.ko Urtarrilaren batean, martxan jarri behar dira! Presidente (lehendakaria!) de los cuatro ayuntamientos , D.Juan Josef de Echenique, elizondotarra, Lau Udal? Kuartelen arabera. Hala ere, dirudienez, mantentzen dute Baztango osotasuna, hortaz Presidentearena. Bata, los lugares de Errazu, Arizcun y Azpilcueta, bida Elizondo, Lekaroz eta Elbete, hirua, Irurita, Gartzain, Arraioz eta Oronoz, eta laua, Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandoz : Baztangoiza, Elizondo, Erberea eta Basaburua.

Urteko akabaila eta  Kontuak egiteko egunak, konparazionez, Erratzuko karrikako Agerrea etxea.
Holako zerbait Baztan guzian egin zuten, etxez etxe baita bordaz borda ere. Etxea da unitate fiskala, ez pertsonak (printzipioz).




Aitzinean dugun dokumentuan, ikusten ahal da zer pagatu behar zuen etxe honek : Debe segun su Capital para pago de 142.478 rs y 6 mrs…. bi epetan, 1º de Enero de 1813 hasta 15 Sept….. sistema zaharreko alkatearen denboran ( Erratzuko kasuan Miguel Pablo de Hugalde) eta desde 16 de Sept. hasta fin de Diz. , alkate konstituzionalaren denboran (Erratzun Juan de Lastiri).
Kasu honetan Agerreak bertze etxe batena, Irigoienea, ere pagatzen du. Horrek erakusten du azken etxea zorretan dagoela, eta fenomeno hau bertze kasuetan ikusten da ere. Bertze hitzekin errana, jendea /etxeak zorpetu dira gerra honetan .
Kasualitatez, badakigu apez bat etxe honetan bizi zela, beneficiado bat , hortaz pagatzen du hainbertze, 2.571 erreal. Erratzuk Parroko bat zuen eta bi benefiziado (apezak, naski).




Zer pagatzen dute? Militarren gastuak alde batetik eta bertze aldetik “apeos”, hau da, etxe bakoitzak pagatu behar duen zerga edo kontribuzionea.
Gastu hauei kendu behar zaie “Abonos”, hau da , etxe horri dagozkion bonifikazioneak edo aitzinatu dituen zerbitzuak. Denetarik  dugu hemen: errotako partea, Ostatuko partea, militarrendako egin dituzten lanak, militarrei eman dizkioten gauzak…  Merexi du ikustea “Abonos”-a, ikusteko norainokoak ziren militarren eskaerak. Dena, errealetan eta marabedisetan kuantifikatua dago.            



Oroitarazteko:
**  Nafarroan  38 marabedi erreal bat dira.
** ð = Zenbaki/numero artean holako sinbolo agertzen delarik, mila adierazten du, hau da , ., puntua . 142ð478 = 142.478 //  ð003 = .003
**  Militarrak : Frantsak, Boluntarioak(Nafarrak), Ingelesak, Portugesak eta Espainiarrak.


Eta biziak darrai gerra gogor batean bizi arren: 40 ume sortu, eta 6 bikote ezkondu, baina hil, 68 pertsona hil ziren Erratzun urte honetan, eta tiroz ez. Anddara (erleak) ez zen bildu Baztanera, zamariak eraman zituzten, landak zapatu eta goseak gure herria bisitatu zuen. Nigar egitekoa.