lunes, 11 de julio de 2016

Baztan eta 1.Karlistada. 1838 - 8.kap. Lankarra

Baztan eta 1.Karlistada: 1838
8.kap.Lankarra

        1838

Zer berri? Zaharrak berri.
Baina orokorki karlisten gainbehera. Karlistak zatituak: apostolikoak eta transazionistak (hau hitza, negoziaketaren aldekoak). Lehenen artean “ojalateros” ditugu, Don Carlosen kortesauak, beti kexaka “ojalá” erraten ari zirelakotz, omen. Beraien Jeneral Nagusia, MAROTO,transazionista, hasiko da sekretupean bakea bilatzen.
Cabrerak, karlista, El Tigre del Maestrazgo, Morella konkistatzen du, Valencia aldean indarra hartzen baino hala ere, karlisten gainbehera azkartzen ari da.









Eskuineko mapan ikusten ahal da karlisten Nafarroan urte honetan kontrolatzen zituzten dermioak, marra gorritik ezkerrera.













Eta Baztanen? Gerra zakarra ez zuten ikusi gure baztandarrek baino haren miseriek lankarrak bezala Baztan busti zuen.

Urtarrilak 07              Baionan diote nola egun honetan Elizondoko “Gobernadorea”, Don Andres Borda, baztandarra, bere kargutik kendu dutela eta Don Jose Ibañez jarri.



Aintzialde/Arizkun

Urtarrilak 13                    Arizkun … goizeko hamabi t'erdietan 
hil zen a resultas de una … bala, oliedurak hartu ondoren... Felipe Suquilbide, ezkongabea, Juan Pablo eta Mª Felipa Labakiren semea, Aintzialdeko Arrotzanea bere etxea eta parrokia hontan lurperatua... Zer pasako zen?




Otsailak 06             Boletin de Navarrak ekartzen duen konbokatoria.



Otsailak 9 Aiei aiei Oronozen ...murió de un balazo (según parte fidedigno) Miguel Jose Micheltorena, ezkongabea, Oronozkoa, 12º Bat. de Navarrako boluntarioa, Bargota herrian, sin que pudiese recibir ningún sacramento por haberse quedado seco...








Martxoak 01 Gure muga ziloruna.Journal des debats (egunkaria). On écrit de Baïgorry (Basses Pyrénées) le 3 Mars “Douze (12) peceteros , Luzaideko kasernakoak, desertatu zutela pasa den gauan eta gana zirela gure mendietan barna Espainiako Erratçu herrira non preso hartu dituzte herri horretako hiru apez “respectables”, hilko zituztela mehatxupean ez bazieten hantxen berean 30 “quadruples” ematen. Apez gaizo hauek ikustean ezin zutela erreskate hori ordaindu, erantzun zieten bazutela Baigorrin lagun bat, M.Etchinique d'Erratçu, aspaldian gure herrira emigratua, eta honek dudarik gabe aitzinatuko ziela nahi zuten kantitatea eta mezulari bat igorriko ziotela eskaera egiteko.
Les douze brigrands ez sinisten promesa hauek, eta bildurrez gainera Erratzuko jendea errebelatuko zela, egin arazi zieten beren presoi haiekin gatea Arietako leporaino/ sur la montagne d'Ariette, limite de notre frontiére non errexa izanen zien adostua zuten dirua Etcheniqueri eskatzea. Bortxaz obeditu behar zuten hiru gaizoek, baina martxan ari ziren bitartean, la garnison carliste d'Elisondo, zer pasatzen ari zenez abisatuak, lasterka batean gaizkilengana gan eta haiekin topatu mendiko kaskoaren ondoan. Tiroketa bizi bat suertatu zen et les peceteros, beraien buruak gorriak ikustean jautsi ziren gure dermioetara beren biktimekin eta altxatu ondoko borda batean. Le (mon)sieur Berrok, membre du conseil municipal et lieutinant de la Garde nationale, gaizkileak ikusi zituen lanean ari zen landatik eta bere lehenbiziko ardura izan zen tropa frantsari abisatzea baita ber bera haien bila gatea ere. Les douze peceteros arrestatuak izan ziren eta apaiz gaizoak haien etxeetara lagunduak, grace au noble courage du (mon)sieur Berro.”

Martxoak 15       La Sentinellek dio nola Tiradore baztandar batzuk, Luzaidetik Elizondoko aldera gana zirela norbaiten bila. Elizondora ailegatu eta bi apez eta fraile bat, Padre Cordoba, preso hartu. Hiru hauek ziren Don Carlosen komisionatuak. Halaber , karlista iritziko pertsonak ere arrestatu zituzten, eta posta aunitz. Luzaidera itzultzen ari zirelarik eta Frantziako dominioan sartuak zirelarik, hango goardiek presoak libratu zituzten eta tiradoreak deus gabe Luzaidera segitu ziren. Benetan muga ziloruna gurea.

Bizkitartean Baztango jendea beraien aferetan.
Junta General de Tabla del dia 17 de abril de 1838…
Elizondon ... Udaletxeko etxean eta salaren barnean… bildu ziren…

Jorge Mª Mayora, alcalde, juez y capitan a guerra...
                       


Ziga Jose Francisco Michelena                 Elbete Juan Agustin Echenique
Aniz Luis Antonio Ariztia                          Berroeta Martin Jose Echeverria
Erratzu Gregorio Vicondo                         Elizondo Francisco Alcarena
Arizkun Manuel de Echeberria                  Azpilkueta Francisco Cordoba
Irurita Juan Bautista Sotillarena             Gartzain Geronimo Elizalde
Lekaroz Jose Mendiberro                        Oronoz Fco.Agustin Garaicoechea
Almandoz Pedro Joaquin Echandi             Arraioz Lorenzo de Urrutia


Lehenbizi erran zuten osasun publikoa arriskuan dagoela medikuak (profesores) falta direlakotz zeren herrietan bakarrik zirujauak batziren baina medikurik batere ez. Hortaz erabaki zuten “kartelak” jartzea mediku bat eskatzen, prometitzen 400 duro, ateratzeko de los expedientes del Valle eta faltatzen dena herriek botikarioarekin egiten duten bezala egiteko.

Ytem diote enteratu direla nola Baztango herrietan ez dietela zirujauei deus ematen militarrak sendatzeagatik baino Elizondon, bai. Elizondon dagoen zirujauari, Francisco Loperena, egunero marabedi batzuk ematen diotela por la asistencia a enfermos y heridos militares, eta jakinez zer egiten den bertze herrietan, deliberatzen dute helduko den Urtarrilatik (??) aitzinerat ez diotela deus emanen lan hori betetzeagatik.

Ytem diote ere ardoaren prezioa jautsi dela biltzen den lekuetan eta nola Udalaren eskuetan dago prezioa jartzea erabakitzen dute hurrengo hiru hilabetetan pintaren prezioa 20 marabedi izan dadila. ( Pinta = gaurko botila, ± 0'7 L)

Ytem diote enteratu direla Zugarramurdiko lagun batzuk baita Baztangoak ere, luberria hartzen ari direla, haunditzen beraien landak eta zenbait leku ixten, dena ordenantzen kontra. Hortaz deliberatzen dute alkateak antola dezala komisione bat hau dena inbestigatzeko.

Ytem diote nola Estevan Fort eta Juan Fco Vicondoa, Elizondokoak, ari dira komunaleko egurra eskatzen eta erantzuten diete ezin dela hartu zeren ez baita sasoin egokia.

Ytem diote nola ari dira kito aunitz ostatuz ostatu, ofiziorik gabe, bakarrik ardien hilea mozten, eta gisa honetan ezin dutela beraien familiak mantendu, hortaz beraien andreak eta haurrak limosna eskatzen dabiltzala atez ate contra las leyes del Reyno que determinan zein gisako jendeak, eta non, eskatzen ahal duten limosna. Bertze aldetik mandoren bat faltatzen bada... kitoei kulpa botatzen zaie, Frantziako mugatik hurbil garenez … pasan a aquel Reyno de mano en mano y cubren su robo... eta honelako zirkunstantziengatik deliberatzen dute su expulsion eta ostatua ematen dieten etxetako jabeek multa izanen dutela gaurtik aitzinerat.
Eta hola akitu zen...

Eskaerak:

Esteban Fort jaunak, eskatzen du haritz egurra ikatza egiteko Gerenda aldean. Udala oraingoz ez eta acuda en otro tiempo.

Eskaera bitxia Fermin Angel Arnis jaunak, Berroetakoa, egiten duena: bibiroak izan dituela bere emazteak eta ezin titia eman biei, hortaz eskatzen dio Udalari poner una de las dos criaturas en nodriza a cuenta suya. Ez dakigu Udalaren erantzuna.

Pedro Manuel Gamio jaunak, Iruritakoa eta Surdobenea bere etxea, dio nola Zokoa aldean baduela 26 gizalurreko iratzeleku bat eta belarrak zaintzeko borda bat egin nahi duela.
Udalak dio komisioneak ikus dezala eta hala bada, dagokion prezioa ordaindu ondoren egin dezala borda hori.

Apirilak 19          Muñagorrik diona
                         bere proklamian
                                            gerrak hondatzen gaitu
                                            bostgarren urtean...
                                            …..................................
                                            Karlos agertu ezkero
                                            probintzi hauetan
                                            beti bizi gerade
                                            neke ta penetan
                                            …..................................
                                            semeak soldadu
                                            ta preso gurasoak
                                            ezin pagaturik
                                            kontribuzioneak
                                            …................................
                                            kordoiz inguraturik
                                            kostatik Ebrora
                                            trabaz josirik gaude
                                            …...............................
                                            ateak etxi eta
                                            ogia garesti
                                            artoa igotzen...
                                            dirua ezkutatzen da
                                            egunero hemendik
                                            nola bizi garen
                                            harritutzen naiz ni
                                            ….............................
                                            Madrilen da tronua
                                            gaztelauentzat
                                            han koronatzen dena
                                            guzion burutzat
                                            fueroa gorde ezkero
                                            ona da guretzat
                                            …..........................
                             Adiskide maiteak
                             ona klaro gauza
                             bakarrik fueroak dira
                                            haiek defenditzeko
                                            deretxoa dauka
                                            Probintziko semeak
                                            hori ezin uka.

Egoeraren nahiko deskripzio osoa, batzuendako, naski.



Muñagorri eta bere proklamia


Nor da Muñagorri, Don Jose Antonio? Berastegiko burges bat, karlistendako lana egiten zuena baina ikusten noraino/zertaraino eramaten zuen gerra honek, mina eta pobretzia Euskal Herriarendako, urte bat lehenago saiatu zen karlistak konbenzitzen bere ideiekin: ezin lortu. Saiatu zen liberalekin eta hauek nolabait babestu zuten bere idea : PAZ y FUEROS, Bakea eta Foruak, eta hori izan zen bere bandera.
Ikusiko dugunez frakaso bat izan zen baina behartu zien karlistei ideolojikoki definitzen. Karlistendako Don Carlos eta Foruak gauza bera zen baina Muñagorrirendako erregea eta foruak bi gauza diferente ziren; foruak onartu ondoren, bortz axola nor zen erregea.

Norenganaino ailegatu ziren bere proklamiak ez dakigu baino karlisten buruzagien artean ezin-egona sortu zuten, ideolojikoki eta militarki: Gobernu Zentralak eman zion diruarekin, armada ttiki bat antolatu zuen Muñagorrik eta gure mugako inguruetan ibilia zen.

Holako proklamia idatzi zuen euskaldunei:
 “Nafarrak eta giputzak:... Zer eskatzen duzue? Zertaz borrokatzen duzue? … Bakea eta Foruak! … Nafarroa, baskongadetako probintziak, batuak... gaurtik  independienteak dira... Armetara! Gora Independentzia! Bakea! Libertatea!...
Berastegui 1838: El comandante General Jefe de la Independencia.MUÑAGORRI

Eta holako karta igorri zion CarlosV-ri:
 “... Espainiako koroari eskubideak baldin badituzu, ez gara gu kontra jarriko baina jakin dezazu hau EZ dela (bi errege) pertsonen arteko gerra bat, eta guk, nafarrek eta bizkaitarrek (baskongadoek) ez dugu inoiz onartu bertze errege gure Foruak ez badira...
     En Verástegui, 19 de Abril de 1838.
Firmado: A. de Muñagorri a S.A. El infante D.Carlos”

Eskaerak Udaletxeari :


Odolagako Benta/Belate ondoan
Apirilak 27                          Manuel Azcona jaunak dio nola urte honetan konprometitu zen Odolagako Benta hartzea errentaz, pagatzen aurreko urtean ordaintzen zena. Baina por las circunstancias actuales ezin izan du hori betetzea zeren gente armada... repetidamente le ynsultaban eta kentzen zizkioten ardoa, ogia eta gainezko guziak, berak zituena para los pasageros que transitaban por dicho punto... Halaber dio nola saiatu zen ikatza egiten ere ganantziaren bat lortzeko baina ezin ere. Hortaz eskatzen du ia pagatu behar duen errenta gerra aitzineko urtetan pagatzen zenaren adina izan zedila, hau da 20 peso.
Udalak ados.

Maiatzak 04          Fermin Echeverria jaunak, Arizkungoa eta Salaberria bere etxea, dio nola Irabelarra aldean badituela lur puska batzuk mugarriekin markatuak eta nola hauetarik bat etxi egin du eta gehitu dio hiru edo lau gizalurreko “trocito” bat baino berriki etxi duenak ez zuen mugarririk. Udalari eskatzen dio, ondokoak ez kexatu arren, ikus dezatela nola dagoen afera gauzak behar den bezala izateko.
Udalak dio Baztangoizeko komisionatuek ikus dezatela.

Maiatzak 6 edo 8 Datan ez dira ados jartzen. Lizarran gaude eta hiru bertsione ditugu, hiruak liberalenenak. Denetan protagonista 5º Batallon de Navarra. Gure mutilak han ziren.

Lizarra
.... 8an, hiritik kanpora ateratzean 5. Batailona instrukzioa egitera, karrikan topatu ziren Baron-de-los-Valles-ekin eta hasi ziren uhiukatzen “mueran los ojalateros”... gizona kolpatu zuten kulatekin.. beharrik ofizial batzuk erdian jarri zirela...
Afera honek behartu zuen batailona Lizarratik lekutu araztea... baino 10ko eguerdian berriz sartu ziren Lizarran garrasika “ mueran los pillos de la Junta y los ojalateros que nos engañan”... Gauean soldaduak sartu ziren Junta biltzen zen etxean... erre zuten paper ofizial aunitz... gero gan ziren Erregearen jauregira, hau, Carlos V, balkoira atera zen saiatzen jendea baretzen baino ezin eragotzi gau guzian patruilak hirian barna tiro deskarga botaka ibiltzea..”


( El Correo Nacional-Madrid) ... 6an, San Juan de Estella plazan, 5. Batailoneko lau konpainia mezara gatekotan ziren... Buruzagi batek agindu zien armak sorbaldan jartzea eta hori egin ordez, baioneta jarri zuten. Koronela ailegatzekotan zertaz ez zuten obeditzen galdetuak, haien arteko lerrotatik sarjentuak artera ziren eta erran zioten tropak nahi zuela ordaindua izatea eta gainera libre uzteko presoak ziren jeneralak ( Zaratiegi eta Elio) eta D.Carlosek bere inguruko “ojalateros” bota ditzala...”

(La Estafeta-Madrid) diote … Lizarran errebelatu direla bi batailon uhiukatzen “Viva Muñagorri y muera Carlos V...

Maiatzak 11      Boletin de Navarra y las provincias vascongadas (Karlisten bertsionea) “ El dia 11 será siempre memorable en los fastos de la lealtad Navarra... Aspaldi hontan herriak eta batailonak kexu ziren Juntaren kontra, erraten gaizki administratzen zutela, sobera errekisa eta abusuak... Batailon batzuek ozenki erran zuten “Viva el REY y muera la Junta y los traidores”...
Erregeak agindu zuen errebelatu ziren batailonak biltzea.. eta haien aitzinean agertu zen eta .. . les dirigió una breve alocución propia de un padre a sus pueblos.... bla, bla, bla... eta boluntarioak viva-ka hasi ziren....
Madrilgo egunkariek …. diote Lizarran errebuelta bat izan dela... que se suponía haberse ejecutado en defensa de los fueros.... kontrakoa da nafarren benetazko nahia: Viva el REY, morir por CARLOS V, zeren baitakite lejitimitatearen (erregearen) garaipena da beren foruen garantia haundiena.”

Bertze hitzekin, karlistak barnetik ari dira “usteltzen”: ideiak, dirua falta, korrupzioa, barneko tirabirak eta orain disziplina eskasa.
Eta kasu honetan, protagonista nor? 5.Batailona, baztandarren konplizitatearekin.
Baita Bertatx jaunarenarekin ere. Hala dio Avinaretak  "... sucedió la sublevación de Estella promovida por agentes ocultos Reina Gobernadorarenak, Garcia Orejon, D. Luis Arreche "Bertache", 5º de Navarrako ofiziala, D. Jose Zabala 2º de Guipuzcoako tenientea eta bertze batzuk eta D. Carlos eta bere Kortea libratu ziren milagrosamente de las garras de la tropa amotinada por acobardarse momentu horretan sarjentu batzuk".
Nori sinetsi?

 Baztan bere baitan. Eskaerak Udaletxeari.

Ekainak 03            Juan Francisco Francesena jaunak, Gartzaingoa eta Benta Andia bere etxea, dio nola Anzabal aldean badirela botaiak bago batzuk eta gal ez daitezen ikatza egiteko eskatzen ditu.
Udalak, no ha lugar, ezetz.



Karlisten kontrol bat
Ekainak 04          Antonio Ilarraz jaunak, Berroetako ostalaria, dio nola pasa den hilabetean kristinoek atzeman zituzten bera eta berarekin zeramatzan bi mando ardoz kargaturik. Dio ere nola Iruñera preso eraman zutela eta nola bera libre utzi baino lehen, bere mandoak saldu zituztela. Udalari eskatzen dio graziaren bat.
Udalak erantzuten dio, ezetz, nombrará el señor alcalde. (Hondar hau ez dugu konprenitzen).







Ekainak 8          Nigar Elizondon enteratu zirelarik herriko semea, Juan Ignacio Iriarte, soltero, Juan Esteban eta Graciana Bicondoaren semea, muerto en Monreal/Elo... del 12º Bat. de Navarra...




Abba:Abadesaren sinadura
Ekainak 10  La comunidad del Convento de Nª Sª de los Angeles-ek, Arizkunen, diote nola gerra hasi zenetik ez dutela errentarik jaso zeren el Govierno de Madrid procedió a su secuestro... miseria gorrian direnez, eskatzen dute ia hurrengo ogi/gari zitutik herriek zerbait aitzinatzen ahal diete, prometitzen gerra akitzekotan. dituzten errentatik, hartuko duten zorrak eginen dituztela.
Udalak dio herrietako batzarretara pasatuko duela eskaera jakiteko herriek zer dioten.

Ekainak 12         Kasu kurioso bat dugu. Fraile batek, Fr José Grande, del Rl. Convento Mercedario de Madrid , dio nola Iruritan errefuxiatu (eta organista) moduan dagoela eta nola azken egun hauetan jakin arazi diotela orain artio ematen zioten razione osoa de pan y carne-ren ordez, erdia emanen diotela bakarrik. Berak dio horrekin ezin duela bizi limosna eskatu gabe eta ia bertze “eclesiastico”-ekin egiten den bezala berarekin gauza bera egiten ahal zen. Norekin tratatzen ari da? Elizondoko “administrador de provisiones”-ekin. Lortuko zuen nahi zuena baina administratzaileak argudiatzen du berak egin du egin duena “... ordenado mientras duren... las circunstancias de escasez” . Honek erakusten du karlistak (Herria ere?) janarien falta haundian zirela.



Ekainak 13         Ardoa berriz.Los arrendadores de las Tabernas de este Valle diote nola Udalarekin zuten kontratuan, 2. artikuluak zioen ardoaren prezioa aldatzen ahal zela erosten den lekuan aldatzen baldin bazen. 


Orain artio Artaxona aldera joaten zirela , lau egun erabiltzen haraino gan-torri egiteko baino gaur egun los gefes de las fuerzas armadas-ek ez diete uzten harat gatea, hortaz beren kontratua betetzeko Zirauki eta Mañeru aldera doaztela sei edo zazpi egun erabiltzen hori burutzeko, zeren xuxen ezin baitira gan eta buelta aunitz eman behar, baita gauez ibili behar ere. Gainera boluntarioek (karlistak) eskatzen diete pezta bat karga bakoitzarengatik. Hortaz eskatzen diote Udalari ardoaren prezioa, oraingoz, igatea. Udalak dio oraingoz eta helduko den lehenbiziko igandeko eguerditik aitzinat, 22 marabedi balioko duela pinta batek (lehenago 20 ziren).

Ekainak 26          Diote 11º Batailona, Elizondon zagoena, aldizkatu izan dela zeren Muñagorrirengana baten bat desertatu baitzen.


Uztailako Eskaerak Udalari:

Pedro Manuel Gamiok hiru hilabete lehenago egin zuen eskaera berriz aurkeztu du. Honetan dio borda hori egiteko bi estadoko distantzia falta zaiola.
Udalak, ezetz.
Estado” neurri bat zen, 7 nafar oin, hau da, ± 1,8 metro. Doikebe bordak (ardibordak?) tartea (arteka?) prezisoa izan behar zuten haien artean, 80 eta 50 estado. Noiz 80 eta noiz 50 ez dakigu eta hobekio errana ez dugu ulertzen. Kasu honetan dio “le falta la distancia de dos estados”. Arraroa iduritzen zaigu bizpahiru metroengatik baimena ez ematea.

Juan Bautista Iriarte eta Ignacio Egozcue jaunek diote nola egiten duten la tasación de los ganados para raciones en este Valle eta nola kobratzen dutenarekin konforme direla baina Almandoza gan behar direlarik , han gelditu behar dira lo egiten eta kobratzen dutenarekin ez dutela egiten. Hortaz eskatzen dute egun horietan ia zerbait gehio pagatzen ahal zaien.
Udalak, ezetz.

Uztailak 31        Prentsa liberalak dio karlistek 28 batailon (propaganda, 13 ziren) dituztela Nafarroan Elizondotik La Solana alderaino. Elizondon 5º Bat. de Navarra eta 2º Bat. de Gipuzkoa, ausartenak (erradikalenak?), omen, Muñagorri eta bere jendea behatzeko zeren gero eta gehiago dira, omen.

Irailak 19                   Boletin de..(karlisten prentsa) con fecha 19 : Estado Mayor General: Han cogido las armas del REY N.S. nuevos laureles.... Garesen ondoan... gure galerak ttikiak izan dira baina en el campo del honor, victima de su heroismo, gelditu da D. Martin Luis Echeverria, Comandante General interino de la 1ª División de Operaciones...

Legarda herri ondoan, han betirako pausatu zen gure alkate zaharra, Berroetako semea.

Junta General de Tabla del dia 29 de septiembre de 1838… Elizondon ... Udaletxeko etxean eta salaren barnean…

Ytem diote nola ordenantzek (Kapitula 24,25,55 eta 56) ematen dute epe bat Udalari eskatzen dizkioten “eskaerak” (hau da lugerriak egin, bordak berritu, hobetu edo egin) burutzeko baina gaurko eguneko egoera ikusia, por lo mucho que han contribuido... no estaran en disposición para entrar en muchos dispendios... deliberatzen dute epe berri bat jartzea gaurko egunetik aitzinat: zortzi urtekoa.


Urriak 15                    Journal des débats (egunkaria) 15 octobre 1838
On lit dans Le Memorial des Pyrénées du 9 Octobre:
On nous écrit de Baygorry, le 5 Octobre:

Oraindik bertze basakakeri bat Giristinoen armadako soldaduek egina, ahalketzekoa jende “civilisés”-en aitzinean.
Ereneguneko goizean, argiastean, Luzaideko kasernako 16 soldadu sorpresaz sartu ziren sur le village espagnol d'Erratçu, orain dela sei hilabete Arietako aldean bezala, modu berean eta helburu berarekin. Kasu honetan, les bandits-ek bahitu dituzte herriko bi apez eta aduanako burua, eta gibelerat Luzaidera bueltatu ziren beren presoekin gure dermioetarako bidea hartzen, baino apez presoetako batek abilezia izan zuen eskapatzeko eta ziztu bizian Baigorriko agintariengana gertatu izan zaiena kontatzera gan zen.
M.Ellissonde-k, tenente alkatea, gizon fierra eta porrokatua , hantxen berean la Garde nationale konbokatu zuen eta lehenbaitlehen gan ziren Elhorrietara/Elortara non uste baitzuten la petite horde handik pasatuko zela. Harat ailegatu eta ohartzean han ez zagoela inor, notre Garde Nationale gan zen lasterka batean Berdarits/Berderiz aldera nondik gaizkileak pasatu berriak ziren.
Azkenean eta hondarrean gure herritar nekaezinek, infatigables compatriotes, gaizkileak harrapatu zituzten Aldudeko muno batean non desarmatuak izan baitziren eta eramanak Donibane Garazira.
Baino bi presoetako bat bakarrik libratu zuten. Bertzea, Aduanako burua, bidean akabatu zuten , aski fite gaten ez zelakotz eskusa basarekin!

Baztango herrietako Libro de Defunciones-etan ez da holakorik agertzen baino sobera detaile ematen dute gezurra izateko, sinesgarria ematen du.

Urriak 17         Carlos V, pretendientea, ezkondua zagoen baino 1834.ko irailan Maria Francisca de Braganza, bere emaztea zendu zen. Hala ere 1838an, por poderes eta sekretuan, bere koinatarekin, Maria Teresa de Braganza, Princesa de Beira, ezkondu zen. Politika hutsa. Printzesa hau Austrian, Saltzburgon, bizi zen.
Berez, honek Baztango historian guti ikusi behar, baino holako batean, Printzesak (bon, Erregina karlistendako) erabaki zuen bere senarrarengana gatea. Ez zen bakarrik etorri. Berarekin Robert de Custine, gida eta kronista bezala, Carlos Luis de Borbon y Braganza (Principe de Asturias), Carlos-Vren seme zaharrena eta erreginaren camarera, Lolita Arce. Euskal kontrabandista baten laguntzarekin, Ganix (Joanes Antxordoki, Bidarraikoa), baita abentura franko pasa ondoren ere, Urdazubin barna Baztanen agertuko ziren Urriaren 17an. Andreak alde batetik eta gizonak bertze aldetik sartu ziren. Erreginak, Mª Teresa, nahi zuen afera sekretupean mantentzea baina berriz ikustean bere senarraren semea,  bere iloa, ezin kontrolatu eta han ziren partida karlista bati hasi zitzaien uhiukatzen "Haurrak (Enfants!), zuen erregina naiz, ( eta bere iloa seinalatzen) gan lasterka zuen erregearen semearengana!" Hitz horiek aditzekotan, soldaduak lasterka hasi ziren, tiro deskargak botatzen... Berria hedatu zen Baztan guzian, eskilak alde guzietarik aditzen ziren eta mosketen asotsak ere, jendea beren bestako arropekin, se precipitaient au devant de la Reine et du Prince.



Urriak 17, atseko 8etan mando baten gainean, jaunzten oraindik andre euskaldun baten arropa eta estalia soldadu baten kapotarekin que Marie-Thérèse de Bragance et de Bourbon, Reine d'Espagne, fit son entrée à Elissondo.
Ezkil guziak dzanbaka ari ziren eta Elizondoko karrika "illuminée". Agintariak eta haundikiak etorriak ziren pour la complimenter.  Hemen Don Juan Echeverria, auditor honorario del Supremo Tribunal de la Rota, esperoan zuen eta hurrengo egunean Gipuzkoa aldera lekutu ziren. Han, Azkoitian, bere senarrarekin elkartu eta ezkontza ospatu zeremonia haundiuste batekin.






Kuriositatea: Jean Baptiste Dasconaguerre-k nobela bat eskuaraz idatzi zuen istorio guzi hau kontatzeko: Atheka-gaitzeko oihartzunak. Sarean leitzen ahal da.







Azaroak 05                  En una de las casas de la carcel del Almudin de la ciudad de Estella de una enfermedad murió Mª Jesus Echenique, viuda del finado Atanasio Landabere, dueña de Barrenechea de Iñarbil...
Zertaz erratzuar hau Lizarran preso? Seguraski multa bat ez pagatzeagatik liberala zelakotz edo seme bat intsumiso zuelakotz. 
Muñagorrik zioenez bere proklamian


                                            semeak soldadu
                                            ta preso gurasoak
                                            ezin pagaturik
                                            kontribuzioneak (multak!)

Eta ez zen izanen bakarra.

Azaroak 06                 Muñagorri gure mugen inguruetan agertu zen, orain 1.400 gizon eta 80 zaldiekin baino inok ez zuen onartzen pertsonai hau, ez karlistek ezta liberalek (gobernuaz ordaindua egon arren!!).Argi zagoen gobernuak Munañogorri erabiltzen zuela karlistak ahultzeko militarki eta ideolgikoki. Holako panorama ikusten, Muñagorri Donibane Zaharrera erretiratu zen.

Azaroak 07 Oronozen mezak eta nigarrak ... Juan Jose de Laurnagaray, ezkongabea, Oronozkoa, 29 urtekoa, que según noticia fidedigna hil zuten balazo batez Bilbao inguruetan, jakin gabe sakramenturik hartu zuela ala ez....

Data segurua ez dugu baino Almadozko herriak berri txarrak, hiru !!!,  segiduan hartu zituen
por noticias ciertas de la muerte de Juan Pedro Indabere, Almandozkoa, 12º Bat.de Navarrako soldadua, que murió el año pasado Carlos V-ren espedizioa...onrak egin dira...

hila suertatu zen Urbano Elizalde, 12º Bat. de Navarrako soldadua, Elo/Monrealeko inguruetan, urte honetako ekainean, Almandozkoa, egin zaio meza....

Por noticias … hila, Juan Jose de Argain, sargento del 12º Bat. de Navarra, en el Reyno de Aragon a luego del cange de Zaragoza, non preso zagoen pasa den urtetik Huescako bataila ondoren, ezkongabea, Almandozkoa, egin zioten...

.
Azaroak 30                Berriz saiatu zen gure Muñagorri, Paz y Fueros. Honetan Irun aldera. Denak zituen kontra, karlistak eta bere pagatzaileak. Utzi behar.

Gerra munduan eta baztandarrak bere aferetan
Junta General de Tabla del dia 27 de diciembre de 1838… Elizondon ... Udaletxeko etxean eta salaren barnean…

Lehenbizi diote nola egin behar diren lur sail bat hartzeko eta ixteko eskaerak. Eskaera egin ondoren ( “memorial” deitzen diote) komisione batek begiratuko du ia legezkoa den eta ia betetzen duen behar diren arauak. Gero Juntara pasako da “memorial” hori. Juntak txosten hori onartzen badu, sobre etxi batean interesatuaren herriko alkateari emanen zaio leitzeko horko herriko lehenbiziko batzarrean, denek jakin dezatela Juntak erabaki duena, ez dezala interesatuak aprobetxatu eta eman diotena baino gehiago hartu. Orduan interesatuari herriko alkateak emanen dio lur sailaren eskritura.

Ytem diote ez dela medikurik Baztan osoan eta erabakitzen dute bederen bat izatea/ aunque sea solo uno para todos, eskainzen 500 peso fuerte postu hori betetzeagatik anunciando la bacante por edicto eta soldata osatzeko, faltzen zaiona se reparta por todo el vecindario.
Eta hola akitu zen.

Abenduko Eskaerak Udalari:

Gure Aldudeko barrideek, Martin Arrambide, Maria Betirena, Miguel Hospital, Carlos Semarzo, Juan Putun, Cristobal Soldadoa, Juan Estanga eta baliteke herriko jende gehiagok, denak Aldudekoak, eskatzen dute un arbol a cada uno. Gustokoa izanen zuten Belaun eta Berderiz aldean izatea eta bat eta bakarra Iztauz aldean zeren holaxen komeni zaie haien etxetara garraiatzeko.
*Udalak ezetz.


Francisco Alcasena eta Juan Agustin Echenique, Elbete eta Elizondoko alkateek diote nola en el ramo de alojamiento arautua dagoela ofizial bat bere asistentearekin erreal de vellon bat zela, soldadu eri bat gauza bera eta soldadu sendoak sei marabedi.
Batzar Nagusiari galdegiten diote si presentarán el abono que va asentado o si mas o menos. Benetan ez dugu ulertzen baino bai ikusten da zenbat, teorian, balio zuen zure etxean soldadu bat izateak edo bertze gisan errana, errealitatea: soldaduak etxeetan alojatzen zirela.


Eta gerra izan arren, ikusi dugunez , Baztanen bizitzak darrai. Errateko, Erratzun 37 haur sortu ziren, 29 pertsona hil eta 5 bikote esposatu ziren.