miércoles, 23 de agosto de 2017

Baztan eta Bigarren Gerra Karlista: 1876, ako

                                1876

Urtea hasi da, denek dakite datorrena, hondar guda, hala ere Udalak ez du bere konpostura aldatzen, baztandarren flema (edo ttuku-ttukua): biziak darrai.

Ilbeltzak 15              ayto en la casa consistorial (Mitxelenea)


Mitxelenea
*Diote nola 1868. urtetik honat, harakindegietan harakinek bakarrik deskontatzen behar zutela ½ kg , abereak 25 kg baino gutiago pisatzen bazuen eta 1 kg osoa haundiago baldin bazen. Hau da, “zisa” harakinendako. Ikusia azkenaldi honetan doblea deskontzen zutela baina fede onez egiten zenez, ez zuten erresponsabilitaterik inori eskatuko. Hala ere, gaurtik agindua bete behar da.




*Ikusia ez zela inor aurkeztu larruen enkantera, onartu zen Guillermo Goyenetxeren ahozko proposamena: 16,50 erreal behi larruen dozena batengatik eta 6,25 erreal ardienengatik.

*Jendea kexatu da Udalaren servicio de “ordenanzas” eskax dela. Hortaz deliberatzen dute berriz kontratatzea lau igurain 6 erreal (1,50 pta) egunean eta bahiketen sariaren erdia.
Bahiketa”: azienda laxo ibiltzen bazen debekatua ziren lekuetan, “bahitzen/atzematen” zen eta isuna edo multa pagatu artio ez zen libratzen. Isunaren erdia, kasu honetan, “arrapatzailendako” eta bertze erdia Udaletxearendako.
Hori bai, ordenanzarena ere egin behar zuten sin mas retribución, aldizkatzen denen artean.

*Diote ere nola sekretario berria, Rafael Marchueta, aurreko Irailaren 16tik ez diotela erran zenbat kobratuko duen. Deliberatzen dute 6.000 erreal (1.500 pta) urtero.

Ilbeltzak 21                 Ejercito de la Izquierda: hasi ziren operazione militarrak Bizkaia aldean. Guri dagokiguna, Ejercito de la Derecha da: 108.000 soldadu, 3.500 zaldun eta 116 kainon.

Segiduan jartzen duguna , orduko egunkarietan agertu zen. Ia denak gubernamentalak. Ixtorio bera errepikatzen dute behin eta berriz baina korrespontsal bakoitzak zerbait gehitzen dio eta uste dugu merezi duela errepikatze horrek.
Dena azkar izan zen, hala ere bereizi behar ditugu bi ekintza: bata , Ejercito Gubernamentala Baztanen sartzen denean, Otsailaren lehen egunetan eta bertzea, Otsailaren 18an eta 19an, Zentinela eta Arxuriako “batailak” suertatu zirelarik.

Ilbeltzak 29 edo 30 Ejercito de la Derecha bi pusketan zatitzen da: Martinez Camposek Primo de Riverari agintzen dio Lizarra atakatzea, bizkitartean Iruñetik Martinez Campos ateratzen Zubiriko bidea hartzen, Erro harana korritu, Eugi alderat jo eta 31eko goizean Otxaberri lepoa zeharkatzen Baztan aldera gana zen. Karlistak bere esperoan Belaten. Karlistek diote “grandes deserciones”... Baztanen bakarrik 4 batailon zituztela eta haien parean 24 batailon gubernamental: guti goiti beheti, ± 20.000 soldadu ± 3.000 boluntarioen kontra.
Karlistek Belatetik ezkerrera jo zuten eta Argintzu eta Okoron borrokan lotu ziren liberalekin.

Martinez Camposen martxa

Karlistek bertze ixtorioa diote, Alduden sartu omen zirela gubernamentalak eta gaueko 9:30etan Elizondon zirela, gau beltza, non batailon bat, 4 konpainia eta bateria batek han gaua pasa zuten.
Bizkitartean gibeletik Ejercito de la Derechako erdia zetorren.

Urrengo egunean, Otsailak 1, tropa hauek Dantxarinea, Irurita, Elizondo, Arizkun eta Erratzu okupatu zituzten despues de un combate. Tropa hauetarik zati bat Elizondon geratu zen. Eta hemen Martinez Campos jenerala. Berari eskerrak emateko eta ene ustez baztandarrak ahalke arazteko, hamabortz urte beranduago bere semeari Marques de Baztan izendatu zuten. Gaur egun bere familiakoek holako titulua dute, Baztango Errepublikak behar zuena!
Bertze puska Otsondo pasa eta ahal zuten indar guziekin Zugarramurdi, Urdazubi eta batez ere Dantxarineako Aduana hartu. Holaxen karlistek galdu zituzten aduana ( diru sarrera) eta kartuxo egiteko fabrika bat.
Martinez Campos jeneralak zion “sin viveres ni calzado” zagoela baina gizon honek suertea zuen eta frantsek lagundu zioten janari, oinetako eta munizionekin.

Ilbeltzak 31                ... nuestro corresponsal (El Imparcial) en Pamplona nos escribe el dia 31 (Enero) Martinez Camposen martxa Baztan aldera, Eugin barna eta Artesiagako errekatik gero...

Ilbeltzak 31          El Imparcial (Liberala.Madrid)

Madrid-Elizondo 31 (once noche). Hiru dibisione ( 24.000 soldadu) Ejercito Derecharenarenak, 30 kainon eta 500 zaldiekin , etorri dira honat (Elizondo) etsaiei posizione guziak hartu ondoren. Espedizionaren bajak, 25. Egin duten martxa izigarria eta ausarta izan da, oihanetan barna, bideak guk geronek edekitzen. Karlistak gure esperoan Belaten baino gu, keinua egiten harat (Belate) gaten ginela, Argintzuko aldetik sartu ginen beraien lerroak gainditzen, muga ondotik.




Ilbeltzak 31                Sr Director de El Imparcial

Elizondo 31 de Enero de 1876.01.15
... atzoko eta heraneguneko martxak ez dira deus konparatuz gaurkoarekin. Eugitik atera garelarik... kaskoz kasko, oihanen eta arroilen artean, momentu batean irriztilatzen hormaren gainean, bertze batean bagoen osto goxoen gainetik, garraiatzen zubi egiteko tren oso bat, 30 kainon eta 500 zamari/mando baino gehio... Belaten lau edo bortz ( ± 3.500 boluntario) batailon karlista esperoan genituen... beraien bizkarrean jarri gara de una manera pasma y asombrosa eta honat (Elizondo) ailegatu gara, hemen non orain dela hiru urtez ez dutela soldadu (gubernamental) bat ikusi. Suyo, Fauró.”

Otsailak 1                  Sr. Director de El Imparcial

Dancharinea 2 de Febrero de 1876.01.15
Atzo goizean (Otsailak 1) jakin nuelarik Blanco jenerala 5 batailonekin ( ± 4.000 soldadu) Urdazubira zihoala,lagundu nion zeren gisa honetan nere kartak edo telegramak Frantziara pasatzeko posiblea baitnuen... Eguerdian baino lehenxago Elizondotik atera ginen Urdazubirako. Bagenekien karreterak zeharkatzen dituen leku garaietan bazirela etsaien batailonen bat baina flankeako/aldetako konpainiak babestu gintuen... Amaiurko herrian zeuden karlistak gure tropak ailegatu baino lehen ihes egin zuten... gure ezkerrean eta 4 kilometrotara edo, ikusten zen Peña Plata famatua...
Jausten ari ginelarik (Otxondotik) Dantxarinea eta Urdazubiko karlistak eskapatzen ari ziren ahal zutenarekin... Peña Plata/Arxuriara.
Mugan ... baziren ehunka desterratu eta exiliatuak zirenak eta hasi ziren bibaka a la libertad y a Alfonso XII y atravesando el puente..daban vivas a la patria.

Urdazubiko monastegia
Gaua Urdazubin pasa dugu... han jakin genuen nola atsaldeko hiruetan karlistek utzi zutela han zuten kartutxoak egiteko lantegi haundia... 100 langile zituen... egunero 12.000 kartutxo ekoizten , Remington edo Berdan gisako katutxoak.
Lantegiak eraikuntza haundi bat okupatzen zuen , lehenago konbentua izan zena. Bigarren solairuan 100 ohatze baziren eta parke sanitario bat...
Gaurko goizean artileroek kasatu dituzte lantegian ziren muebleak... su haundi bat egiten... karta hau eskribitzen ari naizelarik... la musica militar junto al puente fronterizo, hiende el aire con sus acordes ecos...

Iruñetik Elizondorako martxa... Imajina itzazue, irakurlea, mendilerro hormatuak, 8 lekoko luzerarekin (leko bat = ordu bat) gehien bat biderik gabe, ezta herririk ere, momentu batean malda pikoak igaten , bertze batean zilo eta zoko xotonetara jausten, ingenieroak aitzinean bidea edekitzen eta zabaltzen... 24.000 gizoneko armada, 30 kainon, 800 zamari eta 600 zaldiekin inguru, ia jan gabe... eguraldia gure alde zagoen, egunak zinez udaberrikoak... Helburua Baztanera ailegatzea zen, Belate atakatu gabe. Karlistek han zituzten 4 batailon (3.000 boluntario) eta bi lekoko (9 kilometro) trintxerak. Ez genuen han galdu behar ez gizonik ez denborarik. Gamir jeneralak enkargua zuen itxurako atakea Belaten egin eta bizkitartean, gu, Otxaberri eta Argintzun barna Elizondora pasando hasta tocar la misma frontera...
Suyo, Juan B.Fauró.

Otsailak 1           El Imparcial (Liberala.Madrid)

Madrid -Ainhoa (Frontera francesa 1º (Feb) seis tarde). Oraintxen ailegatu gara Urdazubira, Blanco jeneralarekin, erresistentziarik topatu gabe. Karlistek ihes egin zuten gu ailegatu bezain fite. Gurekin 6 batailon dira (4.800 soldadu). Martinez Campos Elizondon gelditu zen.



Otsailak 1           El Imparcial (Liberala.Madrid)

Aldudetik. El comandante de las tropas francesas: “Aldudeko destakamentua agintzen duen kapitainak dio: Borrokaldi bat suertatu zen atzo, Otsailak 1, Hostegiko erreketan, Lartutxe eta Harkiergi artean. Karlistek utzi dute posizionea tarrapataka , gure dermioetan sartu gabe. Atseko zazpietan 40ren bat soldadu, armada erregularrekoak (gubernamentalak) , Aldudera etorri ziren janarien bila. Lekutu ziren 9:15etan arazorik sortu gabe”.

Otsailak 2          El Imparcial (Liberala.Madrid)

Madrid 3. (diez mañana) Dancharinea 2 (Feb), seis tarde. Kasatu dugu kartutxo egiteko karlistek Urdazubin zuten lanategi haundia. Bihar segituko dugu mugimentuekin. Fauró.

Otsailak 02            La Correspondencia de España(Independientea.Madrid.1876.02.10)

Hoy recibimos las siguientes Cartas de Guerra.
Campamento del Baztan, 2 (Febrero)
por sus amigos de Navarra sabrán Vds el principio de la operación.... me concreto desde el 29 de Enero. Egun horretan Pirineoetan sartu ginen eta goiz berean hasi ginen tiroka karlistekin... Altzuzan ... handik kanporatuak izan artio... gure partetik bi hil eta 7 zaurituak.
Egun hartako martxa nekagarria... et Olloki ondoan gure brigadak atsedena hartu zuen jaten ari ziren bitartean. Karlistek Orikaingo kaskotik 20 granada jaurtiki zizkiguten... segi genuen gure martxa eta gaua Errea eta Ilurdoz artean pasa genuen. Biharemunean ( Ilbeltzak 30) sartu ginen izigarriko mendi batean non armada bat ez baitzen inoiz egon, bidea zabaltzen gure fusilen kanonekin... dena elurrez eta ostoz estalia... azkenean oihanetik atera ginen eta Esteribar haranean barna segi genuen lo egiteko Zubiri eta Saigots herrietan.
31an handik atera eta ez naiz oroitzen inoiz hainbertze hotza nabaritu nuela. Eugi ondoan deskantsu ttipia... urrun aditzen zen tiroketa bat gure eskuinaldean... Gaua Asturretan pasa genuen , mila su piztu genituen.. ez zen hotz haundirik egiten , egur aunitz bagenuen...

Otsailak 1, argiastean , ordu bat ibili ondoren aditu genituen kainonak...
Gure artileria tirokatzen zuen Lurgorrikogañetik. Suak ordu bat eta erdi iraun zuen... nik ikusi nuen jausten 14 kamila. Hil zen karlisten buruzagia, Elizondokoa, haren izenaz ez naiz oroitzen. Gero martxan segi genuen eta akanpatu dugu Baztango sarreran, en la misma linea francesa, desde donde escribo. F. de A.

Elizondo 4 (Otsaila)   La Correspondencia de España(Independientea.Madrid)

... familia liberalak Frantziara partitu ziren karlistak etortzen zirelakotz eta orain familia karlistak gu etorri garelakotz. Politika madarikatua dena pozointzen duena!!
Hala ere, la Providencia era española... ha favorecido todas nuestras provincias, zeren Elizondon baita Baztanen ere geratuko nintzake nere bizi osoa pasatzeko!

Misericordia (by DiariodeNavarra)

... janaria eskax jende aunitz bildu delakotz hemen. Hay un aposentador activo, Sr. Trichería (???) eta Kuartel Orokorrako komisarioa, Sr. Reylen, eta ez da inoiz haragi, ardo edo ogi falta...(kontra-errana) Azienda da herrialde honetako lehen aberastasuna... bada Ospitale Zibil eta Miserikordiako etxe bat, eraikuntza harrigarria eta garbi garbia. Badira zazpi monja eta superiorak, Josefa Zenarruzabeitia, antolatu du ospitale aparteko bat zaurituendako eta Alejandro Nogués-ek (Sanidad Militar) Heredia konderen etxean bertze bat (Arizkunenea).


Arizkunenea

Ospitale Zibileko eraikuntza, D.Francisco Joaquin Iriartek fundatua, herriko etxeekin armonian dago, dirudite Suitzako etxeak direla...
Hortik aparte, las gentes son buenisimas. Badira ere andre ederrak eta ezagutu dut neska bat, Gorostegui deituraz, que se puede venir a Elizondo por verla... sus ojos despiden no sé que llama celeste... A.Freay



Otsondo/Alkurruntz
Otsailak 5  

Elurra ari zuen. Gauza bera 6an eta 7an.Elurra ari zuenez, karlistak geldi eta Martinez Camposek defentsak eraikitzen Elizondon , Iruritan eta behar zituen lekuetan.





Lizarrako karlistak saiatu ziren laguntzen baina elurra ari zuenez, ezin. Hala ere karlistak Etxalarren bildu, erabaki Bera atxikitzea baita Arxuria/Peña Plata, Narbarte eta Doneztebe ere.

Otsailak 07          El Imparcial (Liberala.Madrid)

Urdazubi. Otsailak 7
Azken egun hauetako eguraldi goxo eta udaberrikoari, herenegunean elur erauntsi eta inazturek segitu zioten. Orain 48 ordu... malutek dena xuritu... elurrak 20 zentimetroko altuera du behiti hontan. Otsondoko lepoan, gaur goizean zeharkatu dudana Elizondotik honat etortzeko, aise gehiago bota du... hortik pasatzea arrisku bat da. Zailtasun hauek moztu dute konboiaren pasoa... hala ere armadak ez du nabaritzen eskasia zeren 2etatik atzo goizera artio handik (Frantzia aldetik) probisioneak auserki igorri dizkigute. Eskax direnak kanapamentuan tabakoa eta pattarra dira... Frantziatik ekarri dute baino karioa eta txarra. 20 zigarretako paketea soldadu bati 2 erreal kostazen zaizkio.


Orduko marrazkia
Otsondoko lepoa pasatzean, ikusi dut kaskoak soldaduzko taldez ziprindua, beraien mantetan bilduak, lainopean zaintzen eta kuzkurtzen su baten inguruan... Galdegin didate ia zigarrorik eta pattarrarik banuela eta berehala akitu zuten nerekin nuena... Urdazubiko garaietan ari dira trintxerak egiten eta muno baten gainean dorre bat, non kainon bat jarriko dute. Hau dena karlistak hurbil direlakotz... Atzodanik Blanco jenerala hemen dago. Campos jenerala Elizondon dago... orain badator elur ekaitz bat, ez dakigula zenbat iraunen du.. Suyo. Juan B. Fauró

Eta Baztan? Bere baitan, gerra bere karriketan izan arren.

Otsailak 08                a las diez de la mañana el Ayto en la sala .. de la Casa Consistorial...

*Dado cuenta de la huida del Sr. Alcalde, Damaso Echeverria, bere partez Fermin Bengochea alkate berria.

*Adostu zuten 2.000 erregu gari eta 1.000 erregu arto erostea.

*Harakindegian, okindegietan eta ospitaleetan ibiltzen diren morroiak edo mutilak ... por cuenta del Valle izanen dira.

*Sekretarioak ere ihes egin zuen ez baita bere sinadura agertzen.

Otsailak 10                 Caserta jenerala (karlista) bi batailonekin Iruritaraino gana zen , practicaron un reconocimiento bidenabar hango goarnizionea zirikatzeko. Elkar tirokatu ziren, baja gutti eta gero Zigara, lo egitera.
Bertze liskarra suertatu zen Arraiozen, non karlistek liberalen kontra jo zuten 13 soldadu hiltzen..

Oronoz egun haietan

Otsailak 10          … tiroketak Irurita eta Arraiozko inguruetan eta hola geldirik 16tara artio.
Karretera Belatetik Arraiozeraino karlisten eskuetan zagoen, baita Arxuria/ Peña Plata, Zugarramurdi gainean. Bagordiko mendietatik Etxalar aldera ere.

Karlistengandik sortutako berriek diote Larunbe brigadierrak hiru batailonekin Belate okupatzen duela, mozten Elizondo eta Iruñeko arteko bidea. Dirudienez Peña Platan bi batailon badirela.

El Imparcial (Liberala.Madrid)

Elizondo 10 de Febrero de 1876 : Barometroak segitzen du jausten eta eguraldia uretan sartua. Beheko aldeetan elurra urtu da baino kaskoak oraindik xuri daude non ikusten baitira gure abantzadak... Pérula (karlista) jeneralak Beratik Doneztebe aldera gan da batailon batzuekin eta Belate aldera mugitu da. Hiru edo lau batailon (karlistak) bi kainonekin hurbildu dira gure Zigaurre eta Zigako abantzadetaraino eta argiastean hasi dira tirokatzen Arraioztik eta Iruritatik etorri diren brigadak... Hasieran tiroketa ezta 30 metrotara izan da, etxe batzuk ongi defenditzen.... gaua hurbiltzean sua oraindik mantentzen zen... Juan B. Fauró.

Elizondo 11 de Febrero de 1876.

... gaur sua/tiroketa intensitate gutiarekin... gan naiz , atsaldean, Irurita eta Zigara eta handik ikusi ditut etsaien mugimenduak. Hauen helburua zen sorpresa eman gure abantzada bati egunero goizean gaten zelarik Irurita gainean dagoen kaskora.Arbolen artean altxatuak eta mendiko magalak aprobetxatzen, supitoki atakatu zuten “Principe” bigarren batailoneko konpainia baten kontra, Gamir jeneralarena, saiatzen hura inguratzen baino etxe batzuetan babestu ziren eta handik defenditu ziren etsaiak geldiarazten eta hauek borda batetik aritu ziren... lagunduak (gure tropa liberalak) bertze konpainiagatik, berreskuratu zuten posizionea eta behartu zieten karlistei munoko kaskora erretiratzea. Handik (karlistak) segi dute tirokatzen....


Gaztelua gaur egun

Bargés brigadierra (gubernamentala) Amaiurren dago, non bada gaztelu zahar zaharra, zeinean ingenieroen kapitanak, Saleta jaunak, egin baitu gotorleku/reducto on bat, bataiatu izan dena Gaztelu euskal izenarekin.


Gamir jeneralak du bere Kuartel Orokorra Iruritan eta erabiltzen ari da Don Carlos eta Doña Margaritak erabili zuten etxe bera (Agerrea)... Etxe aberats bat da gustoz apaindua hasta con cierta coquetería, artileriako ofizial izan zen batena, Gaztelu jauna. Etxe hontarik ikusten ahal dira karlistak non diren perfectamente.
Erran didate azken orduan muga ondoan preso atzeman dutela Don Damaso Echeverria, Junta Karlistaren Lehendakaria (eta Baztango Alkatea).
Suyo, Juan B. Fauró.

Eta bi bataila artean, Udala biltzen da.Business is business.

Otsailak 15                Junta Extraordinaria.... en la sala de sesiones , preside el alcalde interino Fermin Bengochea

*Alkate jaunak jakinarazten die han direnei Teniente Coronel de la Guardia Foral de Navarraren ahozko/verbal (?) agindua: Baztanek pagatu behar du Excma Diputacion Provinciali 458.023 erreal (114.505,75 pta) por concepto de contribuciones atrasadas (!!!). Hortaz alkateak dio lehen bait lehen pagatzea 80.000 erreal (20.000 pta) a dicho Sr. para que a su vez lo haga a la Excma Diputacion, diru hori Balleko arbitrotik ateratzen.

*Dio alkateak ere nola Venancio Imaz jaunak eskatzen du Sekretarioko plaza, hutsik dagoenez gerrarengatik eta denek batera onartu zuten proposamena ikusia lehenago eman zituen zerbitzuak eta bere kapazitate legala lan hori betetzeko. Alkateak komunikatuko dio berria, lehen bait lehen Elizondora etortzeko bere karguarekin kunplitzeko.

*Ikusia zenbat jende ari den ospitale militarretan lanean de enfermeros, erabaki zuten soldata fijoa en atencion a las tristes funciones que hubiesen de desempeñar, que ademas de la racion... gehituko zaio 8 erreal (2 pta) egunean gizonei eta 6 erreal ( 1,50 pta) andrei.

Con lo que....

Otsailak 15               La Correspondencia de España                                                                         (Independientea.Madrid.1876.02.21)

Hoy recibimos las siguientes CARTAS DE GUERRA.
Campamento de Larrazu 15 (Otsaila)

500 metrotako muno batean ari naiz eskribitzen, barrikada baten gibelean... nere ondoan “Manilako” batailoneko koronela, Sr.Monleon, “Bonanza” brigadako Sr. Bollo eta bertze batzuk Leringo harana (Sanesteban de Lerin = Malerreka) behatzen. Gure parean, zuzen, Peña Plata... non lehenbiziko erredaktoreak inprimitu zuten El Cuartel Real... bista behartu gabe eta largabistarik gabe parean dagoen zentinela (karlista) bere galtza gorriekin, pontxo grisa eta boneta urdinarekin ikus daiteke... bertze puntan tiroren bat aditzen da baina ematen du Bera aldera dela , ez Zugarramurdiko aldera, han non dira gure tropak...
Irunera eramaten duen errepidean badira formatuak 50 edo 60ren bat karlista, Mugaire ondoan eta hauen parean Elioren jauregiaren atean (Bertizko jauregia) bada txaranga bat zerbait jotzen. Doikebe erretirada ordenatua egiten ari direla horko haranean (Bertizarana). Bidenabar eta ez daitezela baztandarrak haserratu, Baztan baino politagoa da...
Zigan, Zigaurren eta Anizen etsasiek dituzte destakamentu ttikiak komunikatzen direla bikoteen /parejen medioz, denbora guzia korritzen , batzuk Belate aldera eta bertzeak Lesakara.

Bertizeko jauregia gaur egun
Orain zaldi konpainia bat ailegatu da Elioren jauregira (Bertiz) non dirudienez errebelden buruzagia egoten da... Lehenago ikusi ditugu karlista batzuk ondoko etxe batean sartzen, orain atera dira oiloak eta ogi luze batzuekin. Gure escuchas-ek ohartu direlarik, hasi dira tiroka eta karlistak ziztuz gan dira.
Indultora presentatu den batek dio 11 batailon karlista parean ditugula, 5 nafar, 4 arabar eta 2 gaztelau.
Concluyo para ir a Elizondo desde donde comunicaré... F. Peris Mencheta

Elizondo, 15 (9 noche)

Martinez Campos jeneralak eskatu dizkie haran honetako herriei 4.000 duros a cuenta de los 23.000 que adeudan al Tesoro por los tres años de contribución atrasada. Hortaz atsalde hontan bildu dira Erratzu, Arizkun, Azpilkueta, Elbete, Elizondo, Gartzain, Lekaroz, Irurita, Arraioz, Oronoz, Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandozko alkateak (aitzineko berrian zioten Ziga eta Aniz karlisten eskuetan zirela) eta deliberatu dute gau honetan eskatu duen kopurua ematea eta falta dena epeka eginen dutela.
Atsalde honetan, Iruritan, indultatuak izan dira sarjentu bat eta bi kabo, Arabako giden batailonekoak. Diote ... ezinegona orokorra dela karlisten artean eta traicion hitza aldiero aditzen dela...
Iluntzean sua hartu du Arraiozko etxe batek zeini lekua zaintzen ari den brigadak Torre de Nesle izena eman baitio... berehala itzeli dute sua eta ez du kalte haundirik izan... F. Peris Mencheta

Sr. Director de El Imparcial
Urdax, 16 de Febrero de 1876
... Armadak azken egunetako posizioneak mantentzen ditu. Eriak eta kolpatuak ,Elizondon direnak, goiz hontan atera dira muga honetara, 50 kamiletako konboia formatzen.


Iruritako lerroan, etsaien abantzadek leku garai bertsuak dituzte eta handik tiroren bat botatzen digute. Gauza bera Zugarramurdin, hemen Arxuria/Peña Platatik granadaren bat noizen beihinka botatzen digute... Gaur Martinez Campos jenerala honat ailegatu da... El tiempo se presenta inseguro. Suyo, Juan B. Fauró

Otsailak 17 Karlistak, erregea barne, Beasainen, Tolosa ondoan, biltzen dira.

Azken batailak gure inguruetan.

Otsailak 18                 La Correspondencia de España (Independientea.Madrid)

Elizondo 18 (1 madrugada)
... aterako gara bi orduen buru... Urdazubitik lekutuko gara argiastean eta herriaren gainetatik, muga “milikatzen”, Etxalar, Altzate eta Bera alderat... Campos jenerala Elizondo eta Arraioztik ganen da aitzinekoekin Etxalarreko gainetan elkartzera...
Dantxarinea, Urdazubi eta Otsondoko posizioneak Prendergast jeneralaren dibisioneak zainduko ditu eta gau honetan Elizondoko kaskoetan Delcamporen brigada akanpatua dugu.
Bi batailon arabar (karlistak) Mugairen begi bistan genituenak aldizkatu izan dira azken 8 egunetan haien tarteko 137 lagunek desertatu dutelakotz.
Aditzen ari naiz karrikan tropak mugitzen eta erabaki dute diana ez jotzea etsaiek ez dezatela aditu, ixten dut karta hau... F.Peris Mencheta.



Arxuria Hiru Mugatik


Otsailak 18           

Martinez Camposjenerala Bera aldera hasi zen mugitzen, División de Reserva Urdazubin uzten. Borrokak nonnahi: Doneztebe, Otsondo, Hirumuga, Atxuria/Peña Plata, Zentinela/Orizki.
Hemen erran behar Zentinela Arxuriaren par-parean dagoela, berez Etxalarkoa, Arxuria Baztangoa eta Hiru Muga bien artean.
Zenbat abereskeri honetan? 12.000 liberal 2.000 boluntarioen kontra guti goiti behiti, uholde bat.







Otsailak 18                 La Correspondencia de España (Independientea.Madrid)


Zentinela Arxuriatik

Cartas: Campamento del Cerro del Centinela, 18 (7 noche)

... ixten ari nintzelarik nere goizeko karta Elizondon, asotsa aditu nuen... eta zen Arraioztik Sr Pubil, General-en-Jeferen laguntzailea, … kontatzera nola bi batailon ( ± 1.600) karlistek atakatu zituztela baionetaz Larratzungo gainetan ditugun hiru konpainia ( ± 300) eta haiek gehiago izan arren, errefuxatuak izan direla, 5 hilak han uzten... gure aldetik 7 zaurituak.
04:00 Goizeko lauetan tropak biltzen ari dira Elizondon eta ordu bat beranduago ateratzen zen koluna bat Atxuelako mendialdera. (Mendizaleendako, GR 11 korritzen dute).
09:30 Egunaren hasieran malda pikoak igatea izan zen eta bederatzi t'erdietan goitian ginen,
10:15 eta hamarrak eta kuartotan Altsu aldean ginen... han karlistek tirokatu gintuzten Mugakolepotik.
10:40 Hasten dira kainonak. Atake orokorra... “El Principe” Rgto-ko koronelak dio :”Apuntad bien hijos mios... fuego a toda prisa!” Hitz horiek, dichas con ardimiento/kemena, ausardia sorrarazten dute.. eta nere ofizioa alde batera uzten... fusil bat hartu dut eta kartutxo pakete bi bota ditut ... aitzinatzen dira “El Principe” Rgto-koak “¡Arriba el Principe!”, behartzen karlistei gibelerat gatea.
12:30 Arxuria parean diren kaskoak hartuak (Hiru Muga) izan dira. Karlistak bildu dira Gartziarenaren borda ondoan eta 3 batailon dauzkate Zentinelan/Alto del Centinela. Handik Etxalar eta Bera begi bistan dituzte. Gure tropen multzo haundiena ailegatu da. Eskuinaldetik, Zugarramurditik, kainokadak aditzen ditugu. Doikebe Blanco jeneralaren dibisionea da.



13:45 “Cataluña” batailonak (Martinez Camposen soldaduak Elizondotik) “Negron” dibisionekoak ( Blancoren soldaduak Zugarramurditik) eskua elkar ematen diote (Arxuria alde batean uzten). “Llerena” Rgtoko txarangak atake jotzen du... karlistak gibelerat, bigarren posizionera...
Ikustekoa zen, gure posizionetatik, gizon bat, altua, nahiko lodia, leku arriskutsuetan aldiero jartzen, boluntarioak defentsan paratzen edo borrokan lotzen bere soldaduekin batera. Nere larga-bistei esker ikusten ahal dut paisanoz jauntzia dagoela, kapusai errusiar batekin zeinean botoi doratuak baititu eta brigadierren faxa. Dirudi 60 urtekoa dela, bigotekin, nahiko luze eta xuria. Nor izanen da? (gero enteratuko da Larunbe brigadierra dela).


Orduko marrazkiak
15:20 Hasten da hirugarren borrokaldia... sua izugarria da ... kainonak ere... “El Principe” Rgto aitzinatzen da ongi baina behartua gibelerat gatea. Zentinelako kaskoa eromena da, qué gritos de desesperación... Batallon de “Cataluñak” hedatzen du bere bandera... musikak atakea jotzen du... hiru aldiz bainonetaz... karlistak erretiratzen dira Etxalar aldera, beraien lagunen gorpuak han uzten. Hondarra gaten dena, kapusai errusiarra (Larunbe brigadierra).

18:00 Zentinela liberalen eskuetan, iluntzen ari da (Negua eta gaurko 17:00 ziren). Akitu da sua... gau txarra dugu esperoan, arbol batzuk erretzen ari dira.. izigarrizko haize ari du... F.Peris Mencheta.

Karlistek diote “lo peor de todo era que las deserciones se verificaban ya en masa”.

División (± 6.200 soldadu) de Reserva bat Urdazubin, Dantxarinean eta Zugarramurdin geratu zen eta gaineko guziak Bera aldera mugitu ziren.
Peña Plata inguratua, bakartua. Bai, Arxuria, Peña Plata, karlisten gaztelua.

La Politica

Norbaitek hala ikusi zuen Arxuria/Peña Plata
Carta del 17: Peña Plata, descripción:
... azken lepoa, Mendibil, handik malda ikeragarria da eta harria igateko ahalegina sobrehumanoak egin beharko zen... Ardiborda bat eta haren harresia ... da gotorlekua dagoen lehen lekua (karlistek egina).
Kasko berean, Zugarramurdira begiratzen, gaztelua dago: bere itxura lauki luze batena da... eta erdian Gobernadorearen eraikuntza dago... baditu suterraneoak, oroipen tristekoak: han sartuak egon ziren gaizo aunitz, argi gabe eta janari eskaxarekin: gaur ez dago bat ere ez. Lan horietan Bortziriko jendea ibili zen...”

Bidenabar, Bilbaoko liberal boluntarioek (Auxiliares) hola kantatzen zuten:
                                   No llores que no vamos
                                   a Peña Plata , niña
                                   no llores que no vamos
                                   los auxiliares presos a Dima.


Otsailak 19           Bera

Arxuria/Harxuria/Peña Plata
Gaurko goizeko seiak ziren gure tropak martxan hasi direla gaztigatu digutelarik Peña Plata hartua zagoela... Hola izan da: Goizeko ordu bietan Blanco jeneralak deliberatu zuen igan zitezela “Cazadores de Barcelona”-koak, atzoko atsaldean mendiaren beheko parteak hartu zituztenak. Baziren hiru tritxera/reducto mailekatuak... Barges brigadierrenek iduzki aldetik simulatu zuen atakatuko zutela eta bitartean Aznar koronelak eki-hego aldetik jo zuen eta honek gaztelu famatua hartu zuen borrokatzen gauez eskapatu ez zirenekin, ikustean inguratuak zirela bi dibisionengatik eta 16 edo 20 kainonekin . Gaztelu famatu hau /el famoso castillo-k ez du bertze bitxikeria bere kokaleku estratejikoa baizik zeren bakarrik dauka 10 x 3 metroko erainkuntza bat eta bertze bat hortik 100 metrotara. Kanpoko hesian baditu danbor batzuk ( danborra = dorretxo biribila ) gezi lehioekin... Hemendik Etxalar aldera bagazi... F.Peris Mencheta.


Hola ikusi zuten orduko irakurleek
Eguneko heroia, Blanco jenerala: Ramon Blanco y Erenas. Eta berari eskerrak emateko, Alfonso XII-ak Marques de Peña Plata izendatu zuen. “Concediendo el titulo de Castilla con la denominación de Marques de Peña Plata…” Ez dugu konprenitzen nola Castillako titulo batek Nafarroako leku batena izatea, baina doikebe, hala da.
Berez Arxuriako gudua sinplikeri bat izan zen aitzineko egunarekin konparatuz. Hala ere, lekuak Zentinela baino famatuago zelakotz , izena eman zion Markesari baita sinfonia/pieza musikal bati ere: “La batalla de Peña Plata edo “Recuerdos del Norte”, Bartolomé Lopez Sanchez jaunak konposatua 1878. urtean. Parte “adituena” pieza horretan “Conducción de muertos al cementerio: marcha fúnebre”. Doikebe Zamorako Aste Sainduko prozesionetan jotzen dute.

Otsailak 19           Peña Plata/Arxuria errenditu zen: “Peña Plata se defendió hasta el último cartucho.” Karlistek errana . Zer erran behar zuten… Egun berean karlisten erregeak Tolosatik Leitza aldera ihes egin zuen. Karlisten armada desegiten ari da.

Otsailak 20                 Liberalek Bidasoa zuten.Batailon osoak , 5º Batallon de Navarra haien artean, acabaron por presentarse al indulto... desertaron muchos voluntarios a Francia y los más a Pamplona.
Armada liberalaren plana ongi atera zen: karlistak iheska eta barraiatuak Euskal Herri osoan.
Suposatzen, suposatzen dugunez, baztandarrak 5. Batailonean zirela, gure mutilak etxera.




Otsailak 24,25,26,27,28 Karlisten Pretendientea, Carlos VII, iheska, Tolosatik Leitzara , hortik Doneztebera eta handik Olague, Zubiri , Biskarret, Auritzberri, Auritz, hemen Txiki-Polit ostatuan lo egin, omen, eta 28an Luzaiden.


                     
 El Siglo Futuro (Pro-karlista.Madrid)

Otsailak 26. Baiona.
... jendarmek atzeman dituzte 109 karlista Alduden, horietarik 42 paisanoz eta dokumentu faltsuekin, eta 67 uniformez... Maulera igorriak izan dira... Bidarraiko jendarmek 76 karlista atzeman dituzte 35 paisanoz eta 41 uniformez. Bankako aldean sei...”

Baztanen , zeinean Martinez Campos jenerala baitago, ateri egin du baino nola elur aunitz egin zuen bere momentuan eta berehala urtu zenez, bideak ezin ibiliak daude eta esperatu beharko da egun batzuk armada mugi ahal izateko.”

La Gaceta de ayer publica

Otsailak 26          Altsasu 
Orain artio indultora 10 batailon (± 8.000) karlista aurkeztu dira...
Loma jenerala Lekunberritik Irurtzun aldera gan da... et Martinez Campos Ultzamara Prendergast jeneralaren dibisionarekin karlisten gibeletik...


                                                   Otsailak 27 .                                                                  Baiona 


Txiki-Polit, Auritz, hemen lo egin zuen Carlos de Borbonek
“Telegrama batzuek diote Don Carlos 2.000 lagunekin Orreagan eta Luzaiden direla. Bada uste duena, gaur Frantzian sartuko direla. Diputazione karlistek agur erran diote dagoeneko eta mugan dira.”






Otsailak 27.         Bera. 

“Pretendientea Lizarraga jeneralarekin Donamariara gan zen 25ean eta Belate pasata (?), Etxagurera gan zen. Karlisten jeneralak, Iturmendi, Bela, Dorregaray... Frantzian daude. Prendergast jeneralak gaztigatzen du Elizondo eta Almandoztik aitzinetuko dela...”

Otsailak 27         Iruñea. 
 Martinez Camposek dio S.M. (Alfonso XII) gaua Irurtzun pasatzen ari dela... gaur 3.000 karlista baino gehio etorri dira neregana indulto bila baino nola leku ezberdinetan egin dute hori, ezin dut kopuru prezisoa erran. Don Carlos eta gainerako batailon gaztelau, valentziar eta bi nafar ziren gaur Auritzen ondoan... bihar bi columna bere gainean eroriko dira...”

Otsailak, 28.           Baiona.
Espainiako kontsulak dio “uste dut gerra akitu dela. Pourcet jeneralak erran dit 3.000 karlista sartu direla Donibane Garazin, haien artean , omen, Don Carlos, bertze 1.000 Baigorritik etorriko direla eta zientoka Alduden barna. Pourcet jeneralak nere laguntza eskatzen du janaria garraiatzeko , ikustean zenbat jende baden eta zenbat ailegatuko den bihar...”

Presidencia del Consejo de Ministros.Madrid

... atzo, gauerdian, Lizarra jaunak igorritako karta bat Pourcet jeneralak hartu zuela non gaztigatzen zion...vencido por la adversa fortuna, Don Carlosek deliberatu duela uztea borroka ustel hau eta Frantziari eskatzen zion bere eskuzabaleko hospitalitatea , erraten sartuko zela Frantziako dermioetan gaur goizeko bederatzietan, Arnegin.”


Don Carlos "Volveré" uhiukatzen
Otsailak 28 Carlos 7.ak, con los batallones castellanos, cantabros, asturianos, aragoneses, valencianos e hijos del Maestrazgo al pisar tierra extranjera, volvió su noble cabeza a España y levantando los ojos al cielo “Volveré”... Arnegiko zubia iragan zuen.

Batallones carlistas de “Gandesa” y “Valencia-k” Arnegiko zubia zaindu zuten “rindiendo los honores a la Majestad caída e impidiendo antes, en la triste noche de Valcarlos, que algunos impacientes rebasaran la frontera antes que su rey”.

Martxoak 2          Lapoblacion gazteluko karlistak errenditu ziren, gerra akitua.

Lapoblacion, El Leon Dormido, El guardian del Reyno.
Martxoak 16             Ayuntamiento en la casa llamada Elizaldea... a donde se ha trasladado con motivo de la epidemia de viruela reinante... alkatea Fermin Bengochea gehi herrietako alkateak..

Elizaldea gaur egun
*Diote nola ordura artio Elizondoko medikua izan zenak dimisioa aurkeztu duela, hortaz , bizkitartean, Evencio Iñarra jaunak beteko duela probisionalki, behin behineko plaza hori.

*Entregatzen den ogia/garia , erregu bat 28 errealetan (7 pta) pagatuko da.




Ardandegia. Gaur egun ez dago
*Ikusia zein kario dagoen ardoa , subido precio, onartzen dute alhondiga/Ardandegiak saldu dezala partikularrei de un cuarto de kantara/laurdenaka, kantara bakoitza 18 errealetan (4,50 pta). Probedorea? Maximo Oficialdegui.


*Igurainek diote beraien soldatak motzak direla eta ez dutela aski beraien beharrak asetzeko erabiliak direnean en servicios extraordinarios de la Alcaldia. Adostu zuten egoera horietan pezta bat egunean de de sobre sueldo.

*Udal kontuak egiteko, herriek igor diezaiozketela Udaletxeari haien kontuak eta errezibo guziak.

*Larruendako Goyenecherekin Udalak zuen konbenioa akitzen dute. Gaurtik Udala arduratuko da larruez.

*Ikusia dagoen helderia (nafarreria edo baztanga edo agoteria edo variola) reinante en el Valle, Elizondon ospatu behar ziren San Joseren bestak bertan behera utzi zituzten eritasunaren kutsadura sahiesteko.

*Diote ere nola sekretarioak, Venancio Imaz, bere kargua hartu duela , bere soldata, lehenengoekin bezala, 9.000 errealekoa (2.250 pta) dela enténdiendose por sí con el escribiente que haya de tener.
Egun berean , El Ayuntamiento ... en la sala de Sesiones de su casa Consistorial... orain arteko alkateak, Fermin Bengochea, hartzen du udalbatza berria en cumplimiento del oficio del Sr. Gobernador Civil de la Provincia... de fecha 28 de Marzo....

                           Alkatea          Pedro Guerendiain
                           1 Teniente     Juan Echeverria
                           2 Teniente     Francisco Irigoyen
                           3 Teniente     Bautista Vergara

Zinegotziak

Marcelino Suquilbide                  Agustin Sansiñena
Fernando Amorena                     Jose Miguel Oteiza
Dionisio Meoqui                          Nicolas Araneta
Jose Vicente Eliceche                Martin Miguel Zozaya
Jose Antonio Aguerrebere         Vicente Maritorena
Juan Miguel Yanci                       Pedro Mª Perurena

dar posesion y entrega de las insignias de alcalde zin egiten gisa hontan: ¿ Jurais guardar y hacer guardar las leyes de la Monarquia de Don Alfonso XII y que sus Cortes dicten?
Eta erantzun, Si juro.
Si así lo hicieseis Dios y la Patria os premien y si no os lo demanden... eta horrekin alkate berriak ocupa su sillon.

Gero izendatu zituzten herrietako alkateak:

              Erratzu     Miguel Cordova         Azpilkueta    Juan Indaburu
              Arizkun     Martin Istilart         Elbete           Agustin Ariztia
              Elizondo    Ecequiel Goyeneche  Lekaroz         Martin Irigoyen
              Gartzain    Agustin Iturreria     Irurita          Juan Apezteguia
              Arraioz     Martin Iturralde       Oronoz         Francisco Baleztena
              Ziga          Isidoro Iturreria      Berroeta       Miguel Maritorena
              Aniz         Jose Echenique         Almandoz       Juan Arrache

Bi urtetarako junteroak

                           Pedro Jose Vicondo      Erratzu
                          Andres Irigoyen            Arizkun
                          Jorge Vergara               Elizondo
                          Martin Iturralde           Irurita

*Deliberatu zuten ere Batzar Nagusia, lehenago bezala, Bazkoaren bigarren egunean egitea, ez hirugarrenean, azken bi urtetan egin den bezala.

Udal bilkuren sala gaur egun

Con lo que…

Eta biziak darrai: Uraren gainean Bakea eta Osasuna.