miércoles, 5 de julio de 2017

Baztan eta Bigarren Gerra karlista: 1873

                  1873

Erran dugunez karlistak aitzineko Abenduan berriz martxan jarri zirela eta saio honetan, irauteko.
Politikoki Espainiako egoera mugikorra, lodia/lohia zen, nahasia. Ikusi dugu nola altzamentua hasi zenetik, Amadeo I-ren kontra borrokatu dutela baino galdu arren karlistak temati. Hala ere Espainia aldean errepublikanoek kontra eginen dute Erregearen kontra , nornahi izana.
Kontutan izan behar da aldi berean eta orduko Espainiako bertze lekuetan ere gerran zirela edo sartuko direla: Kuba eta Filipinas (Independentzia), Cartagena (Rebelión Cantonal).

Karlisten esperantza zen estatu armadaren auleziaz aprobetxatzea baita politikoki errepublikanoekin ados ez zirenak , beraien erregea tronoan jartzen lagunduko zietela, baino ez zuten lortu ez bata ez bertzea. Hala ere, tematu ziren eta borroka, borroka egin zuten.

Armada karlista:

  • Ofizial gehienak azken gerrakoak ziren, hortaz maiz adinekoak. Famatuenak Dorregaray, Ollo, Rada, Las Hormazas, Lizarraga...
  • Tropa: Boluntarioak. Hasieran partidetan ibili ziren baino poliki polikitto batailonak bihurtu ziren. Partidak mobilitate haundiago zuten baino batailetan, guduetan aritzeko ez zuten balio.





  • Boneta jaunzten zuten. Giputzek azula eta nafarrek gorria, txapa batekin. Baten batek boneta xuria. Denek praka gorria.








  • Karlisten armak Remington, Berdan, Ibarra, Lefaucheux edo Chassepots fusilak ziren. Nafarrek normalki Remington fusilak erabiltzen zituzten. Arma hauek ez zuten deus ikusi behar lehenengo gerrakoekin, prezisuagoak eta balak errekamaran sartzen ziren, ez ahotik lehenago bezala, hortaz minutuero tiro gehio. Baioneta segitzen zuten erabiltzen.

    Detente-bala





  • Tiroetatik libratzeko, eskapulario bat: Detente bala! Fede haundia izan behar zuten efektoa egiteko.








  • Kartutxoak edo erosi behar edo berrerabili kaskilo zaharrak (batez bertzekoa, liberalenak sei aldiz erabiltzen ahal zituzten eta frantsenak bida).


  • Munizioneak mandoz eramaten ziren, batailon bakoitzak bere karga kajoietan. Liberalek gauza bera.






  • Zenbat kobratzen zuten? Boluntario arruntak 1 ½ erreal gehi ogi, ardo eta haragi razione bat. Normalki , Diputazione bakoitzak pagatzen zien beren tropei. Ofizialek doblea.
  • Hemen bitxikeri bat: badakigu, urte honetan, Corteak, Elizondoko aberats bat, 20 mutileko partida “erreklutatuko” duela eta laster karlisten armadarekin batuko dela non Cortea gazteak berehala ofiziala bihurtuko baita.
  • Aurrekoarekin lotua, norbaitek 100 boluntario pagatzen bazituen, konpainiako kapitaina bihurtzen zen eta 600 boluntario , batailoneko komandantea edo Tenente Koronela.
  • Zenbat ziren? (Zenbakiak, taxuz)
Aurreko gerran bezala hasi ziren kainonerik gabe baino urte honetan lortuko zituzten lehenbizikoak.

Armada Gubernamentala:

  • Frente aunitz izan arren, armada gubernamentala karlistena baino aise haundiagoa zen. Hasieran saiatu ziren leku aunitzetan egon, hortaz kuartelak Sunbilan, Donezteben edo Elizondon, baino gerra egonkortu zelarik leku horiek utzi eta bakarrik hiri haundiak, hau da hiriburuak, mantendu zituzten. Beraien antolaketa bi arloetan zagoen, puska batek zaintza egiten zuen goarnizione horietan (Iruñea, Bilbao, Gasteiz, Donostia...) eta bertze puska batek ekintzak, hau da , espedizioneak. Helburua argia, karlistak borrokatu baita eragotzi altzamentua Espainiako bertze dermioetara hedatzea. Eta lortu zuten.

  • Ofizialak akademiakoak , trebatuak eta meritoz nominatuak. Famatuenak gure historian Moriones, Martinez Campos, Blanco, Primo Rivera, koronel Tejada...

Soldadu gubernamentalak
Soldaduak, kintaz lortuak, Espainiakoak. Hemen erran behar baztandar edo nafar guziak (eta gauza bera Baskongadetan) ez ziren karlistak, honek erran nahi duenarekin. Liberalen artean baziren ere euskaldunak/baskoak karlisten kontra borrokatzen: Arabako miñonak, Gipuzkoako mikeleteak eta Bizkaiko eta Nafarroako foralak. Baziren ere miliziak, “Voluntarios de la Libertad” edo “Voluntarios de la Republica” Nafarroan eta Bizkaian “Auxiliares”.



  • Zenbat ziren? Gerrak irauten zuen neurrian, armada gubernamentala gero eta haundiagoa bihurtu zen. Hondar atakean uholde bat izan zen.

Ilbeltzan, urtarrilan gaude .Basikoki , karlisten taktika urte honen hasieran : partidak. Jo eta gan, gelditu gabe.



Partida famatuena, Santa Kruz apezarena


D. Nicolas Ollo eta bere partida ? Euskal Herria korritzen. Errateko, Bizkaira gan eta haren gibeletik Moriones edo Primo Rivera. Liskarrak nonnahi , Arruazun, Ilbeltzak 7, Lizarraga eta Mendigorrian 8an, Oskian 9an, Etxague eta Beran 16an, Dantxarinean 17an, Igantzin 24an...


Urtarrilak 07            Carlos VII -k agindu zien bere ofizial nagusiei Espainian sartzea. Eta bi aste beranduago Lizarraga jenerala hemen agertu zen. Ollo jeneralaren boluntarioekin elkartu eta 2.000 boluntario maneiatzen dituzte, Lizarra, Jaiz, eta inguruko herrietan dirua eta razioneak eskatzen, Lantz, Eztunigan, Irurtzun, Altsasun, Ultzaman...

Baztanen aldean Oscariz jauna partidaren kefea. Armak Aldudetik pasatzen.

Moriones destituido, D.Manuel Pavia al mando. Hau, Pavía, saiatu zen trenak eta telegrafoak ongi zebiltzatela baina Nafarroara Ollo jenerala Bizkaitik   itzultzean ,  Nafarroako trena (Gasteiz/Iruñea) deskarrilarazi zuen.



Hogei egun beranduago Pavia dimisionado eta bere partez Nouvilas jenerala al mando del ejercito del Norte.

Otsailak 06                   Boletin de Comercio (Finanziero-antifuerista-Santander)

Se han adherido a las gestiones practicadas por el Centro Hispano-Ultramarino y Junta de la Liga Nacional, Ultramarreko (Kuba + Puerto Rico) erreformen kontra Guaza, Peralta, Burguete, Yanci, Sumbilla, Sorauren, Santisteban, Arizcun, Oronoz, Errazu, Berroeta, Narvarte, Irurita, Garzain eta Almandozko barrideak”.



Centro Hispano-Ultramarino y Junta de la Liga Nacional ? Gobernuak Puerto Ricon (ez Kuban!) esklabuak liberatu nahi ditu eta esklabotasuna abolitu. Puerto Ricon interesak zituztenak koleratu ziren eta horien artean, ahalkemangarria, gu, baztandarrak. Bon, maixterrak noski ezetz eta liberal, errepublikano eta katoliko onak ere ez ( hondarrean bizpaihiru interesatuak, gure osaba mutilzaharraren bat) baino, zinez, paperetan agertu ginen baztandarrak ordura artioko statusa defenditzen..
Kontra egiteko eskusa la integridad de la Patria jokoan zagoela eta monarkiko alfonsinoak, moderatuak eta baita karlistak ere alde zituzten Liga Nacionalekoek.

Otsailak 11                         Eta honetan, Alta Política, Espainiako erregeak, Don Amadeo de Saboiak abdikatu egin zuen! Eta





Errepublika
proklamatu zen, Espainiako Lehen Errepublika.
Blokeo instituzionala, katalanak asaldatuak, monarkiko liberalak are gehiago... egoera nahasia.
Karlistak beren baitan, dena den, uste zuten monarkiko guziak (alfonsinoak, moderatuak eta abar) beren alde izanen zituztela eta bai,baten bat alde izan zuten baino guti. Segi ziren partidak antolatzen eta armada liberala purdia galtzen haien gibeletik. Xuxen ez zuten borrokatzen, iheska beti, ahal zutelarik jo, bertzenaz addio.


Otsailak 17                 Dorregaray karlista jenerala Dantxarineatik Goizuetara, eta gero Asiain aldera. Han elkartu Ollo eta Pérula jeneralekin. Liberal-errepublikanoak haien gibeletik, Nafarroa erdia korritzen, Amezkoak, Lana, Sansol, Labraza eta holakoetan , kontramartxa batean , to, baztandarrak Marques de las Hormazasekin gaten zirenak, asaldatu eta izitu, hasi ziren barraiatzen baita armak botatzen ere! Beharrik Ocariz koronela han zagoela eta zanpaka haiekin , a palos eta insultatzen, geldiarazi zituela. Hau armada karlista!

Martxoak 17                        El Pensamiento Español (Karlista-Madrid)

... “pasa den 14an, Arantzan borrokan lotu dira Castañonen columna (3.000 soldadu) eta Dorregarayen partida (600), azken hauek barreiatu ziren... gero mendietan zehar Iruritara ailegatu ziren goizeko zazpietan eta gelditu gabe Ultzamara...”

Dorregaray jeneralak segitzen du bere tropak berratzen.
1º Batallon de Ollo, 2º Batallon de Rada, 3º Batallon Baztanen antolatzen da, 4º Batallon Baztanen ere antolatzen baino Ekainara artio ez zen prestatua. Oroitarazteko: Konpainia = ± 100 mutil, Batailon = 8 Konpainia ± 800 lagun (normalki gutiago).

Hainbertze karlista Baztanen ez du erran nahi Baztan karlistena zela, kontra, Elizondo gubernamental errepublikanoen eskuetan zagoen egun horietan. Ez dugu ahaztu behar nola hauteskundeetan momentu batzuentan liberalek irabazi egin dutela Baztanen. Eta hemen baztandar liberal baten kontua:

Eguna ez dakigu, baino suposatzen ahal dugu sasoin honetan, udaberrian, izan zela. Protagonista Francisco Elizondo, nere birraitetxi, Erratzun.


Atalogie/Atalohia
Erratzuko herria , lehen gerran bezala, Baztango liberalena zen eta soka horretakoa nere amaren aitetxi. Ordurako, aitetxi Francisco (1862. urtean sortua) hamaika urtetako mutiko kozkor bat zen. Berak nere amari kontatzen zioen arabera, karlistek Erratzu inbaditu zuten. Hala izan zen, inbaditua. Bere aita Antoniori, Apeztegiko landetan (maizter) lanean ari zelarik, amak mandatua igorri zion erraten karlistak Erratzun sartzen ari zirela. Orduan bere aita, etxera abiatu zen ziztu bizian eta etxe ondoan, zilo haundi bat egin zuen. Gero, zilo horretan zituzten irina eta zerrikiak sartu, eta hori dena ongarriz estali omen zuen, atalogie. ( Lehenago arrunta ziren atalogiek/atalohiak etxeen parean, bai, ongarria hor izatea)



Naski, herriko guziek holako zerbait eginen zutela. Etxe bakoitzak bere sistema izanen zuen. Senpereneko etxekojaunak zion bere etxean gibeleko despentsan zilo bat egin eta han gauzak atxiki egin zituztela karlistadetan.

Erratzu. Karlistek ezagutu zuten zubia


Armada inbasora Arizkundik zetorren, zubi gainetik pasa eta baionetetan sartuak, boneta gisa, bidean ebatsitako ogiak edo taloak ekartzen zituzten. Itxura kuriosoa izanen zen .(Ez zen egia izanen zeren bidean ez da /zen bordarik, baino leienda polita.) .

Herriko jendea haserre zagoen, bai haserre, baino ez inbadituak zirelakoz. Bai to! Erratzuarrak haserre ziren zeren herriko jendea, lanera egunero gan behar baitzen eta biztartean, “okupazioko armada”, pikero batzuk, Erratzuko plazan besta gorra egiten : mutildantzak dantzatzen eta pilotaz jostatzen ibiltzen baitziren egun guzia, deus egin gabe.

(Ixtorio hau kontatu dugu “Erratzuko kontuak”-etan eta kostatzen zaigu suposatzea gure etxean bakarrik holako ixtorioak dakizkigula. Ez daki inork holakorik? Balime dakizue, estimatzen da informazionea).

Bidenabar. Altxatu zituzten gauzen artean, zerrikia. Kuriosoa. Gubernamentalek eta karlistek Udaletxean eskatzen dutena beti da behikia edo ardikia. Bertze hitzekin, zerriei esker baztandarrak ez ziren gosez hil.


Martxoak 24              ... el Ayuntamiento en su Sala...

* Que con el fin de atender a los gastos de las partidas carlistas.... herriek bil dezatela kontribuzioneko bigarren plazoa eta Depositarian (Baztango udaleko boltsan) Apirilaren 10ekoan baino lehen entrega dezatela.

* Herriek aurkez /presenta ditzatela hilabeteko amaieran (karlistendako) suministroen kontuak eta dagozkien erreziboak.

Ikusten denez, hondarrean Udaletxean enteratu dira gerran direla eta gerra negozio karioa da. Udaletxea biltzen delarik, beti kontu bera, mantra bat bezala: dirua, dirua eta dirua. Aspertzen direnean, haragia eta akitzeko, ogia. Hauek dira bi armadek eskatzen dutena sistematikoki: dirua, haragia eta ogia.

Baina hortik aparte, Elizondo, guarnizione haundi batekin, karabineroak eta guardia zibilak, tropak aparte, liberalez lepo zagoen. Egia da bertze herrietan , dirudienez, karlistak nagusi baina Udaletxean leitu dugun hondar bilkura honetan tratatu dutena eskizofrenikoa, harrifikatzekoa da! Liberalen azpian eta deliberatzen nola zaindu karlistak ! Nola konpontzen ziren?

Dantxarineako aduana karlista.

Erran behar da ere, Otsondo pasa eta dena karlistena : Dantxarinean beren aduana zuten , Urdazubin kartutxoak egiteko lantegi bat eta Arxurian gaztelu bat.
Dena den hala pasa zen Martxoa eta Apirila, tiroketa franko baino batere ez serio.







Apirilak 14                           ... Ayuntamiento y Junta General en la Sala...

                               Por el Ayuntamiento

* Diote nola harakindegiko TABLAS hartu zituenak, Guillermo Goyeneche, konprometitu zen kiloa bortz errealetan (1,25 pta) saltzea baina egoera normal batean eta inola ere ez por circunstancias ordinarias como las actuales, hortaz erabakitzen dute haragiaren prezioa igatea un real de vellon (0,25 pta) por kilo, mientras duren las circunstancias.

                              Por la Junta General

* Ikusia nola adostua zuten Guillermo Goyenecherekin, kilo haragi sei errealetan (1,50 pta) pagatzeko tanto por las tropas del Gobierno como por las partidas carlistas... eta nola konpromiso hori akitzen zen hilabete hontan, eskatzen diote Goyenetxeri ia segitzen ahal zuen. Goienetxek ezetz. Berarekin tratatu ondoren, deliberatu zuten segituko zuela hiru hilabetez, zazpi errealetan (1,75 pta) kiloa pagatzen.

Hemen paranoia mundiala, alde bakoitzak ez zekien zertan ari ziren bertzeak?

* Halaber diote nola iratzeleku aferekin gauzak gaizki egiten ari direla eta kontrolatzeko komisione bat antolatuko da negozioa argitzeko.

* Ikusia zenbat inbertitu den orain arte en las partidas (carlistas) eta ikusten 80.000eko (20.000 pta) defizita dutela herri ezberdinetarik ateraia , erabaki zuten banatzea 100.000 erreal (25.000 pta) herri guzien kapitalaren arabera eta diru hori Depositarian entregatu behar zela.
Epea , Maiatzaren lehena.

* Ikusia nola agertu zela el Gefe encargado para levantar 60.000 real-de-vellon...( 15.000 pta) exigidos por el Gefe Carlista Sr. D.Nicolas Ollo, deliberatu zuten lehen bait lehen pagatzea isunak ebitatzeko, quedando esta cantidad... a interés de 4% sobre los arbitrios del Valle. (Ez dugu ulertzen)

Ez dakigu ekonomiaz baina Baztango boltsa hustutzen ari dira, eta nola.

Erran dugunez, orain artio karlistak lasterka batean ari ziren, estrategiaz. Hala ere haien artean baziren zuzen borrokatu nahi zutenak. Eta Maiatzean lehen aldiz bi armadak topatuko dira.

Maiatzak 05                       Maiatzak 5, Eraul herrian , Lizarra ondoan, topatu ziren bi armadak, borrokan lotu eta karlistek irabazi!

Gerra honetako nobedade bat: Servicio Sanitario. Gurutze Gorria esistitzen zen dagoeneko eta karlistek bere “adarra” sortu zuten: “La Caridad”, Dnª Margarita de Borbón-Parmak ( Carlos VII-ren emaztea eta karlisten Erregina) fundatua eta Frantziatik etortzen zitzaion laguntzarekin (Junta Karlistarena, naski) gauza izanen da Iratxeko Ospitalea antolatzeko 500 eri zaintzeko kapazitatearekin!!!
Teorian ospitale karlista batek 4 mediku zituen, botikario bat, ospitalarioak eta Hermanas de la Caridad talde bat.


Uniformea ? Boneta morea, blusa eta prakak kolore berarekin eta margarita bat soldaduen txaparen ordez.

Bertze berrikuntza, anbulantziarena: borroketan dozena erdi bat zituzten prest.



Honek, Eraulgo gudua, karlisten gerra taktika aldatuko zuen. Partida baino gehiago batailonak erabiliko dituzte.


Maiatzak 18                Junta .. en la Sala... en calidad de extaordinaria

* Ikusia Baztango boltsaren egoera, los fondos, penagarria, eta ikusten behar direla “existencias” eskaera guziei erantzuna emateko, hallandose en descubierto de 160.000 reales (40.000 pta), erabaki zuten herri guzien artean 100.000 erreal (25.000 pta) bildu, Depositarian uzteko. Epea, Ekainaren lehena.

* Halaber eta aitzinekoa kontutan izan gabe,eskatzea Diputazioneri baimena para tener a interés hasta la cantidad de 600.000 reales (150.000 pta) sobre los arbitrios del Valle, dituzten zorrak por suministros de diferentes fuerzas militares baita ere egiten ari diren gotortzeko lanengatik.


Bi aste beranduago,Ekainak 02, gauza bera: gerra karioa da eta pagatzaileak beti Herria.

Junta General y Ayuntamiento en la Sala...

* Kontutan izaten dauzkaten gastuak suministroak eta gotortzeko lanak pagatzeko 11.000 duroko (55.000 pta) zirela, deliberatzen zuten baimena eskatzea diru gehio lortzeko interes batean.

Erregu erdia.



* Diote ere bildu duten ogia/garia, erregu bat (± 28 litro) 26 errealetan (6,50 pta) pagatuko dela.



* Udaletxeko ostalariak (kargodunak biltzekotan bazkaltzen zuten, ala fede) dio nola haragia eta jateko bertze gauzak kariotu direla eta hortaz erabakitzen dute , momentuz, bazkari bakoitzak 9 erreal (2,25 pta) izanen zela hasta que cambien las circunstancias.


Ekainak 13                  Rebelion Cantonal Espainia aldean, errepublikano federalistak armetan altzatuko dira. Cartagenan (Murcia) hasi ziren, handik Murtzia, Balentzia eta Andaluziara hedatu, “kantoia” bihurtzen leku bakoitza, hortik izena, Errepublika Federal Espainiarra proklamatzeko, azpitik goiti/de abajo arriba, Cartagenan akitzeko sei hilabete beranduago deus lortu gabe.



Zer suposatzen du honek? Armada espainiarrak bertze frente zabala baduela bere tropak han engaiatzeko eta nolabait, karlistengan zagoen presioa arintzen.

Ekainak 15                   El Ayuntamiento en la Sala...

Deliberatzen dute: Ikusten nola la columna de Sr.Tejadak (Elizondoko Coronel de Carabineros) eskatzen ditu 200 tantai 25 oinetako (oin bat = 0,2617 mt, 25 = 6,54 mt) luzerarekin eta 47 tantai 12 oinetakoak ( 12 oin = 3,14 mt ) baita itzeak, morteroa, zaretoak eta abar kuartela gotortzeko ere. Deliberatu zen banaketa herrien populazioaren arabera egitea: Ikusten denez, orduan herri haundiena Arizkun zela, Erratzu eta Elizondo parekoak eta gero Irurita.






Zuraje hau, zertarako? Fortin bat egiteko. Lehenago ere ikusi dugu Udaletxean eskatzen ari direla dirua "zerbait"gotortzeko. Dirudienez Balleko Etxea, hau da Udaletxea bera zela, baino pentsatzen dugu ez zela hori bakarrik. Izaten ahal zen ere Kuartela (Miserikordia Zaharra), Elizondo bera edo batek daki zer.

Holakoetan, Ekainak 26, Udaben, Basaburuan, bi armadak borrokan lotu eta berriz karlistak garaileak!! Honek beraien konfiantza bizkortu zuen eta beren tropak berratzen ere.

Uztailean Nouvilas jenerala dimisionado eta Sanchez Bregua nagusi berria.

Uztailak 04                        ... reunido el ayuntamiento del Valle en la casa titulada Michelenea que se ha destinado para celebrar sesiones de Ayuntamiento...

Mitxelenea gaur egun

Mitxelenea bihurtuko da Baztango Udaletxea gerra akitu artio.
Eta zer tratatu behar? Dirua, dirua eta dirua.

* Suministroetako kontuak begiratu ondoren, azken hiru hilabetetan ikusi da 150.000 errealeko (37.500 pta) multzoa behar dela eta banaketa 14 herri artean izanen dela 7.000 durokoa (35.000 pta) herrien kapitalaren arabera. Epea hilabete honetako 15ean.

* Diputazionaren eskaeraren arabera, kontribuzionetik biltzen den dirua hartua pagatuko zaio al Gefe de la Columna Sr.Tejada la cantidad de 76.690 reales (19.172,50 pta) .

* Jakitean hilabete honetako 24an akitzen dela Guillermo Goyenecherekin zuten kontrata haragia hornitzeko a las fuerzas beligerantes (liberalak + karlistak) deliberatzen dute herri bakoitzan en Batzarre afera tratatzea aterabideren bat bilatzeko.

* Enterados de las obras de fortificación que se están ejecutando en la Casa de Ayuntamiento... non dago artxiboa dokumentuekin desde tiempo inmemorial eta jakiten etxea hartua dagoela militarki , arriskuan baitago artxiboa eta desager daitekela sute batez edo bertze motiboren gatik, hortaz erabakitzen da artxiboa Arizkuna eramatea eta leku seguruan eta konfiantzazko pertsona batekin uztea.

Berri guzi hauek zer diote? Udaletxea gotortzen ari direla, zurezko parapeto batekin ? Argi dago dirua behar dutela eta horretarako Baztan odol husten ari direla bai gobernukoak bai karlistak eta hala ere Baztanek ez du bere burua galtzen eta saiatzen ari da bizi irauten. Udala/Balleko Etxea , hau da, Baztan osoa, ez da desagertzen inoiz, baztandarrak beti saiatuko dira kontrolatzen "beraien eguneko aferak".


Uztailak 07,                 San Fermin Hemen bitxikeri bat. Madrilgo periodista batek , ASMODEO, ( Ramón Navarrete-ren goitizena) deliberatzen du bidaiatzea karlisten lurraldean barna , territorio komantxe. Hemen bere kronika:

                       La Epoca (Monarkiko-alfonsinoa.Madrid)

Correspontsalak dio “... San Fermin egunean Iruñera ailegatu ginen (trenez) eta San Fermin eguna izan arren hiria tristea , etsitua, hila zagoen. Ez zen ezta zezen korridarik.... mutilak jostetan ari ziren trinketean, gauerako bazen antzerki xume bat...
Zortzi jarlekutako “omnibus” batean gateagatik Iruñetik Baionara... 1.500 erreal (375 pta). Gerra baino lehen 12 duro (60 pta) zen, con un solo tiro ( dena segidoan) y de la manera mas incomoda.

Holakoa zen Alikantekoa. Nolakoa izanen zen Iruñekoa?

Ultzamako Benta lehen etapa da, han gelditu behar gosaltzeko eta abereak deskantsatzeko. Bigarren partea... Elbeteraino, non gaua pasa behar. Hotela zamaltzainen ostatu zahar bat da... utzia, miserablea, zikina, ohatzeak anti-diluvianas, colgaduras de terliz colorado, kataderak ohatzeen denboretakoak, pinuzko mahai mainkurrenak.... aziendak leku hobea du gizasemek baino...
Han afaldu eta lo... nerekin zihoazten andreak ( ez zen bakarrik bidaiatzen)... galdera tematuarekin “Non dira karlistak?” Berehala asetu ziren, ez behin, birritan topatu genituen. Karlistak kotxera hurbildu, agurtu izigarriko fineziarekin... pasaporteak eskatu eta bi erreal (0,50 pta) fardel bakoitzarengatik Dantxarineako aduanan.
Ez genuen topatu Valdespinako markesa ezta Las Hormazasekoa ere (bi karlista famatuak), ez genuen aditu ezta fusil baten asotsik ere, en fin , el pais quieto, tranquilo, sosegado. 
Elizondotik, donde hay una fuerte columna republicana, ordu erdi batera karlistek dituzte aduanak...
Elbetetik goizeko bortzetan atera ginen eta goizeko bederatzietan Ainhoako aduanan ginen... (eta handik Baionara). ” ASMODEO-k.


Uztailak 10                        ... el Ayuntamiento ... en Michelenea...

* Designatzen dute mahai elektoralak nor izanen diren probisionalki datorren udal hauteskunderako.

* Norbait balime dago interesatua en el abastecimiento de carne a las tropas, aurkezten ahal ditu proposamenak helduko den 19aren goizeko bederatzira artio.

Uztailak 11                 Asmodeo jaunak berriz.

                 La Epoca (Monarkiko-alfonsinoa.Madrid) Jueves

Correspontsalak dio : “ Babesten ninduen aingeruak, berari esker Baionako hiri tristetik ahal nintzen atera lau egun beranduago... handik hartu nuen kotxea, kolpe batez/ de un tiro Nafarroako hiribururaino. Goizeko orduetan (01.00) kotxean sartu ginen... kotxeak ez zituen kortinilarik ezta kristalik lehioetan ere eta alkitto gor eta estu batean jarri behar. Batek nabaritzen zuen bere hezurrak kiliki bezala, lokatuak. Goizeko lau t'erdietan Dantxarineako karlisten aduanara ailegatu ginen non “Tienen Vds. algo que declarar?” Genituen pasaporteak erakutsi genizkien... eta berriak behar genituela erran ziguten. Sei erreal-de-vellon, antiguo estilo, una peseta y 50 centimos, modu sinple batez kontribuzione bat kobratzeko. Pagatu genuen eta problemarik gabe Elbeteraino non aldatu behar genituen mandoak eta txokolatea hartu hango ostatu batean , nere irakurleak eta biek ongi ezagutzen duguna deskribatu dugulakotz hemen lehen aldiz gelditu ginelarik.
Bidea karlistez betea dago baino ez ziguten molestatu.




Iruñeko Frantziako atea

Atsaldeko 5etan Iruinean sartu ginen... ateak 6etan ixten dira... gaur egun hiria etsaiez inguratua dago, setio baten mehatxupean.”
ASMADEO-k.







Hemen erran behar da karlistek Iruñea ia blokeatua zutela. Hala ere harrigarria nola jendea mugitzen ahal zen alde batetik bertzera. Bidenabar, 16 ordu Baiona-Iruñea.


Uztailak 16                           Don Jose Saenz de Tejada koronelak komentatzen du Doneztebetik nola berak gidatzen duen “columna” gutitzen ari dela, zeren Sunbilan, Donezteben eta Elizondon utzi izan dituen soldaduak hango gotorlekuak bizkortzeko. Hala ere, oraindik 450 combatientes ditu berarekin. Berak dio ere nola Elizondoko lanak arront aitzinatuak direla una villa completamente abierta izan arren. Zer ari dira egiten? Lehenengo gerran bezala , kuartela aparte, Elizondoko herria babesten ari dira harresi batekin? Udaletxea? Segur ez dakigu deus. 
Berak dio nola Elizondon utziak zituela la Compañia de Telegrafos del 4º Rgto de Ingenieros protegida por dos compañias del Principe y 50 voluntarios mobilizados (± 350 soldadu). Karabineroak eta Guardia Zibilak ere baziren. Ez du erraten baino printzipioz 50 boluntario horiek baztandarrak dira.

Egun berean.               Zugarramurdi, 17 de Julio de 1873.

Atzo (Uztailak 16), goizeko hamarretan sartu zen herri hontan (Zugarramurdi) Don Carlos de Borbon... ni kasualitatez lekukoa izan nintzen. Ezkilak jo zituzten eta Peña Platako kainonen asotsak anunziatzen zuen hurbiltzen ari zela herri honetara pertsonai hura... Segidoan giputzen bi konpainia , bertze bida Martinezen partidakoak, formatu ziren herriko sarreratik elizako ateraino... 



Pretendientea, montado en un magnifico caballo de pura sangre andaluza, plazan sartu zen eta nik, gertakari hauetaz narratzaile fidela izanez, ez dut ikusi karlisten artean sortzen ari zen entusiasmo haundiagorik. Jendea, milaka, uhiukatzen zuen “Viva el Rey!” eta zapelak eta bonetak airera botatzen... 





Elizako atera ailegatzekotan, zaldi gainetik jautsi zen eta elizan sartu zen bajo palio, bortz apez makilak eramaten, horietarik lau Aragoikoak eta seigarren makila artileriako koronel batek... Elizan Te Deum bat kantatu zen.. gero parrokoaren etxean gosaldu zuen.
Atsaldeko hiruetan hemendik gan zen 400 soldaduekin, 20 zaldizko eta kainon batekin, bi ordu beranduago 2.500 gizon gehio elkartu zaizkion...

                     La Esperanza (Karlista.Madrid)

Arizcun, 16 (17 ) de Julio de 1873

Sr. Director... serían las 10 y media de mañana cuando S.M. (Su Majestad) agertu zen Zugarramurdiko Venta de Arriba-n... Han zagoen “el estado mayor” eta jende aunitz. S.M.-k zapela kentzen, Viva España! uhiukatu zuen eta denek “Viva el Rey!” erantzun zuten...
Urdazubitik S.M. Atxuelara igan zen non zituen bere esperoan Nafarroako 5º Batailona Marques de las Hormazasek agintzen duena... eta giputzen Azpeitia, Tolosa eta Bergarako batailonak. 


Arizkun. Klarisen Konbentua
El Rey montado en su brioso y arrogante caballo blanco... ailegatu ginen honat (Arizkun) gaueko bederatzietan. S.M. jautsi zen zaldiarengandik Klarisen konbenturen aitzinean eta Arrosario Saindua errezatu zuen eta gero Te Deum-a kantatu zen.
Akitzean, S.M. erretiratu zen prestatu zioten etxera non Azpeitiako batailoneko musikako bandak jo zuen afaltzen ari zen biztartean....





Uztailak 17                          Doneztebe, Guardia Zibilen Tejada koronelak :

A la una de la madrugada... hartu nuen ahozko parte bat erraten Pretendientea 3.000 gizonekin eta 3 kainonekin Otsondoko lepoa jautsi ondoren Arizkungo eta Azpilkuetako herrietan jarri zela. Ohartu nintzen ze egoeran gelditzen zen Elizondo, zeren obrak akitu gabe baitziren... goizeko lauetan hasi nintzen martxa ailegatzen Elizondoko bistara etsaiak errekonozimiento bat hasia zirelarik. Kuartelera ailegatu bezain fite Ingenierosen kapitanak jakinarazi zizkidan gure tropen posizioneak y su excelente espiritu asi como el de su poblacion baita etsaien egoera ere. Denbora guttitan herriaren (Elizondoren) gainetik ikusi nituen etsaiak korritzen. Erabaki nuen gure artileria aitzinatzea Guardia Zibilen eta Pontoneros del 4º de Ingenierosen konpainiez babestua, granadazko zazpi tiro egiten eta horietako batek hain bete-betekoa izan zen zein etsaiak mendiko bertze aldera pasa zirela.
Nere egoera  ikusia,, atakatua,  bakarrik defentsiboa izaten ahal zen... eguna pasa zen borrokarik gabe, tiro sueltoren bat... atsean etsaiak ari ziren mugitzen Elbeteko sarrerako ohianean eta agindu nuen kainoak ateratzea lau konpainien laguntzarekin eta zalditeria prest ere zagoen etsaien kontra kargatzeko, karreterara ateratzen baziren. Bortz tiro aski izan ziren hiru etsai hiltzeko eta haien ausardia zigortzeko.”

Uztailak 17/18                     Elizondo.“Riguroso bloqueo. Tiro sueltoren bat...”




Bertizko Jauregia.


Uztailak 19                          Tejada koronelak: El Pretendientek utzi zuen lekua argiastean...Mugaire aldera, atsedena hartzen Bertizko Jauregian, propiedad del Marques de las Hormazas.





...kontatu ditugun ekintzak suertatzen ziren bitartean ez dira gelditu, ezta momentu batez . egiten ari ziren defentsarako lanak, gure partetik desgraziarik sufritu gabe.”

                       El Pensamiento Español (karlista-Madrid) del 30 de Julio

Karta batek: “ Narvarte, 20 de Julio de 1873:

Mi querido C.
Erregea arras kontent dago. S.M. Arizkunen egon da 16ko atsaldetik 19ko goizera artio Narbarterat  gateko. 17an haren erret eskua musukatzera kefe eta ofizial guziak onartuak izan ziren, 18an herriko jendea... S.M. mezara gaten da egunero eta atsaldean arrosarioa bere tropa guziarekin...”

Uztailak 20                 Tejada koronelak berriz Elizondotik:


Arraioz
Atzoko egunean (hau 21ean ari da eskribitzen) eta goizeko lauetan (gaurko 6ak izanen ziren) atera nintzen Elizondotik Iruritara facciosoengandik baita Doneztebetik ere hurbilago egoteko... Ailegatu bezain fite jakin nuen “el titulado Carlos 7º” Narbartetik gana zela atsaldeko lauetan Ezkurra eta Labaien aldera... eta hau guziaren berri Portilla brigadierri helarazi nion banekienez Portilla bi columnekin Baztan aldera zetorrela. Atsaldeko 5etan agindu zidan berarekin elkartzeko Mugairen.... Atsaldeko 6etan martxan jarri ginen eta hamar minutuetan etsaiak, 30 edo 40, hasi ziren tiroka Arraioz gainean diren leku garaietatik, eskuinaldetik (Larrazu ?). Cantabriako bi konpaniek... columnaren laguntzarekin ordu erdi batez posizione guziak hartu zituzten... Etsaiek tarrapataka ihes egin zuten zelaian bi hildako uzten. Gure partetik zauritu bat, bertze bat kolpatua eta un caballo herido del Rgto de Numancia . Lo que comunico.....”

Laburbilduz, karlistek lortu dute beren Erregea beraien artean izatea. Politikoki izigarriko inportantzia zuen horrek eta tropen moralarendako ez zen gehiagorik.


Uztailak 21                   ..el Ayuntamiento... en Michelenea....

* Habiendo procedido al escrutinio general de votos en el Distrito Municipal para elección de concejales y que no pudo verificarse el dia 19 for falta de concurrencia de nº suficiente de dichos concejales ni comisionados, resultan elegidos los que aparecen en el acta extendida ...archivada en esta secretaría.

* Ikusia inork ez duela hartu nahi haragiaren suministroaren ardura, Udalak eskatzen dio Goyenecheri berriz har dezala ardura Urriara artio, kiloa 7 errealetan (1,75 pta) pagatzen eta larrua beretako. Presako kasuetan, herriek berariek egiten ahal dute suministro hori eta orduan larrua herriarendako. Sobratzen bada haragia eta 40 kilo baino gutiago balime da, entregatuko ahal du en la tabla de este pueblo (Elizondoko harakindegian) sei errealetan (1,50 pta) kiloa. Hori bai, haragia egoera onean egon behar , bien condicionada, eta larrua herriarendako. 40 kilo baino gehio pisatzen badu, larrua Goyenecherendako.

* No teniendo fondos aitzineko eta helduko diren suministroak pagatzeko deliberatzen dute 14.000 duroko (70.000 pta) prestamo bat eskatzea, baimena Diputazioneari eskatu ondoren.

* Conviniendo haya personas autorizadas aurreko lanak betetzeko, aukeratu zituzten hiru kargodun lan horretarako: D. Miguel Iturralde, D. Juan Simón Apezteguia eta D. Martin Esteban Plaza.

Uztailaren 26an karlistek Altsasu hartzen dute, hurrengo egunean Lizarraga jenerala Beasainera ailegatzen da eta 30ean Elgoibar konkistatu.
Hamar egun lehenago Arraiozen borrokan lotu ziren.

Abuztuan gara.

Diario de Avisos de Zaragoza-k Abuztuaren zazpian publikatzen du:

Bayona Abuztuak 03.

Detalles de mi viaje a Bayona, zeinean ez ditut ikusi columnarik ezta partidarik ere. Trenbidea Milagrotik Iruñeraino 200 karabinerok kontrolatzen zuten eta Olaguetik mugaraino parejas de carlistas ni mas ni menos que antes se encontraba la Guardia Civil, bakarrik Elizondon non kokatua dago columna ttiki bat, 700 soldadu uste dut, mandada por el coronel Tejada. Diligenziek Urdazubiraino martxa gelditu gabe egiten dute non bada karlisten postu bat, eskatzen 20 rs (5 pta) 10 urte baino zaharrago den bidaiariari...

Lau egun beranduago, Liberal-errepublikanoek (Tejada koronela) Baztan abandonatu zuten. Eguna, Abuztuak 7.

Abuztuak 08                          El Pensamiento Español (Karlista.Madrid)

La columna de Tejada atzo (abuztuak 07) atsaldean ailegatu zen Atarrabiara Baztandik etorria... En Baztan se deploraba la salida de la fuerza, zeinekin boluntarioak ( Voluntarios de la República) eta aunitz barride gan baitziren...”
Nor dira Voluntario hauek? Aitzineko gerran bezala karlisten kontra borrokatu zuten baztandarrek. Ez dakigu haien izenak edo zein herrietakoak ziren, baina han ziren.

                              La Nacion (Monarkikoa.Madrid)

Tejadaren columna atzoko atsaldean Iruinean sartu zen Elizondoko 35 boluntarioekin. Hauetarik 6k lortu zuten Frantziara ihes egitea eta haietarik bat karlistengana gan zen eta hauek afusilatu zuten. Elizondoko familia frankok Frantziara ihes egin du.”




Abuztuak 09                         El Pensamiento Español (Karlista.Madrid)

Elizondo abandonatzean zaintzen zuen tropak, berehala bi batailon karlista okupatu zuten el magnifico fuerte acabado de construir.”
Zein da “fuerte” hori? Miserikodia Zaharreko Kuartela? Udaletxea? Bertze zerbait?

Abuztuak 11                       El Pensamiento Español (Karlista.Madrid)

Dorregaray 5.000 gizonekin erenegunean (Abuztuak,09) Ultzamatik Baztanera gan zen non Hormazas han baitzagoen. Don Carlos Irurtzuna lekutu da...”
(Egun berean eta egunkari berean, pixkat behitixago) Don Carlos,
nafarren faccioneko erdiarekin Baztanen dago eta Dorregaray bertze erdiarekin Uharte-Arakilera gibelatu da.”

(Egun berean eta egunkari berean, hurrengo orrian) El Diario Español-en arabera... karlistak Elizondon sartu dira ere bai, non momentuz pretendienteak bere kortea jarri du. Pretendientearekin 6.000 gizon doazte.”
Kontraerrana galanta: Nor zagoen Baztanen, Dorregaray, Carlos VII edo bertze norbait?


Abuztuak 20                        La Igualdad (Federalista-errepublikanoa.Madrid)

La Montaña-k, Iruñeko egunkaria, dio nola Elizondon Errepublikako Boluntarioak, zaharrak zirelakotz ezin zutela Tejadarekin handik lekutu, gero karlistek afusilatu dituztela.”
Berri nahasiak. Tejada koronelak zioen 50 zirela, periodiko batek 35 Iruñera gana zirela, sei Aldudera eta bat preso, hau da 42 boluntario. Lehenago bertze periodiko batek erraten zuen bat eta bakarra izan zela afusilatua. Elizako liburuetan ez da deus agertzen. Gauza bakarra eta seguruena, baztandarrak zirela, baino batek daki.

Abuztuan, Gares eta Zirauki karlistenak dira baita ia Bidasoa osoa ere, Baztan barne, tirorik gabe zeren liberalak erretiratu baitira Iruñera. Ondoren Auritz eta Agoitz konkistatu eta 24an Lizarra.
Gauza bera Gipuzkoan, karlistek 13an Bergara, 15ean Eibar eta egun batzuk beranduago Azpeitia, Azkoitia eta Zarautz hartzen dituzte.

Abuztuak 23 Karlisten Kuartel Jeneralak hasi zuen publikatzen bere periodikoa, El Cuartel Real, normalki astero bi aldiz, non eta Baztanen, bai, Arxurian, hango gazteluan. Han inprimituko dituzte lehenbiziko bortz ale eta gero handik erredakzionea Lizarrara eramanen dute.




Abuztuak 30                          El Cuartel Real ( Karlisten Boletina)

La Junta gubernativa de Navarra orain artio Beran egon da... eta lekutu da bere gauza guziekin Elizondora, zeina inportantago baita eta hobekiago kokatua ere.”


Elizondon baino lehen Arxurian eta Urdazubin egon zen.


Irailean Gobernu Zentralak Nafarroan Iruñea, Tafalla eta Erribera (Tutera) kontrolatzen ditu bakarrik.
Gipuzkoako barnekaldea karlista da, Tolosa ezik, hau setiatua baitute.

Irailak 04                            ... Ayuntamiento ... en Michelenea bajo la presidencia del Teniente Alcalde Miguel Iturralde..

* Jakinarazten dute nola ailegatu den zirkular bat adierazten suspensión para tomar posesión de los ayuntamientos nombrados.

* Udaletxe honetan bildua dagoen garia/ogia por orden del Excm. Sr. Comandante General de la Provincia Sr. Maldonado, suministroetan erabiliko da ,okinek  lau liberako (± 1,20 kg) 13 ogi  egiten erregu batekin.

* Ikusia nola dagoen gaur egun Udaletxeko obra, afera tratatu ondoren, deliberatzen dute ez egitea deus berririk eta uztea dagoen bezala. 
Lehenago erran dugunez, ematen du Udaletxea gotortu zutela, el fortin, eta ez zagoela modu onean han udalaren bilkurak egiteko, hortaz gerra akitu artio Mitxelenean bilduko dira afera munizipalak tratatzeko.

* Dado cuenta del documento .. por el Coronel de las Fuerzas Reales don Francisco Romero zeinean erraten baita nola Almandozko Francisco Arrarasi “hartu” diotela mando bat eta agintzen duela 10 urrezko ontzako balioa Baztango Udalak paga diezaiola. Erabaki zuten Real Juntara gatea dagozkioen obserbazioneak egitera .
Con lo que dio por terminado...

Irailean badakigu 5º Batailoneko konpainia batzuk, baztandarrak doikebe, Beran zirela Marques de las Hormazas jaunaren aginpean.
Nor da Marques de las Hormazas?
Joaquin Elio Mencos, Bertiz jauregiko etxeko-jauna: 6º Marques de las Hormazas: komandantea, eta gero koronela, del 5º batallon Infanta Doña Elvira. Batailon honek Montejurra, Belabieta, Somorrostro, San Pedro de Abanto y Abarzuza aldeetan borrokatu zuen. Dirudienez baztandarrak han zirela, lekuko batek dio “el 5º Batallon mandado por el Conde de las Ormazas, eran vascos del Baztan” . Ezinezkoa jakitea batailonekoak zenbat ziren baztandarrak.

Laburbilduz, Hego Euskal Herriko hiriburuak (Iruñea, Gasteiz, Bilbao, Donostia baita herri haundi batzuk) eta Ebro bailarea ( Tafalla eta Erribera) ezik , gelditzen den guzia Estado Karlista bihurtuko da.

Irailak 13                  El Cuartel Real (Karlisten boletina)

Ereneguneko atsaldean sartu zen Espainian Dantxarinean barna S.M. el Rey Padre eta Urdazubin Sr. Marques de las Hormazas eta gainerako 5º Batailon de Navarrako kefe eta ofizialek... ohorea egin zioten...han ziren bi konpainiekin... batailoneko txarangak Marcha Real jotzen... gero parrokoaren etxean ostatu hartu zuen... atzo goizean Elizondora...
Goizeko zortzietan, gure berrien arabera, Cuartel Realera gan da non bere semea besarkatuko baitu, S.M. D.Carlos VII idolo hoy de los buenos españoles.”

Irailak 17                             El Gobierno


Elizondo.Arizkunenea
Nafarroako Real Junta, Sanz y Lopez, Mata, Echeverria eta Cancio Mena jaunak instalatu ziren pasa den 24an (1873.08.24) Elizondon... Iturbieta markesaren etxean (Arizkunenea) eta han beraien gobernuko negozioetan ari dira con la mayor tranquilidad”.






Irailan segitzen dugu. Irailak 19, Moriones jenerala berriz buruzagia en el Norte. Tolosako setioa libratzen du baina bera handik gana eta karlistak bueltan harat. Tolosa setiatua berriz eta hola zazpi hilabetez.

Karlisten tropak? Bizkaian 12 batailon (Kastillako karlistak barne) (± 8.500 boluntario) Gipuzkoan 5 batailon (± 3.500) Araban 4 batailon (± 2.800) Nafarroan 8 batailon ( ± 6.500). Hala dio Gobernuko “Narracion militar”-ek.

Irailak 29                            Ayuntamiento... en la casa de Michelenea, presidencia 1er Teniente Alcalde Miguel Iturralde...

* Ikusia dituzten eskariak arbolen motzaketa egiteko edo gizalur batzuk lantzeko, eskaerak dagokien komisionetara igor ditzatela.

* Zugarramurdiko batek, Martin Mihura, lurra erosi nahi diola Udalari borda bat egiteko eta arbolak landatzeko. Udalak ezetz, Baztanek ez duela saltzen.

* Herri batzuek ( ez du erraten zeinek) ez dituzte oñik kontribuzioneak ekarri Elizondora. Morosos. Lehen bait lehen bete dezatela agindua.


Gaztainak beren morkotsean
* Gaztainak izatekotan, horretarako komisionatuak saldu ditzatela.



Hemen , bidenabar, azpimarratu behar da gaztainaren inportanzia baztandarren dietan. Susmoa dugu aunitzendako ogiaren eskasia gaztainekin baretzen zuten.




Urriak 01                   La Correspondencia de España (Independientea)

Zaragozako egunkari batek dio Elizondoko karlistek dutela D.Cruz Ochoa en capilla/hil izateko esperoan.”

Urriak 02                   La Igualdad (Independiente-liberal.Madrid)

Erran digute Don Cruz Ochoa hil izateko esperoan paratu dutela. Ez dakigu zerk bulkatu zuen bere taldekoei hau egitera.”

Bon, nor dugu Don Cruz hau? Don Cruz Ochoa de Zabalegui, karlisten diputadu ohia Madrilgo Korteetan (1871), Santa Cruz apezarekin elkartu zen eta azken hau desgrazian zagoelarik, karlisten barneko garbiketaz medio, D.Cruz Ochoa preso hartu, Elizondon atxiki , hiltzera kondenatu baino gero errukitu eta indultatu zuten. Gerra bizi iraun zuen.


Urriak 23                              .. en la casa del Ayuntamiento ( Mitxelenea izan behar) ... presidiendo el alcalde Tomas Larregui...

* Afera, haragiarena. Armadei suministratzeko naski. Orain artio bazuten nor hortaz arduratzen zena baino hilabete honetarik aitzina ez dagoenez inor kargua hartzeko, erabakitzen dute behar dutelarik azienda Elizondora eramana izan daiela. Hasteko 8.000 razione haragi bildu nahi dituztela.
Beharrean, herrietan ere hil edo ematen ahal da, baina kasu guzietan larrua Udalarendako. Salneurria, 7 erreal (1,75 pta) kiloa.
Elizondora eramaten den azienda markatua egon behar da con el numero correspondiente al pueblo de donde proceda cuyo numero de marca existe en cada pueblo. (Norbaitek baldin badaki zein ziren marka horiek, eskertuko nioke berria).

* Aldi berean deliberatu zuten mile erregu gari/ogi Elizondon biltzea, herrien kapitalaren arabera. Salneurria 24 erreal (6 pta) erregu batek. Eramateko epea, Azaroaren hamarrean.


Urriak 28               goizeko hamarretan... Mitxelenean... el ayuntamiento

Diote nola gaurko egunean el ayuntamiento que cesa....sufragio unibertsalez Distrito hontan , pasa diren Uztailaren 12an eta hurrengo egunetan hautatuak suertatu diren kargodunek, 1870.eko Udal Legearen arabera, bi urteko mandatua hartu dutela.

Kargodunak:

Jose Joaquin Urrutia                            Angel Arriada
Martin Iriberri                                     Francisco Barreneche
Fernando Amorena                               Martin Miguel Irigoyen
Esteban Ariztegui                                Fermin Bengochea
Martin Elicequi                                     Jaime Echenique
Vicente Urrutia                                    Martin Iturralde
Juan Agustin Iparraguirre                  Miguel Antonio Irigoyen
Martin Lorenzo Urrutia                       Jose Antonio Iturralde
Juan Bautista Arrache

Orduan boto gehien lortu zuenari, Francisco Barreneche, eskatu zioten Presidente interinoa izatea, kargodun zaharrak utzi zuten sala eta berrien artean botaketa egin zuten alkate berria aukeratzeko. Emaitza:

                    Fermin Bengochea 11       Francisco Barreneche 1
                    Fernando Amorena 1        Vicente Urrutia 1
                    Esteban Ariztegui 1

Hau kuriosoa, Baztan karlisten eskuetan egon arren, erabiltzen dute sistema ofiziala udal hauteskundeak egiteko. Alkate berria, Don Francisco Bengochea. Karlisten sokakoa izanen zen?

Urriak 29                  ... leemos en El Tiempo: “Don Alfonso de Este gan da probintzi baskongadoetara bere anaiaren alde borrokatzeko eta 24an Elizondon hartua izan da con repique de campanas y jolgorio.”

Urriak 31                          el Ayuntamiento ...Mitxelenean... en la sala destinada sesiones.. aurkezten dituzte Baztango Herrietako alkateen zerrenda:

Erratzu      Enrique Santesteban             Arizkun    Fermin Arozarena
Azpilkueta Juan Bautista Vergara           Elbete
Elizondo     Juan Iracheta                        Lekaroz    Idelfondo Elizalde
Gartzain    Miguel Jose Irigoyen             Irurita     Juan Andueza
Arraioz     Francisco Aguerrebere          Oronoz     Jose Joaquin Arrechea
Ziga          Vicente Maritorena                Aniz           Antonio Yanci
Berroeta  Juan Bautista Iturralde         Almandoz Juan Bautista Iñarrea
Kintoa      Miguel Erreca

Azaroak 07                            El Ayuntamiento... sala destinada a sesiones de Michelenea...

* Jakinarazten dute zirkular bat ailegatu dela, Real Junta Gubernativa de Navarrak igorria, sobre llamamientos de las reservas desde 1866 a 1873, eta nola herri guziei pasatuko zien zirkularra betearazteko.

* Halaber, diote ere “erreserba” horietan direnak ezin direla herritetarik lekutu baimenik gabe.


Ardandegia
* Diote ere nola Elizondoko Ardandegian ez dutela ardorik karlisten eskaerak hornitzeko eta ere, nola geldiarazi (detenido= geldiarazi edo preso?) dituzte hiru karro “cargados de este líquido”, erabaki zuten atxiki 250 kantara. Kantara batek 12 erreal balio zituen.



Egun berean karlistak eta liberal-errepublikanoak Montejurran (Lizarra ondoan) lotzen dira borrokan. Hiru egun iraun zituen batailak.Bakoitzak 9.000 gizon inguru. Karlistak garaileak, Moriones eta bere liberalak erretiratu behar Logroñora.
Karlistek zioten irabazi zutela. Liberalek, Moriones, zioten “retirada estrategica” edo holako zerbait baino benetan soldadu errepublikanoak lohian trabatuak gelditu ziren eta aitzinat ezin mugi.
Hau 5º Batailonekoek ikusi zuten.

(Azken Gerra Mundialean, Patton Aliatuen jeneralak kontutan izan OMEN zuen bataila hau, Ardenas-en alemaniarrei irabazteko. Lohian armadak trabatuak gelditzen ahal dira!)

Azaroak 10                           La Igualdad (Federalista-errepublikanoa.Madrid)

Purgak.

Elizondoko karlisten buruzagiak agindu du bere kargutik kentzea eskola publikoko maistru batzuk: D. Bernardo Sanchez, Elizondoko maistrua, Don Ignacio Huarte, Iruritakoa eta Dª Pascasia Monente, Zigakoa eta aldi berean erabakitzen la reposición inmediata de los que fueron separados konstituzioneari zin egin ez zutelakotz.”

Azaroak 15                           La Esperanza (Karlista.Madrid)

Ofizialki komunikatzen digute Don Carlosek bere anaia D.Alfonso Elizondoraino lagundu zuela, berehala Lizarrara bueltazeko.”

                              El Imparcial (Liberala.Madrid)

Abarkak

... Gipuzkoako gobernadoreak (liberala) debekatu du larruen exportazioa... ez daitezela karlistak aprobetxatu abarkak egiteko, zeren oinetako horiek (abarkak) erabiltzen baitituzte faccionekin gaten direnak.”
Hau da zertaz abereak hiltzekotan larruak duen balioa.









Azaroak 24                           El Ayuntamiento.... en Michelenea..

* Kontuak egin eta 2. eta 3. hiru hilabeteko likidazioak egin ondoren, Udalak 7.500 duroko (37.500 pta) defizita dauka herri batzuen alde, hortaz kontribuzione bereizia egitea deliberatzen dute dituzten zorrak kitatzeko. Aldi berean diote nola la Real Junta karlista eskatzen ari dela diru gehio.

* Diote nola erabaki zuten tropendako haragi suministro egiteko azienda Elizondora ekarri behar zela. Holakoetan ohartu dira herri batzuek eskatu gabe, batez ere ardiak ekartzen dituztela. Honetan, Udalak dio kiloa 5 errealetan( 1,25 pta) pagatuko dela eta larrua Udalarendako!

* Garia, bai ogia, Elizondon atxikitzen zutena , momentu honetan erdia erabilia dutela, hortaz bada ez bada, bertze mile erregu bilduko dira herri guzien artean.

Negua. Tolosa (Gipuzkoan) inguratua segitzen zen.

Abenduak 04                        Abenduak 4, Moriones Iruñean, goizeko 7etan el ejercito a la ligera (9.000 soldadu) y sin bagages, solo 150 acemilas con municiones (300.000 cartuchos) y los botiquines, denek jakiten Gipuzkoara gaten zela eta hortaz karlistak Sakanan esperoan eta barrandan zituen ustez handik pasako zela


Morionesen espedizioa


 baino ez, Baztango bidea hartuko zuen ! Gaua Olaguen eta Arraizen eta 5ean Almandoz, Oronoz, Mugaire, Oieregi eta Narbarte ziztuz zeharkatu. Eskuinean , Berroetan, ikusi ziren bi batailon karlista, baino hauek lekutu ziren handik. Donezteben agertu zen tiro bat aditu gabe.. gero Lesakan.. eta abenduaren 9an Tolosako setio berriz hausten du Moriones jeneralak.
Moriones ? Bai, Domingo Moriones y Murillo, nafarra baita Marques de Oroquieta ere, Orokietako gudua irabazteagatik.

                          La Igualdad (Federal-errepublikanoa.Madrid)del 9 Dic.

Propaganda pixka bat:

dio nola “ Moriones jeneralaren mugimenduak mugiarazi du La Junta Elizondotik Peña Platara eta gaineratzen du nola kontra martxa egin du, hortaz jakin gabe Donostiara ala Tolosara gaten ari zela...”

Abenduak 17                     El Cuartel Real (Karlisten boletina)

Kontra-propaganda pixka bat:

Pasa den herri guzietatik Morionesen columnak Gipuzkoara gaten zelarik, soladu aunitz utzi ditu bide bazterretan, batzuk oinak urratuak, bertzeak nafarreriez...”

Laburbilduz, Moriones jeneralak martxa gloriosa eta epika bat bete zuen, Baztan bisitatu, karlistek kristoren izialdura hartu , hondarrean dena hasieran bezala geratzeko.


Eta Baztanen? 

Abenduak 26                 el Ayuntamiento eta Junta General ... Mitxelenean..

* Udalak erabakitzen du haragiaren arriendoa beretako hartzea eta berak harakindegien kontrola eramanen du lau lekuetan ( suposatzen dugu Erratzu, Arizkun, Elizondo eta Irurita zirela), herriek azienda ekartzen beraien kapitalaren (aberastasunaren) arabera.

* Diote nola Udalak ez duela garia/ogia armadari suministratzeko eta ikusten la carencia absoluta de este articulo en los pueblos, erabaki zuen erostea 3.000 erregu, adierazten herri guziek deberan contribuir beraien kapitalaren arabera.

* Diote behar dituztela pertsona egokiak lan egiteko en las Tablas de Carniceria. Hortaz agintzen dute lan hori bete nahi dutenak hurrengo astelehenean, goizeko 11etan Udaletxean agertzeko.

* Haragia pagatuko da sei errealetan (1,50 pta) kilo vacuno y carnero eta bortz errealetan (1,25 pta) ardikia, larrua beti Udalarendako.

                                        Por la Junta General

* Junteroak izendatzen dituzte: Jose Fco Irigoyen, Erratzukoa,
Agustin Sanciñena Arizkungoa, Francisco Urdaniz Elizondokoa eta Juan Simon Apezteguia, Iruritakoa. Basaburuako junteroa, Juan Bautista Aleman.

* Kexatzen ari dira badelakotz jendea ari dena egurra pikatzen leku debekatuetan. Oroitarazten zaie herrietako alkatei Udaletxean salatu behar dituztela, dagokien isunak jartzeko. 

Eta karlistak?

Abenduak 15                        Lau Diputazione foralak Bergaran biltzen dira Estadu karlista martxan jartzeko: korreioa/sigiluak, moneta, telegrafoa, trena, Justiziako Tribunalak edo Deuda publika martxan jartzeko.  




Bilboko setioa




Abenduak 28, karlistek, tematuak, hasten dute Bilboko setioa. Karlisten halabeharra (63 urte beranduago, 1937. urtean, lortuko zuten).








Eta hola akitu zen urtea. Momentuz, karlistek iniziatiba dute. Eta Baztan haien eskuetan.

Eta betikoa, Baztango haurrek urtetsak eskatuko zituzten? Norbaitek
uraren gainean osasuna eta bakea kantatuko zuen?.