MENDE
LUZE ILUN HAIEK...
V.mendea
(400/500)
Abenduak
31, Urtezahar egunean, 406. urtean, alanoek, vandaloek eta
suebiarrek Rhin ibai hormatua zeharkatu zuten ... eta Pax Romana
puskatu zen.
Nomenklatura: Akitania erraten dugularik erran nahi dugu lehenago Akitania Secunda (Loira ibaitik Garona ibairaino, Bordele/Tolosa) eta Novempopulana (Garona ibaitik Pirinio mendietaraino, Bidasoa eta Oiartzun ibaiak barne) zirenak.
Visigodoak,
wisigodoak(wesi/mendebaldeko-goths/ godoak), godoak,
gothak, hitz bera dira. Germaniar kastako jendea, erromatarren
maixterrak, aliatuak baita etsaiak ere sasoiaren arabera. Kristauak
ziren baina herexeak , arrianoak, ez zuten sinesten Aita,
Semea eta Espiritu Saindua bat direla. Fedea behar da hau onartzeko!
Inperialak
ere ikusiko ditugu, hau da , Erromako soldaduak, zeren Erromak
saiatu zuen irauten...
Erromako
inperioa usteltzen ari zen. Nahaste borraste batean zagoen.
Ekonomikoki zuten sistema esklabistak porrot egin zuen, jendeak
abandonatzen ditu hiriak zeren han bizitzea karioa baitzen, zerga
aunitz, aberatsak beraien villae-etara
lekutu eta jendea, herrixketara. Sozialki langabezia nonahi eta
langabetuak matxinatuak, bagaudak
erraten zieten, eta finitzeko, militarki erromatarrak ala elkar
zanpaka edo ezin barbaroekin.
Orosio batek eskribituko zuen V. mendean “Hiri haundien hondakinetan, bakarrik miserableen multzo batzuk bizi dira...”.
Zerbait mantentzen bada, Eliza.
Barbaroen
etorrerak ez du erran nahi erromatarrak lekutu direla. Ez, hemen
geldituko dira erromatarrak, euskaldunak baita euskal-erromatarrak
ere.
Desagertuko
dena “gaineko” autoritatea da, Enperadorea edo Tribunoak edo
Magisterrak baina tokian tokiko eta lekuan lekuko boteredunek , hemen
iraunen dute : seniores/jaunak,
possesores/jabeak,
milites/militarrak,
rustici/nekazariak, ...
esklaboak, maixterrak... apezak, episcopi/apezpikuak
eta dela delako beraien lekuetan geldituko dira beraiena zena
defenditzen eta nolabait etorri-berriekin harremanetan jartzen eta
sortuko ziren afera berriak konpontzen.
Eta
egoera honetan, 406. urtean erran dugunez, Vandaloak, Alanoak eta
Suebiarrak , Atilak eta bere Hunoek bulkatuak, Rhin ibaia iragan,
Galia korritu, Akitania eta Novempopulana zeharkatu (eta arpilatu,
naski) eta 409. urtean Hispanian sartu ziren gure gainetik pasa
ondoren.
Hispanian leinu bakoitzak puska bat hartu, alanoak eta vandaloak hegoaldean eta Galizian suebiarrak. Bakarrik Tarraconensis Probintzia , hau da, Ebro Harana, erromatar inperialen eskuetan geratu zen.
Hispanian leinu bakoitzak puska bat hartu, alanoak eta vandaloak hegoaldean eta Galizian suebiarrak. Bakarrik Tarraconensis Probintzia , hau da, Ebro Harana, erromatar inperialen eskuetan geratu zen.
Erromako enperadoreak, Honorius, egoera kontrolatzeko paktu/itun bat, latinez foedus, adosten du wisigodoen erregearekin, Walia, 418. urtean .
Wisigodoek,
itun horretan, hasiko dira borrokatzen bertze “barbaroen” kontra,
lehenik Akitanian eta gero Hispanian, gisa honetan fundatzen/garatzen
erresuma bat, hiriburua Tolosan/Galia, “Regnum
Tolosarum” .
Hasieran
ongi moldatu ziren okupatu zuten tokiko erromatarrekin eta bakea
haiekin ekarri zuten. Kronista batek zioenez... “inork
ez du dudetan jartzen akitaniarrek eta Novempopulanakoek berreskuratu
dituztela aberastasuna eta prosperitatea...”
Zenbat ziren? Espezialistek diote 50.000 eta 100.000 tarte horretan izanen zirela, familiak barne eta dirudienez ongi moldatuko zirela Akitaniako aristokraziarekin. “Tolosako Erresuma” jarraitu zuten hedatzen iparralderat, Loira ibaieraino eta iduzki aldera Septimania/Narbona eta Probentza konkistatzen .
Zenbat ziren? Espezialistek diote 50.000 eta 100.000 tarte horretan izanen zirela, familiak barne eta dirudienez ongi moldatuko zirela Akitaniako aristokraziarekin. “Tolosako Erresuma” jarraitu zuten hedatzen iparralderat, Loira ibaieraino eta iduzki aldera Septimania/Narbona eta Probentza konkistatzen .
443. urtean gaude, Arakil ondoan, bagaudak. Bagauda? Bai, lehenago erran dugunez Erromako inperio krisi sakonean zagoen eta gehien krisi hori jasan zutenak antolatu ziren: bagaudak, lapurrak, gaizkileak, desertoreak, maixterrak eta “rustici/nekazariak”, langabetuen bandak . Non? Ebro erdiko zonaldean, Erriberan eta Tarazonan. Zertan ari dira? Ebasten, kizkaltzen eta “garbitzen” inguruko villae edo hiriak ere.
Inperialek
igortzen dute dux bat Aracellitanorum
insolentiam Bacaudarum/Arakeliko (Arakil
? Araceli ?)
bagaudaen intsolentzia zigortzeko eta lortu ere. Holako
mugimenduak Galian gertatu ziren ere.
Sei
urte beranduago, 443. urtean, Rechiarius-ek, momentuko suebiarren
erregea, dirudienez Galiziatik Ebro aldera hedatu nahi zuen bere
erresuma eta Vasconias
depraedatur eta historiarekin segitzeko 454. urtean
bagaudekin (vaskonekin ere?) aliatzen da eta Tarraconensis Probintzia
arpilatzen du, Zaragoza konkistatzen baita Lleida atakatzen.
Bidenabar,
lehen aldiz “Vasconia”
hitza agertzen dela historian erran gabe zer zen Vasconia
hori.
Gauzak
honela, Erromak berriz eskatzen die godoei afera xuritzea eta bi
urte beranduago godoen laguntzarekin Ebro Harana berriz inperialen
eskuetan dago.
Hala
ere, 472. urtean, godoen erregeak , momentu honetan
Euricus/Aiwareiks, ...
“segidoan igorri zuen armada bat
Pampilona eta Caesar Augusta (Zaragoza)
hartzera eta bere boterea hedatu zuen goitiko Hispanian”.
Gisa
honetan (wisi)godoak Hispanian serio sartu ziren, Iruñea nolabait
kontrolatzen eta Ebro Harana menpean atxikitzen.
Orain
erraten ahal da Baztan godoez inguratua zagoela.
Gure
inguruan badakigu Baiona/Lapurdo hirian V. mendean bazela goarnizione
bat fortifikazione haundi batean gaur egun katedrala dagoen orubean.
Badakigu bere otarrainek fama zutela , Lapurdensium
lucustarum. Baina badakigu ere, urte haietan Baiona ibai-portua zela, hau da, Aturri ibaia ez zela itsasora gaten gaur egun egiten duen bezala, Cap-Bretonen-en baizik, 40 kilometrotara iparralderat.
Zer kontrolatzen zuen ez dakigu
seguru baino dirudienez bazen jendea, seniores?, interesatuak
Pirineoetako pasabideak kontrolpean izatea.
Badakigu ere Honorius enperadoreak igorri zuela karta bat Iruñeko soldaduei, “De laude Pampilona epistola”, Pampilona hiria deskribatzen, hiria kristaua zela dio, 67 dorre zituela harresiarekin, inter inimicas et barbaras gentes,... Pampilona presidium (gaztelu) bonis zela erraten.
Eta
bi hiri hauen artean, Baztan. Ez gara kroniketan agertzen
baino seguru baztandarrek ikusi ikusi egin zutela Lapurdo edo
Iruñekoek ikusi zutena, sufritu haiek sufritu zutena eta
protagonistak izan haiek izan ziren bezala. Ikusiko zuten alanoen
bandak pasatzen , suebiarren familiak dena jaten, godoen zalditeria
haien ezpata luzeekin; baztandarrek beraien aziendarekin ihes
eginen zuten, norat?, Baztango jaunak hemendik harat, ikusten
norekin aliatu eta nori xurikatu, seguru zerbait pagatzen baino ez
dugu daturik hau dena ziurtatzeko, pena.
476.
urtean Odroakok, herulosen erregea, Romulo, Erromako azken
enperadorea, kanporatu zuen Erromatik eta inperioko “ikurrak”
Constantinoplara igorri zituen.
Ako
Erromako inperioa !
VI.
mendea (500/600)
Nomenklatura
pixkat:
Vasconia/Waskonia
eta Akitania mende hauetan maiz agertuko dira elkar. Bertze
aldetatik, Novempopulana eta Iruñearen ordez Vasconia
= Waskonia = Gaskonia izena agertuko da bakarrik. Zein
dira bere mugak ez da inoiz zehazten.
Gorriz Vasconia / Wasconia |
Eta
bere jendea, vascones = waskones.
Erromako
inperio erori bezain fite gure dermioetan , fenomeno kurioso
gertatuko da, izenak.
Erromatarren denboretan gure inguruetan erabili ziren izenak,
tarbelli, bardulli, ausci, caristi, vellati... desagertu ziren eta
izen bat eta bakarra erabiliko da: vascones/wascones.
Denak
kasta berekoak eta Baztandarrak tarbeliar
izatetik waskon izatera pasa ginen.
Latinez
v = u
= w baita b
ere, hortaz vascon = uaskon = wascon =
baskon = waskon = gascon = kaskoin (he,he,
oroitzen naiz ttikiak ginelarik insultatzeko “kaskoin”
hitza erabiltzen zela Erratzun), printzipioz hitz bera.
Afera
Vascones-ekin eta Vasconiarekin da beraien mugak non dira eta
dirudienez, batez ere frankoen ikuspuntutik, Garoñatik Ebrorainoko
lurraldea Vasconia zela, baino betikoa, datuen falta.
Guk
vascon/wascon/vascones/wascones hitzak erabiliko ditugu. Bertze
formaren bat erabiltzen badugu, barkatu.
Espainia
aldean “(wisi) godo” eta “franco” hitzak erabiltzen dira,
Frantzia aldean “goth” eta “franc”. Euskara batuaz, “godoa”
eta “frankoa”. Bertze gisaz
erraten badugu, barkatu.
Bi herri hauek, “godoa” eta “frankoa”, Europako iparraldekoak ziren, germaniarrak mintzairaz eta berez, leinuen aliantzak /federazioneak ziren. Inposatu ziren militarki gehiago zirelakotz, ez kopuruarengatik, inbaditzen zituzten tokiko bizitanleak baino aise gutiago ziren-ta. Hortaz fite galdu zuten beraien mintzaira eta berehala erromantzatu ziren.
Zaldun franko imajinarioa |
Bi herri hauek, “godoa” eta “frankoa”, Europako iparraldekoak ziren, germaniarrak mintzairaz eta berez, leinuen aliantzak /federazioneak ziren. Inposatu ziren militarki gehiago zirelakotz, ez kopuruarengatik, inbaditzen zituzten tokiko bizitanleak baino aise gutiago ziren-ta. Hortaz fite galdu zuten beraien mintzaira eta berehala erromantzatu ziren.
GERTAERAK
Godoek
etsai aunitz zituzten : Constantinoplako Enperadorea, burgundiarrak
(germaniarrak ) eta batez ere frankoak.
Mende
honetan frankoak hasiko dira mugitzen Alemaniatik hegoalderat,
lehenbizi lan egiteko erromatarrendako Galiako Iparraldean .
Holaxen
ailegatuko gara 507. urtera. Beraien erregea, Chlod (Koldo
euskara modernoan) edo Chlodovecus latinez, katolikoa
bataiatuko da. Bitartean Wisigodoak arrianoak, herexeak, izaten
segitzen ziren.
Galiako
galo-erromatarrak katolikoak ziren baita Akitaniakoak ere eta hortaz
beraien sinpatia frankoen aldekoa zen. Clodoveok egin zuena izan zen
bere “herria” katolizismoan sartu eta gisa honetan Elizaren,
Paparen, laguntza instituzionala lortu zuen, ai erlijioaren indarra,
konlusionea, Vouillé-n godoak eta frankoak topatu , borrokan lotu
eta Frankoak garaileak. Kronikek diote...“frankoek
hil zuten Alaric, godoen erregea, eta Tolosako erresuma funditu”.
Chlod/Koldok
bere hiriburua Parisen jarri, godoak Tolosa/Toulouse-tik kanporatu
ondoren.
Bisigodoen erresuma |
(Wisi)godoek Akitania utzi behar, Septimania/Narbona mantendu oraindik eta Hispaniara lekutu eta hola sortuko da “Regnum Toledanum” , Toledo/Hispania, beraien hiriburua.
Eta
honek guzi honek erran nahi du Baztango vasconek iparraldean frankoak
dituztela eta hegoaldean (wisi)godoak.
Hurrengo
urteetan (Wisi)godoek Akitanian utzitako espazioa
frankoak saiatu ziren betetzen/kontrolatzen. Honek ekarri zuen
aldieroko liskarrak wasconen kontra.
Eta
orain agertuko gara beraien kroniketan, hala zion Chilperikok..
“waskon galduak, bildur izan diezaietela gure armadei...”.
581.
urtean, iparraldean, Bladaste
Dukea,frankoa,
“Vasconiara
gan zen eta bere armadaren parte haundiena galdu zuen...”
. To!
Hegoaldean
antzekoa, 581. urtean
Leovigildok, godoa,
“Vasconiako zati bat okupatu zuen eta Victoriacum (Vitoria?
)
civitas/hiria eraiki zuen”. Doikebe
Gazteiztik edo hor nonbaitetik iparralderat , ezin pasa.
586. urtean berriz Recadero, godoa, ... “mugitu zen contra irruptores vasconum..” . Hara! Vascones-ak atakatzen.
Recadero kontzilio bat konbokatzen |
586. urtean berriz Recadero, godoa, ... “mugitu zen contra irruptores vasconum..” . Hara! Vascones-ak atakatzen.
Eta 587. urtean Gregorio-de-Tours frankoaren kroniketan ..”vascones-ak mendietatik jautsi ziren ordokietara mahastiak eta landak kasatzen , etxeak kizkaltzen eta jendea eta haien azienda bahitzen... Austrovaldo dukeak haien kontra gana zen behin baino gehienetan mendeku eskas bat lortzeko bakarrik.”.
Berriz
vascones-ak atakatzen.
Erranaldi
hau “Vasconak
mendietatik jautsi ziren..”
dogma da Frantziako historian, hau da , euskaldunak/vasconak “etorri”
ziren Frantziara, ez dira bertakoak.
Buruan
bueltak emateko:
Gerra:
Ematen du mende honetan, VI.ean, hasi dela bizkortzen eta garatzen
jerarkia militar bat, baita ekonomikoa ere, euskaldunen artean.
Nor
dira buruzagi horiek? Dirudienez aitzineko boteredunak.
Espezialistek diote lehenengo lur-jabeak izanen zirela gero
gerra-gizonak bihurtuko zirenak han non erromatarren denboretan
nekazaritza garatu zen lekuetan, hau da Arabako lautadan edo Iruñea
inguruko dermioetan, baita Akitzeko, Aurcheko edo Bordeleko
dermioetan.
Aldi
berean Eliza ondoan dute jaun hauek, Iruñeko edo Akizeko apezpikuak
errateko. Eta hiri horietan apezpikuak eta seniores/guda-jaunak
elkar daude.
Eta
jende arrunta? Zakur lana egiten. Maixterrak bezala ? Morroi
erdi-esklabuak ? Jende libre? Denetarik? Ez dakigu.
Eliza:
Mende kaotiko (itxuraz) honetan bakarrik mantentzen duen kontrol
zentralizatua/organizatua ELIZA
katolikoa da, Erromatik gidatua, Papa han dago, eta are gehiago,
erromatarren antolakuntza territorial-tributariaren arabera organizatuko da.
“Civitas/hiria”
erromatar bakoitza zegokion inguruko eremuarekin elizbarruti bat
bihurtuko da, gure kasuan Akize lehenik eta gero Akizen azpian ziren
“distritoak”, Lapurdo/Baiona adibidez.
Elizaren
prestijioak harengana erakartzen ditu ondoko “jaunak”.
Baita hamarrena pagatzea Eliza/elizak mantentzeko. Honek,
hamarrarena, suposatzen zuen Elizak lejitimatzen zuela emailearen
ondasuna. Hau da, Elizarendako % 10 ematen baduzu, hamarrena, gaineko
% 90 zurea da eta bere oniritzia (Elizarena) duzu. Naski
baietz, apezpikuaren ondoan ziren seniores/jaun horiek hamarrena
(%10) , kintoa (%20) eta batek daki zer ere eskatuko zituzten
beraiendako: pagatzailea azpikoa beti.
Honekin
lotua,datu kuriosoa: 506. urtean Galia aldeko apezpiku batzuk Agde
/Arles hirian bildu ziren Alaric/Alariko II-ren baimenarekin
kontzilio bat ospatzeko. Han ziren Akitaniako apezpikuak: Bazas,
Ausch, Lectorales, Convenae eta Akizekoa.
Herexe
bat, Alaric, konbokatzen bere menpean ziren apezpiku katolikoak,
justu Clodoveusen kontra borrokatu baino lehen? Alta politique...
Baino
gainera, horrek erran nahi du hiri horien inguruko jendea kristau
zela neurri batean eta ez ahaztu Baztan Akizeren altzoan zagoela.
Historialariek
diote paganismoak/erlijio zaharrak
Euskal herrian VI. mendera artio iraun zuela eta ez zuela
jerarkiarik, antolakuntzarik edo onarpen ofizialik. Hortaz hirietan
batez ere instalatu zen erlijio berria eta urrunago ziren herrixketan
beranduago desagertuko zen erlijio zaharra.
Nolakoa ziren sinismen zahar, jentil horiek? Gure mitologiakoak? Mari, basajaunak eta naturaren indarrak? Pena, ez dakigu.
Anbotoko MARI imajinarioa |
Nolakoa ziren sinismen zahar, jentil horiek? Gure mitologiakoak? Mari, basajaunak eta naturaren indarrak? Pena, ez dakigu.
Eliazarekin jarraitzen, Baiona/Lapurdiko apezpikua dirudienez 587. urtean agertzen da, gero desagertzeko eta berriz X. mendean hasi baino lehen agertzeko.
Iruñeko
apezpikua lehen aldiz 589. urtean Toledon agertzen da hango
kontzilio batean.
Naski
pentsatzekoa da, apezpiku horien azpian herriko apezak eta elizak
bazirela.
Eta galdera: nork agintzen zuen historia honetan? Argi dago gure historia honetan kanpotarrek, arrotzek aginte makila dutela, manu militari, bortxaz. Konparazionez, Iruñea godoen kontrolpean dagoelarik Iruñeko apezpikuak Toledoko Kontzilioetan agertuko direla; ez badute kontrolatzen, Iruñekoa ez da agertzen. Frankoak etorriko dira eta Kondeak eta Dukeak paratuko dituzte baino kasuetan jakin gabe norendako ari dira lanean. Hau da , agintea haiena, godoena, musulmanena edo frankoena baino kontrola , neurri batean, lehenago erran dugun euskal buruzagiena. Eta hola izan zen mende luzeetan.
Hala
ere, ez mitifikatu “buruzagi” hauek; bakarrik beraien interes
partikularrak defenditzen zituzten.
Vascones:
Nola izan da posible orain arte vascones jendea, Iruñeko
inguruan bakarrik bizi zirenak erromatarren denboretan, hainbertze
dermio zabala okupatzea ehun urtetan? Hemen komediak.
A
: Korrente batek, oso bortitza eta interesatua gure ustez,
defenditzen du baskoak/euskaldunak ia existentzia minimo batetik,
Iruñeko inguruko lurraldea, hedatu zirela eta Baskongadas
eta Frantziako hegoaldea Garonaraino kolonizatu zituztela,
justu defenditzen zutenak lurralde horiek zeltak zirela eta ez
euskaldunak.
Horien
arabera baskonek Baztan inbaditu zuten, baita Gipuzkoa, Bizkaia ,
Lapurdi, Zuberoa, Landak, Biarno eta Gaskuina ere!
Korrente
honek defentsore aunitz du eta batek daki egia baldin baduten, betiko
datu falta, baina zaila egiten zaigu 500 urte Erromaren menpean
ondoren, erromatarrez josiak, ia lurralde gabe gelditzen ziren
“vascones”, eta politikoki esistitzen ez zirenak, gauza
izatea Iparraldeko herriak frankoek, godoek, bisigodoek, sueboek eta
abar kiskaltzen ari zirelarik , Novempopulanean eta Baskongadetan
sartzeko eta bereganatzeko, armadarik gabe zeren armadaren bat
izatekotan hau erromatarra izanen zen.
B
: Bada bertze korrentea, lojikoena gure ustez, euskaldunak, puska
haundia erromanizatua, han ginela (naski, euskaldun-berriekin, erdi
erromatar edo erdi-zeltekin) eta ez genuen deus inbaditu, aurpegia
eman bakarrik zeren ordura artio armak zituztenak erromatarrak ziren
bakarrik, hori zen Pax Romana famatua,
eta gainera, zinez, ia bortz ehun urte eman zituzten gure arbasoek
bakean, gerra zer zen jakin gabe.
C
: Bada bertze teoria berria. Aldaietan (Araba) edo Buruzagan
(Nafarroa) arkeologoek harpatu dituzte
VI.
mendeko aztarnak non badira gorpuzkinak lurperatuak beraien
armekin. Arma hauek akitaniarrak dira.
Teoria honek
defenditzen du Akitaniako jendeak, han non topatu zituzten euskal
eiteko hitzak (Saint Bertrand de Commenges) inbaditu zutela edo
hobekio inposatu zirela gaurko Euskal Herrian eta beraien mintzaira
eta estruktura politikoa ekarri zutela. Bertze hitzekin, akitaniarrak
garela. Batek daki.
D:
Onartzen dira teoria gehio.
VII.mendea
(600/700)
Aitzineko
mendean frankoen aristokrazia ez zen elkar konpontzen eta 587. urtean
Andelot
ituna sinatu zuten haien artean Galia baita Galiako kostalde osoa
kontrolatzeko eta itun horretan agertzen da “Lapurdo/Baiona”
zegokiola frankoen errege familia batendako eta hori zihurtatzeko
602. urtean frankoak “contra
vascones dirigerunt”,
honat etorri, irabazi, zerga kobratu baita ere duke bat eseri
vascones-ak kontrolatzeko. Bere izena? Genial,
Vasconiako Dukea /Dux Wasconiæ.
Momentuko Baztango jauna?
Dukea?
Denbora honetan “dukeak” erran nahi zuen “buruzagi
militarra” eta nolabaiteko erregearen funtzionario nagusia.
Vasconiaco Dukearen
lana? Vascones behatu, zergak bildu eta justizia eman, hala ere,
autonomia
izigarri batekin.
Eta
doikebe 20 urtez hori egin zuen Genialek.
Baino
629. urtean, orduko errege frankoa hil zen eta vascones berriz
borrokan lotuak eta berriz frankoak honat etorri “Hispaniako
mugetaraino Vaskoniako dermioetan..”.
638.
urtean berriz kronistek diote ... “
vasconak jeiki ziren bortizki eta frankoen erresumean kalte haundiak
sortu, Dagobertok, frankoen erregea, burgundiarrekin (Galiako
ekialdekoak)
armada bat prestatu zuen... Vasconia osoa okupatua izan zen...
waskonak atera ziren beraien mendietatik eta borrokan lotu ziren
frankoekin.
Guda hasi bezain fite bizkarra eman zuten ohituraz duten bezala
galtzekotan direlarik eta babestu ziren Pirineoetako mendi eta
ibarretan... frankoen
armada haien gibeletik gan zen, aunitz atzeman eta atzemanak akabatu,
haien etxeak eta ondasunak kizkaltzen... Gisa honetan garaituak izan
ziren vasconak... Armada burgundiarra ongi itzuliko izanen zen
etxerat ez baitzioten vasconek sarraski bat egin Subola (Zuberoa)
ibarrean...”
Frankoen
eta euskaldunen arteko harremanak guztiz zailak izan ziren luzaroan.
Klovis I-ak Tolosa/Okzitania
hartu
zuen eta Bordeleko
hiria
ere izan zuen mendeko, baina ez zen Garona
ibaiaren
hegoaldeko lurretan sartu, ez zen euskaldunen lurretan barneratu.
Bidenabar
erran behar da datuen faltarengatik ez da ulertzen Vasconia ala
Akitaniaz ari diren kronistak.
Eta
Hegoaldean? Gure godoak?
612.
urtean Sisebutok, godoen erregea, “
bere erreinuaren hasieran contra
incursus vasconum zeinek
Tarraco probintzia arpilatzen ari baitziren. Hortaz, mendiko herriak
(vascones)
iziarazi zituen... Hauek onartu zuten
erregearen autoritatea, beraien lantzak eta geziak utzi zituzten eta
urrikaltzen haren aitzinean, belaunikatu ziren, bermeak eskaintzen.
..
Eraiki zuten Oligicus hiri godoa beraien zergekin eta lanarekin...” Oligicus? Olite/Hiriberri.
Herriberri/Olite |
Eraiki zuten Oligicus hiri godoa beraien zergekin eta lanarekin...” Oligicus? Olite/Hiriberri.
Bidenabar, Eliza. 650/675 .Vita Amandi: Sanctus Amandus Vasconiara bizitzera etorri zen mendiko (baztandarrak ???) euskaldunak ebanjelizatzeko eta halakoa dio bere kronistak...” Ia vascones guziek dituzte sinismen nazkagarriak. Beraien aztiei galdegiten diete baita idoloak gurtzen Jaungoikoaren ordez”...
Ikusten
ez zuela deus lortzen Galiara lekutu zen.
Dirudienez
frankoen estereotipo bat dela. Baten bat naski “jentila” izanen
zela baina indarra izanen zuena Eliza Katolikoa zen. Hala ere ,
datuen falta.
653.
urtea. Orain Recesvintok, godoen erregea jasan behar zuen vascones-en
atakea. Eta hemen detailea. Froya kondea, Toledoko gobernadorea,
godoa naski, Recesvintoren kontra konjuratu zen eta eskapatu behar.
Kronista dioenez ...
“eta hola, krimen honengatik, vascon jende basa atera zen Pirineo
mendietatik
(Froyaren alde borrokatzeko)
eta aberastu ziren Iberiako lurra arpilatu ondoren”.
Bon, pasa zena izan zen Froya bere erregearen kontra jeiki,
baskonekin aliatu eta Zaragoza setiatu. Baskonek arpilatu zutenarekin
etxera baino Froyak burua galdu zuen.
660.
urtean musulmanak Afrikako iparraldea konkistatzen ari dira.
672.
urtean, berriz. Orain Wamba, godoen
erregea. Kronistak ...”Wamba sartu
zen bere armadarekin baskonen lurraldean eta zazpi egunez eta zazpi
gauez landak desegin zituen, gazteluak kasatu, etxeak kizkaldu eta
dena adorez, gustoz.
Ikusten gaindituak izanak zirela, baskonek eskaini zizkioten bermeak,
barkamena eskatu eta presenteak eman Wambari.
Eta erregeak bermeak hartu ondoren, zergak bildu eta bakea egin.”
Eta hortik Galiara gan zen, Septimania defenditzera, oraindik godoen
eskuetan zagoena.
Eta
urte berean, 672, edo pixka lehenago, Akitanian
agertzen da duke berri bat, Lupus
edo
Otsoa
.
Eta zer bururatu zitzaion? Septimaniako jendeari lagundu Wambaren
kontra. Hemen hasten zaigu Akitaniako printzen saga bat: Eudon,
Hunaldo, Waifre eta haiendako lan egiten , mertzenarioak?,
wascones-ak.
Eta
Baztan eta bere baztandarrak? Erdi erdian eta lojikaz, saltsa
guzietan, seguru, baino...
Buruan
bueltak emateko:
Historia
hauek guzi hauek zer adierazten dute? Gauza aunitz. Alde batetik
godoek eta frankoek diote ondoan duten Vasconiako zatia haiena dela
baina argi eta garbi ez dituzte euskal dermioak kontrolatzen. Bertze
aldetik , kontra iduritu arren, erraten ari dira vascon-herria
esistitzen dela, Vasconia, antolatua dagoela, EZ forma
zentralizatuaz, hau argi izan, baino buruzagiak (seniores/jaunak,
possesores/lur-sail jabeak) dituztela, dituztela hiriak (Iruñea,
Lapurdo, Akize...), baita apezpikuak ere kontzilioetara gaten
direnak, badituzte castra/gazteluak, dorreak, herriak, azienda,
ondasunak, jendea lan egiten, eta estruktura militar bat. Are
gehiago, mintzaira. Susmatzen da linguisten artean gaurko
euskara mende hauetan bateratu zela. Baino betikoa, datuen
falta.
Eta
bidenabar, waskon guziek ez zuten doikebe euskaraz mintzatzen,
nolabait errateko Vaskoniako iparraldean, Akizetik gora?, erromantze
bat garatzen ari da, gaskon
mintzaira, okzitano eta euskararen influentziekin.
Ditugun
kronikak “bertzeek” eskribitu zituzten, godoek edo frankoek eta
haiendako vascones-ak basak, maltzurrak, zikinak, krudelak, faltsuak,
gaixtoak, zernahi txarra ginen. Vascones-ek ez zuten bere
historia/errelatoa kontatu, ezta izena asmatu: nola deitzen zioten
vascones-ek bere buruari? Euskaldunak?
Euskalduna = euskara-duna, mintzaira izaten beraien elementu
emankomun bakarra edo wasko kastakoa izatea?
Batek daki, datuen falta.
Ikusten
da ere politikoki tratuak egiten dituztela, galtzekotan “bermeak”
ematen dituztela, bertze herrien politikan nahasten direla, gauza
dira frankoekin adostu godoen kontra edo konspiratu godoekin “kolpea”
emateko.
Bai,
lehenago erran dugunez, vascones-ak ez daude “zentralizatuak”,
dirudienez “buru” aunitz bazirela eta bakoitzak berea.
Garatzen
ari da aristokrazia edo botere bat eta botere honek ikusten Elizaren
indarra, saiatzen da Elizako postu garaienak eskuratzen, bertze
hitzekin, apezpikuak garatzen ari den aristokrazia horren aliatuak
dira. Bi haurride? Bata dukea eta bertzea apezpikua. Galiako
kontzilioetan urte hauetan Vasconiako apezpikuak edo ez dira agertzen
(frankoekin ados ez zirelakotz) edo exiliora igorriak (euskal
“errebelden” aliatuak zirelakotz).
VIII.
mendea (700/800)
Godoen
artean, baita frankoen artean ere, arrunta zen familia haundiak elkar
borrokatzea boterea lortzeko eta horretarako nornahirekin aliatzen
ziren helburua lortzeko. Urtea 711.a zen eta orduan Toledoko erregea
zena, Rodric/Rodericus, Iruñea setiatzen ari zen han babestu
zirelakoz Witiza erregeren familiakoak, baskonen jaunen
laguntzarekin, naski.
Urte
famatua zeren Hispanian agertu baitziren musulmanak lehen aldiz. Zer
ba? Rodric-en kontrako oposizioak lagunduak, ez izan zuten
problemarik Hispanian sartzeko. Di-da batean penintsula guzia korritu
eta konkistatu zuten, bon, Rodric-en kontrako noble godo franko
beraien aldeko kooperazioari esker.
Nomenklatura:
Musulmanak. Momentu honetan ,
gehienak arabiarrak, ez mairuak, hala ere holaxen deituko diegu.
Daramate mende bat hedatzen Arabiatik Afrikako Iparralderat.
Kultura potentea zeren alde batetik “alfabetazea” promozionatzen zuen (doikebe Koraneko lehen hitza “Leitu !” da ) eta hedatzen ari diren neurrian bereganatzen ari ziren orduko munduko jakinduri guzia. Erlijioak izigarriko inportantzia zuen haiengan, bere hedapena justifikatzeko “yihad” edo Gerra Saindua praktikatzen dute eta hortaz halako “militantzia” erakusten dute.
Kultura potentea zeren alde batetik “alfabetazea” promozionatzen zuen (doikebe Koraneko lehen hitza “Leitu !” da ) eta hedatzen ari diren neurrian bereganatzen ari ziren orduko munduko jakinduri guzia. Erlijioak izigarriko inportantzia zuen haiengan, bere hedapena justifikatzeko “yihad” edo Gerra Saindua praktikatzen dute eta hortaz halako “militantzia” erakusten dute.
714.
urtean musulmanak Iruñeko atean ziren, Nafarroako Erribera eta
ondoko lurraldeak hartuak: Errioxa Behera, Tarazona, Ejea eta Borja.
Lehenago erran duguna, hemen lagundu ziena bertako konde godo bat,
Casius izenez, musulman bihurtu eta Ebro zonalde horretako jauna
bezala ezagutua izanen dena: kumis Qasi/konde
Kasius eta bere leinua Banu
Qasi/Kasioren Semeak izanen da.
Pausa:
Merezi du “Casius”-en historia
aztertzeak. Izenarengatik, Cassius, erromatarra da eta
denborarekin agertzen da Konde moduan godoen artean.
Horrek erran nahi du gure ustez, erromatar aberats bat zela, godoak
agertzekotan haiekin aliatu eta “mejoratu”. Kontrolatzen zuen
lurraldea Tuterako ingurua, hau da Ebro Erdia Arnedotik Tarazonaraino, zen. Musulmanak agertu eta erligioaz aldatu, holaxen bere ondasun
guzia mantendu baita musulmanen artean “mejoratu”, izena pixkat
aldatu, Cassi-us = Cassi = Qasi,
eta bere leinukoak Banu Qasi/
Kasi-ren Semeak
bezala ezagutuak historian.
Erraten
dena: “ Klaseak badira beti”, eta noski, berak bandoz eta
erlijioz aldatu zuen baina klasez ez. Nor dira bere “lagunak”?
Inguruko aberatsak, historia ber bera izan behar zutenak, errateko,
Iruñeko Jaunak, vasconesen buruzagiak, erromatarren denboretakoak, eta haien artean
ezkontzen ziren, familia haundia ziren gure jaunak edo kondeak. Nola
posible? Naski, klase berekoa ziren. Aldea? Iruñeko jaunak godoak
eta musulmanak urrutiago zituzten eta beraien “interesak” hobekio
zaintzen zituzten ahalik eta autonomia gehien zutelarik, hortaz ahal
zutelarik, jo, ezinean, etsaiarekin batu eta naski, beren klasekoekin
ongi portatu.
Eta
hori egin zuten 718. urtean Iruñeko Jaunek
( gaur egun “jauntxoak”
dizkiegu) : musulmanen agintea onartu eta dirudienez paktu/itun bat
sinatu musulmanekin, ahd ituna:
hau da, oro , dena, mantentzen zen zagoen bezala,
buruzagiak, legeak, ondasunak, propietateak, erlijioa, onartzen
bazen kalifaren obedientzia eta zerga bat.
Hegoaldean
musulmanek dena hartzen ari direlarik, iparraldean baditugu bi
pertsonai: Bata, Eudon (Odon,Udon), “Princeps
Aquitanorum” , Akitania ia
independente batean eta bertzea Carolus Martel (Martel = Mailuka),
frankoen erregea bihurtuko dena haurreko dinastia suntsitu ondoren,
bere familia inposatzen eta frankoen indarra musulmanen kontra
jartzen.
Musulmanak
Galian ere sartu ziren, han non godoak oraindik gobernatzen ari ziren
lekuetan: Proventza eta Septimania/Narbona. Eta harat gateko
Katalunian barna 719. urtean.
Bizkitartean
musulmanak Iruñea kontrolatzen dute.
732.
urtean Abd
al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi-k
bildu zituen bere tropak eta “per
Pampelonam et montes Pyrinaeos transiens”
gan zen Bordelera.
Bordele parean Eudon atera zitzaion baino Al
Ghafiki garaile eta Eudon erretiratu behar , aliatzen bere etsai
nagusienarekin, Carlos Martel, eta Poitiers-en,
Martirien Kaltzada-n
musulmanendako, frankoek eta akitaniarrek batera musulmanak xehatu
zituzten, Al Gahafiqi eta bere soldaduak martiriak bihurtzen; ez
ahaztu, Gerra Saindua.
Poitiers/Martirien Kaltzadako guda |
Bi
urte beranduago,744, Ubka ibn Al-Hadch-ek ...”eta
handik pasa zen Iruñera eta hiria hartu zuen eta gan zen Nafarroara,
eta dena irabazi zuen...”
Iruñea
musulmanen menpean dago. Urte horietan Asturias aldean hango jaunek ,
Pelagius buru, hasi dira kontra egiten.
Musulmanak
oraindik Septimanian/Galian geldituko ziren 759. urtera artio zeinean Pipinus
Motzak kanporatuko baitzituen Hispaniara.
Eta
holaxen bi potentzi hauek, frankoak (Akisgran) iparraldean eta
musulmanak (Kordoba) hegoaldean buruz buru egonen dira eta erdian
Iruñea eta Waskonia. Eta aprobetxatzen bi potentzia horiek mokoka
dabilela, Iruñea eta Waskonia garatuko dira.
Carlos
Martelen semea, Pipinus Motza, 742. urtean ...”waskonak
Hunaldorekin, Odonen semea, konjuratuak , errebelatu zirelarik
Akitanian Pipinus Motzak eta Carlman-ek armada antolatu eta Loira
zeharkatu... “ hau da Akitanian sartu ziren.
Hurrengo
urteetan 760/768 hasi zen gerra sistematikoa Akitaniako “printzen”
kontra, eta kuriosoa, akitaniarren armadan waskonak gehienak. Presoak
hartu zituztenak, Frantziara deportatuak, esklaboak?
Hala
diote kronikek: 761. urtean Pipinus “in
Wasconia” hasi zen izigarrizko kanpaina baskonen kontra,
Akitania zeharkatu ondoren, hola zortzi urtez !
PIPI NUS-en denarioa |
768.
urtean kronista Fredegarius-ek dio...”
Pipinus erregea Garonaraino hurbildu zen. Han waskonak Garonaren
bertze aldean bizi direnak, bere aitzinera etorri ziren, zin egin
fidelak izanen zirela, bermeak eman zizkioten eta beti leialak
erregeari eta bere semei, Karlos eta Karloman, izanen zirela...
Urte
berean Pipinus Motza hil zen. Kronistak berriz, “wascones
rebelles/errebelatu”.
Bere
semea, Carloman/Karolus Magnus/Carlomagno, erregea bihurtu zen.
Eta
bizkitartean, Iruñean zer? 755. urtean Iruñeko jaunek errebelatzen
dira, bon, ez zieten zerga mairuei pagatu, doikebe. Eta hola eman
zituzten urteak. Eta bizkitartean ere, 777. urtean Zaragozako
musulmanek bakea egin nahi zuten Carolus Magnusekin eta hau ,
Carolus, Hispaniara gan zen bake hori zihurtatzera.
Hurrengo
urtean, 778, urte sonatua euskaldunendako, Karolus Magnus Zaragozan
agertu, mairuek ez zuten bete prometitu zutena eta handik bueltan
“Pampilona
destructa... subiugatos Wascones
et Navarros... in
Frantzian revertitur.” Hau kronista batek, baino ez zuen
historia guzia kontatu.
Pausa:
Lehen aldiz “navarros” hitza
agertzen dela historian bereizten iparraldeko eta hegoaldeko
euskaldunak. Momentu batzuetan frankoen kronistek bereizten dute ere
“navarri” eta “Pampilona”,
dirudienez markatzen “navarri” , herriak,
nekazariak, jende arrunta, baita Lizarraldeko dermiokoak ere
eta “Pampilona”, hiria, jaunak.
Kronista
asturiarrek edo musulmanek ez dute oraindik bereiziko baino
frankoendako “vascones” erromatarren
denboretan “Novempopuli” zirenak
dira.
Eta
baztandarrak , norekin? Ematen du oraindik vascones-ekin.
Baztandik
25 kilometrotara Orreaga dugu. 778. urtean, Abuztuak 15.
Eginhardi frankoen kronistak dio...”
Karolus Magnus-ek ikasi zuen wasconicam
perfidiam. Bere armada
zebilen lerro luzean bidea estua zelakotz. Waskonek segada bat
prestatu zioten zeren lekua
oihan etxia baitzen eta mendietako gainekaldetik jautsi ziren
gibeleko tropa eta inpedimentaren kontra... hondar soldaduraino hil
zuten, dena hartu eta noctis beneficio/gaua aprobetxatzen
barraiatu ziren... hilen artean Hruodland..”
Errolan, gure harri
botatzailea, Pirinio mendietako mitoa bihurtzen.
Orreagako
saltsan baztandarrak? “Wascones” erran du kronistak, ez
“navarri”. Ia seguru gure “otsoak”, Baztango jaunak, han
zirela. Zertaz ez?
Anekdota
bat: 785. urtean, Charlemagne-ren semea, Hlod/Koldo/Louis,
bere aitaren nahia segitzen, harengana etorri zen Paderborn-a
( frankoen biltzar gunea/kortea) bere
adineko mutiko batzuekin, waskonen
arropa eramaten, beroki motza eta zabal batekin, atorraren maukak
laxo... eta lantza (azkona)
eskuan bere aitaren nahia betetzeko.”
Halaxen
jauntziko zen euskaldun gerlari bat VIII. mendean.
Iruñeko
jaunek hiria konponduko zuten zeren, hirun urte beranduago, 781.
urtean, Abderrahman I-ak berriz Iruñeko kontrola berreskuratu
baitzuen baino denbora laburrez.
Iruñeko
hirian dirudienez baziren bi alderdi: musulman-zalea bata, franko-zalea
bertzea eta alde bakoitzari laguntzen, Banu Qasi musulmanek Tuteratik eta
frankoek iparraldetik.
799.
urtean, Iruñeko franko-zaleek, “baskunis/vasconek”
edo “Balask–Al-Yalaski/Belasko
Akitaniarra”-k” Qasi kastako gobernadorea, Mutarrif
ibn Musa, akabatu zuten frankoen kontrola hirian jartzen.
Eta
urte berean,799, normandoak Akitaniako
kostaldeetan agertzen dira eta gaindituak izan arren ez dira
urrunduko zoritxarrez, manduliak.
Falta
zirenak gure historian, bikingoak.
Bai , bertze izenarekin,
nort/ipar-man/gizona =
normandak, pirata bikingoak. Ez
dago argi zertaz baino mende honetan Eskandinabiako jendea beraien
dermioetatik atera ziren piratak bezala, baita kasu batzuetan
merkatari bezala ere eta gisa horretan Europako kostalde guziak
“bisitatu” zituzten arpilatzen eta kizkaltzen, beraiendako ez
bazuten “babeslekuak” bezala hartzen, gure kasuan,
Lapurdo/Baiona, bikingoen portua bihurtzen.
Eta
hau dena ikusi ondoren, Baztan? Lehenago erran dugunez, erdian
eta saltsa guzietan. Ia seguru gure gainetik pasa zirela frankoak,
gero musulmanak eta hurrengo mendean normandoak. Seguru gure
guda-gizonak , andereren bat?, ibiliak zirela zanpaka edo Udonekin,
Carlos Martelekin, Al Gagafiqirekin, Ubkarekin , Carolus Magnusekin,
normandoekin.
Kontra
? Alde? Batek daki, zeren dena baitzen posible. Baztan erdian zagoen,
ez da ahaztu behar erromatarren bide bat Baztanen erditik pasatzen
zela , itsasoa hurbil dago eta Baiona eta Iruñea Baztandik
distantzia berean, 55 km. Leku egokia saltsa guzietan egoteko, fotoa
falta da bakarrik.
IX.mendea
(800/900)
Ikusi
dugu nola Iruñean gauzak aldatzen ari dira, gobernadore musulmana
akabatzekotan, 806. urtean frankoek Iruñea eta haren ingurua
kontrolpean zuten “Hispanian, navarri et
pamplonenses aurreko urtetan musulmanen aldekoak izanen zirenak ,
erabaki zuten itzultzea gurekin fidelak izatera”, dio
kronista franko batek.
814.urtean |
Eta
812.urtean Ludovicus Pius-ek, Akitaniako erregea bere aitaren
aginduaz (Carolus Magnus) “uda hartan batzarrea
bildu zuen.... zeren aditu baitzuen wasconen talde bat... sublebatu
baitzela... berenganik bereizi
nahi zutelakotz... bere
tropak bildu eta martxan jarri zen... Akizen erregeak
agindu zuen etor ziteztela berengana
errebeldeak... nola ez ziren agertu agindu zuen errebelden
ondasunak konfiskatuak izatea... hau ikustean... errebeldeak
berengana hurbildu ziren eta fidelak izanen zirela zin egin zioten...
Pirineoak zeharkatu ondoren Iruñera ailegatu zen eta behar zuen
denbora han eman zuen. Iparraldera bueltatu
behar zelarik... jakitean nolakoa ziren vaskonak berez eta ohituraz,
beti engainatzeko prest, neurriak hartu zituen... bermetako hartzen
haien emazteak eta haurrak mendiak zeharkatu artio...”
Eta hala izan zen, Orreaga zeharkatu eta ez zitzaion deus pasa berari
ezta bere armadari.
Bidenabar,
frankoen eta musulmanen arteko trafikoa, negozioa, bazen: urrea,
marfila, bitxiak, esklaboak... eta horretarako erromatarrek egin
zituzten bideak kontrolatu nahi zituzten, Belasko edo Iruñeko
jaunak, errateko.
Historia
honek ez du erran nahi gure mundua baretu zela, bai to! 816 eta 819
urtetan frankoak berriz baskonen kontra, nolabait markatzen hauen
lurraldea frankoen menpen zagoela.
Urtea
824.a. Frankoek , beraien buruak Eblo eta Aznar kondeak, berriz
zeharkatu zituzten gure mendiak Iruñera pasatzeko beraien soberania
bizkortzeko Belasko aldekoei laguntzen baino huts egin zuten.
Etxerako itzulian, Orreagan, borrokan lotu eta frankoak garaituak
berriz.
Eta momentuko “heroia” Enneko, cognomento Aresta, Iruñeko jaun bat. Ezkutu gainean altzatu zuten eta “Errege, errege, errege!” edo erromanzez “Real, real, real” uhiukatzen Iruñeko eta iruindar/pamplonica erregea bihurtu zen, “Pampilonensis rex”, gisa honetan beraien independentzia agerrarazten.
Baliteke |
Eta momentuko “heroia” Enneko, cognomento Aresta, Iruñeko jaun bat. Ezkutu gainean altzatu zuten eta “Errege, errege, errege!” edo erromanzez “Real, real, real” uhiukatzen Iruñeko eta iruindar/pamplonica erregea bihurtu zen, “Pampilonensis rex”, gisa honetan beraien independentzia agerrarazten.
Zein
zen bere erresuma? Nafarroa nuklearra
erraten dena, Iruñerria, erdaraz La Cuenca, eta harat jotzen
dituzten haranak. Baditu apezpiku bat, monastegi batzuk eta inguruko
“seniores/jaunak” bere alde.
Lurralde bat, Eliza eta botere politiko eta militarra, aski zen.
Ez
nahasi, Iruñeko/Iruindarren Erregea zen,
ez Nafarroakoa.
Aliatuak?
Bere jendaki Musa ibn Musa , Banu
Qasi-ren eta Tutera eta haren inguruko dermioen nagusia; bere anaia
zen, ama bera zuten!, hortaz frankoak uxatu ondoren holako bakea
badago Tutera/musulmanak eta Iruñaren/kristauak artean.
Urte
honetan, 824, Iruñerria/Iruñeko erresumak bere aldetik joatean,
Vasconia = Wasconia = Gaskuña = Gascogne Garonatik Pirineoetaraino
bakarrik izanen da.
Frankoendako
iparraldeko euskaldunak “vascones” dira eta hegoaldekoak
“navarri”, baita Baskongadetakoak ere.
Kronista
asturiarrendako euskaldun guziak “vascones” ziren. Kronista
musulmanendako, gauza bera.
Urte
batzuetan Iruñeko jaunek eta Banu Qasi-ek
harreman onak mantendu zituzten baino Enneko Arista hil
zelarik bere semea Gartzea Ennekoniz hasi zen tratuetan
Asturiaseko erresumarekin eta mulsulmanekin zagoen
bakea 858. urtean, Clavijoko guduan , hautsi zen.
harreman onak mantendu zituzten baino Enneko Arista hil
zelarik bere semea Gartzea Ennekoniz hasi zen tratuetan
Asturiaseko erresumarekin eta mulsulmanekin zagoen
bakea 858. urtean, Clavijoko guduan , hautsi zen.
Izenak:
Historiako momentu honetan izen batzuk maiz agertuko
dira, forma aunitzekin eta erran-nahia berarekin. Zein izanen zen
benetakoa, etxekoa, ofiziala ? Ez dakigu.
Antso,
Santxo, Sancho, Sancio,Sancius, Sance, Sans...,gauza bera
dira. Espezialistek diote “Sanctius”-etik,
latinetik, datorrela eta hasieran Iruñeko erregen izen arrunta zen.
Iruñeko erregen influentzia hazten den neurrian (Antso III Handia)
izena hedatuko da Iparraldera, Gaskuñara, baino batez ere
Kastilla/Leon aldera eta gaur egun “Sancho/Sanchez”
kastelaua kontsideratzen da eta arrunta da mundu latinoan. Gure
artean Antsotena edo Santxotena moduan mantendu da.
Gauza
bera Gartziarekin: Gartzia, Gartzea, Garcia,
Garces, Garses, Garsia,Gartxot... Espezialistek diote
“gaztea/gartzea”-tik
datorrela, “junior”, eta
“Sancho-ren”historia bera du: Iruñeko erresuman sortua , Antso
III Kastilara eraman eta gaur egun “Garcia”
kastelaua kontsideratzen da, Espainiako deitura arruntena izanez.
Izenekin
lotua, deitura, abizena edo apellidoa: Aitaren
izena zen. Gartzia Santxo?
Bere aita Santxo bat zen. Santxo Gartzia? Bere aita Gartzia bat zen.
Semeari bere aitetxi/aitonaren izena paratu eta berriz Gartzia Santxo
dugu. Ez da txistea. Nafarraoko erregen zerrenda 860. urtetik 1054.
urtera artio Santxo Gartzia I, Gartzia Santxo I, Santxo Gartzia II,
Gartzia Santxo II, Santxo Gartzia III, Gartzia Santxo III eta Santxo
Gartzia IV, ditugu (Santxo/Santxez edo Gartzia/Gartzes).
Banu
Qasi-rekin moztean, Kordobako armadak Iruñeko erresuman agertuko
dira... “868. urtean Mohammed kalifak
armada igorri zuen Iruñeko lurraldera non nagusia Gartzia baitzen,
Ennekoren semea, Ordoñoren aliatua (Ordoño,
Asturiaseko erregea). Iruñeko
lurraldea kasatu zuen eta itzuli zen Kordobara.
Hurrengo urtean Iruñea inbaditu eta bereganatu zuen... preso
atzematen Fortun, Gartziaren semea... egon zena kautiboa Kordoban
hogei urtez...” Berarekin bere alaba Onneka eraman zuten
musulmanek.
Bizkitartean,
Carolus Magnus hil ondoren bikingoak hasi ziren berriz
Galia/Frantziako kostalde guzia bisitatzen.
844
eta 865. urte bitartean (baita 892.ean) normanden itsasuntzi arin eta
azkarrak ( deituak ”langskip/txalupa-luze” edo
”snekkja/sugea”) ematen die kapazitatea nonnahi agertzeko,
ez itsasoan bakarrik, baita ibaietan ere ! eta gauza ziren itsasotik
urrun zeuden edozein lekutan sorpresa emateko, hirietan edo
monastegietan, aski zen ibaia nabigarria izatea haraino gateko,eta hala suertatu zen, vikingoak Galiako Atlantiar kostaldeko ibai guzietarik sartu ziren dena harpilatzen.
Erran
dugunez 845. urtean Garona ibaian sartu zirela eta Tolosaraino gan
zirela... Aise lehenago Bordele hartu eta gero Perigeux. Pausa bat
egin ondoren 864. urtean berriz Tolosaraino sartuko ziren.
Eta gure Waskonian?845. urtean Cap-Breton/Hossegor-etik sartu ziren, Aturri ibaia igan zuten , Baionan ezarri ziren eta hango katedrala edo eliza beraien jinkoei dedikatua izan zen. Harresiak mantendu zituzten eta Baionako hiria bihurtu zen beraien babeslekua eta portua. Eta Baionatik kontrolatzen ahal zuten Aturri ibaiako arro guzia zeren leku gehienetan nabigarria baitzen beraien ontziendako: Baiona zen Akize, Aire, Oloron, Tarbes.. hiri hauetako sarrera eta giltza beraien eskuetan zagoen.
Baztandik
55 kilometrotara ziren bikingoak, Lapurdo-n (Baiona
izena ez zen oraindik erabiltzen). Aski zuten gosaldu, trankil
ibili Otsondoraino, han gaua pasa (udan, naski) eta hurrengo egun
osoa zuten Baztan korritzeko eta arpilatzeko. Eta hola eginen zuten
behin baino gehiagotan. Kontutan izan behar da 140 urte inguru
eman zituztela Baionan !
Zeren
bila? Suposatzeko elizak, beti baliozko zerbait harpatuko zuten han,
zilarrezko gurutze bat... esklabuak eta janaria. Traturen bat
bertakoekin? Ezkontzak? Negozioren bat, komertzioa ? Baliteke, baino datu falta.
Hori
bai, taldeka etorriko ziren, talde ederrak, bertzenaz Otsondotik
jaustean Baztango otsoak izanen zituzten esperoan , zeren
seguru, Baztango jaunak, gure Ahaide Nagusiak edo Cabos de Armeria,
otsoak bezala prest egonen baitziren borrokan lotzeko.
Baztango otsoak.Miltzipenea/Erratzu |
Honekin
lotua Muqtabis-ek kontatzen du bere kroniketan nola... “Hejirako
245. urtean ( gure 859. urtea)
madju-ak (bikingoak) segi ziren
ibaia igaten Iruñeko bazterretan
lehorreratu artio, eta eraso batzuk egin zituztela Baskunis-en
(baskonen) kontra, aunitz hiltzen
eta preso hartzen haien emirra (burua)
Garsiya ibn Wannaqo (Wannako = Enneko)
“. Hau bikingoek liberatu zuten bere semeak berme bezala
uzten 70.000 urrezko sos bildu eta ordaindu artio.
Hæsting
eta Bjorn deitzen ziren bikingoek organitzatu zuten razzia bat urte
horietan (858/859) Hispaniako baita Italiako kostaldea arpilatzeko
eta testuaren arabera dirudienez Ebro guzia igan zuten ! Posible?
Historialari batzuek diote lojikoena Bizkaiko golkotik etorriak
zirela, Mundaka-Gernikatik. Eta zertaz ez Baionatik, Baztandik ? Hurbilago
zuten eta gainera ziurtatua dago Baionan bikingoak bazirela, Mundakan
ez. Berriz, datuen falta.
865.
urtean Charante/Arroxela parean Normanden flota
agertuko zen eta kalte haundiak eginen ziezkien Mitarra
jaunak, atxikitzen bikingoak Waskoniatik urrun, Baionan
eta Hossegor/Cap-Breton ezik.
agertuko zen eta kalte haundiak eginen ziezkien Mitarra
jaunak, atxikitzen bikingoak Waskoniatik urrun, Baionan
eta Hossegor/Cap-Breton ezik.
Antso /Santxo III, Mitarra deitua ( “Izia” araberaz edo “
Menditarra” euskaraz?) Waskoniako Dukea izan zen 864.
eta 893. urteen artean. Momentuko Baztango Jauna,
seguru. Leienda bat omen zela.
Bere aitzinekoak bezala frankoengandik libratu nahian
ibilia zen. Omen, bikingoak kontrolatu zituen Aturriko
bokalean, Cap-Breton, eta Baionan ezartzen.
Saint Leon.Kanboko elizan |
Eliza ez dugu ahaztu behar. Hasi dira monastegiak
agertzen, omen berriz, frankoen influentziagatik.
851.
urtean apez mozarabe bat, Sanctus Eulogius,
Iruñatik pasatzen da Pirineoetako monastegiak bisitatzen
eta agurtzen hango abateak: “Fortunium Legerensis
(Leire) monasterii abattem...Odoarium Serasiensis
(Siresa) monasterii abattem... Scemenum Igalensis (Igal)
monasterii abattem... Dadilanem Hurdaspalensis
(Urdaspal) monasterii abattem” .
Iruñatik pasatzen da Pirineoetako monastegiak bisitatzen
eta agurtzen hango abateak: “Fortunium Legerensis
(Leire) monasterii abattem...Odoarium Serasiensis
(Siresa) monasterii abattem... Scemenum Igalensis (Igal)
monasterii abattem... Dadilanem Hurdaspalensis
(Urdaspal) monasterii abattem” .
San Eulogio harritzen da nolako liburutegiak dituzte Leire
eta Siresako monastegiak. Honek erran nahi du Iruñeko
erresuma nolabait “blindatzen” ari da Elizaren
prestijioarekin, haren kapazitatea kulturala
aprobetxatzen, zeren pentsa behar da momentu honetan
eliz-gizonak ziren ia bakarrak zekitenak irakurtzen eta
eskribitzen kristau munduan!
Leireko kripta |
Monastegiak baldin
baziren, herriko
elizak esistitu
behar.
Nolakoak izanen
ziren? Xumeak,
arront xumeak,lau
pareta zeren kasu
bitxiak aparte, ez da inon topatzen haien
honddarrak. Baztan kristaua izanen zen, seguru, apezak
biziko ziren eta feligresak hamarrena pagatuko zuten,
baino horien notiziarik ez dugu.
Eta
ez dugu Eliza globala ahaztu behar gure historia honetan.
Done
Jakue Bidea: ± 800. urtean, mende honetan, eremita batek
ikusi omen zituela izartxoak sepultura baten gainean, Campus
Stellae/Izarraren
Landa, apezpikua harat gan eta miraria ! Sant
Iago/ Done Jakueren
gorpuzkina han zagoen, Galizian. Sinetsi edo ez sinetsi ez da gure
afera baina zinez eta benetan Europako kristianitate orotik
pelegrinak - peregrinak – erromesak (nola erran?) hasi ziren gaur
egun Done Jakue Bidea deitzen dena korritzen, Europa guzia
zeharkatzen Apostoluaren hilobia bisitatzeko, esperientzia espiritual
bereizia izateko eta bidenabar mundua ikusteko (turismoa, he,he).
Santiagoko maskorrak.Apeztegia/Erratzu |
Mendearen
hondarrean, 899, bazen eliza bat Compostelan, eta 50 urte beranduago
Puy-ko apezpikua Akitaniako noble batzuekin bidea egin zuen ,
Bidea fenomeno pan-europarra bihurtzen.
Bidea fenomeno pan-europarra bihurtzen.
Zertaz
ba bide hau? Fededunak Apostoluen hilobietara joaten ziren denbora
haietan eta Jerusalem musulmanen eskuetan erori zelarik Europa aldean
bakarrik gelditzen ziren bi leku : Erroma eta Santiago. Erromesak,
eta horien barnean sartu behar da multzo nahasi haundi bat:
sinestunak, fededunak, eskaleak, turistak, merkatariak, lapurrak,
fraileak, iheslariak, pekatariak, komisionatuak, prostitutak,
abentureroak..., mileka, bai, zinez, mileka gaten ziren Done
Jakue/Sant Iago-ren hilobia bisitatzera.
Eta
guri interesatzen zaiguna, nondik iragaten ziren Compostelara gateko?
Erromatarren
bide zaharretarik.
“Aristocracia, poderes y desigualdad social en la primera Edad Media del Pais Vasco” J.AQUIRÓS. Interneten.
“El obispado de Bayona y las leyendas de San león” FIDEL FITA, interneten.
“Aspectos de la organización social del territorio navarro altomedieval”JULIA PAVON. Interneten.
“Vasconia en la Alta Edad Media” ANGEL J. MARTIN DUQUE. Interneten.
“Historia General del Pais Vasco- Vol.I” MANEX GOYHENETCHE
"Francos, aquitanos y vascones.Testimonios arqueologicos al sur de los
primeros." A.AZKARATE.Interneten.
“Ducado de Aquitania”, WIKIPEDIA. Interneten.
“Apuntes para un manual de Historia de la Iglesia Medieval” J.SANCHEZ HERRERO. Interneten.
"Construir un reino en la periferia de Al Andalus: Pamplona y el Pirineo occidental en los siglos VIII y IX" JUAN J.LARREA.Interneten.
“Ponderación bibliográfica... El caso de la vasconización tardia” J.ABAITUA/M.UNZUETA
Fotoak Internetetik ateraiak
Kapitulu
honetan erabili den materiala:
Kronika
guziak: “Guia
para la Historia del Pais Vasco hasta el siglo IX”,
ALBERTO PEREZ DE LABORDA
ALBERTO PEREZ DE LABORDA
“Aristocracia, poderes y desigualdad social en la primera Edad Media del Pais Vasco” J.AQUIRÓS. Interneten.
“El obispado de Bayona y las leyendas de San león” FIDEL FITA, interneten.
“Aspectos de la organización social del territorio navarro altomedieval”JULIA PAVON. Interneten.
“Vasconia en la Alta Edad Media” ANGEL J. MARTIN DUQUE. Interneten.
“Historia General del Pais Vasco- Vol.I” MANEX GOYHENETCHE
"Francos, aquitanos y vascones.Testimonios arqueologicos al sur de los
primeros." A.AZKARATE.Interneten.
“Ducado de Aquitania”, WIKIPEDIA. Interneten.
“Apuntes para un manual de Historia de la Iglesia Medieval” J.SANCHEZ HERRERO. Interneten.
"Construir un reino en la periferia de Al Andalus: Pamplona y el Pirineo occidental en los siglos VIII y IX" JUAN J.LARREA.Interneten.
“Ponderación bibliográfica... El caso de la vasconización tardia” J.ABAITUA/M.UNZUETA
Baita artikulu motz pila bat nonnahi harpatuak.
Fotoak Internetetik ateraiak
Itzulpenak,
eneak, libre eta laxoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario