Erroma
Erroma Erroma
(
100 Kristo aitzin – 406 Kristo ondoren)
Urteak
eta mendeak pasa ziren eta Europako oilarrek, gallos/zeltak, lekua
utzi zieten Europako arranoei, latinoei.
Gaur
egun Italia deitzen dugun lurraldean Erroma hiria sortu zuten
latinoek . Indoeuroparrak ziren eta beraien etsai haundienak
keltak/galoak ziren, barrideak zituztelakotz. Erroma poliki poliki
eta ezarian ezarian hasi zen hedatzen bere “barrideen” kostura
potentzia bat bihurtu artio, eta gugandik ±
1.600 kilometrotara egotetik gure ateetaraino hurbildu zen
Kristo sortu baino urte batzuk lehenxago. Benetan ez dakigu nola izan
zen “kontaktu” hori baina bai erran behar da erromatarrak etorri
eta izenak lehen aldiz agertu. Izenak haiek,
erromatarrek, emanak/manipulatuak baina eskertzekoak zeren holaxen
historian sartu bait ginen/gintuzten.
Urtea
± 75 Kristo aitzin . Salustio
batek kontatzen du nola Pompeius-en, erromatarren jenerala, “romanus
exercitus in Uascones est”,
hau da , “ Pompeioren armada erromatarra “vascones”-en
lurraldetara pasa zela”. Bidenabar, Pompeius horrek izena emanen
omen zion vascones-en hiriburuari “Pompaelo”
(gero Pamplona)/Iruñea.
Bidenabar
ere, latinez v
= u
= w
gauza
bera.
Honekin
batek daki nola erraten zuten: baskones/uaskones/waskones?
Orain
artio harriak izan ziren uzten zizkiguten gure aitzinekoek, orain
harrien aparte izenak ere eta hortaz dakigu Baztango hegoaldean
“wascones”-ak bazeudela.
Eta
Iparraldean?
Julius
Caesar-ek, erromatarren buruzagi famatuak dio bere “De
bello gallico”
liburuan nola Publius
Crassus-ek, jeneral
erromatarra, 56. urtean K.a. “aquitani”-ak
garaitu zituela. Aquitani?
Bai, beraien lurraldea Aquitania (Akuitania), eta gure Iparraldean
kokatua dagoena da. Aiei aiei, Baztan gaizoa, Erromatarrek
inguratu gintuzte!
Pausa.
Hemen arkeologia linguistika pittin bat, hau da , harrien ordez
hitzak, bon, izenak ikusiko ditugu. XIX. mendean linguistika
historika garatu zen. Errateko, indoeuroparren hizkuntza aurkitu
zuten Europako hizkuntzak konparatzen. Eta gisa berean, Frantzia
aldean ohartu ziren Akitaniako lurraldean erromatarren izenekin
nahasiak EUSKAL
eiteko hitzak bazirela: nescato,
gisson, andere, sembe,
ilun...
Julius
Caesar-ek bere “De bello gallico”-n dio nola berak Galia
deitzen duena hiru zonaldetan bereizten dela : Belgae
(Frantziako Iparraldea + Belgika) lingua
celtae hitz
egiten dutena, bertze zonalde bat nostra
Galli (gure
galoak) eta bertze bat Aquitania
a Garunna flumine
(Garona ibaitik) ad
Pyrenaeos montes
(Pirineo mendietaraino). Hiru zonalde hauek
lingua
(mintzaira) institutis
(antolakuntza) legibus
(legeak)
inter se
(haien artean) differunt
(bereizten dira). Bertze hitzekin, aquitani-ak
zeltak ez
zirela, euskaldunak
baizik (aski da ikustea haien artean agertu diren euskal hitzak).
Hala
ere linguistek berek diote nola keltek Garona ibaia zeharkatua zuten
leku batzuetan, Bordelen eta Tolosan errateko.
Hemen
diskutitzen da, eta politika egin ere, noraino euskaldunak ziren gure
ingurukoak zeren latinoak ailegatu baino lehen zeltak alde guzietan
sartuak baitziren.
Hala
ere linguista gehienak ados dira erromatarrak ailegatu zirelarik gure
dermioetan gaurko euskararen antzeko mintzaira, PROTO-EUSKARA
(proto=aitzinekoa), hitz egiten zela Akitania eta Nafarroako
inguruetan eta nolabait kultura berekoa zirela zonalde horretan bizi
zirenak. Hau da euskal leinuak/tribuak/klanak/taldeak zirela, horrek
ez du erran nahi politikoki elkartuak zirela, inola ere ez,
kultura berekoa bakarrik.
Naski aliantzaren bat nonbait, noizpait antolatuko zuten baina guti
eta eskas.
Pausa
akitu da.
Segitzen dugu izenekin. Plinius batek ( 77 K. ondoren) bere “Naturalis Historia”-n izen gehio ematen ditu: vardulli (Gipuzkoa)una gens ad Pyrinaei iugi.. autrigones (Bizkaiko mendebala) ... vascones: cascantenses, andolenses, pompelonenses.... Aquitani: convenae (Saint Bertrand de Comminges), begerri (Bigorre) cocosates, ausci (Ausch), elusates (Eauze), sociates.. sybilatti (Zuberoa?) tarbelli quattorsignani/ lau-seinaleko tarbelliarrak, doikebe lau herriko aliantza/biltzarra zen ...haien hiriburua Aquae Augusta, hau da Akize. Hala erraten da Baztanen, Akize, ez Dax.
Badira
izen gehio akitaniarren artean. Horietarik bat kuriosoa: vellates.
Non kokatzen ziren ez dakigu baino izenaren “soinua”
aprobetxatzen, badira diotenek “Vellates” horrek gure
“Belate”-ekin lotura duela, hau da, Vellates = Baztandarrak.
Batek daki, fantasi-urrina.
Pixkat serioago, izenen artean guri interesatzen zaizkigunak bida dira: tarbelli eta vascones zeren Baztan leinu/talde bien artean baitago eta galdera, galdera zozoa baina buruan bueltak emateko balio duena : Baztan, tarbelliarra zen edo baskona? Bertze gisara errana, erromatarrendako non hasten zen Hispania, non Galia, Otsondon edo Belaten? Denetarako bada kontu hauetan, afera datuen falta da, zernahi erraten ahal da baino dirudienez, Baztan tarbeliarra zen,Galia Belaten hasten zen eta Belatetik hegoalderat (Ultzamarat) Hispania .
Erromatarrendako tarbelli/Galia eta vascones/Hispania Inperioko menpekoak ziren, probintzi hutsak, eta dena Erroma zen, bat eta bakarra.
Ez
zen mugarik bi talde/leinu/tribu/klan artean; orduko erromatarrek
edo erromatarrak bihurtuko ziren baskoek ez zuten ikusten
diferentziarik haien artean, erromatar
hiritarra/cives romanus izatea zen ohore haundiena, ez
tarbelli edo vascones izatea, ia gaur bezala. Hala ere,
administratzeko Probintzia edo Conventus-etan antolatzen zituzten
bere inperioa eta Vascones-ak
Pompaelorekin lotuak ziren ( Baztango Udaletxetik ± 50 km), eta
hauek Caesar Augustarekin (Zaragoza), hau da Hispania eta
bertze aldetik Tarbelli-ak Aquae
Augustarekin (Akize/Dax, Baztango Udaletxetik ±75 km), hau da
Akitania,eta hauek Burdigalarekin (Bordele), Galiaren
barnean.
Eta
erromatarrak Baztanera etorri ziren, bai, eta laurehun urtez hemen
bizi eta aginte makila izan.
Hau
da , erromatar batzuk baztandarrak bihurtuko ziren, baztandar batzuk
erromatarrak eta denborarekin denak politikoki Erromako hiritarrak
izanen ziren.
Kanpotik
etorritakoak, zenbat izanen ziren? Ez dugu daturik, baino kontutan
izaten gure inguruko hiriak (Oiasso/Irun, Pompaelo/Iruñea,
Lapurdo/Baiona) ttikiak zirela, beraien inguruko herrixketan (vici),
etxaldeetan (fundi) edo postuetan (mansiones) ez zen erromatar
kastako jende aunitz biziko ere. Uste dugu dela esplikazione bakarra
geroko egoera linguistikoa (eta politikoa?) konprenitzeko, hau da, ez
bazen euskaldunik, gehiengoa latinoa edo zelta baldin bazen, nola da
posible euskaldunak agertzea?
Hala
ere, datuen faltagatik, ia dena diskutigarria.
Erromatarren kulturaren karakteristika bat bideak ziren. Bai, bideak, beraien bazter eta sangiriekin ongi zainduak. Hau diogu zeren beti izan baitira bideak, xendak eta dela delakoak, hala ere, erromatarrek viae/bideak zaintzen zituzten, res publica/auzo afera baitziren.
Zertarako
zituzten? Hasteko, helburu militarrez, tropak azkar mugiarazteko
beraien inperioan. Eta horren ondoren garraioa, komertzioa eta
harremanak errazteko beraien lurraldeetan, errateko, hiriak
elkartzeko.
Baztanen inguruan lau hiri ezagutzen ditugu seguro: Pompaelo/Iruñea, Aquae Augusta/Akize, Oiasso/Irun eta Lapurdo/Baiona. Gure ingurutik urrunago Burdigala/Bordele, Caesar Augusta/Zaragoza eta Asturica Augusta/Astorga, eta hola inperio osora, armiarma baten sarea bezala , bideak hedatzen ziren, Erroma bere erdigunea. Eta gaur egun bezala, bide batzuk inportanteagoak ziren eta hobekio eginak eta bertze batzuk arruntagoak, kasuan, Pompaelotik Oiassora edo Akizera gaten zirenak.
Espezialistek diote Pompaelotik Lantzeraino bide bat bazen, Baztanen sartzen zena Belaten gainetik. Hemen denak ados daude, berez Belateko Monastegiaren gainean dagoen kaltzada, denek erromatarra dela diote.
Suposatzen dute, logikoki, bide horrek Baztan zeharkatzen zuela eta hor nonbait, Almandozen, Iruritan?, jotzen zuela alde batetik itsaso aldera, Oiassora (Bidasoa = Bide-Oiassoa?) Bertizen eta Oieregin barna, eta bertze aldetik jotzen zuela iparralderat Urdazubin (Urdaiz paper zaharretan) barna Akizerako eta Bordelerako bidea segitzen. Badira diotenak azken bide hau berriz bitan bereizten zela eta Erratzun barna, Meaka aldeko lepoa pasa, Urritzate korritu eta Bidarraiko bidea hartzen zuela Akizera gateko. Zaila.
Oro
har, zer dugu seguro? Belateko kaltzada,
Oieregiko Erreparazeako zubia (Bertizarana)
eta Oharrizen zagoen zubia
(eta dela ehun urte uholdeak eramana) erromatarrak
direla/zirela.
(Norbait
interesatua baldin badago, interneten: “Por
los caminos romanos de Navarra.”AMPARO CASTIELLA. )
Garraioa,
komertzioa erran dugu. Eta hemen meatzeak ditugu. “Meatzea”
hitza latina da, MENA (“mina”
erdaraz) = ME *A(tze). Guk
Baztanen MEATZE/TSE edo MINA diogu.
Baztan
eta bere ingurua erromatarren denboretako meatzez betea dago. Sobera.
Oiartzunen , Arditurri, Oiasso ondoan 22
galeria baziren zilarra
ateratzeko, Lantzen, 10 galeria burnia
ateratzeko, Bankan, Auzako mendebaldean,
erromatarrek kobrea , bederen
zazpi galeria baziren, gainera denbora luzez erabiliak, Arrosan,
Larla aldean eta Iparlako hegietan,
burnia, 55
labe arpatu dituzte burnia lantzeko, labe ttikiak, haize-olak
, Baigorriko Harana, Urepeletik
Arrosaraino meatzez betea dago, eta Baztanen begiratu ez dutelakotz
bertzenaz..., Itsasu/Ezpeletan urrea
eta dena borobiltzeko, Baztanen berean eta erabiltzen Itsasuko
sistema bera, Iñarbegin (??) (Ontxilota) eta
Aritzakunen (Otsamaieta), urrea
ere, ahaztu gabe Minetakozokoa eta Urreputzu.
(Norbait
interesatua baldin badago, interneten: “Minería
romana en el Cantábrico Oriental”. MERTXE URTEAGA )
Laburbilduz,
erromatarrak Baztango dermioak noiznahi zeharkatzen ari ziren,
mineralak bilatzen, ateratzen eta minerala hori garraiatzeko naski
bazirela bideak, eta ongi zainduak gainera, baina ordutik euri
haundia bota du, 1.600 urtez, eta zaila da gaur egun erromatarren
onddarrak arpatzea.
Erromatarrak
Baztanen? Baietz, eta orain izenak:
Linguista gehienek (frantsak eta espainarrak) onartzen dute OZ
( hemendik kanpo OTZ,OZE, OS, UÉS ) , IZ
edo AIN-ez akitzen diren
leku-izenak erromatar izenak direla. Erran-nahia, gure “-RENA”
(noRENA?) zen . Bertze hitzekin, gure AlmandOZ, LekarOZ, ArraiOZ,
OronOZ, AnIZ, edo Urdax/UrdaIZ-ek ( paper zaharretan ) izen erromatar
bat altxatzen dute. Gaur egun ia ezinezkoa jakitea nor zen ALMAND-oz,
Almandus? Almantus? Armandus? Gauza bera bertze izenekin.
Eta
zertaz mantendu dira? Bada teoria batek diona
denbora haietan izenak propietateko paperaren funtzioa betetzen zuela eta hortaz
ez zen printzipioz inoiz aldatzen, hau da, Hanni(us)/Anni(us) batek,
erromatar bat errateko, lur puska lortuko zuen Baztanen eta Annici (Annirenea) deituko zion, eta denborarekin Annici = Annic = Anniç. Zahartu zelarik zahar-partea ez zuenez lur hori, Anniç (Annirenea), saldu zuen eta nola ez zuen paperik erranen zion erosleari “Anniç saltzen datzut” eta bertzeak “Anniç erosten datzut” eta hola gaur artio. Teoria polita, he, he, ez duzue sinetsi behar!
denbora haietan izenak propietateko paperaren funtzioa betetzen zuela eta hortaz
ez zen printzipioz inoiz aldatzen, hau da, Hanni(us)/Anni(us) batek,
erromatar bat errateko, lur puska lortuko zuen Baztanen eta Annici (Annirenea) deituko zion, eta denborarekin Annici = Annic = Anniç. Zahartu zelarik zahar-partea ez zuenez lur hori, Anniç (Annirenea), saldu zuen eta nola ez zuen paperik erranen zion erosleari “Anniç saltzen datzut” eta bertzeak “Anniç erosten datzut” eta hola gaur artio. Teoria polita, he, he, ez duzue sinetsi behar!
Bidenabar,
Nafarroan badira bertze AnIZ bat, abandonaturik, Zirauki
aldean eta AnOZ bat, Ollo aldean.
Izenak
gainetik kontsideratzen baditugu , ikusten dugu kaltzada erromatarrak
pasatzen ziren lekuetatik ondo ondoan direla. AlmandOZ lehenik, AnIZ
eta gero OharrIZ/LekarOZ, ArraiOZ, OronOZ eta segidoan BertIZ ,
sobera kointzidentzia dira.
Hemen
lehenengo galdera: zenbat erromatar etorri
ziren ?. Ez dakigu. Meatzeetan aunitz izan behar ziren, baino denak erromatarrak? Agintariak eta teknikoak naski baietz baino langilegoa, lan gorra egin behar zutenak, bertakoa izanen zen, tarbelli edo waskones. Nekazariak guti, Baztango lurra orduko nekazaritzarendako ez zen batere egokia. Erromatarrek lur hoberenak bilatzen zituzten eta hortaz Erribera aldean kokatu ziren gehienak lehenago zeltek egin zuten bezala.
ziren ?. Ez dakigu. Meatzeetan aunitz izan behar ziren, baino denak erromatarrak? Agintariak eta teknikoak naski baietz baino langilegoa, lan gorra egin behar zutenak, bertakoa izanen zen, tarbelli edo waskones. Nekazariak guti, Baztango lurra orduko nekazaritzarendako ez zen batere egokia. Erromatarrek lur hoberenak bilatzen zituzten eta hortaz Erribera aldean kokatu ziren gehienak lehenago zeltek egin zuten bezala.
Dirudienez
aberastasun bakarra arpatu zutena mineralena zen, hau
errentable ez zelarik, addio, izenak utzi, hori bai, baten bat naski
hemen geldituko zela, gainera baliteke nagusia bezala , noizen
behinka Baionara/Lapurdo aldera edo Pompaelo/Iruñera bisita egitera
lekutuko zen jakiteko inperioa nola zebilen eta “Cives
Romanus sum/Erromatar hiritarra nauzu!” erranen
zuen gustoz zagoelarik , bazkalondoan, errateko.
Zer
gehio dakigu akitaniar-tarbelliarrendako?
Strabon-ek
dio bere “Geographia”-n nola “aquitani-ek
Iberiako jendearekin antza gehio dutela galoekin baino... Aquitaniako
kostak (Les Landes) legarrezkoak
dira eta idorrak gehienetan... arto-ttikia (millet/mijo)
egiteko onak baino bertze laborendako ez... badituzte urre
meatzeak.... putzu ez hain sakonetan.... urrezko
pikorrak eskuz
hartzen ahal direla...”
Tarbelli-ek
badituzte iturri-termalak (Akize),aldizka
ur hotza eta beroarekin... oraindik badira urre
putzu batzuk Hispania aldean Anibalen (ez-historikoa)
denboretakoak non akitanek lan egiten dute ura ateratzen mendi
batetik, Baebelo (Cartagena/Murcian
dago!) deitzen da eta zilotua dago mila eta
bortzehun pausoz. Eta han (ezinezkoa)
gauez eta egunez aquitani estantes...”.
Estrabon-en
hondar kontu hau lekuz eta denboraz kanpo dago baina, nolabait,
deskribitzen du Aritzakungo Minetako Zokoa.
(Norbait
interesatua baldin badago, interneten: “Dialnet.Minetako
zokoa (Baztán-Navarra)”. VIDAL PEREZ DE VILLARREAL )
Urrearen
kontuarekin akitzeko, jakina dugu nola urte honetan , 2018.ko
otsailaren 16an , Frantziako Ekonomia Ministerioak desestimatu du
eskaera bat
urrea
ateratzeko
Kanbotik Senpere arteko dermioan eta inguruetako bertze hamar
herrietan, gehienak Baztango mugan, Sudmine
SAS konpaniak eskatua.
Erromatarrek
Galia antolatua zuten lau probintzietan: Galia Aquitaniae, Belgicae,
Lugdunensis eta Narborenensis. Lehenbiziko hiruei Galia
Comata
ere deitzen zitzaien eta laugarrenari Galia Braccata . Ez dago garbi
zer erran nahi zuen “comata”-k: Dirudienez “ile luzea” baino
badira diotenak “oihantsua/arbolez betea”.
“Bracatta”
bai, “prakaduna”.
Baztandarrak
tarbeliarrak izatekotan (diskutigarria naski) Gallia
Aquitania (Tertia) probintzian ginen. Historikoki Garona
ibairaino ailegatzen zen Aquitania Zaharra baino erromatarren
antolakuntzak gehitu zion Loira ibairaino dagoen lurraldea ,
Aquitania Prima eta Secunda sortzen eta animeleko probintzia
bihurtzen. Hiri famatuena, Bordele.
Eta
vasconesendako zer? Ia ez da daturik. Strabonek dio nola “azken
vasconesen lurraldetaraino ailegatzen da Tarracotik etortzen den
bidea,
hau itsaso bazterreraino, Oiasona/Irun hiriraino (
vasconesena) eta ... Pompelona, hau da
Pompeios hiria.... Eta bide hori Baztandik gaten zen,
orduan baztandarrak vascones?
Holako zerbait? |
Komentatzen du nola zeltiberien iparraldekoek (vascones ?) jainko bat dutela izengabekoa eta ilargi beteko gauetan etxeetako ateetan familiek , dantza egiten , onratzen dutela... Fantasiosoa?
Plinius Vetulus-ek dio nola ,,,” Zaragoza hiria Tarrako (Tarragona) hiriaren azpian dagoela eta aldi berean nola Zaragozaren azpian stipendari (sistema fiskal) moduan andalonenses (Andion) aracelitani (Arakil?) calagurritani (Calahorra) carenses (Santacara)... pampelonenses (Iruñea) .. daudela, hau da vasconesen hiri nagusiak.
Nola
izan zen harreman/konkista erromatarra Kristo aitzineko lehen
mendean ?
Caesar-ek
dio ( 56 K.a.) “De bello gallico”-n
nola berak igorri zuen Publio Crassus 12 cohorte eta zalditeri haundi
batekin Akitaniara eragozteko aquitaniek laguntza igortzea Galiara
eta galloei ere. Bidenabar dio nola urte batzuk lehenago Lucius
Valerius Preconius, jeneral erromatarra, garaitua, zanpatua izan zela
baita hila ere Akitanian. Komentatzen du nola “sociates”-en
kontra egin zuen lehenik eta hauek garaitu ondoren Akitaniaren
barnean sartu zela ikara izugarria sortzen. Orduan aquitaniarrak hasi
ziren elkartzen baita Hispaniako jendeari laguntza eskatu zutela ere
( citerioris Hispaniae finitimae Aquitaniae
= Hispaniako bertze aldeko mugakoak). 50.000 akitaniar bildu zirela
diote erromatarrek, parean Erromako legio bat, ± 7.000 soldadu.
Erromatarrek xuxen eraso eta bizkitartean zalditeriak eta kohorte
batzuek buelta haundia eman eta etsaien gibelean jarri: sarraski
ikeragarria, bakarrik akitaniarren laurden bat salbatu zen. Holaxen
erromatarrek Akitania konkistatu zuten: Akitaniako hiri guziak
errenditu ziren eta bermeak igorri zizkioten Crassus-i.
51
K.a. Doikebe Julius Caesar ez zen fidatzen eta bi legionekin
Akitaniara etorri zen bisita egitera udan, gisa honetan Akitaniako
hiri guziek enbasadoreak eta bermeak igorri zizkioten berriz.
Eta
konkistarekin akitzeko, 26 K.a. urtean Caesar Augustus-ek, Julius
Caesarren iloa, bere menpeko Marcus Valerius Mesalla igorri
zuen Aquitaniara han suertatu zen altzamentua zapaltzeko. Mesallaren
lagunak, Tibullus, eskribituko du “ eguna
zen soldadu ausarta batek (Mesalla)Akitaniako
herriak garaitu behar zituela baita Aturri ibaia iziarazi , Tarbella
Pyrene testis/ Tarbeliarren Pirineoak (gure mendiak!)
lekukoak...”
Bere
garaipena saritzeko, “triumphus”(
desfile triunfala) ospatu zuen/zuten Erroman erakusten Aquitaniatik
ekarri zituen trofeoak.
Urkulu. Orreaga ondoan.Erromatarren dorrea. |
Doikebe
ez zuen bakarrik akitaniarrak zanpatu, gure jendea batez ere,
tarbeliarrak ; astia izan zuen bi kanpamentu/mansio eraikitzeko
zonaldea kontrolatzeko bat Lescarren, Somporten ondoan, Beneharnum,
eta bertze bat Donazaharren, Imus Pyrenaeus, Garazi ondoan. Eta afera
borobiltzeko Urkulun, Orreagatik hurbil, dorre bereizi bat erakusteko
Erromaren boterea gure mendietan. Gerra hauetan baztandarrak
sartuak?Susmo haundia .
Vascones?
Kontu guti dute gure vasconesek. Hasieratik Pompeius alde lerratu
ziren, batzuek diote “kolaborazionistak” omen zirela/ginela,
bardulli, caristii eta autrigones bezala, Erromaren alde Cantabroren
kontra borrokatzen .
Gisa
honetan, Kristo Ondorengo Aroa hasi zelarik, erromatarrek
Pax Romana
inposatu zuten Europako parte honetan: hau da, Erromak
bakarrik izaten ahal zituen armak eta haiek erabili.Eta zinez
erromatarrek bururaino eramaten zuten printzipio hori, holaxen Bakea
ezagutu zuen erromatar mundu horrek mende batzuetan. Eta euskaldunen
batek borrokatu nahi baitzuen, Erromako armadan sartzen zen
laguntzaile/auxilia bezala eta
saria erromatar hiritarra izatea zen.
Eta erromatarrekin borrokatu genuen beraien inperio babesteko eta zabaltzeko. Baditugu Cohors Aquitaniarum, Cohors Aquitaniarum equitata,(akitaniarrak) Cohors Vasconum, Cohors Vasconum equitata,(baskonak) Cohors Vardullorum,(Barduliarrak/Gipuzkoa) Cohors Carietum (Caristiarrak/Bizkaia)... Handik ibiliko ziren gure jendea.
Non
borrokatu? Germanian, Britannian, Italian, inperioko edozein
lekuetan, baita Lapurdin ere.
Cohors
= Kohorte ? Teorikoki 600
soldadu eta equitata baldin
bazen, 100 zaldi/zaldun aparte.
II. mendea (100/200) Historia jarraitzen du aitzinat.Traianus enperadoreak Dacia , gaurko Errumania, konkistatzen du 117. urtean eta hor ematen du topea erromako inperioak. Inperioa gelditzen da , moteldu eta desegiten hasten da. Ezarian ezarian, prisarik gabe.
Mende
honetan, Baztango inguruko meatzeak uzten dira baita aldi berean
holako geldialdi ekonomikoa inguruko lurraldeetan ere nabaritzen da .
Hiriak, Iruña-Veleia, Calahorra... murrizten dute beren dermioak,
ttikiagoak bihurtzen, eta kasu batzuetan handik jendea lekutzen.
Bizkitartean,
Asiako lautadetan hasi dira herriak mugitzen eta bata bertzeari
“bulkatzen”, Erroma alderat: Aldaketa klimatikoa? Gosea? Afera
demografikoa? Mundu erromatarraren erakarpena? Dena batera?
III. mendean (200/300) nolabait hasi zen iparraldeko/germaniar jendearen momentua. Alde batetik Asiako herriek bulkatzen dutelakotz, Atila eta bere Hunak, kasu batzuetan aliantzengatik, erromatarrendako lana/gerra egiten, bertzeetan bortxaz, beraien zalditeriarekin, beraien ezpata luzeekin. Bizkitartean Inperioa barne barnetik ari zen erortzen. Zuten sistema esklabistak jende aunitz langabezian uzten zuen, hirietan bizitzea karioa zen zergak haunditu zituztelakotz, landa etxeetara ganak, han “possesor” batendako lanean, zakur lana : erromatar arrunta batendako ez zen diferentziarik norendako ari zen lanean, latino edo barbaro batendako, ez zen diferentziarik maisterren edo esklaboen artean.
Barbaroak?
Barbaroen inbasioneak? Bon, politikoki
agian ez dira egokia hitz hauek. Europako hegoaldeko jendeak, gu
barne, hala diogu baina Iparraldekoak, hau da germaniar kastakoek:
ingelesak, frantziarrak, alemaniarrak, daniarrak.., diote
“Iparraldeko/ Germaniar migrazioak”.
Hitzak alde batera utziak, iparraldeko jende hauek mendeak zeramaten
harremanetan erromatar, persiar edo grekoarrekin eta elkar ezagutzen
zuten, baita elkarrengandik gauzak ikusi eta ikasi ere. Ez bakarrik
hori, denborarekin erlijio bera zuten ere : kristau katolikoak
gehienak , kristau arrianoak bertzeak eta baten bat jentila.
Eta
denek joera ber-berarekin: “barbaroak/iparraldeko migranteek”
erromatarrak izatea nahi zuten.
Segitzen
dugu III. mendean (200/300).Mende honetan Galiako erromatarrek
bereizi ziren Erromatik, bai, eta Inperio Galiarra/ Imperium
Gallicum ezarri zuten: bere barnean Hispania, Britania ,
Germaniako parte bat gehi Galia zagoen. Erromako antolakuntza bera
zuten: Senatua, armada, moneta... baina guti iraun zuen. Zertaz?
Eta
hau da bertze sintoma zertaz inperio ondatzen ari den : Erromatarrak
ez ziren elkar konpontzen eta beraien armadak/legioneak inperioko
mugetan ziren elkarri lepoak mozten, edo Erroman enperadoreak kentzen
eta paratzen.
Horretaz
aprobetxatuko dira barbaroek. Erromatarrak elkar borrokatzen ari
ziren bitartean, frankoek eta
alamanak (ez alemanak)
, mende honetan bi aldiz zeharkatuko dute inperioko iparraldeko muga.
256.
urtean Galian sartuko dira, ahal zuten guzia harpilatu eta Tarracco/
Tarragonaraino, Hispanian, ailegatu eta hiria kizkaldu, gero
Afrikaraino gateko!.
Gero
276. urtean berriz frankoek eta
alamanek Tarraccoko bidea ordez,
Burdigalako bidea hartu zuten eta jarraitzen erromatarren bide
sistema, Burdigala kizkaldu, gero Akize, Iruñea, Faltzes,
Liedena,Arellano, baita Clunia Burgosen ere , dena harpilatu eta
kasatu. Bertze hitzekin, ia seguru Baztanen barna pasatuko zirela eta
zerbait erromatarra geldituko bazen gure herrietan, adio.
Honek
denak mundu erromatarra inarrosi zuen , ezinegona sortzen. Hemen hasi
ziren hiri batzuk fortifikatzen edozein harriekin eta momentu
honetan ematen du Baiona/Lapurdo
ofizialki agertzen dela.
Kuriosoa,
hondar notizia bakarrik arkeologoek defenditzen dute. Betikoa, datuen
falta.
(Norbait
interesatua baldin badago, interneten: “Las
invasiones germanas del siglo III en Hispania.” NARCISO SANTOS
)
IV.
mendea.(300/400)
Mende
honetako hasieran, lortu zuten erromatarrek aurreko mendeko kaosa
baretzea baina ikusi zuten inperio sobera haundia zela bakarrik
Erromatik gobernatzeko. Diocletianus lehenik eta gero Constantinus
enperadoreak saiatuko dira inperio erreformatzen.
324.
urtean Constantinus-ek Constantinopla/ Istambul/ Bizancio fundatzen
du. Holaxen hasiko dira Erromako inperio bi partetan bereizten.
Inperio
Galiarraren ondoren, Erromak berriz kontrola hartu zuen eta
dirudienez tenorea izan zen Aquitani historikoendako Erromako
enperadoreari (Diocletianus ??) eskatzeko bereiz zezala beraien
lurraldea bertze galiarrengandik, eta lortu, lortu egin zuten.
Bederatzi
herri ziren, hortaz latinez “Novem
(bederatzi) Populi (Herri)” edo
“Novem-populona” deitu zioten
probintzi horri.
Afera
honen froga Hazparne elizako paretan dago. Han dute “ara” bat,
harrizko aldare ttiki bat, non irakurtzen ahal da latinez:
Flamine,
item dumvir, quaestor
pagique
magister
Verus,
ad Augustum legatum
numere
functus pro
Noven
optimit populis
se
jungere Gallos.
Urbe
redux, genio pagi
hanc
dedicat aram.
Izan
ziteken itzulpena: “Verus,
(segidan, zituen karguak)
quaestor, flaminis, dumvir,magister, delegatua izan zen bere mandatua
bete zezala Augustoren (Erromako enperadorea) aitzinean
lortzeko bederatzi herriak galiarrengandik bereiziak izatea.
(Erromako) Urbetik itzultzean,
dedikatu du “ara/aldare” hau herriko Jinko Partikularrari.”
Zeinek ziren 9 herri hauek? Ausci (Auch) Basates (Bazas) Bigerri (Bigorre) Boiates (Buch) Consoranni (Couserans) Convenae (St Bertrand de Comminges) Elusates (Eauze) Lectorates (Lectoure), Tarusates (Marsan) eta Tarbelli (Akize).
Non
agertu zen ara/aldare hori? Hazparnen, Tarbelli lurraldeetan,
Baztandik 40 kilometrotara.
Eta
hola sortu zen Galian probintzi hau. “In
provincia Novempopulana
(Notitia Dignitatium) metropolis civitas
Ausciorum... civitas Aquensium (Akize)...”
.
Praesides
kategoria zuen, hau da , Enperadore beraren kontrolpean zagoen.
Gainera
Novempopulana babesteko kaserna bat eraiki zuten han bizitzeko
kohorteko tribunus/burua, Lapurdo/Baionan
.
Lehenago
erran dugunez, kohorte batek 600 soldadu goiti beheti zituen eta
kasu honetan Lapurdo hirian zagoen kokatua. Lehen aldiz Lapurdo,
gaurko Baiona, historian agertzen dela eta bere funtzioa
Novempopulana probintzia defendatzea.
Novempopuli-ren
mugak Iparraldean Aquitania Secunda (Bordele), iduzkialdean Galia
Narborensis (Tolosa) eta hegoaldean Vascones, Varduli eta Ilergetes
jendea.
Hasieran
bederatzi herri izanen dira baino gero hamabi , hiru hauek gehituak :
Illorenses ( Oloron) Benarnenses
(Bearne) eta Aturiensi (
Aire-sur-L'Adour).
Hispania
bortz probintzietan antolatua zagoen, Baetica, Gallaecia, Lusitania,
Carthaginensis eta Tarraconensis.
Vascones,
Varduli , Caristi eta Autrigones, hau da euskal kastakoak,
Tarraconensis ( Tarraco =
Tarragona) probintzian zeuden baino bi “conventus”
diferenteetan ziren: Vascones Caesar-Augustan (Zaragoza) eta bertzeak
Clunian (Burgos aldean). Probintzi hau, Tarraconensis , praesides
zen ere.
Eta
historia guzi hauek pasatzen ari ziren bitartean bertze fenomeno bat
finkatzen ari zen : ELIZA KRISTAUA
hedatzen ari zen Erromako inperioan eta bere inguruetan.
Hasiera zaila izan zuen Elizak, kristauak persegituak izan baitziren
baino Inperioak elizaren indarra ikusi zuelarik bereganatu zuen
azkenean.
Constatinus
enperadoreak ordura artio jazarria eta bortxatua izana zen Eliza
Kristaua egoera legalean jartzen du, 313. urtean, are gehiago, uzten
dio herentziak hartzea, hau da, ondasunak pilatzea eta 70 urte
beranduago 380. urtean, Theodosius enperadorearekin erromatar
munduaren erlijio ofiziala bihurtzen da. Gisa honetan
Eliza Kristauak paganoen tenpluak eta ondasunak bereganatu zituen
eta nolabait hasi zen aberasten eta ondasuna biltzen, Inperioaren
indar paraleloa bihurtzen. Hau non? Printzipioz, hirietan.
Aurelius
Prudentius-ek , Calahorrakoa (orduan vascones-en lurraldea), poema
batean ,“Peristephanon”, dio
nola Emeterius eta Celedonius martiriak, Calahorrakoak, baskonak,
298. urtean hilak izan zirela kristauak izateagatik “Sinisten
dugu vascones-en gizartea, basa bertze denboretan /bruta
quondam vasconum gentilitas, zenbat odol
sakratua ixuri den huts krudelarengatik / crudelis error
?”.
Baztandik
urrun baino poema honek dioena kristautasuna Euskal Herrian zagoela
dagoeneko.
Historialariek
diote argi dagoela Kristautasuna hedatu zela hirietatik herrixketara,
eta naski , poliki poliki, hau da , Tarragonatik Zaragozara, hortik
Iruñera, gero inguruko hirietara, Calahorra, Andelos, Eiasso eta
gauza bera Iparraldean, Bordeletik Akizera eta handik Baionara eta
aldi berean ondoko herrietara, herrixketara, auzoetara...
Espezialistek
diote IV. mendean Baionako eta Iruñeko elizbarrutiak antolatuak
zeudela, horrek ez du erran nahi inguruko jende guzia kristaua dela
ezta apezpikurik dutela edo dena elizez betea zagoela baina bai Eliza
antolatua dagoela gure lurraldeetan eta Erromako Inperioaren
estrukturen arabera funtzionatzen ari dela .
Bertze
hitzekin, erromatarren estruktura politikoan, hiri/civitas
bakoitzak bere municipium/lurraldea kontrolatzen zuen. Elizak
estruktura hori erabiliko du bere antolakuntzan: hiria/civitas izanen
da apezpikuaren egoitza eta handik bere
municipium/diocesis/elizbarrutia kontrolatuko du.
Abenduak
31, 406. urtean, alanoek, vandaloek
eta suebiarrek Rhin ibaia, gaurko
Alemanian, zeharkatu zuten
aprobetxatzen hormatua zagoela eta Erromako inperioan sartuko ziren
beraien familiekin, Galia korritzen eta Hispanian edo Italian
sartzen. Holaxen hasi zen Mendebaldeko Erromatar Inperioaren azken
eta hondar kapitulua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario