Bastan
edo X.mendea (900/1000)
Mende
honetako hasieran Iruñeko jaunek Ennekoren
leinua baztertu eta “Scemen” leinua
jarri zen Iruñean: Santxo Gartzes.
Eximinius,
Scimino, Scemen, Ximeno,Jimeno... izen bera. Leinu honek
Zangotza aldean zuen bere indarra.
Santxo
Gartzes-ek ( 905/925) hasi zuen Errioxako konkista, Asturiaseko
erregearen alabarekin ezkondu ondoren. Momentu honetan zinez mozten
dute iruindarrek Banu Qasi-rekin zuten harremana, kruzada
kutsua hartzen beraien gerrak Errekonkistan sartu ondoren eta holaxen
lortu zuen Santxo Gartzesek bere erresuma haunditzea.
Kronistak
zioenez ... “905. urtean Iruñetik jeiki
zen Santxo Gartzes erregea, Kristoren fedeari lotua... borrokatu zuen
musulmanen kontra... 925. urtean mundu hau utzi zuen infidel guziak
kanporatu ondoren... Kristorekin zeruan dago.”
Oroitarazi
behar da errege hauek “Pampilonensium
rex/Iruindarren erregea” zirela, hau da, momentuko Iruñeko
“jaunek” aukeratua izana eta goratua ezkutuaren gainean. Hori zen
zeremonia, ezkutuaren gainean, ez oliodurekin frankoek edo
godoek egiten zuten bezala.
Iruindarren erresuma 925. urtean |
Bizkitartean
, 911. urtean, Frantziako iparraldeko jaunek uzten diete
Vikingoei/Normandei han gelditzea eta Normandia sortuko dute.
Erabaki honek baretu zuen neurri batean normandoen indarra; gutiago
gelditu ziren piratarena egiten, Baionesak bezala.
920.
urtean Abderraman III, ama Iruñekoa, hasi zen Iruñeko lurraldea
kasatzen, arpilatzen eta kizkaltzen.
924.
urtean berriz gauza bera.”Al-Nasir-ek
jarraitu zuen bere martxa...Tuteran
sartu zen... (denbora hauetan Nafarroako Erribera
musulmana zen) elkartu zaizkio mugetako
gobernadoreak... armada haundi bat mugiarazten.... Dermio
kristauetan Uztailaren 10ean, larunbata, sartu zen mendekatzeko
beraien Jainkoa eta zigortzeko infidelen erlijio ustela... Carcar
kasatu eta kizkaldu... gero Peralta...
gizonak hiltzen zituzten, haurrak esklabotako eta abandonaturik ziren
ondasunak hartu... gero Faltzes...
kizkaldu... Tafalla...
Zarrakaztelu....
bidean dena funditzen... hola Iruñera
ailegatu ziren, haren bizitanleek abandonatua... Printzea personalki
hirian sartu zen agintzen etxeak kasatzea eta eliza (katedrala)
botaraztea...” Hau Iruñeko erreinuan gertatzen ari zen.
Aldi
berean mende honetako hasieran badugu Iparraldean “Garsie
Sancius rex, Garcia Sancii consul, filius regius Sancii”.
Rex eta Consul sinonimoak dira eta doikebe erran nahi duena berak
bere lurraldean, Vaskonia/Gaskuña, bakarrik agintzen duela. Santxo
Mitarraren biloba?
Gartzia
hori “Santxo” baten semea da. Nor da Santxo hori? Iruñeko
erregea? Leienda edo egia, batek daki.
Hori
bai, mende honen hondarrean, Urraka, Gartzia Santxo Iruñeko
erregearen alaba, ezkondu zen (972) Gillelmus Santxorekin (t 997).
Nor
da Willelmus /Guillelmo /Guillaume /Gilen /Gillermo hau?
“Vasconiae comes/konde ,
Dux vascomum”, hau da,
momentuko Baztango Jauna.
Guillelmo Sanchius-en moneta |
Eta
gure Santxo Guillermo Iruñeko dokumentuetan agertzen da, Iruñeko
“palatium/jauregian” ere,
Santxo Abarkarekin, orduko Iruñeko erregea:
“Guillelmus, Nafarroako dukea, Sancius deitua, borrokatzen
musulmanen kontra” 976.
urtean.
Bidenabar
, bere haurridetako bat, Gombaldus, apezpikua izan zen, “Episcopus
Vasconiae”. Aliantza bikaina: ezpata eta fedea!
Historia
hauekin, zer ari gara kontatzen? Vasconiako konde edo dukea, Baztango
jaunen jauna momentuz, nolabait Iruñeko menpekoa dela eta gure
geroa Baiona eta Iruñea artean jokatzen ari dela.
Eta
981. urtean, gure Guillelmo Sancio-k Baiona setiatu eta hurrengo
urtean , 982, bikingoak bere menpean hartu zituen Taller
ondoko guduan, Landesetan. Hala ere, bikingoak manduliak zirenez,
1018. urtera artio noizen behinka Waskoniako kostaldeetan agertuko
ziren.
Hau
da egoera Baztango inguruetan. Iparraldean , Baionan, bikingoak ganak
dira, hango kondea Iruñeko erregearekin dago, menpean? aliatua?
Jendakia seguru, eta...
Eliza
berriz. Eliza erakunde/instituzione arras ongi antolatua da
ideologikoki baita materialki ere. Bai, eta bere antolakuntzan atal
prezisoa elizbarrutiak dira, hau da, apezpikua eta berak kontrolatzen
duen lurraldea.
Baionako katedrala: Santa Maria Laburdensis |
Urtea
980.a zen. Apezpikua Arsius,
Laburdensis (Baiona) episcopus.
“In
Dei nomine, ego Arsius... Laburdensis episcopus...
episcopatui Sanctae Mariae Laburdensi (Baionako
katedrala)
in nostro jure subjacent...(
gure menpean dira)... vallis Cirsia (Garazi)
... vallis Bigur (Baigorri)
... vallis Erberua (Arberoa)
... vallis Ursaxia (Orzaize)
...
Bastan
item vallis usque in medio
portu Belat... ( Baztango
harana ere Belateko lepo erdiraino) vallis Larin
(Lerin/Doneztebe)...
terra Ernania (Hernani)
& Sanctum
Sebastianum
(Donostia)... imperante duce Gasconie (agintzen
Gaskoniako Dukea) Willelmo Sancio...
Si
quis contradicere voluerit... anathema sit/norbaitek kontra
egiten bagaitu, eskomulgatua!”
Azkenean
eta hondarrean Baztan historian
!!! Biba gu!!!
Textu
honen grazia doblea da. Lehen aldiz Baztan
hitza historian agertzen dela (Iparraldeko eskribauek ez zuten Z
erabiltzen, horren ordez S).
Naski Baztan lehenago esistitzen zela eta ia seguro erromatarren
denboretatik baino orain artio ez zitzaion inori izena grabatzen edo
eskribitzen ahal zela bururatu. Grazia doblea diogu zeren ia
espezialista eta historialari guziek diote textua FALTSUA
dela. To, historian agertzea eta purdie zikine.
Hala
diote, letren itxura ez dagokiola X. mendeari, data ez dator bat
Willelmo Sancioren esistenziarekin, vikingoak Baionako nagusiak ...
Bigarren
grazia? Historialari guziek, den denek diote textuak erraten duena
EGIA dela.
Berrogeita
piko urte beranduago (1027),
Iruñeko elizbarrutia deskribatzen dutelarik hala diote :
«Termini
...hujus episcapatus sunt sine
nulla dubitatione
(dudarik
gabe)...
vallis de Roncal, et Sarazacio ... Aezcoa,... Erro, usque ad
capellam Sancti Salvatoris (Orreaga),
quae dicitur Caroli Magni, et capella Caroli usque
ad portum de Velate/Belateko
leporaino,
et usque ad Sanctum Sebastianum, quae est situm super ripam maris
acceani “
Argi
dago Baztan ez zagoela Iruñeko apezpikuaren menpean eta Belate
muga
zela Baiona eta Iruñea artean erromatarren denboretan bezala
vascones eta tarbelli bereizten.
Erromako
Papak, Pascal II, 1106. urtean emanen du bula bat finkatzen mugak eta
zer dagoen elizbarrutiaren barnean, eta hola izan zen 1566. urtera
artio, apirilaren 30ean, Felipe II-ak, Espainiako erregea, hala
eskatua, Pius V-ek oneritzia eman zion eta Baztan Iruñeko
elizbarrutian sartua izan zen.
Hau
denak bi gauza adierazten ditu. Lehena, Baztango eliza 600 urtez
Baionako elizbarrutian egon dela eta hortaz harreman sakon bat izan
behar zen Lapurdirekin eta bigarrena, sofistikatuagoa: zertaz
agertzen da Baztan Baionako elizbarrutian? Eliza antolatzen hasi
zelarik, normalki, mantentzen zuen erromatarren antolakuntza
territoriala eta tributaria ere, Provintiae,
bertze hitzekin, Baztan , zer zen? Tarbelli? Orduan Terbelli-en
apezpikuekin egon behar, kasu honetan, Baiona/Lapurdo-rekin, eta hau
da argumento nagusia errateko Baztan Galian zagoela, tarbeliarrak
ginela, eta bidenabar ez Baztan bakarrik, Bidasoa guzia ere.
Pierre
de Marca historialariak zioen bezala “vallem
Bastanensem... pertenire ad Gallias/Baztandarren harana Galietakoa
da”.
«In
Dei nomine Domini nostri Iesu Christi. Ego Arsius indignus et
humilis Laburdensis Episcopus volo tradere notitiae successoribus et
posteris ea quae nostro Episcopatui, scilicet Sanctae Mariae
Laburdensi subjacent loca.
Idcirco
haec subtili et canonicali auctoritate subnotamus, ne forte, quod
absit, successores nostri Episcopi vel Archidiaconi in dubio sint
laboraturi, quae in nostro iure subiacent, seu quae priscis
temporibus ipsa Laburdensis Ecclesia publico auxilio vel consilio
fidelium canonice acquisivit. Non enim dignum videtur ut aliqua fraus
in sancta Catholica et Apostolica Ecclesia laboret, sed potius
Veritas quae ab authore mundi semper exigitur; et ideo (quia) post
mortem testifican non possumus, et authentica authoritate et exemplis
scriptum verissimis in membraneis reliquimus, ut omni dubietate
postposita Praelatores sanctae Laburdensis Ecclesiae, cum pace quod
invenerint testificatum nostro testimonio vel sancitum absque
adminiculo ullius anxietatis teneant, ipsamque sanctam matrem
Ecclesiam ex acquirendis vel acquisitis pristino in honore
restaurent, et ad posse ex stipendiis subiacentium fideli modo
aedificent. Omnis
vallis quae Cirsia dicitur usque Caroli crucem, vallis quae dicitur
Bigur, vallis quae Erberua dicitur, vallis quae Ursazia dicitur,
Bastan
item vallis usque in medio portu Belat,
vallem quae dicitur Larin, terra quae dicitur Ernania et sanctum
Sebastianum de Pusico usque ad sanctam Mariam de Arosth et usque ad
sanctam Trianam ; has tenemus et possidemus in
dominio sanctae Mariae Laburdensis Ecclesiae
eo tenore ne umquam ab Episcopo vel Archiepiscopo fiat
ulla contradictio vel proclamatio successori nostro, sed potius sit
affirmatio.
Haec
autem stipulatio vel affirmatio facta est in praesentiâ domini
Archiepiscopi Auxiensis Odonis (3), necnon et aliis viris religiosis,
Clericis et Monachis, vigente domino Apostólico, Romano Pontifice,
Benedicto, regnante Hugone Magno Rege Francorum, imperante Duce
Gasconiae Willelmo Sancio.
S(ignum)
Arsiui Episcopi qui hanc fieri vel confirman iussit Y.
S.
Archiepiscopi Auxiensis Odonis -f .
S.
Gastonis Centullii Vicecomitis .
S.
Lupi Anerii Vicecomitis
S.
Ernaldi Lupi Vicecomitis Aquensis, C
S.
Salvatoris Abbatis sancti Severi .
Siquis
contradicere voluerit, repetitio eius ad nihilum redigatur,et nisi
resipuerit, victus canonicali iudicio, anathema sit.
Bidenabar. Mundu honetan Baztan/Bastan gehiago badira. Bat Onsella ibarraren ertzetan, Petilla de Aragon/Nafarroa. Zonalde hori, Onsellako ibarra nafarra izan zen politikoki eta erreligiosoki ere zeren erromatarraren denboretan vascones-en lurraldean baitzagoen. Gero XII. mendean Aragoikoa izan zen baino Nafarroako
erregearekin zorra bat kitatzeko, Aragoiko erregeak Petilla de Aragon eman zion gure erregeari eta berarekin dermio aisolatu bat “Baztan de Petilla” edo “Los Bastanes” deitua, bortz kilometro luze eta bat zabal, erreka batekin “Barranco de Bastanes” izenarekin, bertzerik ez. Petilla eta Los Bastanes dira bi nafar irla Zaragozako probintzian.
Bertze
bat Bearnon
dago, Bastanés
herria, Zuberoatik hurbil, 16 kilometrotara edo. Hemen ausartzen dira
erratera “basta”-k, okzitanoz,
“ote-xuria” erran nahi duela. Zertaz
holako izena? XI. mendean esistitzen zen, gure Baztan bezala.
Pic de Bastan eta Les Lacs de Bastan |
Bertze
bat, Vallée de Bastan or
Barèges. Tourmaleten eta Luz de Saint
Sauverren ondoan, bere mendiarekin, Pic de
Bastan, 2.715 metrotako, bere ibaia, Le
Bastan edo ruisseau d'Oncet,
Gave de Gavarnieko adarra, eta Les lacs de
Bastan, hiru laku mendiaren azpian.
Auch
ondoan, Midi Pyrinées, bada herrixka bat Manas-Bastanous
edo Manás Bastanós okzitaneraz
ere.
Gero
dugu Nuevo Baztán herria,
Madrildik 50 kilometrotara. 1709 eta 1713 tarte horretan eraikia izan
zen, lehenago Villa de la Olmeda zagoen
lekuan. Nork egina? Juan de Goyeneche y
Gaston-ek, arizkundarra eta orduko Espainiako Erreginaren
tesoreroa. Bere ideia zen lantegi bat egin kristalezko gaiak
ekoizteko baita langileendako etxeak, jauregi bat eta eliza ere, dena
orden arkitektoniko batean. Gaur egun herriko parte zaharra
“Monumento Histórico-artístico”
da. Gaixtoek diote , arizkundarra izanez gure Goyeneche, agotak
harat eramatea zela helburua, eta doike lehen bizitanleak Bozatekoak
ziren baino hauek ezin jasan hango egoera , zakur lana, eta nahiago
Bozatera itzuli hemengoa soportatzera.
Badira , nola ez, Ameriketan bi herrixka gure izenarekin. El Bastán eta Baztán del Cobre. El Bastán-ek aireportu ttiki bat dauka eta Baztán del Cobre 450 bizitanle inguru. Biak Michoacan Estatuan, Mexiko, daude.
Ur haundia: Baztan |
Eta hondarra oraingoz, Baztango ibaia edo ur-haundia: Baztan
edo Baztanzubi, bai,
hala agertzen da XIX. mendeko “Diccionario Geográfico...”-etan:
Baztanzubi. Denek dakigunez, Baztandik ateratzekotan Bidasoa
deitzen diotela gure ibaiari.
Hala ere, dirudienez, Baztanzubi hori ez dago Baztanen, Donezteben baizik. Bai, Doneztebeko sarreran (Baztandik bazazi) dagoen zubia Baztanzubi deitzen da eta Baztan ibaia/erreka haraino ailegatzen da/zen, han metro guttira Ezkurra errekarekin elkartzen eta Bidasoa ibaia sortzen. Gaur egun Mugairitik horraino doaien ibaia/erreka Bidasoa deitzen diote/diogu baina lehenago ez zen hola deitzen, Baztan / Ugaldea baizik.
Eta
zer erran nahi du Baztan-ek?
Mundu faltsoa esistitzen bada, etimologiarena haietarik bat da. Dena
gezurra.
Hala
ere Juan de Goyenechek (Nuevo Baztango fundatzailea) kontatzen duena
polite da: Baztanen denak bat, solidarioak, horregatik erraten zaio
“bat – han” = Baztan.
Ideia
berarekin jarraitzeko, badira diotenak, “bat
– na(i)z”
(= Batnaz = Baztan ) batetik datorrela, denak bat.
Ote xuria |
Eta
akitzeko gaixtoek diotena: Baztan = paztan(a)
(erromatarren denboretakoa, pastinaca = paztana).
Ikusten
denez, alukeri galantak.
Kuriosoa
da bi ibai izen berarekin, gurea , Baztan,
eta bertzea , Bastan,
Gaskuinakoa. Ur-handiak emanen zion izena Balle/Haranari? Batek
daki.
Segi
dezagun afera espiritualekin. Done Jakue Bideak ia berrehun urte
daramatza martxan . Jendea Europatik Galiziara doatzi.
Nondik? Normalena erromatarren bide zaharrak erabiltzen baina
kontutan izaten musulmanak Penintsula erdia baino gehio kontrolatzen
dutela (997. urtean Almanzor-ek Compostela kasatu zuen eta
katedraleko ezkilak Kordobara eraman), Europako erromesak edozein lekutik iraganen zituztela Pirineoak.
1000.
urte ondoren, Iruñeko erregeak, Antso Gartzia III Handia, bidea
finkatu zuen, musulmanetik babestua eta Orreagan barna Nafarroa
zeharkatu eta Errioxa aldera jotzen gaurko “Frantsen
Bidea” deitzen dena antolatzen.
Hala
ere, baziren bigarren klaseko bide erromatarrak lehenago erran
dugunez eta horien artean Baztangoa/ak. Hasieran ikusiko zuten
erromesak pasatzen eta ondorioz bidea bizkortuko zuten. Nola?
Ospitaleak eraikitzen Ospitaleak? Bon , gaurko aterpeak. ( ospital =
os.tal = ostatua). Eta ospitale bat mantentzeko diru aunitz behar da.
Horretarako ziren monastegiak.
Willelmus/Gillermo
Santxo 997. urtean hil zen eta bere seme Santxo Gillermo
agertu zen. Bere aita bezala Iruñeko “palatium
regis/erregearen jauregian” dago, non sinatzen baititu
dokumentuak. Zazpi urte beranduago, Antso/Santxo III, Handia
deituko dutena, Iruñeko erregea bihurtuko da.
Eta
biak “Santxo”, eta biak Baztanen agintzen. Bai?
Badakigu
1010. urtean Frantziako eta Iruñeko erregeak bildu zirela
Saint-Jean-d'Angely-n( Bordele eta Poitiers-en artean): “Robertus
erregea eta erregina, Nafarroako erregea (Santxo
III), Sancius, Baskoniako
dukea, Eudes , Champagneko kondea, kondeak eta printzeak, apezpikuak
eta abadeak...” eta
gure bi Santxo, edo Antso?, elkar direla.
Erran
dugunez, momentu honetako Iruñeko Erregea Santxo III, Handia, (1004/1035) da. Musulmanek ziotenez “Vasconen
jauna”. Errioxa eta Aragoi zituen hartuak eta babestuak.
Ezkondu zen Kastilako kondearen alabarekin eta bere influentzia
hedatu zen lehenik Kastilara, gero Leonera bilakatzen denborarekin
Hispania kristau guziko erregea. Bon, ez dago hain garbi baina bere
kontrolpean izan zuen Hispania Kristaua.
1022.
urtean hola zioten kronistek : “Santxo
III, Kastilan erregea,
Iruñean,
Araban, Aragoian, Sobrarben, Ribagorzan, Vasconia
osoan, Leonen, Astorgan eta
Asturiasen”. Bera hil eta herentzia partitu behar.
Kristorena suertatu zen, heredero guziak elkar borrokan lotu baitziren.
Baino
bizi izan zen bitartean sortuko du Lapurdiko
Bizkonterria 1023. urtean eta bi urte beranduago ,
1025.
urtean, Antso Gartzia III-k, Handia, Iruindarren erregea, Baztango
“tenentzia” sortu zuen. Hau
da, politikoki baztandarrak nafarrak bihurtzen
espiritualki lapurtarrak izan arren. Hori duk mugetan egotea !
Erabili
dudan materiala:
Charte
d'Arsius, évéque de Bayonne (vers 980)
Etude
historique et critique.
V. DUBARAT.
Interneten, Gallica.
Fotoak
Internetetik ateraiak
Itzulpenak,
eneak, libre eta laxoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario