Baztan
eta 1.Karlistada: 1835.
5.kap.
Addio Baztan!
Apirila
Eta
Minak, zer? Ikusi dugunez, Iruñera itzuli baina Gobernu
Zentralarendako
ez
zen nahikoa egin zuena, are gehiago, Minak Lekaroz kizkaltzeak eta Etxarri Aranatz galtzeak, Zumalakarregiren fama, bere etsaia, haunditu zuen.
Apirilak
08. Espoz
& Minak
Nafarroa utziko du, betirako. Gerónimo Valdés
de Noriega bere ordezkoa . Honek gerra metodikoagoa eraman nahi zuen
eta
aldi berean postura defentsiboagoa zuen. Oráa jeneralak Baztan bere
aginpean
hartuko
du .
Apirilak
12. Konboia Alduden
dago. Aldi honetan Baztanen barna pasako da. Batailon batek lagunduko
du, eta bidean ziren tropa guziek aldizkatzen zaindu behar zuten:
100
zamari Alduden, hortik Elizondora eta hemendik Irurita eta Belatera,
han bi batailon esperoan eta hauen konpainiarekin Iruñera.
Zer
garraiatzen zuen? Janaria: arroza eta gailetak.
Apirilak 14 Elizondoko kasernatik Erratzu eta Arizkungo alkateei... biharko goizeko bederatzitarako agertu behar dira Alduden (!!!) 30 zamariekin con lazos y sogas de esos dos pueblos...
Egun
berean Urdazubitik,
Oraá Jeneralaren sekretarioak igortzen die karta bat Erratzu,
Arizkun eta Amaiurreko alkateei azaltzen nola Urdazubiko gotorlekua (aduana) indartu nahi dutenez, harat igortzeko biharko goizeko bortzetarako
hainbertze zurgin, hargin, harotz eta mutil .
Apirilak
22 Diote
nola hiru batailon faccioso ari dira Urdazubi blokatzen. Hemen
kaserna bat (lehenago erran dugun aduana) zuten liberalek eta Elizondotik ekarria konpainia (±
100
lagun)
batekin (Regimiento de Orense) defenditzen zuten. Hango goarnizioneak
bizpahiru atake jasan zituzten.
Bizkitartean
Sagastibelzak Bidasoa aldea kontrolatzen du.
Apirilak
28 Kontrabandoa.Francisco
Asura (Capitan de Tiradores de Isabel 2ª) gauez Elizondotik atera
zen eta Luzaidera pasa zen non zamaltzain espainiar batzu atzeman
baitzituen 31 fardelekin, eta fardel hauetan, gauza debekatuak garraiatzen
zituztela Frantziatik. Karlistendako, naski.
Presoen trukaketa. |
Maiatza
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… Junta General
Extraordinaria…
a
4 de Mayo de 1835… bildu ziren…
urte
honetako kuarteleko eta herrietako alkateak eta junteroak ,
Lekarozkoa ezik, Hau afusilatu zutenez, bere partez Bartolome
Biguria agertu zen.
Zer tratatu? Beren karguetan mantentzen zirela eta jendearen eskaerak...
Eskaerak:
* Antonio Iturburua jaunak, Erratzuko Marisconea etxeko nagusia, dio nola Iñarbeyn (Iñarbegi) borda bat erre zitzaiola eta Burga aldeko 4 haritzondo eskatzen dituela konpontzeko debalde, zeren kasu hauetan (erreketan) hala izaten ohi baita. Udalak lau haritzondo baietz baina ohikoaren erdia pagatzen, pezta bana.
Mariskonea/Maxkonea. Erratzu |
* Antonio Iturburua jaunak, Erratzuko Marisconea etxeko nagusia, dio nola Iñarbeyn (Iñarbegi) borda bat erre zitzaiola eta Burga aldeko 4 haritzondo eskatzen dituela konpontzeko debalde, zeren kasu hauetan (erreketan) hala izaten ohi baita. Udalak lau haritzondo baietz baina ohikoaren erdia pagatzen, pezta bana.
* Manuel Tomas Yribarren jaunak , Arizkungo Zapatonea bere etxea, dio nola Elizondoko kasernatik ateraia partida batek erre zion Orabidean zuen borda eta txabola eta hortaz eskatzen du usadioa denez , ia ematen dioten zura/arbolak debalde. Udalak arbolak baietz baina pezta bat ( hau da , ohikoaren erdia) arbola bakoitzarengatik. Kasu hau arraroa da, zeren Udalak bere eskaera tramitatuko baitu eta onespena emanen baitio hurrengo urteko Apirilan.
Eta gerra? Laburbilduz:
Karlistak nonahi Bidasoa aldean, ez bada Igantzin, izanen da
Etxalarren edo bertzenaz Urdazubin edo Lesakan. Oraá jenerala
hemendik harat eta bere gibeletik karlistak, manduliak bezala.
Hala ere, gauzak aldatzera doazte: liberalen taktika aldaketa, Bidasoa eta
Baztan abandonatzea, uztea deliberatzen
dute.
Maiatzak
22 Bi
agindu hartzen ditu Oraá jeneralak Elizondon: bata, erreserbatua,
agintzen Iruñera igorri gehar dituela Elizondoko (baita Doneztebeko
eta Urdazubikoak ere) fortinean diren gauza guziak (armak,
munizioneak, janaria... ) eta bida, kontra-errana, egun berean non
Valdes jeneralak agintzen baitio Baztango eta ondoko haranak kontrola
ditzala. Oraak baietz baina Doneztebe eta Elizondon artean ia 400
kolpatu, bon, eri dituela eta ia nola garraiatzen ahal duen holako
kopurua...
Maiatzak
23 Oraá inguratua
zagoen, ia Bidasoa guzia karlisten eskuetan dago. Hala ere aginduak
bete zituen (militarra zen , naski ).
Maiatza
25 Konboia
Elizondotik kasernaren materialarekin atera zen eta
26an Iruñean zagoen
arazorik gabe.
Baina
honek Elizondoko jendea, liberalak naski, asaldatuko du. (Suposatzen da Elizondora itzuli zela) Oraá
saiatuko da jendea baretzen baina 28an
Valdesek agintzen dio Lekunberri aldera gatea.
Maiatzak
29 Argiastean,
Oráak Iruritatik Donezteberako bidea hartuko zuen eta hortik
Ultzamara, ustez errexagoa izanen zela. Eguraldi txarra, euria,
hotza, lohia eta lohia, errekak gainezka eta karlistak, barrandan,
bere esperoan. Larraitzarren (bertzeek diote Labeaga
aldean, Larremiarren ondoan) borrokan lotu ziren, desastrea
liberalendako, erretirada, ibaia gainezka, soldaduak ito. Hala hola
Eltzaburun elkartu, 30ean
gan ziren Markulaina lo egitera eta Ekainaren 1ean,
Iruñean. Han, soldaduak zigortuak borroka galtzeagatik !, egun
berean armada guzia ardorik eta pattarrarik gabe, ofizialak zaldi
gabe, banderak altxatuak...
Hala
ere aginduak bete behar: Doneztebe, Oieregi, Elizondo eta Urdazubiko
(hiru?) fortinetatik eta ospitaletatik lekutu behar zen, inpedimenta
guziarekin.
Maiatzak
30 Gerrako
miseriak, alboko kalteak/daños colaterales, Agustin
de Labaqui,
Arizkungoa, Pedro Phelipe de Labaqui eta Xabierra de Iribarrenen
semea, herri honetako Gortari etxekoa , 36urtekoa, que el dia 29 …
marchó de bagage con la división del Sr. Oráa, jakin izan dugu
biharemunean, Maiatzak 30, en el encuentro que tubo éste con los
carlistas se halló muerto en los montes de Elzaburu y Ulzama, ... y
fue enterrado allí mismo....
Liberalak hilak ehortzen, biluzik. |
Gerra honetan denak ez ziren/zuten hiltzen kanpusainduaren ondoan. Non dira lurperatuak? Batek daki . Hondar kasuan bederen erraten dute zer egin zuten. Bertze kasuetan ez, baina susmoa da gure dermioetan "hobi komuna" franko badela.
Ez hasi "altxorrak" bilatzen. Biluzik lurperatzen zituzten gorpuak. Bakean egon bitez.
Ekaina
Ekainak 01 Liberalen azken eskaera, lekutu baino lehen, despensa bete nahian. Arraroa data, Ekainak 1, zeren egun horretan uste dugu Iruñean egon behar baitzirela, ez Iruritan."Carne en vivo" eskatzen dute, baita garagarra ere. Hondar hau ez dirudi Baztanen bazela.
Ekainak 02 Iruñea.Ekainaren 2an Iruñetik Oráa atera zen Baztan aldera bi dibisionekin hango soldaduak Iruñera eramateko eta Lantzen zagoelarik jakin zuen Biadasoa aldeko kaserna guziak Sagastibelzaren mehatxupean zirela.
Ez
zekiena zen Elizondon egun horretan gertatzen ari zena .
Hemen
erran behar da nor zagoen momentu honetan Elizondoko kasernan: bi
motako tropak,
- regularrak, Regimiento de Orense, gallegoak ziren , (ofiziala: Mayor/Komandante Jose Mª Cid) soldaduak, kintoak, 200 inguru, (bertze 100 geiho Urdazubin ziren)
- eta tropas francas ( ofizialak Asura eta Apezteguia), baztandarrak doikebe : Tiradores de Isabel 2ª (txapelgorriak), Urbanos de Baztan eta Guias, 130 inguru.
- Denen burua , Gobernadorea, Don Ramon Zugarramurdi.
Karlistek
lehenbizikoei Elliot
Ituna
aplikatzen zieten: presoak errespetatu, baino bigarrenei, lepoa
moztu.
Ekainak
01 Elizondo. Coronel
D. Jose
Mª Cid,
del Regimiento de Orense
: ”
Gaueko hamarretan hilabete honetako lehenbiziko egunean, jakin nuen D.Ramon Zugarramurdi – Teniente
Koronelak , kaserna honetako Gobernadorea, berak errana nola etsaien
bi batailon Sagastibelzaren aginpean gaua pasatzen ari zirela, bat
Iruritan eta bertzea Arraiozen, eta hortaz hasi nintzen erronda
puestoz puesto, bijilantzia
bikoiztea agintzen. Pasatzekotan herri
erdian dagoen zubiko ate ondotik (Antxitoneko Zubiak ate bat bazuen), ikusi nuen D. Francisco Asura,
Txapelgorri konpainiaren komandantea, zubia ezker aldera pasatzen (Txokototik
zetorren, ibaiaren eskuin aldetik) bere tropa alojatzera eta niregana hurbiltzen erran zidan beharrezkoa zela
ofizialen
junta
konbokatzea, aztertzeko gure egoera eta deliberatzeko zer neurri
hartu behar zen, eta erantzun nion gaizki ikusiak zirela junta
horiek eta kaserna honetan Nagusiak
agintzen zuela eta hori errana, gan nintzen nere kuartora. Gaueko
orduetan edo, (Ekainak
2),
agertu zitzaidan Exgobernadorea... eta erran zidan Txapelgorriak
(Tiradores)
eta Urbanoak sublebatuak zirela eta plazan formatuak, hemendik gateko
zeren ez baitzuten etsaiei esperatu nahi, eta orduan kontatu nion
Gobernadoreari Txapelgorrien komandantearena, Asurarena, eta gehitu
nuen horrek zuen kulpa guzia eta komeniko zuela hau, Asura,
afusilatzeak baino esperatzen ari nintzelarik nere printzipioak
onartuko zituela, erran zidan haiekin lekutzen ari zela !!!
...Plazara (nere ustez Miserikordiako barneko patiora) gan nintzen non ziren Chapelgorriak eta Urbanoak,
lehenbizikoen komandantearekin mintzatu nuen, erraten nolako krimena
ari ziren egiten … eta atetatik aterako zena traidorea izanen
zela... gero D. Pedro Miguel Apezteguiarengana, Giden
komandantea, ... ez zidan kasurik egin... Nere kontra saiatu ziren
txapelgorri batzuk eta ez nuen nere erreximientoa haien kontra paratu
zeren barraiatuak baitziren fortifikazioneko zabalera babesten...
Antxitonea/Txokotoko zubi zaharra. |
Muga
aldera ikusi nituen gaten... Goizeko bortzetan (gaur eguneko 7etan) hasi ziren karlistak
atakatzen baina Urbanoek defenditzen zituzten postuak nere
soldaduekin bete nituen... lortu genuen etsaiak erretiratzea eta
inguruko gainekaldetatik gana ziren...
Atsaldean...
familia batzuk artileriaz eta biharemunerako esperatzen zenaz
bildurtuak atera nahi ziren... agindu nuen ateak edekitzea eta nahi
zuen jendea atera zedila... atera zirenak gero etsaiek preso hartu
zituzten....
Iluntzean (karlistak) Lekaroz aldera gan ziren eta hortik Doneztebera... naski,
bazekitelakotz laguntza zetorrela...”.
Bertzealdeko
egunkarietan hola kontatuko da.
Añoa/Ainhoa |
Eta
hemen bitxikeri bat Karlistendako. Egunkariak dio nafar batailonek badute bandera beltz
bat...
gainekaldean GLORIA
idatzia eta erdian une tête (burua)
de mort avec cette inscription MUERTE.
Don
Ramon Zugarramurdiren azken gaua Elizondon, bere abokatu-defentsoreak
errana: Maiatzean gara.
Exmo Sr. General D. Jeronimo Valdes-ek agindu zuen gure dermioetako eta ingurutakoetako kasernak abandonatzea.
Maiatzak 16, Sr. General Oráari erretirada prestatzea agindu zioten , kasernak desmantelatzen, Iruñera janaria eta zituzten armak eta munizionea eramaten, eta hori egin zuten Maiatzaren 26an, Elizondon momentuz bakarrik utzi zuten 20.000 razione gailleta, 4.000 irin, 6.000 zingar, 80.000 arroza, 13.000 kartutxo, 15 bonba kainon bakoitzarendako, kintal bat bolbora baino balak eta sukarriak (piedras de chispa) batere ez.
Exmo Sr. General D. Jeronimo Valdes-ek agindu zuen gure dermioetako eta ingurutakoetako kasernak abandonatzea.
Maiatzak 16, Sr. General Oráari erretirada prestatzea agindu zioten , kasernak desmantelatzen, Iruñera janaria eta zituzten armak eta munizionea eramaten, eta hori egin zuten Maiatzaren 26an, Elizondon momentuz bakarrik utzi zuten 20.000 razione gailleta, 4.000 irin, 6.000 zingar, 80.000 arroza, 13.000 kartutxo, 15 bonba kainon bakoitzarendako, kintal bat bolbora baino balak eta sukarriak (piedras de chispa) batere ez.
Maiatzaren
29an Oráaren brigada gan zen Ultzama aldera eta Labeagan karlistekin
borrokan lotu ziren. Izigerriko zafraldia hartu zuten liberalek. Hau
jakina, Don Ramonek abisatu zion Iruñeko kuartel Nagusiari zein egoeran
gelditzen zen Elizondoko kaserna. Horretan zirelarik, Aldudeko
komandante frantsak mandatua pasa zion erraten ez ziola igortzen ahal
ez munizionik ez sukarririk eta gainera karlistek, honetaz jabetuak, atakatu behar ziotela.
Mandatua Ekainaren 1an, gaueko bederatzitarako ailegatu zitzaion. Hau jakin bezain fite abisua pasa zion Asura kapitanari... “Txokoto auzoan zagoena , kasernatik kanpo, gotorlekuren barnean sar zedila bere konpainiarekin eta han geldi zedila. Segiduan Orense Erreximentuko Mayorrengana gan zen eta agindu zion bijilantzia bikoiztea. Hau egin ondoren, bere kuartora gan zen mezu bat Sr. General Biserreiri (Valdes-i) igortzeko. Bizkitartean Asura kapitaina eta bere konpainia kasernan sartu ziren baino han alojatu ordez, plazan (gure ustez kasernako patio haundian) gelditu ziren.”
Mandatua Ekainaren 1an, gaueko bederatzitarako ailegatu zitzaion. Hau jakin bezain fite abisua pasa zion Asura kapitanari... “Txokoto auzoan zagoena , kasernatik kanpo, gotorlekuren barnean sar zedila bere konpainiarekin eta han geldi zedila. Segiduan Orense Erreximentuko Mayorrengana gan zen eta agindu zion bijilantzia bikoiztea. Hau egin ondoren, bere kuartora gan zen mezu bat Sr. General Biserreiri (Valdes-i) igortzeko. Bizkitartean Asura kapitaina eta bere konpainia kasernan sartu ziren baino han alojatu ordez, plazan (gure ustez kasernako patio haundian) gelditu ziren.”
Mezua
eskribitzen akitu zuelarik Asura bere aitzinean agertu zen eta honek
galdegin zion zer egin behar zuten. “Defenderse
hasta el último trance edo hil artio”,
izan zen Don Ramonen erantzuna, eta berriz agindu zion tropek haien
kuartoetara gan behar zutela. Honi Asurak erran zion ez zela bere
konpainiaz fidatzen, zeren errenditzen balime ziren, consecuencias
desastrosas.
Hala
ere, gaueko orduetan (Ekainak 2) gan zen Don Ramon Orenseko Mayorren
kuartora pezetero ofizialekin (Asura, Apezteguia, Eyaralar eta
Frias). Hauek kanpoan gelditu ziren eta bera sartu zen eta egoerari
buruz mintzatu ziren.
Hasieran
pentsatu zuten edo denek batera ihes egitea edo bakarrik Gobernadoreak pezeteroekin, Orenseko Mayorra bere tropekin “compuesto
de quintos de débil complexion y natural pesadez para la marcha...”
han
geratzen. Azken
neurria onartu zuten. Ordu bat eman zuten afera tratatzen.
Ordu
bat beranduago prest ziren Gobernadorea eta tropas francas Elizondo
abandonatzeko.
Norat?
Urdazubira. Han
liberalek kaserna ttiki bat zuten mugatik “
a menos de un tiro de fusil”,
Orenseko
konpainia batekin, hau da 100
soldadu inguru, defenditua.
Ihes bidea: marra horixka. |
Prozesuan, Asura
kapitainak ukatu zuen Mayorrekin solastu zela Txokototik etorri
zelarik proposatzen ofizialen bilkura egitea.
Saiatu
zela txapelgorriren bat Mayorra zanpatzen? Bai to, txapelgorriak
nerbiostuak ziren zeren haiendako kapitulazionearen ondorioa lazgarria
izanen zela eta hortaz gehienek armak erabiltzeko prest zituzten ,
baino ez Mayorraren kontra.
Eta
hola egin zuten. Elizondo utzi, lasterka batean Urdazubiko
kasernaraino eta gure Don Ramon gelditu gabe, Ainhoara.
Bere
argudioa? Karlistak bere gibeletik gana zirela Elizondoko kaserna
bakean uzten eta hola denak salbatu ziren, bera, bere tropa frankak
eta Elizondon gelditu zirenak. Artista bat.
Hemen
bitxikeri bat. Gracian
Echegoyen, Tirador de
Isabel 2ª/txapelgorria, gelditu zen kasernan, loarkatua/loakartua. Iratzarri
zelarik (bakarrik utzia, lagunak ganak) eraman zuten Mayorrengana eta proposatu zioten “que
se quitara
los
vigotes,
bere erreximentuko (de Orense) arropak emanen zizkiotela eta holaxen facciosoek
ez zuten hilko baino ez bazuen fite hori egiten, ez zuen astirik
izanen porque iban a capitular/errenditu behar baitziren”.
Bi
gauza, bat, argi zagoen karlistek pezeteroak/txapelgorriak garbitzen zituztela eta
bida, txapelgorriek bigotea zutela
distintibo moduan.
Frantsek
diote errebeldeek ez zutela Elizondo hartu Zugarramurdiren
erretiradak suposatzen ahal zuen bezala. Buruzagiaren ihesaldiaren
ondoren, goarnizioneko puska haundi batekin , 160 gizon (lehenago 200 ziren), batailoneko
nagusi batek erabaki zuen borrokatzea azkeneraino inguruan zituen
karlisten kontra.
Holako
ekintzak emaitza ona izan zuen zeren Oraá jenerala agertu zen eta
Elizondoko kaserna azken eta hondar aldiz libratu zuen.
Eta
Don Ramon? Zugarramurdi
koronelak erran du intentzioa zuela Espainian sartzeko Urdazubin
barna (?) eta epaile militar baten aitzinean aurkeztea.
Eta
hola izan zen . Ekainaren 10ean
gerra
kontseilu bat Iruñean antolatu zen Zugarramurdi koronelaren jarrera epaitzeko. Ongi atera zen eta denborarekin
“Juez Militar” izanen zen.
Ekainak
05 Gure
dermioetako liberaleak elkartzeko eguna Ekainak
5,
lekua, Irurita.
Ekainaren 5ean, eguerdian, denak elkartuak, bi dibisionen
laguntzarekin, Belaterako bidea hartu zuten.
Addio
liberalak Baztandik, addio,
gerra hau akitu artio !!
gerra hau akitu artio !!
Bidenabar,
karlistek lortu ez zutena, sute batek 77 urte beranduago, 1912.eko
Irailaren 30 ean, burutu zuen. Fotoa beranduago atera zuten.
Ekainak 18 Junta General
Elbeteko
ostalariak dio, nola berak 556 razione ardo
emanak zituela Elizondoko kasernarendako eta ia ordaintzen ahal
zioten. Udalak, egun bereko juntan, dio bera bezala gehio badirela
eta eskaera guziak bilduko dituela ikusteko nola egin.
Uztaila
Uztailak
05 Anizko
ostalariak dio nola las tropas de la Reyna errekisatu zizkioten
Belateko lepoan 30 kantara ardo. Eskatzen du ia Udalak pagatzen
dion...
Uztailak
13 Badakigu
13an
Junta-de-Navarra
-koak Elizondon zirela, nola momentu horretan 5 batailon karlista
baziren edo nola Don Andres Borda, baztandarra, izanen da karlisten
komandantea, zeren orain Miserikordiako kaserna izanen da karlisten
kuartela edo nola pasa dituzte 25 zaldi kontrabandoz Lizarrara
igortzeko.
Uztailak
18 Junta General
Uztailak
20 Honetan
errekisatu dutena pattarra da : bi pinta. Nork?
Exto
Rl
de Navª 5º Baton
5ª
Compª-k.
Teorian
liberalek Elizondoko kaserna hutsik utzi zuten, baino Elizondoko
“Libro
de Defunciones”-en
helduko diren egunetan Orenseko soldaduen izenak agertzen dira:
Alvaro Cacenavis, Tomas Lopez, Francisco Rodriguez, Manuel Alvarez, en
el Hospital Militar. Larri
kolpatuak edo eriak utziko zituzten...
Zumalacarregui, Zegamako bidean, hilzorian. |
Eta el Tio Tomas, Amezkoako Otsoa? Bilbaora, bere halabeharrarekin elkartzera, hilabete honetako 24an hilko zen zangoan hartutako zauri batengatik.
Liberalak gan eta karlistak Baztango nausiak izanen dira gerra akitu artio. Oraindik aunitz falta da gerra hau akitzeko, bai, lau urte. Zer dakar honek? Bederen gerra haundia, gerra zakarra ez dela ikusiko Baztanen. Hortik aparte karlisten kontrola, bortxaz alistatuak, gerra txikia, errekisak, afusilamentuak, zorrak, borroka ttipiak, ebasketak , bahiketak eta antzekoak, eta hola lau urtez, azken hilabetera artio.
Abuztua
Abuztuak
07 Badakigu
Junta Ayuntamiento bat izan zela. Zer tratatu, ez.
Iraila
Iraila
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… Junta General
Extraordinaria…
a
18 de Septiembre de 1835… bildu ziren…
urteko
udalbatza edo kargodunak. Lekarozek Juan
Martin Yrivarren
igortzen du. Burua teniente alkalde izanen da, Miguel Marcos de
Zelaieta por indisposición del alcalde. Diote dituzten aferak
konpontzeko laguntza behar dutela eta hori betetzeko komisionatzen
dituzte : Don Jorge Mayora Arizkungoa, Don Juan Nicolas Echeverria,
herri honetako (Elizondoko) bikarioa, Don Joaquin Antonio Echenique,
Elbeteko bikarioa eta Don Jose Domingo Echenique, Arizkungoa,
tratatzeko alkate laguntzarekin haran honetako aferak, “raciones”,
bagajeak eta abar sin
limitación alguna.
Ytem,
jakitean bildua duten ogia/garia almazenean eguneroko “raciones”
egiteko aski ez dela, deliberatzen dute gaurtik , bil daitezela 250 erregu
gari Baztango herri guzien artean.
Eskaerak:
Bartolome
de Viguria jaunak,
Lekarozko Gortaria etxeko nagusia, dio nola bazuen borda bat Alsu
aldean eta nola Frantzestean erre zioten handik pasatzen ziren
tropek, eta han ondoan bazuen lur puska bat eta nahi zuela permuta
egin komunaleko bertze lur sail batekin. Baino permuta horretan
ematen zuen landak izan behar zituen 20 arbol “prendidos
en tres hojas”
(ez dugu ulertzen ez konprenitzen. Baten batek balime daki...). Berak
dio nola berak”hori” egin zuela baino norbaitek izorratu zizkion planta horiek , denak errotik ateratzen. Berak komisionatuekin hitz egin
zuen eta hauek erran zioten berriz plantatzeko. Berak dio nola
momentu honetan entregatzen ahal ditu 20 arbol horiek
“no prendidos en tres hojas
sino en disposicion de poder ingertar” eta
gisa honetan permuta behingoz burutzeko.
Ez dakigu Udalaren erantzuna
Juan
Martin de Larrachea
eta Jose
Fco Michelena,
biek diote nola eman zieten jateko a
25
personas en clase de presos en la caserna el año pasado, haien
artean Don Juan Nicolas Echeverria, vicario de este pueblo, Don
Joaquin Yrigoyen, Don Juan Baupt. Meoqui, Don Juan Martin de Latadi,
apez arizkundarra, eta bertze batzuk hogei egunez eta nola orain ikatza egiteko egurrarengatik ordaindu behar dioten Udalari, ia bata bertzearekin zerbait
konpontzen ahal den. Ez dakigu erantzuna.
Urria
Urriak
07 Egunkariek
diote Errazu
7 de Octubre:
Erratzuko 125
gaztek nola ez zuten borrokatu nahi Don Carlosekin eta Frantzia
aldera pasa direnez, haien gurasoak, 53,
preso hartuak izan dira eta Iturralderen koartel Nagusira eramanak izan direla. Erratzuko
bizitanleak denak konstituzionalak dira.
Berri
honetan bakarrik Erratzu ateratzen da baina nolabait erakusten ditu bi
gauza, bata nola hornitzen zen karlisten armada, bortxaz, eta bida,
desertoreak. Naski borrokan ari diren bi armadek, liberalak eta
karlistak , bortxaz alistatzen dituzte bere soldaduak, liberalak
kintekin eta diruarekin, eta karlistak “boluntarioekin” kasu
batzuetan zinezkoak eta bertze aunitzetan bortxaz, Erratzuko kasuan
bezala.
Desertoreak?
Biek zituzten, soldata ez bazuten kobratzen edo ideologiaz edo
borrokatu nahi ez zutelakotz ( gaurko intsumisoak).
Honekin lotua, errepresaliak desertoren familien kontra. Hau errepikatuko da hurrengo urtetan baino ez dugu informazione zehatza lortu honendako, kasu batzuetan multak, bertzetan kartzela baino norendako, zenbat edo noiz modu arront nahasian agertzen da.
Honekin lotua, errepresaliak desertoren familien kontra. Hau errepikatuko da hurrengo urtetan baino ez dugu informazione zehatza lortu honendako, kasu batzuetan multak, bertzetan kartzela baino norendako, zenbat edo noiz modu arront nahasian agertzen da.
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… … el 8 de Octubre de
1835… bildu
ziren…
San Migeleko batzarraren ordez…
Pedro
Antonio Aguirre,
Alcalde, Juez y Capitan a Guerra…., dio
nola
jende aunitz kexatzen ari da zeren beren zamariak erabiliak izan baitira
“bagages”-endako eta
lan honetan hondatu baitira por habérseles desgraciado.
Deliberatzen dute jendeak aurkez diezateztela “memoriales”/txostenak
eta eskribauak bil ditzala denbora hobeagoan tratatzeko.
Ytem
ostatuak arriendoan hartu
dituztenak , ikustean nolako arazoak dituzten ardoa
lortzeko, eskatzen duten horren prezioa haiek paratzea.
Juan
Francisco
Gortari
jaunak, Arraiozko ostalaria, dio bere izenean eta Baztango ostalari
guzien izenean, nola ari dira kobratzen 22 marabedi pinta
bakoitzarengatik eta ez zaiola errentagarrria izaten. Hortaz eskatzen
dute baimena prezioa igateko.
Ez dakigu Udalaren erantzuna.
Pinta bat = ± 0,74 L.
Ez dakigu Udalaren erantzuna.
Pinta bat = ± 0,74 L.
Maria Micaela Arizcun andreak, Elizondoko Arozanea bere etxea, dio nola Txokotoko Etxeberria ondoan bazuen sagardi bat Lekaroz-larre aldean. Kasernako tropek sagardi hori moztu zuten egurra egiteko. Sagardi horrek kontribuzionea Elbeten egiten zuen eta hortaz eskatzen du Elbeteko kontuetan bere alde agertzeko egur hori.
Ez
dakigu Udalaren erantzuna.
Juan
Hualde y consorte-ek,
Gartzaingoak, diote nola “beren
zamariekin ibili direla ogia/garia garraiatzen Frantziako erresumatik
en contrabando en beneficio de este Valle ikusten ahal denez de las
notas del Sr.Alcalde... diote
ere arrisku haundiak izan dituztela eta bakarrik 3 ½ erreal fuerte
ematen dizkietela “por
cada viage”.
Eskatzen dute “lo
que tengan conveniente”.
Udala ados,
“por cada carga de trigo 4 reales fuertes”.
Bertze
hitzekin senar-emazteak kontrabandistak, Udala, patroia.
Martin
Tomas Zugarramurdi
jaunak dio Elizondoko ardo arriendoa hartu zuela eta nola prometitu
zioten ere etxe
bat
en donde suplir, baina ez zela hola suertatu
eta hortaz behartua izan zen etxe bat alokatzera, horrek suposatzen
duen gastuarekin. Udalari eskatzen dio ia laguntzen ahal zaion …
eta Udalak erraten dio gan daiela Elizondoko herriarengana eta
haiekin konpon zezala afera.
Urriak
20 Junta
Ayuntamiento Ez
dakigu zer tratatu zuten.
Urriak
21 Exto
Rl
de Navª 5º Baton
4ª
Compª:
Martin
Zugarramurdi
batek eman dizkiola 2 kantara eta 6 pinta ardo Elizondon, eta diote
Udalak egin dezala.
Urriak
23 Exto
Rl
de Navª 5º Baton
4ª
Compª:
Juan Pedro Nuin
batek eman dizkiola 11 kantara ardo Erratzun eta diote Udalak egin
dezala.
Urriak
27 Exto
Rl
de Navª 5º Baton
4ª
Compª:
Bertze 11 kantara Erratzuri dagokion kontuan. Udalak egin dezala.
Sinatua: Pedro Llanos.
Kantara = 16 pinta.
Kantara = 16 pinta.
Elizondoko
Eliz liburuetan partida guziak Juan Pedro Escartin edo Jorge
Santesteban sinatuak agertzen dira Por
ausencia de mi, azpian sinatzen duen bikarioa, que fue conducido en
calidad de rehen a la ciudad de Pamplona. 8 Julio de 1835.
: Don Juan
Nicolas Ambrosio de Echeverria.
Ez du sinatzen 1834.eko Urriaren hamekatik 1835.eko Urriaren 26ra
artio.
Gauza pare bat gure Juan Nicolas apezarendako: Iruñean sortua, gurasoak Berroetakoak eta Konbentzioneko gerran Iruñera ihesiak, hortaz bera han sortua. Familia itzuli zen Berroetara eta bere haurride artean, Martin Luis, Baztango Alkatea gerra hasi zelarik eta karlisten konjuratuen artekoa. Hortik susmatzen ahal da bere pentsamoldea. Eta bigarren gauza: Cristau-doctrina / Aita Gaspar Astetec erdaraz / escribitua eta orai / Escuaraz publicatzen due- / na, cembait gauza aumentaturic, Baztango Valleco / Parroco batec Cristau / Fielen instruccionearen deseyuz. Bearden licenciarequin / Iruñean: / Gadearen Impretan / 1826 urtean '. Nor zen parroko hori? Gure Juan Nicolas Ambrosio, Berroetako Etxeberriako semea. Agur eta ohore. Baztandar bat ausertu zen zerbait eskuaraz publikatzen denbora haietan!
Azaroa
Azaroan,
Madrilgo prentsak dio nola D. Joaquin Antonio Yrigoyen y Gamio,
Arizkungo monjen kapellana, facciosoekin ari dela gerra hau hasi
zenetik eta hala ere puntualki biltzen duela bere pentsionea. Nola?
Bere apoderatuaren bitartez Arizkungo Convento
de las
Mercedeseko
monjek sinatzen dioten agiriaz erraten bere lana betetzen duela. Diru
hau Baionatik libratzen da eta gobernuak
ez du deus egiten!! komentatzen du periodikoak.
Azaroak
08 Junta
Ayuntamiento. Tratatu, ez dakigu zer tratu zuten baina bazkaldu zutela, bai. 28 kargodun
bildu ziren.
Azaroak
28 Junta
General de candelas
Aldekoa (Landa Etxea) / Ziga. |
Zigako Aldekoa etxeko nagusiak, Jose Francisco Michelena, dio nola urte honetarako alkatea izateko hirukotean/ternan sartu dutela eta berak dio nola pasa den urtean Baztango alkatea izan zela desde el 16 de Octubre de 1834 hasta el 8 de Enero de 1835. Horretarako argudiatzen du kargu bat hartu ondoren, bi urteko grazia zuela 63. legearen arabera. Hortaz suplica se sirva exonerar del servicio... Ez dakigu Udalaren erantzuna.
Anizko Gantxitonea etxeko nagusiak, Pedro de Ernet, dio nola orain dela urte bat etxea erre zitzaiola eta berregiteko 50 haritzondo nahi dituela , debalde. Udalak baietz baina pagatzen ohiko prezioaren erdia.
Juan
Miguel Alberro
jaunak, Elizondoko Apezenea etxean egoliar, eta garegilea lanbidez
dio nola bere
labea/fragua eramana izan zen a la caserna o Misericordia
eta berriz berregiteko, Miserikordian gelditu diren teila eta kaprio
batzuk hartu nahi zituela.
Udalak,
no ha lugar.
Berri hau kuriosoa da, zeren horren arabera ematen du Misericordia kasatua zagoela baino pasa den mendeko fotoetan zutik ikusten da... Berrituko zuten beranduago?
Berri hau kuriosoa da, zeren horren arabera ematen du Misericordia kasatua zagoela baino pasa den mendeko fotoetan zutik ikusten da... Berrituko zuten beranduago?
Juan
Miguel Domingo de Iturralde
jaunak, Oronozko alkateak, dio nola Sagastibelza Koronelaren aginduz
preso izan ziren bera eta bere kargodunak eta Ultzamako Arraiza eramanak,
8 egunez non egon baitziren a su costa por haber llevado raciones a
la Tropa Cristina en la caserna de Elizondo.
Eta gero, berriz preso izan zela Minaren aginduz, bera eta bere
kargodun bat, Agustin
Francisco Garaicoechea,
en
las carceles reales
de Elizondo, non egon baitziren lehena 9 egun eta bigarrena 14,
beraien kostura.
Hortaz laguntzaren bat eskatzen diote Udalari. Honek baietz, pezta
bana egun bakoitzarengatik baino Oronozko kontuetan apuntatzeko eta
lehenbiziko errebisionean abonatuko zaizkiela.
Azaroak
28 Almandoz,
Berroeta, Aniz, Ziga, Arraioz, Oronoz, Irurita eta Gartzaingo
alkateek diote nola kaserna Elizondon zagoelarik, Apirilean,
Sagastibelzak agindu zien ez ziezaiela inolako laguntzarik emanen
kasernakoei “bajo
la pena capital”
eta nola aldi berean kasernakoek pena berberarekin mehatxu egiten
zieten, Sagastibelzarengana komisione bat igorri zuten grazia
eskatzeko eta lortu ere. Baino lan honek 68 erreal fuerte suposatu
zuen eta diru hori eskatzen dute udalari. Udalaren erantzuna? Baietz,
dirua dagoenean.
Azaroaren
28an prentsa liberalaren arabera, Baztanen halako nahasmena izan zela
zeren erran omen baitzuten Erreginaren 300 tiradore/txapelgorri Baztan aldera
hurbiltzen ari zirela. Denak iheska, soldaduak, aduaneroak, hoken
familiak eta gehitu zuten partida karlistak soldadu baino gehiago
lapurrak bezala zabiltzala.
Prentsa
liberala holakoetan ibiliko da behin eta berriz, azkenean berria beti bera da,
giristinoak Baztan aldera keinu bat egin eta Baztanen diren
facciosoak , asaldatu eta ihes egin oilo galduak bezala eta
hondarrean dena gezurra.
Abendua
Abenduaren
9an, Elbeteko Libro
de Defuncionesen
agertzen da Manuel Villanueva bat, Vibriescakoa, soldado
del 1er Batallon de Castilla,
Orain artio, karlistak nafarrak ziren. Kasu hau, anekdota bat?
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… Junta de Tablas… a 27
de Diciembre
de
1835… bildu ziren… eta diote...
Nola
ez
da dirurik gelditzen diren lau igurainendako, hasta nueva
resolución quedan despedidos.
Ytem
nola aitzineko batzarrean Fermin
Urdaniz jaunak,
Lekarozkoa , eskatu zuela arbol batzuk berregiteko Martxoaren 14an erre zioten etxea, Martinenea, bertze batzuei bezala eta hau guzi hau kontutan izaten, udaletxeak deliberatzen du a él y demás vecinos... se
les dé de gratis a veinte arboles para ayudar a la reedificación de
sus casas quemadas baino bakarrik horretarako, erraten non nahi duten moztu , kontutan izaten,
zein den haiendako leku errezena zura garraiatzeko.
Badutela ere hamar urteko epea arbolak mozteko, baino onborrak bakarrik erabiltzen ahal dutela, onddarrak, hau da, adarrak eta abarrak, Udalarendako direla eta bizkitartean, arbolak moztu artio, ezkurrak ere Udalarendako.
Badutela ere hamar urteko epea arbolak mozteko, baino onborrak bakarrik erabiltzen ahal dutela, onddarrak, hau da, adarrak eta abarrak, Udalarendako direla eta bizkitartean, arbolak moztu artio, ezkurrak ere Udalarendako.
Ytem
ere nola pasa den
urtean Urrasungo Etxeberriko nagusiak etxi nahi zuen lur sail bat
Alkurruntz aldean. Peritoak ikusi dute leku hori Baztango saroi zahar
bat zela eta hortaz zegozkien mugarriak paratu zituztela han, jakinarazten bederatzi mugarri badirela,
como son ocho en sus extremos y uno en el centro resultando su cabida
en largo 70 estados y en ancho 40 siendo su nombre común “Alcurrunz
vajo” conservando en esa calidad perpetuamente.
Jakinarazteko, Nafarroan: zazpi oin ( ± 0,26 mt.) = estado bat ( ± 1,83 mt.)
Jakinarazteko, Nafarroan: zazpi oin ( ± 0,26 mt.) = estado bat ( ± 1,83 mt.)
Kobrantza
eguna ere: Cuenta del cuartel de Baztangoiza, mindeitzak eta arbolen
salmentak, al año 1835.
Mindeitzak: Badira 8 mindeitz Urritzate, Aritzakun, Orobidea eta Zapitorron .
Udaberrian eta udan 288
y medio (?) mutil
erabili dira jorratzen eta plantatzen mila gaztainondo eta 674
haritzondo mindeitzetatik ateratzen, 22 egunetan: 2 erreal bakoitzaren egumeko jornala.
Haltzen azala saldu dute tinta egiteko Erratzuko marrageroarendako (marrageroak = ehuleak ziren, artilekin maindire latzak egiten zituztenak).
Arbol zahar batzuk, saldu dituztela ikatza egiteko.
Salmentak
eta gastuak batera, 525 ½ erreal zor zaizkio Martin Gortariri,
Azpilkuetakoa.
- Juan Tiburcio Almandozek, maestro de primeras letras, Erbereko kuartelean, urteko saria, 25 ducados, hartzen du.
Ducados?
Dukat? Dukat bat = 10 erreal fuerte 13 ½ marabedi !!
- Juan Antonio Garayk, maestro de primeras letras, Arizkunen, urteko saria, 15 dukat, hartzen du.
- Martin Echeverriak, maestro de niños, Elizondon, azken lau hilabeteko saria, 40 erreal fuerte 12 marabedi, hartzen du.
- Juan Francisco Barberenak, Elbeteko maistrua, suplente izanez bortz hilabeteko saria , 3 dukat, hartu du.
Hemen
dugu Baztango andre enpresari bat : Luisa
Arozarena. Udaletxeko
bazkal gastuak aurkezten ditu. Bere zerrendan ikusten ahal da urteko
sei hilabetetan noiz eta zenbat bildu diren . Kasu batzuetan
alkatearen bazkariak, bertzeetan teniente alkatearena barne edo
ballearena ere eta batez ere Juntan biltzen delarik:
Ekainak18 Junta
General 34 lagun
Uztailak
18 Junta General 20 lagun
Abuztuak
7 Junta Ayuntamiento 22 lagun
Irailak
18 Junta Ayuntamiento 22 lagun
Urriak
8 Junta General 28 lagun
Urriak
20 Junta Ayuntamiento 18 lagun
Azaroak
8 Junta Ayuntamiento 21 lagun
Azaroak
28 Junta Gral. de candelas 36 lagun
Abenduak
27 Junta General 44 lagun
(Un
gitano que estuvo preso 5 erreal fuerte)
Zenbat
gastatzen zuten? 3 ¾ err.f. kargodun bakoitzak, Alkatea eta Tenente
Alkateak, 5 ½ er.f. Sei hilabete hauengatik, oro har, 3.035 erreal
fuerte 29 marabedi eskatzen du Luisa Arozarenak.
Egun
berean ere pagatzen diote Pedro
Bertizberea bati,
Urdazubi eta Zugarramurdiko aldean larean ari den iguraina,
bere urteko saria, 200 erreal fuerte.
Baino
dena ez da pagatzea. Mendiko komisioneak dio nola 720 erreal bildu
dituzte 48 bago , Urritzaten moztuak, saltzeagatik. Baita ikatza
egiteko egurretik 2.231 erreal bildu dutela ere. Oro har, 2.291
erreal fuerte.
Naski,
batzarretara gateagatik alkateek kobratzen zuten. Zenbat? 2 dukat
urtean.
Honek, guzi honek zer erran nahi du? Funtzionario batzuek kobratzen zutela eta bertze batzuek etxera, eskolak bazirela eta haur batzuk eskolara egunero gaten zirela, arbolak plantatzen zirela, baita mozten ere, kargodunek biltzen baita bazkaltzen zutela ere ( ez dakigu menua, pena), Erratzuko ehulea tinte naturala zebilela, ikatza egiten zela, jendea lanean, azienda zaintzen eta Lekarozen etxeak berregiten . Norbait kontrabando pasatzen (udaletxearendako!), gazteak gerran edo deserrian, gurasoak preso eta jendea izialdura batean baina bizirauten. Bertze hitzekin, gerran segitu arren eta Herria gorriak ikusten, Baztanen biziak darrai. Errateko, Erratzun 27 haur sortu ziren, 22 lagun hil ziren eta 6 pareja ezkondu ziren urte hontan.
Honek, guzi honek zer erran nahi du? Funtzionario batzuek kobratzen zutela eta bertze batzuek etxera, eskolak bazirela eta haur batzuk eskolara egunero gaten zirela, arbolak plantatzen zirela, baita mozten ere, kargodunek biltzen baita bazkaltzen zutela ere ( ez dakigu menua, pena), Erratzuko ehulea tinte naturala zebilela, ikatza egiten zela, jendea lanean, azienda zaintzen eta Lekarozen etxeak berregiten . Norbait kontrabando pasatzen (udaletxearendako!), gazteak gerran edo deserrian, gurasoak preso eta jendea izialdura batean baina bizirauten. Bertze hitzekin, gerran segitu arren eta Herria gorriak ikusten, Baztanen biziak darrai. Errateko, Erratzun 27 haur sortu ziren, 22 lagun hil ziren eta 6 pareja ezkondu ziren urte hontan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario