Baztan
eta 1.Karlistada : 1835
4.kap.
Kizkal
eta odol
urrina
Espainia aldean karlistek bizkortzen ari dira, Cabrera jeneralak Maestrazgo (Teruel/Castellon) eta Kataluniako puska batzuk kontrolatzen ditu. Hala ere, karlistek kontrolatzen duten dermioak ez dira elkar lotzen. Geopolitikoki uharteak dira. Bilbaoko lehenbiziko setioa hasiko dute. Batailak? Izan badira, gorrak. Mendigorrian Cordovak joko du. Artazan Karlistek. Baino hau orokorki, gu Baztan.
Ilbeltza
Ilbeltza
: Prentsaren
arabera hilabeteko lehen egunetan Iruñetik Baztan aldera Ocañaren
brigada ( ± 3.000 soldadu) atera zen, alde batetik Elizondoko
kasernara janaria ekartzeko eta han zagoen goarnizionea aldizkatzeko
Rgto Provincial de Avila-rekin
eta bertze aldetik Frantziako konboia Iruñeraino laguntzeko.
Konboia?
Bai, harrigarria. Liberalek Frantzia aldean, Baionan, bai Frantziako
Baionan ez Espainiakoan, egiten zituzten erosketak bere armada
hornitzeko. Aski da suposatzea konboiaren balioa jakiteko noraino
babestuko zuten. Kasu honetan, eta hemen orduko egunkari bakoitzak
zioten zifren arabera, holako zerbait garraiatzen zuen konboi honek:
miloi bat
franco, 200 behi, 100 zaldi, 100 kintal arroz eta 4.000 pare zapata.
Bide
klasikoa Orreagan barna zen baina profitatzen Frantziarekin zuten
aliantza (La
Cuadruple Alianza)
Urdazubi edo Aldudetik motzago eta errexagoa suertatzen ahal zitzaien
bidea , batez ere neguan. Afera bakarra , Sagastibelza eta bere
karlistak.
Erran
dugunez Ocaña jenerala agertuko da hilabeteko lehen egunetan
Elizondoko tropak hornitzera eta berritzera. Berarekin Leon Iriarte,
llamado
Charandaja,
etorriko da eta Sagastibelzarekin Almandozen topatu eta uxatu.
Bizkitartean Ocaña Urdazubira gan, han bere troparekin (2.000 edo
3.000 soldadu, egunkari bakotxaren arabera) konboia bildu 4an
eta 5ean
konboi
osoa Iruñean.
Konboia
lekutu ondoren eta harekin Ocañaren tropak, 10ean
karlista batailon batek Irurita eta Lekaroz hartu zituen eta bertze
batek Gartzain. Hamaikan, 11an,
Elizondoko fortinaren parean ziren baina ( hala diote liberalek)
kasernatik 10 (aski hamar ! ) soldadu atera eta karlista bat hil.
Pausatu zen dena, omen, aste batez zeren Elizondoko setioak segitzen
baitzuen.
Orokorrean.
Momentu honetan erran daiteke modu orokor (arras orokor) batean Hego
Euskal Herrian karlisten eremuak hego aldean Ebron zuen muga,
mendebaldean Bizkaiko eta Kantabriako mugak eta ekialdean, Nafarroan,
Orreagatik Iruñera joaten zen errege bidea. Hiriburuak, hau da ,
Iruñea, Bilbao, Donostia eta Gasteiz, libelaren eskuetan ziren.
Hemendik aparte, Espainia guzian aktiboak ziren baino ez hemengo
indarrarekin. Eta momentu honetan nolabait, erran daiteke, karlistek
iniziatiba zutela.
Ilbeltzak
05 Udalari
eskatzen: D. Esteban Oscariz
“abogado de presos pobres de este reyno”,
Iruñean sinatua, 20 erreal.
Ilbeltzak
10 Elizondon
berriz, eguneko zakurkeria, baztandarra,
por
orden de la Reyna gobernadora fue pasado por las armas en la plaza de
este lugar Martin
Fermin de Legarreta,
Elizondokoa, 60 urtekoa , ezkondua Mª Urbana Elizondorekin,
Gartzainen bizi zena, Konfesatu zen… Bortzgarrena. Zer
egin zuen adin horrekin ? Eta berriz juicio sumarial: gerrako
krimena.
Bizkitartean
Miserikordiako Ospital Militarrean eriak hiltzen dira, Antonio Lopez,
Miguel X. , Antonio Domingo, Francisco Navascues, eta haien artean
arizkundar bat, Ilbeltzak 18, Pedro
Jose Ollaguerre,
Milizia Urbanoa, 26 urteko mutila, aita Pedro, frantsa eta ama Antonia
Yribarren, arizkundarra. Funerala bere lagunek (urbanoek) pagatua.
Elizondotik kanpo, karlistak nagusiak. Konparazione bat:
Erratzu/Gartzain
Exto
Rl
de
Nava
8º Batª
(Karlistak)
Enterado
el Regidor de Errazu, Urrutia
… biharko,
seietarako entregatuko dituzu 6 zamari, basta, soka eta
zakuekin... eta ordu horretarako ez baduzu mandatua bete, partikular bezala berrehun zapata pare eta ehun duroko isuna izanen duzu.
zakuekin... eta ordu horretarako ez baduzu mandatua bete, partikular bezala berrehun zapata pare eta ehun duroko isuna izanen duzu.
Dios
qe
a V. ms
as
(Jaungoikoak
Zerorri aunitz urtez)
Garzain
17 de Enero de 1835
Eta
odola dariola... El
dia 20 de Enero de 1835 hil zen balazo batez en el campo de honor
Miguel
Mª de Echandi
Oronozkoa, siendo voluntario del 12º
Batallon de Navarra , 24 urtetakoa,
funeralak egin zizkioten…
Orain
artio, karlisten artean hiltzen ziren baztandarrak 5.
Batailonekoak ziren baino orain hasiko dira baztandarrak
12.
Batailonean agertzen.
Ilbeltzak
26 Liberalek
saiatu zuten karlistak erakartzen fortinaren ondora eta erdietsi
zutelarik, kainona atera, su egin eta lau karlista akabatu tiro batez,
hala ere karlistek Elbete hartu dute, liberalak Asko aldera saiatu
ziren pasatzen baino ezin. Karlistak urbiltzen zirenean kainona atera
eta hauek ihes.
12" |
Eta
zenbat ziren? Batzuek lau diote. Minak hiru, bi kainon eta obus bat.
Diferentzia ? Neurria, kainona obusa baino luzeagoa da.
Otsaila
Karlistek
Baztan kontrolatzen eta Elizondo blokatzen, kainonak erabiltzen baita
inprenta ere. Holako mandatua ailegatu zen Erratzura:
Otsailak
05 Eta
Erratzun hasi zena ez zen Elizondon gelditu, honetan Arraiozen, seigarrena, dia
5 de Febrero de 1835 fue pasado por las armas , 50 urtekoa, estando
en su propia heredad de Naceta Lorenzo
Echaide
ez zioten astirik eman oliedurak hartzeko, Oieregikoa, baino herri
honetan bizi zena. , ezkondua Arraiozko Mª Felipa Goñirekin…
bere gorpua lurperatua izan zen parrokia hontan ... se celebró en
sufragio de su alma dos misas cantadas. No testó … eta egia
denez... firmé por comisión del señor vicario, D.Jose Mª Meoqui.
Ez
da kontsolamendua baino honetan, nortzuk izan ziren jinko ttipiak ? Karlistak,
ematen du.
Sagastibelza
Elizondo inguratzen, blokatzen eta atakatzen utzi genuen.
Minak,jakinaren
gainean egonez nola facciosoak Elizondo obus batekin eta bi
kainonekin atakatzen ari zirela,
5ean
erabaki zuen Oraá eta Ocaña jeneralak hunat igortzea.
Otsailak
06 ... eta
6an
(goizeko bortzetan) Iruñetik Baztanera abiatu ziren bi jeneral hauek
hiru batailonekin . Ordurako Sagastibelzak Iruritara ekarri zituen
Elizondoko kaserna atakatzeko erabiltzen ari zen lau (hiru ?) kainon
zeren jakin bazekien biharemunean liberalak zetoztela , dagoeneko
Lantzen zirelakotz. Berehala kainonak erretiratu eta 3 batailon jarri
zituen Irurita eta Lekaroz artean.
Ocaña
Belatera ailegatzekotan bere hiru batailonekin (2.400 soldadu) 7º eta 9º Bat. de Navarrarekin topatu zen . Belate tiroka zeharkatu
ondoren Anizeraino
ailegatu ziren, lo egitera.
Egun
berean
Gartzainen, odol egarriz,zazpigarrena, Dia
6 de Febrero de 1835 a las seis de la mañana (Gartzaingo)
apez
etxean agertu zen D. Jose Bergara, 5º Batallon de Navarra-eko
kapellana, ofizial baten laguntzarekin eta erran zidan haber
afusilado en este término de Garzain por sentencia a Antonio
de
Arriaga,
Carabinero del Real Servicio, Elizondon preso hartua, casado, natural
de Genevilla en este Reyno de Navarra….. kapellan horrekin
konfesatua eta bere gorpua parrokia honetan lurperatua. Sinatua:
Fernando de Jaureguizar..
Otsailak
06 Ocaña
jeneralak hala dio
: Excmo
Sr: A
las cuatro de la mañana del dia 6 de este mes (Febrero) salí de
Villaba en dirección a Baztan... lau ordu ibili ondoren Lantzen
pausa ttiki bat izan genuen eta Belateko lepora segitu genuen euri, elur eta kazkarabarrako erauntsiak mespreziatzen...
Belateko Benta ikustean... etsaiarekin muturketu ginen... gure barrandan zagoen... pareta eta parapetoen gibelean lepoko kaskoa betetzen... Se rompió un vivísimo fuego/ikaragarrizko tiroketa suertatu zen... eta etsaia behartua izan zen Benta uztera... laino itsua probesten ihes egin zuten... y quedé dueño del puerto... Gure tropak bildu ondoren, gan nintzen Berroetara eta Aniza gaua pasatzera.
Belateko Benta ikustean... etsaiarekin muturketu ginen... gure barrandan zagoen... pareta eta parapetoen gibelean lepoko kaskoa betetzen... Se rompió un vivísimo fuego/ikaragarrizko tiroketa suertatu zen... eta etsaia behartua izan zen Benta uztera... laino itsua probesten ihes egin zuten... y quedé dueño del puerto... Gure tropak bildu ondoren, gan nintzen Berroetara eta Aniza gaua pasatzera.
Aniz |
Otsailak
07 Biharemunean jakin nuen lau batailon karlista nere esperoan zirela Zigako
gainean eta bertze bida ezkerraldean... nere tropa Anizko
Bentan kokatua... aitzinerat jo nuen... nere gidak gerrillako gisara hedatu
nituen... Etsaiak hasi ziren gibelerat gaten... ohartu artio bi
batailon karlista gehio gure kontra zetoztela... Ez nuen bertze aterabiderik, lekua utzi eta Zigako herrian gotortu.
Herria
hartu eta zaurituak Elizan sartu ondoren banatu nituen nere tropa
etxeetan eta guardiako postu aitzinetuak jarri nituen zernahiko
ataketik babesteko. Segiduan janaria bildu nuen, a que se prestó sin
repugnancia el vecindario/zeinetarako nazkarik gabe auzokideak prest
agertu ziren (hau
burla, Ziga karlista zen!)
eta jarrera eraskorra eta bortitza hartu nuen.
7ko
gauan...
Otsailak
08
Kasu
honetan , harakindegia Almandozen jarri zuten.
… dia
8 de febrero del año 1835 fueron fusilados en este término de
Almandoz , Don Jose Miguel Sagastibelzaren mandatuz, jefe de los
voluntarios de Navarra los sujetos siguientes cogidos la víspera en
el ataque del lugar de Ciga …
*
Don Ignacio
Tapia
... de La Habana, viudo... comandante...
*
Don Tomas
Prado ...
de San Roque, huérfano... teniente ...
*
Juan
Gil soltero
... de Fondequilla... soldado ..
*
Cayetano
Exposito
, soltero ... de Granada ... soldado ...
*
Felix
Calvillo
soltero ... de Peñafiel .... soldado ...
*
Pascual
Luz
, soltero ... de Olivares ...
*
Jose
Fom ..
de Suecu ... Hamalaugarrena.
Eta
egun berean eman zieten lurra Almandozeko kanposainduan... y
para que conste firme D. Lucas Fco de Osinaga.Rector
Otsailak
07/08/09 Ziga: … eta
8an eta 9an inguratu gintuzten karlisten batailonak sei ziren (±
4.800
voluntario)
baino ni trankil nintzen etxeetan babestua.
Otsailak
10 Ziga: 10an
Zumalakarregi bera eta bertze bi batailon (±
1.600) geiho
ailegatu
ziren . Naski ohartu nintzela toda la facción ari zela
okupatzen mendiko etxeak, bordak eta herriko inguruko paretak eta pistola tiro bateko tarteraino zeudela...
okupatzen mendiko etxeak, bordak eta herriko inguruko paretak eta pistola tiro bateko tarteraino zeudela...
Otsailak
11 Ziga : 11an
argitu zuelarik, nonnahi ikusten ziren voluntario multzoak eta
zamariak... eguerdiko 12an hasi ziren kainonekin
herriaren kontra, Zumalakarregik berak agintzen zuen bateria batetik
… 7 pulgadako granadak... hasieran sorpresa izan zen baina gure
soldaduak prest ziren denetarako.... 106 tiro kainon bota zituzten
ilundu artio...granadaren bat etxeetan edo karrikan erori zen...
baino soldadu bat bakarrik hil zen buruan zartako bat hartu ondoren.
Gau hartan uste nuen erasoa eginen zutela baina ez ziren ausartu eta
beren kainonak erretiratu zituzten bildurrez ebatsiko genizkiela.
Ziga |
Goizeko
hamaikak izanen ziren facciosoek Zigako setioa utzi zutelarik eta
izigarriko abiaduraz Deneztebeko aldera lekutu zirela ...
Holako
bapateko desagerpena izan zen... laguntza zetorrelakotz... bildu
nituen nere soldaduak eta Elizondora abiatu nintzen.
Atsaldeko bortzetan, Ocaña eta bere tropa Elizondon ari ziren sartzen: liberalek 90 baja, karlistek 50. (Zenbakiak ez dira fidegarrriak)
Recomiendo muy particularmente a V.E. las familias de todos los muertos... así como a Francisca Maritorena, Zigako auzokidea, alargun gelditu dela 6 haurrekin, bere senarra Juan Domingo Mezquiroz hil zelakotz 11ko gauan … reconociendo de mi orden el campo enemigo/ nere mandatuz etsaien dermioa barrandatzen.”
Recomiendo muy particularmente a V.E. las familias de todos los muertos... así como a Francisca Maritorena, Zigako auzokidea, alargun gelditu dela 6 haurrekin, bere senarra Juan Domingo Mezquiroz hil zelakotz 11ko gauan … reconociendo de mi orden el campo enemigo/ nere mandatuz etsaien dermioa barrandatzen.”
Elizondo
13 de Febrero de 1835. Excmo Sr. Francisco Ocaña
= Excmo Sr. General en Gefe del Ejercito del Norte y Virey de Navarra
= Es copia = Mina.
Egun berean, En
el lugar de Ziga del 13 de Febrero de 1835 hil zen Juan
Domingo Mezquirizena
Arraiozkoa eta herri honetako barridea, Zigako Francisca
Maritorenarekin ezkondua, a
resultas de un balazo que le dio un centinela de la columna de Ocaña
que
estaba bloqueada en el lugar por las tropas de Rey S. Dn Carlos 5º ,
oliedurak hartu zituen … eta bere gorpua izan zen lurperatua
..Sinatua:D. Jose Antonio Aldave
Zer
pasa zen? Nork du egia, apezak edo jeneralak? Edo biek?
Zigako
enboskada gertatzen ari zen bizkitartean, Minak bi dibisione prestatu
eta 12an atera izan zen Baztan aldera. Hala ere, Elizondo karlistez
inguratua zagoen. Eguraldia txarra, bideak lohiez beteak, ezin ongi
mugi. Espoz &
Mina,
orain Nafarroako biserreia, Otsailak 13, Lantzen zagoen Elizondorako
bidean, ezin Belate pasa eguraldi txarra ari zuelakotz.
Otsailak
14 Otsailaren
14an
Mina, odol egarriz edo sabeleko minekin, hasten da mugitzen eta
Belateko lepoa pasa ondoren eskolta batekin Elizondora ailegatuko zen
atsaldeko hiru t'erdietan.
Egun
berean
(data ez da ongi leitzen baino egun honetan Mina Zigatik pasa zen)
En
el lugar de Ciga en el dia ???
de Febrero del año de 1835 sin dar lugar a los auxilios
espirituales fue fusilado por orden de Espoz y Mina, Juan
Bautista de Agesta,
Iturengoa, Almandozen preso atzemana, haciendo de confidente para
el Exto Real de D. Carlos 5º, Sunbillako Manuel Agestaren semea…
parrokia honetako kanposainduan lurra eman zioten... Ez ziren asetuko jendea hilarazten. Hamabortzgarrena.
Egun
berean
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean…
Junta General Extraordinaria…
a 14 de Febrero de 1835… bildu ziren…
a 14 de Febrero de 1835… bildu ziren…
Kuarteleko
alkateak: Elizondo Fco
Javier Amoarena
Baztangoiza Juan
Bautista Apezteguia
Erberea Tiburcio
Larramendi
Basaburua Juan
Jose Aguerrebere
Arizkun Manuel
Tomas Mendicoa Erratzu Juan
Miguel de Urrutia
Elizondo Jose
Antonio Meoqui Irurita Jose
Aguirre
Oronoz Juan
Miguel Iturralde Aniz Miguel
Norberto Iturralde
Gartzain Juan
Eusebio Yrigoyen Azpilkueta Luis
Mariano Garaicoechea
Berroeta Juan
Francisco Zozaya Almandoz Juan
Antonio Indabere
Lekaroz Juan
Bautista Barreneche Arraioz Juan
Pedro Mayora
Elbetea Juan
Ignacio Elorga Ziga Martin
Miguel Mendiburu
Eta
junteroak? Juan Antonio Garay, Miguel Felipe Aguirre, Martin Jose
Goyeneche, Juan Martin Larrachea, Manuel Casajus, Francisco
Iribarren, Martin Andres Dolagaray, Francisco Gortari eta Juan
Lorenzo Argain.
Por
las actuales circunstancias…
diote badirela
expedientes
y arbitrios producto del arriendo de las posadas,
baita
ardoarena, ozpinarena edo pattarrarena hemen kontsumitzeko ere, gutti edo deus ematen dutela
eta nola Udaleko langilei pagatu behar diete, ezinezko
izaten zaie pagatzea , hemendik aitzinerat , por los motivos
relacionados, deliberatzen
dute Basaburuko
medikua, Don Martin Oses,
las actuales circunstancias irauten duten bizkitartean despeditzea
eta
segitu nahi badu , bere kabuz eriei eta familiei kobratzeko komeni
zaion arabera. Oraingoz ere, gauza
bera juzgadoko prokuradore, balle eta igurainekin, despedituak
,
hauetarik lau ezik, oraindik lanean ari direnak.
Mina
Elizondon
dugu 15etik 20ra artio.
Otsailak
17 Gaurko
egunean Minak, odol egarriz edo sabeleko minez, hilarazi zuen
Lekarozko partikular bat akusatua Donezteben karlistendako bolbora
egiteaz. Badakigu bere izena: Bernardo
Goñi, 35urtekoa,
fue
afusilado en el lugar de Elizondo por orden superior, Arraiozkoa
baina Lekarozen
bizi zena, ezkondua Lekarozko Juana Francisca de Maripicena...
Sinatua :Juan Nicolas Echeverria. Hamaseigarrena.
Otsailak
20 Periodiko
batek dio nola 20an
(1835.02.20) Mina Elizondotik atera zen Doneztebeko dermioa behatzera
eta Arraiozen barna pasatzekotan muno batean lurperatuak bi kureña (kainonak eramateko) eta burnizko zare batzuk harpatu zituela eta Elizondora eramanak izan
zirela.
Pixkat
haratago, Minaren armadako karabineroak ehun bat bonba eta projektil
harpatu zituzten, non eta Oronozen. Minak duro bana karabineroei eman
ondoren Oronozko alkatea eta kargodunak Elizondora eraman zituen,
mehatxupean hilaraziko zituela ez bazituzten entregatzen
Sagastibelzak Zigan zituen kainoak , eta doikebe, Oronoza bere
erretiradan eramanak , hori bai, gerra kontseilu baten ondoren.
Konboia
berriz.
Otsailak
21 Minak dio nola 21ean,
igorri zuen...
Dn
Leon Iriarte
(Charandaja)
bere tropekin Aldudera, han konboia antolatzeko eta 22an,
ni (Mina)
harat gan nintzen, Urtiagan elkartzeko haiekin eta handik Iruñera
gateko non goizeko 9etan ailegatu baitnintzen, konboia gero ailegatu zen,
osoa. Utzi dut Ocaña Baztanen, janaria biltzeko Elizondoko
kasernarendako eta aldi berean etsaiez lekua garbitzeko.
Minak
Elizondotik atera baino lehen errekisatuko ditu 120 mando bagageak
eramateko.
Konboia
dirua eta arroparekin (zapatak)
Baigorrira
ailegatu da 21 idi orgetan eta gero zamariekin Aldudera. Han zegoen
Sanz brigadierra eta Urkiagara eraman non Leon Iriarte esperoan zuten
konboia Iruñera eramateko.
Konboi
honek dirua eta impedimenta militarra zeramatzan, Baztanen barna pasa
behar zen baino kontsideratu zuten seguruago Alduden barna, gero
Urkiaga, 400 soldadu esperoan, Eugi, Zubiri eta azkenean eta
hondarrean Iruñean. Materiala Alduderaino idiz ekarri zuten eta
hortxen ziren esperoan Baztandik ekarriak zituzten 120 mando horiek.
Eta
konboiarekin Mina eta Charandaja gan ziren Baztandik, eta karlistak
berriz itzuli.
Otsailaren
azken astea : karlistek Baztan kontrolatzen eta liberalak Elizondoko
karrika.
Otsailak 24 Belate a 24 de Febrero: karlistak ardoa errekisatzen Francisco Machiñena bati “bajo las ordenes que tengo de nuestro Rey Don Carlos 5º..” Hamar kantara.
Errekisa “legala” izateko ematen zioten paper
bat,vale,
non adierazten zuten emaileari zer, noiz eta nork egina zuen errekisa
hori, esperantzarekin noizpait ordainduko ziotela. Kasu honetan
Baztanek (Udalak) pagatu beharko ziola.
Bertzenaz ebasketa bat zen, eta bi armadak, liberalak baita karlistak ere, legalak izan nahi zuten.
Bertzenaz ebasketa bat zen, eta bi armadak, liberalak baita karlistak ere, legalak izan nahi zuten.
Otsailak 26 Sagastibelza bortz batailonekin Baztan aldera gan zen. Ocañak bere tropekin Irurita gotortzen ari zen eta ordu bateko eraso jasan ondoren eskapatu zen Elizondora.
Otsailak
27 Ocaña atera zen eta Lekarozko karlistei atake egin, gero Elizondora
bueltatzeko.
Otsailak
28 Zugarramurdi goizeko 3etan Arizkuna gan zen eta labore guziak hartu
ondoren Elizondora itzuli zen. Zurrumurrua: Mina Baztanera etorriko
dela.
Egun berean Erratzuko alkatearendako karlisten mandatu bat: Badoaiela herri horretara Antonio Yrigoyen, horko barridea, preso egon dela por las sospechas de su conducta... beha zazu egunero egiten duena eta ez zaio utzi behar herritik lekutzea nik jakin gabe...
Sinatua , D.Jose Miguel Sagastibelza.
(Serioa?
Erratzuar guziak liberalak ziren eta eskatzen zieten liberal bat
behatzea!)
Martxoa
Bizkitartean
, karlistak Elizondoko inguruan eta Otsoa,
haien burua, Ultzamara hurbiltzen. Eta liberalak? Ocaña
eta Minaren
arteko korreioa ez zen moztu eta Minak
agintzen zion erasotzeko, mugitzeko eta Ocaña
jenerala Elizondotik ateratzen zen noizenbehinka, batez ere janari
bila, Arizkun aldera edo Azpilkuetara.
Azpilkueta |
Martxoak
3 Ocañak
,
Elizondotik, dio nola
kasernatik
atera eta Azpilkuetara gana zela janari bila. 40 behi hartu eta
atsaldean Lekaroz aldera gan zela bi kanoinekin (?). Bidenabar,
Mazarredo koronela eta Urbanoak igorri zituen Gartzain aldera etsaiak
harat erakartzeko. Borrokan lotu ziren eta iluntzean dena baretu zen.
Berak ematen du bere bajen zerrenda: kolpatu batzu eta bi soldadu hil
: Julian Eraso eta “un
tamborcillo de los Urbanos”:
Leon
Jose Alza,
Elizondokoa, 15
urtekoa, tiro batez en el campo de batalla.Aita
Santiago ,Elizondokoa, ama Jacinta , Legasakoa.
Hala
ere, egia zen Elizondo beti karlistez inguratua zagoela eta bada ez
bada Ocañak ez zuen aunitz arriskatu nahi. Portaera honek Elizondoko
jendea asaldatzen zuen, errefortzuak ailegatzen ez zirelakotz.
Gerra
ttipia, ttipia baino zakarra. Eguna ez dute zehazten.
Elissondo.
Frantsek kontatzen dute nola
mutil frants bat, Moineu,
armada frantsan zagoelarik Baztango mugetan, desertatu zuela lagun
batzuekin eta karlistekin lotu zela. Hala ere, denborarekin saiatu
zirela desertatzen berriz baina karlistek harrapatu eta Elizondotik
hurbil dagoen belai batean afusilatu zituztela. Gure Moineuk hilarena
egin zuen eta karlistak gan zirelarik, benda bat eginez zauriak lotu
eta giristinoen Elizondoko kasernara gan zen non sendatu zuten eta
haiekin geratu. Frantsek diote nola Frantzian heriotz zigorra dauka
desertatzeagatik , suposatzen dute ez dela ausartuko bere aberrira
bueltatzen Elizondoko zelaian jasan zuena han berriz ez sufritzeko.
Ixtorio
honek edo lehenago Henningsen kontaketan ikusi dugunak erakusten
dute nola, kasu honetan karlisten kasuan, atzerriko “boluntariok”
etortzen zirela haiekin borrokatzera, batzuk ideologiaz, bertze
batzuk erromantizismoz eta noski, diruz ere. Gauza bera gertatuko da
liberalekin, hauek
Legión
Inglesa, Francesa eta
Portugesaren
laguntza izanen dute, baina “legion” hauek gure dermioetan ez
ziren agertu.
Martxoak
05 Iruritan,
karlistak,berriz errekisatzen, orain 18 kantara ardo, 5.
batailonendako. Holakoak ziren bon/bono/vale-ak.
Martxoak
09 Elizondo
: Gerra haundia, goizean, karlistak Elizondoko inguruan, kainonekin,
hiru obusekin Lekaroztik
(Bordaxuritik) kaserna eta herria bonbardeatzen, Elizondoko jendea
elizan babestua. Holakoetan bonba batek eliza jo, andreak (???)
garrasika
eta nola garrasiak ezin aguantatu, bururatzen zaion gauza bakarra
Ocaña
jeneralari,
andreak Elizondotik kanporatzea!!!! (Baliteke gaizki leitu dugula, baina hala diote paperek). Utziko zituzten andreak zoko batean? Ikustekoa.
Martxoak
10 Elizondo
: kainonak berriz.
Martxoak
11 Elizondo
: egun guzia eman zuten tiroka. Berderizen ere bi ordu eman zituzten
elkar tiroka. Diote, “sans
exagéré”
500 kainokada baino gehiago bota zituztela Miserikordia eta
Elizondoren kontra. Baina ustelak. Bonbak ez ziren haretaraino
ailegatzen, sobera urrun baitziren.
Don
Ramon Zugarramurdiren arabera, azken hiru egunetan “etsaiek
sesenta
bombas
de
14 pulgadas y doscientas
ochenta y cuatro
granadas de siete y nueve bota zituzten ”.
Egun
berean,
Martxoaren
11n,
Mina
Iruñetik atera da Elizondoko aldera 3.000 soldaduekin setioa
haustera. Eguraldi txarra, haizea, erauntsiak eta elurra.
Egun
berean,
Zumalakarregi
Baztan aldera ere, Gulina eta Atezen barna. Mina? Aldi berean Ultzaman barna Belatera gaten, Baztanera, paraleloki.
Ez ziren elkar ikusten. Minak ez zekien zer zuen bere ezkerrean,
Tomasek bai, are gehiago , abisua pasa Sagastibelzari Elizondoko
setioa uzteko, kainonak altxatzeko eta
Martxoak
12. Eguraldia,
txar txarra. Han ,
Larraintzar
ondoan,
Larremiar aldean,
muturkatu ziren. Mina
ohartu zelarik alde guzietarik karlista franko zuela, zer egin
omen
zuen? Tomasen
firma faltsotu, parean zuen ofizial karlista bati mandatua pasatu eta
honek, sinesten, alde batera egin eta Mina
ziztuz Doneztebera eta handik , biharemunean, Elizondoraino.
Horrek salbatu zion, hori bai, tiro batekin besoan eta 300 soldadu
gutiagorekin.
Prentsa
frantsak dionez Martxoaren 12an
, ortzegunean, Mina borrokan lotu zela Zumalakarregirekin, berak
3.000 soldadu eta Tomasek 9.000. Pasatzea lortu zuen baina 200 hilak
utzi zituen. (Prentsako zifrak , taxuz).
Martxoak
13, Mina Elizondon.
Martxoak
14. Larunbata,Lekaroz.
Hiru
kontaketa baina gauza bera.
Lehena
Zazpi
urteko gerran
karlisten
denboran,
agindaria
Mina
gobernu
aldean;
Belate
aldetik dator
zerbaiten
billean
jarri
tropa haundiarekin
Baztango
ballean.
Zazpi
urteko gerran
karlisten
agindari
eskualduna
Don Tomas
Zumalakarregi
ordu(a)n
Baztan osoa
zen
zapela gorri,
bainan
egizkoena
Lekarozko
herri.
Bordazuri
gainetik
tiroz
zirikatzen
karlisten
soldaduek
kalte
haundi egiten
eta
Mina Elizondon
bakerik
ez hartzen
karlisten
gibeletik
bidea
omen du hartzen.
Lekarozko
herria
mirabe
ta na(g)usi
Umarizko
aldera
laxterka
igesi
Mina
mazon gaiztua
herriko
xaharrekin
kañonak
ia badiren
nahi
baitzuen jakin.
Zapela
gorridunak
behin
nahiago du hil
mundu
guzien antzinet
ta
ez erran gezurrik
hortaz
Lekaroztarrak
(e)man
zioten herriari
orduan
sekulako
ohore
ta izen haundi.
Lekaroztarrak
z(it)uzten
armetan
denetaz
bolbora
eta kainonak
egi
edo gezurraz
aterazi
zabezten
onez
edo bortxaz
sutan
jarri behar zuela
herria
bertzenaz.
Ortiberroko
ondoan
Minak
egin zuena
argi
ta garbi er(ra)teko
zen
za(ka)rkeri
haundiena
zahar
gaixo tiroka
hilezi
(eg)in
zituena
ho(r)i
zer agindaria
hori
agindu zuena.
Sabaitako
urrin goxo
sagar
ta soroena
Lekarozko
etxeetan
somatzen
ez dena
ekearen
usainak
hartu
du herri dena
nonnahi
bakardadea
nigarra
ta pena.
Orduan
gertatu zena
nork
adie(ra)ziko
du?
Hainbateko
nahigabe
ez
da behin ere aditu
etxe
xuri guzietan
sugarrak
na(g)usitu
eliza
ederra sutan
herriaren
dolu.
Etxe
ta herri ederrak
benturaz
erreko,
gorputzak
armarekin
nahiz
hilek (i)kusiko
bainan
bihotzak erne
Eskual
Herriarendako
ta
odola hil arteraino
Plazatik
daramazte
hiru
gorputz hilen,
elizain
kontra daude
enterratuak
hantxen,
Lekaroztarrak
artean
gogora
dezazten
beren
antzinekoak
leialak
baitziren.
Interneten
dago. Orijinalean ez
zen
“H”-rik
eta fonetismoren bat kendu dugu ( ñ = in...). Ez dakigu nor izan
zen bertso hauen egilea, ematen du baztandarra zela eta gerra akitu
ondoren eskribituko zituela, bertzenaz nola zekien momento horretan
(1835) gerrak zazpi
urte iraunen zituela? Gainera zapela gorri
dio eta hori ez-historikoa da eta eliza ez zuten
erre ere baino batek daki !
Sentitzeko
bertsoak baitira.
Bigarrena
“Eguna
argitu baino lehen, Elizondotik soldados francos
(tiradores/chapelgorris)
konpainia batzuk atera ziren karta etxi batekin Lekarozko
alkatearendako eta herria hartu zuten. Pixkat beranduxago tropak
harat gan ziren ere. Ailegatu zirelarik, soldados francos-ak
(tiradores)
herria
inguratua zuten, ez uzten inor ateratzen... herriko plazan esperatu
behar zuten troparen etortzea... ziren hogeita-piko agure, igandeko
arroparekin jauntziak... jenerala (Mina)
agertu zen eta agureek inguratu zuten bere mandoa, eskuaraz agurtu
zuten... orduan Minak erantzun zien euskaraz
eta
galdegin zien ia non ziren kainonak altxatuak... bertzenaz hilaraziko
zituela...
eta
gero herria erre araziko zuela... Harrituak... erran zioten ez
zekitela deus... Berriz jeneralak galdera bera egin zien eta nola ez
zioten deus erraten... agindu zuen bosnaka kontatzea.. eta
bortzgarrena soka batekin lotu zuten... Holakoetan apez bat agertu
eta haien artean paratu... han ziren hil behar zutenak eta haien
erdian apeza... parean soldados francos (tiradores)
armekin, presoak hilarazteko prest...
Alde
batean, Mina jenerala eta bere Estado Mayor (lekuko
kontalaria haien artean) …
tropa urrutiago ... eta han eta hemen herriari sua eman behar
ziotenak, zingi piztuekin beraien eskuetan …
Kondenatuak
konfesatzen ari ziren... ofizialak eskatu zion apezari erditik
kentzeko, honek ezetz... agindu zien soldaduei hurbil zitezela apeza
ez jotzeko eta “jo
!” agindu zuen. Hogei tiro aditu ziren, zenbatuak... odoletan gaizoak…
hilak... hemen akitu zen apezaren betebeharra.. jenerala agurtu eta
addio.
Orduan
agindu zuten jendeak herria utz zezala... los soldados francos...
erretzen ari ziren etxeak...andreak eta haurrak zutenekin atera
ziren... prisarik gabe, karrasirik egin gabe... ez zuten nigar
egiten... mantxo, mantxo, ttuku, ttuku, ... sua ikaragarria zen eta
sugarren artean tiroak!.. sabaietan belar azpian altxatuak gelditu
ziren etsai kolpatuarenak, kizkelduak, beraien fusilak lehertzen
zirelarik hainbertze beroarekin... tropak hasi ziren desfilatzen.. ni
gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin eta honek soinean ukitu ninduen eta
besoarekin seinalatu zidan gauza bat erretzen ari zen herritik
hurbil... andre bat zen, estatua bat bezala... “
Testu
hau eskribitu zuena han zagoen, Minaren ondoan, bere “Ayudante
de Campo”
baitzen, Antonio
Ros de Olano.
Lekukoa izan arren , bildur gara kontatzen duena , apezarena
konparazionez, berak asmatua eta apaindua , literatura hutsa.
50
urte beranduago idatzia, “Episodios
Militares”
eta artikulua “De
cómo se salvó Elizondo y por qué fué condenado Lecároz”.
Interneten
dago.
Hirugarrena
Martxoak
14.
Goizean
Charandajaren
gizonek Lekaroz
zuten inguratua. Minak
bazekien Lekaroz karlista zela, bazekien handik karlisten kainonek
Elizondo tirokatzen zutela eta bazekien kainonek pisu haundia dutela
eta erretirada azkar batean errexena kainonak lurperatzea zela,
etsaiak ebitatzeko eta berriz erabiltzeko tenorea zelarik. Hortaz
Minak susmatzen zuen Lekarozen inguruan egon behar zirela. Halaber,
bazekien Elizondoko setioan (edozein lekutako setioan) kainonak
erabiltzea salto kualitatibo izigarria zela.
Herria
inguratua zagoelarik Mina bere tropekin harat gan zen. Herrian geratu
ziren gizonak (zaharrak?) Charandajaren gizonek herriko plazan bildu
zituzten eta Minak haiengana hurbildu zen, eskuaraz mintzatu ziren
(Mina euskalduna zen)”Kañonak
non
dire?”
Gizon lekaroztarrek ez zekitela, berriz Minak erran zien hilaraziko
zituztela eta herria erreko zuela ez baitzioten erraten, gizonek ez
zekitela... Txapelgorriek Minaren aginduak jarraitzen, “kintatu”
zituzten gizonak, hau da, bosnaka kontatu eta bortzgarrena (el
quinto) soka batekin lotu eta bereiztu. Zazpi bereiztuak izan
ziren.... Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan
Bautista Barreneche.
Ikusten bertzeek “ez zekitela” , bertze bida gehio hil zituzten,
Martin
Meoqui
eta Juan
Martin Goñi.
… a
los 29 (?) años de sus edad, fue afusilado en este lugar de Lecaroz
por orden del General Mina Juan
Bautista de Barreneche,
herri honetakoa, Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua....
… a
los 57 años de su edad , afusilatua izan zen hemen Lekarozen por
orden del General Mina, Martin
de Meoqui,
herri honetako Ana Mª de Alzugarayrekin esposatua, ez zuen testatu
ezta oliedurak hartu por no haber dado tiempo para ello eta bere
heriotzaren biharemunean bere gorpua lurperatua izan zen....
… a
los 30 años de su edad, afusilatua izan zen hemen Lekarozen por
orden del General Mina, Juan
Martin de Goñi,
Arraiozkoa, Lekarozko Juana Mª de Jaimerenarekin ezkondua, ez zuen
testatu ezta holiedurak hartu... Hemeretzigarrena.
Ikusten
denez, ez ziren hain zaharrak eta kasualitate susmagarria: lehena herriko alkatea izatea eta bertzearen anaiak halabeharra bera izan
zuela hilabete bat lehenago Elizondon (1835.02.17-Bernardo
Goñi)
!!!
Bizkitartean
herriari sua eman zioten: 23 etxe erre, Eliza eta bertze hiru etxe
ezik.
Baztango
Haizeak
bere bloggean dio etxe hauek Xaharrea,
Larretxea
eta Ortiborroa
izan zirela.
Lekarozko plaza zaharra, 1925? |
Hala
edo hola eta bertze nonbaitetik informazioarekin Orabideako bazter
batean, lohian lurperatuak, harpatu zituzten kainonak. Diote
kainonak garraiatu zituzten behiak afusilatu zituztela ere !!!
Bereiztuak izan ziren bertze lau lekaroztarrak libratu ziren
heriotzaren eskuetatik. (Bertsione hau Jose
Mª Iribarrenek
publikatu zuen bere “Mina,
el Liberal
”liburuan).
Jakin badakigu badela(izan behar zela) dokumentu bat Archivo de Navarran "Exposicion de los vecinos de Lecaroz a S.M.Carlos V, sobre los sucesos del 14 de marzo de 1835" baino bi aldiz han egon eta ezin lortu. Norbaitek noizpait ikusten balime du, faborez, abisatu.
Hala
ere , ekintza honek , Lekarozko exekuzioneak eta herriaren erreketa,
Espoz y Minaren
fama basa haunditu zuen eta kargutik kendu zuten. Bere memoriak
eskribitu zuelarik (bon, bere emazteak zuzenduak eta publikatuak)
saiatzen da afera xuritzen... “MOTIVOS
JUSTOS tenía
el General que le AUTORIZABAN A
EXTINGUIR TODA
AQUELLA POBLACIÓN. Se contentó con quintar los hombres...”
Frantziako
eta Ingalaterrako periodikoetan agertu zen berria, baita Londreseko
Parlamentuan (
House of Commons)
afera tratatu ere. Mr O'Connell-ek (Mina Ingalaterran exiliatua egona
zelarik han ezagutu zuten elkar) “Monster”
deitu zion.. “ahalketzen
zela mahai berean harekin bazkaldu izatea...”.
Orduko
(gaurko ere?) eskola zaharrekoa zen Mina, autoritatea astokerien
bidez jartzea zen. Egun berean eta Narbartetik
bando bat proklamatu zuen, harroputz galanta:
Zoritxarrez,
hori pasa da eta gaurko egunean hasten da egiazko
gerra
Nafarroan. Lekarozko herriari sua eman zaio atsaldean eta
bere
bizitanleak kintatuak eta momentu berean afusilatuak…
en
justo castigo a sus delitos...
Eta
historiak eta biziak darraite...
Zer
zioten orduko egunkariek gertatu zenari buruz? Dena nahasi, noren
alde haien alde baina hala ere egoeraren “giroa” erakusten dute.
Frantsak
,liberalak ez direnak, lotsatu dira jakiteaz Minak Lekaroz errearazi
zuela eta
iheslari/fuyards
batzuk arrestatu eta hilarazi zituelakotz. Zenbat ez zekiten baina 3
edo 4 izan omen ziren hilak . Bertze batzuek diote 15. Gero herria
erre arazi zuela , Eliza eta bi etxe ezik. (Ikusten denez, zifrak,
taxuz).
Edo
hau ere dio Frantziako prentsak, liberala dena, Larremiarren
batailarendako,
nola
Mina bi brigada erdi batekin zetorrela (3.000 soldadu) eta topatu
zela Zumalakarregirekin Eltzaburu ondoan, hamar batailonekin (8.000
gizon ). Emaitza? : Mina garaile,
le plus brillant succés (garaipena),
Minaren bajak, hil
gutti,
78 kolpatuak eta karlistek, bere ustez, 500 baja.
Diote ere mediku ingeles bat Elizondora ailegatu zela Mina tratatzeko eta nola mediku honek Londresen zagoelarik han tratatu zuen ere. Mina eri zagoen, eta almorranak zituen, hortaz mandoz, eta ez zaldiz , gaten zen azken hilabetetan. Larremiarreko batailan orgaz/cabriolé batean bidaiatzen ari zen. Helduko den urtean Bartzelonan
Diote ere mediku ingeles bat Elizondora ailegatu zela Mina tratatzeko eta nola mediku honek Londresen zagoelarik han tratatu zuen ere. Mina eri zagoen, eta almorranak zituen, hortaz mandoz, eta ez zaldiz , gaten zen azken hilabetetan. Larremiarreko batailan orgaz/cabriolé batean bidaiatzen ari zen. Helduko den urtean Bartzelonan
hilko
zen sabelako minbiziz. Iruñeko Katedraleko klaustroan lurperatua.
Minaren mausoleoa, Iruñeko katedralean. |
Suposatzen da frants aunitz akabatzeagatik, nafarrak ez zituzten kontatzen.
Kuriositatez, mazona zen.
Baina Mina ez da oraindik Baztandik gan.
Martxoak
15 Elizondoko
kasernatik Erratzu, Arizkun eta Azpilkuetako alkateei: …
bihar goizeko seietan... 30 mutil, erdia aitzurrekin eta bertzeek
saskiño banarekin... Erratzu
eta Arizkuni tokatzen zaizkie 12 bana eta Azpilkuetari sei.
Martxoak
18 Elizondon
hilko da Pedro Fco de Legarraga, a
resulta de un pedazo de bomba que le hirió en la misma puerta, 45
urtekoa, Elizondokoa....Mª Fermina Elizalderekin esposatua...
Martxoak
19 Odol
orgia ez zen Lekarozen akitu. Berriz, Elizondoko plaza harakindegia
bihurtua:
- el dia 19 de Febrero... Elizondoko plazan afusilado por orden del gobernador del fuerte por adicto a la causa del Sr. Dn Carlos 5º, Juan Ignacio de Iribarren, 55 urtekoa, Catalina Josefa Echeniquerekin ezkondua, biak Arizkungoak eta herri horretako Orzaizeneako jabeak... bere gorpua lurperatua izan zen Arizkunen...
- fue pasado por las armas Elizondoko herrian Etxalarreko bat (ez dakit bere izena eta bere emaztearena) Miguel Martin Iparraguirre...(apeza gero enteratuko zen) bere emaztea Magdalena Sanchinena, biak Etxalarrekoak... Hogeita batgarrena.
Egun berean eta protagonista bera, el gobernador del fuerte, Don Ramon, Erratzuko herriari, kartaz, egin behar dituztela 36 alkitto eta 54 ohol 7 oin luze eta 1 zabal... ohatzeak egiteko Ospital Militarrarendako.
Martxoak 20 Minak Elizondo utziko du Martxoren 20an.
Martxoak
21 Eta
prentsa (ofiziala) , prentsa (ofiziala) da. Mina, heroe, artista bat : diote nola 21an
Mina Iruñean sartu zela goizeko 9 t'erdietan. Nola soldadu
guttirekin Tomasen tropak zafratu eta 400 baja eginarazi. Jenerala
“sereno”
beti bezala, tiro bat hartu zuela bizkarrean baina ez zuela odolik:
“quemó
Lecaroz, fusiló algunos paisanos y ha traido dos morteros y un obus
y algunos paisanos presos”.
Facciosoek
Elizondo hartzeko asmoa utzi dute, dio Minak prentsari.
Eta
Otsoa?
Tio Tomasek ikusi zuelarik Mina eta bere giristinoak Baztanen gelditu
zirela Larremiarren gudua ondoren, ziztuz Sakanara abiatu zen eta
hurrengo egunetan aprobetxatzen Mina urrun zagoela, 21an
prezeski,
Etxarri-Aranazko
eta Olagutiko kasernak atakatu eta konkistatu zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario