Baztan eta 1.Karlistada: 1834 3.kap.Misericordia & Cholera
Abuztua
Abuztua
Rodil
, Iruñean Biserreia, Baztanera etorriko da Don Carlosen bila, bere
tema eta tirria, zeren Portugal erdia dagoeneko hortaz korritua baitzuen
eta hara! Don Carlos bere etxe ondoan zuen eta jakin orduko,haren gibeletik eman
zuen Abuztuko hilabete osoa.
Abuztuak
05
1º
Todos
los que… errebelde guziak serán
fusilados
bakarrik
konfesatzeko
debora ematen…
2º
Errebeldei
laguntzen dien nornahiri …
pena
de muerte..
3º ….......
4º Errebeldeen
aldera borrokatzera gaten direnak … pasados
por las
armas
…
haiekin kontaktatu ez izan arren..
5º
Mezu,
iskribituak edo ahozkoak, eramailei … pena
de muerte
6º Erreginaren
tropak herri batean agertzekotan ez badago han
alkatea, bere ondasuna
konfiskatuko
zaio…
Liberalak karlistak bezala ez dira motza gelditzen: Bandoaren helburua ? Zernahi legala izatea, oro sori, terrorea ere.
Abuztuaren
8an, Baionako
suprefetak....
komunikatzen
dio
(Rodil-i)
nola
Don Tomasen emazteak igorri zituen bere bi seme Ainhoara, nola andre
bera Landibarren gelditu zela, nola Urdazubiko jende aunitz bertze
aldera pasa zela baina frantsek erran zietelarik Frantzian
sartzekotan haiek “internatuko zituztela” eramaten zituzten
gauzak han uzten, gibelerat, Nafarroako mendietara itzuli zirela.
Egun
berean , des
Aldudes le 8 août
“Atzo
( abuztuak 7) Rodil jenerala ailegatu zen Elizondora 8.000
soldaduekin. Bere etortzearekin distinzioneko karlistak eskapatu dira
Frantziako aldera.”
Egun batzuk beranduago, Rodil
gana, karlistak itzuli.
Abuztuak 31 Hiru aste beranduago. Karlistak. Urdazubin entregatzeko 300 razione ogi/haragi/ardo. Noiz? Biharko iluntzean edo biharemunaren argiastean. Nork agindu?
El
Rey Nro
Sor.
Iraila
Irailak
03 Elbete... Irailak
3, atsaldeko hiruetan ailegatu zen a este valle el General Rodil con
su columna, y su vanguardia alcanzó al voluntario Juan de Rebolta,
muerto por los lanceros del mismo general, bere gorputza
bildu zuten Elbete herriko jendeak zeren bere dermioan baitzagoen
, gero jakin genuenez, Iruñekoa zen, alarguna… Fdo: Joaquin
Antonio de Echenique
Irailak
04 Rodilek
argi du: Elizondo defenditu behar eta horretarako Elizondo gotortu.
Nola? Miserikordia Etxea aprobetxatzen . Lehenago erran dugunez,
orduko Miserikordia ez zagoen gaur dagoen lekuan, Kuartelekozelaian
baizik, hortaz leku horren gaurko izena. Lehenago Capuchinoen
Hospizioa
izan zen leku horretan eta 1787. urtean birmoldatu zuten Casa
de Misericordia
izateko Baztango pobreak han biltzeko eta ofizio bat ikasteko…
con
dos terceras partes más de fábrica de buena cantería solida... baratze haundi bat du…
Frantsek
kaserna bezala erabili zuten Baztanen sartu zirelarik 1812/1813
urtetan eta arront hondatua utzi zuten.
Hala
dio La Sentinellek
“La
Misericordie
animeleko etxe haundia eta karratua da, lau solairukoa, patio zabal
(spacieuse)
batekin
bere barnekaldean. Elizondok karrika
bakarra du, norabidea Iparraldetik (Elbete) Hegoaldera (Irurita) doaiena eta karrikaren hegoaldeko puntan, 300 pausotara, berriz hegoaldeko norabidean, La Misericordie (gaur egun Kuartelekozelaiko gunea),
Bidasoako ezker bazterrean eta hunen urek bustitzen dituzte
aitzinaldean dagoen patioko paretak
eta
(ibai honek)
bereizten
dio auzo ttipi batetik (Txokoto),
(auzo honek)
balio duena arrabaletako á ce joli village dont quelques
journalists font gratuitement une petite ville.
Beheitiko solairuko leihoak zartatuz etxi dituzte eta haien partez paratu dute aunitz gezi-leiho (leiho ttiki eta estuak) eta kanpoko patioa gotortua /fortifiée eta lau kainonekin armatua dago eta fortifikazioneko edekidurek uzten dute apuntatzea alde guzietara…..
Aspaldiko Elizondo |
Beheitiko solairuko leihoak zartatuz etxi dituzte eta haien partez paratu dute aunitz gezi-leiho (leiho ttiki eta estuak) eta kanpoko patioa gotortua /fortifiée eta lau kainonekin armatua dago eta fortifikazioneko edekidurek uzten dute apuntatzea alde guzietara…..
Iriarteren
destakamentuak okupatzen du Domingorenea
deitzen den etxe haundi bat, Miserikordiaren parean, Bidasoa ibaiko
kontrako bazterrean, lehenago aipatu dugun auzo ttipian
(Txokoto).”
Boluntario karlista batek, Henningsen, bai, eskoziar abenturazale bat karlistekin, hala dio :
“Elisondo”
Nafarroako herri haundienatariko bat da... Erreginaren tropek gotortu
dute eraikin zahar bat, lehenago
ospitalea
izan zena, bakartua dagoena herriko punta batean. Badauka foso zabal
bat, enpalizada bat eta hiru
kainon.
Ondoko etxeak ere okupatu eta gotortu dituzte. Kainonik ez duen etsai
batendako, hartu ezina, zeren lurrak, etxearen azpian dagoen legarra,
ez du uzten azpitik minak/tunelak egitea.. bortzehun soldadu
Elizondoko ospitalean
daude…
Eta
norbaitek defenditu behar zuen gaztelua: gure Don Ramon Zugarramurdik.
Virrey
de Navarra,
Capitan General de las Provincias Vascongadas y
General
en Gefe del Ejercito de operaciones del Norte….
............................................................................................................
............................................................................................................
es conveniente al Servicio
de la Reina… nombrar
a Vd. Gobernador y Comandante militar de la casa-fortaleza de esta
villa…. (con) la columna de 500 hombres….
Beharrezko
da antolatzea ospitale
on bat kasernaren barnean…
4
de Sept. 1834. Rodil
= Sr. Teniente Coronel D. Ramon
Zugarramurdi
On
nous écrit des Alduides le 7 septembre
Datue jauregia. |
Bertze
hitzekin errana, orduko Miserikordia
kaserna bortitz bat
bihurtu zuten ,el
Fuerte,
eta barneko sala haundi batean el
Hospital Militar zuten.
Bidenabar, hutskeri bat. Nola deitu La Miserikordia ? Erdaraz "el fuerte", baita "la caserna" ere deitzen zioten. El hospital ere. Eskuaraz "kaserna" izanen zen gure historiako momentu honetan. Dirudienez gerra akitu ondoren segitu zuen bere funtzio militarrarekin, laurogei urtez bederen, eta orduan "kuartel" izena eman zioten, hortaz gaur egun kuartela zagoen lekuari Kuartelekozelaia deitzen zaio eta bere parean zagoen zubiari, uholdeak eraman zuena, Kuarteleko Zubia. XX.mendeko hasieran oraindik ikusten ahal zen. Orduko fotoa. Jendearen gibelan, Kuartela.
Elizondoko Herria San Migelen esperoan. Gibelekoaldean, Kuartela. |
Zer
gehio dakigu Miserikordiarendako? Don Ramon Zugarramurdik prozeso
militar izan zuen kaserna abandonatu zuelarik. Prozeso
horretan dio nola orduko La Miserikordiak bortz
ate zituela baita gela haundi bat ospitaletako ere.
Militarki,
zein da Baztango egoera? Elizondo, bere kasernarekin, liberalen
eskuetan dago eta hortik errege-bidea/errepidea, hau da Belatetik
Urdazubira eta Iruritatik Donezteberaino gaten diren bideak,
nolabait, berriz, nolabait kontrolatzen dituzte liberalek.
Horretarako kasernak edo “casa-fuerte”-ak
eraikiko (edo etxe bat gotortuko) dituzte Urdazubin, Oieregin eta
Donezteben baita kasu batzuetan Berroetan eta Iruritan ere. Hortik
aparte, Baztango bazterretan, karlistak jaun-da-jabe. Eta hauen
buruzagia, Don
Migel Sagastibelza,
Zugarramurdi jauna bezala,
Minarekin trebatua.
Eta
hau denak zer erran nahi du? Elizondo
karlistez inguratua
dagoela, setiatua, blokatuta, eta hola izanen da datozten
hilabetetan. Don Ramon Zugarramurdik errana, zortzi setio izan zituen
zortzi hilabetetan eta ia beti kasernatik ezin atera.
Eta
hemen karlisten helburua Baztanen: muga
kontrolatzea. Zertaz? Baztandarrek dakigunez, mugak ateak dira,
pasabideak , gure historian maiz izan den bezala , eta karlistendako,
Bidasoa/Baztango muga, Europarako beren ate bakarra. Handik,
kontrabandoz,
beren armada hornitzeko.
Eguna
hondatzeko, berri triste bat, bertze soldadu bat errekan ito,
Salamankako Francisco
García. Nere amak
erraten zuen bezala, honek ere ama izanen zuen.
Eta
honekin guziekin gerra zakarra Baztanera etorri zen.
Irailak
05 Gerra
honek hiltzen du: Leon
Elizalde, Elizondokoa,
5º Batallon de Navarra, non eta Gipuzkoako Bergaran, bere aita Jose
eta ama Juana Mª Ballarena….
Irailak
08 Honek
ez du funtsik, bertze soldadu bat errekan itoa, Francisco Oyarzun
Alkotzekoa. Hain xotona da ibaia Elizondoko aldean?
Irailak
10 Francisco
Asura
kapitanari (liberala) agindu zioten data honetan Tiradores
de Isabel 2ª-ko
konpainia bat eratzeko Baztango
jendearekin eta hola
egin zuen: 60
mutileko Tiradores
konpainia bat, gero bertze konpainia bat 56
mutilekin “Urbanos
movilizados de Baztan”
izenarekin eta 20
laguneko partida Guias
bezala eta hauen buruzagia Pedro Miguel Apezteguia.
Lehenago
adierazi dugunez, Baztanen ere bai baziren liberalak eta hauen artean borrokatzeko prest ere baziren. “Pezetero” hauek etxekoak ziren, Elizondo
defenditzeko baztandar liberalak.
Oroitu "pezetero" hitza karlistek erabiltzen zutela beren etsaiak gutiesteko.
Oroitu "pezetero" hitza karlistek erabiltzen zutela beren etsaiak gutiesteko.
Irailak
14 Aldudetik
kontatzen dute Irailaren 14ean.. nola
Iturria
(liberala)
, Chef de batailon , avec 170 hommes atera da Elizondotik gauez ,
Aldudeak eta Banka zeharkatuz eta Luzaiden agertu , han 10 preso
egitera. Nola itzuli dela Eraso general karlistaren emaztearekin,
haren suhia, fraile bat , notario bat eta Saint Estebanen semearekin
(Iruñeko aberats bat) preso bezala eta nola berriz frantsen
lurraldean sartzekotan, soldadu frantsek desarmatu dituztela, armak
berriz emateko Baztanen sartuko direlarik. Hori bai, behartu diete
eramaten zituzten presoak han uzten.
Irailak
16 Dena ez da
gerra, biziak darrai, jan behar da eta Udaletxean, lanean, bai, kanpoan tiroak izan arren. Lurra neurtzeko komisionatuek diote nola Francisco
Iribarren jaunak,
Urrasungo Etxeberria bere etxea, eskatu zuela lurra Zu(r)eta deitzen den
lekuan baina benetan Alkurruntz ondoan dagoela nahi zuen tokia eta
dirudienez “
es uno de los seles /saroiak
antiguos del Valle baino gaur egun ez dela
mugarririk
han ikusten.
Zer
egin? Udalak diete komisionatuei beha dezatela eta lekukoak bilatzea.
“…
Herenegunean
(
Irailak 17)
faccioso batzuk ausartu ziren Elizondoko karrikaren barnean sartzen.
Zugarramurdiren konpainia bakar bat aski izan zen facciosoak herritik
kanporatzeko...
Irailak
18 (
le 18 September) Leon
Iriarte…(Aldudetik)
Berderiztik goizeko seietan atera eta zortzietan Elizondon zagoen
non kasernatu du bere destakamentua Miserikordia ondoan diren bi
etxeetan..”
Iriarte,
Leon Iriarte, Don Leon Iriarte, bertze izenez
Charandaja (Txarandaka?),
bertze protagonista bat gure historian, Domingonean ikusi duguna:
Iruñekoa, Minaren ofiziala Frantsen kontra trebatua, ttipitto eta
meharra, hortaz izena , erdaraz zarandaja
= ezgauza/huskeria,
ausarta eta borrokalari zakarra.
Irailak
19 Borrokan
lotuak Elizondoko karrikan. Bi soldadu hilak, Manuel
Cuenca eta Cristobal
Montal en acción de
guerra…. Firmado: Juan Pedro Escartin.
Orain
artio sinatzen zuena Juan Nicolas Echeverria, alkate ohiaren anaia,
zen. Non dago Don Juan? Miserikordian preso.
Le
cholera
s’est declare a Olite…..”
Irailak
20 On nous
écrit… “Elizondoko
parrokoa Zugarramurdik Miserikordian preso atxikitzen duena, (Martin
Luis
)
Echeverriaren anaia da, Baztango alkate ohia eta gaur egun Juntako
partaidea.”
Irailak
21 En
el Fuerte
: Erreginaren
bortz
soldadu hilak a resultas de balazo.
Elizondoko
Libro de Defunciones: Nota:
Estas tres partidas de defunción con las tres que siguen, fueron
estendidas y firmadas por quien fuesen a causa de hallarme yo, el
vicario, detenido en la casa fuerte de este pueblo. D. Juan Nicolas
Echeverria. (El que firma es el beneficiado Juan Pedro Escartin)
Irailak
22 On
nous écrit … “…
Araoz
koronela (liberala)
herenegunean
ailegatu zen honat (
Aldudera)
12 kutxekin, fusilak eta kartuxoak. Konboi
ttiki hau Donostiako arsenaletik Behobiara pasa da eta hortik
Ezpeletera (eta
hortik Aldudera).
Koronela esperoan dago noiz den tenore egokiena kutxa horiek
Miserikordian sartzeko…..”
Elizondo, Karrika. Errota. |
Sagastibelzak
preso hartu ditu Zugarramurdiren arreba eta Elizondoko botikarioa,
eta azken honen aretoa eta muebleak kasatu ditu. Zugarramurdik bere
aldetik herri honetako parrokoa preso hartu du.
Autre lettre des Aldudes de 23 Septembre .. susmatzen den eritasuna agertu da non eta Auritzen, hemendik bi orduetara…
On
nous écrit… des Aldudes le 26 de September… lau
egun ondoren ezin lortu berririk Auritzetik. 21eko
gauean hango zirujauak eta bere emazteak ez zekiten zer egin..
Auritzen dugun eritasuna CHOLERA-MORBUS
da.”
Jakinarazteko:
Cholera
Morbus / Asiaticus.
Eritasun
edo izurrite/helderi kutsakorra, goitika eta behitika gorrak eta
eritzen zena/dena aste bat baino lehenago hiltzen zen/da desidratatua. Urak (
edo janariak ),giza gorotzaz kutsatua, sortzen du. Indiatik
Europara 1823an ailegatu zen eta Euskal Herriara 1834an. Hilkorra,
Espainian bakarrik 300.000 pertsona hil zituela kalkulatzen da.
Irailak
26 On
nous écrit…“…
Sagastibelzak
segitzen du Miserikordia eta Leon Iriartek okupatzen duen etxea
blokatzen eta setiatzen. Erreginaren soldaduek ezin dute atea
gurutzatu edo leihoetara atera datozkien tiroen
zaparradak hartu gabe… soldadu batek kirikatu bakarrik egin zuen eta hil
zuten bere burua xehatua hainbertze tiroz.
Manuel
Cabreza soldadua, Avilakoa.
Miserikordiako
goarnizionea 450 soldadukoa da eta buruzagia Zugarramurdi da.
Iriarteren
destakamentua 30 zaldun eta 56 oinezko ditu, denak nafar (irunsemeak) boluntarioak.”
Irailak
28
Facciosoak Baztango herrietako mandoak hartzen ari zirelarik, Iriarte atera da bere kasernatik eta
ondoko belai batean lau behi alatzen ari zirenak bahitu zituen. Abile
gure gizona (holako
zerbait dio periodistak..)
Hori
bakarrik?
Sagastibelza
Elizondo setiatzen/blokeatzen ari da eta liberalek Cordova
jenerala Elizondora igortzen dute, hangoei laguntza emateko.
Iruñetik
atera bezain fite, karlistak jakinaren gainean ziren eta bere
esperoan Lekaroztik Elizondoraino zelata bat prestatu zioten.
Cordovak
bere tropak hedatu ordez, multzo gisan jarri zituen eta xuxen jo
zuen esperantzarekin Elizondotik ere aterako zirela bere taldekoak
karlistak erdian harpatzeko. Dirudienez Elizondoko guarnizionea ez
zen enteratu. Beharrik Cordovak
lortu zuela karlistak zanpatzea eta gaua Elizondon pasa zuen.
Kalteak? Liberalek 27 galdu, karlistek 40.
Gauza
bereko bertze bertsionea: Madrilgo egunkariek diote nola Irailaren
28an Cordova jeneralak borroka batean lotu zen 300 karlistekin,
Holazarren,
Elizondorako bidean. Diote nola leku hau, Olazar ,
Iruritatik goitira, bi orduetara dagoela, nola Cordovak simulatu zuen
erretirada bat eta karlistek sinetsi , eta aitzinerat egin zutelarik,
liberalek kontra-eraso jo eta 40 karlista hil eta haiekin zuten
azienda, zaldiak eta ardoa atzeman ere.
Bizkitartean
Rodilek bere temarekin, Don Carlos harrapatzea, baina ezin eta
azkenean eta hondarrean kargutik kendu zuten eta Don Francisco Espoz
y MINA
bere
ordezkoa izendatu zuten, Urrian.
Gure historiako bertze protagonista, Mina. Don Francisco Espoz e Ylundain, gero Espoz y Mina eta momentu honetan MINA. General en Jefe y Virrey de Navarra, Rodilen ordez. Espero zuten bere famarengatik Nafarroa bere alde jarriko zela baina jaus, ja. Urrian etorri da Nafarroara, zahartua eta eria: sabeleko minbizia.
Urriak 02 On nous écrit.. Araoz koronela (liberala) goizeko hamaiketan atera zen atzo hemendik ( Aldudetik) Elizondora fusil eta munizioneko konboi batekin. 18em Leger konpainia batek (soldadu frantsak) lagundu dio Berderizeraino non Leon Iriarte, "Chararandaja", baitzuen esperoan bere destakamentuarekin Elizondoraino eskoltatzeko.
Egun
berean
Cordova
jenerala bere kolumnarekin eta Leon Iriarte bere destakamentu
ttikiarekin, bian,
Elizondotik gan dira…. Zugarramurdik ongi aprobetxatu du jeneralak
Baztanen egin duen egonaldi laburraz azken eta hondar eskua emateko
Miserikordiako fortifikazioneari: botarazi ditu facciosoek eginak
zituzten kontra-parapetoak eta lurra berdindu… bidea eta harrizko zubia
Miserikordiatik Domingoreneko etxera gaten zirenak atondu, azken etxe
honetan Iriarteren destakamentuak zuen ostatua… bon, bidea eta
zubia babestuak izan dira pareta altuekin, leiho ttikiekin eta
pasabideak Bidasoara jausteko, ura lortzeko eta zaldiak han edateko.
Domingorenea
etxea ospitale militarra bihurtu da eta Miserikordiak, 450 gizoneko
goarnizionearekin, hilabete batendako bazkaria dauka.
Prentsan
leitzen ahal dugu nola… “Zugarramurdik,
Lorenzo jeneralaren aginduak betetzen, haunditu ditu Elizondoko
fortifikazioneak, etxeko arteka eta pasabide guziak herriko karrika
bakarretik kanpora, landetara gaten direnak alde batetik eta ibaira
bertze aldetik , etxi izan dira pareta gezi-leihodun batekin (leiho
ttai ttaiekin)
eta Miserikordian zagoen goarnizionearen puska bat herrian jarri
dira. Lorenzo jenerala partitu zenetik ez da egun bat ere pasa
tiroketarik gabe baino ondorioa, deus.”
Urriak
05 On
nous écrit… Sagastibelza
5º Batallon de Navarrarekin bortzetik Iruritan dago, Gipuzkoako bi
batailon Lekauzen eta Arraiozen, Elizondotik ezta ordu batera…
KOLERAK
egunero jotzen du Miserikordia. Erran digutenez Fundizionean,
vulgairement Banca,
eritasun hau han ere dago.
Frantsek
Urriaren 7an diote ..
nola segitzen dutela Elizondoko
Miserikordia
gotortzen. Berriki egin dute bide bat babestua, errekaraino gaten
dena. Valle
(
Balleko
etxea = udaletxea ??? ) deitzen
duten etxea ere gotortu dute. Honek bi konpainiako goarnizionea du...
Elizondoko 30 gaztek nahita (volontairement)
izena eman dute Elizondoko goarnizionean egoteko
(Urbanoak/Tiradores).
CHOLERA
MORBUS. Urte
honetan, 1834, kolera Espainian sartu zen Cadiz eta Vigotik (itsas
portuak). Dakigunez Nafarroan Corella, Abuztuak 2, izan zen lehen
herria izurritea/helderia sufritzen. Frantziako prentsaren arabera
Irailaren 19an Hiriberrin zagoen, Auritzen 21ean. Baztanen , noiz?
Seguru badakigu Urriaren
6an
Arraiozen
zagoela, zeren hala adierazten baitu hango parrokoak Arraiozko”Libro
de Defunciones”-en,
“de
colera”,
biharemunean bida hil ziren eta bi asten buru 12, “de
cólera”
. Almandozen
Urriaren
12an.
Aste batean, bortz , hilak “de
cólera”.
Hala dio Almandozko “
Libro de Defunciones”-ek. Zigan, Urriaren 20an, bat "de fiebre pútrida" eta aste batez bertze bida "de fiebre pútrida".
Bertze
herrietan hilabete honetan hilen kopurua igaten da aunitz, naski
koleraz izan zela baina parrokoek ez dute adierazten zertaz hil
ziren, pentsatzekoa gehienak koleraz hil zirela baino batek daki
zenbateraino.Erraterako, Iruritan normalki 15 inguru hiltzen ziren urtero, urte honetan 39 edo Berroetan 7, urte honetan 15, Elbeten 7, urte honetan 25. Ikusten denez hilkortasuna bikoiztu zen baina Anizen geihenez bi pertsona hiltzen ziren urtero eta urte honetan bat eta tisiz. Kontra, Arizkunen ez da aldaketarik nabaritzen. Hala ere, hilabete zinez beltza 1834.eko Urria.
Aparteko
kasua Elizondokoa da. Han dugu “Hospital
Militar”-a. Berrogeita lau,
44, izen agertzen dira. Kasu batzuetan Elizondoko kanposainduan lurperatuak. Bertze kasuetan ez du deus erraten. Don Ramon Zugarramurdik errana eta karlistek ziurtatua, “gaua aprobetxatzen lehiotik errekara,ur haundira botatzen zituzten hilen gorpuak”. Gaizoak, denak arrotzak. Izenak zituzten …Vicente Colvera, Juan Arauf, Juan Losa, Gregorio Martinez, Ignacio Segovia, Pedro Minguez, Manuel Blanco, Andres Labrera, Jose Ruiz, Santiago Martin, Felix Garzon, Salvador Tejero, Ramon Vazquez, Nicolas Ruiz, Manuel Negrillo, Hilario Alvarez, Jose Carcelea, Javier Mateo, Francisco Hernandez, Juan Castro, Juan Ayala, Miguel Lurce, Jose Romero, Camilo Garcia, Antonio Sotelo, Jose Alés, FabianTejedor, Miguel Redin, Francisco Ramirez, Pantaleon Arroyo, Manuel Boullosa, Pedro Garcia, Juan Alejandre, Joaquin Gomez, Juan Sanchez, Francisco Ramirez, Jose Rodriguez, Manuel Saitun, Miguel Canto, Francisco Quijada, Indalecio Ruiz, Fabian Jimenez, Jose Garcia, Juan Alegrad.… IN MEMORIAM.
44, izen agertzen dira. Kasu batzuetan Elizondoko kanposainduan lurperatuak. Bertze kasuetan ez du deus erraten. Don Ramon Zugarramurdik errana eta karlistek ziurtatua, “gaua aprobetxatzen lehiotik errekara,ur haundira botatzen zituzten hilen gorpuak”. Gaizoak, denak arrotzak. Izenak zituzten …Vicente Colvera, Juan Arauf, Juan Losa, Gregorio Martinez, Ignacio Segovia, Pedro Minguez, Manuel Blanco, Andres Labrera, Jose Ruiz, Santiago Martin, Felix Garzon, Salvador Tejero, Ramon Vazquez, Nicolas Ruiz, Manuel Negrillo, Hilario Alvarez, Jose Carcelea, Javier Mateo, Francisco Hernandez, Juan Castro, Juan Ayala, Miguel Lurce, Jose Romero, Camilo Garcia, Antonio Sotelo, Jose Alés, FabianTejedor, Miguel Redin, Francisco Ramirez, Pantaleon Arroyo, Manuel Boullosa, Pedro Garcia, Juan Alejandre, Joaquin Gomez, Juan Sanchez, Francisco Ramirez, Jose Rodriguez, Manuel Saitun, Miguel Canto, Francisco Quijada, Indalecio Ruiz, Fabian Jimenez, Jose Garcia, Juan Alegrad.… IN MEMORIAM.
Egun
horietako testigantza bitxi bat dugu. Charles
Frederick Henningsen,
eskoziarra, Urdazubiko muga pasa eta karlistekin boluntarioa. Hola
kontatzen du berak....
…biharemunean, jakitean 5. Batailona Lekarozen eta Iruritan zagoela Elizondoren parean (bistan), harat gan ginen... landak artoz
landatuak dira, arto hau bazkaria da jende eta aziendarendako.
Lekarozen, herri ttiki eta zikina, karlisten armadako 5.Batailona
topatu genuen, Sagastibelzaren erranetara. Gizon hau 50 urte
ingurukoa, nahiko sendoa baino begi azkar eta abilekin. Berak
Baztan defenditu behar zuen...
eta hortaz Doneztebe eta Elizondo gotortuak egon arren, berak
atxikitzen zituen bi leku hauek setiatuak. Bere soldaduek beroki
grisak (ebatsiak)
zituzten,
boneta
urdina eta
bakotxak moskete eta “canana” bat. Ofizialek, dibertsitate
haundiarekin jauntziak, itxura
“grotesque”-a
zuten. Ez zegoen soldadu artean inork ez zuena zerbait
kristinoengandik hartu/ebatsia izan eta orokorki , haien
itxure
erridikulua hain orokorra zenez, normala iduritzen zitzaien hala
jaunztea.
Sagastibelzaren
tropek , dena den, zarpail hutsak izan arren, militar itxura egokia
zuten. Bizkarrean zakuto bat eta espartinak zangoetan, presentzia
iduri exkasekoa zuten baina arintasun izigarrizkoak ziren...
Karlisten
postuak Elizondotik tiro bateko distantziara ziren, hango goarnizione
liberala, 500 gizon, atera ez zedila...
… hagetan
eramana karlista zauritu batekin topatu ginen... “Viva
el Rey”
uihukatzen gu ikustean... xenda bat inarrez betea zeharkatzen, lekua
ostoz betea gizon baten gerrontziraino... zerri erdi basa franko han
alatzen... sagardi batzu sagar tilitez beteak...
Hau
ere dio...
...,
Elizondon
kolera (cholera
morbus)
bazagoen.
Dena den, karlisten artean, baliteke beti kanpoan zirelakotz, ez zen
izan kolerako kasu bat ere ez...
Giristinoak,
nola ez zekiten zer egin beren hilekin,
leihotik fosora haien gorpuak botatzen zituzten, non
usteltzen baitziren airea kiratsaz betetzen...
sei
edo zortzi gizon (karlistak)
egoten ziren fortineko sarreraren parean tirokatzen beraien
begibistan soldaduren bat ikusten zutelarik. Erreginaren tropek
noizenbehinka erantzuten zuten... eta elkar zirikatzen zuten
insultatzen... beti zerbait berriekin...
Holako
batean ia muturkatu ginen Lorenzo jeneralaren tropekin, 4.000
soldadu... eta Lekaroza gibelatu ginen. Sagastibelzak bakarrik bi
batailonekin, 1.200 gizon, deliberatu zuen Lekaroz atxiki...
Erreginaren tropak beroki grisa haundiarekin jauntziak...
Carabinerosen kapusaiak zuritebeltz kolorekoak... tiroketa izan
zen... behin edo birritan soldaduen “alto el fuego”-ko turuta
aditzen zen eta orduan karlisten “Viva”-ka hasten ziren...
iluntzean herritik (Lekaroztik)
poliki poliki erretiratu ginen... kilometro batera suak piztu
genituen... hain motza zen distantzia non “Christinos
and Carlists” elkarri
uihukatzen gau guzia pasa baitzuten
Urriak
08 Sagastibelzak
Juntako Marichalarri:
“ Irurita
8 de Octubre de 1834
Mi
estimado Marichalar. Etsaia dibertitu da gaur goizean entsaioetan,
jartzen kainon bat Domingoreneako
gibeleko atean …..
Herenegunean
Miserikordian 13
hil ziren koleraz
eta atzo lau….
Afectuosamente,
Miguel
Sagastibelza”
On
nous écrit … de
la Fonderie de Baigorry (Banka)
le 11 Octobre
… Ziurtatzen
ahal da CHOLERA
MORBUS ASIATIQUE
gure herrian agertu dela Urriaren 9an. Saint Etienne de Baigorryn ere
Urriak
11 Ez zuen bakarrik
kolerak hiltzen. Alboko kalteak/collateral damage/daños colaterales:
Tiro
batez hila
Elizondon herri barnean durante la lucha de los partidos sobre la
sucesion al trono. Mutiko
bat, Francisco
Javier Zubiria, 8
urtetakoa, Elizondokoa, Francisco eta Francisca Carricabururen semea…
Hemengo kanposainduan lurperatua.
Erran
dugunez, Don Migel Sagastibelzak agindua zuen Baztango zonaldea
okupatua izatea Frantziarekin komunikazioa izateko eta hortaz
noizenbehinka batailon giputzak edo arabarrak berari laguntzera
pasatzen ziren.
Hala
ere, momentu honetan (1834) giristinoek Nafarroan goarnizione gehio
zuten : Iruñea, Los Arcos, Lerin, Lodosa, Peralta, Tafalla,
Caparroso, Gares, Irurtzun, Etxarri-Aranaz, Olazagutia, Ilunberri,
Bera, Elizondo, Doneztebe...
Kurositateak:
Gerra hasieran Nafarroak ( karlisten Junta de Navarra ) pagatzen
zituen bere batailon propioak (Nafarroakoak bakarrik) : soldadu
bakoitzak 1 real-de-vellon, kaboak 1 ½, sarjentu bigarrenak 2
real-de-vellon eta sarjentu lehenak 3. Ofizialak , doblea.
Hau
da, Boluntario karlista batek, erreal bat kobratzen zuen egunero eta
Boluntario liberal (Urbano) batek 4 erreal, pezta
bat, hortaz
“pezeteroak/peseteros”.
Nola
lortzen zuten karlistek dirua Nafarroan? Zaratiegik (jeneral
karlista) dio lau manera bazirela:
Aduanero karlistak |
1) Aduanetan . Karlistek bazituzten beren aduaneroak eta Frantziatik etortzen ziren komertziante guziek pagatu behar.Honek erran nahi du gerra izan arren , trafikoa, negosioa bazela.
2) Apezek ordaindu behar zuten kontribuzionea. Arazoa, bakarrik haiek, karlistek, kontrolatzen zituzten herrietan kobratzen ahal zutela.
3)
Gobernuari kentzen ahal zizkioten zergak, hau zaila, eta
4)
Multak, bai isunak. Konparazionez, Baztango kasua. Segiduan kontatuko
duguna.
5)
Zaratiegik ez du komentatzen baino hala ere bazuten bertze forma bat,
xuxenagoa zena baino ez politikoki zuzena, herrietan errekisak egiten,
hori bai, omen , herriaren aberastasunaren arabera.
Urriak
12 Multak,
isunak.Karlistek diru
beharrean ziren eta momentu honetan Zumalakarregik erabaki zuen
Baztango liberal aberatsek paga zezatela 30.000 duroko isuna. Nola?
Secuestro Express baten
bidez, hau da
“interesgarriak” diren lagunak bahitu eta ordaindu artio, preso
atxiki.
Badugu
kronista: Gaston de Iriarte, Erratzukoa (eskerrak Gaspar
Castellanos Gastoni
bere laguntzarengatik).
“Las
prisiones se verificaron el 12
de Octubre de 1834,
bezperan eta gauez por aviso confidencial Frantziara pasa ziren D.
Tomas Yrigoyen, apeza, D. Juan Jose Zozaya, D. Tiburcio Yrigoyen eta
D. Juan Tomas Yturralde.
(Hau da , gizonak eskapatu ziren)
(Hau da , gizonak eskapatu ziren)
Sumusua /Erratzu |
Preso
hartuak izan ziren Erratzun Dª Manuela Yrigoyen , alabari titia
ematen ari zitzaiola,
Dª Ana Francisca Zozaya, Dª Agustina Hualde,
D. Martin Yrungaray , Sumusuko nagusia, eta Dª Joaquina Yrigoyen, denak Erratzukoak eta D. Javier Meoqui Elizondokoa. Partidaren burua Ybañez zen acompañado de varios oficiales del país (baztandarrak).
Dª Ana Francisca Zozaya, Dª Agustina Hualde,
D. Martin Yrungaray , Sumusuko nagusia, eta Dª Joaquina Yrigoyen, denak Erratzukoak eta D. Javier Meoqui Elizondokoa. Partidaren burua Ybañez zen acompañado de varios oficiales del país (baztandarrak).
Egun
berean presoak izan ziren ere bai Iruritako D. Martin Archeberroa,
apeza, D.Timoteo Maritorena, Dª Gertrudis Elorrio, Dª Gabriela
Gamio eta Dª Estefania
Michelena,
ésta por haberse fugado su hermano cura. Ere bai preso hartu zuten
Gartzaingo apeza, D.N.Jaureguizar.
Eta hemen eguneko tragedia:
El
jefe
(Ybañez)
se
condujo con moderación zeren egun berean afusilatu behar
baitzuten
gizon gaizo bat , mozkorra egonez, baietz edo ezetz erran zuelakotz
gan behar zuela Elizondoko kasernara Erreginaren tropekin
borrokatzera. Ybañezek agindua zuen presoek/bahituek exekuzioa ikusi behar
zutela baino ez zien andrei utzi afusilamentua ikustea.
Hortaz se
condujo con moderación.
Nor zen gure gaizoa? Juan Salvador Echeverria, erratzuarra, 24 urte 4 hilabete eta 2 egun adinekoa, bere aita Pedro Manuel “Egurandi” Lekarozkoa eta bere ama Mª Josefa Alzaburu, Erratzukoa, fue afusilado en la plaza publica por los voluntarios carlistas”, konfesatu ondoren. Hala sinatu zuen herriko parrokoak, Don Javier Ramon Lacoizqueta. “Y se le canto el nocturno”.
Afusilamentu
honekin, lehenbizikoa, (enetako) hasiko da gerra honetako ezaugarri zakarrena Baztanen:
ejecución sumaria:
hartu eta hil, hori bai konfesatu ondoren (ez
dakigu noren kontzientzia lasaitzeko),
gaur egun gerrako krimena (orduan ere) eta mingarriago izateko hil
gehienak etxekoak, baztandarrak. Ikusiko dugu.
Eta
gure 12
bahitu ? Hasiko dute bidai luze bat, epikoa, ahaztuko ez dutena, bai
to: leku bakotxa lo egiteko lekua da : Arraioz, Ziga, Almandoz,
Arraiz, Jaunsaras, Madoz, Urbasako Bentak, Genevilla, Eztuñiga,
Ulibarri Lana, Kanpezu, Aranaratxe, Biloria, Bakedano, Zunbeltz eta
azkenean eta hondarrean Amezkoako San Martinen. Han erreskatea/isuna
negoziatu, rebaja por pronto pago eta Abenduaren 18an, libre: 68 egun
preso. Artekariak ? Presoen izenean, D. Marcos Zelayeta dueño de
Zaldarriaga Elizodon (urte honetako Baztango Teniente Alkatea) eta
Burutain herriko zamaltzaina, D.N. Cilveti.
(Gure
ustez Fermin
Zilbeti, urte
honetako Ilbeltzan Baztan zeharkatzen ikusi duguna)
Ixtorio
hau ez da hemen akitzen. Mina,
Iruñetik,
jakinaren
gainean zagoen eta ez zuen trabarik jarri nahi afera ongi
bururatzeko. Pagatu ondoren, gure liberalak ez ziren herrira itzuli
baino Minak
karlisten aldeko Baztango andre batzuk bahitu, barka, preso hartu
zituen , Iruñera eraman eta 18,000 duroak berreskuratu artio ez zituen libre utziko.
Berak Iruñetik partitu zelarik hilabete batzuk beranduago,
Elizondoko alkatearen ama preso zagoen zeren bere partea ez baitzuen
oraindik pagatu.
Bederen
ikusten ahal dugu nola gerra honetan, baigorriarrek ziotenez, “ORO
SORI”,
denak balio du: andreak, apezak edo etsaien familiakoak bahitu,
nornahi hilarazi...
Kuriositateak
: Lehenago erran dugun
bezala karlista batek gerra honetan hartzen zuena : erreal bat
soldaduak. Bakarrik hori? Ez, libera bat haragi, bi libera ogi eta
pinta bat ardo ere. Ofizialek doblea.
Munizionea
exkasa zen, soldadu bakoitzak 10 kartutxo zeramatzan.
Erabiltzen
ziren oinetakoak espartinak eta abarkak ziren, lohia balime zen,
ortotsik.
Urriak
13 En
acción de guerra en las calles de este pueblo
(Elizondon),
Lorenzo Beraza , Errozko mutil bat del
5º Bat. de Navarra.
…kanposainduan lurperatua. 17an eta 20an gauza bera: Tomas Mugaire
eta Ignazio Iruin, Irañeta eta Leitzakoak, del
5º Bat. de Navarra,
muerto
en este pueblo
…
Kuriosoa
da alde batetik nola karlistak Elizondo barnean sartzen direla herria pareta batekin inguratua egon arren eta
bertze aldetik nola apezak badakizkiela haien izenak eta zein
herritakoak diren liburuan apuntatzeko arrotzak izan arren.
Urriak
14 Bertze bando bat...
1º
Errebelden
aginduak segitzen dituzten alkateei...
pasados
por las armas.
2º
Beren
herriko mutilak biltzen dituzten alkateei...
pasados
por las armas.
3º
Errebeldei
zernahi ematen dien alkateei, bikoitza pagatuko du eta eramailari..
pena
de muerte.
4º
Kartaren
bat (informazionekin) atzematen balime da herri batean, herriak
1.000
duroko
isuna.
5º
Buruzagi
guziei uzten diet exekuzio horiek burutzea.
6º
Gurasoren
batek balime du ezkongabeko seme bat facciosoekin, bi aukera: errebeldekin
gatea edo Nafarroatik kanporatua izatea.
Jendeak
kasua eginen zuen?
Urriak
15 Bertze
kuriositate bat: Miserikordian hila, Juan Alejandre, Rgto de Jaen
enterrado
dentro de la casa de Domingonea
por tener ocupado todo el transito al cementerio las tropas
carlistas…
On
nous écrit… frontiere le 16 Octobre
Elizondotik
etorri diren bi lagunek diote Elizondon ez bakarrik soldaduak kasernatik ezin
direla atera, ezta herriko jendea herritik ere….
El
17
de
este mes
Elizondoko kaserna setiatua izan zen berriz ( karlistek = 3 batailon
nafar + 2 Batailon arabar = ±
3.000 gizon). Hala ere, kasernako buruzagiak ateraldi bat egin zuen
eta facciosos
erretiratu behar.
18an
berriz gauza bera. Atsaldean D.Leon Iriarte Koronela, Charandaja,
ailegatu zen laguntzeko bere “Tiradores
de Isabel II”-ekin
eta honek bi etxe hartu zituen kasernaren parean.
19an
errebeldeak saiatu ziren berriz baina kasernatik atera ziren tropek
gehi Charandajak ekarri zituenek tiroketa ederra sortu zuten.
Karlistek 8 hil izan zituzten, liberalek bida.
20an
zaharrak berri. Tiroketa eta kolpaturen bat. Gauez karlistek errota
izorratu zuten eta “trasladaron
la botica a otro pueblo”.(Berri
hau aitzineko hilabetean kontatu zuten!)
21etik
28ra
artio karlistak segitu ziren tirokatzen (30 mile kartutxo ustel
kalkulatzen dute kasernakoek).
28an Cordova jenerala ailegatu zen bere tropekin baionetaz karlisten indarrak bulkatzen Iruritan eta Olazarren barna. Elizondo liberatu zuten.
28an Cordova jenerala ailegatu zen bere tropekin baionetaz karlisten indarrak bulkatzen Iruritan eta Olazarren barna. Elizondo liberatu zuten.
Egun
berean. Gastoak.
Hala dio Udaletxeko paper batek “Nota
de lo que hay adelantado a los señores que están arrestados en la
Misericordia el martes, 1er dia , 28 de Octubre de 1834”
Nor
ziren? Batek daki. Cordova jeneralak ekarriak? Dirudienez
25 egun eman zituztela Miserikordian preso. Argi dago, karlistak
izateagatik. Dakiguna ogi batek erreal bat balio zuela eta kantara
ardo batek (+ 16 litro) , 8 erreal.
Urriak
30 Sagastibelzak
Marichalarri (Junta-de-Navarrako partaidea) :
….
Ez naiz batere gustoz (Elizondo
blokatzen)
…azken
egonaldian hoberenetariko 7 mutil hilak izan nituen eguneroko
kutsaduraz (
kolera morbo)
… baino handik gan garenetik ez dugu bat ere izan…
Elizondoko
herri guzia etxi dute
eta segitzen dira (herria)
gotortzen 14 herrietako jende gehiengoarekin. La guarnicion la misma…
Jose Miguel Sagastibelza ”
Egun
berean. 30ean Mina Iruñean dago dibisione batekin. Lorenzo jeneralak dio ere
Elizondoko fortifikazioneak haunditu eta hobetu dituela eta ahozko
eta gerrarako suministroa hiru hilabetetarako dutela.
Eta
beti historia bera: setioa, Iruñetik armada bortitz bat etorri,
karlistak aire, armada hori buelta Iruñera eta karlistak buelta
Elizondora.
Laburbiltzen:
Liberalek hilabete honetako azken egunetan akitu dute Elizondo
“ziudadela” bat bihurtzen: Miserikordia
eta parean zagoen zubia
eta bertzealdeko etxea (Domingorenea/Domingonea) ,
gotortu, etxetako artekak etxi eta dirudienez Elizondo inguratu
pareta batekin. Hondar hau ez dakigu noraino zen zeren karlistak
noizenbehinka Elizondoko barnera sartzen baitziren. Zugarramurdik
bere prozesuan dio Antxitoneko zubian ate
bat bazela.
La
Misericordiak bortz
setio
jasan zituen urte honetan, hala dio manuskrito batek “Diario
de las cinco
defensas
(setio)
de
la villa de Elizondo. El Valle de Baztan desde mediados de Septiembre
de 1834 hasta el 2 de Enero de 1835”
, Manuel
Valdes
batek eskribitua. Zoritxarrez, manuskritoa ez dugu lortu, bakarrik
titulua dugu. Academia
Militar de Artilleria-Segovian
egon behar zuen baina han ez dakite deus. Biblioteca Nacional de Españan diote manuskritoa aspaldian galdu zela . Dena den, norbaitek, noizpait
nolabait eskuratzen ahal badu, eskertuko nioke jakinaraztea.
Azaroa
Azaroan
gara. 5ean
Minak dio: Bi batailon karlistek Elizondoko “fuerte”-a
inguratua dutela eta Oráa brigadierrak ordena duela haien kontra
gatea. 3.000 soldadu daramatza . Oráa, Marcelino Oráa, nafar liberala, "Lobo Cano", Minarekin trebatua eta Sagastibelzaren ezaguna eta orain etsaiak. Baztanen maiz ikusiko dugu.
Junta
General del dia 15 de Noviembre de 1834.
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Iralaren
29ko San Migeleko batzarra bere momentuan egin ezin zutelakotz por
las
circunstancias
actuales…..
egun honetan
egiten dute.
Aferak?
Lendabizi: Ez dago dirurik Udaletxeko boltsan eta hortaz erabakitzen
dute eskatzea bi mila peso fuerteko prestamo bat , interesa
apalenetakoa bilatzen. Horretarako ematen
diete poderes alkatearen
funtzioa betetzen dutenei, hau da lau kuarteleko alkate jaunei ,
hipotekatzen “todos
los arbitrios y espedientes que tiene este Valle”.
Ytem
(latinez= baita ere)
alkatearena. Diote nola aurten ez
dutela alkatea izan por las circunstancias actuales eta
nola Miguel Marcos Zelaietak lan hori egin du eta aldi berean nolabait
lan hori lau kuarteleko alkateek bete dute ere. Hortaz datorren urterako
ez bada alkate bat aukeratzen bederen izan daitezela lau kaurteletako
alkateak.
Ytem
ikusten kontuak egin behar direla eta nola “algunos
de los anteriores están ausentes”
izendatzen dute Juan A. Garay , Tiburcio Almandoz eta Jose M.
Echenique lan hori betetzeko.
Ytem
ikusten zein zaila den ardoa Baztanera ekartzea, ostatu aunitz utsik
gelditu dira. Printzipioz udalak alokatzen zituen herriko ostatuak,
doikebe leku bakarra non saltzen ahal baitzen ardoa. Alokairu hori
lortzeko kandelan posturak egin eta itzaltzen zelarik azken posturak
erdiesten zuen errenta. Zer erabakitzen du gure batzarrak? Segitzeko
egiten “
por cuenta del valle”,
honek erabakiko du nork ekarriko duen, saltzen “en
las casas que hay en los pueblos destinadas a ese objeto repartiendo
su importe por cantidad sacada”
bertze urteen arabera. (Zinez, ez dugu konprenitzen).
Ytem
J.X.Amorena jaunak , Elbetekoa , dio nola Elbeteko Etxeberrria etxeko jaunak etxi
egin du lur sail bat baimenik gabe eta batzarrak dio “se
abra oficio a su costa”
eta dagokion isuna paga dezala haren kuarteleko alkateak hala
erabakitzen badu.
Azaroak
16/17 16
eta 17an Oráak akitua zuen Elizondoko fortinaren beharrezkoak ziren
lanak eta Baztan korritzen ari zen janaria biltzen. Karlisten gauza
batzu bildu zituen ere: hoken bi kapitain . Bai, hemen ixtorio
kurioso bat. Doikebe, bi “oficial
de crédito”
karlista saiatu ziren desertatzen.
Hola
kontatuko dute Madrilgo egunkariek. Bi bertsione, eta gauza bera,
naski.
La
Revista Española
(Madrid)
“Bi
kapitain karlistek eskeini zioten Zugarramurdiri ( Elizondoko kasernako buruzagia) beraien konpainiekin desertatzea eta
kefe honek (Zugarramurdik) erantzun zien ongi etorriak zirela fraile
baten bitartez baina honek, fraileak, konbenitu zuten lekura mandatua
eraman ordez, Sagastibelzari (karlisten nagusia) eman zion. Honek,
Sagastibelzak, kapitainetako bat hantxen bertan afusilatu zuen baina
bertzeak ihes egitea lortu zuen. Fraileari dagokioena, berari
eskerrak emateko Sagastibelzak ere bai afusilatu zuen. ”
Eco
del Comercio
(Madrid) Bi kapitain karlistek desertatu nahi zuten: Zugarramurdik ,
liberalen nagusia, haien nahiaren jakinean egonez, igorri zien karta
bat apez
baten bitartez baino apezak interesatuei eman ordez, Sagastibelzari
eman zion, juntu, ondoan zagoelakotz. Kapitainetako batek dena ukatu
egin zuen eta lortu zuen Elizondoko kasernara ihes egitea baina
bertzea hantxen eta momentu berean afusilatu zuten. Elizondora gana
zena, Elizondoko Urbanoekin , “con
una partida del pais”, atera
zen kasernatik eta apeza preso hartu baita afusilatu ere.
- Leienda urbana: Elizondoko Libro de Defunciones-en ez da holakorik agertzen.
Azaroak 23 Karlisten agindua Erratzuko alkateari: Biharemunean, eguerdian, 14 zamariekin agertu behar bertzenaz zigortua izanen zara.
Abendua
Abenduak
08 Diote
nola Elizondon egona ziren, setioa libratu zutenetik, herria
gotortzen eta karlisten paretak eta kontra-parapetoak botarazten. Handik
(Oráa eta bere tropak ) gana zirela Malerrekara eta Doneztebe aldera
non karlistek baitute fundizione bat kainonak egiteko.
Abenduak
14 Erratzun
hasi zena segizioa izan zuen Elizondon eta gerra honetako zakurkeri
zakarrena gure dermioetan: afusilamientoak, fusilamientos,
exekuzioak, pasados por las armas, hilarazi azken finean.
Hiru,
hirurak baztandarrak, “
afusilado(s)
en
la plaza de este lugar
(Elizondo)
por las tropas de la Reyna Gobernadora,
konfesatu zen/ziren baino ez zizkioten/ zizkieten oliedurak eman
por ser luego de la confesión afusilado(s)...”
Elizondoko plaza zaharra |
Naski
bazituztela izana eta izena:
- Bernardo Gortari, 53 urtekoa, Oronozkoa, Gartzaingo Mª Josefa Urrutiaren senarra, herri hontan (Elizondo) lurperatua.
- Pedro Antonio Echeverria, 38 urtekoa, Arizkungoa, herri hontan (Elizondo) lurperatua.
- Jose Iturria, Lekarozkoa, Erratzuko Catalina Bicondoren alarguna, Elizondoko kanpusainduan lurperatua.Laugarrena.
Sinatua:
D.Juan Pedro Escartin (parrokoa preso baitzagoen).
Zertaz
hilarazi zituzten? Karlista aldekoak zirelakotz? Harakindegi ederra
bihurtu zuten Elizondoko plaza!
Abenduak
18 Elizondoko Miserikordian, Hospital Militarrean, hil zen Pedro Vicente
Echeberz, 24 urtekoa, que
vivía en Arizcun,
Arizkungo Maria Sanchotenaren senarra. Funerala Milicia Urbanak
pagatu zuen.
Abenduaren
20an
Zugarramurdik ateraldi bat egin zuela kasernatik eta Sagastibelza
gainditu, 40 edo 60 preso egin eta Sagastibelzak ihes egin behar bere
zaldia han uzten. Propaganda, baina hala ere hau zen Baztango
errealitate bat: gerra, batez ere Elizondon. Baino Baztan
ez da Elizondo,
eta hortaz egun hauetan Baztango udaletxea bildu behar delarik,
Elbeten
izatea deliberatzen dute.
Junta
Extraordinaria General del dia 22 de Diciembre
de
1834. en
el pueblo de Elvetea…
bildu ziren…
Alkate
regidores y junteros de dicho Valle, herri hontan Maisternea
deitzen
den etxean (por no poder realizar en Elizondo)….
Maisternea / Elbete |
Aferak?
Hurrengo urterako karguak alkateak eta juradoak nor izan behar ziren.
Ytem
(baita ere) helduko
den Batzarrarendako ikusia gaurko egunean bezala Elizondora pasatzeko
dagoen “
incombeniente”
, egin zezala Gartzaingo
herrian, Ariztegi
auzoan.
Ytem,
Zugarramurdiko alkateak dio Baztango mendietan ez duela kalterik
ikusi eta aurkezten du datorren urterako izanen den Alkatea eta honek
zin egiten du sobre la vara del Sr Alcalde zainduko dituela Baztango
mendiak, plantazioneak eta saroiak, eta
zerbait makur ikustekotan, udalari
“por escrito “
jakinaraziko diola.
Junta
General de Tabla del dia 27 de Diciembre
Lehenbizi komentatzen zuten nola pasa den urtean bazen posibilitatea 35 edo 40
ikatz karga egiteko eta nola lau persona aukeratuak izan ziren lan
hori egiteko baina hala edo hola ez zutela lan hori bete. Ikusia
Udalak behar haundia duela dirua lortzeko, animatzen die persona
horiei ia gauza diren lan hori betetzeko.
Ytem
nola herriak jasaten ari dira aunitz “exacciones (errekisak)” eta
kasu batzuetan prisaz egiten denez Udalak ez ditu errekisa horiek
behar den bezala denen artean partitzen, horrek suposatzen
duenarekin. Hortaz hemendik aitzin…. denen artean.(Jakina da baina
Baztan solidarioa zen,
printzipioz , herri bati tokatzen zitzaiona Baztan
orok egiten zuen)
Ytem
ikusia nola Erresumako (Nafarroako) herri batzuetan apezek beren
errentatik pagatzen dute zerbait, erabakitzen da Baztanen ere hala
izan daiela eta parrokoek , benefiziarioek eta kapellenek, haran
honetan ondasunik dituztenak, bertze jabeek bezala paga dezatela.
Ytem,
ikusten “en
las circunstancias actuales ezin dutela igurain/guardamontes
guziei ordaindu eta ikusia gaur egun ez direla hain beharrezkoak
“quedan despedidos”
hilabete honetarik aitzinat kontrakoa erabaki artio. Bakarrik
mantenduko dute igurain bana kuartel bakoitzean. Dakizkigu haien
izenak: Jose Xabier Goyeneche, Lazaro Sanzinena , Francisco
Dendarieta eta Manuel Larrachea, hori bai, zeukaten betiko
soldatarekin.
Eskaerak:
Juan
Latsaga
jaunak, Bankakoa, eta Amayur
Bidart jaunak,
Aldudekoa, ikazkinak , diote nola Tornain aldean egosi zuten ikatza
Bankako haroztegiarendako zela Baztango Udalarekin tratatu zutena
betetzen . Berriz nahi dutenez negozio horrekin segi, baimena
eskatzen diote Udalari 300 edo 400 karga egiteko Istauztik
Urriskaraino dauden arbolak ( bon, montazgo
diote, arbolen adarrak eta abarrak) motzatzeko.
Udalak , jartzeko harremanetan horretarako dagoen komisionarekin.
Udalak , jartzeko harremanetan horretarako dagoen komisionarekin.
Gartzain:
Exto Real de Navarra 8º Batallon.
De orden de mi coronel D.F.Ripalda abonará a Francisco Olaiz, Azpilkuetakoa 105 reales fuertes 35 kantarengatik que he embargado para el…
Udalak
, Azpilkuetako ostatuan kitatzeko.
Abenduak
27 Almandozeko
kontua… al
Ayuntamiento corresponde pagar por el Tesorero….
*
1834.02.10 Hiru mutil quitando un pie de aya del Camino Real
haizeak botaia…
*
1834.03.27 Zortzi mutil eri bat , Santiago izenez, Elizondotik
Belatera eramateagatik para Sto Hospital, 16 erreal
*
1834.04.20 Bertze andre bat, eria Elizondokoa, Belateko Bentaraino
eramateagatik…… 16 erreal
*
1834.10.08 Lau mutil bertze arbol bat kentzeko Arluze aldean….
*
1834.11.14 Errepidea konpontzeagatik….
Kontu
hauek Almandozeko alkateari pagatu beharko zaizkio zeren berak “de
su bolsa”
pagatu zien langilei.
Eta
mendiko
komisioneak , arbolak eta egurra (arbolak motzatuak: adarrak eta
abarrak ) ikatza egiteko arduratzen dena, bere kontuak ere aurkezten
dituzte.
- Kobratu behar zituzten 5.000 erreal fuerte baino “ por las circunstancias actuales” bakarrik 1.388 erreal fuerte kobratu dituzte.
Eta
iazkoa kobratu gabe geratu zenez 2.460 r.f. Orohar 3.848 erreal
fuerte. Lan hori betetzeko (peritoak eta dietak) 464 r.f. pagatu
behar. Hortaz Udalarendako 3.384 erreal fuerte.
Lurra
neurtzen ibilia zen
komisioneak beren urteko memoria aurkezten dute.
Neurtu
duten lurra:
Erratzuko Pierresenea 19 gizalur
Erratzuko Pierresenea 19 gizalur
Alzua 3 “
Unandegia 1 “
Zabalanea 6 “
Miguelchipienea 4 “
Iturburua 12 “
Arizkungo Zapatonea 20 “
Lekarazko Ortiberroa 8 “
Urrasungo Echeverria 9 “
(Gizalur
= ±
374 m²)
Borda
berriak
Azpilkuetako Ypuzanea 1
Azpilkuetako Ypuzanea 1
Azcarbea 1
Ansonea 1
Larragoyen 1
Echeverria/Apayoa 1
Eta
hala akitzen zen urteko azken batzarrea. Zer nabaritzen dugu? Bertze
errealitatea. Egia da baztandarren bizi-modua militarrek markatzen
dutela baino bertze errealitate bat badago: herriak, jendeak, jan
behar du, baditu beren interes propioak, sortzen, ezkontzen eta
hiltzen dira gerra izan arren. Biziak darrai.
Udaletxeko
barneko kontuetan hori ikusten da. Udaleko Tesoreroak, urtero bezala,
kontu guziak aurkezten ditu. Kontu hauek aspergarriak izanen dira
baina adierazten dute zer egiten zuten orduko baztandarrek edo
bederen bere instituzione nagusienak: Baztango Balleko Etxea.
Urte
honetan Udalak kobratu
du:
- Pasa den urtean gelditu zena 1.637 r.f.
- Ostatuen arriendoa 14.638 r.f.
- Erratzu 2.442 r.f.
- Arizkun 2.192 r.f.
- Azpilkueta 649 r.f.
- Elbete 296 r.f.
- Elizondo 2.341 r.f.
- Etxerri (Gartzain) 298 r.f.
- Irurita 1.886 r.f.
- Lekaroz 638 r.f.
- Arraioz 718 r.f.
- Oronoz 822 r.f.
- Ziga 472 r.f.
- Aniz 215 r.f.
- Berroeta 808 r.f.
- Almandoz 861 r.f.
(Ez
dugu ongi ulertzen baino dirudienez , printzipioz,
ardoa bakarrik ostatuetan saltzen
ahal zen. Zenbat pagatzen zutenak adierazten du herriaren indarra
baita noraino edantzaleak ziren ere. Orduko herri haundiena Arizkun
zen baina Erratzuk edo Elizondok baino gutiagotan hartu zuten ardoaren
salmenta.Arraroa.)
- Orobideako errota (Infernuko Erreka?? ) 408 r.f.
- Ardoaren arriendoa 17.668 r.f.
(Doikebe azken hau da Baztanen ardoaren distribuzioneko esklusibagatik pagatu zena.
Ez dakiguna da zenbat ardo ekartzen zuten)
- Harakindegien arriendoa 2.309 r.f.
- Udaletxeko etxeko alokairua 480 r.f.
- Zor baten interesak ( % 4) 414 r.f.
- Zigako hamarrenaren alokairua 144 r.f.
- Bakiolako ( Urdazubiko etxe bat) alokairua 82 r.f.
- Otsondoko etxeko alokairua (Casa del Puerto de Maya) 41 r.f.
- Zugarramurdiko zor bat 2.403 r.f.
- Bertze zor bat, Iruritan, Martieneako nagusiak 8.000 r.f.
- Isun bat, Etxetoa etxeko jaunak, etxitura bat baimenik gabe egiteaz 20 r.f.
- Botikarioren etxeko alokairua 320 r.f.
- Censos Perpetuos , Urdazubiko etxe batzuek (Sabatonea, Aitaforera, Machinenea) 33 r.f.
- Mendiko komisioneak 3.956 r.f.
- Arbolak saltzeagatik 299 r.f.
- Masaren likidazionea.(Masa = Baztan+Bertiz+Malerreka) 1.225 r.f.
- Sunbillak zor zuena , Masatik hartua 178 r.f.
- Pattarraren arriendoa (Erratzu+Elizondo+Ziga) 592 r.f.
- Lurrak ixteagatik eta bordak egiteagatik 164 r.f.
Dio
ere gure Tesoreroak ezin kobratu izan gauza batzuk : Iratzen
eta oteen
arriendoa, lugerriak Zugarramurdin, Urdazubiko Monastegiko interesak,
etxe bateko alokairuan Urdazubin (Herreria Baja), Odolaga Bentako
alokairua “a
causa de las circunstancias del dia”.
Dena
batu eta 55.024
erreal fuerte Udalak kobratu zuena.
Baino
pagatu
, pagatu behar zuen ere bai.
- Oronozko alkateari “por asuntos tocantes a este valle” 23 r.f.
- Lorenzo Iturralderi “por asuntos de este valle” 59 r.f.
- Errekak (Libuzgoiti/Libuzbeiti) garbitzeagatik 24 r.f.
- Agustin Barreneche jaunari San Gregorio Ostenseren ura hamalau herrietarako ekartzeagatik, baita Santuariori (San Gregorio Ostiense, Sorladan) limosna emateagatik ere. 80 r.f.
Norbaitek
ez baitaki, ur honek orduko “pestizida”zen.
Fede haundia zuen gure jendeak!
- Maestros de Primeras Letras 905 r.f. (Eskolak baziren!!)
- Orabideko igurainaren soldata 220 r.f.
- Haranako igurainak: bi kabo eta 9 mutil, kontutan izaten laurden bat gutiago kobratu dutela zeren ez baitute lan bete adostua zuten bezala “ por las actuales circunstancias” 1.104 r.f.
- Urrasungo Santiagoko kapellaniari dagokion interesa (%4) 414 r.f.
- Pedro Iturriari, kredito baten interesak (%3) 750 r.f.
- Tomasa Mayorari, interesak (%3) 124 r.f.
- Jose Domingo Echeipe, interesak (%3) 156 r.f.
- Arbuzko mindeitzak. 73 r.f.
- Neurriak hartu, ikuskaritza eta dietak 162 r.f.
- Almandozko alkateari, bere sakeletik konponketa batzuk errege-bidean egiteagatik 48 r.f.
- Bernardo Ariztegiri, Arizkungoa, Azpilkuetako alkateari aratxe galdu bat erosteagatik , baino aratxeren jabea agertu (Lesakarra) eta dirua itzuli behar 40 r.f.
- Francisca Garaicoecheari, Arizkungoa, bere etxea, Echeniquea Otsanaikoa, erre zelakotz, con arreglo al capitulo 53 , laguntza gisa, 310 r.f.
- Pedro Martin Maritorenari, bere etxea Tabernakoa, Berroetan erre zelakotz, capitulo 53, laguntza gisa,310 r.f.
- Revision cuentas 310 r.f.
- Por socorros y carcelages 46 r.f.
- D.Jorge Mª Mayora eta D. Miguel Martin Zelayeta, alkate eta Teniente Alkateari (lehenago ez da Jorge Mayora agertzen urte honetan alkate bezala !!!) , aitzinatu dutena “de los 5.000 pesos fuertes que se le impuso a este Valle” Nork? Junta Gubernativa de este Reyno de Navarrak. 1.200 r.f.
- Iruñera lau “caballerias” (mandoak?) armadarendako eramateagatik. 1.568 r.f.
- Almandozko alkateari, han zagoen goarnizioneari eman zizkion razionengatik. 690 r.f.
- Mindeitza berria, Zapitorro deitzen den lekuan eta 12.200 gaztainondoko eta haritzeko plantengatik 1.211 r.f.
- Merkatukozelaiko paretak egiteagatik 271 r.f.
- Exercito de Operaciones del Norte 1.250 r.f.
- D.Jose Francisco Friasi, Ospital Militarreko Farmazia hornitzeko 500 r.f.
- D.Fernando Leceari 412 r.f.
- Excelentisima Junta Gubernativa 2.400 r.f.
- Diputazionari 2.500 r.f.
- D. Nicolas Friasi, Apotecario. 6.000 r.f. bere soldata eta 40 r.f. la subida 6.040 r.f.
- Irurita eta Arizkungo medikuei 6.720 r.f.
- Balleen soldatak(ballea = herriko mutila edo holako zerbait) 263 r.f.
- Anizeko ostatuak Erreginaren tropei emandako ardoagatik 240 r.f.
- Tesoreroaren partea 724 r.f.
- Tesoreroaren gastu batzuk 27 r.f.
- Eskribauaren soldata 621 r.f.
- Eskribauaren gastu batzuk 73 r.f.
- D.Miguel Martin Zelayeta, Teniente Alkatea, gastuengatik 14.750 r.f.
- D.Juan P.Yrigoyen eta D. Jose Fco Michelena, Baztangoizakoa eta Basaburuako Kuarteleko alkateak, a causa de las circunstancias de aquel tiempo 1.400 r.f.
- D.Juan B.Apezteguia eta Tiburcio Larramendi, Baztango alkateak, egoera berean (lehenago bertze batzuk ziren ???) 2.000 r.f.
- Udaletxeko gastu propioak: kartzela, Batzar Nagusiko Bazkariak, argizeriak, presoen sostengua, suplimientos 3.918 r.f.
Hori
bai, kobrantza guziek, erreziborekin.
Orohar,
pagatu, 53.945
erreal fuerte, hau sarrerei (55.024
r.f.) kendu eta
1.079
erreal fuerte SUPERAVIT !!! Artista
gure tesoreroa.
Tesoreroa?
Don Juan Jose de Echenique.
Urtea
akitzear dago.Orain
artio kontutan izan behar da karlistek atakatzeko erabiltzen
zituzten armak urte honetan, 1834an, fusil
hutsak direla.
Abenduak
27 La
Sentinellek dio nola Abenduaren azken egunetan Sagastibelzak
projektil
aunitz ekarri dituela Orbaitzetatik Baztanera.
Eraso jeneralak setioa azkartu duela baino zaila izanen zaiola
Miserikordia hartzea zeren Mina laster agertuko baitzen
laguntzarekin.
Halaber
dio nola karlistak
Elizondotik Iruritara bonbak eramaten ari direla,
baina dirudienez , ari dira hori egiten ebitatzeko liberalen eskuetan
eror daitezela.Zer? Bonbak.
Bertze
hitzekin, orain artio fusilekin
atakatu dute karlistek, orain kainonak
ekarriko dituzte.
zer
dakartzu berri?
Urte
Berri On
zer
dakartzu on?
Elizondorendako
Bizpahiru
kainon !
(Gaixtoek
holako zerbait kantatuko zuten)
Eta gerra izan arren hementxen bertan , biziak darrai Baztanen. Errateko, Erratzun urte honetan 33 haur sortu ziren, 31 lagun hil eta 4 bikote ezkondu ziren.
Eta gerra izan arren hementxen bertan , biziak darrai Baztanen. Errateko, Erratzun urte honetan 33 haur sortu ziren, 31 lagun hil eta 4 bikote ezkondu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario