Baztan
eta 1. Karlistada: 1836 –
6 kap. Lainoa
1836
Orokorki
karlistek segitzen dute “holako” iniziatiba izaten Espainia
aldean, bon, kontrolatzen zituzten dermioetan , porrotak ( errateko
Bilbaoko setioa) izan arren. Konparazionez, urte honetako abenduan
Gomez jeneralak (karlista) Amurriotik (Araba) 3.500 boluntariorekin
Penintsula osoa korritu zuen , hiriburu batzuk hartu (Oviedo,
Leon,Palencia, Segovia, Caceres, Albacete, Cordoba, Almansa), Gibraltar parean geratu,
ingelesek kainonak erakutsi eta buelta etxera, 4.500 kilometro
giristinoen dermioetan zeharkatzen soldadurik galdu gabe. Bidenabar, Mendizabalen desamortizazioa proklamatu zen.
Gomezen espedizioa. |
Hego
Euskal Herrian erran daiteke frentea nolabait finkatu dela.
Hiriburuak (Iruñea, Bilbao, Donostia eta Gasteiz) liberaleen
eskuetan dira baita Ebroko dermioak ere. Ekialdean, iduzki aldean,
Luzaiderako errege-bidea izanen da muga. Honek ez du erran nahi marra
hauetarik haratago karlistak ez zirela ibiltzen baina paraje horietan
kontrola finkoa ez zuten.
Baina
gu, Baztan.
Erran
behar dugu orduko liburuetan eta egunkarietan Baztani buruz ia ez
dagoela informaziorik. Baztan lainopean galdua gelditu zen. Berri
bakarrak noizpait egunkarietan leitzen ahal dira eta gehienak (oro)
interesatuak. Maiz “omen,
se dice, on dit, …”.
Hortaz kasu gehienetan eta batez ere zenbakiak ematen dituztelarik,
ez dira sinestekoak. Hori bai, Baztango giroa nolakoa zen ikusteko,
uste dugu argi adierazten dutela eta hortaz erabiliko dugu
informazione hori.
Egoera
Baztanen? Gerra zakarra, zuzena ez da izanen eta hola lau
urtez, beharrik, baina ez da izanen bake goxoa: bada kontrol politiko
bortitza, liberalak direnek susmopean, hortaz Erratzun (herri
liberalena) sarekadak izanen dira, badira desertoreak, oroitu gure
mugak Frantziarako ateak direla; desertoreak izatekotan, haien
gurasoek preso edo multa pagatu behar; odol
zerga, lebak, mutil
gazteak bildurrez bortxaz gerrara igorriko zituztela, bertze batzuk gogoz ganen ziren; frantsak Gobernuaren
alde edo bederen neutralak dira; karlistak nerbiostuak zeren noiznahi
giristinoak (tiradores, txapelgorris) agertzen ahal dira eta herriek,
denek, karlistek eta liberalek, mantendu behar armada karlista
“raciones” eta “raciones” ematen.
Hemendik
aitzinat erran dugunez, gerrarendako informazionea bakarrik
egunkarietakoa da, periodiko gehienak liberalak edo haien aldekoak
direnez, interesatuak.
Gerratik
aparte, Udaletxeko paperak ditugu ikusteko, nolabait, nolakoa zen
baztandarren bizimodu arrunta, zeren Baztan, instituzionea, badabil,
gerra batean izan arren.
Konparazionez,
maistruek
kobratzen dute,naski, klaseak ematen ari direlakotz.
Ilbeltzak 04 Como
maestro de primeras letras...
Zigako maistru bezala, adierazten dut Baztango tesoreroak, Juan Jose
Echenique, pagatu didala urteko saria, 6 ¼ dukat. Sinatua: Miguel
Jose de Ganbalenak.
Ilbeltzak 30 Confieso yo el maestro de primeras letras, Almandozko maistrua, Baztango tesoreroak urteko saria 6 ¼ dukat, pagatu didala. Sinatua: Lorenzo Iturraldek.
Ilbeltzak
31 Maestro
de primeras letras,
Erratzuko maistrua, hartu dut pasa den urteko saria: 103 erreal
fuerte 21 marabedi. Sinatua: Juan Esteban Orgambidek.
Eta
hilabete honetan, egun ez dago argi, La Sentinelle-k dio ...pasa
den gauan, Erratzu eta Etxalarreko herrietan paratu dituzte un grand
nombre (aunitz)
de
proclamations (proklamiak)
Erreginaren
alde...
Eta
Erratzuko maistrua kobratzen ari den egun berean Elizondoko
karlisten buruarendako karta bat: Karlisten poliziak dio, edo
hobekio, eskribitzen dio Oñatetik (Gipuzkoa) : “De
Real órden... jakinarazten dizugu nola Erresuma horretan Erratzuko
herrian harpatu dituztela varios impresos subversivos fijos en las
puertas de una posada, eta herri hori izaten, beretako ditugun
berrien arabera, desafecto
a la justa causa del Rey N.S.,
hobea duela horko korporatzioneak kasu egin, erreprimitzeko el
germen revolucionario de sus habitantes.”...
Berri
honek, bere sinplirekian, erakusten du karlisten kontrola “zilorune”
zela, zein errexa dela muga zeharkatu eta Erratzuko Ostatuko atean
paskinak jarri, baita nola gobernuak ez bakarrik armaz , propagandaz
ere gerra nahi du irabazi eta etsaia ahuldu.
Eta
proklamiak ? Eskuaraz.
Ez dugu seguru segitzen duena izan zela Erratzun aipatzen dena baina
badakigu urte hasieran liberalek banatu zutela karlisten dermioetan.
Nafarrako/Bidasoako mintzairaz dago. Badira bertze bertsioneak
erdaraz, gipuzkeraz eta bizkaieraz.
Otsailan
gaude.
Lehen egunetan, Madrilgo egunkari batean (Revista
Española)
ixtorio arraro bat agertzen da: Iruñetik diote nola Iruñean bertan … bizpahiru pertsona preso hartu dituzte, haien artean sarjentu bat , zeren deskubritu baitzen hilarazi nahi zituztela Orenseko Mayor bat eta D. Llanos Teniente Koronela. Susmatzen da sobornatuak izan zituela Zugarramurdi batek , orain ziudadelako kartzelan dagoena Elizondoko fortina bandonatu zuelakotz Frantziara gateko.
ixtorio arraro bat agertzen da: Iruñetik diote nola Iruñean bertan … bizpahiru pertsona preso hartu dituzte, haien artean sarjentu bat , zeren deskubritu baitzen hilarazi nahi zituztela Orenseko Mayor bat eta D. Llanos Teniente Koronela. Susmatzen da sobornatuak izan zituela Zugarramurdi batek , orain ziudadelako kartzelan dagoena Elizondoko fortina bandonatu zuelakotz Frantziara gateko.
Iruñeko Ziudadela |
Zugarramurdi
hori gure Don Ramon Zugarramurdi da, Iruñeko Ziudadelan preso utzi
genuela pasa den urtean Elizondotik expantarena egin zuenetik.
Epaitua izanen zen bi hauziengatik: Elizondoko kaserna
abandonatzeagatik eta Orenseko Erreximentuko Mayorra (bere kontra
aritu zena) hiltzea saiatzeagatik.Bietarik libre
suertatu zen preso atxiki zutenetik 19
hilabete beranduago. Hondarrean Fiscal
Militar-a
izatera ailegatu zen.
Balleko
Etxea badabil,
eta Junta ez izan arren jendeak eskaerak aurkezten ditu.
Otsailak
4 & 5.
Jarola |
Jarola
jauregiko jabeak , Don Andres
Borda,
dio nola “por
orden del pretendido Gobernador de la casa-fuerte bere etxeko
arboletatik puska haundi bat ebaki ziotela
egurra
egiteko eta argudiatzen du afera horrek benefizioa Baztango
Udalarendako suposatu zuela zeren bertzenaz Gobernadoreak egur hori
eskatuko liokela Baztani eta honek herriei. Gauza horietaz guzietaz
eskatzen du Udalak kalkula dezala zenbat karga egur zirela eta berak
Elbeteri pagatu behar dion kontribuzionetik deskonta diezaiola.
*
Udalak dio kalkula daitezela eta udal komisionatuek hori egin
ondoren, diote 720 karga egur kalkulatzen dituzte sartu zirela a
la caserna o guarnicion o fuerte.(Ikusten
denez , guk bezala, ez zekiten nola deitu La Misericordiako etxea)
Martin
Jose Echandi
jaunak, Zigakoa, bere etxea Iraberriberea, dio nola orain dela 4 urte
Berroa aldean , han duen borda baten ondoan, lur sail bat zuela etxi
gabe eta orain etxi egin nahi duela.
*
Udalak dio Erbereako komisioneak ikus dezala hala baden , para
tener la correspondiente escritura .
Batzuek
negozioak eta baten bat pausa lekura. Hilko da zauri
batez,
Francisco Ignacio Bicondoa,
Elizondokoa, 5º Bat. de Navarrako boluntarioa:
herido en acción de guerra distante del pueblo, 22 urteko mutila,
gurasoak Pedro eta Mª Ignacia.
Eta
prentsak, zer dio? Dena nahasi (gaur egun intoxikatzen
erranen genuke). La
Sentinellek
dio Baigorritik , Otsailak 13an,
nola Cordova jenerala (liberala) handik (Baionatik) pasa dela bere
Estado
Nagusia-rekin,
nola gaua Garazin eman zuela eta Arnegin barna bertze aldera pasatuko
zela. Eta hiru egun beranduago, berri bera:
Aldudetik,
16an,
diote
atzo
(15ean),
Cordova jenerala Lakarrara (Nafarroa Beherean) gan zela Harizpekin
solasteko. Gaur
Lakarra utzi ondoren Garazira gan da eta handik Luzaide eta
Orreagara.
Bere
dibisioneko puska bat Baztanera pasa dela non herri batzu artean,
Erratzu, okupatu zuten. Gezurra,
leienda urbana.
Edo
egun berean eta egunkari berak errana: Otsailak
16,
La
Legion Francesa
(frants mertzenario liberalak) ailegatu zela Ultzamara gehi D.
Santiago Mendel Vigo, Guardia Realeko bi batailon eta 200 zaldiekin.
Aseguratzen zuten tropa hauek (8.000 gizon), esperoan zirela Baztanen
sartzeko, baino 18an Iruñera gana zirela.
Oraindik
ez dira Baztanen agertu Erreginaren tropak, hainbertze
aldiz anunziatu arren, bakarrik
txapelgorri batzu Elizondoraino sartu direla eta baten bat detenitu
dute baino gero libre uzteko, diote.
Harizpe bere herrian, Baigorri. |
Dena
den, notizia guzi hauek adierazten dute nolakoa zen aliantza
hispano-frankoa, nola ofizial espainiarrak lasai ibiltzen ziren
bertze aldean, nola Jean
Isidore Harispe
( Baigorriko Joanes Harizpe, Konbentzioko eta Frantzesteko gerretan
Nafarroa Garaian ibilia zena eta orain mariskala dena) zen Frantziako
interlokutorea, nola gobernuko tropak noiznahi karlisten dermioetan
sartzen omen
zirela, balentriak egiten (Elizondon, Erratzun sartzen...), armada
gubernamentala goresten. Propaganda.
Martxoan
gara, eta Udal Etxea lanean ari da: Martxoak 8. Eskaera
nahasia:
Micaela Yrigoyen andreak, alargun arizkundarra, eskatzen du Lizarran dagoen Junta Gubernativa de Navarra-ri Baztango alkateak ordainketa bat onar dezala: Eta hemen istorioa. Bere semea Jose Mª Ardanz-ek Espainiako armadara Baztani tokatzen zaion kupoan gatea onartu zuen, kobratzen 20 pesos partitzeko tenorean eta 100 peso bi urte beranduago litzentziatzekotan. Baino, hara, hogei egun faltatzen zitzaizkiolarik libratzeko, Frantziara desertatu egin zuen eta Legion Extranjeran, Argelen, egon zen. Momentu honetako gerra hasi zelarik, Nafarroara etorri zen eta Exto Real de Navarra en cuio Batallon 5º fue colocado... tiro batez Mendigorrian hil zuten.
Hil
baino lehen paper
bat
utzi zuen non adierazten baitzuen Baztango udalak zor zizkiola 90
peso eta bera hiltzekotan 75 ½ bere amarendako eta gelditzen zirenak
Martin
Goyenecherendako
zirela.
Honendako
Baztango alkateak zioen haren semeak tratua ez zuela bete, baina amak
dio nola ez zutela sustitutorik paratu, Udalak ez zuen kalterik hartu
eta gainera, faborez, 20 egun bakarrik huts egin zituela. Are
gehiago, ha
fallecido en defensa de los derechos del Rey N.(uestro)
S.(eñor).
*Junta
Gubernativa de Navarra: Estella
12 de Marzo de
1836 (lau egun beranduago!) Siendo
cierto... lo satisfaga el valle en 20 dias.
Pagatu
zioten baino ez hain fite: Lehen
partea 4 duros españoles y 16 franceses hasta hoy 30 de Abril de
1836.
Martxoak
30 La
Sentinelle-k dio nola Baztango
bi lagun izan dira eramanak Lizarrako kartzelera Elizondoko Udal
Etxeko atean karlistek paratua zagoen bando bat urratu
zutelakotz...
Doikebe
karlistek Lizarran zuten beren tribunalak eta kartzelak. Baztandar
hauek ez dira bakarrak harat gan zirenak. (Pena Lizarran ez dagoela
berririk honi buruz).
Junta
General del dia 9 de Abl de 1836…
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Alkatea Julian
Zozaya
(Lehen 4 hilabetetan, Juan
Luis Echeverria)
Arizkun Nicolas
Meaca Azpilkueta Juan
Ramon Michelena
Erratzu Ignacio
Yrungaray Elbete Santiago
Etulain
Elizondo Juan
Cruz Sarratea Gartzain Juan
Jose Yrungaray
Lekaroz Juan
Bautista Larregui Irurita Matias
Aicinena
Oronoz Martin
Lorenzo Lasarte Arraioz Francisco
Bengoechea
Ziga Juan
Gabriel Perurena Aniz Miguel
Jose Iturralde
Berroeta Jose
Domingo Gaztelu Almandoz Juan
Martin Garay
Baztangoiza: Juan Antonio Garay, Miguel Felipe Aguirre eta Francisco Larregui. Elizondo: Francisco Yrivarren, Manuel Casajus eta Juan Andres Meoqui.
Erberea: Pedro Agustin Miguelena eta Juan Jose Indart.
Basaburua: Juan Josef Aguerrebere eta Juan Aguerrebere.
Lehenbizi
diote nola azken hilabete hauetan ez direla errebisatu herrien eta
udalaren arteko kontuak eta deliberatzen dute alkateak izenda ditzala errebisoreak lan hori egiteko, lehenbaitlehen.
Ytem
jendeen eskaerak:
Banka. Frontoia, Udaletxea eta karrika. |
Juan
Bidabere
jaunak, Bankakoa, bere etxea Bidaberea, eta Amayur
Bidart
jaunak, Aldudekoa, diote nola iaz ikatza egiteko eskatuak eta
pagatuak zituzten loteak Istauz aldean, denbora txarrarengatik ez
zutela dena erabili eta erabili ez zutenen ordez eskatzen diote
baimena Arpegorri aldean arbolak mozteko, pagatzen behar badute ere.
*Udalak
bakarrik nota hartzen du.
Odolagako Benta |
Juan
Bautista Inda
jaunak, Odolagako ostatuko maisterra dio nola orain artio berak
Udalari pagatu dizkiola bere kontribuzioneak eta dio nola Almandozeko
alkatea etorri zaio erraten Almandozi zegokiola zerga horiek.
Galdegiten du nori dagokion.
Udalak
erantzuten dio oraindik Almandozi egiteko.
Recibi
bat:
Jose Domingo Echenique
jaunak, arizkundarra, dio nola kobratu duen Masarendako ( MASA
= Bortziri+Malerreka+Baztan+Bertiz) egin dituen lan batzuengatik eta
lan hauek 186 erreal fuerte suposatzen zituztela.
Martin
Arrambide
jaunak, Aldudekoa, dio nola egur exkasia dutela bere herrian eta
bagondo bat eskatzen du egurra egiteko Baztango dermioetan, naski
behar dena pagatzen.
*
Udalak: no
ha lugar.
1834.
urtean herrietako alkateak izan zirenak dagokien saria ( 2 dukat) ez
zieten pagatu. Egia da Maiatzean sartu zirela alkate bezala eta
hortaz, bederen, dagokien partea paga diezaietela.
Udalak:
Quando
haya fondos.. Hala
ere dokumento batean agertzen da nola bakoitzari 2 dukat eman
zizkioten.
Fermin
Arbeloa
jaunak dio nola 1832. urtean (gerra hasi baino lehen) alkatearen
aginduz (D. Martin Luis Echeverria) Belaun eta Azaldegi aldean egon
zela koadrila (7
lagun)
batekin formando
el cordon sanitario para impedir la epidemia colera morbo. Dio
nola han eman zituztela 9 hilabete eta ez zutela dena kobratu. Hortaz
eskatzen dute kobratzeko falta zaiena zeren miseria
gorrian/enteramente escasos
baitira.
*Ez
dakigu Udalaren erantzuna.
La
Pharek
(Baionako egunkaria) dio Erratzun,
Baztango herria, karlistek hamabi
pertsona preso hartu zituztela Elizatik atera zirelarik . Lehenik
Elizondora eramanak izan ziren eta handik Lizarrara,
gerra kontseiluan epaituak izateko.
Nor ziren? Zertaz?
Liberalak zirelakotz edo haien semeek desertatu zutelakotz?
Halaber
diote nola 5º Batailona gaur goizean, Apirilaren 11n (?),
Elizondora
ailegatu zela non berehala hasi zen desertoreak bilatzen baino bat
bakarrik harpatu zutela Arizkungo plazan. Batallon honen burua
Echeverria da, Elizondoko alkate ohia. Omen, Luzaiden sartzea nahi
dute. Dirudienez karlistak ari dira tropak biltzen Baztango
inguruetan.
Aldi
berean komentatzen dute nola nafar asentistak (asentista:
armadarendako bazkaria biltzen zuena) dauzkatela beren almazenak
herrietatik aparte (3 edo 4 lekoetara/orduetara) eta herrietara
tropak hurbiltzekotan, ez dutela esperatzen eta herrietan
“hartzen”dutela behar dutena, horrek suposatzen duenarekin,
herriak flakatu eta tropak gaizki hornituak egotea.
Apirilak
16 La
Sentinellek
dio nola Urdazubin txabola bat enpalizada batekin Erreginaren tropek
eraiki zutena karlistek kasatu dutela. Notizia honek ez du zentzurik.
Urdazubi karlisten eskuetan zagoen.
Halaber
diote nola Baztango herriek ezin dutenez eskatzen zaizkien
“razioneak” eman, kontribuzione bereizi bat ezarri zaio Baztani,
1.600 erreal egunero, Urdazubiri 1.108 erreal eta 112 erreal
Zugarramurdiri. (Zifrak, asmatuak gure ustez)
Lehenago
erran dugunez , hondar bi berriek adierazten dute nola karlistek
erdiesten dute behar zuten dirua: kontribuzionez edo bahiketaz.
Maiatzak
5 Notizia : Don Miguel Sagastibelzak,
Baztanen hainbertze denbora eman zuena Elizondo setiatzen eta
bidenabar baztandarren bat hilarazten, Donostia setiatzen,
Comandante General de Guipuzcoa,
zaldiz zihoazelarik tiro bat buruan hartu zuen ( The
English Legion
bere parean doikebe agertu zen). Bere soldaduek herrestan eraman
zuten bere gorpua para
que no fuese ultrajado. Leitzan,
bere herrian , ehortzi zuten.
Sagastibelza jauna
hila(betearen)ren
bortzean
Rusiara (Leitzara?)
eraman dute
zurezko
kotxean. (zioen
bertsolari anonimo batek)
Maiatzak
13 Baztanen, prentsak dio, afusilatu dituzte bi soldadu 5º
Batailonekoak, astokeriak (differentes
esceses)
egiteagatik. Elizako liburuetan ez da deus agertzen.
Amaiur |
Egun
berean
La Sentinelle-k kontatzen du txapelgorri
batzuk Amaiurren
agertu direla, hango dermioetan karlistak egon arren, apez bat eta
herriko ostalaria preso hartu dituztela eta ez dituzte libre utzi
erreskate gorra ordaindu artio.
(Hau sinesgarriagoa da:Txapelgorriak bertzealdetik etortzen ziren,
“secuestro express”, haiendako dirua lortu eta buelta).
Maiatzak
14 Le
Pharek
dio Cristobal Goñi, kaboa, Andres Goresti, Fermin Saldias eta Juan
Miguel Rey, 5º Batailoneko soldaduak, Elizondon zirenak, Aldudera
12 eta 13 arteko gauan desertatu omen direla arma eta bagagekin ,
prest Erreginaren alde borrokatzeko. Garazira eramanak izan direla.
Soldadu hauek diote 5º Batailonean eri aunitz badirela eta eskasia
haundia. Zazpi hilabetetan bakarrik 12 pezta kobratu dituztela.
Etsituak daudela eta deserzio aunitz esperatzen dela.
Holako
berriak sistematikoak izanen dira.
Azken
egun hauetan karlisten partida batzu jarri dira mugako dermioetan
deserzioak eragozteko.
Junta
General de Tabla del dia 24 de mayo de 1836…
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Agerreberea/Irurita. |
Lehenbizi
lurrak
neurtzeko Erbereko komisionatua hil denez, bere ordez Juan
Bautista
Aguerrebere,
Iruritakoa eta Aguerreberea bere etxea, izendatzen dute.
Ytem,
jakinaren gainean egonez herri (Elizondo) honetako almazenean ez
dagoela ogirik para suministro a las partida de
inutiles
(?),
berehala bil zaiela herrietan , errepartoz, 50 erregu gari alkatearen
esku uzteko...
Ytem
jendeen eskaerak:
Almandoz,
Berroeta, Aniz eta Zigako herriek
diote nola lehenago bazen zurezko
zubi
bat
Aniz eta Ziga arteko bidelasterrean eta nola zubi hau ondatu baitzen
bere momentuan. Hala ere diote nola ur
haundia etortzen delarik, errege-bidetik pasa behar dutela
eta horrek denbora gehio suposatzen duela edo bertzenaz se
tienen que quitar el calzado,
hortaz diote ia Udalaren kostura zubi hori konpontzen ahal zen.
*
Udalak: no
ha lugar.
La
Sentinellek dio Maiatzaren 21eko
atsaldean 5º Batailona Elizondora ailegatu zela. Doikebe Hernani
aldera gan behar ziren.
5º
Batallon-de-Navarra baztandarrez osatua zagoenez (ez osoa, naski),
normalki Baztanen agertzen da.
Maiatzak
27 Iruritako alkateari karlistek 500 makilkada eman zizkioten
“por
ciertas expresiones que había vertido”. Zinez
500 eman zizkioten?
Carlos
V.k leba
orokorra agindu du (odol zerga) eta hortaz karlistek kontrolatzen
duten herri guzietan mutilen zerrendak egiten ari dira. Agindu hau
errepikatuko da noizenbehinka eta erakusten du nola hornitzen zen
karlisten armada: boluntarioak baino gehio “behartuak” ziren,
hortaz hainbertze desertore.
Ekainak
07 Diote
7º Bat. Burutainen dagoela, 2º eta 3º Lantzen, 8º Elizondon eta
5º Arizkunen.
Berri
honek erakusten du non zagoen karlisten muga ekialderat begiratzen.
Ekainak
10 Dia
10 de Junio de 1836 hil zuten alevosamente algunos facinerosos
pasatzen ari zelarik Belate aldean, ARLUZ deitzen den dermio ondotik, D. Juan
Geronimo Echeverria,
Almandozko 22 urteko mutila.. eta mendi berean bere gorpua egun batzu
beranduago harpatu ondoren, ehortzi zuten...
Aste
pare bat beranduago Frantziako prentsan agertuko da azken hilketa
hau. Eta nola ez, manipulatua:
On assure que quelque-uns de ces derniers (chapelgorris) ont
assessiné à Belate le frère de don Martin Louis Echeverria. Gezurra, biak
Echeverria zirenez...
Ekainak
11 Diote
nola 8º Batailloneko buruzagi bat, D.Agustin Pouver, desertatu zen
eta hortaz bere batailoneko aunitzek gauza bera egin dutela, batzuk
bertze aldera pasatzen eta bertze batzuk beren etxeetara bueltatzen,
gisa honetan desegiten 8º batailona.
Lehenago
erran dugunez, berri honekin erraten ahal zen: Zer
berri? Zaharrak berri.
Ekainak
12 La
Sentinellek dio nola Baztango udalak eta ondoko herrikoek hartu
dutela agindua debekatzen bertze aldera inor pasatzea ez badu
“pase”
bat Elizondoko komandanteak emana . Neurri hau denei dagokie, andrei
eta gizonei 7 urtetik gora.
Ekainak
16 La
Sentinellek dio (Ainhoa Ekainak 10) Elizondon ospitala inbalidoekin
egin dutela eta dagoeneko 70 badirela.
Leba
aitzinerat doa. 17 eta 50 urte tarteko gizon guziak (ezkonduak eta
alargunak barne) deituak izan dira.
Ekainak
26 La Sentinelle-k dio nola maiz
txapelgorrien partida ttikiak Iruñetik ateratzen dira chargés
d'expeditions secrètes pour les provinces insurgées... jende
potentea bahitzeko edo zergak biltzeko eta deskubrituak izatekotan...
ces petites bandes se refugierent sur le territoire français, nondik
aise pasatzen ahal dira giristinoek kontrolatzen dituzten
lekuetara...
Uztailak
23 Fue
afusilada Elizondoko herri honetan por sentencia aprobada por el
General Don Francisco Garcia (karlista),
Juana
Mª Ibero,
natural de Salinas de Oro/Jaitz , bere senarra Valentin Legarra,
Lizarrakoa. No testó. Bere gorpua lurperatua izan zen parrokia
honetako kanposainduan. Sinatua
: Juan Nicolas Echeverria.
Andreak
ere. Espia? Hogeita
bigarrena.
Uztailak
31 Egun seinalatua karlistendako: Nafarroako batailon guziek
paga hartu dute, soldaduek hilabete batekoa eta ofizialek bi
hilabetekoa.
Uztaila
eta Abuztua
Elizondoko Libro de Defunciones-en boluntario karlistak agertzen
dira, hor nonbait (Esteribarren, Uxuen,Linzoainen..) kolpatuak. Honek
adierazten du karlistek ospitala Elizondon zutela.
Junta
General Extraordinaria del dia 12 de Septiembre de 1836…Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Lehenbizi
diote
nola Erratzuko biztanle batzuek eskatu dutela baimena
en la comunidad del valle gaztainak erauzteko,
eta udalak deliberatzen du denei baimena
emateko pagando lo que sea justo.
Ytem,
nola San Migeleko Junta berehala izanen denez, gastuak ebitatzeko,
suspenditzen dutela. Alkateak erabaki dezala bertze noizpait egin
behar baden.
Ytem,
diote nola Aldudeko batzuek baimena eskatu duten iratzeak
egiteko haran honetako dermioetan, han non baztandarrek ez baitute
egiten. Deliberatzen dute enkargatzea Francisco Xavier de Amorenari
hala izan dadila, berak lekuak markatzen eta epeak jartzen, egokia
dena de
contado
pagatu ondoren.
Ytem,
alkateak dio nola bildu behar baitirela 600 erregu gari/ogi razione
tropari emateko con
urgencias.
Eta
eskaerak:
Juan
Martin Yrigoyen
jaunak, Erratzukoa eta Aldakotxeko bordako maisterra, dio
nola
aurten gaztain zitua ona izan dela Aritzakungo mendietan eta nola
familia haundia duenez baimena eskatzen du Gorraun aldeko
gaztaineritik gaztainak biltzeko, dagokion prezioa ordaintzen.
*Udalak:
Eskatzen duen bezala, egokia dena pagatzen.
Aritzakun |
Fermin
Yriarte jaunak,
Erratzukoa, dio nola Aritzakungo errekan , Latadiko Behereko bigarren
bordaren ondoan, badirela Baztango gaztainondo batzu eta nola berak
ez du gaztainik , baimena eskatzen du leku horretan bildu ahal
izateko.
*Udalak:
Eskatzen duen bezala, egokia dena pagatzen.
Juan
Echeberria
jaunak, Erratzukoa, dio nola Aritzakunen, mindaitze zaharraren ondoan
gaztaineri komunala badela eta nola bere etxeak ez du holakorik,
baimena eskatzen du leku horietako gaztainondoak erauzteko.
*Udalak:
Eskatzen duen bezala, egokia dena pagatzen.
Irailak
21 Prentsak
dio karlistek nahi dutela Elizondo gotortu 400 soldaduko goarnizione
batekin. La Miresikordia berriki martxan?
Irailak
29 On
nous écrit de la frontiere le 29 septembre
…
fortifikatzeko lanak segitzen
dituzte
Landibarren,
Urdazubiko auzoa, aktibitate haundiarekin, herriko jendea behartuak
izan dira beren zamariekin eta karruekin. Zugarramurdin antzeko lanak
ari dira egiten.
Junta
General Extraordinaria del dia 26 de Nov. de 1836…Elizondon eta
Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Lehenbizi
diote
nola Junta-Gubernativa-de-este-Reyno-de-Navarraren aginduz ausente
direnen ondasunaren inbentarioa egiten ari direla, para apoderarse de
ellos.
Honetako Udalak kontsideratzen du kalte haundia izanen dela
herriendako eta hortaz deliberatzen
dute se haga una energica representacion a la Junta adierazten nolako
galerak izanen dituela Baztanek, zeren hurrengo banaketetan/repartos,
ausente
direnek ez lukete pagatuko orain artio bezala eta herri guziak,
Baztanek, pagatu beharko zuen haien partea.
Ytem
kobrantza:
Francisco
Loperena
jaunak, Elizondoko
cirujano titular conducido
(herriak kontratatua) dio nola ari da ez bakarrik Elizondoko jendea
zaintzen, baita Nafarroako Ejercito Realekoak ere. Berak ez da
kexatzen zeren
movido de un noble sentimiento de humanidad gustoz egiten du lan
hori. Hala
ere eskatzen du ia udalak
se digne recompensar en parte...
Udalak:
egunero bi erreal. Lehen ordainketa helduko zen urteko Otsailan.
Azaroak
14 Eta
urtea akitzeko, La Sentinellek dio nola 14aren
atsaldean Elizondon 40 zaldiekin buruzagi bat agertu zerrenda batekin
non baitziren 100 izen, Baztango aberatseneak, eta gau horretan preso
hartu eta Lizarrako
kartzelera eramanak. Honek jendea harrifikatua utzi du zeren ez
baitakite zertaz baina suposatzen da haiengandik dirua lortzeko dela. Ez dirudi fidegarria denik berri hau.
Laburbilduz:
Karlisten armada nolabait bortxaz osatzen zen (liberalena, kintoz)
eta hortaz desertore aunitz. Dirua lortzeko edo herrietatik
“razioneak” lortzen eta dirua biltzen eta liberalak zigortzeko,
hauek preso hartu eta haien dirua xurgatu.
Abenduak
14 Notizia : Mina
, bertze izenez Espoz y Mina edo Francisco Espoz Ilundain eta
Lekarozko harakina eta su-emailea, Barcelonan hil zen. Sabel
minbiziz. Nafarroak, bere ekintzez harro, mausoleum bat Katedralean
eskeiniko dio. Beharrik mazona zela bertzenaz barnekaldean ehortziko
zuten!
Junta
General del dia 27 de Dic. de 1836…
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Lehenbizi
diote
nola juntero batzuek zegozkien bi urte bete dituztela karguan eta
berriak jarri beharko direla.
Ytem
diote zer deliberatu duten, Lekarozko komisionatuekin batera , kontribuzionei buruz: Erabaki dute
konpontzea la rebaja que corresponde a los capitales de las casas
quemadas de Lecaroz.
Diote nola pasa den urteko Martxoaren 14an erre zituzten hogeita
hiru etxe, horietarik
seik ez dute ningun capital contribuyente eta bertze hamazazpiren
capital contribuyente se rebaja dos terceras partes.
Bi heren horiek Baztango herri
guzi artean
banatzen da baita erabaki ere, hori hamar
urtez
eginen dela. Lekarozen erre ez zituzten etxeak ere sartzen dira
banaketa horretan,
Zenbat
suposatzen zuen laguntza horrek? 420 erreal fuerte 24 mrs.
Baztango indar guzian bakoitzari tokatzen zaio:
Y
es lo que aproba la Junta y ordeno su cumplimiento.
Ytem
diote nola 1832. urtean (gerra hasi baino lehen) onartu zenez
ordenantza berrietan, 24., 25., 55. eta 56. kapitulen arabera
lugerria lortu nahi zutenendako, edo borda berriak eraikitzeko,
zaharrak berritzeko edo landatu landu gabeko etxiturak edo larraskak
( hondar hitz hau “larrasca” eskribauari eskapatu zaio!!)
badute/zuten epe bat lan hauek betetzeko, bertzenaz
deretxo hori galtzen ahal dute.
Hala ere, kontutan izaten eguneko egoera, los
trastornos de la guerra,
eta nola interesatuek gastu haundiak izan dituzte eta dituztela,
ikustean ez direla prest gastu gehiagotan sartzeko, erabakitzen dute
lan horiek burutzeko epea luzatzea,
bi urtez, gaurko egunetik kontatuak.
Ytem
jendeen eskaerak:
Geronimo
Zelayeta jaunak,
Azpilkuetakoa eta Goienetxea bere etxea, eskatzen du lur puska bat,
su demarcación, ardiborda bat egiteko Aizkoz aldean.
*
Udalak: eskatzen duen bezala, komisioneak marka dezala.
Bicente
Barreneche jaunak,
Azpilkuetakoa, Bizarronea bere etxea, dio baimena eskatzen duela
Aizkoz aldean borda bat egiteko.
*
Udalak: eskatzen duen bezala, komisioneak marka dezala.
Josef
Aguirre jaunak,
Azpilkuetako , Elizakotxea bere etxea, dio nola ardiborda berri bat
egin nahi duela Aizkoz aldean eta horretarako baimena eskatzen duela.
*
Udalak: Como lo pide, el señalamiento por comision.
Labakia/Azpilkueta/Landa etxea. |
Francisco
Barreneche jaunak,
Azpilkuetakoa, Labakia bere etxea, dio nola ardiborda berri bat egin
nahi duenez Aizkoz aldean, baimena eskatzen duela.
*
Udalak: Komisionera, dagokiona pagatzen.
Gabriel
Larregui jaunak,
Azpilkuetakoa, Istebenea bere etxea, dio ardiborda bat Aizkoz aldean
egin nahi duela eta baimena eskatzen duela.
*
Udalak: eskatzen duen bezala, komisioneak seinala dezala.
Matiasa
(???) Yribarren
andreak, Arizkungoa, Salaberriko etxekoandrea, dio nola ardiborda bat
egin nahi duela Alkurruntz aldean eta dagokion baimena eskatzen du.
*
Udalak: eskatzen duen bezala, komisioneak marka dezala.
Goienetxea/Gontxea. Arizkun. Landa etxea. |
Joaquina
Guerendiain andreak,
Arizkungoa, en
representazion de la casa Goyenechea,
dio azienda sartzeko borda bat Aritzakungo Goramarro ondoan egin nahi
duela eta horretarako dagokion baimena eskatzen du.
*
Udalak: eskatzen duen bezala, komisioneak marka dezala.
Francisco
Ignacio Cordoba
jaunak, Azpilkuetakoa, Migeltonea bere etxea, dio ardiborda
bat egin nahi duela Atxuela aldean eta horretarako baimena eskatzen
duela.
*Udalak:
eskatzen duen bezala, komisioneak marka dezala.
Eta
kobrantza:
Martiarena/Martia.Erratzu |
Kasu
honetan Erratzuko alkateak egiaztatzen du Paulino
Otondo
jaunak, Martieneko etxekojauna, otso
bat harrapatu zuela haren arteetan. Non? Meaka aldeko lepoan, camino
que cruza los de Urritzate, Eguiluzu y Ernaley.
Abenduaren 31an, sariaren erdia pagatu zioten: 7 ½ peso.
Tesoreroak
erakusten dituen 1836. urteko kontua
Cargo:
hau da, Udalak kobratzen duena.
- Lehenik pasa den urtean sobran gelditzen dena 2.909
- Baztango ostatuen alokairua 6.500
Orabideako errota: Infernuko errota |
- Orobideako errotaren erdia, bertze erdia Zugarramurdiri dagokio 732
- 540 erreal 36 bagondoengatik, bakoitzak 15 erreal fuerte
- Pattarraren alokairua, hauen artean Zigako Maestro de niños.
- Derechos municipales Belaten kobratuak 3.957
- Derechos municipales Artesiagan kobratuak 501
- Elizondoko harakindegia 2.608
- Por arrendamientos de los frutos decimales del Barrio de Zurauren que paga a este Valle y su bailio correspondiente al plazo que se venció por San Juan y año. 144
- Otsondoko lepoko etxea/Casa del Puerto de Maya, epea betetzen San Martin egunean. 41
- Bakiola etxearen alokairua, erdizka Urdazubiko Monasterioarekin.
- Sarako bati, Juan Dibiruburue/Dibiroubere Olaskoberean egurra ikatza egiteko kontuarengatik. Erran behar zitzaion 10 urteko epea akitu zaiola. 96
Otea |
- Ezin kobratu Zugarramurdiri iratze eta oteen alokairua, censos perpetuos, luberrien urtekoak, Monasterioaren erreditoak eta censos perpetuos.
- Gauza bera Odolagako Bentarena eta Herreria Vieja etxearena.
Orohar
18.454
erre fuerte
Data:
pagatu,
ordaindu, eman.
- Lehenik Liburgoiti eta Liburbeitiko errekak garbitzeagatik. 26
- Maistruen soldata 841
- Orabideako iguraina/costiero = guarda juramentado. 220
- Juradoen soldata 289
- 206 erreal Juan Domingo Echenique eta Martin Gortari-ri, al primero por gastos y jornales en el viaje a Estella en donde estuvo acompañando a los alcaldes de Vera y Santesteban en comision del Valle y por levantar un cadaver en el termino propio del Valle y proximo a Urdax. 206
- A Marcos Irisarri, Escrno. Real, por derechos que devenga en la recepcion de la informacion sumaria recibida contra Agustina de Dolagaray, natural de Garzain, la que fue conducida de estas carceles a las de Estella. 159
- Para los Srs relatores, Eguzquiza, Escrno y demas que comprende el pedimiento relativo a la causa criminal ventilada contra Bernardo Goñi, vecino de Oronoz, sobre varios robos efectuados en este Valle. 367
- Por socorro y carcelage del mismo Goñi dados al alcaide de la carcel de Estella. 111
- Al alcalde de Azpilkueta por haber mandado y entregado en la inclusa de Pamplona una niña de padres incognitos. 48
- A Micaela de Yrigoyen, viuda de Ardanz. 143
- Elbeteko ostalaria, han Junta de Regidores 1835.urtean egin zutena, haien bazkaria prestatzeagatik. 56
- Maestro Apotecario: Don Nicolas Frias, parte bat berari eta hil zenez, bertze partea bere alargunari. 880
- Eskribanoari, Jose Antonio Echeberz 621
- Tesoreroari 724
- Alkate Juan Luis Echeverria. 2.000
- Teniente alcalde Martin Jose Zubiria. 160
- Alkate: Julian Zozaya, en diferentes epocas... para gastos que le han ocasionado y los que le van ofreciendo. 9.910
- Luisa Arozena, viuda de Sala, a los suplimientos hechos durante la alcaldia de J.L.Echeverria en las Juntas Generales y particulares... 1.861
Orain
arte 17.001
erreal
fuerte
(Falta da
datu geiho, pena).
Eta
honek guzi honek, zer erran nahi du ? Ardibordak eraikitzen direla,
ostatuak alokaitzen direla eta ardoa baita pattarra ere edaten zela,
zergak Belaten eta Artesiagan kobratzen direla, hau da, trafikoa
bazela, oteak
!! baita iratzeak saltzen direla, Iparraldekoekin negozioetan ari
zirela, kargodunek kobratzen dutela, baten batek gaiztokeriak
egiteagatik kartzelara eramana izan dela, baten batek bere alaba
abandonatu duela, alargunek dagokien partea kobratzen dutela,
Elizondon harakindegia badela,hau da, gerran egon arren, Baztanen
biziak
darrai.
Errateko, Erratzun 44
haur sortu ziren, 23
lagun hil eta
6
bikote ezkondu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario