1834
: Errege bat? lbeltza/Urtarrila
Urte honetan partida karlistak penintsulako leku aunitzetan baziren baina poliki poliki Gobernu Zentralak nolabaiteko kontrola hartzen ari da eta karlistak penintsularen Iparraldean nabermenduko dira, bereiziki Hego Euskalerrian, Katalunian eta Aragoiko Hego aldean.
Baztanen? Gerran
gara, eskala
ttikian baina gerra. Urte hasieran
Tio Tomas Amezkoatik
(Amezkoako Otsoa
deitzen zioten) atera eta Nafarroako Mendialdea korritzen ari da,
martxa eta kontra-martxa batean eta beti libelalak haren gibeletik,
bere batailonak trebatzen eta armatzen, 5. batailona ezik, hau
Baztanen dago Ibarrola, Sagastibelza
eta Junta de Navarrarekin.
Bakarrik?
Bai
to! Bertze pertsonai bat agertuko zaigu gure historian, Don Ramon
Zugarramurdi y Arozarena,
arizkundarra, liberala,
Frantzestean (1808/14) Minarekin borrokatu zuena, 83 ekintzetan
egona, 83, zauritua bi aldiz, komandantea izateraino. Gerra Realistan
(1820/23) liberalekin borrokatu A Coruñako gobernadorea izateraino
eta han preso eta Frantziara, gero libre izateko. Karlistada hasi
zelarik bere burua eskaini zion Nafarroako biserreiari eta urte honen
hasieran Baztanen agertuko da. Bakarrik? Naski ezetz, 130 laguneko
partida batekin.
Eta
hau ez zen izan liberalen partida bakarra: Don Antonio
Iruleguy ,
baztandarra ere, eta bere 40 mutileko koadrilarekin (denak baztandarrak
doikebe, erratzuarrak?) hemen zagoen.
Haien
parean karlisten 5.
Batailona eta
Sagastibelza haien
buruzagia.Don
Miguel Sagastibelza,
Leitzakoa , Frantzestean Minaren boluntarioen ofizialetako bat :Gizon
hau 50 urte ingurukoa, nahiko sendoa, begi azkar eta abilekin.
Berak
Baztan defenditu behar zuen...
kontatuko du boluntario batek.
Lehenago adierazi dugunez,
Zugarramurdik eta Sagastibelzak elkar ezagutzen zuten eta Minarekin
biek ikasiak, baino orain etsaiak.
Gerra
honen logistikan bi gauza atxiki behar dira argi eta garbi Baztanen:
Baztango Done Jakue Bidea |
- Lehenbizikoa, bideak. Bideak ez ziren gaurkoak, hau da, dena sahiesbideak. Orduko bidea (errege-bidea = errepidea) herriz herri eta herrietan barna gaten zen. Hau da Belatetik Almandoza, hortik ( eta beti herriko karrikan barna) Berroeta, Aniz, Ziga eta Irurita aldera. Hemen bidegurutzea: Arraioz aldera, Oronoz eta hemendik Doneztebera edo Elizondo aldera. Elizondotik, Elbeteko herriko karrikan barna Arizkuna eta hortik , Berrotik Urtsuara eta Amaiurra eta Amaiurko herriko karrikan barna Otsondora/Puerto de Maya. Laburbilduz, Done Jakue Bidea.
Barkatu errepikapena baino gaurko errepidea(k) ez z(ir)en existitzen.
Eskuinaldeko fotoan, Done Jakue Bidearen
puska bat Arizkun aldean. Hortik pasa ziren gure historiako pertsonai eta armada guziak, baita Baztango Herria ere, naski.
- Bigarrena, Frantsen protokoloa. Lehenago errana eta barkatu berriz errepikapena, frantsek liberalak babesten eta laguntzen zituzten. Maiz ikusiko dugunez, liberalek Frantzia aldetik (bertzealdetik) sartuko dira Baztanen eta harat ganen dira erretiradan. Hori bai, muga zeharkatzekotan armak entregatu eta berriz eskuratu alde honetara pasatzekotan. Hain errex.
Urte
honetako hasmentan erran daiteke Baztango kontrola karlisten eskuetan
dagoela. Beraien batailonak hemen trebatzen dira baita jaunzten ere,
“La-Junta-de-Navarra”,
nafar karlisten Batzarra Elizondon dago eta Urdazubiko muga haien
eskuetan dago ere. Hala ere, zinez eta egietan bakoitzak (karlistek
edo liberalek) zapatzen duen lurra, oinen azpian duten lurra, hori bakarrik
kontrolatzen dute.
Honek,
Baztan karlista zela adierazten du? EZ.
Baztanen liberalak eta karlistak baziren eta normalki eta orokorki
herriaren arabera zen. Karlisten poliziak errana:
Arizkun,
Elbete, Azpilkueta, Lekaroz, Oronoz, Almandoz, Ziga, Aniz eta
Berroeta karlistak.
Erratzu,
Irurita, Gartzain eta Arraioz liberalak.
Elizondo?
Erdizka : bietarik.
Eta
hau zertaz? Historialariek suposatzen dute nolako “elitea”
(apezak, eskolatuak, aberatsak, edo aitzindariak) halako herria.
5. Batailona, imaginarioa. |
Zertaz
azula? Baztango mutilek normalki halakoa zeramatelakotz.
Chapelgorris/Txapelgorriak |
Eta
boneta gorria?
“Guias
de Navarra”-ko
boluntarioek (Kuriosoa, ez ziren nafarrak).
Laburbilduz, karlistek boneta zeramaten eta liberalek zapela, ondoko orduko irudian ikusten ahal denez.
Karlistak (boneta xuria) liberalak (zapela) atakatzen. |
Laburbilduz, karlistek boneta zeramaten eta liberalek zapela, ondoko orduko irudian ikusten ahal denez.
Jakinarazteko: Orokorki armada gubernamentalean Nafarroan lau klasekoak ziren:
Cristinos/giristinoak/isabelinos: soldaduak. |
*
Carabinero
, profesionalak,
gobernuak ordainduak, beltzez jauntziak.
* Tiradores de Isabel II, nafarrak, tropa franka (tropas francas/chapelgorris ) erraten zieten ere, espreski kontratatuak karlisten kontra borrokatzeko, Nafarroako Diputazione ofizialak pagatzen duena, bi batailon oinezkoak ziren eta bat zaldizkoa, beraien ofizialen artean , Charandaja (Leon Iriarte) famatuena eta
*
Urbanoak
edo
herriko miliziak, nafarrak, udaletxeek ordaintzen zutenak. Baztanek
(Elizondok) bazituen ere baino ez dugu Udaleko kontuetan
erreferentziarik ikusi. Hauekin elkar “Guias”
agertzen dira baino ez dugu lortu jakitea zein zen bere betebeharra
edo bereizitasuna.
Azken
bi taldei karlistek pezeteroak
deitzen zieten pezta/pezeta bat eguneroko saritako zutelakotz.
Urteko
lehendabiziko bi asteetako kronika dugu. Leitu lasai.
Sagastibelzak
eta bere boluntario karlistek (facciosos etsaiendako) Baztan kontrolatzen dute. Liberalak,
D. Ramon Zugarramurdi eta D. Antonio Irulegi, Baigorritik eta
Aldudetik Erratzun eta Arizkunen inkurtsioak egiten ari.
Bizkitartean
egun beretan bidaiari amerikano bat Baztan zeharkatzen ari da,
bidenabar kontatzen afera militarren gibelean pasatzen ari dena.
bidenabar kontatzen afera militarren gibelean pasatzen ari dena.
Urdinez
periodistak dioena, ”La Sentinelle des Pyrénées” , Baionako egunkaria,
liberal-zalea, hortaz ematen dituen berriak aski interesatuak eta
zenbakiak/numeroak , taxuz. Ez da zertaz dena sinetsi behar, baino ideia
ematen dute.
Bidaiariak, New Yorkeko militar kuxkusero bat, dioena berdez.
liberal-zalea, hortaz ematen dituen berriak aski interesatuak eta
zenbakiak/numeroak , taxuz. Ez da zertaz dena sinetsi behar, baino ideia
ematen dute.
Bidaiariak, New Yorkeko militar kuxkusero bat, dioena berdez.
Trankil leitu.
Urtarrilak 02 Ortzeguna La Sentinellek dio… Laurogeita hamar faccioso, aduanerotako lanean zebiltzanak, … elkartu dira Urtarrilaren 2an Elizondon berriz Erratzutik zetorren Iruleguyren partidaren kontra egiteko ; Erreginaren boluntarioak 40 baino gehio ez ziren, borrokatu dira kuraia haundiarekin baino azken hauek kartutxo gabe gelditzekotan, behartuak izan dira erretiratzera eta babestu dira Izpegiko auzoan ( mendiko lepoan ez!), Baigorrin ( bertzealdean).
Urtarrilak 02 Ortzeguna La Sentinellek dio… Laurogeita hamar faccioso, aduanerotako lanean zebiltzanak, … elkartu dira Urtarrilaren 2an Elizondon berriz Erratzutik zetorren Iruleguyren partidaren kontra egiteko ; Erreginaren boluntarioak 40 baino gehio ez ziren, borrokatu dira kuraia haundiarekin baino azken hauek kartutxo gabe gelditzekotan, behartuak izan dira erretiratzera eta babestu dira Izpegiko auzoan ( mendiko lepoan ez!), Baigorrin ( bertzealdean).
Urtarrilak
04
Larunbata Atzo facciosoak Erratzutik erretiratu dira eta Iruleguy berriz
Erratzun sartu da… Ce partisan (Yruleguy)
dermioa arras ongi ezagutzen duenez eta nola hango biztanle guziak
Erregin gaztearen aldekoak direnez, suposatzen da han geldituko ahal
dela eta inguruko konstituzionalak etorriko direla bere partidarekin
elkartzera.
Iruleguyk
1.600 errealeko isuna jarri dio Arizkungo apezari facciosoei abisoa
pasatzeagatik erraten Erratzun ari zirela biltzen partida bat
Erreginaren alde borrokatzeko. Hantxen berean pagatu zuen.
Urtarrilak
05 Igandea Yruleguiren
partida ttikia, nola ez zuen kartutxorik , berriz erretiratu da
Frantziara. Ofizial hau goizeko 7etan gure herrian (Alduden)
sartu da 19 mutilekin (lehenago
40 ziren).
Segidoan, gure agintariek desarmatu dituzte.
Urtarrilak
08 Asteazkena Aldudetik,
Urtarrilaren 9an diote nola…
“Zugarramurdi
( Don
Ramon)
atera zen atzo
Aldudetik
Erratzura bere destakamentuarekin eta diote ere nola Iruleguy
jaunaren partida ttikiari fusilak eta kartutxoak eman dizkiotela.
16em
Leger konpainiak
eta gure Garde
Nationalak
Tenente koronel hau lagundu dute bi erresumen muga egiten duten
kaskoetaraino. Hura, Zugarramurdi, gisa berean hartua izan zen
(Aldudera)
ailegatu zelarik… Partitu zirelarik jakin zuen bere espiek errana,
Sagastibelza
oñik Elizondon zagoela 600 mutilekin, 5º Batallon de Navarra.
Egun
berean La
Sentinellek dio nola…. “Urtarrilak
8, Zugarramurdi Aldudetik eteraia , atsaldeko bortzetan Arizkunen
zagoela, bere
sorterrian/
sa patrie. Bildurrez facciosoek atzemanen zutela, babestu/gotortu
zuen bere destakamentua konbentu haundi baten ondoan, junto dauden hiru etxeetan (Berro?)
, herritik ehun urratsetara edo.
Urtarrilak
09 Ortzeguna Biharemunean bere espioiek erran zioten Sagastibelza atera berria zela
Elizondotik, handik leko (
leko
bat = ordu bat oinez)
batera, atakatzeko asmoarekin, hortaz altxatu zen bere
boluntarioekin konbentuan, (Arizkungo
Santa Clara)
monjak aterarazi ondoren eta bere 30 karabinero hedatu zituen jakiteko etsaiak non ziren. Aski izan ziren karabinero hauek
karlistak Elizondoraino gibelarazteko.
Bon
, Don Ramonek berak dio nola facciosoek altura batzuetan zirela,
Bergara inguruko auzoan atrintxeratuak, eta berak “provocó
a la batalla a la fuerza principal de ellos … ( baino hauek,
karlistak)
no
lo admitieron..”
Urtarrilak
10
Ortzileria Atzo (
Urtarrila 10)
Zugarramurdi jauna Arizkundik desagertu da bere destakamentuarekin. Omen,
Gipuzkoa aldera gana dela Jauregui jeneralarekin elkartzeko. Baino
ez !
Alexander Slidell Mackenzie jaunak, New Yorkeko eskritore eta militar amerikarra, hala kontatzen du bere liburuan“Spain revisited” (interneten dago, chapters 1-4) : Konparatzen ahal da honek diona eta egunkariak eskribitzen duena. (Gure ustez egun bat lehenago ailegatu zen, January the 9th )
On the 10th January, 1834, I arrived in Bayonne on my way to Madrid.... non merkatari batekin jarri baitnintzen harremanetan. Merkataria hau, was in constant communication with Spain, zeren handik, Espainiatik, etortzen ziren tratanteak eta kontrabandistak bere etxean biltzen baitziren... Egun horretan suertatu zen han izatea mandazain bat Iruñera zihoala... gizon guziz fidagarria, normalki Baionako merkatariek afera inportanteak enkargatzen zizkiotena, kartak baita dirutza haundiak (large sums of money) eramatea edo biltzea ere ... Sylveti zen gizonaren izena, with the baptismal addition of Fermin: Fermin Zilbeti /Cilveti/Cilbeti/Sylveti.
Erran
zioten eraman nintzala Iruñeraino eta sariaz galdetua, gasto guziak
barne, 10 dolar eskatu zituen eta holaxen tratua adostu genuen.
Baiona zaharra, harresiez inguratua |
Goizeko
bortzetan jeiki... (Baionako)
hiriko ateak edeki artio esperoan... eta Ustaritzeraino... bidean izigarriko
erauntsia eta han gelditu behar ostatu batean.
… berak,
Zilbeti, erran zidan aditu zuela Erreginaren 200 laguneko tropa mugan
zirela, Urdazubin, berriz arbitrioak kobratzeko erresuman sartzen
ziren artikulu guziei eta horretarako karlisten aduaneroak handik kanporatu zituztela. Aldi berean, Baztango jendea Don Karlosekoak
zirela eta 700 gizon multzo bat bildua zutela eta Erreginaren tropak
inguratu ondoren, setiatuak zituztela...
Baziren
soldaduak (frantsak
naski)
muga ondoko herri guzietan, baita lantzeroak ere... goizean hasi
ginen bidaia.. zortzi ginen: Sylveti aitzinean, gero nere mandoa,
bere burua lotua aitzinekoari eta holaxen karabanako abere guziak...
bere anaia eta bertze bi mandazain gurekin... Ainhoara ailegatu ginen
non gure pasaporteak erakutsi behar genituen. Aduanako ofizialak
“kontsolatu” ninduen erraten tiroketan ari zirela bertzealdean
eta Otsondon ari zuen haizearengatik mandotik jautsi beharko ginela.
Hamabietan edeki zuten muga...
Dantxarinea, hondoan Otsondo eta Alkurruntz |
Kapusaia |
Nafarroan kapa espainiarraren ordez kapusaia dute, ehun ilunezko arropa kapusai batekin, atorra bezala jaunzten da... saietsetan edekia... maukak edekiak ere.. besoak ateraiak...
Espainian sartzekotan errege-bidea utzi genuen ez pasatzeko Urdazubin barna non Erreginaren tropak ( The Queen's troops) ari dira “arbitrioak” berriz kobratzen. Hauek 200 karabinero eta pezetero ziren, Orreagatik (Behenafarroan barna) etorriak. Orain artio karlistek okupatzen zuten dermioko arbitrio guziak kendu zituzten (?)... Baztango herriak, nori baitagokio dermio hau, ez du batere maite interferentzia hori eta bildu dituzte, aditu dudanez, 700 lagun inbasoreak (intruders) blokatzeko... baino mugan erran zakuten, borrokan lotu ondoren, atzoko egunean karlistak erretiratu zirela beraien etxeetara...
… zamaltzainek
ez zuten karabineroen eskuetan erori nahi , hortaz ezker aldeko xenda
bat hartu genuen ez pasatzeko Urdazubin barna. (Gaur
egun bidea ezkerretik doaie baino orduan gaurko bidea ez zen
existitzen eta eskuin
aldetik
zihoan:
Done Jakue
Bidea
zen) Ez
ginen luze ibili eta hara non topatu genuen lagun bat, boneta eta
kapusaiekin eta moskete batekin armatua, eta Zilbetik saludatu zuen
betiko ezaguna balitz bezala. Igurain bat zen (A
guardian of the mountain).
Eskatu
genion laguntzeko eta harek hautatu zuen lasterbide hoberena eta motzena...
mugitzen ginen ixilik eta arduraz, nerbiostuak... denbora guzian
fumatzen pipaz edo zigarretaz.. kaskora ailegatzen ari ginelarik..
haize izigarria ari zuen... holakoetan mendiaren bertze aldean
deskubritu genuen gizon armatuen lerro luze luze bat... (Urdazubiko)
herrira gaten... 300 edo 400 gizon eta haien gibeletik mando eta asto
pila bat, kargatuak... Zilbeti kontent Urdazubin barna pasa ez
ginelakotz... baino kasko batean ginelarik... holako bapatean 15 edo
20 lagun gure parean agertu ziren eta guri apuntatzen, ziruditen
tirokatuko gintuztela. Berehala ikusi zuten ez zutela zertaz gutaz
bildurtu behar, gugana etorri ziren eta Zilbeti eta iguraina agurtu
zituzten. Moskete ingelesak zituzten, kartutxo kutxa gerrontzian
lotua, eta denak gazteak,
batzuk
16 urtetako mutikoak... Gazte hauek ziruditen zutela gorroto bereizia
pezeteroenganarendako, beraien herkideak izan
arren
,...
Otsondoko lepotik gero eta hurbilago, gero eta bortizkiago jotzen
zuen haizeak...beheitira hasi bezain fite hobekio sentitu ginen...
jausten ari ginelarik, bertze partida karlista ikusi genuen, mando
lerro luze batekin... batzuek haragia, ogia, zingarra, pittike errea
garraiatzen eta bertze batzuek animeleko ardo zahagiak...
Arizkunen
sartu ginelarik harritua gelditu nintzen ikustean etxeen neurri
haundiak, Frantzian baino hobekio eginak... eta kalerietan andreak
kuxkuseatzen, erakarriak gure mandoek hango karrika ixiletan egiten
zuten asotsarengatik zeren gizonak gana baitziren Urdazubi
setiatzera... iluntzen ari zuen eta ni hotza eta nekatua nintzen.
Elbeteko eliza |
(Urtarrilak
12 . Igandea)
… Elbeteko elizako ezkilek iratzarri ninduten... sukaldera gan
nintzen... eta txokolatea eman zidaten... mandoak kargatzen ari
ziren... ateratzeko prest zirelarik . Herri guzia kanpoan zagoen
mezara gateko... elizara hurbiltzen ari ginelarik gero eta jende
gehio bazen. Elizatik haratago Elizondon
sartu ginen...
Eguerdian
Almandozen
ginen bazkaltzeko. Han ikusi nuen lehenbiziko galtzak (?)(breeches),
ostalariak
zituen, galtzerdi urdinekin
(blue
stokings)
eta
abarkak
(hide
sandals)
aztaletara
soka batekin ongi lotuak... bazkaria ez zen ona.. hortaz elkartu
nintzen sutondoan bertze lagun batzuekin, ez zuten tximinik eta ekea
gelaren erdian zagoen zilotik ateratzen zen (gure
gizonak ez zekien nolakoak ziren gure lurrekosuak)...
bazen soldadu karlista bat eskuaraz komentatzen zerbait
interesgarria. Holakoetan elizako ezkilak hamabiak jo zituen eta
denak zutituz otoitz egin zuten, gero zinatu eta soldaduak segitu
zuen bere ixtorioarekin.
Belate, Lantz aldera |
Lanz
zeharkatu genuen... eguna akitzean Arga aldera ailegatu ginen...
herrixka gehio ikusten zen... ilundu zuen... Sylvetiren herri
ttikiraino ailegatu artio... (Burutain?).
Urtarrilak
12 Igandea Azken
igandean Sagastibelza Elizondotik atera zen Zugarramurdi atakatzeko
baino hau, Zugarramurdi, ez bakarrik ez zen konbentuan gelditu baita
handik atera eta karlisten gibeletik Otsondoraino gan ere.
Sagastibelza berriz Elizondon sartu da bere batailonekin eta
Zugarramurdi oñik Urdazubin
zagoen atzo,
dagoeneko kontatu dizuegun bezala.
Urtarrilak
13
Astelehena Mugatik
(Ainhoa ?) diote nola ….
“
13eko gauan, 400 soldaduko zutabe karlista bat Urdazubin ziren 150
giristinoei sorpresa emateko baino hauek erantzun bizkorra eman
zieten,,,
Urdazubiko monastegia |
Don
Ramonek kontatuko du … Urtarrilaren 14an defenditu zela “
bizarramente en el Monasterio de Urdax de fuerza seisduplicada de
rebeldes” (pixket
papartza gure Don Ramon).
Aranache/Aranarache |
Urtarrilak 15 Berri txarrak Almandozen jakin zutelarik el dia 15 de Enero de 1834 Juan Antonio Echandi, herriko mutila, 18 urtekoa, eta 5º Batallon de Navarrako boluntarioa. Asartan hartu zituen zauriez Aranatxen (Lizarra aldera) hil egin zela... No testó por no tener que disponer. Han lurperatu zuten.
Zugarramurdi jauna bere liberalekin gana, karlistak Baztanen laketu ziren, Junta-de-Navarra ekarri eta bertze batailon bat gehitu, Iturraldearena.
Urtarrilak
18 Jorge Mª
Mayora jaunak, karta batez Erratzuko herriari adierazten dio nola
“para
continuar el suministro de pan (ez
dio nori, baino karlistendako izanen zen) Erratzuri tokatzen zaiola
32 erregu 13 gaitzeru hilabete honetan Balleko Etxean entregatzeko.
Hamabi
eguneko pausa, zeren 26an Valdes
jeneral liberala
agertu zen Baztanen errejimiento batekin.
Urtarrilak
26. Aldudeko
korrespontsalak dio nola …
“Erreginaren aldeko hiru mile gizoneko tropa bat, Valdesen
aginpean, Baztanen sartu da atzo
(1834.01.26)
hortaz Sagastibelza lekutu da Ultzamara. Iturralde , Baztanera heldu
zena bere 4. Batailonarekin , mila soldadukoa eta Junta-de-Navarra
eskoltatzen ari dena, gan omen da Aezkoa aldera 1. eta 2.
Batailonekin elkartzeko….
Mugako
espainiarrak ari dira igortzen commune honetara (Aldudera)
gauzak
eta azienda zernahi gisako soldaduen eskuetatik babesteko.
Otsaila
Otsaila
Hilabete
honetan hasiko da gerra honetako betikokeri bat , behin eta berriz
gauza bera: Zugarramurdi jauna gotortzen/altxatzen da orduko Miserikordian.
( Orduko Miserikordia
gaur egun Kaurtelekozelaia
deitzen den lekuan zagoen, ikastolako patioko lekuan, eta animeleko
etxe haundi bat zen.)
Segidoan karlistek inguratuko, setiatuko, blokatuko, tirokatuko zuten
Miserikordia liberalen errefortzuak (normalki erregimiento bat,±
3.000 soldadu) ailegatu
artio eta orduan, aire, errefuertzo horiek gan artio. Gan ondoren,
karlistak berriz ere Miserikordia inguratzera, setiatzera,
blokeatzera, tirokatzera... Horrek zer erran nahi du? Elizondo,
karrika, gerrako frentea bihurtu dela.
Otsailak
01 Aldudetik
diote nola … “
Zugarramurdi jauna Elizondon dagoela azken larunbatetik (1834.02.01)
non
sartu baita bere 200 gizonekin “L’hôspital de la
Misericordie”-an, berak gotortua. Suposatzen da bere helburua da
han (Miserikordian)
egotea Eugin Sagastibelza bere 800 soldaduekin egon arren.
Eta
egun berean Udaletxeko kontuetan holako mandatua agertzen da:
Baztango Tesoreroak 8.000 erreal de vellón Jorge Mª Maiorari eman
dizkiola Zugarramurdi koronelaren eskaera betetzeko, hori bai “con
obligación de reintegro”
. Itzuliko zuten diru hori?
Otsailak
02 Prentsak
… Otsailak
2, Sagastibelzak agintzen duen 5. Batailonak Zugarramurdi blokeatua
du dagoenekoz bi egunez Elizondoko ospitalean. Ospital honek baditu
15 egunetako janaria eta setiatuak direnak orain artio kuraia
haundiarekin defenditzen ari dira.
Otsailak
03/07 Rafael
Bataller-ek, biserreiaren sekretarioa, eskribituko du Zugarramurdiren
kontrako prozesuan bi urte beranduago :“Certifico
asimismo que circundado (inguratua)
Zugarramurdi en Elizondo por 800 facciosos eta bera bakarrik betiko
130 soldaduekin (bertze
berrian
200 ziren!),
defenditu zuen bere burua contra fuerzas 6 veces mayores en una casa
sin fortificación del 3 al 7 eta
dio ere nola
a pesar de haber de guardar cinco
puertas
, zaindu behar zituen ere ondoko etxeak ebitatzeko el incendio que
intentaban los rebeldes.”
Fitiegi
leitzen baduzue ez nahasi:
ZUGARRAMURDI
(liberala)
eta
ZUMALAKARREGI
(karlista).
Otsailak
08 La
Sentinellek… Zumalakarregui
2.000 soldaduekin Baztanera heldu da non La-Junte-de-Navarre
baitzagoen. Sagastibelzak oraindik Zugarramurdi blokeatua du
L’hôpital d’Elissondon.
Setio
hau hasi zenetik mileka tiro bota dituzte elkar eta bakarrik
suposatu du Elizondoko paisano zahar baten heriotza.
Badakigu
bere izena: …
balazo
batez hila karrika zeharkatzekotan durante la lucha de los partidos
beligerantes sobre la sucesión, 65 urtetakoa, Juan
Jose Arraiz,
Betelukoa baino Elizondon bizi.
Norbait urrikalduko zen...
Omen,
Jauregui jeneral liberala badator Zugarramurdi laguntzera…
P.S.
Sagastibelza behartua izan da L’hôpital de la Misericordie-ko
setioa uztera eta Baztanen ziren errebeldeak Ultzamara gan dira
jakitean Valdes jenerala
Baztanera ailegatzekotan zagoela.
Otsailak
09 On
nous écrit des Aldudes, 9 fevrier… Bayona
jauna (Orbaitzetatik
Orreagan barna Aldudean sartua)
atera da herenegunean (Otsaiak
7) herri
honetarik (Aldudetik)
Elizondorat
20 karabinero eta 68 tiradorekin. Itunaren arabera, soldaduak izan
ziren desarmatuak (Alduden
sartzean)
armatuak berriz izateko (Aldudetik
ateratzekotan)…
Valdés
jeneral liberala Iruñetik bere errejimientoarekin ailegatu zen
Elizondora Miserikordia libratzera.
Atzo
(Otsailak 8)
Valdés,
Nafarroako biserreia, Zugarramurdi Koronela eta Bayona jauna
Elizondotik Iruñera gan dira beren tropa guziekin.
Ikusten
denez La Sentinelle-k paratzen ditu Zumalakarregi, Nafarroako Junta
eta Valdes leku berean egun berean: ezinezkoa, baino idea da Valdes
agertu, karlistak erretiratu, Valdes gana, karlistak bueltatu.
Egun
hauetan Auritz, Eugi eta Urdazubiko aduanak karlisten eskuetan dira,
baita Baztan ere.
Orain
bai, orain liberalak Baztan utzi eta karlistak jaun-ta-jabeak 20
egunez edo hola.
…hamabortz
egun ondoren errebelden multzoa murrizten ari da: 5. Batailona,
Sagastibelzaren aginpean, commune (Aldude)
horren inguruan ia beti dagoena, galdu ditu 300 mutil “par
la desertion”.
Nahaste
borraste hau konpontzeko, Junta-de-Navarrak prestatu du dekretu bat
heriotz zigorrarekin desertorendako eta bere dermioetan egoera hori
onartzen duten alkateendako.
Alde
batetik berri honek interesatua da, adierazten karlisten kausa eta
armada desastre ustel bat dela, nahasten egiak eta gezurrak. Hala
ere, egia bat azaltzen dute: desertzioa,
armak uztea. Bi
armadek gazteak behartzen dituzte beren armadetan erroldatzen eta
fenomeno hau biek dute baino dirudienez karlistek aise gehio.
Dekretu
hau ez hausteko helburuarekin… alkateak ari dira pasaporte
“en-regle”-ak
ematen Frantzia aldera gerra akitu artio desertatu nahi dutenei.
Otsailak
28 On
nous écrit des Aldudes, le 28 fevrier…
La-Junte-de-Navarre
dago orain Elizondon karlista konpainia batzuekin.
Martxoa
Hilabete
honetako lehen asteetan karlistak goxo goxo Baztanen .Bizkitartean
Madrilen erabakitzen dute Valdes
jenerala kargutik kentzea eta bere ordez Quesada
jenerala jartzea.
Martxoak
27 On
nous écrit des Aldudes, le 27 mars… Ibarrola
eta Sagastibelza Eugin dira 23tik aitzinat. Bi buruzagi hauek
Elizondoko Balleko Etxea (L’hôtel-de-Ville) lantegi haundi bat
bihurtu dute non 150 langile ari dira lanpetuak kartutxoak eta
jaunzteko ekipamentuak egiten.
Guti
iraun zuen egoera honek. Bizpahiru egun beranduago…
Martxoak
30 Martxoren
azken egunetan doikebe izigerriko atakea izan zela Elizondoren kontra
Quesadak
aginduz. Eraso honek huts egin zuen presaka egin zutelakotz eta
karlistek mendietara ihes egin zuten. Frants langile guziak,
Elizondoko lantegian lanean ari zirenak eta Zumalakarregiren familia,
Ainhoan errefuxiatu ziren. Facciosoek ez dute munizionerik.
Apirila
Eta
bizkitartean, HERRIA?
Ikusi
dugunez gerra honetan guri interesatzen zaigun "jokaldia" Elizondon
dago, eta pena baztandarrek ez zuten utzi zer/nola bizi izan
zuten/ziren gerra honetan baino argi dago jendeak, jendea arrunta,
lanean segitu zuela bizirauteko bertze gerretan bezala eta ditugun
testimonio bakarrak (ia norbait animatzen da afera behar den bezala
lantzen) gure Balleko Etxearenak, Baztango Udalarenak dira .
Junta
Gral
1º
de Abl
de
1834 tercer dia de Pascua
de
Resurreccion.
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… bildu ziren…
Ez
dugu alkate bat, lau baizik, Diputados
o Alcaldes de cuarteles
Baztangoiza Juan
Pedro Irigoyen
Basaburua Josef
Francisco Michelena
Elizondo Juan
Martin Larrachea
Erberea Miguel
Martin Echenique
Herriko
alkateak?
Arizkun Juan
Jose Esteberena Azpilkueta Francisco
Barreneche
Erratzu Jose
Julian Irigoyen Elbete Juan
Pedro Iriarte
Irurita Juan
Cruz Perochena Gartzain Pedro
Indaburu
Lekaroz Juan
Martin Apezteguia Ziga Juan
Francisco Maritorena
Arraioz Juan
Martin Indart Oronoz Francisco
Antonio Bertiz
Aniz Juan
Francisco Iturralde Almandoz Juan
Jose Echenique
Berroeta Juan
Miguel Iturralde Elizondo Francisco
Alcasena
Tratatzeko
aferak?
Lendabizi.. dagoeneko 8.000 peso gastatu dituzte eta momentu honetan tesoreroren boltsan ez da sos batere ez, Baztanek izaten ahal du bakarrik haragia para raciones baina behartua dago ardoa eta ogia erostera ekoizten diren herrietan eta handik ekarri behar… hortaz erabakitzen dute eskatu behar dutela 2.000 duro al interés más bajo… hipotekatzen todos los arbitrios y expedientes del valle.
Ytem (baita ere, latinez) jendea ari da azienda aunitz eramaten al Reyno y a Francia eta ez bada kasu egiten , haragia faltako da (Baztanen) eta hori pasa ez dadin 100 libera baino gehiago pisatzen duen buruak 2 erreal fuertetan salduko da eta pisu hori baino gutiago duenak a peseta menos cuartillo libras carniceras (libra carnicera = ± 1,1 kg); larrua jabearendako.
Lendabizi.. dagoeneko 8.000 peso gastatu dituzte eta momentu honetan tesoreroren boltsan ez da sos batere ez, Baztanek izaten ahal du bakarrik haragia para raciones baina behartua dago ardoa eta ogia erostera ekoizten diren herrietan eta handik ekarri behar… hortaz erabakitzen dute eskatu behar dutela 2.000 duro al interés más bajo… hipotekatzen todos los arbitrios y expedientes del valle.
Ytem (baita ere, latinez) jendea ari da azienda aunitz eramaten al Reyno y a Francia eta ez bada kasu egiten , haragia faltako da (Baztanen) eta hori pasa ez dadin 100 libera baino gehiago pisatzen duen buruak 2 erreal fuertetan salduko da eta pisu hori baino gutiago duenak a peseta menos cuartillo libras carniceras (libra carnicera = ± 1,1 kg); larrua jabearendako.
Escribaua:
Josef Antonio Echeberz
Zer
gehio? Eskaerak egun honetan, Apirilak 1.
- Nicolas Ariztia jaunak, Azpilkuetakoa, bere etxea Azkarbea, eskatzen du ordenantza berriaren arabera diez pies de roble Orobidean, Negusaroi aldean. Zertarako? Borda bat egiteko azienda han babesteko. Udala ados baino saroietatik kanpo eta behar duena pagatzen.
- Manuel Irigoyen jaunak, Erratzukoa, bere etxea Aldakotxea, dio nola borda bat bizitegirekin Aritzakunen egin nahi duela eta han duena hobetzeko bi gaztainondo eskatzen ditu. Udala ados.
- Juan Bautista Irigoyen jaunak, Erratzukoa, bere etxea Bikondoa, dio nola ardiborda berri bat nahi zuen Aldaburuazpia lekuan eraiki, negurako ( para..ynbierno y tiempo de Nives ???) eta capitula 25.aren arabera….neurtzeko…. Udala ados.
- Martin Jose Goyeneche jaunak, Azpilkuetakoa, bere etxea Gasinenea/Gaxinenea konpontzeko bi haritzondo behar ditu Orobidean … Udala ados.
- Juan Latsaga jaunak, Bankakoa, bere etxea Bideberea (Bankan naski) eskatzen dio Udalari ia saltzen dioten muga berean (Tornain deitzen den lekuan) han diren arbol batzu (montazgo/egurra) ikatza egiteko.Udalak dio lo probehido, baietz.
- Almandozeko Bartolome Echandi jaunak dio Zurgaietan borda bat konpontzeko zura behar duela eta han diren arbol batzu…Jaureberriko borda ondoan… Udala ados.
- Pedro Jose Echartea jaunak, Erratzukoa, bere etxea Senperenea, ardiborda bat Iñarbegin, Lapiñar ondoan nahi duela eta capitula 25.aren arabera…. Udala ados.
- Nola Bikondok eta Senperrek ( biak Gorostapoloko barrideak: Bikondoa eta Senperenea) nahi zuten leku bera ardiborda egiteko, udalak erabaki zuen, kandela piztea eta postura haundienak lekua beretako!
Udalak
dirua lortzeko harakindegiak alokatzen zituen. Errateko, Elizondokoa.
Zenbat behi hil zuten Elizondoko harakindegian urteko lehenbiziko
hiru hilabetetan?
18
buru. Honek suposatu zituen 2.554 libera haragi, 596 erreal pagatu
zuten zisaz (zisa:
sisa
diote erdaraz, arbitrio/zerga bat zen). Horri gehitu behar zitzaion
tripakien salmenta (144 erreal) baino kendu harakinen lana (156
erreal). Azkenean eta hondarrean 584 erreal Udaletxerendako.
Jakinarazteko:
Dirua real fuerte-a
da normalki. Zilarrezkoa zen. Baino moneta gehiago erabiltzen zuten:
Urrezko ontza = 320 real de vellón |
1
real de vellón
= 38 maravedis
1
real fuerte = 2
reales de vellón
1 peseta
= 4 reales de
vellón
1 peso
fuerte = 8 reales
fuertes
1
peso sencillo =
7 ½ reales fuertes
1
ducado =
10 reales fuertes 13 ½ marabedis
1
onza de oro
= 160 reales fuertes= 320 r.de.vellón
Hilabete
honetako ekintza militarrak betiko betikokerian, liberalak agertu
(Oráa Brigadierra edo Don R. Zugarramurdi) eta karlistak iheska,
Oráa itzuli Iruñera eta karlistak Baztanera beren
Junta-de-Navarrarekin.
Apirilak
22 La
Sentinellek dio ... Zumalacarregui
Elizondon egon da non La-Junte-de-Navarrek Marechal-de-Camp
izendatu baitio.
Le
Marechal de Camp Zumalacarreguik bere Elizondoko egonaldian…
uniformeak banatu zituen bere tropen artean. Hemen jeneralak onartu
zuen uniformea: euskal boneta,
kolore urdinezkoa,
txamarra kolore berekoa, artilezko telako pantaloia eta espartinak
eta kapusaia.
Zumalacarregui
eta Eraso jeneralen aparte, buruzagiek arropa bera daramate
diferentziarekin oficial nagusiek berokiak dituztela eta Juntako
eskoltak boneta
zuria.
Maiatza
Maiatzak
04 Aldudetik diote…
“…. Sagastibelza bere 5. Batailonarekin Baztanen eta ondoko haranetan dabil. Poliki polikitto bere soldaduen bi heren (2/3) galdu ditu par la désertion . Gazte guti sartzen ari da bertze batailonetan. Desertatzen dutenen kopurua arront haundia/considerable da.
“…. Sagastibelza bere 5. Batailonarekin Baztanen eta ondoko haranetan dabil. Poliki polikitto bere soldaduen bi heren (2/3) galdu ditu par la désertion . Gazte guti sartzen ari da bertze batailonetan. Desertatzen dutenen kopurua arront haundia/considerable da.
Junta-de-Navarra
eta bere inprenta Urdazubin dira. Han langile multzo haundi batek lan
egiten du … arropa eta kartutxoak egiten.”
Eta
Herria
bere baitan, bizirauten, nork agintzen duen ez jakin arren!
Junta
General del dia de Pascua de Espiritu
Santo
20 de Mayo de 1834.
Elizondon
eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… bildu ziren…
Burua
Don Miguel Marcos de
Zelaieta theniente de
alcalde, jurados y junteros. Bi gauza tratatu zituzten.
Lehenbizi,
Baztanek dituen mediku eta zirujano kontratatuak kexatzen dira zeren
kasu batzuetan sendatu behar baituzte “delinquentes
y heridos de mano airada”.
Eta hemen afera, hauek ez diete pagatzen. Eskatzen dute Udalak ordain
diezaiela bere “recetan
” baina honek, Udalak, ezetz.
Eta bigarren afera, Gorostapoloko Xenper eta Bikondo. Nola biek leku berean nahi zuten beren ardiborda eraiki , Udalak erran zien kasu horretan kandela piztu eta postura haundienak hartuko zuela lekua, eta nola uste baitzuten kasu hori errepikatzen ahal zela, deliberatu zuten kasu guzietan gauza bera eginen zela, kandela piztu eta cada tanto (postura berria) dos reales fuertes, naski kandela itzali artio.
Maiatzak
27 Ramon Zugarramurdi jaunak, liberala, berriz Elizondon, Erratzuko
alkateari burlairez “no
sé a qué atribuir la demora...”
Dirudienez, gure Don Ramonek nahi zuen bulen
bidez Baztango herrietan biltzen zen dirua beretako hartu eta Erratzu
sorrarena. Hortaz dio nola Baztango
bertze 13 herriek ekarri baitiotela dirua eta no dará lugar a que
heche mano de la fuerza armada... eta biharko egunean diru hori
ekarri beharko duzue Elizondora.
Jakinarazteko:Baten batek galdetuko du bula zer den/zen. Bula, berez agiri bat zen, paper bat, dokumentu bat non Elizak baimen berezi edo induljenziaren bat ematen baitzion paper horren erosleari. Bulen salmentak dirua suposatzen zuen. Printzipioz Elizak biltzen zuen diru hori baina baigorriarrek ziotenez, ORO SORI, denek (liberalek eta karlistek) diru hori berendako nahi zuten.
Jakinarazteko:Baten batek galdetuko du bula zer den/zen. Bula, berez agiri bat zen, paper bat, dokumentu bat non Elizak baimen berezi edo induljenziaren bat ematen baitzion paper horren erosleari. Bulen salmentak dirua suposatzen zuen. Printzipioz Elizak biltzen zuen diru hori baina baigorriarrek ziotenez, ORO SORI, denek (liberalek eta karlistek) diru hori berendako nahi zuten.
Maiatzak 30 Eco del Comercio, Madrilgo egunkari liberalak dio: Maiatzaren 30ean, D. Juan Bautista Vidaurretak Irungo lau “celador”ekin, paisanoz jauntziak eta kanabita arruntekin , Urdazubi ondoan facciosoei atzeman zizkioten zamari batzuk Frantziatik pasatzen . Bi errebelde armatuak ustegabean harrapatu zituzten ere eta “Viva Isabel II” uihukatzen eskapatu ziren. Afera honek iziarazi zuen Urdazubiko herria eta facciosoek herri utzi, haien artean 50 sastre! Zumalakarregiren emaztea Elizondo aldera atera zen, non “La Junta” baitzagoen eta bera ailegatu orduko mendira lasterka gana ziren.
Hau
denak zer erran nahi du? Baztanen karlistek kontrola zutela, hala
ere, liberalek problemarik gabe inkurtsioak egiten zituztela jartzen
karlista guziak ikara batean. Dena den, eta momentuz, gerra, gerra
zakarra ez da Baztanera ailegatu, baina berehala gauzak okertuko
dira.
Ekaina
Ekainaren
3ean Baztango
“bakea” hautsiko zela bertze abisu bat. Quesada
jenerala, sorpresaz, Baztanera etorriko da Elizondon zagoen “Junta
de Facciosos”
harrapatzera, baina hauek, juntakoek eta beren funtzionarioek hiru
ordu lehenago enteratu ziren zetorrela eta ihes egitea lortu zuten .
Imprenta bat utzi zuten eta prentsa libelararen arabera, apez bat
ere, Zumalakarregiren tesoreroa omen zena, hau atzeman eta berehala
Quesadaren agianduak betetzen “fue
pasado por las armas”
. Egia ? Elizondoko Libro
de Defunciones-en
ez da holakorik agertzen.
Urdazubiraino
ailegatu ziren liberalak eta karlistak kontrabandoz pasatzen ari ziren
kargamentu bat atzeman: 4 kutxa kartutxoekin, zaku bat andreen
zapatekin, kupel bat ardo, zortzi pakete kakao eta kafeekin. Hau dena
prentsa liberalaren arabera.
Hala
ere, Amezkoako Otsoa
jakinaren gainenan zagoenez, Belaten
jarri zen esperoan eta barrandan ez uzteko Quesada Baztandik
ateratzen. Quesada ohartzekotan, Berako
bidea hartu zuen eta Gipuzkoara gan zen, izigarriko buelta ematen
Iruñera berriz ailegatzeko.
Ekainak
04 Eta
hemen gertaera triste bat, …habiéndose
metido en el rio de este pueblo
(Elizondo)
inerika
egitera, itoak harpatu zituzten Gral Quesadaren bi soldadu: Melchor
Moriones y del otro no me dieron razón… dio
apezak.
D.Carlos iheska itsasuntzi ingeles batean |
Hemen argitu behar da gerra honetako bertze konponente bat, politika internatzionala. Espainiaren inguruko estatuak gobernu liberalaren alde ziren eta haien artean “La Cuadruple Alianza” antolatuko zuten: Espainia, Frantzia, Portugal eta Ingalaterra. Helburua? Karlistek ez zezatela inolako laguntzarik har. Bertze alde batetik Austria, Prusia eta Errusiak holako “La Santa Alianza ” mantentzen zuten eta absolutistak izanez karlistei laguntzen zieten baina modu eskas batean, moralki.
Cuadruple Alianza/Santa Alianza |
Printzipioz
D. Carlosek onartu zuen Ingalaterrako gobernuak proposatu zion
tratua, Portsmouth-en gelditu zen, eta galdegin ziotelarik nola
tratatua izan nahi zuen, berak
Duque de Elizondo
bezala agurtua izan nahi zuela. Holaxen bi hilabete eta
Portsmouth-tik (hego kostaldean dago) Londresa gan zen.Han,
simulatzen arront eri zagoela eta bere koartotik ezin zela atera,
gau batez ixilka laguntzaile batekin ihes egin zuen, lehenik
Frantziara , Frantzia korritu, eta Baionan pausatu.
Ekainak
29 Alta
política Europan eta hil ezkilak Lekarozen. Gulina aldeko landetan balaz
kolpatua, 26 urteko herriko semea Martin
Francisco Lafarga
, sargento en el batallón 5º de Navarra… betirako pausa.
Baztanen?
Rodil gana, karlistak jaunak.
Uztailak
09 Asteazkena “Serían
las seis de la tarde …. atsaldeko seiak (gaurko
ordutegian , zortziak) izanen
ziren Zugarramurdin,
Nafarroako lehen herria Frantzia aldetik lau pertsona zaldiz sartuko
zirela, handik Urdazubira.
Eran el
Rey (Don
Carlos),
el Baron de los Valles ... aitzinat segitu zuten... Al entrar (gauez)
en la villa de Maya
donde durmieron en la mejor casa (Borda
?)
.. “
Maiorenea, parean Konbentua |
PROCLAMA DE CARLOS V Á SU EJÉRCITO
Soldados!
Se
han cumplido mis deseo: estoy entre vosotros! …
Generales, Gefes y Oficiales, Voluntarios y Soldados, estoy
agradecido.. y no dudeis que sabrá premiarlos vuestro Rey.
agradecido.. y no dudeis que sabrá premiarlos vuestro Rey.
Carlos
En
mi
residencia real de Elizondo
à 10 de Junio de 1834
Uztailak
11
Ortzilarea Zumalakarregi Eulaten zagoen Rodilen barrandan, handik pasatuko zela
esperantzarekin non D. Migel Antonio Legarra, Ilunberriko abatea,
agertu baitzitaion karta batekin. “Para
Zumalacarregui”.
Honek karta irakurri: “Tomas,
Espainiatik hurbil nauzu, eta bihar Jaungoikoak nahi badu Urdazubin
egonen naizela espero dut: toma tus medidas y te mando que nadie lo
sepa absolutamente sino tú, Carlos” . Kalkulatzen
noiz eskribitua izan zen karta hori, dagoeneko Urdazubin baino
honetago egon behar zuen, karlistek kontrolatzen zuten dermioetan eta
Junta-de-Navarrarekin.
Uztailak
12
Larunbata Biharemunean, 12an, Eulatetik atera eta Elizondora gaueko
hamaiketan Arizkuneneko atean zagoen. Pretendientea, Don Carlos,
ohatzean zagoen , hala ere harengana hurbildu eta elkar agurtu .
REAL
DECRETO DE INDULTO OFRECIDO POR CARLOS V
Restituido
felizmente a los brazos de mis fieles Españoles..... y
compadecido mi paternal corazón de los que por seducción,.... debilidad
o ignorancia … han tomado armas contra los valientes defensores
de mis legítimos derechos...
compadecido mi paternal corazón de los que por seducción,.... debilidad
o ignorancia … han tomado armas contra los valientes defensores
de mis legítimos derechos...
ArT.I
Quedan indultados... todos los Generales... soldados... que en 15
dias...
Art.II ...
Art.II ...
Art.III
...
Art.IV
...
Art.V
Hago estensible el articulo 1º a...
tiradores de Isabel II,…
urbanos, peceteros ….
urbanos, peceteros ….
Dado
en Elizondo,
à 12 de Julio de 1834.1834
Yo el Rey.
Uztailak
13
Igandea Goizean
Don Carlos eta Don Tomas afera politikoak eta administratiboak
deliberatu zituzten. Atsaldean Elizondoko ezkilak jo zituzten eta
Pretendientea elizara gan zen non Te
Deum solemne kantatu
zen. Don Carlosekin, Zumalakarregi, Conde de Villemur,
Junta-de-Navarra, Baron de Los Valles (Londresetik Elizondoraino
lagundu zion pertsona bakarra), Don Domingo Antonio Zabala,
ofizialak, Baztango “noble”
aunitz ( jakinarazteko:
baztandar guziak, maizterrak eta etxaldekoak,
nobleak
gara!)
, baita kanpokoak ere, eta herriko multzo haundi bat bildu ziren.
Elizarako karrikako etxe eta jauregietako leiho eta kaleriak
maindirez apainduak eta karrikaren solairua belar freskoz estalia,
prozesionetan egiten den bezala....
Uztailak
15 Asteartea Afera
gehio zuritu ondoren eta jakitean Rodil eta bere tropak beraiengana
zetoztela, 15ean
Pretendienteak eta Zumalakarregik Elizondo utzi zuten, Iruritan 5º
Batailoneko lerroen aitzinetik pasa, Belate zeharkatu eta Beunza
aldera gan ziren.
1º
Debekatua
janaria eramatea leku hauetara: Iruñea, Donostia, Gares, Lizarra,
Los Arcos, hauek Nafarroan.... Agindua betetzen ez dituztenei
pasado por las armas.
2º
Gaurtik
aitzinerat edozein herritik janaria eramaten baden etsaiari, herri
horretako alkatea eta lan hori egin duten guziak...
pasados
por las armas.
3º
Hortik
dabiltzan partidak.... goitiko artikuluak bete araziko dituzte.
4º
Nornahiri,
bortz axola sexua edo klasea, nik edo nere komandante batek
sinatutako pase gabe atzematen badute ordu
erdirako distantzian
lehenago erran digun lekuetatik,
pasados
por las armas.
5º
Bakarrik
libratuko dira leku horien inguruetatik ordu erdirako tartean bizi direnak.
Lehenago
errana: Bandoaren helburua ? Jendea iziarazi.
Terrorea edo terrorismoa?
Uztailak
20 La
Sentinellek dio… Bertze
egunean ahaztu zaigun kontatzea nola Don Carlos Elizondoko
elizara gaten zelarik meza eta Te Deum aditzera, lau apezek eramana
sous un dais / palio azpian Elizan sartu zela eta aldi berean bere
aitzinean gibelerat ibiltzen lau apez intzensarioekin gaten zirela.
Gauza bera elizatik atera zelarik.”
Uztailak
24 La-Junta-Governacion-de-Navarra-k
igorriko dio ofizio bat Udalari eta honek Erratzuko alkateari....
algunos
jovenes de este pueblo y valle ihes egin dute Frantziara ez
onartzeagatik el gobierno de S.M. el Sr. Dn Carlos 5º por legitimo...
hortaz lau egun ematen dizkiete
iheslarien gurasoei aurkezteko agintarien aitzinean zeren bertzenaz
iheslariak traidoreak deklaratuak izanen baitira eta haien gurasoak
arduradunen gisa zigortuak izanen dira.
Sinatzailen artean gure Martin Luis Echeverria |
Uztailak 31 Liberalek oraindik ez dute sinisten Carlos V. Baztanen dagoela. Adibidez, Eco del Comercio-k publikatzen du :”Gaur hemen egon da merkatari bat Baionatik etorria eta erran du Paubeko pelukero bat eta bi sastre ekarriak izana direla Elizondora “por los falsarios”, dirua hiruei eskaintzen eta zinez, pelukeroak Carlos V-ren eite haundia duela eta truko honek sorrarazi du irri eta burla aunitz frantsen artean. Dirudienez pelukeroa erregea bezala jauntzia dagoela eta bertze biak “de gentiles hombres de camara”. Merkatariak dio ere Elizondoko etxe hoberenean ostatua duela...”
Eta
hola akitu zen Uztaila Baztanen, ogi zitua bildu ondoren naski.
No hay comentarios:
Publicar un comentario