Baztan.
Hasmenta : 1- Prehistoria
Baztan Gorramenditik |
Adamek eta Yavhek tit egiten |
Mundua
hasi zen hasi zelarik, Jaungoikoak egina ez dakigu noiz ala Big
Bangekin orain dela 13.800 miloi urte edo judutarrek diotenez Yhavhek
egina orain dela 5.778 urte. Dena den, gehienek onartzen dute
eboluzione bat izan zela eta gaurko gizakia orain dela ±
200.000 urte (urteak diskutitzen ahal dira) Afrika aldean garatua
zagoela eta Europan orain dela 100.000 urte zagoela eta gizaki hau gu
gaur egun garen bezalakoa zen. Diferentzia? Teknologia, hortik aparte
gu bezalakoak ziren. Eta teknologia hori garatzeko urteak eta mendeak
behar izan zituen gizakiak.
Horrekin
lotua klima dugu. Jakin badakigu orain dela 12.000 urtera artio
Europa, gure Europa, hormatua
zagoela, bon, hotz haundia, ±
12º gutiago, ia urte erdia zeropean, eta jendea lezeetan bizi zela,
kanpoan ezina.
Lehenbiziko
baztandarrak?
Baztango
lurrek ez dute lezerik, hortaz erraten ahal dugu Paleolitikoan ez
zela inor Baztanen bizi baina gure bazterretan bai: Zugarramurdin
eta Urdazubin , dermio baztandarrak fraile premonstratenseak etorri
artio . Argi dago leze horietako biztanleak, denak ihizilari
porrokatuak, gure lurralde korrituko zutela ihiza bila, naski baietz
baina ez dugu bideoa (he,he) eta ez dakigu noraino egiaztatzen ahal
dugun hori (hau errepikatuko dugu aldiero). Sasoin horri
“Paleolitikoa” deitzen zaio zeren orduko lanabesak
“harrizkoak”(lito) baitziren modu baldar/zahar (paleo) batean.
Zenbat
bizi ziren leze batean? Guti eta gosez janak. Kalkulatzen da 0,3
pertsona kilometro karratuz bizi zela. Batek daki zenbat ziren.
Hori
bai, lezeetan bizi behar: Urdazubi aldean Alkerdi, Berroberria,
Zelaieta eta Ikaburuko lezeak ditugu, orduko bizitegiak orain dela
13.000 urte . Eta ez da txistea, lehenbiziko “Pintores
de Baztan” han ziren zeren Alkerdi lezeko paretetan
artista baztandar batek utzi baitzizkigun bisontea, basahuntza eta
batek dakien zer animalariaren irudiak. Arpoiak ere harpatu dituzte
han. Ihintzilari baten ametsak!
Zelaieta : hartzaren marka |
Urteak pasa ziren eta klima aldatu zen gaur egun duguna bihurtu artio. Orain ± 12.000 urte hasi omen zen klimaren aldaketa. Europa desormatu zen edo hobekio errana, berotu zen 11º inguru. Horrek jendearen bizimodua aldatu zuen. Lezeak ez ziren beharrezkoak, jendea kanpoan egoten ahal zen, hau da gure kasuan, Baztan “bizigarria” bihurtu zen eta jendea agertuko zen gure dermioetan. Suposatzekoa ondoko lezeetako jendea hemen lehenak izanen zirela, oraindik ihizilari porrokatuak.
Sasoin
honi “Neolitikoa” deitzen diote. Zertaz? Harria (lito) forma
berri (Neo) batez lantzen delako, igurzten , zorrozten, lanabesa
hobeagoak egiten. Eta ez bakarrik hori, Neolitiko Iraultza ari
da garatzen: jendeak ikasi du animaliak (zakurrak,behiak, ardiak,
zerriak...) hezten, laboreak ereiten
(garia, zekalea, garagarra...) ogia lortzeko eta hau dena altxatzeko
zeramika asmatzen dute. Momentu honetan
ez da zertaz ihizean ibili behar hemendik harat nomadak bezala ;
herriak, bon herrixkak, sortzen dira
ere. Jakina, hau dena mileka urteetan, poliki polikitto garatu zen
eta leku bakoitzean beren gisara. Eurasian ( Europa + Asia) Irak
aldean hasi zen aldaketa eta handik hedatu zen Europako
kostaldetaraino. Nola hedatu zen ? Erran dugunez poliki poliki,
mileka urtetan, kasu batzuetan batzuek bertzei kopiatzen (eta
ebasten) eta bertze kasuetan “zekien jende berria” lekuetan
agertzen bakean edo bortxaz, batek daki. Eta holako zerbait Baztanen
pasatuko zen.
Mantso
mantso mundua garatzen ari zen teknologikoki. Nonbait norbait ohartu
zen metalak moldatzen ahal zirela eta kobrezko gauzak (armak,
lanabesak, bitxiak ) hasi ziren egiten. Eta Harrizko Arotik Metal
Arora pasa zen humanitatea eta
erabili zuten lehen metala, Kobrea.
Kobrezko
Aroa Kobrezko Aroa Kobrezko
Aroa
(
2.500 – 1.000 urte K.a. = Kristo aitzin)
Noiz?
Gure aldean bi mila, hiru mila urte Kristo baino lehen, orain dela
4.500 edo 5.000 urte. (Zifra guziak disputagarriak dira)
Nolakoa
izanen zen Baztan denbora haietan? Susmoa da, zeren fotoak ez
baititugu (he,he), beheitiko parteetan dena oihana
izanen zela, sarri sarria, etxi etxia, eta orain ikusten den bezala
altura batetik goitira, larrea.
Elorta/Elorrieta: oihanak eta larreak |
Oihanean
saroiak bezala eginen zituzten, borobilak, erre edo ebaki arbolak eta
han zerbait erein eta zegokion sasoinean larreetara azienda alatzera
eraman. Bizitegiak? Zurezko txabolak eta erdian lurreko-sua.
Nor
izanen ziren orduko baztandarrak? Inork ez du diskutitzen gaurko
euskaldunak zirela, lezeetako jendea baita etorritako nekazariak
hemen mileka urteetan ibiliak zirenak ere, baino batek daki.
Zerbait utziko ziguten gure arbasoek, gure ahaide zaharrek, gure aspaldiko amatxi eta aitetxik? Bai, beraien hilobiak, pausalekuak edo sepulturak: dolmenak (edo triku-harriak/mairu-etxeak). Baztango mendiak beteak ditugu dolmenez, 100 baino gehio.
Norbaitek
ez badaki, dolmenak edo mairu-etxeak sepultura komunalak
ziren, iduzkiaren bidea segitzen ( Ekialde >
Mendebalde), errektangularrak , lau harri-luze/lauze ( bat
faltatzekotan iduzkialdera ) bertze lauze batekin boneta moduan dena
estaltzen eta haien neurriak taldearen araberakoak. Hau da, haundia
izanen zen jende aunitz baldin baziren; ttikia, jende guti
izatekotan. Baztangoak ttikiak dira, horrek adierazten du Baztanen
jende guti bizi zela.
Gure
ahaideak hemengo “sepulturak” egiten ari zirelarik, Egipton gauza
bera ari ziren hangoak eraikitzen, piramideak,
beraien faraoien pausalekuak. Diferentzia? Hemen gure mairu-etxeak
egiteko dozena erdi bat lanean eta Egipton 10.000
langile kalifikatuak.
Hau
irakurtzen ari zaretenei, faborez, lehen lehenik
dolmenetan/triku-harrietan gure jendea, gure hilak daude,
begirunea, errespetu bat eta bigarrenez, ez da altxorrik! Utzi
horko lurra bakean, dolmen guziak profanatuak daude dagoeneko, betiko
leienda, hilak beraien altxorrekin (urrea gaizoen esperoan, ha,ha)
bidaiatzen omen zutela... ja!
Kontatzen
omen zuten Garazi aldean “A(d)itu
dut ere, mairu-etxe hortan (Armiaga-Garazi
aldean) lehenago atzeman izanik aratxe-larru bat
(larruarekin
zakuto bat egina) urrez
betea”...
Gipuzkoan
aratxeen ordez idiak, idi-narruak, urrez beteak mairu-etxe guzietan,
eta ez balime zen aratxe-larruak, ezkilak edo kutxak urrez beteak.
Denbora haietan urreak ez zuen deusendako balio, ezin ziren labanesik
egin urrearekin, sobera biguna baita , hortaz ez da agertzen
dolmenetan !!!
Leiendetan
sartuak, gaixtoren batek kontatzen omen zuen “Aranoko
mendian harri batek letrak omen zituen ”
Ni iraultzen nauena, sekula ongi jarriko duk”.
Itzul omen zuten, ustez urrea agertuko zela. Azpialdetik bertze letra
batzuek omen zituen “Oraintxen
ongi negok!”
Eta
ele-zaharrekin segitzen, hor dugu Errolan, bai, gure Errolan,
anakronismo bat, jakina, zeren bera 3.000 urte beranduago sortuko
baita, Auzatik harriak botatzen, eta ez nolanahikoak. Behin animeleko
harri bat hartu zuen Erratzuko kristauak (bertze anakronismoa)
zanpatzeko eta to! harria irriztelatu ziztzaion eskutik eta
Beartzunen, Argibel ondoan erori zitzaion, eta han geratu zen harria
bertze baten gainean eta haizea ari duelarik, zehar
haizea, zaharrek omen, harri mugitzen da, kulunkatzen. Izena
eta dena du harri horrek: Harri Kulunka.
Ikusia
Errolanek egin zuen hutsa, berriz bertze harri bat hartu eta
Erratzura apuntatzen, indarrak hartu eta to! behikaka bat zapatu ,
irriztelatu eta harria ondoan erori zen, Basagar ondoan. Harri honek
izena du ere: Errolanen Harria.
Eta
ele-zaharrekin akitzeko, Auzan, Baztango Auza, bada leze bat
urrea duena bere barnean.
Urrearen aldean suge haundi bat eta aker bat ditu. Aldudeko Martiene
etxekoa zen apeza maiz egon zen han eta ikusten zituen urrea,
sugetzarra eta akerra. Apezak bere liburuko otoitzak erraten zituen
sugetzarra eta akerra iziarazteko.
Apezaren otoitzekin suge flakatzen
zen hari bat bezain fine bihurtu artio baina ez zuen ihes egiten.
Auza |
Orduan
apeza lezean sartu zen bere bularrean hostia sakratua eramaten. Baino
hasten zelarik urrea ukitzen, sugea hazten zen eta apezak ezin izan
zuen urrea har eta handik lekutu behar esku hutsik , bizkitartean
hitz hauek aditzen lezearen barnetik: “Beharrik daramatzula hori
bularrean, bertzenaz hemen barne hontan geldituko beharko zenuen
betiko”. Ordutik erraten omen da : “Auza,
han duk gauza, baina nehork ezin har !”.
Espezialistek
diote mairu-etxe, trikuharri edo dolmen gehienak mendi aldean,
altuera batean, direla artzainen “pasabideetan” eta Baztango
kasuan, halako tendentzia dutela kobrezko
mina/meatzeen inguruetan egotera. Berez, Kobrezko
Aroan eginak dira.
Hilak
ehortzeko sistema hau Europa guzian hedatua zagoen, Portugaletik
Errusiaraino.
Mairu-etxe
hauek ere erakusten dute zein zen Baztango momentuko ekonomiaren
ardatza: azienda.
(Norbaitek
gehio jakin nahi badu,
Catálogo Megalítico
del Valle de Baztan Baztango edesti aurreko oroitarriak .Josu
Cabodevilla / Itziar Zabalza ,
Interten)
Burdin
Aroa Burdin Aroa
Burdin Aroa
(
1.000 - 100 urte K.a. = Kristo aitzin)
Eta
denborak aitzinat jo zuen. Noiz fijo ez dakigu baino mila/zazpi ehun
urte Kristo baino lehen, hor noizpait izanen zen: Burdin
Aroa. Jakin badakigu urte/mende horietan kultura bat
hedatzen ari zela gure inguru urrunean: Indoeuroparrak.
Ez zen herri/arraza bat, zen kultura bat : teknologikoki aitzinatuenak, burnia lantzen , zirrika kontrolatzen eta zaldia hezten ; hiruak elkartu eta bidaiatzeko karroak zituzten eta hortaz aise hedatu ziren, Indotik (Indo Indiako ibaia da) Europako Mendebaldeko kostaldeetaraino. Hortaz izena : Indo-Europa, indoeuroparrak. Bidenabar, mintzaira bera zuten hasieran.
Hasiko
ziren Europa eta Asia korritzen ±
2.000 urte Kristo baino lehen eta gure lurraldeetara ±
1.000 urte beranduago ailegatuko ziren. Gure eremuetara etorri
zirenak izena zuten: zeltak/keltak, bon,
beranduago enteratuko gara holako izena zutela.(Latinez
c
= k,
erdaraz c
= z)
Lehenago aipatu dugunez, ditugun datuak guti eta eskasak dira. Zenbat ziren, noiz agertu, nondik etorri, ez dakigu segur. Logikoa Iparraldetik etortzea izanen zen baina badira historialariak diotenak Ebrotik, Hegoaldetik, Ebrotik etorri zirela. Batek daki. Ez du merexi afera diskutitzeak.
Zeren
bila? Hori argi eta garbi, lur onak. Nafarroa eta Araba aldean
Ebroko bazterretan jarri ziren, Erriberan ere, Penintsula Iberikan
Meseta hartu eta dirudienez Iberiako Mendebalde osoa.
Bidenabar,indoeuroparren
artean (indiarrak, persiarrak, latinoak, grekoak, zeltak,
germaniarrak, eslaviarrak...) zeltak/keltak talde hedatuena
zen, gaurko Alemania erdian, Italiako Iparraldean, Britaniako
Irletan, gaurko Holandan, Belgikan, Txekian, Eslovakian, Eslovenian,
Hungarian eta Frantzian (Akitania ezik) kokatuak zeuden.
Eta
hemen komedia, eta politika. Gure gainetik pasatu zirelarik, zeren
pasa pasa baitziren, zer egin zuten zeltek? Dena kasatu? Hemen
gelditu eta gu zelta bihurtu? Addio erran eta segi Fiterora?
Zertaz
diogu hau? Euskaldunen identitatea dudan jartzen delakotz momentu
historiko honetan. Gure dermioetan, espezialistek diote euskaldunak
izaten segitu ginela baino Probintziakoak ( Gipuzkoa, Araba eta
Bizkaia) zelta hutsak zirela/direla. Gauza bera Lapurdin eta Nafarroa
Beherean, izen zeltak nonnahi agertzen direlakotz dermio guzi
horietan, baita gurean ere! Afera geroko utziko dugu oraingoz.
Zerbait
utzi ziguten keltek baztandarrei? Seguro, teknologikoki
aitzinatuagoak ziren eta zerbait erakutsiko ziguten edo guk
haiengandik kopiatu. Hala ere, momentu honetan, mila urte Kristo
baino lehenago, jendeak uzten dio dolmenak egiteari eta bertze motako
ehortzeko sistema hasten da erabiltzen guk jakin gabe zelteen
influentziaz dela ala berez hemen sortua zela: gorpuak
erre. Indoeuroparren artean hedatua zagoen hilen gorpuak
erretzea: gaurko kremazionea. Eta
kointzidentzia, zeltak agertu eta gure mendietan hilen errautsak!.
Larreetan,
mendiko lepoetan, harri arruntekin (±
30/40 zm, noizpait haundiagoak) zirkulu bat egiten zuten eta erdian
hilaren (pertsona bakar batena) errauts eskukada/ahur bat jartzen
zuten: cromlech-ak edo
mairu-baratzeak/ kanposaindu
zaharrak. Gure larreak beteak daude (240 mairu-baratze baino
gehio). Nork eginak? Zeltek? Baztandarrek? Horretan ez dira ados
jartzen espezialistak zeren zeltek pitxerretan sartzen ziztuzten
errautsak eta gainera “cromlech”-ak harri haundiekin eta eremu
zabal batean jartzen zituzten, naski, ordokietan/zelaietan, ez
mendietan hemengoak bezala.
Moda
bat? Zertaz ez, dolmenak bezala Europa osoan ikusten ahal
dira eta indoeuroparrak izan edo ez izan igual egiten zituzten.
Bitxikeria
bezala, neurriz arruntako harrizko borobil horiek bakarrik
Pirineoetan ikusten ahal dira, bi aldeetan eta okupatzen justu
linguisten arabera proto-euskarak (euskara zaharra) bere hedapen
zabalenean zuen eremua. Eta bitxikeria borobiltzeko, Baskongadetan ia
ez dira agertzen! Zeltak zirelakotz?
Baztangoak,
espezialisten arabera, burni meatzeen ondoan egotera tendentzia dute.
Burdin Aroan gaude.
Eta
aixtion erran duguna, errauts horiek gure ahaidenak dira, errespetu
bat eta bidenabar, ez da urrerik!
Hauekin
lotuak, tumuluak edo harri
mukuluak utzi zizkiguten ere. Hauek dolmen gisako bat
baino sinpleago ziren, hilaren errautsak, parte bat, utzi eta gero
harriekin mukulu bat egin haren gainean, kasu bazuetan barneko
harriak tente edo kutxa ttiki bat bezala uzten. Gero dena legarrez
estali eta denborarekin gainean belarra haziko zen. Hauek ere
profanatuak! Ez da altxorrik, faborez, urrea bankuetan dagoela !!!
Zertaz
aldatu zuten sistemaz? Indoeuroparren erligio zerutiarraren
influentziaz ? Hilak erre eta ekearekin zerura ganen ziren eta ez
ziren lehenagoko sinismenean bezala, lurrean, Ama-lurrean
pausatuko?
Bertze
gauza ere utzi zuten: menhirrak,
zutarriak. Dirudienez denbora berekoa direla baina
zertarako espezialistek ez dira ados jartzen: Pausalekuak ?
Zakil/xixtor erraldoiak ? Errateko “hemen nauzue” ? Mugarriak ?
Baztanen bat baino gehiago paratu zuten gure arbasoek ( 80
bederen ) eta denen artean Soalarkoa da famatuena.
Soalar
Iñarbegi eta Beartzun arteko mendi xalo bat da.
Bere
ixtorioa ahalkemangarria da, hemendik harat, “balonzestoko
kanasta” bere gainean jarri artio, jakinean 3.000 urteko megalito
bat zela... Suertez guretako eta historialariendako , orain dela
hiru/lau mila urte goratu zutelarik berehala erori zitzaiela eta
etzan-ta egon zela ordutik orain artio eta gisa horretan lurrarekin
kontaktuan gelditu zena mantentzen da egin zuten bezala. Lau metro
alturako harri luze bat da eta lurraren kontra egon zen aldean
markatua du irudi bat: gerra gizon bat omen, buruzagi bat?, bere
armekin: ezkutua, aizkora, gerrikoa ere. Zerk erran nahi zuen? Ez
dakigu.
Bon, bada bat , Stuart Harris, kapable izan dela liburu bat eskribitzeko gure Soalarko zutarriarendako : “Black Eagle of Navarra and Soalar Menhir of Baztan (English Edition) Versión Kindle by Stuart Harris (Author) itzulpena “Arrano Beltza eta Baztango Soalarko zutarria”.
(Norbaitek gehio jakin nahi badu “Rutas arqueológicas por Navarra: MENHIR – ESTELA DE SOALAR”, Interneten)
Geldituko
zen zeltaren bat gurekin? Naski baietz eta agian buruzagi moduan,
manatzen seguraski, baina multzoa, gehiengoa, hemengo euskaldun
multzoa betiko izanen zen eta hondarrean gurekin gelditu izanen zen
zelta hori inor baino baskoagoa bihurtuko zen.
Indoeuropar
gehiago etorriko ziren, ikusiko dugunez, Europa guzia beraien
mintzairaz estaltzen, punttu bakarra ezik, Euskal Herria. Bai,
Europako hizkuntza ia guziak indoeuroparrak dira eta euskara
bezain zaharrak dira baina Europan bertan zaharrena
euskara da zeren haiek , indo-europearrak, etorri baitziren Europara,
ez ziren hemengoak ! (Bon, beraien mintzaira. )
Pena
sinbolo honekin, Hitlerren naziek berendako hartu zuten eta ikusia
zer egin zuten Europan azken gerran eta zertako erabili zuten
swastika, gaur egun debekatua dago Europako estatu baztuetan. Kasu
egin, isunak badira! Bere erran-nahia ? Sorte
ona, zoriona, gure lauburua,
indoeuroparrei
kopiatua, naski baietz.
Eta
betiko leloa, datu guti eta eskas.
Hau
dena ez zen pasa egun batetik bertzera baina pasa zen. Holaxen ikasi
genuen zirrika erabiltzen, burnia lantzen, lanabes eta arma hobeagoak
egiten , janari gehio lortzen, gose gutiago eta seguraski hobekio
bizitzen , dena poliki poliki.
Urteak/mendeak pasa ziren eta Europako oilarrek, zeltak, lekua utzi zieten Europako arranoei, latinoei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario