1876
Urtea
hasi da, denek dakite datorrena, hondar guda, hala ere Udalak ez du
bere konpostura aldatzen, baztandarren flema (edo ttuku-ttukua):
biziak darrai.
Ilbeltzak
15 ayto
en la casa consistorial
(Mitxelenea)
Mitxelenea |
*Ikusia
ez zela inor aurkeztu larruen enkantera, onartu zen Guillermo
Goyenetxeren ahozko proposamena: 16,50 erreal behi larruen dozena
batengatik eta 6,25 erreal ardienengatik.
*Jendea
kexatu da Udalaren servicio de “ordenanzas”
eskax dela. Hortaz deliberatzen dute berriz kontratatzea lau igurain
6 erreal (1,50 pta) egunean eta bahiketen sariaren erdia.
“Bahiketa”:
azienda laxo ibiltzen bazen debekatua ziren lekuetan,
“bahitzen/atzematen” zen eta isuna edo multa pagatu artio ez zen
libratzen. Isunaren erdia, kasu honetan, “arrapatzailendako” eta
bertze erdia Udaletxearendako.
Hori
bai, ordenanzarena
ere egin behar zuten sin mas retribución, aldizkatzen denen artean.
*Diote
ere nola sekretario berria, Rafael Marchueta, aurreko Irailaren 16tik
ez diotela erran zenbat kobratuko duen. Deliberatzen dute 6.000
erreal (1.500 pta) urtero.
Ilbeltzak
21 Ejercito
de la Izquierda:
hasi ziren operazione militarrak Bizkaia aldean. Guri dagokiguna,
Ejercito
de la Derecha
da: 108.000 soldadu, 3.500 zaldun eta 116 kainon.
Segiduan
jartzen duguna , orduko egunkarietan agertu zen. Ia denak
gubernamentalak. Ixtorio bera errepikatzen dute behin eta berriz
baina korrespontsal bakoitzak zerbait gehitzen dio eta uste dugu
merezi duela errepikatze horrek.
Dena
azkar izan zen, hala ere bereizi behar ditugu bi ekintza: bata ,
Ejercito Gubernamentala Baztanen sartzen denean, Otsailaren lehen
egunetan eta bertzea, Otsailaren 18an eta 19an, Zentinela eta
Arxuriako “batailak” suertatu zirelarik.
Ilbeltzak
29 edo 30
Ejercito
de la Derecha
bi pusketan zatitzen da: Martinez Camposek Primo de Riverari agintzen
dio Lizarra atakatzea, bizkitartean Iruñetik Martinez Campos
ateratzen Zubiriko bidea hartzen, Erro harana korritu, Eugi alderat
jo eta 31eko goizean Otxaberri
lepoa zeharkatzen Baztan aldera gana zen. Karlistak bere esperoan
Belaten. Karlistek diote “grandes
deserciones”...
Baztanen bakarrik 4 batailon zituztela eta haien parean 24 batailon
gubernamental: guti goiti beheti, ± 20.000 soldadu ± 3.000
boluntarioen kontra.
Karlistek
Belatetik ezkerrera jo zuten eta Argintzu eta Okoron borrokan lotu
ziren liberalekin.
Martinez Camposen martxa |
Karlistek
bertze ixtorioa diote, Alduden sartu omen zirela gubernamentalak
eta gaueko 9:30etan Elizondon zirela, gau beltza, non batailon bat, 4
konpainia eta bateria batek han gaua pasa zuten.
Bizkitartean
gibeletik Ejercito de la Derechako erdia zetorren.
Urrengo
egunean, Otsailak 1, tropa hauek Dantxarinea, Irurita, Elizondo,
Arizkun eta Erratzu okupatu zituzten despues
de un combate.
Tropa hauetarik zati bat Elizondon geratu zen. Eta hemen Martinez
Campos jenerala. Berari eskerrak emateko eta ene ustez baztandarrak
ahalke arazteko, hamabortz urte
beranduago
bere
semeari Marques
de Baztan
izendatu zuten. Gaur egun bere familiakoek holako titulua dute,
Baztango Errepublikak behar zuena!
Bertze
puska Otsondo pasa eta ahal zuten indar guziekin Zugarramurdi,
Urdazubi eta batez ere Dantxarineako Aduana hartu. Holaxen karlistek
galdu zituzten aduana ( diru sarrera) eta kartuxo egiteko fabrika
bat.
Martinez
Campos jeneralak zion “sin
viveres ni calzado”
zagoela baina gizon honek suertea zuen eta frantsek lagundu zioten
janari, oinetako eta munizionekin.
Ilbeltzak
31 ... nuestro corresponsal (El
Imparcial)
en Pamplona nos escribe el dia 31 (Enero)
Martinez Camposen martxa Baztan aldera, Eugin barna eta Artesiagako
errekatik gero...
Ilbeltzak
31 El Imparcial (Liberala.Madrid)
Madrid-Elizondo
31 (once noche). Hiru dibisione (
24.000 soldadu)
Ejercito
Derecharenarenak,
30 kainon eta 500 zaldiekin , etorri dira honat (Elizondo)
etsaiei posizione guziak hartu ondoren. Espedizionaren bajak, 25.
Egin duten martxa izigarria eta ausarta izan da, oihanetan barna,
bideak guk geronek edekitzen. Karlistak gure esperoan Belaten baino
gu, keinua egiten harat (Belate)
gaten ginela, Argintzuko aldetik sartu ginen beraien lerroak
gainditzen, muga ondotik.
Ilbeltzak
31 Sr
Director de El
Imparcial
Elizondo
31
de Enero de 1876.01.15
...
atzoko eta heraneguneko martxak ez dira deus konparatuz gaurkoarekin.
Eugitik atera garelarik... kaskoz kasko, oihanen eta arroilen artean,
momentu batean irriztilatzen hormaren gainean, bertze batean bagoen
osto goxoen gainetik, garraiatzen zubi egiteko tren oso bat, 30
kainon eta 500 zamari/mando baino gehio... Belaten lau edo bortz
(
± 3.500
boluntario)
batailon
karlista esperoan genituen... beraien bizkarrean jarri gara de una
manera pasma y asombrosa eta honat (Elizondo)
ailegatu gara, hemen non orain dela hiru urtez ez dutela soldadu
(gubernamental)
bat ikusi. Suyo, Fauró.”
Otsailak
1 Sr.
Director de El
Imparcial
Dancharinea
2
de Febrero de 1876.01.15
“Atzo
goizean (Otsailak
1)
jakin nuelarik Blanco
jenerala
5 batailonekin (
± 4.000 soldadu)
Urdazubira zihoala,lagundu nion zeren gisa honetan nere kartak edo
telegramak Frantziara pasatzeko posiblea baitnuen... Eguerdian baino
lehenxago Elizondotik atera ginen Urdazubirako. Bagenekien karreterak
zeharkatzen dituen leku garaietan bazirela etsaien batailonen bat
baina flankeako/aldetako konpainiak babestu gintuen... Amaiurko
herrian zeuden karlistak gure tropak ailegatu baino lehen ihes egin
zuten... gure ezkerrean eta 4 kilometrotara edo, ikusten zen Peña
Plata famatua...
Jausten
ari ginelarik (Otxondotik)
Dantxarinea
eta Urdazubiko karlistak eskapatzen ari ziren ahal zutenarekin...
Peña Plata/Arxuriara.
Mugan
... baziren ehunka desterratu eta exiliatuak zirenak eta hasi ziren
bibaka a la libertad y a Alfonso XII y atravesando el puente..daban
vivas a la patria.
Gaua
Urdazubin pasa dugu... han jakin genuen nola atsaldeko hiruetan
karlistek utzi zutela han zuten kartutxoak egiteko lantegi haundia...
100 langile zituen... egunero 12.000 kartutxo ekoizten , Remington
edo Berdan gisako katutxoak.
Lantegiak
eraikuntza haundi bat okupatzen zuen , lehenago konbentua izan zena.
Bigarren solairuan 100 ohatze baziren eta parke sanitario bat...
Gaurko
goizean artileroek kasatu dituzte lantegian ziren muebleak... su
haundi bat egiten... karta hau eskribitzen ari naizelarik... la
musica militar junto al puente fronterizo, hiende el aire con sus
acordes ecos...
Iruñetik
Elizondorako martxa... Imajina itzazue, irakurlea, mendilerro
hormatuak, 8 lekoko luzerarekin (leko
bat = ordu bat)
gehien bat biderik gabe, ezta herririk ere, momentu batean malda
pikoak igaten , bertze batean zilo eta zoko xotonetara jausten,
ingenieroak aitzinean bidea edekitzen eta zabaltzen... 24.000
gizoneko armada, 30 kainon, 800 zamari eta 600 zaldiekin inguru, ia
jan gabe... eguraldia gure alde zagoen, egunak zinez udaberrikoak...
Helburua Baztanera ailegatzea zen, Belate atakatu gabe. Karlistek han
zituzten 4 batailon (3.000
boluntario)
eta bi lekoko (9
kilometro)
trintxerak. Ez genuen han galdu behar ez gizonik ez denborarik. Gamir
jeneralak enkargua zuen itxurako atakea Belaten egin eta
bizkitartean, gu, Otxaberri
eta
Argintzun
barna Elizondora pasando hasta tocar la misma frontera...
Suyo,
Juan
B.Fauró.
Otsailak
1 El
Imparcial (Liberala.Madrid)
Madrid
-Ainhoa (Frontera francesa 1º (Feb)
seis tarde). Oraintxen ailegatu gara Urdazubira, Blanco
jeneralarekin, erresistentziarik topatu gabe. Karlistek ihes egin
zuten gu ailegatu bezain fite. Gurekin 6 batailon dira
(4.800 soldadu).
Martinez Campos Elizondon gelditu zen.
Otsailak
1 El
Imparcial (Liberala.Madrid)
Aldudetik.
El comandante de las tropas francesas: “Aldudeko
destakamentua agintzen duen kapitainak dio: Borrokaldi bat suertatu
zen atzo, Otsailak 1, Hostegiko erreketan, Lartutxe eta Harkiergi
artean. Karlistek utzi dute posizionea tarrapataka , gure dermioetan
sartu gabe. Atseko zazpietan 40ren bat soldadu, armada
erregularrekoak (gubernamentalak)
, Aldudera etorri ziren janarien bila. Lekutu ziren 9:15etan arazorik
sortu gabe”.
Otsailak
2 El
Imparcial (Liberala.Madrid)
Madrid
3. (diez mañana) Dancharinea 2 (Feb),
seis tarde. Kasatu dugu kartutxo egiteko karlistek Urdazubin zuten
lanategi haundia. Bihar segituko dugu mugimentuekin. Fauró.
Otsailak
02 La
Correspondencia de España(Independientea.Madrid.1876.02.10)
Hoy
recibimos las siguientes Cartas de Guerra.
Campamento
del Baztan, 2
(Febrero)
“por
sus amigos de Navarra sabrán Vds el principio de la operación....
me concreto desde el 29 de Enero. Egun horretan Pirineoetan sartu
ginen eta goiz berean hasi ginen tiroka karlistekin... Altzuzan ...
handik kanporatuak izan artio... gure partetik bi hil eta 7
zaurituak.
Egun
hartako martxa nekagarria... et Olloki ondoan gure brigadak atsedena
hartu zuen jaten ari ziren bitartean. Karlistek Orikaingo kaskotik 20
granada jaurtiki zizkiguten... segi genuen gure martxa eta gaua Errea
eta Ilurdoz artean pasa genuen. Biharemunean (
Ilbeltzak 30) sartu
ginen izigarriko mendi batean non armada bat ez baitzen inoiz egon,
bidea zabaltzen gure fusilen kanonekin... dena elurrez eta ostoz
estalia... azkenean oihanetik atera ginen eta Esteribar haranean
barna segi genuen lo egiteko Zubiri eta Saigots herrietan.
31an
handik atera eta ez naiz oroitzen inoiz hainbertze hotza nabaritu
nuela. Eugi ondoan deskantsu ttipia... urrun aditzen zen tiroketa bat
gure eskuinaldean... Gaua Asturretan pasa genuen , mila su piztu
genituen.. ez zen hotz haundirik egiten , egur aunitz bagenuen...
Otsailak
1,
argiastean , ordu bat ibili ondoren aditu genituen kainonak...
Gure
artileria tirokatzen zuen Lurgorrikogañetik. Suak ordu bat eta erdi
iraun zuen... nik ikusi nuen jausten 14 kamila. Hil
zen karlisten buruzagia, Elizondokoa, haren izenaz ez naiz oroitzen.
Gero martxan segi genuen eta akanpatu dugu Baztango sarreran, en la
misma linea francesa, desde donde escribo. F.
de A.
Elizondo
4 (Otsaila) La Correspondencia de España(Independientea.Madrid)
...
familia liberalak Frantziara partitu ziren karlistak etortzen
zirelakotz eta orain familia karlistak gu etorri garelakotz. Politika
madarikatua dena pozointzen duena!!
Hala
ere, la Providencia era española... ha favorecido todas nuestras
provincias, zeren Elizondon baita Baztanen ere geratuko nintzake nere
bizi osoa pasatzeko!
Misericordia (by DiariodeNavarra) |
...
janaria eskax jende aunitz bildu delakotz hemen. Hay un aposentador
activo, Sr. Trichería (???)
eta Kuartel Orokorrako komisarioa, Sr. Reylen, eta ez da inoiz
haragi, ardo edo ogi falta...(kontra-errana)
Azienda
da herrialde honetako lehen aberastasuna... bada Ospitale
Zibil
eta Miserikordiako
etxe bat, eraikuntza harrigarria eta garbi garbia. Badira zazpi monja
eta superiorak, Josefa Zenarruzabeitia, antolatu du ospitale aparteko
bat zaurituendako eta Alejandro Nogués-ek
(Sanidad
Militar)
Heredia konderen etxean bertze bat (Arizkunenea).
Arizkunenea |
Ospitale
Zibileko eraikuntza, D.Francisco Joaquin Iriartek fundatua, herriko
etxeekin armonian dago, dirudite Suitzako etxeak direla...
Hortik
aparte, las gentes son buenisimas. Badira ere andre ederrak eta
ezagutu dut neska bat, Gorostegui
deituraz, que se puede venir a Elizondo por verla... sus ojos
despiden no sé que llama celeste... A.Freay
Otsondo/Alkurruntz |
Otsailak
5
Elurra ari zuen. Gauza bera 6an eta 7an.Elurra ari zuenez,
karlistak geldi eta Martinez Camposek defentsak eraikitzen Elizondon
, Iruritan eta behar zituen lekuetan.
Lizarrako
karlistak saiatu ziren laguntzen baina elurra ari zuenez, ezin. Hala
ere karlistak Etxalarren bildu, erabaki Bera atxikitzea baita
Arxuria/Peña Plata, Narbarte eta Doneztebe ere.
Otsailak
07 El
Imparcial (Liberala.Madrid)
Urdazubi.
Otsailak
7
“Azken
egun hauetako eguraldi goxo eta udaberrikoari, herenegunean elur
erauntsi eta inazturek segitu zioten. Orain 48 ordu... malutek dena
xuritu... elurrak 20 zentimetroko altuera du behiti hontan. Otsondoko
lepoan, gaur goizean zeharkatu dudana Elizondotik honat etortzeko,
aise gehiago bota du... hortik pasatzea arrisku bat da. Zailtasun
hauek moztu dute konboiaren pasoa... hala ere armadak ez du
nabaritzen eskasia zeren 2etatik atzo goizera artio handik
(Frantzia aldetik) probisioneak
auserki igorri dizkigute. Eskax direnak kanapamentuan tabakoa eta
pattarra dira... Frantziatik ekarri dute baino karioa eta txarra. 20
zigarretako paketea soldadu bati 2 erreal kostazen zaizkio.
Orduko marrazkia |
Eta
Baztan? Bere baitan, gerra bere karriketan izan arren.
Otsailak
08 a
las diez de la mañana el Ayto en la sala .. de la Casa
Consistorial...
*Dado
cuenta de la huida del Sr. Alcalde, Damaso Echeverria, bere partez
Fermin Bengochea alkate berria.
*Adostu
zuten 2.000 erregu gari eta 1.000 erregu arto erostea.
*Harakindegian,
okindegietan eta ospitaleetan ibiltzen diren morroiak edo mutilak
... por cuenta del Valle izanen dira.
*Sekretarioak
ere ihes egin zuen ez baita bere sinadura agertzen.
Otsailak
10 Caserta jenerala (karlista) bi batailonekin Iruritaraino gana zen
, practicaron
un reconocimiento bidenabar hango goarnizionea zirikatzeko.
Elkar tirokatu ziren, baja gutti eta gero Zigara, lo egitera.
Bertze
liskarra suertatu zen Arraiozen, non karlistek liberalen kontra jo
zuten 13 soldadu hiltzen..
Oronoz egun haietan |
Otsailak
10 … tiroketak
Irurita eta Arraiozko inguruetan eta hola geldirik 16tara artio.
Karretera
Belatetik Arraiozeraino karlisten eskuetan zagoen, baita Arxuria/
Peña Plata, Zugarramurdi gainean. Bagordiko mendietatik Etxalar
aldera ere.
Karlistengandik
sortutako berriek diote Larunbe
brigadierrak hiru batailonekin Belate okupatzen duela, mozten
Elizondo eta Iruñeko arteko bidea. Dirudienez Peña Platan bi
batailon badirela.
El Imparcial
(Liberala.Madrid)
“Elizondo
10 de Febrero de 1876 : Barometroak segitzen du jausten eta eguraldia
uretan sartua. Beheko aldeetan elurra urtu da baino kaskoak oraindik
xuri daude non ikusten baitira gure abantzadak... Pérula (karlista)
jeneralak Beratik Doneztebe aldera gan da batailon batzuekin eta
Belate aldera mugitu da. Hiru edo lau batailon (karlistak)
bi kainonekin hurbildu dira gure Zigaurre eta Zigako abantzadetaraino
eta argiastean hasi dira tirokatzen Arraioztik eta Iruritatik etorri
diren brigadak... Hasieran tiroketa ezta 30 metrotara izan da, etxe
batzuk ongi defenditzen.... gaua hurbiltzean sua oraindik mantentzen
zen... Juan
B. Fauró.
Elizondo
11 de Febrero de 1876.
...
gaur sua/tiroketa intensitate gutiarekin... gan naiz , atsaldean,
Irurita eta Zigara eta handik ikusi ditut etsaien mugimenduak. Hauen
helburua zen sorpresa eman gure abantzada bati egunero goizean gaten
zelarik Irurita gainean dagoen kaskora.Arbolen artean altxatuak eta
mendiko magalak aprobetxatzen, supitoki atakatu zuten “Principe”
bigarren batailoneko konpainia baten kontra, Gamir jeneralarena,
saiatzen hura inguratzen baino etxe batzuetan babestu ziren eta
handik defenditu ziren etsaiak geldiarazten eta hauek borda batetik
aritu ziren... lagunduak (gure
tropa liberalak)
bertze konpainiagatik, berreskuratu zuten posizionea eta behartu
zieten karlistei munoko kaskora erretiratzea. Handik (karlistak)
segi dute tirokatzen....
Gaztelua gaur egun |
Bargés
brigadierra (gubernamentala)
Amaiurren dago, non bada gaztelu zahar zaharra, zeinean ingenieroen
kapitanak, Saleta jaunak, egin baitu gotorleku/reducto on bat,
bataiatu izan dena Gaztelu
euskal izenarekin.
Gamir
jeneralak du bere Kuartel Orokorra Iruritan eta erabiltzen ari da Don
Carlos eta Doña Margaritak erabili zuten etxe bera (Agerrea)...
Etxe aberats bat da gustoz apaindua hasta con cierta coquetería,
artileriako ofizial izan zen batena, Gaztelu
jauna. Etxe hontarik ikusten ahal dira karlistak non diren
perfectamente.
Erran
didate azken orduan muga ondoan preso atzeman dutela Don Damaso
Echeverria, Junta Karlistaren Lehendakaria (eta
Baztango Alkatea).
Suyo,
Juan
B. Fauró.
Eta
bi bataila artean, Udala biltzen da.Business is business.
Otsailak
15 Junta
Extraordinaria.... en la sala de sesiones , preside el alcalde
interino Fermin Bengochea
*Alkate
jaunak jakinarazten die han direnei Teniente Coronel de la Guardia
Foral de Navarraren ahozko/verbal (?) agindua: Baztanek pagatu behar
du Excma Diputacion Provinciali 458.023
erreal (114.505,75
pta)
por
concepto de contribuciones atrasadas
(!!!). Hortaz alkateak dio lehen bait lehen pagatzea 80.000
erreal
(20.000
pta)
a
dicho Sr. para que a su vez lo haga a la Excma Diputacion, diru hori
Balleko arbitrotik ateratzen.
*Dio
alkateak ere nola Venancio Imaz jaunak eskatzen du Sekretarioko
plaza, hutsik dagoenez gerrarengatik eta denek batera onartu zuten
proposamena ikusia lehenago eman zituen zerbitzuak eta bere
kapazitate legala lan hori betetzeko. Alkateak komunikatuko dio
berria, lehen bait lehen Elizondora etortzeko bere karguarekin
kunplitzeko.
*Ikusia
zenbat jende ari den ospitale
militarretan lanean de enfermeros, erabaki zuten soldata fijoa en
atencion a las tristes funciones que hubiesen de desempeñar, que
ademas de la racion... gehituko zaio 8 erreal
(2
pta)
egunean
gizonei
eta 6 erreal
(
1,50 pta)
andrei.
Con
lo que....
Otsailak
15 La
Correspondencia de España (Independientea.Madrid.1876.02.21)
Hoy
recibimos las siguientes CARTAS DE GUERRA.
Campamento
de Larrazu
15 (Otsaila)
“500
metrotako muno batean ari naiz eskribitzen, barrikada baten
gibelean... nere ondoan “Manilako” batailoneko koronela,
Sr.Monleon, “Bonanza” brigadako Sr. Bollo eta bertze batzuk
Leringo
harana (Sanesteban
de Lerin
= Malerreka) behatzen.
Gure parean, zuzen, Peña
Plata...
non lehenbiziko erredaktoreak inprimitu zuten
El Cuartel Real...
bista behartu gabe eta largabistarik gabe parean dagoen zentinela
(karlista)
bere galtza gorriekin, pontxo grisa eta boneta urdinarekin ikus
daiteke... bertze puntan tiroren bat aditzen da baina ematen du Bera
aldera dela , ez Zugarramurdiko aldera, han non dira gure tropak...
Irunera
eramaten duen errepidean badira formatuak 50 edo 60ren bat karlista,
Mugaire ondoan eta hauen parean Elioren
jauregiaren atean (Bertizko
jauregia)
bada txaranga
bat zerbait jotzen. Doikebe erretirada ordenatua egiten ari direla
horko haranean (Bertizarana).
Bidenabar eta ez daitezela baztandarrak haserratu, Baztan
baino politagoa da...
Zigan,
Zigaurren eta Anizen etsasiek dituzte destakamentu ttikiak
komunikatzen direla bikoteen /parejen medioz, denbora guzia korritzen
, batzuk Belate aldera eta bertzeak Lesakara.
Orain
zaldi konpainia bat ailegatu da Elioren jauregira (Bertiz)
non
dirudienez errebelden buruzagia egoten da... Lehenago ikusi ditugu
karlista batzuk ondoko etxe batean sartzen, orain atera dira oiloak
eta ogi luze batzuekin. Gure escuchas-ek
ohartu direlarik, hasi dira tiroka eta karlistak ziztuz gan dira.
Indultora
presentatu den batek dio 11 batailon karlista parean ditugula, 5
nafar, 4 arabar eta 2 gaztelau.
Concluyo
para ir a Elizondo
desde donde comunicaré... F.
Peris Mencheta
Elizondo,
15
(9 noche)
Martinez
Campos jeneralak eskatu dizkie haran honetako herriei 4.000 duros a
cuenta de los 23.000 que adeudan al Tesoro por los tres años de
contribución atrasada. Hortaz atsalde hontan bildu dira Erratzu,
Arizkun, Azpilkueta, Elbete, Elizondo, Gartzain, Lekaroz, Irurita,
Arraioz, Oronoz, Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandozko alkateak
(aitzineko
berrian zioten Ziga eta Aniz karlisten eskuetan zirela) eta
deliberatu dute gau honetan eskatu duen kopurua ematea eta falta dena
epeka eginen dutela.
Atsalde
honetan, Iruritan, indultatuak izan dira sarjentu bat eta bi kabo,
Arabako giden batailonekoak. Diote ... ezinegona orokorra dela
karlisten artean eta traicion
hitza aldiero aditzen dela...
Iluntzean
sua hartu du Arraiozko etxe batek zeini lekua zaintzen ari den
brigadak Torre
de Nesle
izena eman baitio... berehala itzeli dute sua eta ez du kalte
haundirik izan...
F. Peris Mencheta
Sr.
Director de El Imparcial
Urdax,
16 de Febrero de 1876
“...
Armadak azken egunetako posizioneak mantentzen ditu. Eriak eta
kolpatuak ,Elizondon direnak, goiz hontan atera dira muga honetara,
50 kamiletako konboia formatzen.
Iruritako
lerroan, etsaien abantzadek leku garai bertsuak dituzte eta handik
tiroren bat botatzen digute. Gauza bera Zugarramurdin, hemen
Arxuria/Peña Platatik granadaren bat noizen beihinka botatzen
digute... Gaur Martinez Campos jenerala honat ailegatu da... El
tiempo se presenta inseguro. Suyo,
Juan B. Fauró”
Otsailak
17
Karlistak, erregea barne, Beasainen, Tolosa ondoan, biltzen dira.
Azken
batailak gure inguruetan.
Otsailak
18 La
Correspondencia de España (Independientea.Madrid)
Elizondo
18 (1 madrugada)
“...
aterako gara bi orduen buru... Urdazubitik lekutuko gara argiastean
eta herriaren gainetatik, muga “milikatzen”, Etxalar, Altzate eta
Bera alderat... Campos jenerala Elizondo eta Arraioztik ganen da
aitzinekoekin Etxalarreko gainetan elkartzera...
Dantxarinea,
Urdazubi eta Otsondoko posizioneak Prendergast jeneralaren
dibisioneak zainduko ditu eta gau honetan Elizondoko kaskoetan
Delcamporen brigada akanpatua dugu.
Bi
batailon arabar (karlistak)
Mugairen begi bistan genituenak aldizkatu izan dira azken 8 egunetan
haien tarteko 137 lagunek desertatu dutelakotz.
Aditzen
ari naiz karrikan tropak mugitzen eta erabaki dute diana ez jotzea
etsaiek ez dezatela aditu, ixten dut karta hau... F.Peris
Mencheta.
Arxuria Hiru Mugatik |
Otsailak 18
Martinez
Camposjenerala Bera aldera hasi zen mugitzen, División de Reserva
Urdazubin uzten. Borrokak nonnahi: Doneztebe, Otsondo, Hirumuga,
Atxuria/Peña Plata, Zentinela/Orizki.
Hemen
erran behar Zentinela Arxuriaren par-parean dagoela, berez
Etxalarkoa, Arxuria Baztangoa eta Hiru Muga bien artean.
Zenbat abereskeri honetan? 12.000 liberal 2.000 boluntarioen kontra guti goiti behiti, uholde bat.
Otsailak
18 La
Correspondencia de España (Independientea.Madrid)
Zentinela Arxuriatik |
Cartas:
Campamento del Cerro
del Centinela,
18 (7 noche)
“...
ixten ari nintzelarik nere goizeko karta Elizondon, asotsa aditu
nuen... eta zen Arraioztik Sr Pubil, General-en-Jeferen laguntzailea,
… kontatzera nola bi batailon
( ±
1.600) karlistek
atakatu zituztela baionetaz Larratzungo gainetan ditugun hiru
konpainia (
± 300)
eta haiek gehiago izan arren, errefuxatuak izan direla, 5 hilak han
uzten... gure aldetik 7 zaurituak.
04:00
Goizeko lauetan tropak biltzen ari dira Elizondon eta ordu bat
beranduago ateratzen zen koluna bat Atxuelako
mendialdera.
(Mendizaleendako, GR
11
korritzen dute).
09:30 Egunaren
hasieran malda pikoak igatea izan zen eta bederatzi t'erdietan
goitian ginen,
10:15
eta hamarrak eta kuartotan Altsu
aldean ginen... han karlistek tirokatu gintuzten Mugakolepotik.
10:40 Hasten
dira kainonak. Atake orokorra... “El Principe” Rgto-ko koronelak
dio :”Apuntad
bien hijos mios...
fuego a toda prisa!” Hitz horiek, dichas con ardimiento/kemena,
ausardia sorrarazten dute.. eta nere ofizioa alde batera uzten...
fusil
bat hartu dut
eta kartutxo pakete bi bota ditut ... aitzinatzen dira “El
Principe” Rgto-koak “¡Arriba el Principe!”, behartzen
karlistei gibelerat gatea.
12:30
Arxuria parean diren kaskoak hartuak
(Hiru Muga)
izan dira. Karlistak bildu dira Gartziarenaren borda ondoan eta 3
batailon dauzkate Zentinelan/Alto del Centinela. Handik Etxalar eta
Bera begi bistan dituzte. Gure tropen multzo haundiena ailegatu da.
Eskuinaldetik, Zugarramurditik, kainokadak aditzen ditugu. Doikebe
Blanco jeneralaren dibisionea da.
13:45 “Cataluña”
batailonak (Martinez
Camposen soldaduak Elizondotik)
“Negron” dibisionekoak (
Blancoren soldaduak Zugarramurditik) eskua
elkar ematen diote (Arxuria
alde batean uzten).
“Llerena” Rgtoko txarangak atake jotzen du... karlistak
gibelerat, bigarren posizionera...
Ikustekoa
zen, gure posizionetatik, gizon bat, altua, nahiko lodia, leku
arriskutsuetan aldiero jartzen, boluntarioak defentsan paratzen edo
borrokan lotzen bere soldaduekin batera. Nere larga-bistei esker
ikusten ahal dut paisanoz jauntzia dagoela, kapusai errusiar batekin
zeinean botoi doratuak baititu eta brigadierren faxa. Dirudi 60
urtekoa dela, bigotekin, nahiko luze eta xuria. Nor izanen da?
(gero enteratuko da Larunbe brigadierra dela).
Orduko marrazkiak |
18:00 Zentinela
liberalen eskuetan, iluntzen ari da (Negua
eta gaurko 17:00 ziren).
Akitu da sua... gau txarra dugu esperoan, arbol batzuk erretzen ari
dira.. izigarrizko haize ari du... F.Peris
Mencheta.
Karlistek
diote “lo
peor de todo era que las deserciones se verificaban ya en masa”.
División
(± 6.200 soldadu) de Reserva bat Urdazubin, Dantxarinean eta
Zugarramurdin geratu zen eta gaineko guziak Bera aldera mugitu ziren.
Peña
Plata
inguratua, bakartua. Bai, Arxuria,
Peña Plata, karlisten gaztelua.
La
Politica
Carta
del 17: Peña Plata, descripción:
“...
azken lepoa, Mendibil, handik malda ikeragarria da eta harria igateko
ahalegina sobrehumanoak egin beharko zen... Ardiborda bat eta haren
harresia ... da gotorlekua dagoen lehen lekua (karlistek
egina).
Kasko
berean, Zugarramurdira begiratzen, gaztelua dago: bere itxura lauki
luze batena da... eta erdian Gobernadorearen eraikuntza dago...
baditu suterraneoak, oroipen tristekoak: han sartuak egon ziren gaizo
aunitz, argi gabe eta janari eskaxarekin: gaur ez dago bat ere ez.
Lan horietan Bortziriko jendea ibili zen...”
Bidenabar,
Bilbaoko liberal boluntarioek (Auxiliares)
hola kantatzen zuten:
No
llores que no vamos
a
Peña
Plata
, niña
no
llores que no vamos
los
auxiliares
presos
a Dima.
Otsailak
19 Bera
Gaurko
goizeko seiak ziren gure tropak martxan hasi direla gaztigatu
digutelarik Peña Plata hartua zagoela... Hola izan da: Goizeko ordu
bietan Blanco jeneralak deliberatu zuen igan zitezela “Cazadores de
Barcelona”-koak, atzoko atsaldean mendiaren beheko parteak hartu
zituztenak. Baziren hiru tritxera/reducto mailekatuak... Barges
brigadierrenek iduzki aldetik simulatu zuen atakatuko zutela eta
bitartean Aznar koronelak eki-hego aldetik jo zuen eta honek gaztelu
famatua hartu zuen borrokatzen gauez eskapatu ez zirenekin, ikustean
inguratuak zirela bi dibisionengatik eta 16 edo 20 kainonekin .
Gaztelu famatu hau /el famoso castillo-k ez du bertze bitxikeria bere
kokaleku estratejikoa baizik zeren bakarrik dauka 10 x 3 metroko
erainkuntza bat eta bertze bat hortik 100 metrotara. Kanpoko hesian
baditu danbor batzuk (
danborra = dorretxo biribila )
gezi lehioekin... Hemendik Etxalar aldera bagazi... F.Peris
Mencheta.
Eguneko
heroia, Blanco jenerala: Ramon
Blanco y Erenas.
Eta berari eskerrak emateko, Alfonso XII-ak Marques
de Peña Plata
izendatu zuen. “Concediendo
el titulo de Castilla con la denominación de Marques de Peña
Plata…”
Ez
dugu konprenitzen nola Castillako titulo batek Nafarroako leku batena
izatea, baina doikebe, hala da.
Berez
Arxuriako gudua sinplikeri bat izan zen aitzineko egunarekin
konparatuz. Hala ere, lekuak Zentinela baino famatuago zelakotz ,
izena eman zion Markesari baita sinfonia/pieza musikal bati ere: “La
batalla de Peña Plata
“
edo “Recuerdos
del Norte”,
Bartolomé
Lopez Sanchez
jaunak konposatua 1878. urtean. Parte “adituena” pieza horretan
“Conducción
de muertos al cementerio: marcha fúnebre”.
Doikebe
Zamorako Aste Sainduko prozesionetan jotzen dute.
Otsailak
19 Peña Plata/Arxuria errenditu zen: “Peña
Plata se defendió hasta el último cartucho.”
Karlistek errana . Zer erran behar zuten… Egun berean karlisten
erregeak Tolosatik Leitza aldera ihes egin zuen. Karlisten armada
desegiten ari da.
Otsailak
20 Liberalek Bidasoa zuten.Batailon
osoak , 5º Batallon de Navarra haien artean, acabaron por
presentarse al indulto... desertaron muchos voluntarios a Francia y
los más a Pamplona.
Armada
liberalaren plana ongi atera zen: karlistak iheska eta barraiatuak
Euskal Herri osoan.
Suposatzen,
suposatzen dugunez, baztandarrak 5. Batailonean zirela, gure mutilak
etxera.
Otsailak 24,25,26,27,28 Karlisten Pretendientea, Carlos VII, iheska, Tolosatik Leitzara , hortik Doneztebera eta handik Olague, Zubiri , Biskarret, Auritzberri, Auritz, hemen Txiki-Polit ostatuan lo egin, omen, eta 28an Luzaiden.
El Siglo Futuro (Pro-karlista.Madrid)
Otsailak
26. Baiona.
“...
jendarmek atzeman dituzte 109 karlista Alduden, horietarik 42
paisanoz eta dokumentu faltsuekin, eta 67 uniformez... Maulera
igorriak izan dira... Bidarraiko
jendarmek 76 karlista atzeman dituzte 35 paisanoz eta 41 uniformez.
Bankako
aldean sei...”
Baztanen
, zeinean Martinez Campos jenerala baitago, ateri egin du baino nola
elur aunitz egin zuen bere momentuan eta berehala urtu zenez, bideak
ezin ibiliak daude eta esperatu beharko da egun batzuk armada mugi
ahal izateko.”
La
Gaceta de
ayer publica
Otsailak
26 Altsasu
Orain artio indultora 10 batailon (±
8.000)
karlista aurkeztu dira...
Loma
jenerala Lekunberritik Irurtzun aldera gan da... et Martinez Campos
Ultzamara Prendergast jeneralaren dibisionarekin karlisten
gibeletik...
Otsailak
27 . Baiona
Txiki-Polit, Auritz, hemen lo egin zuen Carlos de Borbonek |
“Telegrama
batzuek diote Don Carlos 2.000 lagunekin Orreagan eta Luzaiden
direla. Bada uste duena, gaur Frantzian sartuko direla. Diputazione
karlistek agur erran diote dagoeneko eta mugan dira.”
Otsailak
27. Bera.
“Pretendientea Lizarraga jeneralarekin Donamariara gan zen 25ean
eta Belate pasata (?),
Etxagurera gan zen. Karlisten jeneralak, Iturmendi, Bela,
Dorregaray... Frantzian daude. Prendergast jeneralak gaztigatzen du
Elizondo eta Almandoztik aitzinetuko dela...”
Otsailak
27 Iruñea.
Martinez Camposek dio S.M. (Alfonso
XII) gaua
Irurtzun pasatzen ari dela... gaur 3.000 karlista baino gehio etorri
dira neregana indulto bila baino nola leku ezberdinetan egin dute
hori, ezin dut kopuru prezisoa erran. Don Carlos eta gainerako
batailon gaztelau, valentziar eta bi nafar ziren gaur Auritzen
ondoan... bihar bi columna bere gainean eroriko dira...”
Otsailak,
28. Baiona.
Espainiako
kontsulak dio
“uste dut gerra akitu dela. Pourcet jeneralak erran dit 3.000
karlista sartu direla Donibane Garazin, haien artean , omen, Don
Carlos, bertze 1.000 Baigorritik etorriko direla eta zientoka Alduden
barna. Pourcet jeneralak nere laguntza eskatzen du janaria
garraiatzeko , ikustean zenbat jende baden eta zenbat ailegatuko den
bihar...”
Presidencia
del Consejo de Ministros.Madrid
“...
atzo, gauerdian, Lizarra jaunak igorritako karta bat Pourcet
jeneralak hartu zuela non gaztigatzen zion...vencido por la adversa
fortuna, Don Carlosek deliberatu duela uztea borroka ustel hau eta
Frantziari eskatzen zion bere eskuzabaleko hospitalitatea , erraten
sartuko zela Frantziako dermioetan gaur goizeko bederatzietan,
Arnegin.”
Don Carlos "Volveré" uhiukatzen |
Otsailak
28
Carlos
7.ak,
con
los batallones castellanos, cantabros, asturianos, aragoneses,
valencianos e hijos del Maestrazgo al pisar tierra extranjera, volvió
su noble cabeza a España y levantando los ojos al cielo “Volveré”...
Arnegiko zubia iragan zuen.
Batallones
carlistas de “Gandesa” y “Valencia-k” Arnegiko zubia zaindu
zuten “rindiendo
los honores a la Majestad caída e impidiendo antes, en la triste
noche de Valcarlos, que algunos impacientes rebasaran la frontera
antes que su rey”.
Martxoak
2 Lapoblacion
gazteluko karlistak errenditu ziren, gerra
akitua.
Martxoak
16 Ayuntamiento
en la casa llamada Elizaldea...
a donde se ha trasladado con motivo de la epidemia de viruela
reinante...
alkatea Fermin Bengochea gehi herrietako alkateak..
*Diote
nola ordura artio Elizondoko medikua izan zenak dimisioa aurkeztu
duela, hortaz , bizkitartean, Evencio Iñarra jaunak beteko duela
probisionalki, behin behineko plaza hori.
*Entregatzen
den ogia/garia , erregu bat 28 errealetan (7 pta) pagatuko da.
Ardandegia. Gaur egun ez dago |
*Ikusia
zein
kario dagoen ardoa , subido precio,
onartzen dute alhondiga/Ardandegiak
saldu dezala partikularrei de un cuarto de kantara/laurdenaka,
kantara bakoitza 18 errealetan
(4,50 pta). Probedorea? Maximo Oficialdegui.
*Igurainek
diote beraien soldatak motzak direla eta ez dutela aski beraien
beharrak asetzeko erabiliak
direnean en servicios extraordinarios de la Alcaldia. Adostu
zuten egoera horietan pezta bat egunean de de
sobre sueldo.
*Udal
kontuak egiteko, herriek igor diezaiozketela Udaletxeari haien
kontuak eta errezibo guziak.
*Larruendako
Goyenecherekin Udalak zuen konbenioa akitzen dute. Gaurtik Udala
arduratuko da larruez.
*Ikusia
dagoen helderia
(nafarreria
edo baztanga edo agoteria edo variola)
reinante en el Valle, Elizondon ospatu behar ziren San Joseren bestak
bertan behera utzi zituzten eritasunaren kutsadura sahiesteko.
*Diote
ere nola sekretarioak, Venancio Imaz, bere kargua hartu duela , bere
soldata, lehenengoekin bezala, 9.000 errealekoa (2.250
pta) dela
enténdiendose por sí con el escribiente que haya de tener.
Egun
berean , El
Ayuntamiento ... en la sala de Sesiones de su casa Consistorial...
orain arteko alkateak, Fermin Bengochea, hartzen du udalbatza berria
en cumplimiento del oficio del Sr. Gobernador Civil de la
Provincia... de fecha 28 de Marzo....
Alkatea Pedro
Guerendiain
1
Teniente Juan Echeverria
2
Teniente Francisco Irigoyen
3
Teniente Bautista Vergara
Zinegotziak
Marcelino
Suquilbide Agustin Sansiñena
Fernando
Amorena Jose Miguel Oteiza
Dionisio
Meoqui Nicolas Araneta
Jose
Vicente Eliceche Martin Miguel Zozaya
Jose
Antonio Aguerrebere Vicente Maritorena
Juan
Miguel Yanci Pedro Mª Perurena
dar
posesion y entrega de las insignias de alcalde zin egiten
gisa hontan: ¿ Jurais guardar y hacer guardar las leyes de la
Monarquia de Don Alfonso XII y que sus Cortes dicten?
Eta
erantzun, Si juro.
Si
así lo hicieseis Dios y la Patria os premien y si no os lo
demanden... eta horrekin alkate berriak ocupa
su sillon.
Gero
izendatu zituzten herrietako alkateak:
Erratzu Miguel
Cordova Azpilkueta Juan Indaburu
Arizkun Martin
Istilart Elbete Agustin Ariztia
Elizondo Ecequiel
Goyeneche Lekaroz Martin Irigoyen
Gartzain Agustin
Iturreria Irurita Juan Apezteguia
Arraioz Martin
Iturralde Oronoz Francisco Baleztena
Ziga Isidoro
Iturreria Berroeta Miguel Maritorena
Aniz Jose
Echenique Almandoz Juan Arrache
Bi
urtetarako junteroak
Pedro Jose Vicondo Erratzu
Andres Irigoyen Arizkun
Jorge
Vergara Elizondo
Martin
Iturralde Irurita
*Deliberatu
zuten ere Batzar Nagusia, lehenago
bezala, Bazkoaren bigarren egunean egitea, ez hirugarrenean, azken bi
urtetan egin den bezala.
Udal bilkuren sala gaur egun |
Con
lo que…
Eta
biziak
darrai:
Uraren gainean Bakea eta Osasuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario