Urte
honetan, 1874, eta helduko denean , 1875, gerra zorionez Baztandik
kanpo izan zen. Honek ez du erran nahi ez genuela sufritu, jasan eta
batez ere pagatu gerra hori, diruz eta odolez. Egia da Udalak bere
aktetan ez duela adierazten jende arruntak sentitzen duena eta pena
da zeren ez baitugu jakin izan Herriak pentsatzen zuena. Informazione
guti dugu eta duguna gure Udaletxekoa da. Hau kontuan izanik,
udalaren erabakiak irakurtzekotan , ematen du Baztan burbuila batean
bizi zela , gerratik libre. Eta naski, errealitatea ez zen holakoa.
Hala ere inbitatzen dizuegu irakurtzera gure Udalak/Balleko Etxeak
tratatzen zuena. Baztan bere baitan, kanpoan gerra.
1874
Karlisten brontzezko kainon bat |
Egoera
larria, eta Gobernu Zentralendako onartezina. Nondik libratu Bilbao?
Ezkerretik:
Somorrostro
aldetik.
Bataila luzea eta odoltsua, arront. Omen, karlistada guzietan,
odoltsuena. Eta han gure mutilak, doikebe, 5º
Batallon de Navarra,
hortaz bidenabar, han pasa zena kontatuko dugu.
Otsailak
04 Bizkitartean
karlistak beraien estadua “martxan” ari dira jartzen. Honetan
korreioa,
errateko.
“Karlistek
servicio postal kurioso bat antolatu dute... sigiluek Don Carlosen
irudia dute eta erreal bat (0,25
pta)
balio dute....
Interesatuak
azken egun hauetan Elizondoko Junta karlistarengana gan dira
informatzera...”
Somorrostro
I
: Non ? Bizkaian, Bilbaotik itsasoraino ibaiaren ezker alderat dago
Valle
de Somorrostro:
Muskiz, Abanto,
Zierbena, Ortuella, Gallarta, San Julian...
Bai,
Somorrostroko bataila Baztandik urrun izan zen. Karlistek
dagoeneko Bilbao setiatua zuten. Politikoki
Gobernu Zentralak ez zuen hori onartzen ahal eta hasi zen tropak
pilatzen Castro Urdialesen Santander aldetik. Burua Moriones
jenerala. Armada bakoitzak indar parekatuekin: ± 12.000 mutil.
Karlistek beren erregea handik pasearazi zuten “el
entusiasmo... de nuestros voluntarios llegaba al delirio”.
Hala ere, iniziatiba liberalena izan zen.
Otsailak
24 eta 25.
Lekua Montaño mendia, Abanto
ondoan, liberalak atakatzen.
“El ejercito no ha podido forzar las trincheras de San Pedro de
Abanto”,
dio
Moriones jeneralak. Liberalek erretiratu behar. Han 5º Batallon de
Navarra bere baztandarrekin.
Hemen
karlisten arma bitxia: trintxerak,
bururaino lurrean sartuak, kainonek ez zuten hainbertzetarako balio
eta gisa hontan liberalen
atakeak atxiki ahal zituzten.
Otsailak 26 ... el Ayuntamiento...en Michelenea....
Afera
aunitz tratatu zuten: alde batetik dirua bildu behar , 15.250 pta,
zituzten “konpromisoak” betetzeko eta bertze aldetik garia/ogia
bildu behar ere, erregu bat gari 6 peztetan pagatzen.
Egurraren
afera berriz, gehegikeriak nonnahi, jendea egurra ari zela pikatzen
baimenik gabe eta hori kontrolatzea herrietako alkateen lana zela.
Deliberatzen
dute ere Iruritako albaiteroari, Francisco Senosiain, hango
harakindegiko inspektorea izendatzea, baita Elizondoko harakinak,
Ecequiel Goyeneche, kobra zezala egunero hiru erreal (0,75 pta) bere
lanaregatik.
*
Diote nola Miguel Mª Zozaya, Jose Mª Gaston (erratzuarrak?) eta
Santiago Almandoz (Mitxelenearen jabea) jaunen
ondasunak bahituak/embargadas por la Exma Real Junta izan direla
eta hortaz etxalde horiek ez dutela zergarik pagatzen horrek
suposatzen duenarekin, hau da, herriek haiei zegozkien zergak denen
artean pagatu behar. Hortaz
se acordó acudir a dicha corporacion eskatzera , haiek egokien
kontsideratuko duten moduan, arindu/se alivie karga hori,
kontribuzioneak jausten
edo holako zerbait egiten.
*
Zigako alkateak dio nola pasa den urteko Abuztuko bortzean, Tejada
Koronelaren bi konpaniek suministroak hartu zituztela herrian
erreziborik eman gabe.
Kausak ikusiak, erabaki zuten Udalak abonatuko zizkiela.
*
Halaber leitu zuten zirkular bat Exma Diputazionek igorria:
La Diputación (
Iruñean, hau da, Gobierno Central)
exige porte de las contribuciones que se le están adeudando...
Udalak
deliberatu zuen jakinaraztea Diputazioneri gaur eguneko egoeran,
ezina zela (Baztan karlisten eskuetan zagoen). Gainera bere momentuan
136.000 erreal-de-vellon ( 34.000 pta) aitzinetu
zizkioten a la Columna del Coronel Tejada baita a la compañia de
Voluntarios
de la Libertad ere.
Eta hori egiaztatzeko, erreziboak zituztela.
Azken
hau arraroa da. Nola komunikatzen ziren Gobernu Zentralarekin
karlistek jakin gabe? Zeren udala suposatzen da karlista baitzela.
Somorrostro
II
: Hilabete bat “lasai”pasa da. Bitartean, armada liberala ±
35.000
soldadu eta 50 kainon bildu ditu. Burua, Primo de Rivera. Karlistak ±
15.000 boluntario. Buruak, Elio, Ollo eta Radica.
Martxoak
26 eta 27.
Gerra honetako triskantza haundiena (baita lehen gerretakoa ere).
Armada bakoitzak 2.000 baja baino gehiago izan zituen. Han Baztango
mutilak, naski, karlistak zirenak. Hilen artean, Ollo eta Radica .
Karlistak beraien trintxeretan. Eta berriz liberalek erretiratu behar
elkar insultatzen, “guiris,
guiris”
karlistek, “carcas,
carcas”
liberalek. Hilak nonnahi, bi
mila kalkulatzen
da. Ia seguru, hilen artean gureak.
Apirilak
06 Aste
bat beranduago, Baztan bere baitan. Jakinen zuten Somorrostron pasa
zena?
...el
Ayuntamiento y la Junta General... en el local que ocupa esta
alcaldía.
(Mitxelenean)
Bilkorteko zubia gaur egun |
* Erratzuko herriari Bilkorteko zubia
konpontzeko, 800 erreal-de-vellon (200 pta).
*Real Junta Gubernatibaren agiri bat eskatzen udal honi 700 tantai. Zertarako? Telegraforako /postes para el telegrafo que se trata de establecer hilabete honetako 20ean. Zura haritza, txopoa edo bagoa segitzen Iruritan edo Elizondon dauden modeloak.
*
Diote ere nola Lizarratik (karlisten Kuartel Nagusia) eskatu
dizkietela 19.561
razione haragi en vivo, bizirik, hilabete honetako 12rako,
hortaz adostu zuten herriek azienda Elizondora ekarriko zutela
helduko zen ortzegunean, 9an, han Francisco Elizondo eta Bernardo
Albaitero peritoek tasatzeko.
*
Informatzen dute ere, nola Erro haranakoek igorri dutela agiri bat
Real
Junta
Gubernatibari (karlistak) baimena
eskatzen alokatzeko edo saltzeko a los franceses, Kinton duten
dermioetan, hango belarrak eta urak.
Baino nola Baztanek baditu eskubideak,
el derecho,
dermio horietan, jakin nahi dutela zein da gure Udalaren iritzia.
Erantzuna aste berean emanen zaiola. Ez dakigu erantzuna.
Somorrostro
III:
Bertze hilabete bat beranduago, Martinez Campos eta Concha jeneralek
tropa gehiagorekin Las Muñecas-eko frontea puskatzen dute eta
karlistek erretiratu behar, hori bai, ordenean. Eguna Apirilak
27.
Maiatzak
02,
liberalek Bilboko setioa hausten dute ezkerraldetik.
Maiatzak
05 Correspondencia
de España
(Independientea.Madrid)
“...
Elizondotik etorria pertsona batek dio nola la Junta Central
Carlistak deliberatu du azken egun hauetan leba
bat
egitea 25 et 35 urte tarteko gizon guziekin Don Carlos
armadarendako... “
Maiatzak
20 La
Discusion
(Errepublikanoa.Madrid)
“El
Noticiero
de Navarra dice que 7an pasa zirela Sorauren barna bi konpainia
karlista eskoltatzen 400 mutil bortxaz erreklutatu zituztela,
dirudienez Elizondora zihoazten batailon bat antolatzera.”
Azken
bi berriek diotenak lotuak dira. Lehena
, armadak bortxaz alistatzen zutela, kasu honetan karlistak, eta
bigarrena, kontra-propaganda, karlisten armada behartuarenak zela.
Hala ere , aitzineko gerrarekin konparatuz, ez dute deus erraten
desertorendako.
Maiatzak
25 Ayto
& Junta... en la sala destinada a sesiones..
Lehenbizi,
dirua bildu behar, 15.000 pta, suministroak erosteko: haragia, ardoa,
garagarra, lastoa eta ilerrak edo babarrunak.
Hemen
komentatzeko, lehen aldiz ilarrak/babarrunak
eskatzen dutela.
*
Diote nola ari da haunditzen garagarraren eta lastoaren kontsumoa.
Hau ikusia, 1.000 erregu garagar erreparto bat egin behar zutela
herri guzien artean: erdia
artoz eta bertze erdia zahiz
(zagiz
Baztanen) Bai ongi leitu duzue. Garagarra, doikebe, momentu horretan
ez zen lantzen Baztanen eta bere partez artoa eta zahia erabiltzen
zen.
Zahia/Zagie
? Laboren (garia, garagarra, artoa, zekalea...), ehotu/egotu
ondoren eta irina alde batera bildua, gelditzen den axal
xehatua,
hori da zagie/zahia.
*
Lekarozko batzuk kexatu dira D. Jorge Mayora, bere kabuz, arbolak
arrankatzen ari dela autoritaterik eta baimenik gabe. Hortaz eskatzen
dute paga dezala egin duen kaltea eta dagokion multa jarri
diezaiotela.
*
Halaber diote bertze aldeko artaldeak Baztango dermioetan alatzen ari
direla eta aldi berean, Baztango
azienda al dirigirse a los pastos de Burguete atzemanak izan direla
Alduden, multando a sus dueños deretxurik
gabe.
Hortaz
komisione bat antolatu zuten Udalako katastroa begiratzeko eta
sabiendo
de la existencia de casa en los terrenos del Quinto
eta haien eskubideak, azter zezatela hango egoera.
Kinto
aldean badira bordak jabeak bertzealdekoak direnak eta dirudienez
hauen kontra errepresaliaren bat asmatzen ari direla.
Komentatzeko
ere nola behiak udan Auritza alatzera eramatea Urepelen
barna
kontu zaharra zela.
*
Jendeen eskaerak luberriak egiteko edo arbolak mozteko, dagokien
komisionetari pasa daitezela.
*
Pasa den urteko kontuak onartzen dira.
Maiatzak 31
Hemen kuriositate bat. Dantxarineako krokis bat Espainiako Armadarendako.
Ekainak
10 El
Imparcial
(Liberala.Madrid)
“Seccion
de Noticias : Karlistek dute akitua bere sare telegrafikoa Lizarra
eta Altsasu artean... Dirudienez pentsatzen ari dira bertze lerro bat
egitea Elizondotik. Aparatek sistema MORSE erabiltzen dute
gobernukoek bezala... “
Cotilleo Cotilleo
Ekainak
10 El
Cuartel Real
(1874.06.11:
Karlisten Boletina.Tolosa)
Margarita Borbon-Parma |
“... a la una de este dia ( Ekainak 10) la ilustre viajera (Margarita de Borbon-Parma, Marquesa de Madrid, Pretendienteren emaztea) jarri zuen bere oina Espainian ... Urdazubiko dermioan non zituen esperoan Fermin Iribarren koronela, Udala, apezak eta izigarriko jende andana que aclamaba a S.M. con delirante entusiasmo. Ordu bat deskantsatu ondoren... Arizkuna ... eta herri horretara ailegatu baino pixkat lehenago agertu zitzaion La Real Junta Gubernatiba de Navarra . S.M. (Margarita) jautsi zen bere kotxetik eta Juntaren kotxea okupatu zuen... eta uhiu eta bibaka artean Elizondon sartu zen donde el entusiasmo no reconoció límites.
Han,
herri guzia presente, Te Deum bat kantatu zen... eta (ondoren)
justu lortu zuen ailegatzea beretako prestatua zuten etxera zeren
Elizondoko jende guziak nahi zuen bere eskua musukatu.
Herri
hontarik atera bezain fite agertu zen zaldizko konpainia bat lagundu
ziona Donezteberaino... Doneztebetik bi kilometrotara bere senarra
esperoan zuen....
Cotilleo Cotilleo
Uztailak
08 El
Cuartel Real
(1874.07.09:
Karlisten Boletina.Tolosa)
“Atzo
(1874.07.08)
goizeko zazpi t'erdietan partitu zen (Lizarratik)
gure
erregina (Margarita
de Borbon)
Frantziara ... Hamabietan Etxarri Aranatzen ziren erregeak, han
bazkaldu eta se despidieron los augustos Esposos...”
Uztailaren
10an Baionan omen zagoen Dª Margarita de Borbon-Parma.
Abuztuak
28
...
el Ayto... en la alcaldia...
Aferak
? Miserikordiako egoera txarra denez, 100 erregu gari haiei eman,
karlistendako bertze 420 erregu gehio. Dirua bildu behar , 25.000
pta, karlista Juntarekin eta medikuekin dituzten zorrak kitatzeko,
baita mugarriak jarri behar Erroko mugetan ere.
*
Enteratu
dira nola herri batzuetan hasi dira iratzeak pikatzen antes de la
epoca señalada,
deliberatu zuten herrietako alkateek pertsona horiek nor diren
jakinaraztea.
Baztango
erranairua: “San
Jil, iretze bakitzea zil”.
San Jil? Irailak
01.
Honek
erran nahi du aste
bat lehenago
hasi direla iratzeak ebakitzen. Doikebe afera serioa zen, berandua
hasten zuena oteak
ebaki behar.
Irailak 06 Bilbaon ikusi duguna Iruñean saiatu ziren karlistak egiten. Setio baino gehiago blokeo bat montatu zuten, ez totala baino bai itogarria. Momentu honetan karlistek dute iniziatiba, Iruñea eta Erribera ezik Nafarroa karlisten eskuetan dago, eta hiriburua Lizarra, naski.
Irailak
29 ..
Ayto & Junta ... en esta Alcaldia...
Berriz
dirua eskatzen, 250 pta, herri bakoitzak, komisione bat antolatzen
Miserikordiaren egoera konpontzeko eta posible baden suministro
guziak haragiekin (azienda, naski) pagatzea. Diote ere ondoko
haraneko alkateak de
esta Montaña hala
nahi dutenez, baimena ematen zaio alkateari bertze alkateekin biltzea
afera tratatzeko eta aldi berean saiatzen azienda ahal den leku
hurbilenean entregatzea.
*
Herriko alkate batzuek jakin
arazten zuten la
falta de brazos que se observa en los pueblos,
horrek suposatzen duenarekin : lan batzuk ezin direla egin (kasu
honetan iratzea ebakitzea).
Hortaz eskatzen dute en la Comunidad de este Valle duten eskubideak
mantentzea. Hau
da, komunalean dituzten iratzelekuak landu gabe uztea gaur eguneko
egoerak irauten duen bizkitartean. Udala, ados, bi urtez.
Berez
eskatzen dutena zera da: iratzelekuak komunalak direnez ez badituzu
mozten, eskubidea galtzen duzu eta hortaz nahi zutena eskubide hori
ez galtzea zeudeten egoerak irauten zuen bitartean.
Hemen
gerra honetako errealitate ixila eta bortitza: mutil gazteak edo
gerran edo deserrian eskapatuak ziren, etxetik
kanpo.
Ez dakigu zenbateraino den egoera. Ez dute erraten zein herrietan hau
pasatzen ari zen, baino susmoa (gaixtoa) da Basaburuko herriak arront
karlista zirenez, baita ttikiak ere, baliteke mutil guziak
boluntarioak gana zirela eta hortaz langileen eskasia. Hasieratik
adierazi dugunez ez dugu datu batere lortu boluntarioendako.
Sentitzen dugu, mainkurrena gelditzen direlakotz gerra kontu hauek.
Abenduak
26 ....
Junta en la sala de sesiones de Michelenea
*
Lehenbizi komunikatzen dute terna/hirukotea Baztango Alkatea helduko
urtean izateko Diputacion Foralari igorri diotela: Fermin Bengochea,
Felipe Gaztelu eta Martin
Julian Indart
eta
hondar hau auketarua izan zen
por aquella superioridad.
*
Habiendose
presentado por los Regidores de los 14 pueblos las ternas para el
nombramiento de Jurados, se procedió a su elección, resultando ser
nombrados los siguientes:
Erratzu Fco
Cordova Arizkun Andres Irigoyen
Azpilkueta
Martin Equioiz Elbete Esteban Garcia
Elizondo Manuel
Iturria Lekaroz Martin Plaza
Gartzain Juan
Mendicoa Irurita Jose Eliceche
Arraioz Fco
Mendiverri Oronoz Fco Aguerrebere
Almandoz Juan Inda Aniz Fco Echenique
Berroeta Pedro
Perurena Ziga Juan Urdaniz
*
Aurkeztutako eskaerak (lurra, arbolak) dagozkien komisionetara.
*
Baskula bat Elizondon jartzea proposamenari Baztandik ateratzen den
azienda
razionen suministroendako y haya la debida exactitud,
adostu zen herriei jakinaraztea haien konformidadea lortzeko.
Abenduak
29 Golpe
de estado :Sagunto,
Valentzian. Martinez Campos jeneralak... Alta Política ..
Errepublika deuseztatu eta erregea berriz jarri : Don Alfonso de
Borbón y Borbón: Alfonso
XII.
Abenduak 31 Jakinen zuten heranegunean gertatu zena?
...
en la Sala del Ayuntamiento....
Bildu
ziren, alde batetik Udalbatza zaharra eta bertze aldetik kargodun
berriak, botereko paperak nolabait trukatzeko eta biharemunean
karguetan egoteko Alkate berria, Martin
Julian Indart, Berroetakoa,
Tenente alkatea, Bonifacio Santesteban, Elizondokoa, bigarren Tenente
alkatea, Antonio Echenique, Arizkungoa eta herrietako alkateak. Ez
zen agertu Manuel Iturria, Elizondoko alkatea, Juan Mendicoa,
Gartzaingoa eta Oronozkoa Francisco Aguerrevere,
que
han presentado sus dimisiones.
Alkate berriak zin egin zuen sobre la cruz de la bara en forma de
derecho eta prometitzen bere lana ongi eta fidelki egitea...
dispuesto por el fuero y leyes de este Reino.. eta alkate zaharrak le
entregó la bara.
Orduan alkate berriak, D. Martin Julian, galdegin zien han bilduak
zirenei zin egin baino lehen ia motiboren bat ote zuten dimititzeko.
*
Bonifacio Santesteban jaunak (Tenete alkatea) dio bera exento
zagoela Udaleko langilea zelakotz, Casa de Misericordiako
administratzailea.
*
Francisco Cordova jaunak, Erratzuko alkateak, dio ezin duela alkatea
izan 22
urte
dituelakotz.
*
Martin Esteban Plaza jaunak, Lekarozko alkatea, dio ezin kargua
onartu zeren bi urtez segidan Udaleko Sindikoa bezala lana egin
baitzuen.
*
Juan Pedro Urdaniz jaunak, Zigako alkatea, dio ezin duela sorra
denez, ez duela konprenitzen erraten diotena.
Bertze
guziek ( 17tik 10)
zin
egin zuten... procurando evitar las ofensas de ambas magestades
Divina y Humana observando y guardando lo dispuesto por el fuero y
leyes de este Reino.
Urtetsak
eskatuko zituzten haurrek Urte Berriko egunean?
Egoera
militarra? Parekatuak, dirudienez.
Armada
liberala momentu honetan Hego Euskal Herrian? ± 50.000 soldadu
oinezko, ± 2.500 zaldizko eta ± 86 kainon gure lurraldeetan.
Eta
karlistak? 43.390 infante, 2.309 zaldi & zaldun, 944 mando eta 85
kainon. Bon, hola dio “Narración Militar”-ek. Kuriosoa zein
prezisoak diren.
1875
Otsailak
3, Lakar ondoan,
Lizarra aldean, topatu ziren, karlistak irabazleak eta ez zuten
Alfonso XII bera preso hartu txiripaz, Espainiako erregea han
baitzegoen.
Hala zion bertsolariak, karlista, naski:
.......................................................
beltz amorratu guzien poza
ta itxaropena zu zara
................. mutil gaztea
zoaz amaren magalera
errege haundi egiazkoa
dabil gurekin batera.......
Hala zion bertsolariak, karlista, naski:
.......................................................
beltz amorratu guzien poza
ta itxaropena zu zara
................. mutil gaztea
zoaz amaren magalera
errege haundi egiazkoa
dabil gurekin batera.......
Honek
Gobernu Zentralaren taktika aldarazi zuen, dirudienez. Helburuak
markatu eta pausoz pauso. Karlisteekin hiru frente zituzten : el
Centro
(Maestrazgo eta Valentzia) eta Dorregaray haien burua urte honetan ,
Cataluña
eta el
Norte
(Baskongadas eta Nafarroa). Ahulena el Centro zen eta handik hasiko
ziren bulkatzen. El Centro berreskuratu ondoren, Cataluña eta
ondoren Hego Euskal Herria, bidenabar ez uzten karlistei bertze
dermioetara hedatzen. Eta hala izan zen eta horretarako urte guzia
erabili zuten.
Martxoak
30 el
Ayto & Junta General en la sala de sesiones
*
Lehenbizi , Kuarteletako juradoak
Baztangoiza Norberto
Arozarena Arizkun
Miguel
Mª Echarte Erratzu
Juan
Bautª Indaburu Azpilkueta
Elizondo Francisco Echandi Elizondo
Francisco
Maritorena Elbete
Cosme
Irigoyen Lekaroz
Erberea Jose
Mª Echenique Irurita
Nicolas
Araneta Gartzain
Basaburua Francisco Plaza Almandoz
Francisco
Ayerra Ziga
*
Eskaerak, lurra edo egurra, dagokien komisionetara.
*
Baten batek jakinarazten du nola Eugi eta inguruko herrietakoak ari
dira haien azienda Baztango dermioetan sartzen. Deliberatu zen bi
igurain jartzea eragozteko Eugiko azienda gure dermioetan sartzea
baita arbolak moztea ere. Doikebe, Kintoa gure Far-Westa zen, gure
azken muga . Horrek ez du erran nahi ez direla prest Eugi eta
inguruko herrietako autoritateekin solasteko afera hauek xuritzeko
modu
onean.
Komisionea eta dena antolatu zuten: Francisco Echandi, elizondarra,
eta Nicolas Araneta, gartzaindarra.
*
Kexa dute “contribuyentes
industriales”
batzuek
(gaurko autonomos).
Pagatzen zuten zerga errebisatua izan dadila nahi dute. Juntak dio
baietz, herriko alkate bakoitzak beha dezala afera baino sin
alternar/kanbiatu gabe herriari dagokion kapitala.
*
Ikusia suministroetako azienda eramatea pagatu behar dela,
deliberatzen dute saria
4 peztakoa, por dia y cada peon, jakitean horren barna zirela janaria
eta gastuak.
Lehenago
erran dugunez, baztandarrek “erreal
de vellon”
hitza erabili arren, 1868.etatik Espainia aldean moneta ofiziala
pezeta/peseta
zen 100 zentimorekin.Trukean, pezta bat = lau erreal.
*
Erratzuko juradoak jakinarazi zien han ziren kargodunei Urritzate eta
Urbakura aldean suertatu ziren suak eta hauek eragin zituzten
kalteak. Deliberatu zuten leku erre horietan debekatzea azienda
sartzea baita hango iratzelekuak pikatzea ere ordenantzek agintzen
zuten bezala. Hala ere, saiatuko dira jakiten nork eragin zituen suak
dagokion isuna jartzeko.(Betiko kontua).
Apirilak
30 La
Correspondencia de España (Independientea.Madrid)
“Baztango
haranean badira liberalak eta hain haundiak dira haiekin egiten diren
exacciones/eskaerak zein orain dela lau egun haietako hiru preso
atzeman dituzte ez pagatzeagatik eskatzen zaizkien
kontribuzioneak...”
Ez
zen errexa Baztanen liberala izatea. Haien izenak ez ditugu lortu.
Maiatzak
18 Ayto
& Junta en la sala de sesiones de Michelenea...
*
Lehenbizi, betiko eskaerak, lurra edo egurra.Komisionetara.
*
Diote ahuntzak
dituztenak aprobetxatzen ari direla, nahi duten adina dutela eta nahi
duten lekuetan uzten dituztela. Oroitarazten zaie alkatei,
ordenantzaren arabera, bida
bakarrik izaten ahal dituztela eta beti zainduak, sar ez daitezen
bertzeen baratzetan edo landareetan.
Lehen
aldiz zerrikia eskatzen dutela. Guk pentsatzen dugu baztandarren
zinezko bazkaria ilar/babarrunekin batera zerrikia zela, honek
suposatzen duenarekin.
*
Ikustean nola
dagoen la linea divisoria con Erro y Eugui
(Kintoa!) deliberatu zuten adostea gure “barrideekin” batera non
jarri mugarriak eta aldi berean, tratatu ia fazeriak
akordatu edo kontrakoa, bahiketak, segun mejor convenga.
Boluntario valentziarrak |
Uztailak 03 Dorregarayk utzi izan behar zuen “el Centro” (Maestrazgo eta Valentzia) , Ebro ibaia zeharkatu eta Euskal Herrira lekutu salbatu ahal zituen batailonekin. Batailon hauek Baztanen agertuko dira hurrengo hilabetean.
Hasia
zagoen karlisten hondamendia eta akabaila.
Abuztuak
18 Ayto
en la sala de sesiones en Michelenea...
*
65.704 razione haragi, 139 ½ arroba zingar, 101 ½ erregu
ilar/banabar eskatu zaio Udalari, Baztani. Beti bezala egin eta
kapitalaren arabera herri guzien artean.
*
Soldateen ajusteak. Francisco Suviza jaunaren soldata,
empleado de este ayuntamiento, 320 reales de vellon anualmente, hau
da, 80 pezta izanen
duela gaurtik,
revisores de cuentas-en
oharrak jarraitzen.
*
Gauza bera Francisco Barrenecherekin, alguacil
del ayuntamiento (gure
ustez lehenago balleak
zirenak).
Lehenago 1.000 erreal (250 pta) urtero zituen, orain 3
erreal
(0,75 pta)
por citacion y la tercera parte de derechos udaletxe honetan
suertatzen baldin badira.
*
Ajuste gehio.Erratzuko eskolako maestra
andereñoari 666
(deabruaren zenbakia!) errealeko (166,5 pezta) soldatarekin,
suprimida.
*
Bertze ajuste bat. Ikusten Almandozko kartzela ez dela deusendako
erabiltzen, kartzelako alcaidearen soldata, 200 erreal (40 pta) quede
sin efecto.
Irailak
01 a
primeros de Setiembre... el Ayto... en Michelenea...
*
Excma Diputazionaren zirkularra: ... llamamiento
a las armas: 17 eta 50 urte tarteko gizon guziak. Proposatzen
du ere arbitrioak armak lortzeko. Adostu zuten zerrenda bat egitea
egoera horretan dauden guziekin baino dirurik gelditzen ez denez,
deliberatu zuten bakoitzak
bere arma propioa eramateko en caso necesario.
Honek
suposatzen zuena ez dakigu zeren lehenago erran baitute herrietan ez
zagoela jenderik iratzeak biltzeko. Nork eginen zituen lanak ?
Andreek ?
*
Jakinarazten da sekretarioak, Pedro Osácar jauna, dimisioa aurkeztu
duela.
Se acordó dimitir y proveerse la bacante.
Cotilleo Cotilleo
Irailak
13 El
Cuartel Real
(Karlisten
Boletina.Tolosa)
“Elizondo
14 de setiembre Sr. Director de El cuartel Real
Muy
señor mio : Ayer (Irailak
13, Astelehena)...
goizeko zortzietan S.M.Erregea bere estadu Nagusiarekin, bere
Bertizeko erresidentziatik atera zen, herri honetara (Elizondora)
bederatzietarako ailegatzeko... bidean aklamatua izaten... batez ere
han deskantsatzen ari ziren Valentziako batailonengatik. Gelditu gabe
jarraitu zuen karretera aitzin mugaraino eramaten duen bidea hartzen
eta markatu behar da liberalak eta karlistak , biak, kontent ginela,
baino kausa diferenteagatik, zeren haiek (liberalek)
uste zuten , gaizoak, Erregea Frantziara gaten zela ez gehio
itzultzeko eta karlistek hasi ginen susmatzen zertarako zen bidaia,
eta hala izan zen.
Hamabietan
Erregea Urdazubiko bentetan zagoen, eta handik bere eskoltako batzuk
mugara igorri zituen, bizkitartean pauso mantsoagoz berak segi zuen
aitzinerat.
Handik
bi kilometrotara kotxe bat agertu zen, zeinean etortzen ziren SS.AA.
(SuS
Altezas) Doña
Blanca eta Doña Elvira infantak, acompañadas de la Camarera
señorita Condesa de Florez, del Gentil-hombre... y del Capellan de
S.M. la Reina...
Erregea
berehala jautsi zen zaldiarengandik bere alaba polittei musu bana
emateko... hauek bere aitaren izugarrizko uniformea miresten ... gero
Erregeak segitu zuen bere martxa, ondoan alabak eramaten...
Dantxarineako
aduanatik hurbil zirelarik, bideko ukondo batean gelditu ziren
jendarma frantsek ez ikusteko nola biztarte horretan Erreginak ixkin
egiten zion haien bijilantziari... bi estadu lotzen duen zubia
gainetik pasatzeko...
S.M.(Su
Magestad)
enteratu bezain fite Erreginak muga pasa zuela eta en tierra
española, en sus dominios zagoela, ziztuz harengana gan eta segundu
batzuetan besarkatu ahal izan zuen entre aclamaciones de la multitud,
descargas de fusilería y a la vista de la gendarmeria francesa.
Erreginarekin
etortzen ziren S.A.R. (Su
Alteza
Real,
Jaime de Borbon))Asturiasko
printzea, S.A. Doña Beatriz infanta eta la Camarera Señorita Doña
Juana....
Lehen
momentua pasa ondoren, SS.MM. eta bere laguntzaileak jarri ziren
mahai baten inguruan, kanpoan jarria, gosaltzeko.
Atsaldeko
hiruretan... S.M. Erregina eta seme-alabak kotxea hartua Bertiza gan
ziren... Erregea zaldiz. Urdazubiko maldan Erregea kotxean sartu zen
ere eta gaueko zortzietarako Bertizen ziren.”
Irailak 13 Diario de San Sebastián (1875.09.16: Liberala.Donostia)
dio
“...
gure mugako korresponsalak kartaz gaztigatu digu nola atzoko atsaldean sartu zela
Espainian Dantxarinean barna Doña Margarita .
Don Carlosek bere emaztea mugan esperatu zuen 300 laguneko
eskoltarekin.
Astelehenean
Pretendienteak errebista pasatu zien Dorregarayekin Nafarroara
etorritako oste deseginei....”
Irailak
14 Elizondo
, 15 de Setiembre (1875.09.18)
Sr.
Director de El Cuartel Real (Karlisten
Boletina.Tolosa)
Muy
señor mio: ... atzo erraten ari ziren Erregea herri honetara
(Elizondo)
etorriko zela agurtzera “Centro”-ko
soldaduak Dorregaray jeneralarekin etorriak Kataluniatik (Valentzia
izan behar zen)...
eta hala izan zen; atzo atsaldeko bortzetan sartu zen Elizondon S.M.
Erregea, zaldiz Erreginaren kotxeko eskuinaldean... Dorregaray
jenerala herriko sarreran biztartean batailonak en orden de
parada.... ansiosos de ver de cerca a sus amados Reyes... unos
atronadores vivas inundó el espacio... Todo cuanto dijera sería
pálido a la realidad de lo ocurrido...
Iluntzean
SS.MM.(Sus
Majestades)
eta AA. (Altezas)
itzuli ziren beren Bertizeko erresidentziara...
No
puedo acabar... sin hablar de la vida interior de la Real familia...
SS.MM. jeikitzen dira ordu erregular (?)
batean
eta meza aditu ondoren jauregiko kaperan, paseatzen dira jardinean
beren seme-alaben konpanian. Gero Erregeak lan egiten du jeneralekin
gerrako aferetaz eta hamabietan bazkaltzen du... gero kafea hartu
ondoren audientziak.
Atsaldeko
ordu bietan edo hiruetan berriz paseatzera... Bigarren paseo horretan
Erreginak bere damek eta bertze andre distiguidas-ek egiten dute.
Bizkitartean Erregea eskutik bere semeak eramaten norabide guzietarik
dabiltza... Bi ordu ondoren, Erregeak estaduko aferak tratatzen du
berriz. Beranduago ateratzen da zaldiz edo kotxez errege familiarekin
eta jauregira itzultzen da gauez, alegre y satisfecho con el amor de
sus hijos.
Zortzi
t'erdietan afaria serbitzatzen zaie SS.MM-ei. Akitu ondoren solasean
gelditzen dira eta hamabietan erregeak erretiratzen dira
deskantsatzera.
Suyo
afectisimo, Z.”
Irailak
15 El
Cuartel Real
Elizondo
, 18 de Setiembre
Sr.
director de El
Cuartel Real (Karlisten
Boletina.Tolosa)
Muy
señor mio: Asteazkenean (1875.09.15)
SS.MM mugitu ziren Bertiztik Iruritara... Erregeak eta semeak Gaztelu
jaunaren etxea okupatu dute... noiznahi ari dira handik pasatzen
personas distiguidas erregeak agurtzera.... gaur (
Irailak 18, larunbata)
ailegatu da SS.AA.RR. Duques de Parma helburu berarekin.
...
aditu dut SS.AA.-k (seme-alabak)
berehala itzuliko direla Frantziara baita ere ... Erreginaren bisitak
ez duela luze iraunen...
Egia
da beraien edertasuna eta gratziak bereganatuko zaituztela y el
corazon se ve precisado a amarlos irresistiblemente. Suyo – P.”
Diario
de San Sebastián
(1875.09.22:
Liberala.Donostia)
Frontera
francesa de 18 de Septiembre
Muy
señores mios: (korresponsalak
El Cuartel Realek diona komentatzen du. Hori ez dugu errepikatuko)
Dio nola Doña Margarita elkartu zen bere senarrarekin Dantxarinean
“...
atsalde hartan partitu ziren Sus Magestades Bertizeko jauregira,
Bersollako (Bersolla
eta Las Hormazas)
Markesa Andrearena, Mugairen kokatua... Bidean bakarrik los bravos
voluntarios-ek txalotu zituzten erregeak. Herrietako jendea, salvo
raras excepciones, geratu dira ixilik eta triste ikustean desgratzien
eta ondamendiaren kausanteak beraien karriketan paseatzen.
Bertizko
jauregia aukeratu zutenean... ez ziren ez ohatzerik ez mueblerik...
eta betetzeko eskean ibili behar...
...
etxea hartu ondoren.. erregea egon da begiratzen Frantziara
eskapatzeko zein zen posizione hoberena...
Baziren
bi leku egokiak... Bata Datue jauregia, Elizondotik kilometro erdira,
Don Damaso Echeverriarena... Etxe hau gaur egun fraile batzuek
okupatzen dute. Bertzea, Agerrea jauregia da, Iruritan , eta Sr. Don
Felipe Gaztelurena. Hondarrean, bigarrena deliberatu du hartzea,
zeinek benetan baliabide hoberenak ditu Frantziara ihes egiteko...
Mendiz Aldudera ordu eta erdietan gaten ahal da.
Dorregarayen
jendea (batailon
balentziarrak, handi eskapatuak)..
gan dira Bera aldera. Uste dut han direla... Jende hau atera izan da
Elizondotik presaka Don Carlos Iruritara gan zelarik,
indisziplinatuak eta publikoki erraten beraien ezin egona, maiz
galdegiten zein zen Elizondo eta Frantzia tarteko distantzia.... ez
dira gustuan zeren ez dituzte beztitzen zeren gehieneak karriketan
dabiltza enseñando sur carnes ... algunos en calzoncillos.”
Gaur,
Irailak
18 larunbata,
ari dira erraten Don Carlos gehiago hurbildu dela mugara Erratzun
kokatzen, herri hontarik Frantziara ordu bat eta kuarto.
...
karlistek berria izan dute tropa liberalak Auritzen direla... eta
hasi dira gauzak Arxuriara/Peña Platara eramaten...
Sin
mas por hoy que de V. afmo.s.s.q.b.s.m.
El
corresponsal
Erratzu, Irailak 18, larunbata
Gerrako
hondar urtean gaude, 1875 , hilabetea Iraila, eguna 18a . Egun
horretan karlisten erregea , Don Carlos VII, itxura xarmantakoa omen
, bere eskoltarekin Erratzun barna pasa zen . Turista “regio”,
herria kuxkuxeatzen. Batzuek zioten
neurria
hartzeko mugara ahal bezain fite eskapatzeko, bertze batzuek bere
emazteari, erregina Margarita
“Duquesa
de Parma”,
nola
bizi ziren bere “subditos” nafarrak erakusteko.
Herriko jendea kirikatzen ere. Errege bat Erratzun ez zen sarri ikusten! Gure birraitetxi Francisco Elizondo, hamahiru urtetako liberal gaztea, boneta buruan eta eskuak sakeletan espektakuloaren beha, Arotzeneko ate aitzinean. Bere anai ttipia, Andres Victoriano, bere ondoan. Eta haien aitzinetik Carlos VII “El Pretendiente” pasa zen.
Orduan hurbildu zitzaien gizon bat, kantineroa, zeren kupel txiki batean “aguardiente/pattarra” baitzekarren saltzeko eta erran zien:“Gritad Viva Don Carlos!, Viva Don Carlos!” Eta horri, gure Frantziskok “Arraioa!” erranez erantzun zion , hori bai , boneta buruan eta eskuak sakeletan. Don Karlos pasa zelarik, bere eskolta gibeletik zetorren eta ikusi zutelarik gizonak haren gainean zuena, kupela ebatsi zioten eta hartarik edaten hasi ziren. Orduan gure gizona karraxika hasi zen “No, no me lo quiteis, que es mi vida, que es mi vida!”. Tantarik ez zioten utzi . Gure Franciscok bere baitan irri egiten “Izorraik!”.
Irailak
23 El
Globo
(1875.09.23
: Errepublikanoa.Madrid)
“650
gizonetarik guti goiti behiti ailegatu zirenak Dorregarayekin
Kataluniatik (Valentzia
izan behar)
etorriak, 500 inguru Tolosa aldera lekutu dira: ehunen bat Elizondon
gelditu dira ez zirelakotz sasoian handik mugitzeko...”
El
Imparcial
(1875.09.25
: Liberala.Madrid)
“Noticias
de la Guerra: Elizondoko karlistek afusilatu dituzte beren arteko
tropetako bi indibiduo traizione susmopean. Holako erabaki bortitza
Dorregaray jeneralak agindua, manatzen ofizial guziei indar
guziarekin betetzeko desertore eta traidorekin...
Irunen
diote 16an Endarlatzara ailegatu zirela hiru batailon Baztandik
etorriak eta martxa azkarrez Santiagomendira...”
Irailak
24 Diario
de San Sebastián
(1875.09.26
: Liberala.Donostia)
Frontera
francesa, 24 (Septiembre)
Muy
señor mio: Don Carlos gana zen Agerreneatik (Irurita)
21ean Ultzamako Bentara, Pérula jeneralarekin konferentzia bat
izateko. Egun berean, 21ean,
goizean partitu zen Doña Margarita Lesakara, bueltatzen 22an goizean
Agerreneara. Andre hau pasa zen Ezpeletan barna 22ko gauan Baionarako
eta atzo,
Irailak 23,
goizeko bederatziko trenean Baionatik Paue aldera.
Don
Carlosek erakutsi du zein tripontzia den... hura ikusi duen nornahik
harritu gelditu da zenbat onartzen du bere sabelak eta zenbat
pattarra edaten duen, batez ere koinaka. Haren dibertimentu
maitatuena suziriak botatzea da...
Urriak
11 ...
Ayto & Junta sala de sesiones en la casa consistorial...
*
Onartu zen proposamen bat zeinean eskatzen baitzen medikuak izatea
lau kuarteletan, 9.000 (2.250 pta) errealeko soldata batekin.
Komisione bat prestatuko zen, alkate jauna burua izaten.
Lehenago
erran dugunez, orduko Osasunbidea Udalak eskaintzen zuen.
Urriak
25 Honetan
karlistak beren baitan.
El
Siglo Futuro
( 1875.10.25 :
Pro-karlista.Madrid)
“Karlisten
dermioetatik iristen diren berriek diote ailegatu dela Elizondora
lerro telegrafikoa jartzeko behar den materiala, handik Doneztebe eta
Leitzan barna lotzeko lerro orokorrarekin.
Omen,
Centro
eta Cataluñako
indarrak, Flix eta Dorregarayen batailonak barne, brigada bat
bihurtuko direla Baztanen aritzeko...”
AZAROA
Azaroak
19 Martinez
Campos jeneral liberalak, Somorrostron ikusi genuena, Katalunia
osoa
bere menpean dauka dagoeneko. Gerra honetako gelditzen den frente
bakarra, el Norte.
Zentroa
eta Katalunia “pazifikatu” ondoren Azaroaren azken egunetan indar
liberal guziek NORTE
joko
zuten: goarnizionetik aparte, 160.000 soldadu bildu zituzten, 35.000
boluntario karlisten kontra.
Dagoeneko
karlistek zekiten etxeko egoera txarra zela, ez zuten errekurtsorik
eta zituzten “lerroak/fronteak” arront luzeak zirela. Aldi
berean, azken hilabete hauetan batailonak ez ziren “berritzen”,
lehenago 800 soldadukoak zirenak, orain 500 exkasekoak. Gauza bera
munizionarekin.
Hala
ere, Carlos VII-ak akitzeraino
borrokatzea erabaki zuen.
Armadak?
Erran dugunez, karlistek 35.000 infante, 1.200 zaldizko eta 82
kainon. Liberalek, 160.000 infante, 5.000 zaldizko, 200 kainon gehi
foralak, migeleteak, Guardia Zibila eta Karabineroak.
Argi
ikusten zen indarren proportzioa liberalen eta karlisten artean,4::1.
Azaroak
30 el
ayto (alkatea
eri dago)...
*
Juan Martin Benuza jaunak, Zigakoa,igurain
plaza eskatzen du. No se tomó en consideración.
*
Pedro Javier Perurena eta Pedro Antº Urrutia, aitzineko igurain
plaza bera eskatzen. Perurena jaunari emanen zaio zaharrena
izateagatik en
el ramo.
Soldata 6 erreal ( 1,50 pta) egunean. Lanean hasteko, biharko
egunean, Abenduak 1.
*
Berriz suministroak. Kasu honetan Olaguen
entregatzeko: 1.000 razione haragi en vivo eta 1.000 razione ogi,
diaria
por
unos dias...
Abenduak
14 Espainiako
Real
Decreto:
Ejercito de la Derecha
(Nafarroa), buruzagia Martinez
Campos,
eta Ejercito de la Izquierda
(Baskongadak) burua, Moriones.
8.22.lortu.planoa
Plana:
Exto
de la Derecha,
Iruñetik armadaren puska bat Baztanen
sartu, muga ixteko alde batetik eta bizkitartean bertze puska Lizarra
aldera jo.
Exto
de la Izquierda,
Bizkaia hartu, armadaren parte batek Nerbioi aldea hartzen, bertze
puskak Urkiolan barna Bizkaiko erdialderaino eta hau egin ondoren ,
bi armada osoak Gipuzkoan bildu.
Dena
Abendurako prestatu zuten baina eguraldia kontra, elurra ari zuen eta
ezin hasi. Eta hola akituko zen urtea militarki.
Abenduak
27 Bizkitartean
, Baztan bere baitan: biziak darrai.
...
Ayto
& Junta en la sala consistorial...
*
Fco Iribarren eta Fernando Amorena jaunek beraien kargutarik dimisioa
aurkezten dute eta udalak onartu. Beraien lana? Lurrak neurtzea eta
markatzea. Eta motiboa? Zaharreria.
*
Eskaerak: Pedro Jose Garbijo eta Andres Huarte jaunek, Elizondokoak,
nahi dute ikatza egin. Udala ados baino muga aldean izan zedila.
*
Diote ere ez dagoela garbia abereen larruak norendako diren, hau da,
larru guziak errematatu duenarendako dira edo bakarrik tropei
suministratuak izan direnak.
Ayuntamiento
& Junta General
*
Martin Etulain jaunak, Aldudekoa, eskatzen du lur puska bat, Pais
Quintokoek pagatzen duten bezala, al tanto por ciento.
Batzarrak ezetz.
*
Pedro Jose Larregui jaunak, Azpilkuetakoa, hiru
gaztainondo eskatzen borda bat konpontzeko dagokiona pagatzen.
Batzarra ados.
*
Lekarozko Martin Miguel Irigoyen jaunak laguntza eskatzen du bere
etxea erre baitzaio. Ordenantzaren
arabera emanen zaiola,
dio Batzarrak.
*
Almandozko Pedro Mª Zubiria jaunak eskatzen
el pago de la segunda y tercera hoja por plantaciones de arboles.
Deliberatzen dute Udalbatza berriari jakinaraziko diotela afera hau
konpontzeko.
*
Diote ere nola botaketa egin dela helduko den urtean alkatea izateko
Diputazionari igorri behar dioten hirukotea aukeratzeko: Damaso
Echeverriak 24 boto, Martin Migueltorena 2 boto eta Francisco
Aguerreverk 2 boto. Diputacioneak Damaso
Echeverria
aukeratu zuen.
*
Segidan herrietako alkateak hautatzeko ternak bozkatu zuten, eta
emaitzak....
Erratzu Jose
Irigoyen Azpilkueta Domingo Irisarri
Arizkun Justo Legaz Elbete
Francº Carricaburu
Elizondo Santiago
Larratia Lekaroz Dionisio Olaechea
Gartzain Marcos
Jaimerena Irurita Juan Elizalde
Arraioz Martin
Zozaya Oronoz Francisco Goyeneche
Ziga Juan
Berecochea Aniz Mariano Urrutia
Berroeta
Salvador Arrache Almandoz Pedro Echeverrria
Eta
junteroak
Baztangoiza Juan
Indaburu Azpilkueta
Miguel
Cordova Erratzu
Agustin
Sansiñena Arizkun
Elizondo Dionisio Meoqui
Francisco
Echandi
Francisco
Maritorena
Erberea Martin
Iturralde
Nicolas
Araneta
Basaburua Pedro Garbalena Berroeta
*
Erabaki zuten ere Azaroan egin zen larruen enkantea ez
legala deklaratzea zeren ez baizituzten bete formalitate guziak eta
berriz konbokatu klausula batzuekin: bakarrik
suministroetako erabili ziren abereen larruak izanen ziren
hartzailearendako/ para el arrendador, kalkulatzen ardien larruak 7
errealetan (1,75 pta) eta 17 errealetan (4,25 pta) behienak.
Karlisten armada desegiten ari da.Abenduko azken egunetan hasi ziren deserzioak, lehenik poliki polikitto baino berehala gero eta gehiagok desertatzen zuten, ematen zuen “karlistek dena emana utziko zutela liberalei por no encontrar estos siquiera quien combatir”.
Abenduak
31 el
Ayto en su sala consistorial...
*
Udalbatza zaharrak berria hartu zuen eta Damaso
Echeverriak sobre la cruz de la bara zin egin zuen... eta aginte
makila eman zioten.
Gure
Damaso politikan sartua zagoen eta gerra honetan Junta
Carlista de Guerra de Navarrako
partaidea ikusi dugu.
Datue jauregia |
Eta Datue bere etxea, lehenago erran dugunez. Hemen bidenabarreko ixtorio bat. Urte haietan Gobernu Zentralak ( Errepublikanoak) Congregaciones Religiosak debekatu zituen, haien artean Padres Paules. Padres Paules barreiatu ziren Espainian barna. Batzuk Burgoseko hirian bildu ziren baino 1874n deskubrituak izan ziren eta deserrira igorriak “agentes carlistas” zirelakotan. Eta ara! Baztanen agertuko dira non eta gure Damasoren etxean, Datue jauregian. Harek utziko zien han bizitzeko 1875ean. Eladio Arnaiz, Superior, gehi 19 fraile (hermanos, coadjutores, seminaristas). Diote ere 15 ikasle zituztela. Seminaristak edo baztandarrak? 1876. urtean Datue utziko dute eta Madrila ganen dira.
Bon,
urte honekin akitzeko, Udaletxeko aktak leitzen baditugu ematen du
mundua bakean dagoela baino ez, karlisten estadua erortzekotan dago
eta berehala, supitoki. Gerrako erauntsia badator Baztanera. Martinez
Camposek begietan hartu gaitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario