1873
Erran
dugunez karlistak aitzineko Abenduan berriz martxan jarri zirela eta
saio honetan, irauteko.
Politikoki
Espainiako egoera mugikorra, lodia/lohia zen, nahasia. Ikusi dugu
nola altzamentua hasi zenetik, Amadeo I-ren kontra borrokatu
dutela baino galdu arren karlistak temati. Hala ere Espainia aldean
errepublikanoek kontra eginen dute Erregearen kontra , nornahi
izana.
Kontutan
izan behar da aldi berean eta orduko Espainiako bertze lekuetan ere
gerran zirela edo sartuko direla: Kuba eta Filipinas
(Independentzia), Cartagena (Rebelión Cantonal).
Karlisten
esperantza zen estatu armadaren auleziaz aprobetxatzea baita
politikoki errepublikanoekin ados ez zirenak , beraien erregea
tronoan jartzen lagunduko zietela, baino ez zuten lortu ez bata ez
bertzea. Hala ere, tematu ziren eta borroka, borroka egin zuten.
Armada
karlista:
- Ofizial gehienak azken gerrakoak ziren, hortaz maiz adinekoak. Famatuenak Dorregaray, Ollo, Rada, Las Hormazas, Lizarraga...
- Tropa: Boluntarioak. Hasieran partidetan ibili ziren baino poliki polikitto batailonak bihurtu ziren. Partidak mobilitate haundiago zuten baino batailetan, guduetan aritzeko ez zuten balio.
- Boneta jaunzten zuten. Giputzek azula eta nafarrek gorria, txapa batekin. Baten batek boneta xuria. Denek praka gorria.
- Karlisten armak Remington, Berdan, Ibarra, Lefaucheux edo Chassepots fusilak ziren. Nafarrek normalki Remington fusilak erabiltzen zituzten. Arma hauek ez zuten deus ikusi behar lehenengo gerrakoekin, prezisuagoak eta balak errekamaran sartzen ziren, ez ahotik lehenago bezala, hortaz minutuero tiro gehio. Baioneta segitzen zuten erabiltzen.
Tiroetatik libratzeko, eskapulario bat: Detente bala! Fede haundia izan behar zuten efektoa egiteko.
Detente-bala |
- Kartutxoak edo erosi behar edo berrerabili kaskilo zaharrak (batez bertzekoa, liberalenak sei aldiz erabiltzen ahal zituzten eta frantsenak bida).
- Munizioneak mandoz eramaten ziren, batailon bakoitzak bere karga kajoietan. Liberalek gauza bera.
- Zenbat kobratzen zuten? Boluntario arruntak 1 ½ erreal gehi ogi, ardo eta haragi razione bat. Normalki , Diputazione bakoitzak pagatzen zien beren tropei. Ofizialek doblea.
- Hemen bitxikeri bat: badakigu, urte honetan, Corteak, Elizondoko aberats bat, 20 mutileko partida “erreklutatuko” duela eta laster karlisten armadarekin batuko dela non Cortea gazteak berehala ofiziala bihurtuko baita.
- Aurrekoarekin lotua, norbaitek 100 boluntario pagatzen bazituen, konpainiako kapitaina bihurtzen zen eta 600 boluntario , batailoneko komandantea edo Tenente Koronela.
- Zenbat ziren? (Zenbakiak, taxuz)
Aurreko
gerran bezala hasi ziren kainonerik gabe baino urte honetan lortuko
zituzten lehenbizikoak.
Armada
Gubernamentala:
- Frente aunitz izan arren, armada gubernamentala karlistena baino aise haundiagoa zen. Hasieran saiatu ziren leku aunitzetan egon, hortaz kuartelak Sunbilan, Donezteben edo Elizondon, baino gerra egonkortu zelarik leku horiek utzi eta bakarrik hiri haundiak, hau da hiriburuak, mantendu zituzten. Beraien antolaketa bi arloetan zagoen, puska batek zaintza egiten zuen goarnizione horietan (Iruñea, Bilbao, Gasteiz, Donostia...) eta bertze puska batek ekintzak, hau da , espedizioneak. Helburua argia, karlistak borrokatu baita eragotzi altzamentua Espainiako bertze dermioetara hedatzea. Eta lortu zuten.
- Ofizialak akademiakoak , trebatuak eta meritoz nominatuak. Famatuenak gure historian Moriones, Martinez Campos, Blanco, Primo Rivera, koronel Tejada...
Soldadu gubernamentalak |
- Zenbat ziren? Gerrak irauten zuen neurrian, armada gubernamentala gero eta haundiagoa bihurtu zen. Hondar atakean uholde bat izan zen.
Ilbeltzan,
urtarrilan gaude .Basikoki , karlisten taktika urte honen
hasieran : partidak. Jo eta gan, gelditu gabe.
Partida famatuena, Santa Kruz apezarena |
D. Nicolas Ollo eta bere partida ? Euskal Herria korritzen. Errateko, Bizkaira gan eta haren gibeletik Moriones edo Primo Rivera. Liskarrak nonnahi , Arruazun, Ilbeltzak 7, Lizarraga eta Mendigorrian 8an, Oskian 9an, Etxague eta Beran 16an, Dantxarinean 17an, Igantzin 24an...
Urtarrilak
07 Carlos VII -k agindu zien bere ofizial nagusiei Espainian
sartzea. Eta bi aste beranduago Lizarraga jenerala hemen agertu zen.
Ollo jeneralaren boluntarioekin elkartu eta 2.000 boluntario
maneiatzen dituzte, Lizarra, Jaiz, eta inguruko herrietan dirua eta
razioneak eskatzen, Lantz, Eztunigan, Irurtzun, Altsasun, Ultzaman...
Baztanen
aldean Oscariz jauna partidaren kefea. Armak Aldudetik
pasatzen.
Moriones
destituido, D.Manuel Pavia al mando.
Hau, Pavía, saiatu zen trenak eta telegrafoak ongi zebiltzatela
baina Nafarroara Ollo jenerala Bizkaitik itzultzean , Nafarroako trena
(Gasteiz/Iruñea) deskarrilarazi zuen.
Hogei
egun beranduago
Pavia dimisionado eta bere partez Nouvilas
jenerala al mando del ejercito del Norte.
Otsailak
06 Boletin de Comercio
(Finanziero-antifuerista-Santander)
“Se
han adherido a las gestiones practicadas por el Centro
Hispano-Ultramarino y Junta de la Liga Nacional, Ultramarreko
(Kuba +
Puerto Rico) erreformen kontra Guaza,
Peralta, Burguete, Yanci, Sumbilla, Sorauren, Santisteban, Arizcun,
Oronoz, Errazu, Berroeta, Narvarte, Irurita, Garzain eta
Almandozko barrideak”.
Centro
Hispano-Ultramarino y
Junta de la Liga Nacional ? Gobernuak Puerto Ricon (ez Kuban!)
esklabuak liberatu nahi ditu eta esklabotasuna abolitu. Puerto
Ricon interesak zituztenak koleratu ziren eta horien artean,
ahalkemangarria, gu, baztandarrak. Bon, maixterrak noski ezetz eta
liberal, errepublikano eta katoliko onak ere ez ( hondarrean
bizpaihiru interesatuak, gure osaba mutilzaharraren bat) baino,
zinez, paperetan agertu ginen baztandarrak ordura artioko statusa
defenditzen..
Kontra
egiteko eskusa la integridad de la Patria
jokoan zagoela eta monarkiko alfonsinoak, moderatuak eta
baita karlistak ere alde zituzten Liga Nacionalekoek.
Otsailak
11 Eta honetan, Alta Política, Espainiako erregeak, Don
Amadeo de Saboiak abdikatu egin zuen! Eta
Errepublika proklamatu zen, Espainiako Lehen Errepublika.
Errepublika proklamatu zen, Espainiako Lehen Errepublika.
Blokeo
instituzionala, katalanak asaldatuak, monarkiko liberalak are
gehiago... egoera nahasia.
Karlistak
beren baitan, dena den, uste zuten monarkiko guziak (alfonsinoak,
moderatuak eta abar) beren alde izanen zituztela eta bai,baten bat alde
izan zuten baino guti. Segi ziren partidak antolatzen eta armada
liberala purdia galtzen haien gibeletik. Xuxen ez zuten borrokatzen,
iheska beti, ahal zutelarik jo, bertzenaz addio.
Otsailak
17 Dorregaray karlista jenerala Dantxarineatik Goizuetara, eta
gero Asiain aldera. Han elkartu Ollo eta Pérula jeneralekin.
Liberal-errepublikanoak haien gibeletik, Nafarroa erdia korritzen,
Amezkoak, Lana, Sansol, Labraza eta holakoetan , kontramartxa batean
, to, baztandarrak Marques de las Hormazasekin gaten zirenak,
asaldatu eta izitu, hasi ziren barraiatzen baita armak botatzen ere!
Beharrik Ocariz koronela han zagoela eta zanpaka haiekin ,
a palos eta insultatzen, geldiarazi zituela. Hau armada
karlista!
Martxoak 17 El Pensamiento Español (Karlista-Madrid)
... “pasa den 14an, Arantzan borrokan lotu dira Castañonen columna (3.000 soldadu) eta Dorregarayen partida (600), azken hauek barreiatu ziren... gero mendietan zehar Iruritara ailegatu ziren goizeko zazpietan eta gelditu gabe Ultzamara...”
Dorregaray
jeneralak segitzen du bere tropak berratzen.
1º
Batallon de Ollo, 2º Batallon de Rada, 3º Batallon Baztanen
antolatzen da, 4º Batallon Baztanen ere antolatzen baino Ekainara
artio ez zen prestatua. Oroitarazteko: Konpainia = ±
100 mutil, Batailon = 8 Konpainia ±
800 lagun (normalki gutiago).
Hainbertze
karlista Baztanen ez du erran nahi Baztan karlistena zela, kontra,
Elizondo gubernamental errepublikanoen eskuetan zagoen egun horietan.
Ez dugu ahaztu behar nola hauteskundeetan momentu batzuentan
liberalek irabazi egin dutela Baztanen. Eta hemen baztandar liberal baten kontua:
Eguna
ez dakigu, baino suposatzen ahal dugu sasoin honetan, udaberrian, izan zela.
Protagonista Francisco Elizondo, nere birraitetxi, Erratzun.
Atalogie/Atalohia |
Naski,
herriko guziek holako zerbait eginen zutela. Etxe bakoitzak bere sistema
izanen zuen. Senpereneko etxekojaunak zion bere etxean gibeleko
despentsan zilo bat egin eta han gauzak atxiki egin zituztela
karlistadetan.
Armada
inbasora Arizkundik zetorren, zubi gainetik pasa eta baionetetan
sartuak, boneta gisa, bidean ebatsitako ogiak edo taloak ekartzen
zituzten. Itxura kuriosoa izanen zen .(Ez
zen egia izanen zeren bidean ez da /zen bordarik, baino leienda
polita.) .
Herriko
jendea haserre zagoen, bai haserre, baino ez inbadituak zirelakoz.
Bai to! Erratzuarrak haserre ziren zeren herriko jendea, lanera
egunero gan behar baitzen eta biztartean, “okupazioko armada”,
pikero batzuk, Erratzuko plazan besta gorra egiten : mutildantzak
dantzatzen eta pilotaz jostatzen ibiltzen baitziren egun guzia, deus
egin gabe.
(Ixtorio
hau kontatu dugu “Erratzuko kontuak”-etan eta kostatzen zaigu
suposatzea gure etxean bakarrik holako ixtorioak dakizkigula. Ez daki
inork holakorik? Balime dakizue, estimatzen da informazionea).
Bidenabar.
Altxatu zituzten gauzen artean, zerrikia. Kuriosoa.
Gubernamentalek eta karlistek Udaletxean eskatzen dutena beti da
behikia edo ardikia. Bertze hitzekin, zerriei
esker baztandarrak ez ziren gosez hil.
Martxoak
24 ... el Ayuntamiento en su Sala...
*
Que con el fin de atender a los gastos de las partidas carlistas....
herriek bil dezatela kontribuzioneko bigarren plazoa eta Depositarian
(Baztango
udaleko boltsan) Apirilaren 10ekoan baino lehen
entrega dezatela.
*
Herriek aurkez /presenta ditzatela hilabeteko amaieran
(karlistendako) suministroen kontuak eta dagozkien erreziboak.
Ikusten
denez, hondarrean Udaletxean enteratu dira gerran direla eta gerra
negozio karioa da. Udaletxea biltzen delarik, beti kontu bera, mantra
bat bezala: dirua, dirua eta dirua. Aspertzen direnean,
haragia eta akitzeko, ogia. Hauek
dira bi armadek eskatzen dutena sistematikoki: dirua,
haragia eta ogia.
Baina
hortik aparte, Elizondo, guarnizione haundi batekin, karabineroak eta
guardia zibilak, tropak aparte, liberalez lepo zagoen. Egia da
bertze herrietan , dirudienez, karlistak nagusi baina Udaletxean
leitu dugun hondar bilkura honetan tratatu dutena eskizofrenikoa,
harrifikatzekoa da! Liberalen azpian eta deliberatzen nola zaindu
karlistak ! Nola konpontzen ziren?
Erran
behar da ere, Otsondo pasa eta dena karlistena : Dantxarinean beren
aduana zuten , Urdazubin kartutxoak egiteko lantegi bat eta Arxurian
gaztelu bat.
Dena
den hala pasa zen Martxoa eta Apirila, tiroketa franko baino batere
ez serio.
Apirilak
14 ... Ayuntamiento y Junta General en la
Sala...
Por
el Ayuntamiento
*
Diote nola harakindegiko TABLAS hartu zituenak, Guillermo Goyeneche,
konprometitu zen kiloa bortz errealetan (1,25 pta) saltzea baina
egoera normal batean eta inola ere ez por circunstancias ordinarias
como las actuales, hortaz erabakitzen dute haragiaren prezioa igatea
un real de vellon (0,25
pta) por kilo, mientras duren
las circunstancias.
Por
la Junta General
*
Ikusia nola adostua zuten Guillermo Goyenecherekin, kilo
haragi sei errealetan (1,50
pta) pagatzeko tanto
por las tropas del Gobierno como por las partidas carlistas...
eta nola konpromiso hori akitzen zen hilabete hontan, eskatzen
diote Goyenetxeri ia segitzen ahal zuen. Goienetxek ezetz. Berarekin
tratatu ondoren, deliberatu zuten segituko zuela hiru hilabetez,
zazpi errealetan (1,75 pta) kiloa pagatzen.
Hemen
paranoia mundiala, alde bakoitzak ez zekien zertan ari ziren
bertzeak?
*
Halaber diote nola iratzeleku aferekin gauzak gaizki egiten ari
direla eta kontrolatzeko komisione bat antolatuko da negozioa
argitzeko.
* Ikusia
zenbat inbertitu den orain arte en las
partidas (carlistas) eta ikusten 80.000eko (20.000 pta)
defizita dutela herri ezberdinetarik ateraia , erabaki
zuten banatzea 100.000 erreal (25.000
pta) herri guzien kapitalaren
arabera eta diru hori Depositarian entregatu behar zela.
Epea
, Maiatzaren lehena.
*
Ikusia nola agertu zela el Gefe encargado
para levantar 60.000 real-de-vellon...(
15.000 pta) exigidos por el
Gefe Carlista Sr. D.Nicolas Ollo, deliberatu zuten lehen bait lehen
pagatzea isunak ebitatzeko, quedando esta cantidad... a interés de
4% sobre los arbitrios del Valle. (Ez
dugu ulertzen)
Ez
dakigu ekonomiaz baina Baztango boltsa hustutzen ari dira, eta nola.
Erran
dugunez, orain artio karlistak lasterka batean ari ziren,
estrategiaz. Hala ere haien
artean baziren zuzen borrokatu nahi zutenak. Eta Maiatzean lehen
aldiz bi armadak topatuko dira.
Maiatzak
05 Maiatzak 5, Eraul herrian , Lizarra ondoan, topatu ziren bi armadak,
borrokan lotu eta karlistek irabazi!
Gerra
honetako nobedade bat: Servicio Sanitario. Gurutze Gorria
esistitzen zen dagoeneko eta karlistek bere “adarra” sortu zuten:
“La Caridad”, Dnª
Margarita de Borbón-Parmak ( Carlos VII-ren emaztea eta
karlisten Erregina) fundatua eta Frantziatik etortzen zitzaion
laguntzarekin (Junta Karlistarena, naski) gauza izanen da Iratxeko
Ospitalea antolatzeko 500 eri zaintzeko kapazitatearekin!!!
Teorian
ospitale karlista batek 4 mediku zituen, botikario bat, ospitalarioak
eta Hermanas de la Caridad talde bat.
Uniformea ? Boneta morea, blusa eta prakak kolore berarekin eta margarita bat soldaduen txaparen ordez.
Uniformea ? Boneta morea, blusa eta prakak kolore berarekin eta margarita bat soldaduen txaparen ordez.
Bertze berrikuntza, anbulantziarena: borroketan dozena
erdi bat zituzten prest.
Honek, Eraulgo gudua, karlisten gerra taktika aldatuko zuen. Partida baino gehiago batailonak erabiliko dituzte.
Maiatzak
18 Junta .. en la Sala... en calidad de
extaordinaria
*
Ikusia Baztango boltsaren egoera, los fondos,
penagarria, eta ikusten behar direla
“existencias” eskaera guziei erantzuna emateko,
hallandose en descubierto de 160.000 reales
(40.000 pta), erabaki zuten herri guzien artean 100.000 erreal
(25.000 pta) bildu, Depositarian uzteko. Epea, Ekainaren lehena.
*
Halaber eta aitzinekoa kontutan izan gabe,eskatzea Diputazioneri
baimena para tener a interés hasta la
cantidad de 600.000 reales (150.000
pta) sobre los arbitrios del
Valle, dituzten zorrak por suministros de diferentes fuerzas
militares baita ere egiten ari diren gotortzeko lanengatik.
Bi
aste beranduago,Ekainak 02, gauza bera: gerra karioa da eta
pagatzaileak beti Herria.
Junta
General y Ayuntamiento en la Sala...
*
Kontutan izaten dauzkaten gastuak suministroak eta gotortzeko lanak
pagatzeko 11.000 duroko (55.000 pta) zirela, deliberatzen zuten
baimena eskatzea diru gehio lortzeko interes batean.
* Diote ere bildu duten ogia/garia, erregu bat (± 28 litro) 26 errealetan (6,50 pta) pagatuko dela.
* Udaletxeko ostalariak (kargodunak biltzekotan bazkaltzen zuten, ala fede) dio nola haragia eta jateko bertze gauzak kariotu direla eta hortaz erabakitzen dute , momentuz, bazkari bakoitzak 9 erreal (2,25 pta) izanen zela hasta que cambien las circunstancias.
Ekainak
13 Rebelion Cantonal
Espainia aldean, errepublikano
federalistak armetan
altzatuko dira. Cartagenan (Murcia) hasi ziren, handik
Murtzia, Balentzia eta Andaluziara hedatu, “kantoia” bihurtzen
leku bakoitza, hortik izena, Errepublika Federal Espainiarra
proklamatzeko, azpitik goiti/de abajo
arriba, Cartagenan akitzeko sei hilabete beranduago deus
lortu gabe.
Zer
suposatzen du honek? Armada espainiarrak bertze frente zabala baduela
bere tropak han engaiatzeko eta nolabait, karlistengan zagoen presioa
arintzen.
Ekainak
15 El Ayuntamiento en la Sala...
Deliberatzen
dute: Ikusten nola la columna de Sr.Tejadak
(Elizondoko Coronel
de Carabineros) eskatzen ditu
200 tantai 25 oinetako (oin
bat = 0,2617 mt, 25
= 6,54 mt) luzerarekin eta 47
tantai 12 oinetakoak (
12 oin = 3,14 mt ) baita
itzeak, morteroa, zaretoak eta abar kuartela gotortzeko ere.
Deliberatu zen banaketa herrien populazioaren arabera egitea: Ikusten
denez, orduan herri haundiena Arizkun zela, Erratzu eta Elizondo
parekoak eta gero Irurita.
Zuraje hau, zertarako? Fortin bat egiteko. Lehenago ere ikusi dugu Udaletxean eskatzen ari direla dirua "zerbait"gotortzeko. Dirudienez Balleko Etxea, hau da Udaletxea bera zela, baino pentsatzen dugu ez zela hori bakarrik. Izaten ahal zen ere Kuartela (Miserikordia Zaharra), Elizondo bera edo batek daki zer.
Holakoetan, Ekainak 26, Udaben, Basaburuan, bi armadak borrokan lotu eta berriz karlistak garaileak!! Honek beraien konfiantza bizkortu zuen eta beren tropak berratzen ere.
Holakoetan, Ekainak 26, Udaben, Basaburuan, bi armadak borrokan lotu eta berriz karlistak garaileak!! Honek beraien konfiantza bizkortu zuen eta beren tropak berratzen ere.
Uztailean
Nouvilas jenerala dimisionado eta Sanchez
Bregua nagusi berria.
Uztailak
04 ... reunido el ayuntamiento del Valle
en la casa titulada Michelenea
que se ha destinado para celebrar sesiones de Ayuntamiento...
Mitxelenea
bihurtuko da Baztango Udaletxea gerra akitu artio.
Eta
zer tratatu behar? Dirua, dirua eta dirua.
*
Suministroetako kontuak begiratu ondoren, azken hiru hilabetetan
ikusi da 150.000 errealeko (37.500 pta) multzoa behar dela eta banaketa 14 herri
artean izanen dela 7.000 durokoa (35.000 pta) herrien kapitalaren
arabera. Epea hilabete honetako 15ean.
*
Diputazionaren eskaeraren arabera, kontribuzionetik biltzen den dirua
hartua pagatuko zaio al Gefe de la Columna
Sr.Tejada la cantidad de 76.690 reales (19.172,50 pta) .
*
Jakitean hilabete honetako 24an akitzen dela Guillermo Goyenecherekin
zuten kontrata haragia hornitzeko a las
fuerzas beligerantes (liberalak + karlistak) deliberatzen
dute herri bakoitzan en Batzarre
afera tratatzea aterabideren bat bilatzeko.
*
Enterados de las obras de fortificación que se están ejecutando en
la Casa de Ayuntamiento... non dago artxiboa
dokumentuekin desde tiempo inmemorial eta jakiten etxea hartua
dagoela militarki ,
arriskuan baitago artxiboa eta desager daitekela sute batez edo
bertze motiboren gatik, hortaz erabakitzen da artxiboa Arizkuna
eramatea eta leku seguruan eta konfiantzazko pertsona batekin uztea.
Berri
guzi hauek zer diote? Udaletxea gotortzen ari direla, zurezko
parapeto batekin ? Argi dago dirua behar dutela eta horretarako
Baztan odol husten ari direla bai gobernukoak bai karlistak eta hala
ere Baztanek ez du bere burua galtzen eta saiatzen ari da bizi
irauten. Udala/Balleko Etxea , hau da, Baztan osoa, ez da
desagertzen inoiz, baztandarrak beti saiatuko dira kontrolatzen "beraien eguneko aferak".
Uztailak
07, San Fermin Hemen
bitxikeri bat. Madrilgo periodista batek , ASMODEO,
( Ramón Navarrete-ren goitizena) deliberatzen du bidaiatzea
karlisten lurraldean barna , territorio komantxe. Hemen bere kronika:
La Epoca (Monarkiko-alfonsinoa.Madrid)
Correspontsalak
dio “...
San Fermin egunean
Iruñera
ailegatu ginen (trenez)
eta San Fermin eguna izan arren hiria tristea , etsitua, hila zagoen.
Ez zen ezta zezen korridarik.... mutilak jostetan ari ziren
trinketean, gauerako bazen antzerki xume bat...
Zortzi
jarlekutako “omnibus” batean gateagatik Iruñetik Baionara...
1.500 erreal (375
pta).
Gerra baino lehen 12 duro
(60 pta) zen,
con un solo tiro (
dena
segidoan)
y de la manera mas incomoda.
Holakoa zen Alikantekoa. Nolakoa izanen zen Iruñekoa? |
Ultzamako
Benta lehen etapa da, han
gelditu behar gosaltzeko eta abereak deskantsatzeko. Bigarren
partea... Elbeteraino,
non gaua pasa behar. Hotela zamaltzainen ostatu zahar bat da... utzia,
miserablea, zikina, ohatzeak anti-diluvianas, colgaduras de terliz
colorado, kataderak ohatzeen denboretakoak, pinuzko mahai
mainkurrenak.... aziendak leku hobea du gizasemek baino...
Han
afaldu eta lo... nerekin zihoazten andreak (
ez zen bakarrik bidaiatzen)...
galdera tematuarekin “Non dira karlistak?”
Berehala asetu ziren, ez behin, birritan topatu genituen. Karlistak
kotxera hurbildu, agurtu izigarriko fineziarekin... pasaporteak
eskatu eta bi erreal (0,50
pta) fardel
bakoitzarengatik Dantxarineako aduanan.
Ez
genuen topatu Valdespinako markesa ezta Las Hormazasekoa ere (bi
karlista famatuak), ez genuen aditu ezta fusil baten
asotsik ere, en fin , el pais quieto, tranquilo, sosegado.
Elizondotik,
donde hay una fuerte columna republicana, ordu erdi batera karlistek
dituzte aduanak...
Elbetetik
goizeko bortzetan atera ginen eta goizeko bederatzietan Ainhoako
aduanan ginen... (eta
handik Baionara).
” ASMODEO-k.
Uztailak
10 ...
el Ayuntamiento ... en Michelenea...
*
Designatzen dute mahai elektoralak nor izanen diren probisionalki
datorren udal hauteskunderako.
*
Norbait balime dago interesatua en el abastecimiento de carne a las
tropas, aurkezten ahal ditu proposamenak helduko den 19aren goizeko
bederatzira artio.
Uztailak
11 Asmodeo jaunak berriz.
La
Epoca (Monarkiko-alfonsinoa.Madrid) Jueves
Correspontsalak
dio : “ Babesten ninduen aingeruak, berari
esker Baionako hiri tristetik ahal nintzen atera lau
egun beranduago... handik
hartu nuen kotxea, kolpe batez/ de un tiro Nafarroako hiribururaino.
Goizeko orduetan (01.00)
kotxean sartu ginen... kotxeak ez zituen kortinilarik ezta kristalik
lehioetan ere eta alkitto gor eta estu batean jarri behar. Batek
nabaritzen zuen bere hezurrak kiliki bezala, lokatuak. Goizeko lau
t'erdietan Dantxarineako karlisten aduanara ailegatu ginen non
“Tienen Vds. algo que
declarar?” Genituen
pasaporteak erakutsi genizkien... eta berriak behar genituela erran
ziguten. Sei erreal-de-vellon, antiguo estilo, una peseta y 50
centimos, modu sinple batez kontribuzione bat kobratzeko. Pagatu
genuen eta problemarik gabe Elbeteraino non aldatu behar genituen
mandoak eta txokolatea hartu hango ostatu batean , nere irakurleak
eta biek ongi ezagutzen duguna deskribatu dugulakotz hemen lehen
aldiz gelditu ginelarik.
Atsaldeko
5etan Iruinean sartu ginen... ateak 6etan ixten dira... gaur egun
hiria etsaiez inguratua dago, setio baten mehatxupean.”
ASMADEO-k.
Hemen
erran behar da karlistek Iruñea ia blokeatua zutela. Hala ere
harrigarria nola jendea mugitzen ahal zen alde batetik bertzera.
Bidenabar, 16 ordu Baiona-Iruñea.
Uztailak
16 Don
Jose Saenz de Tejada koronelak komentatzen du Doneztebetik nola berak
gidatzen duen “columna” gutitzen ari dela,
zeren Sunbilan, Donezteben eta Elizondon utzi izan dituen soldaduak
hango gotorlekuak bizkortzeko. Hala ere,
oraindik 450 combatientes ditu berarekin. Berak
dio ere nola Elizondoko
lanak arront aitzinatuak direla una villa completamente abierta izan
arren.
Zer ari dira egiten? Lehenengo gerran bezala , kuartela aparte, Elizondoko herria
babesten ari dira harresi batekin? Udaletxea? Segur ez dakigu deus.
Berak dio nola Elizondon utziak zituela la Compañia de Telegrafos del 4º Rgto de Ingenieros protegida por dos compañias del Principe y 50 voluntarios mobilizados (± 350 soldadu). Karabineroak eta Guardia Zibilak ere baziren. Ez du erraten baino printzipioz 50 boluntario horiek baztandarrak dira.
Berak dio nola Elizondon utziak zituela la Compañia de Telegrafos del 4º Rgto de Ingenieros protegida por dos compañias del Principe y 50 voluntarios mobilizados (± 350 soldadu). Karabineroak eta Guardia Zibilak ere baziren. Ez du erraten baino printzipioz 50 boluntario horiek baztandarrak dira.
Egun
berean. Zugarramurdi,
17 de Julio de 1873.
Atzo
(Uztailak
16), goizeko hamarretan sartu zen herri
hontan (Zugarramurdi)
Don Carlos de Borbon... ni
kasualitatez lekukoa izan nintzen. Ezkilak jo zituzten eta Peña
Platako kainonen asotsak anunziatzen zuen hurbiltzen ari zela herri
honetara pertsonai hura... Segidoan giputzen bi konpainia , bertze
bida Martinezen partidakoak, formatu ziren herriko sarreratik elizako
ateraino...
Pretendientea, montado en un magnifico caballo de pura sangre andaluza, plazan sartu zen eta nik, gertakari hauetaz narratzaile fidela izanez, ez dut ikusi karlisten artean sortzen ari zen entusiasmo haundiagorik. Jendea, milaka, uhiukatzen zuen “Viva el Rey!” eta zapelak eta bonetak airera botatzen...
Elizako atera ailegatzekotan, zaldi gainetik jautsi zen eta elizan sartu zen bajo palio, bortz apez makilak eramaten, horietarik lau Aragoikoak eta seigarren makila artileriako koronel batek... Elizan Te Deum bat kantatu zen.. gero parrokoaren etxean gosaldu zuen.
Pretendientea, montado en un magnifico caballo de pura sangre andaluza, plazan sartu zen eta nik, gertakari hauetaz narratzaile fidela izanez, ez dut ikusi karlisten artean sortzen ari zen entusiasmo haundiagorik. Jendea, milaka, uhiukatzen zuen “Viva el Rey!” eta zapelak eta bonetak airera botatzen...
Elizako atera ailegatzekotan, zaldi gainetik jautsi zen eta elizan sartu zen bajo palio, bortz apez makilak eramaten, horietarik lau Aragoikoak eta seigarren makila artileriako koronel batek... Elizan Te Deum bat kantatu zen.. gero parrokoaren etxean gosaldu zuen.
Atsaldeko
hiruetan hemendik gan zen 400 soldaduekin, 20 zaldizko eta kainon
batekin, bi ordu beranduago 2.500 gizon gehio elkartu zaizkion...
La
Esperanza (Karlista.Madrid)
Arizcun,
16 (17 ) de Julio de 1873
Sr.
Director... serían las 10 y media de mañana cuando S.M. (Su
Majestad)
agertu zen Zugarramurdiko Venta de Arriba-n... Han zagoen “el
estado mayor” eta jende aunitz. S.M.-k zapela kentzen,
Viva España! uhiukatu zuen eta denek “Viva el Rey!”
erantzun zuten...
Urdazubitik
S.M. Atxuelara igan zen non zituen bere esperoan
Nafarroako 5º Batailona Marques de las Hormazasek agintzen duena...
eta giputzen Azpeitia, Tolosa eta Bergarako batailonak.
El Rey
montado en su brioso y arrogante caballo blanco... ailegatu ginen
honat (Arizkun)
gaueko bederatzietan. S.M. jautsi zen zaldiarengandik Klarisen
konbenturen aitzinean eta Arrosario Saindua errezatu zuen eta gero
Te Deum-a kantatu zen.
Arizkun. Klarisen Konbentua |
Akitzean,
S.M. erretiratu zen prestatu zioten etxera non Azpeitiako
batailoneko musikako bandak jo zuen afaltzen ari zen biztartean....
Uztailak
17 Doneztebe, Guardia Zibilen Tejada koronelak :
“A
la una de la madrugada... hartu nuen ahozko parte bat erraten
Pretendientea 3.000 gizonekin eta 3 kainonekin Otsondoko lepoa jautsi
ondoren Arizkungo eta Azpilkuetako herrietan jarri zela. Ohartu
nintzen ze egoeran gelditzen zen Elizondo, zeren obrak akitu gabe
baitziren... goizeko lauetan hasi nintzen martxa ailegatzen
Elizondoko bistara etsaiak errekonozimiento bat hasia zirelarik.
Kuartelera ailegatu bezain fite Ingenierosen kapitanak jakinarazi
zizkidan gure tropen posizioneak y su excelente espiritu asi como el
de su poblacion baita etsaien egoera ere. Denbora guttitan herriaren
(Elizondoren)
gainetik ikusi nituen etsaiak korritzen. Erabaki nuen gure artileria
aitzinatzea Guardia Zibilen eta Pontoneros del 4º de Ingenierosen
konpainiez babestua, granadazko zazpi tiro egiten eta horietako
batek hain bete-betekoa izan zen zein etsaiak mendiko bertze aldera
pasa zirela.
Nere
egoera ikusia,, atakatua, bakarrik defentsiboa izaten ahal zen...
eguna pasa zen borrokarik gabe, tiro sueltoren bat... atsean etsaiak
ari ziren mugitzen Elbeteko sarrerako ohianean eta agindu nuen
kainoak ateratzea lau konpainien laguntzarekin eta zalditeria prest
ere zagoen etsaien kontra kargatzeko, karreterara ateratzen baziren.
Bortz tiro aski izan ziren hiru etsai hiltzeko eta haien ausardia
zigortzeko.”
Uztailak
17/18 Elizondo.“Riguroso bloqueo.
Tiro sueltoren bat...”
Bertizko Jauregia. |
Uztailak 19 Tejada koronelak: “El Pretendientek utzi zuen lekua argiastean...Mugaire aldera, atsedena hartzen Bertizko Jauregian, propiedad del Marques de las Hormazas.
...kontatu
ditugun ekintzak suertatzen ziren bitartean ez dira gelditu, ezta
momentu batez . egiten ari ziren defentsarako lanak, gure partetik
desgraziarik sufritu gabe.”
El
Pensamiento Español (karlista-Madrid) del 30 de
Julio
Karta
batek: “ Narvarte, 20
de Julio de 1873:
Mi
querido C.
Erregea
arras kontent dago. S.M. Arizkunen egon da 16ko
atsaldetik 19ko goizera artio Narbarterat gateko. 17an
haren erret eskua musukatzera kefe eta ofizial guziak onartuak izan
ziren, 18an herriko jendea... S.M. mezara gaten da egunero eta
atsaldean arrosarioa bere tropa guziarekin...”
Uztailak
20 Tejada koronelak berriz Elizondotik:
Arraioz |
Laburbilduz,
karlistek lortu dute beren Erregea beraien artean izatea. Politikoki izigarriko inportantzia zuen horrek eta tropen moralarendako ez zen gehiagorik.
Uztailak
21 ..el Ayuntamiento... en Michelenea....
*
Habiendo procedido al escrutinio general de votos en el Distrito
Municipal para elección de concejales y que no pudo verificarse el
dia 19 for falta de concurrencia de nº suficiente de dichos
concejales ni comisionados, resultan elegidos los que aparecen en el
acta extendida ...archivada en esta secretaría.
*
Ikusia inork ez duela hartu nahi haragiaren suministroaren ardura,
Udalak eskatzen dio Goyenecheri berriz har dezala ardura Urriara
artio, kiloa 7 errealetan (1,75 pta) pagatzen eta larrua
beretako. Presako kasuetan, herriek berariek egiten ahal dute
suministro hori eta orduan larrua herriarendako. Sobratzen bada
haragia eta 40 kilo baino gutiago balime da,
entregatuko ahal du en la tabla de este pueblo (Elizondoko
harakindegian) sei errealetan
(1,50
pta) kiloa. Hori
bai, haragia egoera onean egon behar , bien
condicionada, eta larrua herriarendako. 40 kilo baino gehio pisatzen badu, larrua Goyenecherendako.
*
No teniendo fondos aitzineko eta helduko diren suministroak
pagatzeko deliberatzen dute 14.000 duroko (70.000
pta) prestamo bat eskatzea, baimena Diputazioneari
eskatu ondoren.
*
Conviniendo haya personas autorizadas aurreko lanak betetzeko,
aukeratu zituzten hiru kargodun lan horretarako: D. Miguel Iturralde,
D. Juan Simón Apezteguia eta D. Martin Esteban Plaza.
Uztailaren
26an karlistek Altsasu hartzen dute, hurrengo egunean Lizarraga
jenerala Beasainera ailegatzen da eta 30ean Elgoibar konkistatu.
Hamar
egun lehenago Arraiozen borrokan lotu ziren.
Abuztuan
gara.
Diario
de Avisos de Zaragoza-k Abuztuaren zazpian publikatzen du:
Bayona
Abuztuak 03.
Detalles
de mi viaje a Bayona, zeinean ez ditut ikusi columnarik ezta
partidarik ere. Trenbidea Milagrotik Iruñeraino 200 karabinerok
kontrolatzen zuten eta Olaguetik mugaraino parejas de carlistas ni
mas ni menos que antes se encontraba la Guardia Civil, bakarrik
Elizondon non kokatua dago columna ttiki bat, 700 soldadu uste dut,
mandada por el coronel Tejada. Diligenziek Urdazubiraino martxa
gelditu gabe egiten dute non bada karlisten postu bat, eskatzen 20 rs
(5 pta)
10 urte baino zaharrago den bidaiariari...
Lau
egun beranduago,
Liberal-errepublikanoek
(Tejada koronela) Baztan abandonatu
zuten. Eguna,
Abuztuak 7.
Abuztuak
08 El Pensamiento Español (Karlista.Madrid)
La
columna de Tejada atzo (abuztuak
07) atsaldean ailegatu zen Atarrabiara Baztandik
etorria... En Baztan se deploraba la salida de la fuerza, zeinekin
boluntarioak (
Voluntarios de la República) eta aunitz barride gan
baitziren...”
Nor
dira Voluntario hauek? Aitzineko gerran bezala karlisten kontra
borrokatu zuten baztandarrek. Ez dakigu haien izenak edo zein
herrietakoak ziren, baina han ziren.
La
Nacion (Monarkikoa.Madrid)
“Tejadaren
columna atzoko atsaldean Iruinean sartu zen Elizondoko 35
boluntarioekin. Hauetarik 6k lortu zuten Frantziara ihes
egitea eta haietarik bat karlistengana gan zen eta hauek
afusilatu zuten. Elizondoko familia frankok Frantziara ihes egin du.”
Abuztuak
09 El Pensamiento Español (Karlista.Madrid)
“Elizondo
abandonatzean zaintzen zuen tropak, berehala bi batailon karlista
okupatu zuten el magnifico fuerte acabado de construir.”
Zein da “fuerte” hori? Miserikodia
Zaharreko Kuartela? Udaletxea? Bertze zerbait?
Abuztuak
11 El Pensamiento Español (Karlista.Madrid)
“Dorregaray
5.000 gizonekin erenegunean (Abuztuak,09)
Ultzamatik Baztanera gan zen non
Hormazas han baitzagoen. Don Carlos Irurtzuna lekutu da...”
(Egun
berean eta egunkari berean, pixkat behitixago) Don
Carlos,
nafarren
faccioneko erdiarekin Baztanen dago eta Dorregaray bertze erdiarekin
Uharte-Arakilera gibelatu da.”
(Egun
berean eta egunkari berean, hurrengo orrian) El
Diario Español-en arabera...
karlistak Elizondon sartu dira ere bai, non momentuz pretendienteak
bere kortea jarri du. Pretendientearekin 6.000 gizon doazte.”
Kontraerrana
galanta: Nor zagoen Baztanen, Dorregaray, Carlos VII edo bertze norbait?
Abuztuak
20 La Igualdad (Federalista-errepublikanoa.Madrid)
“La
Montaña-k, Iruñeko egunkaria, dio nola Elizondon Errepublikako
Boluntarioak, zaharrak zirelakotz ezin zutela Tejadarekin
handik lekutu, gero karlistek afusilatu dituztela.”
Berri
nahasiak. Tejada koronelak zioen 50 zirela, periodiko batek 35
Iruñera gana zirela, sei Aldudera eta bat preso, hau da 42
boluntario. Lehenago bertze periodiko batek erraten zuen bat eta
bakarra izan zela afusilatua. Elizako liburuetan ez da deus agertzen.
Gauza bakarra eta seguruena, baztandarrak zirela, baino batek daki.
Abuztuan,
Gares eta Zirauki karlistenak dira baita ia Bidasoa osoa ere,
Baztan barne, tirorik gabe zeren liberalak erretiratu baitira
Iruñera. Ondoren Auritz eta Agoitz konkistatu eta 24an Lizarra.
Gauza
bera Gipuzkoan, karlistek 13an Bergara, 15ean Eibar eta egun batzuk
beranduago Azpeitia, Azkoitia eta Zarautz hartzen dituzte.
Abuztuak
23 Karlisten Kuartel Jeneralak hasi zuen publikatzen bere
periodikoa, El Cuartel Real,
normalki astero bi aldiz, non eta Baztanen, bai, Arxurian, hango
gazteluan. Han inprimituko dituzte lehenbiziko bortz ale eta gero
handik erredakzionea Lizarrara eramanen dute.
Abuztuak
30 El Cuartel Real ( Karlisten Boletina)
“La
Junta gubernativa de Navarra orain artio Beran egon da... eta
lekutu da bere gauza guziekin Elizondora, zeina inportantago
baita eta hobekiago kokatua ere.”
Elizondon baino lehen Arxurian eta Urdazubin egon zen. |
Irailean
Gobernu Zentralak Nafarroan Iruñea, Tafalla eta Erribera (Tutera)
kontrolatzen ditu bakarrik.
Gipuzkoako
barnekaldea karlista da, Tolosa ezik, hau setiatua baitute.
Irailak
04 ... Ayuntamiento ... en Michelenea
bajo la presidencia del Teniente Alcalde Miguel Iturralde..
*
Jakinarazten dute nola ailegatu den zirkular bat adierazten
suspensión para tomar posesión de los ayuntamientos nombrados.
*
Udaletxe honetan bildua dagoen garia/ogia
por orden del Excm. Sr. Comandante General de la Provincia Sr.
Maldonado, suministroetan erabiliko da ,okinek lau liberako (±
1,20 kg) 13 ogi egiten erregu batekin.
*
Ikusia nola dagoen gaur egun Udaletxeko obra, afera tratatu ondoren,
deliberatzen dute ez egitea deus berririk eta
uztea dagoen bezala.
Lehenago erran dugunez, ematen du Udaletxea gotortu zutela, el fortin, eta ez zagoela modu onean han udalaren bilkurak egiteko, hortaz gerra akitu artio Mitxelenean bilduko dira afera munizipalak tratatzeko.
Lehenago erran dugunez, ematen du Udaletxea gotortu zutela, el fortin, eta ez zagoela modu onean han udalaren bilkurak egiteko, hortaz gerra akitu artio Mitxelenean bilduko dira afera munizipalak tratatzeko.
*
Dado cuenta del documento .. por el Coronel
de las Fuerzas Reales
don Francisco Romero zeinean erraten baita nola Almandozko Francisco
Arrarasi “hartu” diotela mando bat eta agintzen duela 10 urrezko
ontzako balioa Baztango Udalak paga diezaiola. Erabaki
zuten Real Juntara gatea dagozkioen obserbazioneak egitera .
Con
lo que dio por terminado...
Irailean badakigu 5º Batailoneko konpainia batzuk, baztandarrak doikebe, Beran zirela Marques de las Hormazas jaunaren aginpean.
Nor
da Marques de las Hormazas?
Joaquin
Elio Mencos, Bertiz jauregiko
etxeko-jauna: 6º Marques de las Hormazas: komandantea, eta
gero koronela, del 5º batallon Infanta Doña Elvira. Batailon
honek Montejurra, Belabieta, Somorrostro, San Pedro de Abanto y
Abarzuza aldeetan borrokatu zuen. Dirudienez baztandarrak han zirela,
lekuko batek dio “el 5º Batallon mandado
por el Conde de las Ormazas, eran vascos del Baztan” .
Ezinezkoa jakitea batailonekoak zenbat ziren baztandarrak.
Laburbilduz,
Hego Euskal Herriko hiriburuak (Iruñea, Gasteiz, Bilbao, Donostia
baita herri haundi batzuk) eta Ebro bailarea ( Tafalla eta Erribera)
ezik , gelditzen den guzia Estado Karlista bihurtuko da.
Irailak
13 El Cuartel Real (Karlisten boletina)
“Ereneguneko
atsaldean sartu zen Espainian Dantxarinean barna S.M. el Rey
Padre eta Urdazubin Sr. Marques de las Hormazas eta
gainerako 5º Batailon de Navarrako kefe eta ofizialek... ohorea egin
zioten...han ziren bi konpainiekin... batailoneko txarangak Marcha
Real jotzen... gero parrokoaren etxean ostatu hartu zuen... atzo
goizean Elizondora...
Goizeko
zortzietan, gure berrien arabera, Cuartel Realera gan da non bere
semea besarkatuko baitu, S.M. D.Carlos VII idolo hoy de los buenos
españoles.”
Irailak
17 El Gobierno
Elizondo.Arizkunenea |
Irailan
segitzen dugu. Irailak 19, Moriones jenerala berriz buruzagia en
el Norte. Tolosako setioa libratzen du baina bera
handik gana eta karlistak bueltan harat. Tolosa setiatua berriz eta
hola zazpi hilabetez.
Karlisten
tropak? Bizkaian 12 batailon (Kastillako karlistak barne)
(± 8.500 boluntario) Gipuzkoan 5 batailon (± 3.500) Araban 4
batailon (± 2.800) Nafarroan 8 batailon ( ± 6.500). Hala dio
Gobernuko “Narracion militar”-ek.
Irailak
29 Ayuntamiento... en la casa de
Michelenea,
presidencia 1er Teniente Alcalde Miguel Iturralde...
*
Ikusia dituzten eskariak arbolen motzaketa egiteko edo gizalur
batzuk lantzeko, eskaerak dagokien komisionetara igor ditzatela.
*
Zugarramurdiko batek, Martin Mihura, lurra erosi nahi diola Udalari
borda bat egiteko eta arbolak landatzeko. Udalak ezetz, Baztanek ez
duela saltzen.
*
Herri batzuek ( ez du erraten zeinek) ez dituzte oñik
kontribuzioneak ekarri Elizondora. Morosos. Lehen bait lehen bete
dezatela agindua.
Hemen , bidenabar, azpimarratu behar da gaztainaren inportanzia baztandarren dietan. Susmoa dugu aunitzendako ogiaren eskasia gaztainekin baretzen zuten.
Urriak
01 La Correspondencia de España (Independientea)
“Zaragozako
egunkari batek dio Elizondoko karlistek dutela D.Cruz Ochoa en
capilla/hil izateko esperoan.”
Urriak
02 La Igualdad (Independiente-liberal.Madrid)
“Erran
digute Don Cruz Ochoa hil izateko esperoan paratu dutela. Ez
dakigu zerk bulkatu zuen bere taldekoei hau egitera.”
Bon,
nor dugu Don Cruz hau? Don Cruz Ochoa de Zabalegui, karlisten
diputadu ohia Madrilgo Korteetan (1871), Santa Cruz apezarekin
elkartu zen eta azken hau desgrazian zagoelarik, karlisten barneko
garbiketaz medio, D.Cruz Ochoa preso hartu, Elizondon atxiki ,
hiltzera kondenatu baino gero errukitu eta indultatu zuten. Gerra
bizi iraun zuen.
Urriak
23 .. en la casa del Ayuntamiento
( Mitxelenea
izan behar)
... presidiendo el alcalde Tomas Larregui...
*
Afera, haragiarena. Armadei suministratzeko naski. Orain artio
bazuten nor hortaz arduratzen zena baino hilabete honetarik aitzina
ez dagoenez inor kargua hartzeko, erabakitzen dute behar dutelarik
azienda Elizondora eramana izan daiela. Hasteko 8.000 razione haragi
bildu nahi dituztela.
Beharrean,
herrietan ere hil edo ematen ahal da, baina
kasu guzietan larrua Udalarendako. Salneurria, 7 erreal (1,75
pta) kiloa.
Elizondora
eramaten den azienda markatua egon behar da con el numero
correspondiente al pueblo de donde proceda cuyo numero de marca
existe en cada pueblo. (Norbaitek baldin
badaki zein ziren marka horiek, eskertuko nioke berria).
*
Aldi berean deliberatu zuten mile erregu gari/ogi Elizondon biltzea,
herrien kapitalaren arabera. Salneurria 24 erreal (6
pta) erregu batek. Eramateko epea, Azaroaren hamarrean.
Urriak
28 goizeko hamarretan... Mitxelenean...
el ayuntamiento
Diote
nola gaurko egunean el ayuntamiento que
cesa....sufragio unibertsalez Distrito hontan , pasa diren Uztailaren
12an eta hurrengo egunetan hautatuak suertatu diren kargodunek,
1870.eko Udal Legearen arabera, bi urteko mandatua hartu dutela.
Kargodunak:
Jose
Joaquin Urrutia Angel Arriada
Martin
Iriberri Francisco Barreneche
Fernando
Amorena Martin Miguel Irigoyen
Esteban
Ariztegui Fermin Bengochea
Martin
Elicequi Jaime Echenique
Vicente
Urrutia Martin Iturralde
Juan
Agustin Iparraguirre Miguel Antonio Irigoyen
Martin
Lorenzo Urrutia Jose Antonio Iturralde
Juan
Bautista Arrache
Orduan
boto gehien lortu zuenari, Francisco Barreneche, eskatu zioten
Presidente interinoa izatea, kargodun zaharrak utzi zuten sala eta
berrien artean botaketa egin zuten alkate berria aukeratzeko.
Emaitza:
Fermin
Bengochea 11 Francisco
Barreneche 1
Fernando
Amorena 1 Vicente
Urrutia 1
Esteban
Ariztegui 1
Hau
kuriosoa, Baztan karlisten eskuetan egon arren, erabiltzen dute
sistema ofiziala udal hauteskundeak egiteko. Alkate berria,
Don Francisco Bengochea. Karlisten sokakoa izanen zen?
Urriak
29 ... leemos en El
Tiempo: “Don Alfonso de
Este gan da probintzi baskongadoetara bere anaiaren alde borrokatzeko
eta 24an Elizondon hartua izan da con repique de campanas y
jolgorio.”
Urriak
31 el Ayuntamiento ...Mitxelenean... en
la sala destinada sesiones.. aurkezten dituzte Baztango
Herrietako alkateen zerrenda:
Erratzu Enrique
Santesteban Arizkun Fermin Arozarena
Azpilkueta Juan
Bautista Vergara Elbete
Elizondo Juan
Iracheta Lekaroz Idelfondo Elizalde
Gartzain Miguel
Jose Irigoyen Irurita Juan Andueza
Arraioz Francisco
Aguerrebere Oronoz Jose Joaquin Arrechea
Ziga Vicente
Maritorena Aniz Antonio Yanci
Berroeta Juan
Bautista Iturralde Almandoz Juan Bautista Iñarrea
Kintoa Miguel
Erreca
Azaroak
07 El Ayuntamiento... sala destinada a
sesiones de Michelenea...
*
Jakinarazten dute zirkular bat ailegatu dela,
Real Junta Gubernativa de Navarrak igorria, sobre llamamientos de las
reservas desde 1866 a 1873, eta nola herri guziei pasatuko
zien zirkularra betearazteko.
*
Halaber, diote ere “erreserba” horietan direnak ezin direla
herritetarik lekutu baimenik gabe.
Ardandegia |
Egun berean karlistak eta liberal-errepublikanoak Montejurran (Lizarra ondoan) lotzen dira borrokan. Hiru egun iraun zituen batailak.Bakoitzak 9.000 gizon inguru. Karlistak garaileak, Moriones eta bere liberalak erretiratu behar Logroñora.
Karlistek
zioten irabazi zutela. Liberalek, Moriones, zioten “retirada
estrategica” edo holako zerbait baino benetan soldadu
errepublikanoak lohian trabatuak gelditu ziren eta aitzinat
ezin mugi.
Hau
5º Batailonekoek ikusi zuten.
(Azken
Gerra Mundialean, Patton Aliatuen jeneralak kontutan izan OMEN
zuen bataila hau, Ardenas-en alemaniarrei irabazteko. Lohian
armadak trabatuak gelditzen ahal dira!)
Azaroak
10 La Igualdad
(Federalista-errepublikanoa.Madrid)
Purgak.
“Elizondoko
karlisten buruzagiak agindu du bere kargutik kentzea eskola publikoko
maistru batzuk: D. Bernardo Sanchez, Elizondoko maistrua, Don Ignacio
Huarte, Iruritakoa eta Dª Pascasia Monente, Zigakoa eta aldi berean
erabakitzen la reposición inmediata de los que fueron separados
konstituzioneari zin egin ez zutelakotz.”
Azaroak
15 La Esperanza (Karlista.Madrid)
“Ofizialki
komunikatzen digute Don Carlosek bere anaia D.Alfonso Elizondoraino
lagundu zuela, berehala Lizarrara bueltazeko.”
El
Imparcial (Liberala.Madrid)
“...
Gipuzkoako gobernadoreak (liberala)
debekatu du larruen exportazioa... ez
daitezela karlistak aprobetxatu abarkak egiteko, zeren oinetako
horiek (abarkak)
erabiltzen baitituzte faccionekin gaten direnak.”
Hau
da zertaz abereak hiltzekotan larruak duen balioa.
Azaroak
24 El Ayuntamiento.... en Michelenea..
*
Kontuak egin eta 2. eta 3. hiru hilabeteko likidazioak egin ondoren,
Udalak 7.500 duroko (37.500 pta) defizita dauka herri batzuen alde,
hortaz kontribuzione bereizia egitea deliberatzen dute dituzten
zorrak kitatzeko. Aldi berean diote nola la Real Junta karlista
eskatzen ari dela diru gehio.
*
Diote nola erabaki zuten tropendako haragi suministro egiteko
azienda Elizondora ekarri behar zela. Holakoetan ohartu dira herri
batzuek eskatu gabe, batez ere ardiak ekartzen dituztela. Honetan,
Udalak dio kiloa 5 errealetan( 1,25 pta) pagatuko dela eta larrua
Udalarendako!
*
Garia, bai ogia, Elizondon atxikitzen zutena , momentu honetan erdia
erabilia dutela, hortaz bada ez bada, bertze mile erregu bilduko dira
herri guzien artean.
Negua.
Tolosa (Gipuzkoan) inguratua segitzen zen.
Abenduak
04 Abenduak 4, Moriones Iruñean,
goizeko 7etan el ejercito a la ligera (9.000
soldadu) y sin bagages, solo
150 acemilas con municiones (300.000 cartuchos) y los botiquines,
denek jakiten Gipuzkoara gaten zela eta hortaz karlistak
Sakanan esperoan eta barrandan zituen ustez handik pasako zela
baino ez, Baztango bidea hartuko zuen ! Gaua Olaguen eta Arraizen eta 5ean Almandoz, Oronoz, Mugaire, Oieregi eta Narbarte ziztuz zeharkatu. Eskuinean , Berroetan, ikusi ziren bi batailon karlista, baino hauek lekutu ziren handik. Donezteben agertu zen tiro bat aditu gabe.. gero Lesakan.. eta abenduaren 9an Tolosako setio berriz hausten du Moriones jeneralak.
Morionesen espedizioa |
baino ez, Baztango bidea hartuko zuen ! Gaua Olaguen eta Arraizen eta 5ean Almandoz, Oronoz, Mugaire, Oieregi eta Narbarte ziztuz zeharkatu. Eskuinean , Berroetan, ikusi ziren bi batailon karlista, baino hauek lekutu ziren handik. Donezteben agertu zen tiro bat aditu gabe.. gero Lesakan.. eta abenduaren 9an Tolosako setio berriz hausten du Moriones jeneralak.
Moriones
? Bai, Domingo Moriones y Murillo, nafarra baita Marques de Oroquieta
ere, Orokietako gudua irabazteagatik.
La
Igualdad (Federal-errepublikanoa.Madrid)del 9
Dic.
Propaganda
pixka bat:
dio
nola “
Moriones jeneralaren mugimenduak mugiarazi du La Junta Elizondotik
Peña Platara eta gaineratzen du nola kontra martxa egin du, hortaz
jakin gabe Donostiara ala Tolosara gaten ari zela...”
Abenduak
17 El Cuartel Real (Karlisten boletina)
Kontra-propaganda
pixka bat:
“Pasa
den herri guzietatik Morionesen
columnak Gipuzkoara gaten zelarik, soladu aunitz utzi ditu bide
bazterretan, batzuk oinak urratuak, bertzeak nafarreriez...”
Laburbilduz, Moriones jeneralak martxa gloriosa eta epika bat bete zuen, Baztan bisitatu, karlistek kristoren izialdura hartu , hondarrean dena hasieran bezala geratzeko.
Eta Baztanen?
Laburbilduz, Moriones jeneralak martxa gloriosa eta epika bat bete zuen, Baztan bisitatu, karlistek kristoren izialdura hartu , hondarrean dena hasieran bezala geratzeko.
Eta Baztanen?
Abenduak
26 el Ayuntamiento eta Junta General ...
Mitxelenean..
*
Udalak erabakitzen du haragiaren arriendoa beretako hartzea eta
berak harakindegien kontrola eramanen du lau lekuetan ( suposatzen dugu Erratzu, Arizkun, Elizondo eta Irurita zirela), herriek
azienda ekartzen beraien kapitalaren (aberastasunaren) arabera.
*
Diote nola Udalak ez duela garia/ogia armadari suministratzeko eta
ikusten la carencia absoluta de este
articulo en los pueblos, erabaki zuen erostea 3.000 erregu,
adierazten herri guziek deberan contribuir beraien kapitalaren
arabera.
*
Diote behar dituztela pertsona egokiak lan
egiteko en las Tablas de Carniceria. Hortaz agintzen dute
lan hori bete nahi dutenak hurrengo astelehenean, goizeko 11etan
Udaletxean agertzeko.
*
Haragia pagatuko da sei errealetan (1,50
pta) kilo vacuno y carnero eta
bortz errealetan (1,25
pta) ardikia, larrua
beti Udalarendako.
Por
la Junta General
*
Junteroak izendatzen dituzte: Jose Fco Irigoyen, Erratzukoa,
Agustin
Sanciñena Arizkungoa, Francisco Urdaniz Elizondokoa eta Juan Simon
Apezteguia, Iruritakoa. Basaburuako junteroa, Juan Bautista Aleman.
*
Kexatzen ari dira badelakotz jendea ari dena egurra pikatzen leku
debekatuetan. Oroitarazten zaie herrietako alkatei Udaletxean salatu
behar dituztela, dagokien isunak jartzeko.
Eta karlistak?
Eta karlistak?
Abenduak
15 Lau Diputazione foralak Bergaran biltzen dira Estadu karlista martxan jartzeko: korreioa/sigiluak, moneta, telegrafoa, trena, Justiziako Tribunalak edo Deuda publika martxan jartzeko.
Abenduak 28, karlistek, tematuak, hasten dute Bilboko setioa. Karlisten halabeharra (63 urte beranduago, 1937. urtean, lortuko zuten).
Bilboko setioa |
Abenduak 28, karlistek, tematuak, hasten dute Bilboko setioa. Karlisten halabeharra (63 urte beranduago, 1937. urtean, lortuko zuten).
Eta hola akitu zen urtea. Momentuz, karlistek iniziatiba dute. Eta Baztan haien eskuetan.
Eta
betikoa, Baztango haurrek urtetsak eskatuko zituzten? Norbaitek
uraren
gainean osasuna eta bakea kantatuko
zuen?.
No hay comentarios:
Publicar un comentario