Baztan eta Bigarren Gerra Karlista:Hasiera...
1872
Lehen
Gerra Karlista
dakigunez 1840. urtean akitu zen, baino haren azpian ziren aferak
konpondu ez zirenez, 32
urte beranduago gerra lehertu zen berriz. Ideiak, berak ziren,
doikebe, baina horrek ez du erran nahi mundu bera zela. Bai to!
Gauzak segitu ziren aldatzen, zeren gauzak baita pertsonak eta ideiak
ere beti ari dira aldatzen.
Ideia
batzuk aldatu ziren:
karlismo ber berean gauzak aldatu dira. Karlismoak ez du dagoeneko
monarkia absolutoa defenditzen : hauteskundeak badira eta defendatzen
ditu, meritokrazia inposatzen ari da, ekonomia liberala nonnahi,
euskal foruak edo antzeko zerbait mantentzen dira. Karlismo ofiziala
saiatzen da egokitzen sasoin honetara, naski baietz. Dena den, bere
lejitimitateari
ez dio uko egiten, karlismoaren oinarria baita. Lehendabizi, erregea,
beraien erregea eta gero zernahi: Dios,
Patria
y REY.
Noizpait “fueros”
gehitzen dute zeren baitakite beraien indarra “provincias
exentasen”
dagoela baina berez eskuratu nahi dutena Espainiako Koroa da,
Espainia
ez Baskongadak edo Nafarroa.( Afera idiologikoa konplexua da eta ez
gara nor afera hau tratatzeko, barka).
Eta nor da ERREGE karlistendako?
Don Carlos de Borbon y Austria-Este.
Don Carlos de Borbon y Austria-Este |
Eta nor da ERREGE karlistendako?
Don Carlos de Borbon y Austria-Este.
Kanbiatu zen teknologia: Motorrak, baporezkoak, agertu ziren. Gasteiztik Iruñera jendea trenez gaten zen.
Trenen sarea |
Lantegietan makinak hasi dira lana egiten eta itsasoetan baporeak bela-ontziak baztertzen ari dira. Europako lurralde batzuetan ( Ingalaterra, Alemania, Frantzia...) Iraultza Industriala martxan zagoen.
Aldatu zen nola komunikatu: Telegrafoa, elektrikoa naski, bazen: Iruñea-Madril. Korreioa sigiluekin igortzen da. Fotografiak ditugu.
Neurriak kanbiatu zituzten: Sistema dezimala inposatu da: metroak, litroak.., neurri zaharrak desagertzen ari dira. Agertzen dira “kilometroak” “leko”-en ordez, bon, ez beti baina aldaketa badator, agertzen dira “kiloak”, ez liberak edo arrobak. Naski, neurri zaharrak ere erabiltzen dira baina mundu berri bat dator.
Mundua
aldatzen ari zen:
Registro Zibila.
Dagoeneko sortu berriak, ezkonduak eta zenduak EZ
dira Elizako liburuetan agertu BEHAR,
nere/gure kalterako zeren ez baitugu informazionea lortu hilendako,
ez dakigu edo ez dugu jakin izan nor ziren edo non hil ziren gerra
honetako aktoreak, zeren gerretan jendea hiltzen baitute eta gure
baztandar gazte aunitz gerra honetan zeuden. Zenbat? Non? Ez dakigu
(nik bederen).
Hiltzeko armek gehiago hiltzen dute: fusilak ez dira ahotik kargatzen aitzineko gerran bezala. Kartutxoak erabiltzen dira, errekamaran sartu, katua zapatu eta berriz karga. Tiro gehio hiltzeko. Kainonekin gauza bera. Armak hilgarriagoak suertatu dira.
Sosak ere kanbiatu dituzte: Jendeak ( udaletxeak ere) oraindik erreal hitza erabiliko dute baino 1868. urtetik Espainian pezta/pezeta izanen da moneta ofiziala, 100 zentimorekin eta ia euro bezala, 1 ztmo 2 ztmo, 5 ztmo, 10 ztmo, 1 pta, 2 pta, 5 pta edo duroa. Karlistek ere beraien sosak aterako dituzte baino bakarrik 5 eta 10 zentimokoak.
Politika aldatu zen : Libertate gehiagorekin (eta hala izan zen aurreko urteekin konparatuz) ideiak gehiago hedatzen dira, prentsa lagun. Baditugu karlistak, monarkiko liberalak, monarkiko kontserbadoreak, errepublikanoak, errepublikano federalistak, hasi dira anarkistak eta komunistak agertzen... Eta kontra-errana, kontrol gehiago. Badira karabineroak, mugak zaintzeko, Gobernu Zentralak , Espainiak, jarriak, badira guardia zibilak ere, ordena mantentzeko. Badira Foruak Baskongadetan eta Ley Paccionada Nafarroan eta gure mutilak, nolabait, ez dira “mili” egitera gaten, nolabait.
Penintsulatik
kanpo, badira esklabuak,
bai, beltzak,
Puerto Ricon eta Kuban, Espainiako koloniak . Ez da ahaztu behar
Filipinas
Espainia dela ere urte hauetan baina esklaburik gabe, ez ziren
beltzak ( baliteke mororen bat).
Eta
Baztanen?
Ordena
: ditugu karabineroak eta guardia zibilak. Momentu hartan, erran
dugunez, ezberdinak ziren : karabineroak mugak eta guardia zibilak
orden público.
Badakigu 1869. urtean Elizondoko kasernan 88 karabinero bazirela.
Badakigu 1869. urtean Elizondoko kasernan 88 karabinero bazirela.
Kuartela?
Kuarteleko-zelaian
zagoen Miserikordia zaharrean.
Desagertu
dira Baztango balleak,
mantentzen
dira
igurainak.
Errepidea
(errege-bidea) : 1845. urtean gaur egun Elizondotik Dantxarineara
gaten den karretera egin zuten. Lehenago errege-bidea (Donejakue
Bidea) ia herriz herri gaten zen. Oraingoan ez. Galdu zutenak Arizkun eta
batez ere Urdazubi izan ziren. Urdazubi pasa zen punto neuralgiko bat
izatetik (zeren herrian barna pasatzen baitzen Baionatik Iruñera
gaten zen trafiko guzia) herri ixila eta bere baitakoa izatera.
Erratzuk
lortu zuen karretera nagusiarekin Ikatzateko Bentan lotzea eta
Arizkun haserre bizian ( meatxu egiten Baztandik bereiziko
zirela!!!!) zeren hasieran ez zuten elkartzen leku berarekin,
Ikatzatearekin. Hondarrean lortu.
Elizondok,
bizitanlez, segitzen zuen bigarren herria izaten (lehena Arizkun)
baina erdian dagoenez, kuartela eta Udaletxea zituenez eta Frantziako
bidea handik pasa behar zenez, inportantzia hartzen segituko zuen.
La
Miserikordia zaharra kuartela
bihurtu zen (hortaz non zagoen lekuaren izena : Kuarteleko-zelaia)
eta 1855. urtean Hospital
y Casa de Misericordia
berri bat eraiki zen, Francisco Joaquin de Iriarteren diru
laguntzarekin. Agur
eta ohore Franziskori.
Gaurko egunean zaharren erresidentziaren funtzioa betetzen du.
Hospital y Casa de Misericordia |
Odol
zerga, quintas.
Lehen Gerra Karlistara artio Nafarroak eta Bascongasek saiatu ziren
“quintas” ebitatzen eta lortu ere baina gerra galdu ondoren
Nafarroan , ez Baskongadetan, kintak inposatu/eguneratu ziren.
Jendearen erreakzionea imajinatzekoa da. Hala ere, bazen forma bat ez
gateko armadara zortzi
(edo
sei) urtez! Sustituto
bat bilatu , hari ordaindu eta kitto. Herrietan, interesatuek,
partzuego
baten itxurako zerbait antolatzen zuten eta ahal zuten gurasoak ,
mutila sortzen zen urtetik hasten ziren kuota bat ordaintzen, holaxen
zegokion tenorean ordezkoa
pagatzeko bazuten. Hau da, behartuak, pobreak, bakarrik joaten ziren.
Zenbat bildu “postua” kubritzeko ? 1.500 pta inguru, dirutza bat
denboretako.
Migrazioa
edo ihesa.
Jendea, baztandarrak, gizonak eta andreak Herria
ari
dira uzten, Ameriketara, batez ere Argentinara edo Mexikora. Hondar
gerratik (1840) azken hau akitu artio (1879) 928
baztandarrek beraien herriak utzi zituzten, gehienek betirako.
Desertore/intsumiso franko haien artean.
Leherketa,
gerra, 1872.ean hasi, baino egosten aise lehenago hasi zen eta guk
(neronek) kontatuko duguna, batez ere, Baztanen gertatu zena
izanen da.
Gerra hau Espainia osoan borrokatu zen baino benetan gerra Aragoi Behera/Maestrazgon (Teruel), el Centro, Kataluniako Iparraldean, Cataluña , Baskongadetan eta Nafarroan, el Norte, izan zen.
Gerra hau Espainia osoan borrokatu zen baino benetan gerra Aragoi Behera/Maestrazgon (Teruel), el Centro, Kataluniako Iparraldean, Cataluña , Baskongadetan eta Nafarroan, el Norte, izan zen.
Kontatuko
dugun gerra Baztango izanen da non , zorionez, aitzinekoa baino suabeagoa izan zen eta aldi berean, bidenabar, kontatuko dugu ere Herria, Baztan, zertan ari
zen urte horietan. Ez dakiguna, zoritxarrez, zenbat gazte baztandar
hil zen/zuten, zeren jakite horrek emanen luke zein neurriko
kalamitatea izan zen gerra hau.
1868.
urtean gaude, Irailean.
Espainia aldean kolpe militar batez , “La Revolución Gloriosa”, Isabel II tronotik kentzen dute eta Gobernu Probisional bat eratzen da. Dena nahasten ari da: alde batetik partida karlistak Penintsulan agertzen eta bertze aldetik, Kuban (orduan Espainia zen) hasiko dute Independentzia lortzeko lehen borrokak. Nahasmena, izigarria.
Espainia aldean kolpe militar batez , “La Revolución Gloriosa”, Isabel II tronotik kentzen dute eta Gobernu Probisional bat eratzen da. Dena nahasten ari da: alde batetik partida karlistak Penintsulan agertzen eta bertze aldetik, Kuban (orduan Espainia zen) hasiko dute Independentzia lortzeko lehen borrokak. Nahasmena, izigarria.
1869
Ilbeltzak
4,
1869 Domingo
Moriones
jeneralak (Leatxe/Agoitz, historia honetako protagonista bat)
Iruñetik komunikatzen dio Exmo
Sr. Capitan General de las Provincias Vascongadas y Navarra jaunari
nola
Iruñetik hiru karlista, los más activos y señalados como
cabecillas, joan direla Frantzia aldera eta nola ikusiak izan direla
Alduden.
Hortaz komentatzen dio nola pentsatu duela Agoitz eta Elizondora
konpainia bana ( konpainia = ± 100 soldadu) igortzea , modu honetan
hango karabinero eta guardia zibilak libreago egonen dira mugak
kontrolatzeko. Cazadores
de Baza Compañia
Elizondora, burua Comandante de Carabineros D. Miguel Noguerol. Eta
honekin lotua, si
entran en operaciones el plus de 24 escudos mensuales nagusiei, 6
kapitanei, 12 subalternoei, 200 milesimas (20 zentimo) diarias a los
sargentos y 100 milesimas (10 zentimo) a los demás.
Sinatua, Ministro de la Guerra, Prim.
Bi
aste beranduago konpainia hau Iruñera itzuliko zen.
Zer
gehio pasa da? Hauteskundeak, Ilbeltzean, bai, lehenbiziko hauteskunde
demokratikoak , omen. Liberal progresistek irabazi egin zuten
diferentzia haundi batekin errepublikanoen gainetik. Karlistek
(Comunión
Católico-Monárquica)
bakarrik % 6 lortu zuten, baino han dira, Madrilgo Cortes-en 20
diputaduekin: alde batetik ekintza armatuak (partidak) eta bertze
aldetik ekintza politika (diputadoak).
Kongresuaren
betebeharretarik bat Konstituzione
berria egitea zen: Ekainean egina zuten. Hurrengo betebeharra errege
bat aukeratzea: printzipioz ez zen izan behar “Borbon”
bat ( isabelino edo karlista, biak gauza bera gobernua kontrolatzen
zutenendako). Denbora
behar zuten haien artean afera konpontzeko eta bidenabar Europa guzia
“lasai” uzteko zeren Europako estadu guziek nahi baitzuten beraien
kandidatoa kolokatzea, zinez alta política.
Uztailak
22,
1869 Karabineroak berriz Baztanen aldera. Agindua? Ebitatzea
karlistak sartzen Frantzia aldetik. Baina sartzen lortzen badute
haien gibeletik, deskantsurik gabe, batez
ere cortarles la retirada , eta armekin eskuetan atzematen duzuna,
afusilatua.
Facciosoak
egertzekotan preso hartuko dituzu, baita facciosoen arteko
influentzia haundiena dutenak, zuekin eramanen dituzu posible delarik
leku seguruan utzi artio ere.
Oraindik ez dago erregerik Espainian : Gobernu Probisionala, burua Serrano eta ministro de Guerra Prim.
Karlistek badute ixtorio bitxi bat: la Escodada deituko zioten. Urte honetako Otsailan hasiko zen ehuntzen. Gobernuak badaki karlistak konspiratzen ari direla Frantzia aldean eta handik karlisten erregeak partidak kontrolatzen dituela.
Egoera honetan, Nafarroako karabineroen koronel bat, Don Jose Escoda y Canela, hala diote, harremanetan hasi zen buruzagi karlista batzuekin erraten ez zagoela kontent bere “lagunekin”, hau da eguneko gobernuarekin, eta tratu bat eginez prometitu zuen Don Carlos onartzea errege lejitimotako eta haren alde menpean zituen tropak, bortz komandantziakoak, jartzea. Bilkurak izan zituzten Saran eta inguruko herrietan, ez bazen han bera pertsonalki, bere sekretarioaren bitartez. Azkenean tratua Abuztuaren 6an Saran sinatu zuten. Berak, Escodak, eskatzen alde batetik karlistak geldi egotea eta egun aukeratuan, Beratik hurbil ziren borda batzuetan bilduko zirela bera bere tropekin eta karlisten partetik Eustaquio Diaz de Rada jenerala haren boluntarioekin altzamentua proklamatzeko. Eguna, Abuztuak 27. Diaz de Rada ez zen aski fidatzen eta espioiak igorri zituen aitzinetik: zelata bat zen bera eta berarekin joaten ziren ofizial karlistak (posible baldin bazen Erregea ere) arrapatzeko. Bertze bertsione batek dio Berako notarioak, Angel Larumbe, abisatu ziola.
Eta
guri, zer ? Koronela ez zen Jose
Escoda,
Antonio
Escoda baizik eta bere destinoa,
Elizondo.
Hemendik, Baztandik, prestatu zuen “kaiola”, xoria falta. (Escoda = Escodada)
Karlistek
ez zuten bete prometitu zutena, ez hastea Diaz de Radak Beratik
agindua eman artio. Baskongadetan eta Nafarroan partidak agertu ziren
egun batzu lehenago, Gobernua asaldatu zen baita bando bat atera
ere, betiko ideiarekin, jendea iziaraztea.
BANDOA...
declarado
en estado
de guerra
lau
probientziek osatzen
duten dermioan , nere menpean direnak..
- Todo faccioso... cogido con armas... fusilado.
- Facciosoekin dauden mutiletako herriak 4.000 erreal (1.000 pta) isuna bakoitzarengatik, ez badira 8 egunetan aurkezten.
- Alkateek... lau orduero partea eman beharko dute.
- Facciosoek lo egiten badute herri batean edo bere inguruan eta ez bada parterik ematen, isuna Udalak, apezek eta herriak pagatuko dute.
- Ni errebeldeak baino indartsuago izaten... herriei diet, kasu egin zazue...
VITORIA,
27 de Agosto de 1870. El Capitán General, José
Allende Salazar.
Noski
Baztanen ere agertu zirela partidak.
Abuztuak
27,1870. Elizondoko Guardia Zibilek: Arratsaldeko
ordueta t'erdietan agertu zaigu Iruritako herritar bat erraten... 50
lagun razioneak eskatzen ibili direla eta bere ustez son
Carlistas... oraintxen berean ateratzen gara postu honetako
indarrekin baita postu honetako karabineroekin ere...”
Partidak
partidak agertu bai baina Gobernuak nolabait partida hauek berehala
kontrolatu eta suntsitu zituen.
Azaroak
16,
1870 Espainiako Kongresua errege berria aukeratu zuen: Amadeo
de Saboya,
italiarra. Kongresutik kanpo, karlistak, errepublikanoak,
aristokrazia borbonika, eliza baita jende arrunta kontra zituen,
gainera errege berriak ez zekien kastellanoz. Jendeak ez zuen aunitz
maite.
Eta
Baztan? Beti bezala, bere baitan. Bon, Udaleko paperetan ez da
ikusten gatazka politikoa inongo aldetik. Horrek ez du erran nahi
denak ikuspegi bera zutenik, inola ere ez. Liberalak eta karlistak,
erdizka Baztanen .
Abenduak
26,
1870 Junta
General...
Biltzen
dira eta lehen gaia Miserikordian sartzeko andre bateko eskaera:
onartua. Batzar guzietan, jeneralki, eskaeraren bat izanen da
Miserikordian sartzeko eta Udalak beti onartuko du.
Gero
tratatzen dute las
Tablas de carnicería
(harakindegiak) de Errazu y Arizcun. Dimititu dutenez kargu hori
zutenak, erabakitzen da herri horietako alkateek aukera dezatela nor
izan behar den “harakin” berria.
Halaber
jakinarazten dute nola Ytsassou-ko udalak mantendu nahi duela
Baztanekin zituen facerias 1847. urteko kondizionepean.
Eta
hola akitu zen batzarra (edo biltzarra?)
Abenduak
30,
1870 Amadeo tronuan jarri zuenak, Prim jenerala, hil dute.
1871
Ilbeltzak 02, 1871 Hiru egun beranduago, Madrilen, Amadeo I, Espainiko erregea koronatzen dute.
Ilbeltzak, 25, 1871 Ayuntamiento de.... Alkatearen zuzendaripean deliberatu zuten Miserikordiarako eskaerak onartzea baita ere nola apuntatu behar zen Registro Zibilean: izen-abizenak, adina, azken erresidentzia, noiztik, estadoa, ezkongabea balime zen gurasoen izen-abizenak, ia bizi ziren eta baiezkotan, non. Ezkondua baldin bada, izen abizenak eta bere ezkontidearenak. Seme-alabak izatekotan, haien izenak debiendo acompañar la partida bautismal.
Diote
ere nola gaur dela egun seinalatua “la
rifa del cerdo en beneficio de la Casa (de Misericordia)”
izateko, betiko moduan.
Otsailak
09, 1871 Junta del Valle ...
diote nola Erratzuko maistrua izateko aurkeztu duten hirukotean
(terna) aukeratu dutela D.Bruno Aramendia.
Otsailak
26, 1871 Junta General...
Miserikordian
sartzeko eskatu duena onartua izan dela.
Diote
ere nola Diputazioneak igorri die mandatua adierazten nola egin behar
zuten aurtengo “kintaren” afera. Horri gehitzen diote nola
herri guzietan batzarra egina dutela eta nola biztanle guziek erran
zuten erredentzioa (hau da , kintekin ez gatea) egin zezala diruz,
esistitzen zen sozietatearen eskrituraren arabera eta inolaz ere
ez dutela ezta gizon bakarra ere entregatu nahi eta erabaki hau
Diputazioneari jakinarazi diezaiola.
Diote
ere nola datorren hilabetean hauteskundeak izan behar direnez,
Herrietako Etxeak (Ostatuak) Gartzainen ezik, hemen eskolan, kolegio
elektoralak direla.
Martxoak 08, 1871 Hauteskundeak. Karlistek ez zuten gaizki egin eta beraien aliatuekin 51 jarleku lortu zuten Comunión Católico-Monárquica izenarekin.
Hala ere Baztanen aurkeztu ziren Gregorio Zabalza, arizkundarra eta liberala alde batetik eta bertze aldetik Eusebio Muzkiz, karlista.
Eta
hemen komedia, gubernamentalak, hau da liberalak, finak ibili ziren
eta afera nahasteko papeleten ordez, eskuz aukeratuaren izena
jarri behar zela. Eta hemen ziria, MuZkizen
ordez zabaldu zuten MuSkiz izena.
Ondorioa,
MuZkizek botoak galdu zituen eta
diputaduaren akta Zabalzarendako izan zen.
Erratzuko
emaitzetan ez da ongi ikusten zeren printzipioz Erratzu Baztango
herri liberalena baitzen eta ez zuten tranparik behar irabazteko.
Erratzuko emaitzak |
Afera
Madrileko Kongresuan tratatua izan zen eta karlisten kexa errefusatua. Interesatuak, internetez,Diario de Sesiones. 27 de Abril de 1871.Luze solastu ziren.
Apirilak 02, 1871 Ayuntamiento del Valle.... Miserikordian sartzeko eskaera bat onartua izan zen.
Diote
ere nola herri batzuek (Arizkun, Azpilkueta, Gartzain, Aniz, Berroeta
eta Almandoz) ez dutela oraindik Culto y Cleroko kontribuzionea
udalara ekarri eta diote ere Diputazionea eskatzen ari denez diru
hori, deliberatzen dute ordaindu duten herrien dirua igortzea eta
aldi berean jakinarazten Diputazioneari zein
herriek ez duten pagatu, gisa horretan, se entiendan directamente con
ellos eta ez Baztan osoarekin.
Zer
da Culto y Clero-ko zerga?
Jendeak Elizari pagatzen zaizkion hamarrenak derogatu
zituzten eta haien ordez , konpentsazione moduan zerga bereizi hau
biltzen zen Eliza katolikoa
sostengatzeko.
Diote
nola Ainzko zubia (Aintz/Aintz Elizondon dago) ondatu da eta
1.500 erreal (375 pta) Udalak jarriko dituela konponketa burutzeko.
Hala ere, hurrengo igande artio presupuestoak aurkezteko epea edekia
dagoela, ia baten batek hobetzen (mejora!) duen aitzineko kopurua,
1.500 errealekoa.
Erratzuko
maistruak, D. Bruno Aramendia, eta Azagrakoak, D. Martin Pascual,
permuta egitea eskatzen dute eta Junta-Provincial-de-Intruccionek
galdegiten dio Udalari ia ados diren eta Udalak baietz. Diote ere
nola Pascasia Monente andreak Iruritako eskola hartu duela.
Apirilak
10, 1871 Ayuntamiento del Valle...
Diote nola ez du inork “hobetu” Ainzko zubia konpontzeko postura
eta erabakitzen dute 1.500 (375 pta) bakarrik ematea, Elizondoko
herriak faltako dena pagatzera behartua.
Diote ere nola ez dutenez deskubritu nor izan dira erre egin dutena Elarrako-bizkarra Alkaxuri (Alcassuri) aldean edo Bildoztegi Arizkunen aldean... deliberatzen dute dermio horiek lau urtez debekatuak/vedados direla ordenantzaren arabera.
Halaber,
ikusia zazpi erratzuarrek aurkezten duten memoriala eskatzen libre
edo zila izatea Istauzko dermioa Iñarbegi aldean, debekatua
zagoena pasa den urtetik erre izanagatik, erabakitzen dute eskaera
onartzea baina berme gisan bakoitzak 40 erreal (10 pta) paga ditzala
eta ordaindu artio ezin han sar.
Maiatzak
29, 1871 Baztan bere baitan. ...
reunido en la Sala de Sesiones...
Diote
nola Anue haraneko udalak urrezko bortz ontza eskatzen dituela
Baztanek bere azienda haien larreetan sartzeagatik. Udalak ezetz,
denek jakin dezatela Baztango azienda ez dela Anuera joanen eta mugak
zaintzeko unai bat jarriko dutela, Udalak ordaindua.
Bautista
Santxotena jaunak eta bertze bi barride arizkundarrek eskatzen dute
zila izatea Errekagorri dermioan sartzea, debekatua zagoenez pasa den
urtean erre zutelakotz. Udalak baietz bakoitzak 40 erreal (10 pta)
pagatu ondoren.
Diote
ere nola Bernardo Iturralde jaunak , Elbeteko Ferrería Vieja /
Olazar /Olazarreako jabea, plantatu dituela arbolak han ondoan dagoen
presa zaharraren bi aldeetan eta planta horiek komunalean daudenez
deliberatzen dute jakinaraztea (Bernardori) arbol horiek haren lurretan jartzea bertzenaz Udalak beretako hartuko dituela.
Uztailak
02, 1871 ... reunido el Ayuntamiento...
Sekretarioa hil denez, deliberatu ondoren berria izendatu dute, D.
Pedro Osacar de esta vecindad eta eskribentea D.Venancio Imaz, 6.000
erreal (1.500 pta) urtero lehena eta 3.000 erreal (750 pta)
bigarrena hiru hilabetero.
Diote
ere nola karabineroak eskatzen dutela la
franquizia de derechos de cadena por el vino que consumen (zerga
ez ordaintzea) . Udalak erantzuten du eskaera egokia ikusten dutela
eta abonatuko dutela pezta bat karabinero bakoitzarengatik, baita
Guardia Zibilena ere.
Diote
ere nola komunikatu zaie Tuteran uholdeak izan direla eta hango
kalteak konpontzeko 1.000 erreal (250
pta) igorriko dizkietela de
los fondos municipales.
Irailak
29 1871 ... reunido el ayuntamiento de
este Valle... Lehenbizi Miserikordian sartzeko eskaera
bat, onartua, eta bertze batzuen eskaera laguntza
eskatzen/piden socorro onartzen baino laguntzaren kopurua
gutitzen 15 errealera (3,75 pta) hilabetero bai orain eskatu dutenei
edo lehenago eskatu zutenei.
Diote
nola Donamaria eta Gazteluko alkateek gaztigatu dute Odolagako
Bentatik beraien herrietaraino zetorren bide zaharra moztua izan dela
eta eskatzen dute edeki dezatela zeren beharrezkoa baitzen
beraiendako. Hortaz Udalak agindu dio Santiago Goñiri etxi zuen
bidea edekitzeko. Doikebe honek zituen bi landa elkartu zituen,
erditik pasatzen zen bidea beretako hartzen. (Gaur egun gauza bera)
Diote
ere nola Ikaztakietan D.Ignacio Fagoaga jaunak baimenik gabe bago bat
moztu duela eta hortaz 320 errealeko (80 pta) isuna jartzen zaiola
kaltarengatik eta interesatuari jakinarazi diezaiola.
Diote ere nola Antonio Urrutiak, iguraina, salatu du Juan Miguel Bengochea 22 meta iratze egiteagatik leku debekatu batean pasa den urtean erre izan zutelakotz. Deliberatzen dute paga zitzala bi erreal ( 0,50 pta) meta bakoitzarengatik eta lau urtez debekatzen iratzea moztea leku hortan.
Azaroak 27, 1871 ... reunidos .... Berriz hauteskunde munizipalak Abenduaren 6, 7, 8 eta 9an izanen dira eta horretarako mahaietako presidenteak izendatzen dituzte: herrietako alkateak, eta bertze aldian bezala, herriko etxeetan emanen dira botoak, Gartzainen ezik, hor, eskolan.
Abenduak
26, 1871 .... en al Sala de
Sesiones.... Onartzen da merkatu egunak bida izatea
hilabetero, ez bat orain artio izaten zen bezala. Hamabortzero izanen
dira.
Berroeta,
Aniz, Ziga eta Almandozko herriek eskatzen dute mediku bat bereaien
kuartelendako, Basaburua, zeren orain duten
zirujauak, D. Tomas Lastiri, ezin duela por hallarse imposibilitado.
Deliberatzen da Udalak kontratatzea
fakultatibo bat de Medicina y Cirugia eta bere soldataren
heren bat Udalak egin dezala.
Urtean
zehar ikusi denez egoera politikoa nahasia izan arren Baztan eta
Espainiako erregea Amadeo I bakean diraute, doike. Jendea erretzen
ditu mendiak, abilek komunala beretako erabiltzen, karabineroak
nonnahi, maistruak etortzen eta gaten, zergak ordaintzen Elizari eta
Diputazionari,hauteskundetan boto ematera, bakartuak Miserikordiara
eta behartuak RGI gisako bat eskatzera, eta denak Erregistro Zibilera
datoak ematera. Bertze hitzekin, modernitatea.
1872
Otsailak
1, 1872. En
el lugar de Elizondo, 1 de Febrero de 1872, en esta Casa
Consistorial, el ayuntamiento... elegido por este distrito en
sufragio universal...
la corporación bien entrante..
Marcelino
Suquilbide Ambrosio Anchorena
Tomás
Larregui Miguel Iturralde
Martin
Esteban Plaza Manuel Iturria
Miguel
Fco Echandi Juan Simon Apezteguia
Angel
Garbizu José Bautista Irungaray
Francisco
Echeverria Antonio Aguerrebere
Pedro
Guerendiain Salvador Arrache
Salvador
Argain Juan Jose Michelena
Manuel
Aguerrebere
eta
haien artean botaketa egin ondoren (pena ez jakitea zein talde
politikokoak ziren)
Tomas
Larregui 13 Pedro Guerendiain 2
Salvador
Arrache 1 Martin Esteban Plaza 1 boto
Alkatea
,Tomas Larregui
recibiendo el baston de mando como insignia de su cargo.
Lehen Tenente Alkate Miguel Iturralde, bigarrena Manuel Iturria,
hirugarrena Ambrosio Anchorena, Regidor sindico (?) Martin Plaza eta
suplente Pedro Guerendiain.
Otsailak
7,
1872. ...
reunido el Ayuntamiento de este Valle de Baztan bajo la presidencia
del Sr.Alcalde... erabaki zuten... art.51 Ley Municipal para alcaldes
de barrio... de los 14 pueblos del Valle y Pais
Quinto:
Erratzu Miguel Mª Echartea Arizkun Martin Tomas
Iriberri
Azpilkueta
Juan Baut Indaburu Elbete Francisco Maritorena
Elizondo Damaso Echeverria Lekaroz Juan Miguel Goyeneche
Gartzain Marcos Jaimerena Irurita Juan Bautista
Larramendi
Arraioz Juan Garaicochea Oronoz Juan Pedro
Iturralde
Aniz Juan Tomas Irigoyen Ziga Juan Pedro
Aguerrebere
Berroeta Martin Julian Indart Almandoz Salvador Arrache
Pais
Quinto
Miguel Erreca
Ikusten denez, herri berri bat agertzen zaigu Baztanen: Pais Quinto. Berez, borda batzuk dira, ez du elizarik ezta elizattorik ere.
Doikebe bere denboretan Aldudeak eta Kinto Real gauza bera ziren baino banatzekotan frantsen eta espainarren artean, bati Aldude, frantsa, eta bertziari Quinto Real, espainiarra, deitu zieten. Seguru ez dakigu. Estimatzen da informatzionea.
Sesione
berean bi baztandarrek eskatzen dute onartuak izatea
Casa-de-Misericordian. Batak ez du dirurik, Josefa Barreneche, eta
Udalak 15 erreal de vellon hilabetero emanen dizkio; bertzeak, Jose
Echenique, errekurtso propioak zituen.
Martxoak
23,
1872. ...
reunido el Ayuntamiento... erabakitzen du.. los lugares para las
elecciones de Diputado a Cortes ...Apirilaren 2an, 3an eta 5ean
Herriko Etxeetan (Casas Concejiles) izanen direla, Gartzainen
ezik, herri honetan eskolan eginen dira.
Martxoren
30ean bilduko dira berriz Contribucion
de Carreteras
tratatzeko eta Baiborroko
zubia konpontzeko presupuestoa prestatzeko.
Batek laguntza eskatzen bere bi semeendako, haurrak direla, de tierna edad.. Udalak baietz, baino batendako bakarrik: 15 erreal-de-vellon (3,75 pta) hilabetero.
Batek laguntza eskatzen bere bi semeendako, haurrak direla, de tierna edad.. Udalak baietz, baino batendako bakarrik: 15 erreal-de-vellon (3,75 pta) hilabetero.
Apirilak
03, 1872 1872.ren Apirileko hauteskundeetan karlistek , Comunión
Católica-Monárquica , 13 jarleku galdu
“pucherazo” izan omen zelakotz ( honetan Eusebio MuZkizek
jarlekua lortu zuen) . Karlistak sutan. Konjura. Kolpea/haustura
prest zuten, hiri batzuetako goarnizione militarrak (Barcelona,
Bilbao, Iruña...) hasiko omen ziren eta gero altzamentu
orokorra Baskongadetan eta Nafarroan.
Egun
aukeratua, Apirilak 21.
Hasiko
zirenak gazte talde batzuek ofizial zaharrekin (lehengo gerrakoak)
izanen ziren. Pretendientea, Carlos VII, muga
ondoan, Miarritzen,
Espainia aldera sartzeko nahian.
Eta
hola hasi zen Bigarren
Gerra Karlista
(edo Karlistada).
Guk hola deituko diogu, BIGARRENA.
Baztandar , nafar,
euskal ikuspuntutik gerra karlistak bida
izan dira, espainiar ikuspuntutik hiru
(
bigarrena 1846.an Guerra
de los Matiners, Katalunian),
hortaz espainiar gehienek (ez denek) HIRUGARRENA deitzen diote. Baten
batendako, gaixtoren bat, hirugarrena 1936.koa izan zela. Eta gerra
hori, bai irabazi egin zutela karlistek , Bilbao konkistatu eta gero,
baita desagertu horren ondoren ere (hori diote gaixtoek).
Momentu
honetan karlistak beren baitan : Don Carlos Biarritzen, intrigatzen.
Eustaquio Diaz de Rada Karlisten Mugako Buruzagia (Euskal Herria +
Katalunia) izendatua. Karlistak prestatzen ari dira altzamentua.
Borroka
bakarriz behar delarik, diote.
Jendea nerbiostua “Es
voluntad del Rey se verifiquen (altzamentua)
a un mismo tiempo en todas las provincias de España... al grito de
Viva España, Viva Carlos VII, a bajo el extranjero.”
Junta
de Navarra: Pablo Diaz del Rio, Demetrio Iribar, Joaquin Marichalar,
Dámaso
Echeverria,
Serapio Peralta, presidente Gonzalo Fernandez Arcaya, secretario
Serafin Mata y Oneca.
Damaso
Echeverria?
Aurtengo Elizondoko alkate jauna.
Bordelen
sortua zen zeren bere familia harat eskapatu baitzen Lehenengo Gerra
Karlistan. Bere aita, Martin Luis, 1831 eta 1833 tarte
horretan Baztango alkatea eta gero karlisten jenerala izan zena
gerran hila izateko. Bere ama Mª Angeles Iturralde, Datue
etxeko alaba baita etxeko jabea ere.
Gure
Damaso politikan sartua zagoen eta gerra honetan Junta Carlista de
Guerra de Navarrako partaidea ikusiko dugu. Gizon ikasia izan
behar zen zeren Luis Luciano Bonapartekin harremanetan doikebe egon
zen. “Erreguzco cantachoac”
eskribitu zituen, bai euskaraz, Baztango eskuaraz. Nori erregu?
Francisko Xabier Sainduari.
Eta
erran dugunez, Datue Jauregia bere etxea.
Apirilean
dena prest dute.
El
dia 21 de Abril
: Declaración
de guerra....
Carlos VII-ek ez du onartzen liberalen marrukeriak , ez
duela tirorik bota nahi... (berorrek)
borrokatuko zuela etsaiek nahi izanen zuten lekuan... ez zen momentua
oroitarazteko gobernuaren engainuak eta azpijokoak legalitateko ateak
ixteko , no les dejaba (karlistei)
sino el camino de las armas...
Espainia
aldean agintea D.Amadeo de Saboiak zuen. Gobernuak columnas de
persecución antolatu zituen eta Estado
de Guerra
deklaratu zuen gure zonaldean, el
Norte eta
Katalunian.
Egun
berean
Diaz de Radak Azkaindik 30 boluntario espainiarrekin muga zeharkatzen
du.
Biharemunean (1872.04.22) Bera ondoan dagoelarik 42 giputz elkartzen
zaizkio . Handik Arxuria/Peña Plata aldera gan behar ziren , han
baitziren armak altxatuak.
Arxuria,
Peña Plata
erdaldunendako, Baztango dermioetan dago. Muga berean, eta kaskoaren
kaskoa Lapurdikoa da (absurdoa dirudi baina alta politica
hispano-francesa). Leku honetan karlistek “zuloak” zituzten
kontrabandoz pasatzen zituzten armak altxatzeko. Gerra honetako mito
bat.
«Barkatu,
adizkide maitea, solas alfer hoyetaz, bainan behar bada atsegin
izanen duzu yakiteaz zer izenez deitzen zuen Peña
de Plata
bere bizi guzia mendi hortan iragan zuen gizon horrec. Uste izateco
da artzain horren aita eta aitasoac ere mendi berean bizi izan direla
bizi-modu berean mende aunitzez, erran nahi baita, artzaingotik.
Orhoitzen naiz ongi Predo
(Pedro)
gure
artzainac bere mendiari erraiten ziola 'Hartchuria',
eta oray ere deitzen dugu 'Harchuria'
edo 'Har-zuria'
(harri-zuria)» Hala
kontatzen du J.B.Elizanbourouk, Sarakoa.
Baztanen,
Arxuria
(ez dugu dagoeneko H-a
ahozkatzen).
Helduko
zen egunean (1872.04.23) Bera aldera berriz. Hortik Oiartzun aldera
eta han eskuratu kasa-kuartel bat. Baino esperatzen zuten altzatuko
ziren militarrak edo jendea ez dira mugitzen. Gainera, Diaz de Radak
bere erregeari eskribitzen... por
la excesiva aglomeración de gente desarmada... me atrevo a suplicar
a V.M. no rebase la frontera hasta...
Bi
egun beranduago (1872.04.25), Elizondoko Guardia Zibilek igorria ...
Exmo
Sr Capitan General.Vitoria
“ Tengo
el honor de participar a V.E... haran honetarik lekutu direla
orriaren gibeleko aldean duzun zerrenda. .. Urdazubin, hemendik lau
lekotara, 100 gizonezko partida karlista agertu da eta dirudienez
haien artean un capitan retirado, uko egin ziona zin egitera
konstituzionari...
Gauza
bera biharemunean (1872.04.26)
Exmo
Sr Capitan General.Vitoria
Herrietako
alkateen informazioaren arabera atzoko goizeko zazpietan 30 gizoneko
partida karlista bat Azpilkuetan agertu zen eta Arizkunen
barna Aldude aldera gana zen, denak armatuak, guk jakin gabe nor zen
bere nagusia.
Diote
ere Elizondotik lekutu direla Santiago
Almandoz, Pascual Echeverri eta Damaso Echeverria eta
Aldudera bizitzera gan direla, con previo conocimiento del Comandante
de Carabineros.
Halaber
diote Lekaroztik lekutu dela Marcos
Plaza,
soltero labrador de 23 años. Dirudienez agertu zen partidarekin gana
zela.
Gure
alkate jaunak sinatua.
Apirilak
27,
1872. Diaz de Radak dio... 700
gizon, erdia armarik gabe... ez dira altzatu gure alde guarnizione
batzu ezta errepublikanoak ere... temo sea imposible nuestra
empresa,,, ez dago dirurik ez armarik...
Aldudetik
etorri behar ziren armak ez ziren agertzen.
Apirilak
28,
1872. Elizondoko Guardia Zibilek igorria ...
Exmo
Sr Capitan General.Vitoria
Herrietako
alkateen informazionaren arabera Juan
Bazterreche,
Lekarozkoa, lekutu dela, doikebe partida karlista batekin, zeren ez
baitakigu non dagoen.
Aitzineko zerrendan lekutuen artean agertzen zen baten bat , aurkeztu da Udaletxe honetan baita
Comandancia de Carabinerosen ere.
Ez da bertzerik gertatzen. Alkate jaunak sinatua.
Apirilak
29,
1872. Elizondoko Guardia Zibilek igorria
Exmo
Sr Capitan General.Vitoria
“En
cumplimiento de lo que se me tiene ordenado.... atzo Almandoz ondotik
30en bat gizon, armarik gabe, dirudienez Mirandaren partidakoak,
Ultzama aldera pasa ziren ... Karabineroen kefeari gaztigatu
diogu... Aldi berean Azpilkuetako Maestro de Instruccion Primaria, D.
Luis
Mª Zozaya,
handik lekutu da ez dakigu zertaz.
Lekarozko
Juan
Bazterreche,
doikebe Erratzun lanean zebilela, etxera itzuli da...
1º
Teniente alkateak sinatua.
Apirilak
30,
1872. Elizondoko Guardia Zibilek igorria ...
Exmo
Sr Capitan General.Vitoria
“En
cumplimiento de lo que se me tiene ordenado...
gaur goizeko hamarretan Belaten barna Almandoz aldera 1.500 edo
2.000ko partida karlista bat, armatuak, doikebe Mugaireko Bentara
pasa dira... hau guzia Comandanciako jefeak bazekien eta bere
troparen puska batekin Almandoz ondoan dago.
Alkateak
sinatua
Egoera
gure inguruetan? Partida karlistak dabiltza, literalki, beti ibilean,
momentu batean 5.000 mutil omen
ziren ikusi dugunez, arma gutiarekin eta haien bila Moriones
jenerala 11.000 soldaduekin.
Honek
Altsasutik Iruinera zebilen ferrokarrilaren bidea erabiltzen
karlistak kontrolatzeko. Bere ideia zen marra imaginario hortarik
goitira karlistak kuadrante horretan zokoratuak mantendu, behartzen
dermio horretan borrokatzera edo Frantzia aldera pasa araztera.
Maiatzak 01, 1872.
Holakoetan Diaz de Rada jenerala enteratzen da Don Carlosek nahi duela Nafarroan sartu.
Karliste
batzuei ez zitzaion hau ongi iduritu. Diaz de Rada jenerala Sara
aldera gana zen Pretendienteari komunikatzeko ez zedila pasa
Nafarroara baina doikebe bata Lapurdira zihoalarik (Azkainen barna)
bertzea Nafarroara zihoan bertze bidetik (Saran barna) eta momentu
berean. Hala da historia edo ixtorioa.
Maiatzak 02, 1872 Don
Carlos de Borbón y Austria-Este,
Pretendientea, Carlos
7º,
Azkainen barna Berara
pasa zen donde fue recibido con grandes manifestaciones de
entusiasmo.
Egun
berean
, Moriones jenerala jakitean Ultzaman biltzen ari zirela karlistak,
Gipuzkoako eta Amezkoako bidea ixten dizkie.
Orokietako gudua |
Hil kolpea izan zen, teorian.
Hala
kontatzen dute Madrilen bederatzi egun beranduago....
Lunes 13 de Mayo de 1872 La Iberia. Periodico Liberal.
“...
se encontraba el Cuartel General de la corte
bufa
en Oroquieta cuando el cura de Aldaz, señor
Azpiroz,
atsenkatua han sartu zela (salan)
erraten ”Hor
dituzue, galduak gara!”...
Aldazko apezak ardura hartu zuen bere jaun-eta-jabea salbatzeko...
xendak eta lasterbideetarik ... eramaten Don Carlos eta 200 laguneko
eskolta Beuntza aldera... han banandu.. eta apeza, erregea eta bertze
norbait gehio (ez dakigu bere izena) Aldude aldera pasa ziren eta 6an
Banka aldean ziren non zuten kotxe bat esperoan...”
Bataila
honetako bitxikeri bat: lehenbiziko aldiz
Gurutze
Gorria
agertzen
dela gure historian baita Espainiakoan ere.
Moriones jaun-ta-jabea. Hala ere Carasak, jeneral karlista, 800 boluntarioekin ihes egitea lortu zuen. Gerra Nafarroatik Gipuzkoa eta Bizkaira pasa zen. Dela delako, liberalek garaileak nonnahi.
Maiatzak 05,
1872. Exmo Sr Capitan General.Vitoria
Ninguna
novedad.
...
Udalak... eskatzen du Mugaireko kupelgaiak( kupelak egiteko zurezko
puskak) mendian egiteko, tankeen (?) zura ongi neurtzeko.
Eta
baita ere partida karlistak agertzekotan, herrietako alkateek beraien
herrietan irakur zezatela Gobernuak igorri duen bandoa.
(Ez
dugu Bandoa lortu, pena)
Maiatzak
24,
1872. Karlisten desastrearen ondoren, Tratado
de Amorebieta
sinatu
zen, saiatzen bertze “Abrazo de Vergara” izatea , bakea lortzeko
Hego Euskal Herrian: armak utzi eta indultoa lortu, baita nahi zuena
Frantziara joan zedila ere.
Uztailaren
akabaileran erraten ahal zen insurrekzionea akitua zagoela eta
karlisten buruzagiak Frantziara pasatu zirela, berriz gerra
prestatzera, naski.
Erregeak
, Bordeletik orain, berriz nahi du altzamentua. Urrian Dorregaray
(Antonio
Dorregaray, Ceutakoa eta protagonista historia honetan),
Nafarroako buruzagia izendatuko du. Hala ere ez dira karlisten artean
konpontzen eta gerra pausatuko da . Bizkitartean, Baztan bere
baitan. Abendura artio.
Ekainak
27,
1872. Junta
General..
reunido el Ayuntamiento y Junta General extraordinaria... erabakitzen
dute:
* Laugarren kuartelendako, Basaburua, medikoa izatea erabaki ondoren, Udalak 1/3a pagatuko zuela baita deliberatu zein kondizionetan postu hori anunziatuko zen ere.
* Ikusia herriek ez dutela nahi Carreterako kontribuzionak ordaindu, Udalak erabaki zuen berriz “gonbidatu” herriei ordainketa hori egitera.
*. .. dio nola “la Comandancia de Carabineros que se halla fija en este lugar (Elizondo) haragia eta ardoaren razionaren ordez, erreal erdi bat por cada individuo, nahi dutela egunero.
* Miguel Antonio Iribarren jaunak, Lekarozkoa eta Agerrea bere etxea, dio nola etxea erre zaion bi aldiz eta dagokion laguntza (artikulo 53) eskatzen du. Udalak baietz, 700 reales-de-vellon (175 pta) de los fondos del Ayuntamiento.
* Laugarren kuartelendako, Basaburua, medikoa izatea erabaki ondoren, Udalak 1/3a pagatuko zuela baita deliberatu zein kondizionetan postu hori anunziatuko zen ere.
* Ikusia herriek ez dutela nahi Carreterako kontribuzionak ordaindu, Udalak erabaki zuen berriz “gonbidatu” herriei ordainketa hori egitera.
*. .. dio nola “la Comandancia de Carabineros que se halla fija en este lugar (Elizondo) haragia eta ardoaren razionaren ordez, erreal erdi bat por cada individuo, nahi dutela egunero.
* Miguel Antonio Iribarren jaunak, Lekarozkoa eta Agerrea bere etxea, dio nola etxea erre zaion bi aldiz eta dagokion laguntza (artikulo 53) eskatzen du. Udalak baietz, 700 reales-de-vellon (175 pta) de los fondos del Ayuntamiento.
Ekainak
11,
1872. El
Pensamiento Español
(Gubernamentala)
“Nafarroan
ari diren indar gubernamentalak gisa honetan daude bereiztuak :
koluna bat Lesakan, bertze bat Beran, karabineroen Teniente Koronela,
Sr. Horcasita, Elizondon, Iriarte koronela Belaten... Sr. Morentin
Etxalarren... “
Irailak 19, 1872.
Exmo General encargado del mando del Ejercito del Norte y Distrito militar de las Provincias Vascongadas y Navarra.
Moriones
jeneralak komunikatzen dio bere nagusiari nola Antonio
Echenique jaunak,
Baztangoa, berean eta bertze 11
guraso
izenetan eskatzen diola indultoa
beraien semeendako como carlistas que no han hecho armas...
Irailak 29, San Migel, 1872.
...reunido
el Ayuntamiento
en su sala... los siguientes acuerdos..
*Hiru baztandarrek Misericordian onartuak izatea nahi dute.
*Hiru baztandarrek Misericordian onartuak izatea nahi dute.
Udalak,
baietz.
Por la Junta General
* Erratzuko herriak aurkezten du txosten bat non adierazten baitu Erratzutik Ikatzateko Bentaraino dagoen errepidea egoera txarrean dagoela. Udalak deliberatzen du, bere boltsatik, 2.000 erreal (500 pta) jartzea bidea konpontzeko, aldi berean eskatzen Arizkungo eta Erratzuko errepresentantei ardura hartzeko eta lana inspekzionatua izatea por peritos de la alcaldia.
* Diote nola Basaburuko kuartelendako medikuaren plazarako Excma Diputazioneak igorri dituela hiru izen, terna, eta botaketa egin ondoren, atera dela D. Leonardo Auzquia, Iruñekoa. Harekin harremanetan jarriko direla afera betetzeko.
* Zugarramurdiko alkateak, Miguel Lecumberri, dio nola erratzuar batek, Francisco Irungaray, egin duela etxe bat (borda?) muga ondoan eta hango iratzeak mozten ari dela. Orain artio iratzeleku horiek Zugarramurdikoek bildu dituzte Baztani 702 erreal (175,50 pta) ordaintzen por aquel concepto. Udalak ezetz, Francisco Irungarayk eskumena zuela.
* Doikebe zakur batzuk mendietan libre dabiltza ardiak iziarazten eta kolpatzen, hortaz erabakitzen da ez uzteko zakurrei etxetik gauez ateratzea. Baten bat suelto biltzen badute erresponsableak izanen dira suertatzen diren kalteengatik.
* Aurtengo gaztainak betiko moduan salduko dira.
* A publico remate, ia nork konpontzen duen Baiborroko zubia.
Urriak
21,
1872. ...
reunidos Ayuntamiento y Junta General...
Por
el Ayuntamiento
* Miserikordian sartzeko elizondotar bat, baietz eta Zigako batendako laguntza eskatzen, 15 erreal hilabetero.
* Miserikordian sartzeko elizondotar bat, baietz eta Zigako batendako laguntza eskatzen, 15 erreal hilabetero.
Por la Junta
General
* Cupo de Quintas. Baztango herriek erabaki dute que el cupo correspondiente a este Valle se redima por la Exma Diputacion. abonandose el importe que se exija.
* Cupo de Quintas. Baztango herriek erabaki dute que el cupo correspondiente a este Valle se redima por la Exma Diputacion. abonandose el importe que se exija.
Zer
erran nahi du honek? Lehenago adierazi duguna, serbizio
militarra
bazen teorian
baina diru batekin “konpotzen”ahal zela. Honetan, Baztanek
eskatzen dio Diputazionari harek aitzinetzeko dirua mutil baztandar
guziak libratzeko, gero Baztanek zorra hori kitatzeko.
Azaroak
9,
1872. Irailako indulto
eskaerarendako erantzuna ailegatu zitzaien. Nor dira indultatuak?
Pascual
Irigoyen Laureano Migueltorena
Marcelino
Migueltorena Francisco Irurita
Joaquin
Gamio Pedro Mª Carricaburu
Miguel
Iriberri Juan Cruz Iparaguirre
Felix
Larumbe Jose Zaldurriaga
Dena
den, Abenduan berriz hasi zen gatazka. Don Carlosek (Bordelen)
Abenduaren 18an nahi zuen gerra berriz hasi baino Santa Cruz apeza,
Abenduak 2, sartzen da Espainia aldean eta bere partida antolatzen
du. Bi aste beranduago partida gehio baziren Gipuzkoan. Dorregaray
mugara etorri eta partidak Nafarroan, lehenik Sesman eta Lakuntzan,
gero Lizarran .
Estrategia,
betikoa, lasterka batean. Partidak nonahi, Bizkaian eta Araban ere.
Abenduak,
21.
1872. Nicolas Ollo
jenerala, Iberokoa, karlista , Nafarroan sartzen, Comandante General
de Navarra, Otsondon barna, Bertizko mendi gainetik Ultzamara pasa
zen eta handik Irurtzun aldera, Etxarriraino. Gutti batzuk ziren, eta
armaz eskax.
Abenduak
26, 1872 ...Ayuntamiento
y Junta General...
Por el Ayuntamiento
* Batek eskatzen Misericordian onartua izatea eta bertze batek laguntza: baietz biei, bigarrenari 15 erreal hilabetero urte batez.
* Diputazioneak Udalari eskatu dio Baztanen dauden karabineroei sean pagados de los fondos del Ayuntamiento, ikusia zaila dutela Iruñetik hori egitea. Udalak baietz a calidad de que se abone para pago de contribuciones.
* Batek eskatzen Misericordian onartua izatea eta bertze batek laguntza: baietz biei, bigarrenari 15 erreal hilabetero urte batez.
* Diputazioneak Udalari eskatu dio Baztanen dauden karabineroei sean pagados de los fondos del Ayuntamiento, ikusia zaila dutela Iruñetik hori egitea. Udalak baietz a calidad de que se abone para pago de contribuciones.
Por
la Junta
* Eskaera batzuk ikusiak, iratzelekuak mugatzeko, luberriak egiteko, bordak eraikitzeko eta abarrak kisua egiteko, deliberatzen dute dagokien komisionetara eskaera horiek pasatzea.
* Juntako partaide batzuen eskaerari kasu egiten, erabaki zuten oroitaraztea ostalariei, posaderos, taberneros y dueños de establecimientos públicos etxi behar zutela ostatua jendea kanporatzen gaueko bederatzitarako, herrietako alkatei eskatzen horretaz ardura daitezela.
* Eskaera batzuk ikusiak, iratzelekuak mugatzeko, luberriak egiteko, bordak eraikitzeko eta abarrak kisua egiteko, deliberatzen dute dagokien komisionetara eskaera horiek pasatzea.
* Juntako partaide batzuen eskaerari kasu egiten, erabaki zuten oroitaraztea ostalariei, posaderos, taberneros y dueños de establecimientos públicos etxi behar zutela ostatua jendea kanporatzen gaueko bederatzitarako, herrietako alkatei eskatzen horretaz ardura daitezela.
Orduko bederatziak gaurko hamarrak dira, hala ere dirudienez orduko Baztango gauak matxosoak zirela bertzenaz ez da ulertzen aitzineko abisua.
Eta
hola akitu zen urtea. Osasuna eta Bakea, bai , baino erauntsia badator.
Kapitulu
honetako informazione guzia baita gero etorriko direnarenak segitzen
diren liburuetarik ateraiak dira:
* BNE.Biblioteca
Nacional de España.Hemeroteca digital.Internet
* Campaña
del Norte de 1873 a 1876.
Antonio Brea. Internet
- Narración Militar de la Guerra Carlista de 1869 a 1876. El Cuerpo de Estado Mayor del Ejercito.Internet
- Secretos e intimidades del campo carlista.....Saturnino Gimenez.Internet
- La Restauración y... Agustin F. de la Serna.Internet
- Recuerdos de la guerra civil. Francisco Hernando. Internet
- Album de personajes carlistas. F. de P.O. Internet
- Memorias de la Pacificación.... Saturnino Gimenez.Internet
- La segunda guerra carlista en "el Norte"... J.Pardo.Internet
- La Bandera Carlista. Vizconde de la Esperanza. Internet
- Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak. Francisco Apalategui.Internet
- Historia del Carlismo. Ramon Oyarzun.Internet
- Euskal Herriko forteak. Antton Arrieta
- Karlisten bigarren gerrateko bertsoak.Antonio Zabala.Internet
- Príncipe heróico y soldados leales. B. de Artagan. Internet
- Baztango Udaletxeko Artxiboa.
- Archivo Militar Madrid. Korreioz
- Artikulu solte aunitz baita libururen bat ere. Nonahi
- Fotoak gehienak internetetik hartuak (txarrak neronek eginak).
- Itzulpenak, eneak, libre eta laxoak .
No hay comentarios:
Publicar un comentario