1839:
Armistizioa
Urte
honetako lehenbiziko hilabeteetan dirudi gerra bere zakarkerian
loakartua dagoela, ez da gauza haundia gertatzen gure inguruetan ;
Muñagorri saiatuko da berriz Otsailaren 17an
gure dermioetan sartzen baina orain bere soldaduek , doikebe
asaldatuak, su eman bere egoitzari eta lekutu behar .
Egun
bat beranduago, Otsailak 18, Lizarran,
Marotok kontra zituen jeneral eta ofizial nafarrak (Guergué, Garcia,
Sanz...) Puyko Ama Birjinaren Santutegi ondoan afusilatu zituen,
bizkarra emana, traidoren seinalea. Zer pasa da?
Karlisten
desegitea, usteltzea:
Apostólicos
(gogorrak)
eta marotistas/transaccionistas
(bakezaleak).
Holaxen bereizi ziren karlistak. Eta haien arteko ezin-ikusiarena,
muturrekoa zen. Maroto sekretupean harremanetan zagoen
Esparterorekin. Jeneral nafarrak kontra zituen eta afera konpontzeko,
etsaiak akabatu eta molestatzen zituztenak, deserrira, haien artean
5º Batallon de Navarrako kapitaina, Aguirre.
Bertze
aldetik, bere sokakoak zirelakotz preso egon zirenak, beraien
karguetan jarri berriz: Elio eta Zaratiegi jeneralak adibidez. Hala
ere, Karlisten artean, ezpatak eta baionetak zorrozten.
Otsailean,
ez dakigu data finkoa baino Avinareta jaunak, Gobernuaren
Serbitzu Sekretukoa, karlisten artean ezin-ikusiak sortzeko panfleto
bat publikatu zuen baskongadoen eta gaztaluen artean ikamikak
sortzeko, erdaraz eta euskaraz. Kuriositate gisan, euskarazko
bertsionea:
Martxoak
25 Gauza bera , lau bertsione eta baigorriarrek ziotenez, ORO
SORI,zernahik balio du.
Frontera,
26 de Marzo. 200 pezetero, 25ko
goizean, Luzaidekoak, Aldude zeharkatzen
Erratzun eta Arizkunen sartu dira. Erratzun 14 soldadu karlista eta
ofizial bat preso hartu dituzte, etxeak harpilatuz. Arizkunen Don
Jorge Mayora, “propietario”,
preso hartu eta 14 karlistekin Luzaidera eraman.
Liberalen
El Guardia Nacional, Madrilgo egunkariak dio “Fronteras
de Navarra, 25 de Marzo.... Doscientos
peseteros-ek Luzaidetik ateraiak 25eko goizean atakatu zuten Erratzu
eta gero Arizkun, non 20 lagun preso atzeman baitzituzten, haien
artean ofizial bat, Juan Y
Medio deitua eta Arizkungo
errealisten komandantea. Hondar hau elizan preso hartu dute zeren
harat gana baitzen konfesatzera. Hiru
pertsona hilak suertatu dira.
Urdazubitik eta Elizondotik konpainia (karlista)
bana atera ziren laguntzeko
eta hauen presentziak behartu zien pezeteroei handik lekutzea gaueko
8etarako.
Hau
ez da bertsione bat, hau gerra honetako madarikazioa : Libro
de Defunciones de
Arizcun baizik.
Nola kontatu ez dakigu, gainera afera zakartzeko orduko euskaldun
fededunendako konfesionerik
gabe
!! xuxen infernurat... zuen adinarekin : Arizkun.....25
de Marzo de 1839 fue pasado por las armas sin
recibir
ningun sacramento Bartolomé
Ystilart,
herri honetakoa, Dorreako maizterra , 76
urtekoa,
Azpilkuetakoa Mª Antonia Echeniquerekin ezkondua, bere gorpua
lurperatua izan zen parrokia hontan funeralak egin ondoren
.....Hogeita
laugarrena. Zertaz
? Ze kalte egiten ahal zien 76 urteko xahar batek?
Karlisten
Boletin de Navarra y Vascongadas-ek dio “Correspondencia
particular de Bayona: Ayer (25
de marzo/astelehena) a las seis de la
mañana Luzaideko 200 pezetero inguru Erratzu eta Arizkuneraino
ailegatu ziren, lehenbiziko herrian 20 boluntarioko destakamentua
sorpresaz atzematen. Arizkunen jendea mezan harpatu zuten eta handik
atera arazi zituzten eta banan bana ebasten zieten, baita preso
eraman dute ere D. Jorge Mayora, maltratando a su señora.
Elizondotik
atera ziren boluntarioek bidea moztu zieten eta ... pezeteroak
behartuak izan ziren berriz Frantzia aldera gatea eta Bankako herrian
la autoridad francesa reclamó la libertad de Mayora y los 20
voluntarios.... Donibane Garazira eramanak izan dira handik berriz
Espainiara igortzeko.”
Baionako
La Sentinelle-k dio nola ...” Arizkunen
sartu ziren “francos”-ek Alduden barna pasa nahi zuten Luzaidera
baina jendarmek behartu zizkieten presoak eta botina uztera
aitzinerat gateko. Preso
karlistak “deposito” batera eramanak
izan ziren.
Laburbilduz,
kasu honetan frantsak neutralak bezala portatu dira, tropa liberala
pasatzen uzten baino ez bere “botina”.
Arizkungo
Libro de Defuncionesen hilarazi bat eta bakarra agertzen da.
Periodikoak dio hiru.Zoritxarrez, guk bat, eta sobera, dugu.
Ebatsi,
dirudienez, ostatuetan ebatsi zuten bakarrik zeren , ikusiko dugunez,
herri horietako ostalariek erreklamatzen baitituzte beraien galerak.
”Deposito”horiek
Baigorrin, Garazin, Saran eta Baionan ziren eta han biltzen zituzten
desertoreak eta kasu honetan karlistak ere, edo bertze gisaz errana,
paperik gabe muga zeharkatzen zuen nornahik.
Eta
gerra honetako urte guzietan ikusi dugunez, Baztan bere baitan.
Apirilak
02 En
el lugar de Elizondo dentro de la casa y sala del ayuntamiento del
Valle y Universidad de Baztan se juntaron...
Alkatea Miguel
Jose Iturralde
Erratzu Eugenio
Larralde Gartzain Jose Apezteguia
Ziga Domingo
Echandi Irurita Ignacio Alcarena
Aniz Juan
Cruz Juanacorena Azpilkueta Geronimo Arraztoa
Arizkun Fermin
Istillart Elizondo Miguel Antonio Vicondoa
Oronoz Lorenzo
Indabere Arraioz Antonio Elizalde
Berroeta Juan
Bautista Barberena Lekaroz Tiburcio Bicondoa
Elbete Jose
Meoqui Almandoz Juan Pedro Aguerrebere
Eskaerak:
Balio dute ikusteko
zertan ari ziren gure baztandarrak.
Ballenea/Erratzu:landa etxea |
Elizondoko
Miguel Ignacio Echenique jaunak dio nola alcaide
edo balle
nagusiaren plaza libre dagoela zeren
orain artio zagoena zendu baitzen eta hortaz plaza hori beretako
eskatzen du, alkateak bere pertsona egokia konsideratzen badu. Ongi
irakurri duzue: ballea funtzionario mota
bat zen. Aspaldiko denboretan Udaletxearen ejekutiboa zen baina
denborarekin bere funtzioak apaldu ziren aunitz . Hitza, ballea
(bailea batuaz ?) berez frantsatik eta
erdaratik dator bailif/baile eta
Baztanen /balle/ ahozkatzen zen. Hortik gure familiako
abizena: ballearena = ballarena = ballenea, Erratzuko etxea,
landa etxea gaur egun.
Simon
Felix Barreneche jaunak, Elbetekoa, ogibidez Valle
(balle/baile)
Menor, ikusten Valle
Mayorren plaza libre dagoela, eskatzen dio Udalari
plaza hori, bere pertsona egokia iduritzen bazaien...
Juan
Cruz Otondo jaunak, Erratzukoa, dio nola berak Udaleko ordenanza
bezala lan egin zuela hiru urtez kanporatua izan artio.
Hala ere, berak con un animo indecible de
querer proseguir, eskatzen du ia berriz bera kontratatzen ahal
duten lan hori betetzeko.
Geronimo
de Dorregaray jaunak, Iruritakoa eta Gernuzarrea bere etxea, dio
nola berak barride batzuekin batera Zokoa aldean nahi dute zubi bat
egin zeren handik pasatzeko bidea errekak eraman baitu eta zubirik
gabe ezin da pasa. Hortaz, zubia egiteko han ondoko lau gaztainondo
eskatzen dituzte afera konpontzeko.
Udalak
baietz, baina bagoak izan daitezela gaztainondoen partez.
Francisco
Cortea jaunak, Elizondokoa, dio nola baditu bete gabe eskritura
batzuk ikatza egiteko Baztango mendietan baita ere bere eskubidea
Nafarroatik kanpo ikatz hori saltzeko. Hortaz eskatzen du Udaletxeak
komisione bat antola dezala berarena baita “otros
traficantes en carbon”-en
afera xuritzeko.
Udalak
baietz, J.Echenique & J.D.Echenique Baztanen izenean.
Juan
Martin de Jaimerena jaunak, Lekarozkoa eta Matiñenea bere etxea,
dio nola orain dela 4 urte Mendabio aldean zura erosi zuen 8 peso
fuertetan oholak eta latak egiteko. Eta nola lan hori egin baino
lehenago 1835.eko Martxoaren 14eko Lekarozko erretzea izan zenez,
ezin izan zuen ordaindu dirua ez zuelakotz, hala ere zura hori landu
zuen . Orain zorra kendu nahi du eta hortaz eskatzen du ia
beherapenaren bat edo grazia egiten dioten hala bertzenaz ia pagatzen
ahal duen ohol eta latetan.
Ez
dakigu udalaren erantzuna.
Pedro
Francisco Istilart jaunak, Erratzukoa eta Iñabidea bere etxea.
Dio nola 1813. urtean gure dermioetan Aliatuak eta Morilloren
Dibisionea hemendik ibili zirela eta nola Frantzia aldean sartu
zirelarik lehenbiziko egunetan Itsasuko dermioetan, Manuel Garcia
sarjentuak 34 ardi kendu zizkiola eta bertze aldera eraman. Dio ere
puede acreditar las certificaciones del
alcalde de ychasu. Berak badaki herriek badituztela orduko
kontuak eginak baino bere galera Erratzuko kontuetan ez dagoela
sartua. Hortaz eskatzen du ia kontribuzionetan Erratzuko herriari
deskontatzen ahal zaion ardien kostua gero herriak berarekin gauza
bera egiteko.
Udalak
no ha lugar.
Arizkun.Ostatua |
Udalak,
hor konpon, no
ha lugar.
Eta
aitzineko aferarekin lotua : Maria Juana Echeverria
andreak, Arizkungoa eta Etxeberria bere etxea Bergarako auzoan, dio
nola Martxoaren 25eko goizean bere semea,
militar, fue maltratado y pasado con un balazo por la fuerza armada
de Balcarlos. Andreak dio ez duela baliabiderik bere
semeari jatera emateko ohatzean emanen duen egonaldian eta hortaz
eskatzen dio Udalari ia zerbait egiten ahal duten.
Udalak,
baietz, egunero eta bi hilabetez ogi eta haragi razione bat emanen
zaiola.
Juan
Martin Goyeneche jaunak, Elizondoko ostalaria, berean eta bertze
ostalari guzien izenean, dio nola azken aldi
honetan ardoaren prezioa igan dela saltzen duten lekuetan .Hortik
aparte, gainera zamaltzainek 3 erreal fuerte zerga gisa
boluntarioei (karlistei) pagatu behar dizkietela edo 2 erreal
giristinoei (liberalei). Gisa honetan bere irabaziak arront ttikiak
dira eta ez zaie negozioa egiteak merezi. Hortaz eskatzen dute
Udalari afera tratatzea eta egokiena erabaki dezatela. Ez dakigu
erantzuna.
Fermin
Urdaniz jaunak, Lekarozkoa eta Martinenea bere etxea, dio nola
1835. urtean utzi ziola 2.000 peso fuerte udalari %5ko interesarekin
bi urterako. Denbora pasa da eta ez du zorra kobratu. Onartzen du
dagoenekoz, 300 peso itzuli dizkiotela bere familia atenditzeko baino
bere alaba ezkonduko denez Bernardo Loperenarekin,
cirujano conducido en el lugar de Ostiz ,alabaren dotea
egiteko 300 peso fuerte gehiago eskatzen ditu.
Ez
dakigu Udalaren erantzuna.
Apirilak
03 Gauzak nahasten ari dira.
Marotok Baionara “desterratu” izan zuen 5º Batailoneko
buruzagia, Aguirre, baina holako batean erraten dio itzultzen ahal
dela bere jendearekin. 5. Batailona? Gure baztandarrak han eta
saltsa guzietan lehena.
Gotorlekua, fotoko dorre ondoan zagoen |
Eta
Baztan bere baitan.
Maiatzak
21 En el lugar de Elizondo
dentro de la casa y sala del ayuntamiento del Valle y Universidad de
Baztan se juntaron...
Lehenbizi
behar haundia dutela herrietako kontuak errebisatzeko, jakiteko zein
den bakoitzaren egoera zeren azken lau urteetan lan hori ez baita
egin. Horretarako alkateak komisione bat garatuko du lan hori
burutzeko.
Ytem
Udalak momentu honetan ez du botikendako presupuestorik
eta proposatzen diote orduko botikarioari herriek bera kontrata
dezatela 6.000 erreal fuerten, bi epeetan pagatzeko, erdia
Eguberrietan eta bertze erdia Sanjuanetan. Honek, botikarioak, ez
badu nahi, erran dezala bertze botikario bat bilatzeko zeren eriak
ezin baitira egon erremediorik gabe.
Eta
eguneko eskaerak.
Baztangoiza: etxiturak nonahi |
Udalak,
no ha lugar.
Berriz
Maria Juana Echeverria andrea, Arizkungoa. Dio nola bere semea
arront gaizki gelditu zela Martxoan Luzaideko liberalak sartu
zirelarik eta nola bere semea ez da hobetu ia segitzen ahal diote ogi
eta haragiko razionea ematen. Udalak baietz, hilabete
bat gehiagoz.
Juan
Leon Iriarte jaunak, Almandozkoa, dio nola azken Batzar Nagusian
deliberatu zutela ahuntzak kentzea. Bai, ahuntzak. Berak
dioenez, gerran gaudenez ahuntzak mantendu behar direla zeren forma
bakarra baita herritar aunitzendako beraien zergak pagatzeko.(??)
Udalak, ezetz.
Ekainean
gaude.El Guardia Nacionalek holako berria dakar “
... 24 soldaduko partida batek bi
mutil harpatu ditu mugako
borda batean altxatuak azken, kintan ez zutelakotz egon nahi eta
Elizondora
eraman dituzte.”
Goizueta |
Ekainak
16 Baztango Realista Boluntarioak biltzen dira
Idiazabal/Idazabal/Irazabal/Iriazabal deitzen den leku batean, gaur
egun Irazabal/Irezabal Arraioz aldean. Nor biltzen da han? Dakigu
Jorge Mayora jaunak, aitzineko urtean Baztango alkatea izan zena eta
urte honetako Martxoan Arizkunen (bere herrian) bahitua izan zena,
harat konbokatu ziela. Gartzaindik 50 lagun, Lekaroztik 45,
Arraioztik 31, Elbetetik, Zigatik 54, Arraioztik 59... ez ditugu
denak.
Berri
arraroa da. Zer dira Baztango Realista Boluntario hauek? Milizia bat?
Etorriko den Partido Carlistako
militanteak? Noiztik esistitzen dira? Ze funtzioa dute? Dakigun gauza
bakarra, Irazabalen bildu zirela, ogi eta ardo hartu zutela eta
kontua Abenduan, gerra akitu ondoren, egin zutela eta doikebe
bederatzi herrietakoak zirela.
Uztailan gaude. Gerra. Bi armadak elkar begira, ekintza gutti. Espartero Bizkaia eta Araba aldetik bulkeka, eta Nafarroako Hegoaldean Diego León. Azken honek, zakur amorratu bat, ezin badu irabazi, landak erretzen ditu, baita herriren bat ere: Allo eta Dicastillo. Jarrera honek karlista nafarrak sutan jarri zituen eta gerra honetako azken batailan, Zirauki ondoan, nafarrek muturra berotu zioten Diego Leoni. Bidenabar, su-emaile honek Madrilen badu bere Avenida eta Metro geltokia.
Uztailak
8 Gerra. Altube pasabidea
, Bizkaiko atea, zeharkatzen dute Esparteroren tropek, Marotok deus
egin gabe. Afera honek geihago haserrazten ditu Nafarroako batailonak
.
Uztailak
9 Matxinada! Berriz
5º
Batallon de Navarra
(bere baztandarrekin), Etulainen zagoena, Baztan aldera gana zen, lau
konpainia, burua D. Jose Suescun, uhiukatzen “Viva
el Rey, muera Maroto y viva el obispo Leon”.
Maroto? Karlisten buruzagia. El obispo León? Apostolikoa eta Marotok
desterratua. Elizondora ailegatu baino lehen, hango “gobernadoreak”
fortineko ateak (La Miserikordia) etxi zizkien. Orduan matxinatuak
Etxalarko bidea hartu eta hemendik Berara gan. Bidean Frantziatik
etorritako apostolikoak elkartu zitzaien. Beran zagoena 11º Bat. de
Navarrako konpainia bat elkartu zitzaien eta Bera kontrolatu.
Karlista buruzagi batzuek saiatu zuten altzamentua baretzea eta
kontrolatzea.
Avinaretak
erranen du bere zirikatzaileak (Bertatx barne?) nahaste honetan
zirela!
Segiduan, Baionako Espainiako Konsulak Esparterori igortzen dion mandatua:
Segiduan, Baionako Espainiako Konsulak Esparterori igortzen dion mandatua:
Uztailak
11 Gerra.
Elio jeneral karlistak 9º Batailoneko bi konpainiekin Elizondora
ailegatu zen zeren bertze batailon nafarrak geiho amotinatu
baitziren, 3º, 10º eta 12º
Batallon de Navarrakoak (baztandar gehio) Marotoren kontra . Eta
tropa hauek agintzen apostoliko amorratuenak: Echeverria kalonjea,
D.Basilio Garcia, Aguirre edo hemendik kanpo mandatuak igortzen ,
Baionatik, Leon apezpikua, Arias Tejeiro, Lamas Pardo...
Maroto
enteratu zelarik, saiatu zen afera kontrolatzen, Elio jenerala, erran
dugunez, Bidasoa aldera igortzen eta aldi berean Negri jenerala
erregearen gana. Honek, Pretendienteak, matxinada hau probokatu
zuenez, gaizki hartu zuen Negriren presentzia eta hortaz , Negri,
11an, berriz aurkeztu zen haren aitzinean bi batallonekin eta erran
zion gan zaiela errebeldengana eta adiera diezaiela nola aginduak,
Marotorenak, bete behar zituztela. 11an, Don Carlos Tolosatik
ateratzen, Goizuetan Printzesa Beira eta bere semea uzten (ez zen
fidatzen matxinatuez), Lesakara gan zen. Han Elio zuen esperoan.
Sartzekotan soldadu batzuek
“Viva
el rey , muera Maroto”
uhiukatu
zuten. Erregea saiatu zen konbenzitzen Echeverria eta D.Basilio
Garcia kartaz, itxura
emateko
zeren bera alde baitzagoen, baina hauek erran zioten
“ez
bazen urruntzen Marotorengandik, ez zituztela armak utziko eta
traidoren kontra erabiliko zituztela”.
Abuztuak
08 Berri arraroa: Egunkari batek “Fronteras 8 de
Agosto”
...
azkenaldi honetan karlista desertore baten aita, salatua D. Carlos
gobernuaren kontra algunas expresiones errateagatik, Eratzon-dik
Urdazubira eramana izan da hango koronelarengana (epaitua
izateko)
... Gaizo hura kondenatua izan zen berriz Eratzoura
eramana izatera bere etxeko atearen aitzinean afusilatua izateko bere
familia presente.”
Eratzou/Eratzon
= Erratzu? Honek zerbait ikusi beharko du bi aste beranduago Erratzun
gertatuko zenarekin?
Abuztuak
09 Marotozaleen proklama bat : “Bastaneses,
en el momento en que nos preparabamos a castigar ... a los
incendiarios (Diego Leon) de la
Solana, Allo, Dicastillo ...
algunos voluntarios han desertado... .. a vosotros padres y hermanos
de los soldados seducidos toca destruir su error... la patria lo
exige, el Rey os mira...
Cuartel
General de Etulain, 9 de Agosto de 1839. Zaratiegui.”
Nor
da Zaratiegi? Elio bezala nafarren jeneral bat eta Elio bezala
Marotozalea, sekretupean, saiatzen matxinada kontrolatzea.
Abuztuak
13 Gerra. Don Carlos
saiatzen da Echeverria jauna “konbenzitzen”: parean Elioren 5
konpainia Gipuzkoakoak, 4 konpainia 7º de Navarrakoak, bi konpainia
9º de Navarrakoak eta 11º Batailoneko puska bat, hau da matxinatu
ez ziren nafarrak. Ikusten denez kaosa, anabasa nafarren artean!
Echeverria apez jaunak baietz baino biharemunean Echeverriak
berriz kontra egin zuen.
Abuztuak
15 Gerra. Bada ez bada,
Eliok Pretendientea Lesakatik atera eta hemendik Doneztebera.
Abuztuak
16 Gerra. Erregeak bere
printzesa eta semea bildu Goizuetan eta Tolosara berriz.
Abuztuak
17 Gerra.
Sekretupean , eta dakigunez, aspalditik, Espartero eta Maroto tratoan
dira, Lord John Hay-ren laguntzarekin. Bai, Gobernu ingelesa ere
aspalditik saltsan sartua. Esparterok Arlaban pasabidea, Gipuzkoako
atea, hartu erreztasun guziekin; karlistak tirorik bota gabe
erretiratzen dira. Ekintza honek are gehiago haserraratzen ditu
batailon nafarrak. Errebelatu direnak Bidasoa guzia kontrolatzen
dute: Bera , Elizondo, Zugarramurdi eta Urdazubi. Zirikatzile nagusia
“el
obispo Leon”,
Getariatik.
Abuztuak
18 Gerra.
Maroto Lenizen/Gipuzkoan zagoen eta Carlos V-rekin
Zumarragan topatu zen. Bakoitzak bere antzerkia egiten.
Abuztuak
23 Erratzuko
plazan, ez ziren odolaz asetzen, bai to! Zer pasa da? Ez dakigu.
Zerbait ikusi behar du lehenago komentatu dugunarekin?
Juan Manuelen etxea: Kordoba/Kordoa. Gaur egun, Landa Etxea. |
23
Agosto 1839 konfesatu ondoren ,
a los 38 años, 7 meses y 16 días fue fusilado en la plaza publica de este lugar por los voluntarios carlistas,
Juan Manuel Linzoain, ezkongabea eta herri honetakoa, hijo legitimo de Pedro y Mª Felisa Irigoyen dueños de la casa Cordoba de este lugar. Egun berean bere gorpua kanposaindura eraman izan zen non lurperatu baizuten. Se le hicieron los sufragios, el entierro y honras. Y para que conste, firmé D. Pedro José Nuin Hogeita seigarrena.
a los 38 años, 7 meses y 16 días fue fusilado en la plaza publica de este lugar por los voluntarios carlistas,
Juan Manuel Linzoain, ezkongabea eta herri honetakoa, hijo legitimo de Pedro y Mª Felisa Irigoyen dueños de la casa Cordoba de este lugar. Egun berean bere gorpua kanposaindura eraman izan zen non lurperatu baizuten. Se le hicieron los sufragios, el entierro y honras. Y para que conste, firmé D. Pedro José Nuin Hogeita seigarrena.
Abuztuak
25 Gerra.
Elgeta, Gipuzkoan. Azken aldiz Maroto eta bere erregea,
Don Carlos V, elkar egonen direla. Denek dakite “transacción/pacto”
egina zagoela, azken ukittuak falta (naski, inportantena, foruak
onartu ala ez) baina han, denen aitzinean, zagoen Pretendienteak, Don
Carlos, oraindik esperantzarekin zegokion halabeharra ez zela
suertatuko. Eskatzen du han diren tropei hitz egitea, ... bla, bla,
bla, ... “¡Viva
el Rey!” uhiukatu zuen
Eguia jeneralak, apostolikoa... “¡Viva
Maroto!” erantzun zuten
soldaduek. Orduan Erregek, “Voluntarios,donde
esté vuestro rey no hay general! ¿Quereis seguirme?....
Ixiltasun sakon bat izan zen erantzuna. ¿Qué
es esto?¿No me oye nadie?
erran zuen Pretendienteak... Orduan Iturbe brigadierrak... erran zion
“Señor, es que no entienden
castellano.” “Pues díselo en vascuence!”
erran zion Don Carlos-ek... Orduan (Iturbek)
soldaduengana hurbiltzen erran zien “Pakia
nahi dezute, mutillak?” Eta
denek batera “Bai, jauna!”
Ulertu
ez arren, Don Carlosek jakin zuen galdua eta saldua zagoela eta
Ordiziara bere kortearekin erretiratu zen.
Bergarako besarkada |
Armistizioa.
Bergaran (Gipuzkoan) elkartzen dira bi armadak, liberala eta karlista, Espartero eta Maroto, eta besarkatzen dira. Foruak eta amnistia: El Convenio de Vergara edo Abrazo de Vergara. Goizean batailon giputzek uzten dituzte armak eta atsaldean bizkaitarrek eta gaztelauek. Don Carlos Tolosatik Andoainera gan zen.
Bizkitartean
Bidasoa/Baztan guzia, Beratik Urdazubiraino, karlista matxinatuen
eskuetan zagoen eta hemen anarkia nagusia zen.
“Los
primeros dias del mes de setiembre, mundu guziaren aitzinean ikusi
ziren beraien basakeriaren erakustaldiak... Echeverria apezaren
jarraitzaileak.... entregados a todo genero de escesos, al pillage,
al asesinato y a las más horrendas obscenidades.... azkenean lehertu
zen jende hoken kolera eta bere amorruan y en su delirio ... ez zuten
barkatzen ezta beren taldekideak... a todos los que rehusaron el
Convenio que pasaban por el boquete de Vera a Francia...” dio
Esparterok bere memorietan.
Norbaitek
Pio Baroja maite badu, Las Mascaradas
sangrientas irakur dezala.
Irailak
01 Erratzuko plaza berriz gorriz...
1
Septiembre 1839 konfesatu ondoren fue fusilado en
la plaza
publica de este pueblo por una partida de voluntarios carlistas,
existente a la sazón en este lugar D. Ramón
Ger,
alarguna eta Aragoi erresumako naturala, no testó, pues dijo que no
tenía de qué disponer eta egun berean bere gorpua eraman zen
kanpusaindura non lurperatu baizuten. Se le cantó el nocturno y se
le hizo oficio de sepultura.
Y
firmé D. Pedro Jose Nuin.
Hogeita
zazpigarrena.
16
urte, 3 hilabete eta 26 egun lehenago,
gaizo hau Erratzuko plazan
egona zen, errealisten 1er
Batallon
del Alto-Aragoneko
Komandante bezala, harrotua, bere soldaduekin. Gerra honetako
hasieran badakigu karlisten Teniente Koronela zela. Aragoi aldea
korritua zuela partida karlistak antolatzen baino gerrako azken
urteetan bere arrastroa desagertzen da. Eta hara! Erratzun agertu
armistizioaren biharemunean eta bere lagun propioek hiltzen dute!
Norbaitek eginen zion nigar?
Irailak
04 Gerra. Falta ziren
Gipuzkoako batailonek, lau, armistizioa onartzen dute. Bizkitartean,
batailon nafarrak, amotinatuak, barrabaskeriak egiten.
Irailak 06 Urdazubi. Moreno, jeneral karlista. Tiro batez hila eta gero baionetaz josia bere emaztearen aitzinean. Nafar batailonak erotu dira, diotenez bakarrik “odola eta urrea” nahi dute.
Egun
berean... entraron en los Alduides 50 jefes,
60 oficiales y 8 personas de la corte
del pretendiente y muchas señoras.
Karlisten
nafar armada urtzen ari da.
El
5º Batallon roba, asesina y saquea, se ha convertido en una
banda de salteadores, oraindik ez dakigu ia nafarrek Esparterorekin
tratatu nahi duten ala gerrarekin jarraitu. Iheslari aunitz
eskoltarekin Frantziara doaztenak, son robados por ésta
por el camino.
Irailak
07 Gerra. Espartero
Tolosara eta Carlos 5º Elizondora.
El
Eco de Comercio. Luzaide 7 de
setiembre... karlista berek kontatzen digute haber sido robados y
privados de sus caballos en la frontera por las partidas del 5º
batallon Echeverria apezak agintzen duena.... entre los emigrados el
único navarro era Gambarte y apenas media docena de vascongados,
siendo todos de las provincias del interior (de España).
El
Constitucional 7 de sept.
Elizondo
eta Urdazubiko aduanak harpilatuak izan dira.... andreak, haurrak,
zaharrak todos son maltratados. La ferocidad de los disidentes de
Navarra hace temblar a sus mismos jefes. Elizondoko paisano batzuk,
que escaparon de milagro de la carnicería, cuentan atrocidades, que
la pluma se resiste escribir.
Kefe
nagusi batzuk, beraien izenak oraindik ez dakizkigu, han sido
asesinados por los mismos.
Irailak
08 Gerra.
Pretendientea, Elizondon, bere Guardia Real eta arabar eta nafar
batailon batzuekin, 2.500 boluntario. Non egon zen (Arizkunenean?) ,
nola, norekin, ez dakigu. Mamu bat etorri izan balitz...
Eta
batez ere, nork agintzen du Baztanen? Erregeak, aho-haundiek,
aho-beroek, sarjentuek edo herrietako alkateek? Berriak nahasiak dira
eta gehienak liberalek hauspotuak. Dena gezurra? Kontatzen dutena
egietan kasu aislatuak izan ziren? Alde bateko informazionea dugu
bakarrik.
Noticias
de la frontera. 8 de septiembre . Lelo
bera: Echeverria ocupa Satisteban y ha tomado el
título de Comandante General de la Frontera. Don Basilio García
está con él. Tienen a sus ordenes el 5º, 11º y 12º
Batallones de Navarra, verdadero conjunto de bandidos, que
emboscados en las encrucijadas no hacen más que robar, violar y
asesinar a las victimas que les han asignado. Hase formado una lista
de proscripción en la que van los nombres de todos los jefes y
oficiales que no pertenecen a Navarra y provincias.Esto es una
horrible reacción contra los castellanos y el partido extranjero.
Irailak
11 Gerra.
Espartero eta Diego Leon Oskozen, Ultzaman, Don Carlos Elizondon.
Gure ingurua soldadu eta boluntarioz lepo. Eta kontra-erranak:
periodiko liberalek diote Elizondo matxinatuen eskuetan zagoela eta
aldi berean eta leku berean Carlos V eta matxinatuak ez ziren
batailonak. Ezin da berria jan. Hala ere momentu hauek bortitzak,
izigarriak izanen ziren, ikara nonahi, batez ere errege bidean ziren
herriendako: Elizondo, Arizkun, Amaiur,,, Zer ikusi zuten? Ez dakigu,
ez zuten kontatu. Hala ere , Udaletxean norbait lanean ari zen:
Egun
berean eta kuriositate gisaz. Udaletxeko recibi bat non
Josef Mª de Campos eskribauak, dio nola Baztango teniente
alkate jaunak pagatu dizkion 34 erreal fuerte urte honetako
Urtarrilaren 24an por las diligencias que
practiqué bi kitok bi behor ebatsi zituztelakotz Iribaseko
aldean. Zer ba? Doikebe kito horietako bat, Mariano,
Arraiozkoa zela, bai kito baztandar bat. Lekukoak? 5. Batailoneko
Gregorio Goñi eta Agustin Inda. Baztandarrak?
Eta
berriz egun berean, eskribau berak,
J.M.Campos, bertze recibi batekin, 15 errealekoa. Berriz kitoak.
Honetan un jumento, asto bat ebatsia.
Nork? Bi kitok. Nori? Clemente Ezpeleta jaunari, Iruritakoa. Bi
lekuko ez ziren agertu eta dagoeneko kitoak kartzelean ziren.
Sabatenea/Urdazubi, gaur egun "La Koska" ostatua |
Atsaldea
eman zuten nola muga zeharkatuko zutela eta konferentziatu ondoren,
frantsek erran zieten onartuak izanen zirela bertze aldean. Honek Don
Carlos lasaitu zuen.
Presaka
gana ziren Elizondotik non utzi baitzituzten ez bakarrik zernahi
motako armamentua sino tambien algunos precioso sables en fundas de
tafilete con las iniciales de Carlos V.
Bera
gana eta Espartero Elizondon sartzen. Hemen bere tropak (mileka)
pixkat pausatu ziren eta berehala jarraitu zuten aitzinat.
Irailak
14 Gerra.
Atsaldeko orduetan Esparteroren tropak Otsondo ziren non topatu ziren
partida karlista (kantabroak) batzuekin “guerrilla” gisan hauek
gero erretiratzeko Urdazubi aldera. Urdazubin zirenak, nerbiostuak,
Dantxarineara ziztuz. “...a
las tres de la tarde... Don
Carlos
azorado montó en su caballo y penetró a galope en el vecino reino
de Francia...acompañado de su esposa y de sus hijos y escoltado
por...”
Don Carlosen ihesa |
Pasa
ziren boluntarioak, 2.500, desarmatuak izan ziren eta ondoko
herrietan geratu ziren konfinatuak , Carlos 5º Baionara.
Espartero
ordu erdi beranduago Urdazubin sartuko zen.
Armada
karlistak 40 bataillon zituen, hauetarik 21 Bergaran entregatu ziren.
Batailon nafarrak hasi ziren errenditzen bai herri haundietan,
Lizarran adibidez, edo bertze aldera pasatzen.
Irailak
15 Igandea Gerra. Bayona
se había convertido en una especie de campamento carlista, 3.000
carlistas desarmados... Zenbakiak
taxuz.
Irailak
18 Gerra
. El
Constitucional...
Noticias
correo de Francia ... con fecha 18 sep Frantzian sartu dira
lau batailon que son el 2º, 3º, 5º y 12º que estaban
asesinando y robando...Echeverria eta Basilio ere bai sartu dira
baino nahi zuten berriz Espainiara itzuli... llevando unas cargas,
los cogieron y van presos a Bayona... Frantziako autoritateak se
vieron obligados a arrestar a los individuos procedentes del 5º de
Navarra para libertarlos de los malos tratamientos con que en castigo
de sus atrocidades los amenazaban los demás refugiados...
Irailak
26 Gerra. Parte
telegrafico del 26 de sept. Han entrado en Francia por los Alduides
los 3 batallones que quedaban del ejercito del pretendiente en
aquella provincia...
Irailak
27 Gerra. No
quedan ya en las provincias vascongadas mas que partidas de rebeldes
de los cuales pronto dará cuenta Espartero.
Bakea
eta Osasuna
Ofizialki
gerra hau, Zazpi
(edo
sei)
Urteko Gerra,
Hego Euskal Herrian Bergarako Besarkadarekin akitu zen. Hala ere,
denek ez zuten onartu armistizioa eta Katalunia, Aragoi eta Valentzia
aldean datorren urtera artio (1840) iraunen du gerra honek.
Eta
biziak darrai, naski, gerra akitu ondoren.
Urriak
05 En el lugar
de Elizondo dentro de la casa y sala del ayuntamiento del Valle y
Universidad de Baztan se juntaron... (Udalbatza
zaharra, teorikoki karlista)
Lehenbiziko
eta hondar afera: diote nola
en este Valle ya está establecido el Hospital Militar eta han
suertatzen diren gastoak Baztanek egin
behar dituela. Hortaz alkateak deliberatzen du lehenago egiten zuten
bezala egin: MASA
konbokatu eta denen artean gastuak partekatu.
MASA
? Baztan + Bertizaran + Malerreka + Bortziria. Hala egin zuten
aurreko gerran.
Eta
Baztan bere baitan, eskaerak:
Infernuko Errota (J.R.Torralbak egina) |
Bon,
motz eta labur, ia “rebaja”-ren bat egiten diete. Udalak, no
ha lugar.Hor konpon.
Francisco
Cortea jaunak, Elizondon bizi dena, dio nola Ardandegia etxean
bazituela 500 kintal belar eta belar hori Reyna Gobernadoraren tropek
erabili zutela Elizondon egon direlarik. Hortaz eskatzen du ia nola
eta nork pagatuko dion belar horren balorea. Ez dakigu Udalaren
erantzuna.
Argibel |
Pedro Martin Irigoyen, Juan Tomas Garzaron, Francisco Echenique eta Javier Chatalain jaunek, baztandarrak, diote nola 1833. urtean egon zirela Argibel aldean “cordon sanitario”-a bezala. Egia dela beraien soldataren parte bat kobratu zutela baina parte bat falta dela eta bertze batzuekin egin den bezala, faltatzen dena kobratu nahi dutela eta Udalak ez badu dirua momentu honetan, ez zaie inport “ el concederles algun trozo de monte”.
Ez
dakigu udaletxearen erantzuna.
Elbeteko ostatua |
Pedro Garaicochea ( Elbeteko ostalaria) eta Juan Martin Goyeneche ( Elizondoko ostalaria) jaunek diote nola azken hilabetean beraien egoera gaiztotu dela aunitz. Alde batetik el escesivo número de alojados por la llena de tropas, eta bertze aldetik, tropek dituzten kantineroak baita partikular batzuk ere, ardoa saltzen ari direlakotz, horrek suposatzen duen kaltearekin. Hortaz eskatzen dute “se les haga alguna rebaja. Udalak, no ha lugar.
Agustin
Iriarte jaunak, Arizkungoa eta Juambercenea (?) bere etxea, eta
Juan Martin Irigoyen jaunak, Arizkungoa eta Ikatzatea bere
etxea, ardiborda bana eraikitzeko baimena eskatzen.Udalak baietz,
dagokiona pagatzen. Edo Eugenio Martingorena jaunak,
Arizkungoa eta Bozateko Echeberria bere etxea, lau gizelurreko
iratzelekua gehitu nahi diola borda bati. Baimena... udala baietz,
dagokiona pagatzen.
Urriak
07 Congreso Diputados
Proposición
de ley : 1º Se confirman los fueros de las provincias
vascongadas y Navarra, sin perjuicio de la unidad constitucional.
Urriak
14 Alta política, Alkate eta kargodun berriak : Certifico
yo el esno
real del
Ayuntamiento Constitucional
de este Valle y
Universidad de Baztan...
Alkatea Tiburcio
de Larramendi
Elizondo Pedro
Mª Maritorena Erratzu Cosme Yrigoyen
Arizkun Mario
Fco de Anchorena Azpilkueta Francisco Garaicoechea
Irurita Josef
Aguirre Elbete Juan Agustin Echenique
Lekaroz Martin
Arraztoa Almandoz Antonio Indabere
Arraioz Agustin
Garaicoechea Oronoz Juan Miguel Iturralde
Aniz Miguel
Norberto Iturralde Berroeta Miguel Francisco Zozaya
Gartzain Juan
Miguel Yrungaray Ziga Josef
Fco Michelena
ser
sumiso y obediente a la Reyna Dª Isabel Segunda y a la Constitución
Española...
zin
egin zuten herriko alkate berriek Alkate
makilaren gurutzearen gainean eta Saindu Ebanjelioen hitzetan.
Azaroak
14 Gauzak aldatzen: Udaleko recibi batean ikusten ahal
dugu nola “kristalero” batek 120 errealeko
lana egin duela en la pieza habilitada en el fuerte. Hau
da, La Miserikordia, orduko Miserikordian, armada
gubernamentalaren Cuartel General bihurtuko da eta honek izena
aldatuko dio etxeari: Kuartela.
Azaroak
17 Bertze recibi bat. Hemen agertzen da La Miserikordia
bertze funtzio gehio batekin: Ospitale militarra. Baita ere
ikusten ahal ditugu orduko prezioak ospitalea hornitzeko:
Esne
pinta bat 0 erreal fuerte 8 marabedi
Libera
bat arroza 0 32 “
Libera
bat azukrea 1 erreal fuerte 0 “
Argizeri
bat 0 12 “
Itsas
bat 0 3 “
Libera
bat ogi 0 8 “
Arroltze
bat 0 5 “
Libera
bat garbantzu 0 28 “
(Oroitarazteko
Nafarroan erreal bat = 38
marabedi, libera bat = 0,37
kg, pinta bat= 0,7 L)
Urriak
19 Gerra.
Todos los
refugiados carlistas que habitaban la comuna de Aldudes (exiliatuak),
etxera bueltatu dira bi apez ezik.
Abenduak
11 Gerra.
Gerra akitu zela erran dugu? El
G. Nacionalek
dio...Elizondo
11 de Diciembre: “La autoridad militar mandó prender ayer noche a
dos ex-oficiales carlistas Frantziatik etorriak, bata komandantea eta
bertzea tenientea .... dirudienez dicho arresto ha tenido lugar a
consecuencia de un aviso de Bayona. Iruñera eramanak izan dira.
Herri
batzuetan saiatu dira de escitar a la rebelion a los gritos de viva
Carlos V pero sus partidarios no han encontrado simpatías.
Ziga |
Se nos ha asegurado que el 15, algunos jovenes de Ciga, en el valle de Baztan, se reunieron tumultuosamente y recorriendo las calles a los gritos de “Viva Carlos V y Muera la constitución” . Informadas las autoridades de Elizondo de tan escandaloso suceso mandaron inmediatamente una partida a dicho pueblo, que prendió a algunos de los amotinados y los condujeron a la carcel de Elizondo para ser juzgados.
Abenduak
16 En el lugar de Elizondo
dentro de la casa y sala del ayuntamiento del Valle y Universidad de
Baztan se juntaron..
Lehenbizi
komisione bat antolatu ikusteko nola dagoen Udaleko zorra/obligación
sei urteko gerra ondoren. Halaber D.Isidro Yaguarekin duten prestamoa
eta “brigaderos” afera.
Brigadero? Armadarendako zamaltzain bezala lan egiten zutenak.Zein
zen afera? “... el servicio que suponen
haber prestado en nombre del mismo” jakitea,
Ytem
alkateak dio nola gaizki
kalkulatu baitzuten ardoa ekartzeko balioa eta kandela piztu
zutelarik 4.000 pesoetan paratu zutela lehen postura eta hortaz ez
zen inor postura horretan sartu. Gero, alkateak dio, etorri zitzaiola
lagun bat 3.100 peso eskaintzen. Hortaz alkateak proposatzen du
berriz ardoa ekartzeko enkantean lehen postura 3.100 pesoetan jarri
eta kandela piztu hiru egunetan, hau da, helduko ziren asteazkenean
(Abenduak 18) Ortzilarean (Abenduak 20) eta Igandean (Abenduak 22).
Batzarrak ados.
Norbaitek
ez badaki, Udaletxean kandela bat pizten zen eta irauten zuen
bizkitartean posturak egiten ahal ziren. Holakoak ziren Baztango
enkanteak.
Eta
Baztan bere aferekin.
Pedro
Bertizberea jaunak, Azpilkuetakoa eta Garatea bere etxea, dio
nola iguraina dela, Orabidea zaintzea bere betebeharra eta aurten
herriko alkatea izateko ternan dagoela. Udalari komunikatzen dio bera
alkatea suertatzekotan, ordezko bat jarriko duela bere lana
betetzeko.
Pedro
Auriche/Aurisse jaunak, estañero
ogibidez, dio nola 1835. urtean ornitu zuen
ospitalea en generos de su oficio por 160 erreal fuerte (
160 erreal fuerte = 320 erreal de vellon = urrezko ontza bat).
Eskatzen du bere deplorable estado ikusia,
ia dagokion ontza hori pagatzen ahal diezaioten. Udalak
baietz, ahal den bezain fite.
Don
Jose Frias jaunak, Elizondokoa eta
profesor de farmacia, dio nola Baztango herri batzuek bera
kontratatu baitutela baina ikusten duenez Haranak/Balleak bere
zerbitzua behar duela, proposatzen dio Udalari ia herrien partez
Udalak ordain deizaioken, hori bai hiru hilabetero.
Udalak
dio ez duela dirurik, no tiene fondos,
baino helduko den urtean herriek 6.000 erreal fuerte ordainduko
dutela, bi epeetan, Sanjuan eta Eguberriko egunetan. Diote ere
kinina eta gainerakoak (erremedioak?)
barne egon behar zirela.
Azkenean
eta hondarrean, Baztango tesoreroak, Juan Jose Echenique, urte
honetako kontuak aurkezten ditu (ez ditugu denak jarriko zeren luzeak
baitira) : Zer diote kontu hauek? Baztanek bizirik irauten zuela,
behin eta berriz errepikatu dugunez, hori bai, gerra izan arren.
Udaletxeak dirua bildu du: ardoa (egin eginahal guziei esker! )
ekartzen, ostatuak alokatzen (doikebe ardoaren monopolioa zuten),
harakindegia errentan jartzen, egurra eta zura saltzen (bertze
aldekoei ere!) ikatza edo bordak egiten, komunaleko gaztainak
saltzen, pattarra, bai patarra baino ez dakigu nongoa, ekartzen ere,
baita etxe eta errota batzuk alokatzen (Udal Etxea, Otsondokoa,
Bakiola, Orabideako errota... ), baimena ematen borda berriak
eraikitzeko edo luberriak egiteko : 33.610 erreal fuerte 22 marabedi.
Eta
honek guzi honek zer erran nahi du? Jendeak edaten zuela (ze
sinplikerie), ez bakarrik ardoa, baita pattarra ere, mendietan
ibiltzen zirela arbolak mozten,ikatza egosten, txondorrak nonahi,
haragia jaten zutela (baten batek bederen), ardiborda berriak gure
mendietako zokoetan harginak eta zurginak eraikitzen, belai, baratze
edo iratzeleku berriak ixten... izigarriko lana.
Eta
gastatu, gastatu ere egin zuen udalak, Udal baten funtzionamentua:
alkateak eta herrietako alkateek bazuten bere saria batzarretara
etortzeagatik, baziren tramiteak egin behar zutenak, batzuk
penagarriak: haur bat inklusara, edo ostalariek Udalaren izenean
gastatu zutena, edo errekak garbitzeagatik, maistruen paga ere!
(eskola bazen Erratzun, Arizkunen, Elbeten, Lekauzen, Iruritan,
Gartzainen, Zigan eta Elizondon), igurainen paga gure mendiak
zaintzeko, komisionatuak lurra negurtzeko edo markatzeko, mindaitzeko
lanak betetzeko Eskiraioen, Urritzaten, Aritzankunen edo
Mandabietan..., arbolak plantatzeko edo saltzeko, otsoak
harrapatzeagatik (bat San Pablon(?), arra eta bertze bat Artxalutan
(?) emea ), botikarioaren saria, MASAren partea, abokatu baten
minutan genero krimen bateko afera (1833. urtekoa) tramitatzeagatik,
inklusarendako donatiboak (bon, en virtud de
ocho vales o reconocimientos), vaile
menorren soldata, tesoreroren soldata (724 erreal 27
marabedi), eskribauaren (JoseAntonio Echeverz) soldata, alkateen
bazkariak (4.266 erreal!) eta kobratzailea? Andre bat, Luisa Arozena.
Honek
guzi honek kontatzen digu Udala biltzen zela, herrietako alkateak
hemendik harat eta Elizondon bazkaltzen, haurrak (batzuk) eskolan
tiroak izan arren, otsoak gure mendietan, arbolak plantatzen eta
birplantatzen ari zirela, baten batek bere haurra utzi behar barneko
minez, eta gizonak beraien negozioetan.
Zenbat
pagatu? 36.547 erreal fuerte 22 marabedi. Bertze hitzekin biziak
darrai.
Bidenabar,
Udalak urte honetan 2.937 erreal 7 marabideko defita izan
zuen.
Azkenean
eta hondarrean gerra akitu da gure dermioetan baina azken ostikadak
nabarituko dira helduko den urtean. Eta Baztanen, ikusi dugunez,
biziak darrai. Urte honetan Erratzun
37
haur sortu ziren, 25
lagun hil eta 6
bikote esposatu ziren.
1840
Gerra.
Karlistak , Cabreraren aginpean, Katalunian eta Beheko
Aragoian irauten, Morellan. Gure mugetan, partidaren bat.
Martxoak
23 El Eco de Comercio
Elizondo 23 de Marzo de 1840.
El
alcalde constitucional de Elizondo…. a los regidores … de los
pueblos de Baztan.
Algunos
jefes carlistas y un puñado despreciable de oficiales… ven agotado
el manantial de donde saciaban sus codicias a expensas del honrado y
pacífico labrador bla, bla, bla…. Agintzen du:
- … karlisten partidaren bat agertzen balime da … ezkilak joko dute sua balitz bezala baino ez konfunditzeko, hiru dzanbada ondoren ixiltasuna eginen da…
- … luze iraun behar du… landetan direnak aditzeko.
- … ezkila jotzekotan, 18 eta 60 urte tarteko gizon guziek, etxaldekoek baita maizterrek ere, alkatearengana gan behar dute.
- Jendea bildu ondoren, ganen dira: Basaburukoak Berroetara Erberekoak Iruritara Elizondokoak Elizondora Baztangoizekoak Lamiarritara
- Adierazitako lekuetan armak eta munizionea emanen zaizkie
- Erabaki guzi hauek herrietan adieratziko dira, llamando a Bazarre general…
Elizondo,
23 de Marzo de 1840:
Francisco
Dolegaray, Alcalde Constitucional del Valle de Baztan.
Notizia
bera, bertsione franko, zenbakiak taxuz.
Gerra. El Guardia Nacional Apirilak 30, Doneztebe ondoan agertu da 40 gizoneko partida karlista bat… eta Zaragoza Regimientoko konpainia batzuek sakabanatu dituzte… zazpi preso hartzen eta gero afusilatzen, partidaren bertze lagunek Frantzia aldera ihes egin dute…
Ainhoatik
eskribitzen digute (Maiatzak 2) nola Bera ondoan (lehenago Doneztebe
zioten) atzemanak izan direnak Elizondora
eraman dituztela non deliberatuko da zer egin, ez bere
halabeharrarena: afusilatuak, baizik non izanen da haien exekuzionea.
Presoak zazpi dira, hiru kapitan eta lau teniente.
Maiatzak 06 Gerra. De Santisteban con fecha 9 de Mayo… gerra kontseiluak zortzi karlista epaitu zituen Maiatzaren seian. Biharemunean zazpi afusilatuak izan ziren….
Maiatzak
07 Gerraren azken ostikada Baztanen .
Elbete En
7 de Mayo de 1840 habiendo precedido consejo de guerra, fueron
sentenciados y pasados por las armas a las tres y media de la tarde
del mismo dia, en la jurisdicción de este lugar (Elbete)
y enterrados en el cementerio de esta iglesia los sujetos siguientes:
- Capitan con grado de Teniente Coronel, Don Abdon Lopez, natural de Muniain de la Solana.
- Capitan con grado de Teniente Coronel, Don Martin Oteiza de Cirauqui.
- Capitan con grado de Teniente Coronel Don Jose Aldaz de Mendigorria.
- Capitan Don Xavier Diaz de Mendigorria de Muniain de la Solana.
- Subteniente Don Felipe Urra de Morentin.
- Subteniente Don Santos Villazon de Mendigorria.
- Subteniente Don Francisco Astiz de Aldaz.Hogeita hamalaugarrena.
En
cuya verdad firmé, Don Joaquin Antonio de Echenique.
Hogeita
hamalau afusilatuak gerra hontan, asetuak geratuko ziren gure jinko
ttipi militarrak!
Elbeteko kanposaindua: Pareta hauetan hilko zituzten? |
Zortzigarren
presoa, Zabala tenientea, 10 urtetako presoaldia…
Maiatzak
13 Gerra.…Ondorioak
... el cura abad de Lekunberri, Legarra, y
un capitán que ignoro su nombre, han sido condenados a 10 años de
presidio por el Consejo de Guerra que se celebró en Elizondo…
Gerra.
Karlistak, Cabrera jenerala, Morellan irauten, baina Morella
liberalen eskuetan erortzen delarik ,Uztailak 06, Cabrerak Frantziako
muga zeharkatuko du. Gerra akitua. Partidaren bat geldituko zen baina
gerra, orain bai, ako.
Eta
historia honekin finitzeko, burutazio pare bat.
Kuriositate
bat. Erratzuko kasuan erran dugunez , denak liberalak omen ziren.
Baten batek galdeginen du , seguru ?
Ez,
bazen karlista bat
(eta
bakarra ?) .
Badakigu bere izena, eta bere sortetxea: Luis
Gonzaga Gaston de Iriarte,
Iriarteko
semea. Gaizoa ( hau abilezia! ) Mariscal
de Campo zen
karlisteekin, amnistia onartu, eta “conservó
el empleo”: Mariscal de Campo y medalla
Orden de San Hermenegildo.
Iriartea/Erratzu |
Honen
grazia, bere familia Erratzuko liberalena zela, eta bere ilo guziak
militar liberalak!
Bertze
galdera bat. Zertaz irabazi zuten liberalek?
Honi
buruz lan franko eta mardulak badira, jende prestuek eta jakintsuek
eginak, eta ez dira ados jartzen, eta gu ez gara inor aferan
sartzeko. Baina argi dago ez zutela irabazi onak edo modernoak edo
abilagoak edo politagoak zirelakotz.
Gure
ustez indar gehiago zutelakotz.
Ia
Espainia eta kolonia guziko indar produktiboa gibelean zuten; soldadu
liberalek, normalki, paga eta janaria zihurtatuak zituzten. Karlistek
bakarrik Baskongadako eta Nafarroako puska batena, beti gose eta
soldatarik kobratu gabe.
Armamentua
gehio eta hobeagoa zituzten liberalek, gainera inguruko estatuak
beraien alde ziren. Karlistek beti armeen eta munizionen falta eta
politikoki aisolatuak.
Hego
Euskal Herrian karlistek 44 batailon zituzten Esparteroren arabera
baino egietan gutiago ziren (Nafarroan 12 batailon , ez 13 berak
dioenez ) jakina gainera batailon horiek ez zutela zegokien soldadu
kopurua, hau da 800 lagun. Diote 500 eta 600 ingurukoak zirela.
Liberalek kalkulatzen zuten boluntario karlistak Hego Euskal Herrian
oro-har 25.000 zirela.
Derecha: Baldomero Espartero / Izquierda: Diego León |
Liberalek
tropa gehiago zuten. Espartero eta Diego Leonek 50.000 soldadu baino
gehiago eta kontrolatzen zituzten lekuetan ( Iruñea, Bilbao,
Donostia, Gasteiz, Logroño... ) bertze 23.000 soldadu gehio leku
horiek zaintzeko.
Politika
eta ideiak aparte, argi zagoen azkenean eta hondarrean partida honek
noren alde joko zuela. Irabazi ala pausa ?
32 urte beranduago
partidak jarraituko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario