Baztan
eta 1.Karlistada: 1838
8.kap.Lankarra
1838
Zer
berri? Zaharrak berri.
Baina
orokorki
karlisten gainbehera. Karlistak
zatituak: apostolikoak
eta transazionistak
(hau
hitza, negoziaketaren aldekoak). Lehenen artean “ojalateros”
ditugu, Don Carlosen kortesauak, beti kexaka “ojalá” erraten ari
zirelakotz, omen. Beraien
Jeneral Nagusia, MAROTO,transazionista,
hasiko da sekretupean bakea bilatzen.
Cabrerak,
karlista, El
Tigre del Maestrazgo,
Morella konkistatzen du, Valencia aldean indarra hartzen baino hala
ere, karlisten gainbehera azkartzen ari da.
Eskuineko mapan ikusten ahal da karlisten Nafarroan urte honetan kontrolatzen zituzten dermioak, marra gorritik ezkerrera.
Eskuineko mapan ikusten ahal da karlisten Nafarroan urte honetan kontrolatzen zituzten dermioak, marra gorritik ezkerrera.
Eta Baztanen? Gerra zakarra ez zuten ikusi gure baztandarrek baino haren miseriek lankarrak bezala Baztan busti zuen.
Urtarrilak
07 Baionan diote nola egun honetan Elizondoko “Gobernadorea”,
Don Andres Borda, baztandarra, bere kargutik kendu dutela eta Don
Jose Ibañez jarri.
Urtarrilak
13 Arizkun
… goizeko
hamabi t'erdietan
hil zen a resultas de una … bala, oliedurak hartu ondoren... Felipe Suquilbide, ezkongabea, Juan Pablo eta Mª Felipa Labakiren semea, Aintzialdeko Arrotzanea bere etxea eta parrokia hontan lurperatua... Zer pasako zen?
hil zen a resultas de una … bala, oliedurak hartu ondoren... Felipe Suquilbide, ezkongabea, Juan Pablo eta Mª Felipa Labakiren semea, Aintzialdeko Arrotzanea bere etxea eta parrokia hontan lurperatua... Zer pasako zen?
Otsailak
9
Aiei aiei Oronozen ...murió
de un balazo (según parte fidedigno) Miguel
Jose
Micheltorena,
ezkongabea, Oronozkoa, 12º
Bat.
de Navarrako boluntarioa, Bargota herrian, sin que pudiese recibir
ningún sacramento por haberse quedado seco...
Martxoak 01 Gure muga ziloruna.Journal des debats (egunkaria). On écrit de Baïgorry (Basses Pyrénées) le 3 Mars “Douze (12) peceteros , Luzaideko kasernakoak, desertatu zutela pasa den gauan eta gana zirela gure mendietan barna Espainiako Erratçu herrira non preso hartu dituzte herri horretako hiru apez “respectables”, hilko zituztela mehatxupean ez bazieten hantxen berean 30 “quadruples” ematen. Apez gaizo hauek ikustean ezin zutela erreskate hori ordaindu, erantzun zieten bazutela Baigorrin lagun bat, M.Etchinique d'Erratçu, aspaldian gure herrira emigratua, eta honek dudarik gabe aitzinatuko ziela nahi zuten kantitatea eta mezulari bat igorriko ziotela eskaera egiteko.
Les
douze brigrands ez sinisten promesa hauek, eta bildurrez gainera
Erratzuko jendea errebelatuko zela, egin arazi zieten beren presoi
haiekin gatea Arietako leporaino/ sur la montagne d'Ariette, limite de
notre frontiére non errexa izanen zien adostua zuten dirua
Etcheniqueri eskatzea. Bortxaz obeditu behar zuten hiru gaizoek,
baina martxan ari ziren bitartean, la garnison carliste d'Elisondo,
zer pasatzen ari zenez abisatuak, lasterka batean gaizkilengana gan
eta haiekin topatu mendiko kaskoaren ondoan. Tiroketa bizi bat
suertatu zen et les peceteros, beraien buruak gorriak ikustean
jautsi ziren gure dermioetara beren biktimekin eta altxatu ondoko
borda batean. Le
(mon)sieur
Berrok, membre du conseil municipal et lieutinant de la Garde
nationale, gaizkileak ikusi zituen lanean ari zen landatik eta bere
lehenbiziko ardura izan zen tropa frantsari abisatzea baita ber bera
haien bila gatea ere. Les douze peceteros arrestatuak izan ziren eta
apaiz gaizoak haien etxeetara lagunduak, grace au noble courage du
(mon)sieur
Berro.”
Martxoak
15 La
Sentinellek dio nola Tiradore baztandar batzuk, Luzaidetik Elizondoko
aldera gana zirela norbaiten bila. Elizondora ailegatu eta bi apez
eta fraile bat, Padre Cordoba, preso hartu. Hiru hauek ziren Don
Carlosen komisionatuak. Halaber , karlista iritziko pertsonak ere
arrestatu zituzten, eta posta aunitz. Luzaidera itzultzen ari
zirelarik eta Frantziako dominioan sartuak zirelarik, hango goardiek
presoak libratu zituzten eta tiradoreak deus gabe Luzaidera segitu
ziren. Benetan muga ziloruna gurea.
Bizkitartean
Baztango jendea beraien aferetan.
Junta
General de Tabla del dia 17 de abril de 1838…
Elizondon
... Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Jorge Mª Mayora, alcalde, juez y capitan a guerra...
Jorge Mª Mayora, alcalde, juez y capitan a guerra...
Ziga Jose
Francisco Michelena Elbete
Juan Agustin Echenique
Aniz Luis
Antonio Ariztia Berroeta
Martin Jose Echeverria
Erratzu Gregorio
Vicondo Elizondo
Francisco Alcarena
Arizkun Manuel
de Echeberria Azpilkueta
Francisco Cordoba
Irurita Juan
Bautista Sotillarena Gartzain
Geronimo Elizalde
Lekaroz Jose
Mendiberro Oronoz
Fco.Agustin
Garaicoechea
Almandoz Pedro
Joaquin Echandi Arraioz
Lorenzo de Urrutia
Lehenbizi
erran zuten osasun publikoa arriskuan dagoela medikuak (profesores)
falta direlakotz zeren herrietan bakarrik zirujauak batziren baina
medikurik batere ez. Hortaz erabaki zuten “kartelak” jartzea
mediku bat eskatzen, prometitzen 400
duro, ateratzeko de los expedientes del Valle eta faltatzen dena
herriek botikarioarekin egiten duten bezala egiteko.
Ytem
diote enteratu direla nola Baztango herrietan ez dietela zirujauei
deus ematen militarrak sendatzeagatik baino Elizondon, bai. Elizondon
dagoen zirujauari, Francisco
Loperena,
egunero
marabedi batzuk ematen diotela por la asistencia a enfermos y heridos
militares,
eta jakinez zer egiten den bertze herrietan, deliberatzen dute
helduko den Urtarrilatik (??) aitzinerat ez diotela deus emanen lan
hori betetzeagatik.
Ytem
diote ere ardoaren prezioa jautsi dela biltzen den lekuetan eta nola
Udalaren eskuetan dago prezioa jartzea erabakitzen dute hurrengo hiru
hilabetetan pintaren prezioa 20 marabedi izan dadila. ( Pinta =
gaurko botila, ± 0'7 L)
Ytem
diote enteratu direla Zugarramurdiko lagun batzuk baita Baztangoak
ere, luberria hartzen ari direla, haunditzen beraien landak eta
zenbait leku ixten, dena ordenantzen kontra. Hortaz deliberatzen dute
alkateak antola dezala komisione bat hau dena inbestigatzeko.
Ytem
diote nola Estevan
Fort
eta Juan
Fco Vicondoa,
Elizondokoak, ari dira komunaleko egurra eskatzen eta erantzuten
diete ezin dela hartu zeren ez baita sasoin egokia.
Ytem
diote nola ari dira kito
aunitz ostatuz ostatu, ofiziorik gabe, bakarrik ardien hilea mozten,
eta gisa honetan ezin dutela beraien familiak mantendu, hortaz
beraien andreak
eta haurrak limosna eskatzen dabiltzala atez ate contra las leyes del
Reyno que determinan zein gisako jendeak, eta non, eskatzen ahal
duten limosna.
Bertze aldetik mandoren
bat faltatzen bada... kitoei kulpa botatzen zaie, Frantziako mugatik
hurbil garenez … pasan a aquel Reyno de mano en mano y cubren su
robo...
eta honelako zirkunstantziengatik deliberatzen dute su
expulsion
eta ostatua
ematen dieten etxetako jabeek multa izanen dutela
gaurtik aitzinerat.
Eta
hola akitu zen...
Eskaerak:
Esteban
Fort jaunak,
eskatzen du haritz egurra ikatza egiteko Gerenda aldean. Udala
oraingoz
ez eta acuda en otro tiempo.
Eskaera
bitxia Fermin
Angel Arnis
jaunak, Berroetakoa, egiten duena: bibiroak izan dituela bere
emazteak eta ezin titia eman biei, hortaz eskatzen dio Udalari poner
una de las dos criaturas en nodriza a cuenta suya.
Ez dakigu Udalaren erantzuna.
Pedro
Manuel Gamio
jaunak, Iruritakoa eta Surdobenea bere etxea, dio nola Zokoa aldean
baduela 26 gizalurreko iratzeleku bat eta belarrak zaintzeko borda
bat egin nahi duela.
Udalak
dio komisioneak ikus dezala eta hala bada, dagokion prezioa ordaindu
ondoren egin dezala borda hori.
Apirilak
19 Muñagorrik
diona
bere
proklamian
gerrak
hondatzen gaitu
bostgarren
urtean...
…..................................
Karlos
agertu ezkero
probintzi
hauetan
beti
bizi gerade
neke
ta penetan
…..................................
semeak
soldadu
ta
preso gurasoak
ezin pagaturik
kontribuzioneak
…................................
kordoiz
inguraturik
kostatik
Ebrora
trabaz
josirik gaude
…...............................
ateak
etxi eta
ogia
garesti
artoa
igotzen...
dirua
ezkutatzen da
egunero
hemendik
nola
bizi garen
harritutzen
naiz ni
….............................
Madrilen
da tronua
gaztelauentzat
han
koronatzen dena
guzion
burutzat
fueroa
gorde ezkero
ona
da guretzat
…..........................
Adiskide
maiteak
ona
klaro gauza
bakarrik
fueroak dira
haiek
defenditzeko
deretxoa
dauka
Probintziko
semeak
hori
ezin uka.
Egoeraren
nahiko deskripzio osoa, batzuendako, naski.
Nor
da Muñagorri, Don Jose
Antonio?
Berastegiko burges bat, karlistendako lana egiten zuena baina ikusten
noraino/zertaraino eramaten zuen gerra honek, mina eta pobretzia
Euskal Herriarendako, urte bat lehenago saiatu zen karlistak
konbenzitzen bere ideiekin: ezin lortu. Saiatu zen liberalekin eta
hauek nolabait babestu zuten bere idea :
PAZ
y FUEROS, Bakea
eta Foruak, eta hori izan zen bere bandera.
Ikusiko
dugunez frakaso bat izan zen baina behartu zien karlistei
ideolojikoki definitzen. Karlistendako Don Carlos eta Foruak gauza
bera zen baina Muñagorrirendako erregea eta foruak bi gauza
diferente ziren; foruak onartu ondoren, bortz axola nor zen erregea.
Norenganaino
ailegatu ziren bere proklamiak ez dakigu baino karlisten buruzagien
artean ezin-egona sortu zuten, ideolojikoki eta militarki: Gobernu
Zentralak eman zion diruarekin, armada ttiki bat antolatu zuen
Muñagorrik eta gure mugako inguruetan ibilia zen.
Holako
proklamia idatzi zuen euskaldunei:
“Nafarrak
eta giputzak:... Zer eskatzen duzue? Zertaz borrokatzen duzue? … Bakea
eta Foruak! …
Nafarroa, baskongadetako probintziak, batuak... gaurtik independienteak dira... Armetara! Gora
Independentzia! Bakea! Libertatea!...
Berastegui
1838: El comandante General Jefe de la Independencia.MUÑAGORRI”
Eta
holako karta igorri zion CarlosV-ri:
“...
Espainiako koroari eskubideak baldin badituzu, ez gara gu kontra
jarriko baina jakin dezazu hau EZ dela (bi
errege)
pertsonen arteko gerra bat, eta guk, nafarrek eta bizkaitarrek
(baskongadoek)
ez dugu inoiz onartu bertze errege gure Foruak ez badira...
En
Verástegui, 19 de Abril de 1838.
Firmado:
A. de Muñagorri a S.A. El infante D.Carlos”
Eskaerak
Udaletxeari :
Odolagako Benta/Belate ondoan |
Udalak
ados.
Maiatzak
04 Fermin
Echeverria
jaunak, Arizkungoa eta Salaberria bere etxea, dio nola Irabelarra
aldean badituela lur puska batzuk mugarriekin markatuak eta nola
hauetarik bat etxi egin du eta gehitu dio hiru edo lau gizalurreko
“trocito”
bat baino berriki etxi duenak ez zuen mugarririk. Udalari eskatzen
dio, ondokoak ez kexatu arren, ikus dezatela nola dagoen afera gauzak
behar den bezala izateko.
Udalak
dio Baztangoizeko komisionatuek ikus dezatela.
Maiatzak
6 edo 8 Datan
ez dira ados jartzen. Lizarran
gaude eta hiru bertsione ditugu, hiruak liberalenenak. Denetan protagonista 5º
Batallon de Navarra.
Gure mutilak han ziren.
Lizarra |
Afera
honek behartu zuen batailona Lizarratik lekutu araztea... baino 10ko
eguerdian berriz sartu ziren Lizarran garrasika “
mueran los pillos de la Junta y los ojalateros que nos engañan”...
Gauean soldaduak sartu ziren Junta biltzen zen etxean... erre zuten
paper ofizial aunitz... gero gan ziren Erregearen jauregira, hau,
Carlos V, balkoira atera zen saiatzen jendea baretzen baino ezin
eragotzi gau guzian patruilak hirian barna tiro deskarga botaka
ibiltzea..”
(
El Correo Nacional-Madrid) ...
6an,
San Juan de Estella plazan, 5.
Batailoneko
lau konpainia mezara gatekotan ziren... Buruzagi batek agindu zien
armak sorbaldan jartzea eta hori egin ordez, baioneta
jarri zuten. Koronela ailegatzekotan zertaz ez zuten obeditzen
galdetuak, haien arteko lerrotatik sarjentuak artera ziren eta erran
zioten tropak nahi zuela ordaindua izatea eta gainera libre uzteko
presoak ziren jeneralak (
Zaratiegi eta Elio)
eta D.Carlosek bere inguruko “ojalateros”
bota
ditzala...”
“(La
Estafeta-Madrid) diote … Lizarran
errebelatu direla bi batailon uhiukatzen “Viva
Muñagorri y muera Carlos V... “
Maiatzak
11 Boletin
de Navarra y las provincias vascongadas
(Karlisten bertsionea) “
El dia
11 será
siempre memorable en los fastos de la lealtad Navarra... Aspaldi
hontan herriak eta batailonak kexu ziren Juntaren kontra, erraten
gaizki administratzen zutela, sobera errekisa eta abusuak... Batailon
batzuek ozenki erran zuten “Viva
el REY y muera la Junta y los traidores”...
Erregeak
agindu zuen errebelatu ziren batailonak biltzea.. eta haien aitzinean
agertu zen eta .. . les dirigió una breve alocución propia de un
padre a sus pueblos.... bla, bla, bla... eta boluntarioak viva-ka
hasi ziren....
Madrilgo
egunkariek ….
diote Lizarran errebuelta bat izan dela... que se suponía haberse
ejecutado en defensa de los fueros.... kontrakoa da nafarren
benetazko nahia: Viva
el REY, morir por CARLOS V, zeren
baitakite lejitimitatearen (erregearen)
garaipena
da beren foruen garantia haundiena.”
Bertze
hitzekin, karlistak barnetik ari dira “usteltzen”: ideiak, dirua
falta, korrupzioa, barneko tirabirak eta orain disziplina eskasa.
Eta
kasu honetan, protagonista nor? 5.Batailona,
baztandarren konplizitatearekin.
Baita Bertatx jaunarenarekin ere. Hala dio Avinaretak "... sucedió la sublevación de Estella promovida por agentes ocultos Reina Gobernadorarenak, Garcia Orejon, D. Luis Arreche "Bertache", 5º de Navarrako ofiziala, D. Jose Zabala 2º de Guipuzcoako tenientea eta bertze batzuk eta D. Carlos eta bere Kortea libratu ziren milagrosamente de las garras de la tropa amotinada por acobardarse momentu horretan sarjentu batzuk".
Nori sinetsi?
Baita Bertatx jaunarenarekin ere. Hala dio Avinaretak "... sucedió la sublevación de Estella promovida por agentes ocultos Reina Gobernadorarenak, Garcia Orejon, D. Luis Arreche "Bertache", 5º de Navarrako ofiziala, D. Jose Zabala 2º de Guipuzcoako tenientea eta bertze batzuk eta D. Carlos eta bere Kortea libratu ziren milagrosamente de las garras de la tropa amotinada por acobardarse momentu horretan sarjentu batzuk".
Nori sinetsi?
Baztan bere baitan. Eskaerak Udaletxeari.
Ekainak
03 Juan
Francisco Francesena
jaunak, Gartzaingoa eta Benta Andia bere etxea, dio nola Anzabal
aldean badirela botaiak bago batzuk eta gal ez daitezen ikatza
egiteko eskatzen ditu.
Udalak,
no
ha lugar, ezetz.
Karlisten kontrol bat |
Udalak
erantzuten dio, ezetz, nombrará
el señor alcalde.
(Hondar hau ez dugu konprenitzen).
Ekainak 8 Nigar Elizondon enteratu zirelarik herriko semea, Juan Ignacio Iriarte, soltero, Juan Esteban eta Graciana Bicondoaren semea, muerto en Monreal/Elo... del 12º Bat. de Navarra...
Abba:Abadesaren sinadura |
Udalak
dio herrietako batzarretara pasatuko duela eskaera jakiteko herriek
zer dioten.
Ekainak
12 Kasu
kurioso bat dugu. Fraile batek, Fr José
Grande,
del
Rl. Convento Mercedario de Madrid
, dio nola Iruritan errefuxiatu (eta organista) moduan dagoela eta
nola azken egun hauetan jakin arazi diotela orain artio ematen zioten
razione
osoa de pan y carne-ren ordez, erdia
emanen
diotela bakarrik. Berak dio horrekin ezin duela bizi limosna eskatu
gabe eta ia bertze “eclesiastico”-ekin egiten den bezala
berarekin gauza bera egiten ahal zen. Norekin tratatzen ari da?
Elizondoko “administrador
de provisiones”-ekin.
Lortuko zuen nahi zuena baina administratzaileak argudiatzen du berak egin du egin duena “...
ordenado mientras duren... las circunstancias de escasez”
. Honek erakusten du karlistak (Herria ere?) janarien falta haundian
zirela.
Ekainak 13 Ardoa berriz.Los arrendadores de las Tabernas de este Valle diote nola Udalarekin zuten kontratuan, 2. artikuluak zioen ardoaren prezioa aldatzen ahal zela erosten den lekuan aldatzen baldin bazen.
Orain artio Artaxona aldera joaten zirela , lau egun erabiltzen haraino gan-torri egiteko baino gaur egun los gefes de las fuerzas armadas-ek ez diete uzten harat gatea, hortaz beren kontratua betetzeko Zirauki eta Mañeru aldera doaztela sei edo zazpi egun erabiltzen hori burutzeko, zeren xuxen ezin baitira gan eta buelta aunitz eman behar, baita gauez ibili behar ere. Gainera boluntarioek (karlistak) eskatzen diete pezta bat karga bakoitzarengatik. Hortaz eskatzen diote Udalari ardoaren prezioa, oraingoz, igatea. Udalak dio oraingoz eta helduko den lehenbiziko igandeko eguerditik aitzinat, 22 marabedi balioko duela pinta batek (lehenago 20 ziren).
Ekainak
26 Diote
11º Batailona, Elizondon zagoena, aldizkatu izan dela zeren
Muñagorrirengana baten bat desertatu baitzen.
Uztailako Eskaerak
Udalari:
Pedro
Manuel Gamiok hiru
hilabete lehenago egin zuen eskaera berriz aurkeztu du. Honetan dio
borda hori egiteko bi estadoko distantzia falta zaiola.
Udalak,
ezetz.
“Estado”
neurri bat zen,
7 nafar oin,
hau da, ±
1,8 metro.
Doikebe bordak (ardibordak?) tartea (arteka?) prezisoa izan behar
zuten haien artean, 80 eta 50 estado. Noiz 80 eta noiz 50 ez dakigu
eta hobekio errana ez dugu ulertzen. Kasu honetan dio “le
falta la distancia de dos estados”.
Arraroa iduritzen zaigu bizpahiru metroengatik baimena ez ematea.
Juan
Bautista Iriarte eta
Ignacio
Egozcue
jaunek diote nola egiten
duten la tasación de los ganados para raciones en este Valle eta
nola kobratzen dutenarekin konforme direla baina Almandoza
gan behar direlarik , han gelditu behar dira lo egiten eta kobratzen
dutenarekin ez dutela egiten. Hortaz eskatzen dute egun horietan ia
zerbait gehio pagatzen ahal zaien.
Udalak,
ezetz.
Uztailak
31 Prentsa
liberalak dio karlistek 28
batailon (propaganda, 13 ziren) dituztela Nafarroan Elizondotik La
Solana alderaino. Elizondon 5º Bat. de Navarra eta 2º Bat. de
Gipuzkoa, ausartenak (erradikalenak?), omen, Muñagorri eta bere jendea behatzeko
zeren gero eta gehiago dira, omen.
Irailak
19 Boletin
de..(karlisten
prentsa)
con fecha 19 : Estado Mayor General: Han cogido las armas del REY
N.S. nuevos laureles.... Garesen ondoan... gure galerak ttikiak izan
dira baina en el campo del honor, victima de su heroismo, gelditu da
D. Martin
Luis
Echeverria,
Comandante General interino de la 1ª División de Operaciones...
Legarda
herri ondoan, han betirako pausatu zen gure alkate zaharra,
Berroetako semea.
Junta
General de Tabla del dia 29 de septiembre de 1838… Elizondon ...
Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
Ytem
diote nola ordenantzek (Kapitula 24,25,55 eta 56) ematen dute epe bat
Udalari eskatzen dizkioten “eskaerak” (hau da lugerriak egin,
bordak berritu, hobetu edo egin) burutzeko baina
gaurko eguneko egoera ikusia, por lo mucho que han contribuido... no
estaran en disposición para entrar en muchos dispendios...
deliberatzen dute epe berri bat jartzea gaurko egunetik aitzinat:
zortzi
urtekoa.
Urriak
15 Journal
des débats (egunkaria)
15 octobre 1838
On
lit dans Le Memorial des Pyrénées du 9 Octobre:
On
nous écrit de Baygorry, le
5 Octobre:
“Oraindik
bertze basakakeri bat Giristinoen armadako soldaduek egina,
ahalketzekoa jende “civilisés”-en aitzinean.
Ereneguneko
goizean, argiastean, Luzaideko kasernako 16 soldadu sorpresaz sartu
ziren sur le village espagnol d'Erratçu,
orain dela sei hilabete Arietako
aldean bezala, modu berean eta helburu berarekin. Kasu honetan, les
bandits-ek bahitu dituzte herriko bi apez eta aduanako burua, eta
gibelerat Luzaidera bueltatu ziren beren presoekin gure dermioetarako
bidea hartzen, baino apez presoetako batek abilezia izan zuen
eskapatzeko eta ziztu bizian Baigorriko agintariengana gertatu izan
zaiena kontatzera gan zen.
M.Ellissonde-k,
tenente alkatea, gizon fierra eta porrokatua , hantxen berean la
Garde nationale konbokatu zuen eta lehenbaitlehen gan ziren
Elhorrietara/Elortara non uste baitzuten la petite horde handik
pasatuko zela. Harat ailegatu eta ohartzean han ez zagoela inor,
notre Garde Nationale gan zen lasterka batean Berdarits/Berderiz
aldera nondik gaizkileak pasatu berriak ziren.
Azkenean
eta hondarrean gure herritar nekaezinek, infatigables compatriotes,
gaizkileak harrapatu zituzten Aldudeko muno batean non desarmatuak
izan baitziren eta eramanak Donibane Garazira.
Baino
bi presoetako bat bakarrik libratu zuten. Bertzea, Aduanako burua,
bidean akabatu zuten , aski fite gaten ez zelakotz eskusa basarekin!
Baztango
herrietako Libro de Defunciones-etan ez da holakorik agertzen baino
sobera detaile ematen dute gezurra izateko, sinesgarria ematen du.
Urriak
17 Carlos
V, pretendientea, ezkondua zagoen baino 1834.ko irailan Maria
Francisca de Braganza,
bere emaztea zendu zen. Hala ere 1838an, por
poderes
eta
sekretuan, bere koinatarekin, Maria
Teresa de Braganza,
Princesa
de Beira,
ezkondu zen. Politika hutsa. Printzesa hau Austrian, Saltzburgon, bizi
zen.
Berez,
honek Baztango historian guti ikusi behar, baino holako batean,
Printzesak (bon, Erregina karlistendako) erabaki zuen bere senarrarengana gatea. Ez zen bakarrik etorri. Berarekin Robert de Custine, gida eta kronista bezala, Carlos Luis de Borbon y Braganza (Principe de Asturias), Carlos-Vren seme zaharrena eta erreginaren camarera, Lolita Arce. Euskal kontrabandista
baten laguntzarekin, Ganix
(Joanes Antxordoki, Bidarraikoa),
baita abentura franko pasa ondoren ere, Urdazubin barna Baztanen
agertuko ziren Urriaren 17an. Andreak alde batetik eta gizonak bertze aldetik sartu ziren. Erreginak, Mª Teresa, nahi zuen afera sekretupean mantentzea baina berriz ikustean bere senarraren semea, bere iloa, ezin kontrolatu eta han ziren partida karlista bati hasi zitzaien uhiukatzen "Haurrak (Enfants!), zuen erregina naiz, ( eta bere iloa seinalatzen) gan lasterka zuen erregearen semearengana!" Hitz horiek aditzekotan, soldaduak lasterka hasi ziren, tiro deskargak botatzen... Berria hedatu zen Baztan guzian, eskilak alde guzietarik aditzen ziren eta mosketen asotsak ere, jendea beren bestako arropekin, se precipitaient au devant de la Reine et du Prince.
Urriak 17, atseko 8etan mando baten gainean, jaunzten oraindik andre euskaldun baten arropa eta estalia soldadu baten kapotarekin que Marie-Thérèse de Bragance et de Bourbon, Reine d'Espagne, fit son entrée à Elissondo.
Ezkil guziak dzanbaka ari ziren eta Elizondoko karrika "illuminée". Agintariak eta haundikiak etorriak ziren pour la complimenter. Hemen Don Juan Echeverria, auditor honorario del Supremo Tribunal de la Rota, esperoan zuen eta biharemunean Gipuzkoa aldera lekutu ziren. Han, Azkoitian, bere senarrarekin elkartu eta ezkontza ospatu zeremonia haundiuste batekin.
Urriak 17, atseko 8etan mando baten gainean, jaunzten oraindik andre euskaldun baten arropa eta estalia soldadu baten kapotarekin que Marie-Thérèse de Bragance et de Bourbon, Reine d'Espagne, fit son entrée à Elissondo.
Ezkil guziak dzanbaka ari ziren eta Elizondoko karrika "illuminée". Agintariak eta haundikiak etorriak ziren pour la complimenter. Hemen Don Juan Echeverria, auditor honorario del Supremo Tribunal de la Rota, esperoan zuen eta biharemunean Gipuzkoa aldera lekutu ziren. Han, Azkoitian, bere senarrarekin elkartu eta ezkontza ospatu zeremonia haundiuste batekin.
Kuriositatea: Jean Baptiste Dasconaguerre-k nobela bat eskuaraz idatzi zuen istorio guzi hau kontatzeko: Atheka-gaitzeko oihartzunak. Sarean leitzen ahal da.
Azaroak 05 En una de las casas de la carcel del Almudin de la ciudad de Estella de una enfermedad murió Mª Jesus Echenique, viuda del finado Atanasio Landabere, dueña de Barrenechea de Iñarbil...
Zertaz
erratzuar hau Lizarran preso? Seguraski multa bat ez pagatzeagatik
liberala zelakotz edo seme bat intsumiso zuelakotz.
Muñagorrik zioenez bere proklamian
Eta ez zen izanen bakarra.
Muñagorrik zioenez bere proklamian
semeak soldadu
ta preso gurasoak
ezin pagaturik
kontribuzioneak (multak!)Eta ez zen izanen bakarra.
Azaroak
06 Muñagorri
gure mugen inguruetan agertu zen, orain 1.400 gizon eta 80 zaldiekin
baino inok ez zuen onartzen pertsonai hau, ez karlistek ezta
liberalek (gobernuaz ordaindua egon arren!!).Argi zagoen gobernuak Munañogorri erabiltzen zuela karlistak ahultzeko militarki eta ideolgikoki. Holako panorama
ikusten, Muñagorri Donibane Zaharrera erretiratu zen.
Azaroak
07 Oronozen
mezak eta nigarrak ... Juan
Jose de Laurnagaray,
ezkongabea, Oronozkoa, 29 urtekoa, que según
noticia fidedigna
hil zuten balazo batez Bilbao inguruetan, jakin gabe sakramenturik
hartu zuela ala ez....
Data
segurua ez dugu baino Almadozko herriak berri txarrak, hiru !!!, segiduan hartu
zituen
por
noticias ciertas
de la muerte de Juan
Pedro Indabere,
Almandozkoa, 12º
Bat.de Navarrako soldadua, que murió
el año pasado
Carlos V-ren espedizioa...onrak egin dira...
… hila
suertatu zen Urbano
Elizalde,
12º Bat. de Navarrako soldadua, Elo/Monrealeko inguruetan, urte
honetako ekainean, Almandozkoa, egin zaio meza....
Por
noticias …
hila,
Juan Jose de Argain,
sargento del 12º
Bat.
de Navarra, en el Reyno de Aragon a luego del cange de Zaragoza, non
preso zagoen pasa den urtetik Huescako bataila ondoren, ezkongabea,
Almandozkoa, egin zioten...
.
Azaroak
30 Berriz
saiatu zen gure Muñagorri, Paz
y Fueros.
Honetan Irun aldera. Denak zituen kontra, karlistak eta bere
pagatzaileak. Utzi behar.
Gerra munduan eta baztandarrak bere aferetan
Junta
General de Tabla del dia 27 de diciembre de 1838… Elizondon ...
Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
Lehenbizi
diote nola egin behar diren lur sail bat hartzeko eta ixteko
eskaerak. Eskaera egin ondoren ( “memorial”
deitzen diote) komisione batek begiratuko du ia legezkoa den eta ia
betetzen duen behar diren arauak. Gero Juntara pasako da “memorial”
hori. Juntak txosten hori onartzen badu, sobre
etxi batean
interesatuaren herriko alkateari emanen zaio leitzeko horko herriko
lehenbiziko batzarrean, denek jakin dezatela Juntak erabaki duena, ez
dezala interesatuak aprobetxatu eta eman diotena baino gehiago hartu.
Orduan interesatuari herriko alkateak emanen dio lur sailaren
eskritura.
Ytem
diote ez dela medikurik Baztan osoan eta erabakitzen dute bederen bat
izatea/ aunque
sea solo uno para todos, eskainzen 500 peso fuerte
postu hori betetzeagatik anunciando
la bacante por edicto eta soldata osatzeko, faltzen zaiona se reparta
por todo el vecindario.
Eta
hola akitu zen.
Abenduko
Eskaerak Udalari:
Gure
Aldudeko barrideek, Martin
Arrambide,
Maria
Betirena, Miguel Hospital, Carlos Semarzo, Juan Putun, Cristobal
Soldadoa, Juan
Estanga
eta
baliteke herriko jende gehiagok, denak Aldudekoak, eskatzen
dute un arbol a cada uno.
Gustokoa izanen zuten Belaun eta Berderiz aldean izatea eta bat eta
bakarra Iztauz aldean zeren holaxen komeni zaie haien etxetara
garraiatzeko.
*Udalak
ezetz.
Francisco
Alcasena
eta Juan
Agustin Echenique,
Elbete eta Elizondoko alkateek diote nola
en el ramo de alojamiento arautua dagoela ofizial bat bere
asistentearekin erreal de vellon bat zela, soldadu eri bat gauza bera
eta soldadu sendoak sei marabedi.
Batzar
Nagusiari galdegiten diote si
presentarán el abono que va asentado o si mas o menos. Benetan
ez dugu ulertzen baino bai ikusten da zenbat, teorian, balio zuen
zure etxean soldadu bat izateak edo bertze gisan errana, errealitatea: soldaduak
etxeetan alojatzen zirela.
Eta
gerra izan arren, ikusi dugunez , Baztanen bizitzak
darrai.
Errateko, Erratzun 37
haur sortu ziren, 29
pertsona hil eta 5
bikote esposatu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario