Baztan
eta 1.Karlistada: 1837
7.kap.Herlainoa
1837
Zaharrak
berri.
Orokorki
karlistak oraindik zerbait dira. Batailaren bat irabazi, errateko
Oriamendi, ingeles eta gubernamentalen kontra. Baita Expedición
Real bat
antolatu
: Pretendientea
Bascongadetatik atera, Aragoian Cabrerarekin
elkartu eta handik Madril aldera. Madrilen ateetan gelditu,
dirudienez “supuestas
nogociaciones” gerra
akitzeko, deus ez lortu eta itzuli Hego Euskal Herrira. Karlistek
uste zuten Espainiako herriek beren erregea ikustean , Don Carlos,
haren alde eginen zutela baina inor ez zen mugitu . Honek guzi honek
karlisten artean zatiketa ekarri zuen, lau urte ondoren hasierako
lekuetan baitziren.
Expedición Real: Maiatzak 15-Urriak 24 |
Gu?
Baztan. Egoera? Pasa den urtean bezala, berri gutti. Gerra zuzena,
gerra zakarra ez zuten gure baztandarrek ikusi, beharrik, baina
ondorio guziak, naski baietz. Afusilamentuak ez dira geldituko ezta
lebak (odol zerga) eta errekisak ere ez . Poliki poliki, ezarian ezarian, Herria
pobretzen ari da.
Ilbeltza Prentsa liberaleko zurrumurruak, berez propaganda : Tiradores de Isabel
II partida bat 21ean Aldudera ailegatu omen zela, con
una comision del servicio,
eta Baztango karlistek honetaz enteratu zirelarik nerbiostu ziren
eta eguerdian Elizondoko ateak etxi zituztela, zeren Elizondo
gotortua baitzagoen. Egun berean , ilbeltzaren
21ean,
Añoan bederatzi soldadu beren armekin desertatu ziren.
Hilabete
berean komentatzen
dute muga pasatzeko zergak bikoiztuko dituztela Frantzia
aldean eta hortaz tratanteak ari dira gauza aunitz erosten bertze
aldean neurri berria martxan hasi baino lehen.
Diote
ere Carlos V.-ek agindu duen leba orokorra ez dabilela ongi zeren
alde batetik denendako fusilik ez dutelakotz eta bertze aldetik,
nahi dutelakotz leba hori herriko milizia bat izan dadila.
Otsailean
prentsa
liberalak zurrumurru berarekin segitzen du. Baionatik
diote Sarsfield jenerala, 21ean,
atera zela Iruñetik dibisione batekin, 9.500 gizon, Ultzama aldera
Larraintzar eta Iraizoz dermioetan lo egitera. Eta pasa den
hilabetean bezala notizia honek nahasmen izigarria sortu zuen
Baztanen, batez ere Elizondon, nondik familia batzuk eskapatu
baitziren bertze aldera.
Komentatzen
dute ere nola Don Carlosen gobernuak ez daki zer egin desertoren
gurasoekin zeren argi baitago desertatu direnak ez direla itzuliko
gerra akitu artio eta hortaz karlisten Juntak erabaki du libre uztea
preso zituzten desertoren gurasoak edo lan behartuetan zirenak baino egunero ordaindu
behar 2 erreal-de-vellon seme bakoitzarengatik eta hortaz igorri
dituzte komisionatu batzuk Baztanera eta karlistek okupatzen dituzten
herrietara agindu hau betearazteko.
Diote
ere Martxoarean 27tik aitzinat, Nafarroan, herri guzietan zerrendak
egin behar direla 17 eta 50 urte bitarteko gizon guziekin, jakiteko
nork ordain dezake 120 erreal-de-vellon , zeren kasu horretan fusil
& baioneta
emanen baitzaio bere lurraldea defenditzeko edo deitzen badiote,
batailon batekin gateko. Bertze hitzekin, herrietan milizia karlistak
sortzea.
Martxoak
03
Elizondon
... Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Alkatea Miguel
Marcos Zelaieta
Erratzu Pascual
de Gamio Arizkun Gregorio
Inda
Almandoz Pedro
Joaquin Echandi Aniz Martin
Lorenzo Urrutia
Berroeta Pedro
Martin Maritorena Oronoz Juan
Bautista Urrutia
Ziga Miguel
Antonio Meoqui Arraioz Juan
Jose Suquilbide
Gartzain Geronimo
Elizalde Elbete Juan
Bautista Barreneche
Azpilkueta Juan
Bautista Chamarrena Elizondo Juan
Bautista Equioz
Irurita Juan
Jose Sotillarena Lekaroz Pedro
Esteban Iribarren
Lehenbizi
tratatzen dute bi memorial/txosten, eskeintzen botikarioaren postua
zeren ordu artio zagoena, Nicasio
Frias,
zendu baitzen. Alkateak dio badakitenez batek baino gehiagok postu
hori nahi duela, deliberatzen dute epe bat edekitzea interesatuek
beraien meritoak aurkezteko. Alkate jaunak eta ondoan izanen duen
komisione batek erabakiko dute nor izanen den aukeratua. Halaber,
deliberatzen dute bere saria 6.000 erreal fuerte izanen dela, Baztan
( Arizkungo monjak barne) guziaren artean banatua, biztanlen arabera
.
Eta
bertzerik gabe batzarrea akitu zen.
Almandoz |
*Udala
ados.
Egun
berean,
Almandozko alkateak,
Pedro Joaquin Echandi,
dio herriaren izenean, nola armadarendako behiak entregatu behar
direlarik, larrua herriarendako izan behar arren, hau ez dela egiten
eta eskatzen du gaurtik aitzinerat hola izan dadila zeren kalte
haundia jasaten ari baitira dirurik ez izateraino oinetakoak erosteko
beraien familiendako. Bertze hitzekin, jendeak larrua behar zuen
abarkak egiteko!
*Udalak
ados.
Ekainak 18 Alta política. Constitución Española: Madrilgo gobernuak (Reina Gobernadora) 1836.ko abuztuan 1812.ko Konstituzionea berriz martxan jarri zuen baino politikarien eraginez konstituzione berri bat idatzi zuten eta egun honetan proklamatu. Batean zein bertzean, Espaina bat eta bakarra. Foruak (euskaldunen soberaniaren onddarrak) ezta mentatu ere.
Abuztuak 21 Berri kuriosoa eta agian egiazkoa. Paueko prentsak dio nola karlistak (Elizondoko kasernakoak) mugak zeharkatzen ari direla eta Bankan eta Baigorrin sartzen zirela azienda bahitzera, batez ere behiak edo ardiak.
Hemen
tratua: norbaitek berreskuratu nahi bazuen bere azienda, 12 franko
behi batengatik eta franko bat ardi bakotxarengatik. Pagatzen ez
duena, addio azienda.
Irailak 12 Karlistak Madrilen ateetan. Egun guzia atakatu gabe, atsaldeko zortzietan Pretendienteak erretiratzeko agindua eman zuen. Diote gerrako egun erabakigarriena.
Irailak 12 Karlistak Madrilen ateetan. Egun guzia atakatu gabe, atsaldeko zortzietan Pretendienteak erretiratzeko agindua eman zuen. Diote gerrako egun erabakigarriena.
Karlistak Madrilen parean. |
Junta General de Tabla del dia 29 de septiembre de 1837… Elizondon ... Udaletxeko etxean eta salaren barnean… bildu ziren…
Ytem
Alkateak kontatzen die nola Junta
Gubernativa de este Reynok
eskatu dion hainbertze gauza para
acudir a la subsistencia del exercito existente en el mismo y
provincias vascongadas....
bertzenaz bortxaz eginen dutela. Erabaki zen denen artean ,
bakoitzak dagokiona eman dezala seinalatuak daude lekuetan con
exclusion unicamente de la cantidad mensual en dinero que se pide.
Hemen herrietako alkateek diote diruaren kobrantza ia ezinezkoa dela,
zeren ez baita deus saltzen eta hortaz ezin dituztela “arbitrioak”
bildu.
Ytem,
alde batetik Fermin
Urdaniz
jaunak, Lekarozkoa eta Martinenea bere etxea, dio nola berak Udalari
2.000 peso fuerte %5ko errentan utzi ziola eta orain bere alaba
eskontzen denez, bere dotearendako bederen 700 peso behar dituela.
Holako zerbait ere eskatzen du Juan
Thomas Aicinena
jaunak, Zigakoa, Udalari. 400 peso fuerte utzi zizkionak ia
bueltatzen dizkiote beharrean dagoelakotz. Alkateak dio Udalako
boltsa hutsik dagoela eta holakoetan zerbait egiteko baimena eskatzen
du 2.000 peso fuerteko kopurua %5-ko
errentan nonbait lortu , ipotecando los expedientes y arbitrios de
este valle.
Ytem nola jendea ari da baimena eskatzen Aritzakun eta Orabideko gaztaneriak erauzteko, komisioneak (Domingo Echenique, Arizkungoa, eta Martin Gortari, Azpilkuetakoa) lan hori bete dezala, kobratzen naski.
Ytem Erratzuko batek dio nola bere arbolen artean badirela nahasiak komunalekoak direnak eta egoera hala izaten, eskatzen dio Batzarrari ia saltzen ahal dizkiote arbol horiek edo bertzenaz arbol batzuk trukatzea. Mendiko peritoak dio kasu hori bertze erratzuar geihagorekin pasatzen ari zela eta bere ustez hobea zela arbolak saltzea. Juntak ados.
Eta
hola akitu zen batzarra.
Ospitalenea/Elizondo |
Urrian
gaude.
Prentsa liberalak dio
(propaganda) Charandajak
, Urriaren 17ko
goizean Larrasoaña
atakatu zuela 2.000 soldaduekin eta topatu zela Guergué-ren
5.
Batailonarekin. Karlistek kolpea hartu eta erretiratu, eta kolpatu
aunitz Olaguera, Ultzamara eta Elizondora eramanak izan direla.
Hori
dio prentsa liberalak baina kontrakoa izan zen, liberalak zanpatuak
eta zapatuak suertatu ziren, gainera Charandaja egun horietan Iruñean
zagoen motin baten erdian.
Bozate |
Urriak 28 Akitua zirudiena, afusilamenduak, berriz Elizondoko plazan. Fue afusilado en este pueblo después de... Miguel Moriones, sargento 1º de la 1ª Cia del 5º Batallon... de Navarra, Yesakoa, bere aita Juan eta bere ama Josefa Redin. Parrokia hontan lurperatua izan zen non bi meza segituak zelebratu baitziren …. Sinatua Juan M.Echeverria. Hogeita hirugarrena. Zer egin zuen gaizoak bere lagun propioek hilarazteko ?
Azaroak
16 Aldeko
ixtorio bat:
Urte honetan, Leon Iriarte koronela, bertze izenez Charandaja,
Lekarozko su-emailea ( eta harakina) eta bere tiradores/pezeteroak
Zizurren ondoan zeuden, azken hiru hilabeteko soldata kobratu gabe.
Tropa, asaldatua, Iruñera gan Abuztuaren 26an, Gobernuko burua eta
aldi berean Nafarroako Biserreia, Sarsfield
jenerala, atzeman, Udaletxera eraman, udalbatzari behartu/bortxatu
tratua egitera eta handik karrikara ateratzekotan txapelgorri
gehiagorekin topatu, hauek jenerala hartu, baionetaz hil eta gorpua
herrestan erakutsi.
Espartero
jenerala agertu zelarik bi hilabete beranduago, gerra-kontseilua,
Tiradoresen sarjentuak “diezmados”
eta errebueltaren buruekin gauza bera: hondarrean Charandaja,
komandante bat eta lau sarjentu (bertzeak “ausentes”)
afusilatuak .
Eguna, Azaroaren 16a.
Argudioak
afusilatzeko?
1.Errebelatzeagatik ...
Taconeran,
atsaldeko ordu bietan, Lekaroz funditu zuenak, Charandaja,
bere halabeharrari so egin zion.
Abenduak
01 …
hil
zen de muerte natural , Iratxeko Hospitalean Juan
Jose Iribarren,
ezkongabea, arizkundarra, aita D. Antonio eta Fca Antonia Echeberz
bere ama, Enekoreneako maizterrak, del 12º
Bat. de Navarra...
hospitaleko kanpusainduan lurperatua...
Enekonereako borda.Landa etxea |
Orain arte hiltzen ziren karlista baztandarrek 5º Batailonekoak ziren. Juan Joserekin 12º Batailonekoak hasten dira agertzen.
Karlisten gazeta |
Abenduak 26 Karlistek bere prentsa ere dute eta liberalek bezala ez dira motz gelditzen ixtoriak kontatzekotan bere aldeko propaganda egiteko. Adibibe bat Baztango mugetan: “... jakin izan ditugu los asesinatos cometidos por el revolucionario (liberala) Gamio, Zugarramurdin sartu zena 16eko gauan. Han sido asesinados con la mayor inhumanidad D. Rafael Ibarrola, ohatzean eri zagoena, eta bertze bat handik zebilela. D. Gregorio Abinzanok lehiotik ihes egitea lortu zuen baita ere un benemerito eclesiastico, Ibarrolaren koinatua. Gamiok errealista (karlista) batzuk preso hartu zituen Zugarramurdin, dirudienez, lau afusilatu izan zirela eta bertzeek gauza bera jasan behar zuten non bapatean Zugarramurdiko 20 soldadu, gureak zirenak , agertu ziren baita Berako gobernadorea ere 200 gizonekin.
Los asesinos huyeron, hilak geratzen Gamio eta 8 pezetero. Seinalatu behar dugu nola Gamiok “le imploró auxilio” hil baino lehen hainbertze insultatu izan zion apezari.
Barojak,
bere nobela batean, “Memorias
de un hombre de acción, nº13”
dio “
Gamio partida liberal baten buruzagia zen eta holako batean
Zugarramurdin, Don Rafael Ibarrola karlisten koronela hil zuen. Egun
berean, etxera bueltatu zelarik (Bera?),
partida karlista batek ikusi zuen bere baserriko ate ondoan eta
deskarga batez hil zuten.”
Ixtorio
bera, bi estilo ezberdin kontatzeko. Ikusten denez gure muga
“zilotue”, naski, bi aldetara.
Abenduak
26 Batzarrea
baino lehen, eskaerak.
Miguel
Jose de Elizalde
jaunak, Zugarramurdiko Etxegia bere etxea, dio nola baduela ardiborda
bat Lokiagan, Baztango komunaletan, leku arront mospela eta bustia eta kasu batzuetan ura sartzen zaiola. Hortaz eskatzen du ia uzten
dioten borda hori mugitzea 70 pauso goitixagora, han sartzeko bere
“rebañito”.
Udalak baietz. Baimena hurrengo urtean emanen diotela erraten zuena
egia zela ziurtatu ondoren.
Martin
Ignacio Yrungaray
eta
Pedro Antonio Aguirre
jaunek, biak Erratzukoak, diote nola 1834.
urtean Junta Gubernatiba de Navarrak eskatu zizkion 8.000 duro
Udalari
eta nola haiek beraien partea eman zuten %3ko
interesarekin baino nola berehala itzuli behar omen zietela ez zuten
egin prestamoaren eskritura . Momentu honetan eskatzen zuten, ez
dirua , zeren suposatzen baizuten udalak ez duela sosik baina bai
eskritura bat adierazten zor zaiona , hori bai, %5
interesarekin, bertze batzuekin egin den bezala.
Udalak,
no
ha lugar.
Sebastian
Eugui
jaunak, Erratzukoa, dio nola Urrian gana
zela de bagage bere mandoarekin,
nola ibilia zen Etulain aldean 5. Batailonarekin Larrasoañaraino eta
nola mandoa eritu zitzaiola. Etxera ailegatzekotan hil zitzaion eta
nola badaki udalak bertze kasuetan kontuan izan du holako egoera,
laguntzaren bat esperatzen duela.
Udalak
kontuetan izanen duela, baino geroko.
Junta
General del dia 27 de Dic. de 1837…
Elizondon
... Udaletxeko etxean eta salaren
barnean…
bildu ziren…
Ytem
… diote nola Francisco
Fort
jaunak, Baigorrikoa, eskatzen du zor
zaion dirua de los trigos que alargó a este valle para hacer
suministro a la tropa, eta
nola ez duten deus emateko oraingoz, deliberatzen dute gaurtik pagatu
artio
%5 kredito batekin pagatuko zaiola haciendo un papel de obligacion.
Ytem
erran zuten gaur eguneko gerra honetan erre edo kizkaldu dituzten
bordak konpontzeko, eskatzen dutenei lau haritzondo emanen zaizkiela komunaletik hartuak eta bakarrik horretarako erabiltzen ahal direla.
Ytem
han presente zagoen Martin
Gregorio de Ballarena jaunak,
Zugarramurdiko juradua eta zin eginez, erran zuen ez zuela ikusi
kalterik Baztango mendietan eta bakarrik baten batek lur berri ttiki
bat egin zuela eta akitzeko, aurkeztu zuen bere ordezkoa helduko den
urterako.
Gerra
honek dagoeneko lau urte bete ditu. Baten batek galdegin dezake,
oro-har eta kontatu dugun arabera, non dira gure mutilak, Baztango
mutilak?
Lau
multzotan banatzen ahal ditugu: Deserrian, karlistekin, liberalekin
eta etxean.
*
Deserrian,
desertoreak edo gaurko intsumisoak,
exiliatuak, Frantzian, bertze aldean, seguraski arront hurbil,
Baigorrin, Saran, Garazin, …. Libro de Defuncionesetan agertzen
dira hogeita piko urteko bi mutil erratzuar Baigorrin hilak eta
Oronozko bat Saran. Argi dago han babestu zirelakotz.
Zenbat ziren? Batek daki, baino liberalen arabera Erratzutik kolpe batez 1835.eko Urrian 125 mutil lekutu zirela bertze aldera. Sobera iduritzen zaigu baino mutil frankok ihes eginen zuela, seguru.
Zenbat ziren? Batek daki, baino liberalen arabera Erratzutik kolpe batez 1835.eko Urrian 125 mutil lekutu zirela bertze aldera. Sobera iduritzen zaigu baino mutil frankok ihes eginen zuela, seguru.
* Karlistak: Bertze batzuk karlisten armadan ziren, batzuk bortxaz, gehienak nahitaz, bereziki bi batailonetan : 5º de Navarra eta 12º de Navarra. Zer dakigu batailon hauendako?
5º
Batallon de Navarra gerra
hasieran antolatua izan zen, 1833. urtean. Konpainia bat,
bortzgarrena, baztandarrez osatua, Baztanera igorria izan zen eta
Sagastibelzaren
aginpean Nafarroako bertze lekuetako mutilekin batailon bat
(±
800) gorpuztu zuten. Omen, karlistek hauntu egiten zituzten
zenbakiak, zeren konpainia batek 100 izan behar zituen eta
baztandarrena 80 zituen, hortaz diote, omen, karlisten batailonek (8
konpainia) bakarrik ±
500 boluntario zituztela.
Informazione
guti dugu baina karlistek diote nola Sagastibelza hil ondoren (1836)
gure alkate ohia, Martin
Luis Echeverria,
izanen zela haren buruzagia. Hau hila ere, Juan
Bautista Aguirre
izanen da hondar komandantea.
Bere ofizialen artean badakigu Luis Pedro Arreche/Arrache Arguin "Bertatx” zagoela, Almandozkoa eta Bertatxea bere etxea, 1815. urtean sortua, hortaz arront gazte ofiziala izateko: sub-teniente, eta Pio Barojaren arabera gobernuaren "sator" bat zen, Avinareta konspiradoraren infiltratua. Barojaren zenbait nobeletan agertzen da, Bertache izenarekin, batez ere "Las mascaradas sangrientas"-en non protagonista baita: zakur ero bat.
Bere ofizialen artean badakigu Luis Pedro Arreche/Arrache Arguin "Bertatx” zagoela, Almandozkoa eta Bertatxea bere etxea, 1815. urtean sortua, hortaz arront gazte ofiziala izateko: sub-teniente, eta Pio Barojaren arabera gobernuaren "sator" bat zen, Avinareta konspiradoraren infiltratua. Barojaren zenbait nobeletan agertzen da, Bertache izenarekin, batez ere "Las mascaradas sangrientas"-en non protagonista baita: zakur ero bat.
Batailonaren bitxikeria, boneta urdina, azula izatea.
Batailon
honetan, zenbat ziren baztandarrak? Batek daki baina argi dago puska
bat bakarrik. Guk topatu ditugun bajek ez dute erran nahi bakarrik
horiek izan zirela hil zirenak, seguraski gehiago izanen ziren eta
non hil ziren gure mutilak adierazten du nondik ibiliak ziren gure
heroiak,
batzuendako, gure
gaizoak,
bertzendako.
Almandozko
Juan Antonio, 1833. urtean, Asarta
bere pausalekua.
Lekarozko
Martin Francisco, 1834. urtean, Gulinan
.
Elizondoko
Leon, 1834. urtean, Bergaran/Gipuzkoa
.
Elizondoko
Francisco Ignacio, 1836. urtean bere
herrian.
Arizkungo
Juan Esteban, 1837. urtean Larrasoañan.
Berroetako
Martin Luis, 1838. urtean Legardan
.
12º
Batallon de Navarra.
Karlistek diote 1835. urtean antolatu zela. Bere fundatzailea, Don
Jose
Hermosilla
komandantea, Expedición Realean gaten zelarik, Huescan, hil zen
(bon, bere soldadu propiek hil zuten ustekabean
(¿?)) eta hondar urteetan Don
Emeterio Celedonio Iturmendi bere
komandantea izan zen. Batailon honek boneta xuria zeraman.
Lehenendako
galdera, zenbat baztandar haien artean? Batek daki, konpainia bat?
Hala ere, “ Haustura egunerako” orduko alkateak 300
mutil prometitu zituen. Horrenbertze izanen ziren?
Bere
ibilbidean, anekdota gisa, Madrileraino ailegatu ziren baina 5º
Batailon bezala normalki Nafarroan edo bertzenaz Baskongadesetan
ibilia
zen.
Bere
bajen pausalekuek erakusten dute nondik ibiliak ziren:
Oronozko
Miguel Mª, 1835, Campo
de Honor bere
pausalekua.
Almandozko
Juan Jose, 1837, Huesan/Huesca
(Expedicion Real)
Arizkungo
Juan Jose, 1837, Iratxen(Ospitalea)
Almandozko
Juan Pedro, 1837, Expedicion
Real
(Gra?/Aragoi)
Oronozko
Miguel Jose, 1838, Bargotan
Almandozko
Juan Urbano, 1838, Elon
Elizondoko
Juan ignacio, 1838, Elon
Ofizialki
badira hiru baja gehio baino ez dute adierazten zein batailonetan
ziren:
Arizkungo
Jose Mª Ardanz, 1835, Mendigorrian.
Elizondoko
Jose Enrique Mayora, 1836, Teniente kapitain de Escolta de la Junta.
Oronozko
Juan Jose, 1838, Bilbaon.
*
Liberalak.
Baziren ere Gobernuaren alde borrokatzen zutenak: Urbanos
eta Tiradores
.
Badakigu
Elizondoko Miserikordia gotortu zutelarik, egun beretan Baztango
liberalek bi konpainia eratu zituztela, bata Tiradores
de Isabel II
eta bertzea Urbanos
Movilizados de Baztan .
Beren ofizialen artean, Francisco Asura eta Pedro Miguel Apesteguia.
Tiradores de Isabel II-ren insignia. |
Tiradores-ek zapel gorria zeramaten eta hortaz “txapelgorri” izena ematen zieten. Urbanoak ez dakigu nola jaunzten ziren.
Zenbat
ziren? Tiradores 56 eta Urbanoak 50. Eta bajak ere izan zituzten.
Arizkungo
Pedro Vicente, 1834, Elizondoko ospitalean.
Arizkungo
Pedro Jose, 1835, Elizondoko ospitalean.
Elizondoko
Leon Jose, 1835, Elizondoko inguruetan.
Baztandik gan ondoren, dirudienez, haien bizia goxoago izan zela, bederen ez ziren hilak suertatu.
* Herrian : Naski batzuk etxean gelditu zirela. Jendea gazte ezkontzen zen eta jendea esposatzen ari da gerra izan arren. Gainera mutikoak mutilak bihurtzen ziren... Batek daki zein portzentaietan gelditzen ziren Herrian. Badugu Erratzuko zerrenda (egoera kaxkarrean), multzo ederra idurikatzen du. Pentsatzekoa da, bertze herrietan proportzionalki, gauza bera izanen zela.
Hau dena errana, gaixtoren batek galdeginen du: Eta neskak, andreak ? Anekdotak aparte, gizonen mundua zen hura. Ia ez dira agertzen ez badira alargunak (edo ez dugu jakin non begiratu).
Eta
gerrak lau urtez iraun arren, Baztanen, ikusi dugunez,
biziak darrai.
Errateko, Erratzun, 28
haur sortu ziren, 13
lagun hil eta 2
ezkontza zelebratu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario