BAZTAN
eta LEHEN KARLISTADA: 1833
ZAZPI URTEKO GERRA
EDO LEHENBIZIKO KARLISTADA
Hau denek dakigu eta eskolan ikasi: Karlistada ez zen bapateko
leherketa bat; hasi zen egosten aski
lehenago , Frantzestean (1812) La Constitución de Cadiz onartu zelarik.
Badakigu nola “El Deseado “-k
(Fernando VII) deusestatu zuela Constitución
hau bi urte beranduago, 1814. urtean .
Badakigu nola deitutako “Trienio
Liberal”-ean (1820/23) liberalek berriz Constitución hori berrezarri zuten baino sortu zuten gerra
galdu (Gerra Realista) eta berriz Constitución hori kendua izana zen.
Irabazleek, absolutistak edo realistak, gero karlistak izanen
direnak, boterea hartu eta esku zakarrez agindu hamar urtez (Decada Ominiosa) .
Bertze hitzekin errana, afera? Constitución
bai (Errege gutti), Constitución ez (oro
Errege).
María Cristina de Borbón-Dos Sicilias |
Momentu batean erregea eritzen da eta Mª Cristinak
, erregearen emaztea eta iloa, Reyna Gobernadora, boterea hartzen du eta
zuen boterea (baita bere alabarena ere) finkatzeko, liberal moderatuekin
aliatzen da. 1832.ean Erregea berpizten da eta bere anaia Carlos Isidro,
intrigante bat, Portugalera “igortzen” du.
Bizkitartean Reyna Gobernadorak
segitzen du karlistak/realistak (batez ere militarren artean) nolabait “purgatzen” eta edozein kargu
publikotatik baztertzen eta kanporatzen. Hortik, omen dator kanta hura “Maria Cristina me quiere gobernar...”, omen.
1833. urtean gaude. Reina
Gobernadora bere alabaren tronua
txukuntzen ari zen bizkitartean ,
karlistak “conjura” han eta “conjura” hemen Don Carlos María Isidro de Borbón y Borbón-Parma erregea izan dadila; Espainiako edozein
lekutan Juntak prestatzen Rotura/Hausturako egunarendako: Madrilen, Castilla La Viejan
eta La Nuevan, Extremaduran, Aragoin, Galizian, Valentzian, Sevillan, Bilbon,
Gasteizen, Nafarroan…, hau da , penintsula osoan baino... eta hau akats larria
beren interesendako, Junta Carlista bakoitza bere aldetik, koordinatu gabe,
zebilen.
Nafarroako “conjura”-ren buruak D. Juan Manuel Sarasa Koronela eta Eraso Jenerala ziren. Eta haiekin harremanetan, Baztango Alkate Jauna, Don Martin Luis Echeverria , Berroetakoa, eta berari laguntzeko , Andres Borda, Elbeteko Xarolako etxekojauna. Zer erran zien gure alkateak konjuratuei? Hausturako tenorean, 300 baztandarrekin agertuko zela, 300 ! Espartakoak bezala.
Irailak 29 San Migel egunean, Erregea hilko da.
Karlistek ez dute Isabel II onartzen eta
hasten dira sublebatzen Espainia osoan “ Viva
Don Carlos!”-ka, baino lehenago erran dugunez, Junta Carlista
bakoitzak nahi zuelarik eta bere kontura.
Hau denaren azpian bi postura politiko argi badira:
liberalismoa (Constitución
Española) eta absolutismoa (Lege Zaharra ). Eta denbora haietan gauzak
konpontzeko forma bakarra, gerra. Eta gerra izan zen ere Hego Euskal Herrian.
Urriak 06 Santos
Ladron jeneralak (nafarra) Don Carlos
alde goititzen da, Logroñotik Los Arcosa gan eta egun berean zanpatua eta biharemunean afusilatua. Afera honek nafar karlistak asaldatuak eta ikaratuak
utzi zituen.
Hala ere, Urriaren 12an Eraso Jeneralak agindua eman
eta “haustura/rotura” hasi zen
Nafarroan. Sarasa Koronelak
Luzaideko karabineroak desarmatu zituen, Auritzberrin konjuratu gehio agertu eta
Orreagan direnean Sagastibelza ailegatu zen.
Urriaren 14an bertze konjuratu bat, gure alkate jauna,
D.Martin Luis Echeverria 80
mutilekin ( zionez presaka ibili zelakotz ez zuela astia izan prometitu zituen
300ak ekartzeko) agertu zen.
Azaroak 01 Sarasa
koronela Eraso jeneralarekin
Zaraitzun bildu baina hondar hau eri zagoenez han (bon, Frantziara pasako da ,
Luzaiden barna, baina frantsek preso hartuko) utzi zuen eta inguruko haranak
korritu ondoren poliki poliki Lizarra aldera gana zen. Bi batailon dituzte
karlistek, Sarasak bat eta bertzea Iturralde Jeneralak.
Azaroak 05. Bertze konjuratu bat, Don Tomas
Zumalacarregui jenerala, biltzen zaie. Iturralde jeneralak ez dio agindu makila eman nahi. Dena den
erabakitzen dute Junta Realista de
Navarra bat antolatzea: Bortz buru: D. Juan Echeverria (apeza: batek dio
gure alkatearen anaia zela eta bertze batek Los Arcoseko apeza zela ), D. Martin
Luis Echeverria (gure alkate jauna), D. Joaquin Marichalar, D. Benito del
Rio y D. Juan Crisostomo Vidaondo. Secretario: Florencio Sanz.
*Elizondoko parrokoa Juan Nicolas Echeverria
zen, eta liberalek preso izan zuten
Miserikordian . Juntakoa izanen balitz, afusilatu izanen zuketeen. Hortaz susmatzen dugu aitzineko Juan
Echeverria hori Los Arcosekoa zela.
“Habiendose declarado en revelion abierta
D.Santos Ladron …
Art. 1º Errebeldeak ez badira entregatzen...
pasados por las armas
Art. 2º Errebeldeekin elkartzen den nornahiri …
pena de muerte
Art. 3º Errebeldei bakarrik konfesatzeko astia
emanen zaie... “
Bandoaren helburua ? Jendea iziarazi.
Azaroak 15. Boluntario gehio bilduko zaie karlistei , lau batailon dagoenekoz eta
hondarrean, armadaren burutako Don Tomas
izendatuko dute. Eta hau agintzen hasten da.
Bere lehen agindua, soldata jautsi : “Voluntarios : Bihartik aitzinat ezina da zuei ematea los dos reales de prest (soldata) ... La escasez
de fondos … no se dará de paga más de un real de vellón diario..”
Bertze aginduen artean Bigarren batailoneko 5.
Konpainiari (baztandarrak zirenak) Baztanera gateko 5º Batallon de Navarra
eratzeko Sakanako boluntarioekin berratua, Ibarrola lehen komandantea
eta Don Miguel Sagastibelza bigarrena. Boneta jaunzten zuten karlistek.
Bosgarren Batailoneko kolorea? Urdina,
bai azula.
Jakinarazteko: Teorian, Konpainia:
± 100 soldadu. Batailon
: ± 8 konpainia = ± 800 soldadu
Azaroak 25. Bascongadetan
eta Ipar Kastilan nolabaiteko kontrola hartua zuten karlistek ( Bilbao ,Gasteiz
eta Kastilako iparraldea) baina gobernu liberalak Sarsfield jenerala igortzen
du eta paseo militarrez karlistak “desegiten” ditu momentuz. Ipar Kastila
garbitu, Bilbao eta Gasteiz berreskuratu , Baskongadetako batailon karlistak
iheska batean edo berak dioenez, “banda guziak”
deseginak.
Eta egun horietan La Revista
Española-k dio nola Frantziako prentsan agertuko den
dekretu bat non diote nola “las bandas carlistas” muga zeharkatzekotan desarmatuak izanen zirela, nola behartuko
lieke Frantzia barneko departamentuetara gatea eta nola ez litzaieke deus
emanen.
Hau gerra honetako faktore bat da: frantsek
Espainiako Gobernuaren alde egiten zuten, karlistak preso hartu eta
liberalei ,ez bakarrik lagundu baita
utzi ere beren dermioetan sartzea.
Halaber, gehitzen du egunkari honek nola Arabako
karlistak, barraiatuak, Lizarra aldera
mugitzen ari direla, nola Eraso jenerala Garazira preso eraman duten eta nola “una gran parte de los insurgentes de Baztan beren armak utzi
dituztela”. Berri hau asmatua dirudi, zeren karlisten 5.
Batailona ( 800 boluntario!!!) Baztanen baitzagoen. Gero ikusiko dugun bezala, liberalak ere baziren Baztanen.
Azaroak 28. L'Indicateur-ek Frantziatik dio nola “Erreginaren
tropek Gasteiz eta Bilbao hartu ondoren, karlistak segitzen dute gure mugetara (Frantziara)
etortzen. Veinte de sus jefes Ainhoan, 28an, agertu zirela non gure abantzadak
desarmatu baitzituzten eta egun berean Baionara eramanak... diotenez todo
promete que seran seguidos de otros muchos zeren Erreginaren tropak haien gibeletik baituzte
batez ere Nafarroan non erretiratzen ari
baitira con desorden Lizarran biltzeko.”
Hala ere, Abenduaren 10ean La Revista Española-k dio nola “los facciosos
de Navarra” Urdazubi eta Ainhoa artean agertu direla. Erraten ez duena
da Baskongatatik ihes egin duten
karlistak Zumalakarregiren aginpean jarri direla bere armada berratzen.
Egunkarietan
Zumalakarregi izena ez dute ezta aipatzen ere hilabete hauetan. Zer ari
dira egunkariak saltzen egun hauetan?
Erreginaren soldaduek iniziatiba dutela, “dispersando facciosos ari
direla leku guzietan”, partida karlistak iheska eta kontrola Gobernuaren eskuetan dagoela. Ia guzia propaganda
Erreginaren alde.
Jakinarazteko:
- Gerra honek segizio haundia izanen du orduko
prentsan eta guk hortik informazione eta berri aunitz hartuko ditugu.
Egunkari gehienak ( ia denak: Eco de Comercio, La Revista Española, La Sentinelle des Pyrenées, l L'Indicateur de Burdeos...) liberalak
dira eta ematen dituzten berriak beti interesatuak
dira, maiz mesprezioz idatziak eta sistematikoki etsaiak, karlistak,
gutiesten. Hala ere hemen pasatzen
ari zenekoaren ideiaren bat ematen dute eta hortaz ia aldiero erabiliko
dugu informazione hori.
- Militar karlistak , karrerakoak dira, ofizioa dute, buruek
(Zumalakarregi, Sarasa, Eraso…) esperienzia izugarria zuten zernahi gisako
gerretan eta beren etsaiak ( Mina, Cordova,
Quesada…) karlistak bezain trebatuak eta gainera beren “lankideak” izanak: elkar ezagutzen zuten. Diferentzia ?
Armak eta tropak.
Urtea akitzekotan ari zelarik, Sarsfield jenerala (izen ingelesa
baina espainiarra zen) Iruñean
dagoelarik enteratuko da Tomas Zumalakarregi nafar partidak/batailonak
biltzen eta agintzen ari dela.
Tomas Zumalacarregui |
Abenduaren 29an, Asarta herriaren ondoan
borrokan lotuko dira lehen aldiz, han zagoen 5º Batallon de Navarra, inork ez irabazi ( bon , puntuak Gobernuari
ematen zaizkio ) karlistak (munizionik gabe) handik aire baino bizirik. Hemen
hasten da Don Tomas Zumalacarregiren leienda, El Tio Tomas, El Lobo
de las Amezcoas (Amezkoan altxatzen
zelakotz).
Bera gorestea ez da gure helburua, hala ere, Baztango
historian (mendietan, herrietan, karriketan) ikusiko dugu noizenbehinka.
Bertsolariak holaxen erranen du :
Zumalakarregi da
gure jenerala
honek
amaituko du
hasitako
lana;
bihotza
zintzo dauka
fedearengana
ez
da inguratuko
beltzik horrengana.
Eta Asarta batailarekin lotua, lehenbiziko baztandar hila.
Gerra honetan jende aunitz hil eta hilarazi zuten, aunitz. Erraten denez, In
Memoriam. Guk Baztangoak kontatuko ditugu, hortaz Osasuna Enkomendatzeko.
Hala dio Libro de Defunciones de Oronoz
:” El dia 29 de Diciembre de 1833 hil zen Juan Miguel de
Latadi en campo de honor (gerran), siendo sargento 1º de la 1ª Cia del 5º
Batallon de Navarra… ezkondua Mª Antonia de Laurnagarekin .. 26 urtekoa….”
Karlistak beti lasterka batean baina gobernuaren ahuleziaz
probesten, erraten ahal da Nafarroako Ipar Mendebaleko, Gipuzkoako, Bizkaiko
eta Arabako iparraldeko landa eremuak kontrolatuko dituela Tomasek urte
honetako hondar hilabetean, soldadu (“boluntario”) gutiago eduki arren eta
batez ere armamentu aise eskasagoekin ibili arren. Militarki, holaxen
akitu zen 1833. urtea .
Eta Herrian,
Baztanen, zer? Dirudienez eta prentsaren arabera karlisten kontrolpean zagoen
zeren hemen trebatu eta hornitu baitzen 5º Batallon de Navarra, hala ere
informarzione gutti topatu dugu eta ikusiko dugunez Baztan ez zen
kontsideratzen ahal ohiko lurralde karlista baten bezala.
Irailaren Batzar Nagusian gure alkate jaunak sinatzen du, bai,
han zagoen Don Martin Luis Echeverria gure “konjuratua” (gerra ez da hasi), han azaltzen dute nola lortu duten baimena para estraer al extranjero 35etik 40ra karga ikatz, edo nola aurten gaztain aunitz badela eta saltzekotan se puede sacar unos reales , eta hala izan dadila erabakitzen dute interesatuak alkate jaunarekin jar daitezela harremanetan edo por cumplir sus tres años de alcaldía terna/hirukotea (Baztango Udalak hiru persona aurkezten zituen eta Biserreiak horien artean aukeratzen zuen alkatea izanen zena) proposatu behar zuten datorren alkatetzarendako.
han zagoen Don Martin Luis Echeverria gure “konjuratua” (gerra ez da hasi), han azaltzen dute nola lortu duten baimena para estraer al extranjero 35etik 40ra karga ikatz, edo nola aurten gaztain aunitz badela eta saltzekotan se puede sacar unos reales , eta hala izan dadila erabakitzen dute interesatuak alkate jaunarekin jar daitezela harremanetan edo por cumplir sus tres años de alcaldía terna/hirukotea (Baztango Udalak hiru persona aurkezten zituen eta Biserreiak horien artean aukeratzen zuen alkatea izanen zena) proposatu behar zuten datorren alkatetzarendako.
Nortzuk ziren herrietako alkateak urte horretan?
Baztango Alkatea Martin
Luis Echeverria
Arizkun Esteban Javier Torres Erratzu Miguel
Francisco Arguinarena
Elizondo Francisco Iparraguirre Irurita Juan
Jose Iturralde
Azpilkueta Martin Jose Goyeneche Elbete Pedro Francisco Barreneche
Lekaroz Francisco Inda Gartzain Juan Martin
Echenique
Ziga Juan Cruz
Berecochea Berroeta Lorenzo Meoqui
Almandoz Manuel Martin Inda Aniz Juan Cruz Juanacorena
Arraioz Bautista Zozaya Oronoz Sebastian Indart
Elizondon eta Udaletxeko etxean eta salaren barnean… Junta
General… a 27 de Diciembre
de 1833… bildu ziren… eta diote
....por ocupaciones de su principal (hau da, gure alkate jauna gerran zagoena) preside Don Miguel Marcos de Zelaieta (teniente alcalde)... eta tratatzen duten lehen
afera landen etxitura...”
Historia honetan , nor dira pertsonai nagusiak?
Nola deitzen dira/diete? Nomenklatura pixkat.
LIBERALAK KARLISTAK
S.M.
Isabel I de Navarra S.M.
Carlos V de España
edo
Isabel II de España El
Pretendiente
Erregina/La Reina Don Carlos
Mª
Cristina, Reyna Gobernadora
La
Regenta
Jeneral
sonatuenak: Jeneral
sonatuenak:
Mina
(Espoz y Mina) Zumalakarregui
Espartero Maroto
Valdés Eraso
Rodil Gomez
Córdova Moreno
Quesada Guergué
Oráa Elio
Bertze
pertsonaiak: Bertze
pertsonaiak:
Zugarramurdi, Don Ramon Sagastibelza,
Don Miguel
“Charandaja”
(Don Leon Iriarte) Echeverria,
Don Martin Luis
Irulegui
(Don Antonio ?)
Tropak: Tropak:
Soldaduak/Soldados Boluntarioak/Voluntarios
Carabineros Aduaneros
Tiradores
de Isabel II (Miliziak)
Urbanos
(Miliziak)
Guias
(Miliziak ?)
Karlistendako Liberalendako
Cristinos/Giristinoak Carlistas
Isabelinos Karlistak
Chapelgorris (Miliziak) Chapelchurris
Pezetero/peseteros (Miliziak) Facciosos
Beltzak Serviles
Herria
Erratzu Arizkun
Irurita Azpilkueta
Gartzain Elbete
Arraioz Lekaroz
Amaiur Oronoz
Almandoz
Berroeta
Aniz
Ziga
Elizondo
Eta hau dena , nondik atera dugu? Gehiengoa Internetetik.
·
Baztango Udaletxeko Artxiboa.
·
Baztango herrietako “Libro de Defunciones”.Archivo
Diocesano de Pamplona
·
Prentsa: BNE (Biblioteca Nacional
Española). Internetez
·
La Sentinelle des Pyrenés. Mediatheque de
Bayonne
·
Historia de la Guerra Civil y de los
partidos Liberal y Carlista....
Antonio
Pirala.1891. Internetez
·
Manifiesto que da al público imparcial el
Teniente Coronel D. Ramon Zugarramurdi y Arozarena. Biblioteca
General de Navarra
·
Mina el Liberal.
J.M.Iribarren
·
Atheka-gaitzeko oihartzunak.
J.B.Dasconaguerre. Internetez
·
Campaign with Zumalacarregui.
Internetez
·
Relación del viaje del Rey y Señor don
Carlos V, de Bayona a Elizondo en 1834 según Joaquín Da Cruz.
Internetez
·
Colección de documentos oficiales y
extraoficiales 1838. Internetez
·
El cólera: la epidemia de 1834 en la
Ribera... Esteban Orta. Internetez
·
De voluntarios realistas a mercenarios
liberales. Ramón
del Rio Aldaz.1997. Internetez
·
Mina y Zumalacarregui en la batalla de
Larremiar. J.M.Iribarren.1944. Internetez
·
De cómo se salvó Elizondo y porqué fue
condenado Lecaroz.
Antonio Ros de
Olano.1884. Internetez
·
Karlisten leenengo gerrateko bertsoak.
Auspoa.1992. Internetez
·
Memoria militar y política sobre la
guerra de Navarra.... J.M.
Arizaga.1840. Internetez
·
Memorias del General Don Francisco Espoz
y Mina. 1840. Internetez
·
The most striking events of a twelvemonth
campaign 1836.
C.F.Henningsen.
Internetez
·
Para la historia de la Primera Guerra
Carlista. Florencio Sanz Baeza.1840.Internetez
·
Spain revisited.
A.S.Mackenzie. 1836. Internetez
·
The Revolutions of Spain from 1808 to the
end of 1836. Vol II.
William Walton.
1837. Internetez
·
Tio Tomas.
Alexis Sabatier. 1836. Internetez
·
Vida y hechos de Don Tomas
Zumalacarregui. J.A.Zaratiegui. 1845. Internetez
·
Carlistas y Liberales en Navarra, 1833/1839. J.
Pan-Montojo.1990
·
Artikulu solteak, gehienak Internetez
ikusiak.
* Sketches. Civil War in Spain. by Major C.V.Z. Internetez.
* Sketches. Civil War in Spain. by Major C.V.Z. Internetez.
·
Fotoak, gehienak Internetez. Eskerrak Carlos Elorza eta Pako "Ziaurriz"-i.
·
Itzulpenak, eneak, libreak eta laxoak!
Teman
interesatuak, mileka liburu baduzue!
No hay comentarios:
Publicar un comentario