Baztan
eta Frantzestea.
9.
Kapitulua : 1814 . Eta ako!
Kontu militarrak
Jakinarazteko:
Baigorriko aferak kontatzen
ditugu hemen zeren Erratzu izanen da atake horien erretaguardia edo babeslekua
eta datu guti izan arren, Baztandik edo Erratzutik (Aldudetik ere) aterako dira
Baigorriarren desgraziak. Aldudeak aliatuen eskuetan ziren.
1814.01.03 Espoz
& Mina Baigorritik Jaca (Huescan)
konkistatzera gaten da. Frantsek
Jaca dute eta espainiarrek Baigorri .
1814.01.12 Egun honetan, frantsek
diote ….
Harizpe bere herrian, Baigorrin. “Les soldats de
Harispe excités par leur général… berreskuratzen / reprierent Baïgorry.. “ Harizpek berriz Espoz & Minaren jendea
Aldude eta Erratzu aldera kanporatzen.
Dirudienez, bertze aldeko eskualdunak berarekin zituen; Wellingtonek zioen
errua espainiarren astokeriengatik zela eta bronka Murillo eta Minari. “Berak (Wellintong-ek) ez ditu milaka gizon galdu, frants herritarrak
harpilatzeko edo gaizki tratatzeko/he had not lost thousands of men to pillage
& ill-treat the French”. Erranaldi
polita, gero meatxu egiteko euskaldun frantsei erraten eta proklamatzen
baretzen ez badira, herriak kizkaldu eta jende guzia urkatuko duela.
Egun honetan, Division de Navarra-ko. 3º
Rgto.-koek
diote...
nola Harizpe jeneralak bildu zituela Nafarroa Behereko jendea baita Garaziko guarnizionea ere eta gauez Baigorri gainean jarri zela eta eguerdian atakatu, behartzen Boluntarios de la Division de Navarra-ri (1º, 2º eta 3º Rgto) Izpegi eta Buztanzelai aldera erretiratzea eta hortik Erratzura eta Arizkuna (frantsek diote Aldudera). 1º Rgto-koek diote nola Erratzun gelditu zirela Otsailaren 12ra artio.
Eta Erratzuko mutilak? Mandatuak egiten Division de Navarra rendako.
Erdaraz “propio
”, eta euskaraz “mezularia ”. Urtarrila eman dute gure mutilek “con
pliegos/paperekin” inguruko herrietara gaten : Aldude, Añoa, Bera, Orreaga, Bidarrai, Ezpeleta, Zugarramurdi,
Sara, Doneztebe, Elizondo edo Goizueta. Saria, 10 erreal fuerte.
1814.01.28 Kuriositate bat. Wellington eskuaraz !
To Marshall Sir W.C.Beresford
My dear Beresford St.Jean de Luz, 28th
January,1814
….
Regarding the people of Bidarry. We have been very unfortunate.. Mina’s troops
were there and plundered the country completely and the people …against us,
both there and at Baigorry, and have done us really more mischief than the French army…. If… I will totally destroy them (villages) and
hang up all the people belonging to them…
PROCLAMATION
“Baigorritar eta
Bidarraitarren egiteko moldeac penaric handiena egin darot: Bertce
herritacoac ez beçala comportatcen dira, çucen ez dutelarik horla egitecotz,
bijoaz frances armadara.
Ez dut permetituco içan ditecen gaur gerlari,
eta bihar jende bakezco Geldiric badaudez bere Etchetan, nihore ez ditu
bilhatuco ez penatuco: aitcitic lagunduac içanen dira bertce herrietacoac
beçala. Jakin beçate complitu ditudala herriari agindu diotçadan guciac, ordean
niri gerla nahi badautet egin , egin bitez soldadu, har betçate armac, eta utz
bere Etcheac.
Cartier
Géneralean,
28
Urthehastearen, 1814.
WELLINGTON
*
Transkripzioa moldatua : gu = g . qu =
k. Bertze guzia zagoen bezala
1814.02.14 Momentu honetan gerraren frentea Baionatik Donibane Garaziraino gaten den bidea izanen zen, hor nonbait. Egun honetan, hamalauan, Wellington eta bere armada martxan jarriko dira Orthez aldera. Horrek erran nahi du bere bazterrak zaindu behar dituela, bere eskuinean, Baigorri eta Garazi.
To Earl Bathurst
St.Jean de Luz
February 1814
My Lord,
…. On the 14th … I made the detachment of … Mina’s
troops in the valley of Baztan advance … upon Baygorry and Bidarry and the direct communication of the enemy
with St. Jean Pied de Port being cut off…” WELLINGTON
“Sali de Errazu el dia 14…”
dio Josef Gorriz kapitainak, Division de
Navarra-ko. 1º,2º eta 3º Rgto.-koekin. Berriz hartzen dute bertze aldeko bidea eta
Baigorri eta batez ere Donibane Garaziren kontra doazte, hiria setiatzera,
naski, Baigorri eta bere inguruak garbitu ondoren. Bidenabar, Harizperen etxea,
Etxauz Jauregia, erre zuten. Orain bai, orain han, Baigorrin, geldituko dira.
Eta Erratzuko mezulariak, atakearen
biharemunean, 15ean, hasiko dira Baigorrira gaten, baino ez “con pliegos”, “con
maletas y mochilas de oficiales” baizik.
1814.02.19 Baiona
setiatua, gerra akitu artio.
Tropa gehienak Baztandik gana dira,
Quarto Ejercito de Reserva de Andalucia Gares eta bere inguruko
herrietan (Artaxona, adibidez), Aliatuak Frantzian daude eta Division de Navarrakoak Nafarroa Beherean.
Hala ere soldaduren bat, zaurituak eta kolpatuak batez ere, gure artean gelditu
dira.
Iriarteko borda |
Konparazionez, Hospital de Portugueses
: Erratzuko Iriarteko Bordan.
Goiko paperan ikusten denez denetarik
ematen zieten: pertzak, kazpelak, pisuntxiak, platerak…4 dozena= 48 plater.
Horiek baino gehiago ez ziren izanen.
Bakarrik gauza horiek? Ez, sabanak bendak egiteko, ozpina zauriak sendatzeko eta aragia salda bero bat prestatzeko.
1814.04.06 Apirilak 6 , Napoleon errenditzen.
1814.05.03 Maiatzak 3. Luis XVIII. errege
Frantzian.
1814.05.04 Maiatzak 4. Deusestatzen da
Espainiako Konstituzioa.
Adio Nafarroako Probintzi Espainiarra!!!
Biba Nafarroako Erresuma (Reyno de Navarra)!!!
1814.5.13
Maiatzak 13 : Fernando
VII “El Deseado “ Madrilen.
Alegoria: Fernando Erregea Madrilen sartzen. |
Eta Herria?
1814.01.31
Batzar nagusia (Konstituzionala)
Bilduak Haran honetako lau udaletxeak Batzar
Nagusian… herrietako alkateek tomaron posesion,
Elizondo: Juan Horganvide Erratzu : Miguel
Felipe Aguirre
Arizkun: Miguel Jose Yrigoyen Azpilkueta:
Juan Felipe Arrizaleta
Elbete: Juan Bautista Laurnaga Lekaroz:
Juan Jose Argemola
Gartzain: Juan de Hualde Irurita:
Ambrosio Larramendi
Arraioz: Domingo Aleman Oronoz:
Juan Bautista Baleztena
Ziga: Pedro Manuel Garbalena Aniz:
Antonio Urrutia
Berroeta: Juan Fco.Maritorena Almandoz: Juan Lorenzo Argain
… eta katadera nagusia
como alcalde, Juez, Capitan a Guerra de este Valle…a.. Juan Jose
Echenique,…
(kuriosoa, eskribauak ez du euskaraz deus
adierazten).
Aferak?
*
Udaletxeak ordena du Ospitaletan gelditu diren Reserva de Andalucia ko soldaduak Lantz aldera
eramatea eta horretarako behar diren zamariak Elizondo, Ereberea eta
Basaburuako herrietatik atera behar ditu Udalak.
*
Hortik aparte, zer? Edozein administrazionek beti egiten duena: zorren
ordainketa luzatzea. Baztango kasuan Senosiain jaunarekin duen “emprestito/zorra ”
berritu. Ez dakigu ez kopurua ez interesa.
* Zer
gehio egiten du administrazione tipiko batek? Komisioneak antolatu. Kasu honetan batzorde bat sortu behar dute kuartel bakoitzetik
errepresentante banarekin. Zertarako?
Kalkulatzeko zein izan diren kalteak eta galerak “en la retirada ( frantsen ) y estancia de los ejercitos ( aliatuak ) ”.
1814.4.12
Batzar Nagusia
(Konstituzionala)
*
Bilduak: Hala nola bada escasia que esperimenta en el Valle eta lortzeko
aziendaren prezioen beherapena, proposatzen dute berriz merkatu egunak aldatzea
eta oraingoan bida egitea
hilabetero, hamabortzero, ortzegunetan, behiek eta zaldiek erreal-de-vellon bat
ordaintzen, ardiek 4 marabedi eta zerriek bederatzi, Elbeteko zubitik
Merkatuzelairano eta hortik Pilotalekuraino.
Merkatuzelai |
* Zer
gehiago? Gobernuak Nafarroari dirua eskatzen ari denez, bada ez bada, Udala
hasiko da dirua biltzen, eskaria etortzekotan, zerbait bildua izateko. Saiatuko
dira 1.000 erreal fuerte biltzen.
*
Herrietan agertzen den jende “sospechosa/susmagarrien “ gastoak, udalak eginen
ditu. Nor dira susmagarri horiek? Desertoreak? Exiliatuak?
1814.05.31 Batzar Nagusia. ( Nafarra )
Oroitarazteko: Hilabete honetako lauan
(1814.05.04) Espainiako Konstituzione berria deusestatu/abolida izan zela eta
Sistema Zaharra berriz indarrean jarri zuten.
Afera
aunitz zuten tratatzeko:
* Gaixtokeri
aunitz egiten omen ari dira azienda salerosketetan, hortaz norbaitek erosten
badu abereren bat merkatuan, egiaztatu behar du nondik ekarri duen abere hori,
ez daiela ebatsia izan.
*
Medikuaren dirua betiko moduan bilduko dela, denen artean diru-biltzez.
* Pobre
aunitz dabiltza herrietan eskean. Erabakitzen da pobreek beren herrietatik
kanpo ezin dutela eskatu, bertzenaz zigortuak izanen direla.
* Ardoa
eta gariaren prezioak apaldu dira aunitz eta hortaz ardo pinta batek 1 ½ erreal
balioko du eta ogi libera batek 14 marabedi (Erratzun 19 balio zuen ???).
*
Iruñeko “Governador
de la Plaza de…” eskatzen dio haran honi 49.000 erreal, alde
batetik, eta bertze aldetik, Espoz y Minak 150 razione ogi eta aragi eta 25
garagar egunero. Baztanek igorriko
ditu errepresentante batzuk pertsona hauei jakinarazteko nolako egoera txarrean
daudela eta faborez, berrikusi dezatela eskaria. Hala ere, segituko dute dirua
biltzen.
*
Ahuntzak ( eta pittikak ta akerrak) sobera direla gure dermiotan eta solastu
ondoren erabakitzen dute, gehiengoz, Baztandik lekutu behar direla/dituztela.
Epea, Santiago eguna.
* Berriz
merkatu eguna aldatzen. Bida hilabetero sobera iduritzen zaie eta hortaz erabakitzen dute gaurtik aitzinerat bat
bakarrik hilabetero izan daitezela eta merkatuan sartzeko pagatuko dutela gauza
bera kanpoko zein etxeko aziendek.
1814.06.22 Batzar Nagusia . ( Nafarra
)
Bilduak… erabakitzen dute ardo arruntako
karga guziek 5 erreal fuerte pagatuko dituztela eta hortaz ardoaren trafikoaren
expedientea enkantean atera dezatela “en candela viva desde 1 de Julio hasta 31 de Diciembre
bajo postura..”. Baimentzen zaio Alkateari enkantea 2 egunetan
egitea, bi argizeri/candela pizten,
lehena Balleko Etxean , atsaldeko lauetan, 26an, eta bigarrena leku eta ordu
berean, 30ean, eta argizeri hau itzali ondoren, ez da onartuko “mejora”. Hala ere, ez bada agertzen “rematante” bat, Alkateak egiten ahal du bere
ustez hoberena dena.
1814.08.16 Batzar Nagusia . ( Nafarra )
“Y estando juntos y congregados…” Alkateak kontatzen du nola Division de Navarra ko partida bat etorri dela kobratzera Maiatzaren 23an
Nafarroako Haziendako Ministroak (Baltasar Sainz) Baztani agindu ziona: 150
racione egunero. Biharemunean, 14an, partidako komisionatuak, Sebastian
Armendariz, ofizio bat pasa ziola Alkateari erraten “que se le autoriza que bajo prisión de los
alcaldes, Justicias y pudientes de los pueblos mosoros, se haga exacción de
dichas raciones… lau egunetan. Hortaz Alkateak Batzar Nagusira deitu du
gaur. Alkateak, politikoki xuxena, dio beti izan nahi dutela Armada mantenitzea
baino zaila ikusten duela Baztanek jasaten ahal duela zor hau, zeren “sus abitantes
en general reducidos a un total retraso y miseria por los incalculables daños
que han padecido en las dos retiradas del enemigo y estancia de la numerosas tropas aliadas” , hala ere, erabakitzen dute denen arteko diru biltze bat
egin eta herri bakoitzak paga dezala bere kuota por todo el dia Martes veinte del corriente…” Pagatu dutenek ez zutela hartu behar beraien
herrietan etorri den partida eta karga hori zordunek jasan dezatela. Behin
dirua bildua, eramana izan daiela “al Ministerio de Hacienda” errezibo baten kontra, naski.
* Erabakitzen
dute ere, aduanetan dabiltzen
partidek peseta (16 cuarto) baten ordez, 14
cuartos kobra ditzatela o la racion
de etapas (bazkaria/rancho). Ez dute erraten non diren aduana horiek ezta
nor diren “partida ” horiek edo
norendako egiten dute lan.
*Adosten
da ere Zugarramurdiko alkatea ager daiela Batzar Nagusiko lau bilkuretan.
1814.09.24 Batzar Nagusia . ( Nafarra
)
Muruzabal - Iltzarbeko Ibarran |
Afera xuritzeko, enkargatzen diete
eskribanoari eta J.L.Mutuberriari Biserreiarekin solastea afera konpontzeko,
erabiltzen bilduak dituzten 1.500 peso
eta ez bakarrik hori, aldi berean, dakitenez etorri behar direla “ para completar
lo que falta del millón y medio de reales impuestos a todo el Reino ”, ia zer egin zezaketen.
1814.10.16 Batzar Nagusia . ( Nafarra
)
*Ahuntzendako
ordenantzak mantentzen dira eta igurainek/guardamontes betearaziko dituzte .
*Oronoz,
Aniz, Gartzain, Erratzu, Azpilkueta eta Lekarozeko herriek eskatzen dute “los repartos” egin daitezela “por la Primicia”. Proposamena
onartzen da Eguberriko batzarrera artio eta orduko ez bada “katastroa egin, Eguberritik aitzinat …
errepartoak por becindaria”. Hau da, por la
primicia-k erran nahi du
ondasunaren arabera eta “por becindaria” denek, nolabait, gauza bera.
* Hala
ere, erabakitzen dute igurainei (lau dira) urteko soldataren erdia Eguberrian ordaintzea , eta
bakante dagoen plaza, hala segitzea.
* Feria
berehala izanen denez, segitzen dion merkatu eguna suspenditzen da.
* Ostatuen/tabernen
arriendoen egoera Eguberritik aitzina tratatzeko, Alkate jauna bilduko da
konbeni zaion jendearekin eta haiek erabakiko dutena eginen da.
1814.11.24 Batzar Nagusia . ( Nafarra
)
Politika. Eskribauak azalten die han
bilduak direnei, nola dituzten karguak utzi behar dituztela zeren obratzen ari baitira “con arreglo a
lo dispuesto en la abolida Constitucion Española”, eta nola dekretoz agindu dutela 1.808.ean alkateak izan zirenak , berriz izan daitezela alkateak. Denak ados, hori bai, herriko kontuak
ekarri ondoren, con
la debida claridad. Nola denek zakiten proposamena hau egin eta
onartu behar zela,
“con habiso anticipado/aitzinetik abisatuak salan
esperatu zieten 1.808.eko alkateei (justicias) eta hauek sartu zirelarik aretoan “levantandose el
insinuado Don Juan Josef de Echenique de su silla preferente/katadera
nagusia , entregó inmediatamente la
vara e insignia de Alcalde de este Valle a Dn Josef Manuel de Yrigoyen,
quien la recibió en sus manos y se sentó y volvió a tomar su posesión y el de la silla preferente como Alcalde, Juez, Capitan a Guerra de este Valle
eta gauza bera bertze kargodun
guziek “mediante
juramentos”.
Baztango Balleko Etxearen Sala Nagusia |
Eskribauak sinatu ondoren atera ziren
salatik ordu artio izan zirenak herriko alkateak eta barnean bakarrik 1.808.
urtekoak. Gelditu direnak ikusten ez dakitela gauza aunitz “retrasados que han quedado a causa de la
ultima rebolucion”, erabakitzen
dute aparteko akta bat egitea tratatu beharko duten gauzekin.
Oroitarazten dute nola, Alkatea,
betidanik, inmemorial,
hiru urtetako izan zela, entrando en su desempeño la antevíspera del dia de Corpus Christi
(asteartea) de cada tres años… la terna (hirukotea) le despacha el Exmo. Señor
Virrey y Capitan General de este Reino”.
Ohitura da “hiru
urtetako alkatetza para los catorce pueblos “ ere baina honek “insoportable carga” denez,
behartzen die aldatzera kostunbre hau, hiru urtez alkatea izatearena, eta
erabakitzen dute denek batera hamalau
herriko alkateak urte baterako izatea,
hasten Urtarrilaren lehenean eta akitzen urte bereko Abenduaren hogeita
hamaikan.
Hau martxan jartzeko, proposatzen dute
hurrengo batzarrendako , Abenduaren 26an, ekar dezala herri bakoitzak beren
alkatearen izena eta hola izan daiela urte honetatik aitzinerat “y que den libro de él el 31 de Diciembre.
Hortaz eskatzen dute al Real y Supremo Consejo de este Reino se sirva confirmar
y aprobar esta resolución”.
Ez dugu erantzuna ikusi, baina Baztanen
hala izan da ordutik orain artio.
1814.12.27 Batzar Nagusia . ( Nafarra
)
Zugarramurdi |
Halaber, Zugarramurdiko alkateak“en obserbacion
de la costumbre ere bai zin egiten du bere
betebeharra beteko duela, eta hola egin zuen Pedro de Mendiburuk, Bizkarrondoa
bere etxea, eta nola honek “erran zuen autatua izana zela lan hori betetzeko… eta
errege eskribauak fedea ematen du Alkateak zina hartu ziola sobre la cruz de su
bara y palabras de los Santos Quatro Evangelios, zainduko zituela balle
honetako saroiak eta landaketak , edozein kalte berriaz abisatuko zuela eta
agertuko dela en las cuatro Juntas Generales”.
Zer gehio gertatu zen Baztanen? Eguneroko
aferak.
Konparazionez, Josef Maria Arenas batek,
Capellan del Ejercito de Infantería, zertifikatzen du nola Elizondoko
zirujauak, Martin Josef Elizalde, sendatu dio “una
fracsion completa del gueso femur del muslo derecho”.
Noiz? 1814.eko Martxoren 24an.
Edo bertze batek, Mª Catalina
Goldaracena, Baztango mediku zenaren alarguna, eskatzen duela bere senarrari
zor zitzaion kontua, 800 peso baino gehiago. Alkateak dio ados dagoela
eskaerarekin eta eginen dutela.
Noiz? 1814.eko Apirilaren 12an.
Edo korreioz etorri zaien karta, eskatzen
Elizondon diren “galletas” eta “toneles de ron” Reserva de
Andaluciarena zirenak, Irunera garraiatzeko eta nola Alkateak dio igorri
dizkiola 1.020 arroba gaileta eta 155 karga ron.
Noiz? Maiatzaren
22aren ondoren.
Zenbat pagatzen
du ardoaren arriendoak? 4.680
erreal; hau izanen zen hondar postura. Eta pagatzailea, Mortalena. Noiz
ordaindu zuen? Abenduaren 31an.
Eta zirujauak, M.J.Elizalde, Erratzura
egin zuen bidaiarengatik zauritu bat
sendatzeko eta “ a fin de libertarme del
peligro que en aquel tiempo ocurria” lagundu zion soldaduarenagatik
eskatzen duena: 32 erreal fuerte. Noiz? Ekainaren 8an.
Eta nola zirujau honek berriz eskatzen
dio Udalari 34 erreal, kasu honetan J.M.Arenas capellana (lehenago aipatu
duguna) sendatzeagatik. 62 egun kostatu zitzaion sendatzea. Hau ere Ekainaren
8an.
Elbete |
Edo nola Alkate jaunak ordaindu dizkio 40 peso fuerte andre bati. Nori? Dominica Echeverriari, Erratzuko ostalaria. Ematen du Dominica hau Baztango lehenbizietako andre enpresaria izan dela !! Zertaz? 1810.urtean lau kupela ardo (quatro botas de vino) errekisatu zizkiotelakotz baina errekisa hori Baztan guziari (Baztango boltsari) zegokion pagatzea. Noiz? Urriaren 12an.
Edo nola Pedro Paulino Otondok,
Erratzukoa, eskatzen dio Udalari zegokion dirusaria lau otso harpatzeagatik. Nola Udalak dio baietz, erdia eskaria
hartu duen momentuan eta bertze erdia Eguberriko egunean. Zenbat? Hogei peso
fuerte. Peso fuerte 8 zilar errealeko sosa zen. Noiz? Urriaren 16an.
Edo nola mezulari batek korreioa
eramateagatik “que
lleva sobre… y pago el sello”, 3
erreal kobratzen du. Zer zioen karta horrek? “Que cesen los de Republica… y entren los del
año 1808”. Doikebe, los de Republica Constituzionalistak
ziren.
Noiz? Azaroaren 18an.
Edo nola Manuel Bubea baten haurrideek,
Oronozkoak, eskatzen diote Udalari paga diezaizkiela 40 peso fuerte beren
anaiaren elizkizunak ordaintzeko. Haien anaia, Manuel, 1803.ean boluntario
bezala joan zen Espainiako erregea zerbitzatzera eta orain dela sei urte,
Alburquerquen, erretirada batean tiro batez frantsek hil zutela.
Lekukoa J.M.Ermigarate, Zozaiakoa, eta Division de Navarra
ko boluntarioa.
Udalak, baietz.
Noiz? Abenduaren 2an.
Edo nola Francisco Esteban de Urrutiak, Lekauzkoa, kontatzen du nola aliatuek berak zuen mandoa eraman zutela baino berak ez zuela deus erran bere momentuan eta nola berriki erosi zuen astoa Reserva de Andalucia koek eraman dutela ere, ez berea bakarrik baita bertze batena ere bai, “que todo es publico y notorio”, Udalari eskatzen dio ia baden konpensazioneren bat.
Udalak ezetz, no ha lugar.
Zer gehio? Udaletxe batek normalki
gastatuko lukena gaur egun baino orain dela 200 urte.
Kartzela.
Kartzela mantenitzea eta horrekin barnean diren presoak, zeren presoak
baitziren: Ez dakigu zertaz baino batzuk denbora luzekoa dira, 143 edo 77 edo
107 egunekoak . Erreal bateko bazkaria ematen zieten. Nor ziren? Juantorenaren
semea, Oronozkoa, edo “Ilintxi ” Etxalarkoa edo Arraiozko “sillero”-ren
semea, edo bikote bat “ preso y presa”
(hemen dakigu zertaz, gizona “espia” omen, Andrea “la mujer qe le seguía” ) edo bertze bat,
Artikakoa, Txolinen boluntarioa izana
zena.
kobratzen zuen.
Edo Merkatuzelaiko paretak eta atekak
konpontzea. Edo Alorburu bati Balleko etxea zarteatzeagatik edo amanuense-ren
lana egiteagatik pagatzea edo erostea “ linterna para la ronda de noche” (hori non ez dute erraten, baina doikebe
gauez egiten zen zerbait zen).
Edo bazkariak
pagatu. Gure alkate jaunak (ematen du) ez zuen etxean jaten eta beti zuen
norbait ondoan, ez bazen Baztango Sekretarioa
(lehenago eskribaua deitzen zioten,
zerbait aldatu da?) , izanen dira herrietako alkateak, edo juradoak, edo jende
inportantea (Don Jose… Yrigoyen, Don Juan… Echenique… ) edo bere mutila
eta mutilarekin bere zaldia “y un almud de cebada para su caballeria”.
Kasu batzuetan, batez ere “kandela”
piztu behar zutelarik ardo edo aragiaren “arriendoa”
tratatzeko, hiru lekuko agertzen dira baita bi “baile” ere. Bidenabar, baztaneraz erdarazko “baile”, “balle”-a erraten zen. Zer ziren “baile/balle” horiek? Antzineko denboretan baile/ballea “exekutiboa” zen, hau da,
zergak kobratu, justizia eman, jendea kartzelaratu eta holakoak egiten zuena,
sheriff bat, baina denborarekin funtzio guzi horiek galdu ziren/zituen.
Dirudienez Baztango historiaren momento honetan
bida ziren eta alkatearen
laguntzaileak bezala agertzen dira ardoaren eta aragiaren arriendorako
kontuetan. Beraien saria, bazkaria.
(Ez nahasi balle hauek Baztango Balleko
Etxearekin, baile ≠
valle
erdaraz)
Eta herrietan? Proporzionalki gauza bera.
Konparazionez, Erratzu. Bere kontuetan ikusten ahal dugu herriko “gastos de
funcionamiento”.
Erratzuko alkateak, Pedro Miguel de
Arozarena, bere kargoa betetzen gastatu duena: 218 erreal fuerte, Batzar
Nagusietara gaten zelarik, herriko kontuak konpontzeagatik, edo “Sastrea”,
Miguel Josef de Yrigoyen, Donazarra (Donezahar) erreziboak (han ziren Garazi sitiazen
Div. de Navarrakoak) kobratzera gana zelarik, informazionegatik (espionage?) que tomo el dueño
de Zubietea, ehortzailearen soldata, 176 erreal, serorarena, bi erregu ogi/gari, ezkila jotzailearena , 120 erreal, aitzurra, barra eta pala bat
konpontzeagatik ehortaileak behar zituenak sepulturak egiteko edo zirujano zenari zor zioten soldata, 943
½ errealekoa eta akitzeko “el maestro de niños”-ren 8 hilabeteko soldata, 480 erreal eta 19
marabedi.
Dena den, jendea zorpetu da, zorrez josiak daude , ez zorriez, zorrez. Pentsatzekoa Erratzun pasatzen
zena Baztango eitea izanen zela. Erratzun, zerrenda batean , 103 “que deben” eta 39 “que alcanzan” agertzen
dira.
Zenbat zor dute? 124.261
erreal 23 marabediko zorra, 1808.etik 1814.ra artio.
Kuriosoa da,”que alcanzan” artean agertzen direla 12 pertsona, ez etxeak, unitate fiskala bezala. Pena ez dutela
adierazten zer ogibide zuten… Horien artean bida bertze aldekoak dira, Cadet de
Bidarrai eta Garaicochea de Baigorri eta bortz andre ¡!! Merexi du beraien
izenak emateak: Mª Ursula Linzuain, Francisca Ibarrola, Paula Irazelaia, Mª
Angeles Gonzalez eta Mª Josefa Alarburu.
Eta prezioak?
1813 1814
Ogia (libera bat) 19 mrb 19
mrb
Oilo bat
4 erreal 10 erreal
Aragia(libera bat) 4 err. 4 ½ err.
Garia(erregu bat) 20 err. 30 err.
Artoa(erregu bat) 13 err. 26 err.
Arraroa da ogiak prezio bera izatea,
kontraerrana, zeren laboreak, hau da gariarena
%50 igan baitzen eta artoarena %100 !
Oiloarena ere igate ederra, % 150.
Eta honekin, zer? Gosea eta Heriotza.
Erratzuk 82 bizitanle galdu zituen, ia Konbentzioko Gerran bezain bertze. Pentsatzea
aitzineko urteetan, gerra ixilean eta
frantsei & boluntarioei pagatu arren, bakarrik hamabosten bat hiltzen zela urtero…
Eta Erratzuko Berroako
krimenarendako, zerbait berri? Iraborroa
etxeko kontuetan holakoa agertzen da.
Zer adierazten da paper horretan?
Hiltzailea, doikebe, Reserva de Andalucia-ko soldadu bat
zela, Iraborroan aterpetua eta bere epaiketan Iraborroako etxeko jaunak
deklaratu izan behar zuela.
Non? Artaxonan/Artajonan, Gares ondoan.
Urte honetako lehenbiziko hilabeteetan Reserva de Andaluciako Armada Garesen eta
inguruko herrietan egona zen. Norbait nahasten baden Gares Puente La Reina da erdaraz. Epaia ? Ez dakigu. Morboa aparte,
interesgarria izanen zen zein egoeran zeuden soldaduak Baztanen. Bederen
badakigu etxeetan egoten zirela gero etxeetako paperetan hori ez agertu arren.
Eta biziak darrai, bakean orain. Erratzun, 12 ezkontza izan ziren urte honetan, baino 27 haur bakarrik sortu eta 82 erratzuar hil gerra madarikatu hau gure dermioetan akitua izan arren.
Uraren gainean
Bakea eta Osasuna
No hay comentarios:
Publicar un comentario