Baztan
eta Frantzestea
1.Kapitulua
: 1801 … 1808
Hemeretzigarren
mendea (1.800…) hasi da eta mundua biraka dabil. Europan zoritxarrez eta
tamalez gerra sasoia da. Frantzia aldean Napoleon Bonaparte jaunak bere burua
Enperadorea izendatu du Notre Dame de Parisen eta momentu horretan etsai
argiena denaren kontra, Ingalaterra, mugituko da.
Gerra/odol
sasoi honek 15 urte iraun zituen (1.800-1814), eta naski ez zuela leku guzietan
gisa berean jo, ezta denbora bera iraun edo egun berean hasi. Izenak dauzka : orokorki
batzuendako “Napoleonic Wars ”, “Guerra
de las Coaliciones ” (7 izan ziren)
, edo “Les guerres Napoléoniennes”. Azken tartea, 1808-14, “The Peninsular War “ Ingalaterran, “Guerra
de la Independencia
” edo “Francesada ” Espainia aldean eta “Independentzi(a)
Gerra ” liburuetan eta “Frantzestea” bertsoetan Hego Euskal Herrian.
Beti
bi antagonista berak: Frantzia, momentu honetan Europako estatu
bortitzena eta akaso aberatsena, eta Bretainia Haundia, mundu zabaleko
jabe berria, bere itsas armadari (eta merkatariei) esker.Hauen inguruan
Europako estatu zaharrak: Espainia, Portugal, Prusia, Errusia, Austria, Sizilia,
Napoles,… eta haien barnean entitate txikiagoak: Nafarroa, Probintzia, Bizkaia,
Württenberg…, bakoitza bere kapazitatearekin. Eta hauen azpian, entitate xume
eta ttikiak, konparazionez, gu, Baztan.
Baztan.1808 |
Dena den, beti bezala, mundua sailkatua
dago eta zagoen, baina mail batean gertatzen denak ez du erran nahi bere azpian
edo gaineko mailan gauza bera gertatzen ari dela eta hori Baztanen kasuan argi
ikusten da. Benetan gerra gure dermioetara 1808an hurbilduko zen eta 1813en
artio ez zen Baztango herrietan, zuzen zuzenean, ikusi eta nabaritu. Tarteko urte horietan
guzietan Baztanek bizi (biziraun) egin zuen. Horren testigantza saiatuko gara
kontatzen.
1801 1801
1801 1801
Gerraren
azantzak, urrun. 2. Koalizioa :
Ingalaterra, Austria, Errusia, Portugal, Napoles, … Frantziaren kontra. Marengo guda, Ipar Italian, Ekainean,
Baztandik 1.100 kilometrotara: Frantziak “a gagné”. Hohenlinden guda, Alemanian, Abenduan, Baztandik 1.500
kilometrotara, Frantziak “a gagné”.
Eta
sarraski hauek gertatzen ari ziren bitartean, zeren sarraskiak izan baitziren,
Baztanen, zer?
1801.11.02 Erratzu. Egun seinalatua izan zen Baztanen, jende guti enteratuko
zen baina ondorioa ona izan zuen. Baztango alkateak, Joseph Joaquin Gaston,
Erratzuko semea, Iriartea etxeko
jauna eta jabea, bere zazpi semek, bere biloba batek, etxeko hiru mutilek eta
Erratzuko zazpi barridek “bakuna antibariolika” hartu zuten.
Non eta Erratzun.
Zeren
kontra zen “antibariolika” (kontra-viruela) hori? Euskal Herrian “nafarreria” deitzen zioten,
Nafarroan “baztanga” eta Baztanen “agoteria”. (Bon, hala dio Baztango Haigegoak bere
bloggean, bertzeak beti hobedunak, euskaldunendako nafarrak, nafarrendako baztandarrak
eta hondarrean, baztandarrendako agoteak). Berriaren interesa datza lehenbiziko
aldiz hori Baztanen egiten zela. Txertoa Donibane Garazitik Dr. Iribarren Ayzin
medikuak ekarri zuen. Non zagoen txertoa? Hemetzortzi urtetako neska batek eritasunaren
granoak/kalitsak besoan zituen, eta bera zen bakuna. Nola ongi funtzionatu baitzen,
Baztan guzian (naski, kontrarioak izanen zituen) hedatu zen. Pena gure alkateak
ez zekiela bakuna hori Iruñean bi hilabete lehenago erabiltzen ari zirela,
baino hori bai, aintzindaria izan zela txertaketa unibertsala izaten (unibertsala
diogu zeren Baztan unibertsitatea baita!).
1802…1803…1804…
1803. Gerraren azantzak,
oñik urrun. 3. Koalizioa : Ingalaterra, Austria, Errusia, Napoles, Suedia... Bertze
aldean, Espainia Frantziarekin.
Eta
Europa guzia ezpatak zorrozten ari zelarik, Baztanen zer?
1804.08.12 Aldudeak. Frantsek hamar behor bahitu
dituzte baztandar bati (Almandoz deituraz) Aldudeko dermioetan eta bi parteek,
Baigorri eta Baztan, elkarri eskribitzen diote afera xuritzeko eskuaraz!
Gure alkatearen errespuesta laburtua (grafia pixket eguneratua):
“Arizcun 12 de
Agosto de 1804
Iracurri dut zuc
eskribitu datazun carta Almandozen eta bere lagunaren hamar behorren
bahicuntzaren gainean. Zuc (i)norc ere baino hobeki badakizu egina dela
Justiziaren eta tratadu guzien contra, nic nere cartan paratzen (di)tudan
arrazoinen arabera, eta ez dezagula Aldudeko aduaneroac d(e)retxo edo
fundamenturic presentatu bere condu(k)taren defenditzeko ocasione honetan. … Deseatzen nuen … jakiteagatic zer motiboz
egin duen behorren bahicuntza, eta baldin badakizu, otoizten zaitut egin
diezadazun ohorea errateaz. Gelditzen naiz zure zerbitzari J.M. Mayora”
Nola
akituko zen afera?
(Testu osoa irakurtzeko
: Internet ≥ = Klasikoen gordailua ≥
=Testu zaharrak ≥= XIX. Mendea ≥= Baigorri eta Baztan arteko korrespondentzia
fazeria erlazioez)
1805…
Trafalgar guda |
Gerraren
azantzak, poliki poliki hurbiltzen. Cabo
Finisterre itsas guda. Uztailean, Ingalaterra Espainia eta Frantziaren
kontra, Baztandik 800 kilometrotara. Rules
Britannia …. Trafalgar itsas
guda, Urrian, gure mendietatik 1.100 kilometrora, Ingalaterra Frantzia eta
Espainiaren kontra. Rules Britannia,
Britannia rules the world…
1806…
4. Koalizioa: Ingalaterra,
Prusia, Errusia, Saxonia, Suedia…. Jena guda (Alemanian), hemendik 1.600 kilometrotara. Frantziak “a gagné.”
1807 1807 1807 1807
Gerraren
azantzak: Errusia aldean, Eylau eta Friedland gudak, Baztandik 2.500
kilometrotara. Lehenean “ados”, bigarrenean , Frantziak “a gagné.”
Eta
Europako zimitorioak hilez betetzen ari zirelarik, Baztanen zer?
Itsasu |
1807.07.22 Itsasu/Lapurdi . Itsasuko azienda
Baztango dermiotan sartzen ari da eta hala nola ez dute fazeria antolatu sasoi
edo urte honetan, baztandarrek Itsasuko alkateari/auzapezari abisoa pasa diote
ez dezatela haien azienda Baztango dermiotan sar. Itsasuko alkatearen karta
(edo letra) laburtua eskuaraz : (grafia eguneratua.
Hatxeak aldatu gabe)
“ Ixasun egina
Eraieroraren 22an 1807an
Ixasuko auzapezac
Baztango Bailleko alcate jaunari
Baztango Bailleko alcate jaunari
Errezibitu dut alkate jauna, halabethe hune
15an iscribatu dautazun letra, ikusten dut Bailleac hartu duien determinazionea
erre(s)petarazteko bere lurrac, defendio eginez Frantziako aziender zuen
mendietan bazkatzea eta sesituz ( hartuz) hetan harrapatuko
diren guziac… Badakizu herri huntako habitanteac desideratu dutela zuekin
adiskide gisa eta bakian bizitzea, eta oraiko okasione huntan ere, ez ginuke
bertzela desideratzen … Herri huntako habitant batzu interesatuac direnac edo
hauien artzainac presentatuko dira zure etxera, zoinec desideratzen baitute
zurekin antolamendu egitea, eta baldin hala behar bada ere konbenitzea zer
pagatu behar duten zuen bazka saritzat.
Esperantza dut ungi errezibituko dituzula, eta eginen maneraz guziac bizi gaitezin unione onean.
Gelditzen niz konsiderazione
Parfetenarekin eta errespetagarrienarekin. Zure zerbitzari,
Luis David /Maire”
(Testu osoa irakurtzeko
: Internet ≥ = Klasikoen gordailua ≥
=Testu zaharrak ≥= XIX. Mendea ≥= Itsasu eta Baztan arteko korrespondentzia
fazeria erlazioez)
Mail
garaienetan, top politics /alta politica, Espainiak eta Frantziak Itun
bat sinatu dute, Fontainebleau-koa, Portugalen (Ingalaterrako aliatua)
kontra gateko eta baimentzen soldadu frantsak Portugalen aldera pasatzen
Espainian barna . Gerra Penintsulara etorriko da..
Holakoa izanen zen alardea? |
Eta Baztanen? Bere betiko bizimoduan. Konparazionez, Batzar Nagusiak erabakitzen du egun honetan “vecino”-ek, hau da, etxeko jaun bakoitzak, erakutsi beharko dituela bere suzko arma, 12 bala eta libera erdi bolbora, Elizondon , Udaletxearen parean: Alardea.
1808 1808 1808
1808 1808
1808.02.06
D’Armagnac jeneral frantsa, Orreagan barna, 2.500 soldaduekin, Otsailaren seian , Espainiaren aliatua bezala, Iruñera doa, 9an Ziudadelaren parean dago eta 16an elurra ari zuelarik, elurrezko pilotak botatzen, frantsek Ziudadelako gaztelua eskuratuko dute, tiro bat bota gabe.
D’Armagnac jeneral frantsa, Orreagan barna, 2.500 soldaduekin, Otsailaren seian , Espainiaren aliatua bezala, Iruñera doa, 9an Ziudadelaren parean dago eta 16an elurra ari zuelarik, elurrezko pilotak botatzen, frantsek Ziudadelako gaztelua eskuratuko dute, tiro bat bota gabe.
1808.05.02 Frantzestea hasi da. Espainiako
historiografian bada data seinalatua: 1808.ko “ DOS DE MAYO”, Madrilen.
Goya pintoreak sublimizatu zuen gertakizuna, poetek afera glorifikatu eta Espainiako haur guziek han gertatu zena ikasi behar.
Madrileko afusilamientoak |
Goya pintoreak sublimizatu zuen gertakizuna, poetek afera glorifikatu eta Espainiako haur guziek han gertatu zena ikasi behar.
Gure bertsionea ez dago historiako testu liburuetan. Protagonistak? Alde batean, frantsak, naski. Haien artean gure barride baigorriarra, Joanes Harizpe, bertze izenez Jean Isidore Harispe jenerala eta bere mutilak: Hirurehun euskaldun doike, jaka gorri.
Maiatzeko
hilaren bigarrenian
errebolta izan dugu
Madrileko hirian
hiritikan
kasatu nahi ginituzteian
ederki
tronpaturik bazauden ordian (orduan)
Bertze
aldean, espainiarrak, Madrilgo herria eta hara nor, instigatzaile/zirikatzaile/provocateur
bat, Damian, Erratzuko monagiloa. Bai, monagiloa eta Erratzukoa. Historia ezaguna
da, Palacio Realetik soldadu frantsak Espainiako printzeak
ateratzen ari zirenean Baionara eramateko, (eta hau da gure bertsionea)
gure Damianek, hango inguruetan izaki, Madrilgo jendea axatu zuen frantsen
kontra lehenik, beranduxago Puerta del Solen berak bere ondoan
zituen bi lagunekin
bakarrik, frants armadari kontra egin zion …
eta
eguna akituko du jartzen Madril osoa frantsen eta Harizperen kontra.
Honetaraino
erratzuarrak egin zuena.Egia izanen zen?
Hala kontatzen du Jose Mª de Goizuetak bere nobelan “Aventuras de Damián el Monaguillo” (1857).
Hala kontatzen du Jose Mª de Goizuetak bere nobelan “Aventuras de Damián el Monaguillo” (1857).
Joanes Harizpe/Jean Isidore Harispe |
Eta Harizpe? Damianek hasi zuena Palacio Realaren parean, Espainaiko gobernuko bi kideekin eta Moncey mariskalarekin, jende artean sartu eta errebolta baretu. Hori Harizpek egin zuen.
“Deux membres de
Bederatzi ehun ginen kasernatik partitu,
bi plazetara ginutezten errepartitu,
españolaren kontra armetan paratu,
bistara jinak (etorriak) oro
baikintuen garbitu.
Harizperen
biografoak dio nola andre galant batek lore ontzi bat bota ziola eta ia hiltzen
zuen. Harispek? Zapela kendu eta erreberentzia egin zion andreari, “… une belle
Espagnole… saisit (hartu zuen) sur son balcon un pot de fleurs et le lui jeta a la
tête (eta bota zion burura)… Harispe se contenta de saluer gracieusement…”
Eta
ez zen lore ontzi bakarra nahita hegan arazi izan zena. Hala dio bere tropako
bertsolariak:
Madrileko
emakumeak egin dute balentria
beren eltze eta
pitxarrak aurtiki (bota) karrikarat
lur baxera egilendako hori ezta malur (sorte txarra) bat
aitzineko bien
prezioan, saltzen dute orain bat.
1808.06.00 Nafarroa. Ekaina. Espainia aldean dena asaldatzen da, Nafarroan ere. Ekainaren 3an, Lizarrak bere boluntarioak konbokatzen ditu, 4an Tuterak konpainiak antolatzen, 6an Zangotzak arma nahi ditu. Hilabete honetan, Luzaideko
apezak, Andres Galduroz, partida bat antolatzen du, eta Lizarra aldean,
Eguaguirrek “Batallon de Escopeteros Voluntarios de Navarra” prestatuko du,
400 mutilekin. Denak frantsen kontra. Eta Baztanen? Elean.
Fernando II Nafarroan, VII Espainian |
Napoleon I |
Jose I |
1808.06.06 Baiona/Lapurdi . Alta politica, Espainiako erregeak, Fernando VII, bere aitarengan abdikatzen du (irrigarria, elkarren kontra makinatzen ari) eta Napoleonen “laguntzarekin”, honek, Carlos IV, Jose I-ari, Napoleonen anaiari, Espainiako koroa pasatuko dio. Dena legala. Eta Madrilen gure gezurrezko Damian erratzuarrak hasi zuena eta Harizpe baigorriarrak baretzen saiatu zuena, gerra bihurtu zen.
1808.06.07 Batzar Nagusia. Gaineko mailetan, Espainian, Nafarroan, eguneroko bizimodua nahasia dago, Frantzestea, eta bada ez bada, Batzar Nagusiak Baztango herrietako “mezetak” debekatzen ditu. Zer ziren “mezetak”? Bestak (hainbertze meza nola baitziren Patronoen egunetan):
Bizkitartean
espainiarrak antolatzen dira frantsen kontra. Ekainaren 15ean Zaragozako setioa
hasiko da eta bi hilabete iraunen du: frantsek ez zuten hiria hartu.
Bailen guda |
Bailenen (Jaen) ,Baztandik 800 kilometrotara, Castaños jeneral espainiarrak frantsei egurra ematen die. Honek ekarriko du frantsen erretirada partziala Penintsulako Iparralderat.
Bizkitartean,
Baztanen, zer? Bere baitan.
1808.08.29 San Migel eguna. Auteskundeak Baztanen, alkate berria aukeratzeko helduko ziren hiru urteendako. Erabiltzen zen sistema ordu artio tradizionala:
a)
Hirukote bat aurkezten zen, kasu honetan, Don Juan Ignacio de Borda y Echalar,
Elbetekoa, Don Fermin Gamio, Iruritakoa eta Don Juan Pedro de Meoqui,
Elizondokoa.
b)
Lehena botoa emateko alkate jauna, Don Josef Manuel Yrigoyen, izan zen eta
goitiko ordena berean : Borda, Gamio Meoqui. Segidan herri guzietako juraduak (
herri bakoitzak bana: 14) eta haien diputatuak (herri handiek: Erratzu
/Arizkun/ Elizondo/ Irurita, launa eta ttipiek, bidana : 20 + 16).
Denek (50) alkatearen ordena
jarraitu zuten Oronozek ezik. Hauek Gamio,Borda, Meoqui ordena aukeratu zuten.
Hala ere, alkateak proposatu zuena atera zen.
c)
Botaketaren ondoren, hiru izen horiek Iruñera, Biserregeari (Leopoldo de
Gregorio y Paternó, Marqués de Vallesantoro) igorri zizkioten, berak (berorrek)
aukera zezala nahi zuena. Eta berak nor aukeratu? Borda.
1808.10.05 Elizondo. Baztango Batzar Nagusia. Azaroan gara. Baztan bere baitan. Juan de
Sarasibarrek, Gartzaingoa, ikazkina, ikatza egiteko Landatxetatik Zelaietaraino
baimena eskatzen du. Udalak dio Santiago Elizaldek, Iruritakoa, eta Antonio de
Urrutiak, Gartzaingoa , beha dezatela ia hori egokia baden.
1808.11.03 Napoleon , in person, 200.000 soldaduekin Irunen barna Espainian
sartzen da eta Madrileko bidea hartuko du. Hala ere hilabete berean, Azaroan,
Nafarroako Diputazioak “Apellido” deitu
nahi du, baino hogei egun beranduago
(1808.11.27) nafarrak eta Espainiako armada Tuteraren parean frantsekin
borrokan lotzen dira. Tuterako guda.
Frantsek irabazi eta Nafarroa osoa haien eskuetan geldituko da. Dagoeneko gerra Nafarroan dago.
Napoleon
Madrilen dago Eguberria pasatzeko eta enteratzen denean Austriak
Ingalaterrarekin koalizoa sinatu duela, Penintsula utzi eta Europako
iparralderat joko du.
Holaxen akitu zen Frantzestearen lehen urtea: 1808.
Baztanen biziak darrai: Tiro
bat ere ez eta Erratzun, 40 sortuberri,
9 hil eta 8 ezkontza urte honetan.
Erabili dudan materiala lantxo hau eta hurrengoak burutzeko:
* Baztango Udal Artxiboa: Kutxak 19,20, 181, 249 eta 274.
* Erratzuko herriko paperak.
* "Navarra en la Guerra de la Independencia" H. de Oloriz. Internetez
* "Espoz y Mina. El guerrillero/ El liberal" J.M.Iribarren
*"Memorias del Gral.D.Fco Espoz y Mina" Fco Espoz y Mina. Internetez
* "Campagnes, triomphes... et guerres ...des Français de 1792 à.." L.Moreau. Internetez
* "Campagnes de 1813 et de 1814" E.Lepene . Internetez
* "Financiación de la guerra de la Independencia..." Fco Miranda. Internetez
* "Le Marechal de France Comte Harispe" Gral.Derrecagaix. Internetez
* "A history of the Peninsular War" Ch.Oman. Internetez
* "History of the war in the Peninsula" W.Napier.Internetez
* "Frantzesteko bertsoak" Bilduma Antonio Zavala. Internetez
* Artikulu solteak, gehienak interneten ikusiak.
* Foto gehienak, internetez
* Itzulpenak: nereak, libre eta laxoak!
* Baztango Udal Artxiboa: Kutxak 19,20, 181, 249 eta 274.
* Erratzuko herriko paperak.
* "Navarra en la Guerra de la Independencia" H. de Oloriz. Internetez
* "Espoz y Mina. El guerrillero/ El liberal" J.M.Iribarren
*"Memorias del Gral.D.Fco Espoz y Mina" Fco Espoz y Mina. Internetez
* "Campagnes, triomphes... et guerres ...des Français de 1792 à.." L.Moreau. Internetez
* "Campagnes de 1813 et de 1814" E.Lepene . Internetez
* "Financiación de la guerra de la Independencia..." Fco Miranda. Internetez
* "Le Marechal de France Comte Harispe" Gral.Derrecagaix. Internetez
* "A history of the Peninsular War" Ch.Oman. Internetez
* "History of the war in the Peninsula" W.Napier.Internetez
* "Frantzesteko bertsoak" Bilduma Antonio Zavala. Internetez
* Artikulu solteak, gehienak interneten ikusiak.
* Foto gehienak, internetez
* Itzulpenak: nereak, libre eta laxoak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario