Baztan eta Frantzestea
2.Kapitulua: 1809
Gerra Baztanen inguruetan dago. Alde batetik Penintsula aldean, batez ere Espainia aldean, armadak (espainiarra, frantsa eta aliatuak = ingelesak eta portugaldarrak) elkar zanpaka ari dira. Geihenetan frantsak garaile (Zaragoza, Medellin, Ocaña…) baina espainiarrak (Alcañizen) eta aliatuak (Oporton) noizenbehinka ere. Aliatuak Portugal aldean aritzen dira, Espainia aldean Armada Espiniarra eta “guerrilleros”, eta Nafarroan, “boluntarioak” ( Espainiako historiografian “guerrilleros”erraten dena): Marcalain, Ochotorena (Baraxuri), Gurrea, Sarasa (Txolin), Villanueva (Juanito el de
Wagram guda: hilak eta kolpatuak, 50.000 |
Europa aldean, 5. Koalizioa (Ingalaterra eta
Austria) eta sarraski ederrak: Borrokak non nahi, Sacile, Radzyn, Abensberg,
Essling ( hemen Napoleonek galdu
zuen), Wagram…
Chuquisaca.25 Mayo.Primer Grito Libertario de América |
Eta Ameriketan? Baita han ere ! Mexikon, Uruguayen,
Bolivian edo Ecuadorren hasi dira antolatzen beren Independentzi(a) Gerra Espainiaren
kontra. Benetan, gerra hau mundiala izan zen.
Dena den, gure historia honen protagosnistak Baztan,
Nafarroako boluntarioak eta frantsak izanen dira eta maiz nahaste
koropiletsu batean agertuko dira.
1809.05.14 Batzar Nagusia.
Afera batzuk tratatu zituzten.
Lehena, Casa de Misericordiarena.
Jendea ez dago konforme nola dabilen eta komisione bat prestatu behar afera
xuritzeko.
Bigarrena.
Baimena eska diezaiola Biserregeari armak erabiltzeko…”para la persecución de los ladrones y
malechores que infestan Caminos y Puertos de este Valle…” Nor dira ladrones/lapur horiek? Boluntarioak?
Hala benetazko ebastaleak?
Hirugarrena. Ogiaren prezioa. Plazetan saltzeko libera batekoa 8 marabedietan eta ostatuetan 9 marabedietan.
Laugarrena. Iruñean Baztanek
duen prokuradoreak mugi ditzala errekursoak Baztanek pagatu/paratu/patu
behar zituenak gutiago izan zitezen: 160 rv (real de vellon) egunero
Esteribarri pagatu behar, 20 idi pare eta 50 mando zamalana egiteko Iruñeraino,
750 rv egunero Amaiur, Urdazubi eta Zugarramurdirekin batera Maiatzeko zerga (hiru epetan) pagatzeko.
Eta
hondarrean eta azkenean, “finalmente se observe inbiolablemente…” Erresumaren sentzentzia bat non azaltzen da zenbat ahuntz izaten ahal du
bakoitzak , “ y las dos (bida!) que se
les concede hayan de andar con su custodia..” eta ez bada hola egiten, igurain / herriko mutil / baile = balle /costiero-ek ekar ditzatela eta “tengan la pena correspondiente”.
1809.05.30 Batzar Nagusia.Don Juan Luis de
Mutuberriak, Udaletxeko idazkariak, “dandoles a entender en el ydioma bulgar
bascongado…” azaltzen dizkie ”Casa
de Misericordia”-ren funtzioak
ordura artio izan zituenak zein izan ziren eta gehitzen du nola, ordura artio egon den Juntak, haren dirua “con toda escrupulosidad”
erabili duela .
Hala ere, onartzen baita “atrasos/gibelapenak”
izan direla eta botaketa baten bitartez erabakitzen dute Miserikordiako
aitzineko Juntak dimiti dezala berri bat jartzeko, nota batekin: “ocurren
muchos gastos de andar juntandose a menudo todos los individuos de esta
Junta”. Hortaz, aldi berean erabakitzen dute lehenago bazkariarendako
ematen zizkien bi pezta (pezta bat= 4 erreal), orain hiru erreal izan behar
zirela.
Ez
zen bakarrik diru kontuak xuritu zirenak Batzar Nagusi/Junta General honetan.
Elizondon pilota zale batzuk, trinkete bat montatua zuten Udaletxeko arkupeetan
(pasaka jokatzeko ), baita
jarlekuekin deskantsoarendako ere,
“jugando sobre cuerda” eta erosoago jokatzeko eta ikusteko, arku baten
pareta botarazten dute botaketa baten ondoren.
1809.06.06 Balleko Etxean. Batzar Nagusia. Eskribauak etorri diren errege zedulak leitzen dizkie han bilduetakoei: Josef Napoleon “…rey de
Batzarra
ez zen akitu komisione bat eratu gabe erabakitzeko nola konpontzen ahal zuten “zamariak
/bagages”-en afera.
1809.08.07 Javier de Mina “El Estudiante”. Zaragozako setioan omen egona, Nafarroara itzuli
zen eta lagun batzuekin (Sarasa, Elordi,Azcarate eta Gorriz) erabakitzen dute
ekintza armatura pasatzea frantsen kontra aritzeko eta nolabait “legalak” izateko, Lerida aldera joanen
da eta hango Juntak “Cabo del Corso Terrestre de Navarra”
izendatuko du. Abuztuak 7 zituen eta bere lagunekin Iruñea utzi ondoren bere
karrera militarra hasiko zuen. Horrek ez du erran nahi lehenago ez zirela izan
“guerrilleroak” Nafarroan aitzineko informazioan ikusi dugunez, baino Javier
Minarekin estruktura finko, organizatua, baita uniformatua hartzen dute eta ez
dira lapur oportunista batzuk baizik “boluntarioak”. Hasieran bere ekintzak
Nafarroako erdi aldean burutuko dira (
Zangotza, Ilunberri, Monreal,Tafalla, Lizarra…)
baina inguruko dermioetara lekutzeko ez dute arazorik izanen.
Baztanen agertzen diren boluntarioak Minaren menean daude.
Uniformea? Ahal zutenak, zamarra nabar kolorekoa,
galtzak kolore berekoak, botoi xuriak, lepokoa gorria eta zapel (ez boneta!)
kopaluzekoa edo zapel kaskaluzea. Zapel kaskaluzean, kokorda (kukulin ) gorri
bat. Ilea luzea, naski.
1809.08.08. Elizondon, Batzar Nagusian, eskribauak “ les lehi en alta e inteligente voz dando a entender su contesto en el ydioma bulgar bascongado… por ser el que todos comprenden..” Iruñeko gobernuak igorritako zedula batzu: Lehenean, nola gai batzuek ez dituztela pagatu behar zergak edo arbitrioak Nafarroatik Kastilara sartzekotan edo ateratzekotan, zeren soldadu frants aunitz handik baitabiltzala eta are tropa gehiago esperatzen baitute Frantziatik
Orduko sosak |
Bertze zedulan erraten die nola Baztanek 163.454 rv (real de vellón) 4 mr (marabedi) pagatu behar ditu.
Hemen eztabaida izan zen eta galdegiten dute ia kopuru horretarik lehenago
frantsen ospital militarrei eta tropei 92.325 rv 18 mr pagatu zituztena
aitzineko zifratik deskontatzen ahal zen.
Bertze
gauza bat: Biserregeak, Duque de Mahonek, dekretu batean (1809.07.17) eskatzen
du herrietatik falta diren mutilen zerrenda, eta gehitzen du boluntarioren bat
preso hartzen badute eta zerrenda horretan ez bada agertzen, herri horrek 4.000
errealeko isuna pagatuko duela “… no dándose cuenta y se aprendiese
algún Vandido o de los llamados Voluntarios… cuyo pueblo pagará la multa de
quatro mil reales de vellón”. Eta akitzeko, Udaletxean, “en la Casa del Valle”, utzi
behar dituztela zituzten suzko armak. Honendako, Udaletxeak erantzuten dio
gobernuari, hori egitekotan, desarmatuak geldituko zirela eta “…Vecinos y
Moradores yndefensos para qualesquiera ymbasion de los que andan con el nombre
de Voluntarios..” .
Eta momentuko fotoa osatu da:
Frantsak alde batetik eta Boluntarioak bertze aldetik, erdian, Baztan,
pagatzailea.
1809.10.00 Urrian gara. Boluntarioen
ekintza armatuak Nafarroaren erdi aldean eta Erriberan nabaritzen ziren eta
afera kontrolatzeko frantsek ekarraraziko dute Harizpe jenerala, gure
baigorriarra, 10.000 soldaduekin, Minaren gibeletik joateko. Bon, Mina, El
Marquesito, El Cuevillas eta
abarren gibeletik. Hauetarik bakoitzak bere dermioa kontrolatzen zuen
baina ez dirudi Baztan zela haiendako, momentuz, babesteko leku egokia.
Elizondoko eliz zaharra, boluntarioek ikusi zutena. |
Alkateak (biak, Baztango eta Elizondokoa) saiatu ziren kontra egiten, baina bortxaz bete zituzten haien eskariak zeren alkateak komentatzen baitu nola Elizondon bakarrik badirela 8 pertsona armak eramateko baimenarekin eta Baztan osoan hogeiren bat. Komentatzen du ere nola “Boluntarioak /Kortsarioak” saiatu direla gazteren bat erakartzen beren kausara baina (alkateak dio) bat ere ez omen zen apuntatu.
Goiz goizean Basaburuara joan nahi zutela eta “ ora que son las 11 de la mañana” oñik Elizondoko sarrerak kontrolatzen zituzten.
1809.10.31 Erratzuk pagatu ditu 19.656 r.v., hiru
epeko errepartoan tokatu zitzaiona eta libre egon behar armada frantsaren
bisitaz.
1809.12.06 Elizondon, Udaletxean, Batzar Nagusia.
Oronoz |
Denak bildu? Oronoz eta Arraiozkoak falta. Zer ba? Udaletxeak herri hauei Elizondon biltzeko mandatuarekin igorri zuen mutila “los del Corso Terrestre”-k, hau da Boluntarioek (Minaren itzalak), preso hartu zuten eta mandatua eman gabe gelditu zen.
1809.12.27 Elizondon, Balleko Etxean, Batzar Nagusia. Gure eskribauak …” dio a entender en el Ydioma vulgar bascongado despues de haberlo hecho en Castellano…” Madriletik etorritako berriak, edo nola momentuko Biserregeak, Duque de Mahon, herriei baimena ematen die, beren apezekin adostua, naski, “para que puedan echar Mano a toda
Baina biziak darrai aitzinat eta nola Baztango ikazkinak tranpetan dabiltza, neurriak kontrolatzeko Batzarrak erabakitzen du, zurezko neurri bat, konporta, egin behar dela, non ikatz zaku bateko kapazitatea izan behar baitu, eta Udaletxean berean atxikiko dute. Ez dute erraten “ikatz zaku” batek zenbat pisatzen zuen. Horren zumezko erreplikak eginen dituzte ( zaretoak? buruzareak?) eta ikazkin guziek beren negozioetako erabiliko.
Ikaztegian, txondorra prestatzen |
Nafarroa
gerran dago.Baztan ere, gerra ixilan, baina gerran.
Holaxen
akitu zen Frantzestearen bigarren urtea: 1809
Dena
den, biziak darrai: Erratzun, 39 sortu,
18 ohatzean hil eta 4 ezkontza urte honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario