Makiak Baztanen
Bigarren Gerra Mundiala akitzekotan zagoelarik, 1944, Frantziako Hegoaldean
bildu ziren ainbertze “maquisards” espainiar alemaniarren kontra borrokatu
zirenak. Haien artean, batez ere komunistak zirenak, beren buruzagien
(Carrillo, Ibarruri..) aginduak segitzen Espainia alderat saiatu ziren pasatzen
Francoren kontra gerra/gerrila egiteko. Eta hauei “makiak” deitu zieten.
Beraien aktibitatea haundiena 1944 eta
1947 tartean izan zen. Penintsulara
pasatzeko Nafarroako Mendialdea
zeharkatzen zuten baino kuriosoa,
normalki Baztan alde batera uzten ,
nahiago zuten Orreagatik edo
Erronkaritik Iruñera iragan Espainian
infiltratzeko eta gauza bera Bera
aldetik Donostira edo Bilbora gateko
eta hortik Espainiako barnekaldera.
Hala ere , eta bidenabar, gure dermioetan ibiliak izan ziren eta segidoan
kontatzen duguna Baztango bi testimonio xume dira, bat Iruritakoa eta
bertzea Erratzukoa eta biek kointzidentzia bera dute: ebasketa eta
hil baten ixtorioa.
Iruritakoa Juan Frommknecht-ek bere liburuan “Historias del contrabando en
Baztán” 23/27. orrietan kontatzen duena eta guk euskeratu duguna:
Gerra Mundialaren ondoren mendi hauetan (Kintoan) makiak baziren. Eta
guretako, kontrabandistendako, arazoa zen. Normalki ez zuten molestatzen.
Gaten ziren beren kartutxerekin eta metrailetekin mendiz mendi, eskatzen
zuten jateko eta galdegiten zuten ea nola pasa Frantziara ( ihesian zirelarik
bertzenaz Espainiarat) . Guretako konpromisio haundia zen zeren politikarekin
nahastua zagoen zernahi arrisku bat baitzen : Franco sasoina zen.
Gainera sartzen balime ziren borda batean ahal zuten guzia hartzen zuten.
Behin sartu ziren borda batean, errekaren buruan, gizonak lotu eta andreak
sartu kuarto batean. Han denbora eman zuten eta diru guzia kendu zieten baita
hango gaizoek susto ederra hartu zuten ere.
1940 hamarkadan noizen behinka topatzen ziren kontrabandistak eta makiak ,
hondar hauek normalki erdi-galduak eta gaizki janak. Gehienetan Frantziara
pasa nahi eta Kintotik edo Erdiztik saiatzen ziren iragaten.
Baino ez ziren bakarrak handik ibiltzen zirenak, Espainiako Armada baita
Guardia Zibilak ere han zeuden makien esperoan.
Doikebe, Dendarietako Bordaren gainekoaldean hortan, hala kontatzen dute
Iruritan, gau batez maki bat atzeman zuten, Alto! errana zioten , kasurik ez ,
soldaduek tiro egin eta makia akabatu hantxen berean. Haren izena ez zuten
jakin eta behor baten gainean Elizondora eraman zuten. Gizona hil zuten leku
ondoan norbaitek gurutze bat markatu zuen hango arbol batean.
Erratzuko kontua, Kaxtonek (Pedro Recarte) kontatua:
Oiararen bordan (Oiarako Borda) gizon bat hil zuten guardiek.
Gu eskolan aritzen ginelarik hor baitzen Koldo denda (Altxua) eta han bazen
kuadra bat. Iratzen gainean han ikusi nuen hila eta erraten zuten jendek gizon
hure hil gabe hartu behar zutela baina bera ere armatua omen zagoen, bai,
berak ere tiroak bota omen zituen.
1946 Otsailak 2. Larunbata
Ni mutil koxkorra baitnitzen orduan. Pasa zen hor , Beñaten bordan-ta, zona hartan .
Hemen (Kaxtonen Borda) bazen orduan soldaduak errautsen,
baita hor barrakonetan eta Erratzun, igual bazen bi mile soldado eta ibiltzen
ziren bordetan, etortzen ziren ilunabarrenean , patrulla, eskatuko zuten igual
behitegia edo iratze, leku pixket, kuadran, jartzen zen el zentinel bordaren
gibelekoaldean: guardia eginen zuen soldaduak, guardiak errelebatu behar dira
eta bertze soldadoak iratzean, hekekin sarjentua. Ez egunero. Eta Bernaten
bordaren inguruan ibiltzen ziren patrullan .
1º Barracon |
Orduan makien denbora zen eta Bernaten borda (Bernateneko Borda),
hor, badakizu non den? Mortaleko errekan , hortik goiti...
Atsean Beñatek berak ( Ponciano Eliceche) , zezena-ta bila, behia herrira gan
zuen. Ilunabarrenean, iluntzean zen , horren amatxi/ama, Ixabel, bizi behar
zen, emazte Filomena eta besoetan Ameriketan bizi dena , Ana Mari, haur
ttikia, besoetan, igual urte edo urte t'erdikoa.
Ta etorri ziren ilunebarrenean, emaztea atera atera , zazpi zortzi
gizon-ta, uste zuen andreak izanen zirela soldaduak :
“¿ Donde van? ¿Arriba o abajo ?”
“Ni p'arriba ni p'abajo. Aquí venimos. Ematen-diguzu diru guzie !”, metralleta
iap ! petxora. Andrea izitua eta sosak zuzten pixket ebatsi, gero amatxiri ,
haiek zuzten haren kuartoan kutxak-ta han izanen zuzten sosak , baino ez
zuzten arpatu. Ikusi zuzten sosak hartu zuzten .
Eta han goitiago dago Otanartea (Otanarteko Borda) , ordutik erdibotaia,
Donostiako batek konpondua...
Omen ziren zortzi, hiru aurpegi tapatua, denak armatuak
eta “Elizetxe”, Jesus (Elizetxeko Borda), hura aritzen zen kontrabandoan eta
hure eldu zen kontrabandotik, doike mugara-edo gan zituen paketeak-ta. ,
Makiek hartu zuten goiti hartan eta erran zioten : “Cuerpo a tierra, que te
quemamos aquí, ven aquí con nosotros” , eta makiek Otanarteara gan zuten.
Han bertze familia, eta atera-ta, han baziren bi arreba, bi anai eta
denak bordan bakarrik zeren heken ama , Faustina, astoarekin etorria baitzen
beheiti egurrekin saltzeko eta bidenabar puske eske herrira .
Gero makiek Otanarteko hango jende dena lotu baita Elizetxe ere, denak
zuzten lotu . Gero etorri zen heken ama, astoarekin goiti
puskeekin eta harritu zen etxean holako manera ikusi zuelarik Elizetxe
kanpokoan eta erran zion Elizetxeri : “Nondik heldu izuk jende klase hok?”
Eta Elizetxek : “Hok ez tuk nik ekarri, hok ekarri naute hunat” eta
andre hure erotu.
Hori orain dela... (1946...) ni oroitzen naiz 60 urte pasa izan behar zen ,
ni 10 urte denbora hartan.
Ebatsi zutena lehenengo diruan sei mile duro (30.000 pezta) .
Eta eman zuten desafioa makiek hango jendei laster baziren eta mugitzen
baziren erreko zuztela , iziarazteko. Eta gero gan ziren makiak, goiti-ta .
Hango neska bat, lotua, atsikika libratu zen eta bi aizpak gan ziren haien
gibeletik. Arrasto ez zuten harpatu baino Baigorriraino gan ziren .
Eta hori pazatu zen.
Hola gertatu zen ixtorioa eta soldaduak bazekiten bai ez zela
dena oihana eta sekulako soldadu izan baitzen, bai , baino ez zuten bijiletu
egun hartan . Ez ziren egunero soldaduak gaten .
Ziren zortzi , hiru aurpegi tapatua. Eketarik Beñatek erraten zuen , ezagunak
izanen zirela nolabaitez , eta hortaz tapatua aurpegia. Igual. Sospetxa egiten
zien, baino sospetxak ez du deus egiten.
Kaxtonen Borda |
Gu mutiko koxkorrak ginelarik
gure ama zenak erraten zakun:
“Etxi atea ongi, bertzenaz
makiak etorriko dira ! ”
Hemen gehitzen ahal dugu Begoñak ( Iraborroakoa) dioena bere amatxi
Ixabelek ( Bernateko Bordakoa) kontatua : “... nabala paratu ziotela bere
izoari bularrean eta errana ziotela ez balime zien dirua ematen hilko zutela...”.
**************************************************************
Datarena Mikel Rodriguez-en “Maquis, la guerrilla vasca 1938/1962” liburuan agertzen da 187. orrian.
*******************************************************************
Teman interesatuak :
Mikel Rodriguez-en “Maquis, la guerrilla vasca 1938/1962” (Liburutegi publikoetan)
Pello San Millan-en : “Baztango Haizegoa : Makiak ez...” (Interneten)
"Makiak" YouTube/Hamaika Telebista
"Makiak Nafarroan" YouTube/Xaloa Telebista
No hay comentarios:
Publicar un comentario