sábado, 21 de noviembre de 2020

Erratzu : Erratzuko kontuak - 2 : 1. Maricarmen, Julio & bertze batzu

 Erratzuko Kontuak II : Maricarmen, Julio &   bertze  batzu

Errana dagoen bezala, orok dute bere historia baita Erratzuk ere eta ixtorio bakoitzak bere kontalaria, hortaz eskertu behar diot aunitz jendeari beren kontu eta ixtorioengatik, batez ere Juliori/Iputzenekoa, eta Maricarmeni/Dolaetxekoa kontatu didatelakotz orain dela ia 50-80 tarteko urtetan Erratzun pasatzen zena, iragan den mundu bateko beraien memoriak.


Kontuak “berratzeko” orduko material extra ere erabili dugu.

Julio Irungaray

Hasteko forma bat halako zerbait izaten ahal zen: “Aitetxik erraten zuen...

Juliok: “.. aitetxi ta biek han su ondoan egoten ginen hainbertze deboran gaztainak erretzen, orduan ez baikenuen radio eta telebisionerik, eta hari aditzen egoten nintzen ni gustora...


Orain dela urteak (± 150) karretera egin zuten Ikatzateko Bentatik Izpegiraino. Orduan Apeztegiko nagusia zen Gobernador Civil de Navarra.


Udaletxeko planoa, 1848

Lehenik egin zuten Bozateraino eta hortik Erratzura. Egin behar zen xuxen xuxena, Bozatetik Apeztegira eta harek , Gobernadoreak, egin zuen desbiatu Iriarteko aldera, hangoa makurrago zela, .. Lamierritaraino franko xuxen etortzen da, handik malda al quinto infierno, desbietu zuen harek, bazuen indarra hola egiteko, galdu beharrean irabazi zuen harek, ez zuen bere landak hondatu nahiko, Bozateraino ailegatzen baitira Apeztegiko bazter horiek.”


Momentuko Nafarroako “Gobernador Civil”-a (1866) Jose Mª Gaston de Iriarte zen, Amaiurreko Arretxean sortua eta Erratzuko Iriartea (Aduana) etxeko jabea . Bertze hitzekin, Iriarteko Bordako nagusia eta hortik, dirudienez, Iriarteko Borda ondotik pasa arazi zuen karretera eta ez Apeztegiko landetan barna, balore gehiago bere lurrei emateko.




Indatxipiko Borda
 Aitetxi , Indatxipiko Bordako semea,   orduan karretera egiten hasi zen sosak   irabazten. Bidenabar, ez zen eskolatua .   Lanean irabazten zuten 6 reales   egunean  hortaz , larunbatetan ariko   ziren, 6 por 6 = 36 reales astean.

  Horretan ari zirelarik, kanbiatu zen del    real a la peseta (± 1868), lehenago 36 reales ematen zizkioten, gero ematen zioten en pesetas (9 pezta) eta lehenbizian ez ziren konforme, ematen zioten sos gutti eta errealetan iduritzen zaion sos gehio. Ikusi zuten balorea bazuela peztak, gauza bera zela, baino lehenbizian ez ziren konforme, aise moneda gutiago ematen baitzioten, analfabetoak ziren aitetxiren denboretakoak, amatxik berriz harek bazuen eskola majua. Aitek bazuen eskola xarmanta eta gure amak ere.”



Ahari muturbeltza

Juliok: Nere aitetxi egoten zen altzain mendietan, hori da, ahari-zain, altzain, ahariek egiten zuten lehenago bereizi eta ez zuten nahi apirila artio ardiak erditzea, neguan aprobetxatzeko larrean txikitzeko-ta, eta egoten zen mutiko gazte batekin... hura (mutikoa) mandatuek egiteko zen, gero gaten omen zuten arto irina eta egoten omen ziren-ta gasna eta taloa janez , eta gero aitetxik erraten zuen-ta bazituztela bi zakur, bati eman zion orea eta bertzeari taloa, eta aise gizena egoten omen zen orea jaten zuen hura. Erraten zuen suak indarra kentzen zion ore horri... taloa egitean, harek indarra galtzen zuen aunitz...

eguntarik edo bi eguntarik igortzen zuen mutikoa irinen eske eta gasna doike etxetik gaten zuen, beti taloa eta gasna, ez zen erlejurik, ez puñetarik, deusgabe.”


Ardiborda

 Gauan bazituzten borda batzuk eta han   borda haietan lo egiten omen zuten.   Auzan eta Elortan-ta ibiltzen ,   Gorramendin igual, ardibordak nonahi   baziren, ardibordetan lo egiten , orain   denak eroriak baitira baino....






Nere aitetxik Baztango ahariak biltzen zituen-ta, 400 ahari, bai 400, Baztan guzikoa, aldika kanbietuz, igual Auzan, bertze aldian hor Elortan, lekuz aldatuz, ardi gorra baitzen etxeetan, behiak ere.

Ahari muturgorria


Ordua jakiteko iduzkia, iduzkia zelarik, baino goibeltzekin, nola konpontzen ziren? Suposatzen dut gosetzearekin jakinen zutela. Erraten zuen goizetan eskapatzen zirela, bazuzten 400 ahari. 400 ahari aunitz baita, doike Baztan guzikoa egiten zuten bildu-ta... gero goizetan bakotxa bere lekura hasten ziren eskapatzen , erraten zuen, behar zela ernatu goizetan goizik eta sorik erlejurik gabe bazekiten tenorea.


XURI-TE-BELTZ ( ZURI-TA-BELTZ) Erratzuko Ostatuan egiten zen gisara, Izo Doloresek prestatua.


Gaiak: Bildots odola

           Bildots  pontxa

           Bildots  hertzeak

           6 arroltze

           2 tipula

           baraxuria ( bi pikor)

           xingarra

           gatza

           tomate saltsa, etxekoa

           perexila


Lehen lehenik bildotsa hil behar da, naski.

Alde batetik, haren odola bildu bi katiluetan.

Bertze aldetatik, barneak atera : pontxa/pontza ( ardien bigarren sabela), gatzagia (garbitu eta idortu ondoren gaztanbera egiteko erabiliko duguna) eta hertzeak eta denak ongi garbitu.


Ostatuko kasuan , etxearen gibeleko komunala aldetik ( gaur egun etxe bat baita pareta bat ere dago hor) ur haundira gaten zen erreka batean garbitzen zen zeren usain arront txarra ematen baitzuten barneko horiek.


BELTZA: Hartzen dira bi katilu odol , gatza gehitzen zaio, ur irakitean sartzen da eta ongi egosten delarik (baño-maria) , atera eta utzi hozten. Katiluaren forma izanen du odol horrek eta kolorea BELTZ gorrixka, hortaz izena.


XURIA: Hertzeak hartzen ditugu eta egosten ditugu. Ongi egosiak direlarik, pikatzen dira, xehe xeheak.

Hartzen ditugu 6 arroltze, tipula bat, baraxuri pikor bat eta dena ongi nahasi. Naski, tipula eta baraxuria ongi xehatuak.

Gero ore horrekin pontxa betetzen da tutu/onbil batekin eta lotzen da. Kolore XURI horixka izanen du, hortaz izena.

Orduan egosten da eta aldika zizta egiten zaio orratz batekin jakiteko ia egina dagoen.

Pontxa egosia dagoelarik, kazpelatik ateratzen da eta uzten da hozten.


SALTSA: Xingarra, tipula bat, baraxuri pikor bat eta tomate saltsa (tomatea etxean egina : tomatea, tipula eta piper berdea).


PLATERA: Pontxari azala kendu ondoren, “xuria” moztu zafletan, behatz baten lodierarekin, eta zafla/zerra bakoitza bi aldetarik frixitu eta azpil batean paratu. Horren gainetik “beltza” paratu, zafletan moztua, zaflak lau/bortz zentimetrotakoak, eta gero saltsa gehitu.

Sekretua: Momentu honetan perexil pixkat gainetik botatzea .

Goxo goxo berotu eta on dagizuela!

Noiz egiten da? : Abenduan da bere sasoin hoberena.


Ardiez bizi zen jendea orduan, ileak (artileak) sosa egiten baitzuen , ...Urritzatekoek ardi multzo haundiak bazituzten horiek, gaten ziren aunitz Frantziara, baino hori da modernoa...


Bazka guti, arront guti hainbertze ahari eta ardiendako , ... horiek erditzen ziren Martxoaren hondarrean, gero udan egiten zuten deitzi, kanpoko bazka pixkat, ez zuten aunitz biltzen , ez baitzuzten pentsuak-ta..”


Erratzuko (Baztango?) hondar otsoa:

Juliok: Etxe Beheitikoan (Etxegaraita Beheitikoa) , bazen Peio eta hunen aitetxi zenak zuen Peio izena eta harek ardiak pasatzen zirelarik, hamar, hogei... hamarretik hamarrera kontatzen baitzituen ... egun batez kontatu zituen eta doike gaizki egin baitzuen ...eta biharemunean, hogei edo ... karreteran denak hilak, otsoak hilak..

Indatxipiko bordakoak, Onesimoren aitetxiren denboretan... ihintzilaria... paratu zuen artea, arte haundia izanen zuen doike eta abarraz tapatzen omen baitzuen egunez ta gero gauez kendu abarrak... eta harpatu omen zuten hura, otsoa, erraten zuten, nik aditua .. kontu horrek badu ehun urte , aise, nere aitetxiren kintoa zen Peio hori...(± 1900?)


Gaurko Erratzurekin konparatuz, denbora haientan hainbat jende bizi zen herritik/karrikatik kanpo, bordetan.

Baziren 100 borda eta denak jendearekin. Erratzuko paperen artean badator nola pezeta (urrunekoak bat eta erdi) bat pagatzen zuten urtero medikua behar zutelarik, hau bordetara zaldiz gateko. Hemen zerrenda:



                         Año 1910

        Recaudación para el caballo del médico



Aritzacun  1,50 pta


Borda Cantanea Juan Esteban Sanchotena

Borda Yturburua Martin Eugenio Aguerrebere

Borda Berecochea Cipriano Yturburua

Borda Zelaya Ygnacio Larralde

Kantarenea
Borda Iñavidea Antonio Larralde

Borda Aldacochea Esteban Zubieta

Borda Apesteguia Antonio Dufurrena

Borda Berecochea Pedro Jaimerena

Borda Unendeguia Martin Carrica

Borda Yturburua Pedro Muhape

Borda Sumusua Ygnacio Yrigoyen



Urrizate  1,50 pta



Borda
Marticotenea Francisco Ybarrola

Borda Semperenea Antonio Ylzaurgarat

Borda Videgorrieta Juan Tomás Lastiri

Utzalketa

Borda Garcienea Pedro Echeverria

Borda Sanchicoa Raimundo Echeverz

Borda Bulumba José Yrigoyen

Borda Zubietea Juan Baztarreche

Borda Ypucenea José Echenique, Juan

Borda Sanchicoa Guillermo Echeverz

Borda Ahorla Ygnacio Yparrea

Borda Osanaiz Pedro José Lastiri

Borda Salaverria Martin Echeverria

Errecocheco Borda Manuela Ormat

Borda Echebelzea Manuel Córdova

Borda Uzalqueta Gregorio Dorremocea

Borda Osintoa Juan Martin Dorremocea

Borda Pierresenea Antonio Lastiri

Borda Ysticotenea Tiburcio Ygoa



Yñarbegui  1 pta


Borda Zubipunta Juan Manuel Dufurrena

Borda Yncerrea Micaela Yturburua

Borda Dorrea Juan Martin Suquilvide

Borda Mendiguibelea Celestino Recarte

Borda Semperenea Bartolomé Ylzauspe

Borda Aguerrea Petra Suquilvide

Borda Marimartinenea Juan Pedro Recarte

Borda Mapicenea Vicente Arguinarena

Borda Otondoa Viuda de Manuel Vicondo

Borda Maisconea Martin Antonio Osés

Borda Echeverria Fernando Eliceche



Zulayeta  1 pta


Borda Barrenchea José Joaquin Yturriría

Borda Zizperria José María Urrutia

Borda Yribarnea José María Miura

Borda Dolarea Antonio Yñarrea

Borda Yturraldea Pedro Joaquin Elorga

Borda Dolarea Fermin Urrutia

Borda Ystilartea Jacinto Córdova



Larreta  1 pta



Inda

Borda Mamusenea Cipriano Recarte

Borda Ynda Juan Miguel Yrigoyen

Borda Arguinenea Juan Jauregui

Borda Dominenea Pedro Tomás Vicondo

Borda Machinenea José Yturburúa

Borda Zugurena Agustin Hualde



Unchide  1 pta


Borda Mozanea Juan Antonena

Borda Castelenea

Borda Zabalenea Antonio Yrigoyen

Borda Auricenea Francisco Otondo

Borda Larregoyen Micaela Linzoain

Borda Bergachenea Francisco Yrungaray



Araneta  1 pta



Borda Otanartea Dámaso Elizalde

Borda Bernatenea Pedro José Eliceche

Borda Esnaso Bernardo Laurnaga

Borda Dorrechipia Francisco Echenique

Borda Mortalenea Timoteo Mortalena

Borda Elicechea Bernardo Ystilart

Borda Ysticotenea Antonio Echegaray

Borda Alchua Francisco Yturriría

Borda Zabalenea Bartolomé Yrigoyen

Borda Marticotenea Josefa Hualde

Borda Ernalegui Juan Berges



Aranea  1 pta


Borda Ylenenea Jose Julian Mortalena

Borda Berecochea Martin Yrigoyen

Borda Yndachipia Martina Yrungaray


Erronea, gaur egun

Borda Balentinea Pedro Yrigoyen

Borda Miguelenea Juan Echeverria

Borda Erronea Francisco Larralde

Borda Bordazuria Juan Fernandez

Borda Mozanea María Juana Hualde



Azcarate  1 pta


Borda Oquinenea Pedro Miguel Yturburua

Borda Zearrenea Vicente Echandi

Borda Epelmendi Juan Martin Dufurrena

Borda Castonea Jose María Vicondo

Epelmendi

Borda Martienea Manuel Otondo

Borda Legunenea Pedro Gamio

Borda Oyara Juan Domingo Dufurrena

Borda Errecaldea Juan María Gragitena

Borda Landaberea Juan José Eliceche

Borda Yturburua Martin Ochandorena

Borda Milzipenea Juan Bautista Echartea

Borda Urrain Josefa Lastiri

Borda Córdova Domingo Cincambre

Borda Borda-zuria Pedro José Barreneche

Borda Auricenea Miguel Yturriría

Borda Landagaraya Juan Martin Yribarren

Borda Zizperria Alfonso Lucas

Borda Dorremocea José María Bengochea

Borda Dorrea Pedro Julian Laurnaga

Borda Albancenea Juan Salaburu

Borda Auricenea Francisco Erramuzpe


1936. Urtea


Gure kontalariak ttaiak ziren, umeak. Urte honetan gerra Espainian eta ondorioak Erratzun: mutilak frontera, 91 , gan ziren Francoren alde borrokatzera ez goxoak banatzera, baten bat nahita, gehienak behartuak: 80 itzuliko ziren herrira, baten bat kolpatua, bertzeak hilak. Haurrak eskolan.


Eskola sasoina. Ordura artioko maestra eta maestrua, Manolita Fagoaga eta Manuel Muguruza, kanporatuak, purgatuak eta aldi berean Erratzura bertze purgatuak igorriak: Francisco Navaridas eta Magdalena Barasoain.


Mutilen eskola

Juliok dio “Hasi nintzen 4 urtetan eskola, ni herrikoa bainintzen, bordetakoak hasten ziren sei edo zazpi urteekin... Untxidetik-ta igual 7 kilometro egiten zituzten oinez, bazkaldu egiten zuten karrikan, eta gero iluntzean etxera... denak etortzen ziren oinez... hamalau urte bete artio...

Orduan ez zen maestro, katedratiko baitzen, eta denbora hartan , 1936, egin zuten honat igorri. Franko denboran egiten zuten hil... Andrea ere maistra eta semeak .. 7 ume bazituzten , heken izenaz oroitzen naiz denetaz , Javier, ni baino urte bat zaharragoa, Miguel Angel eta Juan Jose. … eta lau neskato, erraten zakun haietako batek heken aitek bazaizkiela 5 idiomas, eta en la Universidad zagoela katedratiko, doike egin zuten espulsatu, ...bere izena Francisco Navaridas. Emaztea ? Doña Magdalena Barasoain.


Neskeen eskola, gero haurrenena ere

Maricarmenek dio: ” ... lau urtetan edo hola hasi nintzen eskolara, bai-ta pasatu ditut bi maestra, sortu nintzen en 1931, en el 36 nere lehenbiziko maestra zen hori, Doña Magdalena, Navaridas bere senarra, nonbaitetik botaiak...gero Maritxu Viscarret .

Doña Magdalenarekin ederki egin genuen,... egiten genuen laboreak, eskuko lanak ... eta gu kontexko ... al patio ateratzen ginen ...

Oroitzen naiz egin genuela koadro de Franco eta ez zakun eskuaraz uzten, dena erdaraz, dena erdaraz orduan.

Maritxu Viscarret zen gehio erakusteko (1943. urtean Erratzura destinatu zuten).

Señorita Maritxu bere Erratzuko ikasleekin


Ikasi? Diktado, aunitz diktado egiten genuen, gero suma, resta, multiplicaciones, divisiones, ... gero egiten genuen cartas, batek bertzeari kartak eskribitu, hola.

Mutilak? Bazuten eskola hor, pisuetan , beheitiko eskolan, zahartua baita eskola, hor ziren mutikoak eta gu neskatikoak, denak aparte, gu goiti, bai neskatikoak bakarrik, maestroa zen mutikoekin eta gu maestra.”


Orduko eskolako jarlekuak

Juliok: Ikasi ?.. lehenbiziko erdi ordu bat, doktrina, hau ikasten genuen erdaraz, maestro berak ez apezak, lezione bat, hori ikasi behar genuen...egiten zituen preguntak edo hola, ikasi artio han egoten ginen, hola pasatzen genuen ordu erdi bat, gero berak egiten zituen diktadoak, gero problemas ta gero lagunekin, Francisco, Gaspar... Liburuak? Bai, baino de Historia Sagrada... pizarras, etxetik eramanak eta tinta, bi zilo ttar (mahaian) eta han paratzen zakun maestroak tinta eta gero puntan paratzen zuen “un tajo”, hori sartzen zitzaion lapize modukoari, eta bi punttekin , kuidadoa behar zenuen eskribitzen, bertzenaz ateratzen zen “un borron” segido, dena erdaraz...


Pelayos eta Margaritas: Karlistek/Erreketeek bazuten beraien haur antolakuntza: Pelayos mutikoak eta Margaritas neskatikoak (bon, printzipioz andreak). Espainiako Gerra Zibila (1936/39) hasi ondoren eta Nafarroa kontrolatzean, ordenamentu hau inposatu zuten nazionalek Nafarroako eskola gehienetan.


Juliok: “Guk, mutikoek, instrukzioneak egiten gintuen eskolan, bai aise, bagenuen zurezko fusil ttar batzu... instrukzione hori nork erakusten zakun ez naiz oroitzen, maestroa ez zen izan behar, bertze militar izanen zen doike, denek eskolan bagenituen fusil ttar batzu bere korrearekin bizkarren biltzeko, zurezkoak … instrukzioan aritzen ginen, aise... gero desfilatzeko... nik 8 urte bete artio (1936/39).”



Hauek Leitzako pelayoak dira, Erratzun itxura berekoak izanen ziren

 Mari Kamenek: Gu desfileak ez, gu Margarita ginen eta bertzeak Falangea edo zer ziren? Ez dakit, orduan gerrako denboran , ez genuen deus berezirik egiten, Margarita bakarrik gerra denboran, gero akitu zen, gero kendu zuten Francoren fotoa, bai kendu zuten.”


Juan Jose Navaridas Barasoain, maistruen semeak dio : Francisco Navaridas Garcia, Licenciado en Filosofía y Letras, Sección Historia eta katedratiko Iruñeko Institutoan. Gerra hasi zelarik (1936) errepresaliatua izan zen errepublikanoa izateagatik eta afusilatua izateaz libratu zen lagunak zituelakotz bando nazionalean, bere seme Juan Josek errana. Desterratua izan zen Iruñetik eta aprobetxatzen bere emaztea, Magdalena Barasoain Errea, maestra zela, “por derecho de consorte” , beraien familia ez puskatzeagatik, biak Erratzura etorri ziren. Bizi ziren Mutilen Eskolan. Lau neskatiko eta hiru mutiko zituzten. Gazteena, Juan Jose, oroitzen zen nola eskolan sartzekotan “Cara-al-sol” kantatu behar zutela eskua goititua eta klaseak akitzean berriz ere.

Mutikoak desfilatzen ziren “erreketen” uniformeekin, behartuak naski.”Nolako tripako mina maistruendako..”, bere aita.

Bospasei urte eman zituzten herrian. Bertze aldera eskapatzea pentsatua zuen aitak baino emaztea eta zazpi haur bakarrik uzteak lotu zion herriari. Hala dio bere semeak.


Denborarekin bertze maestroak eta maestrak izan ziren Erratzun eta haien artean Señorita Carmen, Carmen Almandoz Petrirena Altxukoa, eta aprobetxatzen bere fotoa dugula, bere memoria oroitazteko hemen jarri dugu.

1.Anamari Padró 2. Izo Dolores Ballarena 3. Mª Teresa Fagoaga 4. Señorita Carmen Almandoz


Haurren kontuak eta orduko sosak: Auritzenea zen famosoa, Auritzeneko etxekoandrea, Cristina, Aldakotxekoa zen eta amerikanoak etortzen zirelarik, Jose Alkorta Irigoyen, kanpusaintuan panteona duena-ta, hori zen mejikanoa, arreba ikustera etortzen zen Auritzenera. Etxeberria elkar baitu, orduan nik hiru, lau urte izanen nituen eta nere anaiak nik baino bortz urte zaharrago “erraiozu Juliori gateko, ttaia baita eta denei ematen die sosa” horrat gan eta ikusten genuelarik etortzen zela arreba ikustera, paratzen ginen Indatxipiko atean, paretaren kontra denak lerro eta berak ematen zakun moneda bera, xueldo erraten genuen, 5 sos.

Bi soseko beltz (zikinak) haundiak baitziren, batzu ziren sos batekoa, ttaiagoak, haundiak bi sos (10 ctmo), eta aise ttaiagoak sos bat (5 ctmo), gero zen xueldo (25 ctmo) . Hamar sosekoa ez zen.

Maricarmenek Haurren gauzak, bakarrik Bozate eta Erratzu kontrarioak baitziren. Timutio haurra zelarik kontatzen zuen hemengo mutiko guziak gaten ziren zubiraino non hasten da Bozate eta harrika hango mutikoekin, harrika, gero ez ziren gaten Arizkuna bildurrez, haraino bai, hek ere etortzen ziren harat “pelea” eske eta Erratzukoak harrika haiekin, doike, hek Erratzura ezin etorri.

1939/40

Etorri ez, ekarri zituzten: gerrako presoak, Batallon de Trabajadores nº 1. Francok, bildur alemaniarrak edo batek daki nor Espainian sartuko zirela, erabaki zuen mugak gotortu bunkerrak eraikitzen eta lan hori gerrako presoak erabili zituzten : langile “ixilak”, teorian zerbait kobratzen eta bidenabar gizartea “purgatzen” elementu disidentetaz.

Zenbat ziren?

Printzipioz 700 inguru, gehi 150 soldadu haiek kontrolatzeko. Pena ez ditugula lortu dokumenturik, batere.

Zenbat denbora eman zuten herrian? 1939. ren Abenduan agertu ziren eta eraman zituzten hurrengo urteko Ekainean. Bunkerrak ez ziren inoiz erabiliak izan, Alta Política: Aliatuek irabazi eta Franco antikomunista izaten... haren alde jarri. Bunker hauek linea bateko puska ziren, Gipuzkoan hasi eta muga korritu Pirineon barna Erronkariraino. Bere izena “Linea Vallespín” ( Vallespín batek diseinatua). Gero segitu zuten Kataluinaraino eta “Linea Perez” bezala ezaguna izan zen ( Perez batek diseinatua).



Linea Perez

Batallon de trabajadores, Juliok kontatzen du: Horiek ziren gerra galdu zutenak, ziren prisioneroak, erraten zieten los rojos eta ... horiek jeneralean kasi denak zauden hor, Unandegian, eta hor egoten ziren horiek prisionero ... eta prisioneroek pena ematen zakuten, horiek ere sufritu zuten... denak flakoak egoten ziren , gaizoak, pena ematen zuten, neri ere bai, gaztea bainintzen...


Bunker baten atean:
1er REGIMIENTO
 3er Bat.  1ª Cia
MCMXXXIX = 1939





Horiek egin zituzten hemengo nido guziek eta gu etortzen ginen ikustera
41 edo 42an edo hola ( paperetan 1939/40.etan diote), egin zituzten kanal batzu...oñik badira kanalak/tunelak... badira aunitz nido bakarrik direla baino bertze aunitzek badituzte kanalak eta han hemenka ziloak argiendako.



Etxeberri bordaren aldean bada aunitz nido eta hemen ere bai, gure gainean, Berromeaka izena du , eta hortik gerra ondoan abiona ikusten zutelarik tiroz hasten ziren hortik... gu deseatzen botako zutela abionen bat, aski zen abion bat ikustea... tiroka eta nola, gu gazte ginen orduan... ez ziren ailegatzen doike... asots gorra egiten zuten, bonba antiaereoak.. eta aski zen ikustea segiduan hasten ziren tiro...


Batallon de trabajadores? Zainduak, naski, soldaduak bazterretarik gaten ziren beren fusilekin, zaintzaileak ziren.


Etxeberria ( Karrika)
Ez zuten arropa berezirik, denak flakoak , pena ematen zuten, ama zenak erraten zuen ”gaizoak horiek”... pena haundia ematen zuten...pasatzen ziren Etxeberritik, Etxeberrikoa naiz, han gure atetik pasatzen ziren, gaten ziren lanera eta gu etortzen ginen ikustera egiten zituzten kanalak/tunelak... Denbora hartan dena eskuz....

Han ongi kuidatuak ziren mandoak, txikitzen zituzten lan-gorrian, ekartzen zituzten legarra, zementua eta partikularki legar aunitz ekartzen zuten...



Dena zen zementu hutsa... dena tablaz egiten zen, enkofrado, altura gorra zituzten, denbora hartan harrituak egoten ginen... ezin atera barna hartarik..


Ez zuten saiatzen eskapatzea. Bai, pare batek ihes egin zuten, bat arpatu omen zuten, gero eman zioten kastigua, bertzea hil omen zuten... eskapatzeko jakin behar zen ere bidea non zagoen....



Hila, Francisco Valentín Paredes, Cordobakoa, Apirilaren hiruan, 1940. urtean, Janako aldean Iñarbegiko bidean, tiroz. Batallon de Trabajadores nº1-koa zen .

Maricarmenek kontatzen du: Bunkerrak? Bai , ikusten genuen egiten bunkerrak, bada hainbertze tokitan, zertarako ote ziren? Eta gu izituak zeren erraten genuen gero hortik, barnetik botako dituzte tiroak eta hola, izitzen ginen horrekin gu, total jeusteko, ez zuten ibili, akitu gabe utzi zituzten, bai lana egin eta gero utzi...


IHESLARIAK 1940/45


Espainian gerra akitu bezain fite, 1939.eko Apirilean, Europan bortz ilabete beranduago Bigarren Gerra Mundiala hasi zen, 1939.eko Irailean.


Juliok: Bigarren Gerra Mundiala hasi zenean “ Bertze aldekoak eskapatzen ziren.. Bai, aunitz etortzen zen, orduan hemen borda guziek bete ziren-ta... partikularki desertoreak baitziren eta haiek harrapatzen bazituzten, alemaniarrek ganen zituzten berriz... 


Posantzenea/Sidrerie
Bordetan egoten ziren , herrian ez ziren ikusten hainbertze,... bon, baten bat herrian ere bai, horietarik bat hil zen anisa sobera edan-ta Sidrerian (Posantzenea) eta bazuten lagunek eta etortzen ziren eta horietarik oroitzen naiz, gure etxera etortzen ziren jatera. Karrikan ez zuten nahi … Beti bordetan egoten ziren, eskapatzeko edo hala... horiek baserrikoak ziren han ere... hogeiren bat izanen ziren...”


Horri lotua,Juliok dio: Etxeberrian genuen abarrak legor batean, idor idorrak, urte guziko eta Apezte(g)in berriz bazuten karrotxo bat, zurezko zirrikarekin, horrekin gaten ginen , ni eta Gaspar, Apezteiko mutikoa, lagunak ginen, larraskara, harat gaten ginen abar eske egunero eta abarrak arront bustiak, han larrainean bota, han egoten ziren abarrak eta egurrak botaiak, gero gaten ginen goitira sukaldera eta beti baziren bospasei pobre, ama Nievesek erraten zion “utzi, utzi honi...” eta semea gibelerat pobreak aitzinean berotzeko edo hola eta gero bertze kuadra hortan (Etxezuria) orduan baziren behiak ... han lo egiten zuten eta emanen zieten maindireak eta zakuak tapatzeko, han ez zen hotza egiten, kuadra baitzen. 


Etxezuria

 Nere aitak erraten zuen “erreko   diat”.  Gero gaten ziren Sidrerira   (Posantzenea) ta izaten zuten sos   pixkat, doike, ta han mozkortzen ziren   berriz bueltatzeko lo egitera. Gero   jendeek erraten zuten “Jainkoak   lagunduko dio ( ama Nievesi ) berriz,   ez, ez, ezta erreko etxe hori”.




Juan Jose Navaridas-ek : Oroitzen da nola bi frantsa etorri ziren Erratzura , Apeztegira, “a cumplir con Pascua” eta anisekin mozkortu eta hil ! Oroitzen zen nola gorpuak atera zituzten karro batean, maindire batekin estaliak eta azpitik “oinak, lau, ortotsik, ikusten ziren!”. Arront inpresionatua gelditu zen.


Maricarmenek: Iheslariak? Nere aita eskapatu zen handik, zen de la gerra del 14, orduan alemanak Frantzian ziren. Eskapatuak? Ni ez naiz oroitzen, lehenengoan (1914-18) bai, aunitz frantsa eskapatu ziren, gero (1939-45) ez.

Nere aita Irisarrin (Behe Nafarroa) sortu zen eta gazte gazte soldadu gana zen, deitu zioten “service militaire” egitera, gerra zen, 1914.ko gerra zen eta Altsazian tokatu zitzaion, Alemaniako mugan, eta harat gan zen, gerrara, eta gauzak arront tristeak ikusi zituen, nola bere ondoan bonbak erortzen baitziren, lagunak eta adiskideak hilak... eta haloko batean eman zioten bortz eguneko baimena eta etorri zen hunat, Irisarrira, bere sortetxera eta bortz egun horiek bete ondoren, addio erran zion etxekoei. Amak uste zuen gana zela frontera berriz baino egin zuena, trena hartu eta Baigorrira etorri. Baigorrin hartu zuen mendiko bidea eta Erratzura etorri zen. Ez zekien nondik zebilen, denbora txarra, euria ari zuen eta kontatzen zuen nola ailegatu zelarik mendiko lepora aditu zuela “kukurruku”, oilar batena naski, “Oi, Espainian nago” eta beheitira gan zen eta borda batean, inoiz ez zuen jakin zein zen, kontatzen zuen andre batek errana ziola “pasa, pasa barnera”, arropa eman ziola, aldatu zen eta herrira, karrikara, etorri zen. Urrainen ematen zuten amerikano eta holakoendako ostatua. Han hilabete batzu pasa zituen, Urrainen, eta nola zerbait nonbait irabazi behar zuen bizitzeko, bere ama Irisarretik etorri zitzaion diruarekin Ameriketara gateko.

Bartzelonara gan zen zeren artzain bezala Californiara gan nahi baitzuen. Baztzelonara gan zen zeren Elizondon Marinek egiten zizkion “paper faltsuak”, Don Blas Marin, eta bertze izena jarri zioten, “Ortiz, Miguel Ortiz”. Bera deitzen zen Joanes/Jean Auzqui Erramundebere baino Miguel Ortiz jarri zioten, bai berari eta bertze gehiagoei ere. Han Bartzelonan hartu zuten barkoa, baino kostatu izan behar zitzaion ez dakit zenbat denbora bidaia barkuan.

Joanes/Juan Auzqui alias Miguel
Ortiz bere karruarekin Kalifornian

Eta Californiara ailegatu zen eta han artzain batek onartu zuen eta lan egin zuen baino ez ardiekin, egon zen “campero”, bazkaria eramaten artzainei karru batekin. Han egon zen, 14 urte Kalifornian. Eta han erdara ikasi zuen, baziren espainiarrak doike, erraten zuen bazirela auserki “bizkaino” eta haiekin ez zen konpontzen eskuaraz zeren euskara diferentea baitzuten eta ikasi zuen ingelesa ere nahiko ongi. Argia zen nere aita, ez da nik erraten dudalakotz.

Eta orduan berriz Erratzura itzuli zen. Hemen andregaia topatu zuen eta Etxoria alokatu-ta ezkondu ziren. Gero denborarekin etxe hau (Dolatxea) erosi zuten eta hemen nauzue, ni Mari Carmen, bere alaba bakarra, historia hau kontatzen”


Izo Doloresek : “ .. egon ziren mutil, etortzen ziren mutil gisa, jende gaztea , (Ostatuan ) ez dakit nongoa zen baino hemen egon zen, bat egon zen.. (bertze etxeetan) mutilek denetan, etorri zirelarik denendako bazen bat, etortzen ziren lanera, hartzen zuenak hartzen zuen eta ganen ziren hartu nahi zituzten lekura...


Egoera honek hilatebe batzuk iraun zuen. Hondarrean denak itzuli ziren beraien herrietara.


Juliok: “Gero alemanak hasi baitziren en el año 40... etortzen ziren alemanak motoetan Izpegitik barna eta oroitzen naiz motoak ziren hiru zirrikakoak, bazterreko aldean karrotxo batekin, ez genuen egundaino ikusi holakorik, horiekin etortzen ziren eta gu lasterka heken gibeletik, ez dakit nola enteratzen ziren, etortzen ziren maestruengana galdegitera eta harekin entenditzen ziren, alemana baitzekien... bazekiela ongi... aritzen ziren aise solasean eta harek igortzen zakun zer nahi zuten “llevarles a donde querais, a un bar, Almazenean (Agerrea), Urrainen, Sidrerian (Posantzenea),... decidle pasen la cuenta que tienen dinero español, que ya pagarán haciendo numeros”. Edozein gauza erosten zuten, jeneralean Almazenean, hurbilenean, Urreinen ere, gero aldika que querían comer alubias rojas o negras, Ai Dios, gure alimentoa zen gaztaina eta ilar gorriak , alemanak gu baino 50 urte aitzinago eta nahi zuztela ilar gorriak jan, gero etortzen ziren Ostatura.. guk ez genuen bertzerik jaten, artoa, gaztaina eta ilarrak .


Amatxi, Antonia Elizondo, Ostatuko komedorean
Guk erraten genuen

“hauek gu bezala, arront retrasatuak doike dire”, ez, bai to! Jendea Ostatura etortzen zen denbora inguruan gero ilarrak jatera ... gu baino aise aitzinatuagoak ziren , ilarrak doike bereiziak.






Ilarrak/babarrunak Erratzuko Ostatuan egiten ziren gisara eta alemanek probatu zituztenak:

Gaiak: Baztango ilarrak

       Ura

       Olioa

       Xingarra

       Xistorra

       Baraxuri pikor bat

       Gatza


Laguntzeko: Piperminak


Kazpel batean ura, ilarrak, olio pixka bat eta gero xingarra eta paratu egosten mantxo, mantxo, txapa gainean.

Urak ilerrak kubritu behar. Ilerrak ez ziren bezperan uretan paratzen goizean baizik, zaharrak ez zirelakotz, urtekoak.

Hasten ziren egosten goizeko bederatzietan eta holaxen jendea bazkaltzera etorri artio ( ± 4/5 ordu).

Ur pixkat gehitu behar zitzaion noizen behinka, beti mantxo mantxo.

Atera behar delarik, gatza ematen zaio, ez lehenago. Orduan zartain batean xistorra frixitu eta hori gehitu. Aldi berean baraxuria erre eta gainetik bota.

Laguntzeko , plater batean piperrak, ttaiak, etxeko baratzekoak.

Sekretua ? Baztango ilarrak, sukaldeko txapa gainean eta mantxo, mantxo.


Sukaldaria: Dolores Ballarena Elizondo


Maiz etorri? Bai, egun gehienez, holaxen hiru urtez, bai... horiek ez genuen ikusten karreteran baino... bizpahiru lagun etortzen ziren, aunitz ez... rubio altu batzu arront diferenteak gureganik, jeneralean beti motoz etortzen ziren.


Etortzen ziren deus gabe, armarik gabe ezta uniformerik... motoz etortzen ziren eta gainera solaseagatik berehala ezagutzen gintuen nongoak ziren, nik ez dakit nondik enteratzen ziren baino aldiero etortzen ziren, lehenbiziko aldean izanen zuten makurrena, gero bigarren aldian jakinen zuten norat gan, harekin (maestroarekin) solasean xarmanki ibiltzen ziren, ematen zuen aisetasuna zuela solasean Don Francisco Navaridas-ek.


Juan Jose Navaridas-ek : Nere aitak frantsa bazekien, alemanera ez. Frantseraz mintzatuko zen alemaniarrekin. Bai, frantserako irakaslea izan zen...



Izpegiko bunker alemana, zementuzko legor bat.

Maricarmenek: “Alemanek Izpegin bazuten puesto bat, Frantziako aldean bazuten etxola bat eta han egoten ziren eta etortzen ziren gauzak erostera honat, horrat Urreinera, Amelia eta horiek, maiz etortzen ziren alemanak, bai, dantzara ez, motoetan, bizpahiru, tropaka ez, zerbait erostera.”



Izpegira ez ziren alemanak bakarrik etortzen, turistak ere, Barakaldotik, to , ene osaba Heliades Uriarte (Tio Pin) bere lagun batzuekin eta galdu ez ziteztela nere izo Elvirak eta Llollok (Elvira & Dolores Ballarena) lagundu zieten goitiraino gaten. Turista guziek egiten duten/dugun bezala fotoak atera zituzten. Pena ez dakigula noiz izan zen (1943. urtearen inguruan) baino bai Baigorriko aldera pasa zirela eta han ziren alemaniarrekin fotoak atera zituztela.


Izpegiko Gainea : 1.Barakaldotarra 2. Katalana 3. Lali Mena Palat 4. Tio Pin/HeliadesUriarte
 5. Izo Elvira Ballarena
6. Izo Dolores Ballarena 7. Ana Mari Padró 8. Barakaldotarra. 9. Barakaldotarra . Zakurra ez dakigu.




Gure turistak Izpegin  Baigorriko aldean, barrera "internazionalaren" kontra .
Agertzen den guardia, alemana da.

Gure turistak berriz."Uniformedunak" alemaniarrak dira.


Robert Georgery, 20 urteko belgiarra , Frantzia osoa iheskan korritu ondoren, Bidarraira ailegatu eta hola kontatzen du : “Uztailak 8, 1943. Bidarrai: Errekuperatu naiz eta lo egin dut etxola baten ondoan, arditegi batean, ardiz lepo. Goizean, aldatu nuen nere hondar dirua pezetetan. Hango aitetxik eman dit tabakoa... gero berriz bidexka hartu dut eta goiz luze baten ondoren bidexka horrek eraman nau Erratzura, herri bat Urritzateko mendi azpian dagoena.

Hiru kurioso neri beha topatu nituen. Nik galdegin diet nere erdara txarrean:

“Soy Canadien. ¿ Donde esta el proximo consulado d'Ingleterra?” Axeri antza zuen batek berehala ... solasturi erran zuen: “ Bo, you speak English/ingelera dakizu, I do speak English too/nik ere.. Nik lan egin nuen Californian, laranja-arbolak lantzen. Kanada ere ezagutzen dut, segi nazazu, erakutsiko dizut (hau dena ingeleraz)Poliziarengana eraman ninduen traidoreak ! Dirua nuenez, poliziak utzi ninduen ostatu batera gatea (Ostatua) ... han bazkaldu nuen, baño bat hartu eta pelukeriara gan nintzen bizarra egiteko.... Atsean, harritu nintzen karrikak argiekin ikustea ! Ohatze haundi bat nuen esperoan. Biharemunean , ordueta inguruan, bi guardia zibil Elizondora eraman ninduten...”. Hondarrean libratu zen eta Ingalaterrara gana.

( Yves Castaingts-en “Courage et Espoir” liburutik hartua) 

Topatu zuen erratzuar solasturia izan behar zen Mortaleneko Bordakoa. Honek bazekien ingelesa zeren Kalifornian laranjako negozioan ibilia baitzen. Zerbait ez du ongi kontatzen Robert-ek zeren badakigu Mortal Comet ” sarean sartua zagoela ( “Comet” sarea : piloto aliatu “erroiztuak” Belgikan edo Holandan, handik Espainaraino eramaten zituen alemaniarrengandik iheskan) eta hamabi piloto ingeles kuadrila (ez dute erraten zenbat ziren kuadrila bakoitzean, bizpahiru? orohar 40 piloto? ) Mortaleneko Bordan aldika txiki zituen altxatuak .

Baina dena ez zen gerra eta bildurra . Bazen erromantzea ere. Jeanine Erreca batek, Aldudekoa, kontatua: “L'occupation (1940/45) ... 30 soldadu alemaniar herrian (Alduden) hala ere gehienak austriarrak... haien kefea gizon sinpatikoa, deitzen genion “Beltza” eskuaraz... harek bazuen zaldi bat... mendiak korritzeko... Oroitzen naiz nola nere lagun batek nahi zuela bere Erratzuko “petit-copain/nobioa” ikusi. Beltzari baimena eskatu zion eta honek baietz. Nere laguna adiskide batzuekin partitu zen orduan oinez Auza ondotik pasatzera (Erratzura gateko) eta hara ! non topatzen dira Beltzarekin bere zaldiarengan gana zela afera zihurtatzera”. (“Temoignages sous l'occupation”, Yves Castaingts-ena)

Hemen nere ama zenak , Felisa Ballarena, kontatzen zuena:

Joxe Etxebeltzekoa Aldudeko neska batekin interesatua zagoen eta harat gan ginen berarekin bisita egitera gerra denboran han bestak zirela eskusarekin. Alemaniarrak beraien motoekin herrian barna... Etxe elegantea, pianoa bazuten.                                  Maddi zuen izena eta arras polita zen...”.

C'est la vie, diote frantsek. Ezin izan eta gure Romeo eta Julieta konformatu behar beraien halabeharrarekin baina bederen momentua bizi izan zuten (lagunez inguratuak). 

Gerrak akitzen dira ere eta hala finitu zen II. Gerra Mundiala baino Espainia aldeko muga arront militarizatua geratu zen. Bi kanpamentu, barrakonak, eraiki zituzten Erratzun eta soldaduak “mili” egitera etorri ziren.


Lehen barrakonak/ Primeros barracones

Juliok:Hemen izan ziren 2.000 soldadutaraino, Infanteria e Ingenieros, nik soldadu hemen egin nuen, ba ziren bi barrakonetan.. Ingenieros gaineko barrakonetan (2osbarracones), gu ginen tienda de kanpainetan (1os barracones), bazter horiek tienda de campañaz beteak ziren...

Tienda campaña batean sartzen ginen 22 edo 23 edo hola, inguruz inguru, paratu banketa batzu eta lo egiten genuen inguruz inguru baina jan-ta kanpoan. Bilkorten, Bilkortetik aitzina garbi garbi zagoen ur haundiraino, han goiti bada zubi bat, haraino....



Bunker batean dagoen "pintada".

  Hondarrean (1955/60) ..baziren hiru soldadu 1. barrakonetan eta bertze hiru 2. barrakonetan. Ni egon nintzen horiek kuidatzen litzenziatu artio eta orduan ematen zuten 3 hilabete de permiso eta utzi nuen.... bi egun han eta lau etxean..... izigarriko ongi... banuen telefonoa eta han egon behar nintzen bai... abisatzen zuten telefonoz han ginela noizen behinka jakiteko.”


Eta eliza, Erratzuko eliza.


Gaur eguneko egoerarekin konparatuz orduko Elizak izigarriko inportantzia zuen Erratzun (baita Euskal Herri guzian ere) pentsa “euskaldun fededun” erraten baitzen.

Eguneroko bizitza markatzen zuen, Erratzuko kasuan ordua ematen baita noiz bildu behar etxera, noiz gan behar mezara (pentsatu behar da ia jende guzia mezara gaten zela) besta “de guardar” zelakotz (ezin lan egin !) nola jauntzi, nola portatu, nolako errituala bete behar eta hau dena ikusten zen batez ere elizan berean, eraikuntzan, non igandero eta bestetan Herria biltzen baitzen erakusten nolabait beraren ordenamendua, nor zen nor, non gizonak, non andreak, non herriko “lehenak” , eta errebotez “hondarrak”, apezari aditzeko, igandeko arroparekin, naski.

Baino hau ez da gure afera : guk gure kontalarien kontuekin segitzen dugu.



Elisa/Angeles-ek diote: San Pedroxar Erratzuko Eliz zaharra. Bai, bai, bidea ez zen orain den bezala, gaten zen Bozatetik, erraten dute bideak ateratzen zirela beti elizaren ondoan orduan, ez dakit nongoa zen bidea, bide zaharrak ateratzen ziren elizara, Bozatetik ekartzen zuten naski bidea, baino zazi noiz ! Naski baziren lau edo bortz etxe bakarrik Erratzun, orduan zen eliza hor, Sanpedroxar zen eliza.



Erratzuar batzu Sanpedroxarren

Mercedesek: Hemen lehenbiziko eliza Sanpedroxar da eta gero hasi ziren egiten gaur egunekoa.


Maricarmenek: Orduan bazen apez franko : don Inocente, don Sergio ere bai, gero apeza erretorea, don Jose, don German, don Agustin, don Emiliano eta don Bitorio, horiek ziren osaba eta iloba, don Bitorio parrokoa eta don Emiliano organista, eta ere gaten zen Zozaiara zelebratzera, zen kapellan eta organista.


 1958: Don Jose Dendarietaren 50 urteurrena.1 Don Vitorio Apezteguia 2 Don Agustin Ibarrola, parrokoa 3 Don Enrique Delgado , apezpikoa 4 Don Jose Dendarieta 5 Jose Irigoyen, alkate jauna   
6 Don Sergio Garaicoechea 7 Don Blas Fagoaga 


Orain dela 60 urte, Erratzuko eliza eremuetan zagoen sailkatua: aldare aldera begiratzen, eskuinean/epistolako aldean, mutikoak eta gizon adinekoak, ezkerrean/ebangelioko aldean, neskatikoak eta andreak, denak bankuetan. Beheitian kabitzen ez ziren gizonak koruan.



Ixkin batean dagoen jarleku berezia, 

alkatearena da(gizonen aldean, naski !).







Eta segidan eta elizako eremu luzenean, erditik ateraino, andreak etxeen arabera.



Mercedesek: Erratzuko lehenbiziko etxeak lehenbiziko lerroan jartzen ziren elizan, eta gero etxeak egin ziren bezala gan ziren eginez beren jarlekuak zeren-ta lehen lehenago ziren harriak, sepulturak, barnean omen ziren.


(Orain artio lortu ditugun jarlekuak.Estimatzen da kolaborazioa : erratzu@yahoo.es)

Maricarmenek: Elizan ... (eskuinean) hemen gizonak, hemen alkatea. (Ezkerrean) Apeztegikoa hemen, bazen konfesionarioa, bai orain ez baita, hemen zen espres Apeztegi, bazuen baranda bezala paratua, bere silla, Apeztegiko andrea Nieves beti gaten zen ta han egoten zen ta gero gainean, bazen kontxa bat bezala, orain Santiagora gaten badiren bezalakoa ( Apeztegiko armarria) , pues kontxa hori bezala zen Apeztegikoa, gainean , parean dagoen aldarean-ta. Gero Apeztegitik elizara baziren losak, lauzeak, bide bat espresa elizara gateko, arras aberatsa izanen ziren lehenago.



Erran behar da Apeztegiko Jauregia Erratzuko elizaren patronoa zela, nolabait jabea, eta gaintasun/preeminencia batzuk zituen. Gelditzen zitzaion azken “gaintasuna” akitu zen Concilio Vaticano II.ren ondoren sille/kataderak kendu zituztelarik gaur egunekoko bankoak paratzeko.



Dirudienez etxearen “adinaren” arabera jartzen ziren etxeko-andreak elizan : etxea gero eta zaharrago, gero eta aitzinago. Hortaz lehen lerroan Erratzuko jauregiak ditugu: Apeztegia, Etxebeltzea, Ugaldea, Etxenikea ....

Susmoa bada ere hala nola orain dela urteak sepulturak elizaren barnean zirenez, etxeko-andreak jarriko zirela beren etxeko sepulturaren gainean.

Ez dugu lortu nor non jartzen zen , gutti batzu ezik, hala ere andre eremuan etxe bakoitzak bazeukan bere leku finkoa elizan.


Elizan bakotxak bere tokia zuen, etxe guziek, bere sille ta argizerie eta batzuek menuda.. okupatzen bazenuen haren lekua etorri eta kentzen zazuten handik. Dena betea zen, dena sillez bi alderdiak...

Denek zuten beren xaretoa, bostpasei lerro denak xareto, gibeleko alde hortan bazuten sille belaunikatzeko, bere taparekin jartzeko ere, hori da, buelta eman eta jarri.






Elizako xaretoa
Xaretoa? Xaretoa da xareto bat, borobila, gero du kojin bat eta gero paratzen da gainean paper bat egina xiloekin. Nik egiten nuen, arras polite , gero ez zuten egiten, aunitzek ez zekiten nola egin eta egiten zuten ia erosi,
tartarendako bezala, de puntillas, egiten zuten pa
ratu eta gero bela gainean, igandero.




Xaretoa, bederatzi-urrenean

Lehenbiziko bozpasei lerroetan bazuten xaretoa, lau xareto alderdi batean lau bertzean eta gero mezan piztu hasieran, eta dolu zelarik etxe batean orduan paratzen zuten bi bela beren kandeleroekin, bi bela ondoan, bakoitzak bere (elizeko) tokian, ez, orain aitzinean, eta bederatzi-urrena egiten ere, paratzen zuten trapu beltza azpian, bederatzi-urrenean, hori hala zen. Batzuek bazuten inguruan kristal bat... gero egin zuten bankoak eta ez da posible, baino xaretorena segitzen da egiten gaur egun bederatzi-urrenean.









Ofrendetan lehena ateratzen zena Apeztegiko andrea zen, bigarrena Ugaldekoa, gero Etxebeltzekoa eta orden horretan andre guziak.





Maria Dufurrena, Erratzuko hondar serora.
 


Eliza zaintzen zuen andrea: serora. Zeremonia eta ofizio guzietaz arduratzen zena: bataioak, ezkontzak, funeralak, ofrendak, ostiak egitea, elizako gauza guzien garbiketa, erlejua mantendu... eta ezkila. Elizan bizi zen, serorategian. Lehenagoko euskal munduko honddar bitxia: andre bat eliza gobernatzen !






Maricarmenek: Nere izoa zen serora, Maria Dufurrena (Erratzuko hondar serora) . Bera bizi zen Serorategian, hala erraten zaion, bazuen komuna, ohatzea eta sukaldea, ura eta argia, bai, 22 urtetan sartu zen eta a los 80 hil zen, beti han. “Ez zara izitzen hemen (bakarrik)?” “Ez, ez, Jaingoikoa hemen dago.” Ez zen moja gan baino ideia igual iguala.


Serorategia

Lanak? Egun guzian elizan (garbitzen), eta gero izaten bazen Jueves Santo,Viernes Santo-ta orduan gau guzia bela piztua eta han egon lo egin gabe, gastatzen ari zirenak itzaltzeko ere, gau guzia, berak garbitzen zuen dena. Hostiak egiten zituen, bazuen makina bat, han hostia paratu, ni laguntzera gaten nintzen eta rekorteak ematen zatan jateko.


Hostiak egiteko lanabesa.


Laguntzen zion apezari ezkontzetan...Paratzen zuten kapa bat, nere izo zen serora orduan eta paratzen zuen kapa bat andreari burutik eta gizonari lepotik, gu gizonaren menpean, eske hala da, beti andrea gizonen menpean, oroitzen naiz, holakoa urre bezalako kolore bat paratzen zuten, lehenbiziko gizonari , andrea ezkerrean eta gizona eskuinean, zen kostumbria. Nik ustez konsagrazioneko denboran zela, gero kentzen zuen serorak, elizako gauza.

Bataioetan? Laguntzen zuen, belarekin gan, belak piztu...



Saria? Zerri puskak. Serorari gaten zioten, eta jesus! denek gaten zioten zerri puskak eta andrea franko adinekoa ia, eta hondarrean badakizu zer egiten zuen? Claro, eman behar zaio zerbait beti (mandatariari), sosa, zerbait, gehienak ziren haurrak gaten zirenak horrekin eta nere izoak ematen zien propina ere eta gero gaten zituen zerri-puskak Arizkuna, monjetara, hekendako eta hek ematen zioten izoari sos hura, bai pagatzen zioten, hala ere bertze gisaz ematen zioten artoa, berak bazituen bizpahiru oilo. Kostunbrea zen, urteko, sosak guti, bizi zen justu justuan. Apezak ematen zion zerbait ere.


Juliok: Ni alkate nintzen 35 urte nituelarik eta hemen seroraren aizpa batek, Manuela Dufurrenak, erran zatan serorari errotan bai ematen zioten zerbait baino bizi zen zerri-puskekin edo hola, hura Maria Dufurrena, horiek ziren Epelemendiko Bordakoak, bere aizpak erran zatan neri “ez zenioke paga zerbait...” , nik egin nuen batzarre bat, han galdegin ta... Etxebeltzekoa zen hemen famosoena eta bazekiela solasean , Etxebeltzek erran zuen “horrek kuerda ematen dio erlejuari-ta ... eliza garbi garbia txikitzen du... hola eta eman behar zaio zerbait”. “Zenbat emanen zaio?” Erran nuen nik, “Egunean 10 pezta?” Orain dela 50 urte, nik erran nion 365 por 10 = 3.650 ptas , ez baitzen a 4.000 ailegatzen eta nik, gaizoa, “4.000 pta ematen ahal zaio?”. Urtean. Estimatu zuen andre harek. Orain ez da aunitz baino orain dela 50 urte ez , hala ere ez zen orduan kapital haundia baino ez zen herrian fondo haundirik ere, Ayuntamientoak ematen zakun habitante bakoitzarengatik 10 pezta eta hortik ematen genion 4.000 pta eta hura , ikeragarri kontent ....... una botella de coñac, Carlos I, erregalatu zatan bere aizpak, Maricarmenen ama, hor dut hasteko hura, beti oroitzen naiz, Carlos I gainera, karioa, deusetik lau mila pezta izatera , baino orain dela 51 urte.



Maricarmenek : Oroitzen naiz nola hiru aizpa gaten ziren bordara eta hola pasaietara igandetan baino harek dena utzi eta etortzen zen bere tenorean ilun-ezkila jotzera, ez zuen trankilidaderik.

Ilun-ezkila jotzen zuen iluntzen zenean, neguan 5etan eta udan beranduago, 8etan.


Ilun-ezkila : haur eta gazte guziak etxera ! Egunero.


Ni igandeetan oroitzen naiz ilun-ezkila aditzen genuen plazan ginelarik txistuarekin eta etxera beti berantago etortzen ginen eta “Ez duzue aditu ezkila?””Ez, txistuarekin ez zen aditzen!” Aditzen genuen bai, eta gero biharemunean “Neska hori etorri da ilun-ezkilendako?” “Bai beranttago etorri da bai”..


Denborarekin kozkortu ginen, ez ginen haurrak, ez, ez, hala ere beti haserre etxean baino ez genuen kasurik egiten ezkilari, orduan espabilatu ginen pixkat.


Ezkilak nork jo? Nere izoak, serorak, gainera jotzen zuen igandetan, meza nagusia, deia, ordu erdi bat aitzinean, al kuarto de hora berriz eta sartzean berriz. Lehenbizikoan 40 danba, uste dut, bigarrenean bi danba eta sartzean bat. Beti joka ari zen eta gero ilun-ezkila eta gero “la-queda”, hori ematen zuen makina berak, erlojuak , bederatzietan zen “queda”.

Ia eri zelarik, bihotzekoa, ezin igan goitiraino, gan behar zen bere etxetik (Seroraren etxetik, lehen sorailua, ezkil-dorrera, bigarren solairua) gero ezin gaten ahal, kuerda eman behar zaion makinari egunero, erran zatan zenbat buelta eman behar zaion, banekien eta bederatzi hilabetez gan nintzen ni harat, goitira.




Hil-ezkila? Berak jotzen zuen. Gizona balime da, hasten da ezkil haundia, eta andrea balime da hila, hasten da ttarrarekin, baino kasu batzuetan ez duzu hasmenta aditzen.

Apeza balime da, doblea.

Haurrak? Hemen bertze klase bat: din din dinden, dindilin dandalan, musika hori haurrarena bai, orduan hiltzen ziren haurrak poliki, denbora hartan bai, gero gaten ginen haurra hil zen etxera eta xintak eramaten genituen, dena betetzen zuten zintez, mutikoa balime zen xuriak eta azulak eta gero neskatikoa balime zen arrosa eta xuria, laxo bat egin eta paratu , gero lau haur gaten zuten enterratzera, orain nola gaten dute, bizpahiru aldiz ibili naiz gaten , xuria zen kaja, orduan zurginek egiten zuten, ez ziren erosten kajak...

Sua balime zen ere bai jotzen zuen.


Elizari lotuak, Erratzuko elizattoak edo hermitak:


SANPEDROXAR, herriko inguruetan, komentatzen dutenez, Erratzuko lehen eliza.Eta Sanpedroxarren barnean, irudi bat: Santa Librada/Liberada/Liberata.

Erratzuko Santa Librada/Liberada/Liberata

Maricarmenek: Zenbat aldiz kendu diogu errautsa honi, Santa Librada, eta gero egin zutelarik konpondu, etorri zen apez bat “Uy! Santa Librada, no hay en Navarra”...bazuela mucho valor eta orduan gan zuten elizara, aspaldian zagoen erdi makurtua, batere kasu egin gabe. Sekula ez dut aditu nondik ekarri duten. Fama hartzekin ebatsiko zutela, tenía valor, mucho valor.


Badira bertze bi hermita baino geroko utziko ditugu : SAN GREGORIO Iñarbilen eta LA DOLOROSA Gorostapolon.


SANTAKRUZ


Maricarmenek: Santa Cruz eguna? Septiembre 14. Ura bedeinkatzen zuten, Italatzean. Gurutzea? Bazen bai, naski harrizkoa, ttipi bat, ez zen haundia, kalbarikoak bezala? Ttipiagoa zen, Italatzeara, urtean behin.

Neretako gurutze ttar bazen. Nondik gan? Izpegiko bidetik, Irazelaiko alderditik, neretako bueltan gaten ginen (ez xuxen) ur hartu, pitxerra, urtero behin, behin bai, aski zen doike.


Kalbarioa

Elisa/Angeles-ek: “Italatzea.., gaten ginen ezkerrera (Iñarbilen), Sumusutik pasa eta Iñarbilera, goitira, eta handik ezker, bai kaskora. Gurutzea? Izanen zen, izanen zen, ur bedeinkatua, gaten ginen ur bedeinkatuaren eske, prozesioan, denak, gizonak gutti, andreak gehiago.... gero paratzen genuen ur bedeinkatua ohatze aitzinean, oraindik baditugu, aguabenditera deitzen ziren, atsez, ohatzera gan aitzin zinatzeko, oraindik baditugu horietarik...”


KUARENTENA. Elizari lotua: Denbora haietan amak erditu ondoren ezin ziren etxetik atera 40 egunetan, kuarentena, ezta elizan sartu ere. Eta etxetik ateratzea beharra balime zuten? Orduko "abilezia": teila bat buruan, kontutan izaten horrek maila"soziala" markatzen zuela ere, " ama behartuek" bakarrik egiten zuten hori.


Tella buruaren gainean, itxurazkoa

Maricarmenek: Erditzekotan kuarentena? Bai, nere amaren denboretan 40 egun etxetik atera gabe eta atera behar balime zen, teila bat paratu gainean, buruan, iduriz etxean zaudela, teilatu azpian, nik ez dut ikusi baino nere amak-ta erraten zuten, eta 40 egunetan ez ziren ateratzen, bataiatu ama gabe, ama ez zen presente, ama etxean, amatxi-aitetxi beti baitziren eta horiekin egiten zuten bataiatu, ezin atera.


Elizako OFRENDAK

Maricarmenek: Ofrenda egiten zen igande guziez, igandetan, etortzen zen apeza pasillo erdira eta gero akitu-ta meza eta bedeinkatzeko, aita gure bat errezatu ta musu eman hari eta bota sosa...Apezak egin bedeinkatu hola eta ematen zazun eskua eta musu eman eta eskuarekin hiru aldiz bedeinkatu, hiru aldiz musu eta hiru aldiz sosa. Ez naiz oroitzen, pezeta bat igual eta gehienean zen zazpi. Zazpi aldiz bakotxarekin? Bai, bai, bi aldetan egiten zen, luze, luze, hemen andre bat eta bertze andre bat hor, bat zuri eta bertze bat bertze bati, mezan eta entierroan paratzen ziren bida (apezak) eta fite egiten zen.


Urteberriko ofrenda ? Opile bat, hori bataioetan gaten zinuen tarta bat edo ogia, aunitzek tarta, bizkotxoa, eta bertze batzuk ogia ta bela bat. Eta gero ere egiten zuten orain bezala, sosa biltzeko, pasatzen zuten zareto bat karratua, ogia bedeinkatuarekin, partitua, hori aspaldian zen, oroitzen naiz ttaia nintzelarik, eta jateko, eliza berean, igandetan. Mezaren erdian. Nere izoa zen serora, 60 urte egin zituen hor, nere amaren aizpa, eta harek puskatzen zuen ogia eta monagiloak pasatzen zuen, Ebangelioren ondoren izanen zen gainera denak karratuak , gustora jaten ginuen baino bat hartu beharrean , nik hiru hartzen nituen, egoten ginen esperoan hori pasatzeko.


Elizan ere.Belar-onak San Juan egunean eramaten dira elizara, nahi dituzun belar edo loreak, multzo bat egin eta elizara eta han bedeinkatzen dituzte. Lore edo belar horiek gero etxean altxatzen dira, errateko, sabaian dilinden eta gero urte pasa ondoren, Sanjuan bezperetan erretzen dira ate parean, gainetik jauzi egiten hiru aldiz erraten “sarna fuera, ona barnera, gaiztoa kanpora”.Bertze gauzendako ere balio dute ere”.


ERROGATIBAK


Elisa/Angeles-ek: Egiten gintuen rogatibak. Hiru egun behar genuen, jeiki goizik, animeleko soinu ezkilak eta hola, eta gaten ginen, rogatiban, hiru egun segiduan, Salbatore aitzinean.

Salbatore? Iruritako bestak, Maiatzean, lehenbiziko bestak Baztanen : rogatiba bat Sanpedroxarren, bertzea La Dolorosan Gostapolon eta bertzea Iñarbilen, San Gregorion. Elkartzen ginen goiz, arras goiz, ni beti ateratzen nintzen Damaxorekin, gaten ginen biak elkarrekin. Damaxok erraten zuen ”lehenago beti ematen zuten ogie, gasna ta trago bat”, orduan ez zuten deus ematen.

Bortxaka gaten ginen , lorik egin gabe, argitzean gan, meza entzun eta etxera, kirie eleison eta rosarioa naski baino benedikatzen gintuzten”.


Maricarmenek: Bidenabar, elizara ez ginen gaten ahal mahuka motzez. Paper batean “prohibido terminantemente venir en manga corta a la iglesia”. Con falda corta, menos.

Ez zen bakarrik elizan.

Mahuken afera, Juliok: Etxenikenean denak mutil zaharrak ziren, Gervasio, Severa, Estefani, Frutuoso eta anai apeza, Don Sergio... Igorri zuten Sunbilara apez hori eta gan zuen Estefani. Frutuosok “Dios! Gure arrebarik hoberena gan du harek, ez duk tontoa anaie.”.. Estefani zuten izigarriko polita. Estefani eta Severa ari ziren lanean, kanpoan beti, atorra hemen (eskumuturrean) mahukak botoiez lotuak, bero haundia egiten zuen, botoiak laxatu, “tapa zazu hortik” erraten zion Frutuosok, pentsa zazu nola ziren jendeak orduan, segido tapatzeko-ta .




No hay comentarios:

Publicar un comentario