Baztan eta Franzestea
6.Kapitulua : 1813, lehen hilabeteak
6.Kapitulua : 1813, lehen hilabeteak
Europan 6.Koalizioa (Prusia, Suedia, Austria
eta Alemaniako konterri batzuek) antolatzen da Napoleonen kontra. Dena den,
Maiatzean, Lützen eta Bautzen-en elkar
zanpatuko dira (250.000 soldadu !!!) eta frantsendako azkenetariko garaipenak
izanen dira.
Espainian, Wellington (ingelesak eta portugesak Espainiako armadekin ) berriz martxan. Ekainaren 21ean Vitoria-Gasteizen parean elkar joko dute bi armadek.Frantsek galdu eta erretirada Frantzia aldera. Peninsular War edo Guerra de Independencia , (Frantzestea guretako) akitzekotan dago Espainia aldean eta hastekotan Baztangoan.
Urriaren 13an, Leipzig-en, Alemanian, “The Battle of the Nations”, frantsek galdu eta beren dermioetara gibelatzen.
Nafarroan, Espoz y Minaren indarra haunditzen doa, ingelesek armekin , artilleriarekin eta uniformeekin hornitzen diote eta Iruñeko setioa gero eta estuago. Baditu 6 batailon eta bera Mariscal de Campo de la División de Voluntarios de Navarra.
![]() |
The Battle of Vitoria |
Espainian, Wellington (ingelesak eta portugesak Espainiako armadekin ) berriz martxan. Ekainaren 21ean Vitoria-Gasteizen parean elkar joko dute bi armadek.Frantsek galdu eta erretirada Frantzia aldera. Peninsular War edo Guerra de Independencia , (Frantzestea guretako) akitzekotan dago Espainia aldean eta hastekotan Baztangoan.
Urriaren 13an, Leipzig-en, Alemanian, “The Battle of the Nations”, frantsek galdu eta beren dermioetara gibelatzen.
![]() |
Uniforme berria |
Nafarroan, Espoz y Minaren indarra haunditzen doa, ingelesek armekin , artilleriarekin eta uniformeekin hornitzen diote eta Iruñeko setioa gero eta estuago. Baditu 6 batailon eta bera Mariscal de Campo de la División de Voluntarios de Navarra.
1813.01.00 Baztanen frantsak beren kasernetatik atera gabe bizi zirenez, “ekintza” guti bada. Hala ere, Ilzarbe kapitana Amaiurko eta Urdazubiko parajetan frantsak zirikatzen ari da, fundamentu eskasarekin manduli gisan.
1813.01.16 Boluntarioen
proklama: eskatzen dute Baztango
etxe bakoitzak erreal de vellon bana paga dezala. Zertarako? Haien ospitalak
mantentzeko. Nor arduratuko da horretaz? …”corresponde
a cada República a razón de real de vellon mensual por cada uno de sus fuegos/
Errepublika bakoitzari dagokio hilabetero etxe bakoitzak erreal de vellon paga
dezala ” … Nor dira “Republica”? Baztan, konparazionez, zeren batzarretan,
hau da, denen artean, gauzak deliberatzen baitziren. Joaquin Ignacio de
Yrisarrik sinatzen du, Espoz y Minaren Ministro de Hacienda.
1813.01.18 “Ene jenerala…. Herri honetan (Lesakan) nintzelarik jakin nuen 15ean (1813.01.15) eskolta batzu ari zirela Urdazubitik Amaiurra egunero pasatzen. Iluntzean harat joan nintzen eta argiastean Otsondora ailegatu nintzen… goizeko hamarretan karta bat atzeman genuen non lehenbiziko herriko komandanteak (Urdazubikoak) bigarrenekoari (Amaiurkoari) jakinarazten zion..”pitxon batzu oparitako” igortzen zizkiola eta bidera ateratzeko. Ez nuen dudarik… “pitxon” horiek eskolta zela… eta hola suertatu zen … eta zelata prestatu nuen… nere tropa lau pusketan banatzen, bat Otsondoko lepoan, bertzea Amaiurreko aldean eta bertze bi puskak errepideko bi aldetan.
Eskolta ailegatzekotan, 120 gizonekoa, … ez zen zelatan sartu… Otsondoko lepoan gelditu zen… ez zen denbora aunitz pasa ikusi nuelarik Amaiurretik bertze hainbertze soldadu etortzen zirela… horrek behartu zidan atakatzera 60 gizonekin… eta Urdazubiraino haien gibeletik joan ginen… Otsondora itzuli ginelarik, etsaiek lepoko lau muinotarik hiru zituzten hartuak eta guk libre zagoena okupatu genuen… orduetatik lauak artio egon ginen tiroka, gizon bat galdu nuen eta hiru kolpatu… eta ikusten nuela ezin zela geiho erdiesten ahal, deitu nion (frantsen) buruari… Amaiurrekoa… eta galdetu nion ia bera komandantea zen eta kasu horretan , atera zedin aitzinerat borrokara 150 gizonekin, nere menean ziren kopuru berarekin… gan zen mezu honekin bere nagusiarengana eta itzuli zen pixkat beranduxago ezezkoarekin eta galdetu niola ze kalteak izan zuten, erantzun zuen 20 baino geiho eta elkarri addio erranez “con toda urbanidad” bertze egunetarako geratu ginen…. Jinkoak lagun zaizula aunitz urtez… Lesaca. 18 de enero de 1813. Matias Ilzarbe = Sr.D.Espoz y Mina”
Lekaroz |
1813.01.30 Udala: Miguel
Thomas de Jaimerenak, bere etxea Sagardialdea, Lekarozen, eskatzen du haritz
abarrak hartzea komunaletik kisua egiteko. Udalak baietz, Lekauzeko alkatea
beha izaten, egokia dena pagatu ondoren.
1813.02.06 Batzar Nagusia.
**** Dn Pedro Miguel Salvador, Espoz y Minaren subtenientea izaten, zenbat Baztanek ordaindu behar du “ por los vienes Nacionales”. Horretarako komisionatu behar dute norbait eta norbait hori erabakitzen dute Dn Fermin Gamio, Iruritakoa, eta Dn Fermin Iñarra, Elizondokoa, izatea, zeren hauek afera ongi ulertzen baitute eta hauek Dn Salvadorrekin tratatuko dute Baztani zenbat tokatzen zaion ordaintzea.
**** Baita ere ogiaren prezioa: 16 marabedi, libera bat, hala plazan nola ostatuetan, zeren ohartu baitira badirela “… ostalariek deus egin gabe plazan erosten dutela eta rebenden en las posadas mas caro/berriz kariago ostatuetan saltzeko… “
1813.02.09 Erratzu:
Hamar zamari Elizondoko ospitaleko atean, eri frantsak Ainhoa/Añoara
eramateko:baten bat falta baldin bada… “una multa considerable”.
1813.02.12 Erratzu: Oraingoan frantsek behi bat, 120 liberakoa, nahi dute,
gehi 8 oilo Koronelarendako eta lau egun beranduago, bi ohatze sarjentuendako.
1813.02.24 Erratzu:
Egun honetan Erratzuk hartzen du karta bat non eskatzen diote zor zaizkioten
24.000 rv bere erreditoekin paga dieziotela. Nork ? Josef Antonio de Arraras.
Honek dio 1810.eko Irailaren 27an, diru hori utzi ziola herriari letra batez,
eta letra hori onartua izan zela barride batzuengatik. Ez dakigu ordaindu ote
zuten. Berriz,
lau egun beranduago : Bi zamari goizeko lau t’erdietarako jeneralaren ate
ondoan, bortzetan Donibane Lohizuna gateko.
1813.03.01 Matias Ilzarbe Espoz y Minarekin Sos
del Rey Catolico (Huesca) inguruetan
dago hiria setiatzen. Han pausatu zen betirako.
1813.03.04 Erratzu:
Goizeko bortzetan Ospitaleko atean 10 zamari, eriak Ainhoara eramateko. Falta
den zamari bakoitzarengatik 40 pezta isuna eta 20 egun gartzelan.
1813.03.16 “Ene
jenerala … Atzo abisatu zidaten Berroetako kasernako eskolta batek, 76
soldadukoa, Elizondorako korreio militarra lagundu behar zuela. Atakatu egin
nahi nuen eta hortaz nere partidarekin atera nintzen alde hartara ( Ultzaman zagoen ) gaueko hamaika t’erdietan, Belateko lepoa zeharkatzen …
Gaur goizeko bortz t’erdietan Zigatik Iruritara gaten den bideraino
ailegatu naiz.
Nere tropa zelatan/barrandan jarri dut. Bederatzi t’erdietan, haien aitzineko aldea, 10 gizon, bideko bazterrak arakatzen… ia gure gainean ziren. Haien txaketa lepoetatik atxikitzen ahal genituen. Suerte izan dugu deskubrituak ez izatea. Hauek eta erdikoak pasako zirelarik, nere idea zen haien gibeleko aldea atakatzea eta hau hurbiltzean, tiro egin nuen eta agindu nien nere tropei ateratzeko. Hola egin zuten eta deskarga batzuen ondoren, baionetaz aitzinerat jo genuen. Holaxen barraiatu ziren baina erdiko eta aitzineko aldekoak batu izan ziren eta nere kontra egin, 37 gizon hilak gelditu ziren eta 35 preso. Eta hortaz eskolta osoaren lau bakarrik salbatu ziren, beharrik Berroetako komandantea haien laguntzera etorri zela hango troparekin … Berroetako komandanateak presoak libratzen saiatu arren, ezin lortu eta porrotaren eta bere haurrideen galera lekukoa izan zen. Presoak zure eskuetan utziko ditut … Jainkoak zuri… Alcoz 19 de Marzo de 1813. Martin Saldias = Sr General D.Francisco Espoz y Mina.”
Nere tropa zelatan/barrandan jarri dut. Bederatzi t’erdietan, haien aitzineko aldea, 10 gizon, bideko bazterrak arakatzen… ia gure gainean ziren. Haien txaketa lepoetatik atxikitzen ahal genituen. Suerte izan dugu deskubrituak ez izatea. Hauek eta erdikoak pasako zirelarik, nere idea zen haien gibeleko aldea atakatzea eta hau hurbiltzean, tiro egin nuen eta agindu nien nere tropei ateratzeko. Hola egin zuten eta deskarga batzuen ondoren, baionetaz aitzinerat jo genuen. Holaxen barraiatu ziren baina erdiko eta aitzineko aldekoak batu izan ziren eta nere kontra egin, 37 gizon hilak gelditu ziren eta 35 preso. Eta hortaz eskolta osoaren lau bakarrik salbatu ziren, beharrik Berroetako komandantea haien laguntzera etorri zela hango troparekin … Berroetako komandanateak presoak libratzen saiatu arren, ezin lortu eta porrotaren eta bere haurrideen galera lekukoa izan zen. Presoak zure eskuetan utziko ditut … Jainkoak zuri… Alcoz 19 de Marzo de 1813. Martin Saldias = Sr General D.Francisco Espoz y Mina.”
1813.04.03 Erratzu:
Egun berean , boluntarioak eta frantsak eskatzen.
**** Boluntarioek (Division de Navarra) 4.000 r zilarrezkoak nahi dituzte eta Erratzuko herriari 566 r fuerte dagozkio.
Erreal fuerte (zilarrezkoa) = bi real de vellon (nahasketa:kobrea eta zilarra).
**** Jeneralaren (Goguet) emazteak oilo batzu nahi ditu eta hortaz, biharko, igandea, eraman behar dituzte 6 oilo,erroile naski. Pagatuko dituztela. Aldi berean, Erratzun duten “mantequilla de Baca que también pagarán.”
………. agindu errepikagarriak eman arren … kasernako mugak ez iragateko, gaur atsaldeko bortzen inguruan “voltigeur” bat, 118. konpaniakoa, Elizondon zerbitzen ari zena … Elbeteraino bere komandantearen zaldia paseatzera eramanik, assassiné/hil egin dute herri berean, d’un coup de fusil/tiro batez ondo ondotik/ à bout portant eta hiltzaileek, bida ziren, zaldia ebatsi zuten. Ezin dudarik izan herriko jendea ez zirela jakinaren gainean … hobedunen bila ari naiz eta harrapatzen baditut …
1813.04.11 Batzar Nagusia :
Baztango Alkateak : Pedro Juaquin Echandi eta …. kargodunek
Azpilkueta : Antonio Echeverria Aniz : Juan Miguel Iturralde
Berroeta : Pedro Martin Maritorena Arraioz : Juan Bautista Aleman
Lekaroz : Juan Jose Barrenechea Irurita : Jaime Iparrea
Almandoz : Juan Bautista Arozarena Ziga : Salvador Indart
Gartzain : Martin Zaldarriaga Erratzu: Miguel Pablo Hualde
Elizondo : Bernardo Perochena Arizkun : Juan Ignacio Iribarren
Elbete : Jose Santiago Etulain Oronoz : Juan Miguel Arrechea
Baztango Alkateak : Pedro Juaquin Echandi eta …. kargodunek
Azpilkueta : Antonio Echeverria Aniz : Juan Miguel Iturralde
Berroeta : Pedro Martin Maritorena Arraioz : Juan Bautista Aleman
Lekaroz : Juan Jose Barrenechea Irurita : Jaime Iparrea
Almandoz : Juan Bautista Arozarena Ziga : Salvador Indart
Gartzain : Martin Zaldarriaga Erratzu: Miguel Pablo Hualde
Elizondo : Bernardo Perochena Arizkun : Juan Ignacio Iribarren
Elbete : Jose Santiago Etulain Oronoz : Juan Miguel Arrechea
… deliberatzen dute kexak
direnez, oraingoz suspenditzen direla Bazko Feria eta merkatu egun guziak
abisatu/gaztigatu artio.
**** Afera gehio eta hoien artean, karta bat
Urdazubiri adierazten nola Baquela
(Bakeola?) deitzen den etxe horren kontribuzionea Baztani dagokiola zeren
Baztango dermioan baita.
**** Francisco de
Yparreak , Elizondokoa, ikazkina, dio hiru urte daramatzala ikatza egiten eta
nola hola segi nahi duen, baimena eskatzen du “la
llena necesaria / beharrezko karga”
Antzabaleko aldean hartzeko, zeren han baitira botaiak, arbol aunitz jendeak
aprobetxatzen ezin dituenak eta hortaz, grazia eskatzen du… Udalak dio
Irurita, Gartzain eta Elizondoko alkateekin deliberatzeko komeni zaien lekua
uzteko, usadioaren 3 pezta ordaindu ondoren.
**** Juan Jose Sarreak,
Gartzingoa, 8 gaztainondo eta 4 haritzondo eskatzen ditu borda bat (Domion ??)
berregiteko.
Udalak dio Lekaroz aldean hartzeko eta Martin Gortari de Azpilcuetak beha dezala.
Udalak dio Lekaroz aldean hartzeko eta Martin Gortari de Azpilcuetak beha dezala.
1813.04.21 Elizondo: Goguet jeneralak Baztango
alkatea aukeratzeko usadioa jarraitzen du: Zein zen usadio hori? Herrietako
batzarrek hirukote bat aurkezten zion Biserregeri edo kasu honetan Elizondon
dagoen jeneralari , eta honek hiruen arteko bat izendatzen du Baztango
alkaterako. Eta nor izan zen hautatua? Dn Luis Iturralde, Lekautzekoa.
1813.04.21 Trajedia
ustela.
En el año del Señor de 1813 el dia 21 de Abril fue enterrado en esta Iglesia parroquial de la Villa de Maya Juan Martin Ormart ezkongabea, 71 urtekoa, Juan eta Feliparen seme lejitimoa, Masterreneako etxekojauna.
Aitzineko gauan herritar guziak behartuak izan ziren Bordako
baratzean zilo haundi bat edekitzera soldadu frantsen kaka
En el año del Señor de 1813 el dia 21 de Abril fue enterrado en esta Iglesia parroquial de la Villa de Maya Juan Martin Ormart ezkongabea, 71 urtekoa, Juan eta Feliparen seme lejitimoa, Masterreneako etxekojauna.
Aitzineko gauan herritar guziak behartuak izan ziren Bordako
baratzean zilo haundi bat edekitzera soldadu frantsen kaka
lurperatzeko eta nola zilo hori lehenago Irigoieneko
landan egon baitzen,
kuartela han dagoenez, eta gauez lan hau egin
behar zenez, hil zena etxetik
atera zen gaueko hamarreko eta
hameketako artean eta gana Irigoieneko
landara , kuartelaren ondoan
dagoena, usten han topatuko zuela horretako
lana agindua zagoen
jendea eta hortaz hila suertatu zen tiro batez
guardian
zagoen zentinelak egina,
se le hizo el entierro...
1813.04.24 Erratzu: Frantsak eskatzen,
boluntarioak ere.
**** Espozen jendeak : reserva y
eficacia. Non? Lantz herrian. Zer? 700
razion haragi, 700 r. ardo, 700 r. ogi eta 68 r. garagar. Norendako? Nafarroako
1. Regimientorendako.
**** Monsieur Goguet
jeneralak , bere mahaiaren gastoendako.
1813.06.08 Udala: Eske eguna.
**** Nicasio Frias-ek, Baztango farmazilari bakarra, dio nola behar ditu biltzea zor zaizkion 150 peso fuerte alde batetik eta bertze aldetik herri batzuek “apeo”-arengatik (7 ½ Berroetak, 12 ¾ Oronozek eta 7 ¼ Azpilkuetak) zor zaizkiona bere gastoak eta medizina erosketak egiteko. Udalak dio lehenbiziko zorra (150 peso) betiko moduan eginen dutela baina bigarrena, haren afera dela.
**** “Juan de Berroak , Bastidako Berroa etxeko jauna, errespetu
guziarekin eskatzen du eman diezaiotela bagondo bat Ariate deitzen den
lekuan, sorailu bat egiteko bere etxe propioan zeren bertze moduz ezin baitu
han bizi. Haiengandik esperatzen duen faborea. Juan de Berroa” Udalak dio Erratzuko
eta Arizkungo alkateek eskatzen dutenez … baietz. Norbaitek ez badaki, Bastida
Baigorriko auzo bat da eta Erratzutik harat gateko, hurbilena Ariate (Ahari ate ? = Ariate =Ariete =Arieta) lepoa da.Bertze aldekoek Harrieta deitzen diote.
**** Pedro Joaquin de Echandik,
Almandozkoa, alkatea izana pasa den urtean, jakinarazten du nola Berroetan “ … tropa frantsendako izan behar ziren ator
batzu falta izan zirelakoz, pertsona batzuk preso eramanak izan ziren herri horretara (Berroetara) eta hortaz Jeneralak ( Monsieur Goguet) 125 peso fuerteko isuna jarri zien. Nola momentu horretan
Balleko/Haranako boltsan ez zen nahiko diru, oraingo alkateak, Dn Luis Iturralde, diru hori
aitzinetu zuen… eta eskatzen dio Udalari, errepartoa egin dezala diru hori
gibelerazteko.. “
Udalak dio gehitu behar direla 300 pezta Elbetek pagatu dituenak baita Iruritako 20 peso ere.( Hauek isunak izanen ziren ?)
Udalak dio gehitu behar direla 300 pezta Elbetek pagatu dituenak baita Iruritako 20 peso ere.( Hauek isunak izanen ziren ?)
**** Martin Francisco Ariztiak, Iruritakoa, dio nola
harpatu ditu zazpi otso-kume
Azkorrobietan, eta 4an, alkatearen aitzinean utzi zituela. Usadioko saria eskatzen
du. Udalak dio pagatuko dizkiola otso-kume bakoitzarengatik 20 real fuerte
(zilarrezkoak) eta libratzen dute diru
hori. “Asi lo proveió la Junta de Junteros de este
Valle y Universidad de Baztan”.
1813.06.13 Erratzu: Honetan Boluntarioek 37 sabana
beren burkoekin/almoadekin. Norendako? División de Navarrako
ospitaleendako Erronkarin dagoena. (1813.6 001) Hori bakarrik? Bai to! 180 ladrilu leku
berean (Erronkarin ?) . Aldi berean , Ilarregiko
herrian(Ultzaman) , 1. Rgto-rendako 6 erregu ogi, 28 razion garagar 198 razion
haragi bizirik, eta 180 erreal ardoa
erosteko. Hori bakarrik? Ez. Honetan benetan eskatzen ari dira: 18an, 1.470
erreal, Masak agindua, eta horietarik 980 r. Fermin Iñarramendirendako, bere
eskribau lanarengatik eta 490 r. botikarioa pagatzeko. Erratzuk lehenbizikoari
143 erreal eta 71 ½ bigarrenari tokatzen
zaio pagatzea.
Egun
berean, Vitoria-Gasteiz. Frantsak
(eta Espainiako Errege, Jose I) eta Aliatuak (ingelesak/portugesak eta
espainiarrak) borroka bortitzan lotzen dira. Frantsek galduko dute eta bizirik
gelditzen direnak (± 40.000) erretirada ero batean hasiko dira Nafarroa aldera.
Beharrik
(frantsendako) ingelesak ta konpainia gibelean gelditu zirela harrapakinak
biltzen…
1813.06.22 Etxarri-Aranatz. 40 mila frantsa ikusiko dute Etxarrin barna, Iruñerako bidean. Erretirada lasaitu da pixkat. Hiru armada antolatu dituzte: Midi, Centre eta Portugal. Ingelesak eta aliatuak oraindik Gasteizen, honddarrak biltzen.
1813.06.23 Iruñea.
Eguerdian. Zentinela frantsek Erregeren ofizialak eta “les armées du Centre, Midi et Portugal”
begi bistan dituzte. Atsaldeko hiruretan, Errege bera, Jose I, ”Sa Majesté
Catholique, les Ministres, toute la Cour ( Korte), errefuxiatuak (frantzestuak/afrancesados: gizonak, andreak eta
haurrak) baita soldadu kolpatuak, mila.” Soldaduak hiritik kanpo akanpatzen dira.
Haien gibeletik Gasteiztik atera dira aliatuak, Hill jenerala 30.000 soldaduekin.
Haien gibeletik Gasteiztik atera dira aliatuak, Hill jenerala 30.000 soldaduekin.
![]() |
Erratzuko Agerrea |
1813.06.24 Erratzu: “Egun honetan etxeko mandoa tropa frantsarekin Donezteberaino gan zuten eta mandoa erabili ondoren 29ra artio, ofizial batek mandoa hartu zuen beretako, eta bueltan , mando zahar bat igorri zuen, guziz ondatua eta herrena, eta zortzi egunen buru hil zen eta ordurako basta salbatu zen, maindire erdi bat…. Gero Unandegiko zaldia ofizial frants batek eraman zuen.. denarekin gelditu zen…” izkribituko du Erratzuko Agerreko nagusiak.
Egun
berean, Iruñea. Errege eta bere “suite”
hirian gelditzen dira, pausatzen, tropak harresietatik kanpo. Gauerdian, Jose
I, Errege, badoa: “Monsieur le Governeur, je vous previens que le Roi partira a minuit
(gauerdian) et que l’ennemi est trés prés (arront hurbil) d’ici”. Erregeren armadak
hasi dira mugitzen iparralderat. L’armée du Midi, Orreaga aldera 20.000
soldaduekin.
1813.06.25 Iruñea.
Goizeko ordu txikietan, prezeski ordu batean (01:00) : “le depart du Roi et de la Cour (Korte) d’Espagne”. Hiruetan (03:00)
l’armée du Centre Belaterat. “Le Roi preceda
L’armée du
Centre (bizkarra zaindua izateko!). Lantzen eginen du lo. L’armée du Portugal-ek,
Reille jeneralarekin, Donezteberako bidea hartuko du.
Egun berean eta ordu berean,Erratzun, goizeko
orduetan (01:00) (1813.6 004) Frantsendako, luego, luego,
luego = larrialdi haundia
Egun berean, Erratzun, biharko, Elizondon, goizeko
lauetan frantsek lau behi nahi dituzte zeren “biene bastante tropa”…
1813.06.26 Baztan. Espainiako Erregea, Jose I, Almandozen barna (eta Berroeta, Aniz, Ziga, Irurita) 10.000 soldaduekin (L’armée du Centre) Elizondon pausatuko da, Baztanen lo egiteko.
"26 Juin:
Goizeko bortzetan Lantzetik atera ginen, zazpi t’erdietan ( Belateko)
lepoa pasa eta atsaldeko hiruretan Elizondon . Ez da etsairik agertu. Denbora
txar txarra dugu. Gaur Baztan Harana zeharkatu dugu, atseginetako eta hobekien
landatuetako bat. Haran eder hau errepublika
gisakoa da bere lege propioekin: horietako batek debekatzen du lurra neurri
kopuru batetik baino gehiago izatea.
Elizondo, non
lo egin baitugu, Baztango herri printzipala da, haundia, ongi eraikia eta
jendeekin. “Centre” armada Elizondon
geldituko da eta erretiratu behar badu, Otsondon barna eginen du. Le roi, avec
sa garde, se parte sur Vera…”
Aliatuak , Sir Hill-en aginpean, gibeletik datoz.
1813.06.27 Baztan.
Jose I, Espainiako erregea eta Napoleonen anaia, eta bere korte guzia Baztan
utzi, eta Bera aldera gan zen (Arraioz eta Oronozen barna) , handik Irunera eta gero Donibane Lohitzunera.
Hor akituko zaio bere erregealdia.
1813.06.29 Ingelesak.
“Villabara ganak, han Byngs jeneralaren
brigadarekin elkartu. Ostizen lo.”
1813.06.29 Gastadores de Infanteria Lixera
(1813.3 005)
1813.06.30 Ingelesak.
“Gu… Lantz herrira ganak, Olaguen barna … Errege Josek bere
erretiradan herri honetan, eta ni nagoen etxe berean, gaua pasatu zuen. Herriko
bizitanleak mendira ihes egin zuten eta haien etxeak harpilatuak… “
dio Ashworth Captainek.
Erratzu. Biharko, goizeko zortzietarako,
Udaletxean, 4 manta eta 6 koltxila. Neurriak, 7 X 5 oin. (Oin bat = ± 26,2 zm)
1813.07.01 Ingelesak. Ashworth Cpt-ek dio ”… Belaten barna Almandozeraino. Berroetaraino frantsak bulkatu genituen…. eta han bi orduz egon ginen. Itzuli ziren indar haundiarekin eta gibelatu ginen Almandoza…”.
1813.07.01 Ingelesak. Ashworth Cpt-ek dio ”… Belaten barna Almandozeraino. Berroetaraino frantsak bulkatu genituen…. eta han bi orduz egon ginen. Itzuli ziren indar haundiarekin eta gibelatu ginen Almandoza…”.
Uztaila: uzta, zitu
sasoia eta Gerra, gerra zakarra, Baztango ateetan.