Baztan
eta Frantzestea
Ameriketan independentziaren garraxia leku guzietara hedatzen ari da: Jalisco, Paraguay, Colombia, Uruguay, Argentina, Mexico, San Salvador… Herri hauek guziek ikusiko dute Espainiaren kontrako borroka.
Zuriz, frantsen menpetik libre |
Nafarroan Espoz
& Minaren kontrola zabaltzen ari da eta nafar boluntarioak kontutan izateko
elementu serio bat dira. Ez dugu
komentatuko ondorengo historian baino urte guzian Nafarroako boluntarioak ariko
dira dzanpaka eta frantsak haien gibeletik. Kasu batzuetan egiazko batailak
dira, hilak, kolpatuak, presoak … zientoka. Kuriosoa, orain artio beti Baztandik kanpo.
Eta justu urte bukaeran, Urte Zaharraren
egunean, Errusiako Tsarrak ez du onartzen frantsen debekua ingelesekin harreman komertzialak izateko: helduko den
urtean afera horren bestondoa eta ondorioa ikusiko dugu. Baino 1811. honetan,
Baztanen, zer?
Convento Recoletas.Iruñea |
1811.01.04 Iruñeko Carcel del Convento de las Recoletas. Josef Matias Zugarramurdi, arizkundarra. Preso. Apirilaren 4an libre.
Apeztei/Apeztegia.Erratzu |
1811.02.00 Otsailaren
lehenengo astean mogimendu bortitzak Nafarroan. Harizpe eta Cafarelli
jeneralak Nafarroan agertzen dira Espoz y Mina harrapatzeko eta honek, frantsen
lana eragozteko, bere tropak barraiatzen ditu “Reyno” guzian. Frantsak ari dira
alde batetik, konparazionez Braun Coronela, Baztanen diru biltzen (1811.02.04) eta aldi berean eta ia egun berean (1811.02.05) boluntarioen 2., 3.
eta 4. konpaniek ( ± 300 mutil) ,
Baztanen ditugu. Haien buruak Dn
Manuel Arbilla eta Dn
Ramon Zugarramurdi Arozarena (lehenxago erran dugun Josef Matias arizkundarraren
jendakia, anaia, semea?) dira eta Martxoko hondar egunetara artio Baztanen eta
bere inguruetan pausatuko dira. Ez ziren bidean frantsak eta boluntarioak gurutzatuko
izan?
Erratzuko Ostatua |
1811.02.22 Erratzun batzarra, Ostatuan/Casa Concejil, alkatea Juan Martin de Arozarena. Han daudenak “vezinos concejantes”, maizterrak ez, eta alargunen semeak: oro har 25 “vezinos” eta 3 alargun seme. Ez da jende gehiago etorri zeren mendian ibili behar baitziren azienda zaintzen “ por causar mucho daño las fieras…” Kasu honetan Apeztegiko eskaera tratatu behar dute. Elizondoko eskribaua etorri da, Josef Esteban de Zelayeta, eta “dandoles a entender en el idioma bulgar Bascongado…” hasi zen batzarra. Erratzuarrek erraten diote nola zamari lan/bagages guti egiten dutela, bakarrik “Bombas y Mena” Orbaitzetako fabriketara eta kontribuzione bereizien ordainketaren partitzea Baztango Udalak egiten duela eta Erratzuri tokatzen zaiona , 120 etxe artean zatitzen dela eta Apeztegiko nagusia konformatzen ez bada, Udalaren kontra joan dadila eta utz dezala herria bakean.
Bi gauza. Bata, (hau Erratzuko kontua da)
Apeztegiko jauna beti ari zen pleitoetan herriaren kontra eta bida, denbora honetan batzarretara
bakarrik etxaldekoak (vecinos)
gaten ziren, gizonak , andreak eta maizterrak (habitantes ) ez.
Laka |
**** Jakin arazten da ere komunala ixteko eskatu zuten baimena,
onartua izan dela eta nola egin behar den “ en los
Bazarres…” adierazi izan dadila.
1811.03.30 Martxoa akitzean Harizpe Nafarroatik
gana zen eta boluntarioak bueltan.
Berroeta |
(Erregua = Neurri bat, ±
1811.04.15/16 Baztango Udala.
**** Fermin Echeverriak eta Joaquin Jaurenak, zurginak, eskatzen diote Alkate jaunari paga diezaietela zor zaien dirua: 309 erreal fuerte 27 marabedi, tropa frantsarendako Elizondon egin zuten lanarengatik . Lan horiek Dn Jose Braun-ek, tropen komandanteak, aginduak. Alkateak erantzuten die ez dela dirurik Udalaren boltsan.
**** Fermin Echeverriak eta Joaquin Jaurenak, zurginak, eskatzen diote Alkate jaunari paga diezaietela zor zaien dirua: 309 erreal fuerte 27 marabedi, tropa frantsarendako Elizondon egin zuten lanarengatik . Lan horiek Dn Jose Braun-ek, tropen komandanteak, aginduak. Alkateak erantzuten die ez dela dirurik Udalaren boltsan.
**** Juan Cruz Casajus-ek, Elizondon bizi dena, “Maestro de Obra Prima”, hau da, zapataria, adierazten du nola Felipe Mendibek agindu ziola Zalditeriako 2.Konpainiako tronpetarendako (boluntarioak) , zapata bi pare eta erdi-bota pare bat egitea, eta lan horrek 22 pezta suposatzen duela, eta hortaz Udalari eskatzen dio paga diezaiola. Erreziboa erakusten du.
1811.04.16 Batzar Nagusia.
**** Sarak
, “ en el imperio de Francia…” ,
proposatzen du orain artio izan duten
Baztan-Sara “faceria”-rekin
jarraitzea, momentuko egoera txarra izan arren eta honendako Baztanek ados, ez
dela problemarik “… en que se siga en unión con las Facerias…”
**** Bertze
alde batetik, herri guziek ez dutela behar zutena pagatu eta honek arazoak
sortzen dituela zeren Udala zorretan dago beren langilegoarekin “.. a los asalariados del Valle…” eta bertze
batzuekin ere. Zordunei (ez dute erraten nortzuk diren) eskatzen zaie
Ministroei (apezei?) eska diezaietela eta holaxen ez bada zorra kitatzen,
Juntak, Batzar Nagusiak, derrama bat eskatuko duela zorrak kitatzeko.
San Gregorio Ostense. Bere relikarioa |
**** Hondar erabakia ez da burla egitekoa. Batzarrak eskatzen du “… se traiga Agua Bendita de San Gregorio Ostiense” landak eta belaiak bedeinkatzeko. Alkateak libratzen du uraren ordainketa (limosna) baita ekartzearena ere. Norbaitek ez badaki, San Gregorio Ostiensekoa, bere basilika Sorladan , Lizarra ondoan, dago, saindu famatua zen mende haietan (XVI., XVII., XVIII.) ez bakarrik Nafarroan eta Espainian , Portugalen ere. Zertaz? Haren ura, bere buru irudiaren barnetik pasarazten zutelarik barnean ziren Sainduaren errelikiak ukitzen, landareen sartaxa eta izurriteen kontra erremedioa zen, orduko insektizida. Hala sinisten zuten, hau fedea!
1811.04.26 Espoz y Minaren bandoa: Frantsendako barrandari/ispiarena aritzen direnendako: gibeletik afusilatua, hori bai, oliodurarekin. Bandoa, berez, ikaragarria. Terrorea.
Hala ere, 14. puntuan holako zerbait eskapatzen zaio: “Ongi jakin badakit
nola jende batzuk, batez ere andreak, gorrotoz gaindituak, maiz asaldatzen dira zernahirekin, sediziozko hitzak erraten: Hobe frantsak etorriko balira…/ Ojalá viniesen los franceses…” Ez dirudi gure boluntarioak hain maitatuak zirenik. Argi dago jende arruntari bortz axola frantsak edo boluntarioak: biek gosea suposatzen zuten.
1811.04.29 Mendiryk dio: ez badu Baztanek eskatu zaion guzia, hau da, 12,519 ogi, 12.519 ardo, 12,519 lekari eta gatz, 1.589 garagar, 1.589 lasto “racione” ekartzen , Otsailaren partez, gehi 35.296 rv. 20 mr, Diputazioneak pagatzeko egokitu diona Martxoren partez, “… se presentará con todos los alcaldes.. (con) cargos… por inobediencia o indiferencia .. con.. las ordenes del Govierno…” Non? Iruñean. Gure Mendiry jendea iziarazten.
1811.05.08 Gobernadoreak,
Conde de Reilleren bandoa:
Erronkari, Zaraitzuko jendeak eta bertze mendiko eskualdetakoak artilea/ilea,
kontrabandoz ¸Frantzia aldera eramaten ari direla. Hori sahiesteko, agintzen
die herriko alkatei kontrol zorrotzak jartzeko eta ilea moztekotan “… por testimonio de
escribano público…” erakutsi behar dute zenbatekoa zen, hola jakiteko
zenbat ordaindu behar den zergetan.
1811.05.26 Baztango alkateak Arizkungo eta Azpilikuetako “Nobeno” eta “Escusado”-ren inportea eskatzen die bertakoei “para ebitar las represalias…(de) Dn Antonio de Oro”, boluntarioen
Kapitaina.
(Noveno = primiziaren 1/9 , erregearendako zena)
(Noveno = primiziaren 1/9 , erregearendako zena)
1811.05.27 Mendiry
iziarazten.
1811.06.00 Ekainaren hasieran . Espoz y Mina bere 1. Batallonekin Errotik Baztan aldera etorri zen eta ondoko haranetan hilabetea eman zuen frantsak ekiditen edo haiei ixkin egiten.
Sasoi horretan boluntarioen
armada, Division de Navarra ,7º
Ejercito de España delakoan sartzen da, eta intrigen artean Espoz y Mina haren
koronela eta Comandante en Jefe izanen da.
1811.06.12 “Nos, El
General de División, Conde de
Reille, Gobernador de Navarra, Edecan de S.M. el Emperador etc.” Nafarroako
bizitanleak zigortzeko eta punitzeko beren izpiritu txarrarengatik eta
“brigantei” laguntza emateagatik, agintzen dugu “ una contribución
extraordinaria de 20 millones”.
Lan hori burutzeko 20.000 soldadu
zituen Conde de Reillek, eta parean ,dirudienez, Espozen lau batailon, ±
2.000 boluntario, kontra egiteko.
1811.06.27 Batzar Nagusia. Tratatzen dituzten gauzen
artean erabakitzen dute ogi/gari zitua biltzeko tenorean, barride bakoitzak
erregu bat gari emanen diola herriko alkateari eta honek ogi/gari hori
erabiliko duela pagatzeko hilabetero eskatzen dietena (frantsek edo
boluntarioek), dena den aldi berean eskatzen zaie horren kontuak Baztango
alkateari igortzeko.
(Erregua : bihiak/pikorrak neurtzeko, ±28 litro )
(Ogi/gari zitua biltzeko sasoia egun hauetan zen, Santiagoetan)
(Erregua : bihiak/pikorrak neurtzeko, ±
(Ogi/gari zitua biltzeko sasoia egun hauetan zen, Santiagoetan)
Halaber,
eskaera bat egiten diote Nafarroako “Real y Supremo
Consejo”-ri: orduan artio herriko alkateak (regidores ) urte baterako ziren eta Baztangoa (Alcalde ) hiru urtetarako. Egoera gaiztotu da:
aldiero Elizondon egon behar , nekazariak direnak (gehiengoa) beren lana
betegabe edo erdizka egina , maiz “… a los débiles brazos de mugeres y muchachos…” uzten. Eskaera?
Posible baden, urte erdirako izatea alkatearen lana, eta horren esperoan…..
1811.06.28 “El Exmo Señor General Gobernador se halla sumamente enojado…” Zer ba? Zeren Erresumako haranetan jakiak bildu eta handik 6 edo 7 lekotara “ suministran a los bandidos…” Norbait hori egiten harrapatzen badute “ pena capital sin que se atienda a ninguna reclamación.” Sinatua, Mendiry.
1811.07.10. Batzar Nagusian, “… en el idioma bulgar Bascongado…” indulto bat, Apirilaren Lehenbizikoarena (pixket berandue) “ con motivo del feliz momento…. a francia un sucesor al Ymperio…” (Napoleonen semea sortu zen) askatu dute “… los Presos …(en la) Carcel publica .. de Pamplona y Recoletas…” Horrekin batera Mendiryren meatxuak: norbaitek laguntzen badio boluntarioei, “pena capital”. Dirudienez “laguntza” hori norbaiten dermio propiotik kanpo egiten zen, sei edo zazpi lekotara. Lekoa = distantziako neurria, ordu bat oinez.
(Nafar lekoa = ±
1811.08.05 Conde de
Reillek dio: “Amnistiaren hitza ematen dut”! Irailaren 15 artio, entregatzen den edozein
boluntariori “individuo… perteneciendo a las
bandas…”, dena barkatuko zaiola eta bere familia eta ondasunak
errespetatuak. Ez badira seguru sentitzen beren herrietan, bertze herri batera
joatea erraztuko zaie. Amnistia onartuko ez dutenak: urkatuak, haien familia
preso eta beren ondasunak konfiskatuak.
1811.08.11 Dirudienez, frantsak Baztanen,
Elizondon finkatu direla eta bere kaserna
han jarri, lehenik Sumusuan eta gero Miserikordian. Braun Coronelak mantak nahi ditu honetan: 1.800 eta
horren bezainbertze sabanak eta lastoa (lastaireak egiteko) .Etxe bakoitzak bidana. Erratzuk 120 etxe zituen, orduan 240 manta, 240 sabana eta 120 lasto
karga.
Bi egun beranduago (1811.08.13) Elizondotik eskatzen
diote Arizkungo eta Erratzuko alkatei igor diezaizkiela “los maestros de obra Prima” edo zapatari guziak, beren mutilekin eta
lanerako erramientekin, Braun Coronelak hola agintzen duelakotz.
Eta biharemunean (1811.08.14) Baztango alkateak
Erratzuko alkateari: Braun Coronela berriz eskatzen (ogia, aragia eta ardoa)
eta nola alkate jaunak ez zuen zegokion momentuan behar zen janaria frantsen
kasernara eraman, 12 “archeros”
alkatearen etxean sartu ditu coronelak eta haren kostura mantendu. Bi gauza
gehio: Bihar (1811.08.15) Sr Napoleonen eguna denez eta soldaduei ardo “racion doble” eman behar zaionez, igorri behar
duen ardoa, doblea izan dadila. Eta akitzeko, igorri behar duten aragia, “en Baca viva/bizirik”.
Eta Espoz y Minak? Egun berean
(1811.08.14), hala dio bando batez: Frantsek eskeini izan duten amnistia
onartzen duen edozein boluntariok: afusilatua, bere etxea erre eta bere
gurasoak, semearen halabeharra: pareta eta dzanba ! Gurasoen faltan, bere bi
jendaki hurbilenak. Familiakoak, lagunak… norbait saiatzen bada boluntarioren
bat erakartzen amnistia har dezala: “arcabuceado/arkabuzez
akitua”. “Dado en el Campo de Honor de Navarra.” Hau da, hor nonbait, Nafarroa zabalean.
1811.08.20 Coronelak (Monsieur
Braun) 2.000 zapata pare Frantzian erosi ditu eta baztandarrek pagatu behar. Honetan,
Erratzuri 688 rv 16 mr tokatzen zaio. Banaketa honetan Masa osoak parte
hartu zuen.
Masa ? Biltzar bat:Leringo Doneztebe harana, Bertiz harana, Baztan harana, Amaiur, Urdazubi eta Zugarramurdi:”
Jarola/Xarola/Jaurola. Elbete |
1811.08.24 Reillen bandoaren transkripzioa.
Orijinala euskaraz. Pixkat eguneratua.
“Nafarroco
Generala eta Gobernadoreac:
Aspaldian
pensatzen du damutasun haundiarekin Provincia honen trabajuac haundiac direla
zergatic Bandidoen Comendanteac ez duten itzuli nahi beren leku antiguetara,
eta atra ziren condizionera. Conserbatzen dute poderea jabetu dire manazeaz
terrorearen medioz, azpian conserbatzeco aunitz mutil gazte zein baitaude
suspiratzen itzultzeco beren etxetara.
Consideratzen
dut bada enpleatu behar direla, eta paratu behar direla modu posibleak guziac
acabatzeko gizon batzuc hain opositatuac Nafarroco bakiari: zergatic gizon ebec
dela medio Erreyno hau esponituric dago arruinatzera osoki: Egiten dute bada
gizon ebec egunero aski gaizki, manatzen dutela asesinatzea, hiltzea eta begarriak kentzea* Alcateri,
Regidoreri, bertze aunitz personeri.
Decretatzen
dut segitzen den bezala.
Iº
Nafarroco
Erreynuko Bandidoen buruac paratzen dire premiotaco.
IIº
Edozein
personac arrapatzen duenac edo arraparazten badu edo hiltzen badu Gefe
Bandidoena Espoz eta
Mina entregatuco zaizkio Iruñeko Ziudade hontan
sey milla duro, agradecimentutaco edo premiotaco.
IIIº
Orobat
entregatuco zaizkio lau milla duro arrapatzen duenari edo arraparazten duenari
edo hiltzen duenari Gefe Bandidoena Cruchaga.
IVº
Orobat
entregatuko zaizkio bi milla duro edozein personari arrapatzen badu edo hiltzen
badu Gefeac nonbratuac Gorriz,
Ulzurrun eta Txolin,
bacotxandaco bi milla duro.
Vº
Premio
eben gainean Gobernuac idukico du edozein personagatic egiten badu zerbitzu hau
considerazioa, eta izaten bada haien bandaco laguna edo lagunac, izanen dire
barcatuac beren delitoetaric, eta errezibituco dute premioa iguala bertzec
bezala Ziudade honetan. Egina ene palazioan, Iruñeco Hirian Agostoaren 24,
1811.
Nafarroco
Generala eta Gobernadorea Condea Reille.”
*
Kolaborazionistei begarriak mozten zizkien Espoz & Minak
1811.08.29 Moko finak
gure frantsak, aspertzen ari dira ardikia jateaz eta behikia nahi dutela,
hortaz herriei aragia eskatzekotan, gehiena behikia izan dadila.
Bon, eta oiloak ez badira, oilaskoak, hori bai, doblea.
Bon, eta oiloak ez badira, oilaskoak, hori bai, doblea.
1811.09.00 Irailaren hasiera: Negoziaketak.Alta
política. Monsieur Pellou (erromantiko)
batek ezagunak ditu: Conde de Reille (Gobernadorea) eta Mendiry (Polizi burua)
alde batetik eta bertze aldetik, Aguirre ( Luzaideko azienda tratantea), eta
Espoz y Mina (Boluntarioen Comandante en Jefe), eta bakea erdiesteaz amets
egiten duenez gure Pellouk , saiatzen da alde biak mahai berean jartzen: Zertarako?
Bakea Nafarroan, naski, asegurantza guziekin, sariak eta abar. Espoz y Minak denbora
irabazi nahi zuenez, tregua(-trampa?) onartu zuen.
1811.09.09 Txokolatea. Berriz Udaletxean.
Diputazioneren agindua: Baztan eta Amaiur txokolatearen arriendoa beren
kostura hartu behar, 240 zilarrezko erreal ( de a 16/C )
ordaintzen eta pagatzen. Malkorra orduko izanen zen?
1811.09.13 Negoziaketak
aitzinat. Conde de Reillek eta Mendiryk sinatzen dituzte bake itunaren
oinarriak. Dokumentu hori konjuratuek (Pellou eta Aguirre) Espoz y Minari
eramaten diote. Tregua Irailak 19ra
artio onartzen dute frantsek, orduan bake konferentzia hasteko. Holakoetan, Espoz
y Minak mezulariak (Pellou & Aguirre) preso hartu/bahituko ditu eta ihes (aste
bateko atsedena izan ondoren). Hau ustekabea, ako tregua.
1811.09.18 Tropa frantsa gehio datorrenez, eta nola Masak,
dirudienez, ez duela berea bete ,
Erratzuk 100 liberako behi bat eta sei ardi igorri behar ditu Elizondora :
jabeek beren animalien larruak eraman ahal izanen dituzte.
1811.09.25 Aurten ezkur eta gaztain zitua ona izan da
Baztanen. Hortaz, Batzar Nagusiak erabakitzen du zerriak bazkatzera eramaten
ahal direla, “urdazta” pagatzen: bi pezta. Urdazta? Zerri bakotxarengatik
zerga.
1811.09.25 Bertze bando bat, euskaraz orijinalea, pixkat
eguneratua eta laburtua.
“En
nombre de Su Magestad El Emperador de los franceses, ..Conde Reille, General
Nafarrocoa …naizen partez.
Mariscal
Duque Istriacoak manatu du Nafarroaco Reinoac paga dezala hogei milloi erreal
vellonen multa. …
Articulo
II Briganteric kuadriletan ez duten
herriac izanen dira libre multa honetatic…
Articulo
III Briganteac dituzten Herriac pagatuco
dute bacoitzagatic berrogei pezeta aste oro….
Articulo
IV Articulo honetan manatzen den multaren
pagaturaco, Gobernuac uzten du herriaren faborian Briganten ondasunac…
Articulo
VI Abuztuco ilaren ogeita lauean nuen
decretoan conzeditzen den sariaz gainera edozein persona kuadrillen aintzindari
bacoitza arrapatzen edo arrapatu arazi, hil edo hilarazitzen duen
bacoitzagatic…..
Articulo
VII Decreto presentecoan para bedi Euskaraz
inprimitu, eta paratuac izan dedin paretetan Nafarroaco herri guzietan, ala
erdaraz nola euskaraz igande guzietan elizan lei bezate parrocoac eta
vicarioac…..
Egina
Iruñeco Palazioan Buruilla edo Septiembrearen 25 de 1811 = Divisioco Generala,
Gobernadorea: Firmatua = Conde Reille. Copia fielki aterea:
Nafarroaco Intendentea: Jul.Bessieres”
(Brigantea:
Gaizkila, bandidoa, kasu honetan boluntarioa)
Karta baten azala |
1811.10.27 Batzar Nagusia. Nicasio Frias, Maestro Apotecario/farmazilaria, “conducido”, eskatzen du zor zioten soldata, zeren arazoak ditu erremedioak erosteko eta eskatzen dio Udalari, Miserikordiako baratze puska bat “ algunas plantas medicinales ” han paratzeko. Bidenabar, bere soldata finkatzea: etxe bakoitzak (vecindad ), pezta bat.
1811.11.09 Baztango eskribauak, Josef Estevan de Zelayetak, eskatzen die herriko alkate
guziei Elizondora gateko kontuak likidatzera: alde batetik frantsei Iralaren
10tik Urriaren 3ra artio eman zaiena eta bertze aldetik, boluntarioei Maiatzetik
Urriaren akabailera artio.
1811.11.24 Batzar Nagusia. Mendiryk honetan eskatzen du boluntarioak ez diren gizonen
zerrenda, 15 urtetik 50 urtetaraino “ .. para protegerlos y no confundirlos
con los rebeldes..” Betiko
kontua.
1811.12.14 Espoz y Minaren bandoa: 1. Artikulua:
Nafarroan “hiltzeraino gerra” deklaratzen zaie soldadu frantsei, baita haien
nagusiei eta enperadoreari ere. “Preso frantsa
guziak, urkatuak. Norbait laguntzen bazaie, urkatua. Honen kontra hitz egiten
duena, afusilatua. Etxe batean babestu baden soldadu frants bat, etxea erre eta biztanleak fusilatuak…”
Orduan batzuek hola pentsa eta ekiten zuten.
1811.12.22 Batzar Nagusia.
**** “Señor Don Miguel “-ek, “encargado
principal de los vienes Nacionales”, dio ordaindu behar zaiola “Quarto Episcopal, Escusado, Noveno y Vienes secuestrados por el Gobierno Yntruso”. Sinatzen
du “..(en el).. Campo
de Honor y Diz. 14 de mil ochocientos y once ”. Kobrantzaren
prezioak: ogia/garia 12 rf erregua, garagarra 5 rf, artoa 8 rf eta batzartuek
hori aditu ondoren erabakitzen dute “Don Francisco
Espoz y Mina, Mariscal de Campo de los Reales Ejercitos y Comandante Principal
de los Voluntarios de este Reyno”-gana
joatea, ia urrikaltzen den baztandarren egoeraz zeren alde batetik “Escusado” eta “Noveno”
frantsek ez diete kentzen/kobratzen eta bertze alde batetik, aldiero egon behar
dira frantsei zerbait ematen eta gero eta gutiago gelditzen zaie.
**** Nicasio Friasek, farmazilariak, eskatzen die zor zaiona, eta “ de no pagarle , no le adelantará más su Droguero de Bayona”. Batzarrak erabakitzen du zerbait egin behar dela eta nola sei egunen buru, 27an, berriz bildu behar diren, ordurako dirua ekarri eta zordunen zerrenda ere, ikusteko zer egiten ahal den hauekin.
**** Kexak badira Ameztoiko mendian jendea egurra pikatzen ari dela edo arbolak ebakitzen eta hori Udalaren aginduen kontra doala. Zamari baten gainean egur hori eramaten badute, 3 pezta isuna baina sorbaldan/soinburuan baldin bada, pezta bat.
Nork eginaraziko du hori? “el costiero” (uste dut iguraina baztaneraz).
(Udal polizia: erdaraz baile/vaile, baile menor, costiero, guardamonte eta euskaraz bailea/ballea, herriko mutila eta iguraina.)
**** Nicasio Friasek, farmazilariak, eskatzen die zor zaiona, eta “ de no pagarle , no le adelantará más su Droguero de Bayona”. Batzarrak erabakitzen du zerbait egin behar dela eta nola sei egunen buru, 27an, berriz bildu behar diren, ordurako dirua ekarri eta zordunen zerrenda ere, ikusteko zer egiten ahal den hauekin.
**** Kexak badira Ameztoiko mendian jendea egurra pikatzen ari dela edo arbolak ebakitzen eta hori Udalaren aginduen kontra doala. Zamari baten gainean egur hori eramaten badute, 3 pezta isuna baina sorbaldan/soinburuan baldin bada, pezta bat.
Nork eginaraziko du hori? “el costiero” (uste dut iguraina baztaneraz).
(Udal polizia: erdaraz baile/vaile, baile menor, costiero, guardamonte eta euskaraz bailea/ballea, herriko mutila eta iguraina.)
**** Halako eskaera
bitxia badute ere: Sarjento Nagusia Yribarrenek Mariscal mayor Jose Nagore
ordez, 24.000 ferratzeko iltze Donezteben entregatzeko. Juan Bautista Zelayetak,
Vaile menor, erreziboak bilduko ditu.
1811.12.26/27/30 Udala. Urteko azken egunak, kobrantza
egunak.
**** Juan Miguel de Aristiak, Azpilkuetakoa, Goananea bere etxea, dio Alkatxurin borda bat baduela eta borda hori konpontzeko 5 haritz behar dituela. Baimena eskatzen du, dagokiona pagatu ondoren, eta espero Udalak onar dezala bere eskaera. Baietz, baina Azpilkuetako alkatea eta barrideren bat han egoteko, lekukotako.
Goananea/Gananea. Azpilkueta |
**** Juan Miguel de Aristiak, Azpilkuetakoa, Goananea bere etxea, dio Alkatxurin borda bat baduela eta borda hori konpontzeko 5 haritz behar dituela. Baimena eskatzen du, dagokiona pagatu ondoren, eta espero Udalak onar dezala bere eskaera. Baietz, baina Azpilkuetako alkatea eta barrideren bat han egoteko, lekukotako.
**** Batzar Nagusia. Ardoaren afera berriz. Datorren urterako ardo karga bakoitzarengatik lau pezta kobratuko dituztela eta “aduanak” Artesiagan eta Almandozen jarriko dituztela.
Merkatuzelaia. Elizondo, 200 urte beranduago. |
**** Francisco Almandozek, Sumusuko jabeak, dio: nola herriko alkateak eskatuz (Elizondokoa), bere etxea utzi zuela kasernetako Dn Luis Desbeslatour koronelaren troparendako eta hauek 90 erreal fuerte 10 marabediseko kaltea egin diotela. Hortaz eskatzen dio Udalari ordain diezaiotela kopuru hori.
Batzar Nagusiak, baietz, bilduko duten lehenbiziko sosekin eginen dutela.
**** Fermin Echeberriak, zurgina, Sumusuan ate bat eta bi kajoi konpontzeagatik, 24 erreal eskatzen ditu.
**** Tomas Larrabek(?), zurgina, hiru lehio konpontzeagatik, 38 erreal fuerte, 10 mr eskatzen ditu.
**** Juan Bautista Elizagoyenek eta Pedro Josef Vicondoak, igurainak/guardamonteak, diote: bi urte eta erdi damaratzatela kobratu gabe biek “personas miserables” (pobreak) eta famila haundiarekin!!
Baietz, bilduko dute lehenbiziko sosekin, eginen dutela.
**** Bartolome de Azcona, Elizondokoa, ikazkina. Ikatza egiteko baimena eskatzen du, Burdingurutxen txondorra egiteko, (naski egurra barne), Istauz aldean (Erratzun) leku mospela dela eta berak dionez, inori interesatzen ez zaiona.
Baietz.
**** Bernardo de Perochenak, elizondarra, dio: nola Masak agindu ziola frantsei (Desbeslatour eta Bellote koronelei) baita boluntarioei (Gorriz eta Ulzurrun kapitanei) ere pagatzea. Berak 4.614 erreal gastatu zituela baina Berako herriak 2.000 erreal eman dizkiola (Bortziria ez zagoen Baztanekin Masan?) eta Baztanek 481 bakarrik. Hortaz berak dio falta diren 2.133 erreal paga diezaizkiotela.
**** Martin de Larrapidek (
Labur
bilduz, frantsek etxea dute Baztanen, Elizondon: tropa ederra izan behar zeren
agintea Jeneral batek baitu. Orain artio baztandarrek ez dute tiro asotsik
aditu, hori bai, pagatu pagatu egin dute bai frantsei bai boluntarioei eta hala
ere, negozioak ez dira moztu: ez Frantziarekin (fazeriak, pattarra, (art)ilea…)
ez Nafarroarekin (ardoa eta ardoa…).
Eta
biziak darrai gerra ixil batean bizi arren: 40 ume sortu, 3 bikote
ezkondu eta 23 pertsona hil (gosea?) Erratzun urte honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario