Baztan
eta Frantzestea
3.kapitulua
: 1810
Urte
honetan, 1810.ean, 300.000 soldadu frantsa Penintsulan daude. Haien kontra
Espainiako armadak ez du egitekorik. Aliatuek (ingelesak eta portugaldarrak)
Portugaleko iparraldean lortzen dute, Bussaco gudan, frantsak geldiarazi.
Arrakasta erdietsiko dutenak gerrilleroak izanen dira eta beren mogimentua
Espainia osora hedatuko da.
Amerika aldean
mogimentu independentista hedatzen ari da ere: Junta Suprema de Caracas, de Cartagena, de Buenos
Aires… edo Grito de Dolores Mexicon.
Europan,
Napoleon ezkontzen da Austriako enperadorearen alabarekin eta Frantziako
Inperioak erdietsiko du bere hedadura zabalena.
1810.01.10 Dagoeneko talde armatuak, boluntarioak, gerrileroak edo dela delakoak arazo
serioa dira frantsendako. Berez hori da eguneroko afera. Biserregeak, Duque de
Mahon, dio “que los pueblos … empleen todos los
medios posibles para la persecución y prisión de los muchos ladrones y bandidos
que esparramados recorren el Reyno…” Etsaia nonnahi dute frantsek.
1810.01.28 “Un papel anónimo ” Batzar Nagusian. ”… y dando a entender en el ydioma bascongado…”
Zer dio izengabeko paper horrek? Proposatzen du Baztango kontabilitatea bertze
gisa batez egin behar dela eta kontable berri bat izan behar. Kontable berri
honek, kontuetan trebatua izan behar, fiantza bat paratu behar duela eta
Baztango boltsan sartzen eta ateratzen den guziaren kontua “exacta ”, baita 14 kopia herriendako egin behar. Gisa
honetan herriko “Concejos o Bazarres ”-ek
jakinen dute zein den Haranaren/Ballearen egoera. Haranak jartzen dituen
arbitrioak ez badira aski zorrak kitatzeko, edo beharrezko derramak egin behar
badira, nork, zenbat, zer, noiz pagatzen duen erreziboetan ongi adieraziko du. “Erreal bat ere ez…/no puede dar un real a nadie…”ezin
du ematen ahal Alkatearen baimenik , “libramiento ”
dio, gabe. Eta hau dena liburu batean Eguberriko Batzar Nagusian ikusteko.
Proposamena onartzen da eta lanpostu honendako Fermin de Archeberroa, Zigakoa,
onartzen dute.
1810.02.06 Batzar Nagusia.Iruñetik aginduak:
**** Estado Eklesiastikoa (apezak, apezpikuak…)
ezin dela sartu afera zibil eta kriminaletan, gauza hauek Magistratu
Sekularrena dira.
**** Hamar egun dituzte “quadrillas de Vandidos … que conociendo su error
han regresado a sus casas…” partidetan ibili diren mutilen zerrenda
Iruñera igortzeko, baita beren etxeetatik falta direnenak ere.
**** Eta bertze agindu batean ia gauza
bera errepikatzen, “ los mozos que han tomado
partido en los Voluntarios ”-en zerrenda.
Agindu
hauek Nafarroa osorako ziren eta honek ez du erran nahi deskribitzen zutena
Baztanen gertatzen ari zela.
1810.03.01 Batzar Nagusia: Gai aunitz dute
tratatzeko:
****Ardoarena, “provisión del vino”, afera serioa, alkateak
prezioa markatu behar: ordu artio pinta batek 28 marabedi balio zuen, gaurtik
aitzina, bi karioago, 30 marabedi.
(1
pinta = ±0,7 litro )
**** Baztango Haranak(Balleak)
1500 fanega arto, 750 kintal lasto 1,500 arroba xuritondoko (lastaireak egiteko) kontribuzionea pagatu
behar zeren hola Duque de Mahon-ek agindu baitzuen. Eta 14 herri artean
banatu behar eta baimena ematen zaie herriko alkatei apezek bildu duten “detxema edo hamarrena”-tik eta primitzietatik
behar dutena hartzeko.
(Detxema/Hamarrena/diezmoa eta primiziak: Herri bakoitzean Elizari (apezari) pagatzen zitzaion zerga:
Ehunetik hamar (%10) hondasunaren arabera, hau da, gero eta gehio zuenak
gero eta gehio pagatzen zuen )
**** Dirudienez, ari
dira Baztandik “ogi egosia”
ateratzen Frantzia aldera, legearen kontra, kontrabandoa. Eta kontutan izaten
gan den urteko zitua txarra izan zela eta gaztain guti bildu zela, argi dago
aurten herriek aunitz sufrituko dutela, batez ere pobreek. Hortaz
serio jartzen dira eta horretan
harpatuko dutenei zama eta zamaria konfiskatuko dizkiete baita dagokion isuna
paga arazi ere.
**** “Arront
sobera/muy excesivas “ kargak ari da Baztan pagatzen frantsei eta
boluntarioei, aldizka/alternativamente, eta nola zorretan sartzen ari da, arbitrio/zerga
berriak jarri beharko dituzte eta horretarako “
Juntas ó Batzarres” egin behar herrietan.
**** Gauza gehio tratatu zuten eta
akitzeko Sunbillatik etorri zitzaien karta, non sunbillarrek proposatzen baitie
elkarte bat eratzea mendiko basa bitxien kontra, otsoak, egiteko eta proposamen
horretan 100 pesoko saria eskeintzea otso bakoitzarengatik, pagatzeko elkarte
horretan daudenen artean. Aferaz solastu ondoren, erabaki zen.
Eta
hola akitu zen batzarrea.
1810.03.24 Batzar Nagusia. Donezteben dagoen
frantsen buruzagiak baimena ematen dio Alkate jaunari milizia bat antolatzeko “ con
el unico objetivo de rechazar a los Brigantes ( Boluntarioak) eta beren etxeak defenditzeko…”.
1810.03.29 Gerra ixila (Baztanen ez dira tiroak
aditzen , oraingoz ).Orain artio Boluntarioak Nafarroa osoan barna ibiliak
dira, batez ere errege bideetan, ekintzak egiten. Javier Minaren menean
kalkulatzen da momenturako 700 gizon
zirela eta Leridako Junta Centraletik aginduak hartzen. Martxoaren 29an Labianon
dago, Monrealen ondoan. Frantsek jakin dute
handik dagoela, inguratzen dute eta preso hartuko. Orduko gobernadoreak,
Dufour jenerala, bizia barkatu eta Frantziara deportatu. Han pasa zuen gerra
guzia. Honek guzi honek Boluntarioen zatiketa ekarri zuen.
1810.04.10 Gobernadoreak,
Dufour jenerala, amnistia
proposatzen die Boluntarioei, prebosten buru gabe gelditu direla, maiatzaren
lehenean baino lehen entregatzen baldin badira.
1810.04.23 Egun
honek balioko du afera markatzeko baina dena azkar izan zen. “Corso Terrestre”-arenak
barreiatuak ziren, baino Javier Minaren osaba, Francisco Espoz Ilundain,
haien burua bihurtu zen, honek Junta Centralaren baimena lortu zuen eta
Nafarroako boluntario guzien nagusia edo ugazaba izatea erdietsi zuen: bere
aginduak onartu ez zituenari, afusilatua. Euskalduna zen, nekazaria, gauzak antolatzeko
arras ona eta abizena edo deitura aldatu zuen: Espoz Ilundain orain Espoz y Mina izanen da. Berarekin
biltzen dira gure dermioetan barna ibiliko direnak: Felix Sarasa, “Txolin”,
Matias Ilzarbe eta Francisco Antonio Zabaleta, “Beltza”.
1810.04.29 Batzar nagusia. Diru eskax Baztango boltsan. Batzarretara 50 bokal etortzen ziren orain artio, momentu honetarik aitzinat 34 aski izanen dira. Murrizketak orduan ere ! Hala ere, alkateak soldata bat eskatzen du. Zer ba? Doikebe audientzia egunetan, bertzeen bazkariak parte bat pagatu behar eta “baile”-arena (herriko mutilarena) osoa.
1810.05.12 Batzar nagusia. “Pobreek eska dezatela beren kuartel propioetan eta bidenabarrekoan
daudenei, arrotzak direnei, ez diezatela utzi inon egokitzea.
1810.05.23 Batzar Nagusia. Gauza bera: pobreak.
Gaurko egun “Gizarte Laguntzarekin” bezala, dirudienez, orduan ere bazen
asistentziaren bat eta Batzarrak
diskutitzen du nola ez dakiten “egiazko”
pobreak nortzuk diren, pobre bakoitzak bakarrik bere kuartelean mugitu ahal izanen
da eta gisa honetaz kontrolatu ahal izanen zaie. Bidenabar direnak, laguntza
minimoa eta aire.
1810.07.04 Batzar Nagusia.
**** “Ogi egosiek” 13 marabedi ostatuetan eta 12
plazetan balio izan behar dituzte. Ez dute erraten ogiaren pisua zein den baino
libera batekoa izanen zen. Urte batetik bertzera prezioa 4 erral igan da.
**** Baztango mediku “conducido”-a Don Jose
Mayora da eta herriko batzarretan bere egoeraz solastu behar dute.
**** Baztanek 48.060 rf 10 mr zor dizkie partikular batzuei eta zor hori
kitatzeko erabakitzen dute “vezino”-en(etxeko
jaunak) artean eta baita “havitantes”-en
(maizterrak eta ofizialak) artean ere, zor hori banatzea eta partekatzea.
1810.07.11 Aste bat beranduago,Batzar nagusian. Medikuarendako herrietako batzarretan errana:
Erratzun diote bazekitela noizenbehinka Baztandik lekutzen zela, baimenik gabe,
bere betebeharrak ez dituela betetzen, ez dutela dirurik bere “errenta”
pagatzeko, kontutan izanik zenbat kontribuzione pagatu behar duten, eta
momentuz zirujanuarekin “ asistencia del cirujano” aski dutela. Almandozek dio maiz
abisatu behar diotela harat joateko, Berroetak pagatzen diotena sobera dela,
Zigak deitzekotan ez dela agertzen, Iruritak joaten dela baimenik gabe,
Lekarozek dio batzarrera jende gutti agertu zela, Elizondok “la condución del Medico”
gaizki egina zagoela, Arizkunek dio errenta berberarekin bi mediku pagatzen
ahal zirela eta proposatzen dute bat Iruritan egon zedila eta bertzea
Arizkunen. Alkateak dio nola bere baimenik gabe medikua Azpeitia aldera gana
zela eta Lizasoko medikua bere lana egiteko agertu zela baina azken hau bi egun
ondoren Lizasora itzuli zela.
Eta
hau dena erran ondoren, erabaki zuten ondorengo Juntara ekarri behar zela ”… la escritura que se le otorgó a Don José Mayora para la
actual condución…”.
1810.07.12 Tropa frantsak mantendu behar dira, eta hilabetero? Kontribuzionea
pagatu. Dirudienez hor nonbaitetik dirua atera dutela eta zorrak kitatzeko
gutiago pagatu beharrean direla. Hala ere, herri bakoitzak , konparazionez
Erratzuko kasuan, bilatu behar du nola lortu dagozkion 9.927 erreal de vellon.
1810.07.14 Bandoa.Dufourrek agindua: Hamabortz egunen buruan , Nafarroako
herri guziek kanposainduak eraiki behar dituzte, ordu artio izan duten
usadioarekin, hau da, hilen gorpuak elizaren barnean lurperatzearekin
akitzeko.
Orduko izanen dira
Baztango kanposainduak?
1810.07.21 Baztanek Martxoko kontribuzionea ez du
ordaindu: 41.730 r.v. eta hori tramitatu behar duenak, Juan Miguel de Echeberria,
agintzen die paga diezaiotela berari Irunen , edo
bertzenaz , Baionan Monsieur Bernardo Marsan e Hijo-ri, bertzenaz frantsen armadaren errepresaliak jasanen
dituztela. Baztanen arrapostua: Dirua biltzen hasi zirenean, boluntarioen
burua, Zabaleta, enteratu zela eta Baztanen agertu zen diru hori eskuratzeko
gogoarekin, eta bera gana ondoren , berriz saiatu zirela diru hori biltzen
baina hara non Felix Sarasa bere partidarekin Baztanen sartu zela eta bilketari
berriz utzi izan behar zioten. Dirudienez,
Zabaletak (Beltza) Lesaka aldean zuela bere
altxalekua eta Sarasak (Txolin) Ultzaman.
1810.08.04 Gobernadore
berriak, Reille jenerala, martxan jartzen du berriz “Nafarroako
Diputazionea”.
1810.08.08 Espoz y Minak hiru batailon baditu:
bere iloak 700 soldadu zituen, berak 2.000
baino gehiago,1.
Batailona berak gidatuko du, 2. Cruchagak eta 3. Lucas Gorrizek.
Erdian, Inperioaren arranoa |
1810.08.18 Reillek,
gobernadoreak, “Dirección de Policía Militar”
antolatzen du eta haren burua Mr Jean Pierre Mendiry, euskalduna, nafarra, baina bertze aldekoa. Konbentzioneko
gerran gure mendietan ibilia. Nafarroako historiografian , Satanas. Kartzelak
martxan jarri zituen: Convento de las Monjas
Recoletas eta Carcel Real. Biak
Iruñean.
1810.08.28 Espoz y Mina Ultzaman dago bere tropa guziarekin eta Iruritako bidea hartzen du. Bidean , Cruchagak bere Bigarrenarekin 900 granadero frantsekin topa eta irabazi.To! Espoz y Mina eta bere soldaduak Iruritan hiru egun pausatzen dira eta Leitza aldera lekutuko dira zeren frantsak hurbiltzen ari baitira. Iruritan dauden bitartean Sarasaren laguntza izan zuten. Boluntarioek dirua lortzeko bideetan “Aduanak” jartzen zituzten eta “arbitrioak” kobratzen zituzten beren kausarendako.Aduanen nagusia, Felix Sarasa , beti Minaren menean.
1810.09.15 Batzar Nagusia. Baztanen aberastasuna
komunalean dago. Bi urte erabiligabeko lurra bertze batek har dezake. Hala zen
Baztango legea. Baina momentu honetan Udaletxeak ez du dirurik frantsek eta
Boluntarioek eskatzen diotena pagatzeko.Fondoak lortzeko proposamena egiten du
komunala, “ etxia/cercado” dutenei, diru
baten truke, bi pezta gizalur bakoitzarengatik, lur hori “propiedad absoluta” bihurtzea. Denek ez dira
ados. Botaketa: 38etarik, 35 alde. Emaitza ikusia, komisione bat antolatzen da,
Iruritako Pedro Josef Hualde eta Elizondoko Juan Luis de Mutuberria, dagokion
autoritatearekin (Nafarroako Diputazionea?) afera xuritzeko. Bi hauetarik,
baten bat eritzekotan, Erratzuko Jose Juaquin Gaston, suplentea.
1810.10.08 Sarekada
Baztanen. Iruñeko Carcel Real. Juan
Antonio Echeverri, apeza, Vicario de Elizondo. Preso.Hamarrean libre. Kartzela
berean, Pedro Miguel eta Pedro Joaquin Echandi, Almandozkoak. Preso. Pedro
Miguel 14an eta Pedro Joaquin 19an libre.
1810.10.10 Batzar Nagusia. Agintari frantsek diote nola “…Voluntarios armados en quadrillas pequeñas de quatro, seis u ocho
dispersos de sus compañias..” ari
direla “… causando extorsiones…” agintzen
diete herriko alkatei (Justicias) jende hauek preso hartzea, bertzenaz preso
izanen direnak alkateak eta herrietako printzipalenak. Batzar Nagusiak
erantzuten dio agindu honi adierazten Baztango jendea “…sakabanatua
bizi dela/vive esparramada…” kasu batzuetan herrietatik arront urrun,
eta agindua betetzekotan Haranaren akabaila izanen zela, zeren “…quasi inebitable la Muerte de los Yndividuos que componen las
Justicias pues de resultas, por los que se llaman Voluntarios serian
afusilados como estan amenazados por
varias veces…” Norbaitek izan nahi zukeen alkatea izan?
1810.10.16 Batzar Nagusia. Irailaren 17etatik 700 soldadu frantsa Elizondon
dute erresidentzia “…fija residencia…”,
eguneroko bazkaria eman behar zitzaiela, eta gainera 1.000 ano/razione
erreserban . Baztanek ezin duela hornitu hainbertze janari eta Conde de
Reille-ri, “.. Gobernador de este Reyno..”
eskatzen dio karga hori Amaiur, Etxalar, Igantzi, Arantza, Lesaka eta Bera
artean banatzea, zeren herri hauek ez zuten troparik beren baitan.
Convento Monjas Recoletas-Iruñea |
1810.10.16 Iruñeko Carcel del Convento de las Recoletas. Josef
Maiona (Mayora?Medikua?). Preso. Baztangoa. Urriaren 31n libre utzi zuten.
1810.10.26 Iruñeko Carcel del Convento de las Recoletas. Martin
Josef Echebarren, Iruritako apeza. Preso. Bi egun beranduago Frantziara
deportatua.
1810.11.18 Batzar Nagusia. Urte honetako Baztango
herrietako alkateak ?
Baztan : Don Fermin de Archeberroa
Erratzu: Miguel Jose de Yrigoyen
Arizkun: Francisco de Yribarren
Azpilkueta : Francisco Canuto de Migueltorena
Elbete: Tomas de Etulain
Elizondo: Juan Jose de Echenique
Gartzain: Juan Jose de Yriarte
Irurita: Juan Miguel de Arraztoa
Lekaroz: Juan Francisco de Anchorena
Oronoz: Manuel de Gamio
Arraioz: Antonio de Gamio
Ziga: Jose Antonio de Yndabere
Aniz: Martin de Urrutia
Aniz: Martin de Urrutia
Berroeta: Lorenzo de Meoqui
Almandoz: Francisco de Echenique
Afera? Ardoa, pattarra.Orain artio ardoaren errenta edo
negozioa enkante baten bitartez adjudikatzen zen. Enkantean kandela, argizeri
bat, piztua eduki eta irauten zuen bizkitartean, erremateak egiten ahal ziren.
Gisa honetan, Udaletxeak diru franko lortzen zuen eta aldi berean ardoaren
prezio markatzen ahal zuen. Baina momentuko egoerarengatik, gerra ixila,
sistema honek ez du funtzionatzen eta ardorik gabe gelditu dira!!!!! “..
hasta haber faltado enteramente ese
genero…”. Horregatik gure alkateek proposatzen dituzte holako
arauak:
**** Nornahik sar dezake
ardoa Baztanen
**** baina 10,11, 12 kantaretako karga bakoitzarengatik “
un peso duro” pagatuko duela,
(1 kantara = 16 pinta = ± 12 litro )
**** eta kontrolatzeko
trafiko hori, norbait “ de confianza” Almandozen
bat eta bertze bat Artesiagan egonen direla (saria 2 ½ erreal fuerte
egunero),
(1 real fuerte = 2 erreal de vellon)
**** eta pertsona horiek
kuaderno “en
quarto” batean dena
apuntatzeko eta “recibo” emateko.
**** Igandetan apunte horiek Alkateari
erakutsi behar dizkiotela.
**** Pattarrarendako “arbitrio/zerga”
berriak: Frantziakoak “… por ser de calidad
superior…” 2 erreal fuerte pagatu behar eta Espainiakoak 1 ½ erreal.
(Cognac eta orujo?)
**** Frantziako pattarra kontrolatzeko, Erratzun eta
Arizkunen egon behar dira gure kontrolatzaileak eta ardoarekin egiten diren
tramite berak egin behar. Ikusten denez Frantziarako trafikoa ez da moztu.
****
Betetzen ez dutenak, justiziarekin ikusi
behar: isuna ?
1/3 bat
Udaletxearendako, 1/3 bat Epailearendako eta 1/3 bat
salatari/ arrapatzailearendako.
Hau
guzi hau proposatu zitzaion“… a la autoridad
competente”.
Nafar boluntarioa.1810 |
1810.12.00 Kuriositate bat. Hilabete honetan uniforme berriez edo garbiez ornitu aparte, Espoz y Minak bere boluntarioei agintzen die ilea motz dezatela, bai, mozteko, luzea, zikina eta zorriz betea zutelakoz . Napoleonek gauza bera egina zuen, arrazoi berberatarik, bere soldaduekin. Moda berria Europan: gizonak, kalimurritz.
1810.12.27 Batzar Nagusia. Alkatearen aitzinean Baztango hamalau herriko jurado berriek zin egiten dute “… sobre la señal de
Eta
biziak darrai: Erratzun 38 haur sortu ziren, 7 pertsona hil eta 7 eztai ospatu
ziren urte honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario