domingo, 4 de marzo de 2012

Baztan : 1820/1823...Errealistak,Erratzu eta Ramon Ger

Baztan eta errealistak
Erratzu eta Ramon Ger
                                                                                        Auza / Erratzu
                
Urtea 1820. Espainia aldean aferak nahasiak ziren.
Bere Ameriketako Inperioa erortzen ari zen. Ameriketako independentistak joka ari eta iraultza kontrolatzeko,
Espainiako monarkiak gudaroste bat prestatu zuen. Betiko historia, txapuza ederra, armada horrek bi urte, bida !!!,  
emanak zituen Espainiatik itsasoko bertze aldera joateko esperoan. Soldaduen artean, erratzuar bat, Miguel Jose
Gaston, kapitaina, Iriarteko semea. Hondarrean, ofizialak aspertuak, golpe de estado eman zuten.
 
1820. 01. 01  Burua Rafael de Riego jenerala zen eta
erregeari, Fernando, Nafarroako Erresumean
Hirugarrena (III) eta “De las Españas”
 Zazpigarrena  (VII), behartu zioten 1812.ko
1820. 02. 10   konstituzionea (Cadizkoa) onartzea.
 
Espainia aldean bi partido: liberalak( gobernua) , eta
kontra, absolutistak edo errealistak (erregerenak), gero karlistak izanen direnak.


NOMENKLATURA : Kontutan izateko izenak
TRIENIO LIBERALA : 1820…1823

             LIBERALAK                     ERREALISTAK                                                     

Gobernua

Errege Konstituzionala

“peseteros”

Milicia Voluntaria
Guardia Nacional
Ejercito
·        Regimiento  Toledo



Miguel Jose Gaston
Errebeldeak

Errege Absolutoa

“facciosos”

Division Real de Navarra


·        1º Batallon Alto Aragon
6º de Navarra


General Quesada
General Guergué
Comandante Ramon Ger


Historia honetan pertsonai batzuk ditugu:
·        Quesada eta Guergué jeneralak, biak absolutistak,
elkar Baztanen ibiliak eta karlistadetan berriz
agertuko direnak, hori bai, kontrako bandoetan.
·        Bertze personaia Ramon Ger dugu, bitxikeri bat Erratzuko historian.
·        Eta Miguel Jose Gaston, erratzuarra. Gure Miguel
Jose militar profesionala zen, eta Riegoren
golpearen hilabete batzuk baino lehen, armada utzi
eta etxera itzuli zen doikebe Iriarteko
etxekojauna izateko zeren bi urteren buru
ezkonduko baitzen eta etxeko aferetaz arduratuko
zen. Beti herritik kanpo ibilia, Napoleonen gerletan zaildua (Zaragozako setioan egona eta Frantzian
preso), artileriako kapitaina eta Erratzun gelditu behar. Liberala. Ikusiko ditugun urteetan (1820/23) eskusa ederra izan zuen bere “afizio/ofizioa” lantzeko.
Kuriositate bat. Gaston Iriarteko familiak militar
franko   zuen bere baitan eta denak liberalak, bat
ezik: Luis Gonzaga Gaston (erratzuarra ere), Miguel Joseren osaba. Hau koronela zen, absolutista, eta bere karrera militarra “Mariscal de Campo” bezala akituko zuen. Artista.

Bizkitartean mundua biraka. Konparazionez, Beethoven
bere 9. Sinphonia konposatzen ari zen, baten batek
(Caramel ?) goxoak asmatu, Pelletier batek kinina deskubritu eta Ecuador independizatuko zen.

Baztanen? Azaroaren zortzian  Cortes Generales-en dekreto (Decreto LXXXIII:Establecimiento de aduanas…”) baten arabera Madrilgo Gobernuak erabakitzen duresguardo de primera linea” bat Erratzun jartzea eta de segunda linea Elizondon eta Arraiozen. Gure lehenbiziko karabineroak?

Eta Erratzun?  Francisco Arguinenak, urte horretako Erratzuko alkate jaunak, 126 erreal eta 32 marabedi igorriko dizkio Tomas Iturralderi, Baztango Alkate jaunari. Zertaz? Hiru otso hilketaren partea pagatzeko.


                               
Ez dute erraten non ehizatu zituzten otso horiek (Otsondon? Otsomeakan? Otsotegin? Otsamaietan? Otxaskon?), baina Baztango dermiotan, naski baietz.

       1821. urtean , Pedro Mª Suquilbidek, Erratzuko alkateak, Baztango Alkateari elearazten dio 81 mutil “utiles” (kintoak) badirela herrian eta bakoitzengatik 10 erreal emanen dizkiola akordatu zuten bezala.
1821.08.13       Bitartean, Espainia aldean politika zinez zakartu zen. Gobernu liberala onartzen ez zutenak gero eta bortitzagoak eta gero eta ageriagokoak : partida solte absolutistak agertzen dira ( maiz “guerrilleroak” izan zirenak) eta horren adierazlea  uztailaren 13an gure muga ondoan pasa zena : apez bat, artzain bezala mozorrotua , preso hartuko dute “gure karabineroek” (El sargento 2º Felipe Vera eta el Cabo Domingo Gonzalez) : monje benediktinoa, Mauro Iglesias, “Cura Merinoren
( guerrillero-ohia) ” partidakoa. Burgosa igorria eta han akabatua.
Hilabete berean Peru liberatu zen, Irailean Guatemala, El Salvador, Honduras, ...Mexico, denak armaz eta bortxaz.

Nafarroan? Espainian bezala, batzuk liberalak, haien artean baztandar franko, eta bertze batzuk errealistak.
Diferenziarik Espainiarekiko? Erreakzioa: Nafarroako errealistak hasi ziren organitzatzen eta mugitzen.

                                           Santa Aliantza
Eta Europan, zer? Santa Aliantza: Europako estatu haundiak, Frantzia, Prusia, Austria eta Errusia , denek erregeak zituzten, liberaleen kontra, hau da errealisten “laguntzaileak”.

Nafar absolutistek badute beren kronista  : Don Andres Martin, Uztarrozko apeza.

1821. 12. 11     Abenduaren 11n Don Andres Martin eta bere kideek beren partida antolatu , Division Real de Navarra, eta Nafarroako Erresuma (probintzia ez !!!) korritzen.

1821.12.16    Mugimentu hauek eragina izan zuten Baztanen. Abenduaren 16an Baztango “Milicia Voluntaria” Elizondon bildu eta erabaki bi konpainia antolatzea . Bakoitza ehun soldadukoa, ofizialak barne. Bata Zigan (Basaburua eta Erbereko milizianoekin) eta bertzea Elizondon (Baztangoiza, Elizondo eta Elbeteko milizianoekin).
Bi eguneko txandetan, ofizialak ezik. Bailarako Etxeak emanen dizkie bina libera ogi, hamabina ontza haragi eta pattarra pinta bana , zortzi soldadurendako. Zerbait gertatzekotan, ezkilak jo eta gisa horretan herri guziak ohartarazi, miliziak konbokatu eta prest egon “bakea” defendatzeko.

Bi gauza: bata, zorionez baztandarrendako, errealistak Agoizko merindadean ibili ziren ia gehienez, eta bida, guk ezagutzen dugun muga oraindik ez zagoen ongi erabakita: konparazionez, Aldude eta Urepel frantsak ziren baina non akitzen edo hasten ziren ez zagoen garbi, gaurko mugarriak ez baitziren : 1856.ean hasi ziren kontu horrekin.

(Sentitzen dut baino lortu ditudan informazione guziak erdaraz daude. Mantenduko dut orduko grafia)


Konparazionez, halaxe agertzen da orduko egunkarietan ,
1822.01.02   El Espectador 1822.01.02 En Alduides han sido
cogidos por…Gaston (gure erratzuarra) comandante de la milicia de Bastan… don Santos Ladron…la muger de Juanito y otros hasta… diez… su mayor parte curas y cabezas de facciosos. Aunque …aprendidos en territorio español, los ha detenido el alcalde de Alduides, hasta que el gobierno frances… declare…sobre la entrega…”

1822. 01. 11   Division Real de Navarra, lasterka egin, bere zonaldea korritu baina  Urtarrilaren hamaikan (hasi zenetik
juxto hilabete bat beranduago)  Frantzia aldera pasa eta han gelditu hilabete batzutan  hobekiago antolatzeko.



1822. 00. 00 1822. urtean gara. Pedro Miguel Arozarena , Erratzuko alkate jauna. Kasu honetan gure kronista erratzuarra dugu. Miguel Jose Mariano Irigoyen Dolarea. Buztinagako semea. Apeza.

               Buztinagako bi arrano: bi apezpiku
                                                                                                      Bata : Juan Lorenzo Irigoyen Dutari(1712/1778)
                                                                          Bida : Miguel Jose Irigoyen Dolarea(1785/1852)
                                                          
Berrogei urte beranduago Calahorrako apezpikua (lehenago Zamorakoa) izanen da eta han hil eta lurperatua 1844.ean.

 Errazu …es uno de los catorce lugares de que se compone el Noble
Valle y Universidad de Baztan…Distrito de Baztangoiza…al pie
de Auza y Gorramendi y los rios Gorostapolo y Aranea…Sobre estos
rios hay cuatro puentes de piedra, dos molinos y un batan… Tiene
muy buenos edificios, y las calles perfectamente empedradas. Dista de Pamplona diez leguas y parte términos con Arizcun, Maya y por los puertos de Elorrieta, Yzpegui y regatas de Urritzate y Arizacun con Banca, Baigorri, Bidarray e Itsaso …Su población consistia en 1822 …en mil doscientas diez y seis almas… Gorostapolo que consta de diez y nueve casas… y ciento cincuenta y dos almas, …Yarbil con trece casas y ciento quince almas….en 16 bordales de Aritzacun habitaban en todo el año sesenta y ocho almas: en 21 caserios de Urrizate 64 ; en 13 de Iñarbegui cuarenta personas y en Zudayeta quince y finalmente en 14 bordas de Unchide …ciento cuatro almas. La antigüedad de Errazu es … la del valle, pero en el apeo … en 1366 no resultan mas que once casas, siendo notable que no se encuentra … la de Apezteguia… Los frutos que se recogen … son trigo, maiz, alubia, manzana y castaña:.. es tambien interesante la cosecha de heno… y la de navo…  manteniendose en tiempo de paz setecientas cabezas de ganado vacuno, y como catorce mil de lanar, ademas se cria bastante ganado de cerda, pero en lo antiguo se criaba mas; hay tambien lino y en las huertas… cerezos  y nogales… ciruelos y nísperos .. abundan más …los castaños y los robles en los valles y… las ayas en las alturas…. Y la de patata modernamente …
La Yglesia parroquial que esta dedicada a Sn Pedro se halla servida por un Rector y dos Beneficiarios….Sacristan lego que suele ser lo de Maestro de escuela y una…serora. La iglesia.. el crucero y capilla mayor es obra del año 1567… y la fabrica nueva de 1722.  El claustro…se hizo .. en 1778.  La Yglesia está en terreno de Hugaldea y la casa Rectoral, que en lo antiguo era la que hoy se llama Elizechea, se halla en terreno de Apezteguia por compra… por los años 1630 a 1640… Hay tres hermitas..San Pedro Advincula..se erigio en 1625 a instancia del pueblo y fue reedificada por el año 1739….de la Virgen de los Dolores… por devocion del Capitan Lastiri, hijo de la casa de Bicondoa…Sn Gregorio Magno ... incendiada por los franceses en … 1794 … fundada ….
por  Dª Joaquina Iturriria….”


Uda ondoren errealistak, Division Real de Navarra,  berriz hasi ziren Nafarroa korritzen baina orain ez dira partida ustelak, batailonak baizik. Afera seriotu zen. Egoerak gerra itxura hartu zuen.

Apirilean Toledo errejimentukoak (liberalak) Alduderaino sartuko dira  Juanillo facciosoa kontrolatzeko.  Kasu honetan, muga, non dago?
Aldudeko komandanteak (Monsieur Bazaine) hiru preso libratuko ditu (Koronel Gruchaga eta bi soldadu) “faccioso” batzuek Nardues aldean harpatu zituztenak eta Aldudera preso eramanak. Baino holakoak ez ziren arruntak.

1822.06.11     Ekainaren 11n, Erratzuko miliziak 30 gizoneko talde bat muga korritzen ikusten dute. Erratzuko, Arizkungo eta Elizondoko milizianoek segitzen diete parean. Hondarrean, facciosoak  Banka aldera joaten dira. Fusilak eramaten zituzten, bakoitzak hiruna!

El Espectador, 1822/08/22 :Los Alduides son tambien para tal canalla un buen recurso, porque allí se retiran los perseguidos en España. Este valle se compone de habitantes de ambas potencias…”


Batzuetan irabazi, bertzetan galdu baina errealisten Division Real de Navarra haunditzen eta gizentzen. Armak, nondik? Beren aliatuengandik, Frantzia aldetik. Eta hemen erratzuarrak: gure aitetxien aitetxien denboretan gaude.
1822. 07. 17 Eguna , Uztailak 17, urtea 1822.a.

El Universal”,  Madrid,  Viernes 26 de Julio de 1822

“Los patriotas del valle de Baztan cogieron estos dias 18.000 cartuchos y algunos fusiles, sables y otros efectos de guerra que venian desde Francia á los facciosos de esta provincia.
Luego que llegó á noticia de la  llamada junta apostólica ó de la fé, cuyo presidente es el infame canónigo Lacarra (hombre tan disoluto que actualmente se está curando de un mal que el pudor no permite nombrar), pasó un oficio a los alcaldes del valle para … la devolución de dichos efectos, amenazando … á todos los habitantes con muertes, incendios, saqueos y todos los estragos que una rabia verdaderamente infernal sugiere á esta caterva de monstruos.

Recibido en Errazu este oficio, sus valientes milicianos voluntarios contestaron de este modo :”Es seguramente estraño que un ministro del altar se esplique en los términos que vd. lo hace con los demas de esa junta insignificante, en el oficio que con fecha del 12 del presente ha recibido el regidor de este pueblo, pues aquí no hay ayuntamiento; debiendo manifestar en contestación (que no merece) que si quiere, como se exige, que se devuelvan las municiones aprehendidas por la valiente y heroica milicia, serán devueltas desde luego a fusilazos si sus acaudillados engañados tienen la osadia de pisar este suelo sagrado”.—Errazu 14 de julio de 1822. – Firmado por los oficiales de la milicia.

                               Division Real de Navarraren ibilbideak Nafarroan

Bizkitartean errealistak Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erro, Zangotza eta haien inguruetan jaun eta jabeak eta gero eta bortitzagoak. Abuztuan Baztan aldera joatea erabakitzen dute (ene ustez erratzuarrek hartutako kartutxoak  eta armak berreskuratzeko) eta horretarako pintza moduan urbiltzen dira. Armadaren (Division Real de Navarra) multzo haundiena, Quesada jenerala, Belaten barna eta Guergué jenerala Erratzurat Alduden barna! Hau da, mugarik ez! Hiru egun eman zituzten Baztanen.
Bere kronistak, Don Andres Martin,  hala dio :

“El dia 20 del mismo salió el cuartel general realista de Lumbier para Baztan, y habiendo llegado a …Aoiz, mandó…al general Guergué … para entrar en Baztan por el punto de Errazu, mientras que el cuerpo de la división caminaba … por el puerto de Belate.  
Llegó el cuartel general a Lanz…el 21….y pasar en aquella noche el puerto de Belate… a poco rato sobrevino la tempestad de una furiosa lluvia.. El cansancio de tropa por la marcha de 10 leguas   ( ± 50 km )…..quedandose la mayor parte acampada en el alto del puerto, cuyo camino era tan estrecho y peligroso, que á la derecha corria la linea de una gran peña rapada sin abrigo y á la izquierda un barranco espantoso, donde cayeron algunos caballos y brigaderos…Al amanecer del dia 22  partio toda la coluna para Almandoz, donde entró entre siete y ocho de la mañana…. Los individuos de la junta alojados en la misma casa del general, se hallaban acordando con este sobre las medidas… cuando entre 11 y 12 de este dia llegaron de Elizondo tres diputados del valle, ofreciendo al general  y á la junta los pacíficos sentimiento de sumisión y respeto… asegurando que todos sus vecinos no querian la guerra sino la paz  La junta y el general los oyeron muy despacio, y nada satisfechos de la sinceridad de su embajada, les contestaron :
Primera : Que el valle entregue luego los 20 © (mila) cartuchos que debe á la división, ó en su defecto su importe.
Segunda : Que todos sus vecinos deponiendo las armas, se retiren en el momento a sus hogares…
Tercera: Que presenten en Elizondo todas las armas que haya en sus pueblos…
……………….
Con las demandas referidas… marcharon los comisionados del valle dos horas
antes que la division partiese para Elizondo, a donde llegó ésta para la noche, y en él descansó dos dias, que fueron el 23 y 24.
En este tiempo no cesaron la junta y el general de persuadir a las autoridades…los infaustos resultados que experimentaria el valle si no cambiaba la adhesión al sistema de la anarquia , en amor y fidelidad al Rey nuestro Señor…A consecuencia de semejantes medidas solo multaron a algunos pocos, que … eran marcados por decididos a favor del pretendido gobierno y sistema constitucional... Ademas presentó el valle en Elizondo unas 300 armas de fuego, protestando que eran las únicas que se conservaban en sus hogares.
Los jóvenes armados que habian fugado con la partida de los guardas, se hallaban refugiados en las espesuras de los montes, observando de sus
alturas la dirección y movimiento de los realistas
La junta y el general convencidos por la fuga de los principales agentes
revolucionarios , y de la mayor parte de los jóvenes que siguieron a estos, de que no era todavía llegado el tiempo de atraher a este valle al partido de la razon.. se respetaron… las personas y propiedades….


1822. 08 .23   La segunda division, que estuvo en Errazu bajo las órdenes del 2º comandante D.Juan Bautista Guergué, observó la misma conducta de moderación, de suavidad y dulzura, tanto en este pueblo doblemente liberal, según la fama de su propio pais, como en todos … hasta Elizondo, a donde llegó en la noche del 24, reuniendose en él al cuerpo principal de la coluna realista. A la mañana siguiente muy de madrugada rompió la marcha… para Espinal…

Honetaraino Don Andres Martinek diona baina  prentsa ofizialistak  El Espectador, Madrid 1822.08.30  hala kontatzen du: “Quesada entró el 22 por Oronoz y Juanito…por Almandoz, donde saquearon la casa del cura.”
Baztango liberalak eta “el resguardo militar” Bera aldera eskapatu ziren eta handik Irunera. Gobernuak erreakzionatu zuen eta 24an Iruñetik Koronel Tabuenca soldadu, zaldi eta kainonekin Baztan aldera abiatu zen, bizkitartean Irunen zirenak kontraatakatu zuten. Quesada & Cia Baztan utzi zuten.



Hau dena izan zen? Bai to!
Erratzuko kontuetan agertzen da herriak zenbat pagatu izan behar zuen urte horretan armadari: garia(ogia), artoa, ardoa, maindiriak, mantak, koltxoiak, oiloak, 10 aratxe, 19 ardi, 5 behi “bagages”… Dirutan 5.402 erreal eta 4 marabedi.
Eta dena ez zen izan Division Real de Navarra rendako.

Armada liberala (Regimiento de Toledo) ere Erratzutik (eta Baztandik) pasa zen eta jateko (“750 raciones de
pan “ )  ere eman behar zitzaion bere tenorean. Hola agertuko da urrengo urteko kontuetan :

        Id habiendo hecho contar Juan Miguel
Ostiz y Dominica Echeverria Posaderos de
Errazu, que en los meses de Feb.o, Marzo y
Abril, suministraron pr. Cuenta del valle
á la partida del Rgimto de Toledo 740 rac.
de pan y que no satisgfizo su importe
sele abonan al mismo Pueblo de Errazu
p.a que los haga a los interesados à precio de
9 reales cada robo y componen 26 robos y ½      238rs   19mds

1822.08.16     Bidenabar, hemen “El Diario Constitucional de Barcelona”-ko egunkariak diona :” En el 16 de agosto… llevando preso a Zaragoza desde Huesca a  GER se fugó desde Zuera… y que sucedió? Que luego… Ger levantó su faccion y el que lo dejo fugar se incorporó a él…”
Nor da Ger hau? Beranduago ikusiko dugu.

Division Real de Navarra, absolutistak, Aragoi aldera , urrian Kataluniara eta azaroan berriz Nafarroan.
Beti mugitzen.
Eta Baztandarrak, gehienak liberalak, zer? Mugitzen ere.




Donmartinena/Lantz
1822.11.11     El Diario Noticioso de Sevilla, 1822-11-11
“La noche del 11 salio el capitan… Miguel Jose Gaston con la milicia voluntaria… a dar un paseo militar y … vuelto después de haber atacado… Iraizoz, con dos prisioneros, 5 fusiles con sus bayonetas… y muerto … al sargento… de facciosos ...F. Lacunza …de…Lanz, dueño de la casa Donmartinena”.


Errealistek bi ospitale bazeuzkaten Nafarroan, bata Burgin (Erronkarin) eta bigarrena Luzaiden. Hondar hau 1822.eko urriaren 12an liberalek atakatu eta kasatu zuten. Dena den errealistek berriz zutitu zuten hospital hori.

1822. 11. 28          1822 azaroak 28:

“La segunda irrupción mas cruel que la primera, sucedió el dia 28 de Noviembre del mismo año., causada por el joven Asura, cabecilla de una partida volante de rebeldes milicianos voluntarios … de Baztan. Este bárbaro gefe que jamas conoció los principios de humanidad… violo a un mismo tiempo todos los vinculos y pactos mas sagrados… asesinando a varios enfermos y heridos… Era una escena la mas imponente y lastimosa, ver a los pobres enfermos y heridos, correr desnudos y de noche por aquellos sitios ásperos e inaccesibles…Sin embargo reservaron seis de los enfermos y heridos para llevarlos a Baztan….No obstante la fatal sorpresa, se salvó la mayor parte de los heridos... pudieron correr a Francia…           


1823. 01. 09     Urtea akitu , alkate berria  (Baztango herrietan alkateak urte bakarretarako ziren, Baztangoa hiru urtetarako) Juan Ignacio Amosarena izanen da, eta 1823.eko urtarrilan baztandarrak, erratzuarrak ere, (oroit, gure aitetxien aitetxik) tematuak Luzaideekin.

La tercera y última invasión que sufrió este desgraciado hospital, fue el dia 9 de Enero de 1823, por parte de Gaston y de Leguia, cabecillas de los rebeldes
milicianos y peseteros de Baztan y de Balcarlos…. Marchando al frente de una coluna compuesta de milicianos voluntarios, peseteros y guardas, verificaron su infame empresa el dicho dia, ocupando el hospital, despojandolo de todos sus efectos, devastando e inutilizando todo por tercera vez, y haciendo en él seis prisioneros entre enfermos y aistentes de los mismos: pues los restantes … pudieron salvarse corriendo á …Francia.
Despues…, marchaban los empresarios muy orgullosos y ufanos, conduciendo … a los infelices que tuvieron la desgracia de caer en sus manos; pero … al pasar por Alduides de Francia para… Baztan, la tropa francesa que estaba en aquel punto… salió a su encuentro… los despojó enteramente de las armas, municiones y caballos que llevaban, y dio libertad absoluta a los inocentes prisioneros… Por último, el comandante… consintió que la indecente coluna pesetera saliese …á Baztan, para poder contar a sus amigos las tristes averias de tan ignominiosa jornada.


1823. 02. 17   Bizkitartean , Division Real de Navarra  Nafarroako ipar-ekialdea korritzen eta otsailean, Alto Aragon aldera doatzi.


                                                Division Real de Navarraren ibilbideak Alto Aragonen
Otsailaren 17an Huescan dira. Eta hemen personaje bat Erratzuko historian nahasiko dena: Ramon Ger.
Gure kronistak izena aldatzen dio, Jose, eta abizena gisa zaharrean, Xer.

El general realista entró en seguida con sus tropas en Huesca el dia 17 del mismo mes…las grandes ventajas que ha producido la expedición de Aragon. Cuarenta y cinco prisioneros,…una porcion considerable de muertos, 30 caballos, mas de 200 jóvenes de Huesca bien armardos, formando el  1er batallon de Aragon, y 6º de Navarra, al mando de su comandante D.José Xer: 22 mulas para la brigada….”

1823. 03. 26   Bueltatzen direnean Huesca aldetik gauza harrigarria egiten dute Division Real de Navarra koek: armada guzia Donibane Garazira doa, han uniformeak, zapatak eta arma berriak lortzeko. Hantxe hiru aste pasatzen dituzte “txukuntzen” eta Martxoaren 26an hasten dira mugitzen Iruñea konkistatzera.
Baina ez dira joaten bakarrik.

                    “Los 100.000 Hijos de San Luis” zati bat ,Orreagan barna
1823. 04.  07  Santa Aliantzak erabaki du parte hartzea eta Frantziak 100.000 soldadu (bon, benetan 50.000 izan ziren) igortzen ditu Espainako Gobernu liberala botarazteko eta absolutismoa berriz jartzeko. Apiriletan Iruinea setiatua dago, Nafarroa errealisten eskuetan eta 1er Batallon del Alto Aragon 6º de Navarra  Erratzuko karriketan. Haien burua: Ramon Ger.Aldi honetan, erratzuarrak espantu gutti. Pagatu, pagatu egin zuten.

Holaxen agertzen da Erratzuko kontuetan.
(ematen du batailon batek 500 soldadu inguru zituela)
( 2 real de vellon  = 1 real fuerte = rf )   ( 1 real = 36 marabedi = mds = mr)
(Gaizki leitzen dena gorriz dago)

                Suministros al Batallon del Alto Aragon

24   Por mil y once raciones de pan suministradas a dcha tropa
        à real de vellon cada racion                                                    505 rf  19 mr                          25                         Id. sele abonan 1063 raciones de cevada à 55 mds                12      32
26   Idem por 905 raciones de cidra que hacen pintas
      301 ½ à razon de 20 mds importan                                          158      29
27  Id pr. 112 raciones de vino que hacen cantaras siete à
      11 reales importan                                                                      77       00
…………………………………………………
29   Id por cinco libras dos 12 de Azeite à 12 soses                                      6       20
30   Id pr. 14 cargas de leña à 2 reales                                             28       00
31   Id pr. 1400 alojamientos à ¼ de real importan                       350    00
………………………………………………….
40   Idem sele abonan 160 libras de carne entregadas
      en vivo à Urrutia quelleba el Batallon del Alto
      Aragon à real y 25 mds y 57 comidas tasadas en
     296 reales fuertes q. ambas partidas imp.n                              561       10
………………………………………………….
42   Id pr.26 pares de Alpargatas recividas por Urrutia
      à  21/2 reales fuertes                                                                  58        19
43   Id. p. tres raciones de cebada y cinco pintas de vino
       suministradas al Teniente Coronel Morales                             7        18

                                     Bagages

45    Por los tres Bagages que estubieron el dia 3 de Mayo
       en Sn Juan pr. fusiles a 7 reales                                                         21       00
46   Por las 18 Caballerias que estuvieron el dia siete
       en Bayona tres dias de jornal à 8 y ½ rs                                459      00
47   Por los tres Bagages del dia 10, dos de estos à Ostiz
       y el tercero al Quartelgeneral dos dias de jornal
       los primeros y el tercero tres a siete reales                                49       00
54  Id. en el segundo viaje de Bayona à Elizondo pr.
      las caballerias de Aguerrea, Yrigoyen y Unandeguia                12       00

Eta Don Ramon Ger? Bon, ikusi duguna hartu ondoren, “gustian ” naski. Hemen bere aurkezpen karta Erratzuko historian:



1823. 09. 16   Iruinea irailean errenditu zen eta urrian
Aliantzako Armada, (erdaraz Los 100.000 hijos de San Luis ”), Cadizen ziren.



1823. 10. 01   Gobernu liberala deuseztatu eta monarkia absoluta, Fernando VII,  berriz Espainian, eta Nafarroan, Fernando III, naski.Eta D. Rafael de Riego? Madrilen urkatua.

                                    Riego, elbarri,  buruzare baten barnean, urkamendira.



Eta Baztanen? Ingelesek diotenez "black list" eta erdaraz "lista negra", euskaraz "zerrenda beltza". Norena? Galtzailena, Baztango liberal agerikoenak.



Norbaitek ez badu ongi irakurtzen:
                    Miguel Jose Gaston           Erratzu
                    Juan Bautista Gaston        Erratzu
                    Francisco Gaston               Erratzu
                    Thiburcio Yrigoyen            Erratzu
                    Antonio Yrulegui                Arizkun
                    Bernardo Goyeneche         Elizondo
                    Juan Luis Mutuverria        Elizondo
                    Fernando Meoqui              Elizondo
                    Juan Thomas Meoqui        Elizondo
                    Miguel Lastiri                   Irurita
                    Miguel Beunza                   Ziga



1824.1825.
           1826.   1827.
                1828. 1829.
                      1830. 1831.
                            1832.1833

Urteak pasa ziren. Errealistak karlistak bihurtu ziren eta 1821.ean egin zuten bezala 1833.ean berriz arma hartu zituzten gobernu liberalaren kontra:Lehenengo gerra karlista (1833/39). Historia hau bertze egunean kontatuko dugu. Egun gure Ramon Gerrekin segituko gara.

Gure gizona gizon heldua (pentsatzekoa) izanen zen eta
ordurako agian ezkondua.Tematia. Errealista lehenago eta karlista orain. Eta bere izena paperetan agertuko zen.

1834. 04. 19   La Gaceta de Madrid. 19 Abril 1834 
“La gaceta…” zen orduko Boletin Oficial del Estado.

El capitan graduado de teniente Coronel D.Ramon Ger, titulado comandante del proyectado batallon 6º de Navarra y
1º de Aragon, y comisionado por la junta rebelde de Navarra para reclutar en el Alto Aragon, ha sido aprehendido por los fusileros y urbanos de Huesca y Sos, y a estas horas habrá expiado su crimen con la pena designada por la ley. Zaragoza 13 de Abril de 1834 = El conde Ezpeleta.”

Notizia harrigarria. Hil zuten gure gizona paperak suposatzen duen bezala? Ihes egitea lortuko zuen hamabi urte lehenago bezala ? Bertze batekin trukatuko zuten?

Hil, ez zuten hil. Hau dugu hiru urte beranduago.

El Eco de Comercio ” , Madrid, lunes 5 Junio 1837.

1837. 05. 30  El dia 30 (de mayo) se disponía a salir de Barbastro con dirección a Navarra el cabecilla Ramon Ger que va encargado de comunicaciones…”

Eta “El Español  ”, Madrid, lunes 27 noviembre 1837

1837. 11. 22   Dicese por aquí (en Tamarite/Huesca)  que seis batallones navarros al mando de un tal Ger, tratan de invadir el Alto Aragon, y…

Gure Ger bizirik dago eta  bixkor!!!

…1838  … 1839


1839.aren abuztuko hondar egunak. Baztanen eta
Bortzirian dauden soldadu karlistak  erotu dira :

Zer pasa da? Maroto jenerala (karlisten burua) harremanetan hasi zen  Espartero jeneralarekin (liberalen burua) gerla hau akitzeko. Horretarako Marotok kontrako zituen general karlista batzuk (Guergué haien artean) afusilatu zituen Lizarran.
                                                                Lizarrako afusilamendua.


Batailon nafarrak ez zeuden ados eta Maroto jeneralaren
kontra errebelatu  ziren.
5. batailonekoak Beratik Elizondoko kasernara joan ziren
Viva el Rey, muera Maroto!” oihukatzen. Egun horietan han zirenak (11. batailonekoak ) ez ziren haiekin elkartu baino alde ziren. Ofizialak bildurtu eta eskapatu, tropa asaldatu eta erotu. Beren errege eta familia (emaztea eta printzea) Elizondora etorri ziren egoera baretzeko. Soldadu geihenak ( 5., 11., 12. batailonak) asaldatuak. Erregeak ez zuen deus lortu, eta hortaz lehenik Doneztebera eta handik Ultzama aldera gana.



                                    Morenoren akabaila
El Constitucional, 1839-09-13
El general Moreno… asesinado por los sublevados … en Urdax,
el 6 a las 11 de la mañana a vista de su muger y de su hija. Vera se ha convertido en un matadero. Las aduanas de Elizondo y Urdax …saqueadas…Mugeres, niños y viejos…maltratados. Algunos… de Elizondo, que escaparon … de la carniceria cuentan atrocidades … Varios gefes superiores… han sido asesinados…los asesinos …
proclaman sangre y oro.”

1839. 08.31   Zazpi egun aitzenekoa pasa baino lehenago
Maroto eta Espartero Bergaran elkartu eta adostu : foruak eta amnistia. Eguna,  abuztuaren azkena. 31a. Han bi jeneralak besarkatu eta bakea sinatu. Ofizialki Lehenengo Gerra Karlista akitu zen Hego Euskalherrian.

Maroto eta Espartero : Bergarako besarkada.1839.08.31

1839. 09. 01   Erratzu, biharemunean, Irailak bat :

1 Septiembre 1839
Después de haberse confesado, fue fusilado en la plaza publica de este pueblo por una partida de voluntarios carlistas, existente a la sazón en este lugar D .Ramón Ger, viudo, natural del reino de Aragón, no testó, pues dijo que no tenía de qué disponer y el mismo día fue conducido su cadáver al cementerio parroquial donde fue enterrado.
Se le canto el nocturno y se le hizo oficio de sepultura.
Y firme D.Pedro Jose Nuin

Gaizoa , bakarrik? Norbaitek nigar eginen zuen haren alde? Gerra ofizialki akitu eta egun bat beranduago  akabatu. Eta zertaz?

Ramon Ger hau, 16 urte lehenago Erratzun egon zena da?
Ene uste ustelean, baietz.
Ramon Ger hau, 5 urte lehenago Sos (Huesca) aldean preso
hartu eta fusilatu behar zutena da? Ene uste ustelean, baietz.

Ramon Ger hau, eskapatu nahi zuen Frantzia aldera, desertorea, eta hortaz hil zuten? Ez dakigu.

Politika?
El Eco de Comercio En dicha villa (Elizondo!!!) ha sido fusilado el titulado coronel  Ojer por marotista (Maroto aldekoa).”
Elizondoko “Libro de Defunciones” ez da agertzen inor izen horrekin urte horretan. Ez zuen periodistak izena gaizki adituko: ramOn Jer?

Ala gaizo bat , arrotza, Erratzun galdua, norbaitekin konfunditua, ez behar zen lekuan eta tenorean agertu zena?

Halabeharra? Batek daki.

Bakean izan dadila gure Ramon Ger Erratzuko kanposantuan.

                                            Erratzuko kanposantua




Arrotzendako zokoa
                         IN    MEMORIAM

Erabili ditudan materialak:

  • “Historia de la Guerra de la Division Real de Navarra…” , Andres Martin (Internet)
  • BNE.Hemeroteca Digital(Internet)
  • “La primera guerra civil de España” , Rafael Gambra. (Bibl.Foral Bizkaia)
  • Erratzuko Herriaren paperak
  • Archivo Diocesano de Navarra (Pamplona).Libro de Defunciones. I, lugar de Erratzu.
  • “El Altoaragón durante la guerra realista (1821/23)” ,Ramón Guirao Larrañaga
  • “Los Gaston de Iriarte.Trayectoria de una casa baztanesa (siglos XVI-XIX), Gaspar Castellanos Gastón

No hay comentarios:

Publicar un comentario