“Haize oro onak dira
eta haize oro txarrak dira”,
hala aditu zuen Miguelek Nahaseko jauregian. Eta naski,
haize oro hauek ez dira gauza bera , denek eskolan ikasi
dugunez. Mundu globalizatu honetan, haizeak North (N),
South (S) East (E),eta West (W) dira eta erran itzazue
nahi duzuenez, eskuaraz , espainoleraz edo frantseseraz,
bortz axola, berberak dira, lau eta leku berean.
Non dago afera? Baztangoizan (Baztan osoan ere?)
ez direla lau, bortz baizik eta leku ezberdinetan!

eman zizkieten.
IPERRA
IPERRA (IPARRA) deitu zioten lehenbizikoari
(nonbaitetik hasteko). Hotza eta idorra gehienetan. Nondik
dator? Otsondo aldetik (± 330º NW ) .
(nonbaitetik hasteko). Hotza eta idorra gehienetan. Nondik
dator? Otsondo aldetik (± 330º NW ) .
Eta zer dakar Iperrak? Lainoa eta herlainoa ( herri
lainoa). Ihintzirik ez.
GARIZUMAIZEA (GARIZUMA HAIZEA).
Ruper Ordorikak kanta bat dedikatu dio.
Ruper Ordorikak kanta bat dedikatu dio.
(Begiratu interneten:
Youtube ruper ordorica garizumako haizea )
Garizumean/neguan haize honek IZOTZA ekartzen du.
Kasu, Baztanen izotza ez da horma. Horma nolabait
“kristala”, gorra da eta izotza ihintz hormatua, landak
eta belaiak zurixka uzten dituena baina berehala
urtzen dena!
Kasu, Baztanen izotza ez da horma. Horma nolabait
“kristala”, gorra da eta izotza ihintz hormatua, landak
eta belaiak zurixka uzten dituena baina berehala
urtzen dena!
Udan Iperrak euri guti baino laino aunitz dakar. Neguan,
batzuetan euri franko. Dena den gure Iperrak noiznahi
jo dezake.
batzuetan euri franko. Dena den gure Iperrak noiznahi
jo dezake.
MENDEBALA
Bigarren haize honek, espantuntzi hutsa, lau izen ditu!
Gure arbasoek ez zuten garbi nola izendatu haize
alu hau!
alu hau!
MENDEBALA, ura dakarrena, Ostatuan adituena,
bezperan sarrerako harriak izerditan hasten baitziren.
bezperan sarrerako harriak izerditan hasten baitziren.
Noiz baita lurra egarri
hartaz bainaiz urrikari
dei diot mendebalari. (Toucoulet,P.)
Baita ere deitzen diote
ZIAR HAIZEA (ZEHAR HAIZEA)
“haize zikin hoi” edo
“haize zikin hoi” edo
ITSAS HAIZEA , bai? itsasoa ez
dago alde hortatik edo
dago alde hortatik edo
AZTAL HAIZEA , aztaletan jotzen
duelakotz, ala Nahastarren ziria??
duelakotz, ala Nahastarren ziria??
Haize bustia, eta berarekin goibelak eta erauntsiak.
Zokoetan sendoa denean, arbolak bota ditzakena.
Zokoetan sendoa denean, arbolak bota ditzakena.
Nondik? Azpilkueta aldetik (±240º SW).
HAIZEGOA
HAIZEGOA (HEGO HAIZEA) izena paratu zioten
hirugarrenari, usoen, ihintzilarien haizea, andreena diote
bertzeek. Poetak eskribitu zuenez
hirugarrenari, usoen, ihintzilarien haizea, andreena diote
bertzeek. Poetak eskribitu zuenez
HAIZEGUAK Arimen eta usoen
egaldacatzea da
haizien arabera:
…………………….
baino haizeguarekin
doacie content;
naranja coloreco haizia
arrosai ostoac kentzen daztena
epela da ta eldu da Españatic
gariyurrin ta ardo gustoarekin
haize alegre ta eroxka
belagietan dantzacen dena
ta enamoratuen ezpañac
idortzen dituena. (Martin Indaburu = Eduardo Gil Bera)
Udan epela (sapa ere), neguan hotza eta latza. Kuriosoa,
elur haundienak haizegoak ekartzen ditu. Udan goibel guti
baina neguan elurra eta erauntsiak. Nondik dator?
Saioa/Belate/Artesiaga aldetarik (± 220º SW) .Edozein
sasoian jo dezake, baina udazkena laket du. Poetak
(Martin Indaburuk edo Eduardo Gil Berak) dioenez

PASACO USOAC
Usoac doazie
Usoac doazie
……………………..
haizeguac mahatsa kulunkatzen duenian
gatuac xoratzen
zakurrac uyukatzen
markuxac erortzen
eta haurrac escolan tablac cantatzen
aitzen diradenian.
Badakizue? Haize honek ere interneten jotzen du izen
Badakizue? Haize honek ere interneten jotzen du izen
berexi batekin: baztango haizegoa. Sar zaitezte
xaramel horretan eta ez zate damutuko.
xaramel horretan eta ez zate damutuko.
HEGO XURIA
HEGO XURIA (HEGO ZURIA) deitu zioten
laugarren haize honi. Izen horrekin bertso batzuk merexi ditu.
laugarren haize honi. Izen horrekin bertso batzuk merexi ditu.
Ene hats bero goxoak
kasatzen ditu lanoak,
alegeratzen gogoak,
“Hego xuria” ni langilea:
arintzen ditut zangoak
argitzen haizpe xokoak
dirdiratzen urrungoak
garbitzen mendi lepoak. (Toucoulet,P.)
Haize fina, sanoa, zeru garbia, ez da beroa, ihintz guti,
eguraldi ederra. Denek maite duten denbora. Nondik?
Iñarbegi aldetik (± 170ºSE).
eguraldi ederra. Denek maite duten denbora. Nondik?
Iñarbegi aldetik (± 170ºSE).
IDUZKI HAIZEA
Ubedo/Buztanzelai aldea
IDUZKI HAIZEA (EGUZKI HAIZEA) dugu
bortzgarrena. Freskoa eta sanoa. Ihintza dakar goxoa
denean. Neguan HORMA , hortaz Erratzun
HORMAIZEA (HORMA HAIZEA)
deitzen zaio sasoi horretan . Edozein sasoian jo dezake
baina gutien udazkenean. Nondik jotzen du?
Ubedo/Buztanzelai aldetik, iduzkia/eguzkia Baztanen
sortzen den aldetik (±90ºE)

Trevanian-ek bere nobelan ,“Shibumi ”, dionez :” Ipharra
weather is brief , for soon the wind swings to the east
and becomes Iduzki haizea, “the sunny wind”, which
rises each morning and falls at sunset producing the
paradox of cool afternoons with warm evenings…”

Eta akitzeko kontu guzi hauekin, zer
diote/zioten Baztango filosofoek?
Norat haize,
harat aise.
Erratzun ez dugu hain garbi, bertzenaz beha itzazue Iriarteko beletak
(Eskerrak Nahaseko Miguel eta Juan Mariri, Larroingo Ciprianori eta
Rodri marrazkilariari)
.
Estimatzen dira kontuak , kritikak eta
zuzenketak !!!!!!!!!!!!
zuzenketak !!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario