Erratzuko ermitak
“Cuaderno de apuntes varios que podrá ser útil a mi familia”,
Miguel Jose Mariano Irigoyenek egina, Buztinagako
semea eta Zamora
eta gero Calahorrako apezpikua izana zena. ± 1851. urtean.
SANPEDROXAR edo
SAN
PEDRO AD VINCULA
San Pedro ad Vincula (ospatzekotan Abuztuaren
1ean) edo San Pedro Kateatua (vincula= kateak).
Guretako SanpedroXAR. Eta XAR horrek zer erran nahi du? TTARRA?
XAHARRA?
“Hala erraten dute, lehenago
xaharrek…. Nik aditu
dut hau zela lehenbiziko elize,
ez zen elizik,
seguraski
Erratzu ttipi ttipie izanen zen, lau
etxe izein ziren….
Eta hura lehenbiziko
eliza, gero bai, egin zelarik eliz hori
pues
baselize….
Nere
amatxiri
aditue….
Aunitz aldetik aditu dut hori.”
Eta
izenekin sartu garenez, erran behar ondoko landak eta belaiak elixato/elixoto deitzen direla, hau da eliz ttikia. Erraten ahal da, Baztanen lehenago ermitei edo baselizei elizatoa deitzen ziotela? Hala ez?
Miguel
Jose Mariano Irigoyenek, Zamorako eta gero Calahorrako apezpikua izanen dena,
dioenez bere “Cuaderno de apuntes…”-en
(±1851)” San
Pedro Ad Vincula se erigió en 1625,
herriak eskatua … eta D.Juan de
Dutarik, Buztinagako semea, … 1739. urtean berritu zuen, quien fundó tambien
una capellanía.”
Capellania? Lehenago, kristauen sinismenen
artean zagoen arimak zeruan sartu baino lehen, “Purgatoriora” gaten zirela beren pekatu ttikiak “purgatzera”. Purgatorioak infernu ttiki baten antza zuen eta hori
saihesteko, kristauak saiatzen ziren “induljentziak/barkamenak”
lortzen gisa horretan bere egonaldia Purgatorioan laburra izan zedila. Orain
dela mendeak, aberatsek induljentzia hoiek ziurtatzeko “capellaniak” sortzen zituzten: Testamentuan, diru puska haundi bat
“inbertitzen”zuten beren arimaren alde mezak, hau da, induljentziak izateko,
kondizione batzuekin, errateko, meza ermitan ematea. Diru hori errentan paratu
eta erreditoekin mezak pagatu. Erran behar da, gaur egun Eliza Katolikoak ez
duela sinismen hori onartzen.
Aldarean
ikusten ahal den irudia San Pedrorena da, kateatua, hortaz izena, Ad Vincula = kateekin. Han dagoen
erretabloa XVIII. mendekoa da eta suposatzekoa agertzen den San Pedroren irudia
ordukoa izanen dela ere. San Pedrok eskuin eskua kateatua du ezker zangoarekin
eta ezker eskuan, giltzak, bida.
Sinboloren
bat? Presoen, kateatuen patroia? Idearik
ez.
Alde
batean Jesusen Bihotzekoa eta
bertzean Mariaren Bihotzeko koadroak daude. Hauek
modernagoak izan behar dira zeren “Bihotzeko ”
debozionea gauza berria izan da katolikoen artean.
Bitxikeria:
lurrean, aldarearen parean sepultura
baten hilarria dago . Hasteko, han ez dago inor ehortzia edo lurperatua.
Hilarri hau Iruñeko katedralean zagoen eta Joanes Laurentius Yrigoyen , Iruñeko
apezpikua izana zenarena oroitarria da. Momentu batean (1818) lekuz aldatu
zuten bere gorpuzkiak Iruñeko katedralean eta hilarria bazter batean utzi
zuten. Urte batzu beranduago, 1849.ean, prezeski Irailaren 17an,
Sanpedroxarrean paratu zuten.
|
Foto eskasa: urteari falta zaio I bat = MDCCLXXVIII |
Latinez
dago, naski, eta goitiko aldean duen irudia tremendista baina bere sasoikoa.
Zer dio hilarri honek?
D.D. JOANNES LAURENTIUS
Ð YRI-
Joanes
Lorenzo Irigoyen
GOYEN ET DUTARI, NAVARRUS ER-
eta Dutari
, nafarra
RAZU IN BAZTAM
NATUS HUIUS
Erratzun Baztanen sortua, haren
S. ECCLES. OLIM PRIORATU
Ð VELA-
Elizan???
behin priorea Belatekoa
TE, POSTEA EPISCOPATU
DIGNISSI-
gero apezpiku
ME INSIGNITUS, OMNI VIRTUTE
CO-
aukeratua, birtute
guziaz
NSPICUUS SED RELIGIONIS
ZELO
apaindua baita erlijioko zeloa
QUO GREGEM
X ANN. REXIT
ET
artaldea 10 urtez gidatu zuen
eta
DUO SEMINARIA EREXIT
PAUPE-
bi seminario eraiki, pobreendako
RUM
CHARITATE SUI CONTEMPTU
karitatez beretako mespreziatzen
ET VITÆ AUSTERITATE
MIRANDUS
eta biziaren austeritatez mirestua
CUM PUBLICO DIOCESIS
PLANCTU
diozesiseko
jendearen nigarrez
ET
SUAVI SANTITATIS ODORE
OBI-
eta
santitateko usain goxoz hil
IT
DIE XXI. MARTII AN.
MDCCLXXVIII
zen, eguna
21 Martxoaren Urtea
1778.
ÆTATIS
SUÆ LXVI
Bere adina 66
Bitxikeria
borobiltzeko, jakin badakigu, zeren gure informanteak, zenduaren iloak, Miguel
Jose Mariano Irigoyen, Zamora eta gero Calahorrako apezpikua izenen zena,
komentatzen baitu nola hilarriaren bertze aldeak bertze inskripzione bat baduela ! Harria marmol xurikoa da, karioa,
eta bere denboran birziklatu egin zuten: Noren oroitarria/hilarria zen? Martin
de Andosilla y Arles-ena, 1521. urtekoa.
Eta
zer dio bertze alde horrek?
HIC JACET REVERENDUS
MARTINUS
Hemen datza Erreberendo Martin
AB ANDOSILLA ET ARLES DOCTOR
IN
Andosilla eta Arles,
Doktore
SACRA THEOLOGIA CANONICUS
ET ARCHI
Teologia Sakratuan
Kanonigo eta Artxi
DIACONUS VALLIS DE
AYBAR
diakonoa
Aibar ibarrakoa
IN ECCLESIA PAMPILONENSIS
Iruñeko elizan.
QUI DIEM CLAUSIT
EXTRENUM
Bere egunak akitu zituen
ANNO DOMINI 1521
Jaunaren urtean 1521
DIE 25 APRILIS
Egunean 25 Apirila
Nor zen Martin Andosilla y Arles? (1451-1521) Aibarreko
artxidiakonoa, eskribitu zuena Nafarroan inprimitu zen lehen liburua,
"De supertitionibus".
Gaur egun, prinzipioz, bi egunetan edekitzen da
ermita edo baseliza hau: San Isidro egunean, eta San Migel Aingerua herrira
etortzen delarik.
“Hemen,
Sanpedroxarrean, egiten dugu Maiatzean, 15ean, San Isidro baita, zitu-meza. Ekartzen dugu
elizetik saindue, San Isidro, paratzen dugu hemen eta gero meza,… etortzen da jende, franko poliki, gizonak guti,
andreak gehiago dira, … zitomeza ez zen San Isidro egunean, baino egiten genuen beti
Maiatzean… eta gero apezak bedeinkatzen ditu herriko kanpoak.” Norbaitek ez badaki,
nekazarien patroia San Isidro da eta
Baztanen zitu-ak erran nahi
du uzta, fruituen bilketa.
Nola da bedenikazioa? Kanpokoaldean.”… (apeza) lehenbiziko pare parean, bere parean, eta gero alde guzietara, lau
aldetara, eskuin, ezker… guk denak itzuliketzen ginen lau aldetara… herri guzia
mugitzen, non bedeinkatzen zuen aldera
gu harat begira…
egiten bazuen
harat, denak itzuliketa…”.
Edekitzen den bertze eguna, San Migel herria
bisitatzera etortzen delarik. Gaur egun herriko elizaraino etortzen da baino
lehenago “…herria
gaten ginen Bozateko zubiraino, prozesionean eta handik etortzen ziren San Migel
entregatzera eta
herriko elizako gurutzeak musu bat ematen zion San Migeli han, han Kordobako etxe hortan, hor baita
zubi bat, hor hasten baita Erratzu, haraino gaten ginen… San Migel ere etortzen da kanpoak
bedeinkatzera San Isidro egunean bezala.”
Hori da dena? Hala kontatzen du Maricarmenek :
Kanpokaldeko
leihoak. “Hemen leihotik, orain kristela bada baino
lehenago libre zen , ez zen deus ere, eta lehenago xaharrek , etortzen ziren errezatzera eta botatzen zituzten sosak, bai
sosak , haundi horietarik, beltz horietarik… hemen botatzen zituzten … eta bota eta gu haurrek ginen, eta abar batekin atepetik
egiten genuen bildu …harrapatzen
genituen sosak…
bai bai, gastatzen egiten genuen,
bai, goxoak
erosteko…..bota sosak eta gu bildu.
Gu desegidoan
etortzen ginen guk hek
ikustekin etortzen zirela, hek gan eta
gu gibeletik…”
Ezkila dauka.
Lehenago bazen elizatto honetan bertze irudi ttiki bat. Berez, bitxia da : neska gazte bat, birjina, gurutzefikatua: Santa Liberata /Liberada /Librada.
|
Santa Liberata /Liberada / Librada
|
Momentu batean, parrokoak elizara eraman zuen eta han dago aldare batean. Doikebe, haurdun gelditu nahi duten andreak, berari enkomendatzen dira, baina hau gauza berria da.
Eskerrak Mª Carmen Auzqui-ri bere laguntza eta
komentarioengatik. Eskar mile aunitz.
Ermita
de la Virgen
de los Dolores
Gorostapolon,
“… la segunda
por devoción” dio gure kronistak, Miguel Jose Mariano Irigoyen (±
1851) “ Lastiri Kapitanak, Bikondoako semea, egina por devoción, quien fundó tambien la
capellanía..”
Ez
dakigu seguru noizkoa den baina Juan Lastiri kapitainaren bere bizitzako hondar
urteetan eraikia izan zen , hau da , XVIII. mendea akitzear zagoelarik, hortaz
suposatzen ahal dugu ± 1785. urtean izanen zela , hamar urte goiti beheti.
Doikebe, Bikondoko lurretan egina dago.
Erretabloa
barrokoa da eta irudiaren arropak ere. Mantoa beltza. Liburuetan diote
Konbenzioko Gerran, frantsak Erratzun sartu zirelarik, hemengo Ama Birjinari burua
moztu ziotela eta errekara bota, non Gorostapoloko barrideek harpatu baitzuten
aski ondatua. Horrek erran nahi du agian gaurko aurpegia ez dela ordukoa. Batek
daki.
Ama
Birjina Doloretako
edo De los Dolores da. Erretabloaren bi aldetan, Sanpedroxarren
bezala Jesus eta
Maria Bihotzekoak ditu. Baseliza honek pulpitua du eta Via Crucisa.
Kuriosoa, hiru mintzairetan, franzeseraz, ingeleseraz eta erdaraz.
|
IXe Station : Jésus tombe la trosiéme foi / Tercera caida de Jesus / Jesus falls the third time |
Eskuaraz
ez, hala ere, denboretan Erratzun gauza bakarra publikoan eskuaraz
leitzen ahal zena, baseliza honen ate
gainean zagoen pintada : Emen salve bat errezacen da.
|
Tio Justo eta Tia Teresaren ezkontza, 25 urte pasa ondoren
|
Lehenago, hemen ere zitu-meza eta landen benedikazioa egiten zen.
Orain dela urteak, Gorostapoloko“Hijas de Maria” -k han biltzen ziren .
Bertze zeremoniendako erabiltzen da ere. Erraterako, nere Osaba Justo eta Izo Teresa hemen ezkondu ziren. Ni monago (eta goitiko fotoan fotografoa).
Noiz
edekitzen da/zen ermita edo baselize hau? Ortzilare Xurian. Norbait ez bada kristaua, jakin
dezala Ortzilare Xuri Aste Sainduko Ortzilarea
da eta egun horretan ospatzen dela “La
Dolorosa” edo “Doloretako Ama Birjina”-ren eguna katoliko artean. Egun horretan meza ematen da ermitan.
|
Errogatibaren prozesionea hasten |
Bazuen
funtzio majiko bat: idortearen kontra errogatiba egiteko.Ama Birjinaren irudia hartu
eta prozesionez herriraino eraman Jaungoiko Guziz-ahaldunari euria eskatzeko,
letaniak errepikatzen, “Santa Maria ” “Ora pro nobis ”,
latin ederrean, hiru egunez (gaixtoek diote bederatzi) herrian barna , “Rosa Mystica ” “Ora pro nobis
” , eta
beti egiten zuen
eurie.
Ezkila du eta Gorostapolon norbait hiltzen baden, horrekin hil-ezkila jotzen dute. Labur bildu, Erratzuko elizaren funtzioak betetzen zituen Gorostapoloko auzoan.
Planoan
ikusten ahal den bezala, Sanpedroxarren bezala hiru partetan dago banatua:
sarrera, eliza eta sakristia.
|
Sakristia |
Sakristia
ttukuna du, Bikondoako familiak ongi zaindua, eta horko pareta batean holako
dokumentua du:
Zer
dio paper honek? Indulgentziak.
NOS EL DOCTOR DON JOSÉ
OLIVER Y HURTADO
POR
LA GRACIA DE
DIOS Y DE LA SANTA SEDE
APOSTÓLICA OBISPO DE PAMPLONA, ACADÉMICO DE LA
REAL DE LA HISTORIA, ETC.
Deseando
promover en cuanto podemos la devocion cristiana y alentarla con espirituales
gracias, usando liberalmente de las facultades que nos competen, concedemos por
las presentes cuarenta dias de
indulgencia a
todos los fieles
por cada vez que devotamente rezasen una Ave Maria o Salve ante una imagen de la Sñra
Virgen de los
Dolores que se venera en el único altar de esta capilla de su advocación
situada en el barrio de Gorosta-
polo del lugar de Errazu en el valle de Baztán
pidiendo a Dios por la exaltación de nuestra
santa fé católica y extirpación de las heregías, paz y concordia entre los
Principes cristianos y conversión de pecadores.
Dadas en Errazu
a doce días del mes de Julio de mil ochocientos setenta y siete.
José,
Obispo de Pamplona
Por mandado de S.S.I. el
Obispo mi Señor
.
Licdo Fermin Tirapu
¿??? de visita
SIGILUA
Indulgencias. Gratis
Aszensionen
bezperan ere gaten omen zen elizara.
SAN
GREGORIO MAGNOko ERMITA
Eta
Erratzuko hirugarren ermita “… basamortuan zagoena eta gaur egun bere paretak ikusten
ahal direnak , frantsek kizkaldu zuten
1794.ko gerran, eta beranduago eraikia Yarbilko auzoan ; badu capellania
fundada por la Sra
Da
Joaquina Iturriria …”
|
Sangregorio, Elortako bidean eta Argineko borda ondoan |
Gure
kronistak dioenez eta herriko memorian mantentzen dena gaurko San Gregorio ez
zagoen Iñarbilen (orduan Yarbil erraten
zuten), Aldakotxea eta Gontxea artean, Sangregorion baizik. Non dago
Sangregorio/San Gregorio hori? Erratzuar gehienek dakitenez, Sangregorio/San
Gregorio Argineko bordaren ondoan dagoen dermioa da, muno ttiki baten inguruan .
Pareta zaharrak desagertu dira eta belai polita han duzue.
Noizkoa
zen? 1637.eko mapa batean agertzen da , horrek erran nahi du zaharragoa
zela. Noizkoa? Batek daki. Hala ere, hortaz erraten ahal dugu San Pedroxar eta San Gregorio mende berekoa
direla, XVII.koak.
|
Erratzu 1637.urtean: San Gregorio bere lehenengo lekuan |
Eta
hemen leienda pixket edo pixka bat. Liburuetan ikusten da nola XVII. (1600….)
mendean sorgin prozesuak gure inguruetan aunitz izan zirela, Zugarramurdikoa
famatuena, baita Baztangoak, Oronozkoa eta Erratzukoa . Beharrik Erratzuri
tokato zitzaion inkisidorea, Alonso
Salazar y Frias, fundamentuzko gizona zela , ez zuen sorginetan sinisten eta
hau grazia, zigortua izan zena Erratzuko apeza Migel Agirre izan zela, salatzailea.
Eta hemen leienda. Honek, Salazarrek, bere izkribuetan dio nola Nafarroatik gaten
zelarik, Erratzun ermita bat eraikitzen ari zirela. Urtea 1612. San Gregorio izanen zen?, zeren bertzeak beranduago
eginak baitira. Berak , Alonso Salazarrek, enkomendatzen du baselizak eraikitzea sorgin fama daukaten
lekuetan. Holakoa izanen zen San Gregorio zagoen basamortua, munoa? Sorgindua?
Majikoa? Dolmen bat? Bon, hau dena suposizioak eta leienda.
(Hau 2024. urtean jakin izan dugu) 1611. urteko auzian "Fiscal contra Don Miguel de Aguirre" (Arch. Dioces. Pamplona, Procesos: 242 -nº2,fº 163 V ) lekuko batek, Stevania de Yrurverro, dio " nola bera gana zenez San Gregorio ermitara debozione bat egitera eta handik borda batera, apezak ( D. Miguel de Aguirre) galdegin zion non egon izan zela egun horretan eta honek (Stevania) erran zion San Gregorion eta nola berriz galdegin zion non gehio, erantzun ziola Matxineneko bordan ..." Adierazpen honek argi eta garbi erran nahi du San Gregorio esistitzen zela 1611. urtean baino lehen, gaur eguneko San Gregorioko dermioan, Arginen Bordaren ondoan.
Horren arabera D.Alonso de Salazarrek (lekuz ez bada tronpatzen) komentatzen duen ermita Sanpredroxarrekoa izan behar , bertze hitzekin, Erratzuko "aquer larrea" han zagoen ... (he,he,he)
Nork eraiki ez dakigu baina norbaitek ermitaren ardura zuen zeren elizako paperetan agertzen baita nola 1.744ean,
Ekainaren hamarrean hil
zen Pedro de Echeberria ermitaño de San Gregorio… no testo (sos gutti). Doy fe
de ello, D.Pedro de Echauz.”
Urtea 1757.a zen. Segitzen
duen dokumentua Buztinagan zagoen. Suposatzen dugu etxe horretako
semeak, Juan Lorenzo Irigoyen, sei urtez Erroman egona zena eta gero
Iruñeko apezpikua izanen zena, bere kontaktuez profitatzen
1757.en urtean lortu zuen Erromako Benedictus XIV.a
Paparen aldetik San Gregorioko ermita edo elizattok zazpi urtez
osoko induljentzia ematea San Gregorio egunean, bezpera barne,
harat gaten zenarendako. Batzuek diotenez bagatxa bat, hiltzen
bazinen xuxen zerurat purgatoria ukitu gabe, amnistia espirituala !!!.
Berez,
latinezko testua prototipo bat zen , maiz errepikatzen zena
bakarrik izenak aldatzen, gure kasuan San Gregorio, Errazu , Iruñeko Elizbarrutiarena eta elizaren kategoria, kasu honetan "eremitorium".
Eta hortaz lortu dugu transkripzioa, orduko mundu katolikoan zientoka bazirenez espezialistek utzi digute lan hori egina, interneten naski.
BENEDICTUS
PP XIV
Universis
Xpisti fidelibus praesentes
litteras
inspecturis,
salutem
et apostolicam
benedictionem.
Ad
augendan
fidelium religionem
et animarum salutem.
Coelestibus
Ecclesiae
thesauris pía
charitate
intenti,
omnibus
utriusque
sexus Xpisti
fidelibus vere poenitentibus
et confessis,
ac
Sacra Communione
refectis, qui ecclesiam
Eremitorium
munet
S.Gregorii Magni loci de Errazu
Pampilonensis
Diocesis
non tantum
regularium
cui
Ecclesiae
eiusque capellis
et altaribus, sive omnibus
sive singulis,
eamque
seu cas vel ea aut illarum seu illorum singulas
ve! singula
etiam
visitantibus,
nulla alia indulgentia
reperitur
concessa,
die
festo
ejusdem S.Gregorii Magni,
a
primis vesperis usque ad occasun solis diei huius,
singulis
annis devote visitaverint,
et
ibi pro Xpristianorum
Principum
concordia, haeresum extirpatione
ac Santae
Matris
Ecclesia
exaltatione,
pias
ad Deum preces effuderint,
plenariam
omnium pecatorum
suorum indulgentiam
et
remisionem misericorditer in Domino
concedimus. Paecentibus
ad septen-
-nium
tantum
valituris.
Volumus
autem ut si alias Xpristi fidelibus
in
quocumque
alio
anni die ad
dictam
Ecclesiam
seu
Capellam,
aut
altare in ea situm
visitantibus
aliaqua alia indu1gentia
perpetuo
vel
ad tempus
nondum elapsum duratura concessa fúerit,
vel si pro impetratione,
pretatione,
admisione
seu publicatione
praesentium
aliquid,
vel minimum detur
aut
sponte
oblatum
recipiatur,
praesentes
nullae sint.
Datum
Romae
apud
Sanctam
Mariam Mayorem, sub annulo Piscatoris.
Die XXIV
Apirilii MDCCXLVII
Pontificatus
nostri
anno
septimo
Gratis pro Deo et sera.
Eta zer erran nahi du eskuaraz?
BENEDICTUS PP XIV
Karta hauek leitzen dituzten Kristoren fededun guziei Osasun eta Bedeinkapen apostolikoa.
Fededunen Erlijioa eta Arimen osasun espirituala areagotzeko eta Elizaren altxor espiritualak karitate zerutarrarekin hedatu nahian bi sexuetako Kristoren fededun guziei, egiazki damutuak, konfesatuak, eta komunione santuarekin kontsolatuak, osoko induljentzia eta bekatu guzien barkamena emanen zaie Iruñeko Elizbarrutiko Erratzuko dermioan dagoen San Gregorio Magno eliz ermita sutsuki bisitatzekotan.
Bisita hau haren aldareetara eta kaperatara dela ulertzen da taldeka edo bakarka, emandako bertze induljentziarik lortu gabe eta izan behar da San Gregorio Magnoren besta egunean, lehen bezperatik egun bereko ilunabarrenera artio.Urtero. Aldi berean, han otoitz egin behar da printze kristauen arteko harmonia lortzeko, heresiak desagerrarazteko eta Ama Eliza Santua goratzeko.
Gutun hauek zazpi urteko iraupena izanen dute bakarrik. Gure borondatea da eliza honetara urteko bertze edozein egunetan zein bere aldareetara gatekotan ezin dela bertze induljentziarik lortu, jadanik iragan ez den edo betiko denborarako emandakoa, baldintza hori eskatua edo eskaririk gabe eskainia: emate hori baliogabetako jo behar da.
Erroman emana Santa Maria Maggiore ondoan, Arrantzalearen eraztunaren azpian 1747ko apirilaren 24an.
Gure pontifikatoaren zazpigarren urtean. Gratis, Jaungoikoari eskerrak
Gure
kronistak, Miguel Jose Mariano Irigoyen Zamora eta Calahorrako apezpikua, dio
nola Dª Joaquina Iturriria y Hernandezek, madrildarra baina erratzuar baten
alaba eta arizkundar batekin ezkondua, bere testametuan , 1772 urtean, utzi
zuela dirua kapellania bat sortzeko eta gisa honetan mezak emateko bere
arimaren alde oblizazionarekin “ en los dias de precepto” meza hori San
Gregorion emateko.
Konbenzioneko
Gerran liburuetan agertuko da zeren espainarrek, baztandarrek barne, han baitzituzten
kuartel bat eta defentsak Elortatik etortzen den bidea zaintzeko. 1794.ko Maiatzan “de las avanzadas
del cuartel de San Gregorio…” Ekainak 4, “el Sr Comandante D.Diego de Tordesillas desde
su cuartel de San Gregorio”
Ekainak 6, “ retirandose a las inmediaciones del
pueblo”. Ematen du egun
horretan, 1794eko Ekainaren 6an San Gregorio kasatu eta funditu zutela
frantsek.
Noiz
goratu zuten berriz San Gregorio? Pentsatzeko, fite eginen zutela eta naski,
gaur egun dagoen lekuan.
|
San Gregorio Magno |
Bertzeetan
bezala, aldare bakarra dugu hemen eta erdian San Gregorio Magno. Irudia berria izan behar zeren dirudienez frantsek erretabloa eta irudiak erre omen baitzituzten.
San
Gregorio Aita Saindua izan zen eta hortaz tiara,
Papak jaunzten duen zapel berezia, hiru eraztunekin, eta Paparen makila, hiru beso pareekin, daramatza.
Eta gainean uso bat. Hori da bere
ikonografia tipikoa.
Sainduaren
bi aldeetan Jesus Bihotzekoa , eskuinean, eta Ama Birjina Bihotzekoa ezkerrean
daude, bertze ermiteetan bezala. Diferenzia, bertzeetan kuadroak dira eta hemen
estatuak.
Badu
sakristia eta viacrucisa ere.
Martxoaren 12a da bere eguna, eta egun horretan Iñarbilgo
auzokideak mezara gaten dira eta gero beren etxeetan Patroiaren eguna ospatzen
dute. Lehenago bertze lekueetako jendea etortzen zen, Iparraldekoak ere, zeren San
Gregoriok fama baitzuen sorreria sendatzen
omen zuelakotz.
Hemengo
sakristian holako dokumentua dago.
Zer
dio paper honek? Indulgentziak.
NOS EL DOCTOR DON JOSÉ
OLIVER Y HURTADO
POR
LA GRACIA DE
DIOS Y DE LA SANTA SEDE
APOSTÓLICA OBISPO DE PAMPLONA, ACADÉMICO DE LA
REAL DE LA HISTORIA, ETC.
Deseando
promover en cuanto podemos la devocion cristiana y alentarla con espirituales
gracias, usando liberalmente de las facultades que nos competen, concedemos por
las presentes cuarenta dias de
indulgencia a
todos los fieles
por cada vez que devotamente rezase un Padre Nuestro
o alguna otra devota oracion ante una imagen de talla de S.Gregorio Magno que se
venera en el altar único de una capilla de su advocación situada en el barrio
de Yñarbil del pueblo de Errazu en
el valle de Baztán
pidiendo a Dios por la exaltación de nuestra
santa fé católica y extirpación de las heregías, paz y concordia entre los
Principes cristianos y conversión de pecadores.
Dadas en Errazu
a doce días del mes de Julio de mil ochocientos setenta y siete.
José,
Obispo de Pamplona
Por mandado de S.S.I. el
Obispo mi Señor
.
Licdo Fermin Tirapu
¿??? de visita
SIGILUA
Indulgencias. Gratis
Ezkila eta beleta
dauzka.l
Ikusten
denez , bisitadoreak San Gregorio eta Dolorosako dokumentuak egun berean sinatu
zituen. Posible da San Pedroxarren ere antzeko dokumentua izanen dela baina
oraingoz ez dugu ikusi.
Erabili dudan materiala:
* Biblioteca Navarra Digital. "Cuaderno de apuntes varios que podrá ser útil para mi familia" (Internet)
* "El primer navarro que imprimió una obra " (Internet)
* "Benedictus PP XIV..." Buztinagako familiak utzia
* Fundación Lebrel Blanco : Baztan-Erratzu. (Internet)
* Mediateka de Navarra : Erratzu. (Internet)
* Arch.Dioc. Pampl. "Proceso 242 nº2"
* Fotoak, eskaxak direnak, nereak.
* Eta Maricarmeni (Sanpredroxar), Angeli (San Gregorio) eta Migelmariri (Dolorosa) beren laguntzagatik, eskarmile aunitz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario