1812: Urte honetan gerra luze
hau gehiago zakartuko da. Ameriketan independentistak bere ametsa aitzinat
eramaten ari eta bizkitartean, Europan, Napoleonek ikusiko du bere izarra histen.
Errusiaren kontra gerra egiteko 50,000 soldadu atera zituen Penintsula Iberiarretik eta horrek arnasa eman zion Wellingtoni (aliatuak = ingelesak eta portugesak). Honek eraso egin zuen eta momentu batean Espainako bi heren libratu zituen, frantsak Espainiako iparraldera bulkatzen. Abuztuan Wellington Madrilen zen baino ezin zuen Burgosetik pasa eta gibelatu zen berriz Portugal aldera. Napoleonek Errusia utziko zuen neguan 500.000 soldadu galdu ondoren.

Nafarroan
Espoz y Mina jaun ta jabe. Bortz batailon ditu, armak eta muniziona egiteko
fabrikak, ospitaleak, sekretario bat, Hazienda ministro bat eta inprenta
ibiltaria!!! Bere boluntarioek kobratzen dute egunero (egia izanen da?) erreal
de vellon bat, libera bat aragi, bi libera ogi eta pinta erdi bat ardo. Ofizialek doblea. Espoz
& Minaren helburua, Iruñea itotzea blokeo bitartez eta lortzen ari da.
Bidenabar, frantsek badituzte nafarrak berendako borrokatzen: “Voluntarios del
Rey” edo “Miqueletes de Navarra”.
Hauekin Espoz ez da urrikaltzen, lepoa moztu. Orain artio, gerra, borrokak,
batailak, tiroketak, erreketak, afusilatuak,
hilak... Nafarroako zoko guzietan, bon, den denetan ez, konparazionez
Baztanen ez, baino urte honetan lehenbiziko
tiroak eta hilak hasiko dira aditzen eta
ikusten gure dermioetan.
1812.01.01 Erratzu.
Urte Berri On ! Urtetsak alkate
jaunarendako: “Bihar,
goizeko zortzietarako, Elizondoko herrira behi bat , 140 liberakoa, eraman
behar… bertzenaz… Sinatua:
J.B.Urrutiak, alkate jauna (frantsendako suposatzen da).
1812.01.12 Batzar Nagusia. Tropak badatoztela eta belarra bildu behar. Mandatua pasa behar Gartzaini goizeko bederatzietarako lau karga ikatz ekar ditzatela “o mas si quisiesen/ edo gehio nahi balute”. Bertze mandatua J.J.Echeniqueri, “Maestro de primeras letras”, gateko“a la Tabla” zeren han pikatzen da frantsendako eraman behar zuten haragia. Zertako? Kontuak egiteko. Urte hauetan lau maistru baziren Baztanen, horrek erran nahi du lau eskola bazirela, naski, erdara ikasteko eta bidenabar eskolatua izateko.
1812.01.17 Berriz
Amaiurko parrokoa, Libro de Difuntos :
“Año del señor de
1812, 17 de enero fue enterrado
en esta iglesia... de la Villa de Maya
Francisco Xavier (frantsa)
30 urtekoa, 20º Regimiento de Infanteriako
sarjentua, Manuel eta
Juana Bera-ren semea, Tallaide Le Petit-ekoa,
Normandian, hila
izan zena behitiko ostatuko atetik ateratzen ari zelarik,
gaueko
7etako inguruan, bertze lagunekin, haietako bi zaurituak izan ziren,
hiru tiroz que dispararon los voluntarios de Navarra...
no recibió
sacramento alguno, eman zitzaion meza bere nocturnorekin.
“Villa” honetan
zagoen 240 gizoneko destakamentu bateko partaidea
zen.”
1812.02
(??).11 Frantsen
mendekua, Amaiurko Libro de Difuntos:” Juan
Ramon Oyeregui, Josefa de Navarro-ren senarra, 27 urtekoa,
sarjentu
frants baten heriotzarengatik behitiko ostatuko atean
suertatu zena, han
non Juan Ramon bizi baitzen, hura preso hartu
zuten eta Elizondoko
kartzelera eraman handik ekartzeko hilabete
honetako 11an eta segidoan
urkatua izateko
Jauregitxipiko kaleriatik ; ez zioten utzi sakramenturik
hartzen, se le hicieron entierro, honras y cabo de año acostumbrado
y para
que conste, firmé
D.
Pedro Josef Zelayeta.” Gerrako
legea, zakurren legea.
1812.03.09 Batzar Nagusia. Lau mila
peztako isuna Arizkungo barrideei (vecinos, mazterrei ez?) jarri dion Ms Goguet jeneralak, Baztango herri guzien artean eginen dela,
banatzean tokatzen zaion partea “a proporción del rendimiento de su Primicia” izanen da, hau da,
bakoitzaren ondasunaren arabera pagatuko da.
Louis Antoine Vaste Vite Goguet jeneralak (Général de Brigade), ezkondua, Elizondon izanen du bere erresidenzia.
Louis Antoine Vaste Vite Goguet jeneralak (Général de Brigade), ezkondua, Elizondon izanen du bere erresidenzia.
1812.07.09 Udaletxea.
Juan Francisco de Echeverriak, Elizondokoa, dio: Nola hilabete honetako 6an,
Miserikodiaren parean, zubi berriaren “guardia frants batek” tiro batez/ de un balazo” bere astoa hil zuela, eta arront pobre denez,
eskatzen du, urrikal ditzatela , lau peso “por su
valor” ( astoaren saria)...
Udalak, “no ha lugar”.
Orduko Miserikordia zagoen ustezko lekua: Kuartelekozelaia |
Askoa (Elbete) |
1812.07.10 Udaletxea.
Juan Agustin de Ytceak, Elbetekoa, dio: Nola berak bazuen mando bat 60 peso
fuerte balio zuena eta atzoko egunean (1812.07.09) mendi aldera atera zuen eta
urbildu zenez Askoa jauregiko Hospital
Militarraren ateetara, hango guardiak “tiro
batez/ de un balazo” mandoa
hil zuen, eta pobre denez eskatzen du… Udalak, “No ha lugar” zeren bertze kasuetan
gauza bera egin baitute.
1812.08.00 Dirudienez, frantsak Nafarroako
kontrola galtzen ari dira. Gure dermioetan Donezteben, Berroetan, Elizondon,
Amaiurren eta Urdazubin dituzte beren kasernak, eta lehenago erran dugunez
Askoa jauregian (Elbete) ospitalea.
1812.08.06 Amaiurko
parroko kontalaria: “En el año del Señor
de 1812 el dia 6 de Agosto fue enterrado en esta Iglesia parroquial
de la Villa de Maya soldadu
frants bat zeinaren izena,
gurasoena eta nongoa zen, hirian dagoen komandanteak ezin zizkidan
eman zendua bertze erreximentukoa izateagatik; bertze eri batzuekin
Elizondoko ospitaletik Baionara zeramaten eta herritik atera bezain
fite hil zen... era catolico romano...
soldadu
honek Juan de Cabanac zuen izena eta Somul de la
Gironda-koa zen.”
1812.08.31 Eta
berriz Don Pedro Josef, ikasiko zuena
: “El dia ultimo de Agosto eraman zituzten Elizondoko ospitaletik
Baionakoarat 60 eri inguru;
hemendik Urdazubira dagoen mendian garraiatzen zituen destakamentua
boluntarioek atakatu eta akabatu zuten gutti batzu salbo, salbatu
ziren mendiko sasietan altxatu izan zirenak zeren boluntariek bertze
guziak hil edo preso hartu baitzituzten. Bi
egun beranduago...
En
el año del Señor de 1812 el dia 2º de Septiembre fue enterrado
en esta
Iglesia parroquial de la Villa de Maya un
granadero frances catolico
apostolico romano
, informatu didaten bezala 117º erreximentukoa, zeinaren
izena,
gurasoenak eta sorterriarena ez zizkidaten eman bertze
erreximentukoa
zelakotz.
Zendua
kolpatua ailegatu zen eta hortaz hil egin zen.
No
recibió sacramento alguno y para que conste firmé yo el rector...D.
Pedro
Josef Zelayeta.”
1812.09.09 Batzar Nagusia. Alkate jauna, Pedro Juaquin Echandi. Gaurko
batzarrean fiskalitatea zen afera. Frantsek kaserna Elizondon dute eta Udalari
igorri diote mandatua non jakin nahi dute zenbat jende baden haranean/ballean
eta Baztanek zenbat ekoizten duen, gero haiek eskaerak/errekisak egiteko. Ez
zen bakarki Baztanek pagatu behar zuena “ a las Tropas
Ymperiales”, Masak baizik: hau da ,
Baztanek, Bertizaranak eta Santesteban de Lerinek elkar. “Cuyo contesto traducido en Castellano y esplicado en
el Ydioma Bulgar Bascongado”:
trilingüe izan behar Baztango eskribaua. Baina eguneko afera ez zen hizkuntza
edo mintzoarena edo Masa bai ala ez, baizik nola ordaindu, zeren arabera: Apeosen
arabera ala primiziaren arabera. Batzarre gorra izan omen zen, bi ordu
baino gehio eman zuten kalakan eta azkenean eta hondarrean, botaketa: 13 boto
apeoen alde eta 17 primiziaren alde. “… y por
exceso de cuatro Botos…” primizien arabera
ordainduko zuten. Dirudienez, apeoa, etxearengatik pagatuko zen:
nolabait etxe guziek gauza bera edo fijo bat, eta primizia,
ondasunarengatik: Gehio zutenek gehio paratu.(Sinadurak: alkate eta eskribau)
1812.09.15 Erratzu. Elizondotik ailegatu
den korreioan adierazten diote Erratzuko herriari nola Sr Durana batek
(Boluntarioen aldekoa) eskatzen dio Baztani 1.500 razion ogi, 3.000 razion
haragi eta 400 razion garagar, hau da, Erratzuk 417 r. haragi, 208 ½ r.ogi eta
56 r. garagar paratu behar ditu. Non? Lehenik Elizondon eta hortik Garesa. (Gares, erdaraz Puente La Reina).
Berroetako eliza/kaserna |
1812.09.20
Sarasa kapitanak hola adierazten dio Ezpoz y Minari: “Ene jenerala: Nere konfidenteren batek ziurtatu zatan 50 frantsa Berroetatik Elizondora astero behin gaten zirela janarien bila, eta Ilzarbe kapitanarekin harremanetan jarri ondoren, erabaki genuen harat gatea 19ko gauan. Gau guzia barrandan egonak, goiz goizean etsaien esperoan. Ongi suertatu zen afera eta kontent ginen zeren gure eskuetan 32 preso, 3 kolpatu eta oficial bat erori baitziren, bertze guziak, erresistentzia geiho erakutsi zutenak, hilak geratu ziren, eta gure bozkarioarendako ez izan genuen ez hilik ez kolpaturik. Gorestu nahi nizuke Matias Ilzarbe kapitana eta Saldias sarjentua, “prodigios” egin zituztelakoz , emaitzengatik ikusten denez. Jinkoak … = Feliz Sarasa = Sr D.Francisco Espoz y Mina.”

1812.09.29 Udaletxea. Juan Fermin de
Echeniquek, Azpilkuetakoa, Urrasungo Iputzeneko nagusia, dio: Nola borda bat konpontzeko 6 haritz behar
ditu eta eskatzen du, usadioaz den pagatu ondoren…… Udalak, baietz.
1812.09.29 Udaletxea. Nicolas Friasek,
farmazilariak, dio: Nola ez du kobratzen Udaletxetik, bere kabuz hasi dela
kobratzen herriz herri, 8 peso fuerte barrideei eta 4 maizterrei.
1812.09.29 Udaletxea. Juan Cruz de
Casajus, Pedro Josef Arocena eta Eugenio Goñik, Elizondoan bizi direnak, diote
: Nola pasa den urtean, 1811.ean, alkatearen aginduz, 17 egun Domingonea etxean
lan egin zutela frantsendako (Dn Luis Desbeslatour troparendako) zapatak egiten
eta ez dutela oñik kobratu. Eskatzen dute zor zaiona edo bederen, beren
kontribuzionetatik zorra deskontatzea. Udalak, gateko zakurrein purdire, barka,
“acudan estas partes a donde les combenga…”
zeren afera ez dagokio udalari.
1812.11.04 Erratzu. Herriko alkatea (
egun hauetan Tomas de Otondo) .”Karta hau hartu bezain fite, eramaleei, 50 ogi/haragi/ardo razion … emanen dizkiezu. Espero dut agindu
hau beteko duzula bertzenaz militarki
eskua sartuko dut. Jinkoak lagun
zaizula aunitz urtez. Campo de Honor (Nafarroako nonnahi) 1812.ko
Azaroak 4. Sinatua: Martin Saldias. Sobrean edo karta azalean, E.P.M. (En Propia Mano).
1
812.11.27 Batzar Nagusia. Afera aunitz. Ardoaren zerga. “Sisa (erdaraz = honddarren ebasketa) de la entrada de Vinos”, ardoak Baztanen sartzeagatik pagatzen zuen zerga. Horretaz arduratzen zirenak, enkante baten bitartez aukeratzen ziren: kandela bat piztu eta berez itzali artio “posturak” egiten ahal ziren, kasu honetan lehena 2.700 pesos fuertesekoa zen eta hamarnaka igaten zen. Inok ez zuen “errematatu” zeren lehenengo postura altuegi iduritu zitzaien. Heldu den urterako utzi zuten, Urtarrilaren 3an, eta lehenbiziko postura 2.000 pesoetako izanen zen.
Bertze afera bat: Jose Matias de Zugarramurdik, Arizkungoa, Ifurrenako nagusiak, sobera gastu izan duela Frantzian preso egoteagatik (1811.01.04/04.04, hiru hilabete) eta eskatzen du egin dituen gastuak nolabait berreskuratzeko, ez dezala zerga ordain heldu den Ekainera artio, eta Arizkungo herriak aitzinatu dioen dirua, Udalak eman diezaiola herriari ardoaren sisarekin aterako duen dirutik.
Bertze afera bat: Pobreak: Baztan dago “pobrez lepo/inundado de pordioseros”, eta haietako franko “alferruntzi galantak/ verdaderamente araganes” dira. Nola konpondu afera? Herrietako parrokoek zertifikadoa/agiria “para que puedan pedir limosna” emateko beren herriko pobrei eta arrotzak baldin badira, lehen aldiz abisatu Baztandik kanpora gateko; bigarren aldiz, kartzelara eta haien egoeraren abisua alkateari eta bere kargodunei eman.
Bertze gauza bat: Kontuak .Pasa den Maiatzeko hondar egunetik herrietako alkateek ez dituzte kontuak erakutsi, urte erdi batez! eta hori arazoak sortzen ahal ditu. Hortaz eskatzen zaio Don Fermin de Gamiori, eskarmetu haundiko gizona, lan hori ia betetzen ahal duen, hau da, herrietako kontuak errebisatu jakiteko zein den Udalaren egoera.
Bertze gauza bat: gertatu izan da frantsek erabilitako zamari batzu edo kolpatuak edo lehertuak izan direla “por balazos que les ha surtido los encuentros que han tenido con los Voluntarios como de haberlas reventado por sobre carga…” Zamarien jabeek uste dute Masak pagatu behar diela zamarien prezioa baina honek, Masak, dio erdia bakarrik eginen duela. Hemen Haranak/Balleak dio kaltea egiten zaiola zeren pagatzen ari baita erdiaren erdia gehi laurden bat, hau da zortzi partetik bortz, 5/8, eta ez zen hola izan behar, Masako bertze herriek gehio pagatu behar zuten. Gaineratzen dute jendeak ez duela zamariekin gan nahi zeren afera arriskugarria eta lanjerosa bihurtu baita, bizia galtzen ahal delakotz.

Erratzuko herriko Ostatua |
Noiz kitatu zen kontu hau? Hamabortz urte beranduago. 1827.aren Apirilaren 30ean. Izenak aldatuko dira. Alde batetik Amaiurko apez erretorea, Don Pedro Ceferino de Yrivarren, bertze aldetik Don Juan Josef Zozaya, Erratzuko alkatea, eta eskribaua,Don Josef Antonio Echeverz. Ordainketa “en buena moneda de oro y plata, usual y corriente en este Reino”. Lekukoak? Hipolito Chatelain, arizkundarra, eta Pedro Antonio Aguirre, erratzuarra.
Otsondo |
Iriartekobordako kisulabea, Erratzun |
1812.12.31 Herri guziek beren kontuak zituzten eta han ikusten da zertan gastatzen zuten dirua. Erratzuk, konparazionez, errekisen aparte, bazuen bere zirujanua (medikua ez) eta bere maistrua. Batak 2.000 erreal fuerte urtero eta bigarrena 712 erreal fuerte.(Erreal fuerte = 2 real de vellon)
1812.eko prezioen zerrenda,Erratzun:
rv = real de vellón
mrv = maraVedi
1 rv = 38 mrv (Nafarroan!!)
mutila/morroia 2 rv egunero
mutila lurrak neurtzen 2 rv egunero
mutila zalditeriarekin 3 rv egunero
zamaltzain Elizondora 2 rv
zamaltzain Amaiurra 2 rv
zamaltzain Ainhoara/Añoara 12 rv ( neguan 16 rv )
zamaltzain Baionara 30 rv
zamaltzain Baionara korreioarekin 40 rv
zamaltzain Lesakara 35 rv
zamaltzain Berara 35 rv
zamaltzain Uztaritza 30 rv
oilo bat 4 rv
dozena bat arraultze 1 rv
libera bat oilaki 1 ½ rv (libera =± 0,4 kilo)
libera bat ahunzki 2 ½ rv
libera bat behiki 2 ½ rv
libera bat ardiki
2 ½ rv
libera bat magra 2 rv
libera bat gurina 2 rv 19 mrv
izara/sabana bat 10 rv (batez bertzekoa)
cabecera bat 3 rv
burko/almoada bat 9 rv
maindira 14 rv
serbileta bat 6 rv
lastaira bat 10 rv
koltxoi bat 20 rv
koltxoi erdia 10 rv
atorra josteagatik 2 rv
esku ohial bat 7 rv
manta bat 20 rv
toaila bat 1 rv
colchilla bat 12 rv
sobrecama bat 30 rv
kintal bat belar 6 rv (kintal bat = ± 45 Kg)
erregu bat arto 6 rv (erregu bat = ± 28 l.)*
erregu bat gari/ogi 26 rv
karga bat lasto 1 rv
almute bat ilar/babarruna 1 rv (almute bat = ± 1,7 l.)*
karga bat egur 5 rv
kantara bat ardo 14 rv (kantara bat = ± 12 l.)
dozena bat plater 7 rv 19 mrv.
untzi bat 1 rv
azpil bat 6 rv
zareto bat 1 rv
botil bat 2 rv
pala bat 3 rv
aitzur bat 3 rv
8 pikete0 51 mrv.
ehun ladrilo 8 rv
200 teila 18 rv
behi larru bat 30 rv
ukondo bat zura/ohol 1 rv

8 pikete
ehun ladrilo 8 rv
200 teila 18 rv
behi larru bat 30 rv
ukondo bat zura/ohol 1 rv
(* Dirudienez erregu batek 4 gaitziru
zituen eta honek 2 laka eta laka batek 2 almute zituen, eta kutxa
batekin neurtzen zen , hortaz “litroak” ez “kiloak”. Erabiltzen
ziren aleak/pikorrak neurtzeko: garia/ogia, artoa, ilerrak/babarrunak…)
Eta
biziak darrai gerra batean bizi arren: 47 ume sortu, 28 pertsona
hil eta 3 bikote ezkondu Erratzun urte honetan.