Baztan eta Frantzestea
8.Kapitulua: 1813, azken hilabeteak: Eta Anddara ez zen bildu Baztanera
Kontu militarrak
1813.08.04 Abuztuan gaude eta gerrako frentea finkatu da gure mendietan.
Soldaduak, milaka, nonnahi, espainiarrak, ingelesak eta portugaldarrak Baztanen
eta inguruko haranetan. Donostia eta
Iruñea dira Frantsen eskuetan
bakarrik gelditzen diren hiriak Hego Euskal Herrian.
Gerra
baretu da pixka bat baina Baztango egoera eta batez ere Baztangoizakoa, lurralde okupatuena da. Soldaduak nonnahi. Hala ere
Wellington-ek bere armada antolatzen ibiliko da , Bidasoa aldean tropak
pilatzen. Wellington segurola bat zen eta dena kontrolatu artio ez du eraso
eginen. Gisa honetan hilabeteak pasako dira, Abuztua, Iraila, Urria eta Azaroak 10, argiastean, bere armada osoak,
± 90.000 mutil, seinalea aditu
ondoren ( hiru kainokada Arxuriatik) Frantziarako bidea hartuko du.
Eta
bizkitartean, hilabete horietan, zer? Batez ere Erratzuko kasua kontatuko dugu
zeren horretarako materiala baitugu. Hala ere , Erratzuko egoera Baztangoiza
osoaren pareakoa izanen zen.
1813.08.10 Head Quarters. Lesaka
The Quarter
General to
Liut.Gen. Sir Thomas Picton,
commanding the troops in the Valleys of Maya and Baztan.
Lesaca,
10th August 1813
…..Lord Wellington has directed that… the 6th Division shall
occupy the Puerto de Maya (Otsondo)… and the 3rd Division…
in Arizcun… (to) support … Maya (Amaiur) and also guard the passes which communicate by Errazu
with Baigorry…
One brigade to be upon the heights …. near the road… from … the Puerto
de Maya (Otsondo) to Elizondo.
… the 7th Division is … between the Puerto de Maya and the
Puerto de Echalar… (the 2nd Division in Les Alduides).
Lord Wellington considers it essential that the division which occupies
the Puerto de Maya should have a piquet in the village of Urdax ….
Holaxen kokatu ziren aliatuak gure dermioetan.
Wellingtonek,
igortzen du 6th
Division (6.700 soldadu) Otsondora
eta bere inguruetara (Amaiur), eta 3rd Division (7.500 soldadu) Baztanera, Arizkuna,
prezeski.
Sir
Thomas Picton izanen da inglesen
buruzagia Baztanen. 3rd
Division , Arizkundik, guard the passes which communicate by Errazu with … Baigorry.
Bridaga batek zaindu beharko du Otsondotik Elizondora
kaskoz kasko gaten den bidea. Lord Wellington considers essential izan behar dutela a piquet in Urdazubi.
Zenbat ziren? Sobera. Aliatuen dibisionetan ingelesak eta
portugesak elkar gaten ziren, bi heren (2/3) ingelesak eta heren bat (1/3)
portugesak, konparazionez, 6th
Division-ean 4.700 ingeles eta 2.000 portugaldar, 3th Division-ean
5.000 ingeles eta 2.500 portugaldar.
Light Dragoons |
Hauei gehitu behar zaie tropa espainiarrak
, Division de
Morillo (±4.500 espainiar) , Espoz y Minaren Voluntarios de
Navarra (± 2.000) baita The 14th
Light Dragoons ere, Amaiurren
parean akanpatua: ± 700 zaldi.
Baztangoizan
bakarrik 21.000 soldadu momentu honetan ?
Hor nonbait. Elizondo eta Iruritarendako ez dugu topatu daturik baina seguru
Dibisione hauen Kuartel Nagusia hauetarik batean egonen zela zeren Oronozetik
Iruneraino joaten baitzen bidea, Bidasoa,
tropa aliatuez lepo zagoen. Pentsa Wellingtonek Lesakan eta Beran emanen zuela
denboraldi hau.
Jakinarazteko: “Division“ hitza nahasia da. Division-ek
erran nahi du multzo haundia (ingelesendako ± 7.000, espainiarrendako ± 3.000
eta portugesendako ± 2.000). Division/Dibisionea
banatzen da errejimentuetan, brigadetan edo batailonetan eta hauek
konpainietan. Espainiarren kasuan dibisione batzuk Armada (ejército) bat betetzen dute. Guri dagokiguna: 4º Ejercito: 1ª Division de Morillo, 2ª Division, 3ª Division, 4ª
Division, 5ª Division, 6ª Division de Longa,
7ª Division, 8ª Division de Espoz y Mina,
1ª de Caballeria, 2ª de Caballeria, Artilleria, oro har ±
50.000 soldadu. Kopuru edo numero zehatz emateko, ezina guretako.
Jakin
badakigu Erratzun Division de Morillo, espainiarrak, egona zela: 6 egun, 4.500 soldadu.
Morillo jenerala ( Pablo Morillo y Morillo, gero Conde de Cartagena) bere buruzagia eta dibisione honi izena ematen diona. Helduko diren urteetan Cartagena de Indias-en (Colombia) fama hartuko duena.
Herriko
kontuetan bere egonaldia lehena agertzen da, hortaz suposatzen ahal dugu lauan
(1813.08.04) etorriko zirela eta
bederatzian (1813.08.09) gana
zirela.
Hauek
gan ondoren, 2ª Division de
Portugueses etorri
zen. Bortz egun, hau da, hamarrean
ailegatu eta hamabortzean adio (1813.08.10/15).
Silbeira jenerala (Francisco
da Silveira Pinto da Fonseca Teixeira, conde de Amarante) 4 edecan,
auditore bat, 3 mediku, koronel bat, 2 teniente koronel, 2 maior, 75 ofizial
eta 2.000 soldadu. Hau izan ziteken Dibisione portugesa baten estruktura edo
antolakuntza arrunta. Nabaritzeko, tropa hauek etxeetan aterpetuak egon zirela.
- Erratzuko paperetan 1ª,2ª,3ª,4ª,5ª
Division agertuko dira, baina hori ez zen beraien izena, Erratzun zein
ordenean agertu ziren baizik.
Hauek
ganak eta Division 3ª de Portugueses agertu. 46 egun.
Pober jenerala (Sir
Manley Power) 2.000 soldaduekin eta aitzineko antolakuntzarekin: auditorea,
3 mediku, 75 ofizial eta abar. Portugesak izan arren, buruzagia ingelesa izaten
oi zuten.
Hau
da, Abuztuko hondar bi asteetan eta Iraila osoa.
Ondorazten
ahal dugu beti dibisione bat Erratzun kokatua zagoela. Baztango bertze
herrietan egona zirela jakiteko ez ditugu datuak oraingoz lortu. Ingelesen
zalditeri konpainia bat ere egon zen Erratzun, ±150 zaldi 36 egun, baina data ez dute zehazten.
1813.08.31 Abuztuak 31. Donostia
funditua. Irailak 8, frantsak errenditzen dira.
Ingeles-portugesak
harturik herriya,
biyak egin digute
zenbait pikardiya.
Biolatu eta
hil,
sakiatu
guztiya,
eta gero
ondoren
erre Donostiya.
1813.09.00 3º Regimiento Division de Navarrakoek (± 1.000 voluntario) bere paperetan diote nola Irailan Erratzu
aldera gana zirela 15 egunez . Erratzuko paperetan ez da deus agertzen.
1813.09.10 Portugesek
diote Combate nas alturas de Errazu, 10 setembre
1813.(Arietan?) Han zagoen portugesen Rgto. Infanteria nº 21, eta
capitâo Palhares 176 gizonekin.
1813.09.15-
10.09. Rolde de guiones con Portugueses
Tropak gidatzeko leku batetik bertze leku
batera, aliatuek, Erratzuko kasuan portugesek, herriko jendea kontratatzen
zuten gida/guiones bezala. Hauek noretaraino
gaten ziren tokiek erakusten dute non zagoen frentea edo zer lurralde
kontrolatzen zuten. Aldude aliatuen eskuetan zagoenez, bidaien destinoak
Orreagatik Zugarramurdirainoko lerro guzia zen: Orreaga, Aldude, Elorrieta
(gure Elorta), Izpegi, Buztanzelai, Añoa!, Urdazubi, Zugarramurdi eta azken
egunean, atakearen egunean, Senpere.
Saria? Hamar erreal egunero egun guzirako
balime zen edo 4 erreal herriko lepoetara kasuan.
1813.10.00 Urrian gaude. Aliatuen dibisioneak,
lehenago erran dugunez, aldizkatzen ari dira Erratzun. Dirudienez, Urriaren
baten (1813.10.01) portugesen 3ª Division-a Erratzutik lekutzen da eta Division 4 de Portugueses etortzen da, 2.000 soldadu 25 egunez
(1813.10.02/24) eta hauek gaten direnean, Division 5 de Portugueses, hiru egunez (1813.10.25/28) agertuko dira.
Amilton jenerala (Sir John Hamilton), 2.000 soldadu eta
portugesen sekito arruntarekin.
(Ingelesek diote… ) 2nd Division-eko brigada bat Orreagatik Otsondora
igorriko dute. “Our brigade returned to the Maya Pass
and we had the pleasure of looking down the French….
Antton papagorria |
October ailegatu zen and with it the SNOW/ELURRA !!! estali gintuena denbora batez… nere asto
hoberena hil zen elurrean eta nere mandoa ebatsia gau batez kanpoan guardia ari
nintzelarik… mandoak 60 dollar balio zituen eta astoak 40…
hiriak, herriak eta auzoak of white canvass/oihal xurizkoak (kanpaina dendak) ikusten ahal ziren nonnahi, denak bizirik kasaka azul eta gorriekin”…
Towns of white canvass/ oihal xurizko hiriak |
Bertze hitzekin
errana, kapamentuek ematen zuten hiriak, herriak … zirela, soldaduz beteak:Otsondo
eta Amaiurko zoko horretan 15.000 soldadu akanpatuak zeuden!
Beharrik eguraldi
honek ez zuela luze iraun eta berriz gure mendi berdeak ikusi zituen gure
kronistak.
1813.10.27 Head Quarters. Bera.
Iruñean
diren frantsak ari dira errendizioa prestatzen. Iruñea edozein momentuetan aliatuen
eskuetan geratuko da eta hori gertatzekotan, Wellingtonek nahi du Minaren
tropak Alduden sartzea, eta han direnak, Ashworth-en portugesak eta Morillo-ren
espainiarrak , Otsondora gatea. Dena den “ two battalions of
General Morillo … in Errazu & Hamilton’s Portuguese… to… the pass of Maya… Cln. Grant’s brigade of cavalry (zalditeria) & 4th
Regiment of Portuguese cavalry .. to Baztan”
1813.11.01 Azaroak
1, Iruñea errenditzen da.
1813.11.00 Azaroan gaude. Aliatuak Donostia eta Iruñea hartu ondoren,
Frantziako inbasioa prestatzen ari dira hilabete honen lehenbiziko egunetan
egiteko baina eguraldia arront txarra izaten ari zuenez, erasoa gibelatu izan
behar zuten. Beren tropa guziak pilatzen ari dira mugetan. Erasoa Baiona aldera
izanen da, Lapurdi aldera baina Nafarroa Behera , nolabait, alde batera uzten. Erratzun
egon ziren azken portugesak haien buruzagiarekin, Marshall William
Beresford-ekin, etorri ziren, Quartel Genl. del
Mariscal Beresfort: bederatzi
egunez, (1813.11.01/09).
General en Jefe, Beresfort (Sir
William Carr Beresford), 300 personeko komitibarekin, Vicario Generala
barne, 2.200 soldadu.
Dibisione
hauek , kasu batzuetan , herriko jendea kontratatzen zuten mutilak bezala,
konparazionez, Portugesek, Pedro Goñi, Felipe Gragitena, Juan Usoz eta Juan
Pedro Burcaicea Irailaren 19etik, Azaroaren 9ra artio “ordenanzas”
bezala hartu zituzten. Saria? Bortz erreal egunero.
Portugesak
Frantziara/Lapurdira gan ondoren, espainiarrak etorriko dira: Ejercito
de Reserva de Andalucia, 43 egunez (1813.11.13-12.26 artio).Gero ikusiko dugu zertaz.
Mariscal de Campo Creac (Tenente Coronel Michael Mac Creagh), bi brigadier, Clarc (Diego O’clark) eta Americ ( Jose
Aymerich) 3 capellan, 3 cirujano, 115 ofizial eta 2.800 soldadu. Reserva de Andaluciak ± 8.000
soldadu zituen. Erratzura etorri ez zirenak ondoko herrietan egonen ziren.
Herriak, soldaduei, zerekin hornitu behar zien? Aurreko
kapituluan adierazi dugunarekin: Ofizialei
ohatzea, argizeria eta egurra. Soldaduei
olioa (argia emateko, ez frixitzeko!!!) eta egurra. Dirudienez, soldaduak etxeetan
aterpetzen ziren “alojados
en las casas” baino gero
herriko kontuetan hau ez da agertzen.
Ohatze
bat, 19 marabedi zen, libera bat argizeri, 5 erreal, karga bat egur, 3 erreal
eta arroba bat olio (pisuka neurtzen zuten) 3 erreal.
Zenbat
gastatu zuten?
Division de Morillo 5.169 erreal fuerte
2ª Division Portuguesa 1.812 “
“
3ª
“ “ 17.298
4ª “ “ 9.869
5ª “ “ 2.923 “
“
H.Q.
Beresford 7.341 “ “
Reserva
de Andalucia
30.308 “ “
________________
74.720 erreal fuerte
Nork
ordaindu zuen? Nork hartu zuen diru hori? Ez da ikusten inon. Bon,
ez dugu jakin non dagoen.
Laburpen
moduan:
Aliatuak Erratzun:
Abuztua 04 Division de
Morillo (± 4.500 mutil)
Division de Morillo
Abuztua 09 Division de Morillo
Abuztua 10 Silveira’s
Portugese Division (±2.100 mutil)
Silveira’s Portuguese Division
Abuztua 15 Silveira’s
Portuguese Division
Abuztua 16 Power’s Portuguese Division (±2.100 mutil)
Abuztua 31 Power’s Portuguese Division
Iraila 01 Power’s Portuguese Division
Iraila 30 Power’s
Portuguese Division
Urria 01 Power’s
Portuguese Division
Urria 02 4th Portuguese Division (±2.100 mutil)
4 th
Portuguese Division th
Urria 24 4 th
Portuguese Division th
Urria 25 Hamilton’s Portuguese Division (±2.100 mutil)
Urria 28 Hamilton’s
Portuguese Division
Azaroa 01 Beresford’s Head Quarters. (±2.500 mutil)
Azaroa 09 Beresford’s Head Quarters (Portugesak)
…………………………………………………………………………………………………
Azaroa 13 Reserva
de Andalucia (±2.900 mutil)
Azaroa 30 Reserva
de Andalucia
Abendua 01 Reserva de Andalucia
Abendua 25 Reserva de Andalucia
Imajinatzeko
Erratzuko plaza egunero, erratzuarrak baino bizpahiru aldiz gehiago ziren
arrotzak !!
1813.11.05 Head Quarters . Bera. Morilloren soldaduak Erratzun egotea Baigorri aldeko lepoak
zaintzeko zen. Wellingtonek nahi du Minaren tropak Erratzura gatea eta Morilloren han direnak Otsondora.
1813.11.09 Bezpera eguna: Frantzia inbaditzeko tenorea. Frantsek dakite
Wellingtonek erabaki duela Frantzian sartzea. Azken
egunetako eguraldia arront txarra izan zen eta horrek geldiarazi zuen atakea. Hala ere, frantsek ere beren
defentsak prestatu dituzte eta tropak mugitu. Foy jenerala Bidarraira aitzineko egunean ailegatu zen, eta bere
helburua Ezpeletan zagoen D’Erlon jeneralari laguntzea zen. Honek Mondarrain atxikitzen
zuen eta ia bere parean , Gorospilen, ingelesak akanpatuak egoten ziren baina justu gau honetan ,
espainiarrekin , Division de Morillo eta Minaren bi batailonekin aldizkatuz
ziren. Badator atakea.
Bezpera
eguna. (Ingelesek diote) 14th
Light Dragoons –en zaldunak , Amaiurren zirenak, jautsi ziren Frantzia aldera gauez ilargiaren argiarekin “by moonlight”
lehen piketeetaraino eta han argiastearen esperoan, ixil ixilik. Nola
ixilarazi zaldiak?
Bezpera eguna. Cadell-ek, 38th
Regiment-ekoa, kontatzen du nola Otsondotik Lapurdi aldera gan direla. “Gaueko
hamarretan atera zen desideratzen genuen ilargia eta bere argiarekin we marched… adio erran genion /farewell
to the Peninsula , han non hainbertze borrokatu
genuen eta non utziak baitkenituen hainbertze gallant comrades.”
Bezpera
eguna. Aliatuek Baztanen zituzten tropak , 25.000 soldadu
baino geihago, Otsondon barna, ixil ixilik pasarazi zituzten Urdazubi aldera.
1813.11.10 Azaroak 10. Ugarana/Nivelle-ko bataila. Aliatuen partitzeko tenorea.
Eraso eguna. Zer pasa zen egun
honetan? Argiastean, justu gauzak ikusten hasten direnean, Wellington bere
armada guziarekin, ingelesak , portugesak eta espainiarrak , 90.000 soldadu
(Baztango aldetik 25.000) , Frantzian, guretako Lapurdin, sartu zen eta armada
frantsa Ugarana (Nivelle) ibaiaraino (Ainhoa-Senpere-Donibane Lohizun) bulkatu
zuen, hori bai, beren eskuin aldea nolabait baztertzen, hau da Nafarroa Behera
bere kasara uzten, edo bertze gisara errana, Baigorri eta Garazi ukitu gabe.
Hau
dena Baztandik kanpo. Eta Baztanen? Surprise,
surprise ! Armada aliatua
Lapurdin sartzen zen bizkitartean, Otsondoko eskuin aldeaz (Baztandik
ikusia), Lizartzu, Gorospil, Mondarrain, ez ziren aunitz arduratu eta…
(
Foy jeneral frantsak dio) Combat de Gorospile : Goizeko zazpiak (
gaur eguneko zortziak) ziren ekintza hasi
zelarik, espainiarrek (Morilloren
eta Minaren tropak) ongi defenditu
dute beren posizioa (Gorospil)baina … baionetaz atakatu genuen, bulkatuak
izan ziren… gu adore izigarri batekin ..
espainiarrek ez zuten astirik gelditzeko edo organizatzeko ezta Gorospilen,
Antsestegin edo Amaiurren… bulkatu genituen Erratzutik haratago… ingelesen
ekipajea Amaiurren zagoen… ingelesek
zaindua… Ekipaje hau hartu genuen, nere “avant-gardes” abantzadak gaten ari
ziren Erratzura non zagoen Sir Hillen ekipajea… baino enteratu nintzelarik zer gertatzen ari
zen gure armadarekin , nere tropak bildu nituen.. Hil eta kolpatu egin ditugu
etsai aunitz … ehun preso hartu ditugu eta 150 zamari… eta Frantzia /Bidarrai
aldera gana zen.
3º Regimiento Division de
Navarrakoek
(Santos Ladron bere kapitaina) beren paperetan diote nola Irailan Erratzu
aldera gana zirela eta nola egun honetan , lau konpainia gehi 4º Regimiento-rekin Otsondora eta
Urdazubira (Gorospilera) gana zirela eta nola 7.000 frantsa haien gana etorri
zirela. Erretiratu behar, naski.
Egun
berean: Rolde de guiones/gidak de los 3º y 4º batallones de la Division de Navarra.
Erratzuko
paperetan bada “rolde” bat baino
geiho, hau da zerrenda bat non
agertzen dira nolako lana herriko mutilek egiten zuten soldaduendako. Kasu
honetan, noiz, norekin eta noraino Erratzuko mutila gidak bezala ibiliak ziren.
Egunak atake ondorengoak dira, batez ere 10tik 16ra artio edo beranduago.
Norekin? Division de Navarrako (hau
da Espoz y Minaren soldaduak – bera personalki Aragoian zagoen) 3. Batailon eta 4.Batailonekin
(Asura beren buruzagia). Noraino? Lehenbiziko egunetan Itzulegi eta Itsasu
aldera eta ondorengoak Erratzuko lepoetara eta frentera: Ezpeleta, Senpere edo
Donibane Lohitzunera.
1813.11.12 (Ingelesek diote) Batailako egun
berean Frantzia aldean (Lapurdin berez) sartu ziren espainiar tropek ,
harpilatzera eta jendea hiltzera “ pillaged it and murdered several …” jo zuten baita Minaren tropak Heletaraino sartu zirelarik ere, batzu
amotinaturik, in
state of mutiny , ebasten , plundering and murdering… Hau ikusia , borroka gehiagoren esperoan egon arren, Wellingtonek
gibelerat igorri zituen espainiarrak, baten bat afusilatzen, errebelatuak
desarmatzen, Giron’s Andalusians to Bastan, Freyre’s Gallicians to Irun
and Ernani and Longa’s over the Ebro . Bakarrik Murilloren Dibisionea atxiki zuen berarekin.
(Espainiarrek
diote) erabaki zuen (Wellingtonek) espainiarrak itzul zitezen beren herrira, (al) no (ser) ayudados por la
administración publica… por huir de futuros y terribles daños eta ere bai haien
laguntza behar ez zuelakotz.”
To General
Giron
à
St.Pé.ce 12 Nov.1813
à 3 heures de l’après midi
Mon cher Général,
Comme le temps parait être très incertain… vous
ferez bien de vous mettre en cantonnements… une brigade dans chacun des
villages de Elizondo,
Errazu,Arizcun et Irurita. Ces sont les
meilleurs villages du pays….. vous ferez bien d’entrer … demain/bihar.
Agréez, &, WELLINGTON
Wellingtonek bazekien frantzesera arras ongi eta
ofizial espainiarrekin holaxen komunikatzen zen.Aldi berean erakusten digu non
egon ziren Ejercito de Reserva de Andalucia-ren
8.000 soldadu akanpatuak: Elizondon,
Arizkunen, Iruritan eta Erratzun.
To General
Wimpffen
à St.Pé ce 12 Nov.1813
à 4 1/2
heures du soir
Mon cher Général,
Je vous prie d’envoyer
ordre au Général Longa de quitter Ascain demain matin /bihar
goizean et de marcher avec sa division… à Medina
de Pomar…
Le Général Mina m’a fait dire que le régiment de
Caramena (Cariñena) avait mutiné à Roncesvalles…je leur avais promis de
l’habillement…… donner ordre au Général Mina
de faire désarmer … le regiment Caramena (Cariñena)….
Agréez,
&c. WELLINGTON
Armada aliatuek badituzte beren
ospitalak. Erratzuko kasuan , paperetan agertzen da Iriarteko Bordan bat bazela, Reserva de Andaluciarena. Zenbat eri?
Guti ematen du zeren momento batean 24 ogi eramaten dizkiete, 34 pinta ardo baita 6
libera txokolate ere. Soldadu baten “razionea” ogi eta pinta bana egunerokoa
balime zen…
Bertze paper batean eskatzen dituzte 624
erreal fuerte, “pª el hospital de la Borda de Gaston”. Norendako zen ospitala, ez dute erraten.
Rolde
peones/mutilak
egurra pikatzeko eta barrakak konpontzeko. Bortz egun. Norendako ?: Regimiento 3º de Division
de Navarra,
Minaren 3. Batailona, burua Fco. Gorriz.
1813.11.12 20 mutil, iratzea mozteko eta barrakak egiteko
Elorrietan.
1813.11.13 10 mutil, barrakak konpontzeko
Elorrietan. Egun berean, 25 mutil Buztanzelain, egurra pikatzeko eta barrakak
eraikitzeko.
1813.11.13/14 40 mutil, Ariete eta Buztanzelaiko bideak
konpontzeko.
1813.11.15 17
mutil, Izpegin barrakak egiteko.
Saria?
5 erreal
egunero. Azken kasuan, 4 erreal.
1813.11.15
To General Wimpffen
à
St.Pé. ce 15 Nov.1813
à
11 heures du matin
Mon cher Général,
…. Si vous voulez faire dire au Général Mina
que, le Général Giron etant dans… Baztan avec la reserve d’Andalousie, il peut
en retirer à Aldudes… et dit lui que je
le prie d’avoir un poste d’observation des… Errazu dans le port d’Ispegui.
Agréez &c.
WELLINGTON
1813.11.15 Rolde de guiones para Reserva de Andalucia.(15
Nov.-31 Dic.)
Ikusi
dugunez, Wellingtonek Reserva de Andalucia Baztanera igorri zuen haietaz
fidatzen ez zelakotz, hala ere segituko du erabiltzen dibisione hau bere erretaguardian
baita Baigorri aldean jotzeko ere. Erratzuko gidek eramanen dituzte Reservako
konpainiak frente (erretaguardia?) guzietara: Donibane Lohitzune, Itsaso, Añoa,
Ezpeleta, Senpere, Bastida, Ganbo, Sara eta Ustaritz aldeetara eta Abenduaren 9an hasiko
dira Baigorri aldera gaten ere, bon, atakatzen.
1813.11.30 (Frantsek
diote) “un corps
de 4,000 Espagnols et Portugais “ sartu zirela Baigorriko aldean
baina Baigorriko herriak, Etcheverry bere burua, kontra egin ziela eta
eskaparazi inbasoreak.
Frantsek
diote hala ere, Baigorrikoa gauza puntuala izan zela. Zer ba? Egia da alde
batetik espainiar aunitz desertatzen ari direla, gosez, baino bertze aldetik
frants soldadu berriak “ils desertaient par centaines/ zientoka”. Kontraerran
haundia. Desertore frants hauek ..”biltzen dira à des bandes de contrebandiers, de malfaiteurs/gaizkileak,
ou même d’espagnols…”. Momentu
honetan Frantziako Armada arront gaizki
dago, beren lurralde propioa harpilatzen ari baitira eta moralarendako zer erran !
1813.12.10/13 Errobi-Nive bataila.
Aliatuek
berriz bultzaka, Wellingtonek aitzinerat jotzen du, eta Errobi –Nive ibaiak
gurutzatuko du bere armadekin. Baiona setiatua utziko du eta Orthez eta gero
Tolosa aldera joko du. Bidenabar Donibane Garazi ere utziko du setiatua pixkat
beranduxago.
Valençay: Napoleon eta Fernando VII |
1813.12.11
Abenduak 11.Alta política, Valençay Ituna :
Napoleonek onartzen du Fernando VII Espainiako erregetako, baino gerra ez da
akituko.
1813.12.16 Egun
honetan, Division de Navarrako 1º,2º
eta 3º
Regimientokoek diote nola manatu zieten bertze aldera joatea atakatzera, Baigorrira,
eta nola baigorriarrek eta Garaziko soldaduek jasan eta sufritu izan behar zuten
beren atakea. Espainiarrek diote “Egun guzia borrokan baina gauerako los Boluntarios (de Navarra ) señores
de sus casas (baigorritarrenak).” Honetan bai, Voluntarioak Baigorrin sartu
ziren.
Ingelesek diote “Mina ( bere tropak) invaded
the Val de Baigorri and the Val des Osses (Orzaize) where his men
committed the greatest enormities, plundering and burning, and murdering men,
women and children,” hau da, basarena egiten, ingelesek diote.
Frantsek diote “les Espagnols descent … dans Baigorry pour venger de
l’affront.. ils se livrent
à tous les excès.” Gaizoa Baigorri. Atakea
Aldudetik izanen zen.
Espoz
y Mina ez zagoen hemen, Huescan, Jacako
ziudadela setiatzen ari zen baina berak
dionez Abenduan Baigorrira gana zela eta bere Kuartel Nagusia han jarri, handik
Donibane Garaziko gaztelua zirikatzeko. Bizkitartean, bere soldaduak lurralde
“garbitzen”, constantemente
volviamos con algunas reses gure soldadu gaizoendako. Urte Zaharra
Baigorrin pasako zuen.
1813.12.23
To C.Dalrymple Esq.
St.Jean
de Luz 23rd Dec.1813
…. The …
reserve of Andalusia , at Itsassu… ordered to
Urdax and Maya, and on the 26th to Elizondo.. I have the honor to be
&c. WELLINGTON
Erratzuarren
lanen laburpena:
Guiones/Gidak Portugesendako
Iraila 15etik
Iraila 30
Urria 01
Urria 09 artio
Guiones/Gidak Division de Navarrarendako
Azaroa 10etik
Azaroa 16
artio
Peones/mutilak 3º Batallon
Div.Navarrarendako
Azaroa 12etik
Azaroa 15
artio
Guiones/Gidak Reserva de Andaluciarendako
Azaroa 15etik
Azaroa 30
Abendua 01
Abendua 25
artio
Orain artio kontatu duguna militarren aferak ziren. Betiko galdera
, eta bizkitartean Herria zer?
Ordaindu, pagatu, okupazioa jasan eta zaukaten apurra , pitte hori eman eta
eman , guti bildu eta exkasa jan. Eta postretarako, politika franko. Frantzestearen
sei urte hauetan, Cadizen konstituzione
bat prestatzen diputatu batzuk (baztandarrik ez) bilduak ibili ziren, erregeren
botereak kontrolatzeko eta Espainiako monarkia bertze modu batera arautzeko.
Eta horrek zer ekarri zuen? La Constitucion
Española.
1813.09.09 Elizondo. Batzar Nagusia.
Espoz y Minak Baztango Udalari Gares herritik igorri dio
“… la savia constitucion de la
Monarquia Española pa
su publicacion … Elizondoko herriko plaza nagusian eta egun horretan bil
daitezela balleko/haraneko barride guziak hala nola aitzineko urteetan biltzen
baitziren armen alardea edo reseña egiteko…. Hala ere , hastekotan eta
akitzekotan fusil deskarga egin eta ezkilak jo para mayor solemnidad…”
Eta hau, noiz egin behar zuten?
Irailaren 12an, igandea zen urte horretan, Baztango herri bakoitzean Herriko alkatea aukeratu eta aldi
berean nor izan behar diren herriko diputaduak.
Hauek ,diputaduak, astelehenean, 13an, Baztango Alkatea aukeratuko dute ( hau berria da: ez dago hirukotea
edo terna) zuzenean eta biharemunean,
Irailaren 14an, asteartea urte horretan, Konstituzioa
proklamatu: kargu hauek iraunen dute Abendura artio. Abenduan ikusiko da nola
eginen diren alkatetzarako auteskundeak. Labur bildu,Adio
Nafarroako Erresuma (Reyno de Navarra), Biba Nafarroako Probintzi Espainiarra!!
Erratzuko kasuan, uzten duen alkateak (Miguel
Pedro Hugalde) bere kontuak azaltzen ditu. Ez bakarrik etorri diren tropei
emandakoarekin, baita bere gastu propioekin ere: Eguberriko autaketan gastatu den ogi eta ardoa, 43 erreal fuerte
eta 6 marabedi; bere lana betetzeko gastuak,Urtarrilan , konparazionez, 89 err.f.
eta 34 mrb, eta hola hilabete guzietan Irailara artio; Ostatuko ostalariak
aitzinatu duena (bere izena dakigu, “la
Dominica ”, andre bat !!). Gehienetan “como consta por bones”. Bon = tropek ematen zuten erreziboa.
Eta kasu batean ematen dute olioa (argi emateko!) “sin
bon a la guardia del Portugues que estubo
en Capilla…” Non afusilatuko zuten gaizoa? Edo bizitza
barkatu izanen zioten?
Baina kontabilitatea aparte, egietan, zein zen Baztango
egoera?
1813.11.30 Egun honetako datarekin
Baztango Udalak
Diputazioneri
kexa bat igorriko dio. Hondar bortz urteetan batez bertzekoa kontutan izaten,
hala diote:
“Urtero biltzen
zen / baziren
23.377 erregu gari/ogi, aurten 14.690, (-8.687 )
2.718
karga sagar, aurten 480, (-2.238 )
45.559 erregu arto,
aurten 5.956,
(-39.603 )
16.891 libera liho, aurten 3.670, (-13.221)
3.556 behi, aurten 443, (-3.113 )
Anddara/Andderea |
4.048
kojoi,
aurten deus, -4.048
Anddara ez zen bildu gure dermioetara,
222
behor, aurten 88, (-134 )
34.302
ardi, aurten 5.854, (-28.448 )
7.907 erregu gaztain,
aurten 1.690, (-6.217 )
3.697 zerri, aurten 137, (-3.560 )
427
zamari, aurten batere ez. (-427 )
Arbolak
moztuak, bordak botaiak, etxe batzu erre. Tal es el deplorable estado de… los
infelices havitantes del Valle de Baztan”.
Uztaila
ogi/garia biltzeko sasioa da
Baztanen eta juxto hilabete horretan Gerra
gure dermioetara etorri zen. Ez ziren bakarrik errekisak izan, armadak landa
guzietan sartzen ziren eta dena zapatu edo ebatsi egiten zuten, baita
kanpamentuak han jartzen ere. Dirudienez, gari/ogi zerbait bildu zuten baino
artoa eta gaztaina ia guzia galdu, aziendarena kontatu gabe. Eta honek ondorioa
ekarriko du, eriotzak biderkatuko dira urte honetan, gaizki/guti jan, Erioa
atean. Normalki urtero 15en bat
hiltzen zen Erratzun, aurten 68.
Amaiurko egoera ez da hobeagoa
izanen, bai to, aise txarragoa. Hauek beranduxago kexatuko dira baina Diputazioneri
igortzen dioten kartan Amaiurrek dio:
…
nola Uztailaren 7an aliatuen tropa aunitz
akanpatu zela bere dermioetan eta nola , ironikoki, ez zuten deus eskatzen, se los tomaron por
su propia mano !!! baita
belaietan sartzen eta dena zapatzen ere: Santiago egunetarako belaiak xehatuak. Nola,
egun horretan, frantsek eraso egin, baino 31an erretiratu ziren. Aliatuak
berriz etorri zirela Amaiurra akanpatzera eta ogi/garia biltzeko sasoia zenez,
lehenago belarrarekin egin zutena orain ogiarekin egin zuten, dena xehatu. Bizpairu
egunetan urteko zitu guzia desegin. Hau dena haien kefien eta komisarioen
aitzinean, a
vista y ciencia de sus mismos Gefes y Comisarios eta hauek itxura
emateko zertto bat pagatzen zieten, kaltearen el uno por mil/milaren bat… “. Eta egoera
gehiago izorratzeko, artoarekin gauza bera! Gainera, Herriko bederatzi etxe ospitaletako erabiliak
izan ziren, sei ingelesendako, bida portugesendako eta bat frantsendako, eta
etxe hauen zura gehiena egurra bihurtu zutela berotzeko edo bazkaria
prestatzeko. Ezin kalkulatu kalteak. Bordak eta ardiborda gehienak, kasatuak
edo kizkalduak.” Zer jan zuten negu
horretan?
Irailaren
5ean, Amaiurko apeza , D. Pedro Josef de Zelayeta, kexatuko da daukan
lanagatik, “había
ocho(¿ez ziren 9?) casas de hospitales y ningún capellán”
berak ez zuen dena egiten ahal zeren
herrian ere “
corrian enfermedades”. Kontatzen du ere, nola berari abisatu gabe
lurperatu dituztela bi ingelesa eta nola gero errana ziotela irlandar
katolikoak zirela, nola ez zuela hori jakiten ahal zeren “con el desorden y confusión que reinaba “
herrian eta inguruetan akanpatuak baitziren
hiru dibisione, bi ingelesa eta bat portugesa, bakoitzak 10.000 soldaduekin .
Esajeratzen
du baino lehenago erran dugun bezala Amaiur eta bere dermioa kanpainako dendez eta
soldaduez josia zagoen.
Amaiurko zimitorioa/kanposaindua elizaren inguruan zagoen |
Gure
Amaiurko apeza kontalari da. Holako batean kontatzen du nola “la tropa inglesa lurperatu egin izan zuela eliz honetako
zimitorioan 55 soldados… eta honek
arazo (teologiko)a sortzen diola zeren a lo menos estaba prohibido por las leyes de la Iglesia Romana que los
protestantes se entierren en cementerio de los Catolicos…. Berak uste du ingelesek ikusten zutela
portugesek beren hilak kanposantuan lurperatzen eta nola ez zuten nahi haiek
baino gutiago izan, los enterraban (soldadu arruntak) sin pompa alguna,
gauez ekartzen zituzten, oihal batean eta sartzen zituzten “en el oio” (ziloan)
baino ofizial bat hiltzen zelarik, bizpairu egun lurperatu gabe egon ondoren ,
gorpua kutxa eder batean eramaten zuten ofizial aunitzez inguratua con una musica
lugubre muy a despacio… lurperatzekotan ofizial batek sacaba del bolsillo un
libro, denek kentzen zituzten zapelak edo bonetak, otoitz egiten zuten eta
ofizialak le echaba tres puñados de tierra
eta orduan estaltzen zuten kutxa.
Afera honengatik
arduratua , Apezpikuari eskribitu nion si el cementerio quedó violado y si necesitaba
bendición, no me respondió … eta hola utzi nuen asuntua. Pedro Josef Zelayeta
1813.12.16 Kuriositate
batzu :
Money, money. Kalkuloak egin ondoren, gure Wellingtonek
dio:
1 franko =
3 erreal 24 marabedi
20 erreal de vellon (piastra bat ?) = 5 franko eta 8 sos
1 ginea ingelesa = 83 erreal de vellon eta 12
marabedi edo
25 franko eta 4
sos.
Guinea |
Frankoa |
8 erreal = 20 erreal vellon |
Jakinarazteko: 1 Guinea
urrezkoa zen eta 20 shilling(zilarrezkoa) zituen. 1 Franc
zilarrezkoa zen eta 20 sos zituen ( sos bat = 5 zentimo). 20 reales de vellón , 8 zilarrezko erreal ziren. Nafarroan erreal bat = 38
maravedi.
Urte
honetako prezioak Erratzun ?
Pasa
den urtekoak bezalakoak ziren, baina interesgarrienek gorapena izan zuten :
jatekoek.
1812 1813
1813
( Urtarrila/Iraila) (Urria/Abendua)
Ogia(libera) 16 mrb 19 mrb 32½
mrb
Aragia(libera) 2 ½ err. 3 err. 4 err.
Garia
(erregua) 20 err. 36 err.
Artoa(erregua) 6 err. 13
err. 20
err.
Ilarrak/(erregua)
Babarrunak 16
err. 24 err. Desagertuak
Oiloak
4 err. 4 err.
Belarra
(Kintala) 6 err.
6 ½ err.
Otso
bat -- 56 err.
Oroitarazteko: Libera =± 0,37 kg . Erregu bat = ± 28 l . Kintal bat = ± 45 Kg .
Erreal bat =
38 marabedi
Bertze
bitxikeri bat bataiatuen kasua da: Soldadu aliatuek emazteak ekartzen zituzten beraiekin
eta hauekin sortu berriak ere . Uztailaren 10ean, Pedro, aita soldadu inglesa,
Carlos, eta ama portugesa, Joaquina Guimara. Egun berean, Josef Dolvera, aita
soldadu portugesa. Eta Iraila eta Urriaren kasuetan, aitak soldadu ingelesak
dira, gurasoak, hau da aita eta ama, holandarrak izan arren. Sortu berrien
izenak? Ana Neille, “… en la actualidad acampados con su regto en las inmediaciones de la
borda de Elizondoberria de este lugar… Maria Ana Hutindill, Jorge
Larllech eta Juan Fermin Huarte (???). Besoetakoen aitetxi eta amatxi
holandarrak ere.
Holakoa izanen zen kanpamentu ingelesa |
1813.12.23 Eta Baztango kexendako,
nolako erantzuna?
“Conde de La Bisbal , General en Jefe del
3º Ejercito a la Diputación
de Navarra:
Exercito de Reserva de Andalucia. Exmo
Señor.
Ulertzen dut Baztani dagokion justizia…
bla, bla, bla… baino la imperiosa necesidad hará siempre que sea gravosísima a
los Pueblos del Valle de Baztan…( bertze hitzekin,
Baztanek paga dezala eta ixil daiela ! ).
Dios que a V.E.ms as. Quartel General de Elizondo.
23 de Diciembre
de 1813 = El Conde del Abisval
1813.12.26 Atzo, 25ean, Reserva de
Andalucia Erratzutik lekutu zen. Gaur Erratzuko Berroan,
“ (Partida de Defuncion nº 63) …. se
encontró una muger muerta a mano ayrada
a la orilla del rio en las immediciones de Berroa,
se ignora de qe pueblo es, Kanpusainduan lurperatua izan da eta egieztatzeko, D.Thomas Fernando Michoak (Parrokoa)
Soldadu
batek hila? Hala ematen du.
Egun
berean Elizondon, Baztar Nagusia. Aplikatzen
ari dira La Constitucion Española :Ordenantza berriak. Baztan bereizi
behar da lau udaletan/en cuatro ayuntamientos.
Heldu den hilabetean, 1814.ko Urtarrilaren batean, martxan jarri behar dira! Presidente (lehendakaria!)
de los cuatro
ayuntamientos , D.Juan Josef de Echenique, elizondotarra, Lau Udal?
Kuartelen arabera. Hala ere, dirudienez, mantentzen dute Baztango osotasuna,
hortaz Presidentearena. Bata, los lugares de Errazu, Arizcun y Azpilcueta, bida
Elizondo,
Lekaroz eta Elbete, hirua, Irurita, Gartzain, Arraioz eta Oronoz, eta laua, Ziga, Aniz,
Berroeta eta Almandoz : Baztangoiza, Elizondo, Erberea eta
Basaburua.
Urteko
akabaila eta Kontuak egiteko egunak, konparazionez, Erratzuko karrikako Agerrea etxea.
Holako
zerbait Baztan guzian egin zuten, etxez
etxe baita bordaz borda ere. Etxea
da unitate fiskala, ez pertsonak (printzipioz).
Aitzinean
dugun dokumentuan, ikusten ahal da zer pagatu behar zuen etxe honek : Debe segun su
Capital para pago de 142.478 rs y 6 mrs…. bi
epetan, 1º de
Enero de 1813 hasta 15 Sept…..
sistema zaharreko alkatearen denboran ( Erratzuko kasuan Miguel Pablo de Hugalde)
eta desde 16 de
Sept. hasta fin de Diz. , alkate
konstituzionalaren denboran (Erratzun
Juan de Lastiri).
Kasu
honetan Agerreak bertze etxe batena,
Irigoienea, ere pagatzen du. Horrek
erakusten du azken etxea zorretan dagoela, eta fenomeno hau bertze kasuetan
ikusten da ere. Bertze hitzekin errana, jendea /etxeak zorpetu dira gerra honetan .
Kasualitatez,
badakigu apez bat etxe honetan bizi zela, beneficiado
bat , hortaz pagatzen du hainbertze, 2.571 erreal. Erratzuk Parroko bat
zuen eta bi benefiziado (apezak, naski).
Zer
pagatzen dute? Militarren gastuak alde
batetik eta bertze aldetik “apeos”, hau
da, etxe bakoitzak pagatu behar duen zerga edo kontribuzionea.
Gastu
hauei kendu behar zaie “Abonos”, hau
da , etxe horri dagozkion bonifikazioneak edo aitzinatu dituen zerbitzuak. Denetarik dugu hemen: errotako partea, Ostatuko partea, militarrendako egin dituzten
lanak, militarrei eman dizkioten gauzak…
Merexi du ikustea “Abonos”-a, ikusteko norainokoak ziren militarren
eskaerak. Dena, errealetan eta marabedisetan kuantifikatua dago.
Oroitarazteko:
** Nafarroan 38 marabedi erreal bat dira.
** ð = Zenbaki/numero
artean holako sinbolo agertzen delarik, mila adierazten du, hau da , .,
puntua . 142ð478
= 142.478 // ð003 = .003
**
Militarrak : Frantsak, Boluntarioak(Nafarrak), Ingelesak, Portugesak eta
Espainiarrak.
Eta biziak darrai gerra gogor batean bizi
arren: 40 ume sortu, eta 6 bikote ezkondu, baina hil, 68 pertsona
hil ziren Erratzun urte honetan, eta tiroz ez. Anddara (erleak) ez zen bildu Baztanera, zamariak eraman zituzten,
landak zapatu eta goseak gure herria bisitatu zuen. Nigar egitekoa.