domingo, 3 de octubre de 2021

Erratzuko kontuak - 4 : Rosario

 

Rosario Iribarnegaray














Rosario Iribarnegarayk (1933), Inda etxeko alaba eta gaur egun Sumusuan bizi dena, bere momentuan (2005) Maite Lakar & Ana Telletxea inbestigatzaileek eginiko grabaketa batean kontatzen duena:


                Bakantzak : Bordan


Xarneko Borda gaur egun

Xarneko Borda: Bakazionetan erraten zatan amak, “ala, han-ta eskuaraz ikasiko duzu hobekio”. Egoten nintzen izoarekin-ta, izo Tia Manuela, osaba Canuto eta han bertze xahar bat bizi zenarekin, Asuntzion, 97 urtekoa, arront xahartua. Haren kontua? Pues harek jaten zuen plater gorrian. Bazkaltzen zuen plater gorrian, ilar-salda, oroitzen naiz, hori, haur bat bezala zen.


Nik hura orduan haurra bezala ibiltzen nuen, katadera batean jarri eta kuartotik sukeldera lasterka eta hura paratzen zen kontent, kotxean ibiltzen niola-ta hola, eta hori. Osasun onekoa zen-ta, ni kontent egoten nintzen, nik egiten nion doike, aldika paratuko nion haserre, bertze aldean kontent eta hola, nik rekuerdo politak ditut hangoak, ez baitzen holako gauza haundirik, kontent egoten ginen, han bordan (Xarnea/Xearnea).


Horren anaia txistularia baitzen, jotzen zuen txistua, nere aitetxi zen eta oroitzen naiz berriki artio txiki nuen altxatua txistu hura. Orduan oroitzen naiz xahar horri ematen nion nik “ala, jo zazu txistua” eta egiten zuen fiu, fiu, fiu, gaizoa, jotzen, bai ustez, batere, denbora pasatzen, hola.


Han bazen bertze borda bat ondoan, Epelemendi, eta han baziren haurrak, Maravillas, Piedad eta Agustin, eta elkartzen ginen, elkarrekin, han aritzen ginen batera, hartzen gintuen elorri batzu gero pikorrekin bazkariak egiten eta harriak eta hola, gauza horietarik. Jolasten genuen hortan.


Han bordan, denbora hartan ez zen urik, putzutik hartu behar-ta, hain konforme egoten ginen. Han bazen iturria eta igortzen zakun izoak, eta ekartzen genuen igual pitxer batean edo zerbaitetan, eta igual izoa aitzinean eta ni gibeletik gan behar zeren bidea luzea baitzen. Ni kontent egoten nintzen.


Astelehenetan goitira gatea, hemendik nigerrez , etxetik beti nigarrez, baino gero larunbatera biztartean aste guzian kontent.

Borda hemen dago. Hurbil, ez zen urrun, ez, eta hola izan da.


Zetabea prest

Neguan ere gaten nintzen igual zerbaitere laguntzera, igortzen zatan amak, hola eskumakila bezala, edo ura ekartzeko edo edozein gauza eta igual elurra egiten zuen eta dena xoriz betea, orduan ibiltzen ginen xoriak harpatzen. Nola? Hartu zetabe bat eta paratu zetabea pixkat goratua makil batekin. Lotzen zenuen makila soka batekin. Gero arto-pikorrak paratu, xehe xehea zetabearen azpian eta sartzen ziren xoriak eta ikustekin xoria sartzen zelarik, sokatik tiratu eta ttak ! Gelditzen ziren barnean. Zein klasekoak? Ez dakit, xori ttaiak, zozoak ez, ttar horietarik. Tia Manuelari eskatzen nion prestatzeko. Igual lau bortz ateratzen nituen. Lehenik xuritu naski eta gero Tia Manuelak saltsan egin, arras goxoak.

Nik aunitz aldiz egin dut hori, elurra egiten zuelarik, xoriak ez baitzuten jateko eta etortzen ziren borda ondora.



Anis-sagarrak

Pitterra egiten zen bordan. Patxaran denbora hartan ez zen, orain egiten dugu baino lehen ni ez naiz oroitzen egiten zutela han.

Pitterra bai, han baitzen sagarrak-ta, egiten zuten.





Udare-sagarrak
Sagar mota ? Han zirenak , edozein: udare-sagarra, eta gero sagar-mokatea, erraten genion “mokatea”, eta gero bertze sagar bat. Sagar bati anis-sagarra erraten genion, ttar bat, eta hura zen dultzea, eta ontzia, lurrezkoa bazuten, han sagarrak sartu, zanpatu sagarrak, erdiraino bete, ez dakit nola paratzen zuen izoak, eta gero ura bota eta han txikitzen zen ez dakit zenbat denbora igual hilabetea hurbil edo hola.

Goxoa ? Guk kontent edaten genuen.


Etxeko esnea edaten zen, taloa eta gaztainak jan, gero gasna egin, gazura ere bai, goxoa zen. Nik gazura edan izan dut eta goxoa, orduan klaro egiten zen erre esnea eta ematen zitzaion gusto bat diferentea, kizkelurrina, goxoa zen, berotuz heldu zinelarik kanpotik, hortarik tragoa goxoa zen, bai goxoa zen.


Txokolatea ere egiten zen orduan, karrikan, bordan ez naski. Txokolatea astokaka deitzen genion. Holako astokaka itxura arrunta , irudi zuela legarra txokolate harek.

Nik ez dakit nondik erosten zuten. Bai omen zen hemen, Erratzun.

Zein etxetan? Bai, hor hemen, Filipenean, nik aditu Puriri, herrian berean da, orain gure etxea da baina denbora hartan txokolateria omen zen.


Inda

                    Etxea


Lixua ? Lixua egiteko erabiltzen genuen ontzia hiru patakoa zen, zurezkoa, eta gero paratzen zen hola borobil bat, bueno borobil bat paratzen genuen guk baino baziren aunitz bazutela zurrutarria bere ttutturekin eta handik ateratzen zen ura. Han paratzen zen, hesi bat egiten zen, hola zutituz bezala, hesia zurarekin eta gero han paratzen zen arropa, maindireak, gehienean egiten zen maindireak, bertze arropa egiten zen eskuz, baina hura, maindireak-eta egiten ziren denak, plegatuak, eta gain gainean lehenik paratzen zaion trapu bat , gero autsa bota eta gero ur irakina botatzen zitzaion eta egosten zen arropa.


Hol-hola egiten genuela oroitzen naiz . Orduan , gero, errekara garbitzera berriz eta ya-esta.

Zenbat denbora? Ez naiz oroitzen zenbat denbora, baino igual aunitz ordu behar zuen, aunitz ordu. Ez genuen orain bezala garbitzen arropak.


Hedatzen? Alanbre bat kanpoan, bi zutoinekin eta han dena. Astean? Astean ?, buah, ez orain bezala, hilabetean. Hombre , familia balime zen eginen zuten astero baino bertzenaz hilabetero.


Lihoa ? Hemen egiten zena haria zen, zapinak edo egiteko. Ardi ilea garbitu eta gero desegin, inguratu hemen eta hola tiratzen zenuen, bai harrotu-ta gero dena hola paratzen zenuen, mantxo mantxo gaten zinen gero hola paratu dilinden, bazen karrete bat bezala haria biltzeko , hari buelta eman. Badut karrete hori baino ez dakit izena. Galtzerdiak egiten nituen atsetan, ez dakit, ileri egitekoa erraten genuen. Ileria egiten zen , buelta eman, inguruka eta gero hola karretean bildu eta horrekin zapinak eta galtzerdiak. Nik gehio ez dut egin...


Xabona? Egiten genuen xabona ere bai, etxean ikusi izan dut: gurina aunitz, ze xabona (txarra), orduan harekin egiten genuen garbitu gero.


Gorputza garbitzeko nik beti izan dut “Lagarto-a”.

Don Josek, medikoa, erraten zakun erortzekotan edo hurretzekotan “Lagarto” xabonarekin ongi garbitzeko.


Zorriak ? Orduan ez naiz oroitzen zer ematen zakuten, baino pasatzen zakuten orrazia xehe xehe bat, holaxen pasatzen eta holaxen ateratzen ziren, bai oroitzen naiz ni hori, arront xehea izaten zen eta ateratzen ziren, eta gero bai, zuk errana, ozpina ematen zioten bai hiltzeko.


Astamenda















Kukusoak ? Kukusuendako berriz biltzen genuen astamenda, ziri batean paratu itsasa bezala eta ohatze azpietan dena pasatu, hori zen kukusuendako. Horrek usain goxoa ematen zuen, goxoa, bai.


Etxea garbitzeko. Itsasa pasatu eta paztu eta balime ziren kukusoak, astamendarekin garbitu.

Orduan lustre guti izaten baitzen. Orduan izaten zen argizeria baino ez oraikoa , izaten zen erleena, hori bat bazen biltzen zena eta gero bertze bat gorria. Orduan, balime zen sorailu gorria, gorria eta balime zen argia, hori hortarik ematen zen , karra , karra, karra arrailak guziek, gero zepiloa paztu zangoarekin eta ya-esta.

Argizeria ematen zen bestetako . Izanen ziren etxeak txikitzen zutena ere ongi baino ni oroitzen naiz noizen behinka ematen genuela bakarrik.


Garbiketa. Garbitasuna sanpedroetako. Sanpedro bestak, urtean behin, edo xuritu behar dela sukaldea, edo ez dakit zer egin behar dela, pues hori, koltxonak, ze lana ezagutu izan dut gure borda hartan.


Artaburua bere xuritondoarekin

Lehenik arto lastaira, xuritondoak, dena bakarka paratu, eta sartu zaku batean , txikitzen zen ederki egina hura. Ohatze egiteko izaten zen, hura harrotu behar genuen, koltxona gainean, ardien ilearekin egina.



Garbitzeko koltxona ? Garbitzeko ilea (artilea) egiten zenuen atera eta makil batekin zanpatu eta harrotu eta gero berriz sartu, errautsa dena kentzen zitzaion, eta koropilo guziak eskuz laxatu, animeleko lana, hola.


                    Arropa


Neskak: Gure denboretan, normal zen, nik uste dut , egiten zakuten dantal batzu, bai, etxean txikitzen genuen dantala. Xuriz edo iluna? Ez ziren ilunak.


Bazen igandeko arropa eta eguneroko arropa. Igandekoak politto, hobekitto ziren . Loredunak-ta baziren, faldak ez ziren karioenetarik izanen baino politak ziren. Zaiak normalak izanen ziren, belaun azpiraino, seguraski.


Eta ilea? Nik orduan ile luzea nuen , hola, oroitzen naiz bi lazo paratzen zataten. Nere gazte denboran izan dut ilea franko luzea, baitnuen nerea, rizetua, franko luzea baino bertzeak izanen ziren denetarik, doike.

Haur denboran oroitzen naiz nere aizpak egiten zatan, ile polita nuen, tirabuzonak, lapitz batekin, hola egin eta dena tirabuzonak, baino hori rizetua nuelakotz, hortaz.


Zahar aunitzek moñoa ganen zuten, orduan ez baitzen gaten pelukeriara-ta . Nik banuen aizpa bat, Sara, monja gana zela, harek biltzen zituen bi trenza , holaxen hartuak hunat buruan , ez ziren luzeak eta buru gainean lotuak, hemen, bi trenza goiti, nik ikusi dut bat, esposatua , Urritzatekoa, txikitzen zituen trenzak leku berean ere.


Neskak elizan ? Elizera gatean denbora batean mantelina, mantelinarekin gaten ginen, liburua eta arrosarioa, denak eskuetan , eta norbait hiltzen bazen, paratzen genuen mantelin bat baino arras beltza, edo balime zen aita edo ama gan behar zenuen mantua, mantelinaren azpian, hemendik barna mantoa, beltza, urte guzia, orduan urte guzian.

Mahuka murritzekin-ta ez ginen gaten. Zerbait pasa? Ez dakit, kostunbre bat izanen zen, apezei ere segaraski ez zitzaien gustatzen. Eskotea? Ere ez, orain bezala, ez. Burua beti tapatua mantelinarekin eta galtzerdiak. Gabe? Gaten ahal izanen zen baino ez dakit, errespetuarengatik edo zer genuen, ez ginen gaten, bai to, ez ez.


Mutikoak : Haiek pantalonekin, pantalon motza.


Ni oroitzen naiz ni urte batez egin nituen pantalon batzu, luzeak, gateko iratzetara. Eta ahalketzen nintzen ez zela inor herrian-ta pantalonekin ikusten zena, inor ere, eta gaten nituen boltsoan sartuak, zaiekin gaten nintzen eta gero iratzelekuan paratzen nituen pantalonak, ahalketzen nintzelakotz ez zela inor ikusten-ta, eta hori izanen zen, zein urtetan ? 15 urte igual (±1948), ez dakit.


Gizon gazteak nola jauntzi ? Normal , orduan izanen zen atorra normal normala eta pantalon bat, azula aunitz, bonbatxoak ere bai. Lehenago ez zikintzeko paratzen zen pantalonaren gainetik bonbatxo zabal batzu.


Blusa beltzak? Tratanteak bai eta gero bat edo bertze, hemen ikusi izan-da bai, adinekoak, kostunbrea zuena doike baino bertzenaz ez.

Eta boneta, boneta eta pipa gaten zuzten.


Eskalapuinak

Oinetakoak ? Zapata batzu, hola, hemen botoi batekin, lotuak, igandetan. Hartzen zenituen espartinak, eta espartinekin igual eskalapuinak eta hola, hola ibiltzen zen Erratzun.






Kautzak


Abarkak? Bai, hola beltzak, gomazkoak eta gero hola presila batzuekin eta gero lotzen ziren. Ere baziren zirrikiekin eginak, arront torpeak. Gero kautzak, botak, beltzak-ta.

Larruzko abarkak? Ez dakit. Ibili hemen, gehienena, ikusten zenuena hemen herrian, eskalapuinak, espartinak, zernahi gaten zenuen barnean eta gero eskalapuina aste luzean eta igandetan doike zapatak, gutixo bada ere.



Bordariak arropa aldatzeko? Bazuzten beren lekuak nonbait, uzten zuten zoko batean eta gero hartu . Baziren aunitz bazutela bere etxea eta arropa aldatzeko ere bai. Hemen gure etxean izanak dira. Igual bordaria eta bazuela hemen, Indan, kuartoa , etortzen zen , hemen aldatu et gero mezara gan.


                Haurren gauzak


Hortzak erortzekotan. Guri egiten zakuten-ta hortza altxatu almoada azpian, eta gero biharemunean uzten zakuten zerbait, igual karameloa edo zerbaitere.

Aditu dut lehenago sura botatzen zutela eta “karri berrie” erraten zutela.


Jokoak. Gure denborako jostailuak ziren “tabas”, dena erdaraz egiten genuen. Haurrek elkarrekin beti erdaraz, orduan uste dut nik, izanen ote zen zelakotz aunitz karabinero hemen eta gero haurrak ere bazuzten eta denak elkarrekin ibiltzen ginen-ta. Orain gehio ikusten duzu elkarrekin ari direla eskuaraz, haurrak bai, baino orduan oroitzen naiz hortaz.


                        Eliza


Hemen kostunbrea da zitu-meza izatea, bai, urtero, gehienean egiten zen Maiatzean, artoa ereiteko denboran-ta hola. Orain Sanpedroxar konpondu dute, han egiten da eta gero bertzetan, ermita guzietan egiten da. Meza, erraten dute Iñarbilen ere eta Gostapolon ere bai. Baino hemen beti zitu-meza erraten dugu.


Egiten ziren rogatibak denboraz, bai, ekartzen zen Amabirjina Doloretakoa, Gostapoloko ermitakoa, herrira eta txikitzen zen bederatzi-urrena. Prozesionea egiten zen eta euria eskatu eta ez dakit, beti etortzen zen euria. Letania? Apezak egiten zituen bai errezoak, sainduen letaniak, doike.


Ohatzerako erraten genuen:


Aingeru guardiakoa

lagundu nazazu,

gauean eta egunean

eta partikularki

heriotz on bat egiten.


Nik hoki, etxekoei, erakusten diet eta gero nere iloei


Kukurruku.

Zer diozu?

Buruan min.

Nork egin datzu?

Axerikok.

Axeriko non da?

Gaineko bordan.

Zer ari da?

Artoa egiten.

Artoa zertako?

Oiloari emateko.

Oiloa zertako?

Arroltzea paratzeko.

Arroltzea zertarako?

Apezari emateko.

Apeza zertarako?

Meza emateko.

Meza zertarako?

Mundu guzia salbatzeko.



Mundu magikoa


Sanpedroxar (by Xirikando)
Sorginak? Idearik ez, bai denbora hartan guri erraten zakuten bazirela han, Sanpedroxarrean, eta lamiak eta ez dakit zer ez gateko, eta izituak ibiltzen ginen hor, Sanpredroxarreko ondo hortan, baina nik ez dut ideiarik ere.


Erraten zakuten, baziren sorginak Sanpedroxarren.

Aditu dut ere nola kontatzen zuten tximinitik beheiti-ta gero ez dakit nongo lehiotik atera, horiek guziek bai.

Nere aitak kontatzen zuen nola sartzen ziren lurreko-sueko tximinitik eta ateratzen zirela ez dakit nongo lehiotik, hori aditu diot, zirritotik izanen zen.


Sorginak eta lamiak, izanen dira diferenteak. Xorroxinen igual ere bai, ez dut erranen gehio. Aditzea badut nik nola lamiak sartzen ziren eta ateratzen ziren, ez dakit nondik, lagun batek berriki errana bere aitak kontatzen ziola, gauza horiek lamiak eta nola sartzen ziren, han bere etxean, kontatua, orain nik ez dakit nola. Hori aditu diot.



                    Erremedioak


Baztango erremedio guzi-ahalduna


                         Senda, senda mine

                            asto kakurrine

               gan da, gan da mine


Hori erranten baita aldi berean mina dagoen lekuan ferekatzen eta akitzekotan putz egiten edo/baita ttube pitte botatzen ere.

Zainartea

Zangua bihurtzekotan. Zangua bihurtu-ta, bai, guk egiten genuela: zainarte-belarra izaten zen, ongi xehatu eta ateratzen du urin bat eta urin hura egin behar zen arroltze xuringoarekin, trapu baten gainean paratu eta gero hura non zenuen mina hura paratu han, ahal balime ginen ohatzerakoan zeren gure amak erraten zakun behar zela ahal bezain geldi txiki idortu artio eta gero ohatzerakoan hori paratu, bendatu eta geldi, bizpahiru lau egunez txikitzen genuen. Ez zen kanbiatu behar, gure amak erraten zuen idortu artio hura bera egiten zela separatu eta egiten zuela berez idortuz bezala, bera desagertzen zen, egiten zen goratu eta gero ia kentzen zen .

Gure amak, Pantxike, erraten zuen zainarte-belarra edo txopo-belarra, biek berdintsuak izanen dira, pentsatzen dut.


Odoletan zinelarik. Odola gelditzeko erraten zakuten ere hola beheititu lepoa eta zurrutean paratu, hori ere erraten zakuten, ura hotz hotza. Zupina kentzeko gauza bera, bota ur hotz hotza.


Zizareak.Gu haurrak ginelarik oroitzen naiz ere aunitz zizare izaten genuen eta egiten zakuten soka batean korda bat baraxuriez, denak sartuak, kollar bezala, hola zintzilika paratu eta ohatzera igorri, baraxuri usain bat, buah, eta gero izaten genuen hori gauez txiki eta gero biharemunean kendu. Eta erraten zakun izitzen zirela zizareak.


Tipula

Haunditsuak.Balime genuen haunditsu bat, mina bagenuela, orduan paratzen zakun tipula, tipula pixkat eta gero bendatu eta ontzen zen, tiratzen du edo ez dakit nik, beti hori egiten zakun. Neri paratzen zatan igual ohatzerakoan beti eta gero biharemunean kentzen nahi nuen, hori badakit.


Erredurarendako. Ez dakit, erredurarendako ni oroitzen naiz urean, urean sartzen zakun baino ez dakit aunitz egiten zuen horrek, zurruztan paratu berehala baino egin-ta berehala, hori badakit.


Zintzurreko mina. Zintzurrendako pues paratzen zakun galtzerdi batean gatza, gatz larria, lepoan paratua eta lo egin harekin, gauez doike txikitzen ahal zakuten, egunez ez ginen geldi egoten.


Katarroa. Espartina ere bai, hori gehio, katarroa bagenuelarik, petxoarendako... orduan berotu suan eta gero trapu batean inguratu eta bularrean.



Edo bertzenaz ere egiten zuten... ladrillo gorri batzu badira etxeetan donboraz eta hura berotu ongi eta harek kontitzen zuen beroa aunitz denbora eta inguratu eta hura txiki mina zenuen lekuan. Berotzen zuen aunitz.


Katarroa. Katarroa ginuelarik badakizu zer egiten zakun amak, neri edo ia pertsona haundiei? Baño batzu ematen zakun, belar-haziekin, igual petxoak itxiak, hatsa ezin hartuz-ta, barreño batean ura irakiten paratu eta bota belar-hazi egosia , guri paratzen zakuten tabla bat, nonbait jartzeko, han jarri biluzik eta gero manta batekin kukutua eta han egon behar zinen ito-urrena baino ona, izerditan egoten zinen, horiek ere egiten zakuten. Nik ikusi izan dut nere aitari hori egina.


Berbena/Verbena officialis

Pleurarendako . (petxoan, bularrean) Pues igual daiteke izatea “berbena”, horri ez dakit nola erraten zaion eskuaraz, osto horiek, denak bereizi eta gero gauza bera , xuringoarekin egiten zen enplastu bat. Aunitzek ematen zioten argizeria baino nik ez dut egiten baino enplastu bat egin eta paratu petxoan edo gibelean, gibelean naski paratzen zen naski, gero , hori bai , egin behar zen egunero, bueno ez dakit nik zenbat egunez , lehenago erraten da bederatzi-urrena egin behar dela aunitz gauzendako.

Gure osaba bat, bai, mejoratu zen aunitz horrekin, orain dela zazi zenbat urte den, poh.


Erramua

Tripako mina. Pues igual gazteak ginelarik, oroitzen naiz orduan izoa nola etortzen zen, nere haurrei, “oi,oi, haur hunek badu tripeko mina, zerbait badu” eta “kartzu, kartzu pala”, eta palan paratzen zuen brasa pixket eta gero hori, erramua eta gero belar-onak, sanjuanetan benedikatzen zirenak, bota han, eta eke hura ohatze azpian paratu edo haurrari berari eta egin urrindetu “sarna fuera, onak barnera, gaiztoak kanpora”, zerbait gehio erraten zuen bai izoak baina ni errateko ez naiz oroitzen, baino bai, erraten zuen zerbait gehio.


Nik denei erraten diet belar-onak, baino errateko zein den belar-ona ez dakit. Elizara gaten zen, apezak bedeinkatu Sanjuanetan gero bezperan egiten diren suetan erabiltzeko.


Nere amak erraten zakun ortoska, ortots aunitz egiten bazuen-ta, orduan pizten genuen bela bedeinkatua eta paztu artio belar-onak erre ere.

Guk sabaian txikitzen genuen, sabaian lotuak eta dilinden. Eta heldu den urte artio. Bela bat bedeinkatua ortotsak aditzekotan, aita-gure bat, belar-ona erre eta pasatu artio.


Begarriko/beharriko mina.Orduan-ta bi olio tanta paratzen zakun eta algodon pixket, guata pixket, hori badakit egiten zakula... tantta batzu olioan, epeldu olioa kuxeta batean eta gero algodon horrekin sartu begarrian.


Kalitzak. Horiek kentzeko bada iodo-belarra, ateratzen du ur hori bat , erraten dute hori txiki behar dela bederatzi-urrena. Nik lehenago oroitzen naiz hemen txikiz baino zerekin kendu ez dakit....


                    Kantak

(Interneten: youtube arriarrimandoko.rosario)

Ezagutzen ditudanak nik, ongi edo gaizki eginen ditut.




Arri, arri mandoko

biher Iruñerako

handik zer ekarriko

mando bete kukuso

eta norendako

Garaziendako.


Hori da nik kantatzen dudana. Eta “arri arri mandoko” hola egiten duzularik, haurra besoetan edo belaunen gainean eta saltoka.

Izena, ondoan duzun haur batena. (Garazi Rosarioren iloa da)


(Interneten : youtube talotxin.rosario)






Talo txin, talo txin

gure haurra ortotzik

hator etxera amatxi

opil haundi batekin.


Aldi berean, haurra ttipittoa delarik, hartu bere eskuak eta txalo, txalo egin.

( Interneten : youtube etxeanbaitut.rosario)

                            



Etxean baitut bi manta

bat bertzea bezain xarmanta

Etxean baitut bi manta

bat bertzea bezain xarmanta

denak zilo ta tarrata

bai tralarai larai

denak zilo ta tarrata

nirenak ezin harrapa.


Etxol atean zakur bat

tripazpian mutturra

etxol atean zakur bat

tripazpian mutturra

gaixoa dago gustora

bai tralarai larai

gaixoa dago gustora

nitaz/zutaz gustatua.


Aitek hola kantatzen zatan lo egiteko.


(interneten : youtube bollonbat.rosario)


                                    



Bollon bat eta bollon bi

bollon putzura erori

erori bazen erori

ez da gehiago jaberik,

bollon bat eta bollon bi

bollon putzura erori

bollon bat eta bollon bi

bollon putzura erori.

(Interneten: youtube hiruxito.rosario)

                                                        

Hiru xito izan eta bat galdu

zitoaren ama nork jan du

axeriko haundiak lepoa

eta zuk bertze gainerakoa.


Gehio izanen da baina ez dakit.

(Interneten : youtube alakikirri.rosario)




Ala kikirri,
kukurru kanta

herri hontako dama gazteak

ez direla monja sartuko,

ala kikirri, ala kukurru

ala kikirri kantari

herri huntako dama gazteak

ez direla monja sartuko.


(Interneten : youtube aldapeko.rosario)


                                            


Aldapeko sagarraren puntan

puntaren puntan

soinua dago kantari

txiruriruri, txiruriruri

nork kantatuko du soinu polit hori


             Eskar mile aunitz, Rosario






No hay comentarios:

Publicar un comentario