martes, 21 de junio de 2022

Makiak Baztanen ( 1944... )

 

Makiak Baztanen


Bigarren Gerra Mundiala akitzekotan zagoelarik, 1944, Frantziako Hegoaldean

bildu ziren ainbertze “maquisards” espainiar alemaniarren kontra borrokatu

zirenak. Haien artean, batez ere komunistak zirenak, beren buruzagien

(Carrillo, Ibarruri..) aginduak segitzen Espainia alderat saiatu ziren pasatzen

Francoren kontra gerra/gerrila egiteko. Eta hauei “makiak” deitu zieten.


Maquisards = Maquis = Makiak


Beraien aktibitatea haundiena 1944 eta

 1947 tartean izan zen. Penintsulara

pasatzeko Nafarroako Mendialdea

 zeharkatzen zuten baino kuriosoa,

 normalki Baztan alde batera uzten ,

 nahiago zuten Orreagatik edo

 Erronkaritik Iruñera  iragan Espainian

 infiltratzeko eta gauza bera Bera

 aldetik Donostira edo Bilbora gateko

 eta hortik Espainiako barnekaldera.


Hala ere , eta bidenabar, gure dermioetan ibiliak izan ziren eta segidoan

kontatzen duguna Baztango bi testimonio xume dira, bat Iruritakoa eta

bertzea Erratzukoa eta biek kointzidentzia bera dute: ebasketa eta 

hil baten ixtorioa.


Iruritakoa Juan Frommknecht-ek bere liburuan “Historias del contrabando en

Baztán” 23/27. orrietan kontatzen duena eta guk euskeratu duguna:


Gerra Mundialaren ondoren mendi hauetan (Kintoan) makiak baziren. Eta

guretako, kontrabandistendako, arazoa zen. Normalki ez zuten molestatzen.

Gaten ziren beren kartutxerekin eta metrailetekin mendiz mendi, eskatzen

zuten jateko eta galdegiten zuten ea nola pasa Frantziara ( ihesian zirelarik

bertzenaz Espainiarat) . Guretako konpromisio haundia zen zeren politikarekin

nahastua zagoen zernahi arrisku bat baitzen : Franco sasoina zen.

Gainera sartzen balime ziren borda batean ahal zuten guzia hartzen zuten.

Behin sartu ziren borda batean, errekaren buruan, gizonak lotu eta andreak

sartu kuarto batean. Han denbora eman zuten eta diru guzia kendu zieten baita

hango gaizoek susto ederra hartu zuten ere.


1940 hamarkadan noizen behinka topatzen ziren kontrabandistak eta makiak ,

hondar hauek normalki erdi-galduak eta gaizki janak. Gehienetan Frantziara

pasa nahi eta Kintotik edo Erdiztik saiatzen ziren iragaten.

Baino ez ziren bakarrak handik ibiltzen zirenak, Espainiako Armada baita

Guardia Zibilak ere han zeuden makien esperoan.

Doikebe, Dendarietako Bordaren gainekoaldean hortan, hala kontatzen dute

Iruritan, gau batez maki bat atzeman zuten, Alto! errana zioten , kasurik ez ,

soldaduek tiro egin eta makia akabatu hantxen berean. Haren izena ez zuten

jakin eta behor baten gainean Elizondora eraman zuten. Gizona hil zuten leku

ondoan norbaitek gurutze bat markatu zuen hango arbol batean.


Erratzuko kontua, Kaxtonek (Pedro Recarte) kontatua:


Oiararen bordan (Oiarako Borda) gizon bat hil zuten guardiek.

Gu eskolan aritzen ginelarik hor baitzen Koldo denda (Altxua) eta han bazen

kuadra bat. Iratzen gainean han ikusi nuen hila eta erraten zuten jendek gizon

hure hil gabe hartu behar zutela baina bera ere armatua omen zagoen, bai,

berak ere tiroak bota omen zituen.


                    1946 Otsailak 2. Larunbata



Ni mutil koxkorra baitnitzen orduan. Pasa zen hor , Beñaten bordan-ta, zona hartan .

Hemen (Kaxtonen Borda) bazen orduan soldaduak errautsen,

baita hor barrakonetan eta Erratzun, igual bazen bi mile soldado eta ibiltzen

ziren bordetan, etortzen ziren ilunabarrenean , patrulla, eskatuko zuten igual

behitegia edo iratze, leku pixket, kuadran, jartzen zen el zentinel bordaren

gibelekoaldean: guardia eginen zuen soldaduak, guardiak errelebatu behar dira

eta bertze soldadoak iratzean, hekekin sarjentua. Ez egunero. Eta Bernaten

bordaren inguruan ibiltzen ziren patrullan .


1º Barracon

Orduan makien denbora zen eta Bernaten borda (Bernateneko Borda),

hor, badakizu non den? Mortaleko errekan , hortik goiti...

Atsean Beñatek berak ( Ponciano Eliceche) , zezena-ta bila, behia herrira gan

zuen. Ilunabarrenean, iluntzean zen , horren amatxi/ama, Ixabel, bizi behar

zen, emazte Filomena eta besoetan Ameriketan bizi dena , Ana Mari, haur

ttikia, besoetan, igual urte edo urte t'erdikoa.

Ta etorri ziren ilunebarrenean, emaztea atera atera , zazpi zortzi

gizon-ta, uste zuen andreak izanen zirela soldaduak :

¿ Donde van? ¿Arriba o abajo ?”

Ni p'arriba ni p'abajo. Aquí venimos. Ematen-diguzu diru guzie !”, metralleta

iap ! petxora. Andrea izitua eta sosak zuzten pixket ebatsi, gero amatxiri ,

haiek zuzten haren kuartoan kutxak-ta han izanen zuzten sosak , baino ez

zuzten arpatu. Ikusi zuzten sosak hartu zuzten .


Eta han goitiago dago Otanartea (Otanarteko Borda) , ordutik erdibotaia,

Donostiako batek konpondua...

Omen ziren zortzi, hiru aurpegi tapatua, denak armatuak

eta “Elizetxe”, Jesus (Elizetxeko Borda), hura aritzen zen kontrabandoan eta

hure eldu zen kontrabandotik, doike mugara-edo gan zituen paketeak-ta. ,

Makiek hartu zuten goiti hartan eta erran zioten : “Cuerpo a tierra, que te

quemamos aquí, ven aquí con nosotros” , eta makiek Otanarteara gan zuten.



Han bertze familia, eta atera-ta, han baziren bi arreba, bi anai eta

denak bordan bakarrik zeren heken ama , Faustina, astoarekin etorria baitzen

beheiti egurrekin saltzeko eta bidenabar puske eske herrira .

Gero makiek Otanarteko hango jende dena lotu baita Elizetxe ere, denak

zuzten lotu . Gero etorri zen heken ama, astoarekin goiti

puskeekin eta harritu zen etxean holako manera ikusi zuelarik Elizetxe

kanpokoan eta erran zion Elizetxeri : “Nondik heldu izuk jende klase hok?”

Eta Elizetxek : “Hok ez tuk nik ekarri, hok ekarri naute hunat” eta

andre hure erotu.

Hori orain dela... (1946...) ni oroitzen naiz 60 urte pasa izan behar zen , 

ni 10 urte denbora hartan.

Ebatsi zutena lehenengo diruan sei mile duro (30.000 pezta) .

Eta eman zuten desafioa makiek hango jendei laster baziren eta mugitzen

baziren erreko zuztela , iziarazteko. Eta gero gan ziren makiak, goiti-ta .

Hango neska bat, lotua, atsikika libratu zen eta bi aizpak gan ziren haien

gibeletik. Arrasto ez zuten harpatu baino Baigorriraino gan ziren .

Eta hori pazatu zen.


Hola gertatu zen ixtorioa eta soldaduak bazekiten bai ez zela

dena oihana eta sekulako soldadu izan baitzen, bai , baino ez zuten bijiletu 

egun hartan . Ez ziren egunero soldaduak gaten .

Ziren zortzi , hiru aurpegi tapatua. Eketarik Beñatek erraten zuen , ezagunak

izanen zirela nolabaitez , eta hortaz tapatua aurpegia. Igual. Sospetxa egiten

zien, baino sospetxak ez du deus egiten.


Kaxtonen Borda


  Gu mutiko koxkorrak ginelarik

 gure ama zenak erraten zakun:

  “Etxi atea ongi, bertzenaz

  makiak etorriko dira ! ”





Hemen gehitzen ahal dugu Begoñak ( Iraborroakoa) dioena bere amatxi

Ixabelek ( Bernateko Bordakoa) kontatua : “... nabala paratu ziotela bere

izoari bularrean eta errana ziotela ez balime zien dirua ematen hilko zutela...”.


**************************************************************

Datarena Mikel Rodriguez-en “Maquis, la guerrilla vasca 1938/1962” liburuan agertzen da 187. orrian.

*******************************************************************


Teman interesatuak :

    • Mikel Rodriguez-en “Maquis, la guerrilla vasca 1938/1962” (Liburutegi publikoetan)

    • Pello San Millan-en : “Baztango Haizegoa : Makiak ez...” (Interneten)

    • "Makiak" YouTube/Hamaika Telebista

    • "Makiak Nafarroan" YouTube/Xaloa Telebista