jueves, 29 de agosto de 2019

Baztan .Hasmenta: 8 - Baztandarrak


(Testu osoa: Noticias Históricas y datos estadísticos del Noble Valle y Universidad de Baztan. Manuel Irigoyen y Olondriz. Interneten)
Orijinala Udaletxean.





           De la Tierra de Baztan

Año de mil quinientos y treinta y ocho años, .. hola hasten da auzia Baztan eta Nafarroako erregeen artean. Testuan kronologia saltoka doa, berez urte bat lehenago hasi zen , 1437.ean, eta gure ustez hobekio da kronologia egokiena segitzea , ez testuarena.

1437.07.22 1437.eko Uztailaren 22.an. Iruñean.
Salaketa : “A los muy honorables... oidores de Comptos...Don Joan, Jaungoikoaren graziaz Nafarroako erregea, Infant d'Aragon... e Doña Blanca, grazia berberagatik Nafarroako erregina propietaria del dicho Regno... Osasuna!
Jakinarazten dugu Baztango jendeek izan dituzte Baztango larreak/montes yermos eta erabili dituztela hango belarrak... jabegoa izaten Gure Erreginarena/de Nos Reina... baztandarrek partea eta eskubidea izan gabe... eta 20 urtez auzian izan dutela. ...eskatzen dugu ...ordaindu behar dutela la quinta de los puercos/zerrien kintoa baita belarrarena ere... eillos saben la causa porque han estado aliados como rebelles et desobedientes usurpando nuestro drechos, hortaz agintzen dugu biltzea zor diren sumas et quantas de dineros, ... saltzen... haien ondasunak... zorra kitatu artio. Dado en Pamplona XXII de Julio l'ayno 1437.”

1437.07.25 Eta orduan Comptoseko “oidores-ek” agintzen diote Joan Lopi de Ataondo-ri, erreginaren porteroa, agindua bete araztea...” de parte de la Señoria... agintzen dugu... executades... el mandamiento... hasten 1410. urtetik 1437. urtera artio, urte bakoitza 150 libera, moneda fuert, egiten dutela 27 urte eta ateratzen da 4.050 libera. Fecho en Pamplona 1437.eko Uztailaren 25an.”

1437.07.28 Hiru egun beranduago “ yo el dicho portero, Juan Lopiz de Ataondo, gan nintzen pertsonalki Elizondora eta han ... bahitu nituen ... 200 idi... eta queriendo hacer... vendida de los dichos bueyes... zorra ordain arazteko... etorri ziren nigana Miguel Perez de Iturbide, Baztango alkatea, Martin Sanz , Arizkun jauregiko jauna eta Joanot, Arretxeko etxekojauna, hiruak Baztango prokuradoreak bezala... eta kaltetuak zirenez, eskatu zidaten adiamiento/errekurtsoa , erraten haiek demostratuko zutela zergatik ez zuten ordaintzen... eta nik veyendo el debat/afera ikusten... bideratu ditut Comptoseko Ganbarara... En Elizondo, 1437.eko Uztailaren 28an”.

1437.09.29 “Jakin dezaten karta hau leituko dutenek, 1437.eko Irailaren 29an... alkateak, juradoek eta Baztango jende gehienak, bilduak Askoko zubi ondoan/cabo el puent de Asco, non usadioa da biltzea batzarrea egiteko... aukeratu zituzten ... beraien prokuradoreak, ministroak eta mezulariak... han zirenak presente Miguel Periz de Iturbide, alkate jauna, Joan Periz, Etxaide jauregiko jauna, Garcia Arnaut, Zozaia jauregiko jauna, Martin Periz Jauregizarreko jauna, Pedro Periz, Irurita jauregiko jauna, Joan Miguel, Aniz jauregiko jauna, Pero Miguel de Arreche Berroetakoa, Joanes Garcia de Ciga, Pedro Martinez de Oyargoien, Joan Martinez d'Asco, Joan Martinez d'Arrechea Elizondokoa, Pere Joanes de Barreneche Ordokikoa, vecinos y habitantes/etxedunak eta biztanleak...
eta han ez zirenak, Mosen Guillen Arnaut de Santa Maria, Mosen Perez de Vergara, zaldunak, Martin Sanz, Arizkun jauregiko jauna, Garcia Martinez, Jarola jauregiko jauna, Martin Periz de Irigoyen, Garcia d'Orondriz Etxebelzeko jauna eta Joan Miguel d'Ualde, Apaioako Iriarteko etxekojauna, Baztango vecinos y habitantes... pertsonalki edo ordezkari gisan Iruñera gateko... en razon de ciertos mandamientos por la Señoria/ agindu batengatik... non ematen da... nola pasa diren hondar 27 urteetan Unibertsitateak ez du pagatu.... 4.050 libera fuert por causa de quinta/kintoarengatik... eta auzia segitu ata fin/hondarretaraino.

Eta afera hau tratatzeko, lehenago zerrendatu jendea konprometitzen da onartzea haien kontra etortzen ahal zen guzia.

Lekukoak... el reberent Padre de Dios Don Fray Joan de Echaide, Urdazubiko San Salbadorreko abatea, Ienego de Echaide, notarioa eta vecino y morador Amaiurko hirian edo lekuan, eta ni, Martin Iñiguez de Asco, notario publico et jurado por autoridad real en todo el Regno de Navarra.”

Hemen dugu lehen konstanzia Baztandarren Biltzarrarena: non? Cabe el puent d'Asco, Askoko zubi ondoan. Han biltzen zen baztandarren “pleno baçarre”. Nola erranen zuten eskuaraz? Biltzarra, Batzarre Orokorra, Xunta, Junta Jenerala, Juntas? Ez dakigu.


Askoko zubia, orain dela....

1.900. urtean , Baztango Udaleko sekretarioak, Manuel Yrigoyen y Olondriz, dio nola oraindik Askoko zubian zagoela Baztango alkatearen harrizko jarlekua zubiko petrilean, egoera txarrean hori bai eta nola espero zuen momentuko alkate jaunak, Plaza arkitektoa, konponduko zuela. 1913. urteko urak gure historiaren puska ttiki bat eraman zuen, alkatearen jarlekua, baita Askoko zubia ere.
Diogu “Biltzarra” zeren denbora haietan baztandar guziek zuten eskubidea han egoteko eta parte hartzeko, naski baietz. Imajinatzea 200 etxekojaun zubi ondoan ez da asmakeria. Diogu etxekojaunak zeren denbora haietan gizonak bakarrik gaten ziren, mundu maskulinoa zen, andre alargunek semeak igortzen ahal zituzten beraien ordez, eta diogu etxeko jaunak zeren ez balime zuten etxe propioa, ez zuten eskubiderik han egoteko. Hau da, klaseak baziren, jaunak (erregerenak) etxekojaunak (etxedunak /etxaldekoak) eta biztanleak ( maisterrak, apezak, pobreak...) : etxe propiorik ez zutenak.
Lekukoen artean ikusten dugu nahasiak jaunak eta etxekojaunak, denak batera zeren berez interesa bera zuten, denak etxedunak zirenez, hala ere jaunak agertzeak “ukitu” politiko bat ematen zion auziari.

Bidenabar, nomenklatura pixkat: Testu guziak erdaraz daude. Badira bi hitz denborako arront inportanteak: vecino eta habitante. Bereizten zuten: vecino-k etxe propioa  zuen, nekazaria/abelzaina/ofizialea, eta eskubide osoak zituen: batzarrean parte hartzen ahal zuen eta komunala erabiltzen ahal zuen. Gure (nere) ustez gaur egun oraindik erabiltzen den hitza, etxaldekoa edo etxeduna, egokiak izaten ahal ziren.
Habitante: ez zuen teorian etxe propiorik, izaten ahal zen  herriko apeza edo handik pasatzen ari zen zirujaua baino batez ere maisterrak, pobreak, baita agotak ere: alokairuan bizi zirenak . Ez zuten eskubiderik batzarretan egoteko ezta komunalaz aprobetxatzeko ere. Nik, neronek, erabiltzen dudan hitza, euskara batuatik hartua, biztanlea da. Norbaitek baldin badaki zein zen orduko hitz egokia eskertuko nioke bere informazionea.

1438.05.10 Copia ”Año de mil quinientos y treinta y ocho años, Maiatzak 10, Iruñeko hirian, Comptos Realesen Ganbaran, epaiketan ... zagoen Johan Burges de Elizondo, Baztangoa,... Baztango Unibertsitateko prokuradoreak... erakuktsi zuen ebazpen bat... Ganbararen sigiluarekin... baita Don Carlos printzearen onarpenarekin ere... bere eskuz sinatua eta Txantzileriaren sigilu haundiarekin, argizeri berdez eta zetazko zinta berdez... erraten : “ ... oidores de Comptos... salud! Ante Nos en juicio, por adiamiento dado por Joan Lopiz de Athaondo, portero del Rey y de la Reina, Joan Miguel de Eraso, notario regidor (fiskala) eta Arnalt de San Vicent, notarioa baztandarrek jarria segitzeko dugun aferarekin... laket zitzaien Errege eta Erreginari... afera Comptoseko Ganbarara igorria izatea”, jarraitzen hurrengo kartarekin:

1438.07.09 “Don Juan...Rey de Navarra, Infant de Aragon... e Doña Blanca ... Reina et propietaria del dicho Regno... salut. “ (Mundu maskulinoa: Lehenik gizona, gero andrea, kasu honetan berezko Nafarroako Erregina.)

Jarraitzen du kontatzen nola erregeek dute Baztango mendiak eta larreak beraienak bezala baina hala ere, Baztan ez dagoenez konforme “igortzen dugu dicho pleito... a la dicha Cambra... et toda sentencia... Nos... las abremos por buenas/guk onartuko ditugu”. Dada en Olit... XX dia de Julio l'ayno 1438.”

1439.07.31 Eta epaiketa hasi zen.
Arnalt San Vicent, parte defendiente-k .. erraten du fiskalaren eskaera “arront iluna/muy oscura, orokorra eta nahasia dela, que no meresce.. respuesta/arrapostua ez duela merexi.”
Hasteko, Baztango mendiek ez dute beti zitu bera, badira urteak guti ematen dutela eta ezin zela gizendu edo mantendu zerririk han, hortaz “demandantes... deben declarar los dichos años/salatzaileek erran behar dute zein urteetan.”
Gero, salatzaileek ere erran beharko zuten zenbat zerri “axerezados de estrangeros/arrotzak”, eta norenak dira... “eta baimena Baztanek ala partikularraren batek emana... zeren partikularrek egiten dutena ezin du Unibertsitateak pagatu behar... eta Foruetan erraten den bezala, Baztango biztanleak ... izan ziren lurren konkistatzaileak, eta lur hau hartu zutenak izan ziren aitonen semeak, infantzonak, libreak... Nafarroako foru orokorrean aforatuak... eta denek dutela dermio propio bat, eta dela solariego/infantzona eta ez erregerena. Eta beraien arbasoek ... egin zituztela elizak, jauregiak, etxeak, bordak, dolareak, errotak, landak, sagardiak, baratzeak, harrizko gazteluak eta erein, landatu egin eta luberriek atera... sin que sean tenidos a la Señoria pecha/gauza horietaz Seinoriari petxarik ordaindu gabe... eta Jaungoikoari ematen dizkiotela beraien hamarrenak eta premiziak eta beraien aziendak alatu direla Baztango dermioetan baita beraien zerriak, etxean haziak edo alatzera gan baino lehen erosiak... kintoa pagatu gabe.”

Urde zikinak..... euskal kastakoak

Gaixto batzuek diote afera guzia “urde zikin batzuengatik” izan zela. Baztango ekonomian inportantzia haundia zuten urde horiek. Hemen argi deskribitzen dute sistema, zitu ona? Erosi zerri-kumeak saltzeko gizendu ondoren. Zitu txarra? Etxerakoekin konformatu behar.

Egia da... saroi batzuetan Erregeak eta Erreginak, gure Anderea, badutela cierta part o suert/partzuer eta gainera dauzkatela bi gaztelu Baztango dermioetan, bat deitua Mondarran (Mondarrain) eta bertzea Mayer (Amaiur) , et esta villa de Mayer-ek badu holako muga Baztanen barnean, ha cierta limitacion de tierra dentro en el termino de Baztan, ... eta han, Seinoriak badu errota eta cierto drecho, et son aforados al fuero de San Cernin de pamplona et... Baztango Unibertsitateak eta bere biztanleek erabili dituztela bere dermioetan dauzkaten ohianak arbolak ebakitzeko etxeak egiteko... infantzonek egiten ahal duten bezala en el Regno de Navarra.

Lehenago errana dugu nola Amaiur Baztan izan arren “Buena Villa” zen, nolabait errege-hiria zen eta hortaz erreginak “cierto drecho/nolabaiteko eskubidea” zuen han.
...ukatzen dugu inoizko denboretan Nafarroako erregeek hartu zutela... kinto hori.. eta si algunos quinteros oficiales reales-ek eskatu edo kobratu diote .. baztandarraren bati zerri “axerizado”-engatik, izanen dira zerriak baztandarraren batek ekarria Alduden edo Eugiaranean sartzeko edo bertze errege-mendietan... edo ez jakiteagatik ordaindu dutela edo erregearen ofizialeek behartuak.
Kasu hauek ez dira Baztan osoari pasatu behar.
Eta berriz errepikatzen dute : “la antigua fundazion et figalguia de ... Baztan, fueron fundados como fijos-dalgo/aitonen semeak, infantzon libreak, et libres y libertados por su propio esfuerzo... Nafarroako foruetan agertzen den bezala.”
Jarraitzen du errepikatzen balitekela norbaitek noizpait ordaindu ahal izan zuela baino horrek ez du erran nahi erregearen deretxoa edo eskubidea bihurtu dela. Eta behin eta berriz errepikatzen dute jende libre direla eta izan direla: “... los montes de Baztan son solariegos, et los habitantes.. son en posesion de la propiedad de ellos, sin part de la Señoria Baztango mendiak baztandarrenak direla, kitto, zeren Nafarroako aitonen semeak eta infantzonak ez dira bizi erregearen diren mendietan... eta Baztango aitonen seme infantzonak Nafarroaren Koroari hain zerbitzu seinalatuak nola egin baitzizkioten Francia, Nafarroa eta Castillako gerretan, ez zuketen onartuko bizi en tierra del Rey pechera, beraiek lurren partitzaileak izaten, eta Erregearekin foruen eta arauen egileak izaten: gaurkoek ez dute onartzen ezta onartuko holako onarpena, bai lehenago dermio hauek utziko zituztela eta joanen zirela bertze leku batera bizitzera. Eta aitzineko erregeek txiki dituzte beraien foruetan, libertatean... et beraien fidalguia.”
..............
... eta Baztango dermioak son inclusos/bere barnean ditu etxeak, landak, mendiak... universalmente et en comun lur guzia, sin que hayan terminos propios/dermio partikularrak izan gabe... etxeak, baratzeak, saroiak baizik, eta erregeren proposamena ateratzen bada jauregiak, etxeak, baratzeak, sagardiak, errotak, saroiak eta Baztango dermioa Erregerena bihurtuko ziren et se farida mayor injusticia, violencia et fuerza inoiz egin izan dela Nafarroan infantzonen kontra.

Eta berriz errepikatzen dute nola norbaitek pagatu baldin badu, haren kontua dela eta horrek ez duela “deretxoa” sortzen Baztan osoari aplikatzeko. Kuriositatez, dio ere “hondar 16 urte hauetan ez da gertatu zeren mendi hauek ez dira aski kargatu hemengo zerriak gizentzeko”. Hainbertze urte ezkurrik eta gaztainik gabe?
Eta prokuradoreak akitzen du erraten “me ofrezco probar...”
Honetaraino Baztango prokuradorea, segiduan Erreginarena; “... ante Vos... oidores de los Comptos Reales... nos ofrecemos probar...” eta segitzen du bere temarekin: Baztango mendiak eta larreak Erregerena direla, bertze gauza guziak ( etxeak, baratzeak,...) ez, eta hortaz “deber pagar quinta por los puercos axerizados/ordaindu behar zerri arrotzengatik eta haber pagado fast aqui/orain artio pagatu duten bezala”... zeren “todos pagan quinta et por esto non pierden su fidalguia/denek pagatzen dute kintoa eta hortaz ez dute beraien noblezia galtzen.”


Larreak Saioa aldean. Xabiaram-ek
Dio ere nola “Rey Don Carlos-ek... fezo fazer.. pesquisas a causa de la quinta de los... montes de Baztan... et empues... vistas por los señores Rey y Reina et por su... Conseillo... erran zuten ser quinteros e deber pagar quinta... kontutan izaten Seinoria horrek badauzkala bi gaztelu, errotak eta saroiak Baztango dermio eta larreetan” eta erregeek zin egiten balime dute babestuko dituztela foruak eta libertateak... ez da konprenitzen nola subditos/menpekoek beraien jauna izorratuko dutela...!

Baztango txanda: “et yo ... Arnalt de San Vicent, seguidor de ... Miguel Periz de Iturbide, alcalde de ... Baztan.. eta negando/denari ezetz..” berriz errepikatzen auzia “confusa/nahasia dela, et non declara (fiskalak) qui, ni quales pagaron/nork pagatu zuen ... eta tal paga no seria drecho adquirido a la Señoria...”, berriz tematia, Baztango Unibertsitatekoak baita habitantes et moradores ere, infantzonak, aitonen semeak, libreak bezala eta liberatuak beraien berezko libertatez eta naturaz / liberados por virtud de su propia libertad et naturaleza” egiten dute nahi dutena beraien mendietan, larreetan baita ohianetan ere.

Argudioek segitzen dute behin eta berriz errepikatzen gauza bera eta modu zailean ez baduzu mintzaira hori erabiltzen, gure kasua.

Azkenean eta hondarrean parteek beraien argudio eta konklusioneak, eskribituak, presentatu zituzten.
Epaiketaren lehen partea akitua, Ganbarak agindu zien prokuradorei “vayades personalmente a ... Baztan../ personalki Baztanera gan... que vos presenten todos sus testigos, escripturas... et libros argumentuak justifikatzeko examinades los testigos bien/ongi galdegin lekukoei... zin egiten Gurutze eta Ebanjelioen gainean..” Datum en Pamplona, postremero (31) dia de Junio año 1439.”

1440.04.15 Urte bat beranduago.
... presentes los oidores de Comptos... M. d'Iturbide, S. d'Iturbide, M. de Raxa, J. d'Atheondo, Y. d'Egurbide...” diote nola komisione bat Baztanera etorri dela lekukoekin solasteko, baita dokumentuak aztertzeko ere, Comptoseko liburuak ikusi...”segunt corso de Cort et practica... de Comptos,” txostenak igorriak izan ziren sobre etxi batean Comptoseko Ganbarara eta honek bi parte interesatuak deitu zituen. Joan Miguel de Erasok, fiskalaren prokuradorea, kopia bat eskatu zuen eta Baztango prokuradoreak, Arnalt de San Vicent-ek gauza bera. Eta hola egin zuten, bakoitzari kopia bana, eskatzen bi partei presentasen sus contradichos et impugnaciones eta hola egin zuten bi parteek, hauek gehitzen ez zutela gehiago gehitu nahi prozesoari. “Onde Nos Comptos ..eskaera aditua... eta ikusia eta prozeso hau ongi eta diligenteki aztertu ondoren..... kartak, dokumentuak, kontu-liburuak... hobido deliberacion entre Nos, pronunciamos et declaramos Joan Miguel de Erasok, prokuradore patrimoniala (erregerena) ez duela frogatu ez lekukoekin ezta dokumentuekin deus Baztandarren interesen kontra... declarando: Baztango vecinos et moradores/etxedunak eta biztanleak... direla aitonen semeak/fijos-dalgo, libreak/francos eta zernahi petxa edo morrontzatik libre/indepnes de toda pecha et servitud... baita Baztango mendiak eta larreak kondizione berekoak izaten ere/los montes y yermos de Baztan ser de la misma condicion... et por ende, agintzen dugu “porteroak” itzultzea bahitu zituen ondasunak (200 idiak). Datum en Pamplona XV dia de Abril l'aino 1440. Por la Cambra... de Comptos, M. d'Iturbide, sellada.

Munduak 1948.aren Abenduaren 10 artio (nere sorteguna) esperatu izan behar zuen adierazteko auzi honetan Iruñean erabaki zena: denak, jende oro, libreak garela: Giza Eskubideak. Hala onartu zuten Apirilaren 15ean 1440. urtean: BAZTANDAR ORO, etxedunak eta biztanleak , JAUNAK eta MAIXTERRAK, aitonen semeak /alabak garela, LIBREAK eta bada ezpada, nobleak.




1441.10.06 Urte bat eta erdi beranduago “Nos, Carlos, Principe de Viana... et Gobernador General de Navarra, ikusia ebazpena Comptosek emana eta egokia eta ona denez, lo ratificamos, aprobamos y confirmamos.. Datum en el Monasterio de Santa Maria de Irach, seiseno dia de Octubre... l'ayno mil quoatrocientos e quoarenta uno. Charles.”

Zertaz izan behar zuen hain denbora luzea ebazpena sinatzeko Vianako Printzeak? Alta política? Baztango jaunak bere alde izan artio? Nork-nor erosi behar zuen? Hala ere, noblezia Unibertsala Baztanek lortu zuen gisa honetan erregeren/erreginaren petxa ez zuen ordaindu behar eta momentuko mundu klasistan posizione onean jarri ziren baztandarrak, bere kontra-erranekin, batzuk etxean maixter eta baztertua, baina Baztandik kanpo, noblea.
Eta historiak darrai.

                     Gaizki erranak

                          barkatu,

                      ongi erranak

                       bertze bati

                          kontatu.


Kapitulu honetan erabili den materiala:

".Noticias Históricas y datos estadísticos del Noble Valle y Universidad de Baztan. ". Manuel Irigoyen y Olondriz. Interneten
El palacio de Asco...” Manuel Irigoyen y Olondriz. Interneten
El noble Valle y Universidad de Baztan”, Juan Cruz Alli. Interneten
Los dos significados de la hidalguía universal según el modelo baztanés” J.M. Imizcoz. Interneten.
Foto gehienak Internetetik ateraiak.
Itzulpenak, eneak, libre eta laxoak.

miércoles, 28 de agosto de 2019

Baztan.Hasmenta: 7- Baztandarrak - Herria


Kapitulu honetan saiatuko gara erakusten Baztango Herriaren egoera 1440. urtera artio, eta Herria hitzarekin erran nahi dugu jende arrunta, baztandarrak, andreak eta gizonak, gure sorlekuak, herriak eta auzoak, gure mendiak eta larreak.


Gure historian, baita denen historietan, dokumentuetan lehenik agertu ziren erregeak, beraien nobleak , eliza eta bere jerarkia eta azkenean, hauen azpian zirenak, Herria.
Sistema fiskala bizkortu artio, pagatzailea, Herria, ez da agertzen eta “Hacienda Foral” (he, he) martxan jarri artio, XIII. mendean, ez dugu berririk izanen gure Herriendako. Hala ere...

1004/1035 Antso Gartzia III.a,Haundia, Iruindarren erregea
Sasoi honetan agertuko da , leienda ez bada bederen, Baztan entitate polikoa bezala gure lehen jaunarekin, Semen Otsoanizekin. Eta erran dugunez, orduko sozietate klasistan gure jauna Erregearen Kontseilukoa zen, senior. Argi dago bakarrik ez zagoela, bere inguruan baztandarrak , jende arrunta, zeudela, eta zein klasekoak?
Artikulu honen hondarrean ikusiko dugunez, baztandarrek diote betiko aitonen semeak/infantzonak izan direla eta hola agertuko gara beti historian, libreak, zeren hori erran nahi du infantzona edo aitonen semea izateak eta aldi berean adierazten zapatzen duten lurra haiena dela ez bertze inorrena: Baztan baztandarrena da, kitto.

1035/1054 Gartzia Santxez III.a, Iruindarren erregea
Lehenago (Elizako kapituluan) ikusi dugunez, Baionako dokumentu batean agertzen da: ...”En Semen Garciez, fil (semea) En Garcie Semeniz de Irurite (1040/51), seiner de Bastan et de Mayer.
Prezisoak ezin gara izan baina honek erran nahi du 1040. urtearen ondoren Iruñeko erregeak emana ziola Garcie Semeniz-i Baztango “tenentzia”, horrekin adierazten Baztango herri guziak batera gaten zirela eta berak han agintzen zuela bere “seinoria”-ri/erregeari zegozkion zergak kobratzeko. Momentu horretan guti ziren zerga horiek zeren Baztan ez baitzen realengo/errege-dermioa, infantzonak baitziren, eta kobratzen zituen zergak ziren justiziari lotuak zirenak, errege-sigilua (ziurtagiriak edo paper ofizialak), isunak, eta batez ere, goxoena, “peage”-a, hau da Nafarroan Baionatik sartzen ziren merkanziek ordaintzen zutena. Non kobratu “peage” hori? Amaiurren, han non zagoen bere gaztelua “peage”-a zaintzeko. Hortaz, uste dugu proklamatzen da Amaiurko Jauna, zeren gaztelu gehienak erregerenak ziren.
Auzi honetan Irurita ere agertzen zaigu, Baztango jaunak han baitzuen bere jauregia: Jauregizarrea.
Eta holaxen ditugu Baztango bi herrien izenak.

Urteak pasa ziren Herriarendako berririk utzi gabe ( edo ez gara gauza izan arpatzeko).

1054/1076 Santxo Gartzes, Peñalen, Iruindarren erregea
1076/1094 Santxo V.a Aragoiko eta Iruindarren erregea
1094/1104 Pedro I.a .Aragoiko eta Iruindarren erregea
1104/1134 Alfontso I.a Borrokalaria.Aragoiko eta Iruindarren erregea.
1134/1150 Gartzia Ramirez,Berrezarlea,Iruindarren erregea

Urte guzi hauetan naski gauzak gertatu zirela eta saiatu gara kontatzen, baina jende arrunta ez da agertzen zuzenki paperetan baina bidenabar bai, edo gaur egun erraten denez “lerro artean”. Ikusi dugunez urte hauetan Done Jakue Bidearen garapena suertatu dela.


Codex Calixtinus
1140. urtean “Codex Calixtinus” kodizea bete zuten, omen. Kodize/liburu honetan fraile frants batek, Aimericus Picaudus, deskribatzen du bere Compostelarako “peregrinatio-a” eta berari esker, “lerro artean”, badugu orduko euskaldunen deskripzio bat. Bidaia 1130. urtearen inguruan izanen zen, zeren Euskal Herria zeharkatu zuelarik Aragoiko erregearen menpean ginen. Kontutan izaten Orreagan barna pasa zela, berak erraten duena bidean topatu zituen euskaldun arrunten deskripzioak nolabait balioko du baztandarrak deskribatzeko ere.
Fraile honek hasteko, ez zuen batere/batre maite euskaldunak edo nafarrak. Horrek ez dio egia kentzen egia duelarik eta guk zoritxarrez ez dugu bertsione gehiagorik bere egia kontrastatzeko. Bidenabar, beretako iparraldekoak dira “baskoak/bascli” eta hegoaldekoak “nafarrak/navarri”. Honek du mugalaria izatea: Baztandarrak espiritualki baskoak eta politikoki nafarrak. Ez gara libratuko frailearen aiherretik !
Kodize horretan, V. Liburuan eta 7. Kapituluan : Gure lagunak, Aimeric Picaud, Gaskuinatik zetorrelarik hala eskribitzen du, ...” gero Baskoen lurraldea dator... Baiona kostaldean... Lurralde honek mintzaira basa du...mendi aunitz badira baita oihanak ere, ogia eta ardoa faltan dituzte baino sagarrak, sagardoa eta esnea dauzkate...
Lurralde hortan, hau da, Garaziko Bortuaren ondoan, Ostabat (Ostabat = Irura, hemen batzen dira Frantziako hiru bide) deitzen den herrian eta Donibane Garazin badira kobratzaile gaizto batzuk... erromesen bidera ateratzen direla, kobratzen bortxaz egokiak ez diren zergak... (Euskaldunak) basak dira eta beraien lurraldea basa ere: beraien aurpegien basakeriak eta beraien mintzairaren orro basek iziarazten dituzte topatzen dituztenen bihotzak. Merkatariei bakarrik zergak kobratzea zilegi izan arren, erromesei ere kobratzen dizkiete.... hortaz eskatzen dugu... dirua bere sakelerako biltzen duten kobratzaile hauek... Aragoiko erregeak ... Raimundo Solis-ek edo Viviano de Agramont-ek... baita egoera hau onartzen duten apezek... eskomulgatuak izan daitezela... ez bakarrik beraien elizbarrutietan baita Konpostelako Santiagon ere... publikoki damutu artio... kobratzen obolo bat bi gizonengatik aberatsak balira eta ... deus pobrea balitz.
Iruñeko Biblia, 1200: Gizonen soinekoa.

Baskoen lurraldeetan Bidea mendi arront garai batetik iragaten da, Portus Cicere (Garaziko Bortuak)... Mendi honen kaskoan bada leku bat deitzen dena Crux Caroliquia (Karlo (Magno)ren Gurutzea)... Mendi horretan ... nafar eta basko infidelek ez bakarrik ebasten zieten erromesei baita haien gainean arrikonko jarri eta hil ere ... Gero etortzen da Orreaga... Hau iragana etortzen da nafarren lurraldea... Nafarrek eta baskoek dute antza haundia bazkarietan, arropetan eta mintzairan. Baskoek nafarrek baino larrua argiago dute. Nafarrek arropa beltza eta motza, belaunetaraino daramate eskoziarrek bezala eta oinetarako abarkak erabiltzen dituzte... jaunzten dute artileko kapa beltz bat, saia deitzen diotena... nafar baten etxean denak elkar bazkaltzen dute, nagusia eta mutila, etxekoandrea eta neskatoa... ez dute kuxeta erabiltzen, eskuz jaten dute... Jaungoikoari “Urcia” deitzen diote eta Jaungoikoaren Amari “Andrea Maria”... eta Sanctum Jakobum “Iaona Domne Iacue”. Lehenbiziko euskal hiztegia agertuko da : 15 hitz beraien latinezko itzulpenarekin.
...“ Herri basa da, denengandik diferenteak/dissimilis, gaixtokeriez beteak, eite beltzakoak, arruntak, txarrak, faltsuak, lizunak, mozkorrak, kazkarrak, zakarrak, krudelak, erasokorrak.. sos batengatik nafar edo basko batek , ahal badu, akabatzen du frants bat. Beraien dermio batzuetan, Bizkaian edo Araban, nafarrek , gizonak eta andreak, suaren aitzinean berotzen ari direlarik beraien “parteak” erakusten dizkiete elkarri... borrokarako ausartak kontsideratuak dira eta hamarrenak puntualki pagatzen dituzte... hor nonbait dabiltzatelarik bi edo hiru azkona (lantza motzak) daramatzate... barrandan dagoelarik , lagunei abisatzeko edo ziztu egiten du hontzek bezala edo ululatzen otsoek bezala....”

(Gehiago: Codice Calixtino.Libro V Cap. VII (traduccion) Codex Calixtinus. Interneten)

Zertaz holako aiherkundea? Argi dago esperienzia txar bat izanen zuela euskaldunekin. Dirudienez diferentea izatea beti gaizki ikusia izan dela, hala ere interesatzen zaiolarik onak gara, hau da borrokarako (noren alde?) eta hamarrenak , hau da Elizari zegozkion zergak, pagatzeko.
Espezialistek diote politika-urrina dariola Codex-i eta momentu horretan (noizpait?) euskaldunak ez zirela politikoki zuzenak. Hala ere, betikoa, datu falta eta batek daki, holakoak ginen? Sexuari buruz diona denbora haietan topikazo bat zen eta errepikatzen zen etsai guziekin. Hala ere, ez dut uste euskaldunak hain “liberatuak” ginela, he, he.



Kapusaia eta abarkak, holako zerbait.
Kodizea leitzean imajinatzen ahal dugu nolakoak izanen ziren orduko baztandarrak: ikusten ahal dugu autorea euskaldunekin topatu dela, baskoak/bascli eta nafarrak/navarri, eta holakoak izanen ziren baztandarrak, ez zutela erromantzeraz mintzatzen euskaraz baizik, Baztango gizonek “saia motza” eramanen zutela, hau ez zen hain arraroa, eguraldi txarrarekin “kapusaia” erabiltzen zutela eta oinetan abarkak. Mendian zebilenak armatuak ganen zirela, kristauak zirela zeren hamarrena (ehunetik hamar) pagatzen zioten Elizari, organizatuak zeren “erregea” dute, bazekiten Bidean zirela, mundu bat pasatzen ari zela haien parean baita erromesengandik probetxu ateratzen ere eta politikoki Iparraldetik agertzen ari ziren indarrak, Akitaniako Dukea edo Ingalaterrako Erregea ez zutela maite.

Bidenabar, bitxikeri bat. Urte hauetan, 1157.ean prezeski, Siziliako nagusiendako, Roger II, lan egiten ari zen geografo batek, Al-Idrisi, halako orduko ezagutzen zen munduko mapa (gure ikuspuntutik buruz behera !!! ) egin zuen. Mapa horretan ikusten ahal denez  Pirineoak zeharkatzeko badira lau pasabide edo "burt"(bortu,lepo)
eta guri dagokigunak argi agertzen dira: "burt Xizaru"/Garazi, Orreaga eta azkena "burt Baiuna" eta haiei dagokien hiriak: Baiuna/Baiona eta bertze aldean Banbluna/Iruñea. Eta zein da erdian dagoen "Burt Baiona" ?
Guretako, ene uste ustelean, BAZTAN (Belate+Otsondoko lepoak).
(Interneten: Tabula Rogeriana)




1150/1194 Santxo VI.a, Jakintsua, Nafarroako erregea

Euskaldunen kontrako iritziak ez ziren kodize batean bakarrik geratu. Bai to! 1179. urtean, Letrango hirugarren Kontzilioan hala erabaki zuten: “ ... Elizak gerra saindua deklaratu zuen brabantinarren kontra, nafar eta baskoen kontra... hauek dena kasatzen dutelakotz eta ez dute inor barkatzen, adina edo generoa kontutan izan gabe...”.
Berriz, argi dago Iparraldekoak baskoak direla eta Hegoaldekoak nafarrak eta hor nonbait orduko euskaldunak zerbait ez ari ziren ongi edo norbaiten interesaren arabera egiten.

Aurreko kapituluan ikusi genuen nola 1169. urtearen inguruan Amaiurko elizaren afera konpontzeko bildu zirela Baionan lekuko batzuk, eta han agertu ziren lehen izen , nolabait, arruntak: baditugu Don Garcie, Baztango artzedianoa, apezpikua izanen zena, gero Don Gonzalvo, Artzediano ere baino hau eskomikatua akitu zen ( zer egin ote zuen? ), Don Johan Amaiurkoa, apeza, Don Galin Aradzukoa, apeza ere, gero Sanz Naasekoa, diakonoa, Don Caubet Jasekoa... Denak Don , edo elizarekin zerbait ikusibehar, azkena ezik eta dokumentua akitzeko Baionak dio nola “quartas” bereak zirela eta gehitzen du “ita quod ecclesia vel habitadores de Maier (ezta elizak edo Amaiurko biztanleek ere) nihilum unquam juris ibi habuerunt (ez zuten inolako eskubiderik han)...Testes (lekukoak dira) ... sunt omnes probi homines (elite/gizon on guziak) de Labort, et ... de Bastan”.

Bidenabar, 1192. urtean bada karta bat, Santxo VI Jakintsuak sigiluatua ...“Ego Sancius... rex Nauarre (nik Nafarroako erregeak) facio istam cartam ( karta hau egiten dut ) ad illos de Aniz de confirmamento ( ziurtatzen Anizkoei ) de foro quod dono ad illos ( ematen diodan foroa)”.
Agertzen den Aniz hori ez da Baztango, Ziraukiko baizik.

Aniz bezala , Nafarroan badira errepikatzen diren izenak eta normala da konfunsionean nahastea. Berroeta , Oharriz eta Irurita baziren Baztangoak ez zirenak.
Baziren hiru Berroeta Baztandik kanpo: bat Atezen, bertze bat Izan eta hirugarrena Ultzaman.
Bazen Irurita bat, eliza, hiria eta gaztelua zena Sakanan.
Hortaz Iruritako gaztelua ez zagoen Baztanen!
Eta Oharriz bat bazen Markalain ondoan, Txulapainen.

1194/1234 Santxo VII.a, Azkarra, Nafarroako erregea
Aurreko adierazpenari lotua: 1208. urtean Orreagako liburuetan agertzen da nola Don Gil de Ezperun-ek ematen dio Orreagari 4 collazos en Arrayoz, con censo de 1 robo de trigo y 2 de habas traydos a su costa a la cassa de Atarrauia”.
Notizia arraroa. Egia balime da, erraten ari da Baztanen “collazoak”, ia esklaboak, bazirela, bertze hitzekin sistema feudala bazela, bederen Arraiozen.
Diogu “arraroa” zeren Ezperun Iruñearen ondoan dago, ez da gure artean izen hori aditzen, baztandarra izatekotan Baionako elizari emanen zizkion “collazo” horiek eta ez Orreagari/Iruñeari, gainera Don Gil horrek Atarrabian duela etxea dio, eta guretako esplikazione bakarra da izena gaizki eskribitu zuela eskribanoak, Arrayoz paratu zuen Larrayoz baten ordez. Larrayoz herria bada eta Atarrabiatik 16 kilometrotara dago , Arraioz Atarrabiatik 42 kilometro Belate igan ondoren.
Hala ere eta bada ezpada, dugun datua “Arraiozen lau kollazo bazirela” da.


1234/1253 Thibalt I.a, Nafarroako erregea

1248. Ainhoako bakea. Kontatu dugu nola urte honen inguruan, 1248, Nafarroa eta Ingalaterra elkar joka ibiliak zirela eta nola momentu batean elkarri trukatu zizkieten beraien kexak erreklamatzen konpensazioneren bat. Ez dugu jakin norbaitek zerbait lortuko zuela baina kexak geratu dira historiarendako .

Estos son los clamos que a el Rei de Navarra del Rei d'Anglaterra et de su gent. (Otsaila-Martxoa, 1249)

Estos son los clamos de los ombres de Maye(r) ( hauek dira Amaiurko gizonen erreklamazioneak)

Claman se los de Maya de XL bueyes e vacas ( Amaiurkoek erreklamatzen dituzte 40 idi eta behi) que li han preso los ombres de Labort de Lana (Labort de Lana-en gizonek bahitu dituztenak) et IX vetzeros e XXVI esquilas e XIIII arrovos de trigo ( baita 9 aratxe, 26 ardi eta 13 erregu gari) e I capa d'Estanfor (Stanford-eko kapa bat... ) e otra capa de sayal II. ss.e.
V dineros de morlans con la bolsa e IIII saquos ( 5 libera diru eta 4 zaku...) que costaron VI ss de sanchetes e II lanças e II açcones ( 2 lantza eta 2 azkon) e I cotel que valia bien V. ss.e. del seinor d'Aribileta que remedio un ombre de Maya de XV. ss de morlans e de los ommes de don Brasc d'Armendariç, de un venable e de don Oger de Salt que lis tiene II. bestias sotz fianza per CC. ss. de monrlans (.. Don Oier de Salt-ek bahitu dizkiela 2 abere 200 solidoen bermean).

Don Remir Peritz de Sarasa (Don Remirrek dio...) se clama de los ombres de Bayona de XX puerquos que prisieron los millores de C e I (baionesek bahitu zizkiotela 101 zerri Baztanen) puerco que prisieron en Batztan e eyl fitzo sus clamos a los ombres de Bayona e eillos prisieron los millores XX (erreklamatu zuela eta baionesek 20 hoberenak txiki zituztela beraiendako) e toyllieron a los porqueros las lanças e las açquonas ( eta zerrizainei ebatsi zizkietela lantzak, azkonak , nabalak, uhalak baita bragak ere) e los cutiellos e las coreias e los despuillaron ata las bragas, e ( eta lapurra Bernat Pes zela) el robador fue Bernat Pes.

Ekonomia pixkat: ikusten dugu azienda baztandarren aberastasuna zela. Gaur egunekoarekin konparatuz, ikusgarria zerriak/urdeak zuen inportantzia. Aldi berean
erraten duen kopuruak, 101 zerri, adierazten du auzoko zerritaldea zela eta zerrizainak armatuak gaten zirela, gauza bera erraten ahal da behi, idi edo aratxendako, 49, auzo behitaldea edo elia izan behar, argi dago ez zirela etxez etxe ibiliko azienda ebasten. Bertze hitzekin, herrietako azienda oro elkar zaintzen zen, hau da herri bakoitzak izanen zituela beraien behitaldeak edo zerritaldeak, eliak, batera bilduak.

Bidenabar, ikusi dugu nola akitu zen Azkar gazteluaren historia ofiziala: “..E se clama ... del Senescal (Nicolas de Meules/Molis/Moels) que li abbatio su castieillo d'Arçar, priso por fuerça e lo derroco e fitzo matar todos los ombres qui eran dentro e tayllar pieça a pieça , e todas estas cosas devanditas li fizo el senescal ..”.

Herrian baziren bertsione gehiago eta denak sorginei lotuak: Laburra eta sinplena, Mitxeto, Josepha de Sokoaren senargaia frailek preso zuten gazteluan. Orduan , Josephak , sorgin kastakoa, bere ahizpe sorginei deitu eta gazteluaren kontra jo zuten, han zagoena dena kizkaltzen. Eta ako leienda.

Mitxetok ikusi zuen akelarrea

Bertze bertsionean, hamar zaindari zituen gazteluak, egunez bakoitza bere lanean eta gauez gaztelua zaintzen, haien artean Mitxeto, mutil puska bat. Honen andregaia, Sokoako Josepha, neska perxenta baita sorgina ere, eta bien artean amodio beroa. Neskak mutilari akelarrera gan behar zutela, mutilak ezetz, baino hondarrean harat gan, eta Mitxetok ikustean hango orgia, asaldatua, neska hartu eta handik alde. Neskaren “ahizpak” Deabruerengana kontuarekin eta Deabrua, koleratua, gazteluara gan, zaindariak nolapaiteratu, baita amotina arazi ere eta hurrengo akelarrea gaztelu ber berean : orgia kaotikoaren erdian denari sua eman eta gaztelua kizkaldu zen. Holaxen funditu zen gaztelua, eta ordutik betirako sorgindua gelditu dira gaztelaren honddarrak.

Bertze leienda batek dio nola izan zen gazteluaren azken eguna: gazteluko zaindariak egiten ari ziren gaixtokeriengatik Zugarramurdiko sorginek konjuroa bota zieten eta behin errana, izigarrizko zimizta batek gaztelua funditu zuen, betirako.

Hala ere , elexaharrak izorratzeko, badira gaixtoak diotenak lur ikara ttipi batek gaztelua erorarazi zuela.

Dakigunez, 1238. urtean Baztango jaunak erregeari Ainhoako “peage”-a saldu ziola. Gero , 1249. urtean Ainhoako itunan, Ingalaterrako erregeari emateko. Hala ere beranduago agertuko da Ainhoa berriz Nafarroan beraien zergak pagatzen. Ez dugu daturik , monastegia bi aldiz erre da, baino suposatzen ahal da Urdazubiko frailek han zerbait zutela zeren hango eliza haien menpean baitzagoen. Gainera “peaje” bat han zagoen... Zer lotura zuen Ainhoak Baztanekin? Hala ere dirudienez 1289. urtean definitiboki Lapurdin geratuko zela.


Amaiurko Pilarreko Ermita, aduana?

Peajez ari garenez, hor nonbait leitua baino konfirmatu gabe: Amaiurko Pilarreko Ermita ermita baino lehenago “aduana” bulegoa zen, han non kontrolatzen zen handik pasatzen ziren merkantziak eta aldi berean peage/tolta/bidesaria kobratzen.

1253/1270 Thibalt II.a Nafarroako erregea

± 1264 Done Jakuaren Bideak ez zuen bakarrik garapen erlijiosoa ekarri Nafarroara, ekonomikoa ere. Done Jakue Bidea segitzen momentuko erregeek ekarri zuten Iparraldetik jendea hiriak sortzeko edo populatzeko:frankoak. Haien ofizioa printzipalki merkatariak, jende libre hortaz frankoak = libreak, eta aldi berean Frantziatik etorriak, gehien bat Okzitaniatik. Jende hauek babesteko erregeek ematen zizkieten “foru/eskubide” bereziak gisa honetan esperantzarekin erresumari garapena ekarriko ziotela. Bazeukaten bere interesa, noski, kasu batzuetan azkartzen Nafarroako mugak, Zangotza, Laguardia, San Vicente de la Sonsierra ... baino kasu guzietan erregeen boterea indartzeko balio zuten, zeren hiri hauek “erregerenak” ziren, ez apezpikuarenak Iruñea bezala edo nafar noble batena bertze lekuetan bezala. Mugetan jarri zirenak aparte, bazen interes bat Done Jakue Bidea bizkortzeko zeren hortik zetozten erromesak eta merkatariak. Hortaz Orreagatik zetorren Bidean topatzen ditugu: Auritz, Iruñeko San Zernin eta San Nicolas, Gares, Lizarra, edo Vianako hiriak.
Jakatik zetorren Bidean Zangotza eta Elo, eta interesatzen zaiguna, Baionatik zetorrena.
Bai, Baionatik. Badakigu 1264. urtean erregeak Lantzi eman ziela Iruñeko San Zernin Burgoko forua han jarri ziren frankoei.

Amaiur
Urtea ez dakigu, 1264.aren inguruan izan behar zen baino gauza bera egin zuen Amaiurrekin, hala diote baztandarrek 1439. urtean “et esta villa de Mayer-ek badu holako muga Baztanen barnean / ha cierta limitacion de tierra dentro en el termino de Baztan, ... eta han, Seinoriak (erregeak) badu errota eta eskubide bat, et son aforados al fuero de San Cernin de pamplona et.. “. Hau da, Amaiur frankoen “villa” bat zen.
Argi dago helburua, gaur eguneko “polo de desarrollo” bat. Kasu batzuetan funzionatu zuen, Lizarra edo Zangotza konparazionez, eta bertzeetan ez, Lantz edo Amaiur.
Amaiurrekin segitzen,”villa” izateagatik “Buenas Villas”-en artean kokatzen zen Korteetan , bederen 1399. urtean hola agertzen zen, hala ere Baztan izaten segitu zuen 1665. urtera artio, orduan bereizi baitzen. Urte horietan, zer zen erregerena/hiria eta zer Herriarena, Baztanena? Ez dugu lortu nola jakin, sentitzen dugu.

1266. urteko dokumento bat. Orduko Hacienda Foral (he,he):
Compotus (kontuak) don Creste et de don Miguel d’Undiano.
Anno 60º 5º et anno 60º 6º: (1265/1266)
Primerament, de sanchetz per los morabetinos de la compra de la moneda:

De la terra de Baztan, 190 lib. 4 s. per la compra de la moneda, de 200 lib. que deuian.


Thiobalt II.ren sosa. Oboloa?
Hemen dugu erregeak kobratzen zuen bertze zerga: moneta ez debaluatzeagatik/compra de la moneda el pueblo del regno de Nauarra pagatzen zion dirutza bat errege berriari. Kasu honetan Baztani, Herriari, 190 libera 4 sueldo tokatu zitzaizkion.

Espezialistek diote Nafarroako etxe bakoitzak, fiskalki SUak deituak, 15 sueldo/solidi/s. pagatu behar zituela kasu honetan. Kalkuluak egiten, 190 liberek ( 1 £ = 20 s.) suposatzen zituzten 3.800 s. Zatitzen baditugu eta suposatzen etxe bakoitzean ± 5 pertsona biziko zirela espezialistek diotenez, dugu Baztanek urte honetan          ± 1.300 biztanle zituela, hau da, ± 260 etxe edo su. Guk sinetsi behar.

1268. urtea: Gure Herria historia ofizialean

1268. urtean gaude eta gure erregeak, Thibalt II.a, gurutzadara gan nahi duela Jerusalem liberatzera bere osaba Luisekin, Frantziako erregea ezizenez Saint Louis de France, eta ekintza finantziatzeko Nafarroako Elizak agintzen du “redezme” bat biltzea Nafarroa guzian erregeari emateko. Eta hola egin zuten: Nafarroako herri gehienek “espezietan” egin zuten, hau da, garia, oloa, garagarra, ardoa, bildotsak... eta abarrekin pagatu zuten. Baztanek sosetan.
Zer zen “redezme”-a? Hamarrenaren hamarrena, %1.
Eta holaxen Baztango herri gehienak lehen aldiz agertzen direla , uste dugu oraingoz, historia ofizialean 1268. urtean:

                               En Baztan

En Arizcun, 7 s.
      Ibi de primicia 2 s.
En Yrurita, 5 s.
      Ibi de primicia 15 d.
      Ibi dels vezins, 4 s.
      Ibi de Johun Semenez, 12 d.
En Errazcun, 7 s.
      Ibi de primicia, 2 s.
      Ibi de Pere de Lesquila, 5 s.
En Garçan, de primicia, 2 s.
Arizpilcueta, de primicia, 15 d.
En Lecaruz e Arrayuz 11 s. 21 v.
     Ibi de primicia, 3 s.
En Sancta Cruz (Elbete), 8 s. con primicia
En Hurdays (Urdazubi), 29 s.
En Maya (Amaiur), es la abbadia del bispe de Bayona.
      Ibi de primicia, 3 s.
En Anitz, es de don Pero Garceiz de Vergara.
      Ibi de primicia, 15 d.
L'abbat de Ciga es cruzat.
      Ibi de primicia, 18 d.
De Almandotz, 12 d. de primicia

Suma : 4 £. 18 s. 3 d.

Kuriositate bat:Del hespital de Bidarray, 56 s.

( £ = libra s = sueldo d = dinero)
Nafar moneta sistema Frantzian eta nolabait Europako Mendebaldean erabiltzen zena da:
              Libera bat ( 1 £) = 20 sueldo/solidi (20 s.)
              sueldo/solidus bat (1 s.) = 12 dinero ( 12 d.)
              dinero bat ( 1 d.) = 2 obolo (2 ob.)

Ofizialki lehen aldiz agertzen direla Baztango herrien izenak. Urdazubi eta Amaiur barnean daude oraindik. Falta dira Elizondo eta Berroeta. Zertaz? Oraindik
elizarik ez zutelakotz? Kuriosoa Elizondokoa, zeren agertzen delarik ehun urte beranduago Baztango herri populatuena bezala agertuko da.
Ez gara historialariak kontalariak baizik baino erraten ahal dugu Bergarako jauna Anizeko elizaren “patronoa” zela, edo Zigako apeza “cruzat” dela gurutzadara gan behar zelakotz eta hortaz ez zuen pagatzen.
Ikusten ahal dugu nola izen batzuk erromatarren denboretarik mantentzen direla, hau da, Lekaroz, Arraioz, Aniz, Almandoz, Oronoz edo Urdaiz/Urdazubi, Gartzain ?, bi mila urteko izenak direla . Euskal izena dituztenak ez du erran nahi “berriago” direla, bakarrik izen hori hartu zutela agian alde batera erromatarra uzten, batek daki. Bai erraten ahal dela Baztanek beti bere jendea izan duela eta ez batzuek suposatzen dutela hustua egon zela inbasionen denboretan (frankoak, musulmanak, bikingoak…).
Gu ( ni) kontatzen ari gara harpatu duguna.

1271/1274 Henrike I.a Nafarroako erregea
1274/1305 Joana I.a Nafarroako erregina

Kontatua dugu nola Erregin honekin Nafarroako nobleziaren parte bat saiatu zen beraien influentzia inposatzen eta dena alderantziz suertatu zitzaiela eta ikusi ere nola gure Baztango jaunen jaunak ihes egin behar bere burua bere lekuan txikitzeko.
Hala ere, “Hacienda Foraleko” edo hobekio errana, Comptoseko makinaria martxan segitzen zen.

1279.aren urte fiskala:

Est es el libro de las contas de Merinos et de Baylles de Navarra... (hau da kontu-liburua)

Bakarrik Baztanekin ikusi behar duten berriek jarriko ditugu. Bidenabar, testu honetan agertzen dira orduko neurri batzuk:
K = kafiza/cahiz , ±110 litro kapazitatea edo
±88 kg gari, ±72 kg garagarra ±64 kg olo

               kafiza 1 = 4 robo/erregu (ar.)
               robo/erregu bat 1 = 4 quartal/gaitzeru (q.)
Laboreak: frumentum = garia
          advena = garagarra
          ordio/um = oloa
          millo = arto ttikia

A.D. millessimo CCºLXXº nono.(1279)

Compotus de Guichardon, alcayet de Maya
Recepit denarios (Dirua hartzen du)

De cens de Maya, CXVIII s. (188 s.)
De cens de Aynnoa... LXVI s. VIII d. (66 s. 8d.)
Peita de Arizcuyn, II s. (2 s.)
Por IIIc k. (300 k.) de ordio vendido, XLV lib. (45 l.)

Expendit denarios (Dirua ematen du)

Por despens de XVIII omnes (18 gizonen gastuak) que catan (zaintzen dutenak) el camino de Maya, IIIIxx XL lib. VII s. (91 £. 7 s.)
Por compra de los guavillanes ( kabrinak/gabiraiak erosteagatik) et de levarlos de Maya ata Sant Iohan (eta Amaiurtik Donibanera eramateagatik), los quales guavillanes levo Domingo, caver salvage, en França, XXXVIII s. (38 s.)
Por fer pomada (sagardoa egiteagatik), que ovo Guichardon por bever con su compaynna l'aynno passado y en est aynno, VI lib. XVII s.

Recepit frumentum (garia hartu)

De molendura del molino de Irurita (Iruritako errotan ehotzeagatik), IIII k. I ar.
De molendura del molino de Maya (Amaiurko errotan ehotzeagatik),, XXXIII k. I ar.
En Ciaurre (Zigaurren), de diezmo, I ar.
......
Expendit frumentum (garia eman)

Por despens de XVIII omnes que guardavan el camino de Maya ( 18 gizonen gastua Amaiurko bidea zaintzeagatik), por V meses et mayo ata el primero dia de genero, IIIIxx XIII k. II ar. (93 k. 2 ar.)
Por despens de Guichardon et de su compaynna (Guichardon & Konpainiaren gastuengatik), por annum, VIIxx V k. II ar. (145 k. 2 ar.)

Recepit ordeum et advenam
(garagarra eta oloa hartu)

De molino de Maya, V k. II ar.
De molino de Irurita, III k. II ar. millo
De molino de Aynnoa, V k. II ar. millo
De Ciaurre, I k. millo, diezma.
De Arizcun Achicunea, II q. millo
De Almendoz, de peita,(zergaz) III q. millo, III q. avena
Por el compto don Sancho de Vilava ( Iruñeko erregearen funtzionario bat), L k.
De la cevada que fue levada por Orçorroz (gaztelu bat) en Sant Esteban, IIIIc L k. (450 k.)

Expendit ordeum (garagarra eman)

Por ordio vendido, que los dineros ha puesto en su recepta, IIIc k. (300 k.)
Por despens de Guichardon,per annum,VIIxx X k. (150 k.)

Ekonomia pixkat: Kontu hauetan ikusten ahal dugu zein labore ekoizten zen Baztanen, garia/ogia eta arto-ttikia. Gero jakinen dugu bakarrik urte erdirako zutela. Ikusten ahal da ere Amaiurko gazteluaren goarnizionea 18 gizonekoa zela eta beraien funtzioa Bidea zaintzea zela. Nondik noraino ez dakigu baino dirudi Ainhoatik Almandozeraino zela.
Hiru errota agertzen dira: Amaiur, Irurita eta Ainhoa. Erregerenak? Ez zen gehiagorik?
Ikusten da ere peajearena, zensoa. Zer pagatzen zen Amaiurren eta zer Ainhoan? Zertaz diferentzia?. Ez dakigu. Gauza bera “peita”-rekin, errege-zerga. Zer zuen erregeak Arizkunen eta Almandozen?


Zigaurre

Zergatik Zigaurrek, berez eliza ez duena, ematen dio hamarrena erregeari ?





Baino Herriaren historian ez zen dena lan eta ordaindu, gauza txarragoak baziren.
Segiduan kontatuko duguna nahasia da eta saiatuko gara, posible baden, kronologia jarraitzen baino jakinarazten saiatu garela aferak nolabait bilduak, paketetan bezala, kontatzea.
Nafarroak bere inguruko erreinu guziek bezala bazituen “barneko arazoak” eta ahal zuen gisan saiatzen zen “konpontzen”. Arazoak? Lapurrak, ebasketak, botere abusuak, barneko gerrak, gosea, izurriteak, eguraldi txarra ere eta Herioa eta bere amorantea, Heriotza.
Ez da zaila imajinatzea nork pagatzen zituen arazo horiek, Herriak.

Lapurrak edo kanpoko indarkeria: Data bat emateagatik Castillak Gipuzkoa konkistatu zuelarik: 1200. urtean arazoak hasiko ziren eta akitu Castillak Nafarroa konkistatu zuelarik, 1512. urtean. Protagonistak ? Gehienak, etxekoak.

Castillak Gipuzkoa konkistatzekotan muga bat ekarri zuen gure aldera eta muga horrekin lehenago zeuden interesak nolabait nahasten dira. Nafarroak galdu zuen bere atea itsas aldera eta Gipuzkoako mugetako herriek ezin aprobetxatu Nafarroan zituzten bazkalekuak (Urbasa, Aralar...) .
Horri lotua, orduko pobrezia endemikoa, deus galtzeko ez zutenak, lapurrak bihurtuak.
Aski zuen batek bertze aldera pasatzea, barrabaskeriaren bat egin eta buelta etxera, salbo.
Eta holakoetan muga hori bihurtu zen “frontera de malfechores”.



1281. urteko inkesta batean diote erran duguna, nola ia ehun urte lehenago hasi zela egoera hau eta nola “jaun” baten inguruan biltzen zirela lapurrak kuadrila antolatzeko: hau sistematikoa da "jauna + koadrila".
Kasua bada bi aldeetako “malfechores” horiek ados biltzen direla, gehitzen “ukitu” politiko bat aferari.
Zer ba? Zeren “lapur-jaunek” baitzituzten interes propioak eta mugetako egoera nahasi honek ematen zien oportunitatea beraien barneko aferak garbitzeko. Errateko, Baskongadetako Ahaide Nagusiak bi bandoetan banatuak zirela: Oñaz eta Ganboa, eta bakoitzak aldi berean bazeuzkaten aliantzak Nafarroa eta Lapurdiko Ahaide Nagusiekin. Kontutan izaten lapurren buruzagiak hauen menpekoak zirela, azkenan nori eskatu kontuak? Eta ganantzia, norendako?
Zer ebasten zuten? Bereziki azienda: behiak, ardiak edo zerriak.



Bidenabar, nomenklatura pixkat: momentu honetan erregeek Nafarroa merinia/merindadeetan banatu dute eta han agintzen duena merina/merinoa da eta bere azpian sozmerinak eta balleak ditu. Merinien artean Mendialdekoa, gurea.
Gipuzkoak hasieran Ipuzkoa izena zuen eta bere jendea iputzak, hortaz Baztanen baditugu etxeak “Iputzenea” izenarekin.

La frontera de los malhechores/Gaizkileen muga”: pasarte batzuk.
1284. urtean Garriz, Mendialdeko merina, Gipuzkoara gan zen behi batzuen “bila” eta hangoekin tratatzera.
1285. Garriz berriz Andia aldean , lapur iputzen gibeletik, baita ere gan behar zuen Malerrekara “por causa de los de Fuenterrabia y de Lope de Vergara”. Iputz historialariek diote “Vergara” hori iputza zela, baino gure ustez Arizkungo Bergara Hondarribikoekin aliatua.
1291. Garcia de Onaederra, sozmerina, Gipuzkoara gan zen “bakea egitera inter homines de Guipuzcoa et montanearum Navarre”.
1300. Lizarrako merina Amezkoa eta Lana herrietan lau egunez “Baztango eta alios multos latrones et bannitos”-en gibeletik 20 zaldun eta 100 oinezko troparekin.
Hemen dugu “bannito/lapurra” baten goitizena “Baztango”. Nongoa zen, argiago ezin, Baztangoa.
Eta erran duguna, aski zuten muga iragatea hango Nagusi batengatik babestua izateko.
Bertze kasu batean, 3 egunez eta gauez Marañongo mendietan Juan Vilamont, famosum latronem, gibeletik ibilia, bideetan merkatariei lapurtzen zielakotz “eta erat de comitiva Johanis Ferrandi de Baztan. Are gehiago, igorria zuela abisu bat “inork ez zuela Juan Fernandez de Baztan atertu/babestu nec aliquem de sua familia aut eius comitive”. Vilamont? Urkatua Lizarran.
Hemen bertze lapur baten izen osoa: Joanes Ferrandiz de Baztan. Argi dago, jauna eta baztandarra.
1305. Orain merina Juan Martinez de Necuesa. Urte honetan 120 gizonekin Hondarribiraino Enecum de Urtalcoa, latronem pessimum et bannitum bila, haren gibeletik Malerrekatik ebatsitako zerriak berreskuratu artio Gipuzkoan sartu baino lehen.
Hemen bertze lapur bat: Eneko Urtalkoa. Espezialistek diote balitekela Hondarribikoa izatea, baino izen hori bakarrik Baztanen agertzen da dokumentuak sinatzean: Arnaldo Ramon de Urtalco, zalduna eta bere anaia Aner de Urtalco. Aintzialden dagoen bere jauregia, denborarekin izen "moldatzen", Urtalkoa  Utalkoa bihurtzen eta denborarekin haren jabea Urtsuako jauna izan zen, "señor de Ursua, Utalcoa y Nas". Izena segi zen aldatzen eta gaur egun Dutelka dugu eta Aintzialden segitzen du xutik.

Holakoetan, gan izan behar zuen Burundara contra bannidos y malhechores de Alava, vasallos del noble Señor de Vizcaya (Castilla). Lehenago erran duguna, ez ziren ebasketak bakarrik, politika ere, Bizkaiko Jauna, kastelauen neskatoa, negozioan sartua !!.
Berriz Juan Fernandez de Baztan, sartu zen Lana eta Labraza herrietan saqueando y destruyendo a los labradores del rey baino merinak kanporatu zuen. Hurrengo urtean, 1306, merinak berriz J.F.B.-ren gibeletik, ez zuen harpatu baino bai bere osaba, Aretza, eta urte honetan, bere kontra atera zen Juan Corbaran de Lete cum multis aliis.

Berriz Urtalkoa. 1306. urtean , merina, Mtz Necuesa, Urtalkoaren gibeletik 60 behi ebatsi zituelakotz eta Lapurdira eramaten ari zelarik, lortu zuen behiak berreskutatzea.
Bertze aldetik, Garriz merina, Belaten barna Labaiena gan zen Urtalkoa harpatzeko. Borrokan bi lapur hilak suertatu ziren, bat Legasakoa.
Eta hirugarren merinak, Lopez de Arbizu, 130 gizonekin lortu zuen berreskuratu “in camino regis mercatores-ei
ebatsi zizkietena, haien gibeletik gaten Hondarribiraino.
Argi izan, koadrilak nahasiak zirela: iputzak eta nafarrak.
1309. Los de Oñaz y otros gipuzkoanos sartu ziren azienda “biltzera”. Hemen garbi ikusten da Ahaide Nagusiak lapur hutsak zirela ere.
1321. Sartu ziren nafarrak, ± 1000 gizon, Gipuzkoan eta Berastegi eta Gaztelu erre ondoren, bueltan Nafarroara giputzak esperoan Beotibarren: merinak eta konpainiaren parte haundia , hilak: bertsoak eta denatarik ditugu.
            Mila urte igarota
            ura bere bidean
            Gipuzcoarrok sartu dira
            Gazteluko etxean
            Nafarrokin batu dira
            Beotibarren pelean.
1328. Merina, Garcia de Yaniz, Maiatzaren hasieran egon zen bi egunez eta gau batez barruntean contra los ypuzcoanos malfechores, hauek Malerrekan eta Baztanen sartzeko asmoarekin baino iputzek fueron sabidores que el merino seya a eyllos acaytando eta ez ziren agertu.
Ekainak 4, 10 zaldun eta 30 oinekoekin, ultra su gent y ultra los cien hombres que tiene en defensa de la tierra, contra los ypuzcoanos, zeren Lope Onaren koadrila eramaten ari baitziren Baztango 50 behor eta pottoko. Merinak haien gibeletik lortu zituen behorrak berreskuratzea.


Malerreka : Valle San Esteban de Lerin
Ekainak 27. 10 zaldun eta 100 oinekoekin, bere jendea eta betiko ehun lagunekin gan zen malfechores que venian de Ypuzcoa a Navarra, que levavan el ganado de la tierra de Lerin (Malerreka) e Baztan. E fue en alcance d'eyllos ata los yermos de Bidasso, hondarrean azienda berreskuratzeko.

Argi dago prinzipalki nafar bertsione ematen ari garela (giputzek kontrakoa diote, haiek nafarrak etxe barnean zituztela dena kizkaltzen eta “garbitzen”) baina ikusten ahal da nola baztandarrak mugatik urrun egon arren jasan egiten zituzten ebasleen (iputzen? etxekoen?) ekintzak. Eta beti jaunaren bat saltsan zipetua, ez badira Ahaide Nagusi berak, eta izenei erreparatzen badiegu, bat baino gehiago baztandarra. Lapurketak baino gehio dirudi jaunak eta gerra gizonak krisian daudela.


Holakoetan 1329. urtean mugetako nafarrek eta iputzek sinatu zuten “Hermandad de Frontera” itun bat: Hau da, Herria ( nafar eta iputz arruntak) aspertua, aliantza bat egiten bi aldetako jendeen artean: Gipuzkoako aldetik Segura, Donostia, Hondarribia, Tolosa... eta nafar aldetik inbitatzen zaie Mendialdeko haran guziei, Arakil, Ultzama, Malerreka baita Baztani ere. Bortz urtetarako sinatzen dute, bakea lortzeko esperantzarekin.
Honen azpian ikusten dena da nola Herria ari da antolatzen Jaunen kontra : historia luze izanen da.
Badakigu 1349.ean Arbizuko jauna, nafarra, eta Lazkanokoa, iputza, elkartzen direla, ebasteko naski.
Are nahasiagoa: Errege berak, Carlos II, kontratatzen zituen Gipuzkoako Ahaide Nagusiak mugak zaintzeko, lehenik Oñaz bandakoak eta gero Ganboakoak aprobetxatzen haien arteko “kariñoa”.

Hermandat ?

1369. urtean berriz sinatzen dute aliantza eta sinatzaileen artean Baztan: “Hermandat contra malhechores de la parte de Ipuzcoa et Alava”.
1375. urtean berriz baino inguruko jaunak gerran ari dira. Epea? “Por cien e un aynos e un dia ( ehun ta bat urte eta egun batez) ”, eta lekukoen artean Don Miguel Sanchiz , Senior d'Ursua.
Baina gauzak gaiztotu ziren, 1379. urtean, Castillak atakatu eta Erregea behartua Briones-eko Bakea sinatzera eta biztartean muga zaintzeagatik kobratzaileen artean Juan Periz de Iturbide, Martin de Ursua eta Pedro Miguel de Iturbide. Dirudienez “Hermandat....-ek” iraun zuela hurrengo mendera artio baino 1429. urtean, gure erregina, Blanca, ezkondu zelarik Aragoiko Don Juanekin, gauzak berriz nahasiko ziren. Sobera politika Nafarroatik kanpo, Castillan, Aragoian...

1305/1316 Luis I.a, Hutin/Tematia, Nafarroa eta Frantziako erregea.

Botere abusuak edo barneko indarkeriak: Nafarroako historian, edozein lekuetan bezala, denetarik izan zen eta noizpait eta hor nonbait beti bazen jendea ez zagola kontent zituzten buruzagiekin. Zer egin? Bildu, Junta bat (biltzarra, batzarrea?) antolatu eta bere kabuz justizia egin. Nafarroan Junta famatuena Obanos, konjuratuak hortxen biltzen zirelakoz, Mihilutze zen bertze bat edo Lizarra edo Tutera errateko. Kasu batzuetan, hasieran batez ere, Erregearen “ongi-ikusia” zuten, zeren bera ausartzen ez zen jendearekin, noblezia gorena, Juntakoak ez ziren bildur.
Inkesta batean (1281. urteko dokumentua) diote nola Junta/Batzarrea biltzen zirela “justizia egiteko gaizkileekin eta gisa horretan gizon pobreak babestuak ziren, Seinoria (erregea) defenditua eta Lurra (Nafarroa) bakean zagoen”. Diote ere Santxo Azkarraren denboretan hasi zirela biltzen (± 1200).


Juntak/Batzarreak Nafarroako edozein lekutan baziren eta biltzen ziren lekuaren izena hartzen zuten, erran dugunez famatuena Obanosekoa, Obanosen biltzen zirelakotz. Hasieran erregea alde zuten baino denborarekin kontra. Mihilutzeko Batzarrea urkatua akitu zen Mihilutzeko Zubian, bere leiendarekin: mihi/mingain luze = Mingainluzeen/Urkatuen Zubia.(Ez dakienarendako, mihilua landare anis usaintsua da. Baztanen ez da ematen.)

Obanosen sigilua

Famatua da Obanoseko Juntaren leloa:”Pro libertate Patriae, gens libera, state”. Herriaren libertateagatik, jende librea, zutik ! izaten ahal zen itzulpen hurbil bat.
Inkesta horretan kontatzen dute nola “... Don Pero Sanç, abbat de Yçurieta... galdegina nola egiten zuten, erran zuen nola don Johan Periç de Baçtan-ek hartu zituen ardi batzuk Lope Çuria de Larumberenak zirenak bortxaz, eta etorri ziren Mihilutzeko Juntakoak, aitonen semeak eta nekazariak, eta atera arazi zioten don John Periç-i haragia kazpelatik hura jatekotan zagoelarik eta behartu zioten bermea ematera eta nekazariak irabazi zuen alkatearen epaiketan....” .
Bertze hitzekin, posible bazen,jende arrunta ez zagoen aguantatzeko jaunen nagusikeriak, gure Johan Perez de Baztan (1208-1253) Senior zen, Rico Ome, ia seguru erregearen kontseilukoa, goitiago ezin eta ardiak ebasten. Hau Gulinako Haranean suertatu zen, Iza ondoan.

(Gehiago: La Junta de Obanos hasta 1281, Raquel García Arancón, Interneten).

Lehenago erran dugunez , urteekin erregea baita eliza ere kontra izan zuten, hala ere Herria ahal zuen moduan defenditzen zen, bon, gizonak eta andreak, jende arrunta apartez apez franko eta jaunen bat ere biltzen ziren.
Ez du ematen Baztan aldean antolatua zagoela baina 1314. urteko kontuetan, edo gaizki leitzen ari gara edo ia Baztan guzia konjuratua zagoen: 188 baztandar zigortuak izan ziren. Bakoitza etxe bat izanen zen, hau da 188 etxe , gehitzen badugu “jauregiak”, eta azkenean agertzen direnak, 200 etxe baino gehiago ditugu. Urte haietan ez ziren familia aski gehiago biziko Baztanen !

1314 Anno Domini Mo CCCo XIIIIo

CONDEPNATIONES/Kondenak DE LA JUNTA MAYOR ET DE ALGUNOS OTROS
........
De 188 personas de la tierra de Baztan, 120 lib. Pagar 60 lib. a la primera Navidat, et las otras 60 lib. de la Navidat en un ayno...
La Junta Mayor de Ovanos, 5.000 libras a la primera Sant Miguel anno XIIII 1.500 lib......
........
Todos estos que se siguen son obligados a la primera Sant Miguel, por mano de Semen Garcia, notario:

La merindat de las Montaynas
.........
Diago Chipia;
.........
Miguel Sanç de Çuviria;
Johan d’Arrayoç;
.........
Miguel de Berroeta; et Johan.
........
Aznar d’Eliçaondo, 20 s.

Pagatu pagatuko zuten baino ez dugu konprenitzen zertaz dio “188 personas” ikusten dugularik gero izen partikularrak ematen dituela.

1316/1322 Felipe II.a, Nafarroako eta Frantziako erregea
1328/1349 Joana II.a Nafarroako erregina

Holako zerbait izanen zen Amaiurko gaztelua

Berriz lapurrak, kasu honetan, xuxen, lapur-jaunak.
Holako karta dugu 1334. urtean :

... ...seinnor don Henrric, ...gouernador de Nauarra, pone por goarda del castieillo de Maya et la tierra de Baztan ad Arnalt Santz, seinnor de Haxa,(Amaiurko gaztelu eta Baztango lurraren zaintza Arnalt Santzek hartzen du) segunt .... la dita carta seyelada con el sieilo de la Cort de Nauarra ...: Seppan quantos esta present carta veran et hodran que como por la grant clamor del pueblo de la tierra de Baztan fuesse demostrado (jakin dugulakotz) a nos Henrric, ... que los fijosdalguo andariguos los roban et les tiran lures guanados et bestiares et los lures bienes por fuerça de noches et de dia ( jaun ibilkariek ebasten eta kentzen dizkietela bortxaz azienda eta abereak baita ondasunak ere, gauez eta egunez) en manera que apenas ossan andar de huna villa a la otra, et roban el camino de Bayona en manera que los mulateros et viandantes no ossan passar de miedo de ser robados ( eta gisa honetan mandazainak eta bidaiariak ez dira ausartzen Baionatik honat bildurrez ebatsiko dietela). Et assi, el rey nuestro seinnor pierde et menoscaba en sus peages et muchos domages uienen al regno por l’enbarguo de las mercaderias que non pueden passar.... et de partes de los de la dita tierra de Baztan nos sea suplicado (Baztanen partetik beraien prokuradoreek, Iturbide, Aroztegi eta Etxebeltz, eskatu digute nahi dutela ongi zainduak izatea eta gaizkileak punituak) por Pero Miguel de Yturuide, Iohan Bertran d’Arroztegui et Sancho Martiniz (Etxebeltz) de la abbadia d’Erraçu, lures procuradores, con procuracion abastant que por que eillos sean bien defendidos et la tierra goardada et los malfechores escarmentados, que nos les demos por goarda de la dicha tierra Arnalt Santz, ...Nos, a la dita lur suplicacion inclinado, queriendo que la tierra sea agoardada et defendida et los malfechores sean puynnidos et escarmentados deuidament et goardar los drechos del seinnor rey et que el pueblo menudo pueda viuir ius el gouernamiento del seinnor rey et de nos qui tenemos su logar (baita erregearen eskubideak zaintzeko eta herri arrunta bizi ahal izateko ere) ... establedemos goarda del castieillo de Maya et de la tierra de Baztan quanto plaziere al rey (erabakitzen dugu zaintza jartzea Amaiurko gazteluan eta Baztango lurraldean) .... Mandantes por tenor de las presentes al tresorero de Nauarra ...pague la retenencia acostumpbrada al dicho castieillo a los terminos acostumbrados( Nafarroako tesoreroari agintzen diogu ordain dezala betiko moduan). Otrosi mandamos a todos los de la dicha tierra ... que al dicho seinnor de Haxa caten por goarda del dicho castieillo et de la dicha tierra de Baztan ( eta hango guziei onar dezatela Haxako jauna )... Et en testimonio d’esto mandamos poner el sieillo de la Cort de Nauarra pendient en esta present carta (eta hau jakinarazteko Nafarroako Kortearen sigilua jartzen dugu) ....
.... Data en Pomplona dominguo primero dia del mes de mayo anno Domini Mº CCCº tricessimo quarto.”

Fijosdalguo andariguos ? Etxeko produkto bat. Zaldunak edo eskuderoak, bideetan dirua “eskatzen” handik pasatzen zen jendeari. Nafarroan kasu bakarra (oraingoz) gurea da baino Gipuzkoan purrustaka : hango ordenantzetan diote “ especialmente porque los omes fijosdalgo et andariegos de la dicha tierra ( batez ere lurralde honetako infantzon ibilkariak) ... llamandose de algunos Cavalleros y Escuderos (erraten Zaldunak eta Eskuderoak direla) .... piden a los tales omes algo de lo suyo ( eskatzen diote jeandeari haiena zerbait dena), et fasen dar contra su voluntad de lo suyo ( eta eman arazten diete haien nahiaren kontra..)”.
Ongi definituak gelditzen dira.

1348/49 Grant mortaldat / Herio Beltza / Black Death / Peste Negra / Helderi Beltza / Peste Noire.

Herioa eta bere amorantea, Heriotza.
Espezialistek diote mende honetan Nafarroa jendez lepo zagoela eta bere kapazitatearen mugara iristen ari zela. Noizen behinka zitu eskasak baziren edo helderieren bat baino honetan, 1346. urteko zitua arront txarra izan zen eta Gosea etorri zen, jende xumea gosez hiltzen, herrietarik ihes egiten bazkariaren bila, 1347.ean guti biltzeko por el fuert tiempo (eguraldi txarrarengatik) et por la grant pobreza de la gent eta 1348. urtean Grant Mortaldat-az edo ingelesek diotenez Herio Beltzaz.



Europara etorri zen 1347. urtean eta hurrengo urtean, 1348, Nafarroan zagoen. Errax hedatu zen, portuetatik, gure kasuan Baiona edo Hondarribiatik, Done Jakuaren Bidea segitzen barnekaldera eta ahulak zirenak , gehienak pobreak, hil egiten ziren.
Badakigu 1348.eko Uztailaren hasieran Doneztebeko olagizonek lanari utzi zioten, hiltzen ari baitziren, hilabete horretan ailegatuko zen Baztanera.

Baztan-Bidasoa aldean kalkulatzen dute espezialistek familien %35 desagertu/hil zirela urte horretan. Halako zerbait izan zen Nafarroa osoan, %40. Honek ekarri zuen ez zela erein eta landatu urte horretan eta hurrengo urtean ez zuten deus biltzeko, berriz Gosea etorri zen.



Hor ez zen akitu helderia. Sistematikoki itzuli zen 1361/62., 1373/74., 1382/83., 1387., 1395., 1400., 1426. urteetan Herio Beltzak berriz jo zuen Nafarroa. Horrek suposatu zuenarekin, lan egiteko langileen falta, gosea, eta dena nahastua zitu txarrekin, lapurrak (desesperatuak) hor nonnahi eta errege bat, goitizenez, Txarra.
Orohar, urte hauetan bederen Nafarroako populazio erdia desagertu zen.

1349/1387 Carlos II.a,Txarra,Nafarroako erregea

Herioak ekarri zuena: jende gutiago, langile gutiago, zergak eskasagoak: biziraun zutenek soldata gehio lortu zuten, beheko klasekoak, mezkinoak edo kollazoak, abandonatu zituzten beraien herriak eta egoera sozial hobeago zuten lekuetara lekutu ziren. Argi dago zein izan zen ”patronalaren” erantzuna ( erregea, noblezia eta monastegiko abadeak): “soldata maximoa” zein izaten ahal zen agintzen.
1365. urtean erregeak, Karlos Txarra (edo Gaiztoa ?), adierazi zuen langileek kobratzen zutela“grandes desordenados logueros/soldatak” eta hortaz jabeak eta nagusiak zirela “en grant mengoa et pobredat”. Hau zinismoa ! Horren ondorioz soldata maximoak sasoin arabera fijatu zituen, ez uzten haundiki batek langileak akaparatzea, 10 langile egunez eta etxez gehienez enpleatzen, “todos end sean proveidos” izateko. Fenomeno hau Europa osoan gertatu zen eta hortaz herri ttiki aunitz abandonatuak izan ziren, Nafarroan sasoi honetan 200en bat izan ziren, Baztanen ez.
Zagoen insekuritateak bulkatzen zuen jendea bertze leku bat bilatzera: soldatak, prezioak, gerrak, lapurrak , jaunak edo jaunen arteko bandak. Jendea mugitzen zen.
Honek ekarri zuen gutiago landatu edo erein egin zela eta orokorki Nafarroko produktibitatea aunitz jautsi zen.
Jaunek, batez ere sistema feudala edo antzekoa mantentzen zutenek, galdu zuten , beraien sistemaren gainberakada hasia zen : historiaren kapritxoa, Grant Mortaldat-ek hasi zuen jaunen akabailera. Baino urteak pasako dira...

Ez genuke utzi nahi inpresionea Nafarroako mundua kaos batean zebilela: Justizia bazen, baita tribunalak ere. Ikusi dugu nola “Gazkileen muga ” horretan Erregearen gizonak, merinak , ibili direla lapurren gibeletik eta nola sistematikoki mini-armadak antolatzen zituzten haien kontra gateko. Ikusi dugu nola “Hermandat” tratuak egiten zirela herri artean bakea erdiesteko.
Testuetan ikusi ditugu notarioak et prokuradoreak bazirela, ikusi dugu ere nola “Comptos/Haciendak” kobratzen du, zigortzen du eta pagatzen die Erreinuaren funtzionariei .
Eta badira prozesuak: Lehenago ikusi dugu Arizkunen suertatu zena Azpilkueta jaunarekin. Dokumentu horretan ikusten ahal da nola funtzionatzen zuen kasu batzuetan orduko Justizia.

Anno domini 1359. Uztailak 5.
Garchot, Sancho Martiniz d'Arraiozeko semea, eskuderoa Miguel Ibañez d'Azpilcuetaren kontra auzi bat paratu zuen zeren egun horretan bere aita “en treguas” izaten, Arizkunen barna zebilelarik trankil, Azpilkuetako Miguel Ibañezek atakatu zion “con armas esmoladas (arma zorroztuekin) et le sacastes sangre et lo matastes” hortaz traizioa izan zelakotz, justizia eskatzen zuen.

Autoritateak deitu zien interesatuei baina akusatua ez zen agertu, “guarnida en la Cort de ricohombres et caballeros, segunt fuero, (legearen arabera Cort-en bilduak rico-hombres eta zaldunak) leida en juicio dicha citacion et clamando por el notario (notarioak hiru aldiz zitazionea leitzen) ... por tres veces alta voz... ellos por ni escusados non parescio (akusatua ez zen agertu)... Et fechos salir a la puerta mayor de los palacios de San Gregorio...... erabaki zuten eta deklaratu zuten condenamos a Miguel & compañia por traidores (Azpilkuetako Migel traidorea) et mandamos que los bienes sean confiscados (bere ondasunak bahitzen)...
Eta sinatu zuten Gil Asiainek, Guillem d'Agramontek...
Hurrengo urtean Miguel Ibañezen ondasunak konfiskatuak izan ziren.
Ikusten denez, gaur eguneko auzi bat dirudi: bada tribunal bat, ricos-hombres eta zaldunak, badira prokuradoreak , akusatuarenak ez dira agertzen, bada protokolo bat, notario hiru aldiz uhiukatzen du akusatuaren izena, dio ere non publikatzen duten ebazpena, San Gregorioren elizaren atean, eta zein den ebazpena bera. Hau da, Nafarroan baziren posibilitateak aferak tribunal baten aitzinean xuritzeko, eta justizia lortzeko. Eta hori ikusiko dugu kapitulu honen akitzean.

1366.Eta erregeak dirua behar du:
Karlos... rey de Nauarra: ...salut... como por la gran evident necessidat (behar haundia dugunagatik) que nos a present auemos por defension de nuestro regno et por otras muchas... cargas... (gure erreinua defenditzeko) los del dicho nuestro pueblo (gure Herriak)... nos ayan otorgado quaranta mil florines ( eman digu 40.000 florin) ... la meytad por abril et la otra meatat por Sant Miguel... E por a esta taxar ( eta zerga egokitzeko)... el mas podient ( aberatsenak eginen dute..).. quatro florines... empues (gero) tres florines et el meyano ( erdikoa) dos florines et el menor (gutiena) vn florin... en manera que respondan el uno con otro... segun la taxa (zergaren arabera)... de dos florines et medio por cada uno ( bakoitzak 2 ½ florin)... Dat en Esteilla 3º dia d'abril l'aynno mil CCC LX seys.

                       Apeo 1366

Arizqun (22 su)
Garcia Andjeora, 3 florines et meyo
Martin Bergara, 2 florines et meyo
Johanche el del palatio de Uergara, 3 florines et meyo
Johanche d'Iriuarren, 2 florines et meyo
Petri de Barateçaual 2 florines et meyo
Machin d'Indaco 3 florines et meyo
Sancho d'Iturralde, 3 florines et meyo
Michel Gorrtayrico, 2 florines
Martin Sanchiz Goyenecheco, 2 florines
Garcia Sanz del Palatio, 2 florines et meyo
doyna Espayna d'Ormat, 2 florines et meyo
Martin Yturralde, 2 florines
Johan Periz Arandico, 1 florin
Peruch d'Iriuarren, 1 florin
Petri Laster, 1 florin
don Miguel Sanchiz d'Urrsua, 4 florines
la amiga de Garcia Sanchiz d'Urrssua, 3 florines et meyo
Ychuste de Echeuetea, 1 florin et meyo
Sancho Ycaçatea, 2 florines et meyo
Gracia Martiniz d'Ordoquia, 3 florines et meyo
Johaneco Gorostarrçu, 2 florines
Johan Periz d'Echanoyz, 2 florines

Ayzpilkoeta et Urrassum (7 su)
Pero Miguel d'Apayoa, 3 florines et meyo
Pero Martiniz d'Apayoa 2 florines et meyo
Xemen d'Aguirre, 2 florines et meyo
Machin d'Iriuarren, 2 florines
Johanche de Goyenechea, 1 florin
Petri d'Urrassun, 2 florines et meyo
Machin d'Urrassun, 3 florines et meyo

Erraçu (11 su)
Guillemo Garcia, 2 florines
Garcia Arciz, 3 florines
Gracia de la Abadia, 3 florines et meyo
(Abadia = Apeztegia)
Johan Periz Ganbaraco, 3 florines et meyo
Peroch d'Urrarin, 1 florin
Maria Periz Gorostapalo, 1 florin
Sancho d'Irigoyen, 2 florines et meyo
Ernal del Trillar, 2 florines et meyo
Johan de Bitaondo , 2 florines et meyo
Johan Garcia Goyenechea, 3 florines et meyo
Ychusco Barrenco 2 florines et meyo

Yrurita (10 su)
Miguel Sanchiz, 1 florin
Yenego, el ferrero, 2 florines et meyo
Machin d'Olaregaray 3 florines et meyo
Machin, 1 florin
Martin Andia 3 florines et meyo
Machin d'Iturregui, 2 florines et meyo
Remona, 3 florines et meyo
Johan Miguel, 2 florines et meyo
Garcia Çapatero, 1 florin et meyo
Miguel de Egozcue, 3 florines et meyo

Arrayoz (4 su)
Johanche 2 florines et meyo
Sancho Miguel 2 florines et meyo
Machin Garayco 2 florines et meyo
Machin 2 florines et meyo

Çigua (11 su)
Martin Garcia, 3 florines et meyo
Pero Sanchiz 3 florines et meyo
Machin del Camino, 2 florines et meyo
Miguel Periz Echaondoco, 2 florines et meyo
Miguel Sanchiz, 1 florin
Sancho Martiniz, 3 florines et meyo
Garcia de Çiga, 1 florin et meyo
Garcia Martiniz Indaberrico, 1 florin
Domingo Martiniz, 2 florines et meyo
Pero Mayoraco, 3 florines et meyo
Johan Periz, 2 florines et meyo

Araz ?/ Aniz (8 su)
Miguel Martiniz, 2 florines et meyo
Sancho Sanchiz, 3 florines
doynna Gracia, 4 florines
Martin de Maria Aznariz, 2 florines et meyo
Ochanda Martiniz, 3 florines
Johan Martiniz 1 florin et meyo
Elvira d'Iriuarren, 1 florin
Maria Sagardico 2 florines et meyo

Berroeta (12 su)
Sancho Yuaynnes, 3 florines
Johan Miguel, 4 florines
Martin Periz d'Açoayn, 3 florines
Miguel Iniguiz, 2 florines et meyo
Gracia Yuaynnes, 2 florines et meyo
Ochoa Yndaco, 3 florines
Gazte, madre de Puyach, 1 florin et meyo
Machin, el mulatero, 1 florin et meyo
doynna Gracia d'Arrechea, 3 florines
Domingo Gondauico, 2 florines
Miguelche Goyena, 2 florines
Muxil, 2 florines

Eliçaondo (24 su)
Sancho Arreche, 3 florines
Miguel, el pelegero, 2 florines
Perisco el peillitero, 3 florines
Martin Periz, 3 florines
Michelco Golesme, 2 florines
Michelot d'Iturriaga, 2 florines
Sancho Echayde, 2 florines
Machin, yerno de Garcia, 2 florines
Garcia d'Aguirre, 3 florines
Yenego Çapatero, 2 florines
Miguel Çapatero, 3 florines
Michelot, notario, 3 florines
Johanet el escolar, 3 florines
Maria, muger de Martin Sanchez, 2 florines
Garcia Martiniz de Bergara, 2 florines
Johan Periz, mulatero, 3 florines
Machin Cabeça, 2 florines
Machin Ferrero, 2 florines
Johanche Pelitero 3 florines con Mariona
Peruch Arçaya, 2 florines
Miguel Sanchiz, 2 florines
Joahanet el capero, 3 florines
Ysuste Mulatero, 3 florines
Peroch Yrurita, 3 florines

Santa Cruz (Elbete) (6 su)
Martin Miguel, 3 florines et medio
Johan Periz d'Asco, 3 florines et medio
Martin Martiniz seynor d'Iuarrola, 1 florin et medio
Machin el carpentero, 1 florin et medio
Johaneco, 1 florin et medio
Miguel Guaztellu, 3 florines et medio

Almandoz (9 su)
Miguel Miqueleyz, 3 florines et medio
Johan Periz d'Urrutia, 3 florines et medio
Garcia Yuaynnes, 1 florin
dona Maria Sanchez del Pallaçio, 2 florines et medio
Martin Yuaynnes, 2 florines et medio
Pero Sanchiz, 3 florines et medio
Maria Garcia d'Iriart, 1 florin
Johan Dominguiz d'Echenique, 2 florines et medio
Johan Periz Guaraycoecheco, 2 florines et medio

Oronoz (2 su)
Johan Miguel 2 florines et medio
Johan Periz, 2 florines et medio

Guarçayn con sus paroquias (18 su)
Machin Samurr, 1 florin et medio
Garcia Yuaynnes, 3 florines et medio
Machin Larralde, 3 florines et medio
Machin d'Iriar, 1 florin et medio
Sançonet, 3 florines et medio
Garcia Yuaynnes Guaraycoechecoa, 1 florin et medio
Sancho d'Echeuerria, 3 florines et medio
Pero Miguel d'Iturruide, 3 florines et medio
Sancho Marco, 2 florines et medio
Garcia Yuaynnes Mutilçuri, 1 florin et medio
Semen Lapiçeco, 3 florines et medio
Garcia Erraçuco, 2 florines et medio
Johanguo el çapatero, 1 florin et medio
Garcia d'Iriguoyen 2 florines et medio
Machin d'Iriguoyen Vereco, 2 florines et medio
Sancho Guarraça, 2 florines et medio
Pero Guoyenecheco, 2 florines et medio
Martin Lapiçeco, 1 florin et medio

Lecaroz (16 su)
Martin Garcia, 3 florines et medio
Pero Martiniz, 2 florines et medio
Johan Periz, 2 florines et medio
Martin Martiniz Echeuerteco, 2 florines et medio
Johan Martiniz d'Oarriz, 2 florines et medio
Gracia Martiniz, 1 florin et medio
Machin d'Iriuarreneche, 3 florines et medio
Gilet d'Aroztegui, 3 florines et medio
Gracia Sanchiz d'Iriart, 3 florines et medio
Domingo Martiniz, 2 florines et medio
Martin el maestro, 2 florines et medio
Johan Dominguiz d'Indarteco, 2 florines et medio
Pero Miguel d'Irigoyen, 3 florines et medio
Adam d'Anezquaten, 1 florin et medio
Johanech d'Istilarte, 1 florin
Garcia Miguel d'Olareco 1 florin

Summa: CLX (160) fuegos que ualen a florines contando II florines et meo por fuego, IIIIc (400).

Baztan
En Baztan el abbat d'Urdax, 4 florines
Item el abbat de Lecaroz, 1 florin
Item el abbat d'Arizcun, 2 florines et medio
Item el abbat de Berroeta, 2 florines et medio

Summa de toda la recepta de florines de los fidalgos de las merindades de las Montaynas con los fidalgos de Bera y de Baztan.... con doce clerigos del obispado de Bayona... XIII sueldos por florin..

Nork egin zuen lan hori?
... don Garcia Remiriz III a cauayllo, dos escuderos, 4 moços. Garcia Yuaynnes con un moço, el notario con un moço. Item el portero. Los quales han andado XIX dias.

1366.eko Apeo-a, hau da errolda, da Grant Mortaldaten (1348) ondoren lehena. Apeo honetan jaunak sartuak ziren Herriarekin: denek jakinarazten dute aitonen semeak/alabak direla, ez dira “petxeroak”.
Erroldan agertzen da zenbat su/fuegos (supazterra edo lurrekosua = etxea) diren.

    Arizkun      22          Aitzpilkoeta & Urrasun 7
    Erratzu      11          Santa Cruz (Elbete)      6
    Elizondo     24          Lekaroz                      16
    Gartzain    18          Irurita                        10
    Arraioz       4           Oronoz                         2
    Ziga          11       Aniz                             8
    Berroeta  12       Almandoz                      9

Zertarako egin zuten errolda hau? Apeoaren hasieran ikusi dugunez, Nafarra osoak Erregeari 40.000 florin emateko; erreinuaren su bakoitzak 2 ½ florin ordaindu behar. Florin? Urrezko sos bat urte haietan, baino kalkulatzen zuten “sueldo navarro”-etan, hau da 
florin 1 = 13 sueldo momentu honetan eta hala ere diru puska bat . Dirudienez , berez moneta hori ez zen esistitzen, erdaraz moneda-de-cuenta, gainera ez du ematen jende arruntak urrea erabiliko/ikusiko zuenik.
Historialariek kalkulatzen dute urte horietan zerri batek 20 sueldo balio zuela, bertze hitzekin, etxe bakoitzak zerri eta zerrikume bat eman behar?
Kuriosoa pagatzeko sistema. Erregeak nahi du bakoitzak 
2 ½ florin pagatzea baina dakienez bere menpeko batzuk pobreak direla, iradokitzen du daukatenek, mas podient, ez daukatenen parte bat egitea eta hola ikusten da Baztango herrietan, batzuek 3 ½ pagatzen, bertze batzuek 1 edo 1 ½ edo 3 edo 2, baino azkenean eta hondarrean 2 ½ batez bertzeko suertatzen dela  Baztango herri bakoitzean. Errateko Elizondoko kasua, herri erdiak 3 pagatzen ditu eta bertze erdiak 2: bakoitzak 2 ½ pagatuko balu bezala. Nola erabaki zuten nork zenbat ordaintzea? Solidarioak ?

Biltzen badira su guziek 160 ateratzen dira. Espezialistek diote urte haietan su batek suposatuko zuela ± 5 pertsona (diskutigarria naski). Horrek ematen du 1366. urtean ± 800 pertsona biziko zirela Baztanen.
Ia mende bat lehenago , 1268. urtean, kalkulatzen zen 1.300 biztanle zituela Baztanek, ehun urte beranduago 500 gutiago, Herio Beltzak eraman zituenak.

Zer erraten ahal dugu apeo honendako? Alde batean uzten eskribanoak taxuz eskribitu zuena, erraten ahal dugu azkenean eta hondarrean baztandar arruntak historian agertzen direla. Baditugu beraien izenak, andreen artean Gracia, Maria, Espaynia !, Ochanda, Gazte?, Mariona, Elvira,... gizonen artean Johan, Johanet, Garcia, Martin/Mattin, Pero/Petri.. .. baditugu goitizenak, La amiga, Laxter, Haundia, Xamur, Mutilxuri edo Garratza.
Andreak, argi dago, alargunak zirela, txokantea Basaburuko herriek, hortan agertzen baitira andreen erdia. Anizen erdia alargunak dira baino Zigan bat ere ez. Gure ustez Herio Beltza han gustoz ibili zelakotz. Txokante ere andreen artean lau “doyna” direla, hau da, jauregikoak eta hauetarik hiru Basaburuakoak.
Bidenabar, Gartzia izena da oraindik Nafarroan, Otsoa edo Xemen bezala, ez dira abizena, apellido edo deitura.
Apellidoekin garenez, orain arte ikusi dugu nola hasieran pertsona batek bere izena propio zuela, Sancho, eta gero bere aitarena, Garcia: Sancho Garcia. Denborarekin ikusi dugu batek zuela bere izen propioa, Semen, gero bere aitarena, Ochoaniz eta gero nongoa , Baztan: Semen Ochoaniz de Baztan. Apeo honetan ikusten dugu bertze forma bat, eta Baztanen ( eta Euskal Herriko leku aunitzetan) gaur egungo arruntena, izen propioa, Machin, eta nongoa, zein etxekoa, etxea Larralde ?: Machin Larralde.
Azken forma arruntena Euskal Herri “berdean”, Euskal herri “gorrian” arruntena “nongoa” herria izatea : Gorka Iraizoz, Iker Muniain, Miguel Indurain ... eta Euskal Herriatik kanpo arruntena, aitarena, Pedro Sanchez.
Eta deitzeko sistema horri esker agertzen dira etxeen izenak: Indartea, Urrarin, Irigoien, Goienetxe, Etxeberria, Larraldea, Etxenike, Iribarren, Inda, Indaberria, Lapitz, Etxebertz, Istilartea... gaur egun zutik irauten dutenak.
Eta akitzeko, Elizondoko agerpena. Ez esistitzeatik (paperetan bederen) Baztango herri haundiena izateraino eta gainera erakusten bertzen herriengandik bereizten dion aktibitate ekonomiko diferentea, hor baditugula bi zapatari, larrua lantzen dituztenak (pelitero, pelegero), administrazioarekin erlazionatuak (notario, eskolar...) komertzio eta garraioari lotuak ( bi mandazain), baita harotz bat ere: gaur egun erranen genuke “hiri” bat zela, hau da, bertze herrietan gehienak nekazariak (lehen sektorea) baino Elizondon industria eta zerbitzuak (bigarren eta hirugarren sektoreak). Hurrengo mendean ikusiko dugu ere nola politikoki Baztango zentroa izanen dela ere zeren han bilduko baitzen Baztandarren Biltzarra.

1371. Kuriositate bat.
Ekonomia pixkat. La saca del vino de 1371. Sagardoa Baztango edari alkoholdun bakarra izan arren, hemendik kanpo ardoa eguneroko elikagaia zen Erdi Aroan. Nafarroak ekoizten eta babesten zuen ardoa eta edateko etxekoak lehentasuna zuen eta nolabait eskasia ez izateko, ardoa ez zen esportatzen ahal, baino uzta edo zitu ona zutelarik, soberakina bai: hori zen saca. Kontabilitate berezia zuen eta peajeko zaintzaileak apuntatzen zituen izena, noiz eta zenbat. Kasu honetan, 1371, diote zenbat ordaindu behar karga batengatik: 15 karlines negros , horietarik 6 zaintzailearendako eta bertze bederatziak Hacienda Foralendako, bon, Erregearendako.
Epe bat dute, Apirilak 7etarik Uztailak 26etara artio:
50 mugimendu apuntatuak daude eta 250 karga pasatu dituzte, hau da, karga bat = 140 litro, 250 karga = ± 35.000 litro.
Batez bertzekoa 5 karga egunero. Berez “carga” zen mando batek eramaten ahal zuena, eta ardoa zenez zahagietan ( xahato haundiak ) garraiatzen zituzten. Noizpait bat bakarrik pasatzen zen baino gehienetan mandozainak elkartzen ziren hortaz egun batean 32 pasa ziren suposatzen sekuritatez izanen zela.
Zenbat balio zuen , seguru ezin, baino aitzineko urteetan karga batek 40 sueldo balio zuen eta zergak suposatzen zuen merkantziaren ± % 2,50.
Kuriositate moduan:
Anno Domini M CCC LXX primo (1371)
Conto .. de la saca del vino....de Castieyllo de Mayer. Es a saber: por cada carga ... 15 karlines negros de los qoales la guarda del... castieyllo 6 karlines negros et de los 9 karlines ... a Tesoreria.
  • Primeramente lunes VII d'abril passo Johan d'Arizmendi 2 cargas de vino a 15 karlines negros. Valen 2 s. 6 d.
  • Item en el dicho dia Johan d'Arçaval, 2 cargas...
  • Item Pericho d'Arreche 5 cargas...
  • Item XI dia... passaron Johan de Heugi eta Martin Conte, 6 cargas...
  • Item XIII dia... passo Miguel Gaztelu, 3 cargas et el mulatero de Urdays, 3 cargas...
  • Item XXV dia... passo Chanco, 4 cargas...
  • Item XXVII dia... passo Pasco d'Arreche, 12 cargas
  • Item Chanico , 11 cargas...
  • Item Martin Belç d'Aynoa et Menon 3 cargas...
  • Item Johanco, 6 cargas...

1387/1425 Carlos III.a, Noblea, Nafarroako erregea

Lehenago errana dugu, orduko gizartea klasista zen eta bere inportantzia zuen, gero eta goitiago eskala sozialan gero eta gutiago pagatu behar eta posibilitate gehiago mailaz igateko. Hortaz denbora haietan aitonen seme edo infantzon izatea ia hil ala biziko afera zen.
Ez dugu dokumentua lortu baino 1397. urtean , maiatzaren 22an, Carlos III-k agindu zuen “sean e finquen guadados e mantenidos en lur condiciones de fidalguia e infançonia (izan dadila zainduak eta mantenduak beraien noblezian), en que dezian haber estado a perpetuo (erraten zutenez betiko izan direnez) Elizondoko herriari.

Eta hau izan zen baztandarren leloa edo uhiua:
            Gu betiko nobleak gara!

1425/1441 Blanca I.a, Nafarroako erregina

Segitzen dugu ekonomiarekin. 1427. urtean izan zen bertze apeo bat: ez dugu lortu dokumentua ikustea baino bai bidasotar batek eskribitu duena Bortziriendako eta berak komentatzen duenak , uste dugu, balioko duela, nolabait, Baztanendako. Dio nola Bidasoa aldean gehien ereiten zena arto ttikia/millo zela. Jakinarazteko: gaur eguneko artoa ez zen ezagutzen, Amerikatik ekarria baita. Izen horrekin, artoa euskaraz, bazen labore bat millo erromantze nafarraz, mijo erromantze kastelauaz eta millet erromantze frantsaz, deitzen dena. Dituen pikorrak ttiki ttikiak dira, quinoa edo sesamoaren antzekoak, baina landareak badu holako artoaren itxura eta hortik hartu zion izena. Gaur egun euskara batuan artatxiki edo artoxehea deitzen zaio.
Dokumentu horretan diote ere, lur txarra zutela, “muy esteril y no cogen pan ni vino”... garia eta arto-txikia dira lantzen ziren laboreak eta diote bakarrik urte erdirako zutela. Baztango egoera antzekoa izanen zen.

Ardoaren ordez, sagardoa edo pomada (poma = sagarra) izanen da. Azienda artean ZERRIA edo URDEA zen inportantena gure artean. Inguruko haranetan auto-kontsumorako zuten baino Baztanen saltzeko ere.
Ardiak badira baita behiak eta idiak ere eta komunala oinarrizkoa da azienda alatzeko eta aktibitate gehiena “lehen sektorean” datza.
Bortzirian, Baztanen ez, baziren olak burnia lortzeko. Olagizon guti izanen ziren baina industria mantentzeko haren inguruan mugitzen zen jende aunitz: ikazkinak, zamalariak, mandoak edo idiak. Seguru Baztango ikazkinek han zerbait zutela.
Hortik aparte baziren lanbide batzuk: pelegero, mandozain, zurginak, harotzak, larruz lantzen zutenak, eskolarrak, notarioak, eskudero/milites, apezak, ikazkinak , ostalariak...baita Etxalarkoek zioten bezala “vivian alogandose (soldatapean) a Pamplona como brazeros” ere. Baztanen ez zen izanen diferentea.


Iruñeko Biblia, 1200: Deizten.. Andreen soinekoa.
Diote ere mendietan bazirela sarioiak haziendarendako, normalki Sanjuanetan igaten zirela harat eta ez ziren itzultzen San Martin edo San Migelen egunera artio, Baztanen gaur egun ardiekin egiten den bezala. Hori bai, denbora haietan azienda, eliak, dena elkar gaten zen larreetara.
Eta behi gasna ezin egin, “desde Santa Cruz de Mayo hasta Nuestra Señora de Agosto.” Gauza bera Baztanen?

Kapitulu honetan erabili den materiala:

"Noticias históricas... de Baztan". Manuel Irigoyen y Olondriz. Interneten
Encuesta cuatrilingüe de 1249...” Ricardo Cierbide.Interneten.
La Biblia del Rey Sancho...”Soledad de Silva.Interneten.
Diccionario de antigüedades...”, Yanguas y Miranda.Interneten.
Archivo General de Navarra, AGN, Eusko Ikaskuntza.
AGN Seccion de Comptos ,Eusko Ikaskuntza.
AGN Documentacion de Carlos II, Eusko Ikaskuntza
AGN Comptos y Cartularios reales,Eusko Ikaskuntza
AGN Documentación Real, Eusko Ikaskuntza
Cartulario Magno T.III, transk. Eloisa Ramirez & Susana Herreros. Interneten.
Documentacion Real de Carlos II”, transk. M.Teresa Ruiz.Interneten.
Colección de documentos...” , Mariano Aregita.Interneten.
Hacienda y poder real.....” Eloisa Ramirez. Interneten.
Algunos recursos económicos....” Emilio Castillejo. Interneten
Aproximación a la historia .... del Bidasoa” J.L. Jiménez de Aberasturi.Interneten.
El acoso guipuzcoano.... “ Javier Zabalo. Interneten
La administración de justicia...” Francisco Salinas.Interneten
La frontera de los malechores”, Diaz de Durana & Fernandez de Larrea. Interneten
La hermandad de frontera... “ J.L.Orella. Interneten
Contribución al estudio de la Iglesia... - II”, Roman Felones.Interneten
La población de Navarra en el siglo XIV”. Juan Carrasco Perez. (Apeo 1366)
Liburutegietan 

Badira artikulu gehio baino ez asperrazteko, gainekoekin aski.
Baita ere artikulu motz pila bat nonnahi/wikipedian harpatuak .
Foto gehienak Internetetik ateraiak.
Itzulpenak, eneak, libre eta laxoak.