domingo, 29 de noviembre de 2020

Erratzu : Erratzuko kontuak - 2 : 2. Maricarmen, Julio & bertze batzu

 

Erratzuko kontuak II : Bigarren partea


Eta segitzen dugu gure kontalariek, Maricarmen, Julio & Cia, kontatzen dutenarekin: LANAK




Iratzea . Juliok:Iratzeak egiten ziren jeneralean Urrian. Ez zen egunik seinalatua, por ejemplo, Justok, Ostatukoa, egiten zuen lau egunez iratzeak eta gaten ginen gu, bederatzi lagun edo hola, egunean Ostatuko lanera, harek bazekien zenbat egunez, 9 lagun ganez, egiten zuen lau egunez laster.

Gu berriz gaten ginen iratzetan.Bazituen bakotxak bere iratzelekuak,.. Xuxen xuxen egin behar zenuen, mugak eta hartu-ta, hola xuxen xuxena eta egiten bazenuen pixket sartu, aserratzen ziren, orduan komunala estimatzen zen propiedadea bazen bezala.


Otea
Otea . Oteekin deusez. Ama Iruritako Enekoneko Bordakoa zen, eta oroitzen naiz han oteak-ta moztu, gero hura xehatu eta mandoei ematen zien, ongi xehatu-ta , ni hemen etxean badut lanabesa oteak xehatzeko, baino nik hemen Erratzun ez dut ikusi inori ere.

Otea mozteak bazuen lan gehio, bi sosetan ibiltzen ginen lanean, arront gutti kobratzen genuen, oteak utzi moztu gabe eta iratzeak egin. Egiten da lan aise gehiago... gero neguan gaten ginen Azkaratera oteak moztera, utziak zirenak, otea haunditzen baita, otea moztera espres, espresa gaten ginen neguan.


Ogia/Garia. Ogia ereiten zen Azaroan, noiznahi ereiten zen ogia, egiten baitu euri aunitz. Denbora mozteko? San Pedron, egiten ziren falak, lotzen ziren bilurrez, bilurrak dira abar batzu , ur haundian egiten zen bildu horiek eta bilurrez egiten genituen falak lotu.

Ogia moztu ondoren? El 15 de agosto behar zuen egina, el 15 de agosto erein arbia.Arbia ereiten zen eta ogia trillatu, makina haundi batekin, motor batekin, herri guzia ibiltzen zuen.


Neurriak? Por robos, bai erreguak, ilarra da pisu gehio baino erreguak erraten zuten, erregu batek 25 kg ilarra eta 22 kg ogi eta artoa.


ERROTAk


Hemen gaizki egotzen/ehotzen zuten ogia, ogi pikorra gaizki egotzen zen-ta, Iruritan bazen fabrika, han ongi bereizten zuten irina eta zagia/zahia.




Herrikoko errota inundazioneak gan zuen eta nik 18 urte nituelarik (±1952) arreglatu da hemengo errota...

Biztartean gaten ginen beti Zabaletara... bai Zabaleta martxan ikusi dut...




"Txitxos" bat errota zaintzen ? Zabaleta


Zabaleta abandonatua dago... Bazen legor ttai bat, eta hangoa zen bi harriko errota, hemen herrian berriz zen hiru harrikoa. Zabaletara gu gaten ginen, ez errekatik, Ugaldean barna, hura da propiedadea, ez da komunala, bazuen belai mehar bat... errota hartan auzelanean ibilia naiz, ura sartzen zen gainetik..


Nola pagatu errota? Laka kentzen zuten, hori neurri bat da, errotazainak kentzen zuen zakuka, erregu batetik laka bat.

Nik pentsatzen nuen jendeak, errotazainak, xuhur bizi ziren bai. Gero irin pixka hura saldu egiten zuten horiek, hori zen beren ganantzia.



Herriko errota

Herriko Errota: Nik 18 urte nituelarik, egin zen aldiero sozioak auzelanera horrat. Orduan paper, parte, aunitz erosi zuen Aldakotxek, Norberto Etxart. Etxeberrik bazituen bi parte, 2.000 pta por cada parte, jeneralean sozioek zuten parte bat. Denbora hartan, nik 18 urte, “ez zazula bida saldu” (erran nion anai zaharrenari) eta bat saldu, orduan sos aunitz zen 2.000 pta. Erraten zuten Aldakotxek 13 akzione zituela. Gan behar zuten egunero auzelanera. Auzelanean gaten ziren bakarrik parte zutenak... Dena berritu zen, Zubipuntatik hartu zen presa, zubiaren goitixagotik, eta Berekotxeko kontratik barna egin zen kanal bat... hartu genuen parte egunero gateko, gu bi anaiak, kobratzen genuen 7 duro, ... janik gabe, denbora hartan zen sosa polita.


Laka = erregu baten 1/16. partea

Lehenbiziko urtetik-ta errota hau egin zen 12.000 peztatan alkilatu eta pentsa zazu 12.000 peztatik kendu laka... errotazainak hala ere, gaizoa, nola bizi ahal zuen?






"Serreria Aleman, S.L.", Erratzun
Gero Domingo Echandi (edo Juan Bautista Aleman? ) harek paratu zuen martxan serreria ur hori aprobetxatuz-ta ... harek zuen deretxoa nahi zuena egiteko ... serreria egin zuen harek , ez dakit pagatuko zuen 12.000 pta lehenbizikotik, ... aprobetxatzen zuen ura xarmanki.



Belarrak . Mozten zen segarekin, gero 24 urtetan Zozaia etxera lanera gaten ginen eta han bagenuen makina mozteko eta makina horiek ekarri zituen Zozaiak Ingalaterratik, belarra mozteko , higitzeko eta biltzeko, han baziztuen makinak, zen adelanto haundia... nausiak ekarria...


Bertze batzuek berriz eskuz. Nabaritzeko eskuetan dituzten arrazteluak: ergonomikoak belarrak eta soroak egiteko, modelo baztandarra.


1. Alberto/Apezteiko mutila  2. Osaba Joxe 3. Aitetxi Josemari Ballarena
4. Izo Dolores 5. Mantziko/Francisco Eliceche 6. Tio Anton Elizondo


Belarrak edo soroak egiteko beti eguraldia/denbora kontutan izan behar da, naski. Klimatologia pixka bat :


Haizeak. Iperra? Hotza, Otsondotik, Garizumeko haizea bezala Mendebala? Bai, Zihar haizea? Diferentzia? Leku beretik, harriak arront bustiak, incluso hasta egiten da putzua ere, gure iskaleran egiten da, denboraren kanbioan.

Itsas Haizea? Aitetxi zenari aditzen nion eta hori itsas orroak erraten zion, orduan ez zuten erlejurik edo deus ibiltzen eta itsas-orroak aditzen zuztelarik , hola, ortotsak bezala dira, ortots ilunbe batzu, itsas orroa da.


Iduzki haizea? Bai, Gorramendi alde hartarik heldu dela, lehenago ez zagoen el hombre del tiempo, eta egiten zuelarik iduzki haizea, egiten genituen belarrak, bida edo hiru egunetan egiten zuen berotu eta denbora idorragoa. Hormaizea? Hori haize bera da, baino neguan.


Maricarmenek : Garizumeko Haizea izaten da haize mehe bat, elizetik atera eta haize mehea bada, garizumeko haizea, garizume hurbil delarik izaten da haize hori, mehe bat.


Itsas orroa: Lehen bai aditzen zela, orain batere , aditzen zen ni gaztea nintzelarik, zenbat aldiz galdegiten nion amari, zer da hori? Itsas orroa, doike itsaso gaizki zagoelarik aditzen zen. Sor egin gara eta ez dugu aditzen? Alderdi hartan, Donostia aldera, gauza bat ilunbe, ez zen asotsa, zen itsas orroa, edozein momentuan, itsasoa asertua.


Segitzen dugu lanekin.


Kisulabea: Iriarteko Borda

Juliok: Kisulabea... ateratzen zuten harria lehenago... gero kisulabea egiteko.. (Julioendako “kisulabea” kisulabeko emaitza da) Hori Sanpedroxar ermitan, horren gibeleko aldean. Tokatu zait bi kisulabe nere denboran-ta: Etxegain bordan eta Basilio Ilenen bordan eta horiek biek hortik hartu zuten harria... borda guziek bazuten kisulabea... astoekin gaten zuten harri hori, ahal bezain haundia, palankekin puskak ahal bezain haundiak egin eta erretzearekin gero hura landetara artoa biltzeko kisua eman-ta.

Labean hiru edo lau egunez, azpitik botatzen zaion egurra, edozein egurra eta han biltzen zen hainbertze jende aguantatzeko hura (sua piztua), ez dakit zenbat denbora, hiru, lau, bortz egun, egurra sartu eta sartu...


Egurketa gorra behar zuten, kisulabe egin eta segido hasten ziren bertze kisulabe egiteko egurra biltzen... harriez betetzearekin , kilo aunitz ateratzen zen,... nere aitetxi 40 urtez egin zituen bortz kisulabe, hamar urtero behin.



Han, nere amaren zenaren Enekoneko bordan (Iruritan) lana hemen baino lau aldiz gehiago, han ziren retrasatuek, artoa jorratu dena eskuz, hiru jorra ematen zituzten, oroitzen naiz eta gu hemen bat, orduan pasatzen zenuen area, hola egiten genuen marka, gero jorratzeko diferentzia gorra zen marka eginez, gero pazten genuen area, ematen genion pala... ni harritzen nintzen han iretzeak ere, iretzeak auniz egiten baitzen, han dena igiteiez, dena igiteiez.. gu etxean bertze gisera ibiltzen gara, dena segaz, .. eta gero egurra egiten zuten, mando bat baitzuten borda hartan, Izo Martinak gero saltzeko, harek egurra karrikera saltzera...



Aitzineko lanak landetan, orain etxe ondoan, baratzetan.



Gorapena

Maricarmenek: Baratzea. Martxoan lekak, azak, baraxuriak. Lekak eta horiek beherapenean, patatak beherapenean.Ilarrak, litxuak, tomateak , ez zaie kasu egiten. Inauterietan erein tomateak, porruak, paztanak beherapenean, lekak beherapenean, tipula gorapenean, porruak gorapenean.

Gero xerratu: belarrak kendu, utzi idortzen, baina aitak, frantsa zen eta bazekien, erraten zatan “Lurrari ez zaio kendu behar, eman behar zaio” pues berde hori, buelta ematea, sartu berriz berde hori, beti lurpean eta hala egiten dut nik ere, gero egun batzuen buruan landareak paratu, lerroan, gero jorratu, eta eman lurra landaren ondora eta gero bildu.

Baratzeak badu lana.


Juliok: Auzalana (auzelana/auzolana)? Bazen omen obligazione bat, Almandozkoek eskatzen bazuten, gan behar zen. Hemen bide bat konpondu: hemen Azkaraten, bide hontarik pasatzen gara lau edo sei egunero, hek gaten ginen harat auzelanera. Elkar abisatzen genien, igual 10 lagun auzelanean.


Iratzeak egiten, aunitz, Aizpizetik neri tokatu zait behiekin gan eta igual behiekin mantso, mantso , ez zen behorrik, mutil batekin ateratzen iratzeak aise lasterrago, leretan egiten zen, leraz ekartzen genituen bida ... bi biaje , bat goizean eta bertze bat atsaldean.




Ezin dugu ahaztu inguruan zagoen/dagoen mundu animala, bai abreak/abereak , bai etxekoak baita basak ere.


Murillo El Cuende
Juliok : Miguel Mariren (Zozaiaren semea) aitetxi ibili zen Kuban... horiek zuten kapellana... hainbertze etxe bazuten Erratzun eta Iruñean ere... gero bazuten Erriberan herri bat, Murillo El Cuende, naski, que le gustaría ver el terreno que tenían... gan ginen eta ikusi genuen... rio Ebro handik pasatzen da, dena regadio eta bazituzten 34 behi en el secano eta guk Zozaiaren etxean bagintuen behi ederrak, Zozaiek erosten zituen gure behiak eta hangoak , ya notareis la diferencia de las vacas nuestras a estas... behi ttarrak...


Guk ez genituen behiak Auritzera gaten udan gizentzera. Guk , Etxeberrian, ateratzen gintuen larrera, komunala, Etxeberriko bordatik goiti, han dira larreak ....”


Ardiez bizi zen jendea orduan, ileak (artilea) sosa egiten baitzuen , gero neguan Frantziara gaten zituzten. Lehenago ez ziren erditzen Apirila artio edo Martxoaren hondarrean.

Urritzatekoek ardi multzo haundiak bazituzten horiek, gaten ziren aunitz Frantziara, baino hori da modernoa...


Bazka guti, arront guti hainbertze ahari eta ardiendako , orduan ez zituzten bazkatu, horiek erditzen ziren Martxoaren hondarrean, gero udan egiten zuten deitzi, kanpoko bazka pixkat, ez zuten aunitz biltzen baino ez baitzuten pentsuak-ta..”


Aziendarekin nolabait “solasten” da .


Nola erran behiari? “To,to” etortzeko,”aida” aitzinerat gateko eta “osti” gibelerat.


Ostatuan behorrari “arre” aitzinerat eta “atra” gibelerat. Behorra Ostatuan bazen baino behor guti ibiltzen zen Erratzun, guk Etxeberrian ez genuen behorrik. Behorrak arront kontatuak ziren hemen. Hemen txikitzen zuten beti bi behor Apeztegian, gu arto-pala pasatzeko beti Apeztegira gaten ginen.


Zakurrari? “Zato hunet” erakartzeko (Ostatuan “toma hunet”), martxa” haizatzeko eta “buxka”, zerbait bilatzeko. Atakatzeko, “axa !”.


Katuari? “Mitx, mitx” erakartzeko eta “zapi !” haizatzeko.

Bat baino gehio bagenuen etxean, han ziren jaten genuelarik, aunitz maite genuen-ta. Aita zenak bazuen bildur gorra sabaira gaten ziren igual eta sua ematen ahal zioten, “atea etxi eta ez utzi sukaldean” bildurrez sua-lotua-ta katuari eta gero goitira, sabaira. Etxe guziek sabaiek belarrez beteak ta soroa ta artoa, bildurrak haiek gan ta gero belarrari lotuko zela baino katuak eta horiek ez du garra egiten baino aite horretarako prudenteegi, orduan ez zen segururik...


Maricarmenek: Txitak? Kolokari patzen genion 12/13 arrautzekin, jeneralean 13 paratzen baikenion eta 22 egunen buru, hor nonbait, ateratzen ziren zitoak.



Etxolartea/Txolartea

Juliok : Xoxoak. Lau bortz urte biztartean paratzen nituen etxolarteak. Horiek ziren eginak, zurdak kentzen dizkiegu puztenatik-ta behorrei eta hekin egiten genuen horiek, lazo egin eta paratzen genuen ziloarekin alanbre batean, ixten zen... Hartu? Ez aunitz baino beti zerbait, bai xoxoekin ibili nintzen ihintzean hola.



Xoxoak, nere izo Teresa Iturburuak gisatzen dituen gisara.


Gaiak: 2 xoxo (etxolartetan ehizatuak, ilegala, ez kontatu.)

       olioa

       baraxuri pikor bi

       tipula erdi bat

       gatza

       salda (nahi baduzue)


Lehenbizi, xoxoak lumatu, barnekoak kendu eta bota. Dena garbitu.

Gero xoxoak puskatu lau edo bortz pusketan.

Zartagin edo kazpel batean olio pixkat paratu. Gehitu baraxuriak (bi pikor) eta tipula erdia ongi xehatu ondoren, mantso mantso, ez dugu prisarik.

Tipula eta baraxuriak gorritzen direlarik, gehitu xoxoak gatz pixka batekin, dena nahasi eta tapa batekin zartagina edo kazpela estali.

Eta sua, beti, ezti eztiki, suabe, suabe.

Berratu nahi baduzue prestatzen ari garen gisadua, gehitzen ahal zaio salda buruntzeli bat edo. Salda? Zuen gustukoa.

Uzten da egin artio.

Zenbat denbora? Ordu erdi bat? Sua goxo goxo eta ezti eztiki. Tenedore batekin ziztatzekotan jakinen dugu egina dagoela edo izoak dioenez, “zehorrek ezagutuko du, gero platerara eta jan”. On dagizuela.



Azeria

Axeria. Badira. Bati “Axerie” deitzen zioten , Iriberriko bordakoa, eta harek kobratzen omen zuen 5 duro (25 pezta) . Hiltzen zuen axeria berak eta Kastoneko Bordakoak, Pedro “Kaxton”, “Axerie mierda hori etxean behar dut”, hainbertze zito eta oilasko gaten zion, emanen zion bai bost duro horiek...





Putuxe/Pututxa

Pututxe. Horiek jaten dituzte oiloak, nik ere ez dakit nolakoak diren ere baina badakit hemen barride batek, Errekaldean, oiloak hartzen zizkiola... paratu zuen arte bat eta erori omen zen-ta , adios putuxe.






Erbiunideak/Erbinudeak


Erbiunideak/Erbinudeak. Badira aunitz, erbiunideak hemen ibiltzen dira eta erraten zuten, nik ez dakit, horiek atxikitzen bazuten, hiltzen zela bat, zen erran bat, beneno gorra zutela baino izitzen dira, holako luzea baitira....






Fuina


Fuina. Fuina, iruditsua eta larruak balio gorra du. Ni gazte nintzela erraten zuten 2.000 pezta balio zutela, marron kolerea. Auritzeneko Timutio, ihintzilari famosoa, hori zen mutil Auritzenean, horrek txikitzen zuen dilinden hor, kalerian, tripen egingabe ebakia, larrutu egin gabe, zilo batetik tiratzeko, han txikitzen zuen...






Azkenarroa/Azkonarra


Azkenarroa/Azkonarra. Politak dira , ez ? Haundiak, dituzte kolore gehio, ikusiak ditut, izigerriko polita erraten dute, horien gibeletik gan-ta harrapatzen dituzu. Neri tokatu zait haien gibeletik lasterka, orduan gazte nintzelarik, lasterka gan-ta, puñetas, ez nuen harrapatu, horiek egiten dira gero harrotu, ez dira ixiltzen, jotzen baduzu fuerte, gibeletik gan-ta, joka ... harek, Errekaldeko bordakoa, harpatu zuen azkenarro bat.


Erleak: Erleak kalerian, anai-arrebak.. bazuzten kojoiak, behi kakarekin barnetik. Don Victorio Apeztegiak... kajoiak harek eginak eta erretorearen etxean baita balkoia eta han txikitzen zituen, bazekien negua pasatzeko zenbat behar zuten... bertzenaz kojoietan egiten ziren hil, ekea ematen zieten eta hura leher eginten zien......


Eta diru extra lortzeko, kontrabando pixkat..


Pausogaixto, Baigorriko aldetik ikusia

Juliok: Kontrabando pasatzen genuen, por desgracia , bai eta ofizio txarrena gu aritzen ginen maneran, beti bizkarka eta gainera harritua nago frantsak 40 urte baino gu aitzinago, hangoak bizkarka ez zen inor aritzen, eta gu Baigorriraino, herriraino eta beheitiraino bizkarka... bazen serreria bat han eta Bidarrai aldera ere , Pausogaizto aldetik, Buztanzelaitik.

Lehenbiziko aldia gan nintzela ni, (Pausogaixto) ... eta elurra egin zuen eta gibelatuak. Erraten zakun gaten bazara peña hartarik (Pausogaixto) beheitira, adios, erraten zakuten bazela jende hila eta erroiztua. Lehenbiziko aldian makilekin, pausoak baziren, elurrekin ziren denak nibelatuak eta pasatu ginen, egun hartan gainera Baionatik ekartzen zituzten paketeak-ta ez ziren ailegatu, egon ginen han hamarrak edo hamekak artio, dena bustiak, arront bustiak, orduan gazteak baikinen, 18 urte edo izanen nituen, etorri-ta arront hoztu ginen han bustiak, justu justu ailegatu nintzen ... Pausogaixto hortara, destenplatuak ginen, ez zen bertze manerarik sosik irabazteko. Gan ginen bigarren aldiz berriz handik, biaje gorra zen, bortz ordu, bortz ordu t'erdi, paketea bizkarrean eta malda gainera, gorra baitzen Pausogaiztotik ateratzekoan eta gero handik irabazten genuen 20 duro (100 pezta), baino Elortatik-ta hola irabazten genuen 10 duro (50 pezta), ez ginen Elortatik jausten, han egoten ziren Baigorrikoak astoekin.(Hasi zelarik lanean, 13 pezeta kobratzen zituen egun batean)


Bertze aldekoekin? Elkar ezagutzen genuen, egunero gaten ginen eta etxekoak bezala ziren, handik Elortara ibiltzen ziren astoekin. Bi edo hiru guardia baziren bakarrik han Baigorrin, hemen berriz baziren 25en bat edo hola, gero Izpegin lau edo sei, bakarrik karabineroak.

Bideak? Elorta, Elortatik Izpegira alemanen bidea, gero Buztanzelaitik, Arietan ez naiz ibili, Iparlan ni ere ez, lasterragoak ziren han ibiltzen zirenak, zirrikak eta ibiltzen ziren.


Zer pasa? Kobrea, puntilla eta edozein gauza ... zapata azpiko zola, goma irudikoa, eta kobrea ekartzen zen. Jeneralean aritzen ginen zatarrarekin, zatarra kobrea baitzen.


Kuadrillak? 40taraino eta gehiago gan izanen gara, bai orduan gazteak, denak etxean eta kontrabandoan ibiltzen ziren .

Gu aritzen ginen beti bertze batendako, harek abisatzen zakun, “halako egunez, a tal sitio” erraten zakun eta aise zen honat kontrabando ekarri baino hemendik Iruñeraino zen la puñeta eta hemen Almazenekoak-ta erosiak zituzten bidean denak eta horiek eramaten zituzten 5 edo 4 mile kilo, kamion ttarrak baitziren .... libre zuten bidea Iruñeraino...



Beñat (Ponciano Eliceche) zen kefe bat. Ni harekin ibili naiz aunitz kontrabando. Hura azkarra zen, hura eta Elizetxeko Jesus. Gu gaten ginen goizik Baigorriraino-ta Pasugaixtotik barna, hortik gaten ginen eta Pausogaixto erraten zuten... Han bada Peña pausoekin, han pasatzen ginen linternarekin. Bon, linternarekin biaje guzia ez, puska hartan, han dena zen arront zakarra, hura , erraten zuten “bai hemen baziren guardak erroiztuak” . Handik barna pasatzen ginen, haiek , Elizetxe eta Beñat, hondarrak gaten ziren.

Hemendik (herritik), gu bi anaiak eta Iñarbildik gaten ziren aunitz, Barrantxeko bi anaiak, eta Larralde, bazen bertze bat eta Gontxeko bi anai, baziren 6 edo 7 Iñarbildik gaten zirenak, hoiekin batera gaten ginen Iñarbilen barna eta bazituzten berrogei edo berrogeitamar pakete eta guk dena behatzen gintuen , eta como tontos hartzen genuen txarrena beti eta seguro hondarrak ziren haundiak igual, 40 kiloko paketa, handik berrogei kilo dira, horiek biek , Bernat eta Jesus, goitikoan solasean etortzen ziren blo blo blo eta hola solas, solas egiteko behar da hatsa ongi hartu, nik banuen sinusitisa eta ni neketan hartzen nuen hatsa gorki, ni hatsankatua, hatsa ezin hartu ahoa zabalka, horiek solas etortzen ziren, gizon gorra zen Bernat hori ere, en cambio bordan , zero, bordan ez zuen golperik ematen, he, he, he.

Beñat trankila zen ikeragarria, neri tokatu zait horrekin igual gauez … ateratzen ziren karabineroak eta seguro botatzen zuten al aire, al aire botako zuten baino aditzen baduzu pin! pan!, bi pauso eta iratzetan altxatu pixkat eta ya está , Beñat trankila zen ikaragarria eta gu denak aise bera baino gehio nerbiosten ginen, tiroa tiroa da, nornahi ikeratzen da, “alto a la guardia civil” egiten zuten uhiu-ta, pin ! pan !, erraten zuten goitik botatzen zutela .. Behin baino gehiagotan pasa zitzaidan. ”



Linternekin gaten ginen porsiakaso, beti sakelean ibiltzen genuen baino aunitz aldiz linternik gabe... jartzen da gauez ibiltzera ere, hala ere nik ez nuen bertze batzuek zuten usme, usma da badakizula nondik gan, ( nolabait bidea usaintzen duzula), badira lekuak por ejemplo, Gorramendin, kasko gainean zelai zelaia da, bazen Felix Gontxeakoa, ez zen hura galduko ez, bai to, usme ona bazuen , pixket espantuntzi zen hura, hura hasmentan martxa izigarria, gero lehertua.


Baigorritik pasatzen den erreka hura beti betea gaten da, hartzen genuen paketea beheitixkotik, bazen zerreri bat, handik hartzen genituen paketeak, handik Pausogaixtora, baino ateratzeko gorra zen handik, eta Pausogaixton erraten zuten bazirela guardak erroiztuak... Frantsak, ez ziren inoiz bizkerka ibiltzen , Bidegainera astoekin gaten ziren...


Orduan Almazeneko (Agerrea) Petra famosoa zen. Bere iloa Maritxuk erraten zuen bezala "la amatxi era una mujer emprendedora". Tokatu zaigu karabineroak eta guk , denak kobratzen , ezagutzen zen salduak zirela libre pasatzeko eta gu gaten ginen igandetan kobratzera eta hek ere bai, denak...

... orduan bota zituzten sei karabinero. Tenientea tokatu etortzera zaldian.., zagoen bat bijilatzen Sumusuko garajean, atera zen bizikletan abisatzeko edo hola baino gauez bizikleta ikusten zen gehio, “alto” emanen zioten segido... orduan Martikoten bordaren ondoan harpatu zuten Joakin con 2.000 kilos. Lehenbiziko aldian gomazko zirrikak zituen harek etortzeko xil-xilek, bertze zirrika horiek fite egiten dute asotsa. ..hura eskapatu zen seguro, aberea zuen erosia Martin bati, zaldia edo behorra, lasterka “harpatu behar dut behor bat, honen iduritsua etxean izateko” ... aberea laxatuko zuten eta ganen zen bere etxera, orduan adios. Bota zituzten sei karabinero. Gure negozioa adios orduan.


Gero aritzen ginen Bankatik. Biaje gorra da Iñarbegira, eta handik Arizkuna , baino biaje doblea baitzen. Gu por ejenplo Izpegira ixtant batean sartzen ginen eta gero kargak aise gehiago . Astoak gainbehera ehun kilo aguantatzen du edozein asto kozkorrek. Kamionekin etortzen ziren Izpegiraino. Guk Izpegiko harateko aldean kargatu, klaro karabineroak erosiak, gaten ginen Izpegiko bidetik ez lasterbidetarik. Almatzenekoek zuten Ertzuin, eta Ertzuinen hartu ilea, ardi-ilea, eta gaten ginen goitira...orduan doblea erraten genuen, goitikoan eta beheitikoan kargatuak.


Guk gintuen hiru asto bi anaien artean, asto bakoitzean 100 kilo, arkumeka etortzen ziren baino ailegatzen ziren, en kanbio Bankatik ateratzea gorra zen, eman 70 kilo eta sobera zen... bai malda gorra... baziren eskalon haundiak... han egin behar genuen gibeletik hartu eta bulkatu bertzenaz... beti gauez ibiltzen ginen han...

Eguraldia? Igual igualda, euria, elurra... Oinetakoak? Jeneralean kautzekin, gomazkoak, horiekin berotzen zen eta izerditzen zinen ikerigerrikeria...


Juan Auzqui, Maricarmenen aita

Maricarmenek : ”Kontrabandoa? Bai, baziren bat, bida edo hiru kefe, gero horiek zituzten beren peonak, aunitz kontrabando aritzen zen , hemendik harat eta handik honat ere bai, hemen gazte guziak, ez zuten hainbertze lanik. Guk behar genuen saltzeko , bagenuen bar bat, sakarina ekartzen genuen, bai kontrabando bezala , Izpegitik, pasatzen ginen gibeletik, karabineroak ziren gainean eta gibeletik, xil-xile. Ekartzen genuen hori, aunitz, neri gustatzen zaitan kontrabandoa. Gu Baigorriraino gaten ginen, baina maiz ere Donibane Garazira, astelehen guzietan harat gaten ginen eta gero hemendik harat zen aunitz txatarra, aunitz asto bazen belaietan egunez baino gauez ez zenuen batere ikusten belaietan, denak txatarra garraiatzen. Gazte guziak zebiltzaten, ez zen lana hemen, ez da orain bezala, ez zuten lanik bertzenaz Ameriketara gaten ziren hemengo gazteria, baina denbora batez, txatarra, asto guziak kargatuak eta harat, fronteraraino, Izpegira ez, bertze lekuetatik.

Baziren karabineroak hor, Izpegin, Elorta aldera , ni gaten nintzen alderdi hartarik, Buztanzelai, Arietaraino ez, Izpegitik ezker, bada malda piko bat, gaten ginen hortik, bai, Pausogaixto, maiz gaten ginen.”



Portugesek zioten “O SALTO” :


Juliok: “Gero portugesak hasi ziren pasatzen. Ni ez naiz ibili horiekin, ez dakit, baziren ibili zirenak eta gainera bi sosetan , engainatzen zuten...

Hemendik pasatzen zituzten eta Amaiurtik. ... Basilio ... Ilaginen Bordakoa, gero hil zen edo hil zuten. Kable bat erori zela kamionaren gainean, bai bai, erran zuten baino bai to! Elektrokutado egin zela, bai to! ... gainera aunitz engainatzen zuten, gaizoak, gero uzten zituzten frontera pasatu ondoren eta arreglaros ahí. Frontera pasatu eta han utzi, hori gaizki baitzen, eta seguro ziren amargatuak...”

Maricarmenek : “Gero portugesak pasatzen zituzten. Portugesa aunitz ekartzen zuten honat eta gero pasatzen zuzten baino ez, portugesak ekartzen zituzten honat eta hemen utzi, Erratzun utzi “Estais en Frantzia”, kobratu eta gero utzi, oroitzen naiz behin, nere senarra Timutiok ikusi zuela bat zebilela hemen karrikan eta pentsatu zuen “hori portugesa izanen da”, harekin solas egin “Estoy en Francia” “No, no, no estás en Frantzia” eta hartu txokolate libera bat, eman sakelera eta akonpainatu zuen ia Izpegiraino, pena eman-ta, batere kobratu gabe, engainatzen zieten, aunitz, hemen biltzen ziren eta gero guardiak arpatzen... gaizki....”



Ostatuko kartzeleko lehioa: egilea & cia barnean

Llollo Uriartek:Gertatu zen, nik uste dut, izan zela 1962. urtean. Gu ginen Ostatuaren aitzinean jostatzen plazan, beti bezala eta bapatean etorri ziren karabineroak familia batekin, portugesak ziren eta sartu zituzten kartzelean, Ostatuko kartzelean, eta Tia Llollok eman zien zerbait jateko eta ilunabarrenean, ez dakit zein ordutan, iluntzen ari zelarik, karabineroek eraman zituzten Iruñera. Denbora horretan hainbertze kontrabandista personekin egiten zuten lan hori eta ailegatzen ziren Izpegira, Kastelera edo Mortalenera eta erraten zieten “ala, Frantzian zarete, adio” eta uzten zituzten han eta holakoetan karabineroek portugesak “biltzen” zituzten.”


Eta lan ondoren, jan behar.


Juliok : “Aunitz gaztaina , gu afaltzeko beti gaztain erreak eta eguerdian beti sobratuko ziren ilar gorriak... eta nik ... beti lehenik gaztainak eta gero ilar gorriak, gu asetzen ginen gaztainez eta ez genuen ilerrak jaten... aite ta ama, aitetxi eta amatxi jaten zituzten lehenik ilerrak... ilar hutsak, xingarrik gabe ...

Gure etxean kontsumitzen zen 5 litro esne... ohatzerarekin katilu bat esne. Zerrikia ere... guk bagenituen bi zerri ...

Gosaldu? Ez nuen esnea edaten... arroltze frixitua, esnea ez zidan ongi egiten.

Del 40 al 50 pasa ziren miseria gorrak hemen, gauza guziak ziren de estraperlo, saltzeko.”






Ezpondarena
Nere amatxi zagoen Ezpondanean ezkondu artio, hor egon zen beti eta gure amatxiri erraten zioten Manuela Botikesa , botika (denda) zuelakotz, hasi Urritik Eguberrira artio astero astelehenetan hiltzen zuen zerri bat, beti saltzen zuen , doike, astean eta aitari galdegiten nion, eta zerriak nola, haundiak edo ttarrak ? 120/130 kilokoak, ez haundia baino hiltzen zutela astelehenetan beti , iratzera gan aitzinean hiltzen zutela, iretzeak eta soroak egiten baitziren, lehenik zerria hil eta astero saltzen zutela, orduan denbora hortako arras famosa zen Manuela Botikesa, bai harakindegi bat bezala.



(Kotilleo pixkat) Altxuak izan zuen lehenago harakindegia, ezagutu dut nik , hiru aizpa, Mikaela eta Señorita Carmen erraten genion, hura zen maestra, Altxukoa ezkondu zen bi aldiz eta bi hauek bigarren eskontzekoak ziren eta bertzea, Koldoren ama, lehengokoa eta hortaz tokatu zaion (Koldori) etxe hori.


Juliok. “ Ogia edo garia Frantziatik ekartzen ahal zen, Frantzian gauza guziak karioak ziren orduan ere, hango ogia ez zuen edozeinek jaten ahal... hazten ziren aratzeak, oiloak, artoa beraiendako zen ere, artoa denendako, arto puska bat biltzen zen baino ez aski, baino ogia ( garia ) guti.

Lehenago egiten genuen ogia, biltzen urte guziko. Labea astean behin egiten zen , hamabi arto eta sei edo zazpi ogi hola. Taloak egin beharrean artoa (artozko ogia) egiten genuen eta gero artoak zerretan moztu eta xigortu bi aldetarik, orduan ez baitzen gasik, suan egiten zen, jaten genuen aise taloa baino. Taloak bai, ama zenak egiten zituen talo meheak baino behar zuen loditasun pixkat ere, taloak fin finak egiten zituen, gero gasnarekin edo esnearekin jateko.

Gu haurrak ginen eta artoa jateak fastidiatzen gintuen, helduek guk baino hobekio moldatzen ziren, gero ematen zuten errazionamiento ogia, guti izanen zen doike, aitek ez zuen deus jaten guri uzteagatik “artoa jaten baduzue poliki, indar gehio izanen duzue.”



  (Ostatuko labea)

Labea bazen lehenago etxe guzietan... egiten genituen artoa (artozko ogia) eta ogia (garizko ogia), 12 arto eta 6 ogi, artoa ez zen haunpatzen.


OGIA/ERREZETA


Etxeberrian biltzen genuen urte guziko ogia (garia). Egiten genituen 6 edo 7 ogi astero.


Gaiak: Irina

      Gatza

      Orantza

      Ura


* Irina . Irina pasatu zetabean.


Hemengo errotak ez zuen ongi egotzen/ehotzen, uzten zuten zagi/zahi aunitz, gero Iruritako fabrikan aise hobekiago egiten zuten, han bereizten zuten irina eta zahia, biak bi aldetara. Hortaz irina zetabez pasatu behar.


* Ura ematen zaio untzi batean orea egiteko, gatz pixkat eta orantza, eta bi ordu utzi prestatu duzun orea .


* Labea prestatu: abarrekin, aunitz abar, goritzeko labeko ladrilloek. Berotzen zirelarik, hartzen zuten bertze kolore bat. Hura xuri xuria paratzen zelarik orduan sartu, baino ogiarekin kuidado gorra txikitzen genuen-ta hoztuko zela bildur. Labea guk leku hotzean genuen, gibeleko aldean eta aldika hozten balime zen, adios, ez zen harrotzen.


* Zurezko pala batekin sartzen gintuen ogia eta han hiru ordu labean.


Artoa (artozko ogia) : Gauza bera baino artoa ez zen harrotzen, batere , artoak egiten zuen 5 zentimetro, hek ere sartzen gintuen eta hek ez zen harrotzen baizik gero xerraka mozten gintuen eta egiten genuen xigortu bi aldetarik. Hura nahiago genuen taloa baino.


Opilak ere egiten ziren baino guti.


Aste batendako zen, igual gehiago ere bai baino guk astero egiten genuen labea. Astean bagenuen zama bat abar hura goritzeko eta berrogeita hamar aste baditu urteak-ta. Abar aunitz egiten zen orduan, abarra zen goritzeko egiten genuena. Edozein klaseko abar, orduan libre baitzen ur haundian eta bazterretan moztea. Ur haundi bazter horietan garbiago zagoen orduan , behar zen aunitz porque orduan ez baitzen gasik, ez deusik, orduan egurra erretzen zen aunitz.”


Zerbait edateko.


Pittarra? Justok (Ostatua) uzten zakun barrika bat, egiten zaio zerrarekin kuadro bat, moztu eta hura erdiraino bete sagar mazatuaz eta gero urez bete, sagarrak gero eta gehio ematen bazen gero eta hobekiago , ya está, hura estali zogi/zohi batekin, utzi hori hiru/lau egunez irakiten, aparra gainezka egiten du, tapatu gabe eta gelditzen zelarik, orduan paratu zohia, ongi tapatu, bazuen grifoa, baino eman behar zaion sagarra poliki.

Nork edan? Edozeinek , haurrek edaten ahal zuten, buelta eman, ustu eta berriz egiten genuen.


Gu gaten ginen egitera Ostatuko iratzeak eta gero faborea pagatzeko sagarrak uzten zakun Justok bazkaria barne... jatera ematen zakuten ederki , Ostatuan gainera.

Ostatuak bazuen sagardi bat denbora haietan.


Dena ez zen eliza eta lan. Bazen dibertimentua ere.


Juliok: “Txistu jotzen aritu nintzela ni 14 urte nituelarik Erratzuko plazan.

Bi urtez jotzen. Urtean irabazten genuen 1.200 pta hiru lagunendako, baino orduan sos polita zen, 400 pezta bakoitzendako eta utzi genuen penarekin, zeren denbora hartan irabazten zen peontzan 10 pezta. Ni hasi nintzelarik, hasi nintzen 13 peztarekin, 17 urte nituelarik.

Herriko plazan izan nintzen ni txistua jotzen, han bi eskalon baziren. Egun batez egin zakuten harriketu, hiru harri, eta adios, utzi genion jotzetik, bazen gazte batzuek nahiago zuten al-agarrao txistua baino , ez zakuten ikusi nahi-ta.


Sagrario, Felisamari eta Pilar, praktikatzen



Maricarmenek: Dantza? Igandetan zen txistua. Txistuarekin Julio-ta ibiliko zen, jota eta sokadantza eta horiek, al-agarrao ...txistua bazen igandero , hori ta Juanito Marimartinena, horiek biak ziren eta atabalaria ez dakit, ez naiz oroitzen, guk nahi genuen al-garrao”.





Gu ginen Hijas de Maria eta 18 urtetan lehenbiziko aldia dantzatu genuela al-agarrao. Orduan hasi ziren akordionarekin.


Ni 18 urtetan egin ninduen Joxe Sumusukoak domuin-etxeko-andrea, orduan hasi zen akordeona, gu gaten ginen. Erratzun bazen txistua eta gero soro, soroa erraten genion, Izpegiko Larroinen bazen bat eta Azkaraten bertze bat, eta hemen Azkaraten egiten zuen Mattin-ek, treinta-y-tres, treinta-y-tres jotzen zuen bakarrik baino bueno... Gu gaten ginen Larroingo bordara, gero etorri hunat eta berriz txistua baino 18 urtetan hasi ginen eta bota zakun apezak de Hijas de Maria, batzu nigarrez, ni sorik ez, holaxe zen... Txistua ez genuen nahi, al-agarro erraten genuen eta bazen bat pasatzen ziola Don Emilianori (apeza) dena, halako txibata.

Erran zakuten, mezperetan zen, oi ama, pulpitotik erran zakun, batek nigarrez, bat edo batzuk sartu ziren berriz Hijas de Marian, bere zinta eta hola, baginen zazpi, zortzi, Don Agustin (parrokoa), pulpitotik bota gintuen , ni ez nintzen apuntatu, baino Karakotxeakoa zen Mª Luisa, hura nigarrez, susto hartu zuen bai.”

Juan Jose Navaridas : Oroitzen zen nola, berak 7 urte zituelarik, Primera Comunioneko zeremonia ibiliak zirela San Pedro egunean ospatzeko eta Don Victorio Apeztegiak, orduko parrokoa, zigorra moduan Sanpedroko meza solemne eta kantatuaren ordez, meza arrunta eman zuen zeren aitzineko egunean, plazan, jendeak dantzatu baitzuen al-agarrao.


Juliok: Soroetan? Musika akordionarekin, akordionista gaten zen, bai....bazen Matxinen Bordakoa, eta hemen Erratzun bizi zen Agustin Iturburua, hura ari zen jotzen akordionarekin, baita Joxe ere, baino ziren afizionados...

Neskak gaten ziren naski-ta. Igandero, zen fijo atsaldeetan, harat gaten ziren, horiek indarra izaten zuten. Apeza kontra baino denbora haietan eta hemen Baztanen, Erratzun hasi zen lehenbizikoa al-agarrao dantza.

Orduan gerra akitua, 36tik 39ra artio, ibiliak ziren gerran eta horiek “espabilatuak” ziren eta hola, Xenper, Almazeneko Joze eta Julian, ta Pantzito, horiek ziren han ibiliak, horiek etorri zirelarik, horiek hasi ziren berriz.

Soroen afera ez zen berria. Gerra aitzinean egiten zen ere, nik ez dut ezagutu.... borda guziak beteak baitziren hemen, neskak baziren pileka... eta aise trankilago ari ziren han dantzan herrian baino. Iluntzean denak etxera ... neri neskazahar batek erraten zatan hemen, Kastoneko Bordakoa zen, Manuela,“hortik ez da baxtarta baizik ateratzen, Julio” , lehenago urtero bazen baten bat... Baxtarta erraten zaio ama solteraren haurrari...”.


Maricarmenek: “ Ez baitakit nola organizatzen zen soroak... gazteek eginen zuten eta haiek pagatuko zuten, orduan guti izanen zen. Etortzen ziren aunitz Frantziatik, hemen, Azkaraten, zen Mattin eta Cornelio etortzen zen Erratzura igual. Ere bai ziren igandetan, biltzen zen aunitz neska hor, klaro Izpegitik behiti bada aunitz borda eta baziren hainbertze neska, bai, haintzertze, orduan bai, Larroingoak eta Indatxipikoak, denak harat.....”


Eta baziren bestak ere...


Juliok: Txopoa paratzea ezagutu dut. Ez naiz oroitzen noiz artio. Goratzen genuen guk Sanpedro bezperan, ziloa egin eta paratzen genuen bandera bat gainean eta gaten ginen hainbertze gazte, eskalerarekin-ta hola egiten gintuen, goratu, plazaren erdian, platanoen artean kioskoa paratzen genuen...


Eta Sanpedroetan, antzaro-jokoa:


Maricarmenek: Antzaro-jokoa bakarrik bestetan. Paratzen zuten Etxebeltzeko kuadratik Kastoneara soka bat eta gero paratzen zuten antzaro bat, bizia, eta dilinden. San Pedro egunean izanen zen, egun bat, gero gaten ziren zaldietan edo hola... eta gero tiretu baino beti egiten zen larrua kendu, ezin hila, ni kontexko akitu zela hori, eta gero odolarekin inguru guzia , ai ama, gauza zikina baitzen eta penagarria. Gero urte batez egin zuten paratu hila, doike kejatu ziren edo, gero ez ziren antzaroak ere, gero piruak, baino bazen jendea zaldietan parte hartzen, sei edo zazpi sorik bai.




Juliok: Antzaro-jokorako paratzen zen soka bat, Kastonean baita, hortik Etxebeltzeko horrat, ta gero hori antzaroa edo pirua dilinden, harat lasterkan gan, ze salbajada, hartu-ta tira , ez ziren segidoan hiltzen, igual pasatzen ziren hiru, lau-ta, orduan azkenean lepoa ateratzen zutelarik, orduan hila zagoen.

Nahi zuena gan, parte hartzea librea zen, zaldia paratu behar. Oroitzen naiz, Damaso, hura gaten zen neurria ikustera, neurria behar zuen, gero mantxo mantxo, “holako neurritan” ia hartzen zuen antzaroa.


Gero Kaxtoneatik plazara mugitu ziren.


Domingo & Juan Joxe

1.Josetxo Iturburua 2. Joaquin Echenique/Bikondo 3. Domingo Echandi/Gamio 4. Juan Jose Hernandorena"Guardamonte" 5. Javier Irigoyen/Ixtilart


Eta inauteriak baino lehen...


Juliok: Oilardantza. Bai, jotzen ere, txistulari. Aise, hiru oilar erosten ziren, hiru eskolakoak, hiru oilar. Gero frontonean , nork harpatzen zuen ezpatarekin gaten ziren. Bakarrik mutikoak. Hiru eskola: Parbuloa, neskatikoena (?) eta mutikoena. Bakotxak bazuen bere oilarra, gero egiten zen domuinausia, harek egiten zuen lagunen, gero maiordomoaren etxera bazkaltzera, mutikoa eta bere lagunak, egiten zen larunbatean, denak domuinausiaren etxera bazkaltzera.



Belen & Pedro Joxe

Maricarmenek : Bai, oilardantzan ibili gara ere, gero debekatu zuten, gero ez zuten uzten, gero berriz hasi zen. Arras polite zen, ziren mutikoak. Domuin-etxeko-andreak egiten zuen bere “compañera” eta mutikoak egiten zuen bere laguna eta gero lauak etortzen ziren bazkaltzera domuin-etxeko-andrearen etxera, polite zen hura... bueno... badakizu nola den orain... neskatikoak harpatzen dute ere baino lehenago mutikoak ziren bakarrik, plazan, Ostatuko izkinean paratzen zuten oilarra zaretopean eta burua ateraia pixkat , hola, gero paratzen ziren askaren ondoan, lerroan , tapatuak eta lasterka etortzen ziren baino klaro batzuk gaten ziren plazaraino, batzuk Ostatura eta hola ez zuten ikusten, ez zen tranperik, polite zen hura...mutilak bakarrik eta gero nori egiten zion domuin-etxeko-andrea. Domuina da musika.


Eta oilar-dantzarekin, mutikoek partida pilota zuten: Ez dakigu nortzuek irabazi zuten. Bidenabar, 1978. urtean Miarritzeko Campeonato Mundial de Pelotan Domingok ( 7) " medalla de plata" izan zen "Mano por parejas" trinketean.

1. Juan Jose Apeceche/Dominenea 2. Jesus Mari Recarte/Matxin 3. Pedro Joxe Fagoaga/Etxebeltz
4. Jose Luis Irigoyen/Agerrea 
5. Patxi Aguerre "Arotza" 6. Manueltxo Fagoaga/Etxebeltz 7. Domingo Echandi/Gamio
8. Juan Mari Iturburu"Kaskoxuri"/Matxin


Juliok:Denbora hartan, orain baita Kastonean, hori zen frontonea, en el año 60 eman zioten lehorra frontonari, Plaza Zaharra erraten genion horri, hor ibiltzen ginen pilotaz beti, bai petrila bazen..

Pilotatik aparte, Iñarbegin bazela orduan laxoa, Iruritan bezala, Iñarbegin aritzen zirela. Hemen (karrikan) pilotan aritzen ginen, orduan gaten zen jende gorra plazara ta guri, gazteak, ez zakuten plaza uzten, beti plaza betea baitzen, gero gibelekoaldean ibiltzen ginen, han uzten zakuten.


Pilotariak? Etxebeltz pilotan, kontra los hermanos Abans edo desafio batean, Alejandro, 20 duro, ergel bat zen, lehenbizian espres ez zion deus atakatu, gero hasi zen, pena gorra eman zakun.


Harremanak:


Juliok: Barrideak. Iputzenekoak lau, lehenbizikoa Etxegainekoa, Etxebehitikoa, Iraborroakoa eta Irazelaikoa. Norbait hiltzen zelarik , horiek etortzen ziren difuntuendako, laguntzera ere bai baino deus gehio, difuntuendako ziren horiek.

Zerri-puskak? Ere bai, Indatxipiko Bordara gaten genuen guk (jendakiak), barridei ere bai, apezari zerripuska hoberenak eta gero ere bai serorari.


Maricarmenek: Apeztegiko barrideak ? Ugaldekoa, Karakotx, gero Sidrerikoa ( Posantzenea) eta Artxea. Hemengoa , Dolatxea, Ballarenea , Mantziko (Iturriria), Antonio (Dorremotzea), Oiara eta Urdozkoa. Lehena Urdoz. Eske lehenbizikoak eta bigarrenak gan behar dituzte belak, eta bertze lauek kaja, dira sei, bai sei, porque lau dira kaja eramateko eta bida belak eta lehenbiziko barrideak gaten du zaretoa belarekin, han paratzeko gero bederatzi egunez elizan, bi bela eta zaretoa paratzen da lehenbiziko bankuetan, bon Apeztegiko leku horretan. Barrideak horretarako dira , hiletarendako.


Eta jendea noizpait biltzen zen aferak tratatzeko:


Maricarmenek: Batzarretan andreak ez, ni voz ni voto, gizonek egiten zuten gauza horiek, andreak ez, etxe bakoitzak gizon bat balime zen, bertzenaz batere, andreak ez, semeak bai. Ez da orain bezala, orduan gizona gizona zen.



Frantzisko "Zurgina"

Juliok: Batzarrerako abisatu? Erratzun bazen herriko mutila,frantsa zen, Frantzisko “Zurgina”, harek jotzen zuen bandoa mezaren ondoan beti, orduan gaten ginen mezara denak, herri osoa gaten zen . Hola hasten zen :

Abisetuek izein/izanen zarete alkatein/alkatearen partetik” ... badela batzarrea.. edo edozein abisu eman por ejenplo kenduko dutela ura, eta hola enteratzen ginen... eta akitzekoez dut bertzerik erran beharrik” erraten zuen Elizaren parean, Artxeako aitzineko aldean, lehioa bada eta haren kontra, hor jarriko zen tutua jo-ta.


Komunikatzeko modu sinple bat:



Mari Carmen Auzqui

Maricarmenek: Telefonorik ez baitzen orduan eta abiso bezala, ziren maindireak: etxe batetik bertze etxe batera, barrideak ikusten ahal zuten, maindirea paratzen omen zuten borda batean eta bertze borda batean ikusten balime zuten urrun, bazekiten. Nik amari aditua, hek bizi baitziren Epelmendiko bordan, han urrun , ez dakit berak egiten zuela hola baino hola zen. Hori zen abisua.. lehenago erraten bazuten “paratzen badugu maindirea, ezin gan”, por ejenplo, paratzen zuten maindirea eta jakinen zuten ez zirela ganen ....maindirea, xuri xuria, ikusten baitzen urrundik, horixe.


Juliok: Maindireak abisatzeko bai ... ni oroitzen naiz Karakotxeko andre bat ezkondu zen Auritzeneko bordara, Turburun bordako gibelekoaldean, .. horiek maindireak paratzen zuzten... bazuten seinalea beheitik etortzeko, por lo que sea, orduan dena oinez baitzen, ... hori ikusten genuen hemendik, Karakotxekoek paratuko zuten han maindireak zerbaiten seinalea... Azkaraten han ikusten genuen... “paratu dituzte maindireak”...


Bidenabar, kotilleo pixket:

Ostatuak badu landa bat Apeztegiko lurren erdian, irla bat bezala.



Maricarmenek: Nik aditu dut lehenago zorra bazuten nolapaitere eta sosan egin beharrean belaia zeditu. Justu erdian? Bai, igual ziren metroak, nik aditu dut hori izan zela, horregatik zutela erdian hori, zor batengatik. Neretako badu kolore horrek.


Eta harremanekin segitzen dugu, zeren Erratzun denbora haietan kanpotar aunitz bizi baitzen:


Elizaren parean, Erratzu.

Juliok: Karabineroen semekin eskolan igual iguala ibiltzen ginen, eta kanpoan ere. Orduan Almazenea famosoa zen (Petra) eta igandetan tokatu zait karabineroak eta gu (kontrabandistak) denak elkarrekin harat kobratzera , osea saltzen ziren gu libreak pasatzeko, gu gaten ginen igandetan kobratzera eta hek ere bai, denak, eta gainera orduan hemen bazen entre policias y carabineros 30 edo hola. Lehenago etxeak beteak ziren, karabinero horiek nonbait sartu behar eta orduan baziren policia, sargento eta teniente , ezagutu dut nik hemen eta policia ere bai, bi sorik, beteak izaten ziren etxeak, 30 familia bai, sorik gehio.


Kitoak hemen ez, Bozaten ziren. Euskaldunak ziren, horien artean Beltzarro, ez zen alferra, ibiltzen zen lugarri ateratzen aitzurrekin. Lugarria da larre bat, beti komunala, eta orduan aitzurrekin egiten ziren belaiak.


Pobreak ? Gerra ondoan-ta ibiltzen ziren eskean. Ni oroitzen naiz, Almazenean aditzea “Gaur 23.a da eskean heldu dena, hogeita hirugarrena..” Orduan bazen fede haundia eta pobreek “errezatuko datzut..” “Utzi, utzi...”. Sos bat edo bi sos ematen zieten. Aunitzek sosa eman beharrean artaburu bat eta horiek gaten ziren maistruarengana eta Navaridas horrek erosten zien zeren harek baitzituen oiloak. Ematen zuten denbora hartan “xueldo” bat, ziloruna..


Eta akitzeko, orduko Erratzuko mundu magikoa, zeren benetan bertze mundo “paraleloa” badela onartzen baita.



Juliok: San Gregorio (Iñarbil)? Ni oroitzen naiz banituen osabak, Iruritako Enekoneko Bordakoa, hango anaia eta Gartzainen bazuen ezkondua bertze aizpa bat, Indartean, hek etortzen ziren-ta Sangregorioetan Erratzura , erraten zuten bistendako, bazuten fede gorra, bista ez zuen galtzen etortzen zenak.

Aski zen mezara baino Iruritatik bordara badira 3 kilometro

eta Iruritatik hunat 10 kilometro, horiek etortzen ziren oinez mezara , gero bazkaltzen zuten gure etxean eta berriz gaten ziren.


Elisa/Angeles-ek diote: San Gregorio ermitan (Iñarbil) zen begarri/beharriendako, sorreria eta mina sendatzeko. Bistarendako? Naski bai ere, bi gauza baziren igual bistarendako ere bai, San Gregorio beti aditu ditut bi gauza. Aski zen errezatzea pixkat eta meza, meza eta besta, Bai, sorreria sendatzeko. Lehenago etortzen omen ziren hainbertze jende, oinez gainera, kanpotarrak, gero apaldu zen pixkat...


Maricarmenek: San Gregorio. Begarri/beharri minendako, mezara gatekin ia aski zen baino nik uste dut hemen etortzen zela jendea oinez baino pileka jende, bazen sinistea, bai jende aunitz, mezara bakarrik, bedeinkatuko zuen denei apezak. Bista? Ez dut uste, hemen sorreriendako.


Juliok: La Dolorosa Gorostapolon. Idortea, idortearekin ekartzen genuen La Dolorosa . Tokatu zait ni alkate, ekartzea idortearekin. Erratzura, elizan eta egiten genuen denbora hartan errogatibak, hiru egunez egin, eta gaten ginen herri guzia eta han errezatu. Euria egiten zuen? (Hemen irri pixkat).


Maricarmenek:

La Dolorosa . Orduan gaten zen egitera Rogativas , eskatzeko euria ez balime zuen egiten. Orduan gaten ginen prozesioan errogatibak egitera baino hainbertze jende bazen orduan, gure denboran guti baino badut fotoa lehenago zenbat jende gaten zen. Ekartzen zuten Ama Birjina beheiti eta gero berriz harat gan prozesioan, ez bazuen euria egiten...

Irudia? Nik uste dut barnetik hueco, bertzenaz pisua izanen zen. Barnean guti izanen du, pisua ez sorik.



Elisa/Angeles: Dolorosa? Idortearendako, bai, behin egin genuen. Ez zuela euririk egiten, beharra bazela eta egin zuen euria. Zuk uste duzu egin zuela? Bai, bai, egin genuen rogatiba eta egin zuen euria. Bakarrik behin gan ginela eta euria egin zuen. Ni ez nintzen gan baina herri guzia gan zen errogatiba egitera eta egin zuen euria.


Eta denborak laguntzen ez duelarik..


Maricarmenek: 13 arroltze. La docena del fraile, erraten diote, bai denbora ederra izateko, estaietako edo zerbait nahi, monjetara (Arizkun) gan la docena del fraile eskatzeko zerbait, hori gaten zen, erdaraz erraten zen, bai “La docena del Fraile”, hamahiru.


Eta azkenean eta hondarrean gure mito ixilak:



Maricarmen: Sorginak? ... erraten ziren gauzak, etortzen zirela tximinitik eta hola baino... ez, zaharrek ez zuten kontatzen.

Ostatuko tximine, Patxuka, Amatxi Mantoni Elizondo eta Iñaki

Julio : Sorginak? Tximinitik sartzen zirela, erraten zuten... aitetxi zenari aditzen nion ... lehenago borda guziek baizuztela etxeak karrikan eta lehenago sorginekin izitu-ta herrira , orain igual Urritzatekoak ez ziren etorriko, baino hemen bertze aldekoak denak karrikara lo egitera etortzen zirela, hori aditu diot nere aitetxi zenari, lehenago etortzen zirela lo egitera ..., nik ez dut ezagutu izan baino etortzen zirela denak izituak sorginekin karrikara lo egitera.


Maricarmen: Lehenago erraten zuten lamiak izaten zirela, nere adineko andreak ere. Amak erraten zatan “ez gan harat porque lamiak han egoten dira ta “ hau ta hura... Lamiak, bai, hor egoten zirela, haurrak sartzen zirela, gaten baziren haurrak, gazte adinekoak, sartzen zuztela urean. Xorroxinen, bai, nere amaren denborakoa da, bai, lehenagokoa, baino ez dakit norbaitek asmatua.


Bidenabar, lehenago erreketako “putzuak” OSINak deitzen ziren, hortik ZORROTZ-OSIN = Xorroxin.

Miguel Dagerreri (Gorostapoloko Xisperrikoa) aditutakoak:


Xorroxingo osin/putzuaren azpian lamiak bizi omen ziren.

Lamiek makil batekin kaxka batzuk eman eta putzua bi aldetarat edekitzen zen. Iduzkia egiten zuelarik, Xorroxingo osin ingurura iduzkitarat ateratzen ziren eta elkarri zorriak kentzen aritzen

omen ziren. Neska xarmantak izaten ziren lamiak.

Gauez, animalia forma hartu eta herrirat hurbiltzen ziren. Herritarrak, animaliak ikusi eta izitzen ziren. Eskopetak hasi

ziren sasoian, animalia forma hartua zuten lamiak tiroz hil eta

hola akitu omen ziren lamiak.


Segitzen duen kontua Baztango bertze lekuetan (Arizkun,Oronoz) kontatzen da ere, naski, leku izenak aldatzen.




Lamiek erditu behar zutelarik herriko emaginen laguntza eskatzen omen zuten.

Behin batean, lami bat haur egiteko zegoela, Senpereneko emaginari laguntza eskatu zioten eta harat gan omen zen Xorroxingo osin azpirat lamiari erditzen laguntzera.

Lamien “etxean” zegoela, lamiek egindako ogi eder bat ikusi,

eta bere baitarako pentsatu zuen: “Ogi honen puskatxo bat sakelean sartu eta Senperenera eramanen dut, etxean ikus dezaten nolako ogi goxoa prestatzen duten lamiek”. Eta hola, ixil-ixilik, lamiei baimenik eskatu gabe ogi puska bat sartu zuen sakelean.

Hiru egunez lamien artean egon ondotik, lamia eta bere haurra ongi zeudela ikusirik, emagina Xorroxindik etxe alderat abiatzeko tenorea heldu zen.

Lamiak kax-kax-kax makilarekin osina jo zuen, baina putzua ez zen edeki. Berriz ere makilarekin osinean kax-kax-kax jo zuen lamiak, baina putzua ez zen ireki. Lamiak emaginari erran zion:

- Zuk zerbait hartu duzu hemendik? putzua ez da edekitzen…

- Ogi puxka bat hartu dut nire etxean ikus dezaten nolako ogi goxoa egiten duzuen...

- Lamien etxetik ezin da deus ebatsi.

Emaginak ogia bere tokira itzuli zuen.

Lamiak osina kax-kax-kax jo zuen makilaz eta oraingoan bai, putzua edeki egin zen emagina atera ahal izateko. Emagina bere etxera kontent itzuli zen.


Are gehiago, lamiek Gorostapoloko etxei ezinenak/goitizenak jarri zizkieten:

  • Ixtilartea, xamaniko xar (xamaniko = txaleko)

  • Arginenea, ile puzin

  • (I)turraldea, urre xarrentx

  • Otondoa, haurrek eder

  • Iruin, atso belaun buru haundi

  • Bikondoa, potro bildots

  • Irabarnea, jokolari

  • Barrantxea, ateak erek

  • Maxkonea, ateak ets

  • Xixperria, araune (harat-hunet)

Maider Navarrok Gorostapoloko Xixperrian bizi zen Miguel Dagerreri (1917) aditutakoak



Jarraitzen duen istorioa zahar zaharra da, eta Baionako periodiko batean , "Le Phare des Pyrénées”, agertu zen 1842.eko Uztailaren zazpian. Mundu magikoarekin lotura duenez, hemen jartzen dugu : Erratzuko inguruetan bada iturri bat zeinen ura sinisten baita arras ona dela min batzuk sendatzeko eta kostunbre zahar baten arabera edan behar da ur hori Sanjuanen bezperan.

23 eta 24 arteko hilabete honetako gauan (1842. eko Ekaina) frants herritar aunitz urrundik etorriak bideratu ziren iturri horretara eta haietako 12 atakatuak izan ziren Baztango 24 espainolez, zanpatuak eta arropaz eta diruz ebatsiak. Lau geratu ziren hilak bezala lurrean eta bertze zortziak altxatu ziren oihan batean eta esperatu zuten erasotzaileak gan artio, orduan itzuli ziren eta bizkerka beren lagun kolpatuak Aldudera eraman zituzten , han non lehen kuidadoak eman baitzizkieten...”


(Norbaitek aditu balime du zerbait Erratzuko iturri batendako holako “propietatekin” eskertuko nioke bere informazionea, Xorroxin ez bazen ! erratzu@yahoo.es)


Eta hau da akabaila. Eskerrak eman behar beraien pazientziarengatik lagundu didatenei: Maricarmen Auzqui, Julio Irungaray, Izo Dolores Ballarena, Angelina eta Elisa aizpak, Juan Jose Navaridas eta Mercedes Erregerena. Eta betikoa

                           Gaizki erranak

                              barkatu,

                           ongi erranak

                           bertze bati

                             kontatu.











No hay comentarios:

Publicar un comentario