jueves, 22 de agosto de 2019

Baztan.Hasmenta: 5 - Baztandarrak, Jaunak


Ez da gure helburua Nafarroako historia kontatzea, Baztangoa baizik (hobekio errana, ideia batzuk azaltzea) baino biak lotuak daude eta Nafarroarena garatzen den neurrian modu berean Baztanena hortaz , printzipioz, Nafarroan gertatu ziren gauzen arabera holaxen kontatuko ditugu Baztanenak.


Nomenklatura: Etxeak Baztanen artominten, aspaldi gabe, izena eta izana ematen zizkien baztandarrei, eta etxeen etxea, Baztan: BAZTAN baztandarren ETXEA da. Baztan erraten dugularik Baztan ibaiak edo ur-haundiak biltzen duen arroa da, hau da, Auza, Gorramendi, Atxuela, Unboto, Legate, Larrazu, Abartan, Saioa, Artesiaga, Argintzu, Argibel, Urruska... mendietarik etortzen diren erreka guziek egiten dutena: Baztan Harana edo Ballea.
Hortik aparte badira erreka batzuek ez dutela jotzen Baztan ibaira. Urritzate eta Aritzakun aldeko errekak Urbakuran elkartzen dira Baztan Erreka sortzeko, Bidarrairat gaten eta han Errobi (Nive) ibaiari lotzeko.
Urdazubin Orabideatik etortzen den errekak Ugaran (Nivelle) ibaia sortuko du Donibane Lohitzunen itsasoarekin elkartzeko.




Bertze hitzekin, Baztan erraten dugularik ez da bakarrik berezko Baztan Harana, iparraldera gaten diren dermio horiek ere: Urritzate, Aritzakun, Orabidea, Urdazubi, Zugarramurdi baita Añoa ere. Gaur egun Urdazubi, Zugarramurdi eta Ainhoa entitate apartekoak dira baino gu kontatzen ari garen denboretan Baztango Dermioa / Terra de Baztan, holakoa zen.

Poliki polikitto datu gehiago daukagunez, Baztango historia argitzeko, edo nahasteko, hiru multzoetan banatu ditugu gure kontuak: Jaunak, Eliza eta Herria Baztanen 1441. urtera artio.




Iruñeko Biblia, 1200: Jauna



Eta jaunekin hasiko gara.

Nomenklatura: Jaunak, ene ustez aitzineko mendeetako gure gerra gizonak/gudariak ziren, jendaki/ahaide artean Nagusiak eta denborarekin Cabos de Armeria baita “Palacianos” deituak izanen direnak, gaixtoendako “jauntxoak”. Beraien etxeak “jauregia” izanen dira, “palacio” erdaraz.


1004/1035 Antso Gartzia III.a,Haundia, Iruindarren erregea

1025. urtean Antso Gartzia Handiak, Iruñeko erregea, Baztango “tenentzia” sortuko OMEN zuen eta “tenente”-tako Semen Ochoaniz , Iruritako Jauregizar dorreko jabea, izendatu zuen. Bertze hitzekin, politikoki nafarrak (bon, iruinxemeak edo pamplonicas) bezala agertzen gara lehen aldiz.
Erregeak norbaiti ematen zion honor/ohore bat, hau da, dermio bat ( hiria, herriak edo harana), tenentzia, non harek, norbait horrek, tenenteak, betetzen zuen erregearen funtzionario baten lana: justizia egin, petxak/zergak kobratu ( zergaren/petxen erdia Erregearendako eta bertze erdia Tenentearendako) , afera militarrak burutu, hau da, kontrol “polizial” bat eduki eta gerra izatekotan errege armadaren partaidea izaten.
Baina ohore hori ematen zion bezala, erregeak kentzen ahal zion, hortaz zintzo zintzo ibili behar gure tenentea.
Bidenabar, batzuendako “tenente” hitza, baita “tenent” edo “teniente”, “vicecomes/ bizkondea” da ( holaxen idazten dute iparraldeko eskribauek ) eta hortaz Baztan bizkonterri/bizkondado bat bihurtzen. Uste dugu ez dela egokia hitz hori zeren titulo hori nafar Nafarroan ez baitzen ia erabiltzen eta agertzekotan kuriositate modukoa, “Baigorriko bizkondea” errateko.
Gure Semen Otxoanizek hartzen du “Baztan” izena, baino horrek ez du erran nahi Baztan harena zela, haranaren jabea zela, kontra, Baztanek ematen dio izena zeren bera bezalako “jaun” gehiago baitziren Baztanen.
Ehun urte beranduago, 1191. urtean, Cartulario batean agertzen dira urte berean...” Garssia de Baztan, tenente Diacastelum... Garcia de Oriz tenente Baztan...Fortunio de Baztan tenente Ergam...”. Hau da, bi Baztan Baztandik kanpo tenenteak eta Baztango tenentea kanpokoa. Berriz diogu, tenentea kargu bat zen erregeak emana.

Bakarrik zagoela gure Semen Otxoaniz, bertze izenez Otxoiz edo Otxoaiz ? Bai to! Bere inguruan “milites”-ak izanen zituen. “Milites”: gerra-gizonak, gudariak, armatuak, zaldi eta kasko batekin. Momentuan ez dakizkigu izenak baino agertzekotan ikusiko ditugu milites horiek gure Ahaide Nagusiak/Cabos de Armeria izanen direla, los palacianos, jauregikoak .

Iruritako Jauregizar






Nor dugu Semen 

Otsoaniz? Dugun 

informazionearen 

arabera , eta dena 

leienda ez bada

gure Semen


Iruritako Jauregizar jauregiko nagusia izaki, 

1.000. urtearen inguruan ezkondu 

zen Doña Munia-rekin, Castro Urdiales, Soba eta 

Ruesgako Anderea, Baztandik 200 kilometroetara eta 

autopistarik gabe.


Nola da posible, hala izatekotan ? Badakigu momentu 

horretan Iruñeko Erregeak Bizkaia eta Castro Urdiales 

kontrolatzen zituela. Alta política dirudi. Ibiliko ziren 

gure Semen eta Munia Erregearen kortean? Elkar ikusi 

eta “amodio beroa” sortu haien artean? Pasa zioten 

“mandatue” Doña Muniari? Ez dakigu eta zozokeri 

galantak erraten ahal ditugu baina pentsatzea gure 

Semen Baztango “tenentzia” sortu baino lehen 

lanean/borrokatzen ari zela Iruñeko erregearendako eta 

ez Ipar Waskoniako Dukearendako ez da idei zozo bat.


Hala ere, badira historialariak diotenak aitzineko 

kapituluan ikusi dugun Santxo Willelmus-ek ,Waskoniako 

Dukea, Baztan eman ziola Iruñeko erregeari saria bezala 

momentu batean Akitaniako Dukearen kontra ari zelarik 

Iruñeko erregeak eman zion laguntzarengatik. Betikoa, 

datuen falta, baina argi dago Iruñeko menpekoak bihurtu 

zirela orduko baztandarrak.

Zer gehio dakigu Semen Otsoaniz de Baztanendako?

Iruñeko Erresuma, eta gero Nafarroakoa, inguruko 

erresumak bezain klasista zen. Goi goitian, noblezia 

altuena, seniores edo barones ziren, Nagusiak, gero 

milites/zaldunak , segidoan infantzonak/aitonen semeak, 

libreak , jende libre arrunta, frankoak, ruanoak, 

merkatariak, denen azpian petxeroak eta azkenak eta 

hondarrak mezkinoak edo collazoak, ia esklaboak. Bon, 

eskala honetan gure Baztangoa Semen Otsoaniz la crème 

de la crème , senior edo baron, goitiago ezin.

Tradizioak dio Iruñeko eta gero Nafarroako Erregeak 

bihurtuko direnak hamabi kontselari zituztela beraien 

inguruan, hamabi seniores/nagusi, horien artean, Baztan

Baina argi izan, honore/ohore hori Erregeak ematen 

zuen/zien, ez Baztanek. Urteekin “seniores” edo 

“barones”-en ordez “ricos omes” hitza erabiliko da.

Doikebe, baron/senior izatea hereditarioa suertatzen zen, gure kasuan izena Baztan izanen da eta Baztan saga edo ahaide bat dugu: Ikusiko dugunez, denek hartzen dute deitura edo apellidoa beren aitaren izenetik IZ edo EZ gehitzen , hau da , aita Semen, semea SemenIZ, aita Fortun, semea FortunEZ eta gehituko diote “de Baztan”. Hortaz dakigu Semen Otsoanizen aita Otsoa deitzen zela.

( Norbaitek gehiago jakin nahi badu, “Baztan: Señores de Baztán”-Auñamendi. Baita “La Vasconie” – J.Jaurgain ere. Interneten. Bidenabar, izenak nafar erromantzez agertzen ahal dira , gazteleraz edo latinez: hortaz hainbertze bariante izen berarekin)

                        Semen Otsoaniz                  1025
                        Gartzea Semeniz                 1040
                        Semen Garceiz                    1051
                        Maria Semeniz
                       + Furtun Ennekonez             1098
                        Semen Fortunez                 1119
                        Hil zen ondorengorik gabe
                        Pedro Furtunez                  1120
                        Pedro Pedriz                      1135
                        Santxo Pedriz                    1140
                        Petrus Santxez                  1190
                        Joanes Petriz                    1208
                       Gonçalvo Ibañez/Juanez    1254/76



Otsoak

Eta berri hauekin lotua, oraingoz, lehen izen baztandarrak : Otsoa, nolakoa bertzenaz gerra-gizon izanez, eta bere semearena, Semen, omen Baztango lehen tenentea.
Lehen tenenteari, nola deituko zion bere amak ? Semen/Xemen/Jemen/Jimeno/ Eximinio? .
Eta lehenbiziko andere baztandarra? Oraingoz, Maria.
Bidenabar, zerrenda horretan agertzen direnak dira senior/baron/rico-ome tituloa dutenak, horrek ez du erran nahi “Baztan” gehio ez direla, badituzte jendakiak, ahaideak naski eta izen bera hartzen dute: Garssia de Baztan, Furtun de Baztan, Rodroric de Baztan ...

1032. urtean Santxo Guillermo, Vasconiako dukea, hil zen semerik gabe eta Elizaren konplizitatez, omen Bordeleko eta Auch-eko apezpikoarena , Austindo, Vasconia Citerior/Bertze-aldeko Vasconia Akitaniako dukearen azpian geratu zen. Gero Wasconia hori Gaskoinia (Gasconha gaskoineraz , Gascogne frantsesez eta Gascuña erdaraz) bihurtuko da.
Ez da ahaztu behar : uaskon = waskon = gaskon = kaskoin.

Horrek Baionako elizbarrutia politikoki bitan banatzen du, alde batetik Baiona eta haren ingurua eta bertze aldetik Iruñeko erreinuan agertuko diren dermio berriak: Donostia aldea, Oiartzun, Bortziri, Malerreka, Baztan, Baigorri, Ortzaize, Arberoa eta Garazi. Bi “zonalde” hauek politika diferentea daramate. Akitaniako dukearen menpean geratuko dena Lapurdi bihurtuko da eta Akitaniako historia jarraituko du.

Eta iruindarren erresumaren historiak aitzinat darrai:

1035/1054 Gartzia Santxez III, Iruindarren erregea

1054/1076 Santxo Gartzes, Peñalen, Iruindarren erregea


Peñalengo erroitza edo amildegia
1035. urtean Santxo Gartzia, Haundia, hil zelarik bere erresuma banatu zuen haren semeen artean eta Iruñeko erregea Gartzia Santxez suertatuko da eta honen ondoren Santxo Gartzes, Peñalengoa deituko zaiona historian, zeren han , Peñalen-en, bere haurrideek erroiztu zuten. Zer ba? Alde batetik zimur hutsa omen zelakotz eta dirudienez ere Iruñeko leinuek nahiago zutela Aragoiko politika expansionista, eta gisa honetan, hau da erregea erroizten, Aragoiko erregea Iruñekoa erregea bihurtu zen.
Hala ere Erregea “zendu” baino lehen, 1066. urtean, bada konstantzia Baztan dela Iruñeko “tenentzia” bat:
Senior Eximinio Garceiz in Baztan, testis/lekukoa,
hala zion Leireko kronika batek, 1066.eko Ekainaren 25ean. Eta orain bai, orain erraten ahal da seguru historikoki Baztan Iruñeko erregearen menpean zagoela.

Iruñeko Biblia, 1200: Erregearen nobleak, Baztan eskuinean.
Zer gehiago diote orduko kronikek ? Holako erranak : “Sancius et suos barones, haien artean Baztan. Eta “Seniores cum militibus suis/beren gerra-gizonekin”.

Iruñeko Biblia, 1200. Milites/gudariak.

Bi erranaldi hauetan laburbiltzen ahal da nola zen orduko Nafarroako estruktura politikoa eta militarra: Buruak, errege Sancius, badituela bere inguruan jaun potenteak, barones edo seniores, eta hauek aldi berean haien inguruan beraien gudariak, soldaduak: hau zen Erregearen armada, Iruindarren erresuma defenditzen zuena, zeren etsaiez inguratuak baitzagoen, aragoiarrak ekialdean, musulmanak hegoaldean, kastelauak mendebaldean eta gaskonak (frantsak edo ingelesak) iparraldean; batez ere kastelauak eta aragoiarrak, zeren noiznahi bazen pakturen bat Nafarroa haien artean partekatzeko.
Eta historiak darrai, erregea erroiztu ondoren, baztandarrak “mañoak” bihurtuko gara.

1076/1094 Santxo V.a Aragoiko eta Iruindarren erregea

1094/1104 Pedro I.a .Aragoiko eta Iruindarren erregea

1104/1134 Alfontso I.a Borrokalaria.Aragoiko eta Iruindarren erregea.

Eta 1076. urtetik aitzinat Aragoiko erregeen menpean bizi ziren irunsemeak baita baztandarrak, eta gisa honetan 1104. urtean gure erregetako Alfontso I , Borrokalaria, izan genuen. Honek espansionista zenez lurralde gehio konkistatu zuen, haien artean 1119.urtean gaur egun Nafarroako Erribera dena, eta dermio horiek birpoblatzen borrokalarien arteko jendearekin, etorkinekin (Aragoikoak? nafarrak?) eta Al-Andalusetik etorritako kristauekin.

Urte berean, dokumentu batean, Erregeak, Alfontso/Adefonsi, donazione bat egiten du eta azkenean:

Signum Adefonsi regis.(erregearen sigilua) Testes huius donationis ( donazionaren lekukoak):..... senior Semen Fortuniones de Baztan.

Denbora aitzina doa eta 1132. urtean Zangozan Alfontsok dio : "Regnante me, Dei gratia, in Aragone et in Pampilona, et in Superarbi et in Rippacurcia et in Pallares, sive in Arande sive in Alava et in Baztan".
Zer interesa zuen markatzeko Baztango erregea zela ere? Ez dakigu, dirudienez aurreko urteetan (1131) Baiona setiatzen ibilia zen eta Baztanek bere balorea erakutsi omen zuen: geopolikoa? militarra? Edo mezu bat Akitaniako Dukeari adierazteko nork agintzen zuen Baztanen? Ez dakigu.



1134/1150 Gartzia Ramirez,Berrezarlea,Iruindarren erregea

Baino errege Alfontso Borrokalaria hil zelarik bi urte beranduago , bere erresuma guzia frailei herenziaz uzteak ekarri zuen erreakzione bat hori gerta ez zedin eta Iruñeko apezpikua, Leireko abadea baita Iruñeko “seniores” bildu ziren eta Gartzia Ramirez, Tuterako eta Monzon aldeetako magnatea, Iruñeko erregetako “elevatus fuit/ goititu zuten ezkutuaren gainean. ”Pampilonenses eta navarri ... elegerunt super se regem nomen Garsian Ramiri”.
Holaxen , 60 urte beranduago, baztandarrak “pamplonicas” berriz.
Gartzia Ramirezen sinadura

Hala ere, Ramirezen denboretan, 1134/1150, Iruindarren Erreinua izan zen Castillako   protektorado”  bat, eta “emperadoren” menpean jarri zen. Enperadorea? Alfonso VII, Castillakoa. Berez, Erromako Elizarendako Gartzia Ramirez ez zen REX/erregea , DUX/dukea baizik eta Nafarroa Castillako dominio bat.

1150/1194 Santxo VI.a, Jakintsua, Nafarroako erregea

Baino enperadoreak eta erregeak ere hiltzen dira eta Ramirezen semea Antso VI.ak, Jakintsua (edo Abila?), lortu zuen , aprobetxatzen Castillako eta Aragoiko errege berriak gazteegi zirela, berriz Erregea izatea, Elizak onartua (lehenago Erromako Elizarendako bakarrik “Dux” zen, ez “Rex”) eta nomenklatura aldatu: Nafarroako erregea izendatuko du bere burua, horrekin markatzen ez zela “baronen/jaunen” arteko nagusia baizik nafar guzien erregea, “Rex Navarre”.
Urtea ? 1162.a. Eta baztandarrak iruindarrak, iruinxemeak, pamplonicas izatetik nafarrak izatera pasa ginen.
Dena den, dena ez zen izan hain polita, barones-en artean batzuek taldez aldatu ziren eta Castilla edo Aragoirekin ganak ziren. Momentuko ricos omes, noblezia garaiena, hamabidak, nagusiak, Almoravid, Lehet, Gebara,Urroz, Rada, Bidaurre, Cascante, Monteagudo, Mauleon , Aibar, Subiza eta Baztan... erregearen alde eta ondoan edo inguruan agertzen dira, hamabi, apostoluak , hilabeteak eta Frantziako Pareak bezala, leiendako soinuarekin.




Ez dugu Iparraldea ahaztu behar. Mende honetan Elionor, Akitaniako Dukesa baita Lapurdiko Anderea ere , 1137. urtean Frantziako erregearekin ezkondu zen, beranduago dibortziatzeko eta 1152.an Ingalaterrako erregearekin ezkontzeko . Ta ? Ordura artio Baztanek Lapurdi aldean izan zuen muga Frantzia izatetik Ingalaterra izatera pasako da eta hirurehun urtez ingelesak gure barrideak izanen ziren.

Imajinarioa: Richard, errege farfaila
 Ehun Urteko gerra akitu artio 300 urte beranduago, 1451, Baiona, Lapurdi baita Zuberoa eta inguruko konterriak ingelesen eskuetan egon ziren.
Ingalaterrako erregea hil ondoren, Elionorren seme zaharrena, Richard Lion-Heart /Lehoi-Bihotza /Corazon de Leon/Coeur de Lion bihurtu zen Ingalaterrako erregea baita gure iparraldeko inguruko jaunen jauna ere. Doike, iparraldeko jaun horiek ez ziren fidagarriak eta 1177. urtean Richard Lion -Heart Lapurdin agertu, Baiona setiatu eta konkistatu, hiria Lapurdiko konterritik bereizten, eta Garaziko lurraldetaraino ailegatu non Donezaharreko gaztelua kasatu baitzuen inguruko jaunak “baretzeko”.
Hemen erran behar, doikebe, jende berria etorri zela Baionara Gaskoinatik batez ere eta hiri kaskoina bihurtu zen ordura artio “euskal lurraldearen hiria” izan zena. Eta erran dugunez, ez bakarrik kaskoin, baita ingelesa ere bihurtu zen ere.

Thomas Walsingan-ek, XII. mendean zioena, "basclos ut 

terram Basclorum, cui caput / zeinen hiriburua est civitas 

Bajonae", iragana bihurtu zen.


Segitzen dugu gure Iparraldearekin. Datuak ez dira 

argiak. Doikebe Santxo Jakintsuak ezarri zuen Garazin 

(Garazi = Size = Cisa) “tenente” bat, Martin Ttipia, 1189

urtean eta gero bere alaba Berengelaren dotean 

Donibane Garaziko gaztelua sartu zuen. Norekin 

ezkontzeko bere alaba ? Ingalaterrako erregearekin. Bai , 

1191. urtean esposatuko zen gure Berengela Richard 

LionHeart/Lehoi-Bihotzarekin, Ingalaterrako erregea 

eta Akitaniako Dukea Limasol-en, Txipren ! gurutzadara 

joaten ari zirelarik.

Pixkat beranduxago, 1196. urtean Amikuze-Oztibarreko 

jaunek onartu zuten Iruñeko erregearen senioria

Richarden eskua?

Eta urte horietan lehenago erran dugunez, 1191.ean, Garssia de Baztan, tenente Diacastelum... Garcia de Oriz tenente Baztan...Fortunio de Baztan tenente Ergam...

Eta historiak darrai.

1194/1234 Santxo VII Azkarra, Nafarroako erregea

1200. urtean, Castillak Gipuzkoa konkistatu zuen, ziztuz 
jaun iputzak haren alde jartzen eta horrek itsas aldeko 
ate gabe utzi zion Nafarroari.
Nola konpondu afera? Baiona. Baiona bihurtuko da Nafarroako portua eta erromatarrek erabili zuten bidea orduko merkatari nafarrek segituko dute erabiltzen, Iruñetik Baztanen barna, Amaiurren peajea pagatu, berriz Ainhoan eta Baionarat.

Bertze kapituluan erran genuen bezala, Baionako portua 

ibai-portua zen, ez itsasokoa edo kostaldekoa. Kontatzen 

ari garen urteetan Aturri ibaia ez zen gaur egun 

itsasoratzen den lekuan akitzen, Baionatik 40 kilometro 

inguru iparralderago baizik.







Berez, Aturri ibaiak behin 

Baiona hiria gibelean  hiru 

kilometrora uztean , 

iparralderat biratzen zuen 

eta 15 kilometro inguruz 

kostaldetik paraleloki 

zihoan, eta behin 

Capbreton iragana 

ezkerrera jo eta urak 

Bizkaiko Golkoan 

isurtzen zituen. Momentu 

batean , 1517. urtean, are 

iparralderago gana zen ibaia,

Labrit aldera, eta horrek 

ibaiaren nibela jautsi arazi zuen. Nola konpondu afera? 

Kanal bat egin Baionatik itsasora, Bokale, eta hola egin 

zuten 1578, Urriaren 25ean. Eta hau da guk gaur egun 

ezagutzen duguna.

Iruñeko Biblia, 1200: eskuderoak.

1203. eta urtean, Agramonteko jaunak bere menpeko 27 

zaldunekin, milites, Iruñeko senioria onartzen du haien 

artean Sanz Arnalt de Baztan...” et jurauerunt cum 

Bibiano de Agramont supra librum et crucem

XX et VII (27) milites... (haien artean) Sanz Arnalt de 

Baztan ... in castello de Agramont.”
Agramont? Nafarroako iparraldeko puntaren punta.


Gipuzkoa galdu ondoren, ezagutzen dugun Nafarroa definitzen ari da: Ultrapuertos/Tierra de Vascos ( gaurko Nafarroa Behera), Nafarroa nuklearra (Iruñerria, Lizarra, Sakana, Zangoza, Tafalla, Pirineoetako Haranak, Sonsierra) , Bidasoa (Baztan, Malerreka, Bortziria) eta Erribera.

Erregearen sigilua: Arrano Beltza

Eta historia eta denbora beti aitzinat. 1212. urtean, Gurutzada Saindua konbokatu Erromako Papak mairuen kontra eta Santxo Azkarrak adixkidetu behar bere etsai kristauekin Miramolinen kontra gateko, arras gogo guttirekin. Kronikek diotenez (kastelauek eskribituak) Nafarroako erregeak bakarrik 200 zaldun eraman zituela berarekin, “el sequito del Rey Fuerte”. Nor ziren zaldun hauek? Argi dago momentu honetako tenenteak eta “milites”-ak izan behar zirela. Suposatzea han zirela Rodericus de Baztan, Xemen de Baztan, Furtun de Baztan, Joanes Perez de Baztan edo Martin de Ugalde ez da idei ero bat. Bon, hola dio Altadillek, batek daki.
Navas de Tolosan topatu ziren bi armadak. Eguna kristauenena izan zen, harrapaketa ere, Nafarroako erregea izigarriz aberastu zen eta pentsatzekoa, bere “sequito-a” ere.


Markes Santa Cruz
Dirudienez han borrokan egon zirenei, beraien armarrian San Andreseko gurutzeak armarriaren inguruan jartzen ahal zituztela. Eta holakoa da Baztan sagako Jauregizarreko armarria.
(Gehiago: “El sequito del Rey Fuerte”. Julio Altadill, Interneten)


Eta historiak darrai, geldiezina: 1230/31 urtetako dokumento batzuk badira non jendeak Urdazubiko monastegiari donazioneak egiten dizkio eta lekukoen artean zaldun baztandar batzuk agertzen dira: Arizkungo Urtalko/Utalko, Erratzuko Ugalde eta Basaburuko Zozaia.
Egonak ziren Navas de Tolosan? Batek daki.

Erregea hil, semerik ez, eta bere iloba erregea. Champagnekoa zen. Izena Thibalt, Theobald, Teobaldo.

1234/1253 Thibalt I.a, Nafarroako erregea

Nafarroara ailegatu eta nafarrek behartu zioten foruak zin egiteari: Fuero Antiguo: “... los fueros que ha el rei de nauarra con sus nauarros et los nauarros con el rei.../Nafarroako erregeak dituen foruak bere nafarrekin eta nafarrek erregearekin...”, denboretarako Europako errege konstituzionalena. Foruak? Legeak.


Thibalten sanchetea. 1234.

Hala ere, holako modernitateak ekarri zuen, hasteko eta inportantena, Erresumako kontuak argi eta garbi izatea eta lehenago “tenenteak” zirenak orain “merinak” eta “balleak/baileak” izanen dira Nafarroa meriania/merindadetan antolatzen. Honek ekarri zuen aitzineko kasta goihenaren arrenkura zeren postu inportantenak berak bere herritik , Champagne, ekarritako funtzionariendako, seneskalak, izanen ziren.

Kuriositate bat: 1234: “Et Petrus Remigii episcopo in Pampilona. Et eius fatre (haren anaia) , Johanni Petri de Baztan alfferis in Nauarra, pro manu nostra tenente Lagardiam.”
Hau da, Nafarroako alfereza, Baztan eta bere anaia Iruñeko apezpikua!


Etorri den erregea, Thibalt, hasiko da zirikatzen gure barride ingelesak. Horretarako gazteluak ornitu : Baztanen ba ziren bi gaztelu, Amaiur eta Azkar eta parean baino muga berean, Ingalaterrako erregeak bazuen bere gaztelua, Mondarrain.


Eta hemen kuriositate bat: Urdazubiko fraileek “zaintzen” dute Lapurdiko muga zeren Azkar gaztelua haiena baitzen eta naski, soldaduak abadeak pagatuak: 1234. urtean “Item vna carta sieyllada ...del abbat de Urdays (Urdazubi) non Urdazubiko abate horrek eta konbentu osoak ... onartu zuten ... que como el rey don Thibalt lis ouiese dad por ... deposito su castieyllo que dicen Arzquer (Azkar) a goardar/zaintzeko... el dicho castieyllo sin contradicion ...
Sangossam (Zangoza) anno domini mºccºxxxºiiijº (1234).
Non dago Azkar gaztelua? Urdazubiko Azkar mendixkan, herriaren gainean.


Ainhoa/Añoa

1238 Sepan todos que... io Johan Perez de Baztan vendo a vos, (nik Johan..de Baztan saltzen diot) mi seynor don Tibalt... rey de Nauarra el peage d'Aynoa (Ainhoako peajea nere nagusiari) por quaranta milia sueldos de sanchetes ( 40.000 sueldotan) ...
Datum apud Pontem Regine (Garesen emana), mense aprilis A.D. milessino duocentesimo tricesimo octavo.

Baino Nafarroako iparraldeko dermioak ez ziren ongi finkatuak oraindik.
Urte hauetan Ultrapuertoseko nafarrak nerbiostuak daude. Hango jaunak baita Nafarroako erregea inguruko lurraldeetan , ingelesen dermioetan, interesak zituzten ere: Lapurdin, Landeetan eta Zuberoan, batzuk ingelesen alde, bertze batzuk kontra. Holakoetan Ingalaterrako interesak, Baiona batez ere, talka egiten du Nafarroakoarekin eta gerra lehertu zen Ingalaterra eta Nafarroaren artean, ingelesek itsasuntzi nafarrak erre ondoren eta ingelesen seneskalak Urdazubiko gaztelua, Azkar, atakatzen. Thiobalt Iparraldean sartu zen, Baiona eta Lapurdi zigortu, ingelesek Urdazubi eta Amaiur atakatu, azkenean eta hondarrean bakea sinatzeko: Ainhoako Ituna, 1248. urtean, Azaroak 6, Ainhoan elkartu ziren Thibalt , nafarren erregea, eta Simon de Monfort, Leicesterreko Kontea, ingelesen partetik.
Momentu honetan erraten ahal dugu Nafarroa historikoaren mugak finkatu zirela, komertzialki Baionak Nafarroako itsas-portua segituko du izaten eta Ainhoa bi erresumen artean "partekatua". 1369. urtean oraindik ari da Comptos-i pagatzen baino dirudienez Lapurdiko inglesena  izanen da frantsak han sartu ziren artio 1.451. urtean. Bidenabar, Montferrant/Mondarraingo gaztelua Nafarroarendako pasako zen, prezeski, Baztanendako.
Mondarrain? Ezpeletaren gainean. Berez bere izena Montferrant zen: Burnizko (ferrant) mendia. Erromatarren denboretako minak badira. Monte Ferrandi, Montferrant, Mont-errant hortik Mondarran eta gaur egun Mundarrain/Mondarrain. Mondarin ere deitu diote eta azken aldian puristaren batek Arranomendi deitzen dio.
Mondarrain Lapurditik ikusia
Poesia pixkat: Ezpeletar batek Ameriketara gana , hala kantatu zuen
          Mundarrain-mendi, nihondik ezin naiteke
               Bizi munduan zu maiz aiphatu gabe.
               Hor diren ithurri lore
               Guziez orhoitzen gare
               Hemen hiltzen banaiz-ere
          Azken hatsa nik zure

Data ez dago garbi, dirudienez Ainhoako paktu ondoren liskar batzuk izan zirela Nafarroa eta Ingalaterra artean eta parteek elkar-trukatu zituzten beraien “eskaerak” konpentsazione bat lortzeko. Suposatzen da 1249.eko Otsaila/Maiatza bitarte horretan nafarrek Lapurdin egin zutenari buruz dela. Datak nahasiak.

Iste sunt petitiones comitis Leycestrensis. ( Simon de Monfort, Leicester-reko Kontearen eskaerak, ingelesa)

Proponit etiam comes (konteak dio) quod durantibus dictis treugis (tregua horietan) occupavit Rex Navarre (Nafarroako erregea hartu zuela) castrum de Monte Ferrandi (Mondarraingo gaztelua), quod est domini Regis Anglie (Ingalaterrako erregerena dena) et adhuc quod detinet illud (eta oraindik atxikitzen duena).

Han zagoen jauna, Garro, bandoz aldatu zen eta Nafarroako erregearena hartu zuen.

Item dictus comes (baita ere konte horrek dio) quod tempore guerre quam Rex Navarre iniuste movebat, idem Rex combussit domum d'Espeleta ( Nafarroako Erregeak Ezpeleta erre zuela ) et desvastavit pomaria (sagardiak kasatu), combussit molendina et domos (errotak eta etxeak erre) et intulit alia dampna (kaltea). Precium V. milia sol.(5.000 sol.)

Nafarren “razzia” Lapurdin. Baztandarrak lagun? Seguru.

Hec est querela comitatis Baionensis...(Hau da Baionesen eskaera)

Item dicunt maior et communitas Baionensis (Baionako alkateak eta komunitateak diote ere) quod Rex Navarre supercepit de mala tolta quam posuit apud Maier (Nafarroako erregeak kobratzen zuela peage txarra Amaiurren) ab ipsis et mecatoribus suis XX mile sol. morl. que petunt sibi restitui.(eskatzen dute 20.000 sol.)

Kontra-erran ederra. Baionarekin duten komertzioa mantentzen da gerra izan arren, baino, gaur egun bezala “aranzelak” goratzen dituzte etsaia izorratzeko, “mala tolta”. Zer eskatzen ari dira? Aranzel horiek lehenago bezala txikitzea eta diferentzia itzulia izatea.

Estos son los clamos que a el Rei de Navarra ( hauek dira Nafarroako erregeak dauzkan eskaerak) del Rei d'Anglaterra et de su gent.

E adu se clama el Rei (Erregea kexatzen da) del Senescal que li abbatio su castieillo d'Arçar, (seneskalak hartu zuela Azkar gaztelua) priso por fuerça e lo derroco (indarrez eta kasatu zuela) e fitzo matar todos los ombres qui eran dentro (eta barnean ziren gizon guziak hilarazi zituen) e tayllar pieça a pieça (eta puskeka ebaki) , e todas estas cosas devanditas li fizo el senescal antes que el Rey entridies en su tierra (eta hori dena seneskalak egin zuen Erregea Lapurdin sartu baino lehen) e quando vio el Rei que estos tuertos li eran feytos (eta erregeak ikustean egiten zizkioten gaixtokeriak).... se movio el Rei por ir sobre la tierra del Rey d'Anglaterra. (Ingalaterrako erregeren lurraldean sartu zen)... car todas estas cosas li fueron feytas en tregoa. (zeren hau dena tregua denboran egin baitzioten) ...


Urdazubi eta Azkar


Dokumentua luzeagoa da eta “clamos/eskaerak” gehiago ditu, bakarrik Baztanekin  ikusi behar duena komentatu dugu. Ikusten da zein da “eskusa” gerra hasteko, Azkar gazteluaren suntsiketa, baita han ziren soldaduekin egin zutena ere ,“e tayllar pieça a pieça” (tayllar = ebaki, gaur egun “tajar” erdaraz) . Sobera basa dirudi, akaso gazteluko harresia izanen zen, baino lehenago “lo derroco” dio eta horrek bai erran nahi duela paretak eta antzekoak botatzea. Ufa. Batek daki.


Mondarrain Azkar kaskotik ikusia: 9 km. xori batendako


Errege honek ,Thibalt I.a, gerra eta kontu argiak aparte, poesia maite zuen ere, “Trovadorea” deitzen zioten. Eta hil zen eta bertze errege berria, bere semea.

1253/1270 Thibalt II Nafarroako erregea

Nos, don Thibalt, por la gracia de Dios rei de Nauarra, de Campainna et de Bria ...juramos por Dios ... que a todo el pueblo del regno de Nauarra... a la Eglesia et a...los ricos hommes, et a ...los cauailleros, et a ...los infançones, et a ... los francos, ... que tienga cascunos a lures fueros (haien foruak) et en lures franquezas .. entegrament...
Hemen dugu errege berria agurtzen Nafarroako gizartea edo Hiru Estaduak : Eliza, Noblezia eta Hiriak. Hiru estadu hauek erregearekin batera osatzen dute Nafarroako Cort/Korteak. Lehenagotik ziren antolatuak eta urtekin hobekiago artikulatuko dira eta denek dakigunez, Hiriak Cort-ean sartzekotan, jotzen zela gaur egungo Nafarroako Ereserkia edo Himnoa dena.

Eta nor da nor? Elizaren estaduan edo besoan Iruñeko apezpikua eta monastegiko abateak: Orreaga, Leire, Oliva, Iratxe, Irantzu , Urdazubi...

Gero Noblezia: Ricos hommes eta zaldunak.
Ricos hommes? 1255.“Ytem ... don Gonçaluo Yuaynnes de Baztan, alferiz de Navarra,... juro al rey Thibalt que lo obedeçeria et seruiria... en el mes de diciembre, en el ayno de mil et doszientos et cinquanta et cinquo.” Lehenago erran dugunez, goitiago ezin. Rico-homme eta gainera alferiz, hau da, bere armadaren burua.

Cabailleros? Zaldunak, gerra gizonak.  Jaunak edo jauregikoak/palacianos.

Eta gero Hiri Onak edo Buenas Villas: San Cernin, Lizarra, Zangoza, Hiriberri, Los Arcos, Gares, Viana, Laguardia, Donibane Garazi, Tutera, San Vicente de la Sonsierra, Corella.... Momentu batean Amaiur ere.

Lehenago adierazia, erregearen kontuak, argiak:
1266. urtekoak dira eta apunteen artean , ikusten ahal ditugu dagozkigunak, Baztangoak:

Compotus/Kontuak de Pero Garceiz lo peager/kobratzailea... per lo peage de ... Maya...
    A Sancho de Baztan, per son gages mentre que guardaua los cauals del senescal (seneskalaren zaldiak zaintzen zituen biztartean), per 8 dias et per mision del cauals 8 s. 9 d.

    Bergara
    A Pero Garceiz de Vergara por retenença de Orçorrontz (Ituren ondoko gaztelua), 4 lib per demey an (urte erdiz).
Amaiurren erregeak zergak kobratzen zituen, beretako, eta diru horrekin beretako lan egiten zuten bi jaun zaldun/caualleiros baztandarren soldata pagatzen: Baztan eta Bergara.
Mesnaders pagatz, anno 60º 5º (1265)
     Rodrigo Yuaynes de Baztan, 40 lib. Per litteras                   senescalli
     Ferrant Yuaynes de Baztan, 40 lib.
     ermano don Guonçaluo Yuainnes .
Haurrideak.

Expenderunt tornes. Anno 60º 5º (1265)
et anno 60º 6º (1266)
     A Miguel Periz de Baztan, 7 lib. 10 s. per eodem per           litteras regis
Ikusten ahal denez , Baztan familia/ahaide haundia zen. Dena den, rico-omme bat eta bakarra zen, urte hauetan Gonçalvo Yuaynes/Ibañez de Baztan.

(1266) Esta es la valença/balioa del peage... de Maya...
     A don Jenego de (E)Liçaraçu et don Sancho, son                 frayre (anaia), per 5 dias per lur espenses, 50 s.

(1266) Lo que lo rey a rendut (eman diena) als ricx ommes per las honors que lis fueri
     A Gonçaluo Yuaynes ( de Baztan) 500 lib. per eodem         (rendutz per la honor que'l preni lo rey)
Hemen ikusten duguna rico-homme baten saria, 500 libera.
Dona data
       A don Jenego de (E)Liçaraçu, por gardar los                       camins,10 lib.

Compotus/Kontuak don Johan Arnalt
Expendit frumentum (gastatu zen garia)
       A don Jenego et a don Sancho de (E)Liçaraçu, 20 k.           per metre el castel de Montferrant (Mondarrain),             per  litteras regis
       Item, eidem, per lur espenses (beraien gastuak) 18 k.         que firen en Maya.
       Al vezcomte de Baygerr /Baigorri, per sa espensa             (gastua) mentre que estiren en Maya (Amaiurren               egon zen bitartean), per 92 dias, 75 k. 2 ar.
      A don Pero Garceiz de Vergara, per son despens en            Maya, 56 k.
Expendit vinum/ardoa emana
     A don Jenego de (E)Liçarazu, 4 cargas
     A don Jenego de (E)Liçaraçu, por retenença (tenentea       izateagatik) de Montferrant (Mondarrain), 6 lib per         demey an/urte erdiz.
Hemen agertu dira Baztango bi jaun/ahaide gehio: Elizarazu eta Bergara, biak Arizkungoak eta erregeren/Nafarroaren bi gaztelu: Amaiur eta Mondarrain.
Bidenabar: Gure ustez, Lizarazu Elizarazu da, gaur egun Elizartzua dugu Arizkunen.

Holakoetan, gure erregea Gurutzadara doa bere aitagiarrebarekin, Luis IX.a Frantziako erregea (hil ondoren San Luis) Tunisiara, eta itzultzeko bidean zagoelarik hil zen Sizilian.

Eta historiak darrai.

1271/1274 Henrike I Nafarroako erregea

1274/1305 Joana I Nafarroako erregina
Urte nahasiak. 1275. urtean Gonçalvo Yuaynnes de Baztan alfferiz de Nauarra... Gehiago ezin baino...

1276. Navarreria. Expanta.
Eguna ez dakigu, urtea bai, 1276.a, eta hilabetea , Iraila. Urte honetako Nafarroako erregina, Joana Lehena , nini bat, Frantzian dago zeren Nafarroa ez da leku segurua beretako, hitzez hitz. Iruñeko hiru auzo/burgo gerran lotuak dira: Nabarreria (nafar nekazariak dirudienez) alde batetik eta San Zernin eta San Nikolas (merkatari frankoak, ofizialak doike ) bertze aldetik.
Bakoitzak ditu bere aliatuak, Nabarreriakoek Iruñeko apezpikoa, erreinuko noblezi garaia (ricos omes) eta Castillako erregea, Alfonso X.
Bertze auzokoen laguna, Philip III.a, Frantziako erregea.

Erreinuko noblezi garaia? Bai, ricos omes, Monteagudo, Almoravit eta Baztan, Gonçalvo Yvainez ( Juanes/Ibañez) de Baztan Nabarreriaren barnean setiatuak. Momentuko lekukoa En Guillem Anelers dugu, Okzitaniako trovadore bat eta bere poema batean (deitzen diote “Guerra de la Navarreria”) kontatzen du han pasa zena. Deskribatzen du Baztango jaunen jauna, ...
...E don Gonçalvo Hyvaynnes (de Baztan)  ap pendos escaçatz (bandera kuadrokariarekin)”, gero burlaire errateko ...”En la Navarreria.... trobet (topatu dut don Gonzalbo) don Gonçalvo que sap may que Merlis ( Merlin-ek (aztia) baino gehio dakiena) ..”.
Castillako armada Erreniegaraino ailegatuko da, frantsena dagoeneko Iruñean dago, Nabarreria setiatzen.
Eguna ez dakigu, Irailaren hondarrean. Atakearen bezperako gauan Almoravid-ek erran omen zien setiatuei Castillako armada Iruñeko ate parean zagoela, jendeak besta egin libratzen zirelakotz eta besta aprobetxatzen, Almoravit-ek, Gonçalvo Yvainnez de Baztan-ek eta honen semeak, Juan, Arga ibaia zeharkatu Magdalena zubiaren gainetik eta Castillara. Hala kontatu zuen bere poeman Gillem Anelers-ek, aferaren lekukoa : “ E z a la Magdalena foro lo pont passar”...


Madalenako zubia.Iruñea
Expanta (edo erdarazko espantada ?) gure Baztango jaunen jauna. Han eta orduan akituko zen Baztanen ahaide edo sagaren historia, buruak Castillara ihes egin eta han bere semea “mejoratu”, Castillako erregearen Camarero Mayor izateraino, lurrak Valladoliden emanak izan, hori bai, izena “gazteleratu” ondoren: Baztan = Bazán (erdaraz ez da “ Z T ” soinua esistitzen), eta denborarekin Marqueses de Santa Cruz, Grandes de España eta ez dakigu zer gehio.
Iruñean utzi zuen kaka? Anelers-ek eskribitua:
             “E quant cels de la vila les ne vigo anar
        lay auziratz dolor e playnner e plorar
        e ferir per las caras e pels cabels tirar
     e dir: “Sancta Maria, sias nos en enpar”.
Sarraskia erabatekoa,  totala. 50 urtetan Iruñeko Nabarrerian ez jenderik (oro hilak, bortxatuak eta urkatuak) ez etxerik, katedrala bakarrik tente.
Eta lehenago aipatu dugunez, errege/erreginak ematen zuen ohorea, rico ome, berak kendu. Goçalvoren ondasunak konfiskatu zituztelarik ez da inon agertzen Baztan edo Baztanekin deus ikusi behar duenik. Kentzen dizkioten lurrak Gesalaz, Allin, Berrueza, Lezaun, Markalain... aldeetan daude eta biltzen zituen petxak/zergak Bidaurre, Muez, Galdeano, Mendavia... aldeetan ziren. Bertze hitzekin, Baztanek eman zion izena berari eta bere familiari, ez berak Baztani.
Hori bai, bere ahaidea/klana ez da desagertuko, izena orain Jauregizar.

Gure azken Baztango jaunen jaunak, Gonzalo Ibañez de Baztan, Calahorra/Castillan hil baino lehenago testamentua egin zuen 1280. urtean: Kronista batek dio:“Testamentua egiaztatzeko badauka dilinden sigilu eder haundi bat eskuko ahurraren neurrikoa, pixkat hautsia, alde batean armarri kuadrokari/escaçatz bat dauka... eta bere inguruan eskribitua “Sigillum Gonçalvo Yuanis de Baztan”.


Sigillum Gonçalvo Yuanis de Baztan”.

Bertze aldean zaldiz, gizon bat armatua ezkutu eta ezpata goratuekin. Zaldia, armadura eta ezkutua jauntziak polita den estali kuadrokari batekin eta beraien inguruan “Sigillum Gonçalvo Yuanis de Baztan”.
Baztango armarria deskribitzen ari da.

BAZTANGO ARMARRIA
Modu sinple batean errateko Baztango armarria xake taula bat da, erdaraz diotenez un jaquelado de plata y sable, taula kuadrokari bat edo escaçatz trovadoreak zioenez. Nondik dator? Leiendak.




Bata: Antso Abarka (970/994) Iruñeko erregea izaten, kaskoinek hor nonbait preso hartu. Orduan nafarrek komando bat prestatu, preso zagoen gaztelura gan eta erregea libratu. Komando horretan baztandarrak baziren eta sari moduan baztandarrei xake taula ikur edo seinale bezala eman zien adierazteko borrokatu zutela beraien biziak jokoan jartzen xake partida batean balitz bezala.

Hemen erran behar, xakea beti kontsideratu izan dela joko bat estrategia militarrari lotua.

Bida: 1212. urtean , ekainean, Antso VII.a , Antso Azkarra, ikusi dugunez, penintsulako errege kristauekin bildu zen Navas de Tolosa/Muradal-en, Jaen, mauruen kontra borrokatzeko eta ikustean nola borrokatu zuten baztandarrek sari moduan baztandarrei xake taula ikur edo seinale bezala eman zien adierazteko borrokatu zutela beraien biziak jokoan jartzen xake partida batean balitz bezala.

Hirua: Hor nonbait irakurria, zinez. Berriz Antso VII.a, Azkarra ezizenez, Navas de Tolosan, armada kristaua beraien dendetan. Baztandarrak beraien dendan xake partida jokoan guziz lotuak behereko irudian bezala. 

Momentuko fotoa: baztandarrek jokoan (he,he)
Bapatean “Arma, arma!”, partida utzi zagoen bezala, armak hartu, mauruak zafratu, Muhammad an-Nasir/Miramolin-en dendako kateak puskatu eta erregeari, Antso Azkarrari (Azkarrarena zioten doikebe Motela zelakoz) kateak eman gero Nafarroako armarrian jartzeko eta itzuli dendara xake partidarekin segitzeko. Gure erregea gauza guzi hauetaz hauteman zelarik, sari moduan baztandarrei xake taula ikur edo seinale bezala eman zien adierazteko borrokatu zutela beraien biziak jokoan jartzen hainbertze maite zuten jokoan bezala.

Laua : "Erraten dute damak direla, Miramolin ari zela dametan kuadril batekin, eta kuadril eken artean bazegozten bi baztandar, bat Mugairekoa eta bertzea Elizondokoa... eta etorri ziren kontrarioak eta egin zuten xutitu. Eta ... eken gibeletik lasterka gan zirelarik Miramolinek eraztuna galdu zuen. Eta esmeralda harekin egin zen Nafarroako kateak eta haien erdian dago eraztuna. Eta damekin, han ari zen jostetako dama horiekin Baztango armarria formatu zen. Baztango armarria dira damak."

1573. urtean Baztan eta Iruritako Jauregizarreko jaunaren artean auzi bat izan zen ia norena zen gaur egun Baztango armarria bezala ezagutzen duguna. Epaiek onartzen zuten Jauregizarreko etxea izan zela Nafarroan “ una de las Doce antiguas Cassas de Nobleza” eta bere armarria zela escaqueados plateados y negros ( bere inguruan, San Andreseko gurutzeak) eta Baztango Herriaren armarria escaqueados blancos y negros zela, xake taula.

Leienda gehio onartzen dira.

1305/1316 Luis I.a, Hutin/Tematia, Nafarroa eta Frantziako erregea.

Segitzen dugu gure jaunekin.

Artxiboetan holako karta dago:
Item vna carta publica ... de lo que Yenego d'Iriart de d'Osses (Ortzaize) disso et manifesto de roberias (ebasketak) . Requerido por Martin de Nas, alcayt de Maya et baylle de Baztan, facta anno domini mº cccº sexto /1306.


Naas jauregiko atea, XIII mendeakoa?

Hemen ikusten dugu erregeren zaldunen bertze funtzio bat: ordena publikoarena. Ortzaize aldean lapurrak badirenez, Amaiurko gazteluko alkaidea eta aldi berean Baztango ballea, sherifa, gauzak argitu behar.
Bertze jaun bat gehiago: Arizkungo Naas.

Bidenabar, ez nahasi “ballea” eta erdarazko “el valle”. Frantsezko “bailif”, erdaraz “baile”-tik dator (“sheriff” ingelesen artean) eta momentu honetan erregearen autoritate exekutiboa dermio batean da, kasu honetan Baztanen.

1316/1322 Felipe II.a, Nafarroako eta Frantziako erregea

1328/1349 Joana II.a Nafarroako erregina

1329.Urte honetan erreginari zin egitekotan biltzen da Nafarroako Cort bere hiru estatuekin/tres estados. Baztandik dirudienez ez da inor agertu. Bakarrik gurekin loturaren bat dutenak, Urdazubiko abatea eta Garaziko gazteluaren momentuko buruzagia, Naaseko Bernart, dira.

In Dey nomine, amen. Seppan quantos esta present carta ... de mil trecientos et vint ocho, domingo cinqueno dia del mes de março, en la ylgesia cathedral de Santa Maria de Pomplona... principes sennores don Phelipe,... rey (esposatua) de Navarra, conte d’Evreux,..e donna Johana, ... reyna de Navarra ...por fer la jura a los del regno de Navarra en la forma e manera que por la universsidat de los del regno ...e seyendo presentes (ELIZA)...don Arnalt por la gracia de Dios, obispo de Pomplona, .....e los honrados religiosos ...don Arnalt, abat del monasterio de Urdax,... (NOBLEZIA: Ricos omes) Los nobles don Johan Corbaran de Leth, alferiz,..... ricosombres del dicho regno. (NOBLEZIA: Jaunak/Zaldunak) De los caballeros don Martin Ferrandiz de Sarassa....(HIRI ONAK : Herria) .......Karitat por los de la ciudat de Pomplona, ... e Bernart de Nas por los de la villa de Sant Johan de Pie del Puerto, ...

1349/1387 Carlos II.a,Txarra,Nafarroako erregea

1351, martxoak 19, Iruñean, holako karta dugu:

..: Karlos por la gracia de Dios rey de Nauarra, conte d’Eureus. A todos ... salut. Saber fazemos que nos oydo el bono testimonio de Sancho Yeniguitz de (E)Lyçaraçu, seynor del palaçio d’Echayde, et por los... seruiçios que el dicho Sancho Yeniguitz ha fecho ..., auemosle dado ... la goarda del ...castieyllo de Orçorroz...”

Eta hemen Etxaide, bertze Baztango jaun baten jauregia/izena. Eta jabea? (E)lizarazu, bertze jauregiko semea. Argi eta garbi , haien artean ezkontzen ziren gure jaunak, beraien kasta iraunarazteko.

1355. Bertze karta bat, Breteuil-etik (Baztandik 900 kilometrotara) Frantziako iparraldean.

Karlos ... rey de Nauarra, conte de Eureus. A quantos las presentes letras veran et oyran, salut. Como Sancho Martiniz (Santxo Martinizek), sennor de la casa d’Echebelce d’Erraçu en la tierra de Baztan, nos aya humilmente suplicado que la dicha casa (eskatzen digu bere etxea), la quoal es franca e infançona ( libre eta aitonen-seme batena denez) et non debe fazer seruicios ningunos a nos ni a otro sennor, nos quisiessemos de nuestra gracia fazer palacio (ia jauregia izaten ahal den.)... fazemos saber que al dicho Sancho Martiniz ... ottorgamos (jakinarazten dugu) que la dicha casa d’Echebelce sea d’aqui adelant a perpetuo palacio, (Etxebeltzea izan dadila gaurtik aitzinat betirako jauregia) e de nuestra ... auctoridat real la fazemos e queremos que ella sea et alla el nombre e las libertades, franquezas (eta nahi dugu izan ditzala eskubideak eta libertateak) que han los otros palacios de la tierra de Baztan (Baztango bertze jauregiek dauzkaten bezala)


Gaur eguneko Etxebeltzea
Et mandamos por thenor de las presentes... non los enbarguen ni lleven algunos seruicios non deuidos por razon de la dicha casa. Et en testimonio d’esto mandamos poner nuestro siello pendient en esta present carta....

Data en Bretuyll XXVIº dia de deziembre, anno Domini Mº CCCº Lº quinto. Por el sennor rey en su conseio...

Dokumentu honen asuntua, jauregia/palacio izendatua izatea, bakarra da Nafarroako artxiboetan, baina holakoak gehio izan behar ziren non ikusten baitzen nola erregeak ematen zion norbaiti ohore hori. Kartan dio “los otros palacios...”, eta bertze jauregi horiek holako dokumentorik izanen zuten.

Guri interesatzen zaiguna, bertze jaun bat: Etxebeltze (Etxebertze?), Erratzukoa. Berak “jauregia” izan nahi zuen, hau da "palaciano", bertze jaunen eskubideak eta libertateak izateko. Zein ziren eskubide horiek?
Ez zuten “cuartel-ak” pagatzen, hau da, errege zergak. Urteko zerga lau alditan pagatzen zen, hiru hilabetero, hortaz “cuartel”= ¼ , eta nafar guziek pagatu behar.
Ez zuten ere “donatiboak, repartimientos” pagatzen,
ez zuten beraien etxeetan erregearen soldaduak aterpetu behar eta gainera Nafarroako Korteetan bazuten (jar)leku bat. Bon azken hau ez dago hain garbi. Baino ikusi dugunez, ohore hori ez zion Baztanek ematen, Erregeak baizik.
Beraien betebeharrak? Erregearen armada ziren eta berak eskatzekotan berarekin gerrara gan behar.
Gerra ez zagoelarik “lan” egiten zuten erregearendako (merina, baile, tenente...) eta hortik kobratzen zuten, baino, berriz, Erregeak pagatuak.
Denborarekin “Cabos de Armería” bihurtuko dira gure jaunak. 1628. urtean bere “Historia... del Reino de Navarra-n” G. de Gongorak dio “ en nuestros fueros no se usa ni se halla esta voz de cabos de armería (gure foruetan ez da erabiltzen ez harpatzen hitz hau: cabos de armeria)..En Vizcaya y Guipuzcoa se llaman Parientes Mayores (Bizkaian eta Gipuzkoan Ahaide Nagusiak deitzen zaie).



 Erratzuko jauregi bat: Apeztegia,
Castillak Nafarroa konkistatu ondoren, gure “jaunak” beren funtzio militarra galtzen dute eta geratzen zaiona “tituloa” (eta benefizioak) da eta Tituloarekin “Armarria edo Escudo”. Hortaz hauek diote “No porto de otro”, zer ez dute bertze batena eramaten? Armarria. Hortaz gure “jaunen” armarriak baztandar arruntengandik diferenteak dira, gaizoek ez zuten nahi Herriarekin konfundituak izatea. Bidenabar, denborarekin Tituloa erosten ahal zen.
Zenbat ziren? Ez da zerrendarik esistitzen. 1726.eko zensoan badira 27 baino hor nonbait bertze batzuk agertzen dira eta 34 zenbatzen ahal ditugu. Batzuk desagertu dira, bertze batzuk titulo erosiak eta bertze batzuk batek daki, agian faltsuak. Hala ere ez diegu beren inportantzia kendu behar eta Baztango historian bere papera bete zuten. 






Gaur egun, gehienak salduak edo salgai eta beren ondorengoak hor nonbait.











Baztango jauregiak (balizko zerrenda)

              Almandoz  Galtzaga/Beola (Tituloa erosia)
                    Jauregia
              Amaiur      Arretxea (Tituloa erosia)
                     Borda (Tituloa erosia)
             Aniz           Jauregia
             Arizkun      Arizkun (Desegina)
                    Bergara
                    Urtsua
                    Goihenetxe/Lamiarrita (Tituloa erosia)
                    Naas
                              Urtalkoa/Utalkoa/Dutelka
                    Lizarazu/Elizartzua
            Arraioz      Bikuña
                   Jauregizarrea
                   Zubiria
            Azpilkueta Azpilkueta (Desegina)
            Elbete       Askoa
                   Jaurola/Jarola
            Elizondo     Datue
                   Arretxea
                   Etxaide
                   Arizkunenea (Tituloa erosia, 1731)
                   Arozarena (Tituloa erosia)
           Erratzu     Etxenikea (Tituloa erosia)
                  Etxebeltzea
                  Ugaldea
                  Apeztegia
         Gartzain     Iturbide
         Irurita       Jauregizar
                  Jauregixuria
         Lekaroz     Aroztegia
                  Oharriz (Tituloa erosia)
         Oronoz      Arretxea (Tituloa erosia, 1675)
                  Zozaia
         Ziga           Egozkue
                  Maiora

Ingurukoak: Bertiz, Baigorriko Etxauz eta Lizarazu, Ezpeleta, Zabaleta, Azkaingo Urtubia, Alzate, Donamaria, Senpere. Elkar zanpaka hasten zirelarik, iputzak (Lazkano, Amezketa) ere sartzen ziren.

1356. Ço fo feyt en la viele de Sent Iohan dou Pe dou Port XXXI die de may, anno Domini Mº CCCº Lº sexto. Testes son .... Iohan Erratçu, escuder, e io, Guillem Arnalt de Saut, notari public par tot lo regne de Nauarre....
Kuriositate bat, Erratzu behar den bezala eskribitua.

1357. Normandiako gerra eta nola gure erregea han interesak zituenez, harat Nafarroako armada:
Numero de las compaynas que fizieron muestra tanto en ... Fontarrabia como en Sant-Johan de Luyx, por yr por mai en Normandia en servicio del seynor Rey, l'ayno Domini M 0 CCC° L° septimo.
Konpainien artean,
§ Machin de Vergara : un nombre d'armas et XXV (25) hombres a pie, en los quoales ay XX paveses et XX baçinetes .
Argi dago etxean ez bazuten gure jaunek “lana”, bertze nonbaitera lekutzen zirela.

Eta poliki polikitto datu gehio agertzen dira eta hurrengo urteetan ikusiko ditugu nor dira “los otros palacios de la tierra de Baztan.”

1359. Dokumentu hau Iruñetik dator, frantzeseraz.

Sepan todos que ... Charles (Carlos II-k) ...roy de Nauarre ... A tous... salut. ... en recompensacon des ... seruices que (eskerrak emateko)...Michiel Sanchis d’Ursue (Urtsuako Mixeli) en Nauarre nous a faiz en noz guerres (gure alde egin dituen gerrengatik),... en la ville de Meleun sur Saine ... donnons (ematen dizkiogu )... les moulins et tous les cens que nous auons en la ville de Maye (Amaiurren ditugun errotak eta zensoak), otrairen et les autres bustalizes et herbages que nous auons ou troir de Bastan (Baztanen ditugun saroiak eta belaiak), la disme de Çurauire et les cens et deuoirs a nous appartenants en trois maisons ou pais de Bastan (eta Baztanen ditugun hiru etxe), ... sur notre tresorerie de Nauarre, moitie au Nouel (erdia Eguberrian), moitie a la Nativite Saint Iehan Baptiste ( bertze erdia San Juanen).

Urtsua
Hemen dugu bertze jaun bat: Urtsua. Eta sartuko da potente. Ikusten denez jaunen estamentua mugitzen zen. Denborarekin ikasiko dugu nola Urtsuako jaunak dio hiru jauregitako jauna dela: Urtsua, Naas eta U(r)talkoa/Dutelka.

Urte hauetan, agian lehenago, nobleziaren artean hasi da holako gerra ixila, bandoak, nor-ni-baino-gehiagoka. Bizkaiatik hasi, edo haratago, Gipuzkoa, Araba, Bidasoa , Lapurdi eta Ultrapuertos-eko jaunak aliantzak haien artean egiten gero zanpaka hasteko. Hortik “eskualdun, odol bero”?

Exenplu bat: Anno domini 1359. Uztailak 5.

Garchot, Sancho Martiniz d'Arraiozeko semea, eskuderoa, Miguel Ibañez d'Azpilcuetaren kontra auzi bat paratu zuen Iruñean zeren egun horretan bere aita “en treguas” izaten, Arizkunen barna zebilarik trankil, Miguel Ibañezek atakatu baitzion “con armas esmoladas et le sacastes sangre et lo matastes”, hortaz traizioa izan zelakotz, justizia eskatzen zuen...
Benetan mokoka ibiltzen ziren gure jaunak, giro beroa.


Zozaia


Horrekin lotua, 1361. urtean badakigu nola Carlos II-ak igorri zizkien kartak eskuderoei qui sont principales de banda Mendialdean, haien artean Zozaia , Ursua et pluribus aliis montaneis et de Baztan.
Berriz, Zozaia, honetan, liskarretan.




Eta historiak darrai.
1362, septiembre 9, Orreaga. “...Karlos ... rey de Nauarra (Nafarroako erregeak) .... A todos ... salut. Fazemos uos saber que nos, fiando de (jakinarazten dizue) ... Pero Miguel, seynnor d’Ituruide, (Iturbideko Pero Migeli) ...damos la goarda (ematen diogula zaintzeko)del nuestro castyeillo de Mondarran (Mondarraingo gaztelua), en logar de Lope d’Ituruide ( Iturbideko Loperen ordez)... Data en Ronçesuailles en l’ospital, IXº de setiembre, l’aynno de gracia mil CCC LX et dos.
Hemen bertze ahaide bat, Iturbide, Gartzaingoa. Dirudienez ahaide edo klan osoa saiatu zela Erregeren serbitzian sartzea.

1362, febrero 14, Gares. “... Charles ... roy de Nauarre
A touz ... salut. Comme il soit acoustume auoir en notre Court huit notaires ( ohitura zortzi notari izatea)... les troiz, c’est a sauoir, Pascal Periz de Sangossa, Iohan d’Urssue et Iohan Yniguiz de Liçaraçu, et ou lieu de lui di ceulx troiz... ... Donne a notre ville du Pont la Roynne XIIIe iour de feurier, l’an de grace mil trois cens soixante et deux.
Eta Baztango jaunak ez bakarrik gerra aferetan dabiltza, administrazionean ere, ikusiko dugunez, beren influentziaren sarea hedatzen.

1363, febrero 18, Gares. Berriz Urtsua:
Karlos ... rey de Nauarra ... salut. ... don Miguel Sanchis, seynnor d’Urssua, cauayllero, tenga de nos quoaranta libras de mesnada por aynno ( 40 libera urtero mesnada/tropak agintzeagatik) et mas quoaranta libras de dono a vida ( 40 libera urtero bizi guzian) por aynno et las veynte libras le sean assignadas por nos por otras sobre las rientas de los molinos et censes que nos auemos en la villa de Mayer (Amaiurren ditugun errotak eta errentak...), otamen et bustaliças et herbages nuestros de Baztan (...belarrak eta sarioak) et del diezmo de Çuranies et de los censses et deueres nuestros de tres casas (eta hiru etxe...) de la tierra de Baztan, segunt por nuestras letras de dono et gracia a eill fecho se contiene. ... tenemos por bien que a eill sean assignadas las dichas sexanta libras a su vida sobre el emolument del dicho peage de Mayer (...Amaiurko peajea) et sobre el tributo del baillio de Baztan ( eta Baztango zerga).... En testimonio d’esto damos al dicho cauayllero esta nuestra carta sieyllada con nuestro sieyllo en pendient. Data en la nuestra villa de la Puent de la Reyna XVIIIº dia de febrero, l’aynno de gracia mil CCCos sessanta et dos.
Ez badugu gaizki konprenitu, Erregea erraten ari da nondik lortzen du bere dirua: Alde batetik, bere patrimonio pertsonaletik: Amaiurko errota eta errentak, edo Baztanen dituen etxeak eta saroiak, eta bertze aldetik: Amaiurko peajea eta Baztango zonaldeko (baillio) zergak edo quartelak.
Eta zertaz holako “amodioa” Urtsuarekin? Doikebe Erregeak 500 urrezko sos zor zizkiolakotz.
(Gehiago: El Capitan Pedro de Ursua...Eulogio Zudaire, Interneten)

Hurrengo informazionea “Solidaridades nobiliarias y conflictos políticos en Navarra: 1387-1464” Eloisa Ramirez Vaquero-ren liburutik ateraia gure jaunen izenak erakusteko. Batzuk errepikatuko dira, bertze batzuk berriak izanen dira eta bertze batzuk ez dira ezta adituko.

1383. Zazpi urte lehenago Larraun aldeko merina izan zena, Ugaldeko Gartzia Ibañezek auzi bat izan zuen bere etxearen barnean, hiru titulu zituenez , Ugalde, Bertiz eta  Azpilkueta, nola banatu bere bi semen artean.
1386. Urte honetan, Martin Gartzia, Iruritako Jauregizaharreko jauna, izan zen Baztango ballea.

Erregea hil, Biba erregea ! eta bertze bat bere lekuan.

1387/1425 Carlos III.a, Noblea, Nafarroako erregea

1410. urtean Erregeak agintzen die Bergarako jendeari eta bere lagunei, Irurita, Zozaia eta Jarola jaunei , ez mugitzeko Aragoi aldera. Gauza bera Azpilkuetako jaunari. Bi bando.


Arizkun : Elizartzua/ Liçaraçu

1413.ean Elizarazu eta Bergara, biak arizkundarrak, elkar joka ari dira.
1414.Urte honetan, maiatzean, Alzate (Bera) eta Elizarazu (Arizkun) desafiatzen dira eta bakea sinatu uztailean baino lehenago. Abuztuan berriz borrokan lotzen dira Lizarazu eta Bergara, biak arizkundarrak.

1418. urtean, Karlos III.ak lege bat atera zuen “contra los hombres de bando, partido o linaje” ... “item manifiesta algunas gentes de bandos, partidos y linajes... van ensemble en grant numero (elkar, multzo ederretan) a las ferias, mercados, vigilias, votaciones de iglesias y otras congregaciones de gente... do suelen acaerse roncas, escandalos et periglos entre bandos... establecemos por fuero... no vayan asembleados en las tales ferias, mercados, vigilias...”.
Hola akitzen ari ziren gure jaunak: koadriletan, harroputz galantak, elkar zirikatzen eta bandoetan: nor ni baino gehioka.

1425/1441 Blanca I.a, Nafarroako erregina

1428. Iruñean muturkatzen dira Elizarazu eta Bergara
a causa de la coronacion de los reyes”. Inkesta bat egin zuten eta Elizarazuk berarekin Arizkun eta Etxaide eraman zituen lekukoetako eta Bergarak, Zozaia, Bertiz eta Azpilkueta.
1441. Blanca Erregina hil zen urte honetan eta bere semea Carlos, Vianako Printzea, erregea izan behar baina bere aitak, Juan II, Aragoiko erregea, boterea hartu zuen baztertzen bere semea. Nafarroako nobleziak noren alde aukeratu behar.
Eta hemen akituko nahi genuen gure Baztango historia oraingoz.


Hala ere ez dugu historia moztu nahi erran gabe zer pasako zen hurrengo urteetan, batez ere ikusten nola Baztango jaunen izen gehienak agertzen baitira kronika horretan.

1450/1462, urte horietan Nafarroan gerra zibilia izan zen, Don Juan, alde batetik, errege kontsortea, eta bertze aldetatik, bere semea, Don Carlos, Vianako Printzea.
Noblezia bi bandoetan banatu zen: Agramont buruzagipean Don Juanekoak, frantsen zalea
eta Beaumont, ingeles eta kastelauen zalea,
Don Karlosenak.

Baztango jaunen postura urte horietan:

1450. Pedro Garcia de Ugalde, Luzaideko alkaidea, Don Juan alde.

1451 Abuztuak 21 : Baiona, ingelesa, errenditzen da Frantziako Dunois jeneralari.


Karlos, Vianako Printzea
1451. Carlos Sanz de Elizarazu, Printzearen prokuradorea, Don Karlosen alde.
1452. Martin de Iturbide, notario de Comptos, pasatzen da Printzearen aldera.
1452. Migel de Azpilkueta, ezkutaria eta Sadako kapitaina, hartzen du Gandulain Don Juanen eskutik.
1452. Garcia de Arizkun, Iruñeko guarnizionaren burua, Printzearen alde.
1452. Sancho de Arraioz kobratzen du Iruñean, Printzearen alde.
1452. Carlos de Olondriz, Etxebeltzeko nagusia, Printzearen alde.
1452. Amaiurko gaztelua Don Juanen eskuetan zagoen baino setiatu zuten beaumontarrek , eta hondarrean eskuratua. Printzearen alde.
1452. Martin de Iturbide, oidor de Comptos, con bienes confiscados, kobratzen du Printzearen aginduz.
1452. Migel de Egozkuek zergak biltzen ditu Printzearen alde.
1453. Margaritari, Urtsuako anderea, ordaintzen zaizkio 10 cahiz de trigo Bergara dorreak jasan zuen setioarengatik. Printzearen alde.
1453. Etxaideko jaunak, Joanes, Amaiurko gazteluaren “retenencia” hartzen du Printzearen eskutik.
1454. Martin de Iturbide hiltzen da, procurador patrimonial eta Sancho Datue notarioa izanen da bere ordez. Printzearen alde.

Borrokak izan ziren, Baztanen dirudienez ez, Don Juanek irabazi, Beamontarrek galdu eta Printzea exiliora. Gero bakea sinatu.


Baztango ia jaun guziak Beaumontarrak, Don Karlos Vianako Printzearenak, kastelau zaleak, eta 50 urte beranduago gerra berriz lehertuko delarik, gure jaunak Castillarekin. Baino hori bertze historia da.

Labur biltzen: Baztango jaunak eta jauregiak gure gerra gizonak/gudariak izan ziren. Gure ustez, Erroma imperioa desegin ondoren agertuko zen holako “kasta”. 
Waskonesen saltsa guzietan ibiliko ziren nahastuak , nolabait Baztan egituratuko zuten oreka bat mantentzen bertze baztandarrekin eta nola ez, Herriaren alde noizpait borrokatzen ere. Influentzia zuten Kortean eta uste dugu , gure ustez ustelean, aprobetxatu zutela zuten indarra Herriaren interesak han, Iruñean, defenditzeko.
Gure uste ustelean, Baztanen ez zen feudalismoa suertatu, gure jaunak ez ziren jaun feudalak, ez zen izanen mundu idiliko bat, naski beren indarrez noizpait aprobetxatuko zirela baino mende horietan espezialistek diote Baztango lurra %99 komunala zela, hau da, Baztan baztandarrena zela , hortaz zaila egiten zaigu Baztan jaun batena , edo batzuena, izan zela onartzea.
Historian lehenbizikoak agertzen dira, bai, baina “jaun-ohore” hori erregeek ematen zieten, ez Baztanek: Baztanen denak berdinak ; Baztan = Bat han (leiendan eta teorian).

Kapitulu honetan erabili den materiala:

Los dos significados de la hidalguía universal según el modelo baztanés” J.M. Imizcoz.Interneten.
Palacios Cabo de Armería”, J.J.Martinena.Interneten.
Origen y difusión de las armas de Baztan”, Andoni Esparza.Interneten.
La violencia en Gascuña y los enfrentamientos anglo-navarros”, Susana Aparicio.Interneten.
Encuesta cuatrilingüe de 1249...” Ricardo Cierbide.Interneten.
La Biblia del Rey Sancho...”, Soledad de Silva.Interneten.
La nobleza navarra”, Iñigo Mugueta.Interneten.
Diccionario de antigüedades...”, Yanguas y Miranda.Interneten.
El capitán ...., señor de Ursúa..”, Eulogio Zudaire.Interneten.
Archivo General de Navarra, AGN, Eusko Ikaskuntza.
AGN Seccion de Comptos ,Eusko Ikaskuntza.
AGN Documentacion de Carlos II, Eusko Ikaskuntza
AGN Comptos y Cartularios reales,Eusko Ikaskuntza
AGN Documentación Real, Eusko Ikaskuntza
Cartulario Magno T.III, transk. Eloisa Ramirez & Susana Herreros.Interneten.
Documentacion Real de Carlos II”, transk. M.Teres Ruiz.Interneten.
Colección de documentos...” , Mariano Aregita.Interneten.
"Baztan solasean" Maite Lakar & Ana Telletxea.
La ciudad y puerto de Bayona”, Bocacha & Arizaga.Interneten.
Navarra e Inglaterra a mediados...”, Raquel Garcia Arancón.
Tres linajes navarros”, Raquel Garcia Arancón.Interneten.
Armarria.Heráldica baztanesa Vidal Perez de Villareal.Interneten.
Fuero General de Navarra”, transk., Pablo Ilarregui.Interneten.

Badira artikulu gehio baino ez asperrarazteko, gainekoekin aski.
Baita ere artikulu motz pila bat nonnahi/wikipedian harpatuak .
Foto gehienak Internetetik ateraiak.
Itzulpenak, eneak, libre eta laxoak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario